Skip to main content

Iraila 2021

Page 1

230.qxp_55 26/9/21 22:45 Página 1

2021 iraila

230 zk.


230.qxp_55 26/9/21 22:45 Página 2

640 917 626

943 052 761


230.qxp_55 26/9/21 22:45 Página 3

3

Dena ez da kilogramo, metro eta litrotan neurtzen

Udako etenaldiaren ondorenean, behiak hausnarrean bezala hasi dut lanera itzulera. Zeinen zaila den batzuetan neurria hartzea! Ez naiz lanaz ari, ezta atsedenaz ere, neurtzen zailagoak diren kontuez baizik. Zergatik neurtzen zailak? Denok ez dugulako berdin pentsatzen. Danbolinen askotan gertatzen zaigun kontu batez ari natzaizue. Gai delikatu, konplikatu, polemiko edo korapilatsu bat lantzerako orduan jokatzeko moduaz, alegia: denei gustua egiteaz, esango luke norbaitek. Zer idatzi, zenbateraino idatzi, zenbat hauspo eman, aipatu ere ez egin, zentsuratu... Zentsuratu ez!, nola ba!, hori oso gaizki ikusia dago eta guk ez dugu egiten. Aipatu bai, baina neurrian. Eta zenbat da hori? Noren gustuaren arabera, noren pentsamoldeen arabera, noren bizipenen arabera, noren iritziaren arabera? "Ez zen egun egokia", "Udalaren baimenik ez zuen, eta Danbolinek horren berri ez luke eman behar", edota "Gertatzen ari da eta horren berri beti eman behar duzue", "Atera argazkiak, baina ez publikatzeko, artxiborako", "Publikoari ez atera argazkirik, ez dira protokoloa betetzen ari", "Argazkirako musukoa jantziko dugu eta tartea zainduko dugu"... Zenbat horrelako entzun ditudan azkenaldian. Baita neure telefono pertsonalean jaso ere. Ez ditut gaizki hartu, baina burua astindu ez didatenik ezin uka! Zenbat erabaki hartzen ditugun momentu batetik bestera; etxean, kalean, jende aurrean, lanean ari garenean edo bestela, publikatzeko denean... Erabakiak, guk hartzen ditugunak edo gorago eta gorago daudenek hartutakoak. Geurerako edo gurearen tankerarik ez duen beste baterako hartutako erabakiak. Askotan berberak. Batzuetan zuzenak, bestetan okerrak. Ez al zaigu gertatzen askotan ordea, gure iritzia egia absolutua dela pentsatzen dugula? Eta gurearekin bat ez datorren iritzi horretakoa, dena gaizki egiten ari dela? Aniztasuna maite dugu eta Zestoan badugu iritzi aukera zabala eta koloretsua. Denak onartzen al ditugu ordea? Ezer ez esateko a zer nolako kaka nahastea. 2000. urtetik ari gara Danbolinen irizpideak finkatu nahian. Ez da lan makala. Batzuetan ezinezkoa ere badirudi betirako eta kasu guztietan balio duten irizpideak izatea. Ez al da hobea, egoera eta kasu bakoitzerako irizpideak moldatzeko gaitasuna eta askatasuna izatea? Jakinekoa da, ezinezkoa da denen gustua egitea, baina ahalegintzen gara gure lana txukun egiten. Askotan esan izan dugu Danbolinen, garai batean ia gure slogan ere bihurtu zen: bi aldeetakoak kexan direnean, ondo ari garen seinale!

diruz lagundutakoa

jone bergara

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

proiektu laguntzaileak


230.qxp_55 26/9/21 22:45 Página 4

Ez naiz hemengoa, ezta hangoa ere! “No soy de aquí, ni soy de allá” idatzi zuen Facundo Cabral kantautore argentinarrak 1970ean. Badira urte batzuk abesti horrekin identifikatuta sentitzen naizela. Eta ez, ez da erraza dikotomia horretan bizitzea. Duela hamasei urte iritsi nintzen Zestoara. Maitasunak bultzatuta hartu nuen erabakia, eta, beraz, errazagoa izan zen dena. Salta hiriburuan bizi nintzen, 650.000 biztanleko hiria, Argentinaren iparraldean, 1.187 metroko altueran. Argentinan bizi izan nintzen hogeita bederatzi urtean, bi aldiz bakarrik izan nintzen hondartzan, hamar urterekin eta hamahirurekin. Ikaragarria izan zen aldaketa! Hala ere, herri txiki batera “aurkezpen gutunarekin” iritsita, azkar ireki zitzaizkidan ate batzuk; baita beste asko itxi ere. Aitortu behar dut urteek aurrera egin ahala, handituz doazela herrimina eta distantzia. Baita erresilientzia ere. Eta eduki nahi izan nuen semea akuilu ezin hobea da amaierarik gabeko xirimiri egunei aurre egiteko. “Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea?” irakur daiteke Amancay Gaztañagak ezin hobeto zuzendutako Atzerrian lurra garratz antzerki-obraren sinopsian. Zestoako Antzerki Astean ikusi nuen. Auroraren istorioa kontatzen du, Kolonbiako emakume bat, artista gisa bidea egin nahian Euskal Herrira etorria. Arrazakeria, migrazioa, deserrotzea eta familiaren pisua ditu gai, beste batzuen artean. Neure burua ikusi nuen eszena haietako askotan, eta nire barrenak astindua jaso zuen. Ezinbestean, enpatia handia sentitu nuen nirea ez bezalako egoeran iristen diren emakume horiekin. Antzerkia bukatu zenean, besarkada batzuk eta begirada maitekor asko jaso nituen; eta sentitu nuen baietz, posible dela maite gaituzten toki batean sustraitzea. Eta antzerki-kontuetan gabiltzala aprobetxatuta, Oihan Larrañegiri pasatu nahi diot lekukoa, antzerkigintzan izan duen esperientziaren berri emateko, edo nahi duenari buruz idazteko.

enbidoa

marina pons sale

pintada.

Herritarren txokoa. Agian, behin baino gehiagotan egon zara zerbaiten inguruan duzun esker ona publikoki adierazi nahian. Edo kexa bat izan dezakezu eta herri osoak zure iritzia jakitea nahi duzu. Hauxe da zure tartea. 1000 karaktere dituzu zure zain. Baita proposamen edo deialdi bat egin nahi badiozu herriari ere. Egin Pintada bat Danbolinen eta gu arduratuko gara mezua zabaltzeaz. Hori bai, ezin du guztiz anonimoa izan. Izena zuzenean jarri nahi ez denean, izen bat asma daiteke, baina, Danbolinek nor zaren jakin behar du eta idazten duzun horrek zuzenean norbaiti eregiten badio, berdin du eskertu duzulako edo berari dagokion zerbaiten inguruko salaketaren bat egiten duzulako, berak nor zaren jakiteko eskubidea izango du. Baina ez dauka zertan herri osoak jakin. Eta noski, irainik ez da onartzen. Animatu eta parte hartu info@danbolin.eus helbidera idatziz

danbolin


bota librean

230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 5

Nemo eta biok. Orain ere asmatu du eguzkiak bidea egiten, pertsiana zirrikituan zehar, ni bete-betean jo eta esnatzeko. Sargoriak eragindako nagikeriak uxatu nahi dizkit, antza denez. Eta ez da bakarra. Ez al nion bada Joneri hitza eman Danbolinen iraileko alerako zerbait idatziko niola? Zer eta bi mila karaktere, eta Zestoari buruz gainera… Ezta herrigintzan jo eta su dabiltzan horietakoa izanOndo Bizi. Hala esan ohi diogu denbora lugo banintz ere. zean ikusiko ez dugun lagun bati. Ondo bizitzea opa diegu Tira, ondo ezagutzen besteei; esango nuke, agian, hori dela askoren helburu nanau eta barkatuko dit gusia. Ondo bizitzea zer den, ordea, luze eztabaida genezaeskaera guztiak beteke. Oinarrizko beharrak aseta edukitzea, gutxienez. Eta tzen ez badizkiot. Baina hortik aurrera, egonkortasuzer idatzi? Agian, irakurri berri dudan Harkaitz Canoren na, bizitza sozial oparoa, maiipuin baten hasiera plagiatuko banu, betelan apur bat tasuna, konpainia, esperienegin, eta neure uztako amaiera emango banio... Barkatutzia aberasgarriak… Batzuenko ahal didate Jonek eta Harkaitzek. tzat, zenbat eta erosotasun Halaxe jaiki naiz, erabat esnatu gabe, eta martxan jarri gehiago, zenbat eta aberastaditut kafe makina eta irratia. Aldi berean hasi dira ura sun gehiago, hobe. irakiten eta irrati esataria hizketan. Eta bor-bor-bor eta Hor zerbaitek huts egiten du, bla-bla-bla, nola aurtengo uda azken urteetako lehorrena ordea. Ezin du “gehiago” izan izan den, eta nola ur eskasiak jota gabiltzan, eta nola denontzat, ia zortzi mila miAbantzu urtegiko urek duela hogeita hamar urte azpian lioi pertsona bizi garen planehartutako herri bat berriro agerian geratu den. Hara! ta honetan. Mendebaldeko gizakion bizimodua esplotazioaHantxe jaio eta hazi ginen gu. Ez zen herri handia, eta ez ri esker da posible. Gure bizi-maila beste askorenaren konzegoen zeregin handirik. Ikastetxetik errekara eta erretura lortu dugu, eta horretan jarraitzen dugu. Argi dago katik base sekretura, halaxe ematen genituen egun dena kate bat dela, eta guk zapaltzen dugun bezala gu ere gehienak. Ezin esan han errotuta sentitzen nintzenik, eta zapaltzen eta estutzen gaituztela, gure lan- eta bizi-baldinez dakit zer demontre dela eta noan hara orain, autoa tzek okerrera egin dutela azken urteetan, ezer gutxi egin hartuta, kafe makina itzali ere egin gabe. dezakegula norbanako gisa. Zalantzarik gabe, boterearekin ‘Sartu behar-beharrezkoak maletan, eta utzi txorakeriak batera doa ardura, eta ez nator ni esatera zer egin behar dauden lekuan, denbora askorik ez dugu eta’ esan zigun aiduen bakoitzak. tak, etsita, herria uzteko aginduei jarritako azken helegiteBaina entzuten ditudanean, gure aitona-amonak “ondo biari ezezkoa eman ziotenean. ‘Eta zer egingo dugu Nemorezi” daitezen, esklabo hartzen ditugun langile migratzaileen kin?’ galdetu zuen arrebak, arrainontzia eskuetan zuela. bizipenak, nire buruari galdetzen diot nola egiten dugun lo ‘Utzi arrain ditxosozko hori hortxe bertan. Herri osoa izanlasai beste batzuk esplotatzen ditugun artean. Hala ere, go du beretzat. Gustura ibiliko da ur handiagotan’. erosi izan ditut Huelvako marrubiak, jakinik zein baldintza Eta halaxe ibili ginen geu ere harrezkero, ur handiagotan, txarretan bizi diren horiek jasotzen dituzten emakumeak. unibertsitatetik gimnasiora eta gimnasiotik disko dendaKafe komertziala edaten dut egunero, jakinik hemen orra, zerbait egiten genuelakoan, ezer askorik egin gabe. daindutako euroetatik ekoizleei zentimo ziztrinen bat baiHerria ez da asko aldatu. Lehen bezain hutsak daude kano ez zaiela iristen. Jaten ditut ahuakateak, badakidan leak. Utzi genuen bezala dagoela esango luke edonork, arren itsasoaren beste aldean urre berdearen negozioak zer alga geruza fin eta berde batez erabat estalia ez balego. miseria eragiten duen. Leku berean daude horman zintzilik genituen argazkiak, Kontraesanak ditugula onartzea ondo dago, inor ez da guzleku berean bizikleta zaharrak, leku berean irratia, eta tiz koherentea. Baina egin dezakegun gutxienekoa da penbetiko lekuan eseri naiz hogeita hamar urte geroago, tsatzea zer eragin duten gure ekintzek, nori ematen diogun arrainontziaren ondoan. Hantxe gaude orain, elkarri bedirua, zer balore transmititzen ditugun gure eguneroko gira, Nemo eta biok. kontsumoan eta jokabidean. Eta ohiturak aldatzen joatea, norbera ondo bizitzea ez dadin izan beste pertsonen, aniimanol salegi malien eta ingurumenaren kalterako.

maia ossa rissanen

5


jardunian

230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 6

Kuadrillakoekin Almeriara joateko plana egina nuen aurtengo udarako, baina “Behin Andaluziara jaitsita, Anderri bisitatxoa egin beharko diot, ba?”, pentsatu nuen. Telefonoz abisatu nion aurrez eta, “Nola ez ba?”, nahi nuenean joateko, ilusio handiz hartuko nindutela; lotarako lekua ere egingo zidatela, janaririk ez nuela faltako, baina lan pixka bat egitetik ez nintzela libratuko. Ander Etxeberriak 2019an Zestoatik irtetea erabaki zuen, zeraman bizi eredua eta erritmoa alde batera utzi eta beste zerbaiten bila. Extremadurara abiatu zen aurrena, eta segituan Granadan aurkitu zuen buruan zebilkien lekua eta giroa. Azken ia urtebetean Granadako Orgiva herriko auzo batean bizi izan da, Alpujarra eskualdean. Egun hauetan, ordea, herrian ikusiko zenuten zuetako askok Ander. Izan ere, hil honetan itzuli da herrira. Azken bi urteak esperientzia zoragarriak izan direla dio, ikusi duela zein den bere bidea, baina jaioterriak eta hemengo harremanek tira egiten diote, nonbait. Egonaldiko azken egunetan La Burra Verde proiektu ekologikoa ezagutzeko aukera izan dut; joan den urtebetean Anderrek bizitoki izan duen espazioa, bizi moldea eta jendea. Gasolindegitik Alpujarrara Almeriako oporralditik Zestoako norabidea hartu zuen gure furgonetak. Google maps-en arabera Granadatik gertuen zegoen gasolindegian egin genuen lehenengo geldialdia. Hantxe zegoen Ander gure zain, puntual, lasai, terrazan gosaltzen. Gustura hartu zituen herritarren aurpegiak, aspaldiko partez. Denok agurtu eta batzuk Zestoara, besteak Alpujarrara. Autoan sartu eta ordubetean iritsi ginen Anderren herrira. Etxera iristeko beste pixka bat behar izan genuen, kilometrotxo bat edo oinez egin behar, baserri bide eta bidezidor batetik. Segituan konturatu nintzen nire gurpildun maleta ez zela egokia leku hartarako... baina minutu gutxian agertu zen La Burra Verde jartzen zuen hesola. Aldapatxo bat jaitsi eta etxe nagusia, sukalde komunala, komun lehorra eta horren atzean etxola urdin polit bat. “Horixe izango da zure etxea datozen hiru egunetan”, esan zidan Anderrek. Mutlu agertu zen segituan, Anderren bikotekidea, eta besarkada estu-estu eta goxo batekin egin zidan ongietorria. “Eta beste denak non dira, ba?” galdetu nien. Nik ulertua nuen jende pila bat bizi zela elkarrekin hainbat txabolatan. Han, ordea, bi pertsona eta bi txabola bakarrik ikusten nituen. Beste etxetxoak urrunago zeudela azaldu zidaten, batetik bestera distantzia pixka bat bazegoela. Larunbata, jaieguna zela, eta asteburuetan bakoitzak bere planak egiten zituela. Hala ere, asteburuan elkartu ginen batzuekin, eta astelehenean falta ziren denak ezagutu nituen: Antonio, Miriam, Xacobe, Ron, Lucas eta Lize. Horixe momentuan proiektu ekologikoan lanean eta bizitzen zebilen taldetxoa. Nahasketa kultural ederra hangoa! Euskal Herria, Turkia, Galizia, Israel, Belgika eta Andaluziakoak. Hizkuntzak praktikatzeko ere ez da leku txarra hura. Kate ez nuen ezagutu, lurren jabea eta proiektuaren bultzatzailea. Ingalaterran zen familiakoak bisitatzen. Duela hogeita bost urte hasi zen La Burra Verderi forma ematen. Hogei hektareako eremua erosi eta han bertan eta bertatik bizitzeko apustua egin zuen. Naturarekiko kontaktu zuzenean, baina ahalik eta gutxien eraginda. Energia eta elikadura burujaberako bidean, merkatu eta sistema kapitalistatik, ahal den neurrian, urrunduta. Txaboletan jendeak egonaldiak egiten ditu, eta espaziorako lanean aritzen dira jana eta lotarako lekuaren truke.

Mutlu eta An Verdeko etxe


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 7

1

Trasteak nire txabolatxoan utzi eta bazkaria prestatzen hasi ginen. Granadako abuztuko berotan ze ondo sartu zitzaizkidan baratzetik orduantxe jasotako produktuak! Galdera bat bestearen atzetik egiten hasi nintzen biei. Niretzat dena zen berria... Eta Anderrek komentatu zidan, “Zergatik ez duzu idazten Danbolinen La Burra Verderen inguruan? Nik hona etorri aurretik ez neukan horrelako proiektuen berri eta gustatuko litzaidake zestoarrek jakitea nola bizi izan naizen eta horrelako beste mila aukera badirela”. Gai polita izan zitekeela eta baietz erantzun nion. Eta galderak egiten jarraitu nuen. Oraindik ez naiz ondo kokatzen. Zenbat txabola daude, gaur egun zenbat bizi zarete hemen? Lasai, bazkalondoan egingo dugu bueltatxoa eta ikusiko duzu eremu guztia. Hogei hektarea inguru daude hemen, eta denera bederatzi etxola. Etxe nagusia, boluntarioen sei txabola, eta beste bi kanpotik egonaldi laburrak egitera datozenentzat. Etxe nagusian Kate bizi da, proiektuaren ardura darama eta lantaldea koordinatzen du. Gu boluntarioak gara, eta lana egiten dugu janariaren eta ohearen truke. Aparte, jendea oporrak pasatzera edo egonaldiak egitera etortzen da, eta horiek ordaindu egiten dute etxetxoa.

Eta zer lan egiten duzue? Biziraupenerako behar ditugun gauzak lortzeko egiten dugu lan; jateko produktuak ekoiztu eta lekuaren eta espazioen mantenua. Lurrak txukundu, ureztatu, baratzeko lanak, txaboletako konponketak... Mantentze lanez gain, etxolak eta espazio komunak hobetzen saiatzen gara.

7

Animaliak ere badituzuela ikusten dut. Bai, katuak, astoak eta oiloak. Asto simaurra ongarri gisa erabiltzen dugu eta oiloak arrautzetarako. Ez duzue ezer erosten, diru sarrerarik ere ez duzue? Nahiko zaila da hori, baina ia autosufizienteak gara, bai. Kanpoko diru sarrerak baditugu. Diru sarrera nagusiak olibetatik eta kanpoko jendeak bi txaboletan egiten dituzten egonaldietatik datoz. Udan baratzea aberatsa da eta otarreak prestatzen ditugu, edota arrautzak saltzen dizkiegu ingurukoei. Orduan, jaten duzuen janari dena zuek ekoiztutakoa da? Bai, gehiena bai. Gure baratzetik ateratako barazkiek osatzen dute gure jatorduaren zati handiena. Gero, zerealak, lekaleak, irina... erosi egiten ditugu. Haragirik ez dugu jaten, jeneralean. Orain, udan, produktu asko dago, eta saiatzen gara horiek urte osorako mantentzen; beraz, berdurak lehortu egiten ditugu, deshidratatu, frijitu, potoetan sartu... eta horrela urte osorako janaria pilatzen dugu. Ez dugu ezer alferrik galtzen uzten. Baratze ederra izango duzue orduan? Baratzeko ekoizpenean lurrari ahalik eta gutxien eragiten eta naturaren erritmoak errespetatzen saiatzen gara. Barazki denak elkarrekin daude, loreak, espezieak eta zuhaitzak denak nahastuta. Ekosistema osatzen dute eta elkar laguntzen dira. Baratzean erabiltzen ditugun lokarriak egiteko, kotoia edo kalamua erabiltzen dugu, plastikorik ez erabiltzen saiatzen gara. Barazki onenak gorde egiten ditugu, horien haziak gorde eta hurrengo urtean landare berriak ateratzen ditugu, baina landare horiek memoria dute eta lurrera egokituta daude.

Kate eta Ron baratzeko lanetan

tlu eta Ander La Burra deko etxe nagusian

“hemen bizitakoa eta ikasitakoa Zestoan ere praktikan jarri nahiko nuke: eraikitzea, permakultura, energia berriztagarriak erabiltzea...”

La Burra Verdeko etxoletako bat


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 8

Erabiltzen duzuen energia ere ez duzue erosten, ezta? Energia gehiena berriztagarria eta bertan sortutakoa da. Etxeetako elektrizitatea eguzki sistema bidezkoa da; behar dugun elektrizitatea lortzeko nahikoa da eguzkiaren argia. Dutxatzeko ura ere eguzki energiaren bidez berotzen da, zirkuitu itxiko konbekzio sistema baten bidez. Egun eguzkitsuetan sukalde parabolikoetan prestatzen dugu janaria: eguzkiaren argia islatzen da plaka horietan eta aprobetxatu egiten da energia termikoa. Orain geu hasi gara eguzki sukaldeak egiten, era horretako energiak bultzatzeko hemen inguruan. Prototipo bat egin nahi dugu, ikusteko zer preziotan lortzen dugun horrelako sukalde bat guk geuk eginda. Ikusten badugu merkatuko prezioetan baino merkeago egiteko gai garela, ba eraiki egingo ditugu batzuk hemen inguruko jendeari kostu prezioan emateko. Komunek, berriz, txosnetako eta musika jaialdietako komunak dirudite. Komun lehorrak edo konpostgileak dira. Ez da urik erabiltzen komun horietan. Egin beharrekoak egin ondoren, lastoa edo beste material organikoa botatzen da zulora. Urteetan erabil daiteke hustu gabe, eta husteko garaia iristen denean, gure kakarekin egindako ongarria aterako da. Nutrienteetan aberatsa eta patogenorik ez duen konposta lortzen da, eta ongarri organiko gisa erabil daiteke. Zein da hemen zure egunerokoa? Astegunetan 8:00etan elkartzen gara lantaldea eta eguerdira arte eguneko lanak egiten ditugu; jeneralean bezperan egiten dugu lan banaketa. Nik denetik egiten dut, tokatzen dena edo behar dena. Orain adibidez, Kate jabea falta delako, taldearen koordinazioaz arduratzen naiz, Mutlurekin batera. Ureztatze kontuak ere, jeneralean, niri dagozkit. Hemen azekien sistema erabiltzen da, arabiarrek ekarri zuten. Alpujarra mendietatik datorren ura garraiatzen edo desbideratzen da lurrak ureztatzeko. Herritarren artean banatuta daude ordutegiak, ezin izaten dugu edozein egunetan eta ordutan desbideratu ura guretzat. Ordutegiak antolatuta ditugu eta guri dagokigunean, ubideak irekitzera igotzen naiz. Eguneko lanak amaituta, arratsaldeetan eta asteburuetan inguruaz eta ingurukoez gozatzen saiatzen gara.

Irailean itzuliko zara Zestoara. Zer asmo dituzu? Gaur-gaurkoz, hemen bizitakoa eta ikasitakoa Zestoan ere praktikan jarri nahiko nuke. Gure hasierako helburua lurra bilatzea izango da, buruan daukagunari forma emateko. Hor aplikatu nahiko genuke ikasi duguna: eraikitzea, permakultura, energia berriztagarriak erabiltzea... Gure ezagutzak aplikatu eta ahal den neurrian autosufizienteak izatea nahiko genuke, eta sistema kapitalistatik ahalik eta dependentzia gutxiena izatea. Gero, etorkizunera begira, gustatuko litzaidake guk ekoiztutako produktuak kozinatu eta jendeari eskaintzea, niri sukaldaritza asko gustatzen baitzait. Ikusi egin behar zer auke“ia ra dauden. Horrez gain, jendeari eraautosufizienteak kutsi nahiko genioke gara, bai. Diru gure bizimodua. Agian, guztiz burujasarrera nagusiak be izatea oso zaila olibetatik eta izango da, baina gauza asko aurreztu daikanpoko jendeak bi tezkeela uste dut, txaboletan egiten norberak eginda. Azken urteetan jasotadituzten ko ezagutzak parteegonaldietatik katu nahikoLanituzke. Zergatik ez Burra datoz” Verde moduko proiektu bat gure inguruan?

amaiur aristi

Ander sukalde parabolikoan bazkaria prestatzen

Sukalde komunala


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 9

1

9


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 10

Duela 85 urte frankistek indarrez kanporatutako Errepublika garaiko azken udal ordezkariak omendu zituen irailaren 19an Zestoako Udalak. Ordezkari haien senitartekoak izan ziren ekitaldian, eta, oroigarri gisa, Aranzadi Zientzia Elkarteak bildutako dokumentazioa jaso zuten. Ekitaldi hunkigarriaren amaieran, kanporatu zituzten udal ordezkarien omenez udaletxeko arkuetan jarritako plaka bistaratu zuten Eugenio Alkortaren, orduan alkate zenaren, seme Karlos eta Eugeniok. Orduko udal ordezkarien izenekin batera, Estepan Urkiaga Lauaxetaren esaldi bat dago plakan idatzita: "Aberri baten saminez, urduri dabil herria".

Eugenio Alkorta - Eugenio Alkortaren semea Eskerrak eman nahi dizkiot udalari hau antolatzeagatik. Gauza hauek egin egin behar dira. Hainbeste urte pasata, oraingo gazteek jakin dezaten gauzak nola izan ziren. Gure aita alkatea zen, familia guztiak Frantziara alde egin behar izan genuen. Aita mugatik beste aldera gelditu zen eta gu ama eta hiru anai-arrebak Paris ondora joan ginen. Han hilabete batzuk pasa genituen. Aita Frantziatik etorri, entregatu eta Ondarretako espetxean sartu zuten. Haren aita hil zenean, hiletara etortzeko baimena eman zioten. Ez zuen bekatu handirik izango nonbait, eta herrian bertan gelditzeko esan zioten gero.

Miren Etxeberria - Modesto Etxeberriaren biloba Nire aitona hirugarren zinegotzia zen. Oso omenaldi polita izan da, negarra atera zait aitarekin gogoratu naizenean. Bi anaia bidali zituzten Balaguerrera soldadu, gure aita eta haren anaia, eta bakarra itzuli zen. Orain nire semeak gorpua non dagoen topatu du. Bazen ordua omenaldi hau egiteko. Mari Karmen Uranga - Sebastian Elortzaren biloba Omenaldi hau oso ondo iruditzen zait. Jakin behar dugu hau dela gure historia. Nik ez nekien ezer. Alkateak deitu zidanean eta esan zidanean azken Errepublikako zinegotzietako bat gure aitona izan zela, harrituta gelditu nintzen. Azken hamar-hamabost urtean ama gurekin bizi izan zen eta oso hiztuna zen. Inoiz ez zidan ezer azaldu. Pentsatzen dut beldurragatik izango zela. Maria Luisa Ugarte - Joan Jose Ugarteren alaba Oso interesgarria izan da omenaldia, ederra. Historia gogoratzea polita da. Aspaldiko kontuak ahaztuta ditugu eta batzuetan ikasi ere egin gabe. Gure aita ere hor zegoen tartean, eta gustura egon gara ahizpak omenaldian.


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 11

1 1

28 urte. Enplegatua, Arroabeko teila fabrikan. Filiazio politikoa: abertzalea. Eusko Langileen Alkartasunako kide. Udal mugimenduko partaide. Gerra garaian, Eusko Gudarostean sartu zen. Gerra-kontseiluan epaitu zuten matxinadari laguntzea leporatuta. Sei urte eta egun bateko espetxealdi handira kondenatu zuten. Horrez gain, diziplina talde batera bidaltzea ere kondenatu zuten, ondoren soldadutzan egin behar zuen denboraren ordezko. Gainera, kargu guztiak eta sufragio-eskubidea eten zizkioten.

Hipolito Uranga Korta.

II. Errepublikako azken zinegotziak: biografia apur bat

38 urte. Gozogilea (Erdikalea). Filiazio politikoa: katoliko independentea. Alkate zen 1936an. Frankistak herrian sartzerako, ihes egin zuen Bilbora eta handik Frantziara. 1940an itzuli zen Zestoara eta urte hartan bertan epaitegi militarrek "prozesu sumarisimoa" egin zioten "matxinadari laguntzeagatik". Bi urteko espetxealdira kondenatu zuten. Eugenio Alkorta Tolosa.

30 urte. Harakina (Kaleokerra). Filiazio politikoa: abertzalea.

Martin Iriondo Alberdi.

44 urte. Errotaria (Iraeta). Filiazio politikoa: abertzalea. Udal mugimenduko partaide (1933). Eusko Langileen Alkartasunako kide. Gerra ondoren, hainbat ondasun konfiskatu zizkioten: hodien fabrika, janari-denda eta sagardotegia, ostatua edo jatetxea...

Modesto Etxeberria Ansola.

51 urte, mekanikaria (Alberdikoa). Filiazio politikoa: katoliko independentea.

Joan Jose Ugarte Unanue.

41 urte. Agoteko zementu fabrikako langileburua. Filiazio politikoa: independentea. Garai hartan, Zumaiako Fronte Popularreko kideek Agoteko fabrikako bolborategia asaltatu zuten, baina ez dirudi horrek Viktorianorekin loturarik zuenik.

Viktoriano Olaizola Garate.

Jose Bernardo Irureta Peñagarikano.

Meatzaria (Ibarra baserria, Aizarna).

Sebastian Elortza Badiola.

langileburua (Aizarna).

42 urte.

40 urte. Meategietako

Jose Maria Azpiazu Uranga. 58 urte. Nekazaria (Arroagoia). Filiazio politikoa: independentea. Gerra ondoren, hainbat ondasun konfiskatu zizkioten: Arroa Etxenagusia baserria eta gaztainadia Agirrealdea inguruan.

33 urte. Praktikantea (Azpeitia; sortzez Palankadi edo Trukuman baserrikoa). Ihes egin zuen Bizkaira eta Euskal Gudarosteko Osasun Militarreko kide egin zen. Valladoliden harrapatu eta atxilotu zuten.

Frantzisko Errasti Egiguren.

1 7


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 12

danbolin.eus

Antxieta arkeologi taldea Baioko kobazuloa ikertzen hasiko da Datozen bi urteetan Baioko kobazuloan gauzatuko diren ikerketa lanen berri eman du Antxieta taldeak. Hauen esanetan, Eukal Herriko Unibertsitateko Ramon y Cajaleko ikertzaile Asier Gomez izango da proiektuaren zuzendari. Antxieta taldekoek 1990 eta 1998-1999 urteetan katalogatu zuten aztarnategi berezi hau. Gipuzkoako faunarik zaharrena dago koba honetan eta beste ezustekoren bat aterako denaren esperantza dute.

Zestoako herriguneko kultur azpiegituren hausnarketan Duela 28 urte Zestoako Kultur Etxea ireki zenetik, gizartea, kultur jarduerak eta herriko kultur eragileen beharrak ere izugarri aldatu direla ikusita, Zestoako Udalak herriguneko azpiegituren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du eta bide horretan, herriko eragile ezberdinetako kideekin bilera egin zuen irailaren 22an. Alkateak udal jabetasuneko lokal eta eraikinen inbentarioa egin eta etorkizunean kultur azpiegitura berri bat egin beharko balitz dauden aukerak azaldu zituen, hala nola, Lizarraitz aldean, Estazioko industrialdean, Idiazpi aldean edo, gaur egun Kultur Etxea dagoen lekuan. Alkatearen esanetan iritzi desberdinak daude bi alderdiren artean, baina funtsean hiru aukera planteatu zituen: batetik, oraingo Kultur Etxea, obra handirik egin gabe birmoldatzea; bestetik, oraingo Kultur Etxea eraitsi eta, leku berean, etorkizuneko beharretara egokitutako eraikuntza berri bat egitea; eta, azkenik, Kultur Etxea birmoldatzea baina ikuskizunetarako areto balioanitz berri bat eraikitzea beste leku batean.

Felipe Suarez eta Fede Astillerosen kasuaren inguruko dokumentala egingo du New Digital Media Euskadi ekoiztetxeak New Digital Media Euskadi ekoiztetxeak egingo du EITBrentzako dokumentala. Bertan 1976an Guardia Zibilak tiroz hil zuen Felipe Suarez Correoseko langilea eta Federico Astilleros bere lagunaren kasua landuko da. EITBk hitzarmen bat du Gogora Institutuarekin eta hitzarmen horren baitan ari dira grabatzen lana. New Digital Media Euskadi ekoiztetxeko Begoña Atin Arratibel eta Maite Ibañez Gomezek azaldu dute dokumentala "balore handiko lana" izango dela. "Dokumentu aldetik balore handia izango du baina baita pertsonalki ere; Valentina Perez Palentziatik etortzea lortu dugu lehen aldiz hura gertatu eta gero". ETB1en estreinatuko dute lana azaroan eta aurrerago, ETB2an ere emango dute dokumentala. Gogora institutuak dokumental hau jarduera pedagogikoetarako erabiliko du.

Emakumezkoen I. San Mateo Torneoa irabazi zuten Naroa Agirre eta Olatz Arrizabalagak Master Cup txapelketako Emakumezkoen San Mateo torneoaren aurreneko edizioa ozpatu zen irailaren 25ean Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Arroagoiko Naroa Agirrek, Olatz Arrizabalaga bikote zuela 22 -13 irabazi zioten Amaia Adai eta Andrea Capellani.dute.


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 13

1

GURE ILEA GOSEAK

Iraila hilabete ona da ilea zaintzeko, udaran kaltetu egiten da-eta, normalean. Uztailean ozpinaren erabilera batzuk aipatu genituen eta orain ere edozein sukaldetan dauden bi osagai nahikoa izango ditugu ileari eta buru-azalari jaten emateko: eztia eta jogurt naturala. Bi osagai horiekin bururako maskara indartsua egin daiteke. “Zenbat eta garestiagoa eta sofistikatuagoa, orduan eta hobea” ustea deuseztera nator, berriz ere. Jogurtak proteina, bitamina, eta mineral asko emango dizkio gure ileari eta larru-azalari, baita lipido geruza bat ere, indartsuago eta ederrago hazteko. Jogurta, bere horretan, aberasgarria da, baina eztiak ere elikagai asko ditu, ilea ondo hidratatzeko eta leuntzeko; puntak ixteko ere balio digu, gainera. Nola egin. Jogurt bat eta erdiri bi koilarakada ezti gehitu (kristalizatua badago maria bainuan bigundu likido eran jartzeko), eta dena ondo-ondo nahastu. Buruan eman maskara, buru-azalean geruza bat ezarri, hortik jaten baitu ilearen sustraiak, eta adatsetan ere ondo zabaldu. Ondoren toalla batekin bildu eta 30 minutuz eduki. Gero dutxan urarekin ondo garbitu, xaboirik gabe. Hobe hurrengo egunera arte xanpurik ematen ez badugu. Irailean hiruzpalau aldiz egin daiteke erremedioa, eta udazkenerako pronto izango gara. MARI ARTANO

IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM

3


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 14

Modu formalean ez bada ere, "euskararekiko egoera hobe batetik gatoz", hori da Euskararen Foroaren lauzpabost saioetan atera den nolabaiteko diagnostikoa. Horretaz gain, herriak beti eduki duen euskararen aldeko dinamika berrindartu nahi dute Foroko kideek. Euskararen normalizazio eta kale erabileran eragiteko asmoz, euskara foroa sortzeko proposamena egin zuen martxoan Udalak. Egitasmo horren helburu nagusia, euskararen normalizazioan aurrera pausuak ematea da. Herriguneko hainbat eragilek hartzen dute bertan parte, euskararen arloan dabiltzanak zein hezkuntza arlokoak, baita bestelako norbanakoek ere. Hilean behineko maiztasunez elkartu dira orain artean eta dozena erdi bat bilera egin dira. Normalizazioan aurrera pausuak emate bidean, herrian erabilerak duen beheranzko joera iraultzeko estrategiak pentsatzea da ildoetako bat.

HERRIGUNEKO EUSKARAREN EGOERAK KEZKATUTA Pasa den martxoan egindako aurreneko Euskara Foroan jada azaleratu zen bertaratutakoen kezka nabarmenena; haur eta gaztetxoen artean geroz eta gaztelera gehiago entzuten da. Amaia Manterola ikastetxeko zuzendariak argi esan zuen, patio ordutan, zenbait burbuilatan “gaztelera nagusitzen da”. Orain arte ezagutu ez ditugun bi fenomeno ari dira gertatzen. Alde batetik, haur euskaldunek gero eta gaztelera gehiago erabiltzen dute, seguru asko pantaila eta teknologia berrien eraginez. Baina baita bikote mistoak (guraso bat erdalduna) gehiago direlako lehen baino. Beste aldetik, asko handitu da kanpotik etorritako familien kopurua. Manterolaren esanetan, duela dozena erdi urte ingurura arte, etorkin erdaldunen kopurua bakana zen eta ikasle euskaldunen

kopuruak ‘xurgatu’ egiten zituen hauek, eta era naturalean euskalduntzen ziren. Orain, kopurua handiagoa da eta gutxieneko euskara mailarik ez duten haurrek elkarrengana gerturatzeko joera dute eta horrek egoera zaildu egiten du. Gaztelera ez dakarten etorkin familietan, gaztelera nagusitzen nola ari den ikusteak ere kezka sortzen du foroan eta familia hauek herrian integratzeko zailtasunez ere aritu dira. Komunitateek, bertakoak eta kanpoek, gerturatzeko, elkar ezagutzeko eta integratzeko zailtasunez.

IRAILETIK AURRERAKOAK Euskara Foroaren ustez, eskola ordu edo aisialdi formalean, euskararen erabilerari eusten zaio, baina, hortik kanpo asko jaisten da erabilera. Bestalde, euskararik ez duten ikasle hauek, eskolaz kanpoko jardueretan ia ez dutela parte hartzen egiaztatu du foroak. Itxura guztien arabera, gizarte mailan dagoen arrakala horrek, eragina du eskolaz kanpoko aisialdian ere eta zuzenean eragiten du euskaran. Foroaren ustez, eskolaz kanpoko ekintzak dira biderik naturalena eta errazena, gazte etorkinak hizkuntzan eta kulturan integratzeko. Foroaren iraileko lehentasuna, ikasturte hasierarekin bat eginik, eskolaz kanpoko ekintzen eta aukeren informazioa familia guztietara iritsi dela bermatzea izango da. Horretarako eskaintzen berri ematen duen bideo labur bat egiten ari da hainbat hizkuntzatan eta herriko haur guztiek eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dutela ziurtatzeko, dirulaguntza lerro berri bat martxan jartzea aztertzen ari da Udala.


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 15

1

Ateak zabalik:

Dagoenekoz martxan den foroak herritarrentzat ateak zabalik izango ditu beti. Bertan parte hartu nahiko bazenu, bertaratu zaitezke hurrengo bilerara, urriaren 6an, 18:00etan Udaletxean. Bestela, udaleko Euskara Sailera deitu 943 147 010 edo euskara@zestoa.eus helbidera idatzi. Jarraian, euskara foroan parte hartzen duten norbanakoek bertara gerturatzeko izan dituzten arrazoiak: Aintzane Diaz:

Egungo errealitateari erantzun bat emateko beharra aspalditik ikusten nuen. Ez bakarrik euskararen erabilerari dagokionez, baita kulturaaniztasunari dagokionez ere.

Esti Zabala:

Herrian, Euskararen erabilera indartzeko premia dagoela uste dut. Euskararen aldeko kontzientzia lantzea eta erabilera zaintzea guztion ardura dela.

(UEMAko teknikaria): Hasieran, UEMAko teknikarien naizen aldetik, nire ikuspuntu teknikoa emateko asmoz etorri nintzen, baina orain gehiago ikusten dut neure burua beste herritar bat bezala, nahiz eta kanpotarra izan. Oso gustura ari naiz ikusten herritarrek euskararen normalizazioan protagonismoa hartu nahi izatea

Imanol Haro

Onintza Irureta:

Pozik gerturatu naiz forora. Euskaraz bizi nahiko nuke eta tristetu egiten nau herrian erabilera ahultzen ari dela sumatzeak. Ea indarberritzeko gai garen.

Joseba Alberdi:

Zestoan euskararen erabileraren gainbeherak arduratua nauka. Aldagai ezberdinei erreparatzeko eta ekimen egokiak bideratzeko baliagarria izango delakoan hurbildu naiz foro honetara, aletxoa jarri asmoz.

Igor Odriozola:

Guraso elkarteko ordezkari moduan eta garai bateko Euskara Aholku Batzordekide izatearen aitzakian. Baina egia esan kezka handiarekin erabileran inflexio puntua egon daitekeelakoan. Urruti ikusten genuen galera etxera etorri izanaren inpotentziaz, ahal den neurrian laguntzeko, bereziki euskaldunok ahalduntzeko eta euskarari eusteko, ondorioz indar hori etorkinei transmititzeko. Amaia Manterola: Eskolako errealitatea erabat aldatu da azken urteotan. Euskararen erabileraren inguruan, herri mailako hausnarketa eta eskuharmen bat egiteko beharra ikusten genuen.

Eta Nora Palmitano Euskara teknikariak zer dio?

Foroaz

Udalak deituta osatu da, bide bat baino gehiagotatik jasotako kezka bideratzeko. Jasotako erantzuna eta lan egiteko prestutasuna ikaragarria da. Ez nau harritu, zestoarrak beti agertu baitira prest euskararen alde lan egiteko.

Familia euskaldunetako haurrek gero eta erdara gehiago erabiltzeaz Haurrak bai, pantailen eragina bai... baina zer gertatzen ari da etxeetan? Zer ikusten dugu helduok pantailetan? Zenbat toki eta denbora du gaztelerak gure etxeetan?

Haur etorkinen euskalduntzeaz

Gogoratu behar dugu euskaraz bizitzea herritar ororen eskubidea dela, baita haur etorkinena ere. Eskubide hori bermatzea administraziooi dagokigu (eskolari, udalari, Jaurlaritzari...), eta, momentuz, ez gara lortzen ari.

Gakoa non?

'Integrazio' hitza aldi batera utzi beharko genuke nire ustez, eta 'bertakotzeaz' pentsatzen hasi... begirada pixka bat zabaldu, abiapuntuan zein helmugan, euskaratik gizartera.

5


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 16

ZESTOAKO GAZTE ASANBLADAK ETA FUNDIZIO KULTUR ELKARTEAK INDARRAK BATU ETA PROIEKTU BATEN LEHEN HAZIAK EREITEN ARI DIRA. BI TALDEEK DITUZTEN GABEZIEI AURRE EGITEKO ASMOZ, BEREN JARDUNA AURRERA ERAMATEKO LEKU EGOKI BATEN BEHARREAN DAUDE. GABEZIA HORRI ERANTZUNA EMATEKO GAZTETXEA LEKUALDATZEA DUTE HELBURU. KULTUR ETXEKO BIGARREN SOLAIRUKO LOKALA UTZI ETA ELIZONDO ZINEMA ZAHARRA ETA ELIZAKO ZENTROAK OSATZEN DUTEN ERAIKINA BEREGANATZEKO PROIEKTUA DUTE ESKUARTEAN. GAZTE ASANBLADA DUELA HILABETE BATZUK HASI ZEN LEKUALDATZE HORI LANTZEN ETA FUNDIZIO ELKARTEAK BAT EGIN DU PROIEKTUAREKIN. BERRIKI, HERRIAREN AURREAN AURKEZTU DUTE. JOANA IRURETAGOIENA (ZESTOA, 1999) ZESTOAKO GAZTE ASANBLADAKO KIDEA ETA MIKEL ILLARRAMENDI (ZESTOA, 1988) FUNDIZIO KULTUR ELKARTEKO PARTAIDEAREKIN ELKARTU GARA ETA PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK AZALDU DIZKIGUTE.

Noiz ekin zenioten proiektuari?

Joana. Gaztetxean aspalditik dugu arazoa azpiegiturarekin: kokapena, azalera, segurtasun neurriak… Gure jarduna aurrera eramateko espazio baten beharra ikusten genuen. Duela urte erdi inguru arazo horri aterabide bat emateko proiektua lantzen hasi ginen. Lekualdatzea zen irtenbidea eta, horretarako, gaztetxea kokatzeko leku berriak aztertzen hasi ginen. Azterketa horretan, zinema zaharra eta elizako zentroak osatzen duten eraikina zela egokiena ondorioztatu genuen. Hori erabakita, proiektua lantzen hasi ginen. Arduradun bat izendatu eta lantalde bat osatu genuen. Talde horrek espazioa aztertu eta leku horrek zer aukera ematen dituen ikusi du. Proiektua beraz, definituta dago: zer izango den eta nola antolatuko den. Mikel. Fundizion duela urte erdi edo hasi ginen elkarte moduan funtzionatzen. Lehenago saio batzuk egin ziren, baina hortik ez zen ezer irten. Orain asanblada moduan funtzionatzen dugu. Espazioaren inguruan asko hitz egin dugu eta horren inguruan lantzen gabiltza aspalditik. Fundizioko kideak beti oso lotuta egon gara gazte asanbladarekin, elkarteko asko gaztetxeko rock komisioaren parte izan gara. Bi taldeek arazo berdintsuak genituen eta arazo nagusietako bat espazio falta zen. Asanbladak eskuartean zuen proiektuaren berri izan genuenean, proiektura batzea erabaki genuen.


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 17

1

zaharrak Zestoak behar duen moduko eskaintza kultur artistikoa osatzeko areto bat egiteko aukera ematen du. Eraikina herriaren bihotzean dago, eta horrek abantaila asko ditu. Gaztetxea, gainera, gazte asanbladak emandako lehen pausoen lekura itzuliko litzateke eta horrek asanbladarentzat esanahi sinbolikoa du. Bestalde, lekualdatzeak kultur etxeko espazio handi bat libre utziko luke eta, horrela, eraikineko leku falta arinduko litzateke, beste eragileei espazio hori aprobetxatzeko aukera emanez. Zer eginkizun izango du Fundiziok?

Mikel. Fundiziok gaztetxeko rock komisioan parte hartuko du. Talde hori, aretoko programazioaz eta aretoko arlo teknikoez arduratuko da. Rock komisio horrek, beraz, gazte asanblada eta Fundizio batuko ditu.

Zer egoeretan dago talde bakoitza

Joana. Asanblada oso indartsu dago. Egun arruntetan hogei lagunetik gora biltzen gara eta proiektu honek ilusioz bete gaitu. Esan bezala, gogotsu gaude eta gazte oro animatzen dugu asanbladan parte hartzera. Zestoan gazteria konprometitu eta antolatu bat izan nahi dugu. Mikel. Aipatu bezala, Fundizio Kultur Elkartea sortu dugu eta mugimendu handia daukagu. Elkartearen helburua Zestoako musika zaletasuna hauspotu eta talde berrien sorrera eta garapena bultzatzea da. Orain, gazte asanbladarekin elkartu gara proiektu honetan eta gogotsu gaude. Gainera, inoiz baino talde gehiago ditugu lokalean eta lanerako gogoa daukagu.

Zer urrats eman dituzue? Zertan datza proiektua?

Joana. Proiektuaren helburua, gazte asanbladaren indarra aprobetxatzeko aukera emango digun espazio hornitu bat izatea da, lehenago izandako azpiegitura arazoen traba alde batera utzita. Horrez gain, herriarentzat aukera artistiko handia izango litzatekeen areto bat kudeatzea da gure helburua, Fundiziorekin elkarlanean. Gazte asanbladak kudeatuko du eraikina, baina hainbat eragilerentzako espazioa izango da. Mikelek aipatu bezala, aspalditik dugu harremana Fundizioko kideekin, harreman naturala izan da. Herrian sortutako musika taldeek beti jo izan dute gaztetxean. Gure asmoa, harreman hori indartzea da, eta talde horiek egoki garatzeko espazio bat izatea.

Zergatik Elizondo?

Joana. Elizondok oraingo azpiegiturak sortzen dizkigun mugak gainditu eta gure jardunerako izugarrizko ahalbidea eskaintzen duela uste dugu. Zinema

Joana. Proiektuaren txostena udalari eta elizari aurkeztu diogu. Bi erakundeekin elkarrizketak hasi ditugu eta helburua, negoziazio mahai bat martxan jartzea da. Negoziazio horietan lagapen hitzarmen batera iritsi nahi dugu. Asmoa, beraz, udalak eraikina eskuratu eta gazte asanbladarekin lagapen hitzarmen bat sinatzea da. Oraindik erabakitzeko badago ere, behin eraikina gure esku egonda, konpontze lanak udalaren eta gazte asanbladaren artean banatzea da gure asmoa. Asanblada, auzolanean, ahalik eta gauza gehien egiten saiatuko litzateke, eta horretarako plan bat prestatzen ari gara. Jakintza gehiago eskatzen dituzten lanak, berriz, udalaren esku utziko genituzke. Hala ere, hori guztia zehazteko dago oraindik, eta pixkanaka argitzen joango gara.

Herriaren aurrean aurkeztu duzue proiektua eta hainbat eragileren babesa jaso duzue.

Joana. Bai, irailaren 18an aurkeztu genuen proiektua, plazan. Herriko hainbat eragileren babesa jaso dugu eta aurkezpen egunean ere han izan ziren. Hauek dira momentuz babesa agertu duten eragileak: Dantzariak, Agiro Mendi Kluba, Zestoako Musika Banda, Pentsionisten Mugimendua, Jubilatuen Elkartea, Abantzu Pilota Kluba, GKS, ITAIA, Bargaztak, Sare, Urola Erdiko Kontseilu Sozialista, Erralla Bertso Eskola, Zestoako Futbol Taldea eta Zestoako Txirrindulari Taldea. Oso gustura eta eskertuta gaude jasotzen ari garen erantzunarekin.

itsaso waliño errasti

7


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 18

iinkesta.

Eguraldiak umorea aldatzen al dizu?

aintzane diaz 29 urte

kb

ale

Bai eragiten dit. Goizean esnatu eta dagoen eguraldiaren arabera, kirola edo egin behar baduzu noski eragiten duela. m. anjel zunzunegi 55 urte 60 urte

Pertsiana ireki orduko eguraldi ona badago beste poz bat da. Azkenean eguraldiak eragin egiten du, niri behintzat. aitziber bikendi 46 urte

dani mayo 45 urte

Kiroldegiko aterpea horrela esnatzen da igande goiz batzuetan

Igogailua jarri dute Zestoako ikastetxe barruan

ale

(Erantzuleak guztira: 117

Ikaragarri, gauzak egiteko gogoa joaten zait, etxean sartzeko gogoa sartzen zait. Udazkenean eguna motzagoa da eta horrek pereza ematen dit, planak ere aldatu egiten dira.

Eguraldiak eragiten digu. Gu gainera eguzki zaleak izanda, eguna zenbat eta argiagoa izan, umore hobearekin egoten gara.


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 19

agenda

iraila

urria

01

28

asteartea

Euskara Foroak antolatuta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko kultura arteko hezkuntza irakasearen hitzaldia; Euskara, immigrazioa eta eskola. 19:00 Alondero Aretoan

ostirala

19:00etan Itaiaren aurkezpena Gaztetxean. Ondoren musikaz giroturiko luntxa •Barbantxo Arroabean

08 09 15 22 29

ostirala

Barbantxo Aizarnan eta Zestoan.

larunbata

Barbantxo Arroabean

ostirala

Barbantxo Arroabean

ostirala

Barbantxo Aizarnan eta Zestoan.

ostirala

Barbantxo Arroabean Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).

*

ga 01

ztelekutik: ostirala

Gaztelekuaren irekiera. Ordutegia: ostegunetan (3.zikloa), 16:30-19:00; ostiral eta larunbatetan (DBH), 16:00-19:30 *Barbantxo Arroabean

09 13

larunbata

14 15 16 20

osteguna

21 22 23

osteguna

Pizza tailerra gaztelekuan (DBH)

asteazkena

Txontxongilo tailerra (1.zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). Harizko pultserak Gaztelekuan (3.zikloa)

ostirala

Pizza tailerra gaztelekuan(DBH)

larunbata

Harizko pultserak (DBH)

asteazkena

Txontxongilo tailerra (2.zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). Harizko pultserak (3.zikloa)

ostirala

"Mihibero" mahai-jolasa (DBH)

larunbata

Harizko pultserak (DBH)

tx 15 16

1

ikitasunian haundi Arroabea ostirala Bertso trama.

larunbata

Goiz partean mendi buelta. Bazkaria Iraetan. Mus txapelketa eta kontzertuak.

17

igandea

Baserritarren eta ekoizleen azoka

•A

rte Eszenikoen Eskolan izena emateko

deitu 636 96 737 telefonora edo idatzi helbide honetara: eromenprodukzioak@gmail

•j

osten eta marrazten

ikasteko aukera Cristina Sanchezekin 627 033 231.

•Btaldean

atukadako

izena emateko idatzi helbide honetara zestoabatukada@gmail.com

97


230.qxp_55 26/9/21 22:46 Página 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Iraila 2021 by DANBOLIN - Issuu