420. zenb. Doakoa 2026eko martxoa
Udaberria iritsi da!
Aurreko hilabete hotz eta euritsuen ondoren, hemen da berriz udaberria. Egunak luzeagoak eta argitsuagoak dira... Unibertsitateetako berdeguneetan denbora pasatzeko aproposak, ikaskideekin jarduteko, eguzkia hartzeko, liburuak edo apunteak irakurtzeko... Uniozion, aisialdiari emandako atalean, DFeria Donostiako Arte Eszenikoen Feriari buruz hitz egingo dugu, non 31 ikuskizun eta 42 emanaldi eskainiko diren; Gasteizko Artium Museoan, 'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean' erakusketa egongo da; Bilboko emakume eskultore
talde baten obrak erakutsiko dira Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan; eta amaitzeko, Iruñeko Gayarre Antzokiak 'La última noche con mi hermano' antzezlana hartuko du. Uniemakumen, emakumeek hedabideetan duten presentzia aztertuko dugu. Izan ere, sektore horretan aurrerapausoak eman diren arren, ez dago oraindik berdintasunik. Eta Unieskubideetan, SUSIEE jasangarritasunean eta kulturartekotasunean oinarritutako Erasmus+ proiektua aurkeztuko dizuegu. Besterik gabe, goza ezazue, hilabete loretsu hauetaz!