Skip to main content

Maiatza 2022

Page 1

danbolin

238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 1

“Euskara gure aho hizkuntza den bezala, euskal dantzak gure gorputz hizkuntza dira”


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 2

640 917 626

943 052 761


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 3

3

Gureak dira-eta

Egin berri da Uztapide plazara bertso astea. Ez dakit herritarrek zenbateraino preziatu dituzten antolatutako ekintzak, ez dakit zenbat jende gerturatu den. Aldizkari honetako erreportajean irakurriko dituzue horrelakoak. Mikel Arregi alkateari nonbaiten irakurri diot kezka eta hausnarketa baten ondoren erabaki zuela udalak halako aste bat antolatzea. Antolatzaileek adierazi dute herriko belaunaldi berrietako herritarrek Uztapide nor zen ez dakitela. Are gehiago, gertaera orokorra omen da euskal kulturako erreferente nagusiak izandakoak belaunaldi berriek Zestoan, eta edonon, ez ezagutzea. Alkateak belaunaldi berriak aipatu ditu, eta niri iruditzen zait berriak ez garen belaunaldiontzat ere ezinbestekoak direla halako gogorarazpen ariketak. Ez naiz batere bertsozalea, bertsolariak oholtzan ikusi hutsak urduri jartzen nau, bertsoa ezin bukatu geldituko ote diren. Nire izu-jarrerak ez du esan nahi, ordea, estimatzen ez ditudanik. Bertsolariak hitzez eta ahotsez zer eta nola kontatzeko gai diren entzutea altxor izugarria iruditzen zait. Bertsoaren arteaz gozatzeaz gain, Uztapide garai baten lekukoa da, eta gainera, etxekoa dugu. Ez daukat aitzakiarik, Manuel Lasarteren Uztapide gogoan liburuaren bila joan beharko dut liburutegira. Gure hizkuntza bakarra zelakoan nengoen, Uztapidek erabiltzen zuen horixe bera, euskara alegia, baina hara non Amaiur Aristik aldizkari honetan egindako elkarrizketan esan duen euskal dantzak ere gure hizkuntza direla. Hala dio berak: "Euskara gure aho hizkuntza den bezala, euskal dantzak gure gorputz hizkuntza dira". Dantzaren bueltan 25 urte egin dituen herritarrak kultur adierazpide horri, edo berak dioen bezala hizkuntza horri, estu lotuta segitzen du. Oraindik ez da hasi lanean, baina gustura ikertuko luke Zestoako dantzen historia. Zein dantza egiten ziren, nola, noiz eta nork arakatzeko irrikaz dago. Ez du uste herrian baino dantzatu ez den dantzarik badenik Zestoan, baina bilaka aritzeko asmoa du. Iraganetik orainerako bidea egin nahi du Amaiurrek, gure aurrekoek zein dantza egiten zituzten ezagutu, eta ondoren berreskuratu, edo zergatik ez, berriak asmatu. Formula beharrezkoa Amaiurrek buruan duena: egin zena gogora ekarri eta beste batzuk sortu; dantza berriak direla, bertsotarako molde berriak direla… Gureak gaurko erara.

diruz lagundutakoa

onintza irureta azkune

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : naiara exposito, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

proiektu laguntzaileak


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 4

Lakari bat = Bizi-proiektu bat Lakari bat zenbat den hobeto azalduko nizuke ostegun iluntze batean Azpeitian trago bat eskuan hartuta, baina oraingoan paperean idaztera "behartu" nauzu, hau den marka! Hala ere, edukiko dugu aurrez aurre honetaz hitz egiteko aukera Eli! Lakari bat zenbat den galdetzen didazu, eta ez da ba erraza galdera horri erantzutea! Hiztegiko definizioz hauxe litzateke: ale neurri zaharra, ia bost litroko edukierakoa; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia. Hortaz, ia bost litroko edukieran sartzen den ale kopurua da, baina baita neurri hori neurtzeko tresna ere. Egurrezko kaxa honi ordea, bestelako definizioa jarri genion duela zazpi urte Zarautzen elkartu ginen lau lagunek, 2015eko maiatzaren 14an sortu baikenuen Lakari kooperatiba. Momentu horretan gure bizitza profesionalei buelta bat eman nahi genien lau emakumek elikagai-denda bat ireki genuen, eta bizitza profesionalei buelta bat emateaz gain, ordutik gure bizi-proiektua eraikitzen gabiltza, txikitasunetik eta pausoz pauso. Hiztegiko definizioaz haratago doa, beraz, Lakariren esanahia guretzat. Gure txokoa tokiko elikagaien eta elikagai agorekologikoen erosketarako eta aholkularitzarako zein heziketarako gune bezala definitzen dugu. Dendatxoa ere bada, tokikoari, sasoikoari, kalitateari, osasunari, iraunkortasunari eta solteko eskaintzari garrantzi berezia ematen diona, eta elikagai aukera zabala duena. Baita etxera eramateko edo ekitaldietarako plater edo mokadu goxo eta osasungarriak prestatzen ditugun sukaldea ere. Azken urteetan, gainera, KoopFabrika programaren baitan, kooperatibismoa eta ekonomia soziala zer den erakutsi eta proiektu bat martxan jartzeko formazio eta bidelaguntzak garatzen dihardugu beste eragile batzuekin lankidetzan. Argi dago, beraz, lakari bat ia bost litro baino askoz gehiago dela! Dena den, bada hemen inguruan beste neurri unitate batzuk erabiltzen dituenik. Aizarna aldean, behinik behin, lakarika agian ez, baina dozenaka kontatzen oso ondo daki Jon Arruek, ezta?

enbidoa

izaskun sagartzazu

pintada.

Eskerrik asko. Mila esker Zestoako Euskaltegiari, ikasturte honetan, lehen aldiz, C2 mailako aurrez aurreko eskolak eskaintzeagatik! Nik telematikoki hasi nuen C2 maila eta, egia esan, nabarmen aurreratu nuen neure kabuz ikasten. Hastapenean, online aritzea oso erabilgarria izan zen, batez ere, itxialdian zehar. Baina teknologia berriek, nahiz eta baliagarriak izan, oraindik ez dute lortu pertsonek ematen duten poztasuna ematerik. Finean, orduak ikasten eta lan egiten pasa ostean, jabetzen gara garrantzitsuena bizitzako momentuak inguruko pertsonekin partekatzea dela. Gainera, kontuan hartu behar da ahalegin handia egin behar dela; izan ere, goi-mailako eskolak direnez, ez da lan batere erraza. Areago, C2 maila lortzeko bidea erronka handia da. Oraindik ez dakigu HABEko azterketaren emaitza zein izango den, eta litekeena da ez gainditzea. Baina bost axola, aurten, euskara hobetzeaz gain, bizitzaz gozatu eta talde ederra izan baitugu. Horregatik guztiagatik, eskerrik asko C2 mailako ikastaldeari, baita Zestoako Euskaltegiko irakasleei ere!

celia resano. Zestoako euskaltegiko ikaslea


bota librean

238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 5

Bakea mundu gatazkatsuan

Nola daramazue azken urteetan esparru desberdinetan bizi ditugun garai nahasiak? Bizitzen ari garen guztiarekin, duela urte batzuk irakurri nuen M. B. Ronseberg-en liburu bat gogoratu dut: “Ser paz en un mundo en conflicto”. Ni gustura egoteko arlo sozialean, politikoan, familian… lasaitaInterpretazioak. Ez dut inoiz pinturei arretaz erresuna, bakea, paratzeko pazientziarik izan; izan ere, egokitu zaizkidan koadroen ehuharmonia eta neko handi batek, oso gutxi ikusitakoa naizen arren, interpretazio aserrespetua kotarako bideak irekitzen ditu, eta beraz, zenbait olerkirekin bezalatsu, itxarotea iluirakurlea da edukiari, ehuneko ez hain txikian, forma ematen diona, siozko pentsahorretarako egin behar den esformendu bat dela uste dut. tzuak irakurketa konpartitu batera Gertatzen den guztia oso modu pertsonalean eramango ote duen jakin gabe. eta desberdinean interpretatzen dugu, gure Duela pare bat egun, ordea, autora biideien, esperientzien, egitura mentalen edo perdean nindoala, bi pintorerekin egin tsonalitateen arabera eta oharkabean, gure onnuen topo metro gutxiren buruan, gizate edo ondoezaren boterea kanpoko faktozeinak eguraldia lagun, aurrean zuten reei edo pertsonei ematen diegu. Inpotentzia paisaiaren ederra marrazten ari zisentitu dezakegu gerran dauden herrialdeak ren. Lehenak hamar metrora zuen ikustearekin, frustrazioa gatazkak ditugunean, zubia papereratzen ziharduen, dagoemina modu jakin batean pentsatzen duen perneko azken ukituak emateko prest. tsonengandik urrutiratzen garelako edo haseAski izan nituen hogei pausu bigarren pintorearengana iristeko. Bere rrea, onartezintzat jotzen ditudan gauzak gerondotik igaro arte ez nuen koadroa ikusteko aukerarik izan, beste aldetatzen direlako. ra begira kokatua baitzegoen, eta metro batzuk aldendu orduko, tentaGure paradigmak pentsarazten digu ni lasai eta zioari eutsi ezinik, burua biratu eta pinturari arreta jarri nion. Lehen bakean egon nadin, gerrarik/gatazkarik ez egobegi kolpean aurrez aipatutako koadro subjektibo horietakoa iruditu teko modua bilatu behar dugula, gutxieneko bazitzaidan ere, segituan ohartu nintzen marea jaistean ibai ertzean errespetagarri batzuk egotea, edo denok ados bistaratzen diren horma horietako bat marrazten ari zela. Orduan, urjartzea lortu beharko genukeela. Baina ez al da maila altua zela ikusirik, zenbait ordu barru agertuko zena irudikatzeaerrazagoa bakea izaten ikastea, bakerik ez dagori ekin ziola ohartu nintzen. en leku batean bizi izanda? Zorigaitza dagoen toOrduko nire interpretazioa, ez koadroarena, egoerarena baizik, igarleek kian zoriontsu izaten ikasiz? Maitasun eza edo esku-ahurretan nola, pintoreak bere pinturan etorkizuna iragartzen “errespeturik” ez dagoen tokian maitatzen ikasizuela izan zen. Burutazio xelebre hark bultzaturik, zenbait galdera egita? Hori litzateke ahalduntzea, bizitzak dakarretera hurbildu nintzaion pintoreari, hark aurpegi arraroa jarri zezakeela naren bidez, dakarkiguna aprobetxatuz. jakitun. Gero eta ziurtasun handiagoz, kanpoan ikusten Behar bezala agurtu eta gogoeten berri eman ostean, nire harriduraradudana modu batera edo bestera aurkitzen dut ko, galderak erantzuteko prest agertu zen, modu horretako eskaera bat nire baitan, graziarik egiten ez badit edo aitoregiten zion lehena izan ez banintz legez. tzea kostatzen bazait ere. Kanpokoa aldatzea niBeraz, euskaldunon kezkagai nagusia den edo beharko lukeen gaiaren re erantzukizuna ez dela onartzea ez da erraza. inguruko zenbait galdera luzatu nizkion, euskararen etorkizunari buAldi berean, nirea dena aitortzeak ahaldundu ruzkoak, alegia: Zer etorkizun izango du gure hizkuntza komunitateak? egiten nau, eta modu zintzoago eta apalagoan Aurkituko al dugu hurrengo belaunaldiei hizkuntza transmititzeko mobirkokatzen. durik? Zer indar izango du euskarak datozen hamarraldietan? Nire hautua orainaldiko gertaerak aprobetxaGaldera bakar bati ere erantzun gabe, koadroaren azpian sinadura eta tzea da nire, barne eraldaketarako. Nire buruan eskaintza bat idatzi zituen: “Para Aitor, con la esperanza de...”. Irudi basortzen diren gudetan bake, lasaitasun, maitatek mila hitzek adina dioela entzun izan dut, baina kasu honetan, sei sun, enpatia... haziak landatzen jarri nahi dut hitzek irudia adina informazio eman zidatela esango nuke. Koadroa esnire arreta. kuetara luzatu zidan une berean, bi interpretazio egin nituen. Bata, egun, euskarak, oraindik ere, ez duela behar adina presentzia artea benerea mendizabal zalako espazio “prestigiotsuetan”, eta bestea, etorkizunean ere eskaintzak gaztelaniaz jasotzera ohitu beharko garela, ingelesez ez bada.

aitor salegi

5


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 6

uztapide gogora eta ezagutzera

MANUEL OLAIZOLA UZTAPIDEREN FIGURA ETA LANA OMENTZEKO UZTAPIDE PLAZARA BERTSO ASTEA ANTOLATU DU ZESTOAKO UDALAK MAIATZAREN 17TIK 24RA BITARTEAN. BELAUNALDI BERRIETAKO HERRITARREK UZTAPIDE NOR ZEN EZ JAKITEAK KEZKATUTA HAUSNARTZEN HASI ZEN UDALA ETA HORREN AURREAN ZERBAIT EGIN BEHAR ZELA IRITZITA ANTOLATU ZUTEN NERABEEI UZTAPIDE BERA ETA BERE OBRA EZAGUTZERA EMATEKO EGITASMO EDO BERTSO ASTEA.

Bertso astearen baitan, Pako Aristiren Nire Uztapide liburuaren aurkezpena, ‘Uztapide, bertsotik prosara’ hitzaldia, ‘Arroa inguruko bertso historia; txapel bat mila buru’ hitzaldi-tertulia eta Txapeldunen bertso jaialdia izan dira gurean.

`NIRE UZTAPIDE´ LIBURUA BERRIRO ESKURAGAI Pako Aristik duela 22 urte idatzitako Nire Uztapide liburuaren aurkezpen musikatuarekin hasi zen bertso astea. Aristiren liburua berrargitaratu du Erein argitaletxeak. Idazle urrestildarrarentzat “oso garrantzitsua” izan da liburua berrargitaratzea eta espero du zestoarrentzat eta Euskal Herritarrentzat ere halaxe izatea. Aristiren esanetan, “liburua lokartuta zegoen, edo hilda, deskatalogatuta”. Duela 22 urte argitaratu zuen Bertsozale Elkarteak asmo batekin: bertsolari klasikoen bizitzak nobelatzea. Horren helburua bertsolari horiek gazteengana hurbiltzea zen, gero institutu mailan zabaltzeko asmoarekin. Aristik hiru iturri erabili zituen liburua idazteko: Uztapidek berak idatzitako prosa, Manuel Lasarteren Uztapide gogoan liburua eta Joxe Kruz Ezeiza, Kaxka, oiartzuarraren testigantza. Kaxkak harreman zuzena izan zuen Uztapiderekin. Azken bi urteetan, tronbosi baten ondorioz, kantatu ezinik gelditu zen bertsolaria, eta omenaldiak egiten zizkiotenean berak idatzitako bertsoak Kaxkak abesten zituen jendaurrean. Liburuaren aurkezpenean izan zen Kaxka eta Uztapiderekin bizitako hainbat istorio kontatu zituen. Aizpea Aristi eta Joritz Zunzunegi musikariak ere bertan izan ziren, eta Uztapideren hiru bertso sorta kantatu zituzten. HITZALDI-TERTULIA ARROABEAN ‘Arroa inguruko bertso historia: txapel bat mila buru’ hitzaldi-tertulia ere izan zen Arroabean maiatzaren 20an. Uztapidek bere entrenamenduak Arroa inguruko baserrietako bertsolariekin egiten zituen. Hori aitzakia hartuta, bertso munduak Arroarekin izan duen lotura Uztapide eta bere inguruko bertsolarietatik hasi eta gaur egunera artekoak ekarri zituzten gogora. Bertaratutako 30 lagun inguruk bere ekarpenak eginez, jakintza elkarbanatzea lortu zen hitzaldi solasaldian. Igor Olabide zenari ere aitorpena egin zitzaion Arroabeko bertso munduan saio eta bertso afariak antolatzen egindako lanagatik.

TXAPELDUNAK OHOLTZAN Bertso astearen baitan, Txapeldunen Bertso Jaialdia izan zen hilaren 22an kiroldegian. Bertan izan ziren Euskal Herriko txapeldun izan diren eta bizirik dauden bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Xabier Amurizak bat-bateko saioak utzita baditu ere, parte hartu zuen jaialdian, eta 1969an Zamorako kartzelan egon zireneko bertso ezagunak abestu zituen, baita beste sortu berri batzuk ere, eta publikoa kantuan jarri zuen. Kaxkak ere parte hartu zuen jaialdian, eta Arroagoian Uztapideri egin zitzaion omenaldian kantatu gabe utzi zituen Uztapidek jarritako bertsoak kantatu zituen 40 urte beranduago.


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 7

1

UZTAPIDERI BURUZ

Manuel Olaizola Urbieta, Uztapide (Zestoa, 1909 Oiartzun, 1983), Endoian jaio zen, Uztapide baserrian. 16 urte zituela, gurasoek Arabara bidali zuten, eta han ikasi zuen gazteleraz. 14 urte zituenetik etxez-etxe ibili zen morroi, baita mendiko hainbat lanetan ere, harik eta, azkenik, Donostiako Cervezas El León garagardolantegian finkatu zen arte. 43 urterekin ezkondu zen Oiartzungo Ergoien auzoko Lagunzarrene baserrira, eta han zendu zen 74 urterekin. Zazpi urte inguru zituenean hasi zen bertso paperak buruz ikasten eta 16 bete zituenerako bertso zaharrez beteta zeukan burua. 26 urterekin egin zuen bere lehen bertso saioa, eta hurrengo urtean, 1936an, Bertsolari Txapelketa Nagusira aurkeztu zen. Txirritak eskuratu zuen txapela, eta Uztapide bigarren sailkatu zen. Gerra amaitu ondoren, herriz herri ibili zen bertsotan. Baserri eta Lasarte izan zituen ondoan, eta urte haietan bertsolaritzaren izen nagusia izan zen. 1959an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. 1965 eta 1967an Euskal Herriko txapeldun izan zen, eta 1936an eta 1960an bigarren. 1972ko apirilaren 30ean, Donostiako Anoeta pilotalekuan (Atano III.) Argia astekariaren aldeko jaialdi batean parte hartzen ari zela mutu gelditu zen, jaialdiaren erdian, bularreko anginaren ondorioz. Handik gutxira, tronbosia izan zuen eta ez zuen gehiago bertsorik kantatzerik izan. Handik aurrera, bertsoak idazteari ekin zion eta liburuak ere argitaratu zituen. 1968an Donostian omenaldia egin zioten, eta geroztik urtero, Bertsolari Eguna ospatu izan da. 1995etik aurrera, gainera, Bertso Eguna izena hartu zuten jaialdi haiek. 1964an Noizbait liburua argitaratu zen, Uztapidek plazetan kantatutako bertsoekin. Idazle fina zen zestoarra, eta 1974an Lengo egunak gogoan bi liburukitako autobiografia lana eman zuen argitara Auspoak. 1976an, berriz, Sasoia joan da gero bertso idatzien bilduma atera zuen. Azken bi liburu horiek 2002an berrargitaratu ziren Uztapide berriz plazara izenburupean ordura arte argitaratu gabeko beste hainbat bertso erantsiz. Xabier Amurizak Lengo egunak gogoan liburuko pasarteak ekarri zituen `Uztapide, bertsotik prosara´ hitzaldira eta tartean bere oroitzapenen inguruko iruzkinak ere egin zituen.

7


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 8

apaiz bati eman zizkion kantatzeko. Apaizak, Uztapideren gusturako, txapuza bat egin omen zuen. Egoera horretan neroni eskaini nintzaion. Aurrena proba pasa behar izan nuen baina balekoa eman zidan. Doinua ere gogoan dut oraindik. Mattinen omenalditik aurrera Uztapiderekin ibili nintzen bere azken urtetan: Zegama, Lastur… herri mordoxka pasa genituen. Eta nola pasatzen zizkizun bertsoak? Haren errainak idazten zituen. Berak zirriborroren bat edo egiten zuen, baina gero errainak pasatzen zituen lapitzez, eta gero nik blok batera pasatzen nituen. Joxe Krux Ezeiza Kaxka (Oiartzun 1949)

Joxe Krux Ezeiza, Kaxkak, 31 urte zituen Uztapiderekin plazaz plaza ibiltzen hasi zenean. Oiartzunera ezkondu zen Uztapide, eta han ezagutu zuten elkar.

Noiz ezagutu zenuen Uztapide? Denok ezagutzen genuen. Oiartzunen bizi zen, nire ama jaio zen baserrian, Lagunzarrenen hain zuzen, kasualitatea. Hara ezkondu zen, han izan zuten semea eta gero handik gertu egin zuten etxe berria. Uztapide izena jarri zioten. Gu beti ibiltzen ginen kultur giroko kontuetan. Gerizian elkarteko kide “Oso serioa zen. Ez ginen eta bertso jaialdiak zitzaion antzematen antolatzen genituen, besteak beste. adarra jotzen ari zen Esperientzia handirik ez genuen eta edo ez” Uztapiderengana joaten nintzen gaiak jartzeko gomendio bila. 1981ean Mattin bertsolaria pattal xamar zegoen eta omenaldia egitea pentsatu genuen. Joxe Joakin Mitxelenarekin eta orduko beste zenbait bertsolarirekin hitz egin genuen omenaldira etortzeko, baita Uztapiderekin ere. Uztapide ordurako bularreko anginarekin zegoen eta kantatzea utzia zuen. Hitz egitekoeta, ez zuen arazorik, baina bertsotan ez zen ausartzen. Berak bertsoak jarriko zituela esan zidan, baina nork kantatu falta zitzaion. Uztapidek kontatu zidan, nola behin bere iloba baten ezkontzarako bertsoak idatzi zituen eta

Zer izan zen zuretzat Uztapideri ahotsa jartzea? Nik ez dut meriturik, suertea izan dut. Ohore bat izan da berak nigan konfiantza jartzea. Horixe izan zen, suerte kontua, ez ahots ona neukalako.

Nolakoa zen Uztapide? Oso serioa zen. Ez zitzaion antzematen adarra jotzen ari zen edo ez. Nik azkenerako, ordea, antzematen nion. Urdiña bertsolariaren anekdota gogoan dut: zalapartan gerturatu zitzaion eta hura ixil-ixilik eta kristoren eskandaluan bestea eta... Urdiña hura bertsotan hasten zen segituan, eta Manuelek halako batean esan zion: "Hik baduk bertsolaria izateko gauza bat ona" eta Urdiñak jakin nahian: "Zer dut ba?" eta Uztapide luzamenduetan: "Bai, badaukak gauza bat oso ona"; eta bestea hortxe segika "Zer dut ba?" eta "Zer dut ba?"... Eta halako batean Uztapidek: "Lotsarik ez!". Omenaldi zalea al zen? Ez, ez zen oso omenaldi zalea, adina ere bazuen. Beno, berak orduan zuen adina dut nik orain, eta kasualitatea, gaixotasuna ere bera dugu. Niretzat aittona zahar bat zen, nik orduan 31 urte baineuzkan. Nola aldatzen diren gauzak. Omenaldietan-eta lagunekin egotea gustuko zuen. Lasturren-eta gogoan dut nola jende guztia gerturatzen zitzaion. Berak esaten zuen, harritu egiten al zara guri bihotzekoak ematea egin dugun bizimoduarekin? Gu ateratzen ginenean astebeterako-eta joaten ginen, autobusean edo trenean edo norbait bila etorrita, eta gosaltzen kafea, kopa eta purua, bazkaltzen berriz ere berdin eta afaltzen beste horrenbeste. Egun guztia edaten, egunean hiru mozkor harrapatuz, urteak joan eta urteak etorri.


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 9

1

9


jardunian

238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 10

Etxekoa dugu Amaiur Aristi (Zestoa, 20xx) Danbolinen. Gaurkoan ez da lanera etorri, ordea. Konturatzerako 25 urte egin ditu dantzan eta bere bizitza horren inguruan dabil jira-biran. Noiz hasi zinen dantzan? Ba sei edo zazpi urterekin hasi nintzen, lehenengo mailan. Horixe izan zen eskolaz kanpoko nire lehenengo ekintza. Garai hartan katekesia eta dantza izaten ziren aukeran eta ni katekesira joaten ez nintzenez, dantzarako zain-zain egon nintzen. Txikitatik gustatu izan zait, berez etxean ez dira oso dantzazaleak baina… Bueno, Zumaiako osaba eta izeko bat dantzariak izandakoak dira, baina ez ditut inoiz ikusi horretan. Badauzkat, ordea, txikitan hartutako irudiak, osaba panderoa jotzen eta ni dantzan. Zein irakasle izan dituzu? Lehenengoa eta nire dantza ibilbidean eta bizitzan ere oso inportantea izan dena, Ane Mendizabal izan zen, ni baino 9 urte zaharragoa da. Hemen, Kultur Etxean, egiten genituen entseguak, balioanitzeko gelan. Bigarren edo hirugarren urtean, berriz, Alaitz Unanuerekin ibili ginen. Ez dut uste besterik eduki dudanik, eta, gero, helduen taldean, Xabier Bidezabal. Normalean baino lehenago hasi nintzela uste dut helduekin, bakarrik geratu nintzelako haurretako zaharrenen mailan, 14 bat urterekin edo. Konturatzerako 25 urte egin ditut dantzan! Benetan konturatu gabe nengoen! Zeu irakasle ere ibili zara. Bai, helduen taldean hasi eta segituan. Haurren taldeetan irakasleak behar ziren eta 15-16rekin taldeetan klaseak ematen hasi nintzen 5 urte gazteagokoei, ahiz-


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 11

1

paren taldearekin eta; Ane Mendizabalek ezin zuenean eta eskua botatzen hasi nintzenetik ia urtero izan dut talderen bat. Izan ere, Itxaropenan irakasle kontutan-eta horrela antolatzen zarete… Helduen taldea Xabierrek gidatzen du eta umeen taldetan, berriz, helduen taldeko kideak aritzen gara irakasle lanetan. Denbora librearen eta gogoaren arabera saiatzen gara bakoitzak talde bat edo hartzen. Askotan, gure gabeziez jakitun, izan teknikoak, pedagogikoak... baina hortxe ibiltzen gara ahal dena egiten. Orain zenbat lagun zabiltzate? Aurten umeen eta gaztetxoen lau talde ditugu, nik uste azken urtetako kopuru txikiena; pandemiaren etena izan dela esango nuke beherakadan eragin duen faktoreetako bat. 6-7 talde ere eduki izan ditugu. Behin 12-13 urtera iristean kosta egiten zaigu dantzari gazteei eustea; adin kritikoa etortzen da, kirola, musika, dantza… aukeratzen hasten dira. Batzuk denera iristen dira baina… Hala ere, 40 bat ume eta 20 bat heldu gabiltza aurtengo ikasturtean, bada zerbait, ezta? Mutil gutxi dituzue taldean, ezta? Pena da, baina, bai, oso gutxi. Joera orokorra da, mutilek dantza utzi dute eta orain dantza nesken ekintzatzat jotzen da. Eta duela urte gutxiko kontua da, lehen euskal dantzako taldeetan neska eta mutilen kopurua askoz ere orekatuagoa zen. Gu hasi ginenean ere, Zestoan bertan mutil dezente ziren dantza taldean, nire adin bueltako mutil asko ibili ziren dantzan, baina segituan uzten joan ziren eta orain ia mutilik ez da animatzen. Eta horrekin, sektore feminizatuekin gertatu ohi den bezala, balioa eta prestigioa galdu du dantzak.

“Badauzkat txikitan hartutako irudiak, osaba panderoa jotzen eta ni dantzan”

Eta zergatik izan daitekeela uste duzu? Kontua konplexua da eta iruditzen zait faktore asko hartu behar direla kontuan, baina uste dut horietako bat mutilek protagonismoa eta esklusibitatea galdu izana dela. XX. mendean bereziki dantza taldeen errepertorioetan neskek dantza batzuk dantzatu izan dituzte eta mutilek beste batzuk. Mutilentzat aukeratu izan diren dantzen ezaugarriak indarra, kolpeak, saltoak… izan dira eta neskentzat hautatu direnak goxoagoak, lasaiagoak. Eta mutilek dantzatu izan dituzten dantzek izan dute prestigio handiena, adibidez, aurresku, ezpata-dantza edo dantzari-dantzak. Pixkanaka hainbat taldetan emakumeak ere hasi dira dantza horiek egiten eta zentralitatea eta protagonismoa partekatzearekin mutilek interesa galdu dutela ematen du. Gerora konturatu naiz gure taldean neskak izan garela gehiengoa eta guri edozein dantza erakutsi izan digutela. Orain ezagutu ditut beste dantza talde batzuetako errealitateak, gizon-emakume banaketa dantzetan askoz ere zurrunagoa dutenak. Guri Xabierrek denetarik erakutsi izan digu; kontziente edo inkontzienteki, nik uste berak taldean dantzariak ikusi izan dituela, neskak edo mutilak garen kontuan hartu gabe. Azken urteetan hainbat taldetan eta herritan zalantzan jarri da dantzetan egon den genero bereizketa eta horrek dakarren bazterketa; oso prozesu eta eredu interesgarriak ezagutu ahal izan ditut. Dantza zuretzat ez da zaletasuna bakarrik, Dantzan.eus-en egiten duzu lan afizioa eta ofizioa uztartuta. Konta iezaguzu hori pixka bat. Kazetaritzako lizentziatura egin nuen, baina guztiz konforme gelditu ez nintzenez, segidan, Antropologiako Gradua ikasten hasi nintzen. Praktikak egin behar ziren garaian, aukeraketa egiterako orduan, zerbait interesgarria egin nahi nuen, benetan gustukoa nuen zerbaitetan egin nahi nituen. Dantzan.eus elkartea entzutez eta webgunetik ezagutzen nuen eta beraiei idatzi nien nire egoera azaltzeko. Horrela, 2015ean praktikak bertan egin nituen eta ordutik han nabil lanean. Gure elkarteak dantzaren inguruko komunikazio, dokumentazio edota aholkularitza lanetan dihardu. Nik kazetari eta antropologo lanak egiten ditut, beti ere dantza ardatz hartuta. Harro esaten dut nire bi ikasketak eta zaletasuna uztartzen ditudala; edonork ezin du hori esan.

1


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 12

Asko ikasi duzu bertan, zer eman dizu Dantzan.eus-ek? Dantza beste begi batzuekin ikusteko aukera eman dit. Bere testuinguru guztian, oholtzatik kanpo, dantzak beren esparru naturaletan ezagutzen ari naiz. Dantzen funtzio, sinbolo edo esanahiak deskubritzen ari naiz, baita sortzen diren kontraesan zein gatazkak ere. Ikasi dut dantza gure hizkuntza dela, gure komunikatzeko gure modua, tresna bat izan daitekeela, ez mugimendu soila, baizik eta, gauza asko adierazteko modua. Euskara gure aho hizkuntza den bezala, euskal dantzak gure gorputz hizkuntza dira. Hori ikasi dut edo ari naiz ikasten nire lanari eta lankideei esker; bereziki, Oier Araolaza lankideari eta Dantzan.eus proiektuaren sortzaileari zor diot hori guztia. Zehazki zein lan egiten dituzu? Dantzari lotutako albiste, erreportaje edo elkarrizketak egiten ditut gure webgunerako, eta, horrez gain, beste hainbat proiektu eta saltsatan aritzen gara; bereziki ondare immaterialaren jasoketari edo dantza irudi zaharren artxiboari lotutako lanetan ibili naiz, besteak beste. Zertan egiten dudan lan galdetzen didatenean, brometan erantzun izan dut nire lana festarik festa ibiltzea dela, eta ez da gezurra. Herriz herri ibiltzen gara tokian tokiko dantzak grabatzen eta protagonistak elkarrizketatzen. Lanari esker ari naiz Euskal Herrian daukagun altxor zoragarri hau ezagutzen. Dantza batzuk nik orain arte eszenatokietan

ezagutu izan ditut, beste batzuk ezagutu ere ez nituen egiten. Dantza horiek herrian bertan bere testuinguru osoan ezagutzen ari naiz, jaia bere osotasunean: musika, jantzi, aurretiko segizio, prozesio eta ondorengo bazkari eta festa. Hori niretzat egundoko deskubrimendua izan da. Alboko herrian dauzkagun jai zoragarriak ez ditugu ezagutzen eta munduaren beste puntako festa eta errituak bisitatzera joaten gara. Zestoako garai bateko dantzen inguruko informazioa biltzen ere saiatu zara. Bueno, oraindik egiteko daukat lana da hori. Gure herrietako ospakizunetan dantzak presentzia handia izan du, baita Zestoan ere. Gure herrian ze dantza, nola, noiz, nortzuek dantzatu izan dituzten ikertzea gustatuko litzaidake. Euskal Herriko hainbat herritan tokiko edo bertako dantza propioak gorde dira, gurean ez. Ez dut uste Zestoan soilik dantzatu izan den dantza berezirik egon denik, baina garai batean edozein ospakizunetan egiten ziren soka-dantza edo ezpata-dantzak gurean ere ezagutu zirela bai. Oraindik ez dut lanik egin kontu horien bueltan, baina buru-buelta horietatik dator 2017an berreskuratu genuen zahagi-dantza. Irakurria nuen zahagi-dantza egiteko ohitura bazela Zestoan eta argazkiak ere bazirenez, ba, bai ala bai egin behar genuela pentsatu nuen. Ea noiz edo noiz, aurkitu ditudan hariei tiraka ganoraz hasten naizen; garai batean Zestoan egiten ziren dantzen informazioa aurkitu nahiko nuke eta horiek oinarri hartuta zergatik ez berreskuratu edo berriak asmatu? Dantza propioak izatea garrantzitsua dela uste duzu, beraz? Bai, dudarik gabe. Nik oso garbi daukat herri batean bertako dantza bat dutenean, normalean, herri horretan dantza beste modu batera bizitzen dela. Dantzak duen garrantzia edo balioa beste bat da. Txikitatik nahi dute heldu izaten direnean dantza hori egin, ohorea da dantzaria izatea herri horietan. Gaztetxoek zaharragoak eredu dituzte, beste ilusio bat egon ohi da dantzarako eta etxeetan transmititzen da dantza zein dantzarekiko maitasuna hori. Betidanik ezagutu den ohitura ez bada, zailagoa da herrian txertatzea, baina badaude adibideak funtzionatu dutenak eta agian merezi du ahalegina egitea. Oholtza gaineko emanaldiak edo ikuskizunak ondo daude, baina horrez gain, dantzak festaren parte izan behar duela uste dut, gure ospakizunetako elementu, zentzu eta funtzio jakin batekin.


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 13

1

Argia dantzari taldearen azken ikuskizunean zabiltzala jakin dugu. Bai, hala da. Argia dantzari taldea Donostiako dantza taldea da, Juan Antonio Urbeltz folklorista ezagunak gidatzen duena. 70eko hamarkadatik Euskal Herriko dantzen eta musiken egundoko bilketa lana egin du Marian Arregi emaztearekin batera, eta gero ikuskizun oso potenteak plazaratu dituzte. Ideia bat egiteko, Ez dok Amairu musikan izan zena, Argia dantzan izan zen. Eta oraindik aktibo jarraitzen du. Ikuskizunak Euskal Herriko beste zenbait talderekin osatzen ditu: Argia Duguna (Iruñea), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga), Maritzuli (Baiona-Miarritze), Elai-Alai (Portugalete). Lankideak Eibarko dantza taldeko kideak dira eta batzuetan beraiekin entseatzen dut. Horrela, Argiaren azken ikuskizunean parte hartzea proposatu zidaten, Martin Zalakain-en. Argia eta Artedrama arte eszenikoen plataformaren zuzendaritzapean sortu zen ikuskizuna, Pio Barojaren Zalacain el aventurero eleberri oinarri hartuta. Gidoia Harkaitz Canok idatzi zuen. Eta zer moduzko esperientzia ari da izaten? Niretzat pribilegioa da Juan Antonio Urbeltzen ikuskizun batean dantzari parte hartzea. Pila bat disfrutatzen dut eta oso aberasgarria iruditzen zait Euskal Herriko punta bateko eta besteko dantzariekin oholtza konpartitzea. Bestalde, zestoar batentzat Pio Baroja gertukoa da, eta berezia dela uste dut bere nobela batean oinarritutako ikuskizunean parte hartzea. Duela bost bat urte irakurri nuen istorioa, eta, hara, Zalakain Zestoan ere ibili zen bere abenturatan. Ez dakigu dantzarekin lotura zuzena duen, baina baserritar jantziarekin ere adierazi izan duzu kezka. Bueno… behin janzten hasita txukun egin behar dela uste dut, mimo pixka batekin. Gure herriko jaietan, Zestoan zoroperietan adibidez, bada ohitura XIX. mendeko traje zibilarekin ateratzekoa festara. Niri goitik behera, behar den bezala, janztea gustatzen zait. Etxetik datorkidan kontua dela esango nuke, gure amak txikitatik hala erakutsi dit eta bere ama ere halakoxea zela dio. Baina aitortu behar dut,

pribilegiatua naizela, amak eta izekok josi egiten baitute eta askotan zenbait jantzi kapritxora egin izan dizkidate. Baina horren beharrik ere ez dago. Urtebete da amama hil zela eta ez dakizu ze gustura jaso Argiaren Martin Zalakain ikuskizunean Oier ditudan bere kaleAraolaza lankidearekin. Zornotza, 2022-05-07. ko zapiak, bitxiak Argazkia: Txebi Arriaga eta brotxeak. Orain horiekin dantzatzen dut eta desiratzen nago hurrengo zoroperietan amamaren zapiren batekin irteteko. Zapia aldatu eta traje berriarekin bezala. Gaztetxoa nintzela Ane Albisuren Atondu liburua deskubritu nuen, “baserritar jantziaren” historia eta aurrera begirako proposamenak jasotzen ditu bertan; maitea nuen oso liburua, eredua zen niretzat. Ba begira nola diren gauzak, orain Zalakain ikuskizunean Albisuren senarrarekin dantzatzen dut eta Anek berak egindako gona jantzita, gainera. Bestelako dantzek tentatzen al zaituzte? Dantza egitea gustatzen zait, euskal dantza edo beste edozein, gorputza mugitu behintzat, nola jarduten dugun beste kontu bat da. Hala ere, lehen aipatu dudan bezala, gure aho hizkuntza euskara da eta gure gorputz hizkuntza euskal dantzak. Beste hizkuntzak ikastea beti da aberasgarria, baina gurea baztertu eta gutxietsi gabe. Askotan beste (dantza) hizkuntzetara jotzen dugu gureak asebetetzen ez gaituelako edo; baina uste dut benetan gurea ondo ezagutzen ez dugulako joaten garela beste zerbaiten bila. Euskal dantza sistemak baditu bere arauak, kodeak, sinboloak… baina askotan ez ditugu ezagutzen. Ondo ezagutu eta ulertuta mundu zabal eta eder bat irekitzen da, eta, orain momentuan, mundu hori gehiago deskubritzeak tentatzen nau.

jone bergara

“Nik kazetari eta antropologo lanak egiten ditut, beti ere dantza ardatz hartuta”

3


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 14

danbolin.eus

Batxilergoko ikasleek garraiorako dirulaguntza izatea lortu du Ikasek Azpeitiko Urola ikastolako batxilergoko ikasleek autobus zerbitzurako dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute. Iragan urtarrilean hasi zuen Urola Erdiko Ikas ikasle autodefentsa sareak doako garraio zerbitzuaren aldeko borroka. Maider Aizpuru Ikaseko kideak azaldu du eskola publikoan ze gastu zituzten aztertzen hasi zirela: "Ikusi genuen jende askok erabiltzen zuela garraioa, eta kalkuluak atera genituen. Batxilergoko ikasle bakoitzak 300 euro gastatzen ditu urtean garraioan". Egoeraren larritasuna ikusita, ikasleak batu eta auziari "erantzun antolatu bat" emateko borroka abiarazi zuten Ikasek eta Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak-ek. "Eskolako zuzendaritzarekin bildu ginen, garraioko 300 euroko gastua beraiek ordaintzeko exijitzeko". Lanak fruituak eman ditu: ikasleek garraiorako 125 euroko dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute. Aizpuruk azal du "gustura" daudela lortutakoarekin: "Borroka prozesu bat jarri genuen martxan eta ondo atera da. Honekin jendeari esan nahi diogu antolatzen bagara eta lana txukun egiten bada, gauzak lor ditzakegula". Horrez gain, "helburu handiagoak" dituztela nabarmendu du, "helburua doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua lortzea da".

Sanisidroak Arroabean Sanisidroak ospatu zituzten maiatzaren 13ko asteburuan Arroabean. Eguraldi bikaina izan zuten auzotarrek Txara kooperatibak, Ederki elkarteak eta Txomin tabernak elkarlanean antolatutako ekintzetan.

Zestoako Herri Ikastetxean zaintza kamerak jarriko ditu Udalak "Ondare publikoko txikizioak ekiditeko" asmoarekin zaintza kamerak jarriko ditu Udalak Zestoako Herri Ikastetxean. Erakundeak "kezka" azaldu du azken aldian eta bereziki pasa den asteburuan izan diren "txikizioen" aurrean. Udalak adierazi du azken aldian herriko ondare publikoan txikizioak egitea "ohikoa" bihurtzen ari dela, eta ondorioz, erakundea kostu ekonomiko gehigarri bat "bere gain"hartzen ari dela. "Kostu ekonomiko gehigarria kezkatzeko kontua izanda ere, ezta gutxiagorako azkenaldian herriko ondare publikoa apurtzeko zenbaitzuk hartu duten jarrera etengabea" esan du Udalak. Egindako kalteak "herritar dene" eragiten diela nabarmendu du Udalak, eta horren aurrean neurriak hartzea erabaki du: "Kostu ekonomiko gehigarria kezkatzeko kontua izanda ere, ezta gutxiagorako azkenaldian herriko ondare publikoa apurtzeko zenbaitzuk hartu duten jarrera etengabea. Eskola nagusiko eraikinean segurtasun sistema bat ezarriko da eta kamerak inon jartzea Udal honen gustukoa ez bada ere, aipatu eremuan epe motzean kamerak ere jarriko dira, antzeko jarrerak dituztenak harrapatu eta dagokien zigorrak jartzeko helburuarekin".

Santakutzak Ibañarrietan Santakutz jaiak ospatu zituzten maiatzaren 7ko asteburuan Ibañarrietan. Pintxo poteoa, herri afaria, meza, Iago Magoren emanaldia edo herri kirol ikustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 15

1

5 Lasaotik Iraetara arteko ibai zatia garbitzeko dirulaguntza jaso du Udalak Lasaotik Iraetara arteko Urola ibaiko zaborrak bilduko ditu Udalak. Sei kilometroko ibilbidea izango da hain zuzen, eta sei tona inguru zabor jasotzea aurreikusten da. Erakundeak jakinarazi du proiektuaren helburu nagusia Urola ibaia "zaborrez garbi" geratzea dela. Horrekin batera komunikazio eta sentsibilizazio lan bat egitea ere aurreikusten dute, herritarrak "informatu" eta "sentikortzeko". Eskualdeko beste hainbat herritan ere egingo dute garbiketa. Eguzki Talde ekologistak "Sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiteko" dirulaguntza lerroa aurkezteko eskaera egin zion Udalari. Erakundean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuari egin zion eskaera, eta 7.875 euroko laguntza jasoko du lan horiek egiteko.

II. Fundizio Fest jaialdia Maiatzaren 14an ospatu zen Fundizo Fest jaialdia Zestoan Herriko musika indartzeko, gaztetxea zentrora lemapean. Gazte asanbladak eta Fundizio Kultur Elkarteak antolatu du jaialdia bigarren aldiz, herriko tabernen laguntzarekin. Bederatzi musika emanaldi izan ziren: herriko txaranga, No place, Igitaia eta Habemus Papa, Rukula, Trini Fox, Joseba Irazoki eta Lagunak, Ezpalak, HGS eta Alejo DJ.

Udalak Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Laguntzaren xedea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak bere kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da. Dirulaguntza eskatu ahal izateko, alokairuko errentak gehienez 550 eurokoa izan beharko du. Eskaera aurkeztu nahi duen orok oinarrietan zehaztuta dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko du Udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta.

"Krisi kapitalistan sozialismoaren eraikuntza" aldarrikatu du Kontseilu Sozialistak Maiatzaren Lehenean Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin zen Maiatzaren Lehenean plazan. "Krisi kapitalistan sozialismoaren eraikuntza" leloa zuen pankartaren atzean bildu ziren hainbat herritar. "Krisialdi ekonomiko kronikoa bizitzen ari da egungo kapitalismoa, eta horren albo-kalteak pairatzen ari dena langileria. Oinarrizkotzat geneuzkan askatasunak ezabatzen ari dira, eskubide ezak ezaugarritzen du lan mundua, geroz eta jende gehiago dago lanpostutik kanporatuta eta oinarrizko beharrizanak ase ezinik gabiltza. Funtsean, proletalgoaren bizi eredua legez kanpokotzat jo du burgesiak" azaldu zuten. "Gizatasuna berreskuratzeko" eta "ongizate unibertsalak ezaugarritutako historiaren aro berri batera jauzi egiteko" baldintza sozialismoaren eraikuntza dela nabarmendu zuten.


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 16

santakut

zak 2022


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 17

1

7


238.qxp_55 24/5/22 21:23 Página 18

iinkesta.

Nola joaten zara lanera?

aizpea aristi 25 urte

Autoan joan ohi naiz. Donostian egiten dut lana, Miramonen. Bi autobus hartu beharko nituzke hara joateko, eta asteburuetan gainera, autobus gutxi egoten dira. Errazena autoan joatea da niretzat. naiara olaizola 24 urte

kb

ale ale

Azpeitian egiten dut lan eta normalean motorrean joaten naiz. Batzuetan, ordea, bidegorritik ere joaten naiz: patinetean, bizikletan, oinez… mikel irure Eguraldi txarra 60 urte egiten badu autobusean joaten naiz. Autoa oso gutxi erabiltzen dut. alfonso campillo 45 urte

Beroari aurre egiteko urez betetako globoekin jolastea ondo dago, baina gero lurreko globo zatitxoak jaso!

Gurutzeaga frontoia argiztatzeko fokoak jarri dira, eta oinezkoen sarrera-irteera makaltzeko hesiak jarri dituzte.

(Erantzuleak guztira: 63

Autoan joaten naiz. Mutrikura joaten naiz eta ez daukat hara joateko garraio publikorik.

Zestoan egiten dut lan eta oinez joan ohi naiz lanera. Auzotara joan behar izaten dudanean autoa hartzen dut, baina batzuetan oinez ere joaten naiz.


agenda

238.qxp_55 24/5/22 21:24 Página 19

29

maiatza

05

28

08

asteazkena

10

ostirala

12 15

igandea

Ekainean ez da Barbantxo saiorik egongo eta Gaztelekua ere itxita egongo da. Udalekuak hasiko dira ekainaren 27an.

asteazkena

Ekaina

17

ostirala

18

larunbata

As

entzioak Endoian

larunbata

17:30 umeen jolasak. Ondoren, txokolatada eta pottokak. 23:00 Ostolaza eta Larrañagarekin erromeria.

igandea

11:00 meza. 12:00 Itziarko dantza taldea. Ondoren Iago magoren ikuskizuna. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituta. 14:00 auzo bazkaria. 17:30 Herri kirolak: Jokin Basozabal, Jon Aizpuru, Jon Rekondo eta Axen Larrañaga aizokoran. Burni eta Zubiaurre harri-jasotzen. Ondoren Lopeneren zezenak eta pottokak. Antsorregi eta Larrañaga trikitilariek giroa alaituko dute.

ekaina

04

1

igandea

asteazkena

Pazko festa Aizarnan. Goizean zehar artisauen postuak, trikitilariak, euskal dantzak eta umeentzako ekintzak. Eguerdian txekorra eta txotxa. Erakusketaren gaia: gurpila. *Arroila jaitsiera Agiro Mendi Klubak antolatuta.

Udaberriko 2. argazki rallya Arroabean Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta goizeko 10:00etatik 13:00etara.

23 24 25

osteguna

San Joan Sua.

ostirala

Hondarrezko eskulturak Andoni Bastarrikarekin Zestoan.

larunbata Musika eskolako talde instrumentalen kontzertua 18:00etan kultur Iraetako trenaren urteko etxeko aretoan. topaketa. Hondarrezko eskulturak, Aizarnan *19:00etan Portalen Olatu arteko txalupa arraroa Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiaren ikuskizun musikatua eta poesia errezitaldia.

Mendi irteera: Sakana, Santa Marina-Baiza. 18:30ean Musika eskolako banda eta trikitilari eta panderojoleen kontzertua udaletxe azpian.

Hondarrezko eskultura tailerra Arroabean. Itxaropena dantza taldearen ekitaldia kiroldegian gaueko 22:00etan. XX. Ibilaldi neurtua Agiro Mendi Klubak antolatuta.

Ga

97

ztelekukoko oharrak:

ZAA! Antzerki Astea

24 26 27 28

eta 25: HAYKIO (Eromen Produkzioak) HARRIMINAK (Bonbon Beltz) Sarrerak: Erdikalean BIDAIDE (Metrokoadroka) iluntzetan, www.entradium.com ZERGATIK EZ webgunean eta turismo bulegoan. Oharra: HITZ EGIN Antzerki bonuak eta MARTINARI BURUZ? Haykio antzezlanaren (Hizketaldia) sarrerak ezingo dira online erosi.

29

HIRU KORTSE, AZUKRE ASKO ETA BRANDY GEHIEGI (Kamikaz


238.qxp_55 24/5/22 21:24 Página 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Maiatza 2022 by DANBOLIN - Issuu