Page 1

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

INTERNET Saretuta daude giza harremanak. Eta hori dena Interneten gorpuztu da azken urteotan. Tamalez, sare ezagunenak enpresa boteretsuek kontrolatutako guneak izan ohi dira. Baina bada alternatibarik: aski erraza da, egun, norbere neurrira egindako sare sozialak sor-tzea. 6. ORRIALDEA

www.deia.com

KULTURA ETA AISIA

IĂąaki Ochoa de Olza: bizitze hutsa

Ortzadar \\ 01

ZINEA

2008ko maiatzean sendu zen Annapurnan IĂąaki Ochoa de Olza, 7.400 metroko altueran edema batek jota bost egun pasatu ondoren. Bere bizitza exenplu bat izan zen, baina ez egin zituen kirol balentriengatik, baizik eta nahi izan zuen bizimodua eraman zuelako. Hori dena islatuko du Pura Vida filmatzen ari den dokumental berriak.

Laster, The Way eta SĂłlo se vive una vez estreinatuko dira, Emilio Estevezen eta Bollywooden apustuak, hurrenez hurren. Bietan Nafarroako paisaiaren planoak agertzen dira. Zinearen bitartez hiri asko eman dira ezagutzera eta hori jakin badakite Turismo sailetako arduradunek.

4-5. ORRIALDEAK

7. ORRIALDEA

Abian da mendizaleari buruzko filma

182.zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

A H OTSA K

Logura

Erevan iparraldean

Logure naizelako

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

K

ONTU NABARMENA DA egunkarietara heltzen diren berriak antzeko lekuetatik datozela beti: Irak, Afganistan, Ameriketako Estatu Batuak, Kuba, Hego Ameriketako hainbat herrialde, Japonia, Txina, Senegal edo Hego Afrikatik, esate baterako; baina sekula ez dugula aditzen Mongoliarren berri, Madagaskar dokumentaletan baino ez dela existitzen eta zer esan Butan bezalako herrialde mamuei buruz… Bada, lehengo egunean halako herrialde baten inguruko albiste berezi samarra aditu nuen, aspaldi lagun daukadan eta dagoeneko erdi euskaldunduta daukagun Gabriel Labadian hizkuntzalariari esker. Nola ez, Armeniari buruz ari naiz.

G

OIZEKO ZAZPIAK PASA DIRA, larunbateko zortziak izango dira laster eta mundua iruntzitara dago, ez dutelako lorik egin. Tupustuka doaz etxera, hirurak binbilika, bazterrak joz. Taxia hartu nahi dute. Garestia da baina zenbat vodka-laranja hartu dituzte? Orain arte diruari begiratu ez badiote, alferrik orain. Geltokia, ostera, jendez beteta dago. Azken tabernako erbesteratu guztiak leku berean batu dira eta luze itxaron beharko dute autoaren epeltasunean sartu eta etxera abiatzeko.

-Metroa? –batek. Armenia askotan ageriko zen egunkarietan XX. mendearen hasieran seguruenik; 1915eko apirilean, esaterako, turkiarrek intelektual armeniarrak atxilotu zituztenean, hainbat iritzi-artikulutan hitz egingo zen herri txiki honi buruz. Zer esanik ez, hurrengo hilabeteetan, Gazte Turkiarren aginduen ondoren, genozidioari ekin ziotenean. Orain, ostera, egunkariak irakurtzen ditudanetik behintzat, ez dut Armeniako berririk ikusi ezta sekziorik apalenean ere. Horregatik pentsatu dut merezi duela Labadianek lehengo egunean, Algortako Usategin jesarrita geundela, kontatu zidan gertaera xume hau hona ekartzea. Esan zidan Erevan iparraldean dagoen Ashotsk herriko goiagintarietako batek, orain urte batzuk, hamabi egun egin zituela lotan segidan. Mosku eta Vilnius-era eginiko bidaiaren ostean izan omen zen; ikaragarri nekatuta heldu zen etxera emaztearen arabera eta, afaltzeko astirik hartu gabe ere, ohera sartu eta ez zen hurrengo eguenetan esnatu. Ez zen koma egoerarik, ez zen gaixotasunik, erabateko loan zegoen gizona.

Orain urte batzuk, hamabi egun egin zituen lotan segidan

Seruma erabiltzen zuten elikatzeko eta, hasieran izarak behin eta berriro aldatzen zizkioten arren, pixoihalak jartzearen alde egin zuen emazteak azkenean, senarrak zeukan karguaren duintasunari kalte nabarmena egiten bazioten ere. Izan ere, gobernuko beste funtzionarioak, gehienak lotiaren menekoak, egunero biltzen ziren agintariaren etxera, administrazioaren bulego nagusi bihurtu zuten arte.

Gaueko barreak eta lagunartearen emozioak ohera eramango ditu

Arineketan abiatu dira, honegatik edo beste horregatik barre algaraka. Bidean doazela hasi den euriak ere ez ditu kokildu. Abiadan sartu dira geltokira, zazpiak eta hogeiko trena ikusten joateko. “Eeeez!” hasi dira aldarrika eta “kakaaaa” baina zer egingo dute: hogei minutu pasa behar dituzte zain. Takoiak jarri ditu batek eta oinak minbera ditu. Eskaileretan jesarri eta ortozik geratu da. Pasa direnek begiratu egin diote baina mozkor daude eta bera ere mozkor dago eta behatz txikienetik garuneraino sentitu duen plazerak baino ez dio inporta. Lagunak ondoan eseri zaizkio, bihar (gaur) ahaztuta izango duten gauaren kronika egin diote elkarri. Hasieran hiztun, berbalapiko. “Gogoratzen duzu tipo hori…?” “Ai, ama, komunera joan naizenean!” “Zer esan dizu?” Hamar minutu pasa direnean, ostera, geltokiko ordularia atzeraka hasi dela iruditu zaie eta trenbidea bera aharrausika sentitu dute. Ordubatean Alde Zaharrean eta hiruretan Lady Gagarekin eta bostetan YMCA jarri dutenean sentitu ez duten nekeak dena bete du, halako batean. Gorputza merkurioz bete zaie eta loguraren odolbildua sentitu dute, garondoan lehertzen eta besoak eta hankak eta gorputz-enborra etxera iristeko gogoz betetzen. -Oinak bustita ditut –esan du batek. -Nik ere bai –besteak.

Emaztea kexu zen intimitate falta zela eta, baina etxe handi samarra zenez, iparraldeko geletara erretiratu zen azkenean. Kontua da loaldiaren zazpigarren egunean hiltzat eman nahi izan zuela agintariaren bigarrenak, ziurrenik haren kargua lehenbailehen hartzeko. Auzitegi-medikuari deitu eta heriotza egiaztatzeko eskatu zion. Medikuak errieta ere egin zion, ez zegoela denbora galtzeko, edonork zekiela agintaria lo normalean zegoela eta egunen batean itzartuko zela osasun ezin hobearekin. Geroago jakin zen agintariaren bigarrenak substantziak botatzen zituela serumean, nagusia intoxikatu nahian, baina ez zuela lortu. Halako egun batean, baina, agintari lotiaren semeak topatu zuen bigarrena aita plastikozko poltsa batez ito nahian. Esaten da kartzelan egunak egin zituela lo egin barik hiltzaile gureak; baten batek belarrietatik kakarraldoak sartuko zizkiola errepikatzen omen zuen etengabe.

Hirugarrena isilik dago. Oinutsik eta irribarrez. -Eh –esan diote-. Eta irribarre hori, zer dela eta? Txisteren bat bururatu zaiola pentsatu dute, komunera joan denean mutil horrek zerbait esan diola, bihotza puztu diona. Baina ez. Ez mutilik, ez txisterik. Gaueko barreak eta lagunartearen emozioak ohera eramango dituelako egin du irribarre. Izara garbiak zain dituelako eta urriko hotz guztiak urtu egingo direlako, mantaren besarkadapean. Umetako nekea sentitzen duelako eta aspaldian sentitu ez duena sentitzen duelako: umetan baino sakonago lo egingo duela, luze eta bero. Horregatik irribarrea. -Logure naizelako.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Portadako argazkia: Daniel Ochoa de Olza (Saga Edit.) Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ B I T S A E S K U E TA N ’, M I R E N A G U R M E A B E ( S U S A )

Erreskadan idatzia

I G O R E S TA N K O N A

E

RRESKADAN IDATZIA, geldo eta geldiezin, Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan utzi digu testamentu baten antzera, berrogeita hamar urte betetzeko puntuan dagoen sasoian, non atzera begiratu eta akatsak ikusten dituen, aurrera begiratu eta amildegia, poza, tristura, bizitza. Amaieratik hasiko gara, liburu intentsu hau laburtzen duen azkeneko 90. orrialdetik: “Nire itzalak ez nau ukatuko. Poesiak maite nauela dirudi. Koaderno hau itxi dut 2010eko uztailaren 4an, 20:50etan, igandearekin. Min itzela dut eskuetan”. Min hori ez da, ordea, lapitzarena, ezpada aitorpenena, mamuekin egotearena, eta sentitzearena. Liburuaren laburpen on bat gura baduzu, irakurle, ireki 37. orrialdetiks eta irakurri zer dioen, liburuan hain ugariak diren zitetako batean, Jose Hierrok: “Gauza orok darama bere baitan hilobia./ Beharrezkoa da jaustea/ larri zauriturik

Poema liburu mikatza da eta bere aurreko lanak bezain ausarta Poesiaren teknika ezagutzeaz gain sano tonu gozoa lortu du Meabek

borrokan./ Asko maitatzea./ Asko sentitzea. Ilargia ikustea/ gorantz egiten gau askotan/ arima ilunpean duzula”. Asko maite duenak asko sufritzen du, baina barruak lasaiago izan ohi ditu, erdi maitatuz bere burua erdi babestuz dabilenak baino. Meabek lotsak gorritzeko moduko lotsa ona darabil. Liburu autentikoak izan ohi dira bereak, eta Bitsa eskuetan mikatz hau ere aurreko Oi, hondarrezko emakaitz (1999, Labayru) eta Azalaren kodea (2000, Susa) bezain ausarta da. Batetik, gauzarik barrukoenen deskripzioak dakartza –etxea, gorputza, pertsona maitatuen zaintza…– eta, bestetik, zabalera amestuen falta dauka idazleak –itsasoa, hiriak, askatasuna…–. Galera eta irabazteari buruzko poemario itzel honetan denboraren diktadurari ihes egiten dio idazleak, onarpen lasai baten bitartez. Gaztaroa, maitasuna eta seme-alabak joan doazenean ere, plazer sakon bat lor baitezake pertsonak, beste era bateko gaztaro, maitasun eta seme-alabetan. Eta kontsolamendua bila dezake idazkuntzan. Horregatik Bitsa eskuetan ez da ilargiari ahausika dabilen txakurrarena, ez da lekurik aurkitu ezinik dabilen kaleko galduaren oihua. Bitsa eskuetan da edertasunari egindako kantua, uteroan pilatzen diren disgustu guztien kontrako aringarria. Bitsa eskuetan da pertsona hobea iza-

Erakusleihoa

teko gogoa eta onarpen malenkoniatsu bat bizitzarena. Miren Agur Meabek ezagutzen du poesiaren teknika eta sano tonu gozoa lortu du, liburuari batasuna ematen diona. Batzuetan gogorrak dira esaten dituenak eta beste batzuetan nahikoa zaio baratzeko landareetan begirada pausatzea poesia egiteko, baina orokorrean ideia oso garatuak eta amaiera itxiak proposatzen dizkigu, gaia eta tesia eta ikuskera inposatuz. Amaiera irekiegia duten poemetan –berbarako, 727. gelako besaulkia– ez da ondo moldatzen, baina itxietan, osoetan, perfektuetan, perfektua da. Horregatik gozatu dut bereziki liburuaren azken zatia, Gaua eta gatzaren erritmo ikaragarriarekin hasten dena. Eskua bitsetan honetan murgiltzeko, autopurifikazio ariketa honi aurre egiteko, pribatua hain publiko egiten duen Miren Agur Meaberen idazkera ulertzeko ez da ahalegin berezirik egin behar. Hasiera eta amaiera bako poesia da, kontatzen duena baino harago doana: sentsazioen poesia. Egunon, eguna zioen Anna Akhmatovak ere, zer ekarriko zuen jakin aurretik. Akhmatovaren pertsiana zuria bezain zuri daude orrialdeok ere; orrialde zuriak dira elur zuriaren gainean, denon bizitza kontatzen dutenak Lekeitioko idazle baten bizitza kontatzen duten bitartean.

Salduenak

Collinsek asmatutako bizirik irauteko borroka krudela

Garunaren eta ordenagailuen arteko interfazeak

Orbetarrak-en istorioa bukatu du Joan Mari Irigoienek

Gose Jokoaken trilogiaren bigarren nobela da hau, Koro Navarrok euskaratua. Zientzia fikzioko eleberria da, gerrak suntsitutako etorkizuneko AEBetako reallity gordin batean gertatuak kontatzen dituena. Suzanne Collinsek Katniss Everdeenen istorioa kontatzen jarraitzen du, eta gero eta proba gogorragoak jarriko dizkio. Espero zenaren kontra, Katniss irabazlea izan da Gose Jokoetan. Bera eta Peeta Mellark, miraria badirudi ere, bizirik daude oraindik. Katnissek arindu handia sentitu behar luke, baina ez.

Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urriko zenbakiaren gai nagusia Garunaren itzultzaileak izenburupean aurkezten da eta BCI (Brain Computer Interfaces) sistemak garunaren eta ordenagailuen arteko interfazeak aztertzen ditu. Horrez gain, Halley kometaren inguruko erreportaje bat ekartzen du eta Agustín Sánchez-Lavega, EHUko Planeten Zientzien Taldeko zuzendaria eta ESAren (European Space Agency) Eguzki Sistemaren Batzordeko kidearekin elkarrizketa bat, besteak beste.

Orain bi urte hasitako lan proiektua amaitutzat eman du jadanik Joan Mari Irigoien idazle donostiarrak Nor bere bidean liburuarekin. Bestea da mundua izeneko eleberriarekin hasi zuen Orbetarrak izeneko trilogia 2008an, eta iaz Haragiaren gauak eta egunak plazaratu zuen. Hirugarrengo honetan Damaso eta Gabino anaiei buruz hitz egiten du. Damasok gutun sorta luzea idatzi dio anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan eta Gabinok hamabost bat urte geroago erantzungo dio.

Egilea: Suzanne Collins Argitaletxea: Alberdania Generoa: Zientzia Fikzioa

Egilea: Elhuyar taldea Argitaletxea: Elhuyar Fund. Generoa: Zientzia Aldizkaria

Egilea: Joan Mari Irigoien Argitaletxea: Elkar Generoa: Narrazioa

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Nor bere bidean

1. Loiolako hegiak

Joan Mari Irigoien. Elkar

Imanol Murua. Elkar

2. Nora ez dakizun hori

2. Amesgaiztoa: Egunkaria...

Irati Jimenez. Elkar

Pello Urzelai. Iragarri-Berria

3. Gose jokoak

3. Gizajendearen ahitzea

Suzanne Collins. Alberdania

Pablo Sastre. Elkar

4. Koaderno handia

4. Goizuetan bada gizon bat

Agota Kristof. Alberdania

Patziku Perurena. Alberdania

5. Autokarabana

5. Izan bainintzen Nafarroako...

Fermín Etxegoien. Pamiela

Aingeru Epaltza. Elkar

6. Bilbao-New York-Bilbao

6. Ez dago etxean

Kirmen Uribe. Elkar

Jokin Urain. Susa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

ZINEA >IÑAKI OCHOA DE OLZA

Goiko argazkian, Annapurna mendiaren irudi ohikoenetarikoa eta azpikoan, Iñaki Ochoa de Olza, Nepalen.

‘Pura vida’ filmatzen dagoen lantaldea, Annapurnako oinar

IZOTZ ARTEKO EGUNAK Hainbat herrialdetako mendi-eliteko hamar lagun mobilizatu ziren 2008an, Annapurnan hilzorian zegoen Iñaki Ochoa de Olza erreskatatzeko. 7.400 metrotara zegoen mendizalea. Egunotan, ekoiztetxe nafar batek, salbatzeko saiakera horri buruzko filma grabatzen dihardu Himalayan. Lanak, zendutako Ochoa de Olzaren bizitza-filosofiara hurbilduko du ikuslea. KAROLINA ALMAGIA

N

ORK ez ditu gogoan maiatzeko egun dramatiko haiek? Bost egun pasa ziren Iñaki Ochoa de Olza mendizale maitatua biziarriskuan zegoela ezagutzera eman zenetik haren heriotzaren oihartzunak Euskal Herria zeharkatu zuen arte. Bost egun eta lau gau, edema batek jota, 7.400 metrora, ezin mugi, ezin edan, ezin jaitsi. Herrikideek mirari baten zain zeudela bazekiten eta erreskatea antolatzeko asmoz Diario de Navarrako egoitzan bildu zirenek ere ba-zekiten hori. “Iñaki han goitik jaistea ilargitik jaistea bezain zaila zen”, esan zuen bere anaia Pablok. Baina, hala eta guztiz ere, saiatu ziren. Nafarroan zein Annapurnan, bere lagunak eta sendia ezinezkoaren bila jardun ziren. 2008ko maiatzeko igande batean hasi zen guztia. Iñaki Ochoa de

Olzak Annapurnako tontorra egiteko zorian egon behar zuenekoan. Ordurako, igota zeuzkan 12 zortzimilako. Bi besterik ez zitzaizkion falta hamalauak osatzeko. Baina, berri ona bidali ordez, bere espedizioko kide batek SOS bat igorri zuen. Momentu horretan jarri zen martxan “Himalayaren historian izandako salbatze-saiorik handiena” deitu dutena. Lau egunetan Kanada, AEB, Kazakhstan, Errusia, Polonia, Errumania, Ingalaterra, Suitza eta Nepaleko hamar lagun, haien artean munduko mendizalerik onenak, Iñaki Ochoa de Olza salbatzen saiatu ziren. Ordu eta egun intentsu horietan gertatu zena izango da Pura vida izeneko dokumentalaren haria. Baina, Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina filmaren zuzendariek Ortzadarri azaldu diotenez, ez da izango mendizaleentzako filma, jende guztiari zuzendutakoa baizik. “Informatu baino, hunkitu

egin nahi dugu, Iñakik berak bere hitzaldietan egiten zuen moduan”. Alta, “Iñakiren bizitzak bere nortasunaren hainbat balio azalarazten ditu: egiatasuna, zinezkotasuna, soiltasuna, nahi duzun bizimodua bizitzeko ausardia... Gure gizartean faltan ditugun balioak”. Hain zuzen ere, Ochoa de Olzak oso argi zeuzkan mendiko jokoaren arauak. Oxigenoa erabiltzearen guztiz kontrakoa zen –“Tour-a motorrez egitea bezalakoa da” esaten zuen– eta independentzia eta autonomia bilatzen zituen mendian. Bestalde, mendebaldeko hainbat mendizalek porteadoreekiko erakusten zuten klasismoa gorroto zuen eta bere lagun minen artean sherpak eta sukaldari asiarrak

zeuden. Horietako bat Mingma zen, Pura vida dokumentalean parte-hartze handia izango duena. Arena Comunicación Audiovisual eta Txalap.art ekoizpen-etxeko filmatze-taldeak haren eta beste sherpa ba-tzuen laguntza izan du egunotan Annapurnan filmatzen egon denean. “Nepalen, Iñakiren partez joateak ate guztiak zabaldu dizkigu. Mundu guztiak ikarag ar rizko maitasunez eta mirespenez gogoratzen du. Eta Annapurnan egoteak ikusarazi digu nolakoa zen bere mundua, zertara ausartzen zen”, aipatu dute zuzendariek. Biek, eta baita lantaldeko beste kideek ere, nahiko gertutik ezagutu zuten Iñaki. “Oso tipo karismatikoa zen. Oso adierazgarria da munduko hima-

“Nepalean mundu guztiak ikaragarrizko maitasunez eta mirespenez gogoratzen du”

“Himalayaren historian izandako salbatze-saiorik handiena” izan zen Ochoa de Olzarena


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

rrizko kanpalekuan, atzean, Himalayako erraldoia dutela. layistarik onenek Iñaki salbatzearren euren bizitza arriskuan jarri izana”. Pura vida egiten ari den taldeak La voz de Iñaki film laburra egin zuen ere; Ochoa de Olzaren erreskate-taldeari Kirol Merituaren Domina emateko Baluarteko ekitaldian erakutsi zutena. Dokumental laburra egiterakoan istorioaren indarraz konturatu ziren, eta baita artxiboko irudi piloa zutelaz ere. Horrela, film luzea egitea merezi zuela ikusi zuten. Material horren atal bat utzi zioten Canal + telebista kateari, bere dokumental hunkigarria egin zezan. Hori izan zen gerora, Pep Guardiolari esker, Youtuben milaka eta milaka bisita izan zituena. Baina Pura Vida oso bestelakoa izango omen da. “Gure lanak zinema-pantaila du helburu eta hizkuntza zinematografikoa erabiliko dugu. Ez da off ahotsik egongo; erreskatean parte hartu zuten guzti-guztiek bizitakoa kontatuko digute, ostera”. Istorio “unibertsala” dela uste dute eta, horregatik, ingelesez filmatuko dute, euren asmoa pelikula nazioartean asko ibiltzea baita. Filmak bilduko duen diruaren parte bat, gainera, SOS Himalaya Iñaki Ochoa de Olzaren egitasmora bideratuko da. “Erakunde horren umezurtz-etxea bisitatu dugu Katmandun eta hunkituta geratu gara. Gure babesa eman nahi diogu Fundazioari”, adierazi dute filmaren arduradunek.

Ortzadar \\ 05

Ochoa de Alza, ‘Bajo los cielos de Asia’ (Saga Edit.) liburutik hartutako irudi batean. BIZITZE HUTSA

“Himalayan konturatu naiz bizitzaren balioa ezin dela ulertu heriotza gabe” “Anatoli hil badaiteke, orduan denok hil gaitezke mendian berdin-berdin”. Hori pentsatu zuen eta horrela kontatzen du Bajo los cielos de Asia (Saga Editorial) liburuan Iñaki Ochoa de Olzak (Iruñea, 1967-Annapurna, 2008). Anatoli Boukreev bere lagun kazakhstandar eta mendigoizale zuhurra Annapurnan desagertu zela jakin zuenekoak dira hitzok. Une horretan –eta ez Miriam Garcia, Atxo Apellaniz, Pepe Rayo eta beste lagun askoren heriotza gertatu zenean– ikusi zuen argi Iñakik zein zen bere eta bera bezalakoen patua. Izan ere, 7.000 metrotik gora “ezbizitzaren eremuan zaude”, bizirik egotearekin bateraezina den altuera baita. Eta, dena den, bizitza biziki maite zuen arren, zortzimilakoekin maitemindurik zegoen eta horrek ez zuen sendabiderik. Bajo los cielos de Asia Ochoa de Olzaren heriotza gertatu eta hilabete batzuk geroago argitaratu zen. Oroitzapenok umorez josita daude, nahiz eta haserre eta bekaitz pixka bat ere antzematen zaien. Bere buruari barre egiten dio mendizale nafarrak behin baino gehiagotan, egiten zuenari epika guztia kenduz. Hain zuzen ere, berak –nazioarteko elitean zegoenak bakarkako igoerengatik– ez zuen uste eskalatzaileak eta zortzimilagileak heroiak zirenik. “Niretzat heroia gure amaren minbizia sendatu zuen medikua da”. Bere bizitzan gertatutako unerik latzena bezala kontatzen du amaren gaixotasuna, mendigoizalea K2ra joateko zorian zegoela agertu zena. Orrialde horiek, egiatan, xamurtasunez beteta daude eta Iñaki Ochoa de Olzaren benetako nortasun sentibera islatzen dute. “Inongo eskolan edo Unibertsitatetan ez dut ikasi hango elur eta haitz artean ikasi dudana. K2k bizitzaren egiazko balioa erakutsi dit: bizitza bera heriotza barik ezertan geratzen dela. Mendi horrek urrundu egin du nigandik behin betiko gure errutinazko ongizate-egoera”, idatzi zuen K2 menditik bueltatu zen lehenengo aldian. Bere bizitza-filosofia eta mendiarekiko duen deontologia azaltzen du pasioz eta anekdotaz beterik dagoen Bajo los cielos de Asian. Era berean, Himalayismoaren gauza onak –laguntasuna, tematzea, konpromisoa eta abarrekoak– zein txarrak –egoismoa, klasismoa, merkantilismoa...– ezagutzeko parada ematen du. 2004an bukatu zuen Ochoa de Olzak liburua eta, ostean, lau urte ibili zen argitaletxe bila. Ez zuen erraz topatu. Izan ere, egileak ez zuen koma bakarra aldatu nahi –bere buru-gogortasunaren isla–, are gutxiago batzuetan politikoki zuzena ez den tonua leundu. Azkenik, hil eta gero, familiak lortu zuen liburua berak nahi zuen bezala argitaratua izatea.

● Pep Guardiola. Barçako entrenatzaileak zerikusi handia izan du Iñaki Ochoa de Olzaren historia munduan zehar zabaltzeko orduan. Izan ere, Iñakiri eta erreskate-lanari buruz Canal Plus-ek emititutako dokumentala erakutsi zien Guardiolak jokalariei partida garrantzitsu baten aurretik, gainditze-eredu bezala. Gero, hedabideek berri hori zabaldu zuten eta bideoak milaka eta milaka bisita izan zituen internteko Youtube orrian. ● Fundazioa. Guardiolak berak eta Andres Iniestak Iñaki Ochoaren amaren eta anai baten bisita jaso zuten Ciutat Esportivan. Ostean, futbolariek lagundu zuten mendizalearen Bajo los cielos de Asia liburuaren promozioan, izan ere salmenten zati bat SOS Himalaya fundaziora joango baita. Erakunde hori Iñakiren egitasmoa zen eta umezurztegia, ospitalea eta eskola han eraikitzea ditu xede. ● Pura vida. Egiten ari diren filmaren izenburua Iñaki Ochoa de Olzaren beraren hitzetatik hartuta dago. Iruñeako Arena Comunicación Audiovisual eta Donostiako Txalap.art ekoiztetxeen (saritutako Nomadak Tx filmaren lantalde berbera) egitasmoa da. EITB eta TVE koproduktoreak dira eta ICAA eta INAAC-en diru laguntza jaso du. Mikel Salas musikariak eta Raúl de la Fuente argazki zuzendari nafarrak hartu dute parte ere.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

INTERNET > SARE SOZIALAK

SAREAK ERAIKITZEN Nahiko erraza da norbere neurrira egindako sare sozialak sortzea. Horrela, dudako pribatasuna dutenak saihes ditzake erabiltzaileak. JON MARTIN

F

RIGYES Karinthy idazleak Kateak izeneko ipuina idatzi eta teoria bat plazaratu zuen bertan: munduko gizaseme guztiak elkarrekin erlazionatuta daudela. Horretarako, aski litzateke bakoitzak dituen ezagunak besteen ezagunekin lotzea eta horiek beste batzuekin eta abar. Tartean bost pertsona jarrita edozeinengana iritsi daitekeela ziurtatu zuen Karinthyk, aipatutako liburuan. Sareratuta daude giza harremanak gaur egun. Eta soziologikoki oso agerikoa da azken urteotan sare sozialetan gorpuztu egin dela guzti hori. Aurreko artikuluetan maiz agertu izan dira sare sozial hauek. Tamalez, baina, mota honetako webgune ezagunenak enpresa boteretsuek kontrolatutakoak dira. Erabilgarriak, baina oso dudako askatasun eta pribatutasuna dutenak. Haatik, askok ez dakite aski erraza dela norbere neurrira egindako sare sozialak sortzea.

rrenik. Oso modu errazean sor daiteke bakoitzaren neurrirako sar5e soziala atari honetan. Sarearen izena, helburuak, posta helbide bat eta gutxi gehiagorekin sortuta dago. Koloreak, hizkuntza ezarpenak eta beste hainbat gauza pertsonalizatu ditzakegu ondoren. Hala ere, Ning, gaur egun, ez da oso gomendagarria: lehen zerbitzua doakoa bazen ere, abuztutik aurrera ordaindu egin behar da erabiltzeko. Aurretik sortutako sare sozialetarako sarbidea zabalik mantentzen du oraingoz, baina batek daki noiz arte... Horren aurrean Socialgo eta WackWall erabiltzea da gomendagarriena. Biak ala biak oso erabilterrazak.

Sare sozial ezagunenak enpresa boteretsuek kontrolatutako guneak dira

SORTU ZUK ZEUK Sare sozialak

sortzeko lanabesik erabiliena Ning (www.ning.com/) izango da ziu-

KODE IREKIA Badaude askatasun erabatekoa duten zerbitzuak ere. Kode irekia dute zenbait sare sozialek. Ordenagailuekin abilak direnek guztiz zukutuko dituzte sare sozialen baliabideak hauei esker. Mahara (http://mahara.org/) izena duen sare sozialak norbere orria sortzea ahalbidetzen du, e-portfolio eta webloga barnean izanda ere. Hezkuntza mundura bideratua dago gune hau. Kode irekikoa da BarnRaiser ere (www.barnraiser.org/). Ezintasunen bat duten pertsonentzat gomendagarria.

Milaka eta milaka lagunek erabiltzen dituzte gaur egun sare sozialak jendearekin harremantzeko. Dena den, momentu honetan izoztuta dago proiektu hau. Crowdvin ere erabil liteke aurrekoak bezalaxe (http://crowdvine.com/). Aukerak, nahi beste daude. Bakoitzak gustukoen duena hautatu eta garatu beharko luke bere gune propioa. Hona zenbait helbide interesgarri: Socialengine (socialengine.net), Goingon (goingon.com), Kickapps (kickapps.com), Colectivex (groupsite.com), Onesite (onesite.com), Cerado (cerado.com),

People Agregator (broadbandmechanics.com). SARE SOZIALAK 2001ean sortu ziren lagunen sareak eraikitzen zituzten lehen webguneak. Ondoren etorri ziren Friendster, Tribe eta Myspace bezalakoak. 2004rako argi zegoen plataforma digital hauek izan zezaketen indarra eta Googlek Orkut eta Yahook 360ยบ kaleratu zuten, hurrenez hurren. Sare sozialen alde deigarrienetarikoa da hazkunde esponentziala

izan dutela. Pertsonen, taldeen eta instituzioen arteko partekatze dinamikoa sustatzen duen sistema da sare sozialena. Lagun zaharrekin harremanetan egoteko, ezagunak lagun bihurtzeko eta ezezagunak ezagun bilakatzeko tresna arrakastatsua bilakatu dira, geroz eta isolatuago bizitzera bultzatzen gaituen gizartearen ondorioetariko bat,akaso... armiarmasarea@gmail.com

WEBGUNEAN Alternatiba onena

Gai zehatz baten inguruko sarea sortu

Kode irekiko sare soziala

www.socialgo.com

http://wall.fm

http://elgg.org

Ning-en alternatiba onena da sare sozial bat sortu nahi duenarentzat. Norbere profila, eztabaidaguneak, argazkiak, bideoak, jarioak eta abarrak sortzeko aukera ematen du eta nahi ditugun lagunak gonbidatzekoa ere.

Socialgo-ren oso antzeko eskaintza du WackWall webguneak. Ordubetean gai zehatz baten inguruko sare soziala sortzea oso erraza da atari honen bitartez. Klasekideekin edo lankideekin aproba egiteak merezi du.

Elgg kode irekiko sare soziala da, agian gomendagarriena. Elgg-en orrialdetik fitxategien paketea jaitsi eta zerbitzari batera igo behar da. Filezilla izan liteke zerbitzarira igotzeko modu erraz bat (http://filezilla-project.org/).


Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 07

ZINEA > ERRODAJEAK

NAFARROA, NAZIOARTEKO PRODUKZIOEN FILMALEKU Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa atzerriko errodajeen esperoan dauden bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoari hartu dio aurrea Nafarroak. Laster estreinatuko dira bertan filmatutako ‘The Way’ eta ‘Sólo se vive una vez’ nazioarteko lanak, Emilio Estevez eta Bollywooden apustuak, hurrenez hurren.

Martin Sheen aktorea, ‘The way’ filmaren fotograma batean; Piriniotan filmatu zituzten luzemetrai honen zenbait eszena. ANDONI ITURBE

N

AFARROAKO Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Institutuak (INAAC) deialdi bat zabaldu zien duela gutxi hiritarrei: zabal zitzatela etxeko ateak alokairuan jarri asmoz. Etxe berezi eta deigarriak behar zituzten filmaketak egiteko, eta azkenean 70 landa etxe eta jauregik egin zuten eskakizuna. Ekoiztetxeek ongi baino hobeto ordaintzen dute filmazio asteetarako behar duten egoitzaren alokairua. Eta gero eta jende gehiago animatu da azken aldian, izan ere eskaria nabarmen handi-tzen joan baita. Ildo horretan, zinearen historian bi jarrera egon dira: batetik Hollywoodeko estudioen eredua eta bestetik artifizialtasunetik ihes egiten saiatu dena. 1933. urtean Carl Theodor Dreyer handiak zera idatzi zuen: “Egun, ohiko pelikula moderno bat egiteko estudioetan kaleak, fatxadak eta lorategiak egitea, hiriak kale eta lorategiez beteta daudenean, ezin ulertzeko modukoa da. Zineak kalera irten behar du; are gehiago, etxeetan sartu behar du”. Zinearen bitartez hiri asko eman dira ezagutzera, eta zinegile askok lotura ezin estuagoa izan

Jh augh augyh augha gjh ugh guh guha guahg uhg udgh ug haugh adugh augh adugh

dute hango kale eta auzoekin. Godardek Parisekin; Woody Allenek New Yorkekin... ATZERRIKO PRODUKZIOAK Gurean, hiri gutxik izan dute atzerriko errodajeen berri. Euskal Herriko hiriburu nagusienek Film Commission delakoa dute kanpoko produkzioak erakartzeko: hiria atzerrian ezagutarazteko eta diru bilketa egiteko modu paregabea delako. Baina, egun, krisiaren poderioz, gero eta zailagoa da proiektu interesgarriak finkatzea. Bilbok, James Bonden eszena batzuren filmaketaz geroztik, ez du punta puntako errodajerik lortu. Publizitatearen arloan, berriz, erantzun hobea izan du. Donostia eta Gasteiz ere esku hutsik geratu dira. Nafarroa, berriz, zorionekoa da atzerrian izango duen oihartzunagatik. Dena den, oraindik ere, iruindar askok ez dute barkatu Noche y día film xelebre eta surrealistan entzierroak Sevillako kaleetan egitea. Datorren hilabetean, paraje nafarretan egindako film atseginago baten estreinaldia jazoko da: Emilio Estevezen The way. Kasu honetan, Nafarrako agintariek ez zuten lan asko egin behar izan han errodatzeko erabakia har zezaten, Martin Sheen aktoreak Done Jakueren bidearekin liluratuta geratu baitzen. Bere semea ere aski erraz konbentzitu zuen eta proiektua martxan jarri zuten. Kaliforniako oftalmologo baten istorioa kontatzen du, eta bere patuak Pirinioetatik barna eramango dio. Logroño, Burgos, Leon edo Santiago de Compostela ere agertzen dira. Momentuz, Bizkaiko eta Gipuzkoako herriak beste aukera baten zain geratu beharko dira. Zindagi Na Milegi Dobara (Sólo se vive una vez) Bollywoodeko filma ere Iruñean errodatu zuten joan den udan. Ekoizleen arabera, 35 herrialdetan estreinatuko dute eta 73 milioi lagunek ikusiko dute: horietatik 3 milioi Indiatik at. Iruñeako kaleez gain, Bardeak ere ikusgai izango dituzte. Euskal zinegile batek galdera hauxe bota zuen: Zein atzerriko filma egin daiteke Bilbo bezalako hiri aseptiko batean? Hollywoodeko komedia erromantiko bat? Borja Cobeagak Pagafantas Bilbon egitea erabaki zuenean, gaueko kale garbitzaile berdeak pelikulan barneratzea erabaki zuen modu ironikoan, gainera.

Zure etxea, pelikula batean? Nafarroako Film Commission delakoarekin jarri beharko da harremanetan bere etxea pelikula batean agertzeko modukoa dela uste duenak. Nafarroan etxebizitza dotore edo berezi bat duenak www.navarrafilm.com helbidean datuak sartu beharko lituzke eta lekuaren hiru argazki atxikitu.

‘Sólo se vive una vez’ Bollywoodeko produkzioak Iruñeako kaleak izan zituen estudio.


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko Urriaren 16a

Ortzadar 161010  

Revista de música y ocio del diario DEIA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you