

01 24. KORRIKA GOIMEKETIK
AEK-k antolatuta, Euskara gara lelopean, Euskal Herria alderik alde zeharkatu du 24. Korrikak martxoaren martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik abiatu eta Bilbora iritsi arte. Martxoaren 25ean, arratsaldeko 18etan pasatu zen Itziartik. Azken urtetan bezala, Goimekek bere aletxoa jarri eta Korrikaren lekukoa eraman zuen 1.857. kilometroan.



Argazki eta bideo gehiago Goimekeko sarean: Q:\EUSKARAREN TXOKOA\13_KORRIKA_argazkiak\24.Korrika_2026


02 M8 EMAKUMEEN BEGIRADA ETA BILAKAERA
DANOBATGROUPEN
M8aren harira, mahai inguru inspiratzaile bat izan genuen, non Danobatgroupeko lankide ditugun Olatz Astigarragak (DANOBAT), Isabel Oyarzabalek (GOIMEK), Nerea Barrenetxeak (DANOBATGROUP), Naroa de Luisek (SORALUCE) eta Irati Sanchezek (IDEKO) industrian eta, bereziki, gure industria taldean duten rolari buruz duten ikuspegia partekatu zuten. Eunate Elio Cemborain Mondragon Unibertsitateko ikerlariak eta Iban Garate Garmendia aurkezleak jardunaldia dinamizatu eta aberastu zuten.

Industria-sektorean, elkarrizketa garrantzitsuenak ez dira beti makina baten aurrean gertatzen. Batzuetan, mahai baten inguruan gertatzen dira. Poz handia ematen zigun Isabel Oyarzabal Goimekeko kidea, beste sektoreko profesional batzuekin batera mahai-inguru honetan parte hartzen ikusteak, bere ikuspegia eta esperientzia partekatuz. Izan ere, industriaren etorkizuna horrela ere eraikitzen da: ezagutzak, ikuspegiak eta urte askotako esperientzia partekatuz.

Jarrai dezagun urratsak ematen, fabrikazio aurreratuan Etorkizuna Berdinduz


03 BURUGORRI MARTXAN AUZO ELKARTEA
Burugorri Martxan Auzo elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da. Gure helburu nagusia da 2-17 urte bitarteko haur eta gaztetxoei, aisialdi eraikitzaile bat garatzen lagundu eta beraien prozesu pertsonal eta sozialean elementu aberasgarriak gaineratzeko espazio eta baldintzak ematea. Beti ere erabiltzaileen behar, nahi, interes proposamenetatik abiaturik. Helburu hori betetzeko hiru proiektu nagusi ditugu; ludoteka, gazte-lekua eta udalekuak. Lehenengo biak ikasturtean zehar egoten dira irekita eta udalekuak berriz uztailean izaten dira. Azken hori antolatzeko eskatzen diogu dirulaguntza Goimeki.

Zeintzuk dira zuen aurtengo erronka nagusiak?
Elkarteko kideok eta udalekuetan parte hartzen dugun hezitzaileok badugu nahikoa esperientzia eta gure lanak udalekuen kalitatea bermatzen duela iruditzen zaigu. Hortaz, gure erronka nagusia da pasa den urteetako kalitatea mantentzea. Auzo udalaren eskutik, Goimeken eskutik eta kuotetatik jasoko dugun dirua aurreko urtekoaren berdintsua izango dela uste dugu Bizitza garestitu denez, diru kopuru berdina jaso arren, erosahalmen txikiagoa izango dugu. Beraz, hor gure erronka, erosahalmen txikiagoarekin kalitatea mantentzea.

Zertan laguntzen dizue Goimeken ekarpenak?
Kalitatezko udalekuak eskaintzeko zenbait dira kontuan izan beharreko faktoreak; begirale-haur ratioa, prestaketa denbora eskaintzea, egintza esanguratsuak egitea, irteerak... Horiek guztiek kostu handia suposatzen dute: hezitzaileen soldatak, irteeretarako autobusak, udalekuetako egunerokotasuneko materialak.... Ezinezkoa litzateke Girotuz udalekuen kalitatea mantentzea Goimeken eskutik jasotako dirulaguntzarik gabe


04
2026KO EUSKARAREN HELBURU NAGUSIAK

05
GOIMEKO KIDEAK HOBETO EZAGUTZEN
Ibon eta Daniren arteko elkarrizketa entzun eta ikusteko, gehitu zaitez Goimekeko whatsapp kanalera. Astean albiste bat irakurri ahal izango duzu euskara ardatz duten askotariko gaiei buruz. Nola egin kanalaren jarraitzaile?
1. Sartu esteka edo azpiko QR horretan mugikorretik.
2. Onartu kanalaren jarraitzaile izan nahi duzula (follow, seguir)
3. WhatAppeko Updates: Channels/ Novedades: Canales pantailan izango duzu eskura kanala
4. Jakinarazpenak aktibatzeko aukera daukazu kanpaia aktibatuta
5. Jarraitzaileek ezingo dute mezurik idatzi, soilik mezuei erantzun emoji bidez




GOIMEKEKO LANKIDEEN URTEBETETZEAK
APIRILA
02 Ander Goikoetxea
03 Aritz Arreitunandia
13 Joxe Mari Agirregomezkorta
14 Iñaki Azpillaga
16 Aritz Agirre
19 Eneritz Muguruza
21 Marc Souto
21 Ane Garitano
EKAINA
01 Joseba Ulacia
01 Gaxan Kortazar
03 Aitor Aizpurua
09 Pedro Beristain
13 Eneko Arrizabalaga
MAIATZA
07 Luis Angel Fernandez
15 Daniel Garcia
17 Imanol Barruetabeña
18 Jon Iñaki Eizagirre
19 Agustin Davila
21 Mikel Santos
23 Aitor Alava
24 David Cocera
24 Miguel Angel Martinez
26 Jesus Angel Mendizabal



