Skip to main content

Periódico Universitario / Unibertsitateko aldizkaria - 410. Zkia.- 2024ko maiatza

Page 1

410. zkia. Doakoa 2024ko maiatza Laguntzen du

Trebakuntzaren beharra

Ikasturtearen amaiera heltzear dela, graduazioa lortuko duzuenok hurrengo urtean zer egingo duzuen izango duzue bueltaka buruan, ziur aski. Hori dela eta, maiatzeko Unibertsitateko Aldizkari honetan, ideia batzuk dakarzkizuegu horren harira. Zuen prestakuntzarekin jarraitu nahi baduzue, master edo graduondoko bat ikastea komenigarria izango litzateke, batik bat zuen ikaskuntzan espezializazioa jasoko duzuelako, oso balioetsia dena enpresa-munduan. Horrega-

tik, artikulu ezberdinak aurkituko dituzue hemen horren inguruan: graduondoko edo master bat ikasteko 6 arrazoi. Horretaz guztiaz gain, ohiko atalek osatuko dute aldizkari hau; hau da, unibertsitateei buruzko albisteak, beste berriak, trebakuntza, aisialdia, kultura... Uniemakumen, joan den maiatzaren 5eko Amaren Eguna gogoratuko dugu, eta ospakizun horren jatorria eta historia ezagutuko duzue. Goza ezazuela, lagunok!