Issuu on Google+

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Dirudi

estudioa ‘Sarritsasoa’

Larraitz Zuazo eta Eider Eibar, buru-belarri diseinu eta animazioaren munduan [4-5. orrialdeak]

Dantzaz konpainiaren Lekeitiorako apustua [6. orrialdea]

219. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

L I T E R AT U R A > ‘ S P R AY ’

paddyrekalde “Bestelako literatura bat aldarrikatu nahi dut, kanon ofizialez paso egiten duena”

Poema liburu berria kaleratu du Paddy Rekaldek, aldarriz beteriko orrialdeak, ‘spray’-z izkiriatutako gogoetak. ARGAZKIA: IBAN GORRITI

‘Spray’. Hitz bakarra hautatu du Paddy Rekaldek bere azken olerki liburuaren titulurako. Spray, edo besteak beste, hormetan aldarriak paratzeko erabiltzen den tresna. Paddyren hormak orri zuriak dira, eta teklak darabiltza aldarri egiteko EDORTA JIMENEZ Esku sendoz, Sex Abaroa (2000) eta Bilbo dub kronikak (2004) lehenagoko bilduma bietan bezala. Ausart, Rebel Mayo Colorado (2002) edo Ragga-ragga dator gaua (2006) eleberrietan bezala. Ez dago iruzurrik. Spray, edo Paddy Rekalde bere osotasunean.

Lehen poemari zein gerora datozen batzuei erreparatuta, atzera begirakoa da liburua? Ez dago inongo asmorik atzera begira egiteko nostalgiaren adurrak goitik behera busti gaitzan, ez, memoria errebindikatzen dut gaur egungo errealitatea ulertzeko, bidean galdu ditugun kontuak eta jendeak aldarrikatzeko postal distiratsuen garaiotan. Azken finean, gaur egun dudan munduaren ikuskera, pentsaera eta izaera bizi izan dugunak erabat markatua dela aldarrikatu nahi nuke, alegia, halakoak gara iragan horretatik gatozelako. Bizi izan duguna gara. Halaxe sentitzen dut neure propioak izateaz gain nire belaunaldi sentimentalekoak ere badirela, beraz badela kolektiboa ere esan daiteke.

Musika eten barik dager liburuan. Askotan esan izan dut oso musikazalea naizela, eta handik agertu zen, esaterako, poesiarako nire estimua. Bizitzak bezala, nire liburuek ere euren soinu banda propioa daukate, euren musika giroa. The Clash taldeak, eta batez ere Joe Strummer abeslariak, oso argi erakutsi zigun aldarrikapenak, matxinadarako gogoa, aldaketarako errebeldia ederto batzen direla koktel berean, bestelako estetika bateaz. The Clashen espiritua kulturan berdindu egiten dut marxismoarenarekin politikan. Errebeldia eta aldaketa etengabea.

Sexua, hiria, presoak, establishment-a, polizia, ‘Spray’ liburuan han eta hemen ageri dira. Osagarri horiek beste batzuekin batera agertzen dira nire lanetan, hunkitzen nautelako. Hiri girokoa naiz eta horretan ikusten dudanak ez nau lasai eta pozik uzten. Putak, junkie-ak zein presoak izan ditut beti inguruan eta euren oinazeak ez dit begirada beste alde batera bideratzen utzi, eta eskerrak, horrek humanoa naizela ikusarazi dit. Ez dira inondik inora poseak, poema guay baterako osagarriak. Ez naiz izan ezta izango ere batere neutrala. Ondo dakit nora bideratu behar dudan ukabilkada, eta baita besarkada ere.

‘Free self service’ olerkian salaketa gogorra egin duzu. Ez dut estetikaren poesiaren kontra egingo, ezta pentsamenduarena delakoaren kontra ere, baina bai aldarrikatu nahi dudala garai batean sortu zen poesia sozial eta politikoa-

ren alde, batzuek modaz pasata dagoela badiote ere, errealitateak exijitzen didalako poesiarako halako balio humanoa. Ez gara lore jokoetarako txotxongiloak, gure poemak, merkeak izanda ere, eragileak izan beharko lirateke gizartean, eta hortik Free self service zein Poetak eta banderak, Mahmud Darwish poeta palestinarraren hiletetan ederto ikusten zen poeta haren balioa bere herriarekiko. Poesiarentzako adjektibo bat erabiltzekotan, humanoa erabiliko nuke nik.

‘Voyeur’ poema, nori zuzendu diozu? Bizitza joan egiten da, ez dugu ezer berririk asmatzen, baina odol bako ikusle bat izan gaitezke ala bihotz beteko gizakia. Gure begien aurrean dozenaka kontu agertzen dira, edozelakoak, gure inplikazioa eskatzen dutenak. Ez dakigu zer lortuko dugun, baina saiatzeak beti merezi du. Ez gara harriak, ezta elurra, sargoria edo ekaitzaren aurrean zuhaitzak ere.

Liburuaren sena eta zentzua laburbiltzen duen poema da ‘Spray’ izenekoa? Spray poemarekin, lehenago esan bezala, bestelako literatura bat aldarrikatu nahi dut, kanon ofizialez paso egiten duena eta Fnac, BBKKutxa, Coca-Cola, Arantzazu eta halakoen “laguntza humanitarioa” baztertzen duena. Amuak beti datoz mozorrotuta. Kulturarik indartsuena beti dator medio boteretsuetatik at. Guk aukeratzen dugu; edo botereak nahi duen lan otzana edo sorkuntza askea.

Lantzean behin, 1936ko gerra dakarzu gogora.

“Gure poemak, merkeak izanda ere, eragileak izan beharko lirateke gizartean”

Argi dago gerra zibilaren zauriak ez daudela osatuta, iraganaren egia oraindik konpondu barik dagoela, milaka kontu argitu barik daudela... Ehundaka eta ehundaka gorpu oraindik hobi galduetatik atera barik bezala. Min hori hor dago, eta oinaze ikaragarri hura pairatu zutenen aldeko halako aldarria gero eta zabalduago ikusten dugu kulturaren eremuan... Erabat humanoa da hori guztia erreparatu nahi izatea, edo behintzat ahanzturak jan ez dezala.

‘Spray’ liburuan hainbat idazle aipatzen dituzu: Bukowski, Yeats, Joyce, Garcia Lorca, Kerouac eta beste. Literaturazalea naizen aldetik hainbat idazlek eragina izan dute nire lanetan, ez dago zalantzarik, eta hortik dator euren presentzia. Baina, bestalde, euren ezaugarriren bat erabiltzen dut nire poemetan halako aldarrikapenen bat egiteko, dela Garcia Lorcaren konpromisoa, dela Kerouacen underground-en beharra, dela Brendan Behanen herriarekiko atxikimendua... Horiek guztiek osatu egin naute idazle bezala, eta publiko egiten dut haiekiko nire errekonozimendua. Bukowskik askotan aipatzen ditu halako idazle zerrenda batzuk “heriotzetik salbatu” zutela aldarrikatzeko. Zorretan sentitzen naiz halakoekin.

Literaturian gogor mintzatu zinen gure literaturaren kritika akademikoaz, kanona eraikitzeko moduaz, kanonaz berari buruz ere. Beroaldia ala luzaz hausnartuak? Literaturan, musikan, pinturan zein

zineman bezala, badago halako botere bat, eta hor sartu literatur adituak, hainbat kritikari eta kultur komisario ofizialek literatur lanak bedeinkatu zein lurperatu egiten dituztenak. Eurek sortzen dituzte kanonak, zer den ona eta zer txarra, zerk merezi duen eta zerk ez. Halako jainko batzuk herria bideratu nahi dutenak. Gure herrian konturik ilusionanteenak ez dira inoiz etorri euren bedeinkapenaz. Errebeldiak markatu egin ditu hainbat garai eta egoera eta hari esker sortu zen 80an halako musika leherketa bat, baita beste arlo batzuetan ere gaztetxeak, fanzineak eta aldizkari batzuk... Momentuko kanonei zein adituei begira izan bagina gure kulturaren orrialdeak basamortu pop dekoratuak izango lirateke... Aditu horiek karga izaten dira ontzia “euren portutik” ez ateratzeko, beraz, eurek ababorrera esaten badute istriborrera jo behar dugu.

Testamentua ere idatzi duzu: non lurperatu, zelan hil. Heriotzaren aurrean berba eder hutsak entzun daitezke nonahi, baina heriotzaren presentzia inguratu zaizunean arrazoi batengatik zein bestearengatik berba eder horiek guztiak kea bezain sendoak direla ikusten duzu, halako antzezpen faltsu bat. Azken arnasaren aurretik besarkada bat, musu luzea... laztanari eustea bestearen bihotza erabat gelditu arte, eta eusten segitzea gelditu ondoren... Beste guztia bi segundoko etxafleruak dira.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

Ortzadar \\ 03

Iritzia

Zein duzu maiteago: aita ala ama?

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

E

SAN OHI DA, literatura nazional baten eginkizunetako bat dela bere herriarentzako mundu sinboliko bat sortzea, erreferentzia-sare propio bat. Ez daukagu lantegi erraza euskaldunok, hiztun eta irakurle kopurua kontuan hartuz gero. Hala ere, batzu-batzuetan asmatzen dugu: gure letrek herri honi oparitu dioten sinbolo ederrenetako bat, adibidez, Aitaren etxea da, Gabriel Aresti beti oroituak asmaturiko poemaz geroztik gure aberriaren metaforatzat hartzen duguna. Orain dela urte batzuk, beste metafora bat sortu zuen Jon Sarasuak, aurrekoari kontrajartzen zitzaiona: Amaren sua. Horren bitartez, hizkuntza bera erabiltzen dugunon komunitatea adierazi nahi zuen pentsalari eta bertsolariak; aretxabaletarrak azpimarratzen zuen, bere ustetan, garrantzi gehiegi ematen geniola etxeari (politikari) eta eskasegia suari (kulturari,

Herri honek duen sinbolo ederrenetako bat ‘Aitaren etxea’ poema da Odriozolaren ustez, aberriaren aldeko borroka euskaraz egin behar da

hizkuntzari), eta eransten zuen amaren su hori zela benetan herriaren bihotza. Kontu hauetaz jardutean beste bertsolari bat dator beti burura: Xalbador zena; Urepeleko artzainak, izan ere, unibertsitatera joan beharrik gabe, gaiaren sintesi perfektua egin zuen Herria eta hizkuntza bertso-sortan: “Anai-arrebak entzun ene aho-hotsa / Izaite bat ez daike hezur hutsez osa / Herria da gorputza, hizkuntza bihotza / Bertzetik bereiztean bitarik bakoitza / Izaite horrendako segurra hil hotza”. Antzeko ondoriora iritsi da Joxe Manuel Odriozola, hiru liburu mardul eta mamitsuren bitartez. Euskalgintzaren lekukoak idatzi zuen 2004an, euskal intelektualek nazio- eta hizkuntza-auziez zituzten iritziak bilduz eta jorratuz. Liburu hartan, laburpen hau sinplifikazioa den arren, egurra ematen zitzaien kulturalistei: alegia, abertzaletasunaren beharrik gabe euskara aurrera atera daitekeela defendatzen dutenen ahulguneak seinalatzen zituen, batzuen argudio iruzurtiak salatuz eta besteen borondate onaren hutsaltasuna agerian utziz, estatu baten babesik gabe hizkuntzaren geroa bermatzerik ez dagoelakoan. 2008an Abertzaleak eta euskara kaleratu zuen, aurrekoaren ifrentzua, nolabait esanda: hemen, alderdi abertzaleen diskurtsoa eta, batez ere, praxia hartu zituen kritikagai: euskara, teorian,

Erakusleihoa

denek defendatzen dute, baina lehentasuna nazioa askatzeari emanda, hizkuntzaren berreskurapena horren ondoren eta ondorioz etorriko delakoan. Odriozolarentzat, berriz, okerra eta ustela da ikuspegi hori, aberriaren aldeko borroka erdaraz egiten bada ez baita lortuko askapenik, eta lortuta ere horren bidez etorriko litzatekeen errealitatea ez litzateke dagoeneko Euskal Herritzat jo izan duguna. Irlandaren adibide beltza beti gogoan. Aurten hirugarren liburu bat atera du, saila ixteko-edo: Estatu etnozidaren kontra. Begirada zabalduz, ez dio euskal kasuari bakarrik erreparatu, munduan barrena gutxiturik eta bazterturik dauden hizkuntza orori baizik, kontinente guztietako adibideak eta konparazioak ekarriz, baina betiko espirituarekin eta ideiarekin: hau da, nazio politikoa eraiki behar dela, burujabetza lortuz eta kontzientzia nazionala landuz, baina aldi berean, bizikleta baten gurpil biak balira bezala, nazio kulturalari sendo eutsi, horrek huts eginez gero goitik behera eroriko baitzaigu eraikuntza osoa, hondartzan altxatu dugun gaztelua mareagorarekin bezala. Errezeta argia da. Hori gauzatzen asmatzea, ordea, besterik da. Udako liburutzat hartzen direnetakoak ez izan arren, hor daude Odriozolaren saiakerak, gaiaz pentsatu nahi duenarentzako akuilu.

Salduenak Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Etxeko hautsa

1. Haserretu zaitezte!

Andu Lertxundi. Alberdania.

Stephane Hessel. Denonartean.

2. Tangerko ametsak

2. Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea

Jon Arretxe. Erein.

3. Igelak benetan hiltzen dira Iñaki Irasizabal. Elkar.

4. Mea culpa Uxue Apaolaza. Elkar.

5. Bränskint

Joan Mari Torrealdai. Beneditarren F.

3. Biodiskografiak Iban Zaldua. Erein.

4. Zeluloidezko begiradak Mikel García Idiakez. Elkar.

Hiru egun balearen sabelean

Goizalde Landabaso. Txalaparta.

6. Nemesis

5. Tiroa kontzertuaren erdian. Eleberrietan politikaz aritzeari buruz

Baleak euskal kostalderaino heltzen zirenekoak

Philip Roth. Meetook.

Belen Gopegi. Txalaparta.

Giltza

Zer barkaturik ez

Desioak betetzen dituen giltzaren boterea

Erritmo biziko eta misterioz jositako polizi-eleberria

Istorio honekin Lizardi saria irabazi zuen Arrate Egaña idazleak. Liburuak bi ildo nagusi ditu. Batetik, giltzaren istorioa dago. Hasieran, Niko pozik dago etxeko giltza eskuan duela, askatasuna eta heldutasuna irudikatzen duelako. Giltza horrek, ordea, nolabaiteko botereaz baliaturik mutilaren desioak betetzen ditu, baina ez berak nahi duen moduan. Bestetik, misteriozko istorio bat dago, auzoan lapur bat dabilelako. Niko, bere lagunekin batera, lapur hori nor den asmatzen saiatuko da.

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioagatik, bere anaia Julenen alprojakeriak jasan behar ditu… Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko dira gauzak are gehiago okertzen. Saltsa loditzeko, beste hainbat osagai: Andaluziatik datorren neska pinpirin bat, II. Mundu Gerra garaiko mugaldeko abentura ahantzi bat, senar jeloskor bat, naziak eta juduak, droga trafikoan sartutako ukrainarrak...

Ba al dakizu, lehen, baleak euskal kostalderaino iristen zirela? Ba al dakizu gaurko estropaden jatorria orduko arrantzaleen harrapaketa dela? Ba al dakizu, gerora, baleak urritu, eta balezaleak Kanadaraino joaten zirela? Ba al dakizu baleontzi bakoitzean mutil gazte bat joaten zela eta Txo esaten ziotela? Beharbada hori guztia badakizu, baina ezetz jakin zer gertatu zitzaion San Roke itsasontziko txoari, nolako zeharkaldia egin behar izan zuen Ternuaraino.

Egilea: Arrate Egaña Generoa: Haur literatura Argitaletxea: Erein

Egilea: Alberto Ladron Arana Generoa: Nobela beltza Argitaletxea: Elkar

Egilea: Patxi Zubizarreta Generoa: Gazte literatura Argitaletxea: Pamiela

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

D I S E I N U A E TA A N I M A Z I O A > D I R U D I

ZALETASUNAREN ETA PROFESIONALTASUNAREN

Bilboko San Frantzisko auzunean kokatu dute Dirudi-ren egoitza, xarma berezia duen lokal batean.

ARGAZKIA: DAVID DE HARO

ELAren mendeurreneko bideoa ondu dute Eider Eibarrek eta Larraitz Zuazok, baita Irizar enpresaren spota eta Nafarroako Unibertsitatearen eta Callaghan zapaten iragarkiak ere. Boroako bolatokiari bestelako itxura eman, Durangoko liburutegiko hormetan fantasiazko istorioak asmatu eta, besteak beste, Gueñesko udal zerbitzuen logoa ere sortu dute AMAIA ARRAIZA

E

STILO berezia dute Eibarrek (Zornotza, Bizkaia, 1980) eta Zuazok (Bilbo, 1980). Dirudi-ren baitan, lau eremu lantzen dituzte: ilustrazioa, horma-irudia, diseinua eta animazioa. Besteak beste, web orriak diseinatzen dituzte, eta etxeko paretetan haurren zein helduen giroko marrazkiak egin. Txirri, Mirri eta Txiribitonen irudiak ere marrazten dituzte. Ikastolen Elkartearen eskariz ipuin bat egin zuten, eta orain pailazoak eurak bihurtu zaizkie bezero. “Gustatu zitzaizkien diseinuak eta gauzatxoak eskatzen dizkigute”, diote. Elkarlanean oinarritutako proiektua da Dirudi. Eskuz esku lan egiten dute Eibarrek eta Zuazok. Eta halaxe erantzun diete Ortzadarren galderei ere. Elkarren ondotik hitza hartuz. Batak ongi esandakoa besteak hobeto gaineratuz. Diotenez, “esperimentu gisa” sor-

tu zuten Dirudi, duela bi urte inguru. Zuazo pozarren itzuli zen Madrildik egin zuen ikastaro batetik. “Esan zidaten marrazteko esku ona edukiz gero, kristoren gauzak egin zitezkeela ordenagailuarekin. Eiderri esan nion: zerbait egin behar dugu elkarrekin”. Lan txikiak egiteari ekin zioten. “Animazioak eta”, zehaztu du Eibarrek. “Esperimentatzen hasi ginen. Eta konturatu ginen oso ondo lan egiten genuela elkarrekin. Eta, gainera, gauza politak irteten zirela, eta larregi insistitu gabe ere enkarguak egiten zizkigutela. Alegia, lana sortzen hasi zela”. Eibarrek zein Zuazok bazuten lana, nork berea. “Baina jendea konturatu zenean biok elkarrekin beste gauza batzuk ere egiten genituela bestelako eskaerak jasotzen hasi ginen. Dirudi-ren izena eduki aurretik hasi ginen lana edukitzen. Hurrengo pausoa izan zen egindako lan hori sarean ikusgai jartzea”, azaldu dute. Eta lan horrek beste lan bat

erakarri zuen. Eta horrek beste bat. Eta gaurdaino. Zaletasun bezala hasi zena enplegu bihurtu da. Proiektua indartu ahala jabetu ziren Eibar eta Zuazo bide luze baten hasieran baino ez zeudela. “Hasieran erabaki genuen bakoitzak bere aldetik zuena ez uztea, baina azkenean Dirudi-k dena hartu du”. Eibarrek ilustrazioaren eremuan lan egiten zuen bereziki; eta Zuazok, zenbait ekoizpen etxetan, errealizadore edo postproduktore moduan. Denbora tarte batez, lan guztiak mantendu zituzten. Alegia, Dirudi-ren lanez gain, nork bere eremuan zeuzkanak egiten jarraitu zuten. Apustu sendo eta bakarra egin arte. Dirudi-ren izenean behar egiten dute orain. “Ikus-entzunezkoen eta ilustrazioen eremuak

hain zabalak direnez, Dirudi-k biak har ditzake”. Bidenabar, animazioa eta diseinua ere jorratzen dituzte. Horrenbestez, estilo eta jatorri askotako bezeroentzat lan egiten dute. Dendak, ekoizpen etxeak, administrazioa, publizitate agentziak… Dirudi-n hasi aurretik bakoitzak zeuzkan bezeroak mantentzen dituzte. Eta orain, gainera, bezero horiei zerbitzu berriak eskain diezazkiekete. Sarean duten atarian (www.dirudi.com) ikus daitekeenez, Gueñesko zein Durangoko Udalentzat egin dituzte lanak. Lehenarentzat, zenbait logo diseinatu eta publizitate spot laburrak grabatu dituzte. Bestearen eskariz, udal liburutegiko paretean marrazki eder eta biziak pintatu dituzte. Uda garai egokia izaten da horma-irudiak egiteko. Hezkuntza zen-

“Dirudi-rako jauzia noiz eman erabaki behar genuen, baina bertigoa ematen du horrek ere”

troak itxita egoten direlako, eta eguraldi onarekin atseginagoa delako betiere patioko hormetan muralak pintatzea. Diseinua eta ilustrazioaren barruan, eskuorriak, liburuxkak zein liburuetako marrazkiak egiten dituzte. Orobat, badute oroz gain nagusitzen den ezaugarri bat: bezeroen premiei sormenean oinarrituriko erantzunak ematen dizkiete. “Batzuetan eurek ere ez dute jakiten zer nahi duten. Buruan dauzkaten ideiak kontatzen dizkigute, eta guk proposatzen diegu zer egin”, azaldu du Zuazok. Edozein arlokoak direla ere, sortze lan guztietan parte hartzen dute biek, Eibarrek zein Zuazok. Bilboko San Frantzisko auzunean daukate egoitza, eta elkarlan horren arrastoak nabarmenak dira xarma berezia duen lokal horretan. Ideia ekaitza eginez abiatzen dituzte lanak, eta xehetasun guztiak jasotzeko, arbel modukoa dute, rotolki batekin, eta gorri-berde-urdin koloreko fitxekin.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

A IRUDI

Ortzadar \\ 05

Eider, txikitatik marrazten

“Ideiak jaurti, arbelean marrazkiak egin, eta ederto pasatzen dugu”, dio Eibarrek, irribarre zabalarekin. Alderdi teknikoak ez du horrenbesteko konplizitaterik eta elkarlanik eskatzen, eta bakoitzak bere lanari ekiten dio. Mamia bien artean zehaztu ondoren, betiere. Ilustrazio hutsa edo postprodukzioak dira salbuespen bakarrak. Horiek ondo bereizitako arloak dira. “Ni nire munduan sartzen naiz, eta marrazkiak egiten hasten naiz”, dio Eibarrek. “Eta produkzioari dagokionez, berak berdin egiten du”, dio Zuazorengatik. Lan osoak eskaintzen dituzte, lan baten batek zuzenean berena ez den arlo bat ukitzen badu ere. Izan ere, urteetako lanaren ondorioz, hainbat sektoretako profesionalak ezagutzen dituzte. Eta, adibide bat jartzearren, bideo bat grabatzeko aktoreak aukeratu behar badituzte, badakite nora jo, beren arloa ez izanagatik. Lan hori guztia egiteko eta bideratzeko toki baten premiak bultzatu zituen Dirudi enpresa gisa eratzera. Lan Ekintzaren bitartez lortu zuten, duela bi urte inguru. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ere jaso zuten, bidenabar. Zorte ona izan dutela diote: “Lanean egon gara etengabe, eta horrek asko laguntzen du”. Oztoporik edo estuasun unerik ez dute gogoan. 2009an, Bilbo Zaharra auzoko Nire Enpresarik Onena Auzoan deritzon saria jaso zuten. “Gogorrena, beharbada, Dirudi-ren aldeko apustu bete-betea egitea izan da. Bitartean, han eta hemen egon gara lanean, eta hori gogorra egiten da. Egunero lanaldi bikoitzak sartzen ibili ginen. Dirudi-rako jauzia noiz eman erabaki behar genuen, baina bertigoa ematen du horrek ere, ez dituzu utzi nahi dauzkazun lanak. Ez dakizu noiz den une egokia”, azaldu du Zuazok. Aurrera begirako erronkez hitz egitean, ez dute zalantzarik: “Orain arte bezain ondo egotea. Eta orain arte bezala jendeak gauza berriak proposatzea, eta aurrera ateratzeko gai izatea. Horrek indar handia ematen du. Dirudi bezala ere, guretzat denbora edukitzea gustatuko litzaiguke”. Zuazok hartu du hitza: “Beti esaten dugu gustatuko litzaigukeela hau eta beste egitea. Enkarguz lan egiten dugu beti. Eta denbora libre gehiago edukiko bagenu, ikerketa lana egin ahalko genuke, edo film labur bat egin eta jaialdiren batera aurkeztu”. Eibarrek, ostera ere: “Ez helburu komertzialekin”. Baizik eta sortzaile gisa jarduteko asmoarekin. Nolanahi ere, jakin badakite haien sormenari bide egiteko behar beste astirik ez edukitzea seinale ona ere badela. Lana dute. Eta krisiak kultura zein beste sektoreak gogor astindu dituen honetan, ez da gutxi. “Ez gaude kexatzeko moduan”, aitortzen dute. “Zaletasuna zena lan bihurtu dugu. Bi urte hauetan, pila bat ikasi eta oso ondo pasatu dugu. Zer eska dezakegu, horrela jarraitzea?”.

Teknika eta estilo ezberdinak aurki daitezke euren lanetan.

“Ez gaude kexatzeko moduan. Zaletasuna zena lan bihurtu dugu bi urteotan”

“Txikitatik egin dut marrazki pila bat. Eta unibertsitatean zer ikasi aukeratu behar izan nuenean, Arte Ederrak egitea erabaki nuen. Unibertsitatean nengoela sortu zitzaidan lehen ipuina ilustratzeko aukera. Andoni Egañarena zen, eta Gara-k atera zuen Gabonetako bilduma batean. Horrek beste lantxo bat ekarri zuen; eta beste horrek, beste bat. Lantxo horiek guztiak batu, eta argitaletxe pila batera joan nintzen. Denei erakutsi nizkien, eta leku batetik eta bestetik deitu egin ninduten. Ilustrazioak egiten nituen bitartean, Bartzelonan animazio masterra egin nuen. Chincheta film laburra egin nuen, Carmen Gonzalezekin batera. Sicarm lehiaketan saria irabazi genuen. Zinebin ere aukeratu zuten, Larraitzen Por ez bezala. Larraitz beti egon da hor. Bide paraleloak egin ditugu. 30etik gora liburu ilustratu ditut, Miren Agur Meabe, Mitxel Murua, Pako Aristi, Unai Elorriaga, Castillo Suarez, Leire Bilbao eta beste hainbatenak. Duela gutxi, Australian egon naiz. Galtzagorri Elkartearen bidez joan naiz, Cervantes Institutuak antolatutako saio batzuetan irudien bidez ipuinak kontatzera”.

Larraitz, kamarari lotuta

Eider Eibarrek eta Larraitz Zuazok Dirudi-ren aldeko apustu sendoa egin dute. ARGAZKIA: DAVID DE HARO

Irizar autbous konpainiaren spot-aren sortzaileak ere badira Dirudi-ko bi artistak.

“Bideoklipak betidanik gustatu zaizkit. MTVa deskubritu nuenean, orduak pasa nitzakeen bideoklipak ikusten. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasita, eta horren barruan edizioa eta postprodukzioa landuta, zaletasuna zena ikas nezakeela konturatu nintzen. Eta EHUn ikasketak egin ondoren, Bartzelonara joan nintzen errealizazioan master bat egitera. Torturaren inguruko Por film dokumentala egin nuen proiektu gisa, eta, nahiz eta faboritoen artean zegoen, dirua jarri behar zutenek atzera egin zuten azken unean. Euskal Herrira itzultzean erabaki nuen bildutako materialarekin zerbait egin behar nuela. Ordura arte egindako harremanak oso estuak ziren, eta ezin nuen jende hori dokumentalik gabe utzi. Hutsetik hasi nintzen dokumentala egiten. Zailena banuen: hitz egiteko prest zegoen jendea. Beste guztia nola edo hala lortu nuen. Saria ere irabazi nuen Zallako (Bizkaia) zinema jaialdian. Dokumental horrek errealizazioaren eremura eraman ninduen, eta urte batzuez aritu naiz lanean arlo horretan, oso gustura. Dirudi-k aukera eman dit fantasiaren mundura berriro bueltatzeko”.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

D A N T Z A > ‘ S A R R I T S A S O A’

SARRIONANDIAREN POEMAK DANTZATZEAREN ZAILTASUNA Lekeitioko 22. Kale Antzerki Jaialdian (uztailaren 8an) aurkeztuko da Dantzaz taldearen azken lana: ‘Sarritsasoa’ MARTA MORALES

D

ANTZAZALEEK zita berezi bat daukate Lekeitioko Isuntza hondartzan, uztailaren 8an, 21.00etatik aurrera, Sarritsasoa ikuskizuna estreinatuko baita egun horretan. Lanaren izenburuak ikuskizunaren bi elementu nagusiak uztartzen ditu: Itsasoa eta Joseba Sarrionandiaren poesia (azken hau dantza bihurtuta). Donostiako Dantzaz konpainiako dantzariak arituko dira harearen gainean, Lekeitioko 22. Kale Antzerki Jaialdiari hasiera emanez. Jaialdiaren antolatzaileek egindako proposamen baten ondorioa da Sarritsasoa eta emanaldian Lekeitioko Karkabia taldeko dantzariek eta bertako hainbat umek parte hartuko dute. Guztira 30 dantzari eszenan, eta guztiak zuzentzeko Josu Mujika elgoibartarra. “Obra irekia da hau, ikusleak sentiarazi nahi dituena”, azpimarratzen du. Horretarako, poesia eta gorputzaren mugimenduak ez ezik musika ere erabiliko dute, Joseba Sarrionandiaren poemak oinarritzat hartzen dituzten kantuak, hain zuzen ere. Hortaz, Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Audience, Ken Zazpi, Jabier Muguruza eta Deabruak Teilatutan bezalako taldeetako abestiek lagunduko dizkiete dantzarien pausoei, “bata bestearen ondoan jarrita, denak bere indarra edukitzeko, kontatuko dugun istorioaren zati baten esanahia nabarmentzeko”, azaldu zuen Mujikak. Historia hunkigarri bat kontatuko baitigu Sarritsasoak. Bere itsasontzia bitan hautsi eta, ondo-

“Harearen gainean dantza egitea zaila da” Azken egunetan buru-belarri entsaiatzen ari dira Dantzaz konpainiako dantzariak, Donostiako Arteleku aretoan, hain zuzen. Mugimenduak beste behin errepikatu, koordinazioa perfekzionatu, azken zalantzak argitu... Eta hondartzara beste bidaiatxo bat, entsegu berri bat egin asmoz. Han izan ziren atzo bertan, harean dantza egitea ez baita batere erraza, dantzariak edozein tokitan dantza egiteko gauza izan behar badira ere. “Saltoka ibiltzea zailagoa da, eta lurrera botatzea askoz errazagoa. Baina, gorputz bat hareatik zelan altxatu behar den ere ikasi behar da”, azaltzen du Josu Mujikak. Hala ere, izandako zailtasunak “aberasgarriak” izan direla ziurtatu zuen. “Oztopoa zure mugak gainditzeko lagungarria izaten da beti. Lan asko egin dugu, desafio hutsa izan da lan berri hau. Baina mementu bakoitza disfrutatu dugu”, nabarmendu zuen ‘Sarritsaso’ ikuskizunaren zuzendariak.

duko du. “Irekia den espazio batean dantza egitea oso berezia da, inguratzen zaituzten elementuak ez baitituzu guztiz kontrolatzen. Hau da, dantzariek inoiz gelditzen ez den itsasoa izango dute atzean, eta eguna bukatzear egoteak ere bere eragina izango du ikusleengan, argitasuna ere aldakorra izango baita”, ziurtatu zuen ikuskizunaren zuzendariak.

ratu ostean, Lekeitioko hondartzan lurreratuko direnen istorioa. Dena musika, dantza eta poesiaren bidez azalduta. “Sarrionandiaren figura bera izango da harearen gainean”, aurreratu zuen Mujikak. Eta maitasuna. Aberriarekiko maitasuna, besteekiko maitasuna. “Azkenean, mementu batzuk agertuko dira, ezberdinak, bizitzan dauden mementu asko bezalaxe”. GERNIKAKO BONBARDAKETA Maita-

sunarekin batera, baina, sofrimendua ere ez da faltako, itsasontzia ondoratzen hasten denean Ken Zazpik eginiko Gernikan abestia entzungo baita. Une horretan, Gernikako bonbardaketari erreferentzia zuzena egingo diote “beren Gernika propio bizi baitute”. Abesti hori aukeratu izana ez da kasualitatea. “Sarrionandiak idatzitako hitzak indartsuak direla ezin ukatu, baina Ken Zazpiko bertsioak zirrara sortarazi dit beti, eta erabili behar genuela banekien”. Mementu garrantzitsuenetako bat izango da hori, eta musikarekin batera, perkusioa, abioiak, tiroak, kea eta bengalak izango dira Isuntza hondartzan, une horretako tentsioa irudikatu nahian. Hala ere, ikusleek beraien interpretazio propioa egiteko aukera izatea nahi du Mujikak. “Olerki baten esanahia aldatu daiteke, irakurtzen duenaren arabera. Edota pertsona berak irakurrita ere, mementu ezberdinetan egiten badu, esangura ezberdin bat antzeman dezake. Era berean, gure lanak mila esanahi izan ditzake”. Horretan inguruneak ere lagun-

Dantzaz taldeak egin dituen entseguak gogorrak izan dira; azkena atzo bertan egin zuten. IRUDIA: DANTZAZ

Dantzariak, Lekeitioko hondartzan dantzatzen. IRUDIA: DANTZAZ

TESTUAK ITZULI Dantzaz konpainiako dantzariak Frantzia, Katalunia, Italia, Belgika, Txekia eta Portugalgoak dira. Beraz, gehienek ez zuten Sarrionandia ezagutzen; olerkien itzulpenak irakurri ostean, “musikarekin uztartuz, bakoitzak bere interpretazio propioa egin du”. Lekeitioko jaialdia uztailaren 8tik 10era ospatuko da eta herrialde ezberdinetako talde ugarik parte hartuko du bertan. Ostiralean, Kataluniako Scura Splats taldea arituko da, kalez kale, eta Ojarus japoniarrak plazan izango dira. Larunbatean, berriz, Chipolatas eskoziarrek bere azken lana antzeztuko dute eguerdian, plazan. Arratsaldean, Eidabe eta Deabru Beltzak euskal taldeak izango dira taula gainean (azken hau plazan eta portuan une berean). Frantziar Estatuko Generik Vapeur taldekoekin Talatik plazara kalejira ikusgarria egiteko aukera egongo da, eta Dantzaz konpainiak antzeztutako Sarritsasoa ikusteko parada izango da berriz. Azkenik, igandean Trapu Zaharrak taldekoak arituko dira plaza erdian. Kontuan izan behar da, gainera, talde gehienek emanaldi bat baino gehiago eskainiko dutela.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

Ortzadar \\ 07

BIDAIA > KOADERNOA (XVII)

Jokalari bat, umeari bularra ematen ari zaiola.

Emakumezko guarani taldea, entrenatzen. Beraientzat, futbola askatasun eremu bat da. DANIEL BURGUI

DANIEL BURGUI

AMA GUARANIEN SARIA Aste honetan protagonista izan dira Donosti Cup txapelketara etorri diren ama guarani futbolariak. Belar artifizial finetan jokatzen ikusi ditugu Boliviako oihaneko lurretan baloiaren bidez iraultza soziala burutu duten emakumezkoak. Horrela prestatu ziren Euskal Herrira etortzeko ANDER IZAGIRRE WWW.ANDERIZA.COM

U

RUNDAITI eta Boyuibe taldeen arteko partida atzeratu egin da: Susana, jokalarietako bat, titia ematen ari zaio umeari eta beste futbolari guztiak zain dauzka. Amaitu duenean, haurra lagun baten besoetan utzi, zelaira korrika sartu eta arearen ertzean kokatu da. Susanak, baloi bakar bat ere pasatzen utziko ez duen emakume guarani sendoak, 25 urte eta sei seme-alaba dauzka. Partidaren hasiera berriz atzeratu dute, ordea: norbaitek esan du futbolarietako hiru haurdun daudela eta ez luketela jokatu behar. Taldeak berrantolatu dituzte. 35 edo 40 urteko bi andre gizenek kamiseta jantzi eta haurdunak ordezkatu dituzte. Bere umetxoari bularra ematen ari zen beste 16 urteko neska argal bat ere presaka zelairatu da. Epaileak baloia zelai erdian jarri du azkenik, ardi-kakek estaltzen duten lurrezko zabalgunean, eta partida hauek sustatzen dituen Margoth Segoviaren inguruan bildu dira jokalari guztiak: “Lagunok, kirolaz gozatzeko elkartu gara”, dio Segoviak. “Kontua ez da nola edo hala irabaztea, gure artean adiskidetasuna, errespetua eta elkartasuna mantentzea baizik. Guztiok ondo dakizkizuen kontuez ahazteko egiten dugu kirola”.

FUTBOLAREN IRAULTZA Eurek ondo

dakitena: bost edo sei ume, batzuetan bederatzi edo hamar, adobezko etxolatan pilatuta urik eta argindarrik gabe, goseak eta gaitzek inguratuta. Etxetik ospa egiten duten senarrak. Edo mozkortuta itzultzen direnak, oihuka eta kolpeka. Atsedenik gabeko lana, haurrak zaindu, arropak garbitu, josi, janaria prestatu, arto pixka bat landatu, zerriren bat eta oilo batzuk hazi, hirira irten

kalean enpanada batzuk saldu edo etxeak garbitzeko. Eta gauez, futbola. “Astean bitan edo hirutan entrenatzen diren emakume hauek meritu itzela dute”, dio Segoviak. “Lehertuta etortzen dira egunaren amaieran, baina futbola kirola baino askoz gehiago da eurentzat: askatasun unea, lagunekin elkartzeko aukera, bizimodu hain gogorrak pixka batean ahazteko irtenbidea. Gizarte guarania oso matxista da. Emakumeek ez dute bizitza propiorik, senarrak uzten diena bakarrik egiten dute, baina pixkanaka euren espazioak konkistatzen joan dira”. Bi urte eskasetan futbolak iraultza sozial bat bultzatu du Chaco-ko eskualde honetan: “Hasieran gizon askok ez zieten emakumeei jokatzen uzten. Barregarria iruditzen zitzaien, lotsagarria. Emaztea futbolean! Neska askok jipoiak jaso zituzten etxean, entrenamenduetara etortzeagatik. Baina gizonak pixkanaka ohitzen joan dira eta gero eta gehiago datoz partidak ikustera. Igande batez, konturatu nintzen gauzak aldatzen ari ginela: jokalarietako batek haurra senarraren besoetan utzi zuen eta zelaira sartu zen. Iraultza hutsa: gizona haurra zaintzen, emakumeak jokatzen zuen bitartean! Ezin nuen sinetsi”. Badago gizonik Urundaiti-Boyuibe partida ikusten, baina urrun samar, taldetxotan bilduta, zuhaitzen gerizpean. Zelaiaren alboko lerroan iskanbila egiten ari direnak emakumeak dira: epaileari zuzendutako oihu unibertsalak, baina modu gozoan (“¡marque bien la barrera, señor árbitro!”), baloia azkar galtzen duten jokalari zaharrenen aurkako txantxak (“¡está muy pesada!”) eta algara sismikoak Urundaitiko eskuin hegaleko futbolaria bere tal-

dekideen pase txarrengatik kexatzen denean ( “¡me hacen correr como pelotuda para nada!”). Ez da erraza zelaiko zulo eta konkorren artean baloia gidatzea, eta horregatik Urundaitiko neskek pase luzeak bidaltzen dizkiete airetik bi aurrelari azkarrei. “Hasieran, baloiari

ostikoa eman eta denak atzetik joaten ziren ardiak bezala, baita atezainak ere”, dio Carlos entrenatzaileak. Orain badakite zelaia banatzen eta lekuari eusten. Carlosek azalpenak eten ditu epaileari aldaketa bat eskatzeko: ume bat negar bizian ari da eta amak zelaia utzi behar du bularra emateko. Baina ez dago umea lasaitzerik. “Hainbeste korrika egin eta gero, titia bero-bero daukat eta ez dit hartu nahi”, dio amak. Eta oihuka hasi da,

Chaco-ko eskualde honetan futbolak iraultza sozial bat bultzatu du bi urte eskasetan

Goizeko seietan esnatu arren, futbolean bukatzen dute eguna. IRUDIA: DANIEL BURGU

laguntza eske: “Mesedez, zeinek dauka titi hotz bat?”. Ikusleak barrez lehertu dira, baita area barruan samalda batean baloia lehiatzen ari diren jokalariak ere. “Begira, begira, denak pilatuta, inurriak dirudite!”, esan du beste ikusle batek. Algara algararen ondotik. MUNDURA AZALDU Atsedenaldian

Boyuibekoak pozik daude: bi eta huts ari dira irabazten. Baina Yobinka Guzman atezainak lan asko egin behar izan du: “Atzeko aldean indar handiagoa behar dugu, baloi asko jaurti dizkigute atera”. Yobinkak 29 urte ditu, lau seme-alaba eta etxean hartu duen iloba bat. Goizeko seietan jaikitzen da egunero, 2 urteko umeari esnea eman, besteentzako gosaria prestatu eta lanera irteteko: haurtzaina da Pueblo Nuevo herrixka guaraniko eskola txiki batean. Eguerditan etxera itzuli, bazkaria egin eta seme-alabak eskolara joateko prestatzen ditu. Arratsaldea arropak garbitzen eta etxea txukuntzen ematen du normalean. Eta gauez entrenamenduetara joaten da, astean bitan: “Hilda banengo bezala egiten dut lo”, esaten du barrez. “Baina gogor prestatu behar dugu, Europara joateko”. Inocenciak 23 urte, lau ume eta itxaropen handiak ditu: “Donostiara bidaiatzea bizitzako aukerarik ederrena da guretzat. Futbola garrantzitsua da, pertsona bezala garatzen eta hazten laguntzen digu: nik umeak zaintzen ditut, arropak garbitu, etxea txukundu, jostuna eta okina ere banaiz diru pixka bat irabazteko… Baina beti tarte bat gordetzen dut entrenamenduetara joateko, futbolari esker emakumeak elkartu egiten garelako: gure arazoak hobeto ezagutzen ditugu, elkarri laguntzen diogu, ondo pasatzen dugu... Eta gizonak ari dira pixkanaka ulertzen. Ondo iruditzen zaie. Gure etxean biok jokatzen dugu: senarra futbolaria da eta laguntzen nau. Haurrak zaintzeko prest dago, bidaiatzeko aukera ematen badigute. Garrantzitsua da Donostiara joatea: munduari erakutsi behar diogu Boliviako emakumeak nola prestatzen ari garen”.


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 2a


Ortzadar 020711