2013ko urtarrila
135 zk.
Grises olatua
hartuta
Izen abizenak
Telf.
Ekainberriko zintzilikari polit hau eskuratu nahi? Moztu taula hau eta gorde ekainera arte.
Hilero argazki honen zatitxo bat argitaratuko dugu d a n b o l i nen. Bere lekuan itsasten joan eta irudi guztia osatutakoan Ekainberriko bulegora eraman.
Zorte on zozketan!
Oharra: zozketa honetan parte hartzeko, 15 urte baino gehiago izan behar dira. Uda ondoren egingo dugu haurrentzako beste zozketa bat.
www.ekainberri.com Telf. 943 868 811
Jakinaren gainean nago egunero ikasten dela zerbait, eta barneratu dut, baita, egoera guztiek dutela ikasketaren bat beregain. Zenbat aldiz eduki ote dugu zaplazteko eder bat emateko gogoa, tristura une batean edota egoera zail baten aurrean, horrelako zerbait esan digunari? Arrazoia izan zezakeela jakin arren, hori entzuteko ez da beti momentu ona izaten; batzuetan besarkada bat (edo bat baino gehiago) behar da lehenago, eta baita ondoren ere. Ez dira, ordea, besarkadak erraz banatzen. (Zuzentzaileak ez du aurreko esaldia markatuko eta nik lixatuko dut). Gauza gutxi banatzen da erraz... Azken aldian gehiago entzuten ditut egoera tristeak, momentu zailak, situazio ekonomiko larriak jendearen ahotan, telebistan, irratian... Giroa zikintzeko moduko hitzak, giro kutsakorra… Errealitatea da eta ezin bizkarra eman, baina hobe genuke energia kopuru berdina jarriko bagenu gertatzen diren egoera positiboetan pentsatzen, norbere bizitza argitzen duen horretan zentratzen eta gozatzen, eta egunerokotasunean indarra emango diguna bilatzen eta pilatzen! Lehen esan bezala, “txarrak” ona ere badakar. Sentitu jendearen elkartasuna, jarrera onak, ingurukoen maitasuna eta egin bidea horrekin. Grisak izan daitezke egun asko, pertsona asko, une asko, bizitza asko, gertaera asko… Baina (portadako) boskoteak giroa koloreztatzeko ahalmena baldin badu… zergatik ez diogu ba argia emango guk gure bizitzari? Urrutira joan berri den lagunari esan dioten bezala esango nioke entzun nahi duenari: hortxe, zauden lekuan eta momentuan, gozatu! Gauza “txikiei”, une “laburrei”, ekintza “xumeei” zentzua bilatzea bizitzako jolasa da. Eta jolastea aske izatea eta sentitzea dela ikasi dut; edo, hobeto esanda, ikasten ari naiz, antzerkian.
M d a n b o l i n EK
aialen Kortadi Iparragirre
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 14 16 18 19
ENTZUN ONARI ETA MARGOTU EGUNEROKOA!
INKESTA
ENBIDOAK
ESPERANTZARA KONDENATUAK
OINAK LURREAN ETA AMETSAK DASTATUZ
DANBOLIN ZULO
L AUITURRIETAKO GARBILEKUA
AUZOETATIK
IRAETA
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. ZEINEK ESAN BEHAR ZIDAN NIRI… ixo, herritar eta adiskideok. A ze lana ipini didan Arantxak! Hitzez kontatzea erraza da, baina idaztea… eta euskaraz… Ze demontre! Norbaitek zuzenduko ditu nire akatsak. danbolinek merezi du ho-
Ka rrenbeste!
Arantxari erantzunez, aurrena amama izatearena. Besteak ikusita, imajinatzen nuen, gutxi gorabehera, zer izango zen, baina, orain, bizi eta sentitu egiten dut, eta hobeto ulertzen dut txora-txora eginda egotea zer den. Opari zoragarria!! Ondoren, kirol kontua. Arantxak dioenez, inoiz ez da berandu. Bestela, galdetu niri. Gimnasia, igeri egitea eta paseoan ibiltzea aspalditik egiten ditudan gauzak dira, baina mendi asunto hau berria da niretzat. Gaztetan ibiltzen nintzen pixka bat, baina, hura alde batera utzita, zeinek esan behar zidan niri azkeneko lau urtetan egindakoak egiteko gai izango nintzela? Nolabait hutsunea edo bakardadea bete nahian, seme-alabekin hasi nintzen mendira joaten, eta, gero, baliente-baliente, Agiro mendi taldekoekin. Zenbat GR, zeharkaldi, gailur, paraje eder… eta onena, lagunarte bikaina. Asko zor diet! Niri mendiak bizipoz izugarria eman dit. Bitxikeria bezala: etxekoekin 3.032 metroko Petit Vignemale gailurra (Pirinioak, Frantzia) egin nuen 2009an, eta, duela bi urte eta erdi edo, beste hiru lagunekin “Carros de Foc” (Katalunia). Sentitutakoa ezin da hitzez adierazi. Jabetzen naiz urteak aurrera doazela eta pixkanaka uzten ere hasi beharko dudala, baina, badaezpada, aurten ere federatu egin naiz mendian. Konformatzen naiz Santa Engraziara joateko gai izanda. Sarri-sarri joaten naiz; toki paregabea da. Gertu dago, bista zoragarriak ditu, eta indarberrituta etortzen naiz. Zer gehiago eskatuko dut? Eta, bestela, Pellok dioen bezala, “atsobuelta” egingo dut. Txarra al da? Lehengo urtean, Santiago bidea ere egin nuen neuk bakarrik. Ez dakit nondik atera nituen egunean horrenbeste kilometro bakar-bakarrik egiteko indarra eta kemena. Baina zoragarri sentitu nintzen. Oraindik gogoan ditut egunsenti zoragarria haiek. Esperientzia mundiala! Santiago bideaz ari naizenez, Inma Odriozolari pasatu nahi nioke enbidoa. Bukatu al zenuen? Zein zati gustatu zitzaizun gehien?
M
ariaxun Alberdi
Zure etxean nork egiten ditu etxeko lanak? nik pentsatzen dinat gurean ere neskak gehiago egiten duela %60 eta %40 edo. Komunak eta horrelakoak gehiago Maiderrek, nik birziklapena eta kontu horiek, erosketak eta ohea eta erdibana, plantxa eta horrelakoak ere gehiago berak, kotxea eta nik…
38 urte
Mikel Aramendi
Nik, ni bakarrik nago orain eta. Baina lehen ere antzera zen. Beraiek bakoitzak bere etxean egingo dute. Eukeniri bazkaria eta afaria nik prestatzen dizkiot oraindik.
66 urte
Karmina Peña
5 Nire amak egiten ditu normalean. Den dena ez, egin ezin dituen lanak nik egiten ditut, arropa eseki, eskailerak garbitu eta horrelakoak, baina gehiengoa berak; sukaldeko lanak, arropa garbitu…
55 urte
Jon Alberdi
Gehiengoa amak. Aitak lan batzuk egiten diBiok egiten tu, afaria eta koditugu erdibana. munak eta… baiGutxi gora be- na bestela gehiehera banatuta na amak. Eta guk ditugu, bazkaba… gure gela riak eta eroske- txukundu eta tak eta nik egi- mahaia jarri eta ten ditut eta be- bazkal ondoren rak gehiago ba mahaia jaso garbiketak eta eta… horrelakoak.
69 urte
Kepa Zabalegi
16 urte
Aizpea Aristi
Gure amak egiten du gehien eta bestela nik. Gizonak ere erosketak eta umeak zaindu eta taladro kontuak eta gizon lanak egiten ditu. Alabak ere dexente eta semeak ere inkargu batzuk eta egiten ditu.
42 urte
Gotzone Arriaga
AMETSAK, AMETS?
U
RTEZAHARRETAKO tradizioari jarraituz, hamabigarren mahatsa irenstearekin batera (gutxik lortzen duten arren), hau da, urteari hasiera ematen zaion une horretan bertan, hasten gara barneraturik daukagun joera bat nahiko ohikoa den lez azaleratzen. Ez natzaizue mintzo inongo bitxikeria batez, soilik guztiok egiten ditugun amets utopikoez. Noizbait guztiok pentsatu izan dugu urtearen hasiera arraro horretan urte paregabea, izugarria, hobezina… izango dugula. Baina gaur egungo errealitateari erreparatuz, eta gazte naizen aldetik, etorkizuna beltz ikustetik kolore barik ikustera pasatu naiz, soilik ilun. Eta horregatik diot amets utopikoena. Badakit agian zaila dela, eta niri ere kosta egiten zait konformismora hurbildutako edota eskuratzeko errazagoak diren ametsak izatea. Baina, azken finean, oraingoz besterik ez dagoela iruditzen zait. Hari horri jarraituz, uler daitezke nire ikuspegi ilunaren arrazoien nondik norakoak. Arestian aipatu dudan bezala, gaur egun pairatzen dugun egoera malkartsu honek toki guztietan izan du ukituren bat (hezkuntzan, kulturan… Ez naiz hasiko guztiak aipatzen, enbidoa hemen bukatzerik ez dut nahi eta). Ezbairik gabe, bizi zein lan esparru batzuetan besteetan baino gehiago, baina gutxienez denek izan dute aukera orainaldi gordin honetaz jabetzeko, nahiz eta zuzen-zuzenean ez eragin. Eta ausartzen naiz esatera badagoela salbuespenen bat ere, ukiturik jasan ez eta besteon sufrimenduak barrea eragiten dion masa molekularren bat. Ene ikuspegi ezkor honen sustraiek badute zeresanik. Munduan zehar pairatzen denaren kontziente gara, baina, tamalez, ez diogu ematen garrantzi handirik. Zer ederra den ezjakintasunean eta inozentzian bizitzea! Baina bizitzaren subjektuak aldatu egiten dira, eta ustekabean arazoa guri egokitzen zaigunean, iraganari zeharka eta ahalik eta isilen so egiten diogu. Eta orduan ohartzen gara amets utopikoek ez dutela fruiturik ereiten. Horren urrun zegoena, hain gertu dugula sentitzen. Erabat zinikoa da norbaitek esatea inoiz ez duela ametsik egin. Egun, ordua eta mementoa ez den arren, iritsiko da amets utopikoen zirrarazko unea. Betiere jakinik ametsa egi bilakatzea ez dela soilik amestea, baizik eta amets horren alde borrokatzea.
E
nbido 2. Mikel Ibarguren
esperantzara
kondenatuak ZESTOAKO
LANGABETUAK URTEZ UR TE
196
194
2010
2011
211
227
154
112
111
2006
2007
119
2008
2009
L
2012
2013
iburutegia lekuz aldatu zela denbora pixka bat pasa da eta, ziur, askok ahaztua dutela udaletxeko gela hura. Urteetan zestoarren irakur zaletasuna ase duen aretoan, orain Gizarte Zerbitzuen bulegoak daude. Bertan, herriko gizarte arazoei aurre egiten saiatzen dira, are gehiago orain, krisia dela-eta beharrak areagotu egin diren honetan. Nortzuk egiten duten han lan, zein diren beraien funtzioak eta zertan lagun gaitzaketen jakin nahi izan dugu; gaur egungo arazo eta behar larrienak zeintzuk diren eta etorkizunean zer gerta daitekeen ere argitzen saiatu gara.
Udaletxeko bigarren solairuan elkartu gara Izaskun Serna eta Leire Abanzabalegirekin. Izaskun, gizarte langilea, eta administrazio lanez arduratzen den Marian Larrea, udal langileak dira. Leire Abanzabalegik, ordea, Izaskun Sernak argitu digunez, “Fundación Fondo Formación enpresarekin egindako hitzarmen bati esker egiten du lan udalean, eta bere zeregina da gizarteratzea errazteko hainbat baliabide martxan jartzea”. Eusko Jaurlaritzari eskatutako dirulaguntza bati esker finantzatzen da, baina laguntzak behera egin du, eta hemendik aurrera, udalera egunero joan beharrean astean hiru egunetan joango da (astearte, ostegun eta ostiraletan, seguruenik). Abanzabalegik berak argitu dizkigu bere zereginak: “Nire ardura nagusia da jendeari lana bilatzen laguntzea: lan eskaintzak bilatuz, curriculumak egiten lagunduz, pertsona bakoitzarentzat zein izan daitekeen lan eskaintza egokiena aztertzen lagunduz, enpresen zerrendak emanez, ikastaroei buruzko informazioa bilduz… Sindikatu, ETT [aldi baterako lan-enpresa] eta enpresen helbideak biltzen dituen gida bat osatu dut eta datu guzti horiek udaleko web gunean daude”. Herri txikia izanik, denetik egiten duela dio. Etxebide programaren inguruko argibideak edo etorkinekin harreman zuzena ere izaten du, immigrazio teknikaririk ez dago-eta udalean. Bulegoko ateak edonorentzat irekiak dituztela argi utzi nahi dute hasieratik: “Jendea etorri eta inor ez badago pasa eta eseri egiten da”, dio Abanzabalegik. Beti ez da posible izaten, ordea, jendeari behar duen arreta ematea eta ordua eskatzea gomendagarria dela diote. Gizarte zerbitzuetako laguntza jasotzeko eskatzen den baldintza bakarra erroldatuta egotea da, baina Sernak argi utzi izan nahi du guztiei laguntzen zaiela:
7 E ZKERRETIK
“Ez dugu laguntza ekonomikoa bakarrik ematen, orientazioa ere eskaintzen dugu” “Erroldaturik ez daudenak jasotzen ditugu, eta beste bide batzuetara bideratu behar ditugu; ez da inor lagundu gabe gelditzen”.
Onuradun anitzak Azken urteetan gizarte zerbitzuen erabiltzaileen kopuruak gora egin badu ere, zaila da zehaztea onuradun talde nagusia zein den: “Lehen udalak kudeatzen zituen diru-laguntzak baina 2012. urtetik aurrera Lanbide arduratzen da horretaz. Hori dela-eta neurri batean informazioa galdu egin dugu”. Lanbidek zerrendak bidaltzen dizkio udalari baina “ez dago onura-
E S K U I N E R A,
MA R I A N L A R R E A, IZ A S K U N S E R N A
ETA
LEI RE ABANZABALEGI
dun prototipo bat” Abanzabalegiren esanetan. Pentsioarekin arazoak izan eta hilaren bukaerara larri iristen den jende nagusia, bananduak, emakumezkoak edo bikote gazteak… denetarik dago laguntza jasotzen dutenena artean. “Adinari dagokionez, egia da hogeita hamar eta berrogeita hamar urte bitarteko jendea dela nagusiki, baina horiez aparte ez nintzateke ausartuko talde bat bestearen aurretik jartzera”, baieztatzen du Sernak. Deigarria da erabiltzaile aniztasuna azpimarratzea. Azkenaldian, atzerritarrei laguntza gehiago ematen ote zaien zaZ E S T O A K O G I Z A R T E- Z E N T R O E N E R A B I L E R A ( 2 0 1 2 ) baldu da gizartean ZERBITZUA ERABILERA EDUKIERA SA N JO AN ZAHARREN EGOITZA 3 6 PLAZA 3 6 PLAZA baina hori ez omen EGUNEKO ZENTROA 1 2 PLAZA 1 5 PLAZA da egia: “Modu senE TXEBIZITZA TUTELATUAK 4 P L A Z A 4 E T X E B I Z I T Z A ( 8 P L A Z A) doan hori guztiz E TXEZ ETXEKO LAGUNTZA 3 8 FAMILIA 3 5 - 4 0 FAMILIA L ARRIALDIETARAKO ETXEA FAMILIA 1 ETXEBIZITZA 1 okerra dela esan behar dut”, azpimarratzen du Sernak. Abanzabalegik argi utzi nahi izan du hori zurrumurru bat besterik ez dela eta laguntzak jasotzerakoan jatorriaren araberako “inolako abantailarik ez dagoela” dio. Baldintzak betetzen dituen edonork jaso dezake laguntza, baina egia da “etorkinen egoera pertsonalak gehiago bultza ditzakeela gizarte zerbitzuetara. Guri askotan familiak laguntzen digu edo beste era batera moldatzen gara; erabaki pertsonala da”. Bertakoek gizarte zerbitzuetara jotzeko lotsa ere izan dezaketela uste dute biek eta, etorkinen kasuan berriz, laguntza lortzeko beste biderik ez dutela izaten kasu askotan: “Datu guztien arabera, etorkinak ez dira laguntzen gehiengoa jasotzen dutenak, ezta gutxiago ere”. Zestoan laguntza jasotzen dutenen %17a bakarrik da etorkina. Etorkinek, bertakoek ez bezala, ez dute gizarte zerbitzuetara informazio bila joateko beldurrik, eta muga hori gainditzea baliteke ez izatea erraza. Abanzabalegiren ustetan, askotan jendeak gizarte zerbitzuak pobreziarekin lotzen dituelako izan liteke: “Baliteke jendeak pentsatzea, oso egoera txarrean egon behar duzula gizarte zerbitzuetara jotzeko eta hori ez da horrela. Ematen dugun laguntza ez da ekonomikoa bakarrik, orientazioa ere ematen dugu”. Herri txikia izanik “jendeak zer esango duenaren” beldurra gainditzea beharrezkoa da.
···
···
Mendekotasuna eta arazo ekonomikoak Gizarte zerbitzuek jasotzen dituzten eskaerak bi multzo nagusitan bereizten ditu Sernak: “Eskaeren gehiengo handi bat mendekotasunagatik izaten da, eta bigarren arrazoia ekonomikoa. Gero eta jende edadetu gehiago dagoenez, osasun eta mendekotasun arazoak areagotu egin dira azken urteetan. Bigarren talde batean arazo ekonomikoak daude. Lanbideren laguntzak edo udalak larrialditarako izaten dituenak daude kasu horietarako”.
LAGUNTZA LAGUNTZA
EKONOMIKOAREN BILAKAERA
MOTA
(2010-2012)
DI RU S ARRERAK B ERMATZEKO E RRENTA ( G U T X I E N E K O D I R U- S A R R E R A R I K E Z D U E N A R E N T Z A T O S A G A R R I A) L A R R I A L D I K O D I R U- L A G U N T Z A ( P U N T U A L A, Z E N B A T F A M I L I A R I E M A T E N Z A I O) J A N A R I A ( Z E N B A T F A M I L I A R I B A N A T Z E N Z A I O) D I R U- S A R R E R E N B E R M E R A K O L A G U N T Z A
Azken hori, ordea, premiazko behar zehatzei aurre egiteko izaten da, adibidez familia batek hilabete bateko alokairua ordaindu ezin duelako edo antzeko arrazoiren batengatik. Mendekotasunari dagokionez, azken urteetan laguntza eskaerak gora egin dute. Eguneko zentrorako, egoitzarako eta etxez-etxeko laguntza eskaerak bikoiztu edo kasu batzuetan hirukoiztu ere egin direla azpimarratu digute. Horri guztiari aurre egiteko, azken urteetan aurrekontuak “beti gora” egin duela nabarmentzen du Sernak. Beste erakunde batzuk diru kopurua murriztu duten bitartean, Zestoako Udalak sentsibilitate handia erakutsi eta beharrei aurre egiteko borondatea azaldu duela dio Sernak. Hori bai, krisia dela-eta, azken urte hauetako joera aurrekontua mantentzearena izan da eta ahal izan den kasuetan gora egitearena. Onartutako azken aurrekontuetan, 380.000 euro bideratu ziren gizarte zerbitzuetako beharretara. Beti ere pertsonal gastuak, alegia, soldatak, albo batera utzita.
Irtenbide berriak Udalak nahi adina ikastaro antolatzeko aukerarik ez duenez, Abanzabalegik denbora bankua delako sistema martxan jartzeko asmoa agertu du. Gauzak, ordea, ez doaz nahi bezain azkar: “Denbora bankuaren ideia hor dago baina jendearen erantzunaren zain gaude. Lanbideko ikastaroetan, zerrendak lehenengo egunetan betetzen dira. Langabezian dagoen jende horri zer eskaini pentsatzen ari ginela bururatu zitzaigun denbora bankuarena”. Jendearen proposamenak eta ideiak behar dira: ikastaroetan maisu eta ikasle papera egingo duen jendea falta da orain. Udala edozein ideia eztabaidatzeko prest dagoela argi utzi nahi dute biek ere. Denbora bankuarena, ordea, ez da ideia bakarra izan eta pasa den abenduan jostailu eta arropa bilketak egin dira. Bilketa Gazteria sailarekin elkarlanean egin da eta erantzuna oso ona izan duela diote. Arroparen beharra jostailuena baino handiagoa zuela ohartu dira: “Bildu den arroparen gehiengoa ume txikiena izan da eta ume handiagoak dituztenentzat faltan izan zaigu”, azaltzen du Abanzabalegik. Oraingoan arropak prestazio sozialak jasotzen dituzten herriko 24 familien artean banatu dira eta eman aurretik
2010
52
22 0 0
2011
2012
20
23
60 0 0
73 8 4
beraiekin hitz egin da gai delikatua delako. Jendea oso pozik agertu da. Hurrengo urteetarako hobekuntzak ere badituzte buruan: “Deialdia ez da nahiko garaiz egin, agian, eta datorren urteetan lehenago eta modu zabalagoan egin nahiko genuke. Horrez gain, adin guztietarako arropa ere eskatu daiteke, helduentzat ere bai…”. Asmo horiek guztiak aurrera eramateko, ordea, boluntario talde bat faltan botatzen dugu: “Jostailu bilketa Gazteria sailetik antolatu zen baina gero banaketa guk egin genuen eta gustatuko litzaiguke taldetxo bat izatea ekintza puntual horietan laguntzeko”. Talde handia izan beharrik ez dago, eta parte hartzea bakoitzak dituen aukeren araberakoa izan daiteke: “Inongo loturarik gabe, bakoitzak ahal duen neurrian emango du laguntza”, dio Sernak. Hilabetean behin beharra duten etxeetan janaria ere banatzen da, baina Zumaiako boluntarioekin eskaintzen da zerbitzua Zestoan. “Azpeitian eta Zumaian banaketa egiteko boluntario taldeak daude baina guk ezin dugu egin talderik ez baitago”, azaltzen du Sernak.
U
rko Canseco
9 Joxe Agirre
‘Oranda’ gogoan
Joan zaigu Joxe ere, bertsozaleen artean hutsune galanta utziz. Zorrotza zen bertsotan, zorrotza eta bizia, adarjotzailea eta zuzena. Errima aberatsak ibili zalea, ez zen pentsatzen denbora asko hartzen zuenetakoa, laster erantzuten zuen ondotik. Etorran ezagutu nuen nik Joxe. Amabirjinetan etortzen ziren bazkaltzera urtero andrea eta biak umeekin, ni mutil-koskorra nintzela. Nire aitita eta Joxeren aita lehengusu propioak ziren eta hortik zetorren harremana. Amama zenak esanda dakit, Joxeren aita eta ama mandoan etortzen zirela Orandatik Etorrara, bazkaltzera urtean behin, Mugetatik Ondarbason barrena. Gogoratzen naiz nola gure anaia Joni kafe-hondarreko azukrea gustatzen zitzaiola umetan eta nola Joxek bazkalondo batean pattarra bota zion kafe kikarara. Ez zitzaion asko gustatu Joni pattarra eta ez dut uste gehiago kafe-hondarrik probatu zuenik.
1999 – 2 – 21 GURE TXOKOA ELKARTEAK 50 URTE BERTSOLARIAK: J. LIZASO ETA J. AGIRRE J. AGIRRE Bakoitzak berea da eman beharrekua, Lizaso etzera zu jenio txarrekua; nik ondo ezagutzen det aldamenekua, zakar punttua baina bihotz onekua (bis) J. LIZASO Zergatik ari zera Lizasoi zirriska, nire makaldutzen naiz aldian aldizka; egia esango det ta nahi det arrixka, ni trumoi zahar bat naiz ta hau berriz tximista (bis) J. AGIRRE Bat bestean onduan Izateia horrere, Hori entzunda ez naiz Ni jarri aserre; Bat ez balitz bestea Ez litzake ezerre, Tximista baino ez det Oraindik inor erre (bis) J. LIZASO Hau aserretzen danian Jartzen da indartsu, Ta pospolorik gabe Hartutzen baidu du; Azkenik pentsatzen det Gu biok igualtsu, Bainan jenio ederra Zeurekin ez dezu (bis)
Gerora, Lasaon Sanmartinetan izan nuen Joxerekin kantatzeko aukera. Urduri joan nintzen, baina bertsotan hastearekin bat lasaitu nintzen. Ederki laguntzen zuen Joxek aldamenetik, bizi-bizi, gaiaren haririk eten gabe. Baserri kontuan aritu ginen, besteak beste, eta ni bezalako morroirik ez zuela hartuko ere bota zidan, je, je. Beti gogoratuko naiz zurekin, Aizbakarretik Orandara begiratzean. AGUR JOXE
O
skar Alberdi
J. AGIRRE Ezen falta gaberik Ez baida izaten, Ni ona nahizenikan Neuk ez det esaten; Gu berriketan eta Zuek formal entzuten, Ez dakizute zenbat Poztutzen gaituzuten (bis)
XABIER UNANUEK
EKARRITAKO ARGAZKI ETA BERTSOAK
J
ardunian
oinak lurrean eta
ametsak dastatuz
Boskotea da, aspalditik dabiltza musika munduan, erritmoa odolean daramate, pop alternatiboa egiten dute, nahiz eta indie mugimenduan sailkatzen dituzten, zestoarrak dira… Baina zeini inporta zaio hori guztia? Ezer gutxi falta zitzaion Griseseko kide bakoitzari saltsa perfektua eta indarrez betea osatzeko: bostak bat izatea, besterik ez. Muturra sartu dugu haienean, eta urte borobila definitu dutenaren ingurukoaz kontatu digute; hori bai inporta zaigula. Sintetizadore eta gitarren nahasketa zaleak, mezu positibo eta kantu dantzagarriak gustuko eta melodia perfektua lortzea obsesio izanik, bazterrak koloreztatzeko asmoz datoz grisestarrak. Amets batean daudela aitortu, eta beste batzuetara bideratzeko gogoz daude beren disko berriarekin: No se alarme señora, soy soviético. Plazera da egi bihurtutako ametsez jardutea! Trantsizio batzuk eta gero, 2009an osatu zenuten gaur egun Grises dena. Esfortzu askoren ondorioz, zuen lekua bilatu duzue. Etxetik gertu ez ezik, Espainiara saltoa ere egin duzue. Nolakoa izan da erakusleihoa handitzearen sentsazioa? EÑAUT: Emozionantea da astebururo furgoneta hartu eta hor zehar ibiltzea. Leku piloa ezagutzen dira, eta hunkigarria da edozein lekutara joan eta jendea gure abestiak abesten ikustea.
Zuen letrak positibismoa, bizitzeko gogoa, aurrera egiteko gogoa, indarra… adierazten dute. Teoria praktikan jartzen duten horietakoak al zarete? EÑAUT: Saiatzen gara; ez da erreza askotan, baina beharrezkoa da bizitza itxaropenarekin hartzea, barruan ametsez beteta gaude oraindik, eta horrek ematen gaitu abesti positiboak egitera. Zuei buruz gero eta gehiago idazten da aldizkarietan, periodikoetan, webguneetan. Zein kritika duzue gogoan? ALEJO: Oso ederra da jendeak idazten dituen loreak irakurtzea. Poza ematen du betidanik entzun izan ditugun irratsaioetan edo irakurri izan ditugun aldizkari, blog-etan eta abarretan gutaz hitz egiteak. El Hombre Boligrafo diskoa atera zenean, oso onak izan ziren kritika guztiak. Garai emozionantea izan zen guretzat, hori guztia irakurtzen hasi ginenean. Lan asko egin dugu, eta disko horrekin zerbait lortzen ari ginela sentitu genuen une hartan.
Harrapatu al zaituzte zuen kanturen batek espero ez zenuten lekuan? Taberna batean, denda batean, autobusean…? ALEJO: Bai, egun batean Eñaut eta biok Bartzelonako Razzmatazz diskotekara joan ginen kontzertu bat ikustera, eta, bat-batean, gure abesti bat jarri zuten. Jendea kantatzen hasi zen; harrituta geratu ginen. “Hau benetan ari al da pasatzen?”. Sentsazio kuriosoa izan zen, ederra benetan. Jakin dugu festibal baterako baieztapena izan duzuela duela egun gutxi. Nola jaso duzue notizia? ANTONIO: Oso notizia ona izan da. Urtarrilean gaude, eta, dagoeneko, udako festibalekin tratua egitea oso seinale ona da taldearentzat. Non sortzen dira zuen kantuak? Noiz egoten zarete horretara irekiagoak? Kontzertuko adrenalina ostean, entseguetan… AMANCAY: Entsegu lokalean sortzen dira normalean; entseatzeko gogorik ez dugunean, askotan. Aspertuta, instrumentuak aldatzen ditugu, edo edozer gauza jotzen hasten gara, eta hor sortzen dira ideiarik onenak. Zerbait gustatuz gero, estudioan grabatzen dugu, eta orduan hasten gara bueltak ematen.
1
Zerk molestatu izan zaituzte? RAUL: Beti dago norbait kritikatu beharrean iraindu egiten duena, eta horrek min egiten du; jendeak ez du ulertzen zenbat lan dagoen kanta baten atzean. Oso gutxitan, baina jendeak errespetua galtzen du zerbait gustatzen ez zaionean. Ez bazaizu gustatzen, ez entzun eta kito.
1
Esaiguzue kontzertua daukazuen egun bat nolakoa den. EÑAUT: Ba goizean jaiki, maleta ireki, zer sartu pentsatu, lokalera joan, furgoneta kargatu eta bidaiatzera. Lekura iritsitakoan, soinu proba izaten dugu, dena prest utzi, eta hotelera abiatzen gara. Afaldu ostean, taulara igo, eta daukagun guztia ematen dugu. Ondoren, dena jaso, eta, batzuetan, parrandatxoren bat ere egiten dugu; nahi baino gehiagotan, egia esan. Ilusio handiena egin dizuen taula bat? RAUL: Festibalek beti ematen dute ilusio handia: jende asko egoten da, eta oso giro polita sortzen da. Lehenengo festibalak emozio handiarekin hartu genituen; inoiz ez dugu ahaztuko Tremendo Pop-en [Monzón, Huesca] eman genuen kontzertua. Pixkanaka, ohitu egiten zara gauza hauetara, baina beti joaten gara ilusio handiz edozein festibaletan jotzera. Nola daramazue “carretera y manta”? EÑAUT: Ondo. Oso ondo moldatzen gara geure artean, eta bidaiak nahiko entretenigarriak izaten dira. Gainera, orain, Internetekin, edozer gauza ikus daiteke, eta umorezko bakarrizketek edo pelikulek erraztu egiten dute bidaia. Bueltako bidaiak beti izaten dira gogorragoak, nekea nabaria denean.
«Barruan ametsez beteta gaude oraindik, eta horrek ematen gaitu abesti positiboak egitera» El hombre boligrafo zuen lagun maitatuenetako bat bihurtuko zen! EÑAUT: Disko horrekin, jendea taldearekiko interesa azaltzen hasi zen. Bi diskoetxek deitu ziguten, eta gustukoenarekin sinatzeko aukera izan genuen. Pixkanaka, kontzertuak ateratzen joan ziren, festibalak, eszenatoki handiak, jendea gure abestiak kantatzen… Zoragarria izan da. Amets bat egi bihurtu zitzaigun, beti izango da gure kuttuna. Aurreko urtean, sari batzuk irabazi zituen zuen lanak, ezta? AMANCAY: Bai. Leku askotan, urteko diskorik onenaren saria eman ziguten. Baita “artista berri onena”ren saria ere. Ederra da egindako lanarekin horrelako emaitzak ikustea.
Zer musika izaten duzue lagun bidaietan? ANTONIO: Musika oso gutxi entzuten dugu bidaiatzen. Normalean, bukaera aldera jartzen dugu, eta Alejo izaten da jartzen lehena. Nahiago izaten dugu hitz egiten edo aldizkari bat irakurtzen joan. Gure furgonetak soinu ekipo oso txarra du, eta ez da oso atsegina han musika entzutea.
···
···
Festibaletara iritsi zarete. Nola bizitzen da jendetza dabilen gunean taulara igotzea? AMANCAY: Sentsazio ederra da. Festa giro ederra sortzen da, eta jende gehiagorengana iristeko aukera paregabea izaten da. Txundigarria da gero eta jende gehiago ikustea abesten eta dantzan; zoriontsu gara une horretan. Aurten, dagoeneko, bizpahiru festibal garrantzitsu adostuta dauzkagu, eta oso gustura gaude.
«Musikaz bizitzearen ametsa gero eta hurbilago ikusten dugu»
Zuen kontzertuak sutsuak dira, energia hutsa, gozamen gorena. Barruan daukazuen dena ematen duzuela ageri da. ALEJO: Bai, asko gozatzen dugu, eta hori transmititzen saiatzen gara. Kontzertu indartsuak prestatzen ditugu, eta oso obsesiboak gara soinuarekin. Denak perfektu egon behar du mundu osoak gozatzeko. Bukatzeko gogoa izan duzuen kontzerturik? Jende gutxi egoteagatik, giro eskasagatik, soinu txarra dela eta, argia, zuen arteko zerbait… EÑAUT: Lehenengo aldiz Galiziara joan ginenekoa ez ahazteko modukoa da. Oso gaizki pasatu genuen. Ekipo oso txarra zegoen, eta asko sufritu genuen kontzertu horretan. Denok amorratuta ibili ginen, eta oso bidaia gogorra izan zen. Asko ikastea tokatu zitzaigun esperientzia horretatik. Aspaldian ez dugu bizi izan horrelako egoerarik. Eskerrak!! Kontzertuetako soinu kalitateak haserretzen al zaituzte? ANTONIO: Hasieran, ia beti, ekipo txarrak zeuden, eta oso gogorrak egiten zitzaizkigun soinu probak. Pixkanaka, gero eta eszenatoki hobeetara iritsi gara, eta, azkenaldian, zorte ona izan dugu alde horretatik. Soinua ia beti oso ona da, eta oso gustura gaude gure teknikariaren lanarekin.
Nongo publikoa aukeratuko zenukete, bat aukeratzekotan? AMANCAY: Beti izan dugu oso harrera ona Huescan. Publikoak asko ematen du gure kontzertuetan. Leoneko publikoa ere ez da atzean geratzen! Hala ere, esan beharra dago azkenaldian jo izan dugun ia leku guztietan hasi dela mundu osoa dantzan; beraz, ez gaude kexatzeko moduan. Ondo zaintzen gaituzte! Anekdotaren bat? Kontzertuan, jarraitzaileak, instrumentuekin zerbait, bidaian, aretoko arduradunarekin… RAUL: Ba Huescara jotzera joan ginen bigarren aldian, kontzertu ostean Antonio hotelera bueltatu zen, eta hotela nahiko misteriotsua zen. Hango arduraduna oso tipo arraroa iruditu zitzaigun arratsaldean. Antonio hotelera iritsi zenean, bere logelako giltza eskatu, eta arduradunak ez zuen topatzen, eta halako zerbait esan omen zuen “si tu estás aquí y la llave no, ¿a quién le he dejado entrar a tu habitación?”. Biak joan omen ziren logelara, atea zabaldu, eta tipo bat aurkitu zuten Antonioren ohean lotan, bere gauzen artean. Han zegoenari logelaz aldatzeko eskatu, eta hark erdilotan eta harrituta, “¿Ahora?”. Maletak hartu, eta beste norabait bidali zuen. Hotelera iritsi nintzenean, Antonio ohetik kanpo lotan aurkitu nuen, eta istorioa kontatu zidanean parrez lehertzen egon ginen. Zer amets ikusten duzue errealitatetik gertu? EÑAUT: Musikaz bizitzearena gero eta hurbilago ikusten dugu. Garai zaila da orain, krisi sozialaz gain krisi musikala ere badagoelako, baina gauzak ondo doaz, eta zeinek daki urte gutxi batzuetan nora eramango gaituen Grisesek. Zer eskatzen diozue urteari, diskoari, jendeari… musikari dagokionez? AMANCAY: Lehendabizi, jendeari disko berria gustatzea, eta, ondoren, kontzertu asko ateratzea. Aurreko urtean 90 bat jo bagenituen… ea orain bikoitza den! [Kar, kar!] Nolakoa izan da diskoaren grabaketa? Noiz, norekin, non grabatu duzue? AMANCAY: Diskoa abuztuan hasi ginen grabatzen Eñauten estudioan [Gaztain Estudioak]. Lan luzea izan da, baina gustura egon gara Zestoan grabatzen, gauzak pixkanaka egiten, abestiei buelta asko ematen, eta buruan genuen emaitza lortu dugu.
ZOR TZI ABESTIKO MAKE TA
2009
E L H O M B RE BO LIG RAF O
3
1
Zeren arabera aukeratzen duzue grabaketa unea noiz den? EÑAUT:: Urte eta erdi inguru pasatutakoan, diskoa zahartzen ari dela antzematen da, eta jendeak zerbait gehiago eskatzen du. Diskoetxea ere hasten da galdetzen ea nola doazen abesti berriak. Nabaritu egiten da disko berri bat egiteko unea dela. Ez genuen nahi asko gelditu, eta ia jotzen ari ginen bitartean grabatu dugu. Gaur egun, denbora askoan geldirik egonez gero, jendea ahaztu egiten da zurekin. Disko berria atera duzue dagoeneko. Kontaiguzue nondik nora jarri diozuen izen… hori!
RAUL:: Izen bila ari ginen, eta, egun batean, gure argazkilariak, Josu Torrealdayk, Eñauti deitu zion. Kontatu zion asko ari zela irakurtzen Yuri Gagarinen inguruan. Yuri errusiar kosmonauta bat izan zen, eta espaziora bidaiatzera irten zen lehenengo gizakia da. Espaziotik bueltan, bere espazio ontzia suntsitzen hasi omen zen, eta salto egin zuen paraxut batean; eremu zabal batera erori, eta, han, andre bat eta ume bat aurkitu zituen. Andreak, ikusten ari zena ezin sinetsita, galdetu omen zion, “Espaziotik al zatoz?”, eta berak erantzun “Bai, noski. Baina ez beldurtu, andre; sobietarra naiz”. Asko gustatu zitzaigun anekdota hori, eta esaldi hori jartzea erabaki genuen diskoaren titulu gisa: No se alarme señora, soy soviético.
Zenbat denbora eman dizue grabaketak? ALEJO: Hiru edo lau hilabetetan egin dugu lana, baina ez gara egunero jardun; pixkanaka grabatu dugu, eta eten handiak egin ditugu grabaketan, Eñaut estudioan beste lan batzuk grabatzen ere ibili baita.
Zer iritzi duzue zuen diskoari buruz? Gustura gelditu al zarete? ANTONIO: Bai, gu oso gustura gaude. Hala ere, sentsazio arraroa dugu: bigarren diskoa da, eta ez dakigu jendeari lehena bezainbeste gustatuko zaion. jakin-minarekin gaude, baina laster jakingo dugu. Gure ustez, aurrekoa baino askoz biribilagoa da, baina ikusi egin behar jendea gurekin bat ote datorren. Taldeko boskoteaz gain, jende askok hartu al du parte? Diseinua, kolaborazioak… EÑAUT:: Bai, ibili dira beste zestoar batzuk ere saltsan. Manu Rodriguezek koro batzuk grabatu ditu abesti batzuetan; Gaskon Etxeberriak tronpa sartu zuen bi edo hiru kantutan; eta Aritz Zestonak tronpetak grabatu ditu. Amancayren ikasle diren zortzi-hamar ume ere etorri ziren bi abestitan ahotsak grabatzera. Horrez gain, masterizazioa gure tekniko Estanis Elorzak egin du; eta diseinua Josu Torrealdayk. Asko eskertzen diegu eman diguten laguntza eta jarri duten gogoa. Aurreko diskoan izan zenuten jendearen erantzun oso ona izan zuten kantarik. Aurreikusten al duzue “hit”ik oraingoan? AMANCAY: Bai, badaude hit batzuk, baina zer esango dugu ba guk? [Kar, kar!]. Badirudi lehenengo entzunaldietan jendeari gehien iristen zaizkion kantak Wendy eta Cactus direla. Agian, haiek izango dira lehen single-ak. Zer kontzertu dauzkazue finkatuta dagoeneko? EÑAUT:: Oraintxe hasi dira diskoetxetik lan horretan eta, oraingoz, urtarrilaren 24an, Madrilgo Radio3n izango gara; otsailaren 15ean, Zaragozan; martxoaren 1ean, Huescan; eta, martxoaren 2an, Bartzelonan. Maiatzean, Murtziako sos4.8 festibalean egongo gara, eta, udaran, Castellóko Arenal Sound festibalean. Non eskuratu daiteke beharbada urteko diskoa izango den No se alarme señora, soy soviético? ANTONIO: Fnac moduko dendetan, diskoetxeko webgunean, gure kontzertuetan, Itunes-en, Spotify-n... Eta, Zestoan, Uztapide tabernan. Ea gustatzen zaizuen!
M
aialen Kortadi Iparragirre
D I S K O B E R R I A: N O S E A L A R M E S E Ñ O R A, S O Y S O V I E T I C O
2011
2013
9 0 KONTZERTU: AZKOITIA, AZPEITIA, ZESTOA, ZUMAIA, ZARAUTZ, DONOSTI, DE BA, ONDARROA, GASTEIZ, BILBAO, BARAKALDO, IRUÑA, DURANGO, ORERETA, ZARAGOZA, HUESCA, LE O N, VELLEGUINA D E ORBIGO, ALICANTE, VALENTZIA, PUERTO D E SANTA MARIA, MADRIL, BARTZELONA, MONZON, MIRANDA D E E BRO, LOGROÑO, PAL MA D E MALLORCA, ARANDA D E DUERO, CASTELLÓ, VILALBA, ORENSE, GA TA D E GORGOS, ARNEDO, A CORUÑA, TEIXEIRO. . .
danbolin
zulo
Abenduaren 22a Santo Tomas eguna Aizarnan
LASAOKO NAXIMENTUA.
Abenduaren 22a Iraetako jendeak Mungiako Izenadubara irteera egin zuen, Olentzeroren etxera
PRESOEN ALDEKO OLENTZERO KANTUZ.
KATEKESIKO HAURRAK GABON KANTUAN.
Gabon giroa gogora Urruti xamar gelditu badira ere, lekutxo bat gorde nahi izan diegu Gabonetako argazkiei.
Abenduaren 22a Alima Dantzako lokalean Gabonetako artisau azoka
OLENTZERO AUZOETARA ERE IRITSI ZEN. ARGAZKIAN ARROAGOIAN
Abenduaren 23a
JAIOTZA BIZIAREKIN ATERATZEN DEN TALDEA JAGOBA ASTIAZARAN ZUZENDARI DUTELA.
Bandaren kontzertua
Abenduaren 28a Aitzbarnakoak egur mozten soziedaderako ERREGE MAGOAK, HAURREN ESKUTITZAK JASOTZEN HASTEKO PREST.
5
k
1
ale/bale KALE.
Abenduaren 31a
BA L E .
Abenduaren 31a
Herrirak, presoen aldeko plataformak, deituta urte bukaerako elkarretaratzea
AURREZTEA ONDO DAGO, KULTU ETXE ATARIKO FAROLAK LAU "BURU" DITU ETA BAKARRAK DU BONBILLA! NEGU PARTE HONETAN OSO ILUN GERATZEN DA PARKEA. BAINA
PARKEAN, PANEL BERRI BAT JARRI DA HAURREI ZUZENDUA. BERTAN, JOLASAK, BERRIAK, ASTEBURURAKO PLANAK... JARTZEKO ASMOA DUTE.
II. San Silbestre lasterketa herrikoia
Zoroperiak.
Azken urteetan jai honen egitura finkatu egin da. Goiz partean, eguraldi ederrarekin ospatu ziren barazki eta fruta, ezti, gazta eta sagardo lehiaketak. Liburutegian jostunen erakusketa ederra ikusgai. Bazkalorduan, lagun arteko baba-janak han eta hemen. Ondoren, ohiko bihurtu den Laranjadi txaranga eta Vamos al front贸n piezarekin jende guztia kiroldegira. Eta han, umore onean, pilota partida eta herri kirol norgehiagoka. Seinale txarra al da jaien egitura urtez urte errepikatzea?
Urtarrilaren 4a Gaztelekutik Txuri Urdinera irteera
Urtarrilaren 4a Zumba fitnes erakustaldia udaletxeko arkupetan
Urtarrilaren 11a TSko langile eta nagusiak akordiora iritsi dira
Lauiturrietako
garbilekuaren aurkezpena
Urtarrilaren 13an, igandea, eguraldi petrala mehatxuka zela, Lauiturrietako garbilekuaren aurkezpena egin zen eta herritar mordoska bat elkartu ere bai. Kontzejupetik abiatu zen prozesioa: udal ordezkariak, dantzariak, bertsolariak, txistulariak, eta nola ez, garbitokian arropa garbitzen ibili beharko zuten emakumeak. Igor Olabide, Gorka Olaizola eta Aitor Salegi bertsolariek hasi zuten ekitaldia eta, gero, kalejira alaian joan ziren denak, aldapan behera, garbitokia ezagutzeko irrikaz, txistu doinuekin batera. guztiak barrura bueltaka zebilen jendeak. Herriko garbitzaile inprobisatuak saiatu ziren erakusten nola zen garbiketa kontu hura: belaunikatu, eskuak sartu ia izoztutako uretan, arropak astindu harriaren kontra‌ Alajaina, hango zikinak majo uxatu zituzten, bai horixe! Ataria, berriz, Itxaropena taldeko dantzariak, bertsolariak eta Idiakaitz taldeko txistulariak girotu zuten. Luxuzko limusinarik ez zegoen zain atarian, eta jendea oinez, mantso-mantso, atzera berriz kontzejupera joan zen, hango salda, txorizo egosi, haragi eta gainontzekoak dastatzera. Eta euria hasi zuen, baina jendeari bost inporta!
J Behin Lauiturrietara iritsita, Katamarrua taldeko bi kidek –Lierni Arrietak eta Bizente Davilak–, garbitokiari buruzko hainbat azalpen eman zituzten. Gero, alkateak, sarrera-hitz batzuk egin ondoren, garbilekuko giltza eskuan zuela, eraikina zaharberritzen ibili zirenei eman zien lekukoa, haiei zegokiela-eta atea irekitzea. Joxe Alberdi Aittolak, auzolanean ibilitako denen izenean, ireki zuen atea eta laster hasi zen emakume koadrila arropak astintzen. Zinkazko ontzi, izara, galtzerdi, eskuko xaboi‌ han ikus zitzaketen trepeta
one Bergara
7 1
oiloen moduan
aztarka F ernando Arzallus
Sastarraingo ataria. 60ko hamarkada hasiera. Julian Larrañaga –guretzat Baioko Julian– eta argazkiko benetako protagonistak: behia eta bere hiru txahaltxoak. Jaio eta egun gutxira ateratako argazkia izan behar du: artean txahalak hanka-okerka, ama mantarekin babestuta… Oraintxe bezalaxe, orduan ere, bitxikeria handia zen behi batek hiru txahal egitea: normalean behiek txahal bat egiten dute, bi oso gutxitan. Hamar milatik batek bakarrik izaten omen ditu hirukiak. Atera kontu: garai haietan zenbat behi izango ziren, bada, Gipuzkoa osoan? Hogeita hamarren bat mila? Ondorioz, oso kasu gutxi hemen kontatzen ari garena bezalakoak.
zestoarren
Aukera aparta, beraz, familiari argazki bat ateratzeko. Ez da kasu bakarra; interneteko argazki zaharretan begiratuta aurkitu dugu beste bat ere: Idiazabalgo Estensoro baserrian 1969an jaiotako txahal hirukiak. Sastarraingo horiei dagokionez, argazki-kopia bat baino gehiago zabaldu ziren batera eta bestera, eta uste dut egunkarian ere agertu zela albistea. Gaur egun, beti-betiko ganadu hazkuntza ia erabat desagertu eta lehiakortasunaren eta abelazkuntza aurrerakoi baten izenean, ganadu-industriak bakarrik geratzen diren honetan, ganadu familia hau edertasunaren testigantza dugu, benetako oparotasunaren testigantza eta ez masifikazioak ekarritakoarena. GANAU EARRA EZ IZAN "GANADU EDERRA EZ IZAN". Gizakiekin erabiltzen da, pertsona hori ez dela erraz menderatzeko modukoa edo adierazteko. Danak hortzabiltzak gañian, ta bat eztek ganau earra, nei eskuak erantsi zizkidana.
ERRETOLIKA
2003an Zestoako Udalak argitaratu zuen “Zestoarren erretolika” liburua izango du oinarri atal berri honek. Agurtzane Azpeitiak egindako bilduma lanak, 3800 hitz, esamolde eta atsotitz jasotzen ditu. HILABETE
HONETARAKO
"IRAINAK"
AUKERATU DITUGU.
ZOKOR-MAZO. Pertsona egoskorra, takarra: amore ematen ez duena, setatsua. Motellak ondo zokor-mazua dek! ZANPAN. LELOA, TONTONA. Bereziki neskei zuzentzeko erabiltzen da. Neska hori zanpan xamarra den, ezta? XAXILETRAU. "SASILETRADU". Jakintsu ustekoa. XAXPIKIYA. "ZAZPIKI". Geldirik egoten ez dakiena, edozergatik urduri edo egonezinik jartzen dena. Motillak ondo xaxpikiya haiz, ba! TUNTUN-PAELA. Emakumezkoez mintzatuz, ergela, tentela, inozoa, tuntuna.
ALUPANDERO. IRAIN-HITZA. "Alu" irain hitza indartzeko sortutako hitza. Alupandero earra hao jarrita. BARGAZTA. emakume matraka, bihurria, bizia eta ausarta. Bargazta da geo gure neska hau! Alkahuete Alubikari Artaburu Astakirten Astapotro Bargaztona Belarrimotz Erretxin Errukarri Etxekalte Fanfarroia Goi harro Hezur beltz Lerdo Lipu Bargazta da geo, Sega-poto gure neska hau! Tontolapiko Txolin Txoro flauta Txoropitoa Zontzona
Ilustrazioa: Iban Altuna
auzo etatik IRAETAKO SANTA INES JAIAK Aurten ere iritsi dira santainesak Iraetara, eta ez nolanahiko hasierarekin! Duela 10 urte pentsaezina zen festetako egunetako batek “umeen eguna” izena har zezakeenik, baina azken urteotan auzoan izan den jaioberri andanak horretarako bidea eman du. Horrela, urtarrilaren 20an izan dugu aurtengo jaien hasiera, iaz jaiotako haurrak omenduz. Aspertzeko astirik gabe, arratsalde polita igaro zuten bertako eta inguruetako haurrek puzgarrietan saltoka, goxokiak banatuaz eta arrakasta handia izaten ari den “moto-kross” karreretan lehiatuz. Esan beharra dago, egitaraua gaizki irakurtzeagatik edo, festak hasi aurretik antolatzaileei deitu dienik ere izan dela, ea “moto-kross”eko zirkuitua zein den galdezka. Auskalo, bati baino gehiagori futbol zelaia erdi eginda zegoen garaian ospatzen ziren karrerak etorriko zitzaizkion burura! Arratsaldea borobiltzeko, umeak txokolatadarekin indarberritu ziren. Txupinazoa astelehenez izan da, aurten hala tokatu baita urtarrilaren 21a, Santa Ines eguna. 11:00etako mezaren ondoren, Gure Ordeka elkarteko bazkaria izan da iraetarrentzat. Baina lasai lagun, festak hasi bakarrik egin direnez, etor zaitezke santainesetara oraindik. Asteburu honetan guztiok izango duzue gure auzoan ondo pasatzeko aukera. Ostiralean mus txapelketa azkarra izango da Bekoetxe merenderoan. Berrikuntza gisan, aipatu
iraeta behar da, lehenengo kaleratuentzat beste txapelketa egongo dela. Larunbat goizean 10:00tan umeek zuhaitz landaketa egingo dute Sabea kaleko zelaian. 12:00tan esku pilota finalak izango dira, Kixkurra - Aitzol / Urtzi - Liher bikoteak nor baino nor lehian. Arratsaldeko 17:30ean auzoen arteko “futbol 7” txapelketa izango da futbol zelaian (Arroagoia, Arroabea, Akoa, Aizarnazabal, Zestoa eta Iraeta), eta afalordura arte triki-poteoa izango da auzoan zehar. 21:00tan, frontoian, afari herrikoi irekia ospatuko da nahi duenarentzat (txartelak dagoeneko salgai daude), eta ondoren, frontoian bertan, berbena izango da goizaldera arte “Ai ene!” taldearekin. Gogoratu larunbata izanik gaueko autobus zerbitzua dagoela, bai Zestoara eta baita Zumaia aldera ere. Azken festa eguna igandea izango da. Txikienen omenaldiarekin hasitako festak, zaharrenak omenduz amaituko dira. Aurten bi gizonezko izango dira 10etako meza ondorenean omenduko direnak: Angel Olaizola eta Joxe Etxaniz. Horren ostean helduen hamaiketakoa egingo da elkartean, eta 12:00etan triki-poteoa. Festak amaitzeko, 17:00tan “Urrezko aizkora” saioa izango dugu frontoian. Beraz badakizue, heldu zein gazte, gure auzora anima zaitezte!
E
guzki Iraolagoitia etaAainhoa Urresti
urnta inesak Iraetan
sa
TARRILA
25 26
OSTIRALA
Mus Txapelketa azkarra 22:30ean Bekotxe merenderoan. Izen ematea 22:00etan hasiko da. LARUNBATA
10:00 Iraetako umeekin zuhaitz landaketa. 12:00 Pilota finalak. 13:30 Iraetarren arteko pintxo lehiaketa. 17:30 Iraetako futbol zelaian auzoen arteko Futbol 7 txapelketa. 20:00 Triki poteoa Iraetan zehar. 21:00 Afari herrikoi irekia frontoian (txorizoa, saiheskia, salda, postrea eta txotxa). 23:30ean Ai ene! taldearekin berbena.
27
IGANDEA
9:30 Diana. 10:00 Meza. 10:30 Helduei omenaldia. 11:00 helduen omenezko hamaiketakoa. 12:00 triki poteoa Iraetan zehar. 17:00 “Urrezko aizkora” saioa.
25 26 ot 01
OSTIRALA
Sexulapikoa. Gaztelekuan sexua gaitzat hartuta arituko dira ostiralero. LARUNBATA
Inauteriak prestatuko dituzte Gaztelekuan.
SAILA
OSTIRALA
Mus Txapelketa Aizarnako Aranburu landetxean. Izen ematea 22:00etan eta 22:30ean hasiera. • Profesionalen Binakako Txapelketako Pilota Partidak izango dira Zestoan. 1go partida Tainta – Galarza eta Mendizabal III – Merino I. Bigarren partida Olaizola II – Ibai Zabala eta Iker Arretxe – Begino.
02 04
LARUNBATA
Sahararen aldeko janari bilketa udaletxe azpian egun guztian zehar. ASTELEHENA
Santa Ageda bezpera. Goizeko 9:30ean aterako dira Gurutzetik. Bildutako dirua Zestoako Caritasentzat izango da. • 17:30ean, Ertxiña Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleak Santa eskean aterako dira.
9
agenda
08 09
OSTIRALA
1
17:30ean, Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikia, kaldereroz mozorrotuta, kalejiran aterako dira. LARUNBATA
17:00tan, txokolatada, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. 18:00etan, desfilerako izen-ematea. 18:30ean, umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. 19:00etatik 21:00etara, Laranjadi txaranga. 21:00etan, afaria Udaletxeko arkupetan, Gazteen Asanbladak antolatuta. 23:30ean, helduen desfilerako izen-ematea. 24:00ean, helduen desfilea, Zestoako Gazteen Asanbladak antolatuta. 23:00etatik 1:00etara, musika.
12
ASTEARTEA
16:30ean, merienda, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. 17:00etan, "Arkakusoaren zirkoa (Txurrimurri eta Morritoston)”, kiroldegian.
16- 1 7
ASTEBURUA
Agiro mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe bailara) irteera, iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko aukera. Izen ematea eta ordainketa kiroldegian egin behar dira . Informazio gehiago kiroldegian eta 943 147 942 telefonoan.
22
OSTIRALA
22:00ean, 18. Korrikarako motorrak berotzen. “Pisukideak”, antzezlana, Kultur Etxean (Gazte eta helduentzat). Umorezko antzezlan honek Markos eta Matilde pisu-kideen balentriak taularatzen ditu, egoerak muturreraino eramanez.
23
-24
ASTEBURUA
Ibañarrietako Itxurtxo auzo elkarteak asteburu pasa bat antolatu du, El Burgo de Osmako XXXIX Jornada de las Matanzas-era. San Esteban de Gormaz eta Aranda de Duero herriak ere bisitatuko dira. Irteera irekia da edozein herritarrentzat. Informazio gehiago info@itxurtxo.org edo 626559291 telefonoan eska daiteke.
• Kbitarteko haurrentzat ipuin bat kontauko dute liburuteontaidazu ipuin bat ekimenaren baitan, hilero, 4-6 urte
gian hainbat herritarrek; Mertxe Merino, Leire Etxeberria, Ruben Larrañaga, Jon Artano, Iñaki Manzisidor, Amaiur Aristi, Amagoia Andres, Maider Arregi eta Amancay Gaztañagak. amilia ugariek Hiri Ondasunen Gaineko Zergari dagokion deskontua eskatzeko aukera dute. Agiriak ekartzeko azken eguna: otsailaren 28a. Beharrezko agiriak: Familia ugariaren ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. Diru sarreren egiaztagiria (2011 urtekoa)eta etxebizitza bakarraren jabe izatearen zinpeko agiria (udaletxean eska daiteke eredua).
•F
Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora