Skip to main content

Martxoa 2020

Page 1

danbolin

214.qxp_55 22/3/20 23:28 Pรกgina 1

2020 martxoa

213 zk.

koronabirusak harrapatuta


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Pรกgina 2

943 052 761


214.qxp_55 22/3/20 23:28 PĂĄgina 3

3

Mundu berri bat sor bedi

diruz lagundutakoa

Igande arratsaldea da, martxoaren 22a. Ez da ohikoena aldizkaria inprentara bidali beharreko egunean oraindik testuak idazteko egotea. Baina dantzan ibili gara Danbolinen ere zer egin eta nola asmatu erabaki ezinda. Gaurtik biharrera eta ordu batetik bestera ari da aldatzen dena. Berdin egoera, iritzi eta usteak ere. Aurrena, pentsatu genuen mundua ez zela bukatuko hilabete honetan aldizkaririk kaleratzen ez bagenuen ere. Ez genituela lanera behartu behar inprentetako langile eta banatzaileak. Bigarren egunean, ordea, arnas pixka bat gehiago hartuta, pentsatu genuen normaltasun pixka bat ere gustura hartuko dutela herritarrek, eta entretenimendua izan zitekeela beste askorentzat. Aurreikusiak genituen artikuluetan, moldaketak izan dira, eta, kontuak kontu, hemen aurkitzen naiz, atarikoa idazten oraindik ere seguru-seguru jakin gabe zenbaki hau paperera botako dugun edo digitalki bakarrik zabalduko dugun. Dena da ziurgabetasuna egunotan. Dena da informazio bonbardaketa. Zenbat mezu interesgarri zabor kontuz betetako zopan. Burmuineko iragazkiak ere zulatu zaizkigu oraintxe, eta dena sartzen da barrura: albiste garrantzitsuak eta tontakeria mordoa. Etxean sartu ginenerako hasi ginen aspertzea zer den gogoratu ere egiten ez dugunok ez aspertzeko entretenigarrien aukerak jasotzen. Nik, behintzat, ez dut niretzat hartzeko ia tarterik izan. Lana, haurrak eta egoera uztartzen nahiko lan! Koronabirus gaia ere landu nahi izan dugu zenbaki honetan, eta, horretarako, osasun arloan diharduten herritarrekin jarri gara kontaktuan. Haiei entzunda, norberaren lanak eta buruhausteak deskafeinatu egiten dira. Bizipen gogorrak kontatu dizkigute. Badakite ondoan dituzten batzuek ez dutela gaindituko xomorro honen muturrekoa. Mota askotako garbiketa egingo du xomorroak, ordea. Ez gaixoetan bakarrik; jakingo nuke zenbat geldituko diren lanik gabe eta etxeko enpresa txikiari eutsi ezinda. Azken egun hauetan, mezu positiboak ere entzun ditut, ordea. Herrian erosketak egitera ohituta ez zegoen jendea atzematen hasi ote diren herriko dendetan. Bazen garaia! Ea ohitura onei eusten diegun. Bizilagunekin harreman handirik ez zutenen testigantzak ere entzun ditut. Denok elkar ondo ezagutzen dugula uste dugun herri txiki hauetan, nork esango zigun etxean sartu beharko gintuztela bizilagunekin harremanak izaten hasteko? Elkartasun keinuak ere hor daude; berrogei bat laguneko boluntario taldea dabil herritarren behar bereziei erantzuten. Etxean sarrarazi gaitu xomorroak. Etxera lotuta gaude. Ez dadila txarrerako bakarrik izan. Egunotan entzundako Jon Maiaren bertso baten bukaera da ondorengo hau. Ez naiz gai neure hitzez hobeto azaltzeko: Azaleko hainbat gauzetan bizi izan gara igeri baloreen aroa dator jone bergara nik zuri eta zuk neri ikasiko dugunarekin mundu berri bat sor bedi

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


214.qxp_55 22/3/20 23:28 PĂĄgina 4

Elorrixotik Ibarrara, Ibarratik‌ Lagun batzuekin afaltzen nengoen Ibarrako soziedadean; umeak amona Mari Karmenekin utzi nituen afaltzen, eta bere etxean egin behar zuten lo. Badaezpada ere, mugikorra hartu nuen deiren bat edo izanez gero, eta Whatsap bat jaso nuen. Nire amarena zen, eta zera zioen: "Egoitz Irurek danbolineko enbidoa bota din". Ai ama, ai ama! Bai zera... Ea zer moduz bizi naizen Ibarran galdetzen zenidan, Egoitz. Egia esan, oso pozik bizi naiz neure errutina honetan. Kosta zitzaidan pixka bat egokitzea baina, jadanik, beste herritar bat gehiago naiz; izan ere badira 12 bat urte etorri nintzela bertara! Hala ere, norberaren herria berezia da, eta beti esaten dut Ibarran bizi naizen zestoarra naizela, eta beti izango naiz! Nahiz eta bertan ez bizi edo nahi baino gutxiago joan bisitatzera. Hala ere, beti etortzen naiz oso gustura Zestoara. Zestoan musikak izugarrizko indarra du, Ibarran euskal dantzak duen bezala, eta ez, hemen igandetan ez dugu txaranga izaten, baina Alur dantza taldearen emanaldiak maiz izaten ditugu. Oso herri ezberdinak dira, baina biak herri txikiak izanik badute antzekotasun bat. Ni oso musikazalea naiz eta niretzat oso garrantzitsua da; gure etxean musikak nolabaiteko garrantzia beti izan du. Gure aititak zenbat urte pasa zituen elizako korua zuzentzen! Gaztetan berriz, Urzaleak izena zuen otxote baten abesten zuen. Gure amama Solerekin gogoratzen naizenean zaila da abesten ez dagoen oroitzapen bat izatea, eta ze ondo abesten zuen gainera! Jagoba musikaz bizi da eta Led Zeppelin entzuten badut izeba Maite etortzen zait burura, penak ahazteko berriz thrash kontzertu batera joatea baino gauza hoberik ez dago niretzat. Esaten ari nintzen bezala, gure etxean garrantzitsua izan da beti musika, baina badugu kirolari ere bere garrantzia eman dionik ere. Enteratu naiz, Aitzol, Azpeitia aldera zoazela bizitzera. Orain zer Aitzol, azpeitiar bihurtuko al zara? Nola eraman duzu musika zalez inguratuta bizi izatea? Hurrengo enbidoa zuretzat doa!

enbidoa

ainara izeta

pintada.

Egunerokoa. Goizean esnatu, gosaldu eta haurrak hartuta bagoaz eguneroko

errutinan eskolara, eta gaur ere bai! Tunela pasa eta sarrerara iritsi bezain pronto, eskaileren hasieran, kiratsa, pixa! (handiagoak ez direnean, ondo). Egin dute, berriro ere. Umeek egunero: "Ama/aita gaur ere pixa usaina?" Eta gure erantzuna: "Bai maitea, badakizu, badago jendea larri ibiltzen dena pixagurari eutsi ezinda, eta ezin izango zion komunera iritsi arte eutsi; agian, udaletxeari hemen gertuago komun publiko bat jartzeko eskatu beharko diogu".

guraso talde bat


bota librean

214.qxp_55 22/3/20 23:28 Página 5

.

bizimodu petrala Martxoko aldizkarian argitaratzeko artikulurako gaia aspalditik narabilen buruan bueltaka, izenburua ere jarria nion zutabeari “Zaldibar, Zubieta, Zestoa…” Izenburu hori irakurrita, antzemango duzue zein gai aukeratu nuen. Bai, hilabete baino gehiago da Zaldibarko ezbeharra gertatu zela, eta ni zutabe hau idazten ari naizen unean, oraindik, bi langileren gorpuak zaborpean daude. Zubietan Erantzunak –Aita, umeak edukitzeko zer egin beere, agian erraushar da? Zer da follatzia? kailua martxan, Pasa da denboraldi bat gure alabatako batek, bere ahizpa alprobak egiten haboan zuela, galdera hori egin zidanetik (galdera egin zidanerasita baitaude. ko zerbait entzuna izango zuen seguru, horrela izaten da norZestoan, berriz, zaborraren kudeaketaren ingurumalean). Nere gurasoek bere ko bi galdeketa izan genituen: bata errauskailua garaian eman zidaten eranZestoan jartzeari buruzkoa eta bestea, Osinbeltz tzunarekin akordatu nintzan harrobian inerteentzako zabortegia jartzeari zebat-batean: “Ba aitatxok eta gokiona. Bietan gehiengoak ezezkoa esan zuen, ez amatxok elkar asko maite errauskailurik, ez zabortegirik… Ezer ez dugu nahi zutenez, aitatxok amatxori gurean. Urruti baldin badago berdin da, ondoan hazi bat jarri zion sabelean. ez dugu nahi, nahiz eta geuk kiloka zabor sortu. Ondoren hazi hori ernaldu Idazteko nintzela jakin dut Juan Mari Igarataundi, eta zu jaio zinen”. Errota, zendu dela. Bada, gaia aldatzea erabaki Bere garaian jaso nuen dut, barruak hala agintzen didalako. Juan Marireerantzun hori errepikatu besterik ez nuen trantzetik irtetekin lehen harremana kartzelan zegoela izan ko, baina ez, galdera hori egiteko puntura iritsiak baziren, nuen, ni nerabea nintzela atxilotu baitzuten, eta erantzun zehatzago bat merezi zutela erabaki nuen. Horixe urte batzuk geroago hasi nintzen espetxeetara biizan zen eman nien erantzuna, zuzena eta argia. sitatara joaten. Horrela, bera ikusteko Herrera de Oraindik haurrak izaki, erantzun gordinegia ez ote zen izan la Mancha, Lugo, Asturiasko Villabona, Leongo galdetu zidan albokoak. Galdera bati erantzun errealarekin Mansilla... espetxeak ezagutu nituen. Hogei urte erantzutea baino gauza zentzuzko eta justuagorik ba ote dabaino gehiago egin zituen kartzelan. Kaleratu zugoen galdetu nion bueltan. Etorkizunean, lagunarte edo estenetik ez dira horrenbeste urte igaro, oraindik kolan, gaiari buruz hitz egin eta erantzun zehatzaren jabe ez asko zuen bizitzeko. Baina zer den bizimodu pedirela jabetzeak sortuko dien frustrazioa saihesteak, ez al du trala, gure artetik joatea tokatu zaio… Horrela, merezi? momentu hauetan gehiago gogoratu naiz gaixorik Erantzuna zure ahotik irteten ari den bitartean, beraien badauden presoekin, ia hogeita hamar urte espetxerre urduria tarteko, masailak nola gorritzen zaizkien ikusteraturik beteko dituztenekin, beraien senide eta ak merezi du benetan. Polita da gainera, bizitzaren aspektu lagunak 40 minutuz ikusteko milaka kilometro berri horiek deskubritzeak sortzen dien zirrara elkarrekin egiten jarraitzen dutenekin, deportatuekin…Benekonpartitzea. tan, bada garaia giza eskubideen urraketa larri Etorkizunean galdera gordin eta ilunagoak ere etorriko dira horrekin amaitzeko. tamalez. Horien erantzunak ere errealitatearekin ahalik eta Juan Mari, esaerak horrela ziok: bizitzeak hiltzea fidelenak izan daitezen saiatu beharko dugu. Egiari aurre zor. Azkarregi iritsi zaik garaia, guk hire oroimeegitea beraientzat oraindik ere gogorregia dela pentsatu ohi na beti izango diagu presente. Etzakit nola adieradugu. Horregatik, beraien inozentziazko mundu horretan zi sentitzen dugun mina, adiorik ez. mantentzen baditugu, babestu egingo ditugula uste dugu gure artean. Galdera horiei ematen dizkiegun erantzunek bizitzaren aurerkuden larranaga pegi edo errealitate gogorrago bat islatzen badute ere, haurrek horiek asimilatu eta bizitzaren bidean aurrera jarraitzeko, guk uste duguna baino gaitasun handiagoa dutelakoan nago. Ez ditzagun gutxietsi. Orain arte “txitxia” deitu izan diogunari, hemendik aurrera haragia deituko diogula ikasi beharrak ba ote du zentzurik?

.

zigor plazaola

5


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Pรกgina 6

AURRENA, ENTZUN GENUEN ETXERA BIDALI ZITUZTELA LANTOKITIK KANPORA LANERA JOANAK ZIRENAK. ORDURAKO, ALBISTEGIETAN TXINAKO KORONABIRUSAREN GAIA ASKOTAN ENTZUNA GENUEN, ETA BAZETORREN SUSMOA GEROZ ETA GERTUAGO SUMATZEN ZEN GURE HERRIAN ERE. MARTXOKO AURRENEKO EGUNETAN, GURE OPORRAK KOLOKAN IKUSTEN HASI GINEN, ZUBIAK, ASTE SANTUA... MARTXOAREN 10 ALDERA ARTE, "NORMALTASUNA" ZEN GUREAN NAGUSI. BAINA, ORDURAKO, HERRIKO BI EGOITZETAN BIRUSAREN AURKAKO AURRENEKO PROTOKOLOA ZEHAZTUA ZUTEN, ETA NEURRI ZORROTZAK HARTZEN HASIAK ZIREN. MARTXOAREN 11N, "ERREPRESIO FRANKISTA UROLAN" HITZALDIA EMAN ZEN. HURAXE IZANGO ZEN NORMALTASUN AROKO ZESTOAKO AZKENETAKO EMANALDIA.

DENA ETEN, BERTAN BEHERA UTZI, ETA ATZERATUA Martxoaren 12an, ostegunez, HAPOaren aurrerakin dokumentuaren aurkezpenak atzeratu zituen Udalak, prebentzio neurri gisara, eta ikastetxe guztiak itxi egingo zituztela jakin genuen, hasiera batean 15 egunerako. Egun horretan hasi ziren herriko dendetan ere jendearen aldetik urduritasuna sumatzen. Egun horretan hasi ziren ekintza guztiak eteten. Aizarnarrek ere, pena handiz, baina Eskola Txikien Festaren hasierako bazkaria bertan behera utzi behar izan zuten. Udalak zorrotz jakinarazi zituen bere aurreneko erabakiak; kiroldegia, futbol zelaia, Gaztelekua, liburutegia eta kultur etxea ixtea erabaki zuen, eta gaztelokalak, elkarte gastronomikoak edo antzekoak ez erabiltzea gomendatu zuen. Herriko tabernen txanda etorri zen gero. Portale kulturgunea izan zen aurrena, taberna itxi egingo zela eta gauerako antolatua zuten bertso afaria bertan behera gelditzen zela iragarriz. Eta, berehala, gainerako tabernak: Txoko Txiki, Mollergi, Uztapide, Txoko eta auzoetako tabernak ere bai. Atletismo taldeak ere jakinarazi zuen Herri Krosa bertan behera geratuko zela. Berdin Zestoan Merkatari Elkartekoen Zuretzat Opari kanpaina. Enkarguak egiteko karroak zozketatzekoak ziren, baina hura ere atzeratu egin dute. AZKEN ALDIZ KALEAN Larunbatean, martxoaren 14an, eguraldi ederrarekin paseotxoak ematera atera ziren batzuk, baina azken aldia izango zen askorentzat. Espainiako Gobernuak herritar guztientzako konfinamendua ezarri zuen. Meza eta elizkizunak ere bertan behera gelditu ziren.

Larunbat gauean, osasun arloan lanean ari direnei aitorpena eginez, Txoria txori kantatu zuten balkoietatik. Ordutik aurrera, egunerokoak bihurtzen ari zaizkigu balkoietako kantu, kazerolada eta txalo zaparradak. Igandean kaleak hutsik ikusten ziren. Ertzainen kotxeak agertzen hasi ziren, herritarrei kalean ezin zela ibili ohartarazten eta isunen berri ematen. Astelehenean, jakin genuen garraio publikoak zerbitzua murriztu zuela, eta Udal bulegoak itxiko zituztela. Ikasleentzako etxeko lanak banatu zituen Zestoako Herri Ikastetxeak. Asteleheneko odol ateratzea izan zen bertan behera gelditu ez den ekintza bakarrenetakoa, odolak beharrezkoa izaten jarraitzen baitu egoera hauetan ere. Gipuzkoako Odol Emaileen elkartekoek neurri bereziak hartu behar izan zituen, baina, gainontzean, normaltasunez joan zen emanaldia.


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Página 7

Hilak 18, asteazkena. Beharrezkoak ez diren bidaiak saihesteko kontrol gehiago ezarri zituen Ertzaintzak, eta ikastetxeak mugaegun zehatzik gabe ixtea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak. Beste zenbait erakunderekin bat eginez, Soraluzeko hilketa matxista salatzeko kazerolada deitu zuen Bargaztak talde feministak. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gogorarazi zuen indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzat egungo konfinamendu baldintzak «arrisku bat gehiago» direla. Zer zetorkigun ez, zer etorri zaigun sinesten eta ikusten hasiak ginen jada. ARGIAK PIZTEN Etenez eta atzerapenez betetako albisteen artean, ideia berriak eta elkartasun proposamenak ere sortu dira ordea. Udalak, gazte asanbladak eta 3Z taldeak adinekoei eta beharra dutenei erosketak egiteko boluntario sarea osatu zuten, eta martxan da. Etxepeetan [batzuetan gehiago, besteetan baino] ere ari dira ideiak sortzen. Lizentziadonekoa plazatxoan, esaterako, kontzertuak, Bingoa eta San Jose eguneko diana eta Krosa ere egin dituzte. danbolinek ere egin ditu bere proposamenak, eta herritarrengandik ere ari gara ideia berriak jasotzen.

Ainara Martin

“nik nahiko onartuta daukat birusa harrapatuko dudala, eta horrek ez nau bereziki kezkatzen”

Martxoaren 22an bidaliko dugu inprentara zenbaki hau. Gehienontzat egunetik egunera aldatzen doazen neurriak, ordutik ordura aldatzen ari dira osasun arloan lan egiten dutenentzat. Beren iritzia jaso nahi izan dugu artikulu honetan, egoera nola bizi duten jakin asmoz. Ziurrenik, aldizkaria zuen etxeetara iristen denerako, egoera aldatua izango da. Kontuan izan hau martxoaren 20 buelta horretan bildutako informazioa dela.

Psikologian graduatua naiz, eta ia bi urte daramatzat psikologo eta begirale ordezkapenak egiten zentro gerontologikoetan, eguneko zentroetan eta ezgaitasunak dituzten pertsonentzako zentroetan. Une honetan, ezgaitasun fisiko eta psikikoa duten pertsona helduentzako zentro batean ari naiz lanean. Egunean egunekoa bizitzen ari gara, uneoro aldatzen baita egoera. Diputazio eta Osasun Sailak bidalitako neurri guztiak aplikatzen ditugu; distantziak, tenperatura hartzea, eta prest gaude ager daitezkeen kasuei erantzuteko. Ez dakigu zer gertatuko den, eta horrek antsietatea eta kezka sortzen ditu. Zer esanik ez, patologia garrantzitsuak dituzten pertsona horiengan. Gainera, komunikabideen bitartez jasotzen duten gai honekiko informazioa etengabekoa da. Zentroan hartu diren erabakiak gogorrak dira: bisitarik ez, irteerarik ez, jarduera gutxiago… Gazteak dira, zaharrenak 64 urte ditu, eta asko dira 25 urtetik 45 urtera bitartekoak. Erraztasunak eskaini zaizkie familia, lagun eta bikotekideak ikus ditzaten bideo dei bidez... Herritarrei esango nieke pazientziarekin hartzeko, ez baitakigu noiz arte luzatuko den. Garrantzitsua da eguna eramangarriago egiteko errutina mantentzea, egin beharreko ekintzen zerrenda osatu eta hori betetzea. Gehiegizko informazioa moztu egin behar da. Ezin gara 24 orduan koronabirusari buruzko informazioa jasotzen egon. Berrogeialdi hau aprobetxatzeko gomendatuko nuke; eguneroko erritmoa jaisteko, afizioren bat berreskuratu edo hasteko… Ariketa fisikoa egiteko mila adibide daude sare sozialetan. Etxekoekin lasai egoteko ere une aproposa izan daiteke... Goizeko zortzietan ateratzen naiz etxetik, eta arratsaldeko zazpietan itzultzen naiz. Esango nuke oro har lanean ari garenok oso estresatuta gaudela eta nekatuta. Etengabeko tentsioan bizi gara, bereziki kolektibo zaurgarriekin zuzeneko kontaktua dugunok. Nik nahiko onartuta daukat birusa harrapatuko dudala, eta horrek ez nau bereziki kezkatzen, baina bai inguruko adinekoak kutsatzeak eta ni lanean nagoen zentroko egoiliarrek birusa harrapatzeak. Zer patologia dituzten ikusita, arduratu egiten naiz, badakidalako askok ez dutela horrelako kolpe bat jasango. Bestalde, haserretu ere egin naiz lanean egundoko neurriak hartzen ari garen bitartean kalean jendea inongo errespeturik gabe jokatzen ikusten dudanean; ez dago eskubiderik. Azkenik, adierazi nahi nuke osasun arloan lan egiten dugun guztioi iristen zaizkigula jendearen mezuak, eta esker ona adierazi nahi nieke. Mediku, erizain eta erizainen laguntzaileek ikaragarrizko lana egiten dute, baina izendatzen ez den jende gehiago ere badago, eta gogoratu nahiko nituzke haiek ere: gizarte langileak, begiraleak, psikologoak, terapeuta okupazionalak, garbitzaileak, administrariak, sukaldariak…

7


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Página 8

Naiara Landa

“enpresa guztiak ere gelditu egin beharko lituzkete”

Zestoako San Juan Egoitzako erizaina naiz. Neurri zorrotz pila bat hartuak ditugu aspalditik; bertaratzen diren mediku eta langileei egunero tenperatura hartzen zaie, 37tik inor ez dela pasatzen ziurtatzeko. Bisitak debekatuta daude martxoaren 13tik… Egunero-egunero gauzak aldatzen ari dira. Martxoaren 19an Diputaziotik esan ziguten denbora guztian maskararekin ibili behar genuela, nahiz eta sintomarik ez izan. Egoiliarrak ere espazio komunetan maskara erabiltzen dute. Guk pausu bat gehiago eman genuen, eta ahal dela egoiliarrak geletan mantentzen ditugu, gela txikietan, distantziak errespetatzeko. Egoitzetako egoerak ikusita, beldurra sartu zaigu, eta eskatzen dizkiguten baino neurri zorrotzagoak hartzera goaz. Aspalditik, jada, egoiliarrek ezin dute kanpora irten, eta neurri bezala elkarren arteko distantziak zaintzen ditugu, higienea ere asko zaintzen dugu, jangelan ere aldaketak egin ditugu... Egoiliarren artean denetik dago: asko ohituta daude kalera irteten, eta pixka bat kostatzen ari zaie etxean gelditu behar dutela ulertzea, eta luzerako izango dela onartzea ere bai. Beste egoiliar batzuk ez dira jabetzen egoeraz, beren egoera orokorragatik; beste batzuk egoeraz ez dira erabat jabetzen, baina nabaritzen dute familiarren falta, eta bideo deiak-eta ari gara erabiltzen. Egia esan, oso polita ari da izaten, eta askotarako balio digu. Beste batzuk jabetzen dira, baina nik uste dut babestuta sentitzen direla eta lasai daudela. Egia esan, negu ona izan dugu egoitzan; ez dugu gripe handirik eduki, ez katarro handirik, eta, momentuz, denok ondo gaude. Ematen ari diren jarraibideei segitu behar zaie denbora guztian, baita etxean ere, umeekin, higiene neurriak-eta hartu... Nik neuk uste dut enpresa guztiak ere gelditu egin beharko lituzketela; bestela, ez dakit eraginkorra izango den egiten ari garen konfinamendu hau. Egia da enpresa batzuetan ezin dela dena etxetik egin, eta batzuk ari dira ixten, baina uste dut gehiago egin beharko litzatekeela alde horretatik. Ni neu, denok bezala, kezkatuta eta triste nago; egundoko pena ematen du herria hutsik ikusteak. Egoiliarrengatik, etxekoengatik, gurasoengatik, umeengatik kezkatuta... Osasun arloan lan egiten dugunok, gainera, ardura handiz bizi dugu hau; nik birusa harrapatzea gauza bat da, baina egoitzan nire kutsatze horrek eragin handia eta latza izan dezake, eta, beraz, ba presio eta beldur gehiagorekin gaude. Bestalde, gu erizain gisa, ba, adibidez, hornigai arduradunak gara, eta hor ere arazoak topatzen hasi gara, gauza asko gastatzen ari direlako eta ez dakigulako zer gertatuko den… Buelta emango diogu, baina, zenbat jende geldituko den bidean...

“Ematen ez badu ere, eskuak garbitzea eskularruak ematea baino garrantzitsuagoa da”

Juncal Alberdi

Erizaina naiz, eta Gurutze Gorriak Donostian duen zentro soziosanitario batean egiten dut lan. Zentroa hustu zuten hilaren 19an, eta orain koronabirus gaitzak jotako pazienteak hartzen hasiko gara. Momentuz, babes indibidualerako ekipamenduaren zain gaude, eta hura iritsitakoan hasiko gara gaixoak artatzen. Lanean urduritasuna atzematen da, batez ere ez dakigulako zeri aurre egin beharko diogun. Infektatuta dauden pazienteekin egoten garen arte, ez dugu jakingo zeren aurrean egongo garen. Komunikabide guztietan esaten dena errepikatuko nuke nik. Aislamendua ondo egin behar da. Ematen ez badu ere, eskuak garbitzea eskularruak ematea baino garrantzitsuagoa da. Hobe da eskuak ura eta xaboiarekin sarri-sarri garbitzea, eskularruak janztea baino. Pertsonen arteko distantziak mantentzea ere ezinbestekoa da. Etxetik beharrezkoa bada bakarrik irten behar da. Astean behin edo bitan irten behar da, beharrezkoa denean bakarrik, ahal den gutxiena. Ni arduratuta nago gaiarekin. Nire senarra eta biok egiten dugu lan Gurutze Gorrian, eta arduratuta gaude. Hau luze joango da.


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Página 9

1

9

Itxaso Marti

“dakien jendea ari da neurri hoberenak hartzen”

Donostia Ospitaleko neuropediatrian egiten dut lan. Egunero protokoloak aldatzen ari dira, eta egunero berri horietara moldatzen ari gara. Egunero lana modu diferentetan egiten, jendeari laguntza ematen, eta, aldi berean, gu ez kutsatzeko ahaleginean. Momentu honetan [martxoak 19], pediatrian ez dugu kasu positiborik. Pazienteak urduri daude, ez bakarrik gaixotasunagatik, baizik eta jakin-minez, ea paziente kronikoek ze arrisku duten gaixotzeko, zer egin beharko luketen, zer gertatzen den kontsultekin. Erantzunak ematen saiatzen ari gara. Ahal dugun lan gehien egiten ari gara telefonoz eta posta elektronikoz. Herritarrei esango nieke pazientzia edukitzeko eta ematen ari diren gomendioei jarraitzeko. Badakit egoera berri bat dela denontzat, baina dakien jendea ari da neurri hoberenak hartzen, eta uste dut jarraitu egin behar diegula hauen gomendioei, eta zuzen jokatu behar dugula. Ni neu lasai nago. Iruditzen zait ez dakigula zenbat iraungo duen eta zenbateraino eragingo digun. Horregatik, momentuz lasaitasuna mantendu behar dugu. Badakit zaila dela, lana, etxea eta umeak eta dena ondo antolatuta edukitzea, baina horretan saiatu behar dugu.

“denok elkar lagundu eta animatzen dugu, baina denek ez dute egoera berdin eramaten”

Sergio Gartzia

Ni erizain laguntzailea naiz, eta martxo erdi aldetik Eibarko ospitalean ari naiz lanean, bigarren solairuan, kutsatuta dauden pertsonekin. Patologia ezberdinak dituzten kutsatutako pertsonak bakarrik daude lanean nabilen tokian. Komunean dutena kutsatuta egotea da. Solairua horretarako erdi prestatuta dago. Zati bat bai, eta bestea prestatzen ari dira, datorrenerako. Egoera tentsio handikoa da. Mundu guztia urduri dago, gure aurreko taldea berrogeialdian dago. Psikologo bat dago gurekin, lanean hasi aurretik urduritasuna, tentsioa eta antsietatea kudeatzen laguntzen diguna. Ikusten dugu hau potolotzen ari dela, eta ez dela izango bi asteko kontua, hilabetetik gora iraungo duela. Gu nahiko babestuta gaude. Zero eremuan, nolabait esateko. Kutsatutako gune horretan, hiru ordu eta erdi egoten gara gehienez, txanda bakoitzean. Hala ere, niretzat nahikoa da denbora hori. Pazienteak isolatuta daude, itxialdi baten, bakoitza bere ohean. Batzuk ez dira kontziente, adinaren eta norberaren egoeraren arabera; beste batzuk oso larri daude... Hor dauden gaixo dezente joan egingo dira, ez diote honi buelta emango, eta egoera benetan latza da. Material aldetik justuan gaude. Honek horrela jarraitzen badu, laster arazoak izango ditugu. Alde batetik, ezustean harrapatu gaituelako, eta, bestetik, estatu osoko alarma egoeran, Osakidetza behartuta egon delako materiala Madrilera bideratzera, eta hori guretzat kaltegarria izan da. Egia esan, arlo pribatuan ez dakit nola dauden. Araban, gain hartuta daude, eta Bizkaia eta Gipuzkoa laster egoera berean egongo gara. Egun batetik bestera, kristoren jauzia ematen du kutsatuen kopuruak. Gizarte osoak kontzientziatu behar du gai honekin. Nire ustez, etxeratze agindu (“toque de queda”) moduko batera iritsiko gara. Dena gelditu beharko da; bestela, hau ez da amaituko. Birusari aurre egiteko modu bakarra higienea eta mugimendua murriztea da. 150-200 langileko lantokietan, ezin dira ziurtatu segurtasun neurriak. Herritarrei esango nieke zentzudunak izateko, arrazionalak izateko. Kontzientziatzeko egoera larria dela. Eskuak garbitzeko etengabe. Enkarguak bi edo hiru egunean behin egiteko. Benetan kontzientzia hartu eta etxetik beharrezko gauzak egiteko soilik mugitu behar dugu. Ni neu tentsio egoeran nago. Etxetik lanera goazenean badakigu nora goazen, eta arriskua hor dagoela. Irteeran ere pentsatzen dugu etxekoengana goazela, ondo edo garbi ote gauden zalantzan. Egia da tresnak baditugula tentsio eta antsietate hori kontrolatzeko eta lasaitzeko, baina ez gara lasaitzen. Lo erdizka egiten dugu, eta denok gaude oso urduri. Egoera tenporala da, eta aurrera egin behar dugu. Lanean ari garenean, denok elkar lagundu eta animatzen dugu, baina denek ez dute egoera berdin eramaten, eta negarrak eta mila gauza sortzen dira.


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Página 10

Audio bidez komunikatu naiz agenda bete-betea izan ohi duen honekin. Hendaian darama aste osoa, entseguetan. Amancay Gaztañaga sortzailea da izatez, jaiotzaz, pasioz, ekimenez, moralitatez, iraultzaz, senez… Kanpora begirako sorkuntza mordoxka eta barrura begirako beste hainbat ditu; azken hauek bereak eta beretzat, noski. Matriuska izan da aitzakia berarengana jotzeko; aitzakia, besterik ez. Berarengana etorri aurretik, espero nuen malabarismoak egin beharko genituela hitzordua jartzeko, eta, tira, uste baino errazagoa izan da. Izan ere, denera ailegatu ahal izateko, ohitua dago agendan tetrisak egiten, eta guri ere egin digu tartea. Portale Kultur Elkartean, barrualdean, te berdearen eta erregaliz infusioaren usainekin… “Arratsalde on, Amancay”, eta, ezer galdetzen hasi aurretik, atera dut mahai gainera, matriuska bat, Errusiatik opari moduan jaso nuena pasa den urtean. “Oi, matriuska” esan du, eta irribarrea atera zaio. Eta begiak busti zaizkio. Ze eragiten dizu matriuska bat ikusteak? Zer ikusten duzu? Matriuskan? Emakume bat, emakumez beteta. Lorez beteta. Argitasunez beteta dagoen zerbait, oso ederra. Horrek adierazten dit indarra, trebezia, autodeterminazioa, zaintza, intuizioa… eta erreferenteak. Zein dira erreferenteak? Denak. Erreferente hitza lotu ohi da ezagunekin, baina ez naiz horietaz bakarrik ari. Denak dira erreferenteak. Niretzat, erreferentea, adibidez, nire amona… Nire bizitzan egon diren emakume langileak, egunerokotasunean ahalbidetu dutenak ni nagoen lekura iristea. Iraiak* eta nik erreferente horietaz hitz egiten dugu Matriuskan, beste askoren artean. *Iraia Elias (Zarautz, 1980), aktorea

Matriuskan Iraiak eta biok bakarrik egin al duzue lan?... Hura irabazi eta bagenekin biok egin behar genuela dena (alderdi teknikoa, eszenografikoa…). Egia da, halere, pare bat aldiz etorri zela Ainara Gurrutxaga*, kanpo begirada bat edukitzea nahi genuelako. *Ainara Gurrutxaga (Errenteria, 1977), aktorea

Nola eragiten du obra baten sorkuntzan publikoak? Proiektua sortzeko bidean, lehendabiziko partea publiko aurrean aurkeztu artekoa izaten da. Eta hori bide oso zaila da batzuetan. Sortzailea ispilu handi baten aurrean jartzen da, eta beldur asko daude, nekea dago, eta beste gauza asko… Eta horri denari aurre egin behar zaio. Gerokoa, nahiz eta jarraipen bat izan, bide gozoagoa da. Izan ere, aurkezpenetik aurrera ñabardura gehiago eta jolas gehiago egon ohi da, eta publikoarekin batera egiten da bigarren zati hori. Hartu-eman horretan hasten da obra aldatzen, eta hori da oso polita, eta beste zera bat hartzen du.

Zer moduzko lankidea da Iraia? Eta nola bizi izan duzu sorkuntza prozesua harekin eta zuk zeuk? Oso bide ederra izan da. Banekien Iraiarekin lan egitea plazer bat izango zela, banekien… baina uste nuena baino are ederragoa izan da. Bestalde, ni denbora asko nengoen aktore lana egin gabe, eta banituen beldurrak. Bide guztian jasotako sorpresa guztiak oso onak izan dira. Publikoaren harrera ederra barne. Koktel goxoa prestatu duzue, orduan? Baietz uste dut. Oso testu bizia da. Komedia bat. Rol oso desberdin batean gaude. Ez gara bi emakume; edo hori esan daiteke, behintzat. Eta, obraren bide horretan, gauza asko aurkitzen joan gara. Esan dezaket Matriuskako bilakaerak ere gure aurkikuntza asko izan dituela, bion artekoak. Eta oso goxoa izan da hori.


214.qxp_55 22/3/20 23:28 Página 11

1

Eta non dago Matriuskaren abiapuntua? Nondik tiratu duzue? Iraiak ideia bat zeukan, hasieran beste forma bat zeukana. Eta idazketa proiektu batera aurkeztu zuen, baina ez zioten onartu. Gero sorkuntza beka bat atera zuten, eta deitu egin zidan proposamen batekin: “Elkarrekin egingo al dugu?”. Eta ni, Iraiarekin, edonora noa! Bi aldiz pentsatu gabe, gainera. Ordutik, hasierako hazitik, asko aldatu da Matriuska. Sorkuntza lana horrela izaten da... Nola eman diozue forma? Inprobisazioekin hasten ginen; egindakoa grabatu, eta, ikusitako horretatik, testua ateratzen genuen. Beldurra ere bagenuen, dena gure begietatik bakarrik pasatzen ari zelako, baina horrela egin dugu bidea. Oso polita. Zenbat denborakoa izan da prozesu hori? “Kulturak aske Urriaren bukaeran irabazi genuen beka, eta otsailaren hasierara arte eduki dugu. Denbora askorik ez. egiten gaitu, Zer da aurkeztu zenutena? pentsamendu Guk geure proiektua aurkeztu genuen, eta horri eman zioten saria, obra aurrera atekritikoz betetzen ratzeko diru laguntza, alegia. Jarri diguten baldintza izan da lau aurkezpen egitea berek zehaztutako leku jakinetan. Behin hori eginda, obra gurea da, eta nahi dugun tokira gaitu… Eta, batez mugi dezakegu. Egin ditugu lau horiek. Orain, martxoan, bi proiektu desberdinetan gaude biok, eta, apiriletik aurrera, berriz jarriko gara martxan Matriuskarekin. Baditugu ere, bizipoza data batzuk erdi lotuta. Aukeratu: zuzendari edo aktore? ematen digu” Bi lan oso desberdin dira. Nik aktore lanetan pila bat gozatzen dut. Oso dibertigarria iruditzen zait, bere gain dituen beldur guztiak kontuan hartuta. Publikoaren aurrean jarduteak badu bere pisua. Zuzendari lana ere dibertigarria da, baina presio handiagoa sentitzen dut. Emakumea naizelako gehiago demostratu beharko banu bezala. Gizartea ez dago prest oraindik; emakumearen begirada soil batera, traba asko daude. Norberaren lana justifikatu beharra dago denbora guztian. Zerk ematen dizu harrotasuna Matriuskaren ibilbidearen puntu honetan? Denak. Ezer ez edukitzetik (Matriuskari begiratu dio), hauxe, besterik ez, mahai gainean. “Bat-batean”, dauzkazu pertsonaia batzuk agertoki gainean, testu batekin, argiztapen batekin, musikarekin... Guk sortutako “umea”. “Ume” bat sortu, eratu, eta jaio. Eta zer kezka ematen dizue “ume” horrek? Kezka beti dago, eta, horregatik, zaintzen jarraitu behar duzu. Orain, “ume” hori elikatu behar dugu ondo haz dadin. Zure gorputzeko zein lekutan sortzen dira proiektuak? Uf, ez didate hori inoiz galdetu. Ba... tripetatik sentitzen ditut gauzak. Erraietatik burura pasatzen ditut, mundu imajinariora pasatzeko, eta asko gozatzen dut prozesu horretan. Baina bulkada, dudarik gabe, tripetatik. argazkiak: eider iturriaga Azken hitza zeurea da. Zer gehiago nahi duzu esan? Oso garrantzitsua iruditzen zaidan zerbait: herriak sinetsi beharra du kulturari pixka bat dedikatuz gero, gauza handiak lortu daitezkeela. Askotan, gizarteak berak bultzatzen zaituelako produkzioarekin zerikusia duten gauzak lantzera eta ez dago askatasunik gure sorkuntza edo behar artistiko horiei irteten uzteko. Kulturak aske egiten gaitu, pentsamendu kritikoz betetzen gaitu, ondokoa errespetatzen laguntzen du, erlatibizatzen irakasten digu. Eta, batez ere, bizipoz handia ematen digu. Eta bizipozik gabe, ez dago ezer.

Maialen Kortadi Iparragirre

1


jardunian

214.qxp_55 22/3/20 23:29 PĂĄgina 12

Primi

Garate urbieta 1928, itiziar

Itziarko Sakoneta bailarako Errotaberri baserrian jaioa da. Hogeita hamar urte zituela, Arroabeko Keixetako Juan Agirrerekin ezkondu zen. Hirurogei urtetik gora daramatza Arroan bizitzen, baina Itziarkoa dela dio oraindik. San Fermin egunean, 92 urte beteko ditu, baina, siestako orduan, kafea hartu, eta ibiltzera joaten da egunero. Jakin dugu josten egin zenituela gaztetako aurreneko lanak. Bai, Itziarren josi egiten nuen, eta Arroan ere jarraitu nuen, bigarren semea izan nuen artean. Hirugarrena jaio zenean, hiru zahar neuzkan etxean, eta utzi egin behar izan nion. Etxean neskak ere izan nituen nirekin ikasten. Arroan, hiru neska nituen etxera ikastera etortzen zirenak, ezkondu ziren arte josten eta bordatzen erakutsi nien, eta ezkontzako arreo guztiak berenak eginda joan ziren. Emakumezkoen arropa, edo denetik? Denetik, gizonezkoena ere bai. Nire semeak neuk jositakoarekin ibiltzen ziren. Gerora, badakizu, osaba Joxe Marik Corteinglesa zeukan, eta harenak nahiago izaten zituzten amak jositakoa baino... Jendea etxera etortzen zitzaizuen zer nahi zuen eskatzera? Bai, Keixeta baserrian bizi ginen, palazio ondoan, errepide ondoan, eta bertara etortzen zen jendea gauzak enkargatu eta neurriak hartzera. Palazioa aipatu duzunez, orain dena erorita dago, baina Petra Eulali palazioan jendea bizitzen ezagutu duzu? Keixeta baserria kale-etxea zen. Garai batean, palazioko lorategi zaintzailearen etxea izandakoa edo-omen da. Horra Bilbo, Donostia eta IruĂąetiketa etortzen ziren uda pasatzera. Neska soltera bat zen azkenetakoa, gero eta gero ere asko etortzen zen. Oso etxe ederra zen, lurrean lehengo egur beltz hura, eskailera eleganteak... Nere koinata zaharrena hor egon zen neskame. Berak udan-eta etortzen zirenean, etxea garbitu eta etxeko lanak-eta egiten zituen. Hutsik zegoela, gau batean, lapurreta egin zuten, eta hor zeuden gauza onak, denak, harrapatu zituzten, baita altzari ederrak ere. Ordutik, guri eman ziguten etxea pixka bat zaintzeko ardura. Batez ere, lorategia zaintzen genuen. Kurioso edukitzen genuen. Nire semeek esango lizukete zenbat lan egin zuten han. Baratzean ere asko egiten genuen, urteko patata, lekak, tomateak... Lursail handia zegoen. Fruta ere asko zen, eta lorea! Asteburuetan tarteka etortzen zen neska zaharrak jasotzeko moduan zegoen edozer eramaten zuen. Egitera ez zen etortzen.

Bertako beste neska zahar batek, berriz, etxekoandrea bistan ez bazegoen, gure etxeko amari deitu, eta poltsa eskatzen zion frutaz betea bueltatzeko. Bestela, usteltzen ere edukitzen zuten. Nahiago usteltzea, inori ematea baino. Frutarekin bakarrik ez, etxearekin ere horixe egin dute; norbaiti alokairuan-edo lagatzea baino nahiago erortzen utzi. Erizain lanean ere ibilia zarela jakin dugu. Debako medikuak erakutsi zidan. Amama geneukan etxean eskasa, eta harekin ikasi nuen indizioak-eta jartzen. Gero, inguruko baserrietakoek zerbait bazuten, niregana jotzen zuten. Itziarren izan zen hori gehiago; Arroara etorrita ere jarraitu nuen, baina gutxiago. Neure etxean banuen nahiko lan. Gauean farola hartu kandela batekin, eta poltsikoan pospoloren bat-edo hartuko nuen badaezpada, eta kilometroa igual egiten nuen bakarrik, ilunpetan, oinez. Medikamentuak bakoitzak bereak etxean edukitzen zituen. Gaztea izan orduan, eta sasoia! Gure baserria, Errotaberri, Sakoneta baino goraxeago, baina zuloan zegoen. Medikuak gaixo bati esaten bazion hau jarri behar zaio ez dakit zenbat ordutik behin, niri deitzen zidaten, eta nik indizioa jarri eta hurrengoa zortzi ordura-edo tokatzen zenean joan egin behar! Arroara etorriz gero ere Arroaerrekara-eta joan izan nintzen tarteka. Baita geure etxera etorri ere umeak hartuta, edo nire bila etorri eta ni haiekin baserrira eraman eta... Corteinglesean ere lanean jardundakoa omen zara Parroakoan. Jendeak jarri zion Corteingles izen hori. Gerora, bota egin zuten eraikina.Orain etxe berriak dauden tokian zegoen. Palazioko horiek hemen bizi izan zirenean, zaldiak-eta edukitzeko ukuilua eta jatekoa gordetzeko beste gela bat-eta zituzten... Baina, gerora,hutsik


214.qxp_55 22/3/20 23:29 PĂĄgina 13

1

geratu ziren, eta nire senarraren anaia ezkongabea, Joxe Mari Agirre, ile-apaintzaile edo barberu modura ilea mozten eta bizarra kentzen hasi zen lokaltxo horietako batean. Pixka bat txukundu, eta... Pixkanaka arropa ekartzen ere hasi zen, eta, geroxeago, denetik ekartzen zuen; oinetakoa, etxerako ontziak... Denetik egoten zen, baita arratoiak ere. Biajanteek modelo bat eskatu, eta 10 bidaltzen zizkioten, eta piloa! Goian, etxe zaharra hutsik zegoen, eta, leku faltarik ez zuenez, bete egin zuen goia ere. Gizajoak bistan zeukana saltzen zuen, baina... azkenerako, ez zekien zer zeukan ere. Eta bilatzen ez zuena berriro eskatzen zuen, eta gero eta gehiago eta gehiago, azkenerako bera ere kabitzen ez zela geratu zen!

“Cementos Rezola itxi zenean erori zen Arroa. Hautsa kendu zen, baina dirua ere bai�

Koinatua gaixotu egin zen, eta nire semeari, soldadutzatik etorri zenean, bere lana eskaini zion. Baina gureak hartu nahi ez, eta ni hasi nintzen. Noizko kontuez ari gara? P: Gaztea zela jarri zuen hark; orain dela 40 bat urte-edo hasiko nintzen ni han lanean, eta dozena bat edo egin nituen. Seme gazteena ere ibili zen pixka bat laguntzen, "Gerente" ezizena jarri zioten. Geure asmo onenez, pixka bat txukuntzen saiatzen ginen, baina eraikina ere zaharra zen, eta ezin zen; erortzen ari zen. Jende asko ibiltzen zen? Bai, baserritarrak eta Cementos Rezolako langileak, eta aldamenean taberna bat ere bazegoen, eta jende asko ibiltzen zen. Lapurretan ere asko! Cementos Rezola ere aipatu didazu.Bere onenean ezagutuko zenuen? Kanpotik jende asko etorri zen. Etxe zaharretan, igual zeuden gela batean hiru familia errentan, huskeria baten truke. Bizitza handia zegoen orduan Arroan. Ez dago ezagutzerik Arroa zer zen. Orain ez daukagu ezer. Herrian asko eragin zuen lantokiak... Jendetzan bakarrik ez, dendak eta tabernak ere asko ziren. Kaminoaren gaineko aldean,

3


214.qxp_55 22/3/20 23:29 Página 14

1 Ion Agirre, aurreneko bilobaren bataio egunean. 2 "Denok gara langileak" argazki erakusketarako Eduardo Merinok ateratako argazkia. 3 Segunda eta Maria Isasti ahizpekin bidaia batean.

La cabaña del tio Tom. Ene... Horra jaietan-eta jendea etortzen zen! Gu ere bai gaztetan e! Asko joaten ginen, solteretan eta. Soinu txikia eta filarmonika, Mardu bi anaiak eta Bitarte txandan, hirurek soinua jotzen zuten. Batzuek jai batean, eta besteak bestean. Azkuerenean (Bombas Azkue parean), etxe arte batean, frontoia zegoen, plazatxo moduko frontoia. Arroako frontoia hura zen! Txikia zen, baina... Han, frontoian, Inaxio Arangurenek eta Bitartek Jazzbana jotzen zuten. Jai batean hara joaten ginen, eta hurrena Cabañara. Gure erromeria hemen izaten zen. Garai batean, lau taberna ere izan ziren. Dendak ere bai. Gu Olanorenera joaten ginen. Beste denda bat ere bazen errepide ondoan, eliz parean, goian;janari denda zen, eta gehienak Ekonomatora. Zuek ez? Ekonomatoa fabrikak [Cementos Rezola] ipinitako denda zen, han lana egiten zutenentzat, gauzak merkexeago egoten ziren. Nire gizonak Zumaian egiten zuen lan. Gure moduan hor egiten ez zutenak gutxi ziren Arroan, eta denak Ekonomatora joaten ziren. Akordatzen naiz estreinakoz garbigailua ekarri genuenean; auzoko andreak jaboi hautsa ekartzen zidan Ekonomatotik, diferentzia handia zuten gauzak hark ateratzen zizkidan. Emakumeek ere lan egiten zuten Cementos Rezolan ezta? Bai, emakumeek ere lan asko egiten zuten; zaku konpontzen eta zaku betetzen-eta asko ibiltzen ziren. Ez zuten kobratuko gauza handirik baina... Bi txiki, bat ona! Eta itxi zutenean? Orduan erori zen Arroa. Bai, orduan... Arroan garai hartan dirua zen, eta, hura itxi zenean, hautsik ez genuen behar, eta hautsa kendu zen, baina dirua ere bai. Bueno eta kontu zaharrak alde batera utzita, badakigu Zestoako jubilatuen elkartean ere ibilia zarela. 11 urte ibili nintzen; gustura joaten nintzen. Gainera, kuadrilla oso ona genuen. Laxaro Garate eduki nuen presidente. Hark sartu ninduen ni; nire gizonaren lehengusua zen. Ibilaldiak antolatu eta bazkariak eta... Astean hiru bat bidaia egiten nituen autobusean Zestoara. Eta orain, kalera-eta ateratzen zara? Kalera? Egunero paseatzera! Aurrena Txominenean kafea hartu, eta gero nire ordubeteko ibilbidea. Mikel Irurerekin ere lehen joaten nintzen gimnasia egitera, baina orain ez. Asko balio du Mikelek, guretzat Mikel da... Buenooooo... Oso maitea daukagu. Kontxita eta Maria Angeles Izeta ere nirekin batera egon ziren juntan. Orduan festa giroa izango zenuten, eta ibilaldiak antolatuko zenituzten, bai... Oraindik ere jarraitzen dut nik. Orain dela gutxi, sagardotegira eta Logroñora ere joan ginen. Eta, apirilean, ondo banaiz, Benidormera ere bai. Koronabirusaren beldur pixka bat badugu, baina… [Elkarrizketa martxoaren 4an egin zen] Asko bidaiatutakoa zara? Senarrari ez zitzaion abioia gustatzen, eta harekin hemen inguruan ibili nintzen. Gerora, irteera batzuk egin nituen; Ibiza, Canarias... Ibiltzeko moduan garen bitartean… Ibizakoa ederra izan zen. Bidaiarako 14 egun falta zirela, erori eta tibia eta peronea puskatu nituen. Medikuarengana joan nintzen, eta igeltsua jarriko zidatela, eta nik ezetz, oporretara joan behar nuela! Eta erizainak “Bada, etorritakoan, operatu egin beharko zaizu, okerrago izango da”. Engainatu ninduten, jarri zidaten eskaiola izter arteraino, eta etorri nintzen etxera. Baina nire Ibiza gogoan neukan oraindik, eta seme bigarrenak, bastoia eta telefono txiki bat ekarri zizkidan, eta han joan nintzen. Hondartzara ere bai, hanka zabor poltsa handian sartuta. Zapatila bat estreinatu gabe gelditu zen, eta bestea puskatuta etorri zen.

jone bergara

“Ibizakoa ederra izan zen, zapatilla bat estreinatu gabe gelditu zen eta bestea puskatuta etorri zen”


214.qxp_55 22/3/20 23:29 PĂĄgina 15

danbolin.eus

Zestoako bainuetxeak lankidetza eskaintzen die Udalari eta Osasun Sailari

Zestoako Bainuetxea itxita dago koronabirusaren prebentzio neurriak direla eta. Egoera honetan, zuzendaritzak lankidetza eskaini die Udalari eta osasun agintariei Osakidetzaren kolapso egoeran bere eraikina beharko balu ere. Egoera dela eta, bi langile laguntza-guardian gelditu dira eta gainontzekoak langabezian daude. Bainuetxeko elikagai freskoak Lasaoko Izan fundazioko boluntarioei eman zaizkie. Berrogei lagun daude fundazioak Lasaon duen eraikinean konfinatuta.

hortik zihar

NEKANE ROJO TIJUANAN Ia hiru urte daramatza Nekane Rojo arroarrak Tijuanan (Mexiko). Irakasle lanetan dabil han eta bere esperientzia kontatu digu ‘Hortik zihar’ atalean. Zer dela eta Tijuanan?

Irakasle ikasketak amaitu eta Madrilera joan nintzen espezializazio bat egitera. Handik nenbilela jakin nuen Tijuanako hezkuntza proiektu baten berri. Haiekin harremanetan jarri eta proiektuan parte hartu behar nuela sentitu nuen. Proiektua hasi berria zen eta aukera ezin hobea iruditu zitzaidan harekin batera hasi eta hazteko. Horrela, 2017ko uztailean hemen nintzen ikasturtea hasteko prest. Zein da zure egunerokotasuna?

Irakasle lanetan nire lehen esperientzia bizi izan dut hemen. Batez ere hasieran, nahiko gogorra izan zen lan guztia kudeatzen ikastea eta nire energia ia guztia horretan eman dut. Proiektuak komunitate izaera du, hau osatzen duten familia eta hezitzaileen artean harreman estua daukagu eta horregatik askotan antolatzen ditugu ekintzak eskola orduetatik kanpo ere. Baina oporrak ditudan bakoitzean (urtean hiru aldiz gutxienez kar-kar), motxila bizkarrean hartu eta aireporturantz jotzen dut Mexikoko beste txokoren bat ezagutzera. Jarraitu irakurtzen danbolin.eus-en

Aldarriz bete ziren kale eta plazak martxoaren 8an

Eider Mendizabalek emaitza bikainak lortu ditu Dantza Retroen Europako Txapelketan

Dantza retroen Espainiako eta Europako txapelketak jokatu ziren hilaren hasieran Kordoban. Eider Mendizabal zestoarra bertan izan zen eta emaitza ezin hobeak lortu zituen. Europako batxata txapelketan bigarren postua eskuratu zuen 30 eta 40 urte bitarteko kategorian eta hirugarren izan zen salsa txapelketan.

1

5


214.qxp_55 22/3/20 23:29 Página 16

B

atekin nahikoa ez, eta bi argazki lehiaketa irabazi ditu azken asteotan Adiel Zabalak. Azpeitiko * XI. Gau Txori argazki Sokamuturreko argazki irabazlea rallya irabazi zuen ezin da oraindik aurrena, eta, egun batzuk publiko egin, sari banaketa egin arte. beranduago, Sokamuturra Sari banaketa, COVID-19a dela-eta argazki lehiaketa. atzeratu zen. Gaztetatik maite du argazkilaritza Zabalak. Amak argazki kamera bat omen zuen. Horrekin atera zituen bere lehen argazkiak. Aurrerago, bere lehen kamera erosi zuen. Hasieran, bere kasaka jarduten zuen, baina, urte batzuk beranduago, Iñaki Etxenagusiaren ikastaro batean izan zen. Argazki mundua gustatzen zitzaion jendea ezagutu zuen orduan. Afizio zen hori serioago hartzen hasi, eta F11 Argazkilari argazkia: juan mari ibarzabal Elkartea sortu zuten. Bi lehiaketa irabazi dituzu hilabete berean. Zer sentitzen duzu? Sorpresa handia izan da niretzat. Gau Txori rallya izan zen aurrena, eta Joxean Ulaciarekin joan nintzen Azpeitira. Oso ondo pasatzen dugu; denbora pasa ederra da guretzat. Arratsaldeko 19:00etan hasten da rallya, eta gaueko 01:00a arte argazkiak ateratzen egoten gara. Tartean, beste argazkilari batzuekin afaltzen dugu, eta giro ederra sortzen da. Sokamuturreko argazki lehiaketan parte hartzen nuen lehen aldia zen, eta orduan ere Joxean eta biok joan ginen. Nik esan nion Joxeani plazako kioskotik ez nintzela mugituko; ez nekien zezenaren ibilbidea eta errespetua ematen zidan. Aurrenekoz parte hartu, eta irabazi egin nuela esan zidatenean, harrituta gelditu nintzen. Hurrengo rallya buruan izango duzu jada, ala? Zarautzen izango da hurrengoa, baina berriz irabaztea zaila iruditzen zait. Oso maila altua egongo da.

Zer bilatzen duzu argazki bat ateratzeko orduan? Rallyetan, antolatzaileek ematen dizkigute gaiak. Gai bakoitzeko bost argazki atera behar izaten ditugu, eta ni argazki ezberdinak ateratzen saiatzen naiz, elkarren artean lotura dutenak. Eta rally batean ez zaudenean? Kanpora joaten naizenean, kaleko argazkiak ateratzea gustatzen zait. Jende eta momentu bereziak harrapatzen saiatzen naiz. Hemen inguruan, berriz, denetik ateratzen dut; animalia ezberdinak… Argazkiak ateratzeko leku maiterik ba al duzu? Edozein lekutan gustatzen zait argazkiak ateratzea; hemen, kanpora joandakoan… Zure argazkiek ezaugarri berezirik ba al dute? Hori oso zaila da; argazki bakoitzak bere esentzia dauka. Edozer al da argazki bat ateratzeko aproposa? Momentu eta argi egokia bilatuz gero, bai. Adiel non, bere kamera han… Bai, erabat. Kanpora joaten garenean, beti atzetik ibiltzen naiz. Familiakoek kamera ezkutatzeko esaten didate askotan, eta ezkutatutakoan, poztu egiten dira. Lehen kamera txiki bat ibiltzen nuen beti gerriko poltsan. Orain, beste bat erosi dut, eta jada ez dut beti gainean izaten. Amaitzeko, zer eman dizu argazkilaritzak? Niretzat hobby bat baino gehiago da. Oso denbora-pasa polita da, eta burua lantzeko balio dit. Azkenean, gai bat bilatu, eta argazkiak pentsatzen ditugu. Orain, semea ere etortzen da noizbehinka rallyetara nirekin, eta haurrentzako ere aberasgarria dela iruditzen zait. Bera ere, momentuz, gustura ibiltzen da.

itsaso waliño errasti


214.qxp_55 22/3/20 23:29 PĂĄgina 17

iinkesta.

Koronabirusa saihesteko neurriak hartzen ari al zara? Kalera beharrezkoa denean bakarrik atera, erosketak pilatutakoan egin, eskuak garbitu eta kalera ateratako arropak gero etxean ez erabili, eta oinetakoak poltsa batean balkoian laga eta horrelakoak. Lanean telelana jarri digute eta batzuetan joan behar izaten dut baina bestela etxetik ari naiz. Gorputza eta burua pixka bat zaindu, irakurri... Gainontzean hiru ume etxean entzerratuta edukita entretenimendu lanak. kepa iribar 45 urte

ale ale

Bai, etxean sartuta Gaixo kronikoa naiz gaude lanetik kaneta arnasketako poko ordu guztiak arazorik ez izan eta eskuak garbitu arren deitu zidaten eta garbitu ari gaesanez kontsultetara. Umeenak ere ra ez joateko. Ez bai... laneko arronaiz ezertarako pak ez ditugu eguateratzen, senarra nero etxera ekarateratzen da eta tzen. Momentuz etxeratzean desinnahiko erraza egifektatu egiten da. ten ari zait. FamiliaAlaba ere ez da rekin egoteko auateratzen. Ahal kera ona da eta arden neurrian umonasa hartu eta rez hartzen saiatpixka bat gelditzezen gara eta bizilako. Birus honek digunekin harremana tuen gauza txar sendotzen. guztiekin batera uste dut onen bat ere izaskun indamendi ekarriko dituela. 44 urte

Bai, ahalik eta neurri gehien hartzen saiatzen naiz: distantziak mantendu, etxetik beharrezko gauzetarako soilik irten, eskuak uneoro garbitu... hala ere, ez da lan erraza, eta alferrikakoa denok egiten ez badugu. maria aranguren 24 urte

karmelo arrizabalaga 53 urte

(Erantzuleak guztira: 64

kb

1

Eztiola kalean, Lizentziadonekoa etxe parean, lurreko harri batzuk askatu egin dira eta estropuz egiteko arriskua dago

Lili jauregia pasa eta berehala, Sastarrain bidean, hesia konpontzen ari dira.

7


214.qxp_55 22/3/20 23:29 PĂĄgina 18

Berrogeialdian deskubritu duzun denda, bizilaguna eta balkoia

hor zeuden lehen ere

ZAIN DITZAGUN,

EZATEN BIHAR ERE HOR JARRAI D

E D L A N E T A B I IZ B A O T S E Z

danbolin

1. Zein ez zenuke erabiliko oherakoan azken agur moduan? 3. Antoniok Gaztelako herrixka batean igaro zuen ‌.. a) Gabon! a) gaztaroa. b) Ondo lo egin! b) gaztetasuna. c) Gabon pasa! c) gazteria. d) Gau ederra! d) gaztedia. 2. Liburuak hogei kapitulu ditu; bada, hamaika ..... pertsonaia bakarra agertzen da. a) kapitulutan b) kapituluetan c) kapituluraino d) kapituluetako

4. Gure auzunean bada andre bat ‌.. Osatu esaldia. a) ehun urte dituela. b) ehun urte dituena. c) dituela ehun urte. d) zeinek ehun urte ditu.

Hauek dira otsaileko erantzunak: 1c, 2d, 3c, 4c


agenda

214.qxp_55 22/3/20 23:29 Página 19

martxoa LI

ZENTZIADONEAKO BIZILAGUNEK ANTOLATUTA:

as

telehenero

18:30tan Bingo herrikoia (2 partida) zuzenean +Instagrametik BINGOan parte hartzeko: Bakoitzak bere kartoia prestatu behar du; 15 zenbaki erabiliz. 9 zutabe eta 3 errenkada. 5 zenbaki errenkada bakoitzean. 1etik 90era bitarteko zenbakian. Bi partida jokatuko dira eta ez da saririk izango. Parte hartzeko 696 284 076 telefono zenbakira kartoiaren argazkia bidali behar da eta "lizentziadonekua" Instagrameko kontutik jarraitu ahalko da zuzenean. Ondoren: Kontzertua herriko hainbat kaleetan

as as os os

Lizentziadonekoa plazako apainketa •19:00tan Kontzertua herriko hainbat kaleetan.

teartero

teazkenero

18:30tan Karta Jolasa zuzenean+Instagrametik Ondoren: Kontzertua herriko hainbat kaleetan.

19:00 Kontzertua herriko hainbat kaletan •19:3021:00 pintxo-pote musikatua Lizentziadonekoa plazatxoan.

tegunero tiralero

18:30 Bingo herrikoia (2 partida) zuzenean + Instagrametik •19:30 Kontzertua herriko hainbat kaleetan. Ondoren: Poteo musikatua.

la

Eguerdi musikatuak •18:00tan Jolas desberdinak Lizentziadonekoa plazatxoan. Ondoren: Garai desberdinetako poteo musikatua.

runbatero

ig 22 27 29

andero

Eguerdi musikatuak

igandea

19:00tan Igandetako txaranga Lizentziadonekoa plazatxoan.

ostirala

Kontzertu didaktiko digitala.

igandea

18:00tan "Hi ezaguna haiz!" Lizentziadonekoa plazatxoan.

apirila 05 12 19 26 27 29

igandea

19:00tan Igandetako txaranga Lizentziadonekoa plazatxoan.

igandea

18:00tan "Hi ezaguna haiz!" Lizentziadonekoa plazatxoan.

igandea

19:00tan Igandetako txaranga Lizentziadonekoa plazatxoan

1

9

igandea

18:00tan "Hi ezaguna haiz!" Lizentziadonekoa plazatxoan.

astelehena

20:00etan Santakutzetako danborrada entseguak

asteazkena

20:00etan Santakutzetako danborrada entseguak

*Erosketa zerbitzua.

Zestoako Udalak, Gazte Asanbladak eta 3Z taldeak, adinekoei erosketa zerbitzua emateko sarea osatu dute. Arrisku faktoreren bat dutenei (adina, gaixotasun kronikoren bat…) eta babes edo familia sarerik ez daukaten herritarrei bideratuta dago. Ekimenaren helburua kalera atera ezin duenari edo ateratzerik komeni ez zaionari oinarrizko beharrak bermatzea da. Boluntario taldearen beharra duenak 615 768 980 telefono zenbakira deitu beharko du. Zestoako Udalak koordinatuko du ekimena. Koordinatzaileak hartuko du telefonoa eta gero, boluntario sarearen artean banatuko dira lanak. Erosketak ez dira momentuan ordainduko. Denda bakoitzak gordeko ditu agiriak eta egoera bere onera itzulitakoan, erabiltzaileak berak ordainduko ditu.

*Eragin danbolinari.

Danbolinek Zestoarren trebetasunak ikusarazteko ‘Eragin danbolinari’ atala jarri du martxan. Herritarrei beraien etxeetan grabatutako bideotxoak eskatuko zaizkie; kantu bat kantatzen edo instrumenturen bat jotzen, errezeta bat prestatzen, ipuin bat botatzen, bertsoa bat edo eskulanen bat burutzeko azalpenak... Ea egun hauek eramangarriago egiten ditugun denon artean! Bidali bideoak WhatssApp bidez 722 60 92 65 telefono zenbakira.

*U

dala itxita baina martxan.

Udala itxita badago ere baliabide guztiak martxan ditu. Harremanerako: Udal bulegoak: 943 147 010 edo administrazioa@zestoa.eus Gizarte Zerbitzuak: 943 147 132 edo gizartekintza@zestoa.eus Udaltzainak: 656 784 867 edo udaltzainak@zestoa.eus

koronabirus kasu positiboak jakinarazteko eskatu du. *Udalak

Positiboren bat balego, osasun ikuspegitik Osakidetzak kudeatuko badu ere, Udalari bestelako prebentzio neurri batzuk hartzea dagokio. Positiboren bat balego, beraz, garrantzitsua da lehenbailehen Udalari jakinaraztea, hondakinen bilketan neurri bereziak hartzeko.


214.qxp_55 22/3/20 23:29 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Martxoa 2020 by DANBOLIN - Issuu