405. zkia. Doakoa 2023ko ekaina Laguntzen du
Agur 2022-2023 ikasturteari Gezurra badirudi ere, 2022-2023 ikasturteari amaiera emateko unea iritsi da. Zuetako askok oporrei hasiera emango diezue egun hauetan. Ikasgai guztiak gainditu dituzuenok bi hilabeteko askatasuna izango duzue, hondartzara joateko, mendira igotzeko,lagunekin ateratzeko,atzerrira bidaiatzeko... Zerbait zintzilik geratu bazaizue, ordea, ekintza guzti horiek erdizka egin ahal izango dituzue. Ikasturteari agur esateko, albiste mordoa dakarkizuegu Unibertsitateko Aldizkariko ale honetan. Adibidez, UPV/EHUko Uda Ikastaroen eskaintza zabalaren aurkezpena, Deustuk nerabeentzat antolatuta-
ko Udako Campusa, unibertsitate horretako errektore berria den Juan José Etxeberriaren lehen hitzak, Nafarroako Unibertsitatearen bigarren postua Espainiako unibertsitate guztien artean CYD rankingaren arabera... Bukatzeko, LGTBQ+ Harrotasunaren hilabetean gaudenez, egun munduan eragin handiena duten emakume lesbianen zerrenda dugu, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari buruz arituko gara eta Bilbao Bizkaia HARROren programazioa erakutsiko dizuegu. Ez da gutxi. Besterik gabe, hurrengo ikasturtera arte!