Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 403. Zkia.- 2023ko apirila

Page 1

403. zkia. Doakoa 2023ko apirila Laguntzen du

Graduondokoak buruan Ikasturtearen azken txanpan sartzear gaudela, beren titulua jasotzea gertu duten ikasleek buruan dute zer egingo duten ikasketak amaitu eta gero. Praktikak egin? Lana bilatzen hasi? Ikasten jarraitu? Azken galdera hori baldin bada nagusi zeure kasuan, Unibertsitateko Aldizkari honetan informazio zabala izango duzu eskura dituzun aukerei buruz. Horretaz aparte, gaur arte ukitu ez dugun gai bat jorratuko dugu, hau da,

master edo graduondoko bat online eta distantzian ikasi ahal izatea. Graduondokoei eskainitako atal nagusi horretaz gain, gure ohiko gaiak aurkituko dituzue ale honetan: euskal eta nafar unibertsitateetako azken albisteak, beste berri batzuk, aisialdia, kultura, emakumeak, giza eskubideak, elkarrizketak... Adi egon zaitezte, beraz, gure albiste guztiei. Udaberri hasiera ona izan dezazuela!