Issuu on Google+

danbolin 2013ko maiatza

139 zk.

Indian emakume bat

ikusteko

20 gizon

ikusi behar dituzu


Ekainberriko zintzilikaria lortzeko

Moztu laukitxoa eta maiatzari dagokion lekuan itsatsi www.ekainberri.com Telf. 943 868 811


d a n b o l i n EK

J

one Bergara

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 14 17 19

INDIAR USAINAK L I L U R A T U T A

Udako oporraldiak prestatzen hasita egongo da bat baino gehiago garai hauetan. Nik ere gustuko dut oporretara joatea, beti ere beste norbaitek lagunduta. Benetan miresten dut arrazoi batengatik edo besteagatik dena utzi eta munduaren beste puntara bakar-bakarrik joateko gai den jendea. Bikotekidea zuen Indian Mariantonia Artanok, eta ni baino ausartago eta abenturazaleagoa izaki, bi aldiz pentsatu gabe joango zen! Aspaldi aldendu zen Euskal Herritik Mari eta hainbat lekutan bizi izan da ordutik: Argentinan, Mexikon, Txilen eta orain Indian. Alde batean eta bestean egokitu beharrak bizia ematen omen dio berari, niri berriz, kendu. Behin, bakar-bakarrik, Kanariar irletara astebeterako joateko tentatuta egon nintzen, baina ez nintzen gai izan, hortik atera kontuak! Badu Indiak zerbait, erakartzen dituen guztiak txoratuta uzten dituena. Bidaiatzea asko gustatzen zaion lagun batek behin esan zidan, kanpora ateratzeko ilusioa pixka bat galdua zuela, Indian izan zela aurreko urtean eta bazekiela bidaia hura hobetzerik ez zuela izango eta oporretan nora joan asmatu ezinda zebilela. Unibertsitateko lagun min bat ere, senarraren lan kontuak tarteko, hiru bat urtean egon zen Indian bizitzen. Senarra lanera joaten zen bitartean, hura umezurztegi batera joaten zen, borondatez laguntzera. Lan kontuak bukatuta, Euskal Herrira etorri eta gutxira, hango haur bat adopzioan hartzeko tramiteak hasi zituzten. Hilabeteak zituen umeak, etorri zenean, eta neska motz eder askoa da Vydia orain. Bere begi beltzen begirada barne barneraino sartu zitzaidan lehen aldiz ikusi nuenean, eta aurrez aurre izango banu bezala sentitzen dut oraindik ere (muxu bat denoi!). Eta mundu horretan dabil gure Mari, kontrasteek liluraturik, emakumez inguraturik; beno, gizonezko gehiago ditu inguruan emakumezkoak baino, baina berak, ordea, emakumezkoei erreparatzen die. “Emakume euskaldun bat Indian” dela orain, dio bere blogean. Interneten jartzen hasia da berak elkarrizketatu dituen emakumeen bizipenak. Bizipen gogorrak gehienak, gordin kontatuak, begiak lausotzen dituzten kontakizun horietakoak. Esate baterako, hango hizkuntza ikasten ari da Mari eta, behin, irakasleak, ikasle gutxi zeuden egun batean, bi edo hiru hilabete barru ezkondu egingo zela aitortu zien ikasleei. Norekin ez omen zeukan oso argi artean (gurasoek egiten dute aukeraketa). Beste pasarte batean, neska madrildar bat aurkeztu digu Marik blogean: Raquel, indiar batekin ezkondu eta hango ohituretara moldatzen edo moldatu ezinda dabilen dantzaria. Lehenengo ezkontzeko eta gero ama izan berritan izan zituen gorabehera latzak kontatzen dizkigu. Beste mundu bat da… Ea zer kontatzen digun Naiara Expositok egin dion elkarrizketan.

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN MARIA ANTONIA ARTANO

DANBORRADA

2013

DANBOLIN ZULO

PATANA FEST

AUZOETATIK

A Z T A R K A, E R R E T O L I K A

diruz lagundutakoa


enbidoa I. BIZIPEN ANTZEZTUAK pa, Manolo! Zergatik hasi nintzen antzerkian eta ze bizipen ekarri dizkidan… Orain dela bi urte, txori txiki batek esan zidan astean behin antzerkia egiteko elkartzen zinetela. Baina taldea ez zela oso handia, hi tarteko orduan ere, eta ezin izaten zenutela gauza asko egin. Orduan, neure buruari esan nion: “hurrengo urtean ertetzen badik, apuntau ingo nauk”. Gogoa nuen, bai profesionalki, eta bai pertsonalki. Profesionalki, nire lanbidean (gorputz hezkuntzako maisu) gorputzaren, emozioen, sentimenduen eta ideien bidez adierazten eta komunikatzen ikastea helburu duten edukiak ere irakasten direlako, edo irakatsi behar liratekeelako, gauza jakina baita pertsona guztion garapenerako onuragarriak direla. Eta eduki horien ezagutza sakonagoa nahi nuelako. Eta pertsonalki, berriz, onura hori neure azalean sentitu nahi nuelako. Aurreko Danbolinen atarikoan Jon Artanok esan zuen bezala, geure barneko argiak topatzen lagunduko ninduela susmatzen nuelako, publikoan naturalago hitz egiten, lagun berriak egiten eta inguratzen gaituen errealitate honen kontzientzia maila hobea lortzen. Oraindik hasi baino ez bagara ere egin, dagoeneko egiaztatu dut geure gizatasunari forma emateko tresna egokia dela antzerkia. Besteen larruazalean sartzeak, gauza beraren hainbat alderdi bizitzeko aukera izateak, geure gorputz jarreren kontzientzia hartzeak eta gorputz jarreren eta pertsonalitate ezberdinen arteko harremanaz jabetzeak, beste hainbat gauzaren artean, gure linternatxoaren elikagai balira bezala funtzionatzen dutelako. Nire enbidoa Raul Olaizolari egingo diot: zerk elikatzen dik hire linterna? Zein duk hire gaztetasunaren iturria?

Au

R

Zer iruditzen zaizkizu sare sozialak? Eta zer erabilera ematen diezu? Nik ez dut sare sozialik erabiltzen. Ordenagailua badaukat, baina izorratuta edo uste dut dagoela... Posta elektronikoak eta iristen zaizkit noizean behin baina beste ezer ez! Orokorrean ongi iruditzen zaizkit, baina arriskutsuak ere badirela uste dut.

uben Larrañaga

70 urte

Nik sare sozialak erabiltzen ditut, baina gehiegi ere ez. Jendearekin harremanetan egoteko onak iruditzen zaizkit, batez ere kanpoan bizi den jendearekin. Japonen ere lagun bakarren bat badaukat eta...

52 urte

Fernando Garate

Mari Paz Elorza

intada . Gure mendien mezularia.

Heriotza bizitzaren amaiera omen, bat-batean egunerokotasunetik, gure herri paisaiaren zatiak desagerrarazi ohi dizkigu. Benantxioren heriotzak gure paisaia, dela herri edo mendi, lehen baino umezurtzago utzi digu. Izan ere, badira pertsonak gure paisaian, zarata handirik atera gabe, burrunbarik handiena baino ere oihartzun nabarmenagoa eragin dezaketenak. Indar isilaren jabe, gauza txikien erresuman ibiltari nekaezin, xume, apal, gaurko bizi eredu modernoaren antitesi. Norbere buruaren arrakasta soila lehenesten duen gizarte hipokritaren aurrean, euskal eskola zaharreko baloreen mezulari. Euskal Herri eta munduko mendietako ondarea belaunaldi berriei erakutsiz, pilatutako altxor oparoa besteekin partekatuz. Euskal mendizaletasun klasikoa eta ondorengo belaunaldien arteko kate-begi leialak agur esan digu. Auñamendietako erraldoiak bere altzoan hartu nahi izan du, patuak horrela nahi izango balu bezala, berekin eraman du azken mohikanoetako bat. Desagertzeko zorian, gero eta bakanagoa den mendizaletasuna ulertzeko ereduaren enbaxadoreak, ekialdeko profetaren pasartean eman du azken urratsa. Bego gure mendietan, mezulari fidelaren profezia.

M

ikel Arregi


5 Sare sozialak erabiltzen ditut, gutxi, baina noizean behin bai. Oso urrun geratzen zaizkit Gauzak ondo sare sozialak, ez egin ezkero tresditut ezertarako na oso onak dira, erabiltzen. Ez dut baina arrisku mundu hori bate- handia dute egun guztia zintzilikare ezagutzen. tuta egoteko. Joxe Mari Uzkudun Gazteak oso kateatuta ikusten 40 urte ditut, ez dakite bizitzen hori gabe.

50 urte

Mertxe Merino

Gazte jendea dena hor sartuta dagoela ikusten dut, etxean bertan ikusten dut hori. Niri atzerakoa eman dit, teknologia berri gehienak bezala. Lanerako bakarrik erabiltzen ditut eta ahal badut batez. Nahiz eta abantailak batzuk dituztela uste, atzerakoa ematen didate niri.

50 urte

Joakin Alberdi

Egokia iruditzen zait sare sozialak erabiltzea, baina gertuko jendearekin eta harremanetarako ez. Aurrez-aurreko harremanak nahiago ditut.

21 urte

Lierni Unanue

POLITIKORIK GABE ZER? ETA POLITIKARIK GABE?

B

ARCENAS, LAGUN kuttuna, hik sortu duk saltsa hik. Lehen ere inor gutxik maite zizkian politikariak, eta hireaz geroztik zer esan? Baina ez da justua, ez dut onartzen. Bai, Barcenas asko dago hor, nonahi, baita gure inguruan ere; gizakia halakoa da batzuetan, inbidiaz betea, diru zalea, eskasa...; eta politikaria ere gizakia da; gainera, batzuetan errazegi daukate berea ez dena poltsikoan sartzeko modua‌ Baina denak ez dira Barcenas, asko eta asko aritzen dira politikan zuzen eta zintzo, aparteko dirutzarik eskuratu gabe, ideiak eta idealak dituztelako, politikan sinesten dutelako. Eta hori da garrantzitsuena: politikan sinestea! Dena baita politika: etxebizitzen arazoa, langabezia nola konpondu, pobrezia arintzea, injustiziak zuzentzea, gaizkileak zigortzea, langileen eskubideak defendatzea, gazteen heziketa, osasun zerbitzu duina eskaintzea... Eta beti ahopean ditugun horrelako beste mila kontu. Hori da politika hitz handitan. Eta horren aurrean ezin dugu paso egin. Ezin dugu esan ez dugula politikan sinesten. Ezin da onartu norbaitek apolitikoa dela esan eta lasai gelditzea. Dena da politika bizitza honetan. Nahi ala ez. Eta ez balitz politikorik izango, nork zuzenduko lituzke gure bizitzako arazoak? Berlusconi bezalako batek? Felipe printzeak? Edo Troika delako talde ezezagun horrek?... Eta herriko udala, nor zuzenduko luke? Demokrazian sinesten duenak ezin du paso egin. Politika egin behar du. Gogoz, errespetuz, jasotzen dugun Informazioa hausnartuz, kalean hitz eginez, injustiziaren aurrean borrokatuz, bakoitza bere ideiekin, edozein alderditan, edo alderdi ofizialetik kanpo. Baina ezin gara eskuak gurutzatuta egon. Politika egitea ez baita lau urtetik behin bozkatu eta kitto. Eta politikariak, orokorrean, horren erraz kritikatu aurretik, galde diezaiogun geure buruari prest al gauden gure herriagatik eta herritarrengatik lau urte udaletxean pasatzeko, ia musutruk, hainbat eta hainbat bilera egiten, inoren eskerrik jaso ez eta kritikak entzunez. Herritar bat baino gehiagori ez litzaioke gaizki etorriko probatzea. Nire aldetik, mila esker denoi, alkate eta zinegotzi guztioi, alderdi bateko zein besteko, zenuten dena eman duzuelako, batzuetan asmatuz eta besteetan ez horrenbeste. Zuek ere gizakiak baitzarete.

E

nbido 2. Karmelo Arrizabalaga


J

ardunian

mari antonia

artano

ÂŤIndia bizitzeko oso erosoa da, nahiz eta bertan ikusten diren hainbat gauza oso gogorrak egiten direnÂť INDIAKO

K O N T R A S T E A K: E L E F A N T E A A U T O E N A R T E T I K O I N E Z

M

ari Antonia Artano (1985, Zestoa) Indian bizi da duela urte bete ingurutik. Betidanik bidaiatzea gustuko izan duen herritarra, azken urteotan herrian baino gehiago egon da kanpoan. Danbolinek bere ibileren inguruan hitz egiteko aukera izan du. Publizitate eta Harreman Publikoak eta Kazetaritza ikasi zituen Artanok. Gaur egun, bere bokazioa agerian uzten duen bloga du martxan: Sareedunak eta sareegabeak. Teknologia berriek, hainbeste kilometrotara dagoen herritarra hementxe bertan sentitzeko aukera eskaini digute. Hona hemen horren froga:

Nolatan India? Txilen nengoen beka batekin eta, amaitzean, han bertan jarraitzeko aukera izan nuen arren, ez nengoen oso gustura eta Zestoara itzuli nintzen. Nire bikotekideak ordurako urte bat zeraman Indian eta zerbait berria probatzeko eta ingelesa ikasteko aukera ona izan zitekeela pentsatu nuen. Elkarrekin bizitzen jartzeko ere, aukera polita eskaintzen zigun Indiak. India oso handia da, non zaude zehazki? Gu bizi garen hiria Pune da, Bombaytik 200 kilometrotara (lau ordu autoz), hegoaldean dago. Ez du kostarik. Bost milioi biztanle ditu Punek; beraz, imajinatu bere neurria. Bikotekidea eta biok bakarrik bizi gara pisu batean, eta egia esan etxea oso ondo dago. Noiztik zaude bertan? Duela urtebete inguru etorri nintzen, baina uda Zestoan pasa nuen, uztaila eta abuztua. Hilabete barru berriro itzuliko naiz herrira eta ziurrenik hiru hilabete inguru pasako ditut bertan; izeba izan behar dut lehenengo aldiz eta oso pozik nago.


7 «India oso nekagarria da, baina bizitzeko erosoa da niretzat, baldintza onak ditugulako» B ELLYDANCE

KLASEETAN

Baduzue itzultzeko datarik? Ez dugu oso argi; oraingoz, abendura arte hemen egongo gara ziur, nire bikotekideak ordura arteko lankontratua baitu. Agian, jarraitzeko aukera izango du baina hori ez dakigu ziur. GAZTELERAKO BERE Bestalde, nik proiektu berri bat dut eskuartean: lagun batekin haurtzaindegi moduko bat zabaldu nahian nabil. Haurtzaindegia baino gehiago haurrak zaintzeko leku bat izango litzateke, eta arratsaldetan eskolaz kanpoko ekintzak emango genituzke: dantza, hizkuntzak, musika… Atzerritar asko ezagutzen ditugu hemen; asko haurrekin etorri dira eta ikusten dugu askotan ez dakitela zer egin beraiekin eskolatik ateratzen direnean; edo haurrak zaintzeko norbait behar dutenean asko kostatzen zaie pertsona egokia bilatzea… Guk zeregin horretan lagundu nahi diegu. Ez dakit zertan geratuko den proiektua, agian gehiegi esatea da, baina hori ondo aterako balitz beste bi urte behintzat hemen egongo ginateke. Hemen gauzak hainbeste aldatzen dira egun batetik bestera, ezin dela plan askorik egin. Beraz, zuek bizi zareten inguru horretan kanpotik etorritako asko dago, edo? Pune hiri oso handia da, bost milioi biztanle ditu, beraz, denetarik dago. Gu bizi garen inguruan kanpotik etorritako asko gaude, eta gure lagun taldean ere hala gara gehienok. Baina hiri honetan ere ikusten duzu Indiako gordintasuna. Nolakoa da zure egun bat Indian? Egia esan, nahiko lasai bizi naiz hemen. Kirol asko egiten dut, oraintxe arte ingeleseko ikastaro bat egiten egon naiz unibertsitatean, espainiar klaseak eman ditut akademia batean eta baita etxean ere... Hindi hizkuntza, bertakoa, ikasten ari naiz eta yoga ere egiten dut. Bellydance (sabel dantza) ikasteko ere aprobetxatu dut Indiako egonaldia. Gaur egun egia esan, eskuartean dugun proiektu berrian nago buru belarri, eta hindi ikasten ere jarraitzen dut. Yoga irakasle titulua ateratzea ere nahiko nuke, baina hori oraindik oso berde dut… Yogarekin gauza asko ikasten ari naiz. Indiako yoga ezberdina da, sakonagoa eta ongizate fisikoa baina haratago doana; azken finean Yogaren oinarriak hemen daude. Duela gutxi bloga jarri dut martxan Sareedunak eta Sareegabeak, eta horrek ere bere denbora eskatzen dit. Astean behin argitaratzen dut artikulu bat, astelehenetan, baina aurrez lanketa bat eskatzen dit, elkarrizketa egin, nola idatzi pentsatu…

IKASLEEKIN

LAGUN

BATZUEKIN SAREEZ JANTZITA

Beraz, hindia hitz egiteko gai zara? Apur bat moldatzen naiz eta irakurtzen ikasi dut, alfabetoa ezberdina da eta irakurtzen ikastea bakarrik asko da. Elkarrizketa bat hindiz ezingo nuke jarraitu baina hitz batzuk esateko gai naiz.

Benetan esaten duten bezain gogorra al da India? Kanpotik etortzen denarentzat nik uste dut oso inpaktantea dela, bai. Gauza asko oso gogorrak dira: umeak eskean ikustea, higiene gabezia, zikinkeria… Ikaragarrizko kontrastea dago pobreziaren eta aberastasunaren artean. Hemen, Punen, bat-batean ikusi dezakezu luxuzko ikaragarrizko kotxe bat eta handik gutxira gamelu bat bide beretik. Hainbat gauza oso gogorrak dira, hori ezin da ukatu, baina aldi berean hemen bizitzea erosoa da niretzat, baldintza onak ditugulako. Bikotekidearentzat ez hainbeste, lanordu luzeak dituelako eta larunbatetan ere lan egiten duelako. Askotan, eguna amaitzean bikotekideari esaten diot: “Oso nekatuta nago, Indiak nekatu egiten du”. Guztirako tratuan aritu behar duzu, ogia erosteko ere tratua egin behar duzu… dena da horrela; beraz, eguna amaitzen denerako oso nekatuta egoten zara. Alde horretatik noski, ez da hain erosoa. Atzerritarrak izateak, jakina, ez du asko laguntzen horrelakoetan.

···


···

Emakumea izatea nolakoa da Indian? Esate baterako, ezin duzu eskotedun gauzarik jantzi; egia esan, batzuetan nazkagarria da nola begiratzen zaituzten. Askotan konturatzen zara nola begiratzen dizuten zuzenean titietara. Batzuetan, etxera amorruz iristen naiz gauza horiengatik. Ohitu zara espeziaz jositako jakiekin? Bueno… Tarteka jateko ondo daude, baina pikantea ez zait gehiegi gustatzen. Eta orokorrean herrialde barazkijalea denez, zera espero nuen iritsi aurretik, hau “menestraren paradisua” izango zela, baina ez da horrela. Barazkiak jaten dituzte baina saltsa pila batekin eta Chapati (ogi) askorekin; gainera, zapore oso fuerteak izaten dituzte. Egia esan, saiatzen naiz janaria etxean prestatzen. Baina gauza bat dela edo bestea, askotan kanpoan jaten dugu. Gainera oso merkea da jatetxeetan jatea. Egia esan, nire lagun gehienak ez dira indiarrak eta ez zaie gustatzen hemengo jatekoa. Askotan, mendebaldeko estiloko jatetxeetara joaten gara. Nola ikusten dute zu bezalako emakume bat indiarrek? Lehenengo, fisikoagatik harrituta geratzen dira: begira geratzen zaizkizu batere disimulurik gabe, beraiek horrela begiratzen dute. Harrituta geratzen dira zuk zure kabuz gauzak egin nahi dituzula ikusten dutenean, edo gure jarrera irekiagoarekin edo lotsagabeagoarekin. Janzteko era zaindu behar izaten duzue? Egia esan ni Euskal Herrian baino gehiago tapatzen naiz, begiradak saihesteko. Tokiaren arabera gutxiago zaintzen duzu hori baina gauez ateratzen garenean, dantzalekuetan esaterako, Indiako neskek beraiek askoz gehiago erakusten dute, minigona motzekin eta ikaragarrizko takoiekin joan ohi dira. Emakumeak gaur egun oraindik ere gizarte indiarrean ez dute zeresan handirik, ezta? Gaur egun, oraindik ere emakume indiarra bigarren plano batean dago. Orokorrean etxetik kanpo ezin dute lanik egin, gaizki ikusia dago. Gizonekiko mendekotasun handia dute, dirurik ez dute eta ondorioz ez dute autonomiarik. Egia da amatasuna asko errespetatzen dela, baina emakumeak orokorrean bigarren plano batean daude. Gainera, lanbide guztiak gizonezkoek betetzen dituzte: zerbitzari guztiak gizonezkoak dira, jostun guztiak ere bai, dendariak… Emakumeak bi zereginetan besterik ez dira ikusten: etxeak garbitzen eta obretako adreiluak buru gainean eramaten. Ikaragarria da. Egia da, baita, emakume asko sartu direla lan munduan hiri honetan. Seguruenik hiri gehienetako kontua izango da hori. Baina orokorrean, emakumeak bigarren edo hirugarren maila batean daude. Aipagarria da emakumea ezkontzara bideratua dagoela jaiotzen denetik. Emakumearen familiak gizonarenari dotea eman behar izaten dio. Horregatik kasu askotan haurra jaio eta neska zela ikustean askok akabatu egiten omen zituzten. Gaur egun Indian haurren sexua ezin da jakin jaio arte. Sareedunak eta sareegabeak da zure blogaren izenburua. Nolatan bururatu zaizu bloga martxan jartzea? Konturatu nintzen nire inguruan, urrutira joan gabe, ikaragarrizko istorio interesgarriak zeudela eta hain gertu horrelako bizipenak izanda horren berri eman behar nuela. Astean behin argitaratzen dut artikulu bat, astelehenetan. Blogaren izenburuarekin hitz joko bat egiten saiatu nintzen “saria dutenak eta saririk ez dutenak”. Sareea Indiako emakumeen arropa tradizionala da, gainera sari irakurtzen da eta euskaraz saria denok dakigu zer den. Beraz, sareedunak eta sareegabeak vs. saridunak eta sari gabeak izango litzateke. Emakumeak dira zure blogaren protagonista. Zergatik? Indian gizonak dira protagonista beti. Kalean emakume bat ikusterako, hogei gizon ikusten dituzu. Orduan pentsatu nuen emakumeak izango zirela nire blogeko protagonista: Indian dauden emakumeak edo emakume indiarrak direnak.

Zer da sareea? Zuk erabiltzen duzu hor? Bederatzi metro inguruko tela zati bat da sareea, Indiako emakumeen arropa tradizionala. Ez du josturarik eta gerrian bueltak eman eta goraka igotzen da. Batzuk diote lore baten petaloak irudikatzen dituela. Sareea klase guztietako emakumeek janzten dute, arropa informal naiz elegantea da. Nik behin edo behin jantzi izan dut, eta egia esan nahiko zaila da soinean duzula berarekin ibiltzea. Pauso txiki-txikiak emanez ibili behar da, ohitu artekoa izango da... Zer da Indiatik gehien gustatu zaizuna? Eta gutxien? Hemengo jendeak guk baino gizatasun gehiago du, momentu batzuetan askoz gehiago gidatzen dira sentimenduekin… Autobusean baldin bazoaz, adibidez, eta zure ondoan norbait esertzen bada, beti galdetzen dizkizute gauzak, zutaz jakin nahi dute… Etxeetan, berriz, beti ateak zabalik izaten dituzte, naturalagoak dira gu baino. Agian guk galduta dugun joera gizatiarrago hori oraindik ere hemen badute. Gutxien gustatu zitzaidana zera da, Indiara iritsi eta paperak egiterakoan izan nituen traba pila. Bulegora pila bat aldiz joanarazi zidaten: “Paper hau falta zaizu, eta beste hau…” beti banuen zerbait; eskatzen zidatena eman eta orduan beste bat falta zitzaidan… Ezin duzu imajinatu zenbat aldiz egin nuen negar atzerritarren erregistrorako bulegoan. Alde guztietatik zu izorratzen saiatzen dira bulego horietan. Indiarrak nahiko klasistak dira (kasta sisteman ohituta daude); hortaz, nire ustez jende zuria ikustean ezeroso sentitzen dira arrazoirik gabe, gu gainetik bageunde bezala. Klase altuko indiarrek hori sentitzen dutenean, aitzakia bila hasten dira gure jarrerak kritikatzeko: arau hau hautsi duzula edo beste hau. Adibidez, igerilekuan bikotekidea besarkatzeagatik errieta egin ziguten

«abendura arte hemen egongo gara ziur; agian beste pare bat urte ere hemen pasako ditugu»


9

behin. Denerako arau asko dituzte eta ez dira arau-urratzaileak. Noski, hemengo pobrezia ez zait batere gustatzen, haurrak eskean-eta ikustea oso-oso gogorra da.

Bloga: www.sareedunaketasareegabeak.wordpress.com

Eta Euskal Herritik gehien faltan botatzen duzuna? Gehiena familia, noski. Baina, lagunak, janaria eta parrandak ere asko botatzen ditut faltan. Hemen parranda beste era batera egiten da, bi aukera daude: etxeetan egiten diren festak (bizilagunek berehala poliziari deitzen diote) edo dantzalekuak. Baina dantzalekuetan jartzen duten musika niri ez zait batere gustatzen. Ez dakizu Indian zauden edo Finlandian, nortasun gutxiko tokiak dira. Eta egia esan bai botatzen ditut faltan Euskal Herriko parrandak. Euskal Herritik bisitarik izan duzu Indian? Bai, gurasoak izan ziren Aste Santuan eta egia esan ikaragarri eskertzen da herritik urrun zaudenean gertukoen bisitak izatea. Gurasoekin bidai oso polita egin genuen hemen inguruan. Gaur egun Indian zaude, baina urte batzuk dira Euskal Herritik kanpo zabiltzala. Azalduko diguzu apur bat zure munduan zeharreko ibilera? Betidanik izan dut gustuko bidaiatzea. Publizitatea ikasten ari nintzenean, Leioan, Seneka beka eman zidaten eta karrerako azken ikasturtea Tarragonan egin nuen. Handik Buenos Airesera joan nintzen eta ia urte bat egon nintzen han. Gero, bueltan, Tarragonan Kazetaritza ikasten hasi nintzen berriro, bi urteko ikasketak ziren. Kazetaritzako azken urtea Mexikon egin nuen. Mexiko ikaragarri gustatu zitzaidan. Handik itzuli eta beste beka bat lortu nuen praktikak egiteko, Elkano beka. Bederatzi hilabeterako Mexikora joan nintzen berriro. Hispavista enpresan egin nuen lan. Mexikotik Chilera bidali ninduten, eta han lau hilabete inguru egin nituen. Chilen amaitu nuenean, Zestoara itzuli nintzen eta bikotekidea Indian zegoenez, aukera aprobetxatu eta beste herrialde bat ezagutzeko apustua egin nuen.

N

aiara Exposito Alberdi

H A M P I N I Ă‘ I G O,

B I K O T E K I D E A, E T A

MARI

M O T O R R E A N.


1 1

danborrada 2013


B

adira urte batzuk Zestoako hirukote musikazale batek herrian musikan oinarritutako jaialdi bat egiteko gogoa zuela, eta horren emaitza da Patana Fest. Ekainaren 8an ospatuko da, eta egun osoko festa izateko egitaraua osatu dute: triki-poteoa, artisau azoka, herri bazkaria eta, nola ez, kontzertuak. Sarreren salmenta bide onetik doa eta jaialdi arrakastatsua izan daitekeela aurreikusi dute. Herriko hiru taldek joko dute bertan, baina Lin Ton Taun nabarmentzen da guztien artean, hamar urteren ostean taula baten gainera igoko baitira.

Alejandro Orbegozo, Eñaut Gaztañaga eta Fabio de las Morenas aspaldidanik zebiltzan herrian musika jaialdi bat antolatu nahian. Kanpora jaialdi dezente ikustera -eta parte hartzera- joaten direla eta, gisa horretako zerbait Zestoan egitea zen euren nahia. Denboraren poderioz, ordea, haserako ilusio hori errealitate bihurtu zaie ekainaren 8an ospatuko den Patana Festen bitartez. Ekimenaren izena arraroa egin badaiteke ere, jaialdiari kutsu herritar bat ematea izan da euren helburua. Buruan izen asko izan dituztela diote, “baina patanarekin geratu gara azkenean”, azaldu dute. Hiruen artean ari dira ekimena aurrera eramaten, baina denboraren poderioz gauza zailtzen joan zaie. “Pixkanaka guztia garestitzen joan da eta gure hasierako nahia guztia hiruon artean egitea bazen ere, ezinezkoa izan zaigu”. Ildo horretan, Uhina enpresaren laguntza izan dute, baita Udalarena eta herriko tabernariena ere. Kontzertu sorta konpletoa izango da ekainaren 8koa, zortzi taldez gozatzeko aukera izango baita. “Euskadi Gazteakoekin bilera egin genuen eta guk lotutako talde guztiak interesatzen zitzaizkiela onartu ziguten”, azaldu dute. Bailarako taldeak dira nagusi, eta Lin Ton Taun nabarmentzen da guztien artean. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi Grises taldearen azken aldeko jarduna, estatu espainiar guztian kontzertuak eskaintzen ari baitira. Malder talde hasi berria izango litzateke hirugarren talde zestoarra. Era berean, azken bi urteetan Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi duten taldeak ere izango dira Patana Festen: Belako eta Skasti. Kasik eta Wilhelm and the Dancing Animalsek osatuko lukete kartela.

musikak hartuko du herria ekainaren 8an

eskutik

en


3 1

“Ilusioz hartu dugu Patana Festen jotzeko aukera”

Gogoz hartu du ekimena herriko jendeak eta horren seinale da txartelen salmentak izan duen bilakaera. Kanpotik ere jendea bertaratuko dela aurreikusi daiteke, Zarautz eta inguruetatik batez ere, Skastik izan dezakeen eragina medio. “Egia esan ez dakigu jendeak nola erantzungo duen, baina sarreren salmenta bide onetik doa. Herrira jende asko etorriko dela uste dugu”, aurreratu dute. Ekimena, ordea, etorkizunera begira bide bat egiteko bokazioz jaio da. Aurtengoaren bilakaera erabakigarria izango da aurrera begirako asmoak zehazteko orduan, baina asmoa, behintzat, Patana Festek jarraipena izatea da. Jendearen parte hartzean egongo da gakoa.

A

imar Etxeberria

egitaraua

10.00etatik 18.00etara: Artisau azoka plazan (hamar bat postu izango dira).

12.00etan triki-poteoa Monik eta Eiderrekin. 14.00etan herri bazkaria.

18.00tatik 04.00etara Kontzertuak. Malder Kasik Wilhem Skasti Grises Lin Ton Taun Belako

Hamar urteren ostean taula gainera igoko dira Lin Ton Tauneko kideak, kontzertu bat eskaini asmoz. Ekainaren 8an izango da hori, Patana Fest jaialdiaren baitan. Aukera ilusioz hartu dute, baina ez dute etorkizuneko planik egin nahi eskainiko duten kontzertuaren emaitza baloratu arte, nahiz eta ez duten ezer baztertzen. Nondik sortu zen Patana Festen jotzeko ideia?

j o n r e z a b a l : Ekimenaren antolatzaileek musika jaialdian parte hartzeko gonbitea egin ziguten. Gonbitea medio, afari bat egin genuen taldekideok erabakiren bat hartzeko eta aukera polita izan zitekeela adostu genuen. e n e k o i r i b a r : Ez zen zaila izan baiezkoa ematea, nahiz eta hasieran bertigo pixka bat eman zigun proposamenak. Noiz eman zenuten azken kontzertua?

j o s e b a i l l a r r a m e n d i : Azken kontzertua gaztetxearen XV. urteurrenean eman

genuen, baina ez dauka zer ikusirik Patana Festen egingo dugunarekin. Orduko hartan bost kantu soilik jo genituen eta ekimen puntual bat izan zen. Oraingo honetan 17 abesti joko ditugu, kontzertu osoago bat eskainiko dugu. e n e k o i r i b a r : 2001. urtean eman genuen azken kontzertu ofiziala, Iparraldean. r a u l o l a i z o l a : Momentuz kontzertu hau prestatuko dugu eta gero gerokoak. Ez daukagu etorkizunaren inguruko presiorik. Nola egingo diozue aurre kontzertuari?

b i t i t e n a : Batez ere ilusioz, hori da hitza. Horrenbeste urte eta gero taula batean nola moldatuko garenaren ideiak kezkatzen gaitu, baina kalean jendeak asko animatu gaitu. r a u l o l a i z o l a : Harrituta gaude kalean jaso dugun babesarekin eta asko estimatzen dugu. Jotzera eta ondo pasatzera irtengo gara, besterik ez. ,j o s e b a i l l a r r a m e n d i : Duela bi hilabete ez genuen pentsatzen kontzertu bat emango genuenik, egun batetik bestera sortu den zerbait izan da. Nola osatuko duzue kontzertua?

e n e k o i r i b a r : Guk lau disko dauzkagu eta bakoitzetik kantu batzuk aukeratu ditugu,

nahiz eta gehienak lehenengo bi diskoetakoak izango diren. Lin Ton Taunen ibilbidean bi atal egon dira: lehen bi diskoak estilo batekoak ziren, freskoagoak, trikitixa gehiagorekin… eta azken biak beste era batekoak izan ziren. j o s e b a i l l a r r a m e n d i : Raul eta Enekok abesti posibleen zerrenda bat egin zuten. Oso naturala izan da abestiak hautatzeko prozesua, eta aldaketa gutxi egon dira hasierako zerrenda hartatik. Zer planteatzen duzue etorkizunera begira?

j o n r e z a b a l : Hasiera batean Patana

Festeko kontzertua soilik daukagu buruan. Bertan, agertoki gainean nola aurkitzen garen, ze sentsazio ditugun, jendeak nola erantzuten duen... ikusi beharko dugu, horren arabera hartuko baititugu etorkizuneko erabakiak. b i t i t e n a : Izan zena berriro izatea oso zaila dela iruditzen zaigu, ezinezkoa da dinamika horretan sartzea. Egia esan hainbat kontzertu emateko aukerak ari zaizkigu sortzen, baina denei erantzun bera ematen diegu: taula gainean nola aurkitzen garen ikusi nahi dugu. j o s e b a i l l a r r a m e n d i : Hala ere, ez dugu ezer baztertzen. Sormen lanetan sartzea izango litzateke zailagoa, baina ez gaude horretarako.


Apirilaren 27a

Apirilaren 28a

Apirilaren 30a

Desafijyua, Zestoa, Zarautz eta Markinako bertso eskolen artean

Zestoako Pilota Taldeak, Andoaingoarekin bat eginda, Berria txapelketa jokatu du

Lan-hitzarmen berria sinatu dute San Joan Egoitzan

Maiatzaren 2a

Maiatzaren 2a

Maiatzaren 3a

Santakutzetako eskupilota txapelketan parte-hartze polita

Puzgarriak kiroldegi atarian, Santakutz jaietan

San Joan Fundazioan ere danborrak jotzen, Santakutzak ospatzeko

Maiatzaren 4a

Maiatzaren 8a

Maiatzaren 10a

Beñat Etxabe bonbardinoarekin garaile, Euskadiko Musikari Gazteen VII. lehiaketan

Konposta egiteko gune berria jarri da, Arteaga auzoan

‘Kontaidazu ipuin bat’ ekimenaren baitan, Amaiur Aristi kontalari

Maiatzaren 17a

Maiatzaren 17a

Maiatzaren 2a

Zestoako EAJk antolatuta, turismoari buruzko mahaingurua herriko hainbat eragilerekin, Arocena hotelean.

Txokoko pilota partiduak jokatzen hasi dira

Zestoako Herrirak deituta, elkarretaratzea ‘Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira’ lemapean.

San Isidro eguna ospatu zuten txistulariek. Maiatzaren 15ean, San Isidro eguneko txistularien kalejira berezia egin zuten Zestoako kaleetan zehar, tronpeta-jotzaile eta guzti. Duela zenbait urte, Gipuzkoako hainbat herritako txistulariek kalejira berezi hau antolatzea erabaki zuten, era informalean. Harrezkero, urtero antolatzen da kalejira, herriak txandatuz. Aurtengoan, Zestoari tokatu zaio.


5

k

1

danbolin

ale/bale KALE.

zulo

INOIZ EGIN AL DIOZU PIXA

ZURE ETXEKO HORMARI? ETA ORDUAN ZERGATIK

EGITEN DIOZU BESTE BATEN ETXEKOARI? BASA-

JAUNEN LURRETAN BAGEUNDE BEZALA, AZKEN

ALDIAN HERRIKO EDOZEIN TXOKOTAN EGITEN DU TXIZA HAINBAT JENDEK.

BA L E .

GESALAGA 18AN, BARANDA BEHARRIK SENTI-

ETA ESKUBANDA JARRI DIRA.

TZEN EZ DUENARENTZAT TONTAKERIA IZAN

DAITEKEENA, PREMIAZKOA DA LARRIAGO DABILENARENTZAT.

Argizuloren 10. urteurrena. Azken urteotan barnetegi gisa ezagutu genuen proiektu kulturalak bizirik jarraitzen du 10 urte eta gero. Horren adibidea da maiatzaren 15ean antolatu zuten agenda oparoa. Hasiera batean, festa antzinako tren geltokian egiteko asmoa bazen ere, eguraldi txarragatik kiroldegiko aterpean egin ziren ekitaldi guztiak; artisau azoka, aire-akrobazia eta zirku tailerrak umeentzat, bertso-bazkaria, haurrentzat bideo emanaldia, antzerkia eta kontzertuak: El grillo y la cigarra, Tana Pomar, Tiktara, Adabegi, DJak…

Herritarrentzat bisita gidatuak antolatu ditu Zestoan Merkatari Elkarteak. Herri kaskoan jarri diren informazio panelak aurkeztu eta Zestoako herri guneak duen ondarea herritarrek ere ezagutu dezaten, herritarrentzako bisita gidatuak antolatuko ditu merkatari elkarteak, Vicente Dávila historialariaren eskutik. Hurrengo bisita maiatzaren 25ean, goizeko 12:00etan izango da. Izena aldez aurretik eman behar da, Zestoako Udaletxean.


I

SANTAKUTZ JAIAK BAĂ‘ARRIETAN Santakutzak ospatu dituzte IbaĂąarrietan ere. Maiatzaren 3an, ostiralez, meza izan zuten bertako ermitan eta larunbat eta igandean, ekintza mordoa jai giro ederraz bustita; txupinazoa, kalejira, tortilla lehiaketa, erromeria, Itxaropena taldearen dantza saioa, zaldi proba eta zezentxo eta poniak. Erdi brometan hasitako pote-jolasak III. edizioa izan du aurtengoan eta parte hartzea nabarmen igo da. Gainontzeko ekimenetan ere halaxe izan dadila datorren urtean!

auzoetatik

AIZARNARRAK GARBILEKUA TXUKUNTZEN Maiatzaren 25eko Pazko jairako dena prest eduki nahian, jo eta su ari dira aizarnarrak garbitokia txukuntzen. Auzolanean ari dira lanean. Lehendabiziko egunean, alberga hustu eta garbitu egin zuten eta, gero, garbitokiaren inguruak txukundu. Bigarren saioan, garbilekuaren hormak margotu zituzten zuriz. Bejondeiela! TXIKITO

AIZARNA PILOTARIA ETA BENANTXIO IRURETA MENDIZALEAREN HERIOTZAK Dena ez da festa usaina, ordea, Aizarna aldean. Antonio Egiguren, Txikito de Aizarna, pilotaria hil zen duela egun batzuk, eta Aizarnan jaiotako Benantxio Irureta mendizalea, berriz, maiatzaren 11ko zorigaiztoko istripu batean, Aneto mendian, Mahoma pasabidean behera erorita. Ez dituzte aizarnarrek ahazteko izango bi gizon hauek! DE


7

1 E

ASENTZIOAK NDOIAN Endoian Asentzio jaiak ospatu dituzte. Maiatzaren 9an, meza eta auzo afaria izan zituzten, trikitilari eta txiste kontalari eta guzti. Larunbatean erromeria eta igandean, berriz, egun konpletoa, eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere; ondo prestatuta zeuden endoiarrak eta karpa azpian primeran moldatu ziren Itziarko dantzariak. Ma単ukorta eta Mendizabal bertsolariek ere txukun bete zuten beraien papera. Auzo-bazkariaren ondoren atsedena hartu zuen euriak ere eta herri kirolak, zezen eta pottokak giro paregabean gozatu ahal izan zituzten Endoiara gerturatu zirenek. I. ENDOIAKO BIRA Asentzioak pasata, Gaztendoia auzo elkarteko kideak Endoiako Lehenengo Bira prestatzen hasita daude orain, buru-belarri. Eguna jarria dute: irailaren 22a (aurreko asteburuan Akoako Bira izango da). Hasi sasoian jartzen!

A

SANISIDROAK RROABEAN Euria uzta onak izateko beharrezkoa omen dela eta, baserritarren santu den San Isidroren jaiak ederki bustita ospatu dituzte Arroabeko auzotarrek; hala ere, horrek ez zuen giro ona zapuztu. Ostiralean eman zieten hasiera festei eta ohitura denez, mus txapelketa jokatu zuten Ederki elkartean. Herriko zein kanpoko 27 bikotek hartu zuten parte, baina bertakoak asko saiatu arren, azkenean txapelak kanpora egin zuen ihes. Larunbat arratsaldean, herriko sagardozaleen txanda izan zen eta herritarrei aurtengo beren sagardoa dastatzeko aukera eskaini zieten, Ederki elkartekoek edariari laguntzeko txorizo pintxo ederrak banatzen zituzten bitartean. Gauean, berriz, herri afari ederra egin zuten, elkartean bertan. Amaitzeko, igandean, azken hilabetean jokatutako pala txapelketaren finala jokatu zen. Oraingoan txapelak etxean geratu behar izan du derrigorrean, izena emateko herritarra izatea ezinbestekoa baitzen. Horrela bada, oraindik ere kaleko tenperatura gehiegi igo ez arren, San Isidro hauetan arroarrak hasi dira jai giroa berotzen, laster iritsiko diren Karmenetarako entrenamentu aparta izan baitute.


agenda

ma 24 •

IATZA OSTIRALA

Txilipurdika Kultur Etxean; 9-11 urtekoentzat. Kontzertuak Argizulon; Amsia eta Joseba Irazoki.• Meatzarien jolasak Kulki taldearen eskutik. Kiroldegi aurrean 18:00etan.

25

LARUNBATA

Pazkotako jaia Aizarnan. 11:00etan artisau azoka; elikagaiak, bitxiak, landutako egurra, ukenduak eta sendabelarrak, pastelak, apaingarriak, jostailuak… Eguerdian taloa jateko aukera ere egongo da. 13:00etan erakustaldia auzolanean txukundu duten Beheko Iturri garbitokian. 14:30ean, goizean zehar erretako txekorra dastatzea. 18:00etan Joseba Otaegi Aizarnako harri jasotzaile gaztea marka berria egiten saiatuko da. Ondoren, herri kirol jaialdia.

31

OSTIRALA

Merendola eta agurra Gaztelekuan. Ekainetik irailera Gaztelekua itxita egongo da. • Txilipurdika Kultur Etxean; 6-8 urte bitartekoentzat. • Itxaropena dantza taldeak ikasturte amaierako ekitaldia egingo du kiroldegian gaueko 22:00tan.

ek 03 05

AINA

TIK

4R A

Iraetako baratze ekologikoen ikastaro eta inaugurazioa. ASTEAZKENA

Zestoako Pilota Taldea eta Danbolin-zulo Kultur Elkarteak antolatuta, Martxelo Otamendiren hitzaldia. Gaia: Euskal prentsa gaur eta etorkizunean. Kultur Etxean 19:00etan.

07

OSTIRALA

“Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren baitan, Iñaki Manzisidor Neberak ipuin bat kontatuko du liburutegian 17:30ean.

08

LARUNBATA

Mundumob flashmob ekimena Laranjadin 11:00etan Zero zabor taldeak deituta. • Patana fest. 10:00etatik 18:00etara artisau azoka plazan. 12:00etan triki-poteoa Monik eta Eiderrekin. 14:00etan herri bazkaria. 18:00etatik 04:00etara kontzertuak: Malder, Kasik, Wilhem, Skasti, Grises, Lin Ton Taun eta Belako. • Lasaotarren eguna. Espabilau eguna. 11:00etan Auzoko ttunttu-

rroen kalejira. 11:15ean Herri kirolak, lasaotarren arteko lehia; trontzan, sokatiran, lokotx biltzen, txingan, pelotan, saku karreran… Hamaiketakoa eta salda. 13:00etan Paella txapelketa herri kiroletan aritu direnen artean. 14:00etan saribanaketa. 14:30ean Herri bazkaria. 16:00etan Mus txapelketa. 16:30ean Haurrentzako jolasak eta herri kirolak. 18:30ean Argazki erakusketa. 20:00etan Espabilau bertso kalejira kaxkoan zehar, herriko bertsolari eta trikitilariekin. 21:00etan Afaria.

09

IGANDEA

Ertxiña musika eskolako klarinete, saxo, tronpeta, bonbardino, flauta, trikiti, txistulari eta abeslariak Azpeitira joango dira hango musika eskolak antolatutako festara.

16 19 21

IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta ibilaldi neurtua. ASTEAZKENA

Ertxiña Musika Eskolaren urte amaierako emanaldia udaletxe azpian 18:30ean.

OSTIRALA

Alimaren eskutik ekialdeko dantzak Bainuetxean 20:00etan. • Jubilatu taberna atarian erromeria Monik, Eider eta Leireretik gaueko 22:00etatik aurrera.

22

LARUNBATA

Ekaindarren eguna. Goizeko 11:00etan, kalejira Sastarrain bailarara turismo bulegotik. Ekitaldiaren hasiera. Egunean zehar: Bisita gidatuak herrigunean. Garbilekuaren bisita/erakustaldia. Lili Jauregian bisita teatralizatuak. Ekainberrin bisita gidatuak. Ekain abentura. Sastarrain baserri eskolan zaldi erakustaldiak. Zestoako herrigunean, tabernetan pintxo tourra. Jatetxeetan menu bereziak. Ertxiña Musika eskolaren kontzertua 13:00etan. Kale animazioa. Arratsaldean, herri kirolak eta arkume-erretzea. Iluntzean, suaren etorrera eta burruntzian erretako arkume pintxoak. Musika.

23 • 24 28 •S •P

IGANDEA

San Joan bezperako sua, musika, ikuskizunak Auzoetan ere egingo da TIK

2 8R A

Antzerki astea: Zestoako antzerki tailerrak eskainitako emanaldiak, Kultur Etxean. OSTIRALA

Zineko musika plazan, bandak eskainita.

endabelar ikastaroa Aizarnan. Ekainaren 8tik 29ra. Guztira 16 ordu 4 larunbatetan Sara Letamendiarekin. Informazio gehiago 943 148 126 edo 609861703. ilota egitarau mardula ekainean: Ekainak 1 - Gipuzkoako talentudunen txapelketako final laurdenak. Ekainak 2 - Berria txapelketako final laurdenak. Ekainak 8 - Gipuakoako talentudunen txapelketako final aurrekoak. Ekainak 15 - Gipuzkoako talentudunen txapelketako finalak. Ekainak 16 - Berria txapelketa final aurrekoak


9 1

oiloen moduan,

aztarka F ernando Arzallus

Gizakia gizaki denetik, beti izan ditu gustuko ezertarako ez diren objektuak. Bidaietatik bueltan, oso normala izaten da oroigarriren bat ekartzea, askotan ezertarako balio izaten ez duena. Gero, denbora batean apal bazterrean eduki ondoren, zer egin ez dakigula, bota egiten dugu. Goazen Emausen saltoki batera; ikusiko dugu han makina bat perla, oroigarri edo souvenir. Garai bateko Zestoak ere horrelako hainbat gauza sortu zituen: urzaleentzako basoak bere otarretxoarekin, postalez osatutako koadernoak, orratzak gordetzeko tutuak, buztinezko neska-mutilak, Urtainen irudiak autoko ispiluan zintzilikatzeko… den-denak jakineko esaldiarekin: Recuerdo de Cestona. Ez dute ezer askorako balio, hortera samarrak dira,

baina badute zerbait berezia, urteak pasatu ahala nabaritzen zaien halako zera bat. Hona hemen San Ignazioren oroigarria (Pequeña capilla de San Ignacio de Loyola, dio saltzaileak). XIX. edo XX. mende hasierakoa izan behar du. Loiola derrigor bisitatu beharreko tokia zen orduko urzaleentzat eta, horren ondorioz, oroigarri mordoskaren gaia. Fededun zintzoek debozioz gordeko zuten kaperatxoa. Besteek, berriz, oroigarria ikustean, basilika handi hura eta, batez ere, han inguruan hartutako txokolatea eta boladua izango zituzten gogoan. Azkenean, lehentxeago edo geroxeago, kaperatxoak egin du bere bidaia eta itzuli da abiapuntura, Zestoara.

zestoarren

ERRETOLIKA

PERTSONAK,

ARROPAK, TRESNAK, ERRITUAK,... IZENDATZEKO MAKINA BAT HITZ TOPA DITZAKEGU ELIZA BUELTAN. HEMEN BATZUK!

Anda txikia, gauzak, gaixoak, eta • zenbaitetan zerraldoa hileta elizkizunetara eramateko ere erabili izan dena. Eskailera-forma du; bi hagaz eta haien artean ezartzen diren oholez osatuta dago. •AKOLITO. Apaizari meza ematen nahiz bestelako elizkizun batzuetan laguntzen diona. •ARDAKAI. ARDAGAI. Pazko bezperan eliz atarian apaizak bedeinkatu ondoren etxez etxe sua bedeinkatzeko erabiltzen diren perretxiko modukoak dira; zuhaitzaren gerrian ateratzen direnak. Nekez erretzen da eta sututako zati txikiak banatzen dira, zoriontasuna iragarriz. •AZKEN IGURTZI. Hiltzeko zorian dauden gaixoei apaizak bekatuak barkatze aldera eman izan ohi dion oliadura. •BEZPERATA JUN. BEZPERETARA JOAN. Igande arratsaldetan egin edo ospatzen zen elizkizunetara joan. •ELIZAKUAK HARTU. ELIZAKOAK HARTU. Heriotzaren mugan azken bedeinkazioa hartu; hilzorian dagoenak azken sakramentuak hartu, bereziki jaunartzea. •HAUSTERRE EGUNA. Erlijio katolikoan apaizek elizara bildu direnei hautsa kopetan jarriz “hauts zara eta hauts bihurtuko zara” esaten dion eguna. •IXIPU. ISIPU. Elizan apaizak bedeinkazioa ematerakoan, ur bedeinkatua botatzeko erabiltzen duena. •MEZA- LAUNTZEN. MEZA-LAGUNTZEN. Elizkizuna ematen ari den apaizari laguntzea.

ostiya eman sakristau serora sotana zimitayo

ANGAILLA. ANGARILA.

angailla

Ilustrazioa: Iban Altuna


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

telefonora


139 - 2013 maiatza