Skip to main content

Urria 2019

Page 1

209.qxp_55 20/10/19 20:40 Pรกgina 1

2019 urria

209 zk.


209.qxp_55 20/10/19 20:40 Pรกgina 2

943 052 761

943 148 061


209.qxp_55 20/10/19 20:40 Página 3

3

Zenbat atariko eta kontakizun betiko

Ikerketa batek dioenez, garunak, hitz bat entzun edo ikusi orduko, hitz hori irudi bihurtzen du. Proba egitea erraza izan da, eta nire inguruan baiezkoa eman didate, hala gertatzen dela. Eta konturatu naiz nik ere gauza bera egin dudala Atarikoa idatzi behar dudan honetan. Atarikoa hitzak ekarri dit irudi bat: garai bateko baserrien ataria. Batekin hasi, eta atzetik beste irudi mordoxka etorri zaizkit: etxe atarian aulki huts bat, lorez betetako ateaurre bat, eguzki lorea daukan egurrezko ate handia kanpoan txakurraren txabola eta guzti, trastez beteriko etxaurrea, emakume talde bat etxeko atarian josten edo babarrunak aletzen… Eta, horrekin, babarrun kazuelkada goxoa usaintzera iritsi naiz ia. Zuek ere, irakurri ahala, irudi horiek guztiak ikusiko zenituzten; seguru. Lehengo etxe atariek barrukoaren pistak emango zituzten, baita oraingoek ere. Etxebizitzak eraikinetan biltzea ohikoagoa den garai honetan, atea ireki orduko, antzemango da izaera. Baina, orain, etxeko-sarrerari hall-a deitzen zaio askotan, euskarazko hitza zatarra izango balitz bezala: ataria. Cool-agoa da akaso. Edo, besterik gabe, kanpokoarekin gehiago gerturatzen gaituzte hitz internazionalek: zapping egiteak, mail-a begiratzeak, loft-a txukuntzeak, blog-a sortzeak, brainstorming-a egiteak, estilo casual-a izateak, flash-eatuta geratzeak, nekearen nekeaz break bat egiteak, trail batean parte hartzeak, happy hour-a aprobetxatzeak…; Facebookek, Instagram-ek edo Whatsapp-ek edozein puntatako pertsonarekin gerturatzen gaituen bezalaxe. Edo urrundu? Ez dakit. Nik ez dut parte hartu Danbolineko sare sozialik gabeko esperimentuan, eta hori berek hobeto kontatuko dute. Kontuak kontu, gaur egungo etxe atariek ez dute lehengoarekin zerikusirik. Ez naiz ari juzgatzen. Aldatu egin direla onartzen baizik, besterik gabe. Eta garai bateko atariaren irudia etorri zait berriro ere, aulki huts batekin. Danbolineko ale hau hutsa geratzea aukera bat bazen ere, hitzez bete dugu. Helburua, zuri harrera goxoa egitea, ataritik barrurago sartu aurretik. Jarri lasai, eta sentitu etxean.

maialen kortadi iparragirre

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

diruz lagundutakoa

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


209.qxp_55 20/10/19 20:40 PĂĄgina 4

bioaniztasuna Asier Iribarrek botatako enbidoari erantzunez, berak esandakoak irakurrita, galderari erantzunez, daukadan notizia izango zen gure herria ondare naturalez inguratuta daukagula. Zestoako herritarrok atera beharko genioke etekinik handiena. Modu asko daude ingurune natural horri etekina ateratzeko; mendi bueltak eginez eta kirola eginez-eta hein batean ateratzen diogu, baina garbi dago askoz ere gehiago ateratzea daukagula. Zestoako herriak, bere lurren muga barruan, eremu bereziko tokiak dauzka: korridore ekologikoak, amortizazio guneak, interes bereziko habitatak, bioaniztasuna; horrekin batera, biomasa, paisaia zoragarriak, geologikoki toki bereziak eta abar. Honekin esan nahi dut Asier Iribarrek aipatu dituen kontuei garrantzia eman, bai, baina herritarrok eta bertako udal administrazioak kontziente izan behar dugula herritik kanpo dugun ingurune naturala dela eta izango dela ondare handiena, ondare horren baliabide guztiak kontuan izanda: kulturala, ekonomikoa, soziala, energetikoa... Zenbateko balioa daukan ikasiz eta ezagutuz egin beharko dugu aurrera, etorkizun ekologiko on bat eduki dezan gure inguruak. Garrantzitsuagoa izango da Zestoako herriak, etorkizun hurbilean eta luzean, gure baliabide naturalak eta ingurumena zaintzea, herritarren bizi kalitatea baldintzatuko duelako erabat. Honekin esan nahi dut asko begiratzen diegula herriko azpiegitura eta zerbitzuei, eta ez diogula behar duen garrantzia ematen herria inguratzen duen ondare naturalari bere zentzu zabalean, eta ez dugula ahaztu behar hortik datorrela gure kultura eta herri gisa dugun izaera. Honekin nahi nuke kulturaren eta naturaren, bien, balioak uztartzea eta Asier Iribarrek aipatu duen Elizondo zinemaren berrerabilpen hori gauzatzearen garrantzia nabarmentzea, herri gisa etorkizun aberats bat eduki dezagun, naturaren balioaren kontzientzia egiteko balioko duelako horrelako eraikin batek, orain asko aipatzen diren klima aldaketa, kontsumo arduratsua eta burujabetza energetikoa guztiz loturik baitaude gure ingurumenarekin. Hauek dira nire esanak, ditugun kobazulo eta basoetan ibili eta gero, baina zalantza ere badut etorkizunerako Zestoako herriak ekologikoki zenbaterainoko erresilientzia daukan. Hori jakiteko, hortaz, nire enbidoa Mikel Odriozola lagunari botako diot.

enbidoa

ramon martija

pintada.

Arroagoiko parkea berritzeko eskaera. Parkea egin zenetik ez du berrikuntzarik eta mantenuko garbiketarik edota txukunketarik izan. Hori dela eta, egoera tamalgarrian aurkitzen da gaur egun Arroagoian dugun parkea, eta eskaera egin nahi dugu herriko parke bakarra lehenbailehen berritzeko. Asko izan dira parkea berritzeko egin diren eskaerak, baina orain arte ez dute eraginik izan. Parkea arrisku egoeran aurkitzen da haurrentzat, eta hori jasanezina da; txirristara igotzeko eskailerarik ez dago, zoru labainkorrak, zartatuak eta goroldioz josiak dauzkagu, desitxuratutako eta usteldutako jolas egiturak, lurrera ondo lotu gabeko bankuak‌ eta hori gutxi balitz, parkera sartzeko ateak ere puskatuta daude.

arroagoiko herritar batzuk


bota librean

209.qxp_55 20/10/19 20:40 Página 5

.

GLaSGOWTarraK Abuztuak 21 izan arren, euri zaparrada, haize hotz eta laino grisek eman digute ongietorria Glasgowko hirian. Nire ondokoak esana zidan, baina aterkia apurtu zaidan eta mendiko berokia goraino lotu dudan arte ez naiz honen jakitun izan. Eguraldiaz aparteko bigarren belarrondokoa ere jaso dugu, ingelesez hala moduz bada ere moldatzen ginenaren ustea baikenuen, eta ezker oina hango lurretan jarri eta lehen garagardoa eskatu orduko konturatu baikara zer izan daitekeen euskaraz Hilerria Ez dugu hausnartzen heriotzaz haikasten dabilen batek Bermeorekin talka egin arte. Baina bizitzan zehar guztiok ko arrantzaleekin hitz egitean egingo dugu talka noizbait heriotzarekin. Batzuk sentitu dezakeena. urrutitik begiratuko diote, beste batzuk urratu Baina, batez ere, bertako jenegingo dute, eta dearen irribarre eta gertutasunak jaso eta bildu gaitu. beste batzuk eskuHemengo jendeak, kalean gurutzatzean, pasatzen utzi, eta tik helduta erabarkamena eskatzen digu, irribarre bat eskaini, eta, asko mango dute. Heeta askotan, kasu egin, guk mendian edo Zestoako kaleetan riotzak badu atzera egiten dugun bezala. bultzatzen gaituen Taberna eta kafetegietan, egun ona izan eta zorterik onena zerbait, ordea. Misopatzen digute. teriotsua baita heKalean zoritxarrez eskean egotea suertatu zaionak ez du riotza, kolore belezer eskatzen, egun ona eta irribarrea eskaini baizik. Bertatza dauka, eta belko jendea ere berriketan gelditzen zaie, eta elkar besarkatuz durra ematen du. agurtzen ikusi ditugu behin baino gehiagotan. Presaka doaBai, beldurra ematen du, eta amorrua, eta tristura, nak “Sorry, pal” (“Barkatu, lagun”) batekin agurtzen ditu. samina, mina. Barraseko merkatu ondoko tabernan zegoen gazteak garaAskotan igaro behar izaten dut hilerriaren ondogardo bat eskaini digu; eskertzearekin batera, ezezkoa eman tik, heriotzaren presentzia nagusitzen den tokiadiogu, guretzat goizeko 10ak goizotxo dela argudiatuz. Irriren ondotik. Sarritan ez diot erreparatu ere egibarre batekin agurtu gaitu. Handik ordubetera, ondoko kale ten, baina batzuetan, zeharka begiratzen diot, batean elkar ikusi, eta gerturatu zaigu, eskua eman eta errespetuzko begirada batez. egun ona opatzera. Orain dela egun batzuk, sartzeko tentazioa sentiZe jende goxoa, alaia eta gertukoa. tu nuen, eta zalantza egin ondoren, sartu egin Hori gutxi balitz, edozein denda, kafetegi edo tabernazulotanintzen. Eskuinerantz hartu eta gure hildakoen ra sartu orduko, Joy Division, New Order edo Radiohead talherria ezagutzeari ekin nion; hilobietako izenak, deen doinuak entzuten ditugu, munduko gauzarik normalezein familiako kide ziren, zenbat urterekin hil zina balitz bezala, reaggaetoiaren aztarranik sumatu gabe. ren irakurri, eta hala, hilerri osoa zeharkatu nuen. Grises taldearen abestiko “El hombre bolígrafo”-k esana ziKuriosoa da baina bat-batean bakea sentitu nuen, dan Eskoziako lurrak zapaldu eta bertako jendea dastatu egin behar nuen zerbait izango balitz moduan. beharra nuela, eta ez zitzaion arrazoirik falta, yalokreo. Hildakoez inguratuta nengoen horretan, bizitzek Urriko lehen egunetan, hitz hauek paperean jartzen ari naiinguratzen nindutela sentitu nuen. Izan ere, bizizen honetan, berriz bertara bidaia egin dut, King Creosotetzen gordelekua da hilerria, itzaliak izan ziren ren Something To Believe In kantaren doinu goxoak lagun, hainbat eta hainbat bizitza gordetzen dira bertan. eta berriz ere gozatu ditut han bizitakoak. Hantxe daude pertsonen oroitzapenak, esan gabe Glasgowk besoak zabalik hartu gaitu, Glasgowk bertako utzi ziren hitzak, eta gehiegitan errepikatu ziresentiarazi gaitu, Glasgow geure sentitu dugu. nak. Bertan daude inoiz ezagutzera iritsi ez ginen Gure anaia-arreba eskoziarrei eskerrak eta besarkada bana. bizitzak eta ondoegi ezagutu genituenak. Gu ere turismoa egiten dabiltzan turistak izan arren, desio Batzuek hilerrira joateko ohitura izango duzue, dut, Glasgowri, gure Donostiari gertarazi diotenik ez gertabaina urteetan zapaldu ez duen jende asko dago. tzea, turismo uholde bortitza dela-eta gero eta gutxiago senBeraz, hilerria bisitatzeko proposamena luzatu titzen baitugu geure. Agian, Eskoziako klima gogorrak ere nahi dizuet, bertan, uste baino gauza gehiago ezababestuko du, baina zuek, badaezpada, ez gehiegi kontatu gutu eta ikas baitaitezke. hemen irakurriak.

.

aizpea aristi arregi

aritz cestona

5


209.qxp_55 20/10/19 20:40 PĂĄgina 6

Gai al gara mugikorrik gabe bizitzeko? Eta Internetik gabe moldatzeko? Egingo al zenuke hamar eguneko baraua? Danbolinerako esperimentu bat martxan jarri nahi, eta ia ez egiteko zorian egon gara, parte hartzeko prest zegoen inor ez geneukalako. Baina, azkenean, lortu dugu, eta hamaika pertsona elkartu gara, zortzi emakumezko eta hiru gizonezko. Mundu guztiari ideia polita eta ona iruditu zitzaion, eta ondorioak irakurtzeko irrikaz zegoen, baina parte hartze hori... A ze aitzakia pila jaso duguna! "Nik lanerako

derrigorrez behar dut", "Hori tabakoa uztea baino zailagoa da"... Adin txikikoekin ere saiatu gara, gurasoen baimenarekin, Gaztelekua aitzakia hartuta, erregutu ere ia egin diegu; zuen neurrira egokituta, besterik ez bada hiru egunekoa bakarrik? Arratsalde pare bat?... Baina ez, ez da posible izan.

Esperimentuan parte hartu dugunetako batzuek, urriaren 11n, ostiralez, elkarrekin piztu genituen mugikorrak, eta, hausnarketan, jarraian dituzuen ondorioak atera genituen. Norbaitek pentsa dezake jakineko ondorioak direla, baina guk bizi egin ditugu, eta baieztatzeko moduan gaude: 1.- Ez gara gai bakarrik egoteko. Egunean zehar, bakarrik egoteko tarte txiki bat baldin badugu (gosaritako orduan...), mugikorrari begiratzen diogu. Ez dakigu ezer egin gabe lasai egoten, eta mugikorra eskuetan dugu denbora guztian, askotan baita bakarrik ez gaudenean ere. 2.- Mugikorra, gaur egun, "dena" da. Ez dugu musika aparaturik; dena Internetez entzuten da. Ez dugu egunkaririk erosten, albisteak Internetez irakurtzen dira, ez dugu agendarik behar, ez dugu iratzargailurik behar, ez kalkulagailurik, ez denbora-pasarik. Dena dugu mugikorrean. Eta, horren ondorioz, beti telefonoari kolpeka gaude. Behar ez dugunean ere kolpe egiten diogu nahi gabe. 3.- Familietako harremanak errotik aldatu ditu. 1990-2000 urteetan iritsi ziren mugikorrak. Ordura arte, etxe batzuetan, hasieran ez zen telefonorik, eta, gero, bakarra izaten zen etxe gehienetan, kable batez etxeko puntu batera lotua gainera. Norbaitekin hitz egin nahi bazenuen, etxeko guztien aurrean jardun behar zenuen, askotan denen antenapean. Telebista arruntaren erabilera ere aldatzen ari da. Orain, telebista aurrean gaudenean ere mugikorrari begira gaude. Telebistako pantailan, Interneteko konexioari esker jasotzen ditugu gauzak, nahieran. Garai batean, etxeetan telebista bakarra izaten zen, eta denen artean adosten zen egun bakoitzean zer ikusi. Familia osoa elkarrekin egoten zen sofan. Orain, etxe batzuetan bi eta hiru telebista daude, eta beste horrenbeste gertatzen da mugikorrarekin. Bakoitzak bere logelan edo edozein tokitan kontsumitzen du nahi duena, bakarka. 4.- Sare sozialak eta WhasApp aplikazioa ez dira mundu errealak. Postureo eta itxurakeria asko dago bazterretan. Oporretara joan eta argaz-


209.qxp_55 20/10/19 20:40 PĂĄgina 7

7 ki bat jartzen dugu sare sozialetan, mundu guztiak jakin dezan non eta zeinen ondo gabiltzan, jatordu eder bat egiten dugunean, lagun arteko parrandekin... Sare sozialak neskazaharkeriarako aukera paregabea dira, eta ez gazteenentzat bakarrik. WhatsApp aplikazioak hamar bat urte daramatza gurean, eta begira zenbat eragin digun: - WhatsAppeko talde batean egoteak zerbaiten parte sentiarazten gaitu. Batzuetan ederra izan daiteke, baina ez da aukerako kontu bat; taldeetan sartu egiten zaituzte, eta batzuetan gogoz kontra, eta, gainera, ez dago ongi ikusia taldetik alde egitea. - Zerbaiten berri azkar zabaltzeko aukera ematen du, eta talde handiak, askotan, aprobetxatu egiten dira taldearen gaiarekin zerikusirik ez izan arren edozeren "propaganda" egin eta herri osora mezua azkar zabaltzeko. - WhatsAppeko taldeak erabiltzen ditugu gauza guztietarako, herrigintzako taldeak, kintadak, familia eta kuadrilako taldeak, haurrekin zerikusia duten gauzak... WhatsAppez lotzen dira kontu guztiak, eta, askotan, ez dira egiten bilerak. Eta horrek deskoordinazioa sortzen du. Garai bateko antolatzeko modua galtzen ari gara. - Ez dira errealitatearen isla. Lagun talde batean zaudenean, badirudi harremana duzula talde horretako jendearekin, baina, agian, elkarrengandik gertu bizi zarete, eta denbora pila bat pasa da elkarrekin fisikoki egon gabe. - Gaizki ulertuetarako tresna paregabea da. Irudi batzuek zer esan nahi duten ondo ez dakigulako edo irakurtzean esan nahi zenaren tonua ondo interpretatu ez delako. - Alferrik ere asko erabiltzen da, eta ezertarako balio ez duten zabor mezu pila bat bidaltzen da, kontuan hartu gabe mezutxo horietako bakoitzak bestearen telefonoan soinutxoa egingo duela, eta behin hura entzunda ezen, telefonoari begiratu gabe egoteko gai ez garenez, gainontzeko kideak egiten ari direna egiteari utzi eta mugikorra eskuetan hartzera "behartzen" ari zarela. - Presio handia dago. Mezu bat bidali eta alboko marratxoak urdinez jartzen direnean, badakizu mezua ikusia izan dela, eta berehala erantzuten ez denean, luze egiten zaigu. - Batzuetan, badakigu WhatsAppi azken aldiz noiz begiratu zaion ere, eta konturatzen bagara denbora askoan ez duela begiratu, zerbait gertatu zaiola pentsatzen hasten gara, zerbait txarra askotan. 5.- Oso azkar doa dena. Ez dugu gogoratzen SMSak nola idazten ziren. Gazteenek ez zuten ia inoiz erabili. 1999 inguruan hasi ginen SMSak bidaltzen. Hitzak ondo neurtuta, mezuak ordaindu egiten ziren, eta luzera jakin bat zuten. Luzera horretatik pasatzen bazinen "2" zenbakitxo bat agertzen zen mezuaren barrenean, eta, bikoitza ordaindu nahi ez bazenuen behintzat, aurreneko mezua laburtu egiten zenuen.


209.qxp_55 20/10/19 20:40 Pรกgina 8

Esperimentua egiteko eman ditugun pausuak:

1. EGUNA: ASTEAZKENA Ohera joan aurretik, jakinarazi zure lagun guztiei esperimentu batean parte hartzera zoazela eta urriaren 11ra arte ez dituzula erabiliko ez sare sozialak, ez WhatsApp. Orain bai, desinstalatu zure mugikorretik sare sozialak

(WhatsApp izan ezik). Ez izan zalantzarik: gai izango zara, egizu zeure buruarengatik!

2. EGUNA: OSTEGUNA Desinstalatu lantokiko zure gailu guztietako sare sozialen aplikazioak ere. Bota erronka zeure buruari! 3. EGUNA: OSTIRALA Ohera joan aurretik, desinstalatu Whatsapp aplikazioa ere. Ez ahaztu, egin dezakezu! Datorren ostirala berehala iritsiko da; ziur zerbait berria aterako duzula honetatik.

4. EGUNA: LARUNBATA Lasai, ez zaude inkomunikatuta; gogoratu SMSa, posta elektronikoa eta deiak existitzen direla!

5. EGUNA: IGANDEA Ez zen horrenbesterako, ezta? Ohera joan aurretik, kendu datuak mugikorretik. Bihartik aurrera ez duzu erabiliko ez Internet, ez posta elektronikoa.

6. EGUNA: ASTELEHENA Ikusten zeinen ongi moldatzen zaren? Goazen pixka bat zailtzera: bihartik aurrera, SMSik ere ez.

7.EGUNA: ASTEARTEA Mugikorra deiak egiteko bakar-bakarrik erabil dezakezu. Gogoratu Netflix eta antzekoak ere Internet bidez jasotzen dituzula. Esperimentua ondo egiteko, ezingo zenituzke erabili.

8. EGUNA: ASTEAZKENA Mugikorra deiak egiteko bakar-bakarrik erabil dezakezu. Horrek ez du esan nahi inkomunikatuta zaudenik; ziur betiko lagunak gertu dituzula, eta, bestela, aprobetxatu zeure buruarekin egoteko. 9. EGUNA: OSTEGUNA Gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, 24 orduz mugikorrik gabe egongo zara. Itzali eta ekarri zure mugikorra Danbolineko bulegora (asmoa hori bazen ere, azkenean bakoitzak bere etxean eduki du mugikorra, itzalita). 10. EGUNA: OSTIRALA. MUGIKORRIK GABEKO EGUNA. Arratsaldeko 17:00etan piztuko ditugu mugikorrak.

Esperimentuan parte hartu dugun kideon esperientziak:

nereairure izeta. 51 urte. Lehen egunetan, gosaltzeko orduan falta sumatu dut, baina gero ondo moldatu naiz. Seme bat dut kanpoan, eta WhatsAppen harexen kontuen falta sumatu dut, baina aste erdian deitu nion, eta kito. Lantokian izan ditut arazo handienak. WhatsApp aplikazioa asko erabiltzen dugu, eta denei jakinarazi nien esperimentu batean parte hartu behar nuela eta deitzeko edozer zutela ere, baina, azken egunean, telefonoa itzalia nuenez zoramena izan zen, eta lankideak ere zoratu nituen. Astelehenean, nire urtebetetze eguna izan zen, eta dei mordoa jaso nuen. Polita izan zen. Bestela, askotan ez dugu deitzen ezertarako. aintzaneDiaz Jauregi. 27 urte. Oso esperientzia polita; iraganera salto txiki bat egitea bezala izan da. Aukera eman dit ikusteko badagoela jendea mugikorrik gabe bizi dena edo bizi izan dena, eta guretzat halako gauza beharrezkoa dena lehen ez zela. Gizartea horien guztien menpe bizi dela eta hori gabe ez garela ezer. Bestalde, askatasuna sentitu dut, nire erara; konpromiso askotatik ihes egiteko modu bat izan dut. Gauzak askoz gehiago disfrutatu ditut, eta norbaitekin nengoenean ez geunden ni eta nire mugikorra, baizik eta ni bakarrik. kepaIribar Elizegi. 44 urte. Lehen unetik, telefonoko datuak eta WiFi-a kendu nituen. Beraz, Internet gabe geratu nintzen. Batbatean itzali zitzaizkidan nik ditudan sareak: Twitter, Instagram eta WhatsApp. Lanetik jai izan dudan astean egin dut esperimentua; gainontzean ezinezkoa zatekeen niretzat. Twitter eta Instagram lanerako erabiltzen ditudanez, ez dut falta handirik sumatu. WhatsApp beste kontu bat da. Hala ere, konturatu naiz jasotzen ditudan mezuen gehiengo handi bat ez dudala beharrezko. Internet gabe, eguraldi eta olatuen iragarpena, itsasoko mareen taula, kirol emaitzak... off. Jai izan arren, asteburuan beti begiratzen ditut futbola nola doan, pilota, eta bestelako kirol emaitzak. Eta aizue, jakin nuen gure telebistetan oraindik teletestua badabilela!! Urriaren 11n, WhatsAppeko 19 pertsona/talderen 235 mezu nituen. Uste dut millennial batengandik urrun ibiliko naizela oraindik. Josebaalberdi Fernandez. 46 urte. Ideia nagusi gisa, esango nuke bai etxeko lanetan, bai lantokiko kontuetan, bai kalean eta, azken finean, gauza guztietan, arduratsuago eta kontzentratuago edo efizienteago sentitu naizela aste honetan, oro han. Baina txanponak badu beste alde bat ere, eta aitortu behar dut gauza askotarako mugatuago ere sentitu naizela. lierniUnanue Sanchez. 27 urte. Uste nuen WhatsApp gabe okerrago pasatuko nuela. Isolatuta sentitu naiz, oporretan egongo banintz bezala edo. Mezurik gabe, kontakturik gabe bezala sentitu naiz. Mezuak "bizi naiz" esateko modu bat dira, eta, komunikazio minimo horren ondorioz, askotan ez zara bestearekin aurrez aurre egoteko elkartzen. Internetekiko dependentzia handia dut. Aurrerapen ona iruditzen zait (atzerapena ere bai, gaizki erabiltzen baduzu); goizeko hiruretan haurrarentzat botika baten prospektua begiratzeko erabili behar izan nuen esperimentuko egunetan.


209.qxp_55 20/10/19 20:40 PĂĄgina 9

1

jesusOdriozola IĂąurritegi. 67 urte. Sare sozialik ez dut; beraz, arazorik gabe. Konturatu naiz WhatsApp gabe ere ederki asko bizi naitekeela. Berriro instalatutakoan, 300 bat mezu nituen, baina gehienak argazkiak eta oso garrantzitsuak ez ziren mezuak. Telefonoa piztu nuenean ere konturatu nintzen ez nuela dei galdurik. Beraz, badirudi mugikorrik gabe ere zoragarri bizi naitekeela, eta gehienera ere etxekoen oharrak-edo jasotzeko dela garrantzitsua nire kasuan. larraitzDEtxabe Mantzizidor. 33 urte. Ez zait gogorra egin sare sozialik gabe egotea. Gara eta Berriako bazkidetza digitala dudanez, Facebook erabiltzen dut gehienbat notiziak-eta irakurtzeko, eta hori egin zait astuna; pixka bat kanpora sentitu naiz. eta WhatsApp kentzea? Lantokiko WhatsApp taldeetako kontuak-eta entzuten dizkiezu lankideei, eta zuk ez dakizu ondo zertaz ari diren. Baina mugikorra piztu nuenean konturatu nintzen ez dugula mezu inportanterik bidaltzen. monikValor Lopetegi. 27 urte. Uste baino hobeto moldatu naiz. Lasaitasun handiagoa sentitu dut; ez naiz ezeren zain egon eta, gauzak egiterako orduan, zentratuago egon naiz. Bestela, WhatsAppen mezuek eten egiten dute askotan. Konturatu naiz denbora galtze bat dela sare sozialei begira egotea. Esperimentuaren ondoren, gauzak beste modu baten ikusten eta erabiltzen saiatuko naiz. begoOlaizola elorza. 45 urte. Sare sozialik ez dut erabiltzen. Dudan egon nintzen WhatsApp desinstalatu edo ez; neure buruari esan nion "Ez dut begiratuko, eta kito", baina ez, kendu egin behar izan nuen, bestela begira egongo nintzateke. Mugikorra itzaltze hori ez dut egin. Gurasoek ni lokalizatzeko moduan egotea gustatzen zait, bikotekidea ere kanpoan zen, eta anaiak familia izan behar zuen pare-parean. naiaraOlaizola Anguera. 22 urte. WhatsApp kentzeak ez zidan horrenbesteko beldurrik ematen, baina Instagram ikaragarri erabiltzen dut. Lehen eguna egin zitzaidan gogorrena, harraro sentitzen nintzen: mugikorra gainean neukan, baina ez neukan ezer begiratzeko, eta lehen Instagramen irudia neukan leku berean, "Galeria" ren ikurra eduki dut, eta, nahi gabe, hor sartzen nintzen denbora guztian. Gau horretan, inoiz baino goizago joan nintzen ohera, aspaldiko partez. Azkenengo egunean, mugikorra piztu behar izan nuen autobuseko txartela erosteko. Ez zait egin horren gogorra; hori bai, hamar egun, gehiago ez! joneBergara Alberdi. 42 urte. Interneten falta sumatu dut, baina ordenagailuan. Esperimentuko egunetan, bestela baino lasaiago sentitu naiz. Esango nuke eguneroko martxako abiadura jaisten asmatu dudala. WhatsAppekin maitasun/gorroto batean nabil. Gehiegi erabiltzen dut, lanerako ere asko, baina baita tontakerietarako ere. Gauza on baino txar gehiago ikusten dizkiot balantzan jartzen hasita, baina, hala ere, ez dut adorerik WhatsAppeko taldeetatik alde egiteko. Sentitzen dut gizartean ez dagoela horretarako baimenik, eta askatasunez erabiltzeko gai ez bagara, akatsen bat baduen seinale. Mila esker esperimentuan parte hartu duzuen guztioi, eta gainontzekoak, animatu! Edozein garai da ona baraualdirako.

jone bergara

9


209.qxp_55 20/10/19 20:40 Página 10

RUraL ZOmBIES TaLDEarEN aGUrra. Gau giro

bikaina Donostian. Tabakalerako atari bueltan jende mordoa dago, tragoa eskuan, berriketan. Egia auzoko tabernetan ere koadrilak sartuirtenean, asko ezagunak; zestoar mordoa dabil-eta larunbat iluntze honetan hiriburuko alderdi horretan. DabaDaba aretoan sarrera guztiak salduta dituzte Ezpalak eta Rural Zombies-en kontzerturako. Leku kuttuna dute Ruralekoek, eta azkenengoz joko dute bertan. Hondarreko emanaldiak dituzte, Donostiako hau, Barakaldoko BECekoa eta Madrilgo beste bat. Horietara joan ez bazara, irakurle, azken aukera bat duzu oraindik etxean bertan. Zestoako gaztetxean joko dute azaroaren 8an.

Garagardo latak, barre algarak, pizza kaxa mordo bat. Kamerinoa beteta dago. Oholtzara igo aurreko unean sabelean tximeletak izan ohi ditu sortzaileak. Lehenaz gain apartekoa da taularatze hau, azkenetakoa delako. Bospasei urteko bidearen amaiera da taldearentzat, eta badakite. Grabagailua piztu dugu, eta zer sentitzen duten galdezka hasi gatzaizkie. Gauza asko eta ederrak bizi izan ditugu eta kristoren jendea ezagutu dugu… erdiak hemen izango dira gaurko kontzertuan. Pena ematen digu uzteak, pena handia; baina lasaitasuna ere bai taldeak sakrifizio handia eskatzen duelako, eta pisu hori kenduko dugulako. Azpian, ordea, pena ere badago, eta egongo da. Baina esaten den moduan: Que nos quiten lo bailao! Disfrutatu egin dugu”. Luken Etxeberriaren sentimendua da hori, eta beste laurena ere hor nonbait. Luken gitarra jotzailea da, “eta txoferra ere bai!” gaineratu du. Lo bailao horretatik gogoan zer geratuko zaien jakin nahi du kazetariak. “Gauza asko! Baina niretzat, behintzat, publiko bezala ezagututako lekutara musikari bezala ailegatu izana handia da! Bilboko BBK jaialdira, adibidez. Hori lortzea, festibal handi horiek barrutik ezagutzea flipantea izan da… Disney Land-era joatea bezalakoa!”.

Musika, “zaletasun garesti eta neketsua” “Pena badut nik ere, baina era onean ari gara bukatzen eta horrek poza ere ematen dit. Agurtzeko lekuak aukeratu ahal izan ditugu, betiko lekuak dira: Donostia, Bilbo, Madril…. eta Zestoa. Bukaera ona izango da”. Julia Urreaga aizarnarrak 23 urte ditu, bera da abeslaria, eta tekla-jotzailea. Berak azaldu du zergatik erabaki duten Rural Zombies (RZ) amaitzea: “Musika oso zaletasun garesti eta neketsua da. Gainera taldekideon egoera pertsonalak oso desberdinak dira eta bakoitzaren konpromiso horiek elkarrekin jardutea izugarri zaildu digute”. Hamazazpi urte bete berritan hasi zen Julia. Manu Rodriguezek egin zion proposamena, eta barrez-barrez oroitu du Juliak nola “talde batean hasteko permisoa” eskatu zion amari. Geroztik asko eman dio taldeak, “kanpotik etorri zaigun erantzuna ez genuen espero, sorpresa handia izanda. Sekula ez nuen usteko hainbeste jenderengana iritsiko ginenik eta jo dugun lekuetan joko genuenik”.


209.qxp_55 20/10/19 20:40 Página 11

1

1

RUraL ZOmBIES izena aukeratzeko friki xamarra izan beharra dagoela esana dute. Behin behinean hartu zuten izen hori; zerbait probisionala, gero aldatzekotan. Kutre samarra iruditzen omen zitzaien, baina gustatu ere egiten zitzaien kutretasun hori. Orain, atzera begiratzeko garaia dute, eta jakitun dira arrastoa utziko dien urte-bilduma batek izen friki horrekin lotuko dutela.

RZ amaitu da, orain zer? “Ez dakigu. Baina, denok ere, barruan dugu musika, beti izan dugu eta beti izango dugu. Horregatik uste dugu nolabait aterako zaigula hori; agian geuretzat sortuko dugu, eta etxean geratuko da ateratzen dugun hori; agian beste proiekturen bat ere aterako du gutakoren batek… ikusiko dugu zer datorren, baina zerbait etorriko da lehentxeago edo geroxeago, seguru nago” dio Manuk, konbentzituta. Berak ere gitarra jotzen du eta “teknika kontuez” arduratzen da”. Aratz Etxeberria bateria jotzaileak aurrerantzean bizikletan ibiltzeko denbora izateko esperantza du, “musika dela, eta umeak direla, orain arte baztertuta izan ditudan zaletasunei heldu nahi diet”. Hala ere beste musika proiektu batean parte hartzeko proposamenik baletor gustura entzungo lukeela ere garbi du Aratzek. “Istripuz” iritsi zen bera RZra. Gaskon Etxeberria, Lukenen anaia bikia zen garai hartan bateria jotzailea. Gaskonek ordea Grises-en ere jotzen zuen eta behin batean bi taldeei gau berean kontzertua egokitu zitzaien, orduan bota zioten amua Aratzi, ea joko ote zuen behingoagatik eta “konpromisorik gabe”. Aratzek proposamena onartu, eta “gustatu” egin zitzaion, eta konturatzerako taldean sartu zen. Ez zuen asko usteko garai hartan gaur darabilen “sentsazio gazi-gozoa” ekarriko zionik amaierak. “Pertsonalki… nire pena da kontziente naizela oso zaila izango dudala tipo honetako beste proiektu batean parte hartzea. Gure txikian handia izan da Ruralek egindako bidea. Baina, tira, lana egin izanaren –eta ondo egin izanaren– sentsazioa ere badut”.

Urtebete, “lehorrean” Azken urtebetea nahikoa “lehorretik” joan dela dio Aratzek, elkartzeko zailtasunengatik-eta. Marcos Perez baxujotzaileari ere etsipen punttua sumatzen zaio, besteei bezala, baina argi du “zentzuzkoena” amaitzea zela. “Zalantzak sortu zirenean denok ez genuen modu berean bizi, baina segituan begi-bistakoa egin zitzaigun oso zaila zela boston agendak koordinatzea. Bizitzak punta banatara eraman gaitu, Julia Bartzelonara joan zen eta lanak izan genituen bigarren diskoa egiteko, hirugarrena egitea ia ezinezkoa iruditzen zitzaigun”. “Hori garbi dut” esan du Madrilen jaiotako musikariak ahaztuko ez duen une bat aukeratzeko eskatu diogunean. “BBKn jo genuen estreinako aldia. Hura apartekoa izan zen. Oso goiz jarri gintuzten, arratsaldeko seiak-edo izango ziren. Inor ez zela egongo pentsatzen genuen, baina hasi ahala jendea hasi zen ailegatzen, lekua bete egin zen. Eta niretzat inflexio puntua izan zen, pentsatu nuen ostras, zerbait badiagu! …ez nekien noraino irits gintezkeen baina hor sumatu nuen indarra bazuela gureak”. Eta izan du indarra, izan duenez.

jon artano izeta

argazkiak: pedro arce


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Página 12

Urolako trikitiaren erraUtsak haUspotzen Antonio Antton Baltzola izango da Zestoako soinujolerik zaharrena. Bere kasa ikasi zuen eta gerora gazte ugari pasa ziren haren etxetik soinua ikastera. Auntxaren eta Sakabiren lehen irakaslea izan zen, ez zen irakasle txarra izango ez. Arroabeko Joan Jose Eizagirre Marduxarrak ere irakasle izan zuen Baltzola eta ondoren zestoarrei soinua erakusteko lekukoa hartu zion. Gure herriko trikitilari ugari Marduxarraren bodegan hasi ziren soinuari lehengo doinuak ateratzen. Jose Mari Urbieta Egañazpik ez zuen pandero irakaslerik izan. Hasiera batean ezta panderorik ere, erretilu edo bandeja zahar bat astinduz hasi omen zen praktikan. Maisu eta pandero gabe hasitakoak, ordea, behin panderoa eskuetan hartuta, ia azkeneraino ez zuen askatu eta Euskal Herriko plaza asko eta asko zapaldu zituen. Panderojole konpletoa omen zen; panderoa dotore jotzeaz gain, abesten ere abila zen oso, ez ditu ez edonork eskuratzen Euskal Herriko Trikitilari txapelketako hiru txapel. 1970-1980 urteetako Euskal Herriko txapelketetan nagusi izan ziren Urola Bailarako trikitilariak. Zestoan, Egañazpi dugu txapelduna, baina bere bi semeak Joxe Mari eta Agustin, Felix Ilarramendi Errota, Juan Aldalur Astubi eta Jon Eizagirre Txoko ere ez ziren atzean gelditu. Bai, zestoar horiek guztiak urte haietan horren entzutetsuak ziren trikitilari txapelketetako oholtzan izan ziren. Antton Baltzola, Marduxarra, Egañazpitarrak, Errota, Astubi, Martzelina… dira Zestoako trikitiaren historiako izen ezagunenak; baina ez bakarrak, uste baino panderojole eta soinujole gehiago izan baitugu herrian. Urolako beste herrietakoekin batera, Zestoako erromerialekuak eta trikitilarien kontuak jasoko ditu Errautsak Hauspotzen proiektuak. Trikitiaren sehaska moduan ezagutu izan da Urola Erdia eta fenomeno hori ikertzen du Trikigiro elkarteak eta Kulturaz kooperatibak sustatutako ekimenak. Helburua da bailara honetan egon den altxorra bildu eta jendeari ezagutaraztea. Beti ere, trikitiak euskal kulturari egin dion ekarpena balioan jarriz. Horretarako dokumentala, liburua eta bideografiak prestatzen ari dira. Gure bailarako altxorra jasotzen duen lana lagundu eta eskuratu nahi? Lanak amaitu eta proiektu osoa datorren udaberrirako argitaratzea aurreikusten bada ere, aurrez saltzen jarri dira produktuak. Aurrez erosiz gero, merkeago eskuratzeko aukera dago, eta, gainera, aurre salmentarekin jasotako diru kopuruaren bikoitza ipinikoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. www.eu.goteo.org/project/errautsakhauspotzen webgunean edo Portale Kultur Elkartean dauden esku-orriak beteta eros daitezke dokumentala, liburua eta bideografiak.

amaiur aristi arregi 1 Antton Baltzola, Santa Eskean 2 Martzelina Zubizarreta eta Joxe Kruzelegi Kataolatza 3 Felix Illarramendi Errota, Jose Mari Arrizabalaga eta Inazio Uranga Karter 4 Aurkezpena


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Pรกgina 13

1

37


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Pรกgina 14

danbolin.eus

Jon Agirre txirrindulari arraoarra profesionalen mailan arituko da

Jon Agirre txirrindulari arraoarra profesionalen mailan arituko da datorren denboraldian Kern Pharma taldearekin. Baque-Ideus taldean bi denboraldi egin ditu Agirrek, eta 2020an hasiko du bere ibilbidea Kern Pharma talde berriarekin. "Amets bat betetzea da niretzat profesionaletara jauzi egitea, eta are gehiago jauzia nigan konfiantza erakutsi duen etxeko talde batekin egitea", adierazi du Agirrek sare sozialetan.

Politikari katalanen epaia salatzeko elkarretaratzeak

2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik bederatzi eta hamahiru urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi buruzagi independentistari, sedizioa eta diru publikoek erabilera bidegabea egotzita. Kataluniari elkartasuna adierazteko bi elkarretaratze egin dira Zestoan. EH Bildu eta EAJk deituta bata, eta Zestoako Udaleko ELA eta LAB sindikatuek deituta, bestea.

1

Martxan da Atzegiren aurtengo kanpaina

"Bizi nire errealitate intelekuala eta mugak hautsi" lelopean Hasi da Atzegiren 2019ko sentsibilizazio kanpaina. Kanpaina honek irisgarritasun kognitiboaren gaia du ardatz. "Bizi nire errealitate intelektuala eta mugak hautsi" lelopean, Atzegik gizartea "adimen desgaitasunaren betaurrekoak" jartzera animatu nahi du, modu honetan, errealitatea beste era batera ulertzen duten pertsonen azalean jar gaitezen.

Etenaldi txiki baten ondoren, kultur mahaia berriro elkartzen hasi da

Herriko elkarte ezberdinetako ordezkariak zein kulturan interesatuak dauden herritarrak Kultur Etxean bildu ziren hilaren 3an ikasturteko lehen bilerarako. Bileran, aldearen funtzionamendua eta helburuak zehaztu zituzten. Funtzionamenduari dagokionez, talde motor bat osatzea erabaki zuten, hau, kultur mahaiko lau ordezkariz osatuko da. Helburuei dagokienez, epe labur zein luzerako helburuak zehaztu zituzten, kultur mahaiaren sorreran zehaztu zituzten helburuei jarraituz, hau da: kultur eragileen agenda eta programazio bateratua osatzea, kultur espazio baten beharrari irteera bat ematea eta udaletxearekin elkarlana sustatzea.


209.qxp_55 20/10/19 20:41 PĂĄgina 15

1

Ardoaren hilabetea Laiaken

Hilabete berezia izan da urria Laiak dendan. Ardoaren hilabetea antolatu dute eta hainbat dastaketa antolatu dituzte hil guztian zehar. Aste bakoitzean ardo bat izan da protagonista. Hilaren 19an, Laiakeko VI. Ardo dastaketa antolatu zuten eta guztira, hamar upategik hartu zuten parte. Jende mordoxka bildu zen kiroldegiko aterpean eta giro ezin hobea nagusitu zen.

dute

Irauli Zaintza plataforma sortu berri

Zestoa, Azpeiti eta Zumaiako adineko pertsona talde bat bildu eta Irauli Zaintza plataforma sortu berri dute. Zaintza sistema aldatzeko helburuarekin sortu da taldea. Urriaren 18an egin zuten aurkezpena, Azpeitiko Basazabal Jauregian eta han bildu ziren Zestoako 3Z taldeko eta jubilatuen elkarteko kideak, Malen Etxeakoak, eta Azpeiti eta Zumaiako jubilatu eta pentsonisten taldetako ordezkariak. Plataformako kideek adierazi zuten herritarrak eta udalak direla aldaketa bultzatzen hasteko oinarriak eta Zestoa, Zumaia eta Azpeitiko alkateei oinarrizko eskaerak helarazi dizkietela jada, eztabaida plural bat irekitzeko lehen urrats gisa.

Hondakinak gaika biltzeko zakarrontzi gehiago jarri ditu udalak

Lehendik bi zakarrontzi bakarrik zeuden puntu batzuetan lau jarri dituzte eta aurretik ontzirik ez zegoen puntu berri bat ere gehitu dute. Osatu diren puntuak honakoak izan dira: Erdikalekoa, Laranjadi plazakoa, Arteagako geltokikoa, Gesalaga kalekoa eta Lauiturrieta ingurukoa. Bestalde, Azpeitirako autobus geltokia izan da zakarrontziak jartzeko puntu berria.

Mikel Ibarguren herritarra

"Euskaltzaindia, egunak eta lanak" luzemetraian Urriaren 2an aurkeztu zuten "Euskaltzaindia, egunak eta lanak" luzemetraia Bilboko BBK Aretoan. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren arira sortutako lana da. Bernardo Atxagarena izan da ideia originala eta Miren GaztaĂąaga eta Mikel Ibarguren herritarra dira aktore printzipalak.

1

5


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Página 16

B

idegorriaren aldeko martxa jendetsua egin zen urriaren 20an. Martxak bi zutabe izan zituen, bata, Zestoako Gurutzetik irten zena eta bestea, Zumaiako beheko plazatik abiatu zena. Bi zutabeak arroako autobideko biribilgunean bildu ziren eta ekitaldia egin zuten bertan. Ondoren, festatxoa egin zuten Arroabean. Duela hiruzpalau urte hasi ziren Urola Bailara osoa elkartuko lukeen bidegorriaren aldeko borrokan Arroako herritarrak. Urte guzti hauetan erakunde ezberdinetako ateak jo dituztela adierazi dute. “Guztiek proiektua amaitzearekin ados daudela eta hau lurraldearentzat estrategikoa dela onartu badigute ere, tamalez askotan proiektuaren ardura nagusia duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailaren ekintzek ez dute horrelakorik erakutsi” esan dute. Proiektuaren azken berriak Azken asteetan, Narrondo eta Arroa Goia lotuko dituen zatiaren proiektua idatzita dagoela jakin dute Udaleko ordezkariek. Gakoa, 2020ko aurrekontuetan proiektu hontara bideratzeko diru partida bat aurreikustea izango da. Pasa den uztailean alkatea, udaleko arkitektoa eta teknikoak Gipuzkoako Mugikortasun Saileko kideekin bildu ziren lehen aldiz. Bi bilera egin dituzte eta alkateak azaldu du gustura daudela haien ikuspuntu baikorrarekin.

Tunelen konpoketak Lorentxa azpiko tunel luzeak zailtasun dezente ditu. Aldundiak tunel hori ikuskatu behar du aurrena eta gero, konponketek izango duten kostua kalkulatu beharko dute. Tunel hori irekitzeak lan eta kostu handia suposatzen badu, beste aukera bat dago: Arroa Goia eta Ibañarrieta arteko zati hori, “Z” bat eginez Irao gainetik pasatzea. Iraetako tunel motzeko lanekin hasteko Eusko Trenbide Sarearen (ETS) baimena behar da. Baimena emandakoan, berehala lanean hasiko dira, Aldundiak lan horiek egiteko diru partida prest du jada. Bestalde, Arroabea bide berdearekin lotuko duen zatia, udalaren esku geldituko da eta udalak aurrekontuetan lan horiek egiteko diru partida bat izendatzeko konpromisoa hartu du. Arroarrek lanean jarraituko dute Pozik egoteko arrazoiak dituzten arren, instituzioak beraien hitza bete arte lanean jarraituko dutela adierazi dute arroarrek. “Datozen hilabeteak oso garrantzitsuak izango dira, orain itxiko baitira Aldundiaren aurrekontuak. Horregatik, berriro ere kalera atera eta gure aldarria lau haizeetara zabaldu beharra daukagu, eta horretara dator martxa hau” nabarmendu dute.


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Pรกgina 17

iinkesta.

Zein izango litzateke zure ustez kiroldegia kudeatzeko modu ideala? Ez dakit nola kudeatu beharko litzatekeen baina uste dut hainbeste diru publiko gastatu den toki bat pribatizatzea ez dela logikoa, baina beno, inguruko herri batzuetan ere egin da. Lehenagotik plangintza bat egon beharko litzakeela iruditzen zait eta ez dena orain egin, ze azkenean kaltetuenak erabiltzaileak izango gara.

Langileak publikoak izan behar dute. Udalak lanpostu bat atera beharko luke oposizio bidez. Kiroldegia publikoa da eta beraz, lanpostuak ere publikoa izan behar du.

Herriko jendeak ku- Ahal izanez gero deatzea oso ondo behintzat, kudeairudituko litzaidake. keta herritik egin Uste dut herrian behar dela uste jende asko dagoela dut. Gertutasunahorretarako presta- gatik, herriko tuta. Oso garran- jendeari lana tzitsua da talde on emateko eta hebat izatea, ganoraz- rriarentzat onura borja etxeberria koa, edozein leku- delako. Zentzu 34 urte tan eskatuko genu- guztietan irabazkeen bezala. ten aterako gimiren nogales 28 urte

nen.

xabier irure 50 urtetik gora

(Erantzuleak guztira: 59

kb

1

maixa nieves 48 urte

ale ale

Euri zaparrada handiak egiten dituenean ur guztia Bidezarra, 2 zenbakidun portalera sartzen da. Alkantarila oso txikia eta askotan zakarrez betea egoten delako.

Igogailuaren beheko aldean poste handi batzuk jarri dituzte autoek muturraren aurrean aparkatu ez dezaten, gurpildun aulkiei eta haurren karrotxoei pasara eragozten

7


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Pรกgina 18

1. Astero ... mendira. a) joaten dut b) joan nuen c) joaten naiz d) joango nintzen

2. Zerrenda hauetako batean, hitz bat lekuz kanpo dago. a) eguzkia, euria, haizea, hodeiak b) esnea, arrautza, ogia, gatza c) zuhaitza, hostoa, adarra, enborra d) eulia, erlea, sagua, armiarma

3. Asko gustatzen zait... a) sukaldean aritu b) sukaldean aritzeko c) sukaldean aritzea d) sukaldean aritzen

4. Aukeratu zuzen dagoena: a) tristetsu b) pozitsu c) zoriontsu d) haserretxu


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Página 19

agenda

1

urria 25 • 25 26

ostirala

Barbantxo Arroabean 17:00etatik 19:00etara. 22:30ean Pelax eta The Grace of Dionysus Gaztetxean.

-26 asteburua

Gu sukaldari Gaztelekuan: patata-tortila, DBHkoentzat.

larunbata

Txikitasunian haundi Arroabean. Arroa Bira: 8:30ean ibilbide luzea (14 km), 10:00etan ibilbide laburra (5,7 km). Ondoren hamaiketakoa Ederki elkartean. 17:00etan Haurren Korrikola. 18:00etan Korrikaña. 21:30ean Afaria Ederki elkartean •Benito Lertxundiren kontzertua kiroldegian 21:00etan. Sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan edo www.zestoa.eus webgunean.

28

astelehena

18:00etatik 19:00etara, Cristina Pérez Martínez (Fisioterapeuta, Osteopata, PNIk-an aditua)ren hitzaldia Eskua terapia zentroan. Haurdun dauden emakumeentzat eta haurrei zuzendutako kontsultak pasako ditu.

29

asteartea

30 31

asteazkena

Eskulana Gaztelekuan: loreontzirako apaingarriak, 1-2. ziklokoentzat. 2 txanda aukeran: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan Jose Luis Otamendiren "Disoluzio agiriak" liburuaren aurkezpena 19:00etan Portale kultur gunean.

osteguna

Gu sukaldari Gaztelekuan: patata-tortila (3. ziklokoa)

az

aroa

06 07 08

asteazkena

10 12 15 •

igandea

18:30ean "Urola ibaia" dokumentala Zestoan.

osteguna

Gu sukaldari Gaztelekuan: patata-tortila, (3. ziklokoa)

Hi, selfie!, gaztelekuan (DBH)•Barbantxo Zestoan eta Aizarnan, 17:00etan.•"Urola ibaia" dokumentala Arroabean 18:00etan (konfirmatu gabe)•Gaztañerre eguna Zestoako ikastetxean. •Rural Zombies gaztetxean

ostirala

10:00etan ibai eta erreka garbiketa auzolanean.

asteartea

18:30ean "Energia berriztagarriak zure etxean... posible da" tailerra Gaztelekuan.

ostirala

Mihibero mahai-jolasa, gaztelekuan, (DBH). Barbantxo, Arroabean, 17:00etan.• Ane Gebara ipuin kontalaria Arroagoiko herri etxean.

16 •

larunbata

21 22 •

osteguna

23

larunbata

9

Puzgarriak Arroagoian. 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. 21:00etan bertso afaria Arroagoiko herri etxean Maddalen Arzallus eta Aitor Salegirekin. Txartelak 25 eurotan salgai Portale tabernan, Zumaiako fronotian edo 678615996 telefonora deituta. Ondoren DJ Pajarito. •Pelikula, gaztelekuan, DBHkoentzat. Slime tailerra, gaztelekuan, 3. ziklokoentzat.

ostirala

Barbantxo Zestoan eta Aizarnan, 17:00etan Kultur Etxean. Santa Zezilia musika eskolan. 17:00etan triki kalejira, ekitaldia kultur etxeko aretoan eta solfeoko diplomen banaketa. Bandaren Santa Zezilia eguneko kalejira 19:00etan eta kontzertua 20:00etan.

sa 08 09 10

n martinak lasaon ostirala

20:00 txupinazoa. 20:30 bertso afaria Andoni Egaña eta Maddalen Arzallusekin. Ondoren trikitilariak: Hitzeder eta Txibilter.

larunbata

13:00 umeen txupinazoa eta argazki erraldoia. Gaztetxoen bazkaria eta jolasak. 16:30 puzgarriak eta 17:00 txokolatada.

igandea

11:30 Idiakaitz Txistulari taldearen kalejira. Erraldoi eta Buruhandiak. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa. 14:30 bazkari herrikoia.

11

astelehena

11:00 Meza Nagusia eta Zestoako parrokiko abesbatza. 11:30 auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.

me 12 15 17

ndi astea 2019

asteartea

Kirgistanen trekina. Urtzi Zelaia 20:00etan Portalen.

ostirala

19:30, "Arrastoak" filma 45' Laponia 2019. Aitor Ossa Portalen.

igandea

Umeen ibilaldi neurtua Zestoa-Lasao-Agina-Zestoa

640 917 626

•M

EZA ORDUTEGIAREN ALDAKETAK: Martin Artola,

Koldo Itxausti gaisoaldian ordezkatuko duen apaizak jakinarazi digu, urriaren 20tik aurrera Zestoako meza 12:30ean izango dela igandero. Egun berean, Martin Artolak 9:30ean emango du meza Iraetan eta 11:00etan Aizarnan. Jon diakonoak zuzenduko du ospakizuna Arroagoian, 9:30ean eta Arroabean 11:00etan Arroabean. Zestoako meza beti Martin Artolak emango badu ere, auzoetako ospakizunak txandatuz joango dira, aste batean Jon diakonoak eman duen auzoan, Martin Artola apaizak emango du hurrengo astean eta alderantziz.

•I

KAS JOLAS: Ikasjolas egitasmorako bolondres bila dabiltza

Caritas eta Zestoako gaztelekua. Ikasjolas egitasmoa 2017an jarri zuen martxan Caritasek Zestoan, guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanak euskaraz egiten laguntzeko, hain zuzen ere. Ikasjolaseko saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 17:00-18:00 bitartean, gaztelekuan.


209.qxp_55 20/10/19 20:41 Pรกgina 20

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Urria 2019 by DANBOLIN - Issuu