Skip to main content

Iraila 2019

Page 1

danbolin

208.qxp_55 22/9/19 23:52 Pรกgina 1

2019 iraila

208 zk.

hain oinezko eta


208.qxp_55 22/9/19 23:52 Pรกgina 2

943 052 761

943 148 061


208.qxp_55 22/9/19 23:52 Página 3

3

Zenbat balio duen norberaren lanbidean gozatzeak

Ez dakit asko ala gutxi diren, baina jende bati ez zaio gustatzen egiten duen lana. Lana diodanean ordainduzko lanaz ari naiz, soldata ordaintzen den horietakoaz. Nik uste dut batzuetan ahaztu egiten zaigula zertarako egiten dugun lan, alegia, ordain ekonomikoa jaso eta bizitzeko, askotan bizirauteko. Zorionez batzuei gustatu egiten zaie egiten duten lana, baina ez dut uste modu berean lanean jarraituko genukeenik bizimodua konponduko ligukeen diru kantitate izugarria zerutik eroriko balitzaigu. Bai, lorezainak esan dezake loreak asko gustatzen zaizkiola eta gustura egiten duela lan, baina seguru egunero zortzi ordu lan egitea gozamena dela beretzat? Eguzki galdatan aritzea edo euritan blai eginda aitzurra eskuan duela ibiltzea? Ai, nahi dugunean eta nahi adina aritzeko aukera izango bagenu… Dena dela, zorionekoak bizibidea ateratzeko gustuko lanean ari diren (garen) horiek. Olazabal Zahar eta Andoni Pombo horietako bi direla iruditu zait. Ez da nire asmoa inor epaitzen hastea, baina Atariko hau idatzi beharrak eraman nau bien arteko desberdintasunetan eta antzeko gauzetan pentsatzera. Hala galdetu diot nire buruari: Hauek pozik egiten ote dute lana? Artikuluak irakurri eta iruditu zait baietz. Olazabal zahar ardi kontutan eta gazta kontutan da aditua. Baserrian bizi eta kalera jaisteko batere asmorik ez du. Ez litzatekeela errendituko iruditzen zaio. Agian hanka sartuko dut, baina ardi eta gazta jende artean pozik dagoela iruditu zait. Gainera, bitxia iruditu zait nola bere buruari artzain deitzea kosta egiten zaion. Ameriketako artzainak ezagutzeko aukera izan zuen eta hunkituta geratu zen haien bizimodu gogorra aurrez aurre ezagututa; esanez bezala, "ez nago ni ez, kexatzeko". Andoni Pombori buruz zer esan? Arkitektura ikasi du. Gero eta gutxiagotan gertatzen dela iruditzen zait, baina orain dela gutxira arte dezentetan entzuten zen halakok medikuntza, zuzenbidea edo arkitektura ikasi zuela, baina inoiz ez zuela lanbide izan. Karrera hasterako garbi zuten ez zitzaiela gustatzen, baina dirua zegoen etxeetan seme-alabek (askoz gutxiagotan alabek) fundamentuzko ikasketak egin eta prestigiozko etorkizuna edukitzea nahi izaten zuten. Irakurri Nagore Telleriak Andoniri egindako elkarrizketa. Arkitektura lanbidea eta jakintza ilusioz bizi eta lantzen duen gaztea aurkituko duzue. Herriko hainbat eraikinez-eta galdetu dio Nagorek. Errepaso ederra egin dute. Nik gauzak imajinatzen segitzen dut: Andoni Pombo ikusten ari naiz Kaleokerrean, Erdikalean, plazan… begirada altxatuta, estropezu egiteko arriskuan. Ia ahaztu zait herriko festak pasa direla. Jaietan estilo askotako "estropezuak" izaten dira. Honezkero errekuperatu zaretelakoan, gozatu zeuen buruak argazkietan ikusten.

diruz lagundutakoa

onintza irureta azkune

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo delkartea. an boli ne k e zEtxea. d u b eAxun re gain Kultur hartzen aldizkarian aArrazola d i e r a z iplaza t a k o1,e 20740 s a n e nZestoa eta i(Gipuzkoa) ritzien erantzukizuna 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


208.qxp_55 22/9/19 23:52 PĂĄgina 4

Nire ekarpen xumea Mikel Arregik, herrian ikusten nituen egin beharrekoei buruz zerbait idazteko esan zidan, eta horretan saiatuko naiz, hiruzpalau gauza konkretu aipatuz. Ahal den neurrian egiteko modukoak izan daitezkeela uste dut, epe ertain edo luzera. Beti esan dut herrian egiteko askoren artean, batzuk, alderdien artean adostuta erabakiak hartzea hobea eta komenigarria dela. Hona horietako batzuk. Bata herriko zinema zaharra dela esango nuke. Badakigu elizarena dela eta elizarekin jabetza eta eraikinei buruz gauzak adostea oso zaila dela, baina ahal den neurrian esfortzu txiki bat egitea merezi duela uste dut. Interesgarria izan daiteke eraikin hori hainbat ekitaldi egiteko berreskuratzea: hitzaldiak, bertso saioak, antzerkiak, zinema eta bideo emanaldiak, kontzertuak... Bestea herriko frontoi zaharra izango litzateke. Ez dakit bideragarria den, baina uste dut teilatu egoki bat jartzeak mesede handia egingo liokeela herriari. Urte osoan pilotan jokatzeko modua izango litzateke, eta herriaren erdi-erdian aterpe ederra izango genuke. Hirugarren puntua herrian komun publikoak egitea da. Gaur egun eraikin handiegirik egin gabe era askotako komunak ikusten dira hor zehar: inoxidableak, bakarrik garbitzen direnak, etab. Leku egokia zehaztea izango litzateke lan handiena. Eta azkenik, lan gehiegi jarri gabe, liburutegi azpian dagoen lokal horri irtenbide egokia ematea izango litzateke beste egiteko bat: Ekainberriren osagarri gisa museo txiki bat jarri ikus-entzunezko eta guzti, edo egokitu hainbat gauza antolatzeko baliabideak jarrita, edo jendeari galdetu nola aprobetxa litekeen herriaren mesedetan‌ Ekimen horiek guztiak gauzatuko balira herriak dezente irabaziko lukeela iruditzen zait, baina pentsatzen dut dirua izango dela, beti bezala, oztopo nagusia. Ideiak hor daude eta beste hainbeste ere izango dira hortik; bateren bat burutu ahalko dela uste dut. Besterik ez bada ahalegindu ahal den neurrian, eta zorte ona izan. Enbidoa Ramon Martijari bidali nahiko nioke. Hor ibiltzen dira Zestoa inguruko bazterrak eta zuloak aztertzen. Ea zer kontatzen digun kobazulo eta inguruko basoez. Bide batez, ea aurkikuntza berriren baten notiziarik jasotzen dugun.

enbidoa

asier iribar

pintada.

Asante sana! Ilusioz eta ziurgabetasun puntu batekin abiatu genuen zazpi lagunek Kenyako bidaia abuztuan, Bamba proiektua ezagutu eta gutako bakoitzak duen onena haurrekin partekatzeko asmoz. Esperientzia hori, ordea, espero ez genuen moduan amaitu dugu: herriko festetan. “Bamba� hitza, seguru asko, ezaguna egingo zaizue dagoeneko. Askok nabarituko zeniguten haur eta emakume haiek guztiz liluratu gintuztela. Festetan txosna eta dendatxoa jartzearena haiekiko dugun maitasunaren erantzun hutsa izan da, baina bagenekien zuen laguntzarik ezean ezinezkoa izango zela. Sekulako elkartasuna eta eskuzabaltasuna adierazi diguzue hasiera-hasieratik. Zuei esker bestelako errealitate bat ezagutarazi dugu eta gure ilusioa bizirik mantendu da, han egongo bagina bezala, Rift bailaran, haurrek lotara joan aurretik abesten zutena gogoratuz. Txosnan lagundu duzuen guztioi, gerturatu zaretenoi, garagardo bat edanez Bambako haurren argazkiak miretsi dituzuenoi, Neema emakumeek egindako zapi zein produktuak erosi eta goxatu dituzuenoi... gure eskerrik beroena. Bizitzen lagundu diezue. Asante sana, Hakuna matata.

maite aizpurua, mikel salegi, josune irure, ainhoa arias, aroa vazquez, aintzane diaz, janire diaz...


208.qxp_55 22/9/19 23:52 PĂĄgina 5

5

Sare sozialen erabilerari neurria hartzen al diozu?

aitorirure netzer. Hildakoan sartuko gaituzte sare sozialetan. Nik ere badaukat whatsapp-a, egunero erabiltzen dut eta ez naiz mundu birtualetik kanpo bizi. Onartzen dut. Baina nola liteke gure bizitzak, bizitza errealak, hezur eta haragizkoak horrela baldintzatzea mundu birtual batek, mundu artifizial batek, benetan existitzen ez den mundu batek? Aurrerapenaren izenean zenbat atzerapauso ematen ari garen. Noski, Internetak, sare sozialek eskaintzen diguten informaziorako aukera interesgarria da. Baina nork daki horretarako bakarrik erabiltzen, benetan beharrezkoa denean soilik? Ez al zaigu kontran etortzen ari momenturo konektatuta egote hori? Ez al da mundu mailan sortzen ari den kontrol sozial izugarri bat baino? Logika galtzen ari garenaren sentsazioa dut askotan. Aurrez aurre, metro batera esan ditzakegun hitzek makina bidez milaka kilometro egitea, ez al da absurdo samarra? Sare sozial birtual hori ez al da gure kaleko eta herrietako sare soziala desagerrarazten ari? Hildakoan ere ez da gure heriotza libratzen sare sozialen kontroletik. Hildakoan emango dute sare sozialetan zure heriotzaren berri, eta zure Facebook eta Instagram-eko lagun pila hori penatuko da pantailaren atzetik. saramatsutani. 92an jaio nintzen, millennials belaunaldikoa naiz, eta sare sozialen sorrera eta bilakaera osoa bizi izan ditut. Hasi Messenger, Fotolog eta Tuentitik, gaur egun ezagunagoak diren Facebook, Twitter eta Instagram arte, guztiak izan ditut. Gainditu egin nau. Mugikorrak esan didanaren arabera, azken zazpi egunetan sare sozialetan (Whatsapp barne) ordu eta 37 minutu pasa dut bataz beste egunean, horietatik 51, Instagramen. Kontziente naiz behar baino gehiago dela, eta horregatik, sare sozialetan ordubeteko muga jarri diot neure buruari; hori gaindituta abisua bidaltzen dit. Aste honetan tranpetan ibili naiz. Batzuk Salvame edo futbola ikusten pasatzen dute denbora, nik Instagramen, hauxe da nire bekatua. Ea pixkanaka lortzen dudan probetxuzko zerbaitetan igarotzea denbora hori. Heldutasunarekin, horien erabilera aldatzen joan naiz, orain, ez dut lehen bezain beste eduki igotzen ezta ezer pertsonalik ere. Besteen edukiei begira, konturatzen naiz errealitatea zenbateraino islatzen duten, txikitan ez bezala. Zenbat baino nola erabiltzen ditugun da kezkagarria. Sare sozialak geratzeko etorri dira eta hauek presente dauden gizarte batean hezi behar dugu. fernandoarzallus. Gauza guztiak bezala, nola erabiltzen den da kontua. Internet eta sare sozialak berez "askatzaileak" direla pentsa daiteke; zergatik bestela diktadura guztiek aurrenaurrena internet debekatzen dute? Nik neuk Facebook daukat baina ez dut batere erabiltzen. WhatsApp-a bai, eta oso praktikoa iruditzen zait, neurrian erabiltzen asmatuz gero. Nik neuk ez eduki arren, beste batzuen Twitter edo Instagram irekiak noizbehinka begiratzea gustatzen zait. Sare sozialek eta internetek sekulako informazio eta mundu ikuskera mordoa jarri dizkigute esku eskura, tresna bikainak izan daitezke jendea harremanetan jartzeko, injustiziak salatzeko, gizartea eraldatzeko ekintzak martxan jartzeko... Nola erabiltzen den da kontua. Ikusi izan ditut eszena penagarriak. Bikote bat jatetxe eder batean, aurrez aurre eserita; elkarri musu eztitsuak ahoan eta begirada maitekorrak lehenengo bi minutuetan; handik aurrera, bakoitzak ateratzen du bere poltsikoko telefonoa eta jota fuego, baita platerak ateratzen dizkietenean ere; telefonoari begira jan dute, elkarri begiratu ere egin gabe. Errua, sare sozialena edo erabiltzeko moduarena?

Ez al da mundu mailan sortzen ari den kontrol sozial izugarri bat baino?

Heldutasunarekin, horien erabilera aldatzen joan naiz, orain, ez dut lehen bezain beste eduki igotzen ezta ezer pertsonalik ere

Nola erabiltzen den da kontua

hiru aulkitan.


“Aldamioak agertzen dira nire aurrenengo oroitzapenetan�

Arkitektuaren begirada du Andoni Pombok (Zestoa, 1989) eta tarteka bisitan datorren herritarraren ikuspegia ere bai. Planoan sartu zaizkio herriko eraikinen historia, bere oroitzapenak eta beste tokietan ikusitakoak. Aparteko karpetan du berak Salamancako Calixto eta Melibearen ortua. Bertako Carvaval seminario etxea sute batek suntsitu zuen eta hura berreskuratzeko proiektua landu zuen ikasketen amaieran. Ondarearekin hertsiki lotuta ari da orain ere. Irailaren amaieran Bilbon egiten duten Open House jaialdiaren prestaketan dabil buru-belarri, eraikinak jendeari erakusteko egiten dituzten txangoak antolatzen. Galdakaotik Zestoara asteburu pasa etorri den aitzakian, kalez kale ibili gara berarekin berriketan.

jardunian

208.qxp_55 22/9/19 23:52 PĂĄgina 6


208.qxp_55 22/9/19 23:52 PĂĄgina 7

2007an hasi zinen arkitektura ikasten Donostian, krisia lehertu atarian eta karrera amaitutakoan geldirik zegoen eraikuntza. Nola hartu zenuen zeure kasa hasteko erabakia? Unibertsitateko ikasgaiak bukatu genituenean, 2012an, panorama beldurgarria zen. Klaseko asko atzerrira joan ziren eta kanpoan jarraitzen dute. Guk erabaki genuen geure kasa jartzea eta hor jarraitzen dugu, Bitartean estudioan, harria mailukatzen. Karrera amaierako proiektua egiten ari ginela, ikasleen lehiaketetara aurkezten genituen proiektuak eta pare batekin oso gustura geratu ginen. Mallorcan, kostako herri batean, hotelez eta turistaz betetako herri bati hirigintza aldetik buelta bat emateko proiektua landu genuen. Beste batean, Pladur etxeak antolatzen duen lehiaketan, Euskal Herrikoa irabazi genuen. Madrilen ez zen zorterik izan; Coimbran abandonatuta zegoen orube baterako kultur proiektua egin genuen, kultur etxe moduko bat pladurezko egiturarekin. Gero, 2014-15ean, karrera bukatu orduko Galdakaon jarri ginen ikaskide bat eta biok. Orain nire bikotekidea ere bada lankidea. Galdakaoko eskolako sarrera aldatu egin zuten baina umeek ez zuten erabiltzen, zelaian gora igotzen ziren. Birmoldaketa proiektua egin genuen baina ez da eraiki. Hori da ikasi dugun aurrenengo gauzetako bat. Gauza bat da paper gainean egiten duguna eta bestea errealitatean zer gertatzen den; askoz konplexuagoa da egia bilakatzea. Ekintzailea al zara? Start-upa al da zuena? Ez zaizkit gehiegi gustatzen hitz horiek. Ematen du modan jarri direla. Ez dakit erokeria edo oharkabetasun puntua den, baina animatuak bagara. Gure karreraz gain gauza asko ikasi behar dira, fakturak, enpresen funtzionamendua, zuzenbide pixka bat ere bai. Horretan gabiltza, ikasten. Gaztea zara, zer bizi zara alokairuan? Alokairuan bizi ginen Galdakaon eta nahiko merke, baina kontratua bukatu zitzaigun eta ikusi genuen alokairuaren burbuila hazten ari zela, asko garestitzen, eta erosi egin dugu etxea. Eraikitzen ari dira eta momentuz gure buruan bakarrik dago. Gaur egun egiten diren eraikin bloke hauetako bat gehiago da, ez du berezitasunik. Oraindik ez dugu aukerarik eduki geuk etxea diseinatu eta nahi duguna egiteko. Arkitektoak izango du ba tentazioa obran ari diren bitartean bere gustura diseinatzeko? Bultzatu gintuen gauzetako bat hori izan zen, askatasun pixka bat badugula gure gustura jarri ahal izateko. Paretak kenduko ditugu, hori da arkitektook dugun manietako bat, hormak eraistea. Sukaldea eta egongela elkartu eta aldaketa batzuk egingo ditugu. Jasangarritasunari dagokionez ere egingo ditugu ekarpenak. Egia esan orain legeak behartzen du neurri batean gutxienez hori kontuan izatera. Gure blokeak aerotermia izango du ura berotzeko; aerotermiarekin kanpoko airearen tenperaturarekin lortzen duen energia bidez aurreberotzen da ura gas bidez esfortzu gutxiago egiteko, gutxiago gastatu eta gutxiago kutsatzeko. Gero guk aire trukagailu bat ere jarri nahi dugu, kanpoko airea eta barrukoa nahastuko dituena. Kanpotik sartzen denari barruko tenperatura ematen dio, etxea aireztatzen du kanpoko hotzari sartzen utzi gabe. Berez, ez dago leihoa ireki beharrik, baina ez du esan nahi ireki ezin denik. Ederra da leihoa zabaltzea.

7


208.qxp_55 22/9/19 23:53 PĂĄgina 8

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko, alokairuetarako sortu dira proiektu berritzaileak, etxe komunitarioak gazteentzat, gune konpartituak dituztenak eta gero bakoitzak bere gela. Errenterian bada bat. Bilbon berriz, erlauntz etxeak egin nahi ditu Kataluniako Haibu 4.0 enpresak. Ideia bera da, baina logelak nanoak dira. 2.64 m2ko azalera dute, 1,2 luze, 2,2 zabal eta garaiera, 1,2 metro. Zer deritzozu aukerari? Nik uste aukera izan daitekeela bizitoki kooperatiboa gaur egungo arazoari irtenbidea emateko, gune konpartituak eta bakoitzarentzat dituztenak. Erlantz etxeei ikusten diedan arriskua da etxebizitza duinak ez izatea, zeren gaur gaurkoz, Euskadiko etxebizitza legearen arabera, etxebizitza bakoitzeko biztanle bakoitzak 25 metro koadro behar ditu gutxienez eta gelak 10 metro koadroko azalera izan behar du. Ez da inondik inora iristen, azpietxebizitzak dira. Ez badu duintasuna ziurtatzen ez da erantzun egokia izango. Eraikinen azterketa teknikoaz. EATa behar dute orain 50 urte baino gehiago duten etxeek. Horretan ari al zara batez ere? Egia esan lan gehiena hortik dator. Ikuskatzea egin behar da eta horren ondorioei erantzuna eman. Tamalez asko dira egoera onean ez dauden eraikinak, esku-hartzea behar dutenak. Legeak horretara behartzen gaitu, eta eskerrak esango nuke, zeren batzuetan aurkitzen ditugu egoerak lehenago erraz konpondu zitezkeenak. Jende askok ia-ia zerga bezala ikusten du hori pasa beharra, baina nire ustez garrantzitsua da eta balio duela ikusten ari gara. Zein izaten dira mende erdia duten eraikinek dituzten arazo nagusiak? Eraikin hauen eraikitze urteek etxebizitzaren boomarekin kointziditzen dute justu, gure inguruan eraikin gehien egin zen garaiarekin, 60 eta 70 hamarraldiekin. Azkenean, herri erdia orduan egin zen. Hormigoizko eraikinak dira, fatxada nahiko sinpleak dituztenak, eta hortik etortzen dira arazoak. Batzuetan hormigoizko egitura kaltetuta egoten da eta burdinak bistan izaten ditu. Erraz konpontzen da baina arriskutsua da horrela uztea. Hori izaten da arazo nagusia eta bestea fatxada, hezetasunagatik gehienbat, fatxadak ez duelako ondo isolatzen. Hezetasunak gure osasunari kalte egiten dio eta baita etxearen osasunari ere. Bi puntu horiek izaten dira agertzen diren aurrenengoak.

“Alonderoko etxea oso eredu polita iruditzen zait�

Zeuen familiako Zestoako etxea noiz egindakoa da? Nola deskribatuko zenuke obra? 92-93 ingurukoa da. Nire aurrenengo oroitzapenak horiek dira, gure etxea eraikitzen ari zirela. Ez dakit zerikusirik izango ote duen ni arkitekto izatearekin. Etxeaz, esango nuke arraroa dela. Kontua da lehen etxe baxua zela eta berria egitean udalak behartu zuen ondoko eraikinen altura izatera. Familia bakarrarentzakoa denez, luzea da zabala baino gehiago. Toribio Altzagatik bi solairu ditu eta beheko aldera, berriz, beste bi. Berezia dela esango nuke. Open House elkarteko idazkaria zara. Nolatan sartu zinen bertan? Karrerako lagun min batek Bartzelonan bukatu zituen ikasketak. Hark kontatu zidan nola egiten zuten eraikinak erakusteko ekimena eta proposatu zidaten hona ekartzea. Nire obsesioetako bat zen arkitektura gizarteratzea, beti pentsatu izan baitut gure bizitzan presentzia handia duela eta jendeari hurbildu behar zaiola. Modu ezin hobea zen jendeari zabaltzeko. Baietz esan nuen, bi urte eman genituen prestatzen eta 2017an egin genuen aurrenengo edizioa. Open House jaialdi moduko bat da, jendeari eraikinen historia kontatzeko. Egia esan arrakasta du eta indarra ematen digu aurrera jarraitzeko. Zein da zure bisita kuttuna? Deustuko sifoia, justu ez da eraikina, azpiegitura da. Bilbo bitan dago banatuta eta, saneamenduari dagokionez, araztegia Bilboko ezkerraldean dago. Honek beharrezko egiten du eskuinaldeko ur guztia araztegira eramatea eta sifoiak etxeko edozein sifoik bezala funtzionatzen du. Ur horiek guztiak sartzen ditu itsasadar azpian eta bere presioaren bidez berriz gora igotzen dira, eskuin aldera, eta araztegira eraman daitezke. 500 metroko tunel bat da, itsas azpian dagoena. Tunel bertikal batzuekin konektatuta dago alde bakoitzean, 20-30 metroko sakonera dutenak. Esperientzia polita da, jaisten da jendea 10 metro, pasatzen du kilometro erdiko tunela eta Arte Ederren museoko lorategian ateratzen da. Jendea ahozabalik geratzen da. Eraikinen aldetik, jauregi asko daude aurtengo egitarauan, Getxok ere parte hartuko du eta jaialdian. Arkitektura aldetik aberatsak dira, baina orain ehun urte jende baten bizitza zein desberdina zen imajinatzen ere laguntzen digu, nolako bizitza erosoa zuten. Bi mila metroko etxea, alde bat gizonentzat, emakumeentzat, umeak ere banatuta, zerbitzarientzakoa. Etxe baten barruan lau edo bost etxe zeuden.


208.qxp_55 22/9/19 23:53 PĂĄgina 9

1

Herriko obrak segitzen ari al zara, kiroldegia, kanpandorrea, igogailua, etab? Bai, etortzen naizenean saiatzen naiz ikusten ea zertan ari diren eta azken aldian lan dezente dago, aldamioak alde guztietan ikusten dira. Seinale ona da. Eraikinen mantentzea ezinbestekoa da herriak itxura eta balio ona eduki dezan eta bertan bizi direnentzat ere bai. Kiroldegia ez dut gertuegitik segi eta bisitatzerik ez dut izan, baina ikusten dut obra handia dela eta asko luzatu dela. Igogailuaren kasuan, pena handia ematen dit ikusteak Idiazpin hasieran jartzen hasi ziren eskailera nola geratu den, erdizka. Igual zerbait planteatu beharko litzateke bertarako. Elizarekin lan berezia izan dute, kanpandorrea konpondu beharra, eta gaur egun hargin askorik ere ez dago. Orain uste dut barruan dutela arazoa, organoarekin. Kaleokerra eta Elizkalea nola ikusten dituzu? Apuntalatuta dago etxe bat. Beheraxeago, etxea aldamioz josita, fatxadako harria ateratzen ari dira. Eraikin bat erabiltzeari uzten zaionean galtzen joaten da. Hobe da mantentzen inbertsioa egitea eta zaintzea, gero eraitsi beharrik ez izateko. As“Nik uste aukera izan kotan gero konturatzen gara, botatakoan, zaharrak zer xarma zeukan daitekeela bizitoki edo zeinen aproposa zen. Hemen etxe berriak egin dituztenetan ikusten kooperatiboa gaur da nola ez duten alde zahar baten izaera mantendu. Herri askotan falta egungo arazoari da ideia orokor bat izatea, jakitea zer zentzutan lan egin behar den, ez urirtenbidea emateko, te batean edo bitan, baizik eta epe luzeagoan lanak egitea. Orain herri asgune konpartituak kotan egiten dira parte-hartze prozesuak. Gauza onak eta txarrak eduki eta bakoitzarentzat ditzake horrek, baina herri txiki batean jendedituztenak� ak garbi izaten ditu gauzak eta beraiek entzuJauregi horiek zer dira, erakundeenak, partikularrenak? tea ezinbestekoa da erabakiak hartzeko. Ona Horrelako etxe bat denboraz kanpo dago, familia batek litzateke denak norabide berean jartzea dagoezin du mantendu. Hor dator ondarearekin zer gertaen diru gutxia ondo erabiltzeko. Zaila da bidea, tzen den. Batzuk erakunde publikoenak dira, Udaletxe, garbi dago, toki gutxitan lortzen da. Enpresa dibertsifikatu egin behar dela esaten Jaurlaritza, Diputazio, eta beste kasu batzuetan, sentsida. Hormetarako papera, bitxiak eta abar ere bilitateagatik edo ondo etorri zaielako, enpresa batzuk badituzue Bitarteanen atarian salgai. Noraino ere sartu dira eta berreskuratu dituzte. Horrela maniristen da zuenean arkitektura? tentzen dira gaur egunera iritsi direnak. Zestoan zer erakutsiko zenuke? Gurea arkitektura bulegoa da, baina ez hori Ekain, derrigor. Erreplika bisitatu beharrekoa da eta bakarrik. Saiatzen gara diseinuan lan egiten, eraikina bera erakusteko modukoa da, oso ondo ulerbai barne diseinuan eta baita eskala txikiagotzen da zer dagoen barruan, kokatuta dagoen lekua eta an ere, objektuak diseinatzen. Hasieratik dugu duen itxura oso potenteak dira. Lili jauregia ere bai, eta laser makina bat mozketak egiteko, baita 3 diasko poztu nintzen Alonderoko etxea ikusita. Beti gogomentsiotako inprimagailua ere eta horiek eraratzen dut umetan nola zegoen eta, orain ikusita, oso biltzen ditugu produzitzeko. Heziketan ere beeredu polita iruditzen zait liburutegia jartzea eta duen ti ibili izan gara, bai Bartzelonan eta baita Doerabilera pozgarria da. Gero, egia da jarri dioten igogainostian ere, arkitekturarekin lotura duten lua ez datorkiola batere ondo eta tapatu egiten dizkiola irakasgaiak ematen. Horiek dira gure hiru harrizko etxeari beheko leiho eta atea. Lastima da. Beshankak. nagore telleria talde, pena da herrian badaudela zenbait eraikin erabilerarik ez dutenak. Hori ez da seinale ona. Hotelak, tren geltokiak, bukatu gabe dagoen etxe berria herri erdigunean, hori herri guztiarentzat arazoa da. Nik uste erronka handia dela, interesgarria ere bai, eta buruhauste asko eman ditzakeena. Herriko plaza ere erakutsiko nuke, harribitxi bat da, bitxikeria ere bai, dituen erabilera ugariengatik, hamabost egunerako jartzen den egitura egurrezkoarentzako lurreko zulo eta guzti. Beti iruditu zait Torila ere oso leku kuriosoa, akaso herritarrok hain egunerokoa izanda ez duguna behar adina baloratzen, baina izaera handikoa da.

9


208.qxp_55 22/9/19 23:53 Pรกgina 10


208.qxp_55 22/9/19 23:53 Pรกgina 11

1


208.qxp_55 22/9/19 23:53 PĂĄgina 12

“ARtZAIN� baten gorabeherak

Legazpin, urtero, iraileko lehen asteburuan Gipuzkoako Artzain Eguna ospatzen da, eta irailaren 1ean Anjel Errastiri (Deba-1944) omenaldia egin ziotela aitzakia hartuta, Olazabal Zahar baserrira hurbildu eta Anjelen ahotik entzundakoak ekarri nahi izan ditugu orri hauetara. Baserria Deban egonagatik, gertutasunagatik, Zestoara hurbiltzeko ohitura izan dute betidanik Olazabalgoek. Olazabal Zahar baserria Baserri honetan jaio nintzen eta oraindik ere bertan bizi naiz. Haurtzarotik ikasi nuen zer zen baserrian lan egitea, esan liteke bizi guztia horretan igaro dudala. Orduan bagenituen abereak etxean, noski. Ardiez gain behiak, eta baita beste animalia batzuk ere. Garai hartan aitak ez zuen etxetik kanpoko lanik egiten, baserriko lana zen bere ogibide, eta neronek ere bide berdintsuari jarraitu diot urte horietan guztietan. Oraindik ere baditut ardi batzuk, ahuntzak ere bai, txakurrik ere ez zait falta, bizitza osoa animaliaz inguratua. Ez naiz neure burua kalean irudikatzeko gai. Haurrak ginela, negua iritsitakoan, gogoan dut txoriak harrapatzen aritzen ginela. Zelaiak elurrez estaltzen zirenean, otarra baten laguntzaz baliatzen ginen hegaztiak ehizatzeko. Saiatzen ginen txori haiei jaargazkia: josu alzelai ten eman eta bizirik mantentzen, baina beti hil egiten zitzaizkigun. Kalera bizitzera joango banintz, antzeko zerbait gertatuko litzaidakeela esango nuke, lau hormen artean preso sentituko nintzateke.


208.qxp_55 22/9/19 23:53 PĂĄgina 13

1

Ardiak Beti eduki izan ditugu ardiak gure etxean, baina kanporako gazta egiten hasi behar nuela erabaki arte oso bestelako kopuruak ziren. Erabakia hartu nuenean, aldiz, artaldea izugarri handitu zen, hirurehun ardi izateraino iritsi nintzen. Orduan, ardiak hartu eta Izazpira eramaten nituen. Lehenbizi kamioietan sartu, eta behin magalera iritsita, ardiek egiten zuten gainontzeko bidea. Abereok beharrezkoa dute altura, alturako ardiak beti sanoagoak izan ohi dira; izan ere hango airea behekoa baino garbiagoa eta belarra ere hobea izan ohi da. Bi egunetik behin ardietara joateko ohitura nuen, ardiak ongi zeuden edo zerbait falta ote zitzaien begiratzera. Kooperatiba Azpeitiko Ardi Gazta kooperatibara eraman izan nuen esnea, urteak igaro nituen etxean lortutako gazta hara eramaten. Zortzi artzain edo baserritar aritu izan ginen horretan, eta hara eramandako esnearekin gazta egiteaz Amaia arduratzen zen, nire alaba. Izarraitz gazta izenarekin saltzen genuen produktua. Kooperatibaren egitasmoa zela eta, Ameriketara joateko aukera ere izan nuen, hango artzainek beren egitekoa nola betetzen zuten ikustera. Oso errealitate gordina iruditu zitzaidan hangoa. Jakina da hara joandako euskaldun asko artzain lanetan aritu izan direla, oso baldintza gogorretan aritu ere. Hilabeteak mendian igarotzeko gai ziren, egunak eta egunak inor ikusi eta inorekin hitz egin gabe. Tarteka, bateren batek sabela betetzeko zerbait eramango zien, eta hantxe. Gogoan dut han nola kontatu ziguten, artzain batek hotzaren hotzez ia bizitza galdu zuela; ardi artean sartu eta animalien berotasunari esker igaro omen zuen lanegun izoztu hura. Makina bat hilko ziren muturreko egoera horretan, eta egoera hura jasateko gai ez eta bere buruaz beste egin zutenak ere izango ziren. Garai batean, euskaldunak hara iritsi ondorengo urteetan, bailara batean ehun mila arditik gora elkar zitezkeen, bada zerbait. Baina euskaldunak murrizten joan ahala, ardien presentziak ere behera egin zuen, ia desagertzeraino. Beraz, ezin esan nezake ni ere artzaina naizenik. Haiek dira nire iritziz egiazko artzainak, eta haien eta gure ibilera ez dira gauza bera, ezta gutxiagorik ere. Nik ez ditut sekula bi egun mendian ardiekin igaro isolamendu gogor horretan. Gure ardien esnearekin gazta egiten genuen, bai, baina gureak ez zeukan Ameriketako artzain haien bizimoduaren antzik, horregatik diot, soilik ardiei esnea ateratzea eta artzain izatea ez direla gauza bera.

Legazpiko omenaldia Aurrez aipatu dizuedanagatik eman nien ezezkoa Legazpiko omenaldia proposatu zidatenei hasiera batean. Egiazko artzain sentitzen ez naizenez, ez nuen pentsatzen irailaren 1ean han egotea zegokidanik. Baina, behin eta berriz joateko erregutu eta azkenean hala egin nuen. Lanaren zailtasunak Ardiak biltzeko lana kontu handiz egin beharreko zerbait da. Ardiren batek esne txarra emanez gero, ez dago hura besteenarekin nahasterik, bestela akabo. Gainera, gaur egun edozein produktuk duen konpetentzia maila, prezioa baino askoz altuagoa da, eta eskakizuna ere ez da nolanahikoa. Produktuen prezioa, ordea, ez da modu zentzuzko batean igotzen. Gobernuek baserritarren beharrari erantzuteko inondik inora nahikoa ez den diru laguntzaren bat ematen dute, eta eskuak garbitzen dituzte ondoren. Umeei egiten zaiena, alegia, karamelua erakutsi eta eman ez. Etorkizunean zer? Eskolan ez genuen gehiegi ikasi, urteak ere ez genituen hainbeste igaro eta. Agian, ez ginen ikasle fin-finak ere izango, eta baliteke gogoa ere neurrian eduki izana orduan. Baina duela milaka urte mundua urak hartu zuela esaten zigutela oroitzen dut, uholdeak eta Noe eta‌ Entzuna dut hurrengo hondamendia suak ekarriko duela. Esango nuke horretarako prestatzen ari garela, gainera, guztia errazago erre dadin egin beharrekoak egiten, alegia. Bazter guztiak zikintzen ditugu, etxeak ere plastikoz betetzen ditugu askotan; ez dago azken urteetan atzerrian ohikoak bihurtzen ari diren suteak ikusi besterik. Gazteak ginela, behin baino gehiagotan entzuten genien aurreko belaunaldikoei, aurrerapenak mundua hondatuko zuela, eta uste dut ez zutela arrazoi faltarik. Mugikorrak berak ere zer iraultza ekarri duen, eta neurria hartu ezean edozer da txarra. Aurrerapenak aurrerapen, oraindik ere lurrak emandakoa jan beharko dugu, eta orain ateratzen dituzten produktuekin, berriz, ez dakigu zer irensten dugun ere.

aitor salegi

3


208.qxp_55 22/9/19 23:54 Página 14

danbolin.eus

1

Mikel Arregi: “Urriko bigarren hamabostaldian kiroldegia irekitzea aurreikusten dugu”

Joan den hilaren 19an, udaleko pleno aretoan kirol munduko eragileak eta udal ordezkariak bilduta egin zen bileran bi puntu nagusi landu ziren. Batetik, kirol mahaia sortzeko nahia eta beharra eta, bestetik, eraikin berriaren irekiera eta antolamendua. Guztira hogeita bost lagun inguru bildu ziren. Kirol mahaiaren eta eraikin berriaren antolamenduarein inguruan aritu ziren. Eskola berriaren irekiera ekitaldi jendetsua bezain hunkigarria egin zen Arroabean irailaren 21ean

Ikasturtea eskola berrian hasi zutela egun batzuk pasa diren arren, aitortza eta eskerren une hunkigarria izan zen irailaren 21ean Arroako Eskolan. Sakulupeko Guraso elkarteak hartu zuen aurreneko hitza eskola zaharraren aurreko aldean. Eskerrak emateko unea izan zen eta hunkigarria “Eskola berria orain!” zioen kartela kentzeko momentua. Handik eskola berrira joanda, Arantxa Osa zuzendariak hartu zuen hitza. Eskolako sarreran, lau legegintzaldi pasa dituztela borrokan gogoratu zuen eta eskola ikaragarri eta ederraz gain, lan egiteko modua onerako aldatuko dien baliabideak eskaintzen dizkiela. Abuztuaren 29an giltzak jaso eta ikasturtea hasteko moduan izan arteko laguntza eskaini dutenak ere izan zituen gogoan: Udala eta aparejadora, garbitzaile, jangelako landileak… Hasera gogorra, baina, bikaina izan dela esan zuen. Eskola txikiak ere ez zituen ahaztu. Eskola berria bai baina eskola txiki izaten jarraitzen dutela. Auzoan eskola izatearen garrantzia azpimarratu zuen. Zuzendariaren hitzen ondoren puzzle bat egin zuten ikasleek patioan. Garai bateko eskola irudikatzen zuten alde batetik piezek eta gaur egunekoa bestetik. Guraso elkarteko kideek eskola berriak oinarria garai bateko eskola ere baduela esan zuten eta orain hutsik geratu diren gelei zein erabilera eman behar zaien erabakitzen herritarrek parte hartzeko deialdia luzatu zuten. Eskola barrutik ezagutzeko aukera izan zen ondoren eta hamaiketako batekin eman zitzaion ekitaldiari amaiera.

Amalda III kobazuloan Euskal Herriko azken neanderthalen zantzuak aurkitzeko lanak hasiko dituzte

Joseba Rios Garaizar arkeologoa ari da ikerketa prestatzen Berria egunkariaren arabera. Bere esanetan, “Amalda I kobazuloa ongi aztertuta dago, baina hango estratigrafia nahastuta dago. Amalda III leizean, ordea, askoz hobeto dago, inork ez duelako ukitu. Horregatik nahi dugu han azken neanderthalen zantzu horiek aurkitu”. Hipotesi batekin ari dira lan egiten: neanderthalak Amaldan bizi zirenetik 100-200 urtera galdu ziren Euskal Herrian. Ondoren, beste neanderthal batzuk heldu ziren, Akitaniatik. Horiek teknologia ezberdina zuten, Chatelperron aldikoa, eta Aranbaltza kobazuloan (Barrika, Bizkaia) ari dira aztertzen horien zantzuak.


208.qxp_55 22/9/19 23:54 Página 15

1

amabirjinak aizarnan

120 korrikalarik hartu zuten parte 14. Akoako Biran

Irailaren 15ean, igandean jokatu zen Akuako biran Igon Manzisidor debarra izan zen beste urte batez irabazle 29:30 denborarekin eta emakumezkoetan aurrena sartzen berriz Aretxabaletako Ainara Urrutia 37:45eko denborarekin. Zestoako aurreneko emakumea Ainhoa Canseco izan zen 44:51 denborarekin eta gizonezkoetan berriz Sathya Paz izan zen 33:04ko denborarekin aurrena helmugan sartzen. Guztira, 120 korrikalarik hartu zuten parte.

Auzoak festetan

san lorentzo eguna san lorenten

“Bertsolaritza ikasgelan” programa jarriko dute martxan herriko hiru ikastetxeetan

Bertsolaritza sustatu eta euskarazko ahozkotasuna indartzeko helburuarekin jarriko dute martxan “Bertsolaritza ikasgelan” programa herriko hiru ikastetxeetan. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzendutako ekimena da. Bi astetik behin ordubeteko saio bat izango dute Erniarraitz bertso elkarteko kide baten eskutik.

santio santanak arroagoian

1

5


bota librean

208.qxp_55 22/9/19 23:54 Página 16

.

Neurekin ezkondu? Lagunen arteko hizketaldi batean, norbere buruarekin ezkontzen direnen inguruko gaia atera, eta gainontzekoen harridura piztu da. Niri ez zait berria egin, baina hurrengo egunetan nire barruko hausnarketak indarra hartu du. Ezkontzea, maitemintzea… tartean beste norbait dela ikusi ohi dugu. Gaur egun, ordea, eredua zabaldu egin da, eta sexu Plastic city Iritsi da iraila. Gehienak bueltatu gaberekoekin ere ra "normaltasunera". Haurrak eskolara eta eskolatik at gero eta naturabeste mila ikastaro eta kirol extra; asko hainbat "gehigalago ikusten da. rrirekin": ingelesa, pianoa, futbola, papiroflexia... Polimaitasunaz Aurten ere, beste urteetan ere entzun dugu. Orain, auto-ezkontzak? Solobezala, "garbitasun ekologamia? Zertarako? Zentzurik ba ote du? gikoa" ikastaroan ez da Ezin dut esan ur horretatik edango ez dudahaurrik apuntatu. Nornik. Gaur egun garbi ikusten dut ez naizela ezmaltasunez ikusiko ditukonduko ez beste norbaitekin ezta neure bugu Cheetos eta Triskys ruarekin ere. Hala ere, azken urteetan neure txutxe poltsak, izozki onburuarekin maitemintzeko ahaleginetan ikusi tzi eta hainbat plastiko naiz, naizen bezala izatearekin liluratzeko mota herriko kaleetan boezer egin, lortu edo demostratu beharrik izan tata. Baina ez dugu ikusigabe. ko, nola haize boladak bultzatuta, pixkanaka, mantso baiMaitasun erlazio osasuntsu baterako (izan bina seguru, Urola ibaira isurtzen diren. kote, lagun, guraso, seme-alaba…) norbere buGero joango da surflari bat bideo kamera batekin Zumaiarua maitatzea beharrezkoa ikusten dut. Geure ko flyschera, txerrikeria galanta grabatuko du, Youtubera buruarekin daukagun harremana betiko izanigoko du, oihartzun galanta izango du sareetan. Like sakago dugu, jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, tu, eta Twitter, Facebook, Whatsapp eta hainbat sare sominutu guztiak partekatuko ditugun erlazioa zialetan partekatuko dugu, dena sutsu eta sututa... eta baita. Ez al naiz aproposena, neure buruaz kitto! Hortxe ixten da zirkulua. Geuk fisikoki zikindutako maitemintzen hasteko? ingurumenaren gure haserrea birtualki konpondu nahian Onartu behar dut “maite zaitut” ahoskatzea gabiltza behin eta berriz, errua besteena balitz bezala; hau ez zaidala erraza suertatzen. Are eta arrotzada: gure burua engainatuz asetzen gara, inor ez gara joangoa neure buruari adieraztea. Orain, esatea go Zumaiako flyschera Cheetos jatera. baino sentitzea garrantzitsuago zaidanez, maiAzken finean, ez ote gara hain ekologistak? Hala, nork ez tasun hori adierazteko moduak topatzea badu bere autoaren abiadura handitu, geralekuan dagoen koitzari dagokigu. busa bere aurretik irten ez dadin (auto bat baino gehiagok Zeinek daki hemendik urte batzuetara beste "Nuklearrik ez" pegata atzean duela)? hainbat gairekin egin dugun ibilbidea izango Jaietan ondo pasa dugu, baina ezin izan gara antolatu. Midugun ala ez. Oscar Wildek zioen modura: laka plastikozko edalontzi erabili ditugu eta ez gara gai “Norbere burua maitatzea maitasun istorio izan haientzako edukiontziak jarri eta erabiltzeko. Mozeternal baten hasiera da”. kortzeak, nonbait, plastikozko edalontzi horiek lurrera bota eta txikitzeko eskubidea ematen digu. Ez gara inoiz ezin garena izango; kontzientziarik ezean ez nerea mendizabal dago iraultzarik, ezta etorkizunik ere. Iraultzak ekintza txikietatik hasten dira. Antolakuntza bera, gaur egun, iraultza bilakatzen da. Eskolatik irten eta haur bat "garbitasun ekologikoan" ordubetez heztea iraultza baten hasiera izango litzateke. Ni bitartean, bus geralekutik irten ezinik, meteoritoaren zain.

.

asier mendizabal


208.qxp_55 22/9/19 23:54 PĂĄgina 17

iinkesta.

1

Nik arratsaldero itxiko nuke, urte guztian zehar. Horrela herri barruko trafikoa gutxituko da eta lasaiago ibiliko gara. iĂąaki albizu 42 urte

Nik dagoen bezala utziko nuke. Astean zehar irekita eta asteburuetan itxita ondo dagoela uste dut. inaxio otaegi 56 urte

Nik orain arte bezala utziko nuke. Nik egun guztiraBanatzaileekin ko itxiko nuke, pentsatuta, hobe asteko egun guzda orain arte betietan. Haurrenzala uztea, beraien tzako oso arrislana egin ahal izakutsua da eta bateko eta astebutez ere, ruetan, itxita. liburutegiko izkina, gune horre- aintzane diaz tan ez dago es27 urte paloirik. nerea diaz 43 urte

kk

ale

(Erantzuleak guztira: 132

Itxiko al zenuke Portale kalea autoentzat?

Ondarbasoko igoeran giro bikaina, baina oraindik ere zaborra han lagatzen dute batzuk antolakuntzak zabor poltsak jartzen dituen arren.

Arroa Erreka auzo sarrerako autobus geltokiaren parean ere zebrabidea eta semaforoa falta dira.

ale

7


208.qxp_55 22/9/19 23:54 PĂĄgina 18

BAZKIDE IRABAZLEA: MIRARI ALBERDI OÑEDERRA

Umeak eskolan, eta zu? Whatsapp-en idatzitako bakoitzean akatsak zuzentzen dizkizute? Irakurtzea gustatzen zaizu, baina zailtasunak dituzu euskarazko liburuak ulertzeko?

Zatoz AEKra

eta astean bi egunez, euskarazko liburu, egunkari eta ikusentzunezkoen ulermena landuko ditugu!

Zure neurrira egindako eskaintza dugu AEKn!

Maila guztietako ikastaroak, A1, A2, B1, B2, C1 eta alfabetatzea!

Zestoako Kultur Etxeko bulegoan aurkituko gaituzu, Axun Arrazola plazan! Telefonoa: 670 420 048 e-posta: zestoa@aek.eus


208.qxp_55 22/9/19 23:54 Página 19

agenda

1

ir

aila

24

asteartea

Rakugo Euskaraz emanaldia Portale kulturgunean 19:30ea. Rakugolariak Maider Ibarguren, Arantzazu Maiz, Axen Escalada. Ekoizle eta aurkezlea Yoshida Hiromi.

27 28

ostirala

Odol emaile taldearen 50. urteurrena ospatzeko ateraketa berezia egingo da.

larunbata

Monbarreko sarraskiaren XXXIV. urteurrena. 9:00etan mendi irteera Ertxiñara. 13:00etan monolitora kalejira.

29

igandea

Iago Magoren emanaldia Portalen 19:00etan.

ur

ria

03 •

osteguna

Kultur Mahaiko bilera 19:00etan Kultur Etxean. Gaztelekuaren irekiera eta proposamenak egiteko eguna 3.ziklokoentzat.

04

ostirala

Barbantxo aisialdi taldea Zestoa eta Aizarnan 17:00etatik 18:00etara.• Gaztelekuaren irekiera eta proposamenak egiteko aukera, DBHkoentzat.•"Kutxa baten istorioa" kale-antzerkia haur eta familientzat, kiroldegi aurrean, Trotamundos konpainiak eskainia. Fidel eta Capulita bizitzan zehar kutxa batekin ibiltzen diren bidaiari, ameslari eta lagunak dira. Malabare pilotak, hula-hoops-a eta kutxa dira erabiltzen diren tresnak umorezko eta zirku istorio samur honetan.

a

BAZKIDEEN ARTEAN ZOZKETA EGINDA BI SARRERA ESKURATU DITU: RAMON ETXEBERRIA ARANGUREN

05 11 17

larunbata

18 19 25 25 26 27 29

ostirala

Iraetako TrenTtxikian ibiltzeko aukera 17:00etatik 19:00etara.

ostirala

Barbantxo aisialdi taldea Arroabean 17:00etatik 19:00etara.

osteguna

Irakurle-taldeak ikasturte berriko lehen saioa. Liburua: Munduko tokirik ederrena. Idazlea: Iñigo Aranbarri Alberdi. Argitaletxea: Susa. Hitzordua 18:30ean.• Bost baietz!, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat.

9

Barbantxo aisialdi taldea Zestoa eta Aizarnan 17:00etatik 18:00etara.

Bidegorrian aldeko martxa Arroabean.• Iraetako TrenTtxikian ibiltzeko aukera 17:00etatik 19:00etara.

larunbata ostirala

Barbantxo aisialdi taldea Arroabean 17:00etatik 19:00etara.

-26 asteburua

Gu sukaldari Gaztelekuan: patata-tortila, DBHkoentzat.

larunbata

Benito Lertxundiren kontzertua kiroldegian 21:00etan. Sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan edo www.zestoa.eus webgunean.

igandea

Arroabeko auzo elkarteak antolatuta, Arroa Bira.

asteartea

Eskulana Gaztelekuan: loreontzirako apaingarriak, 1-2. ziklokoentzat. 2 txanda aukeran: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan: 688 684 029 whatsapp zenbakian.

•Z •H •Y 31

osteguna

Gu sukaldari Gaztelekuan: patata-tortila, 3. ziklokoentzat. estoako batukadan parte hartzeko aukera: izena

emateko; zestoabatukada@gmail.com helbidera mezu bat bidali edo 620 664 271 telefono zenbakira deitu. Epea urriak 2.

ip Hop, gimnasia ritmika eta psikomotrizitate

ikastaroetan izena emateko aukera. Ikastetxean emango da stelehenetan gimnasia ritmika eta asteartetan psikomotrizitatea. Funky hip hop berriz asteazkenetan izango da Itxaropena dantza taldeko gelan. Izena eskolan eman beharko da. oga ikastaroa. Mertxe Urretaren yoga ikastaroa irailaren 23an hasiko da. Astelehen eta

640 917 626

asteazkenetan izango da, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Zestoako Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi duenak 657 722 841 telefonora deitu


208.qxp_55 22/9/19 23:54 Pรกgina 20

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook