Skip to main content

2026ko otsaileko Txirbil

Page 1


txirbil artetik · Otsaila · 250 alea

GU GARA TXIRBIL

Kaixo txirbilzaleok!

Otsaileko alea Aero Dantip tailerreko taldekideok dakarkizuegu.

Nagusiki muntatzaile eta elektronikoz osatua, mundu guztian zehar ibiltzen gara makina hauek martxan jartzen, eta zaila da guztiok batera harrapatzea (baita argazkirako ere!).

Dantipak turbinen errotoreetako alabe punten (blade tip) artezteko makinak dira. Bezeroak turbina edo motor (hegazkinenak edo energia sorgailuak) fabrikatzaile, mantentzaile edo airelineak izaten dira orokorrean.

Taldeko hainbat Urola Kosta eskualdekoak garenez, kresal ukitua duen proposamena ekarri dizuegu, tartean sorpresaren bat ere. Zarauztik Zumaiarako mendiko ibilbidea da (edo nahiago duenak alderantziz, zumaiarrak haserretu ez daitezen).

ELKARRIZKETA

ELENA MARTINEZ SANCHEZ-DEHESA

Elena Martinez Sanchez-Dehesa Murtzian jaio zen, eta Alemanian 3 urtez lanean aritu ondoren, Danobaten hasi zen lanean 2018. urtean. Proiektu kudeatzailea da Elena Danobaten eta emakume zientzialarien nazioarteko egunaren harira, bera elkarrizketatzea erabaki dugu. Hainbat kontutaz aritu gara berarekin.

Noiztik zabiltza Danobaten lanean, eta zertan aritzen zara?

2018. urtean hasi nintzen Danobaten proiektu kudeatzaile lanetan. Zilindriketan hasi nintzen baina ondoren Heavy Duty-ra pasa ninduten eta bertan jarraitzen dut.

Jaiotzez murtziarra izanik, nolatan amaitu zenuen Danobaten lanean?

Ingenieritza ikasketak amaitu ondoren eta nire aitaren enpresan lan egin ondoren, aldaketa bat egitea erabaki nuen, eta Alemanian aritu nintzen lanean 3 urtez. Momentu batean oso gogorra egin zitzaidan hura, eta anaia Brinkolan bizi zenez, Euskal Herrira etortzea erabaki nuen berarengana. Ondoren Danobateko lan eskaintza bat ikusi nuen eta horrela hasi nintzen bertan.

Danobateko zein proiektutan hartzen duzu parte une honetan? Zer da interesgarriena zuretzako proiektu horretatik?

Proiektuen kudeaketan aritzen naiz, proiektuek adostutako epe, kostu eta kalitateak betetzen dituztela ziurtatzea, eta askotan lan berdintsua egin behar izaten badut ere, proiektuak, bezeroak, baldintzak aldatzen joaten dira, eta hori asko gustatzen zait.

Agian, Heavy Duty sailean sartu nintzenean landu nituen lehen proiektuak bezero berarentzat saldu ziren 3 makinen kudeaketa lanak izan ziren. Kontuan izanda lan taldea, makinak, bezeroa,

lana… berriak zirela niretzat, urduri xamar aritu nintzen, baina asko ikasi nuen proiektu haietatik.

Betidanik izan al duzu zientzietarako joera?

Bai, beti izan dut zientzietarako joera handiagoa letretarako baino. Beti gorrotatu izan ditut saiakerak edota testu komentarioak idaztea, baita gaur egun ere euskarazko klaseetan. Gauzak zergatik eta nola gertatzen diren ulertzea beti izan dut gogoko. Aita Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria eta ama erizaina izateak ere eragina izango zuela pentsatzen dut.

Emakume zientzialari bat aukeratu beharko bazenu, zein litzateke? Zergatik?

Marie Curie, adibidez. Bi Nobel sari lortu zituen lehen pertsona izan bazen ere, ez da hain ezaguna, edo ez behintzat gizonezkoak adina. Erradiologiaren ikerketan aintzindaria izan zen, Polonioa eta Erradioa aurkitu zituen, eta bere lanek eragin handia izan zuten medikuntzan eta zientzian.

“Danobaten lanean hasi nintzenean, errespetuzko giroa antzeman nuen; hala ere, badira beti errazak ez diren alderdi batzuk eta oraindik hobekuntzarako tartea badago”

Zein aurkikuntza zientifiko iruditzen zaizu interesgarriena? Zergatik?

Ba zaila egiten zait bat aukeratzea. Lehenago aipatu dut Marie Curie baina beste bat aipatzeko, adibidez, Rosalind Franklin aipatuko nuke, berari esker DNA-ren egitura ezagutu zelako, eta informazio genetikoa nola transmititzen duen jakin zelako. Gainera, bere kasua berezia izan zen,

ELKARRIZKETA

ELENA MARTINEZ SANCHEZ-DEHESA

beti izan dut zientzietarako

joera handiagoa letretarako baino. Gauzak zergatik eta nola gertatzen diren ulertzea beti izan dut gogoko.

Elena Martinez Sanchez-Dehesa

ELKARRIZKETA

ELENA MARTINEZ SANCHEZ-DEHESA

bizirik zegoenean ez baitzitzaion guztiz aitortu bere aurkikuntza; hainbat emakume zientzialarik jasan izan duten desberdintasun eta zailtasunen beste adibide bat izanik.

Edo Tu Youyou, malariaren aurkako botika oso eraginkorra aurkitu zuelako. Aurkikuntza horri esker milioika bizitza salbatu dira munduan, bereziki herrialderik txiroenetan.

Berdintasun Batzordeko kide zara, nola ikusten duzu emakumeen egoera Danobaten? Zer hobetu beharko genuke?

Berdintasun Batzordearen zeregin nagusia berdintasun planak garatu eta sentsibilizazio kanpainak prestatzea izaten da. Nik oso esperientzia gogorra bizi izan nuen Alemanian, bertako pertsonen jarrera oso matxistagatik. Emakume izateagatik lanik txarrenak egin behar nituen, edota kafea ere eramateko eskatzen zidaten, garbitu, etab. Danobaten lanean hasi nintzenean, errespetuzko giroa antzeman nuen; hala ere, badira beti errazak ez diren alderdi batzuk eta oraindik hobekuntzarako tartea badago.

Urte asko daramaten pertsonekin hitz egiten baduzu, berdintasunaren alorrean egin den ibilbidea eta eman den bilakaera ikus ditzakezu. Berdintasunaren bidean lana dago egiteko, baina pausoak pixkanaka ematearen aldekoa naiz, inor nekatu edo aspertu ez dadin. Berdintasun hitza erabiltzea bera aurrerapauso bat da, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Funtsezkoa da kontzientzia pizten jarraitzea eta konfiantzazko espazioak sortzea

Danobaten, hainbat lanpostutan emakumeen presentzia gero eta handiagoa dela antzematen da. Hala ere, oraindik badira ordezkaritza mugatuagoa duten organo batzuk; adibidez, gaur egun Kontseilu Errektorean, edo orain arte

ez delako emakumerik egon lehendakaritzan edo Zuzendaritza karguetan.

Euskara ikasten ari zara, nola daramazu? Zeintzuk dira topatutako zailtasun handienak?

Euskara ikastea esperientzia zoragarria da, baina baita nahiko eskatzailea ere. Maila pertsonalean oso motibagarria da, baina lan-ingurunean konplikatua da. Laneko gaiak askotan teknikoak eta sentikorrak izaten dira, eta hiztegi oso zehatz eta espezifikoa eskatzen dute. Gainera, eguneroko bizitzaren erritmoa oso azkarra da, lanera bideratuta dago, eta askotan ez dizu gelditzeko, pentsatzeko eta lasai adierazteko aukerarik ematen. Hala ere, iraunkortasunari esker pixkanaka aurrera egiten ari naiz, nahiz eta egia den frustrazio uneak izaten direla, aurrera

“Euskara ikastea esperientzia zoragarria da, baina baita nahiko eskatzailea ere. Maila pertsonalean oso motibagarria da, baina laningurunean konplikatua da”

ez zoazela dirudielako; baina, tira, pasatzen den zerbait da. Denbora eta ahalegina eskatzen ditu.

Bukatzeko, lanetik aparte, zeintzuk dira zure zaletasunak?

Natura asko gustatzen zait eta horregatik erabaki nuen Elgoibarren baserri batean bizitzea. Horrek, gainera, lanetik deskonektatzeko balio izaten dit, eta atseden hartzen laguntzen didaten jarduerak burutzen ditut: landareak zaindu, musika entzun, margotu, zerbait konpontzen saiatu… Beti nabil zerbait egiten. Horretaz gain, irakurtzea, oinez ibiltzea eta, aukera dudanean, bidaiatzea ere gogoko ditut.

ARTIKULUA

NESKA ETA EMAKUME ZIENTZIALARIEN

NAZIOARTEKO EGUNA

Otsailaren 11an, “Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko

Eguna” ospatu genuen Danobaten.

Testuinguru horretan, Danobaten ere gure ekarpen propioa egiteko aukera paregabea izan dugu.

Azken urteotan, gure kooperatiban arlo teknikoko emakumeen presentziak gorakada nabarmena izan du. Horri ikusgarritasuna emateko eta bide horretan gauden guztiok indartzeko, emakume guztiei gonbidapena luzatu diegu argazki bateratu bat egiteko.

Erantzuna izugarria izan da: parte hartu duten emakumeen konpromiso eta gertutasunak argi erakusten du bidea elkarrekin egiten ari garela, eta gure komunitatea gero eta anitzagoa eta inklusiboagoa dela.

Ekintza xume baina esanguratsu honen bidez, balioan jarri nahi izan dugu emakumeek industria eta teknologia arloetan duten eginkizun funtsezkoa. Gaurko argazkia ez da irudi bat soilik, baizik eta etorkizunerako mezua.

Eskerrik beroenak parte hartu duzuen emakume guztioi, zuen konpromisoagatik, zuen ahotsagatik eta zuen presentziagatik.

Zuek zarete bide hau posible egiten duzuenak! Elkarlanean, etorkizun parekideago bat eraikitzen jarraituko dugu! Berdintasun Batzordea

ARTIKULUA ZARAUZTIK ZUMAIARA MENDIZ

Zarautzetik Zumaiara oinez:

9 kilometroko ibilbide panoramikoa mahasti, baso eta itsaso artean.

Ibilbideak 9 Km inguru ditu eta, hasieran aldapatxoa badu ere, nahiko eramangarria da, 2 ordu azpitik lasai baten egiteko modukoa.

Mahasti artean ibili eta bista ederrez gozatzeko aukera paregabea eskainiko dizue. Ibilbidearen hasiera Zarautzeko Aldapeta kalean dago eta galtzada erromatarretik igoko gara Santa Barbarako norabidean:

9

2

Kilometro
Ordu

ARTIKULUA ZARAUZTIK ZUMAIARA MENDIZ

Hasierako Aldapa saihestu nahi duenak, igogailuan igo daiteke, edo Vista Alegre auzoan autoa utzi eta bertako parketik zuzenean Torreoira joan. Aldiz, aukera luzeagoa baina interesgarria, Zarauzko moila ondoko Mutxio parketik Santa Barbarako ermitara igotzea da, eta handik joatea Torreoira.

Torreoia ikusten dugunean, ezkerretara hartu eta bertara igoko gara Santa Barbarako bidea aurrean utziz. Torreoia 1913an aristokrata batek euren solasaldirako eraiki zuen. Denborarekin hondatzen joan zen eta urte askotan abandonatuta izan da, 2018an berritu zen arte. Bertatik Zarauzko ikuspegi bikainak izango dituzue.

Torreoia

ARTIKULUA

ZARAUZTIK ZUMAIARA MENDIZ

3

Torreoia utzi eta goraka jarraituko dugu, aurreneko baserriaren parean eskuinera eginez, Zingira basoko seinaleari jarraituta (berdea eta urdina). Berehala, ezkerretara, basoko bidezidorra hartu eta aurki topatuko dugu Emakume Zientzilarien Basoa.

Torreoirako bidea. Basoko sarrera

Emakume Zientzilarien Basoa

Ba al zenuen baso honen berririk? 2020an Zarauzko Udalak 100 arkamurka inguru landatu zituen Zingira basoan “Emakume Zientzialarien Basoa” sortzeko. Ekintza honen bidez emakumeen kolektibo horri ikusgarritasuna eman nahi zitzaion, haien

ARTIKULUA ZARAUZTIK ZUMAIARA MENDIZ

Basoa uzten dugunean, berriro talaia ibilbidearekin egingo dugu bat gorantz eta honek, bere arrasto zuri-gorri-horiak jarraituz, Zumaiaraino eramango gaitu galbiderik gabe.

Bitartean, Getariako Txakolina egiteko erabiliko den Hondarribi Zuri mahastien artean, alde batetik mendiak bestetik itsasoak lagunduko gaituzte:

Garate gaina zeharkatu ondoren, nahi duenak eta denborarekin ibiliz gero, Getariara jaisteko aukera ere badu. Ordua eta gorputzaldiaren arabera, Askizutik pasatzerakoan pintxopoterako geratzea ere aukera ona izan daiteke.

Getariarako bidegurutzea. Askizu

ARTIKULUA

ZARAUZTIK ZUMAIARA MENDIZ

Bestela, trenez edo autobusez bueltatzeko aukera ugari daude. 6

Eta konturatu gabe, eukaliptadi batzuk igaro ondoren, Zumaiak ongietorria emango digu. Olatuak lagun, Orroagan surflariak trebekerietan ere ikusi ditzakegu urrutira. Zumaian indarrak berritu ondoren, animatuenak berriro ere oinez itzuli daitezke, alderantzizko perspektiba gehituz.

Zumaia. Orroaga

LANGILE BERRIAK OTSAILA

JUBILAZIOAK OTSAILA

Nerea Aranbarri
José Manuel Zamorano

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook