Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko Aldizkaria - 400. Zkia.- 2022ko iraila

Page 1

400. zkia. Doakoa 2022ko iraila Laguntzen du

2022-2023 ikasturtea hasiberria Dagoeneko ireki dituzte beren gelak Euskadiko eta Iruñeko unibertsitateek. Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak 20222023 ikasturte berria hasi dute. Unibertsitateko Aldizkari honetan, irekiera-ekitaldi horiek erakutsiko dizkizuegu, baina ez hori bakarrik. Izan ere, aipaturiko unibertsitate horietako azken albiste esanguratsuenak emango dizkizuegu. Horretaz gain, Urruzuno literatura-lehiaketako azken irabazleak aurkeztuko ditugu, UPV/EHUren eta Tecnaliaren azken hitzarmenaren berri emango dugu, DiscoverEU 2023ko berrita-

sunak azalduko ditugu, Erasmus Vital bekei buruz hitz egingo dugu eta F2P Campusaren III.edizioaren nondik norakoak eskainiko ditugu. Aisialdiari ere egingo diogu tartea, jakina. Donostiako, Bilboko eta Gasteizko azken kultura-ekintzen inguruko informazio zabala emango dugu, hala nola Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioari, Bilboko Ja! Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdiari eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 47. edizioari buruzkoa. Eta hori gutxi balitz, emakumeen eta giza eskubideen atalak aurkituko dituzue, besteak beste. Ikasturte-hasiera ona izan dezazuela!