Issuu on Google+

PROGRAMAZIOA PROGRAMACIÓN 2010


PROGRAMAZIOA PROGRAMACIÓN LUR PROIEKTUA PROYECTO TIERRA AMA LURRA TIERRA NATAL ALHÓNDIGAKOMIK BILBAO HIRI INTERKULTURALA II BILBAO, CIUDAD INTERCULTURAL II Aniztasuna, Erlijioa eta Bizikidetasuna Pluralismo, Religión y Convivencia

CAMPAMENTO SIOUX Kultur Udalekuak · Cultural Summer Camp

HÓ PLAY Bideo-jokoen Nazioarteko Jaialdia Festival Internacional de Videojuegos

ONDO IZAN Tai Chi. Gorputza, hiria eta energia Cuerpo, ciudad y energía Bizitzaren medikalizazioa La medicalización de la vida

GUTUN ZURIA II. Literatura-jaialdia Festival literario Bilbo, hiriak eta idazleak Bilbao, las ciudades y sus escritores

IRAKURLE TXIKIAK. MUNDU HANDIAK PEQUEÑOS LECTORES. GRANDES MUNDOS Haur - eta gazte-literatura ezagutzen Descubriendo la literatura infantil y juvenil

ZINEBI Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao

AKIRA KUROSAWA Samuraiaren begirada. Akira Kurosawaren marrazkiak La mirada del Samurai. Los dibujos de Akira Kurosawa

IKASIZ Mintegiak Talleres en torno a: Idazketa Escritura Ikus-arteak Artes visuales Irakurketa Lectura Musika Música Komikia Cómic Hizkuntzak Idiomas Familia-jarduerak Actividades familiares

OFF + SOUND

2

Teknologia berriak Nuevas tecnologías Bideo-jokoak Videojuegos Seniorren taldea Grupo senior


AURKEZPENA PRESENTACIÓN

AlhóndigaBilbao abian jartzeaz batera, gune ireki eta dinamiko berri bat zabaldu da, kulturari eta aisiari buru-bihotzez emana, herritarrek eta herritarrentzat pentsatua.

AlhóndigaBilbao se pone en marcha y con ello, un nuevo espacio abierto y dinámico, dedicado por entero a la cultura y el ocio, pensado por y para la ciudadanía.

Ongietorria emateko, 2010eko Programazioa aurkezten dizugu.

Te presentamos la Programación 2010 con la que queremos darte la bienvenida.

Adin guztientzako egitaraua egin dugu, pertsonen interesei egokitua, maila guztietan: sozialean, mentalean eta fisikoan. Interesgune espezifikoak ditu: komikia, ikus-arteak, diseinua, literatura, zientzia eta teknologia, web-orriak eta sare sozialak, osasuna eta kirola, ongizatea…

Un programa para todas las edades, que responde a las inquietudes de la persona a todos los niveles: social, mental y físico. Con áreas de interés específicas: cómic, artes visuales, diseño, literatura, ciencia y tecnología, web y redes sociales, salud y deporte, bienestar…

Hainbat jarduera ere bai: ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak, kontzertuak, antzezpenak, haurrentzako hirikanpaldiak, performanceak, web 2.0…

Desde cursos y talleres a conferencias o mesas redondas pasando por exposiciones, conciertos, representaciones, campamento infantil urbano, performances, web 2.0…

Erabateko jarduera-eskaintza, askotarikoa, Bilboko kultura-aniztasuna isla, bertakoa eta mundu zabalekoa uztartzen dituena, hainbat diziplina eta baliabide aldi berean garatzen dituena; pertsona famatuak erakartzen eta talentu berriak babesten dituena; azken batean, Bilboren eskaintza kulturala hiriaren bihotzetik bertatik osatzen duena.

Una completa oferta de actividades que busca ser diversa, como la realidad multicultural que es Bilbao. Que conecta lo local y lo global. Que desarrolla en paralelo diferentes disciplinas y recursos. Que acerca figuras consolidadas y apoya a valores emergentes. Y que complementa la oferta cultural de la ciudad desde el centro de la villa.

Hemendik aurrera, PROGRAMATU ZAITEZ ALHÓNDIGABILBAOREKIN!

A partir de ahora, ¡PROGRÁMATE CON ALHÓNDIGABILBAO!

3


LUR PROIEKTUA PROYECTO TIERRA 18/05 - 01/08

4


Proiektu kulturalaren gaur egungo ikuspegi bat aurkezten dugu, bi begiradaren bidez: Lur Proiektua eta Native Land, elkarrizketa paraleloan diharduten eta hainbat jakintza-alorretako hizkuntza eta teknika bidez mintzo diren bi erakusketa-kontzeptu.

Presentamos una visión actual de proyecto cultural mediante dos miradas: Proyecto Tierra y Native Land, dos conceptos de exposición en diálogo paralelo, a través de lenguajes y técnicas de diferentes disciplinas.

AlhóndigaBilbao 2010ean lurreratu da, Bioaniztasunaren eta Kulturen arteko Hurbiltzearen Nazioarteko Urtean, hain zuzen. Hasiera-hasieratik, proiektu kultural berri honen izaeraren eta aniztasunaren eskutik hurbildu nahi dugu herritarrengana.

AlhóndigaBilbao toma tierra en 2010, Año Internacional de la Biodiversidad y el Acercamiento entre Culturas. Desde el comienzo, deseamos acercarnos a los ciudadanos con la naturaleza y la diversidad de este nuevo proyecto cultural.

Lur Proiektua diziplina anitzeko egitaraua da, eta naturak eta kultura-ikuspegiek elkarrekin dituzten loturak ditu oinarri.

Proyecto Tierra es un programa multidisciplinar basado en las distintas relaciones entre naturaleza y la idea de cultura.

Erakusketen arteko elkarrizketak, hitzaldiak eta eztabaidak, paisaiaren arkitekturari buruzko mintegiak, haurrentzako mintegiak, zinemazikloak (zinemagileekiko zuzeneko harremanaz), sare sozialak, zientzia eta teknologia, azokak, topaketak…

Diálogos entre exposiciones, jornadas de conferencias y debates, talleres de arquitectura del paisaje, talleres infantiles, ciclos de cine apoyados en el contacto directo con el cineasta, redes sociales, ciencia y tecnología, mercados, encuentros…

Guztia dago elkarri lotuta…!

¡Todo está relacionado…!

5


6

Casa Moriyama SANAA


LUR PROIEKTUA

PROYECTO TIERRA

Zer-nolako harremana dugu gure ingurunearekin? Zer esan nahi du “indigena” kontzeptuak, adibidez? Non hasi eta bukatzen dira paisaia eta arkitektura, kultura eta natura, jatorria eta lekua? Zer adierazten du higiezinen burbuilak? Jasangarriak dira gaur egungo eraikinak? Nola bizi eta lantzen da zuzenean merkatu baten eraldaketa, gure janariaren eraldaketa? Zer da animalia bat? Zer dira hizkuntza eta haren memoria? Nola erlazionatzen dira krisialdian diziplina kulturalak?

¿Cómo nos relacionamos con nuestro entorno?, ¿Qué significados tienen conceptos como “indígena”?, ¿Cuáles son las fronteras y límites entre paisaje y arquitectura, cultura y naturaleza, origen y lugar?, ¿Qué representa la burbuja inmobiliaria?, ¿Son sostenibles los edificios actuales?, ¿Cómo se vive y se trabaja en directo la transformación de un mercado, de nuestra comida?, ¿Qué es un animal?, ¿Qué son la lengua y su memoria? ¿Cómo se relacionan en la crisis las disciplinas culturales?

Gordon Matta-Clark, Splitting, 98 Greene Street Loft Press, New York, 1974. Cortesía colección Fundación Serralves

Halako gaiak jorratuko dituzte gurean izango ditugun zenbait egile garrantzitsuk; besteak beste, Ábalos & Sentkiewicz arkitekto-estudioak, SANAA, Emilio Puertas eta Santiago Cirugeda; Olatz González Abrisketa antropologoa, Antoni Muntadas, Lothar Baumgarten, Dario Urzay, Gordon Matta-Clark eta Jose Ramon Amondarain ikus-artistak eta abar. Oro har, hamabi lan bilduko ditugu, hainbat hizkuntza erabiltzen dituztenak: instalazio soinuduna, dokumentala, natura nahiz eredu arkitektoniko aurreratuak, piktorikoa nahiz eskultorikoa, pribatua zein publikoa; finean, izaera kulturala, gaur egungo egilearen esperientzia sortzailea bera.

Estas son algunas de las cuestiones que tratarán de compartir con nosotros destacados autores como los estudios de arquitectos Ábalos & Sentkiewicz, SANAA, Emilio Puertas o Santiago Cirugeda; la antropóloga Olatz González Abrisketa, los artistas visuales Antoni Muntadas, Lothar Baumgarten, Dario Urzay, Gordon MattaClark o José Ramón Amondarain entre otros. En conjunto, doce obras en lenguajes que van desde la instalación sonora al documental, desde la naturaleza a los modelos arquitectónicos avanzados, desde lo pictórico y escultórico a lo privado y público. En definitiva, la naturaleza cultural, la misma experiencia creativa del autor contemporáneo.

7


Tierra Julio Medem

ZINEMA-ZIKLOA ARDATZAK

CICLO DE CINE-EJES

Erakusketarekin batera, film luze eta laburren ziklo bat egingo da. Emanaldiak eta zinemagintzan dabilen jendearen hitzaldiak izango ditugu. Hainbat film izango dira ikusgai, hala nola Julio Medemen Tierra, Peter Greenawayen Zoo, David Lynchen Inland Empire Extended eta abar. Egitarauaren barruan zenbait zinema-kritikari izango ditugu, baita zuzendariak ere; besteak beste, Julio Medem, Isaki Lacuesta, Jørgen Leth eta Olatz G. Abrisketa.

Paralelamente a la exposición, se celebrará un ciclo de cine y cortos con proyecciones y ponencias a cargo de nombres propios del panorama cinematográfico. Títulos como: Tierra, de Julio Medem, Zoo de Peter Greenaway, Inland Empire Extended, de David Lynch, etc. El programa se completa con la presencia de críticos de cine o realizadores como Julio Medem, Isaki Lacuesta, Jørgen Leth, Olatz G. Abrisketa, entre otros.

Julio Medem Airea – Lurra – Ura – Sua Isaki Lacuesta Gizakia – Animalia – Landarea – Minerala JM Català Goikoa – Behekoa – Barrukoa – Kanpokoa Jørgen Leth Globala – Tokikoa – Pribatua – Publikoa

Julio Medem Aire - Tierra - Agua - Fuego Isaki Lacuesta Hombre - Animal - Vegetal - Mineral JM Català Superior - Inferior - Interior - Exterior Jørgen Leth Global - Regional - Privado - Público

8


MINTEGIAK

TALLERES

Arkitekturari buruzko mintegia Iñaki Ábalos & Sentkiewicz arkitektura-estudioak arkitektura, paisaia eta ingurumena uztartzeak dakartzan aukerak aztertuko ditu. Harvardeko unibertsitate entzutetsutik datorkigu, eta parke bertikalen termodinamikari buruzkoa da mintegia, profesionalentzako proposamen bat.

Taller de Arquitectura El estudio de arquitectura Iñaki Ábalos & Sentkiewicz explorará las posibilidades que plantea la unión de la arquitectura, el paisaje y el medio ambiente. Un taller para profesionales sobre termodinámica de parques verticales que nos llega a Bilbao desde la prestigiosa Universidad de Harvard.

Kulturari eta Bioaniztasunari buruzko mintegiak Haur eta gazteentzako proposamen bat da, eta birziklapenak, jasangarritasunak eta kulturartekotasunak egunerokotasunean duten garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Parte-hartzaileek etxeko teknologiaz egindako Transformer bizidunekin (fikziozko pertsonaiak, robot bihurtzen diren eguneroko bizitzako makinak) animazioak egingo dituzte, baita birzikla daitezkeen arkitekturak ere, Ekoetxeak mintegian.

Talleres sobre Cultura y Biodiversidad Específicos para público infantil y juvenil, pretenden concienciar acerca de la importancia del reciclaje, la sostenibilidad o la interculturalidad en el día a día. Los y las participantes realizarán animaciones con Transformers animados de tecnología casera (personajes de ficción donde máquinas cotidianas se transforman en robots) o arquitecturas reciclables en el taller Ekoetxeak.

Zientzia-mintegia: Ekologia Zientzia ekologikoa guztioi gerturatzeko herri-mintegi bat da, non parte-hartzaileen jarduna ezinbestekoa den: eurak dira ikertzaileak, izan ere!

Taller de Ciencia: Ecología Un taller ciudadano que aproxima a todos la ciencia ecológica. Las personas participantes tomarán un papel activo: ¡ellas serán las investigadoras!

2.0

2.0

P.E.N.: Project Earth Network / Blog

P.E.N.: Project Earth Network / Blog

Lur Proiektua AlhóndigaBilbaoren 2.0 weborrian ere garatuko da, Lur Proiektua Sarean weblogaren bidez. Horren helburua da, alde batetik, hainbat diziplinatako pertsonak elkarrekin harremanetan jartzea eta eztabaidetan eta hitzaldietan hasitako elkarrizketetan sakontzea; bestetik, nodoen arteko informazio-trukea luzatzea eta sare berriak sortu nahi dituzten erabiltzaileei sarbidea erraztea. Munduko hainbat lekutako plataformek osatuko dute webloga: C2+i (EAE), IDENSITAT (Katalunia), ICC TOKYO (Japonia), RED DE CONCEPTUALISMOS DE SUR (Argentina, Ekuador), eta zuek guztiok.

Proyecto Tierra se desarrollará también en la web 2.0 de AlhóndigaBilbao a través del weblog Proyecto Tierra en Red, cuyo objetivo es tanto conectar a personas de diferentes disciplinas y animar a profundizar el diálogo iniciado en los debates y conferencias, como prolongar el intercambio de información entre nodos y facilitar la accesibilidad a los usuarios interesados en generar nuevas redes. Estará integrado por plataformas procedentes de diferentes puntos del mundo: C2+i (Euskadi), IDENSITAT (Cataluña), ICC TOKYO (Japón), RED DE CONCEPTUALISMOS DE SUR (Argentina, Ecuador), y todos vosotros.

9


AZOKAK

MERCADOS

Slow Food Bilbao Bizkaia Azoka itsaso munduari zuzendua. Ekoizleak, sukaldariak eta abar, gastronomia jasangarriaren garrantziaz kontzientzia harturik. Itsas jakien dastatzea, arraina, algak, olioak, produktuen salmenta, mintegiak, bazkariak, musika, arrantzari eskainitako aurkezpenak eta arrantzaren problematiken azalpena, etorkizuneko joerak, arrantza jasangarria egiteko premia, klima-aldaketaren ondorioak, edota zergatik den garrantzitsua gure dietan arraina sartzea. Kontsumitzaileok arraina erostean kontuan izan behar ditugun neurriei buruzko informazioa emango da, eta erakutsiko da gure jokaeraren bitartez nola lagundu dezakegun itsas espezieak babesten.

Mercado con Slow Food Bilbao Bizkaia orientado al mundo del mar. Productores, cocineros, etc., concienciados de la importancia de la gastronomía sostenible. Degustaciones de alimentos marinos, pescado, algas, aceites, venta de productos, talleres, comidas, música, presentaciones dedicadas al mundo de la pesca y sus problemáticas, las tendencias de futuro, la necesidad de realizar una pesca sostenible, los efectos del cambio climático, o por qué es necesario incluir el pescado en nuestra dieta. Información sobre las medidas que los consumidores debemos adoptar a la hora de adquirir pescado y cómo con ellas se puede contribuir a preservar las especies marinas.

CLIBLIK II Jardunaldiak Edizio Independenteari buruz Jornadas sobre Edición Independiente

ALDI BEREAN

EN PARALELO

IDEIA BIBLIOGRAFIKOAK

IDEAS BIBLIOGRÁFICAS

Belleza Infinita Argitaletxe txiki honek argitalpenik originalenak erakutsiko dizkigu, non begirada estetikoak eta hautaketa bibliografikoak, bibliofilia-produktuez haraindi, argitaratzailearen lana biziki akuilatzen baitute.

Belleza Infinita Esta pequeña editorial nos introducirá en la edición más original, donde la mirada estética y la selección bibliográfica generan, más allá de los productos de bibliofilia, un auténtico despliegue de la actividad del editor.

Anti Liburudenda Anti liburudendak bere lan egiteko eta hiriko eragileekin elkarlanean aritzeko modu anitz erakusten dituen egitasmo bat aurkeztuko du, kultura-munduko kontzeptu estatikoak askatuz eta kontzeptuok liburu-dendetako praktikekin gaur egun lotzeko dituzten moduak libratuz.

Anti Liburudenda La librería Anti introduce un proyecto representativo de sus múltiples formas de trabajo y colaboración con agentes de la ciudad, liberando conceptos estáticos del entramado cultural y las formas en que estos se asocian a las prácticas contemporáneas en librería.

10


HITZALDIAK ETA EZTABAIDA-SAIOAK

JORNADAS DE CONFERENCIAS, DEBATES

Klima-aldaketak eta jasangarritasun-ereduen gaineko eztabaidak eraginda hausnarketa ezinbestekoa den une honetan, uste dugu egokia dela Lurraren egungo kontzeptuari buruzko diskurtso bat sortzea, ikuspuntu eta ikusmolde desberdinetatik eztabaidatuz kulturaren izaerari, zientzia aplikatuei, jakintza praktikoari eta haren ezagutza-arloei buruz.

En un momento en el que la reflexión, debido al cambio climático y los modelos de sostenibilidad, se hace imprescindible, creemos que es oportuno establecer un discurso en torno al concepto actual de Tierra, debatiendo desde diferentes ángulos y perspectivas sobre la naturaleza de la cultura, las ciencias aplicadas, el saber práctico y sus diferentes campos de conocimiento.

Jardunaldi horietan, hainbat diziplinatako eta jatorritako goi-mailako profesionalen ikuspuntuak jasoko ditugu. Beste batzuen artean, gurekin izango dira Guadalupe Echevarría, hezkuntzan eta kultura-kudeaketan aditua, Itziar Idiazabal linguista, Víctor Gómez Pin filosofoa eta Alicia Chillida eta Yukiko Shikata erakusketa-komisarioak. Ongi etorria izango zara.

En estas jornadas contaremos con los puntos de vista de eminentes profesionales de diversas disciplinas y procedencias: expertos en educación y gestión cultural como Guadalupe Echevarría, la ling��ista Itziar Idiazabal o el filósofo Víctor Gómez Pin, comisarias de exposiciones como Alicia Chillida o Yukiko Shikata, entre otros. Tu participación será bienvenida.

Ikus-arteak eta eredu globalen krisia Yukiko Shikata (NTT - ICC Tokio), Bronac Ferrán (boundary object Brasil, Erresuma Batua), Alicia Chillida (Lur Proiektuaren zuzendari artistikoa), Elvira Dyangani (CAAC, Espainia – Afrika, AEB), María Fernanda Cartagena (Red de Conceptualismos del Sur, Latinoamerika).

Artes visuales y crisis de los modelos globales Yukiko Shikata (NTT - ICC Tokio), Bronac Ferrán (boundary object Brasil, Reino Unido), Alicia Chillida (Directora Artística Proyecto Tierra), Elvira Dyangani (CAAC, España – África, USA), María Fernanda Cartagena (Red de Conceptualismos del Sur, Latinoamérica).

Diziplinez haraindiko begirada EKONOMIA, James Shikwati (founder and Director of Inter Region Economic Network ,IREN Kenya), MUNDUKO HIZKUNTZAK, Itziar Idiazabal (UPV/ EHUko Euskal Filologiako katedraduna, UNESCOren Munduko Hizkuntza-Ondarea katedra koordinatzen du UPV-EHUn), HEZKUNTZA, Guadalupe Echevarría (Bordeleko École des Beaux-Arts-eko zuzendaria, arte-komisarioa), FILOSOFIA Víctor Gómez Pin (Filosofian katedraduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), BIOANIZTASUNA, Miren Onaindia (Ekologian doktorea eta UPV/ EHUko irakaslea, UNESCOren Garapen Jasangarria eta Ingurumen Hezkuntza katedra zuzentzen du).

Una mirada transdisciplinar ECONOMÍA, James Shikwati (founder and Director of Inter Region Economic Network, IREN Kenya), LENGUAS DEL MUNDO, Itziar Idiazabal (Catedrática de Filología Vasca en la UPV/ EHU, Coordinadora de la Cátedra UNESCO de Patrimonio Lingüístico Mundial de la UPV-EHU), EDUCACIÓN, Guadalupe Echevarría (Directora de l’École des Beaux-Arts de Burdeos, Comisaria artística), FILOSOFÍA Víctor Gómez Pin (Catedrático de Filosofía en la Universidad Autónoma de Barcelona), BIODIVERSIDAD, Miren Onaindia (Doctora en Ecología, y profesora en la UPV/EHU, dirige la Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental).

11


AMA LURRA TIERRA NATAL

18/05 - 01/08

Raymond Depardon. Hear Them Speak, 2008 Native Land Erakusketa, Stop Eject Fundación Cartier pour l´art contemporain, Paris Exposición Navite Land, Stop Eject creado por la Fundación Cartier pour l´art contemporain, París. © Raymond Depardon Argazkia / Foto: © Grégoire Eloy

12


BESTE LEKU BAT HASTEN DA HEMEN OTRO LUGAR COMIENZA AQUÍ

Exit, 2008-2009. Animazioak / Animaciones: Hondamendi Naturalak / Desastres Naturales © Diller Scofidio + Renfro, Mark Hansen, Laura Kurgan, Ben Rubin Native Land Erakusketa, Stop Eject Fundación Cartier pour l´art contemporain, Paris Exposición Navite Land, Stop Eject creado por la Fundación Cartier pour l´art contemporain , París.

Parisko Cartier fundazioaren erakusketa bat da, Kunsthal Charlottenburg-ekin (Kopenhage, Danimarka) eta AlhóndigaBilbaorekin elkarlanean. Paul Virilio filosofo eta urbanistaren eta Raymond Depardon argazkilari eta zinemagilearen arteko ikus-elkarrizketa berri bat da.

Es una exposición de la Fundación Cartier (París, Francia), en colaboración Kunsthal Charlottenburg (Copenhaguen, Dinamarca) y AlhóndigaBilbao. Un nuevo diálogo visual entre el filósofo y urbanista Paul Virilio y el fotógrafo y cineasta Raymond Depardon.

Viriliok gailu berritzaile bat sortu du, “Exits”, Diller & Scofidio + Renfro arkitekto estatubatuarren estudioak egina. Gailu horren bidez, bertako eskalan eta mundu mailakoan ikus daitezke, alde batetik, bioaniztasunaren kontzeptua, eta, bestetik, gizateriaren ekintzen eta mugimenduen ondorioak: denbora, eta klimaren eta ekonomiaren, politikaren eta bioaniztasunaren, krisiaren eta gaur egungo munduaren arteko loturak eta erlazioak. Zifrak, datuak, teknologia berrienen abiadurak irudikatuta, bere osotasunean eta izaera berezian.

Virilio genera un innovador dispositivo, “Exits”, desarrollado por el estudio de los arquitectos norteamericanos Diller & Scofidio + Renfro, en el que se podrá visualizar a escala global-local el concepto de biodiversidad y las consecuencias de la acción y los movimientos de la humanidad: el tiempo, los vínculos y relaciones entre clima y economía, política y biodiversidad, crisis y mundo contemporáneo. Las cifras, los datos, representados por la velocidad de las últimas tecnologías, en toda su magnitud y particular naturaleza.

13


© Raymond Depardon. Argazkia / Fotografía: © Grégoire Eloy Paul Virilio eta / y Raymond Depardon, 2000. Argazkia / Fotografía: Jeanloup Sieff. © The Estate of Jeanloup Sieff

25 metroko diametrodun gela biribil baten barruan, agertoki multimedia sofistikatu batek inguratu egiten du bisitaria, munduko bola baten barruan sartuta egotearen sentsazioa birsortuz, zeina etengabe biratzen eta datuak eguneratzen ari baita: migrazioak, makroekonomia eta mikroekonomia, deforestazioa, mareak, desagertzeko zorian dauden hizkuntzak, munduaren abiadura, etengabe aldatzen ari den errealitatea…

Una habitación circular de 25 metros de diámetro que contiene en su interior un sofisticado escenario multimedia que rodea al visitante recreando la sensación de hallarse inmerso en un globo terráqueo en permanente rotación y actualización de datos: migraciones, macro-economía y micro-economía, deforestación, mareas, lenguas en peligro; la velocidad del mundo, la realidad en continua transformación…

Raymond Depardonek galtzeko arriskuan diren hizkuntzen mapa internazional bat filmatu du. Elkarrizketa bat denboran barna, identitatez beteriko paisaia kulturala. Dokumentalaz eta fotografiaz haraindi, aztarna baten argitasuna, bidaia, galera eta gaur egungo mamua, ikusleari zuzenean hitz egiten.

Raymond Depardon, filma un mapa internacional de lenguas en peligro de extinción. Un diálogo en el tiempo, un paisaje cultural lleno de identidades. Más allá del documental y de la fotografía, la claridad de un vestigio, el viaje, la pérdida y el fantasma contemporáneo, hablando directamente al espectador.

14


Internet Kafe Kirmen Uribe eta / y Mikel Urdangarin

OFF+ SOUND Foruma, antzerki-irakurketa, Off-Music, kontzertu didaktikoak… Familia-giroan: antzerkia, dantza, adierazpena eta abar.

Forum, lectura teatral, Off-Music, conciertos didácticos… En familia: teatro, danza, expresión, etc.

Udako gauetan eta gozatu nahi dugun urteko une horietan guztietan. Formatu txikiak, bestelako esperientzia kultural eta ludiko bat bizitzeko.

Noches de verano y todos esos momentos del año en que queremos disfrutar. Pequeños formatos para una experiencia cultural y lúdica diferente.

15


ALHÓNDIGA KOMIK

25/05 - 20/08

Kazuichi Kanawa. 100 x 100 Komik 16


!! ! W O W AlhóndigaBilbao-n, komikiaren hizkuntza berezian ere hitz egingo da. Bi jardunaldi “hesiz kanpo” egon ostean, AlhondigaKomik jarduerez beteriko hiru hilabeterekin aurkezten zaigu. Guzti-guztiak deitu ditugu: heroiak, antiheroiak, komikietako eta Mangako pertsonaiak eta istoriotxoetako protagonistak, bertako eta nazioarteko komikigile bikainak, artista hasiberriak, autoeditatuak, bitxiak, sareko animatzaileak, istoriotxoen maitaleak, komikiaren munduan lehenengo urratsak eman nahi dituztenak,…eta, jakina, baita zeu ere!

En AlhóndigaBilbao también se hablará en el particular lenguaje del cómic. Tras dos ediciones “extramuros”, AlhóndigaKomik se presenta con tres meses intensos de actividades en los que todos y todas están convocados: héroes y heroínas, antihéroes, personajes del Tebeo y del Manga y demás protagonistas de la historieta, grandes autores locales e internacionales, artistas emergentes, autoeditados, curiosos y curiosas, animadores de la Red, amantes de la historieta y los que quieren iniciarse en ella,...Y por supuesto ¡también tú!

NAHI DUZU KOMIKIAREN HISTORIA 100 ORRIALDETAN BIZI?

¿QUIERES RECORRER LA HISTORIA DEL CÓMIC EN 100 PÁGINAS?

100 X 100 KOMIK ERAKUSKETA-k komikiaren historian barrena bidaia original eta pedagogiko bat egitea proposatzen dizu. Komikiari eskainitako topaketa hau La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l´image de Angoulême (Frantzia) zentroarekin elkarlanean antolatu dugu. Zentro hori komikiaren Europako Dokumentazio- eta Hedatzezentro nagusia da. Antonio Altarriba da erakusketako komisarioa.

La EXPOSICIÓN 100 X 100 KOMIK te propone un original y pedagógico viaje por la historia de este medio. Una colectiva puramente cómic organizada en colaboración con La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l´image de Angoulême (Francia), el Centro de Documentación y Difusión de la historieta más importante de Europa y comisariada por Antonio Altarriba.

Komikiaren historiaren funtsezko 100 orrialde, hautaketa zabalarekin: bertako komikigileak, eta mundu zabaleko komiki-etxerik onenak; besteak beste, japoniarrak, estatubatuarrak, frantsesak, belgikarrak, italiarrak, britainiarrak, korearrak, portugaldarrak, finlandiarrak, serbiarrak, indiarrak, vietnamdarrak eta abar. Ezin duzu aukera hau galdu!

100 páginas fundamentales de la historia del cómic con una selección de autores locales, las mejores firmas japonesas, norteamericanas, francesas, belgas, italianas, británicas, coreanas, portuguesas, argentinas, finlandesas, serbias, indias o vietnamitas... ¡No puedes perdértela!

17


TALENTUA DAGO HEMEN! ¡AQUÍ HAY TALENTO! EXPOSICIÓN DE CLARA-TANIT ARQUÉ + LOLA LORENTE URTEBETE ANGOULÊMEN UN AÑO EN ANGOULÊME Clara-Tanit Arquék, lehenbiziko AlhóndigaKomik bekaren irabazleak, eta Lola Lorentek, biak ala biak talentu berriak, La Maison des Auteurs prestakuntza-zentro ospetsuan (Angoulême, Frantzia) egon ziren garaian egindako lan batzuk erakutsiko dituzte.

Clara-Tanit Arqué, ganadora de la primera beca AlhóndigaKomik, junto a Lola Lorente, ambas autoras emergentes, expondrán algunos de los trabajos desarrollados durante su estancia en La Maison des Auteurs, el prestigioso centro de formación de Angoulême, Francia.

18

* Clara-Tanit Arqué eta Lola Lorenteren irudiak Imágenes de Clara-Tanit Arqué y Lola Lorente


JORNADAS ALHÓNDIGAKOMIK JARDUNALDIAK EMAN IZENA ORAIN! ¡APÚNTATE! 25-28 / 05 III. AlhóndigaKomik Jardunaldiak, “Abentura, Manga eta Superheroiak” ekimenak arte sekuentzialaren sekretuak erakutsiko dizkizu, modu ezin hobean: marraztuz. Teoriari dagokionez, hobeto ezagutuko dituzu munduko hiru ekoizpen-zentrorik handienak: Estatu Batuak, Europa eta Japonia. Hori guztia, komikigintzako zenbait pertsona gailenekin eskuz esku. Hauek izango dira, besteak beste, gure artean: Ana Miralles, Pasqual Ferry, Ken Niimura, Álvaro Pons, Antoni Guiral, Pepe Gálvez eta Jesús Redondo.

Las III Jornadas AlhóndigaKomik, “Aventura, Manga y Superhéroes” te descubrirán los secretos del arte secuencial de la mejor forma posible: dibujando. A nivel teórico, podrás conocer más de los tres grandes centros mundiales de producción: Estados Unidos, Europa y Japón. Todo ello, en un mano a mano con figuras destacadas en el cómic como: Ana Miralles, Pasqual Ferry, Ken Niimura, Álvaro Pons, Antoni Guiral, Pepe Gálvez y Jesús Redondo.

KOMIKIZKETAK... CONVERSACIONES CON...

Jardunaldietako egun bakoitza ondo amaitzeko, ba ote komikigile nagusiekin egungo egoerari buruz eta joerei buruz solasean aritzea baino gauza hoberik?

¡Qué mejor manera de acabar cada jornada que dialogar con primeras figuras sobre el panorama actual y tendencias!

Arratsaldero, 19:30etan, Antonio Altarriba jardungo da estatu espainiarreko eta nazioarteko egile garrantzitsuekin: Pasqual Ferry, ClaraTanit Arqué, Lola Lorente, Ken Niimura, Álvaro Pons, Ana Miralles eta José M. Berenguer, besteak beste.

Todas las tardes a las 19:30, Antonio Altarriba conversará con importantes voces a nivel estatal e internacional como: Pasqual Ferry, Clara-Tanit Arqué, Lola Lorente, Ken Niimura, Álvaro Pons, Ana Miralles, José Mª Berenguer, entre otros.

Jende guztiari irekitako saioak dira. Nahi duzu elkarrizketarekin bat egin?

Sesiones abiertas a todos los públicos. ¿Te unes a la conversación?

19


BADATOR BUELTAN!! ¡¡YA VUELVE!!

BEKA ALHÓNDIGAKOMIK 25/28 - 05 Gustatuko litzaizuke Europako komiki-zentrorik garrantzitsuenean prestakuntza jasotzea? Parte hartu ALHÓNDIGAKOMIK BEKA lortzeko hirugarren lehiaketan. Aukera ezin hobea duzu komiki-proiektu bat garatzeko, urtebetez, La Maison des Auteurs zentroan, Angoulêmen (Frantzia). ¿Te gustaría formarte en el centro del cómic más importante de Europa? Participa en la tercera edición de la BECA ALHÓNDIGAKOMIK. Tu gran oportunidad de desarrollar un proyecto en torno a la historieta durante todo un año en La Maison des Auteurs, en Angoulême, Francia.

MINTEGIAK TALLERES 12 KOMIKI ORDU

12 HORAS DE KOMIK

Jende guztiarentzat

Para todos los públicos

Clara-Tanit Arqué & Martín Romero, AlhóndigaKomik bekaren lehenengo bi lehiaketen irabazleek, komiki bat 12 ordutan nola marrazten den irakatsiko dizute.

Clara-Tanit Arqué & Martín Romero, ganadores de las dos primeras ediciones de la beca AlhóndigaKomik, te enseñarán cómo dibujar un cómic en 12 horas.

Hainbat gauza landuko dituzu haiekin, hala nola inprobisazioa, sormena edota oso denbora gutxian istorio bat nola garatu. Ez duzu zertan marrazten jakin; nahikoa duzu gogoa izatea, komikiaren sormen-prozesuari buruz gehiago ikasi nahi izatea.

En él trabajarás la capacidad de improvisación, la creatividad y cómo desarrollar una historia en un espacio de tiempo muy corto. No es necesario que sepas dibujar sólo ganas de aprender más sobre el proceso creativo del cómic.

20


KOMIKIA ETA ANTZERKIA

KOMIK Y TEATRO

8 urtetik 12ra.

De 8 a 12 años

Pernan Goñi hezitzaile, marrazkilari eta komikieditorearen eskutik, antzerkiaren eta komikiaren hizkuntzak era dibertigarrian biziko dituzte, iniziatiba, asmamena eta errespetuan oinarritutako talde-lana sustatuz. Ekainean izango da, Komiktekan.

Con Pernan Goñi, educador, dibujante y editor de cómics, experimentarán los lenguajes propios de ambas formas expresivas de una manera divertida que ayuda a potenciar su iniciativa, la inventiva y la participación en grupo, en un ambiente de respeto. Se realizará en junio en la Komikteka.

AUTOEDIZIOA KOMIKIGINTZAN

AUTOEDICIÓN EN KOMIK A partir de 12 años

12 urtetik aurrera Mintegi honetan, komikigintzako autoedizioa zer den irakatsiko du Pernan Goñik, eta hainbat gauza egin beharko dituzte ikasleek: informazioa bildu, binetak marraztu, eta sortutakoei hedapen zabala nola eman pentsatu. Gora iniziatiba eta asmamena! Ekainean izango da, Komiktekan.

En este taller Pernan Goñi les introducirá en la Autoedición en cómic: deberán informarse, crear sus propias viñetas, e idear cómo dar una amplia difusión a sus creaciones. ¡Iniciativa e inventiva al poder! Se realizará en junio en la Komikteka.

* Martín Romero-ren komikia, bigarren AlhóndigaKomik bekaren irabazlea. Cómic de Martín Romero, ganador de la segunda beca AlhóndigaKomik

KOMIKIGINTZAREN HASTAPENAK

INICIACIÓN AL KOMIK De 8 a 12 años

De 8 a 12 años Lola Lorentek eta Clara-Tanit Arquék, beren formula magikoarekin, komikiaren inguruko interesa sorraraziko diete, baita komikia gauzak kontatzeko oso era dibertigarria dela adieraziko ere.

Lola Lorente y Clara-Tanit Arqué con su fórmula mágica despertarán su interés por la historieta y les ayudarán a entender que el cómic es una manera muy divertida de contar cosas.

21


KOMIKTEKAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

¡NOS VEMOS EN LA KOMIKTEKA!

Igo Mediatekaren lehenengo solairura eta gozatu gogokoen duzun komikia irakurtzen, chill-out irakurketagunean. Haur eta gazteentzako mintegiak ere gune horretan egingo dira.

Sube a la primera planta de la Mediateka y disfruta ojeando tu cómic preferido en la zona de lectura chill-out. En este espacio se realizarán también los talleres para público infantil y juvenil.

DO IT YOURSELF! AlhóndigaKomiken izango dugu, lehendabizikoz Bilbon, eta Leandro Alzate komikigilearen eskutik, autoedizioari buruzko eta “Do it yourself” prozesuei buruzko ekimen bat.

AlhóndigaKomik acogerá, por primera vez en Bilbao, y de la mano del autor Leandro Alzate, un evento en torno a la autoedición y los procesos “Do it yourself”.

AUTOEDITATUAK

AUTOEDITADOS

Egunbetez, nork bere lanak editatzen dituzten egileek eta kolektiboek erakusketa bat egingo dute AlhóndigaBilbaoko plaza estalian. Horrez gain, komiki digitalen emanaldi bat ere egingo da, eta, bukatzeko..., kontzertu bat! Zer, bestela?

Durante todo un día, autores y colectivos que editan su propio trabajo enseñarán sus realizaciones en la plaza cubierta de AlhóndigaBilbao. Habrá además una exhibición de cómic digital y… ¡qué mejor forma de terminar que con un concierto!

Ekimen horren barruan, K.O Komik Online Lehiaketaren deialdia dugu, profesionalei nahiz afizionatuei irekia. Hautatutako lanak azokak iraun bitartean erakutsiko dira. Hautatutako lanak, ekimena iraun bitartean erakutsiko dira.

Este evento incluye la convocatoria de un Concurso K.O Komik Online, abierto tanto a profesionales como aficionados y aficionadas. Los trabajos que resulten seleccionados se expondrán durante la feria. Los trabajos que resulten seleccionados se expondrán durante el encuentro.

AUTOEDITATUAK ekimenaren data: ekainak 12

Fecha de AUTOEDITADOS: 12 de junio

22


HONA HEMEN ALHÓNDIGABILBAOREN SEKRETU HANDIA TE PRESENTAMOS EL GRAN SECRETO DE ALHÓNDIGABILBAO AlhóndigaKomik-en, “ALHÓNDIGABILBAOREN SEKRETUA” albumaren lehen edizioa argitaratu dugu. Albumean, bineten protagonistatzat eraikina hartuta, hainbat abentura kontatzen dituzte bederatzi komikigile ezagunek: Alfonso Font, Daniel Torres, Miguel Angel Martín, Raquel Alzate, Laura Pérez Vernetti-Blina, Santiago Valenzuela, Javier de Isusi, Paco Roca eta David Rubín.

En AlhóndigaKomik publicamos la primera edición del álbum “EL SECRETO DE ALHÓNDIGABILBAO” en el que 9 conocidos autores ponen en viñetas una serie de aventuras que tienen como protagonista al propio edificio: Alfonso Font, Daniel Torres, Miguel Angel Martín, Raquel Alzate, Laura Pérez Vernetti-Blina, Santiago Valenzuela, Javier de Isusi, Paco Roca y David Rubín.

TUAK,

GIDA A MIKIGILEEKIN BISITA ETA GAINERKO KO , AN NE ZE ZU IA IK M

ETA, GAINERA: IAK… ZAIN GAITUZU! MASTER CLASS IREK IERTAS Y ADEMÁS , VISITAS GUIADAS DE AUTOR, MASTER CLASS AB ! CÓMIC EN VIVO OS… ¡TE ESPERAMOS IC BL PÚ S LO S DO A TO

OFF+ SOUND Foruma, antzerki-irakurketa, Off-Music, kontzertu didaktikoak… Familia-giroan: antzerkia, dantza, adierazpena eta abar.

Forum, lectura teatral, Off-Music, conciertos didácticos… En familia: teatro, danza, expresión, etc.

Udako gauetan eta gozatu nahi dugun urteko une horietan guztietan. Formatu txikiak, bestelako esperientzia kultural eta ludiko bat bizitzeko.

Noches de verano y todos esos momentos del año en que queremos disfrutar. Pequeños formatos para una experiencia cultural y lúdica diferente.

23


BILBAO

HIRI INTERKULTURALA II CIUDAD INTERCULTURAL II 15/06 - 18/06

24

Sonia Pulido


ANIZTASUNA, ERLIJIOA ETA BIZIKIDETASUNA PLURALISMO, RELIGIÓN Y CONVIVENCIA

Bilbon, 126 herrialdetako pertsonak bizi dira, eta 110 hizkuntza eta dialekto hitz egiten dira. Errealitate horrek, irakurketa ekonomikoez eta lanari buruzko irakurketez gain, kulturaren geruza sakonenei loturiko berezko dimentsioen aniztasunaren irakurketa sakona egitea ere eskatzen du. Horietako dimentsio bat dugu erlijioa.

En Bilbao conviven personas de 126 nacionalidades que hablan 110 idiomas o dialectos. Esta realidad, además de lecturas económicas y laborales, exige asimismo una atenta lectura de la diversidad intrínseca de aquellas dimensiones relacionadas con las capas más profundas de la cultura, entre las que destaca el hecho religioso.

Lau egunez, kulturartekotasuna gai duten hitzaldiak eta lantaldeak antolatu ditugu. Horietan aztertuko ditugu, eguneroko bizimoduan eta hainbat eremutan islatzen den erlijioen, taldeen eta pertsonen arteko desberdintasunaren moldaera arrazoitua. Helburua da kulturartekotasun-politikak eta -praktikak arduraz egituratuz joatea.

Cuatro días de conferencias y mesas de trabajo en las que se analizará la acomodación razonada de la diferencia religiosa, grupal e individual, en los diferentes ámbitos cotidianos con el fin de ir articulando responsablemente políticas y prácticas de interculturalidad.

Hauen laguntza izango dugu eginkizun horretan: EHU/UPV Euskal Herriko Unibertsitatea, Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, nazioarteko adituak, Bilboko herritarrak, elkarteak, mugimendu sozialak… eta topaketa aberastu nahi duen ororena.

Para ello se contará con la colaboración de: UPV/EHU Universidad del País Vasco, Ikuspegui-Observatorio Vasco de Inmigración, expertos internacionales, ciudadanos y ciudadanas de Bilbao, asociaciones, movimientos sociales… y todas aquellas personas interesadas en enriquecer este encuentro.

Bilbo Hiri Kulturartekoa AlhóndigaBilbaoren ekimen bat da, 2008an abiatua. Hiriko eta gure bizikidetza-eremuetako errealitate multikultural berriari buruz hausnartzeko eta analisia egiteko aldizkako topagune bihurtzea du helburu.

Bilbao Ciudad Intercultural es una iniciativa de AlhóndigaBilbao puesta en marcha en 2008 que tiene como objetivo convertirse en punto de encuentro periódico para la reflexión y análisis sobre la nueva realidad multicultural de la ciudad y nuestros espacios de convivencia.

25


CAMPAMENTO SIOUX

8/12 URTE Aテ前S

26


KULTUR UDALEKUAK CAMPAMENTO SIOUX CULTURAL SUMMER CAMP ¡JA-hó!

¡JA-hó!

Uztailean, Zezen Eseria eta Siux tribua hó Lurraldean kanpatuko dira. 8 eta 12 urte bitarte badituzu, eman izena AlhóndigaBilbaoren hirikanpaldirako.

En julio, Toro Sentado y la tribu Sioux acampan en Territorio hó. Si tienes entre 8 y 12 años, apúntate al campamento urbano de AlhóndigaBilbao.

Far Westera bidaiatuko duzu, eta Ipar Amerikako bertako herrien kulturari buruz zertxobait gehiago ikasiko duzu. Mintegi pedagogikoak egingo dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horrez gain, jolasak, irakurketak eta abenturak egongo dira, baita ikasiz primeran pasatzeko gauza askoz gehiago ere.

Podrás viajar al Oeste y conocer algo más de la cultura de los pueblos indios de América del Norte. Habrá talleres pedagógicos en euskera, castellano e inglés, juegos, lecturas, aventuras, y un montón de cosas más para pasarlo genial aprendiendo.

Hainbat gune hartuko ditugu: Hó Lurraldea, erakusketa-aretoa, terraza eta ataria. Gainera, egunero txangoak egingo ditugu eta eraikinetik eta Bilbotik ere irtengo gara! Bestalde, gure jarduerak ez dira kanpaldian amaituko, ziberespazioan izango baitute segida, AlhóndigaBilbaoren web-orriaren bidez.

Ocuparemos diferentes espacios del Territorio hó, las salas de exposiciones, la terraza y el atrio ¡y haremos también excursiones de día fuera del edificio y de Bilbao! Además, nuestras actividades no acaban en el campamento porque siguen en el ciberespacio a través de la web de AlhóndigaBilbao.

Nahi duzu tribuarekin bat egin?

¿Te unes a la tribu?

27


HÓ PLAY

21/08 - 26/09

28


GET READY?

Atari konputagailu bat konektatzeko ausardia izan bazenuen eta Space Invaderseko estralurtarren inbasioen aurrean eta Pac Manen soinuaren aurrean amore eman ez bazenuen; zure Playstationagatik guztia utzi baduzu; kirola egiteko Wii-a baino bide egokiagorik ez dagoela uste baduzu; Brain Trainingari esker gero eta urte gutxiago badituzu; sekula jolastu ez bazara baina oraindik garaiz zabiltzala uste baduzu; ezin badiozu star game sakatzeari utzi, jolastuz sortzeko sortu bazinen… zeure-zeurea duzu hó PLAY.

Si te atreviste a conectar un Atari y no sucumbiste a las invasiones alienígenas con los Space Invaders o el sonido de los Pac Man; si todavía te diviertes con las aventuras de Mario Word o el fabuloso Little Big Planet, si lo has dejado todo por tu Playstation; si no concibes otra manera mejor de hacer deporte que con la Wii; si cada vez tienes menos años con el Brain Training; si nunca has jugado pero crees que nunca es tarde si la partida es buena; si no puedes dejar de darle al star game... si naciste para crear jugando... hó PLAY es para ti.

Herritar guztiak bideo-jokoen mundura hurbiltzen ditu hó PLAYk, era kultural eta ludikoan, belaunaldi guztiei irekita.

hó PLAY ofrece un acercamiento cultural, lúdico y trans-generacional al mundo del videojuego para toda la ciudadanía.

Atal ofizialaz gain, beste hainbat gauza topatuko dituzu jaialdian: jostalarientzako, bideo-jokoen elkarteentzako eta, oro har, zaleentzako hó Game guneak; 2.0 eta multimediako hiri-esperientziak; erakusketa garaikideak; ikerkuntza-, hezkuntzaeta unibertsitate-alorrekin lankidetza-hitzarmenak; sorkuntza; diseinua; musika; bideoa; sarea; harremanak; abangoardiako agertokiak,…eta dibertsio handia. Ez geratu jokoz kanpo!

Además de la sección oficial, en el festival encontrarás Zonas hó Game para jugones, asociaciones de videojugadores y aficionados en general, experiencias urbanas 2.0 y multimedia, exposiciones contemporáneas, convenios de colaboración con áreas de investigación, escolares y universitarias, creación, diseño, música, vídeo, red, contacto, escenarios de vanguardia,…y muchas risas. ¡No te quedes fuera de juego!

BIDEO-JOKOEN NAZIOARTEKO 1. HÓ PLAY JAIALDIA

1ER FESTIVAL INTERNACIONAL DE VIDEOJUEGOS HÓ PLAY

Joko elektronikoaren eta arte interaktiboaren alderdi ludiko, teknologiko, industrial, kultural eta sozialak azaleratuko dituen erreferentziazko jaialdi eta programa izateko asmoarekin sortua da hó PLAY.

hó PLAY nace con vocación de erigirse en el festival y programa de referencia que proyecte los diferentes aspectos lúdicos, tecnológicos, industriales, culturales y sociales de la creatividad del juego electrónico y del arte interactivo.

29


Bideo-jokoen, kontsolen nahiz web-, ordenagailu-, telefonia- edota plataforma-inguruneen munduan murgiltzeko tranpolina izan nahi du, sormena, garapena eta berrikuntza hainbat kategoriatan saritzen dituen nazioarteko topaketa baten bitartez.

Un trampolín de acceso al mundo del videojuego, tanto para consolas como para entornos web, PC, telefonía, plataformas, etc. mediante una convocatoria internacional que premia la creatividad, el desarrollo y la innovación en diferentes categorías.

Bideo-jokoak egiten dituzten enpresen sektoreko produkzio nagusiekin batera, sormen handiko eta potentzial teknologiko, artistiko, ludiko, sozial eta pedagogiko izugarria duten eta beren burua ezagutarazteko irrikitan dauden produkzio independenteak ere erakutsiko dira.

Junto a las principales producciones del sector de empresas desarrolladoras de videojuegos se exhibirán también aquellas producciones independientes ávidas de visibilidad y con enorme potencial tecnológico, artístico, creativo, lúdico, social y pedagógico.

Ezinbesteko hitzordua da profesionalentzat eta, oro har, zaleentzat, baita jakingura duen adin guztietako jendearentzat ere.

Cita imprescindible tanto para profesionales, aficionados en general, como para curiosos y curiosas de todas las edades.

Jaialdiaren datak: irailaren 23tik 26 ra

Fechas del certamen: del 23 al 26 de septiembre

HAUR ETA GAZTEENTZAKO MINTEGIAK

TALLERES PARA PÚBLICO INFANTIL Y JUVENIL

“Bideo-jokoaren historia” izeneko mintegian, historian giltzarri izandako bideo-jokoak izango dira ikusgai, eta haiekin jolasteko aukera ere izango da. “Start_Games” jolasari esker, bat egiten ikasiko dute, eta “Hybrid Playground” mintegian primeran pasatuko dute, Bilboko plazetan joko interaktiboaren esperientzia biziz.

En el taller de “Historia del Videojuego” podrán ver y jugar con videojuegos que han sido claves en la historia. En el de “Start_Games” aprenderán a hacerse uno, y con el taller de “Hybrid Playground” podrán pasárselo a lo grande viviendo la experiencia del juego interactivo en las plazas de Bilbao.

Hauek emango dituzte mintegiak: Carlos González Tardónek, Clara Boj eta Diego Diazek, Oskia Álvarezek eta Aiora Kintanak.

Estos talleres estarán impartidos por Carlos González Tardón, Clara Boj y Diego Diaz, Oskia Álvarez y Aiora Kintana.

30


HITZALDIAK ETA DOKUMENTALAK

CONFERENCIAS Y DOCUMENTALES

Zenbait adituk, ikertzailek eta sortzailek, hala nola Carlos González Tardón, Gonzalo Frasca eta Néstor Matasek, bideo-jokoen egungo arrakasta hobeto ulertzen lagunduko digute. Iniziatuentzat nahiz, oro har, jende guztiarentzat.

Expertos, investigadores y creadores como Carlos González Tardón, Gonzalo Frasca y Néstor Matas, nos ayudarán a comprender mejor el actual estado de éxito del videojuego. Tanto para iniciados como para público general.

Bestalde, bideo-jokoak eta haiek gaur egun duten testuingurua jorratzen dituzten dokumentalak ere emango dira.

Además, se proyectarán documentales que abordan el mundo del videojuego contextualizando su situación actual.

HÓ GAME GUNEA

ZONA HÓ GAME

Jolastuko gara?

¿Echamos una partida?

Bideo-jokoen alderdirik dibertigarrienak jolasa eta lehia dira. Bada, horixe egingo duzu hó Game gunean, jolastu eta lehiatu!

Lo más divertido de los videojuegos es jugar y competir. ¡Y eso es lo que vas a poder hacer en la zona de hó Game!.

Bideo-jokoen alderdirik dibertigarrienak jolasa eta lehia dira. Bada, horixe egingo duzu hó Game gunean, jolastu eta lehiatu! Haurrek, gazteek, helduek, lagunek, familiek, jostalariak direnek eta ez direnek…, guztiek goza dezakete merkatuko bideo-jokorik bikainenekin. Mario Worlden gisako klasikoetatik hasi eta Little Big Planeten gisako joko berrienetaraino; online lehietatik hasi eta Pump it up txapelketaraino eta, jakina, Playstation, Xbox, Wii... txapelketetaraino; eta gainera, bola-joko, billar-, eta golf-txapelketak, Wii fitarekin eskolak, edota helduenentzako Brain Training txapelketak Nintendo DSrekin.

Niños y niñas, jóvenes, mayores, amigos y amigas, familia, jugones o no jugones… Todos van a poder disfrutar con los mejores videojuegos del mercado. Desde clásicos como Mario World, hasta los más actuales Little Big Planet; desde competiciones online, hasta campeonato de Pump it up y, por supuesto, competiciones con Playstation, Xbox, Wii...; y también campeonato de bolos, billar o golf, clases con Wii fit, o campeonatos de Brain Training con Nintendo DS para los y las más mayores, customización de consolas...

Prest zaudete?

¿Preparados? 31


ONDO IZAN

32


TAI CHI GORPUTZA, HIRIA ETA ENERGIA CUERPO, CIUDAD Y ENERGÍA 30/09 - 03/10

ALHÓNDIGABILBAON ENERGIA HANDIA MUGITUKO DA

EN ALHÓNDIGABILBAO SE VA A MOVER MUCHA ENERGÍA

Tai Chi-a milaka urte dituen jarduera txinatar bat da. Asian, goizero, adin guztietako zenbait jendek kalera irten, eta gorputz/adimen txertaketa eta oreka pertsonala garatzen laguntzen duten mugimendu makal eta jarraituekin hasten du eguna.

El Tai Chi es una práctica milenaria de la cultura china. En Asia cada mañana personas de todas las edades ocupan las calles para iniciar el día con sus series de movimientos lentos y continuos que ayudan a desarrollar la integración cuerpo/ mente y el equilibrio personal.

Osasunerako hain mesedegarria izateagatik ezaguna den Tai Chi-a praktikatzeko, bada toki hoberik AlhóndigaBilbao bizi-energiaren zentro berria baino?

Qué mejor lugar que el nuevo centro de energía que es AlhóndigaBilbao para compartir también en compañía la práctica del Tai Chi tan popular por sus beneficios para la salud.

Lau egunez, hainbat jarduera egingo dira, adin guztietako lagunentzat prestatutakoak, eta arreta berezia eskainiko zaie hiriko elkarte, eta Tai Chiko taldeei eta zaleei: klase magistralak nazioarteko gonbidatuekin, osasuna eta gastronomiari buruzko konferentziak, Txinako kulturarekin lotutako jarduerak eta abar.

Cuatro días de actividades para todas las edades con una especial atención a las asociaciones y grupos de la ciudad y aficionados: Master Class con invitados internacionales, conferencias de salud, gastronomía y actuaciones vinculadas a la cultura china, etc.

Ikastetxeek aste horretako gimnasia-orduak Tai Chi-a erakusteko erabil ditzakete. Adituen laguntza izango dute horretarako, eskaera egiten badute.

Los centros escolares que lo soliciten podrán dedicar la clase de gimnasia de esa semana al contacto con el Tai Chi, de la mano de personal especializado.

Jardunaldi horiek urte osoan AlhóndigaBilbao Jarduera Fisikoaren Zentroan egiten den Tai Chi programaren osagarri izango dira.

Estas jornadas complementan el programa de Tai Chi que durante todo el año se desarrolla en el Centro de Actividad Física de AlhóndigaBilbao.

33


34

CC-BY-NC Ricardo Samaniego


BIZITZAREN MEDIKALIZAZIOA LA MEDICALIZACIÓN DE LA VIDA 29/09 - 30/09

Premiazko emozioa da tristura, edo antidepresiboekin tratatu behar da? Haur hiperaktiboak medikatu egin behar dira?

¿Es la tristeza una emoción necesaria o hay que tratarla con antidepresivos? ¿Hay que medicar a los niños hiperactivos?

Egungo gizarteak egoera jakin batzuk gaixotasuntzat jo (nahiz eta hala ez izan), eta sendabideak eskaintzen ditu. Pixkanaka, bizitza medikalizatzen ari gara.

La sociedad actual señala como enfermedades determinadas situaciones comunes que en realidad no lo son, ofreciendo a continuación un remedio, lo que conduce a la “medicalización de la vida”.

Jardunaldi hauen helburuak dira osasun- eta gaixotasun-kontzeptuak zalantzan jartzea, nork bere buruari mugak jartzeko ditugun zailtasunak aztertzea, eta beharrezkoa ez den medikalizazioak eragindako kalteen biktima izatearen mehatxutik nola babestu ikastea.

El objetivo de estas jornadas es cuestionar los conceptos de salud y enfermedad, así como la dificultad de las personas para fijar sus límites o como protegerse ante la amenaza de ser víctimas de los efectos adversos de medicaciones innecesarias.

Bestalde, artatze medikoa eta osasunaren autozainketa eta medikalizazioa eta bizi osasungarria kontzeptuak landuko dira.

Se abordarán, asimismo, los conceptos de atención médica y autocuidados de la salud, medicalización y vida saludable.

35


GUTUN ZURIA II LITERATURAJAIALDIA FESTIVAL LITERARIO 7/10 - 10/10

36

Elena Poniatowska


BILBO, HIRIAK ETA HIRIETAKO IDAZLEAK BILBAO, LAS CIUDADES Y SUS ESCRITORES

Garai bateko ardo eta likoreen biltegia, hainbat hamarkadatan Bilboko bizitza ekonomiko eta sozialaren une txiki eta handien agertoki izan zena, berriro martxan jarri da. Hala, istorioak ehuntzen jarraitzeko gune publiko berria bilakatu da, eta hiritarrak dira hor protagonista.

El antiguo almacén de vinos y licores, escenario central durante décadas de pequeños y grandes momentos de la vida económica y social de Bilbao, retoma su actividad reinventado en un nuevo espacio público donde seguir tejiendo historias, con los ciudadanos y ciudadanas como protagonistas.

Istorio horien artean, Gutun Zuria literaturajaialdiak, “Bilbo, hiriak eta hirietako idazleak” gaian ardaztuko du edizio hau, arkitektura, hiria eta literaturaren arteko elkarrizketa oinarritzat hartuta.

Entre estas historias, Gutun Zuria, el festival literario dedica esta edición a “Bilbao, las ciudades y sus escritores” en un diálogo a tres bandas entre arquitectura, ciudad y literatura.

Hirian milaka bizipen gertatu eta gertatzen dira; horrez gain, gizaki modernoaren amets eta amesgaiztoen lehengaia da, munduko narratzaileen hainbat belaunaldi sentimentalki eta intelektualki hezi dituen paisaia.

Además de ser el escenario donde transcurren y han transcurrido miles y miles de vivencias, la ciudad es la materia prima de los sueños y las pesadillas del hombre moderno, el paisaje en el cual se han formado sentimental e intelectualmente muchas generaciones de narradores y narradoras en todo el mundo.

Urbanoak, adierazteko berariazko moduak eta berezko hizkuntzak eta arazoak ditu; hots, unibertso partikular bat osatzen du. Lau egunetan aukera izango dugu askotariko unibertso paralelotara sartzeko eta haiek partekatzeko, idazle hauen bidez: gertukoak zaizkigun Anjel Lertxundi, Pedro Ugarte, Yolanda Arrieta, Txuma Murugarren, Aizpea Goenaga, Pinilla, Infante, Arretxe eta Lutxo Egia. Halaber, gurekin izango dira beste egile hauek ere: Juan Marsé, Elena Poniatowska, David Trueba eta beste hainbat gonbidatu.

Lo urbano, posee sus maneras específicas de manifestarse, sus lenguajes, sus problemáticas singulares, en definitiva, un universo particular. Durante cuatro días tendremos la oportunidad de adentrarnos y compartir múltiples universos paralelos, los de autores próximos como Anjel Lertxundi, Pedro Ugarte, Yolanda Arrieta, Txuma Mugarren, Aizpea Goenaga, Pinilla, Infante, Arretxe, Lutxo Egia y otros como: Juan Marsé, Elena Poniatowska, David Trueba y muchos más invitados.

37


38


JARDUEREN JAIALDIA

FESTIVAL DE ACTIVIDADES

Elkarrizketa formatuan egindako konferentziez gain, publiko guztiari irekitakoak, Gutun Zuriaren programan ikasleentzako eta helduentzako berariazko hitzaldiak sartzen dira.

Además de conferencias en formato de entrevista abiertas a público general, el programa de Gutun Zuria incluirá charlas específicas para público escolar y para adultos.

Baina ez dira hor bukatzen jarduerak; jarraitu egingo dute, eta paraleloan gauzatuko diren beste hauekin osatuko dira: 2.0 literaturari buruzko tailerrak, mahai-inguruak eta jardunaldiak tokiko idazleekin, dantza- eta arkitekturaikuskizun multimediak eta abar.

Pero las actividades no acaban aquí, sino que continúan y se complementan con otras que se desarrollan paralelamente como: talleres sobre literatura 2.0, mesas y jornadas con autores locales, espectáculos de danza y arquitectura multimedia, etc.

Jaialdia kalera ere irtengo da, esperientziak hirian bertan bizitzeko. Esperientzia horietako bat AlhóndigaBilbaoko web-orriko Flick argazkilehiaketa izango da.

Y el festival pisará también asfalto para vivir experiencias en espacio urbano, entre ellas, un concurso Flickr de fotografía en la web de AlhóndigaBilbao.

39


IRAKURLE TXIKIAK, MUNDU HANDIAK PEQUEテ前S LECTORES GRANDES MUNDOS

21/10 - 23/10

40


HAUR-ETA GAZTELITERATURA EZAGUTUZ

DESCUBRIR LA LITERATURA INFANTIL Y JUVENIL

Haur eta gazteek, hazteko eta mundua ulertzeko duten zeregin zail horretan, haur eta gazteen liburuak dituzte bidaide onenak. Beste pertsona, paisaia, garai eta kultura batzuk ezagututa, irakurleak aberastu egiten dira, munduarekiko ikuspegia zabaltzen dute, eta errealitateari buruzko irudi koherente bat osatzen.

Los libros infantiles y juveniles son los mejores compañeros de viaje que tienen niños y jóvenes en la difícil tarea de crecer y comprender el mundo que les rodea. Conociendo otras personas, otros paisajes, otras épocas, otras culturas,…los lectores se enriquecen, amplían su visión del mundo y se van formando una imagen coherente de la realidad.

Gure proposamena da “Irakurle txikiak, mundu handiak” kongresuan haur- eta gazte-literaturaren mundu pizgarrira sartzeko leiho bat irekitzea, metodologiak apuntatuz, partaidetza bultzatuz, eta sorzaile eta pentsalari nabarmenak ezagutuz.

En este congreso, “Pequeños lectores. Grandes mundos”, proponemos abrir una pequeña ventana desde la que adentrarnos en el estimulante ámbito de la literatura infantil y juvenil, descubriendo experiencias, apuntando metodologías, motivando a la participación, y conociendo a creadores y pensadores de relevancia.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

¿A QUIÉN VA DIRIGIDO?

Heziketaren alorreko profesionalei, bibliotekariei, ilustratzaileei, familiei, gazteei, eta haur- eta gazte-literaturak eta -liburuak gogoko dituzten guztiei.

Profesionales de la educación, bibliotecarios/as, ilustradores, familias, jóvenes, y en general todas aquellas personas que se sientan atraídas por los libros y la literatura infantil y juvenil.

JARDUERAK

ACTIVIDADES

Haur- eta gazte-literatura abian Hausnarketa / ikasketa / garapen-jardunaldiak eta mahai-inguruak. Estatu espainiarreko eta nazioarteko balio handiko esperientziak aurkeztuko dira.

La literatura infantil y juvenil en acción Jornadas de reflexión / aprendizaje / desarrollo y mesas redondas en las que se contará con experiencias de alto valor a nivel estatal e internacional.

“Fantasy” Literatura Haur- eta gazte-literaturaren eta zinemaren arteko harremana aztertuko da. Ekimen praktikoak gauzatuko dira; adibidez, obra bati buruzko iritziak emango dituzte gazteek.

Literatura Fantasy Donde se analizará la relación entre literatura infantil y juvenil y el cine con iniciativas prácticas como la participación de jóvenes sobre una obra.

Ilustrazioaren magia Erakusketa, bisita gidatuekin, eta topaketa egile ilustratzaile batekin.

La magia de la ilustración Exposición con visitas guiadas y encuentro con un autor-ilustrador.

Irakurketa, familian Jardunaldi hauetan arreta berezia eskainiko zaio familian irakurketa bultzatzeari. Xede horretarako, hainbat jarduera gauzatuko dira, hala nola guraso eta seme-alaben arteko irakurketa-tailerra.

Lectura en familia Durante estas jornadas se dedicará una especial atención al fomento de la lectura en el entorno familiar con actividades de apoyo como un taller de lectura padres-hijos.

41


ZINEBI AZAROKO 1REN HAMABOSTALDIA 2ª QUINCENA DE NOVIEMBRE

42


BILBOKO 52. ZINE DOKUMENTAL ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO ZINEMALDIA 52 FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DOCUMENTAL Y CORTOMETRAJE DE BILBAO

Hemendik aurrera, ZINEBIk kokaleku berria izango du. Nazioarteko zinemaldi hori zinema dokumental eta film laburren erreferentziazko sariketatzat jotzen da. AlhóndigaBilbao zinemaldi horretako bi atalen agertoki berria izango da.

A partir de este año, ZINEBI cuenta con una nueva localización. AlhóndigaBilbao será un nuevo escenario para dos secciones de este festival internacional reconocido como un certamen de referencia del cine documental y del cortometraje.

ZINEBIk munduko ekoizpen berrienera hurbilduko gaitu. Batez ere proiektu latinoamerikarrak, espainiarrak eta euskaldunak aurkeztuko dira, protagonista garrantzitsuenetariko batzuk bertan direla.

ZINEBI nos volverá a acercar la más reciente producción mundial, especialmente proyectos latinoamericanos, españoles y vascos, con la presencia de algunos de sus protagonistas más destacados.

AlhóndigaBilbaok ekin dio filmatzeari. Film labur eta zinema dokumentalaren zale amorratua bazara, hemen duzu zure besaulkia!

AlhóndigaBilbao empieza a rodar. Si te apasiona el cine corto y documental, ¡aquí tienes tu butaca!

43


AKIRA KUROSAWA

22/11 - 30/01

44


SAMURAIAREN BEGIRADA AKIRA KUROSAWAREN MARRAZKIAK LA MIRADA DEL SAMURAI LOS DIBUJOS DE AKIRA KUROSAWA 2010ean, Akira Kurosawaren (1910-1998) jaiotzaren mendeurrena ospatzen da. Akira Kurosawa zine-zuzendari japoniarrak “Kagemusha, la sombra del guerrero”, “Ran” eta beste zenbait maisu-lan egin zituen.

En 2010 se conmemora el centenario del nacimiento de Akira Kurosawa (1910-1998), director de cine japonés, autor de películas como “Kagemusha, la sombra del guerrero”, “Ran”, y otros títulos magistrales.

AlhóndigaBilbaok Kurosawaren urteko oroitzapen-ekintzekin bat egin nahi du. Horretarako, erakusketa bat antolatuko du haren azken pelikuletako storyboardetatik ateratako 120 marrazkirekin.

AlhóndigaBilbao quiere sumarse a las conmemoraciones del Año Kurosawa 2010 con una exposición de 120 dibujos procedentes de los storyboards de sus últimas películas.

Akira, zine-zuzendari baino lehenago, artista plastikoa zen, eta haren marrazkiek duten interesa storyboardetako bineten balio instrumentaletik harago doa. Marrazki horietan, ekialdeko ikonografia konplexua Akirak miresten zituen XX. mende hasierako abangoardiako artisten eraginarekin nahasten da: Van Gogh, Renoir, Cézanne eta Chagall.

Artista plástico antes que director de cine, sus dibujos poseen un interés que va más allá del simple valor instrumental que tienen las viñetas de un storyboard. En ellos, la compleja iconografía oriental es tamizada por la influencia de artistas de las vanguardias de comienzos del siglo XX que tanto admiraba: Van Gogh, Renoir, Cézanne y Chagall.

45


© Kurosawa Production Inc. Bajo licencia exclusiva de HoriPro Inc.

Marrazki eta filmekin batera, pelikuletako jantziak eta jatorrizko kartelak izango dira ikusgai. Artistaren sortze-lana eta testuingurua hobeto ulertzen lagunduko digu horrek. Mundu osoan da ezaguna Akira zinema-zuzendari gisara, baina, marrazkilari eta jantzi- eta agertoki-diseinatzaile gisa inor gutxik ezagutzen du.

Junto a los dibujos y los filmes se podrán ver piezas de vestuario y carteles originales de las películas que ayudarán a comprender y poner en contexto la labor creativa de este artista, universalmente conocido como director de cine, pero apenas como dibujante, diseñador de vestuarios y escenas.

Aukera paregabea bere lan zinematografikoa ezagutzen dutenentzat, eta oraindik artista bikain haren unibertsoan murgiltzeko aukera izan ez dutenentzat.

Una oportunidad única tanto para los que ya conocen su obra cinematográfica, como para aquellos que no han tenido la ocasión de sumergirse en el universo de este artista genial.

46


ERAKUSKETAREN INGURUKO JARDUERAK

ACTIVIDADES EN TORNO A LA EXPOSICIÓN

ZINEBIren esparruan eta erakustaldiarekin batera, Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian Kurosawarengana hurbilduko gaituzten hainbat jarduera egingo dira, ikuspegi ezberdinetatik eta praktikatik:

Paralelamente a la muestra y en el marco de ZINEBI, Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao, tendrán lugar actividades que nos acercarán a la figura de Kurosawa desde diferentes miradas y también, desde la práctica:

Konferentzia-zikloa: Espainiako zenbait zinezuzendari sonatuk hartuko dute parte.

Ciclo de conferencias: Participarán directores de cine nacionales de culto.

Gazteentzako tailerra: Akira Kuwosawak mangaren munduan eta egungo “anime”-an izandako eragina azalduko digu.

Taller para jóvenes: La influencia de Kurosawa en el manga y el animé contemporáneo.

47


Komiki, ikusizko arte, musika, hizkuntza, teknologia berri eta bideojokoei buruzko tailerrak, idazketak, irakurketak, talde seniorrak, jarduera familiarrak‌

IKASIZ

AlhóndigaBilbaon, asko duzu ikasteko! Aisialdiaz beste modu batera gozatzeko, jarduera berriekin deskonektatzeko, jolastuz ikasteko, gogoko dituzun gai horiei buruz gehiago jakiteko, teknologia berriekin eta ikus-entzunezko lengoaiekin praktikatzeko‌, AlhondiagaBilbaoko Mediatekan publiko guztientzako tailer eta jarduera eskaintza zabala aurkituko duzu, zure aisialdiari zuku gehiago ateratzeko.

48


Komiki, ikusizko arte, musika, hiz-kuntza, teknologia berri eta bideojokoei buruzko tailerrak, idazketak, irakurketak, talde seniorrak, jarduera familiarrak…

Talleres, escritura, lectura, en torno al cómic, artes visuales, música, idiomas, nuevas tecnologías, videojuegos, grupo senior, actividades familiares…

AlhóndigaBilbaon, asko duzu ikasteko!

¡En AlhóndigaBilbao tienes mucho que aprender!

Aisialdiaz beste modu batera gozatzeko, jarduera berriekin deskonektatzeko, jolastuz ikasteko, gogoko dituzun gai horiei buruz gehiago jakiteko, teknologia berriekin eta ikus-entzunezko lengoaiekin praktikatzeko… AlhondiagaBilbaoko Mediatekan publiko guztientzako tailer eta jarduera eskaintza zabala aurkituko duzu, zure aisialdiari zuku gehiago ateratzeko.

Para disfrutar del tiempo libre de otra forma, para desconectar con nuevas actividades, para que aprendas mientras juegas, para saber más de esos temas que te gustan, para practicar con las nuevas tecnologías y los lenguajes audiovisuales… En la Mediateka de AlhóndigaBilbao encontrarás una amplia y variada oferta de talleres y actividades para todos los públicos con los que sacarle más jugo a tu ocio.

49


OFF+ SOUND URTE OSOA TODO EL Aテ前

50


Forum-a, antzerki-irakurketa, Off-Music-a, kontzertu didaktikoak… Familian: antzerkia, dantza, espresioa eta abar.

Forum, lectura teatral, Off-Music, conciertos didácticos… En familia: teatro, danza, expresión, etc.

DJ tailer bat? Musika elektronikoa zure gurasoekin? Tartetxo bat Asiako kulturara hurbiltzeko? Off-An-tzerki erakustaldi dibertigarri bat? Ikusentzunezko performance-ikuskizun bat? Magia, komedia…

¿Un taller DJ?, ¿Música electrónica con tus padres? ¿Un paréntesis para acercarte a la cultura asiática? ¿Un show de Off-Teatro divertido? ¿Un espectáculo de performance audiovisual?, magia, comedia…

Hasi planak egiten! Off + Sound programak alternatiba pila bat eskaintzen dizkizu udako gauetarako eta gozatu nahi dituzun une guzti horietarako. Formatu txikiak bestelako kultura- eta jolas-esperientzia baterako.

¡Vete haciendo planes! el programa Off + Sound ofrece un montón de alternativas para las noches de verano y todos esos momentos del año en que queremos disfrutar. Pequeños formatos para una experiencia cultural y lúdica diferente.

Baliabide eta lengoaia berrienekin harrituko zaitu AlhondigaBilbaok. Han aurkituko duzunaren aurrerapen bat besterik ez da hau:

Los medios y lenguajes más actuales con los que AlhóndigaBilbao no dejará de sorprenderte. Esto es sólo un adelanto de lo que podrás disfrutar:

Hiroaki Umeda dantza SPOKEN WORD: Comte d`Urgell Internet 2 kontzertua DJsessions

Danza Hiroaki Umeda SPOKEN WORD: Comte d`Urgell Concierto Internet 2 DJsessions

Zatoz, eta gozatu, probatu, konektatu, partekatu, aurkitu, ezagutu, mugitu, praktikatu, sentitu, entzun… familiarekin, lagunekin, edo zuk nahi duzun bezala. Off + Sound-ekin bizitzeko asko duzu.

Ven, diviértete, experimenta, conecta, comparte, descubre, conoce, muévete, practica, siente, escucha,… En familia, con amistades o como tú quieras. Con Off + Sound tienes mucho que vivir.

51


GURE JARDUERETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZA TEKNIKORIK BEHAR BADUZU, ESKATU LASAI. GUZTIONTZAKO GUNEA DA ALHÓNDIGABILBAO. SI NECESITAS ALGUNA AYUDA TÉCNICA QUE TE FACILITE EL ACCESO A NUESTRAS ACTIVIDADES, PÍDENOSLO. ALHÓNDIGABILBAO ES UN ESPACIO ACCESIBLE PARA TODAS LAS PERSONAS.

ORDUTEGIA HORARIO ASTELEHENETIK IGANDERA DE LUNES A DOMINGO

7:00 - 23:00

www.alhondigabilbao.com info@alhondigabilbao.com 944 014 014


Programazioa