Skip to main content

2026ko iraileko Txirbil Roboticsetik

Page 1

txirbil artetik · Iraila · 254 alea

1


GU GARA TXIRBIL IRAILA

GU GARA TXIRBIL IRAILA

Hilabete honetako Txirbil Robotics-eko kideek osatu dugu. Robotics-eko kideak Azken hilabetetan asko handitu da Robotics-eko taldea eta taillerrean gero eta robot gehiago ikusten dira. Interes handia sortu dute merkatuan gure robotek. Oraindik ez badituzu ikusi, gonbidapena bidaltzen dizuegu P1-etik buelta bat emateko. Ale honetan, gure taldeko Eneko Goenagari egindako elkarrizketa topatuko duzue eta baita espazioarekin zerikusia duten pare bat bitxikeri ere. Espero dugu zuen guztion gustuko alea izatea.

2

3


ELKARRIZKETA ENEKO GOENAGA

ELKARRIZKETA ENEKO GOENAGA

Txirbil honetan Eneko Goenagari egindako elkarrizketa dakargu. Enekok 5 urte daramatza Danobaten lanean. Danobaten lanean hastearekin batera bere bizitzako pasioetako bat alde batera laga behar izan zuen denbora falta zela eta: eskubaloia. Nor da Eneko Goenaga? Pertsona gazte, gogotsu, kirolari eta mendizale modura deskribatuko nuke neure burua. Txikitan nire jostailu gogokoenak MECCANO-ak ziren eta banekien nire etorkizuna nolabait zientzia mundutik bideratuko zela. Hori dela eta, aukeraketa erraza izan nuen: Ingeniaritza Mekanikoa EHU-n eta Ingeniaritza Industrialeko masterra MU-n. Izaerari dagokionez pertsona soziala eta irekia kontsideratzen naiz, lagun eta familia artean ordu ugari pasatzen dituena. Zenbat denbora daramazu Danobaten? Badira 5 urte eta erdi Danobaten daramatzatenak, 2021eko otsailean hasi nintzen, hain zuzen. Lehenengo 6 hilabeteak gradu amaierako lana egiten jardun nuen eta ondorengo bi urteak, masterrarekin batera dual modura. Ordutik lan kontratuarekin nabil eta oraintxe hasi berri dut iraupen mugatuko bazkide kontratuko 3. urtea.

Master amaierako lana egiten ari nintzela MTPLko proiektuan sartu nintzen eta bertan ikusitakoak ez zeukan antzekotasunik ordura arte ikusi eta egiten ari nintzenarekin. Proiektu berezia zen bere momentuan eta horrela izaten jarraitzen du. Ez osorik, baina etapa desberdinak ikustea tokatu izan zait gertutik eta oso aberasgarria izan da hori. Diseinu fasetik tailerrean zelularen zati bat muntatu arte hartu dut parte.

“

Danobaten lanean hastearekin batera, nire bizitzako pasio handietako bat denbora faltagatik alde batera utzi behar izan nuen: eskubaloia.

Danobatetik irten eta zelula osoa Alemanian muntatu dugunean ere, bertako muntaia eta instalazioko fase luze batean bertan egon nintzen. Talde-lanaren garrantzia azpimarratu eta harremanak estutzeko balio izan dit. Gaur egun roboten muntaiarekin nabil orain borrokan, eta beraz, esan daiteke egoera desberdinak bizitzea egokitu zaidala orain arte,

“Ingeniaritza ikasketak uztartu ondoren, bost urte eta erdi daramatzat Danobaten lanean, hainbat proiektu eta erronkari aurre eginez.” hasieran komentatu bezala, orotarikoa. Nola hasi zinen eskubaloiarekin?

Zelakoak izan Danobaten?

dira

zure

lehen

urteak

Oso orotarikoak izan dira lehen urteak. Ikasle modura egonda ordutegi desberdinak egitea tokatu izan zait lana eta ikasketak uztartzeko. Horren eraginez, goizez lan egiteak bakarrik edo arratsaldez lan egiteak bakarrik sorrarazten dituen zailtasunak ikusi ditut, hala nola, jendearekin disponibilitate arazoak eta aurreko egunean kontuak nola amaitu diren ez jakitea.

Gehienak bezala, eskola kirolean apuntatu nintzen 8 urte nituela eta kirol desberdinak probatzen genituen bertan, tartean eskubaloia. Osaba eta arreba ere eskubaloian ibili izan dira betidanik eta beraien partidu asko ikusi nituen txikitan. Horri, ondo moldatzen nintzela gehituta, ez nuen zalantzarik izan kirol batean federatzeko garaia iritsi zitzaidanean.

Eneko Goenaga 4

5


ELKARRIZKETA ENEKO GOENAGA

ELKARRIZKETA ENEKO GOENAGA

Zein mailatan jolastera iritsi zara?

Zenbat aldiz jokatu selekzioarekin?

Infantiletan federatu nintzen aurreneko aldiz eta orduz geroztik maila, talde eta txapelketa desberdin ugaritan jokatzea lortu dut. Etapa desberdinetako Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako selekzioekin jokatzea lortu dut, baita Espainiako bigarren mailan 6 urtez jokatzea ere Zarauzko taldearekin. Lorpenik esanguratsuenak hauek dira: • Zarauzko taldearekin jubenil Espainiako 4. postua lortu genuen.

mailan

• Zarauzko senior taldearekin 6 tenporada jokatu Espainiako 2. mailan. Kasu hau nabarmentzekoa da, inor ez baikinen profesional moduan aritu gainontzeko aurkari gehienak ez bezala.

duzu

Espainiako

Egia esan ez dut inoiz kontatu, lagunarteko eta txapelketa asko jokatu ditut zorionez eta ez nuke jakingo zenbat izan diren esaterik. Hala ere, 100 partidutik oso urruti ez naizela egongo esatera ausartuko nintzateke.

“Eskubaloian oso ibilbide oparoa eta maila handia lortu nuen, Gipuzkoako zein Euskadiko selekzioekin txapelketak irabaziz eta Espainiako selekzioarekin nazioartean lehiatuz, jubenil mailako munduko txapeldunorde izateraino iritsiz.”

• Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko txapeldun infantil, kadete eta jubenil mailan. • Euskadiko selekzioarekin txapeldun jubenil mailan.

Espainiako

• Espainiako selekzioarekin txapeldunordean jubenil mailan.

munduko

Zein nazioarteko txapelketa jolastu dituzu? Jolastutako nazioarteko txapelketa guztiak Espainiar selekzioarekin izan dira, 14 urterekin jokatuz aurrenekoa 2012an eta azkena 2019ko Munduko txapelketa izanik, 21 urterekin Junior mailan. Tarte guzti horretan asko bidaiatzea tokatu zait, bai txapelketa amistosoak jokatzeko eta baita Europako eta munduko txapelketetako eta beren klasifikatorioak jokatzeko ere. Txapelketa garrantzitsuenak azken 4 urteetan jokatutako Europako eta munduko txapelketak izan dira, urtero 1 izanik.

Pasadizo dibertigarririk? Ez nuke esango kontatzera noana pasadizo dibertigarria izan zenik, baina pentsatzen jarrita aurrena gogora etorri zaidana 14 urterekin Euskadiko selekzioarekin Espainiar txapelketa jokatzera joan ginenekoa da. Batzuentzako lehenengo aldia zein mota horretako hotel batera joaten ginenak eta ez dut ahaztuko bertako komunera joan eta komun guztia kristalez inguratuta zegoela ikusi izana, efektu optiko itzela eginez.

Espainiar federazioak esleitu zituen hotelak eta guri aterpe zahar batean lo egitea tokatu zitzaigun. Aterpera sartu eta bertatik atera ginenerako ez ziren 4 ordu baino gehiago pasa. Esleitutako aterpea denbora zihoan itxita eta bertako ur-tutu guztiak kutsatuta zeuden, labezomorro eta antzerako intsektuak zeuden bertan,… Kexa guztien eta intoxikazio arin batzuen ondorioz, federazioak ez zuen beste aukerarik eduki gu lekuz mugitzea baino, eta 4 izarreko hotel batera mugitu gintuzten.

Eskubaloi munduarekin lotuta jarraitzen ahal duzu gaur egun?

Ez da erraza Zarautz bezalako herri batean eskubaloi munduarekin lotuta edo gutxienez informatuta ez egotea. Ez naiz urte luzez bezala Hasiera batean aterpeko estantzi sinple eta jan astebururo astebururo hutsik egin gabe kiroldegira arrunt bat izan behar zena, denontzako sekulako gerturatzen, baina gustatzen zait tarteka joatea, festa bilakatu zen 14 urterekin horrelako hotel kirolaz eta bertako giroaz disfrutatzera. Egia esan, batean egonda eta zer esanik ez buffet librea oraindik ere lagun eta ezagun askok jarraitzen edukita! dute eskubaloiaz gozatzen bertan aktiboki. 6

7


ARTIKULUA ASTRO TURISMOA

Abuztuaren 12ko moduko eklipseak astro-turismoa edo eklipse turismoa deritzon fenomenoa ekartzen du.

ARTIKULUA ASTRO TURISMOA

Zientzia eta teknologia zeruaren bila: SpaceX, NASA eta Iberiaren mugimendu estrategikoak.

Egoeraz eta garrantziaz jabetzeko, 2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa gertaera historiko aparta izan zen; izan ere, 1912tik Iberiar Penintsulatik ikusi ahal izan zen lehen eklipse osoa izan zen.

SpaceX

Ia mende bateko itxaronaldia. Gainera, 1912koak, segundo gutxi batzuk baino ez zuen iraun. 2026koak, aldiz, ia bi minutu osoz iraun zuen fase osoan iparraldeko eremuetan, hala nola Luarcan (Asturias).

Parador de Lerma SpaceX-k, Elon Musken aire- eta espazio-industriako enpresak, Lermako (Burgos) Parador osoa erreserbatu zuen, 18 hilabete lehenago, eguzki-eklipse osoa monitorizatu eta behatzeaz arduratuko ziren 140 espezialista eta teknikari inguru hartzeko. Erreserba handi horrek ikusmin handia eta zurrumurru ugari eragin zituen Elon Muskek Burgosko Arlanza eskualdeko herri horretara egin zezakeen bisitari buruz. Gerora, ordea, zurrumurru horiek gezurtatu egin ziren.

NASA El Salvador eliza. Villalibado. Horrelako eklipse bat berriz ikusteko urte bete baino gutxiago itxaron beharko da, 2027ko abuztuaren 2an izango da eta.

SpaceX-k Lerma bereganatu zuen bitartean, NASAk penintsularen ipar-erdialdeko XII. mendeko eliza bat eklipsea monitorizatzeko operazio-gune ofizial bihurtu zuen. Iturria: eklipsea.euskadi.eus eklipsea.euskadi.

Espainian, astro-turismoak aurrekaririk gabeko mailak lortu zituen 2026ko abuztuaren 12an; izan ere, milioika bisitari nazional zein nazioarteko erakarri zituen, eklipse osoa ikusgai zen eremura batez ere.

Penintsulako iparraldeko eta erdialdeko hotel eta landa-ostatuetako erreserbak erabat agortu ziren ekitaldia baino aste batzuk lehenago.

Iberia Valladolid eta Santander artean Aldi berean, Iberiak airelineak hegaldi zientifiko bat egin zuen. Ikerketa zientifikora eta dibulgaziora bideratutako hegaldi berezi bat izan zen. Hegazkina Madrildik aireratu eta 10.000 oineko altueran hegan egin zuen Valladolid eta Santander arteko erabateko iluntasunaren ibilbidean zehar, eklipsearen itzala “jarraitzeko”, zerua garbi eta hodeirik gabe zegoela.

Premium astro-turismoa eta upategiak fenomenoa ere sortu zen. Behaketa-gune Eklipseak turismoan izandako eragina, agintarien ofizialak prestatu ziren, 350 inguru guztira. Ardokalkuluen arabera: 6 milioi pertsona inguru joan turismoak arrakasta berezia izan zuen; Errioxako ziren erabateko iluntasunaren eremura; horietatik, eta Gaztela eta Leongo upategiek dastatzeak eta ia milioi erdi bat atzerriko turistak ziren, gertaera afariak eskaini zituzten, izarrak behatzeko saio horretarako propio Espainiara etorritakoak. gidatuekin batera, eta prezioak pertsonako 405 Honek okupazio maximo bat sortu zuen. euroraino iritsi ziren. 8

9


ARTIKULUA BLUE ORIGIN ETA SPACEX

ARTIKULUA DANOTXOTX! TALDE-KOHESIOAA ETA EUSKARA

Blue Origin eta SpaceX: Ilargia da lehentasun absolutua.

Danotxotx! Taldekohesioa eta euskararen erabilera indartzeko irteera antolatu dugu.

Gaur egun, NASAk tripulatutako ilargiratzea lehenesten du beste espazio-proiektu batzuen gainetik, bizi dugun ilargi-lasterketa berrian Txina gainditzeko helburuarekin.

Aldi berean, badirudi Blue Originek bere ilargiarkitektura bizkortu duela eta serio aztertzen ari dela Blue Moon Mark 1ean oinarritutako tripulatutako ilargi-lurreratze bat garatzea, zuzenean Ilargira jaurti daitekeena.

Aurten ere, bigarren urtez jarraian, Danobateko talde-kohesioa indartzeko eta euskararen erabilera indartzeko asmoz, Saizar sagardotegira irteera antolatu dugu. Abenduaren 11n izango da eta Danobatetik autobusez eguerdian irten eta 19:00ak alderako Danobaten izango gara bueltan. Iaz bezala, bazkal osteko animaziorik ez da faltako. Zita polita dugu abendurako!

Baina Elon Muskentzat (Space-X) Ilargia beti izan da bere Marte helburu agerikotik Jeff Bezosek (Blue Origin) ere Ilargia lehenetsi desbideratze bat. duela dirudi, eta Blue Originek ez ditu gehiago suziri suborbitalak jaurtiko momentuz. Musken Marteko planek Trump presidentearen onespena zutela zirudien, baina babes Zurrumurruek diote NASAk Artemis IV suziria hori galdu zuen bien arteko urruntzearen benetako babes-plan bihurtzeko asmoa duela, ondoren. Azkenean, Musk eta Trumpen SpaceXen HLS suziria prest ez badago edo arteko hurbilketa berriaren ondoren, egoera akats larri bat jasaten badu. Artemis IV hau 2030 ez da berdina. Nolanahi ere, NASAk badaki, inguruan jaurtiko litzateke eta Blue Moon Mark Ilargirako lasterketan “Amerikaren espazio- 1.5 ilargi-lurreratzea erabiliko luke goiko etapa nagusitasuna” bermatu nahi badu, une tripulatu batekin. honetan bere arrautza guztiak SpaceX-en saskian daudela. Beraz, SpaceXen gaineko Baina oraingoz, plan horiek guztiak zurrumurruak presioa handitzen jarraitu du. besterik ez dira. Laster jakingo dugu.

ABENDUAK

11

SAIZAR SAGARDOTEGIAN

10

11


BERDINTASUNA ARTIKULUA BLUE ORIGIN ETA SPACEX BERDINTASUNEKO SAIOAK

BERDINTASUNA ARTIKULUA BLUE ORIGIN ETA SPACEX BERDINTASUNEKO SAIOAK

11 gizonek hartu zuten parte. Hemen parte hartzaileen testigantzak:

“ “ “

GIZONDUZ

Nahiz eta berdintasun arloan aurrerapauso handiak egin diren, oraindik ere, bide luzea daukagu aurretik. Horrelako saioak oso interesgarriak dira ikusten ez ditugun detaileez ohartzeko, ikasteko eta zuzentzeko.

Uztailean Danobaten, aurten ere, gizonezkoek bakarrik parte hartu ahal duten formazio saioa egin zen Gizonduz programako (Emakunde) Mikel Martinekin.

Gizonduz programa oso aberasgarria bezain motza iruditu zitzaidan. Elkartu ginenok garbi daukagu lan asko dagoela egiteko berdintasunaren alde eta giro seguru bat sortzeak gure kezka eta egoera pertsonalak elkarbanatzeko aukera eman zigun, horrek dakarren aberastasunarekin. Hala ere, Danobaten garen gizon kopurutik azaldu ginen kopurura dagoen tarte handiak kezkatzen nau. Gure agendetan horrelako gai garrantzitsu bati tokia egin beharko geniola iruditzen zait.

HELBURUAK

01

Laneko eremuan maskulinitateari eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz hausnartzea.

02

Baina zerbait nabarmentzekotan, esango nizuke parte-hartzaile guztiok nahiko lerrokatuta geunden sentsazioa izan nuela gai honen inguruan. Emakumeek beren “lekua” egin dutela gizartean, eta gaur egungo gazte eta ez horren gazteen artean naturaltasunez onartzen dela hau. Gehiengo handi batek behintzat. Hala eta guztiz ere, eta hau horrela izanda, emakumeei gaur egun egiten zaizkien eraso eta bortxakeria kasu batzuen gogortasunak sekula ikusi ez dugun intentsitate edo krudeltasun maila hartzen ari direla ere aipatzekoa da.

Gero eta gizon gehiago berdintasunaren aldeko agente aktibo izatea sustatzea.

11

PARTEHARTZAILE

EMAKUMEEN KAFE TERTULIA

Ekainean Danobateko emakumeentzat, Emuneko aholkulariek dinamizatutako kafe tertulia antolatu genuen. HELBURUA Informazio gehiago Danon ataixan

eta ahizpatasunetik 01 Ahalduntzetik lanketa egitea.

Berdintasun Batzordea generoberdintasuna@danobat.com 12

13


BERDINTASUNA ARTIKULUA BLUE ORIGIN ETA SPACEX BERDINTASUNEKO SAIOAK

LANGILE BERRIAK UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA

EMAKUMEEN KAFE TERTULIA 24 emakumek hartu zuten parte. Hemen parte hartzaileen testigantzak:

“ “ “

Industria sektore hau oraindik ere neurri handi batean gizonen eremua den arren, gero eta emakume gehiago ari gara gure lekua eta bidea hemen eraikitzen. Ezinbestekoa da denon artean elkarri errespetuz, babesaz eta animoz laguntzen diogun lan giro bat sortzea. Azkenean, eguneroko keinu txikiek egiten dute diferentzia, eta are gehiago taldean eta elkarri lagunduz egiten direnean. Guztion ekarpena eta konpromisoa baina ezinbestekoak dira aurrera bide onetik egin ahal izateko.

Ander Romatet

Asier Olazabal

Gorka Rodriguez

Mikel Rodriguez

Unai Sasiain

Irene Larrañaga

Jose Luis Sanchez

Uxue Garin

Nire ustez saio aberasgarria izan zen. Egunerokotasunean harremanik ez daukagun pertsonekin egoteko aukera eman zigun saioak. Danobateko errealitate desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen, bakoitzaren bizipenak partekatu ziren berdintasun arloan eta beste batzuek ere bizipen horiek dituztela ikusi genuen. Oraindik ere lanean jarraitu behar dugula konturatzeko balio du baina kontziente izatea ez da gutxi eta partekatzeko aukera ematea pauso bat da. Zuk bezala beste pertsona gehiagok egoera berdinak eta sentimendu berdinak izan dituztela ikusteak laguntzen du arazoa ez dagoela zugan ulertzeko. Egoera deseroso batean egin diren komentario edo ekintzetan sakontzeak eta ulertzeak asko laguntzen du. Saio hauek emakume sare bat dagoela nabarmentzen dute eta honek lasaitasuna ematen du. JUBILATUAK UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA

24

PARTEHARTZAILE

Eduardo Arozena 14

15


16


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
2026ko iraileko Txirbil Roboticsetik by Danobatgroup - Issuu