409. zkia. Doakoa 2024ko apirila Laguntzen du
Azken ahaleginaren garaia da Aste Santuko oporrak amaitu dira eta ikasturteko amaiera gertu dago. Hori dela eta, azken azterketak gainditzeko esfortzuak egiteko unea iritsi da. Apirileko Unibertsitateko Aldizkari honetan, ondorengo edukia aurkituko duzue, besteak beste: UPV/EHU unibertsitate inklusiboa dela frogatzeko antolatutako kartel-lehiaketako irabazlea nor izan den esango dizuegu; MUko Enpresagintza fakultatearen kalitatea-bermea; izendatuak Deuston First Lego League Euskadi Txapelketako irabazleak;
doktore berriak NUPen; eta NUko Alumnien XX. graduazioa. Horrez gain, beste albiste batzuei leku egingo diegu. Bestetik, zuetako asko laster graduatuko zaretela kontuan izanik, masterrei eta graduondokoei buruzko atal berezi bat prestatu dizuegu, non, titulua jaso eta ikasten jarraitu nahi duzuela erabakitzen baduzue, ikasketa mota ezberdinen inguruko informazio zabala jasoko duzuen. Hori guztia eta askoz gehiago hurrengo orrialdeetan. Eutsi goiari, irakurle!