Skip to main content

Otsaila 2021

Page 1

224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 1

2021 oysaila

224 zk.


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 2

640 917 626

943 052 761


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 3

3

Lurra, Sorterria, atzerria

"Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak", do, hobeto esanda, sustraiak baldintza duinetan errotu ditzakeenak. 1936ko gerra ondorenean, ama kartzelatik atera berri eta lur guztiak galduta etorri zen Catalina Extremaduratik Zestoara, bizitza hobeagoaren bila. Jaioterria uzteko arrazoiak potoloak izan ohi dira gehienetan; izan ekonomikoak, politikoak, kulturalak edota katastrofikoak. Norbere lurra utzi eta bizitza hutsetik eraiki behar leku ezezagunean, eta "atzerrian lurra garratz". Ia bizitza osoa emanagatik herrialde batean, beti kanpotar sentitzearen zama eraman behar bizkar gainean, edo, astelehen batean, etxeko portalean gutun anonimoa eta mehatxuak jaso behar. Ederki daki zer den hori Osanak, Laura Penagosek, edo Aurora Morak. Amancay Gaztañagak sentsazio eta bizipen horiek kontatu nahi ditu, oholtza hartuta migrazioen testigo leku. Catalina Tamayoren familia bezala, Lurdes Garciarenak ere Espainiatik Euskal Herrira etorri behar izan zuen. Amak Madrilen ikasi zuen josten, eta gero ederki etorri zitzaion hemen bizimodua ateratzeko, baita alabari transmititu ere abilezia eta gustua. Ez da joskintzatik bizi Garcia, baina gustatuko litzaioke. Zergatik ez herrian lan eta bizi? Azken aldian pribilegioa dirudi ogibidea norbere herrian izateak. Aitor Eizmendi eta Jon Arrue etxe ondoko lurretan aritzen dira lanean. Bizimodu duina atera daitekeela ikusi dute inguruko lurrak mimoz eta errespetuz landuta. Lurrak lantzera ez, baina egunero mugitzen naiz sorlekutik lantokira, hori bai, gehienez ere hogeita hamar kilometro. Eta egunero itzultzen naiz gure herri maitera. Sustraiak lotuegi edukitzea ere ez dakit ba ona den; gure amak behin baino gehiagotan esan dit "Zestoako Erdikaletik kanpo ere badago mundua e!". Ez du arrazoi faltarik, baina hemen gustura banago, zertarako mugituko naiz ba? Atzerrian ibilia naiz, baina gehienez ere hilabete. Gustura alde egiten dut herritik noizbehinka, baina oraindik eta gusturago itzultzen naiz. Jende askok ez bezala, oraingoz, nik erabaki izan dut noiz utzi etxea eta noiz bueltatu herrira. Agian egunen batean tokatuko zait Zestoa uztea, baina oso garbi dut sustraiek gogor tirako didatela. Gure aitari begiratu besterik ez dago: zortzi kilometro "migratzea" tokatu zitzaion. Ama, emaztea eta bi alabak zestoarrak ditu, jaioterrian baino urte gehiago daramatza Zestoan, baina ez okurritu inori zestoarra dela esaterik. Bere sorterria uzten du sustraiak han dituenak ere.

diruz lagundutakoa

amaiur aristi arregi

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 4

Musikari buruzko gogoetak Musikari lotutako zenbat istorio ote daramatzadan nire bizitzako motxilan, txiki-txikitatik hasi eta orain arteko hainbat eta hainbat momentu eder. Nola ahaztuko ditut, bada, panderoko irakasle nintzeneko garai haiek. Haur talde ederrak nituen ikasle, haien artean enbidoa luzatu didan Alejo Orbegozo bera ere bai. Gure eguneroko lagun ziren barre nahiz tarteka baita haserreak ere, baina, haur haiek panderoa jotzeko orduan jartzen zuten gogoak pena merezi zuen, ederki asko astintzen baitzuten. Nire lehengusu Joseba Illarramendirekin ere hainbat herri girotzen ibilitakoa naiz, hasera batean trikitia joaz eta gerora beste hainbat lagunekin batera LIN TON TAUN taldean. Txikitatik izan dut musikarako zaletasuna eta urte askotan musikari lotutako hainbat ekintzatan parte hartu dut. Gaur egun ere ezin hautsi musikarekiko lotura hori eta Ian semeari panderoa erakusten hasia naiz, konfinamenduak ekarri dituen ondorioak tarteko. Alejo Orbegozori erantzunez, hiltzen naizen artean izango da musikari lotutako sua nire barnean, batzuetan garra gehiagoz eta bestetan gutxiagoz baina beti iraungo du suak piztua. Azpeitian badugu San Agustin kultur gunea, nire ustez azken urteetan herrian egin den gauzarik ederrenetakoa. Bertara kontzertuetara gerturatzean, su hori berehala pizten zait. Ez nituzke aipatu gabe utzi nahi Zestoan azken urteetan sortu diren taldeak, beraien artean Grises, Rodeo, Polybiu, Ankhar…. Badugu benetako harrobia musika munduan Zestoan. Besterik gabe nire enbidoa Unai Lizaso Ipintzari bota nahiko nioke. Nola gogoratzen dituzu Azpeitiko Oker tabernan larunbat gaueko parranda eta musika onaren arteko momentu haiek?

enbidoa

jon rezabal “munatxo”

pintada.

Osana. Zortzi urterekin iritsi zinen, zure azal zuri eta ilehori dirdiratsuak hasiera-hasieratik limurtu gintuen. Begi biribil-biribilek, zerua bezain urdinek, bazuten zer kontatua, zer bizitua. Guk zu entzuteko gogoa geneukan, baina zuri guk ulertzeko moduko hitzak falta zitzaizkizun. Orduan ere beste hizkuntza batean geniharduen. Hitzak bizipenak dira, eta zure bizipenak gugandik urrun zeuden, gure euskara zuregandik urruntzen zena baino gehiago. Urteetan zehar, hitzak ez, ekintzak bilatu dituzu guri hainbeste irakaspen emateko. Asteartekoa, horren ordainsari txiki bat besterik ez zen izan. Gaur guri tokatzen zaigu zuretzako moduko hitzak bilatzea, irakatsitako guztia eskertzea eta urte hauetan zehar izan duzun adore eta indar guztia goraipatzea. Hauxe da eman diguzun azken irakaspena, duela egun batzuk pairatu zenuen erasoa publikoki salatzea. Gutako askok baino adore gehiago daukazu, orain argi baino argiago utzi duzu! Eskerrik asko, iritsi eta 20 urteren ostean, oraindik lezioak ematen jarraitzen duzulako. Guk, bien bitartean, zuk emandako irakaspenen laurden bat ematearekin konformatu beharko. Biba zu!.

osanaren lagunak


bota librean

224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 5

Antolakuntzaren beharra. Hil honetan niri tokatu zait idaztea eta, hasiera batean beste kontu baten inguruan idazteko asmoa nuen arren, ezin utzi oharkabean pasatzen, azken aste hauetan gure inguruko hainbat herrietan gertatzen ari dena; batik bat, otsailaren 6an Azkoitiko gazteek jasan behar izan zuten gertaera, Azkoitiko Gazte Asanbladak hurrengo eguneko kontzentrazioan salatu zuena. Hitz egin dezagun Bonbak euria bezala erortzen Presentzia polizial handira lurralde ezezagun batean. Inoiz haiena izan ez den zerbait dia izaten duten arren, lortu nahi dutenek ametsak suntsitzeko zilegitasuna dutela egun hartan nabarmesinesten dutelako. Hitz egin dezagun ozeanoa irensten ari den nagoa izan zuten Azesperantzaz bete eta husturiko milaka gorpuez, eta bizirautea koitiko kaleetan, taberlortzen dutenak errefuxiatzen nen barrura sartzeraino identifikazioak eginez. Taberdituen gizarteaz. nak itxi orduko polizia indarren presentzia oraindik eta Birus batek eragindako histegehiago areagotu zen, bai ertzainena, baita munizipaleria kolektiboari buruz hitz egin na ere. Bertan zegoen jendeari mehatxuka hasi ziren, dezagun, osasun krisia maldan dispertsatzeko esanez edo bestela identifikatu egingo gora doan bitartean, desaginzituztela. Minutu gutxiren barruan, estatuaren mertzetariek txertoak lapurtzen dinarioek (ertzainek) kalean zeudenen aurka kargatzeari tuzten bitartean. Eta bengala ekin zioten, inongo irizpiderik gabe. Hainbat gaztek bat pizten dugun bitartean, lau identifikazio, isun eta mehatxuak jasan behar izan zihaizetara egia oihukatu zuen tuzten. Hori gutxi balitz, zeinbait gazte bereziki erasorap abeslari errugabearengatik tuak izan ziren (ostikoak eta kolpeak jaso izana salatu aldarrikatuko dugu, adierazpen askatasun faltsuaren mitoa dute), bat ahotik eutsita kalean zehar arrastaka ematesaldu nahi izan zigutela ostiral beltz batean. raino. AzkGA-ko kideek hurrengo egunean kontzentraPerfekzioaren bila dabilen humanitatea gara, ordea, nola zio bat burutu zuten plazan hau salatzeko asmoz eta neurtzen den jakin gabe, norberak bere neurri perfektuak dijende asko bertaratu zen. tuela ulertu gabe. Perfekzioa da herri baten madarikazioa, Urtebete inguru daramagu jada ezohiko egoera hau bibaina ezin daiteke konpondu ikusezina dena. Jarraitu dezazitzen eta nik behintzat ez dut ikusten aurrekora buelgun pantailetan ageri diren plastikoz perfekzionatutako izatatuko garenik. Osasunaren aitzakiapean gure bizitzakiei begira. Nik zalantza dut ez ote den gure barnea kirurgia ren gainean burgesiak hartu duen kontrola (noiz kalera behar duena. Mesedez, hitz egin dezagun honetaz. irten noiz etxera joan, zenbat jenderekin egon, nora joHitz egin dezagun duela urtebete ilundu zen herriaz. Ordudaan) inoiz baino handiagoa da. Polizia gure kaleetan jaun nik ari da argia eskatzen. Antzekorik berriz ez gertatzeko aleta jabe dabil beraien gustuko ez diren ekimenak debedaketak beharrezkoak omen dira. Beste batzuek ez dakite katzen, kartelak eta pankartak kentzen, kontrolak nobeharrak zer diren, eta guk, geuk isuritako hondakinez kunahi jartzen, isunak jartzen lan politikoa egiteagatik. tsatutako itsasoan bainatzen jarraitzen dugu. Zakarrak esZerbaitetarako balio badute neurriok, sistema kapitalistaltzeak ez ditu desagerrarazten, eta desagertuak Joaquin eta taren berrestrukturaketak ekarriko dituen miseriei Alberto izan ziren. erantzunez, aurre egingo dion langileriaren antolakunAizarnazabalen ez dira armak fabrikatzen, baina krimena tzarako aukerak erasotzeko balio dute, gazteak diszipliarazo bat da eta Aintzane hil egin zuten. Hitz egin dezagun innatuz eta beldurra sartuz. Azkoitikoa, egiten ari diren darkeria matxista izena duen pandemiaz. Mendeak daramaindar erakustaldi askotariko bat da, Donostiko Alde Zatza gure munduan emakumeak hiltzen, baina honek ez du harrekoa bezala. Ez, ez dira osasunaren defentsarako histeria kolektiborik sortzen. Feminismoaren antidotoa doan neurriak, kaleen militarizazio autoritarioaren adibide daukagu eta oraindik ez dakigu bere esanahia hiztegian begigarbiak baino, masa komunikabideen kolaborazio zuzeratzen. narekin legitimatuak, gazte langileak kriminalizatuz. Gerra hotz, bero eta epelean, bata bestea lokaztutako uretan Inongo oposizio erreal eta trabarik gabe gure askatasun sartu nahian gabiltza bando berean gaudela jakin gabe. Hezibil eta politikoen aurkako erasoak ari dira gertatzen, rria salbatu nahian hezkuntza babestu gabe. Hitz egin dezaeta gehiagora doaz. Oraingo honetan Azkoitian izan da, gun gure hizkuntza txiki handia indartuz, auzi honetan egibaina nork ziurtatu diezaguke hurrengo astean ez dela ten ari garenaz eta egin dezakegunaz. Hitz egin dezagun bizigure herri bertan berdina gertatuko? tzaz eta heriotzaz. Hitz egin dezagun errealitateaz eta ez Hau horrela izanik, langileriaren antolakuntza behareality showez. rrezkoa da, bera izango baita gure eskubide zibil eta poHitz egin dezagun apur bat gehiago, zikindutako hitzek gu jan litikoak ez direla zapalduko bermatuko duen bakarra. ez gaitzaten.

.

aizpea aristi

aitor arsuaga

5


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 6

iinkesta.

Zein maiztasunekin erabiltzen duzu garraio publikoa?

leire urteaga 23 urte

kb

ale ale

Normalean bai baina umea jaio zenetik, kotxea gehiago erabiltzen dut. Lehen Donostiara joateko edo ikastaroetara joateko garraio publikoa erabiltzen nuen. margarita trinchet 34 urte

Ez daukat autorik, dena garraio publikoan egiten dut. Lanera joaten nintzenean ere autobusean joan eta etortzen nintzen, ibon telleria ez dut inoiz autorik 39 urte izan. antton etxeberria 68 urte

Axun Arrazola plaza azpiko garajetako pareta puskatuta eta oso egoera txarrean dago

Arroabeko autobus geltokiko semaforodun zebrabidea martxan da eta bide gorrirako lotura ere egin dute

(Erantzuleak guztira: 98

Donostiara lanera joateko egunero hartzen dut autobusa, astelehenetik ostiralera. Arroagoian geltokirik ez dugunez, Zestoara joaten naiz autobusa hartzera.

Garraio publikoa lanera joateko erabiltzen dut gehien. Urtean hamabi edo hamalau autobus inguru hartzen ditut.


jardunian

224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 7

Catalina Maia birbilobarekin 2019ko Gabonetan

“Zestoan izan nuen lehenengo lana ume zain izan zen, interna moduan egoten ginen”

Catalina Tamayo Valencia (Zalamea de la Serena, Badajoz, 1932) 16 urterekin iritsi zen Arroa Gora ama, amona eta hiru ahizpekin. Aita eta ahizpa gazteena herrian geratu ziren, zuten ganadua eta bestelako ondasunak saldu, eta Euskal Herrira etorri ahal izateko lehenbailehen. Anaia zaharrena bertan ezkondua zen eta han geratu zen andregaiarekin, nahiz eta denborarekin hura ere Euskal Herrira etorri zen. Catalina sei seme-alabetan laugarrena da, eta Extremaduran jaio zen arren, 72 urte daramatza Euskal Herrian, Zestoan hain zuzen. Berak dioen bezala “bizi osoa” darama Zestoan. Hiru seme-alaba izan zituen Fidel Alberdi senarrarekin (Manoli, Juanjo eta Lourdes) eta amona izateaz gain, duela 12 urtetik birramonaren titulua ere badu. Lau biloba eta hiru birbiloba ditu Catalinak.

Zergatik etorri zineten Zestoara? Garai gogorrak bizitzea tokatu zitzaigun, Gerra Zibila amaitu berri zen eta gerraren ondorioz lurrak eta… galdu genituen. Ezer gutxi genuen Extremaduran, eta gure amaren ahizpa, izeba Carmen, Arroa Goian bizi zen, denbora zeraman Extremaduratik bertara etorrita bizimodu hobeago baten bila. Hori horrela izanik, gurasoek genuen apurra saldu (lurrak eta ganadua), eta gu ere Euskal Herrira etortzea erabaki zuten. Izebaren etxera etorri ginen, Arroara. Gainera gerra garaian gure ama kartzelan egon zen, eta handik atera zenean Extremaduratik alde egitea nahi zuen. Izeba hemen egoteak erabakia hartzen lagundu zien. Trenez etorri ginen Euskal Herrira, tartean geldialdiak edo tren aldaketak edo egin genituela gogoratzen dut, bidaia oso luzea izan zen. Ama, amona eta lau alaba etorri ginen Arroara. Ahizpa gazteena aitarekin geratu zen herrian, genuen ganadua eta lurrak saldu nahi zituzten Euskal Herrira etorri aurretik. Haiek gu etorri eta denboralditxo batera iritsi ziren Arroara. Gure aitak hona etorri eta berehala ez zuen lana topatu, ondorioz, egurra biltzen eta aritzen zen,

7


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 8

Catalina eta Fidelen ezkontza eguna, 1954ko apirilaren 22an

Catalina, alaba Lourdes, biloba Jone eta birbiloba Maiarekin (2017)

egun horietako batean argindar kable bat zapaldu eta hil egin zen. Kableak denbora zeraman lurrean, eta Iberdrolari ere abisua pasata zegoela gogoratzen dut, baina gure aitak zorte txarra izan zuen eta bertan gelditu zen. Aitak ez zuen urte bat ere pasa hemen, etorri eta berehala hil zen. Kolpe oso gogorra izan zen guztiontzat. Egoera gogor horretan herriko jendeak asko lagundu zigun. Gerra aipatu duzu, ze oroitzapen dituzu gerra garaiaz? Extremaduran geundela, gure ama kartzelan egon zen, lau urte luzez, ahizpa txikienarekin. Aitaren anai bat gerran zauritu zen, eta gure etxera etorri zen babes bila, aitak ez zuen hura ezkutatzerik nahi, ondo baitzekien ondorioak izango zituela gure familian; baina ama egoskorra zen eta hark lagunduko ziola esan zion, eta hala egin zuen. Amak ukuiluan ezkutatu zuen gure osaba, zaurituta zegoen eta zauria sendatzen ere lagundu zion amak. Baina norbaitek txibatazoa eman zuen eta gure ama eraman egin zuten. Ahizpa txikia, Loli, berarekin eraman zuten kartzelara, oso txikia baitzen, bi urte zituen eta titia hartzen zuen. Badajozeko espetxean pasa zituen lau urte, baina Loli ahizpa lehenago atera zuten, izan ere handitzen joan zenean, bertan ikusten zituen gauzak kontatzen hasi zen eta hori ez zuten gustuko. Loli emakumeren bat eraman eta bueltan ez zutela ekartzen bezalako kontuak kontatzen hasi zen, horren aurrean, familiarekin kanpora eraman zuten. Gogoan dut nola joaten ginen ama eta ahizpa bisitatzera Badajozeko espetxera, pabelloi handi batean ikusten genituen. Garai horretan nire ahizpa zaharrenak, Petrak, hartu zuen gure ardura. Bera ere umea zen, hamaika edo hamabi urte izango zituen baina… Gogoratzen naiz herriko emakumeak ere saiatzen zirela gure familiari laguntzen. Zestoara etorri zinenean lanean hasi zinen? Bai berehala ume zain hasi nintzen, garai hartan “interna” egiten genuen lan, aste osoa etxe horretan pasatzen genuen, eta asteburuan edo deskantsu egunen bat izaten genuen. Egun hori aprobetxatzen genuen etxera joateko. Iraetaraino trenez joaten nintzen, eta handik oinez Arroara amaren etxera. Zestoan egin nuen lehenengo lan hartan lau haur zaintzen nituen, bi eskolara joaten ziren eta beste bi nirekin egoten ziren. Laranjadira joaten ginen edo Estazioko parkera. Han haurrak zaintzen aritzen ziren beste neska batzuekin egoten nintzen, eta lagun handiak egin nituen. Nire ahizpa Satur ere Zestoan hasi zen ume zain, ni bezala, eta haurrekin kalera ateratzen ginenean elkarrekin egoteko aukera izaten genuen. Gogoan dut, zaintzen nuen haur horietako batek zorriak zituela eta neuk ere harra-

Catalina eta Fidel ospakizun batean

“Gure ama gerra garaian lau urte luzez egon zen kartzelan, eta ahizpa txikia ere berarekin eraman zuten”


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 9

1

patu nituela, etxekoandreak esaten zidan azkurak gaixotasunen batenak zirela, baina ez zen horrela, ondo nekien nik zorriak zirela! kar kar kar! Nire ahizpa Satur aritzen zitzaidan zorriak kentzen libre genuen denboran, banku batean esertzen ginen eta hor aritzen zen… kar kar kar! Ume zain aritu ostean, Zunzunegiko etxearen goiko solaiCatalina eta Fidel seme-alabekin Olalde inguruan 1967an

ruan zegoen albaitariarekin hasi nintzen lanean, eta urte mordo bat egin nituen bertan. Uniformea erabiltzen nuen: etxekoandreak egin zizkidan, goizean urdina janzten nuen eta arratsaldean beltza. Oso politak eta dotoreak ziren. Amantal dotoreak egin zizkidan uniformearekin jartzeko. Denetarik egiten nuen bertan: etxeko lanak, jatorduak prestatu, albaitariaren bezeroen enkarguak jasotzen nituen… Idazten ez nekienez buruz hartzen nituen etortzen ziren baserritarren enkarguak! Albaitaria ordea, uholdean hil zen, Donostiatik Gipuzkoana autobusean zetorrela. Jatorriz Zaragozakoak ziren eta haurrik ez zuten, beraz heriotzaren ostean, emazteak Zaragozara alde egin zuen, eta ni lanik gabe geratu nintzen. Haurrak jaio ostean ere lanean jarraitu nuen: Herrero tabernako sukaldean egiten nuen lan udan, Zestoan udan lan asko egoten zen, turista asko etortzen baitziren. Arozena Hoteleko garbiketak egiten ere ibili nintzen, eta, baita, antxoa lantegian garaia zenean ere. Zure senarra zestoarra zen, konta ezaguzu apur bat nola izan zen zuen bizia? Zestoara iritsi nintzenean lehenengoa ikusi nuena izan zen Fidel Alberdi, lagun batekin, gerora nire senarra izango zena. Denborarekin lagunak egin ginen, eta, azkenean, bikote. Fidel seme bakarra zen, Elizkalean zegoen hiltegi gainean bizi zen bere amarekin. Aita hilda zuen. Horregatik Fidel soldaduskara joateaz libratu zen. Bere ama hil zenean ezkontzea erabaki genuen, eta bere jaiotetxera joan ginen bizitzera. Ezkondu eta urtebetera alaba zaharrena jaio zen, Manoli, nik 22 urte nituen orduan. Beste bi haur ere izan genituen, Juanjo eta Lourdes. Manoli jaiota zegoela, nire senarrak soldaduskara joan behar izan zuen, aurretik libratu bazen ere, gerora joan beharra izan zuen. Haurrak izatera Arroa Goira joan nintzen hiru kasuetan, nire ama han bizi zen eta bere etxean jaio ziren hirurak. Garai hartan ez ginen ospitalera joaten haurrak izatera.

Catalina (eskuinetik hasita lehenengoa), Petra eta Josefa lagunekin eta Rosario Petraren alaba ibilaldi batean

Zure sorterrira askotan joan al zara? Jendeak ohitura izan du udan urtero herrira joatekoa, zuek ere hori egiten zenuten? Ez, ez. Ni hona etorri ginenetik bi aldiz bakarrik joan naiz Zalameara. Lehenengo aldiz Fidelekin, ezkondu ginenean. Eta gero, handik urte pilo batera, ahizpa gazteenarekin Lolirekin eta bion semeekin. Abuztuan joan ginen, opor txiki batzuk egitera; baina guk han ez genuen ezer, familia dena ere hemen genuen… Han jaio ginen, baina bertan ezer gutxi genuen… Familiako etxea anaiak jaso zuen oinordetzan, beraz, guk etxerik ere ez genuen bertan. Garai hartan Extremaduratik euskal Herrira etorri zinetenak asko izan ziren ezta? Bai, familia askok alde egin genuen handik; ni oso gaztea nintzen, eta gurasoek hartu zuten erabakia. Han baino etorkizun hobea hemen izango genuelakoan edo… Garai hartan Extremaduratik etorri ziren familia asko eta askok, lehenengo geldialdia Arroa Goian egiten zuten. Ez dakit zergatik egia esan, guk izeba genuen bertan eta horregatik joan ginen bertara, baina gainontzekoek ez dakit zergatik… gero inguruko herrietara joaten ziren bizitzera, pentsatzen dut lana eta bizilekua topatzen zutenean edo izango zela. Nire amak-eta denboraldia egin zuten Arroan, baina gero amak lana topatu zuen Zarautzeko lantegi batean eta bertara joan zen bizitzera. Nire ahizpa zaharrena ere Zarautzen bizi izan zen. Ahizpa gazteena, berriz, Zumaiara ezkondu zen eta beste ahizpa Satur eta biok Zestoara ezkondu ginen, eta hementxe eman dugu gure bizi osoa.

naiara exposito alberdi

9


224 def.qxp_55 22/2/21 0:00 Página 10

"ZER JAN, HURA IZAN" ASPALDITIK ENTZUNA DUGUN LELOA, BAINA EZ AL DA

BATZUETAN ALDERANTZIZ ERE IZATEN? ZER IZAN EDO NOLA PENTSATU, HURA JAN? KATE ITXIA IZANGO DA ZIURRENIK. IBAÑARRIETAKO IRURE TXIKI BASERRIAN IZAN GARA AITOR EIZMENDIK EKAIN SAGARDO EKOLOGIKOA NOLA EGITEN DUEN IKASTEN, ETA AIZARNAKO SAN PELAIO BIDEKO JON ARRUEREN OILATEGIA ERE EZAGUTU DUGU ERTXINEKO ARRAUTZA EKOLOGIKOAK NONDIK DATOZEN EZAGUTZEKO.

EKOLOGIKOA MODAN

Natura zaleak biak, negozioa martxan jartzerako orduan ez zuten zalantzarik izan, ez batak, ez besteak, eta ekologikotik ekin zioten bideari. Oraindik ere, gurean, beste zenbait herrialderekin alderatuz asko dago egiteko, baina, dirudienez, modan jartzeko bidean dira elikagai ekologikoak. Aitor Eizmendik esan digu, orain artean alderantziz izan bada ere, orain pare bat urte, mugimendua hasi zela, eta indarra hartzen doala bertakoa eta ekologikoa kontsumitzearen aldeko jarrera. “Bokazioz ez bada ere, sagardotegi handiak ekologikoan egiten hasi dira. Produkzioaren %1 izanda ere publizitate handia egiten diote, eta zerbaitegatik izango da” dio Eizmendik. Ederki ulertzeko moduan bota digu; Zumaian, bere lagun batek dendan bi sagardo marka omen ditu salgai, berea eta beste marka ezagun bat. Bertakoek ezagun hori erosten omen dute beti eta turistek, hutsik egin gabe, Aitorren ekologikoa. Orain dela 10 urte, bera sagardoa egiten hasi zenean, ekologikoaren zigilua ia kalterako omen zen. Jendeak betikoa nahi zuen, ez gauza berezirik. Arabar Errioxako ardozale bati entzun omen zion irratian nola elkarte edo soziedadeetan saldu ahal izateko etiketatik zigilua kendu behar izan zuten. Jaten dugunarekin arduratsuak izatearen garrantzia azpimarratu digu Jon Arruek ere. Baserriko arrautza mundiala dela onartzen du Arruek, ez duela ezer horren aurka, baina, askotan ez garela konturatzen

oiloari jaten ematen diogun pentsu edo artoa nondik datorren, non ekoiztua izan den, nolako sailetan, pestizidarik erabili al duten… Oilo horrek egunero jaten duenak, gero, dabilen zelaian ere eragina du, eta, egokia ez bada, urteen poderioz lurra ere kutsatzen doa, eta pobretzen, zizare eta xomorrotxoak desagertzen… Arrueren esanetan, filosofia kontua ere bada, “askotan ahoz bai esaten ditugu gauzak, geurea eta bertakoa eta ez dakit zer, baina, gero erosketak egitera goazenean prezioari edo kanpoko itxurari begiratzen diogu, eta ahaztu egiten zaigu jatorria eta predikatutako guztia”. Eizmendik dio Normandian desertu berdea deitzen diotela hango sagastiei, “berde berde ikusten da saila eta sagarrak ere hor daude, baina ez da batere txoririk ikusten, ez intsekturik, ez ezer. Hori ere garrantzitsua da, edaten dugunean, zer edaten ari garen jakitea eta nondik datorren”.


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 11

1

beste zenbait azterketa egin zizkion, eta saltoa emateko erabakia hartu zuen bere lurrak erosiz. Oilategi berria eginda, lehen pinudia zen lurra, sei hilabetez utzi behar izan zuen geldirik, garbitzen. Bere proiektu ekologikoa martxan jartzerako, kaltegarriak izan zitezkeen aurreko ustiaketaren arrastorik egon ez zedin. Jon Arrue Ertxineko arrautzak Tailerrean lanean ari bazen ere, buruan beti zuen naturarekin lotuta, baserri giroko zerbaitetan lan egitea Jon Arruek (Aizarna, 1981). 2014ean ikastaro bat egitea pentsatu zuen lana eta ikasketak uztartuta. Oilaskoak haztea eta antzeko ideiak zebilzkien buruan, eta oilategia sortzeko jarraitu beharreko pausuei buruzko ikastaroari ekin zion. Arruerekin batera ikasten ari ziren zazpi gaztek nahiko garbi zuten beraien proiektua, eta gutxi behar izan zuen Arruek ere burua berotzen hasteko. Berak lurrik ez, eta Aizarnan zein aukera egon zitezkeen aztertzen hasi eta Lopategiren oilategiaz gogoratu zen. Bere asmoen berri jabeei eman eta horrela hasi zen poliki-poliki. Oilategiaz gain lurrak ere behar zituen, proiektua ekologikoan egiteko, oiloko 4 metro karratuko zelaia eskatzen baita, baina lortu zuen hori ere, beste lur jabe baten laguntzarekin. Ikastaroa egin eta urtebete ingurura, martxan zuen, alokairuan, oilategia Aizarnan. Proiektua 500 oilorekin jarri zuen martxan, baina handik lau bat urtera, Arrue Gaztenet programan sartuta zegoenez inbertsioak egiteko aukera ikusi zuen. Gaztikerrek bideragarritasun ekonomikoa eta

Oilategi ekologikoaren eskakizunak

Hiru taldetan banatuta dauka oilategia. Normalean bi talde egoten dira arrautzak ematen, eta talde bat zahartzen hasten denean berria sartzen da. Gutxi gorabehera lau aste behar izaten dituzte oiloek arrautzak ematen hasteko. Horiek ematen hasten direnean, zaharrak kendu egiten dira. Kanpoko zelaian ere talde bakoitzak bi lur zati izaten ditu, berdean ibil daitezen, lur sail bat gorritzen hasten denean bestera txandatzen dira. Horrez gain, jaten dutena ere kontrolatu egiten da. Pentsu ekologikoa ematen zaie, oilategia garbitzeko erabiltzen diren produktuak ere ezin dute edozein izan, karea edo lixiba erabili daitezke esaterako. Berdin gaixotasunei dagokienean, baimendutako tratamenduak bakarrik egiten zaizkie. Oilategi barruan, metro karratu bakoitzean 10 oilo baino gehiago ezin dira eduki, eta, kanpoan, oiloko 4 metro karratuko zelaia izan behar dute. Ekologikoaren zigiluak jarraipena ere izaten du, eta Arrue bertan ez dagoela, abisatu ere egin gabe begiratzera etortzen dira tarteka, ea oiloak kanpoan al dauzkan begiratzera. Pentsu ekologikoaren jarraipena ere egiten diote, fakturak erakutsi eta duen oilo kopuruarekin bat datorrela ziurtatu behar izaten du. Oilategiko kontuak

Oiloak pixka bat iluntzen hasten duenean barrura sartzen dira, eta handik pixka batera automatizatuta lehen pinudia zen lurra, sei hilabetez dituen oilategiko ateak itxi egiten dira. Etsaiei buruz galdetuta, gauez utzi behar izan zuen geldirik, garbitzen. barruan egoten direnez, ez duela ...kaltegarriak izan bestelako arazorik izan erantzun zitezkeen aurreko digu Arruek, lepazuriren bat edo ustiaketaren beste tokatu zitzaiola alokairuko arrastorik egon ez oilategian, baina zapelatz eta azeriekin ez omen du arazo larririk zedin izan. Oiloa nahiko animalia izua da, eta inoiz parapenteren bat Aizarnan agertzen bada bat hasten omen da zalapartan oilategira, eta atzetik gainontzeko guztiak. Oilategiko zelaian sagarrondoak landatu ditu orain Arruek, oiloek ere babesteko itzala izan dezaten. Behor batzuk ere baditu oilategi inguruan, eta oraindik gehiegi aurreratu ezin den burutazioekin dabil Arrue. Iparraldean entzuten ari den hegazti gripearen harira, egun batzuetan barruan edukitzeko gomendioa dauka gu artikulu hau idazten ari garen egunetan. Horrelakoetan belarra eta ematen saiatzen da Arrue. Ez da egun askoko kontua izango eta gaitz erdi!

1


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 12

Aitor Eizmendi Ekain Sagardoa Zumaian, Hotel Zumaia zeukaten Aitor Eizmendiren (Zumaia, 1969) gurasoek, eta orain dela 35 urte etxe berriak egiteko bota zuten. Orduan, jaiotzez baserritarrak izanik (ama Sastarraingoa eta aita Errezilgo baserri batekoa), baserri bat erosteko irrika zuten eta Irure Txiki baserria erosi zuten. Hamabost bat urte zituen orduan Aitorrek. Gaztea zen arren, natura eta ekologia gustuko zituen, eta aitak, lagunduta, sagastia landatu zuen. Franco motako sagarrondoak landatu zituen, lehengo estilokoak; hazitik datozenak eta handiak egiten direnak. Denbora asko behar dute fruitua ematen hasteko sagarrondo horiek, ordea, eta dozena bat urte inguru itxoin behar izan zuen. Denbora hori pasata, etxerako sagardoa egiten hasi ziren, auzoko Etxenagusia baserriko dolarean: “mila litro sagardo egiteko hiru egunean egon behar izaten zen eman eta eman”. Geroz eta sagar gehiago zuten, eta sagardoa egiten hasteko asmorik oraindik ez zutenez, sagarra beste sagardotegi batzuei saltzen hasi zen, baina interes falta izugarria sumatu zuen: “Sagardotegi batzuetan etxeko sagarrak ez zituzten jasotzen, erosoago eta errentagarriago egiten zitzaien Frantziatik trailerretan ekartzea. Eta, noski, ni joaten nintzen hara nire sagarrak hartuta, eta enbarazu egingo banieke bezala sentitzen nintzen”. Berehala ikusi zuen mundu hartan ez zuela ibili nahi, beste eredu bat posible zela, eta bere bideari ekin zion. Etiketa atera eta saltzera

Hamaika urte dira etiketa atera zutela. Ekain izena amari gustatzen zitzaion, bera kobazulo atarian hazia baitzen. Pare bat urte lehenago egin zuten inbertsio guztia: eraikina prestatu, makinak eta erosi, sanidadeak agindutako kondiziotan jarri, gustuko zuhaitz berriak landatu… Ekologikoa izateak adina garrantzi zuen bertakoa izateak Eizmendirentzat, eta bide batez, baserritik bizitza duina eta polita ateratzea bertako produktuak baloratuaz posible zela demostratu nahi zion bere buruari. Produktu berriak sortzen

Sagardoaren prozesuak aukera handiak ematen ditu beste produktu batzuk ere egiteko, errazena zukua da. Sagarra prentsatu eta momentuan bertan tenperatuta

ematen diote, eta pasteurizatuta gelditzen da bi urterako iraupenarekin. Ekologikoa da, ez du batere gehigarririk. Momentuan egiten ez bada, oxidatu eta ilundu egiten da, eta gustua ere aldatzen joaten zaio. Ozpina aurtengo gauza izan da. Prozesu kimikoa da. Sagardoaren bakteria azetikoek alkohola jaten dute, eta azido azetikoa sortzen dute, hortik ozpina lortzen da. Baldintzak eta kontrolak

Onartuta daukatenarekin esku hartze minimoak egiten dituzte. Aitor Etxeandia sagarrondoetan adituak, bisitak egiten ditu sagasti guztietan, eta Eizmendirena gustuko du. Esaten omen dio bertan izurri mota guztiak dituela, baina, autokontrolatuta. Lurrari ere ezin dio abonu kimikorik bota, ez eta pestizida kimikorik erabili ere. Simaurra ere kanpoan ibiltzen diren behiena erabiltzen du. Sagardoa egiterako orduan ere gehigarririk ezin du erabili. Kontrolak egiten dizkiote, egun batean fruta eramaten dute aztertzeko, beste batean hostoa edo lurra hartzen dute, baita sagardoa ere. Gipuzkoako sagardotegi txikienetakoa izanagatik, urtean 40.000 litro sagardo egiten dira Irure Txikin, 50.000 botila. Aurtengo sagardoa zer moduzkoa datorren galdetuta, hauxe erantzun digu: “Oso autokritikoa naiz, baina gustura nago, oso sagardo ederra atera da. Nahiz astoa izan, denborarekin ikasi egiten du astoak ere, eta nik ere bai, urtetik urtera ikasten eta hobetzen noala uste dut”.

“Oso autokritikoa naiz, baina gustura nago, oso sagardo ederra atera da”


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 13

1

3 denbora asko eskatzen duen hurrengo lana. “Nire arazo bera zuten Sakonako Ioritz eta Aiorak ere, beraien barazki eta arkume ekologikoak eta banatzeko norbait behar zuten, eta elkarrekin egiten hasi gara, bezero batzuk berdintsuak dira…” Hemen inguruko supermerkatu txikietara banatzen dugu, baita zenbait taberna eta jatetxetara ere, eta, horiez gain, denda berezi edo ekologikoetara ere banatzen dugu hasi Zarauztik eta Ordiziaraino.

FILOSOFIA, ESKAKIZUNAK ETA LAGUNTZAK Eskakizunez ere aritu gara Arruerekin: “berdinak dira 10.000 oilo dituztenarentzat edota guk bezala 1200 dituenarentzat”. Laguntzak jasotzerakoan, berriz, betebeharrak oso handiak direnez, azkenean txikietara ez da laguntzarik iristen: “honetan ere txikia desagertzera eta handia indartzeko joera hasi da nabarmentzen”. Aitorrekin pinuen gaitzaz eta bertakoa landatzeaz ere aritu gara: “Entzun dut enpresak hasi direla lursailak erosten Gipuzkoan ere, landaketa handiak egiteko”. Herri batentzat bertakoak diren zuhaitzez osatutako basoa edukitzea egundoko erakusleihoa dela dio, baina ez dela laguntzarik ematen, ez bere zuhaitzak bota ezin dituen baserritarrari, ez eta bertako zuhaitzak landatzearen aldeko apustua egiten duenari ere. Ez dago landa politikarik Eizmendiren ustez: “Sartu berri dauden landareak hasten direnean inpaktu handiagoa izango da. Berandu xamar da, baina oraindik ere egin daiteke zerbait”.

BEZEROAK LORTU ETA MERKATURATZEA

Behin produktuak forma hartua, marka ezagutzera ematea, bezeroak aurkitzea eta horiengana iristea izan da gure bi lagunentzat hurrengo pausua.

BERTATIK BERTARA EZAGUTZEKO AUKERA Aitorrek dioenez, jendeak marka ezagunetara jotzen du beti, eta hori aldatzea asko kostatzen da, nahiz eta askotan prezio berdinean eskaini. Arazo horren aurrean, bisita gidatuak egiten hasi ziren iaz: “Bi asteburutan jendea etorri zen, baina gero eten egin behar izan genuen pandemia tarteko”. Zumaiatik ere oinez joan zen eskola talde bat, eta zoragarri pasa zuten. Ekologikoaren kontzeptua hezkuntzan txertatzeko aukera eskaintzen du sagardotegiak. Baserriaren beheko aldean horretarako prestatu nahi dugu, bisita gidatua egin eta gero bertan bazkaltzeko. Arruek ere esaten omen die bezeroei nahi dutenean joateko oilategia ezagutzera. “Bezeroentzat gertutasun hori oso garrantzitsua da eta edozein momentutan arrautzarik gabe gelditzen badira deitzen dizute eta salto batean eraman. Asko eskertzen da konfiantza hori”.

BANAKETAN INDARRAK BATUZ Bezeroak behin lortuta, banaketa da enpresa txiki hauentzat

PANDEMIA GARAIAK Bezero berriak egiteko aukera izan da pandemia garaia gure sagardogilearentzat. Partikular asko izan dira zuzeneko eskaerak egin dituztenak, eta etxez etxe banaketa egiten ere ibili dira. Urte ona izan da Ekain sagardoarentzat. Arruek ere antzeko zerbait kontatu digu. Jatetxe eta tabernak itxita egoteak kaltea ekarri badie ere, herritarrek erosketak bertan egiteak lagundu egin die, eta salmentan igoera izan dute. Zestoan Uniden eta Elortzanean daude salgai Ertxineko arrautzak, eta Aizarnako Aranburu eta Konpittero dira Arrueren gertueneko bezeroak. Ekain sagardoa, berriz, Uniden eta Otxua harategian dago salgai, eta Koiote tabernan ere sagardo hori izaten dute. Informazioa emana dago, gurea da orain ardura, ea kontsumitzera goazenean produktuaren atzetik dagoen lana, filosofia, errespetua eta mimoa gogoan izaten ditugun.

jone bergara


224 def.qxp_55 22/2/21 0:13 Página 14

danbolin.eus

Anjel artetxe: "Zubimusu inguruko koloniarekin hasi gara froga moduan baina Zestoan, lau bat kolonia daude"

Azpeitiko Oinatz Elkarte Animalistako kidea da Anjel Artetxe (Arroagoia 1978). Txiki txikitatik izan du animalienganako lotura eta duela hiru urte Oinatz elkarteko kide izatera pasa zen. Zer egiten du Oinatz elkarteak? Animalien inguruko sentsibilizazio lana egitea da gure helburua. Animalien sentimenduak dituztela ikusarazten dugu. Tratu txarren salaketa egiten dugu, jendearekin hitz egin eta zabaldu. Txakurtegiko txakurrak adopzioan emateko kudeaketa lanak egiten ere ditugu. Herri ezberdinetako udalekin biltzen gara, herri horietan animaliekin egiten diren ekitaldiak ekiditeko asmoz, alternatibak aurkeztuz. Etxerik gabe dauden animaliei tokia ere bilatzen diegu. Zer darabilkizue orain esku artean? Katu kolonien kontuarekin gabiltza orain. Antzutze lana egiten ari gara. Duela urte batzuk hasi ginen proiektu honekin eta orain bere fruitua ematen hasi da, kaleetan ez dago lehen adina katu. Katuak kolonietan harrapatzen ditugu, esterilizatu eta berriz ere kolonia berdinetan uzten ditugu. Katuak esterilizatu gabe badaude ugaltzeko garaian borroka asko egoten da, katakume asko, zarata, zikinkeria… Jendeak jateko asko ematen die, edozer gauza eta hori azken batean zikinkeria bat da, nahiz eta borondate onenarekin egin, kontrolatu beharreko zerbait da. Zestoara ekarri al duzue proiektua? Orain dela hilabete batzuk udalari aurkeztu genion kaleko katuak kontrolatzeko proiektua. Zestoan ere arazo handi bat dago eta jendea asko kexatzen da. Proiektu hori aurrera eramateko hamabi bat boluntario bildu gara eta Kalekatu izeneko elkartea sortu dugu. Udalak gure proiektua onartu du eta hasi gara katuak antzutzen eta adopzioan jartzen. Zibumusu inguruko koloniarekin hasi gara froga moduan baina Zestoan, lau bat kolonia daude. Kolonia hauen kudeaketa udalari dagokio eta horregatik, arazoa gehiagora joan baino lehen, proiektu hau aurkeztu genien. (jarraitu irakurtzen danbolin.eus atarian)

GKS: "Krisiak langileriaren bizi baldintzen kaskartzea dakar"

Kontrol sozialaren areagotzea salatzeko asmoz, ‘Burgesiaren kontrola antolakuntzaz gainditu’ dinamika jarri berri du martxan Zestoako GKSk. Gazte Koordinadora Sozialistako kideak dira Oihane Ibarguren (Zestoa, 2000) eta Jokin Igarataundi (Zestoa, 1995). Duela bi urte sortu zen Gazte Koordinadora Sozialista, ze bilakaera izan du antolakundeak hiru urte hauetan? O.I: Orain bi urte inguru sortu zen Gazte Koordinadora Sozialista gazte problematika klase ikuspegitik lantzeko. Ordutik ekimen ezberdinak egin ditugu, formakuntza mintegiak, lan egunak, herrialdeko topaketak edo topagunea besteak beste. Horrela, antolakuntza eskualde ezberdinetara hedatzeko baldintzak lortu ditugu. 2020an, Urola Erdiko taldea sortu zenuten. J.I: Bai esan bezala bi urte hauetan baldintzak sortu dira honetarako eta eskualde askotan egonkortu gara. Gure kasuan eskualdeko taldeez gain herrietan antolatzea ere lortu dugu. Azaroan ‘burgesiaren zuzeneko diktadura’ salatzeko kanpaina jarri zenuten martxan Euskal Herri osoan. Mobilizazio jendetsuak han eta hemen. Ze balorazio egiten duzue? O.I: Balorazioa positiboa egiten dugu, astero 2.000 pertsona inguru atera ginen kalera, jendeak ondo erantzun zuen. Gainera argi ikusi da ezarri ziren neurriek ez dutela osasun egoera hobetu. Kontrara, osasun hondamendi baten aurrean aurkitzen gara eta hori gutxi balitz askatasun eta eskubideak deuseztatuta ditugu. J.I: Aurreko kanpainara jarraipena emanez azken hiru asteetan mobilizazioak izan dira Euskal Herriko herri ezberdinetan, Osasun hondamendiaren eta askatasun ezabapenaren aurrean burgesiaren ofentsiba gelditu lelopean. Larunbat honetan, otsailak 13, hitzordu garrantzitsua izango dugu Azpeitiko plazan arratsaldeko, 18.00etan. Orain, ‘Burgesiaren kontrola antolakuntzaz gainditu’ dinamika jarri duzue martxan Zestoan. Zein da kanpainaren helburua? Zer esan nahi duzue lelo horrekin? O.I: Kanpainaren helburua jasaten ari garen kontrol sozialaren areagotzea salatzea da... (jarraitu irakurtzen danbolin.eus atarian) Bizikidetza taldeka eta segurtasun


224 def.qxp_55 22/2/21 0:13 Página 15

1

5 Nerea mendizabal: "Jakin gabe egin dut lana, bukatu dudanean konturatu naiz liburua idatzia nuela"

Otsailaren 14an aurkeztu zuen Nerea Mendizabalek Jirafa hizkuntza liburua. Ikasturte berrirako irakasleentzat ikastaro baterako materiala prestatzen hasi, eta, konturatzerako, bigarren liburua eskuartean zuela konturatu da. Zure bigarren liburua dagoeneko eskuartean duzu. Halaxe da, bai! Lehenengo liburua gurasoentzat idatzi nuen eta hau Jirafa hizkuntza irakasleentzako bideratua da. Beste liburua pare bat urteko prozesua izan zen, baina hau udara honetako kontua izan da. Ikasturte honetarako irakasleentzako online ikastaroa prestatzen ibili naiz. Irakasle horiei dokumentu bat osatu nahi nien, ikastaroan ikasitako kontuak gelan ikasleekin praktikatzeko proposamenen dokumentua. Gehigarri moduan edo, eta dokumentu hori prestatzen pasa dut uda. Eta konturatzerako liburua idatzi dut! Jakin gabe egin dut lana, bukatu dudanean konturatu naiz liburua idatzia nuela. Zergatik izenburua Jirafa hizkuntza? Komunikazio ez bortitza Marshall Rosenberg-ek garatu zuen komunikazio eredua da, eta berak bi animalia erabili zituen bortizkeria eta ez bortizkeria sinbolizatzeko. Bortizkeria txakalarekin irudikatu zuen, eta ez bortizkeria jirafarekin. Jirafa hizkuntzak komunikazio ez bortitza ordezkatuko luke, bihotzetik bihotzerako lengoaia. Izan ere, jirafa da bihotzik handiena duen animalia. Zer jaso duzu liburuan? Ikasleekin ikasgelan lantzeko proposamenen liburua da. Orrialde bakoitza fitxa bat da, ariketa proposamen bat. Bihotzeko hizkuntza, komunikazio ez bortitza edo adimen emozionala garatzeko ariketak daude jasota. Ariketa bakoitza markatuta dago ze adin tartetarako den egokia, baina pixka bat moldatuta edonorentzat izan daitezke baliagarriak. Ikasleekin komunikazio ez bortitza garatzeko, gatazkak kudeatzeko, autoestimua lantzeko… dinamikak bildu ditut. Irakasleentzako mota honetako material askorik ez dago, hala? Ba ez. Azken urteetan, eta orain Covid19aren bueltan bereziki, haurrekin emozioak landu behar direla esaten da behin eta berriz... (jarraitu irakurtzen danbolin.eus atarian)

"Atzerrian lurra garratz" antzerki obra estreinatu du Amancay Gaztañagak, Oñatin

Atzerrian lurra garratz izeneko proiektuari forma ematen ibili da azken bi urteotan Amancay Gaztañaga. Otsailaren 12an estreinatu zuen antzerki obra, Oñatiko Santa Ana antzokian. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak ekoiztu du lana eta Huts teatroko kideek eman diote bizia. Gidoilari eta zuzendari lanak egin ditu Gaztañagak. Ander Lipus eta bien artean idatzi dute gidoia eta Miren Amurizak orraztu du kontakizuna. Aktore lanetan, berriz, Ander Lipus bera eta Laura Penagos arituko dira. Zer kontatzen da obran? Laura Penagosen istoriatik abiatuta sortu dugu obra. Duela hamabi urte etorri zen Kolonbiatik Euskal Herrira. Bere bizipenak oinarri hartuta sortu dugu Aurora Mora izeneko pertsonaia. Laura herri honetan bere bidea topatzen ari da eta hori kontatzen du finean obrak: emigranteek egiten duten bidea kontatzen da. "Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz" dio esaera zaharrak. Hortik al dator izenburua? Bai. Esaera horrek zera esan nahi du: kontuz non ipintzen duzun oina. Atzerritar sentitzen zaren toki batean badago zerbait, lurra eroso egiten ez duena eta erabakia hartzeko pausua ematea ez da erraza. Horri eman dizkiogu bueltak, atzerritarrak bere lurra ez den toki batean atzerritar zergaitik sentitzen diren ulertu nahi izan dugu. Askotan gure lurrean ere atzerrtiar sentitzen gara eta sentimendu horien zergatia zein den jakin nahi izan dugu. Zure esperientzi pertsonalak eragina izan al du? Egia esan eragin handia izan du. Ni ere Ekuadorretik Euskal Herrira etorri nintzenean atzerritar sentitu nintzen. Eskolan ikasi nuen euskaraz eta tokiz kanpo sentitzen zara eta sentsazio horrek urte dezentetan jarraitzen zaitu. Laurak eta biok antzeko bizipenak izan ditugu, nik txikitan eta berak helduagoa zenean. Zer erakutsi dizu lan honek? Pila bat ikasi dut. Bertigo handia ematen du Artedramarentzat lan egitea, Huts bezalako antzerki konpainia batean, ibilbide handiko talde delako... (jarraitu irakurtzen danbolin.eus atarian)


224 def.qxp_55 22/2/21 0:13 Página 16

danbolin.eus

Ekain haurreskolako langileek elkarretaratzea egin dute lan baldintza duinak aldarrikatzeko

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, haurreskolatan greba eta mobilizazioekin jarraitzen dute. Ekain haurreskolako langileak, gurasoak eta udal ordezkariak haurreskola aurrean bildu ziren otsailaren 16an, "Gure etorkizunaren defentsan haurreskolak partzuergoa borrokan" lemapean. Abenduaren 10 eta 16an egin zituzten lehen greba egunak. Abenduaren 22an, Hezkuntza Sailarekin izandako bileratik "genituenak baino zalantza eta kezka gehiago eta larriagoekin atera" zirela nabarmendu zuten sindikatuek. Hori dela eta, urtarrilaren 25 eta 27an eta otsailaren 22, 23 eta 24an greba eta mobilizazioetara deitu zituzten berriro ere langileak. Hauek dira haurreskoletako langileen aldarrikapen edo eskaera nagusiak: Haurreskolak partzuergoaren doakotasuna eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean integratzea, lan hitzarmen berria negoziatzen hastea, lanpostuak egonkortzea, akordioak errespetatzea eta betetzea eta Haurreskolak partzuergoko langileei ere Osakidetzak Norbera Babesteko Ekipamenduak ematea eta aurrekontua handitzea.

Musika Banden Euskal Federazioa jaio da

Musika Banden Euskal Federazioa sortu berri dute. Pandemia dela eta, geldirik daude musika bandak eta egoera horri aurre egiteko sortu dute federazioa. Guztira, hogei musika banda daude taldean, horien artean, Zestoakoa. Beñat Etxabe Zestoako musika bandako kideak azaldu du federazioa sortzearen asmoa, egun bizitzen ari diren egoera aldatzea dela: "Hilabeteak daramatzagu entseatu gabe, horren aurrean zerbait egin nahi genuen askok eta elkarte hau sortzea erabaki dugu, gure taldeak formalizatzeko era bat da". Zestoakoaz gain, Azpeiti, Zumaia, Elgoibar edo Getxoko musika bandek ere osatzen dute Aritz Labradorrek zuzenduko duen taldea.

46 zestoar Gogora institutuak argitaratutako Espainiako Gerrako hildakoen zerrendan

Aldaketaldiarekin bat eginez, hainbat herritarrek zabor bilketan parte hartu zuten

Espainiako Gerran hildako herritarren zerrenden datu basearen online bertsioa argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen institutuak. Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian 1936 eta 1945 urteen artean gerra eta errepresioaren ondorioz hildako pertsonen zerrendak kontsulta daitezke Euskadin gerra zibilean hildako biktimak izeneko txostenean. Guztira, 20.970 pertsonen fitxak daude ikusgai zerrendan eta horietatik 46 dira Zestoan jaio edo Zestoan hildakoak.


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 17

txoko berdea

1

AURRENEKO PAUSUAK:

7 2030ari begira, udal eraikinek energia gutxiago kontsumitu eta kontsumitzen den horren %35 energia berriztagarrietatik izan dadin pausu sendoak eman nahi ditu Zestoako Udalak. 2021eko aurrekontuetan 100.000 euroko diru partida jarri da bide honetan.

KOMUNITATE ENERGETIKOA

Efizientzi energetikoa: Udalak zehaztuta dituen kontratuak Burujabetza energetikoa helburu, berriztagarrien instalazioak egiteaz gain, aztertuko dira, potentziak doituz eta beharrezkoa den kasuetan Udalak eragile ezberdinekin lankidetza hasita egokituz. Horrek, alde batetik aurrezte energetiko bat ekarriko du dauka, etorkizunera begira, komunitate eta bestetik, ekonomikoki 21.000 eurotan energetiko baten bitartez herrian estimatuta dagoen aurrezte ekonomikoa kontsumituko den energia bertan ere bai. Udalaren menpe dauden Formakuntza saioak eta ekoizteko proiektua osatzeko asmoz. eraikinek kontsumitzen kontzientziazio kanpainak: Udal langileei duten energiaren ahalik Zestoa biztanle gutxi baina azalera formakuntza saioak emango zaizkie, handia duen herria izanik, hektarea batean eta zatirik handiena energia nola aurreztu edota alferrik ez eguzki plakak jarriz, 300 familiak urtean berriztagarrietatik gastatzeko neurriak kontsumitzen duten energia sortzeko izateko, nagusiki eguzki egunerokotasunerako barneratu ditzaten. aukera legoke. Hori kopuru oso plakak jarriko dira Herritarrentzat kontzientziazio esanguratsua da Zestoarako. kanpainak ere egingo dira. Herritarrak eta bertako eragileak bazkide dituen kooperatiba bat sortu eta berriztagarrien parke bat eraiki ondoren, bazkideek ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INSTALAZIOAK Larrialdi klimatikoaren baitan, jasangarritasunaren legeak kontsumitutako energia bertan ekoitzitakoa 2030erako helburu batzuk betetzera behartzen ditu erakundeak. eta garbia izango da, ekonomikoki ere faktura Horra bidean, udalak eskualdeko Energia Mahaiaren laguntza merkeagoa izango delarik. Epe ertain edo baliatu eta Uhin enpresak Zestoarako energia plana egin du eta luzerako proiektua izango da baina udala hurrengo urratsa plan hori betetzen hastea izango da, azterketa epe batean murgilduta dago. lehentasunak eta epeak zehaztuz. Kontsumitzen den energia publikoaren %70 argiteria publikoarena da baina hori aurreko legealdian enpresa pribatu bati esleitu zitzaion eta Udalaren kontroletik kanpo dago 2028 arte. Udalaren menpe dauden eraikinek kontsumitzen duten energiaren ahalik eta zatirik handiena berriztagarrietatik izateko, nagusiki eguzki plakak jarriko dira; merkeena eta energetikoki errentagarriena delako eta ia mantenu lanik eskatzen ez duelako.


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 18

T

ela, orratz eta hari artean ibili da betitik Lurdes Garcia (Zumaia, 1964). Pasioz bizi du joskintza. Amak erakutsi zion hasieran, eta, gero, hainbat akademietan ikasten jarraitu zuen. Egun, Atelier de Zire izeneko bloga du eta bertan argitaratzen ditu lan batzuk. Labores del hogar aldizkarian kolaborazioak ere egiten ditu.

Hari artean jaio zinela esan dezakegu. Bai, halaxe da. Txikitatik ikusi izan dut ama josten. Gaztea zela, sukaldari gisa egiten zuen lan Madrilgo etxe batean. Arratsaldeak libre izaten zituen, eta etxe hartan lan egiten zuen josteko. Gero, haurra pixka bat hasi zenean, 2009 inguruan, interneten jostunak irakatsi zion josten. kuxkuxeatzen hasi nintzen. Todofacil izeneko foroa aurkitu nuen. Denetarik Eskolatik itzultzean, beti zerbait zuen amak esku artean. Ni bere ondoan zegoen: eskulanak egiten zituztenak, jostunak… Mundua ezagutu nuen. esertzen nintzen, panpina hartu eta Nik egindako lanak erakusten hasi nintzen han eta jendeari gustatu egin arropak egiten hasi nintzen. Amak zitzaion. Pixka bat beranduago Atelier de Zire izeneko bloga zabaldu nuen. benetan ikasteko gogoa nuela ikusi Jendea nirekin kontaktuan jartzen hasi zen, eta, pixkanaka, gauzatxoak egiten zuenean, makina erabiltzen irakatsi hasi nintzen, enkarguz, gaur arte. Horrek ez dit bizitzeko ematen, baina pasioz zidan. Singer etxeko pedaldun egiten dut. Haurrentzako klase batzuk ere eman ditut. Behin ere ez naiz hontara makina zen. Gauzak ondo egitearen profesionalki dedikatu, baina gustatuko litzaidake. Atelier de Zire, Zer dela eta izen hori? garrantzia azpimarratzen zidan amak beti. Nire semearen izena da, alderantziz. Berarekin harremana zuen izena nahi Amaren ondoan jostetik, nuen. akademiara ikastera pasa zinen. Labores del hogar aldizkarian ere agertzen dira zure lanak. Bai, halaxe izan zen. 17 urte inguru Bai, nire blogean ikusi zuten egiten nuen nituenean Zumaiako akademia lana eta nirekin kontaktuan jarri ziren. batean hasi nintzen patroigintza Noizean behin lanen bat eskatzen didate eta ikasten. Zumaian amaitutakoan, aldizkarian argitaratzen dute. Zein da zure estiloa? Zarauzko Artezaleak eskolara joan Nire estiloa sinplea da, sinplea baina nintzen. Denetik ikasi nuen han: kalitatezko telak erabiltzea gustatzen zait. telak tindatzen, patroigintza Nire ustez, sinpletasuna elegantziari lotuta industriala egiten… Niretzako arropa doa. Blog frantsesetan inspiratzen naiz, betidanik gustatu izan zait frantsesen egiten nuen. Jendeak kalean ikusten gustua. ninduenean arropari buruz galdetzen Zer da gehien egitea gustatzen zaizuna? zidan, eta pixkanaka enkarguak Haurrentzako gauzak egitea nire pasioa da, asko disfrutatzen dut. jasotzen hasi nintzen. Zein izan zen hurrengo pausua? Egiten duzun lana baloratzen dela uste al duzu? 2005ean Zumaiatik Zestoara etorri Orain uste dut baietz. Konfinamendu garaian, adibidez, jendea denbora nola ginen bizitzera. Semea txikia zen pasa pentsatzen hasi zela uste dut, eta joskintza horretarako aproposa da. orduan eta denbora gutxiago nuen Zenbait gauza ahazten laguntzen du eskuekin zerbait egiteak.

itsaso waliño


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 19

1

UDABERRIAK ORBURU ZAPOREA DU

Alkatxofaren infusioa oso eraginkorra da gorputza desintoxikatu eta udaberrira begira indarrak hartzen laguntzeko. Zergatik udaberrian? Ba sasoi honetan gorputzak bere kabuz garbiketa hasten duelako eta hor gibelak hartzen du protagonismoa, guk bultzadatxo bat eman nahi badiogu komeni da gibelarentzat bereziki onuragarriak diren jaki eta edariak hartzea: orburuaren infusioa da aproposenetako bat. Gozoa izan ez arren, infusioa bere horretan hartzea gomendatzen dut, azukre edo eztirik gabe, zapore garratzak hartzeak ere bere funtzioa duelako osasunean: frustrazioa toleratzen laguntzen du eta beraz behazuna indartzen du. Orburuak infusioan digestioan laguntzen du, batez ere gibelak digestio aparatuan dituen lanetan, idorrerian, koipeen kudeaketan, kolesterola egonkortzen, tripako distentsioan, bilisaren estimulazioan, haizeak… baina nire ustez interesgarriena orburuaren infusioak gibelarentzat duen ahalmen erregeneratiboa da. Azken batean, gibela zaintzeak gorputz osoaren osasunari egiten dio mesede. Emozionalki haserreak, amorrua eta integrazio gaitasuna kudeatzen laguntzen du. Infusioa nola egin: Orburuaren hostoak erabiliko ditugu, poltsatan propio saltzen dira, lehorrak eta txikituta. Koilarakada bat belar jartzen da infusio katilu bakoitzerako. Ura irakiten hasten denean belarra bota, surtatik kendu eta 3 minutuz tapatu, ondoren iragazi eta listo. Beroa hartzea komeni da. Egunean bi infusio hartzea gomendatzen dut, bat goizean baraurik eta bestea afal ondoren, gorputzari ematen diogun lehenengo eta azkeneko informazioa izan dadin. MARI ARTANO

*oharra, medikazioren bat hartzen baduzu edo osasun arazoren bat baldin baduzu, infusioekin hasi aurretik medikuari galdetu.

GALDERA EDO AHOLKUREN BAT BALDIN BADUZU, IDATZI LASAI: KERALATXOKOA@GMAIL.COM HELBIDERA.

9


224 def.qxp_55 22/2/21 0:01 Página 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Otsaila 2021 by DANBOLIN - Issuu