Skip to main content

GOIMEK_TANTAKA_2026-06

Page 1


TANTAKA

BERRIPAPERA

01 EKAINEKO TANTAKA BULEGOKO LANKIDEEN ESKUTIK

TANTAKAREN ALE BERRI HAU PRODUKZIOKO, KOMERTZIALEKO ETA ADMINISTRAZIO ETA ABARREKO SAILETAKO LANKIDEOK PRESTATU DUGU.

Kaixo irakurle,

Talde hau nahiko heterogeneoa da gutako bakoitzak lan mota ezberdina egiten dugulako, baina denok espazio berean gaudenez, gure arteko erlazioa estua da. Talde heterogeneo hau Produkzioko (Jon A., Igor, Pedro, Agustin eta Shua), Komertzialeko (Marc, Ales, Unai, Jon A. eta Luis M.) eta Administrazio eta abarreko lantaldeak (Ane, Carlos, Isa, Arkaitz, Enara eta Aitor) osatzen dugu.

Nahiz eta lan ezberdinak jorratu, elkarren arteko lana da garrantzitsuena eta elkarren ondoan egoteak asko laguntzen du eguneroko lanak egin eta erabakiak hartzen.

Gure gorabeherak eduki arren eguneroko lanetan, oro har ondo konpontzen gara eta lanak aurrera ateratzen ditugu. Ingeniaritzakoek zioten bezala… Ez majo sufritu gabe, askotan!

Besterik gabe, ziur gaude Tantaka ale hau zuen gustukoa izango dela!

02

ALEMANIAKO SIEMENS-ERA BISITA PEDRO, JOSEBA ETA ESPERANZAREN

ESKUTIK

Ekainaren hasieran Alemanian izan ginen Esperanza, Pedro eta Joseba Siemensen lantegia bisitatzen. Oso esperientzia interesgarria eta aberasgarria izan zen maila akademiko zein profesionalean. Bisitaren helburu nagusia Alemaniako enpresa baten funtzionamendua hurbiletik ezagutzea, haren lan metodoak behatzea eta herrialde horretako enpresen ezaugarri diren antolaketa eta kudeaketari buruz ikastea izan zen.

Iritsi ginenean, enpresako hainbat arduradunek harrera egin ziguten, eta haren historiari, jarduerei eta eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuei buruzko aurkezpena egin ziguten.

Merkatuan lehiakortasuna mantentzeko berrikuntzak, kalitateak eta talde lanak duten garrantzia ere azaldu ziguten.

Ondoren, bisita egin genuen instalazioetan zehar. Bisitan departamentuak ikusi ahal izan genituen, baita ekoizpen eta kudeaketa prozesuak nola garatzen diren ezagutu ere. Bereziki deigarriak egin zitzaizkigun:

✓ Antolaketa maila altua

✓ Teknologia aurreratuaren erabilera

✓ Lantokian aplikatutako segurtasun neurri zorrotzak

Gainera, langileen prestakuntzari, lan aukerei eta enpresaren eguneroko funtzionamenduari buruzko galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izan genuen. Langileek profesionaltasun handia erakutsi zuten eta beren esperientziak eta ezagutzak partekatu zituzten gurekin. Bisita horri esker, hobeto ulertu ahal izan genuen Alemaniako enpresa kultura, puntualtasuna, eraginkortasuna, erantzukizuna eta kalitatearekiko konpromisoa ezaugarri dituena. Helburuak lortzeko plangintzaren eta etengabeko hobekuntzaren garrantzia ere ikasi genuen.

02

ALEMANIAKO SIEMENS-ERA BISITA PEDRO, JOSEBA ETA ESPERANZAREN ESKUTIK

Mülheim, Alemania

Laburbilduz, enpresara egindako bisita oso esperientzia positiboa eta hezitzailea izan zen. Nazioarteko lan munduari buruzko ezagutzak zabaltzen lagundu zigun, eta Alemaniako enpresek nola lan egiten duten bertatik bertara ezagutzeko aukera eman zigun. Zalantzarik gabe, oso jarduera baliagarria izan zen, gure garapen pertsonal eta profesionalean lagunduko duena.

03 DANOBATGROUPEKO HIZTEGI TEKNIKOA

Danobatgroupeko hiztegi teknikoa, makina-erremintaren eremuan euskararen erabilera sustatzeko, normalizatzeko eta zabaltzeko sortu zen tresna da eta Interneten mundu guztiaren eskura dagoena: http://hiztegia.danobatgroup.eus

Bertan kontsultatu daitezke Danobatgroupeko kooperatibetan erabiltzen diren 3.000 termino baino gehiago. Baita, makinen eta piezen irudiak ere. Hiztegiak izaera irekia duenez, erabiltzaileek bilaketak egiteaz gain, termino berrien proposamenak edo zuzenketak egin ditzakete hiztegia etengabe aberasten jarraitzeko.

Guztion artean bizirik mantendu dezagun guk geuk sortutako hiztegia!

04 ARTIBAI JUDO KLUBA

GURE KIROLAREN BALIOEN BIDEZ PERTSONAK HEZTEN

Artibai Judo Kluba irabazi-asmorik gabeko kirol erakundea da, 1989. urtean sortua, eta bere egoitza Ondarroako Zaldupe Kiroldegian du. Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Judo Federazioen barruan garatzen du bere jarduera. Gaur egun, klubak Ondarroa, Mutriku eta Berriatuko 70 judoka baino gehiago biltzen ditu: benjamin, alebin, infantil, kadete, junior, senior eta beterano mailetan banatuta. Gure helburu nagusia kirolaren praktika sustatzea eta errespetua, ahalegina, diziplina, norberaren hobekuntza eta laguntasuna bezalako balioetan heztea da. Azken urteotan emakumeen parte-hartzeak etengabeko hazkundea izan du, genero-arrakala pixkanaka murriztuz, eta gero eta inklusiboagoa eta berdinzaleagoa den kirol-ingurunea sendotuz.

Nola laguntzen dute Goimeken ekarpenek?

Goimeken laguntza funtsezkoa da gure kirol eta hezkuntza jarduera garatzeko. Zuen babesari esker, beste erakunde laguntzaile batzuekin batera, estatu mailako lehiaketetan parte hartzeak sortzen dituen gastuen zati bati aurre egin diezaiokegu. Horrek aukera ematen die gure judoka gazteei, beren baliabide ekonomikoak edozein direla ere, estatuko maila gorenean lehiatzeko. Denboraldian zehar, gure kirolariek Espainiako Judo Kopetan parte hartzen dute infantil, kadete eta junior kategorietan; Santander, Barbastro, Getafe, Avilé s, Tortosa, Iruñ ea eta Don Benito bezalako hirietan. Lehiaketa hauek balio handiko kirol esperientzia eta hezitzaileak dira gure gazteentzat. Era berean, jasotako ekarpenek Ondarroako Judo Jaialdi tradizionala antolatzen laguntzen dute. Ekitaldi honek urtero Euskadiko hainbat klubetako 140 judoka inguru biltzen ditu, eta erreferente bihurtu da oinarrizko judoaren eta kirol honi lotutako balioen sustapenean. 2025/26 denboraldia bereziki aipagarria izan da gure klubarentzat. Hainbat kirolarik zuzenean lortu dute Espainiako Txapelketetarako sailkapena infantil, kadete eta junior kategorietan. Horrez gain, Euskadiko Txapeldun titulua taldeko hainbat judokek lortu dute eta Espainiako Txapelketan hirugarren postua ere lortu dugu, azken urteetan egindako lanaren emaitza gisa.

04 ARTIBAI JUDO KLUBA

Zein da denboraldi berri honetako erronka nagusia?

Gure erronka nagusia gure kirolari gazteen garapen integrala sustatzen jarraitzea eta maila autonomiko zein estatalean lehiatzeko aukera emango duen harrobi sendoa sendotzea da.

Kirol ikuspegitik, gure helburua da infantil, kadete eta junior kategorietan Euskadiko eta Espainiako Txapelketetan gure judoken presentzia mantentzea eta handitzea, baita Espainiako Kopetako zirkuitu nazionalean parte hartzen jarraitzea ere. Honekin batera, oinarrizko judoa indartzen jarraitu nahi dugu, haur eta gazteen parte-hartzea handituz eta kalitatezko kirol-ingurune bat eskainiz, non kirolari gisa ez ezik pertsona gisa ere hazteko aukera izango duten.

Hori guztia askoz zailagoa izango litzateke Goimek bezalako enpresen konpromisorik gabe. Lankidetza honek zuzenean laguntzen du gure gazteen kirol garapenean, baita hezkuntzan eta garapen sozialean.

Artibai Judo Klubaren izenean, bihotzez eskertu nahi dizuegu urte hauetan guztietan erakutsi duzuen konfiantza eta etengabeko babesa.

Eskerrik asko, Goimek!

05

GOIMEKEKO LANKIDEEN URTEBETETZEAK

UZTAILA

02 Asier Eizagirre

03 Julio Fernandez

05 Carlos Acuña

06 Jose Juan Horrillo

10 Iker Cid

13 Oier Egaña

14 Unai Otaegi

17 Gorka Iriondo

20 Gabriel Barranco

21 Jon Arano

ABUZTUA

31 Iñigo Aizpurua 06 Julen Lopez 06 Xabier Salegi 08 Jone Aranzeta

11 Asier Urbieta

15 Unai Dambolenea

Jesus Huerta

Ibon Elola

IRAILA

03 Luismi Cercadillo

06 Shua Iparragirre

13 Joseba Manteka

14 Aitor Txurruka

23 Carlos Tena

26 Aratz Del Barrio

26 Asier Zengotita

Aitor Ruiz

Mikel Ayerbe

Ales Arrieta

Unai Salegi

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
GOIMEK_TANTAKA_2026-06 by Danobatgroup - Issuu