Skip to main content

Maiatza 2020

Page 1

danbolin

216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Pรกgina 1

2020 maiatza

216 zk.


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Pรกgina 2

640 917 626

943 052 761


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 PĂĄgina 3

3

Historia txikien balio handia

Gustura irakurriko dituzu hurrengo orrialdeetako artikulu, erreportaje eta elkarrizketak. Nik behintzat hala irakurri ditut. Egia da bakoitzaren intereseko gaiak oso desberdinak izan daitezkeela eta hilabetekari honetan niri batzuk behintzat parekoak tokatu zaizkidala. Baina atsegin ditut historia txikiak, orokorrean. Nire bizi estilotik, nire afizioetatik urrun egon daitezkeen gaiak badira ere, asko erakartzen naute historia txikiek; sarri txikiak handia edo konplexua ulertzen laguntzen baitu, mikroa makroaren isla izan. Makillaje kontuek ez naute sekula gehiegi erakarri. Ez dira nire bizitzaren parte garrantzitsu bat izan inoiz. Erakarri nau, ordea, Devi Lopezek kontatuak. Arte Ederren ikasketetatik hasi eta makillajearen ikuspegi artistikorainoko ibilbideak. Nik etxean beti entzun izan dut "gustatzen zaizuna ikasi eta ahal duzunean lan egin, ez utzi alde batera zuk ikasi nahi duzuna, arlo horretan irteerarik ez duzula diotelako". Ez dut uste oker zebiltzanik hori esaten zidatenak. Gustuko zer dugun jakitea ez da gutxi, eta hori ikasi ahal izatea... ze luxua! Lana etortzen da gero, topatzen da, eta hor beste ibilbide bat hasten da, beste erabaki batzuk. Nork daki non bukatuko dugun lanean. Atsegin dut egiten ari denaz pasioz hitz egiten duen jendea. Eta hori transmititu dit Devi Lopezek. Ea lortzen duen zu ere bere historian murgiltzea. Aldaketa drastikoa izan dugu aurten Santakutz festetan. Balkoiak bete dira danbor-soinuz 2020an. Ze erremedio! Aldaketa hau, ordea, momentukoa izan da. Badira, baina, urteen poderioz eta batzuen borrokaz, zorionez, pixkanaka aldatzen joan diren gauzak. Arlo guztietan ari da emakumea bere lekua egiten eta Santakutzetako danborradan ere egin du bere ibilbidea. Orain ebidenteak iruditzen zaizkigun hamaika kontu uste duguna baino berriagoak dira, tamalez. Eta oraindik ere, espero dut, normaltzat jotzen ditugun beste hainbat hemendik urte gutxira ezin ulertuzkoak irudituko zaizkigula. Gaurkoan, baina, falta zaigunari baino, erreparatu diezaiogun lortutakoari. Eta historia txikietara bueltatuz... ze gustura irakurri ditudan Zestoako belaunaldi berriko erlezainen hitzak. Etxetik ere badut lotura berezia erleekin eta jaso dut milaka urteetako jakintzaren parte txiki bat. Hain animalia txikiak zenbat onura dituen... Lehen ere kolektiboaren eta taldearen indarra ahul bazegoen gure gizartean, orain bakartuago utzi gaituzten honetarako polita da erleari erreparatzea; bakar-bakarrik gogorarazteko indibidualismo eta egoismoaren aurrean kolektibitatea eta onura orokorra lehenestea zein inportantea den biziraupenerako.

diruz lagundutakoa

itsaso zubiria

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Pรกgina 4

barra kanpotik Inauterietan txinatarrez mozorrotu ginen eta dotore jantzi genuen taberna. Koronabirusari buruzko txisteak egin eta barre egiten genuen, gu salbu bageunde bezala; hiru aste geroago begira nola geunden, eta orain nola gauden! Sanjosetako krosa bertan behera, Aste Santuak inoiz baino santuagoak, Santakutzak balkoietan (denok ez, ejem, ejem). Pentsatzekoa da Ekainfest eta San Joan sua ere ezingo direla egin. Norbaitek barrerarik eta hondarrik gabeko Amabirjinak nahi bazituen, aurten izan daiteke aukera. Tabernariontzat ezinbestekoak dira festa egun horiek denak, eta oso beltza ikusten dut egoera. Besarkada bero bat bidali nahi diet herriko tabernariei, dendariei eta bertako langileei. Aterako gara! Aitzol Astiazarani erantzunez, bai, faltan botatzen ditut eguerditako eztabaidak, xake partidak, taberna giroko eskandalua eta buila horiek. Asko botatzen dut faltan bezeroekin dugun harreman hori: elkarren berri jakitea, mundua konpontzen saiatzea... Bataren penak eta kezkak, bestearen pozak eta ospakizunak, zenbaiten txapak je, je. Barra barruko lana gogorra da, baina jendearekin dugun harreman horrek asko arintzen du gure lana. Denetariko bezeroak izaten ditugu: batzuk goizekoak dira, beste batzuk kafe garaikoak, beste batzuk poteokoak, gautxoriak... Pintxoak edo bokatak jatera etortzen direnak edo tabakoa erosteko aitzakiarekin bost zerbeza edaten dituztenak. Eguneroko bezeroak edo asteburuetakoak. Badira, baita ere, urtean behin parranda egitera ateratzen direnak eta gero etxeratu ezinik ibiltzen direnak ere. Eta desagertzeko zorian dagoen beste bezero mota bat: txikiteroak. Garai batean ugariak ziren, gaur egun gutxi, horiek ere asko botatzen ditut faltan. Alarma egoera eta konfinamendua bukatzen direnean, zortzietako txaloen ondoren, Irure eta Arantzetatarrak inguruko musikariekin osatutako Zubimusuko Bandaren emanaldiak botako ditut faltan. Eta Julen Irureri bidaltzen diot enbidoa: hau dena bukatzen denean zer egin behar duk arratsaldeko zortziak eta zortzi eta erdiak bitartean?

enbidoa

l

inaki izeta

pintada.

Legoia. Aste honetan Erramun Etxaide Legoia zendu da. 2003. urtean Garikoitz Men-

dizabalek sortutako Ipintza abestiari letra jarri zion Etxaidek. Garai hartan, Ekain Guraso Elkarteko kidea nintzen. Nirekin kontaktuan jarri zen Erramun, sortu berri zuen letra guri helarazteko asmoz. Berak esan zidan: "Abestia haurrek ikasten badute, ez da inoiz galduko". Guk danborradetako entseguetan haurrei erakusten genien kanta. Gaur egun, herriko haur eta heldu guztiok abesten dugu, maiatzaren 2 eta 3ko danborradetan. Idatzi honekin pasarte hau gogora ekarri eta herritarrekin elkarbanatu nahi nuen, besterik gabe.

pintada.

fatima rezabal

ZAA!20. AZestoako Antzerki Astea! Aurtengo edizioa sekula baino bereziago izango da eta herriko txoko guztietara zabalduko dugu. Ohiko kale ikuskizunez gain, nahi duenak Danbolin eta Eromen Produkzioak-en sare sozialen bidez antzerki astea jarraitzeko aukera izango du. Ekainaren hasieran emango dira egitarauaren eta informazio gehigarriaren berri.

eromen produkzioak


bota librean

216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 PĂĄgina 5

Hondartzako aulkitik. Hondartzako aulkian eserita nago, ordenagailua mantalean hartuta. Eguzkia eta haize pixka bat, horixe izan da itxialdia zertxobait irekitzeko giltza. Egongelako leihoa solarium, liburutegi, sozializatzeko gune eta festa leku bihurtu dut. Ai, festak! Oso kalekoa eta lagunartekoa naiz, baina etxean bakarrik egotea ere asko gustatzen zait eta itxialdian ederki Hortik zehar Berrogeialdia bukatzean, bakarrik egon naiz nire bueta oinez Europa zeharkatzeko desioarekin hasten da biruarekin patxaran. daia. Hegazkinez baino jasangarriagoa ingurumenarenHerriko festak hurtzat, eta gainera, aberatsagoa; izan ere, hegaldietan bibiltzen ari zirela, daiaren esentzia airean geratzean da. Zeharo desberdina ordea, tristura izugarria etorri zitzaidan. Santakuda, ordea, gozatzeko ez, tzak hasi baino bi aste lehenago sumatu nuen tribeharrizanak bultzatuta pan kirri-marra. Zestoar petoa naizela esango nuhasten den bidaia; Afrika ke, baina odolak kosta aldera ere tira egiten dit. zeharkatu eta Europara Santelmoetako asteburuetan burua Zumaian nuen iristeko zeharkaldia, esanik. Eta pentsatzea oraindik Santakutzak iristeko terako. Gainera, gerta zeudela... Posible al da? Hobeto pentsatu eta... Ez daiteke gogoaren aurkahago gaizki Amaiur! Gauden egoeran, hori izan dakoa izatea, maiteengatik dila txarrena, zortekoa ni! egitea: familiagatik. Hala ere gogorra egiten zitzaidan pentsatzea SantaBidean, gerta daiteke, kutz bezpera etxean bakar-bakarrik pasa behar baita ere, arraza edo klanuela. Pentsatu nuen iluntzean pertsiana guztiak se desberdintasun irainak ez ezik, Libiako gerra ere pairajaitsi, afaldu eta ohera joatea, beste egun normal tu behar izatea. Sirian ere gerran jarraitzen omen dute, bat balitz bezala. Inuzentea ni... Ez nintzen kontueta hango erreskate taldeko kideei Kasko Zuriak deritze. ratu parez pare bizi diren auzokideak Santakutz za160.000 zibil erreskatatu dituzte gerra piztu zenetik; hale amorratuak direla. Hiru bat egun lehenago hasi rrigarria pertsona horien ausardia eta bokazioa. Harrigaziren altaboz erraldoiak probatzen. Ezin ba libratu! rria, baita ere, Kasko Zuriek Estatu Islamikoak lurretik Beraz, maiatzaren 2an esnatu (beharko esnatu, goieta Errusiak airetik egindako mina soilik aipatzea. Non zean goiz musika a tope!) eta balkoia apaindu nuen. daude Ameriketako Estatu Batuak? Urruti ez, erreskate Gauerako kutixi batzuk erosi eta Ertxiùara igo talde horren finantziazioan. Mendebaldeko herrialdeenintzen; eguzkia eta energia txutea hartu eta etxetan, aldi berean, COVID-19 gaitza dela eta, komunikabidera berriro. Siesta ederra bota, ederki afaldu eta gaek Sirian hildako kopuruak behera egin duela adierazi beragardoa eskuan nuela, 22:00etan hondartzako aulrri dute euren titularretan; su-etena jazo da. Siriak hogeikian eseri nintzen danborra mantalean hartuta. ta bat milioi biztanle inguru zituen 2011n eta ordutik, Burua gurutzean, plazan, Erdikalean nuen, baina gutxienez 380.000 hildako, bi milioi zauritu eta hamabi ederki pasa nuen! milioi erbesteratu kontatu ditu Siriako Giza Eskubideen Festak moldatzen jakin dugu. Festak eta tradizioak Behatokiak. Behatokiak kontabilizatzeko duen sistemak mantentzeko modu bakarra horixe baita, aldatu gobernuak kar-tzeletan tortura bidez eraildako 88.000 eta egungo egoeretara egokitzea. Aurtengo egoerak pertsona zifra horietatik at utzi ditu. etxean ospatzera behartu gaitu. Ikusita azken urteEspainiak ere PCR bidez baieztatutako COVID-19 positibo etako danborradak, ez iruditzen egoerak Santakukasuak soilik hartzen ditu kontuan eta hildakoen heriotzak asteburuan ospatzera bultzatzen gaituela? Gutza arrazoia koronabirusa izan dela baieztatzeko ere bere festek santuen eta Ama Birjinen izenak dituzte, harrezkoa da test mota horren bidez baieztatzea. Hori baina ez dira zerutik eroritakoak. Bere garaian ere horrela, eta PCR test kopurua mugatua izanik, ez dugu herritarrek, beren nahi, gogo eta beharren arabera sekula ziur jakingo zenbateko eragina izan duen gaitzak. ipinitakoak dira festa egunak. Aurtengoan bezalaHala ere, badakigu sekulakoa izan dela birus horrek eraxe, zergatik ez moldatu, egunez aldatu, ereduari gin duen mina eta aldaketa. Mugarri horretatik abiatuta, buelta bat eman eta Santakutzak indartu? eta begirada zertxobait zabalduta, garrantzizko eta oinarrizko zenbait gauza aintzat hartzeko behintzat, izango amaiur aristi dela espero dut, besteak beste, giza eskubideen balioaz ohartzeko: askatasuna, bizitza eskubidea, berdintasuna, osasuna‌

.

ander telleria

5


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Pรกgina 6

ERLEZAINTZA KONTUAK EZ DIRA ORAINGOAK. MUNDU GUZTIAN BEZALA, ZESTOAN ERE BADITUGU ELKARRIZKETA LUZEETARAKO GAIA EMANGO LUKETEN ASPALDIKO ERLEZAINAK. GAURKO HONETAN BELAUNALDI BERRIAK EDOTA, HALA ESAN BAGENEZAKE, "HASIBERRIAK" EKARRI NAHI IZAN DITUGU. GARAI HAUETAN, ERLEEN KONTUA MODA-MODAN DAGOEN AFIZIOA DA; DIRUDIENEZ HERRIKO JENDE GAZTEARI ERE GAIAREKIKO KURIOSITATEA PIZTU ZAIO AZKEN URTEOTAN. DUELA HIRU BAT URTE INGURU HASI ZIREN BORJA GOMEZ ETA JOANTXO ZABALA, ETA VALENTINA ELOVIKOVA ETA IGOR ODRIOZOLA BIKOTEAK BERRIZ, IGORREN FAMILIAKO "AFIZIO/OFIZIOARI" EUTSI DIO. GARAI HONETAN LANEZ GAINEZKA DABILTZA, COVID-19 TARTEKO, AHAL DUTEN BEZALA MOLDATU BEHARRA BADUTE ERE. Zenbat denbora da erle kontuekin hasi zinetela? Borja. Orain dela hiru urte hasi nintzen. Bi erlauntzekin hasi nintzen eta, gaur egun, hamabi ditut. Valentina. Nire bikotekideak betidanik ezagutu ditu erleak baserrian. Aurreko gizaldietan ere izan dira. Gurasoek ere lan handia egin dute horretan eta hortik asko jaso dugu zaletasuna. Joantxo. Ni 2016an informatzen hasi nintzen, gustuko gaia nuen eta Zoroperietako ezti lehiaketaren aitzakian,


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 7

1

aurreneko kontaktuak egin nituen. 2017an ikastaroa eta praktikak egin nituen Fraisoron eta, ondoren, terrenoa prestatu eta materiala eta lau erlauntz erosi nituen. Erleak erosi egiten dituzue orduan? Joantxo. Hasieran bai. Dena dela, nire lagun suhiltzaile batzuek jasotakoak ere eduki izan ditut. Jendeak deitu ere egin izan dit erlauntzak kentzera joateko; horiek ere batzuetan niretzat hartu izan ditut. Aurreneko esperimentuak horrela egin nituen, baina, erle gutxi eta ahulekin zaila da. Valentina. Erleak ugaltzeko hainbat era dago. Guk erosi ere egin izan ditugu, baina erleek beraiek ere erlekumeak botatzen dituzte eta urtero erle berriak sortzen dira etxeko erleekin. Hala ere, erlekumerik ez botatzen saiatzen gara, horrek eztirik ez ateratzea ekar baitezake. Horrez gain, erlauntzak banatu egin daitezke, erregina berriak sortzen direnean, eta horrela ere ugaltzen dira. Bertako erle beltza mantentzeko proiektu batean ere kolaboratu izan dugu.

Borja Gomez

Kontuan izan behar dugu, erlauntzaren barrua dena propolizatuta dagoela, ebakuntza-gela baten tankera du. Kanpoko kutsadura barrura ez sartzeko dena propoliarekin isolatzen dute erleek. Propolia erleak zenbait landareri atera eta bere jariapenez aberasten duen erretxina da. Eztarrirako antibiotiko Zenbat erlauntz dituzue? Zein lekutan edukitzen dituzue? naturalik onena da; antiinflamatorioa Borja. Aurten Pagoetan dauzkat, Iturraranen. Han bertan dauden eta antioxidatzailea da, baita alergia, bost erlauntz zaintzen ditut eta, gero nire erleak hara eramateko bakterio eta parasitoen kontrako aukera eman zidaten. Lekua zoragarria da, lorategi botaniko erremedioa ere. batean erleak edukitzea pribilegioa da. Orain hamabi erlauntz Erregina-jelea erle gazteek sortzen dute ditut. glandula baten bidez, eta erreginak bere Joantxo. Nik zortzi erlauntz ditut orain, Zestoako Bidezarra bizitza osoan jaten duen elikadura da. inguruan. 2018a urte gogorra izan zen. Hamar erlauntz nituen eta Erle baten bizia 45 egunekoa bada, negua ez zen etortzen, abenduan bero egin zuen, eta liztor erregina bost urte arte bizi daiteke. Jele asiarrarekin borrokan ibili nintzen; nire erleak ahuldu egin horrek mikro elementu zitzaizkidan, asiarrak kutxa barrura sartzen kopuru handia du eta zitzaizkidan... Berriro ia zerotik hasi behar izan nuen, sistema immunologikoa hamar erlauntzetik bakarrarekin hasi nuen 2019a, baina hobetzen du. “Erlauntzak ikasten ari naiz. Aurten zortzi dauzkat, eta zazpik oso Polenak mineralak, itxura ona dute. ebakuntza-gelaren aminoazidoak eta bitaminak Valentina. Guztira 140 erle inguru izan ditugu familian tankera du” ditu. Kirola egin eta gero iaz. Guk “erle”, erle-familiari deitzen diogu eta erlauntza errekuperatzeko oso ona da. kaxari. Udazkenean eta neguan asko galdu ditugu Polena freskoan hartzea komeni da. barroaren (bizkarroi edo parasito bat) eta liztorraren eraginez. Lehorrean, bere propietate gehienak Orain berriz osatu nahian gabiltza. Atristain baserria da gure galdu egiten ditu. Erlezainen bat egoitza nagusia. Erlauntz guztiak Urola bailaran dauzkagu, ezagutuz gero, beti hobe freskoa dozena bat erlategitan banatuta: Zestoan, Azkoitian, Azpeitian erostea. eta Beizaman. Gure antzeko kopurua duten ia erlezain guztiek Eztia eskuratzerakoan ere gogoan izan, transhumantzia egiten dute erleak beste probintzietara (Araba saltoki batean kiloa hiruzpalau eurotan edo Nafarroa) edo Espainiara eramanez. Guk bertan edukitzeko ikusten badugu, ez dela eztia, kanpotik apustua egin dugu, baina egoera gogorra da, liztor asiarrak eta ekarritako ziropa eta azukrearekin barroak eraginda erle denak hil egiten dira ezer berezirik egin nahastutako produktu bat baizik, ezean. etiketak eztia dela jarri dezakeen arren. Lan gehien garai honetan izaten al duzue? Benetako eztia, denborarekin Borja. Urte osoan egin behar da lan. Neguan kaxak prestatu eta kristalizatu egiten da, eta bestea ez. mantenu lanak egiten dira: sopletearekin garbitu, koadroak Ez jarri inoiz maria bainuan, konpondu, argizari estanpatua jarri… Udaberrian erlauntzak propietateak galtzen ditu. ireki, ikusi nola dauden, eta horren arabera, erabakiak hartzen hasi behar da. Aurten otsaila ona egin du eta udaberria goiz hasi da. Jan sarrera handia eduki dute eta erleen familia azkar handitu da, kontuz ibili beharra dago erlekumeekin. Valentina. Bai, urte osoan egin behar da lana. Erle bakoitzak behar duen momentuan altzak jartzen dizkiegu. Erlauntza kaxaz osatuta dago. Neguan kaxa bakarra edo oinarria edukitzen dute. Udaberri-udaran, leku gehiago behar izaten dute, familia

7


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 8

ugaltzeko, eztia egiteko... Gainean beste kaxa batzuk jartzen dira horretarako, horiek dira altzak. Horrez gain, materiala prestatu, erreserbarik ez dutenei jana eman, liztorraren aurka tranpak jarri eta erlauntzak babestu, liztorraren ondorioz kanpora irten ezin dutenean polena eman umea mantendu dezaten, nukleoak egin, erlekumeak jaso, erlauntzak erlategi batetik bestera mugitu, barroaren aurkako tratamendua eta kontrola, abaraskak atera, eztia atera eta ondu, ontziratu… Egunero dago egiteko zerbait.

Joantxo Zabala

Otsail-martxo inguruan erregina gazteak atera egiten dira hibernazio-lekutik eta apiril-maiatz inguruan erregina gazte bakoitza habia bat eraikitzen hasten da, lehen errunaldia egiteko. Gure eskualdeko herrietan Urkomek zerbitzu orokorra eskaintzen du liztor beltzen habiak suntsitzeko edo desaktibatzeko. Herritarren batek liztor beltzaren habia ikusten badu, udaletxera deitu behar du protokoloa martxan jartzeko. Udala arduratuko da prozedura martxan jartzeaz. Prozedura, modu laburrean esanda, honela izaten da: -Herritarrak udalera deitzen du. -Udaleko udaltzaina eta ingurumen teknikaria habia ikustera joaten dira, liztor beltza dela egiaztatzeko. -Foru Aldundiko aplikazioan datuak sartzen ditu udalak. -Urkome eta Liztorlan enpresei abisatzen zaie eta Liztorlan enpresako langilea joaten da habia kendu edo akabatzera.

Ze aurreikuspen egiten duzue? Zertaz gozatu ahalko dugu aurten? Valentina. Momentuan ez dugu aurreikuspen zehatzik. Gure erronka nagusia liztorraren aurkako tresna edo sistema berriak aztertzea da eta barroaren aurka erleen maneiua egokitzea. Parasito kopurua hil batetik bestera bikoiztu egiten da eta ondo kudeatzen ez bada, erleak hil egin daitezke. Orain arte moduan eztia, propolia eta argizaria aterako dugu. Borja. Ea ez duen txingorrik egiten, loreak izorratuko dira bestela, eta ondorioz, nektar sarrerarik ez genuke izango, ezta eztirik ere. Iaz eztia, polena, propolia eta erregina-jelea atera nituen eta aurten ere dena ondo joaten bada, horrela izatea espero dut, nahiz eta, nire iritziz, Gipuzkoa ez izan toki oso egokia eztia ateratzeko. Gure klima ez da egokia? Borja. Gipuzkoako klimak eguraldi aldaketa handiak ditu. Ez da Nafarroa edo Araban bezala, han eguraldi hobea egiten du erleentzat eta loraldia lehenago izaten da. Landaredia ere desberdina da Nafarroan eta hemen. Propolia egiteko berriz, Gipuzkoako klima oso ona da. Joantxo. Hemengo klimarekin kosta egiten da. Gainera, beste oztopo batzuk ere baditugu: barroa akaro gorri txiki bat esaterako. Horri aurre egiteko, botika ematen diegu erleei negua iritsi baino lehen, bestela erlea jaten du eta arazo handiak eragiten ditu. Liztor asiarra ere hor dago… Valentina. Egia da klima lehorxeagoan ezti gehiago egiten dutela, erleek egun gehiagotan egiten dutelako lana, baina hemengo klima berez ez da txarra eztia egiteko. Klima ona dela esango “Liztor habia bat nuke. 1980ko hamarkada arte ezti kopuru ikusten baduzu zer handiak lor zitezkeen. Arazoa benetan egin?” globalizazioak ekarri dizkigun barroa eta liztor asiarra izan dira. Berez, klimaren eragin nagusia liztorrarekin lotuta dago. Hemengo klima epelarekin liztor asiarra asko ugaldu da. Klima hotzetan neguan hil egiten da.


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 9

1

Liztor asiarraren arazoa asko aipatzen da… Joantxo. Bai, ari gara ikasten aurre nola egin, baina oraindik ere lan handia ematen du. Valentinak esan bezala, batzuek transhumantzia egiten dute erleekin. Liztorra ez dagoen tokira eramaten dituzte uztailean, abuztuan liztor asiarrak oso erasokor jartzen direlako; gero berriro bueltan ekarri egiten dituzte. Tranpak eta teknikak ere badaude liztorrak harrapatzeko. Udaberrian jartzen dira eta harrapatzen dituzun gehienak erreginak izaten dira. Hor harrapatutako bakoitzeko habia posible bat galtzen dela esaten dute. Nik tranpak jarriak ditut eta astero hamarren bat erregina harrapatzen ditut, pentsa zenbat dauden. Liztor asiarra, neguko hotzarekin batera, lur azpira sartzen da eta hibernatu egiten du udaberrira arte. Neguan hozten ez badu, arazoak sortzen dira. Eztiaz gainera, beste zer ematen du erlauntzak? Joantxo. Polena, argizaria, erregina-jelea, propolia… Propolia oso kuriosoa da, zuhaitzetako kimuetatik erretxina hartzen dute erleek erlauntzeko zuloak tapatzeko, eta erlauntza desinfektatzeko erabiltzen dute. Erlezainak, eskua sartzen du prozesu guztietan erlauntzak sortzen duenaren zati bat hartzeko. Propoliaren kasuan, zulotxoz betetako sarea ipintzen da kaxa gainean eta erleak zulotxoak ikustean, tapatzeko joera duenez, lanean hastean da propoli erretxinaz zuloak estaliz. Gero guk hori hartu egiten dugu. Orain adibidez, polena jasotzeko garaia da. Baina, neurria hartu behar zaio. Gehiegi hartzen baduzu, erlauntza ahuldu egiten da. Einsteinek esana omen da: "Erlerik gabeko bizitza, hondamendi globala izango litzateke. Gizakiak lau urte besterik ez lituzke iraungo. Erlerik gabe, ez dago polinizaziorik, ez belarrik, ez animaliarik, ez gizonik”. Hain garrantzitsuak izanik, zeinen gutxi erreparatzen diegun, ezta? Animalia txikia delako izango ote da? Azkenaldian gainetik kendu ezinda gabiltzan birus hau ere txiki askoa da, ikusezina! Baina kalte latzak sortu ditu. Erleak bizirik eta osasuntsu mantentzeko ez ote dugu puntu horretaraino iritsi beharrik izango!

jone bergara

Valentina Elovikova eta Igor Odriozola

Erleak euskaldunontzat sakratuak izan dira, etxearen parte, bereziki errespetatuak. Horren atzean arrazoi sakonak daude. Luze hitz egin daiteke, baina beste baterako utzi beharko dugu. Esate baterako, etxean ikusi dugu nola gure aurreko belaunaldiak erleak ez zituen diruz saltzen. Beste animalia bizidun batekin trukatu zitezkeen. Diruak eta kontsumismoak mundua desagertzera daraman honetan, badugu zer ikasi. Bestalde, euskaldunok eta erleek mundu ikuskera ia bera daukagu. Batetik, kolektibitatea eta onura orokorra lehenestea, indibidualismoaren eta egoismoaren aurrean. Gaur egun bizi ditugun gaitz gehienen oinarria hori delakoan gaude. Demostratuta dago, onura orokorra lehenesten dugunean, denok irabazten dugula. Batzuetan norbanakoak galdu egin behar du denok irabazteko. Euskaldunok kultura moduan iraun badugu, horregatik izan dela uste dugu. Erlauntza edo erlea, baserria edo gure gurasoen etxea, auzolana, batzarra, kooperatibak eta beste mila kontu, denek “Euskaldunok eta printzipio bera dute oinarri. erleek mundu Bestetik, naturak duen ikuskera beretsua garrantzia dago. Natura da daukagu” gauzarik garrantzitsuena. Erlerik gabe ez dago naturarik. Haien esku dago landareen polinizazioaren zatirik handiena.

9


etorkizunerako anekdota

216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Pรกgina 10


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 22:10 Pรกgina 11

1


jardunian

216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 PĂĄgina 12

Arte Ederretan graduatua da Devi Lopez (Zestoa 1997). Lau urteko ikasketak amaituta, makillaje munduan murgiltzea erabaki zuen. Bartzelonako Stik Art Studio izeneko eskolan dabil azken hilabeteetan. Beti erakarri al zaitu arteak? Txikitatik kontaktuan egon naiz artearekin, eta bai, betidanik erakarri izan nau. Eskolan, beste guztiek bezala, plastika egiten nuen eta horrez gain, marrazkiko eta pinturako klaseetara joaten nintzen. Horrek, nolabait, oraindik murgildu gabe nengoen beste mundu bateko ateak ireki zizkidan, artearen ateak. Hainbat urtez, Zestoako akademian marrazki teknika lantzen eta ikasten egon ondoren, Arte Ederrak ikastea erabaki nuen. Aurrerapauso garrantzitsua izan zen. Hasieran, ez nengoen batere ziur hartutako erabakiaz, baina urteek aurrera egin ahala, erabaki zuzena izan zela konturatu naiz. Gaur egun biltzen gaituen artez osaturiko mundu hau ulertzeko ezinbesteko erabakia izan zen. Lau urte hauetan, ezagutzen ez nituen gauza berri asko ikasi ditut, ez bakarrik marrazten, pintatzen edota eskultura bat egiten, baizik-eta artea zer nolako konplexua izan daitekeen ulertzen. Pintura eta eskultura interesatu zaizkit gehien. Gradu amaierako lana eskulturaren inguruan izan da. Eta makillajearen munduak? Betidanik izan dut makillatzeko ohitura baina ez nuen interes berezirik orain dela hiru bat urtera arte. 2017an Bulgariara joan nintzen Erasmus egitera, bertan leku desberdineko jende asko ezagutu nuen, horien artean nire pisu-kidea. Ekitaldi edo afariren bat genuen bakoitzean makillaje bitxi eta nabarmenak egiten zituen eta horrek kuriositatea piztu zidan. Garai hartan ez nuen material asko, eta neukanarekin eta berak uzten zizkidan materialekin gauzak probatzen eta makillaje desberdinak egiten hasi nintzen. Erasmus-a bukatu ostean, Arte Ederretako azkenengo urtea gelditzen zitzaidan; ikasturteari amaitu bitartean, makillajeko bideoak ikusi eta gauza berriak probatzen nituen. Horrekin nahikoa ez zela konturatu nintzen eta gradua bukatu ostean, makillajearekin zerikusia duen zerbait ikasi behar nuela erabaki nuen.


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 13

1

“Makillajea era artistiko batean ikastea zen nire helburua hasieratik”

Orain makillaje ikastaro bat egiten zabiltza Katalunian, ezta? Bai. Zortzi hilabete dira ikastaroa egiten ari naizela Bartzelonan, Stik Art Studio izeneko akademian. Ikastaroa hasi baino lehen, argi neukan makillajea ikasi nahi nuela baina ez “edertasun makillajea” soilik. Nire interesak haratago doaz, makillajea era artistiko batean ikastea zen nire helburua hasieratik. Zer lantzen duzue? “Makillaje profesionala eta karakterizazioa” izeneko ikastaroa egiten ari naiz. Edertasun makillajea, fantasia, karakterizazioa, body-painting-a (gorputz osoko makillajea) eta efektu espezialak ikasten ditugu, beti begirada artistiko batekin, teknika noski badagoela, baina aukera daukagu era artistiko batean azaleratzeko. Zer hartzen duzu kontuan makillaje bat sortzerako orduan? Gauza asko hartu behar dira kontuan, horien artean, zertarako den; ezkontza baterako den, aldizkari baterako, argazki saio baterako, ekitaldi baterako… Bestalde, zer-nolako itxura eman nahi diodan; neutroa, bitxia, beldurgarria. Makillajeak izango duen iraupena ere kontuan hartu behar da, egun osorako den edo momentu baterako. Gorputz osokorako edo aurpegikoa bakarrik izango den, eta azkenik, lan egingo dugun pertsona nolakoa den, hori oso garrantzitsua da. Zeri erreparatzen diozu aurrena makillatzen hasi aurretik? Makillajea niretzako bada, hau da, nire porfoliorako adibidez, garrantzitsua da lehenik eta behin, egingo dudan makillajea ondo pentsatzea eta gero makillaje horrekin bat egin dezakeen modelo egokia bilatzea. Guztiok aurpegiko estruktura desberdinak ditugu, hori da ikasten dugun lehenengo gauza, azkenean modelo bat dugunean, bere aurpegia guretzat mihise zuri bat da, eta mihise hori nolakoa den ezagutu behar dugu, horren arabera makillaje mota bat edo beste egiteko. Ez da bakarrik aurpegiko estruktura, baita ere pertsona horren azal mota eta kolore armonia, ile kolorea, azal kolorea, begi kolorea… Makillajea bezero batentzat bada, gauza horiek guztiak kontuan hartu behar dira, baina batez ere bezeroak zer nahi duen, horretarako garrantzitsua da egingo den makillajea zertarako eta zer momenturako den jakitea, bezeroari arreta jartzea eta bere nahiak entzutea. Nork edo zerk inspiratzen zaitu makillajeak sortzerako orduan? Zein dira zure erreferenteak? Egia esan edozerk inspira nazake. Beti nago nire inguruari begira, ea zerbaitek atentzioa ematen didan; pertsona batek, objektu batek… Inspirazioa edozein unetan edo egoeratan etor daiteke. Makillajearen munduan hainbat erreferente ditut: Alex Box, Andrew Gallimore, Danessa Myricks, Sam Schavlev, Einat Dan, Isamaya Ffrench… Hauek eta beste zenbaitek beraien teknikekin eta makillajeekin inspiratzen naute baina baita beste artista askok ere; pintoreak, eskultoreak, diseinatzaileak… Azken urteotan makillajearen munduak geroz eta jarraitzaile gehiago ditu. Zergatik? Sare sozialek zerikusirik ba al dute? Sare sozialek sekulako eragina dute jendearengan. Milaka eta milaka “makilatzaile” ikus ditzakegu sare sozialetan. Komatxo artean jartzen dut “makilatzaile” hitza, asko ez direlako profesionalak eta ez dutelako makillajearen inguruan inolako formakuntzarik. Horrek ez du esan nahi egiten dutena ez denik makillajea edo desegokia denik, baizik-eta garrantzitsua dela desberdintzea. Sare sozialetan interesatzen zaizkigun pertsonak jarraitzen ditugu beraien lanak edota kasu honetan, makillajeak gustatzen zaizkigulako. Orokorrean, ez da begiratzen beraien profesionaltasuna edo formakuntza eta hortaz kontziente izatea garrantzitsua da. Lan munduari begira, formakuntza duen pertsona bat beti egongo da trebatuago autodidakta dena baino, inportantea da hori baloratzea. Gaur egun, nire ustez, hori ez da asko baloratzen, edozein izan daiteke “makilatzailea” eta horrek, benetan eremu honetan denbora eta dirua inbertitu dutenei ikusgarritasuna kentzen die.

itsaso waliño errasti

3


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 14

PauSoa eman, erabaki, aldatu… Santakutzetako

danborradan eman diren aldaketak Maiatzeko zenbakia ezin bada Santakutzak aipatu gabe pasa. Askotan hitz egin dugu Danbolinen jai honi buruz, baina, gaurkoan ikuspegia aldatu eta genero kontuak dakarzkizugu. Eman diren pausuak aldaketa bezala definitu ditugu eta ez hobekuntza moduan, hemen ere nahi adina iritzi izango da eta. Hasi aurretik, eskerrak eman beharrean gara; “lataka” eman dugu, lotsa sentitzeraino, bazterrak mariatu ditugu, oroimenaren ari mataza gehiago korapilatzea ezinezkoa izan arte. Eskerrik asko! artikulu hau zuek gabe ez zen posible izango.

HELDUEN DANBORRADA:

1930. Maiatzak 3. Aurreneko danborrada Anastasio Alkorta buru duela. Karroza, Gurutze handi bat. Urte hartan, abuztuan, berriro egin zen danborrada udatiar giroan (karroza, Bainuetxeko ur botila handi bat, erregina eta damekin). Gerra garaian etena 1947. Rosario Gaztañaga izan zen erregina. Egunkarietako kroniketan Gure Txokoa agertzen da antolatzaile modura.1956an Itziar Sagarzazu erregina. Kroniketan beti egiten zaie erreginei aipamena, baita “alboko dama laguntzaile goapei” ere. Urte batzuetan etena, 1967an esaterako. 1968, erregina Izaskun Olaizola. 1972. Berrikuntzak. Gure Txokoa elkarteak ez zuela antolatuko danborrada jakinarazi ostean, Zentroko gazteek antolatzea erabaki zuten. Antolatzaile berriekin, berrikuntzak. Garaiko kronikek diotenez, 100 parte hartzaile izan ziren; 40 mutil danborra jotzen (mahoizko galtzak, alkandora zuria, artilezko galtzerdiak, abarkak, gerrikoa eta txapela jantzita), abanderada bat eta kantinerak (“muy minifalderas”), pilotariak (gona motz zuria jantzitako neska taldea), arrantzalez jantzitako 15 neska, ohiko sukaldariak eta karroza (erregina Karmentxu Zunzunegi bere damekin (“cuatro bellezas cestonesas, mas un ramillete de bellezas naturales”). MARI PAZ UGARTE 1 “esango nuke gu zentroan ibiltzen ginela eta danborradan parte hartu nahi genuela baina neskei ez zigutela danborra jotzen uzten eta pilotariz atera ginela aukera horixe onartu zigutelako…” 1973. Karroza txalupa bat izan zen. Erregina Inmakulada Alberdi. INMA ALBERDI 2 “Garai hartan, berbena giroan “Miss Cestona” aukeratzen zen eta ohikoa zen abuztuan miss aukeratua izan bazinen, hurrengo urteko maiatzean danborradako karrozako erregina izatea. Ni 72an izan nintzen Miss aukeratua eta 73an horregatik atera nintzen karrozan erregina. Ez dut gogoan zenbat urtean izango zen horrela…”

1

2


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 15

1

3

4

5

1977. Lau emakumek jo zuten aurrenekoz, Lau Iturri elkartearen taldean. Zestoako aurreneko danborrada mistoa izan zen eta seguru asko baita Gipuzkoakoa ere. ITZIAR LOPETEGI 3 “Ez naiz oso ondo gogoratzen, 1977an edo izango zen. Lau Iturri elkartetik atera ginen lau emakume, Arantxa Etxeberria, Arantxa Odriozola, Izaskun Arrazola eta neu. Eta hurrengo urtean edo zaldi gainean atera nintzen bandera eramale”. 70. hamarkada bukaera eta 80. hasieran jada emakumezkoen parte hartzea indartu zen, zentrotik ateratzen zen taldean batez ere. 1978 edo 1979. Aurreneko gizonezko abanderatua atera zen. Lau Iturri elkarteko Jose Andres Mitxelena, Josetxin, izan zen bandera eramailea. 1990. Atabalak taldearen sorrera. Jesus Udabe Isto zuzendari eta abanderatuak gizonezkoak. Neska abanderada "minifalderen" moda baztertu zen eta hura izan zen aurrerantzean danborradarako sortu ziren taldeetako abanderatuen eredua. LUIS IZETA “GEXALA” 4 “Lehenengo urtean Mikel Ibarguren eta biok irten ginen banderarekin. Gero, Mikelek alde egin behar izan zuen eta Iñaki Ibarguren jarri zen. Ordura arte banderak eta kantinerak beti neskak izaten ziren, denak gona motzarekin eta guk hori apurtzea nahi genuen. 20 aldiz baino gehiagoan eraman dut Atabaletako bandera.” 1990. Amaia Lopetegi "Txonta" aurreneko emakumezko zuzendaria, Gazte Asanbladaren taldean. AMAIA LOPETEGI 5 “Ez nuen gogoan aurreneko emakumea izan nintzenik. Zuzendaria falta zela eta jarri nintzen, baina horretaz ohartu ere egin gabe. Gazte Asanbladako abanderatuak baserritarrez jantzita ateratzeko ohitura izan da, neskak mutilez eta mutilak nesken arropak jantzita”. 2003. Aldrebesak taldea sortu zen. Proportzioan emakume gehien ateratzen den taldea izango da, zenbait urtetan ia denak emakumezkoak izatera ere iritsi da taldea. ANDER LARRAÑAGA Kanario: “Gogoan dut Ertxinpe elkartekoak ez zutela atera behar eta aitari, hango bazkide zenez, esan niola gure koadrilaren izenean galdetzeko ea posible ote zen haien partez gu ateratzea beraien danborrekin… eta onartu egin ziguten. Egunkariaren itxiera hartu genuen gaitzat eta kamiseta haiekin atera ginen. Hurrengo urtean, kamiseta naranjak atera eta taldeari Aldrebesak izena jarri genion. Orduan mutilak bakarrik ginen, gaur egun neskak gehiago ateratzen dira mutilak baino”.

5


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 16

HAURREN DANBORRADA:

1960. Aurreneko haurren danborrada (20 danborjole mutil). Gure Txokoak antolatuta. Arropa eta tanborrak alokatu egiten ziren. Zuzendari Julian Aranguren. Karroza ere ateratzen zen erregina, damak eta pajeekin. JOXE MARI ELORZA 6 “Haseretako urte haietako batean paje bezala atera nintzen karrozan eta danborra jotzen ere bai beste urteren batean. Garai hartan adineko lagunak izaten ginen elkarrekin. Gogoratzen naiz entsegu bakarren bat edo egiten genuela, San Jose ikastetxeko patioan. Gerora akademian egiten ziren entseguak”. Urte bakarren batzuetan helduena ez zen egin, baina umeenari beti eutsi izan zaio. 1967an iraileko umeen egunean egin zen eta 1968an bi egin ziren, maiatzean aurrena eta irailean berriz. 1969. Neskak danborradan panderoa joz parte hartzen hasi zirem. ANABEL ETXEBERRIA “Gogoan dut nola Olgita Goya eta biok udaletxera joan ginen eta han Isidra Aristi jostunak neurriak hartu zizkigun, txalekoak egiteko. Isidra udaltzainaren emaztea zen; garai hartan udaletxean bizi ziren eta han zeukan jostundegia”. 1980. hamarkada erdi aldera arte neskek panderoa jotzen zuten eta mutilek danborra.Denak zurigorriz jantzita. Karroza mixtoak egin ziren zenbait urtetan; ijito taldea, baserria, Heidi, Pottokiak... BEATRIZ ZUBIA 7 “Nik uste nuen ez nuela umetan danborra inoiz jo, baina argazki batek baietz dio. Uste dut geu izango ginela gutxi gorabehera aurreneko neskak danborra jotzen, 1983 urte inguruan edo…” 1985. danborradaren 25. urteurrena. Gastadore eta kantinera figuren sorrera. OLGA GOYA “25. urteurrenaren aitzakian danborradan berrikuntzak egin genituen. Trajeak ere egin ziren, beste batzuk alokatu ere egiten ziren. Figura berriak sortu ziren; gastadoreenak, kantinera handiak eta bi txikiak… Gogoan dut Mendiak egin zizkigula gastadoreentzat egurrezko palak. Karroza Carlos Alkortak egin zuen eta bertan erregina eta lau damaz gain pajeak ere jarri ziren, mutiko batzuk, sorrerako karrozetan egiten zen moduan.” 1995. Karrozen erregina eta damen fasea bukatu zen eta margolariz jantzita atera ziren 3 neska eta 3 mutil; Maialen Aranguren, Alejo Orbegozo, Ane Indamendi, Maialen Sagarzazu, Julen Arrazola eta Erik Ugarte. 90. hamarkada bukaera. Neskak barrila jotzen hasi ziren eta panderoa desagertu zen. Bananduta jotzen zuten; neskek barrila eta mutilek narrua. Handik gutxira, talde mixtoak egiten hasi ziren, baina neskak gorriz eta mutilak urdin ilunez jantzita. 2002an hasi ziren nahasian jotzen, baina neska gehienak gorriz eta mutilak urdinez.

6

7


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Página 17

1

NEREA ODRIOZOLA “Gu danborradan atera ginen urteetan ez zegoen panderojolearen figurarik. Ez dakit zenbat urtetako kontua izango zen, baina guk, 1989an jaiotakook, 1996tik 2001era hartu genuen parte eta figura hori ez genuen ezagutu. Guk ez genuen inoiz larrurik jo haurren danborradan, neskek beti barrika jotzen genuen. Danborrada utzi genuen urtean eman zen aldaketa hori.” MAITE KORTA: “Entseguak eskolan hasi ziren lehen urteetan neskek eta mutilek danbor eta barrikak jotzea erabaki genuen, denek dena. Neskek gorriz eta mutilek urdinez jantzita jotzen hasi ziren, ilaretan banatuta. Beste aldaketa nabarmen bat izan zen mailaka jotzen hasi zirela. 2,4, eta 6. mailakoek larrua eta 1,3 eta 5. mailakoek barrika.” 2004. Lehen aldiz, mutilak atera ziren banderarekin. Panderoa berreskuratu zen, neska eta mutilek nahasian joz. AITZOL ASTIAZARAN 8 “Nik uste eskolatik proposatu zigutela eta saltsero batzuk animatu ginen banderarekin. Ez dut gogoratzen arrazoia, baina momentuan egokia iruditu zitzaigun”. FATIMA REZABAL “2003an hasi ginen guraso elkartetik danborrada antolatzen. 2004an panderojoleen figura berreskuratu genuen eta neska eta mutilek panderoa berdin jotzea erabaki genuen. Sukaldari neska batzuk ere irten ziren. Urte haietan eskolan ikasle gutxi ziren eta neskak eta mutilak paper guztiak egin behar zituztela iruditu zitzaigun.” 2007. Aurreneko kantinero mutilak. ADONIS GELIS 9 “Egia esan ez dut oroitzen nola iritsi zitzaigun kantinero izateko gonbidapena. Beñat Subinas, Unai Vila eta hirurok irten ginen. Oso esperientzi ona izan zen eta oroitzapen onak ditut. Zerbait berria izan zen, ordura arte ez zen inoiz mutil kantinerorik danborradan irten, beste ikuspegi bat hasi zen orduan. Entseguak ondo joan ziren. Pausoak eta egitea pixka bat kostatu zitzaigun baina asko esfortzatu ginen eta ondo joan zen, baita egunean bertan ere”. 2016. Gastadore, sukaldari eta kantineren talde mixtoak. NEREA AYASTUY “Azken urte hauetan, talde bat dago danborradaz arduratzen dena. Honek, eskolaren laguntzarekin, ikasleei galdetzen die ea zertan parte hartu nahi duten (beti ere maila horretako aukeren artean) eta ondoren zozketa egiten da. Gaur egun gastadore, sukaldari eta kantineroen taldeak mixtoak izaten dira.

8

argazki guztiak danbolin.eus-en ikusgai

9

7


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:23 Pรกgina 18

1. Uste dut ondo egin... a) duzula. b) duzu. c) duzun. d) dizuegu.

2. Zein da zuzena? a) Txakurra txikiak dira. b) Txakurrak txikia da. c) Txakurra txikia da. d) Txakurrak txikia da.

3. Nora joan da Karlos? a) Merkatuko joan da. b) Merkatuaren joan da. c) Merkatura joan da. d) Merkatuari joan da.

4. Zein da zuzena? a) Ikusi duen lorea polita da. b) Ikusi du lorea polita da. c) Ikusi duela lorea polita da. d) Ikusi dut lorea polita da.

Hauek dira apirileko erantzunak: 1c, 2b, 3a, 4b


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:24 Pรกgina 19

iinkesta.

1

mikel nogales 24 urte

kb

ale

jone exposito 24 urte

(Erantzuleak guztira: 184

Santakutzak balkoietatik ospatu genituen eta oso ondo joan zen. Ea urtea bukatu aurretik kalean ospatzeko aukera dugun, bestela datorren urtean izan beharko du.

Egoera bere onera itzultzen denean Santakutzak pasa Nire ustez datorren kalean ospatuko dira eta ez dut uste urterako utzi benituzke festak. Lahau dena pasatakoharko genituzke runbatean bada an kalean ospatu Santakutzak. Aurnahiago, bestela behar direnik. Datengoa pasa da eta ez da ezer egoten torren urtean ere ikusi egin behar noherrian eta honeiritsiko dira eta orla joaten den eta kin saltsa pixka duan ospatuko ditujendeak ze gogo bat sortuko zen. gu. duen baina onena maria luisa zigaran datorren urterako mikel rodriguez urte uztea izango da. 29 urte

Santakutzak bertan behera gelditu dira. Egoera honen aurrean zer proposatuko zenuke?

Zubimusu auzuneko zebra bide honek ez dauka ez hanka eta ez buru. Irisgarritasun arazoa dago.

Iraetako zubian eta Errota industriagunean, ibaira zaborra ez erortzeko barandaren beheko aldean txapa jarri ditu Udalak.

ale

9


216 maiatza moztu.qxp_55 26/5/20 20:24 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Maiatza 2020 by DANBOLIN - Issuu