TANTAKA BERRIPAPERA
2026ko urria
URRIKO TANTAKA 01 PRODUKZIOKO LANTALDEAREN ESKUTIK
02 EUSKAL HERRIKO
04 ARBIL ELKARTEA
03 EMAILEKO SINADURAK
05 LANKIDEEN
BERTSOLARI TXAPELKETA
URTEBETETZEAK
01 URRIKO TANTAKA PRODUKZIOKO LANKIDEEN ESKUTIK TANTAKAREN ALE PRESTATU DUGU.
BERRI
HAU
PRODUKZIOKO
LANKIDEOK
Goimekeko produkzioan makina asko ditugu, baina engranajerik garrantzitsuena pertsonak gara. Txandaka egiten dugu lan, eta behar denean laugarren txanda ere antolatzen dugu. Familia handi baten moduan, bakoitzak bere lana egiten du denak Suitzako erloju baten
moduan funtziona dezan. Baina erloju guztiek bezala, guk ere noizean behin koipe pixka bat eta doikuntzaren bat behar izaten dugu. Ondo ez dabilena konpondu, hobetu daitekeena hobetu eta aurrera jarraitzea da gure erronka. Izan ere, makina on batek bezala, Goimekek ere pieza guztiak behar ditu ondo funtzionatzeko. Espero dugu Tantaka ale hau zuen gustukoa izatea!
02 EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren alorreko lehiaketarik garrantzitsuena da Euskal Herrian. Lehen aldiz 1935ean antolatu zen, eta hasierako bi edizioak “Bertsolari Guduak” izenarekin egin ziren. Gerra Zibilaren ondorioz hainbat urtez eten zen arren, urteekin berriz ere indarra hartu zuen, eta gaur egun lau urtez behin ospatzen da. Txapelketa hau euskal kulturaren eta bertsolaritzaren erreferente nagusietako bat bihurtu da. Txapelketaren helburu nagusia bertsolarien sormena, hizkuntza-gaitasuna eta bat-bateko jarduna baloratzea da. Parte-hartzaileek unean bertan sortu behar dituzte bertsoak, gai-jartzaileak proposatutako egoera edo gai baten inguruan. Horrela, bertsolaritzaren maila gorena erakusten da, eta aldi berean euskararen ahozko erabilera sustatzen da.
Urte hauetan zehar bertsolari ospetsu askok eskuratu dute txapela. Horien artean daude Txirrita, Basarri, Uztapide, Xabier Amuriza, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio. Andoni Egaña da txapel gehien irabazi dituen bertsolaria, lau txapelekin; eta Maialen Lujanbio, emakumezko lehen txapelduna izan zen, hiru aldiz irabaztea ere lortu duelarik.
Euskararen, ahozko tradizioaren eta euskal kulturaren erakusleihoa, milaka bertsozale biltzen dituen lehia.
Txapelketa 2026ko irailaren 19an hasi zen Hazparnen 42 bertsolariren parte hartzearekin, eta abenduaren 20an amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den final handiarekin. Lehen faseko saioak Hazparnen, Altsasun, Lekeition, Donapaleun, Tolosan, Gotaine-Irabarnen eta Agurainen egin ari dira eta finalaurrekoak Larraun-Lekunberrin, Eibarren, Gernika-Lumon, Miarritzen, Donostian, Gasteizen eta Bilbon egiten ari dira. Puntuaziorik onena lortzen duten zazpi bertsolariak final handira sailkatuko dira, eta bertan egungo txapelduna den Maialen Lujanbio izango dute aurkari.
Finalerako sarrerak lortu nahi badituzu, parte hartu azaroan Euskara Batzordeak martxan jarriko duen lehiaketan!
03 EMAILETAKO SINADURARAKO AUKERA BERRIAK Emailetako sinadurarako aukera berriak jarri dira: 1. Outlookean, emailarekin batera “Nirekin, nahi baduzu, euskaraz” agertzeko aukera, beheko ereduan ikusten duzuen bezala. Hau outlookeko Danobatgroupeko barne erabiltzaileek ikusiko dute norberaren kontaktu datuekin batera, baina ezin du norberak ezarri. Zuk ere “tip” hori agertzea nahi baduzu zure emailari lotuta, eman izena hemen., eta Informazio Sistemetatik aktibatuko zaizu.
2. Email sinaduretan lanpostua euskaraz jartzeko aukera eta “Nirekin euskaraz egin dezakezu” leloa gehitzeko aukera: Email sinadurako aplikazioan, lanpostua bigarren hizkuntza batean jartzeko aukera gehitu da, euskaraz jarri nahi duenak hala egin dezan. Email sinadurako aplikazioan, aukera bat gehitu da “Nirekin euskaraz egin dezakezu“ leloa gehitzeko.
Hau norberak egin ZURE SINADURA
dezake
honako
loturan
sartuta:
SORTU
04 ARBIL ELKARTE SOZIALA
ARBIL ELKARTE SOZIALA, Deban kokatzen den erretiratuen elkartea da. Une honetan 850 bazkide gara eta hainbat jarduera egiten ditugu urtean zehar, besteak beste: • Hileroko hitzaldiak hainbat hizlarirekin: Asier Blas, Fernando Кares, Marta Macho, Itxaso Martí, José Luis Rebordinos, Xabier Aierdi, José Felix Martí Masso… • Osasun tailerrak Osakidetzaren eskutik: Aringarriak eta dolua, diabetesa, hipertentsioa eta bihotz-gutxiegitasuna… • Bestelako tailerrak profesionalek gidatuta: Zoru pelbikoa, mindfulnessa, adimen artifiziala, udako loreak, joskintza, puntua, dantza latinoak… • Mendi-ibilaldiak • Txango kultural eta gastronomikoak: Petritegi sagardotegia +Rezola Zementuaren Museoa, Uxue + Lizarraren bisita, Comillas, Legazpiko Mirandola, Chillidaleku… 2027rako helburua da ekintza horien dinamikarekin jarraitzea eta baliabide ekonomikoen arabera, ekintza gehiago egitea. Goimeketik eta beste erakunde batzuetatik jasotzen dugun dirua jarduera horiek diruz laguntzeko erabiltzen dugu, baita jardueretan beharrezkoa dugun materiala erosteko ere.
05 GOIMEKEKO LANKIDEEN URTEBETETZEAK URRIA
08 Igor Hernaez 10 Igor Gorroño 12 Pablo Mujika 13 Isa Oyarzabal 18 Jon Elu
18 Oinatz Olaizola 19 Leire Rodriguez 21 Mikel Irureta 22 Daniel Larrañaga
AZAROA
09 Unai Uribe 11 Unai Yañez 11 Imanol Zubimendi 15 Mario Romero 30 Gorka Agirre
ABENDUA
01 Asterio Tomas 03 Egoitz Juaristi 07 Pedro Lazkano
09 Ibai Etxebarria 17 Esperanza Ochoa de O. 18 Ruben Romera 26 Arkaitz Aranburu 27 David Urien