Skip to main content

Ekaina 2021

Page 1

228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 1

2021 ekaina

228 zk.

“Herri handiagoetan galduta dagoen ohitura da, baina jendeak lehen egunetik agurtzen ninduen hemen, eta asko eskertzen dut keinu hori, etxean sentiarazi naute”


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 2

640 917 626

943 052 761


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 3

3

NI eta gU

"Ni eta Gu, horra bizitza osoan gizakiak bizi duen dikotomia, batzuetan erosoa, besteetan gatazkatsua". Horrela hasten da Pako Aristiren poesia liburu berriaren sinopsia, eta zer pentsatua eman dit. Bizitzen ari garen pandemia garai honetan, "Ni eta Gu"-aren arteko dikotomia hori inoiz baino gehiago urrundu dela esango nuke. Pandemia aurretik ere "Ni"-an zentratuta bizi baginen, orain, fisikoki ere hala egotera kondenatuak gaude. Pixkanaka ari gara fisikoki behintzat, "Ni" izatetik, "Gu" izatera pasatzen, baina zer puntutaraino jarraitzen dugu benetan "Ni" izaten? Eta ze puntutan hasten gara "Gu" izateko antzezten? Ez da nire asmoa sakonegi jartzea Atariko honetan, beraz, hortxe utziko dut hausnarketa, buelta batzuk eman nahi badizkiozue. Ale honetan autoreari eta liburuari buruzko nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzue. Antzeztea aipatu dut lehentxeago. Horri buruz zerbait badakite Zestoako Arte Eszenikoen Ekolakoek. Horrela erakutsi dute 10 urte hauetan behintzat, eta nola erakutsi ere! Urtez urte nola joan diren hazten erakutsi digute, beraien talentua, pasioa, ilusioa… hazten. Eta herritarrak hori guztia beraiekin bizitzeko aukera izan dugu. Mila esker, arte eder hori herrira gerturatzeagatik, antzerkiaz gozatzeko aukera zabalduz Zestoari. Gremioan esaten duzuen moduan, kaka asko eta bete ditzazuela beste hainbeste urte eta gehiago! Hauek, ordea, ez dira urteurrena ospatzen ari diren bakarrak. Zestoako Futbol Taldea hirugarren mailara igo zenetik 20 urte igaro dira. 20 urte! Oraindik buruan dut, igoera ospatuz, ibaira sartu zireneko irudia. 8 urte nituen nik orduan, bankilloetako teilatu gainean pasatzen genituen futbol partidetako arratsaldeak, pipak jaten. Batzuetan, markagailua aldatzea izaten zen gure lana, besteetan baloi bila joatea, beti ere ibaira erortzen ez bazen. Pozik gogoratzen ditut garai horiek, eta baita beraiek ere. Orain 20 urte atzera begira jarri da Urko Canseco eta Zubiaurreko futbol zelai horretan bizitako xelebrekeriak eta 3. mailara igotzea herrian nola bizi izan zen kontatu digu, besteak beste. Garbi dago urteurrenak ospatzera ez garela iristen "Ni" bakarrik izanda. Garbi dago "Gu" izanez lortzen direla garaipenak. Baina "Gu" garenean ere, "Ni" izateko askatasuna dugula sentituz. Antzerkirik gabe. Lortuko ote dugu?

diruz lagundutakoa

sara matsutani arrizabalaga

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

proiektu laguntzaileak


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 4

Begiradak Ezin uka argazkiari begiratuta halako nostalgia puntu bat sentitu ez dudanik. Haurtzaroa etorri zait gogora, zenbat jolas, ilusio eta oroitzapen…Begirada hori sarri bidean galtzen dugu eta kosta egiten da aurkitzea. Ama izateak pixka bat berreskuratzen lagundu didala esango nuke eta haurrekin eta familiekin lana egiteak ere bai. Azken aldian baso eskolen proiektuan murgilduta nabil, naturak eskaintzen dituen onura agortezinak deskubrituz. Komunitatearen indarra eta auzolanaren garrantzia ezin aipatu gabe utzi proiektu honetan. Abiadura biziz doan egunerokoan gelditu eta ezinbestean begirada pausatzea dakar naturak, lasaitasuna haurrengan eta helduongan. Komunitatea aipatu dut eta hor gurera etorri direnekin komunikatzeko eta begirada zabaltzearen beharra sentitu ditut. Agian neu ere Zestoatik Zaldibira joatean horrelaxe sentitu naizelako ere izango da. Herri minez bizi izan naiz zenbait urtetan eta orain ere ezin uka asko akordatzen naizela Zestuataz, baina zerbait galtzen ari naizenaren sentimendua gainditu eta aurrera egitea lortu dut edo horretan saiatzen ari naiz. Bidean jende zoragarriarekin topatu naizelako ere izango da. Lagun batek behin hala esan zidan: Margari, zure herria ez da Zestua edo Zaldibia, zure herria jendea da, harremanak. Zer pentsatua eman zidan, beti pentsatu izan dudalako norbere herriak halako babes bat ematen duela, Zestuan beti ondo sentitzen bainaiz, etxean bezala. Beste herri batera zoazenean, dena da berria eta kosta egiten da ohitzea, onartua sentitzea…eta zer esanik ez herri txikietan. Baina begirada aldatuta, herri berria ere nire etxea sentitzea lortu dut. Eta adinarena aipatzen dukenez, zer esango diat ba, horri esker ari naukela gauza asko ikasten, motxila hustutzen eta beste modu batean begiratzen, barrurako begirada hori lantzen. Aldaketak onerako izaten direla pentsatu eta aurrera. Niri bizitza aldatu zaidak, herriz aldatu, lanez aldatu eta ama izatean, baina barne begiradari esker, neure herrian sentitzen nauk eta maite ditudanekin inguratuta ere bai. Begirada pixka bat luzatuta kanpotik gurera etorri diren hainbat eta hainbat familia datozkit gogora, zer esango ote du Nadia Kerdik bere herriaz, gutaz, nola ote dago bere motxila, begirada…

enbidoa

margari eizagirre

pintada.

ESKOLA TXIKIEN ALDEKO EKITALDIA. 2019ko ekainean jaso genuen Agiñako eskolaren eskutik Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzeko lekukoa. 2020a izango zen gure urtea, Aizarnan biltzeko asmoa genuen Gipuzkoako Eskola Txikietako ikasle, irakasle eta gurasoak. Festa polit bat egiteko buru-belarri pasa genuen 2019aren ondarra eta 2020aren hasiera. Eta horretan ari ginela harrapatu gintuen konfinamendu eta itxialdi egoerak. Gipuzkoa mailako festa antolatzeko lekukoa hartu genuenetik bidea luzea izan da eta urtebete geroago ere ez geunden Gipuzkoa mailako festa egiteko egoeran. Hori horrela, 2022ko ekainean hurrengo festa antolatzeko ardura duen eskolari testigua pasa eta geure arteko ekitaldi xume eta herrira begirako bat egiteko erabakia hartu genuen. Errezildarrak izango dira 2022ko ekainean Gipuzkoako Eskola Txikien aldeko festa egiteko ardura izango dutenak, eta bi herri mugakideak ginela kontuan hartuta, iragan den ekainaren 13an elkartu ginen Etumetan, Aizarnak eta Errezilek muga egiten duten Txondeiko zelaigune ederrean. Errezilgo eskolari testigua pasa ondoren, Aizarnako plazan egin genuen eskola txikien aldeko ekitaldia. Eskola txikien izaeraren bereizgarri diren txikitasunaren handitasuna, gertutasuna, auzolana… sentitu genituen ekitaldira hurbildu ginenok, eta horren lekuko izan ziren gure eskolako haur eta gaztetxoek prestatu zizkiguten bertso eta dantza emanaldiak. Gora zuek! Gure eskerrik beroenak bide honetan ondoan izan zaituztegun guraso, irakasle, herritar eta nola ez gure haur eta gaztetxoei. Eskola Txikiak bizirik! Herri eta auzo txikiak bizirik!

Aizaranako ikasle, irakasle eta gurasoak


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 5

Pasodoblean Jagoba! Jonek esan dit hilabete honetan bioi dagokigula zutabea idaztea. Pentsatu al duzu zeri buruz idatzi? Espero ni baino inspiratuago ibiliko zarela… Zerbait bururatzen zaizunean abisatu, badaezpada, gai antzekoari heltzeko kapaz gara eta gu! Ba, notizia txarrak, urtebete euskaltegian eta urteko idazlanik eskasena egin dudala azterketan esan ez dit ba irakasleak! Hurrengoan, hobeto! Baina ez dakizu zenbat ikasi dudan, eta, garai hauetan, sozializatzeko aukera ederra! Herria itxita eta ni azpeitiarrekin eta azkoitiarrekin astean bitan mahai bueltan! Zestoarrak ere inguruan, noski: Maitane Bermejorekin kotxean azterketako joan-etorria, Joritz Zunzunegirekin mintza praktika saioa eta Nerea Goikoetxearekin idazlanen trukeak, kafe eta mokadutxoak ezin falta! Hondartzan bai ederki, baina ez al dizute kontatu zer pasa zen? Aitzolek konbentzitu ninduen aurten lehen aldiz bikinia jantzi eta azal zuri-zuri honekin eta aurreko urtean ez nituen sei kilo gehiagorekin hondartzara joateko. Uste dut damutu zela, Maitek eta biok ez baikenion utzi siestarik egiten! Kar, kar, kar! Ezin isildu gu! Eta bost egunera deia: Amaiur, positibo eman dut, baina, lasai, zuk ez daukazu 10 eguneko itxialdia egin beharrik, PCRarekin nahiko. Ostirala eta larunbata etxean, badaezpada. Larri ibili nintzen igande goizean ere. 11:00etarako Oñatiko elizan egon beharra nuen, korpus-dantzariak grabatzea tokatzen baitzitzaidan, eta 10:15ean jaso nuen PCR negatiboaren emaitza. Justu, baina iritsi nintzen, eta aldarearen aurrean niretzako aulkia erreserbatua, ederra pribilegioa. Oñatin beti etxean bezala, sakristaua ezagutu egin nuen aurreko urtetik eta koroan kokatu nuen kamera ederki zaindu zidan trajedun gizon dotoreak, poz ederra hartu zuen zestoarra nintzela esan nionean, Jexux Odriozola koadrilakoa zuela! Ez dakit gure herri hau gobernatzen ze atarramentu aterako lukeen Jexuxek, baina Oñatiko bandaren errepertorioan zeresana baduela esango nuke. Egunaren bukaeran, lan denak amaituta traste guztiak jasotzen ari nintzela... Ondo ari al naiz entzuten? Amparito Roca ozenozen bozgorailutik! Bai, gogorrak izan dira azken bi ikasturteak dantzariontzat. Entseguak debekatuak izan ditugu denbora luzez eta kezkaz bizi dut egoera, behin geldituta zaila da aurreko martxara bueltatzea. Otsailetik, haurren eta gaztetxoen taldeak, behintzat, martxan izan ditugu eta ez da gutxi! Beno, zeri buruz idatziko dugu orduan?

amaiur aristi

Bagara bi orduan, gai librea nondik hartu ezinda! Pandemia gaiak ez nituzke aipatu nahi, kulturaren egoera larria ere egunerokoa da… Udaz hitz egin genezake... auskalo. Agian euskaltegirako eginiko idatziren bat aprobetxatuko dut, eta kitto! Bide batez, ba al duzu HABEko idatzizko probaren berririk? Azterketan topo egin genuenetik ez dugu horretaz hitz egin eta... A ze saltsero koadrila! Joritzekin ahozkoaz aritu nintzen neu ere! Marka da gero, ordura arte Zestoako Musika Bandaz besterik ez nuen hitz egingo berarekin! Orain artean hizkuntza eskakizunen kontrako jarrera nuen, ez nuela inoiz egingo, burugogorrean, baina aitortu behar dut esperientzia polita izan dela, eta asko ikasi dudala! Azterketa guztietan bezala, pena da egun bakarreko lana bakarrik epaitzea… Hurrengoan beharko du, Amaiur! Orain eskolak ahaztu eta eguzkia hartzera! Enteratu naiz nire anaia eta amarekin hondartzan izan zinela lehengoan, han ere izango zenuten nahiko mintza praktika... Garesti atera zitzaizun hondartzako konpainia… Emaitza negatiboa izango zen, noski… bi egun etxean, eta igande goizean libre? Jexux unibertsala dela esango nuke! Doan lekura doala, kameleoiak bezala kamuflatzen dela dagokion testuingurura. Edozein lekutan ere bere ekarpena handia da, izan Txantxikua edo Zestoako Jubilatuen Elkarteko lehendakaria! Nik beti pentsatu izan dut Zestoako alkate perfektua litzatekeela! Langilea, eta herritar orori laguntzeko prest dagoena izateaz gain, edozeinekin joango litzateke ardo bat hartzera. Legealdia amaitzerako konbentzitu behar genuke! Ai, Amparito! Aurten izango ote dugu Erdikalean biltzerik? Pasa den urtean bandak kontzertuan jo zuen, baina aukeran nahiago kaleetan zehar pasodoblea dantzatzea! Dantzaz ari garela, laster izango da Itxaropena dantza taldearen urteroko emanaldia. Egoera honetan ez zen erraza izango emanaldia prestatzea... Nik uste behin honezkero, elkarrizketa hau bera bidal dezakegula! Herrian elkarrekin larri ikusiko gaituzte, eta 4.000 karakteretan herri erdia astindu dugu! Hemendik aurrerakoak guretzat gordeko ditugu!

jagoba astiazaran

5


jardunian

228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 6

“Ni eta Gu. Zazpigarren uhina” liburua argitaratu berri den honetan, Pako Aristiri zenbait galdera luzatzeko aukera izan dugu. Poesia liburu eder honen gorabeherez, haurtzaroaz eta Zestoaz ere mintzatu gara, beste hainbat gai interesgarriren artean.

Zein da Pako Aristiren egunerokotasuna? 40 urte ingurura arte oso gautxoria izan nintzen. Gauez bizi nintzen, lanean aritzen nintzen oso berandura arte. Orduan, bizitzaren erdi ingurura iritsi nintzela pentsaturik, egunez bizitzeari ekin nion, eta horretarako goiz jaikitzen hasi nintzen. Geroztik, goizean goiz jaiki eta gauez goiz oheratzen naiz. Geroz eta gehiago gustatzen zait bizitza xumea, eta horrela bizi naiz. Bizitza erdia jende aurrean hitz egiten igaro dut, haurrekin ikastoletan, hitzaldiak, bilera asko. 20 urterekin hasi nintzen “Egin”en idazten, eta beraz, iritzi publikoa ematen aritu izan naiz beti. Azken urteetan geroz eta gehiago tentatzen nau anonimatoak. Banaiz Bagara Fundazioan etorkinei euskarazko klaseak ematen aritzen naiz herrietan. Klaseak ematea beti gustatu izan zait, ikasle nintzela ere euskarazko klaseak ematen nituen AEKn, Bilboko pisua ordaindu ahal izateko. Beraz, euskarazko klaseak emanaz ekin nion lan ibilbideari, eta euskarazko klaseak ematen amaitu nahiko nuke. Zer moduz bizi zara Zestoan? Zer nolako herria iruditu zaizu? Oso gustura nago Zestoan. Aurrez ere ezagutzen nuen, banuen harremana herri honekin. Izan ere, Lin ton taun taldearentzat zenbait abestitako letrak egin nituen, eta ondorioz, entseguak ikustera etorri izan nintzen. Gogoan dut abestien doinuak kasetean grabatuta eramaten nituela etxera, eta etxean doinu horiei letra jartzen nien. Gainera, institutuan ibili nintzenean ere, Zumaia eta Zestoako ikaskideak banituen klasean. Zestoatik gustatzen zaidana da herri txikia izan arren ongi hornitua dagoela, zerbitzu guztiak bertan ditu, eta oso garrantzitsua da hori, zerbitzurik gabeko herri txikiek lotarako gune soil bilakatzeko arriskua izaten baitute. Gainera, geroz eta gehiago estimatzen ditut lasaitasuna, isiltasuna eta ba-


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 7

1

kea. Beharrezkoak iruditzen zaizkit meditatzeko, bizitzaz gogoetatu eta zeure buruarekin lasai egoteko. Herri handiagoetan galduta dagoen ohitura da, baina jendeak lehen egunetik agurtzen ninduen hemen, eta asko eskertzen dut keinu hori, etxean sentiarazi naute. Eta, horrez gain, kazetaria naizenez beti izan naiz entzule ona, gauza berriak ikasteko modua hori baita, eta gauzak kontatu nahi dituen jendea erakartzeko aukera eskaini dit entzuteko prestutasun horrek. Pertsona oro entzun behar da, baita famarik txarrena duena ere, ez da inoiz jakiten nork kontatu ditzakeen gauzarik interesgarrienak. Gainera, Zestoa harreman horizontalak lantzen dituen herria iruditu zait. Azpeitiatik nator eta iruditzen zait hango harremanak bertikalagoak direla, urte edo mende askotan egon den elite enpresarial, politiko, erlijioso eta burgesaren on-

“Zestoa harreman horizontalak lantzen dituen herria iruditu zait”

dorioz. Esango nuke hemen jauntxo gutxiago eta elite gutxiago egon dela, eta horren ondorio dela harremanen horizontaltasuna, aurrez aurreko tratua. Zenbat urterekin hasi zinen idazten, eta zaletasuna nondik datorkizula esango zenuke? Zaletasuna berez datorkidala esango nuke, neurez, gure etxean ez baitzen inolako zaletasunik izan. Umetan asko gustatzen zitzaidan egunkaria irakurtzea, “La Voz de España” egoten zen orduan gure etxean, eta gogoan dut futbol partida telebistan ikusi eta hurrengo egunean kronika irakurtzea gustuko nuela, nik ikusitakoa errealitatearekin bat zetorren frogatzeko. Egun, ohartzen naiz, kirol kazetaritzaren estiloa gustatzen zitzaidalako ere irakurtzen nuela. Nik uste barnean ekartzen dugula hazia gauza bat edo beste bat egiteko. Haurra nintzela hasi nintzen irakurtzen, eta gogoan dut hamaika urte nituela idazteari ekin niola izebak oparitutako makinaren laguntzaz. Hastapenetan lagunduko zintuen ingururik izan zenuen? Niretzat idazle izatea amets bat zen, poliki-poliki lortzen joan nintzen ilusio handi bat. Urrestillan Ramon Etxezarretak asko lagundu zidan alfabetatzen, eta harremanak egiten. Azpeitiko institutura joanda nire zaletasuna ez zen horren arraroa. Irakasle onak ere izan genituen, Iñaki Azkune adibidez, eta gustu bereko ikasle batzuk ere topatu nituen. Gogoan dut elkarri liburuak uzten genizkiola, eta baita liburuei buruzko iritziak elkarbanatu ere. Erreferenterik izan zenuen garai hartan? Institutuan euskal literatura asko irakurri nuen, eta euskal idazle asko nituen erreferente moduan. Joseba Zulaika, Saizarbitoria, Txillardegi ere bai, “Leturiaren Egunkari Ezkutua” asko gustatu zitzaidan, esaterako. Xabier Leteren poesia irakurri nuen, baita Arantxa Urretabizkaiaren liburuak ere, orduan modan zeuden gehienak irakurri nituen institutuan. Jakina, euskarazko liburuez gain espainolez ere irakurtzen genituen, autore hegoamerikarrenak asko, eta baita Estatu Batuetako nobela beltzak ere. Horiez gain, Bernardo Atxaga ere aipatu behar dut, noski. Gainera, nire lehen liburua, “Kcappo Tempo di tremolo”, Erein argitaletxeak atera zuen Atxagaren “Bi anai” eleberriarekin batean, eta aurkezpenera joan ezin nuenez, Atxagak bere liburua aurkeztu ondoren bera arduratu zen nire eleberriaren aipamena egiteaz ere. Orduan, hogeita bat urte besterik ez nituen, eta sekulako autokonbentzimendua eman zidaten Atxagaren hitzok.

7


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 8

Euskaraz idazteko hautu kontzienterik egin al zenuen, ala naturalki irteten zitzaizun zerbait zen? Institutu garaian, 16 urterekin, lagun talde batek gau eskolara joateari ekin genion EGA ateratzeko asmotan, eta han hasi ginen kontzientziatzen. Alde batetik, euskal idazleen maila izugarria dela ohartu ginen, eta bestalde, euskaraz analfabetoak ginela jabetu ginen. Nire lehen testuak espainolez daude, baina kontzientzia hartzen duzunean erabaki batzuk hartu egin behar izaten dituzu, eta euskaraz idazten ikasi nuenean, euskaraz idazteari ekin nion. Euskal Herriko sortzaileen artean bada garai batean ez zegoen gaztelerara edo ingelesera jotzeko joera. Zeren ondorio dela esango zenuke? Akulturizazio handia eman dela uste dut, kontzientzia nazionalaren galtze bat, eta horrekin batera hizkuntzarekiko atxikimenduaren galera. Seamus Heaneyk zioen hiru hizkuntza ikasi zituela haurra zela. Gaelikoa, etxean erabiltzen zuten hizkuntza, latina, erlijioaren hizkuntza, eta ingelesa, negozioaren hizkuntza zena. Bada, hemengo kantariek ere, negozioen hizkuntzan abestu nahi dute, ingelesez alegia, eta espainola negozioen bigarren hizkuntza da. Ni oso kritikoa naiz jarrera horiekin. Euskararekiko gutxiespen bat iruditzen zait, nazioarteko hizkuntza ez balitz bezala. Ez al diote bada, musika hizkuntza unibertsala dela? Zer galtzen duzu euskaraz eginda? Zer etorkizun aurreikusten diozu euskarari? Herri honek lortzen duen botere politikoaren neurriko etorkizuna ikusten diot. Hemen botere hegemoniko bat dago, Espainiako estatuarena, eta botere hegemonikoari hizkuntza hegemonikoa dagokio, espainola. Euskararen boterea botere subsidiarioa da, hegemonikoaren azpian dagoena. Boluntarismoak eta militantziak bizirik mantentzen lagundu dezakete, baina luzera begira, botere politiko propiorik gabe, euskarak ez du etorkizunik izango. Estatua daukazunean politika batzuk aplikatzen zaizkio kulturari. Esaterako, Jack Langek, Frantziako Kultura ministro izendatu zutenean, kulturako inbertsioak izugarri igo zituen. Beraz, estatu batek horretarako boterea du, eta horrek eragina du kulturako alor guztietan. Kultura indartsua izateko beharrezkoa da inbertsio indartsu bat egitea. Zer esango zenuke literaturaren merkatuari buruz? Ez naiz oroitzen zeini irakurri nion, baina bi idazle mota zirela zioen hark: bata, idaztea gustatzen zaiona, eta bestea, berriz, idazle izatea gustatzen zaiona. Zoritxarrez, hitzaldiak, aurkezpenak eta gainontzekoak beharrezkoak dira argitaletxe eta liburuentzat. “Tao Te King” liburuko poema batez oroitzen naiz askotan, eta honela dio: zure lana egin duzunean, eseri albo batean eta deskantsatu. Nik ere, niregatik balitz, hori egingo nuke liburu bat idaztean, baina merkatua dago, eta merkatuak bere legeak ditu. Hiru galderaren bueltan bizi da liburuaren mundua: polita al da? Interesgarria da? Liburu hau salduko al da?

“Irakurleari errespetu handia diot,... bera baita ni idazle izatea ahalbidetzen duena. Beraz, beti ahalegintzen naiz irakurketa irakurlearentzat xamurra izan dadin, gozoa”


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 9

1

Zenbat urtetako lanaren emaitza izan da ”Ni eta gu” poesia liburua? 2017an amaitu nuen “Rosa itzuli da” eleberria, eta normalean, liburu bat amaitzen duzunean, guztiz ahazten duzu egiten aritu izan zaren hura, eta buruan dituzun proiektu berri horietako bati heltzen diozu. Beraz, 2017an ekin nion “Ni eta gu” proiektuari. Gogoeta, ideia eta istorio batzuetatik abiatu nintzen, ideia horri heldu eta tiraka hasten zara, ea nora eramango zaituen, ezin duzu ideiak guztiz argitu arte egon, idatziz argitzen dira. Lana eginaz ematen diezu irtenbidea ondorenean datozkizun zalantzei. Gustura zaude izaten ari den harrerarekin? Lagun batzuk oso gauza politak esan eta idatzi dizkidate. Interesa ikusi dut jendearen aldetik, eta jakinik poesia liburuak jendeari nolabaiteko beldurra sartzea ohikoa dela, oso gustura nago izaten ari den harrerarekin. Irakurleari errespetu handia diot, beharbada ez politikoei, edo apaizei edo poliziei, baina irakurleari bai, bera baita ni idazle izatea ahalbidetzen duena. Beraz, beti ahalegintzen naiz irakurketa irakurlearentzat xamurra izan dadin, gozoa, maila bat galdu gabe, noski, baina ez diot alferrikako oztoporik jartzen, eta irakurlearen harreran zer ikusirik izango du horrek, ziur aski.

Azken liburu honetan pertsonaia errealen bizipenak, gertaerak, dira oinarri. Egiazko pertsonaia horien gorabeherak eleberri batean islatzea ez dela erraza izango imajinatzen dut, eta poesia liburu batean… nola gauzatzen edo lortzen da hori? Nire poesia oso narratiboa da. Poesia narratiboak badu ipuinaren itxura, baina jakina, oso istorio sintetizatua izaten da. Horrez gain, uste dut poesiak hartzen dituela bere baitan beste diziplina batzuk ere, edo har ditzakeela behintzat, antropologia esaterako. Liburu honek kutsu hori izan dezakeela esango nuke, bertan arrantzaleen, hondartza garbitzailearen eta beste zenbait pertsonaren jardunaren gorabeherak aurki daitezkeelako. Liburua aurkeztu zenuen Zestoan. Zer moduzko esperientzia izan zen? Oso ederra izan zen niretzat, ilusionantea. Kaletik ezagutzen nuen jendea han bilduta ikustea zirraragarria izan zen. Familia bakoitzeko onenak han zeuden. Juanillori gogoz jo zioten txalo, eta Amancayren poema irakurketa bikaina izan zen, aparteko distira dauka eszenario baten gainean. Zazpigarren poesia liburua da ”Ni eta gu”. Idazle ibilbideari ekin zenionean ez zenuen hain urrun irits zintezkeenik pentsatuko, ezta? Harrituta bezala nago. Eguneroko lanean zentratuta bizi ohi gara, eta neuk behintzat ez nuen inoiz pentsatu izan zenbat nobela idaztera iritsiko nintzen, edo zenbat poesia liburu idazteko gaia izan nezakeen. Zerk estimulatzen duen zure intelektoa, edo zure alderdi emozionala, horri erantzuten diozu, eta azken urte hauetan neure barnean sentitu izan dut poesiarako egokiak diren esaldiak etorri ohi zaizkidala. Liburu hau berezia da hainbat arrazoirengatik: batetik, zazpigarren poesia liburua delako, eta bestetik, ama zendu berriari idatziriko poema bat ere badelako bertan. Zazpia zenbaki magikoa da kultura askotan. Grezia klasikoan, esaterako, bizitzaren zikloak zazpinaka antolatzen zituzten. Zeltiarren kulturan, berriz, zazpigarren alaba sorgina izaten zela esaten zen. Uste dut ama bati ezin zaiola poema bat idatzi, hitzak ez dira iristen emoziorik sakonenak dauden leku horretaraino. Ama hil zen egunean Getariara joan, itsasoaren aurrean jarri, eta begien aurrean nuena deskribatzen ahalegindu nintzen. Poemari amaiera esaldi honekin eman nion: gure ama gaur hil da. Guztia esana dago horrekin, hortik aurrerakoa soberan dago.

aitor salegi

9


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 10

Hamar urte beteko ditu aurten Zestoako Arte Eszenikoen Eskolak. Hamar urte hauetan hamabost antzezlan ezberdin oholtzaratu dituzte Kultur Etxeko aretoan, herriko kaleetan eta baita Lili inguruan ere. Hysteria, Sweeney Todd, Hamlet gorroto dut, Florida edo Orlac-en eskuak obrak plazaratu dituzte, denak euskaraz. Egun, 65 lagunek –haur zein heldu– osatzen dute taldea. Zestoarrez gain, Gipuzkoako txoko ezberdinetatik etortzen diren aktoreek osatzen dute Eromen: Arrasatetik, Zumarragatik, Irundik, Azpeititik edo Azkoititik etortzen dira ikasleak astero-astero eta fin-fin entseguetara. Amancay Gaztañaga (Ekuador, 1980) zuzendaria, Goizane Barroso (Zestoa, 1994) produkzio arduradun eta aktorea eta Marije Izeta (Zestoa, 1953), Iñigo Dierez (Azkoitia, 1993) eta Andoni Mutiloa (Hernani, 1975) aktoreak bildu ditugu mahai bueltan, eskolaren ibilbideari buruz hitz egiteko. Orain zer puntutan dauden galdetuta, pandemia ondorena baloratzera jo du Gaztañagak: “Pandemiaren urtea inflexio puntu bat izan dela uste dut; hor ikusi zen benetan gogoa genuela jarraitzeko”. Pandemia baten aurrean ere lanean jarraitu zutela azpimarratu du, eta bere esanetan, “horrelako egoera bati aurre egiterako orduan ikusi da jendeak benetan gogoa duela proiektua aurrera atera eta jarraitzeko”. EROMEN HAMAR URTE ONDOREN Duela hamar urteko Eromenek (horrela ere deitzen diote Arte Eszenikoen Eskolari) eta gaur egungoak zerikusirik ez duela diote Izetak, Barrosok eta Gaztañagak. Zuzendariak azaldu du bera ere ez dela pertsona berdina, eta horrek dena aldatzen duela. Horrelako eskola bat martxan jartzen denean, lehen urtetan behintzat, probaakats bidez ikasten dela azaldu du Barrosok. Orain, hamar urte pasa eta noraino iritsi diren ikusita, zergatik ez gehiagora joan? galdetzen dio bere buruari Barrosok. Hala ere, horretarako lokal edo gune hobe bat izatea ezinbestekotzat jotzen dute denek. Gune hobe bat izanez gero, aukera zabalagoa eskaintzeko ahalmena izango dutela

Andoni Mutiloa

“2019ko urtarrilean iritsi nintzen eskolara. Aste batzuk lehenago, ikastaro batean izan nintzen Markinan eta Amancay izan nuen irakasle. Bere lan egiteko modua asko gustatu zitzaidan. Hor izan nuen Zestoako Arte Eszenikoen Eskolaren berri eta izena ematea erabaki nuen. Azkenean lagun bat eta biok hasi ginen. Betitik izan dut antzerkiarekiko zaletasuna eta ibili izan naiz. Donostian bizi naiz eta askotan oso sakrifikatua da astero hona etortzea baina seriotasunarekin hartzen dugu nahiz eta zaletasuna izan. Oso-oso gustura nago eta erabaki ona izan zela uste dut. Gainera, Amancay oso eskuzabala da eta taldearengan sekulako konfiantza du”


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 11

1

1

argazkiak: eider iturriaga mattin saldias

azpimarratu dute: dantzak ikastaroak, haurrentzako zirku tailerrak, antzerki formatua edota beste formatu batzuk, adibidez. 2011an zabaldu zituen ateak arte eszenikoen eskolak. Lehen hiru urtetan, eskola pixkanaka handitzen joan zen. 2014. urtean, lehen urteak pasata, “egonkortasuna” lortu zutela diote. 2015ean, hiru talde finkatu zituzten, eta Zarautz edo Zumaiako ikasleak etortzen hasi ziren. Hasieran, ikasle gehienak zestoarrak eta azpeitiarrak ziren. Orain dela bi urte ingurutik, kanpoko ikasle kopurua handiagoa da zestoarrena baino (ikasleen %35a zestoarrak dira eta %65a kanpokoak). Eromeneko kideen ustez bilakaera hori izatea oso garrantzitsua da, Gipuzkoan ez daudelako horrelako eskola asko, bakarrenetakoa da Zestoakoa. 2018-2019 urteetan, eskolak hartu behar zuen norabidea finkatu zuten eta ordura artekoari eskola forma nabarmenagoa ematea erabaki zuten. Zestoarrekin oso eskertuta daudela azaldu dute. Gaztañagak azaldu du herritarrek “kriston paranoiak” ikusi dituztela eta hori “satisfazio” bat dela beraientzat: “Herriko memoria historiko horren barne da guk kontatzen duguna eta hori herritarren imajinarioaren parte da. Hori sekulakoa da eta elkarrekin egiten dugu, guk eta publikoak”. Barrosok dio Eromen ez dela soilik ikasleentzat, baizik eta ikuslearentzat ere badela.

Iñigo Dierez

“2018an sartu nintzen arte eszenikoen eskolan. Ordurako forma hartuta zuen eskolak. Lehen aldiz Soreasun ikusi nuen Eromen, Hysteria antzezlanarekin eta asko gustatu zitzaidan. Hura ikusi eta izena ematea erabaki nuen. Hona etorritakoan, formakuntzaz gain, aktore esperientzia osoago bat bizi nahi nuen; emanaldiekin, testuak sortzen… Zestoara etorri aurretik Donostian nenbilen beste talde batean baina ez nintzen oso eroso sentitzen, eta Eromenen nire lekua aurkitu dudala uste dut”

Amancay Gaztañaga

“Hasiera zerbait meditatua izan zen, proiektu bat aurkeztu nuen udaletxean. Eskola bat sortzeko gogoa nuen eta Zestoa horretarako leku egokia iruditu zitzaidan. Talde oso ederrarekin hasi genuen gure ibilbidea. Lehen obra aurkeztu genuenean gai ginela ikusi genuen eta herrian potentzialaz ohartu ginen. Bigarren urtean, talde bat gehiago sortu zen eta ordutik horrela jarraitu dugu, lanean. Lehen urte haiek lan askoko urteak izan ziren, dinamika bat sortu behar zelako. Behin dinamika hori sortuta, eskola bera errodatzen joan da. Urte haiek niretzat deskubrimendu bat izan ziren”


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 12

Goizane Barroso

“Eskolaren bigarren urtean sartu nintzen taldera. Orain, produkzio lanetan ere aritzen naiz. Txikitik handitzen joan garela uste dut, eta hortik goaz. Tonbolak antolatzen genituen garaietatik aldatu dira gauzak. Udalaren babesa ere ezinbestekoa izan da, alde horretatik oso eskertuta gaude. Baliabide egokiak baditugu, gehiagora joateko aukera dugula uste dut eta lanean jarraituko dugu horrela izan dadin”

Marije Izeta

“Iloba batek esan zidan antzerki eskola bat zabaldu behar zutela Zestoan eta izena ematera animatu ninduen. Zera esan nion: Lau umerekin nora joango naiz ni, ia 60 urte ditut eta! Ilobak esan zidan Amancayren aita ere izena ematekoa zela eta nire adinekoa denez, azkenean animatu egin nintzen. Semea eta biok hasi ginen. Niretzat opari bat izan da. Momentu txarrak ere egon dira zeren-eta oso lotua da, baina azkenean egundoko aberastasuna eman dit. Txikitatik izan dut antzerkiarekiko zaletasuna eta uste nuen probatu gabe hilko nintzela baina ez, probatu dut eta ikaragarri gustatu zait”

URTEROKO ZITA, ANTZERKI ASTEA Hitzordu garrantzitsua bihurtu da zestoarrontzat Antzerki Astea. Udaren etorrerarekin batera, kulturaz bustitzen da herria eta aurtengoan ere egitarau bikaina prestatu dute Eromeneko kideek. Ekainaren 28tik uztailaren 4ra bitartean, bost antzerki obra eta mahaiinguru batez gozatzeko aukera izango da. Eromeneko taldeak Iñigo Dierezek idatzi eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Guateke antzezlana antzeztuko dute. Gidoilaria da Dierez eta hainbeste pertsonentzako obra bat idazten duen lehen aldia izan da. Dierezen esanetan, “nahiz eta kartelean jarri testua nirea dela, testua denona dela azpimarratu nahiko nuke”. Testua taldera eraman zuen, eta gero denen artean moldatu zuten. Bere ustez, antzerkiaren gauza politenetako bat da hori, jendeak bere ideiak gehitzea ezinbestekoa dela dio, horrela testua aldatzen joaten da eta obrak bizia hartzen du. Guateke antzezlanaz gain, Fadoak entzuten zituen gizona eta Atzerrian lurra garratz obrak ikusteko aukera izango da. Lesakako antzerki eskolakoak ere etorriko dira Zestoara Iluntzean obra aurkeztera. Bestalde, Mikel Ibargurenek zuzendutako Santiaga antzezlana plazaratuko dute Eromeneko gaztetxoek. Barrosok azaldu du, aurten “konbinazio” bat bilatu nahi izan dutela: “Momentu honetan zirkuituan dauden obrak ekarri nahi genituen eta beste antzerki eskola batek egindako lana ere erakutsi nahi genuen” azaldu du. Aurtengoan, gainera, berrikuntza nagusi bat izango du Antzerki asteak: obra guztiak Caravan Park-eko pabiloi barruan antzeztuko dira. Leku aldaketa horrekin oso gustura daude denak eta leku horrek aukera asko ematen dituela jakinarazi dute. ETA HAMAR URTE BARRU, ZER? Hamar urte barru proiektua handitzen joango dela uste du Barrosok: “Beste ikastaro eta diziplina batzuk irakatsi ahal izateko aukera izatea espero dut baina horretarako pauso batzuk eman behar dira”. Dierezek dio, Eromenetik pasatzen denak beti jarraitzen duela taldeko parte izaten, modu batean edo bestean, eta hori oso polita dela. Hemendik hamar urtera horrek horrela izaten jarraituko duela uste du. Gaztañagak, zerbait positiboa proiektatu dio unibertsoari: “Kriston espazioa izango dugu, bi irakasle oso on, Goizanek soldata hobea, testuak egiten dituztenei hobeto ordainduko diegu… [kar, kar, kar]”. Euskaraz sortzen jarraitzea da Gaztañagaren nahia eta herrian sortzen diren istorioak kontatzen jarraitzea: “Unibertsala hortik sortzen da, txikitik, eta gure eskola horixe nahi nuke izatea”.

itsaso waliño


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 13

1

9


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 14

LAUROGEITA HAMARGARREN MINUTUA BETEA ZEGOEN GAIZKA KORTADIREN GOLAK POZA PIZTU ZUENEAN ZUBIAURREN. "SEKULA EZ DA HORRENBESTE JENDE IZAN FUTBOL ZELAI HORRETAN", DIO ENEKO BERE ANAIAK. HIRUGARREN MAILARA IGOTZEKO FASEKO AZKEN PARTIDUA ZEN ETA ZESTOAK PARTIDUA IRABAZI BEHARRA ZUEN, IGO NAHI BAZUEN. GOLA SARTU ZUTENEAN, OGI BARRA BATZUK AIREAN ATERA ZIREN. TELEFONO MUGIKOR BAT ERE AGERTU OMEN ZEN ZELAIAN, "GARAIKO MUGIKOR PATATA HAIETAKO BAT" AZALDU DIGU AIMAR UGARTEK. 2001EKO EKAINAREN 20A ZEN, ASTEAZKENA, ETA ZESTOAK PARTIDUA HIRU ETA BI IRABAZI ZUEN. POZA ZEN NAGUSI, BAINA IZUGARRIZKO TENTSIOA ERE BAI, GUZTIEK EZ ZUTEN GARBI ZEIN ZEN EGOERA. "GOLA SARTU GENUENEAN BALOIA HARTU ETA BENGA, BENGA, AZKAR ATERA! ESATEN HASI NINTZEN BINA BERDINTZEN ARI GINELAKOAN", AZALDU DIGU BARREZ JOSU ARRUEK. HAINBAT GERTAKARIZ BETETAKO DENBORALDI LUZE BATEN ANEKDOTA BAT GEHIAGO.

Aurrez espero gabeko igoera Urte horretan entrenatzaile izan zen Jon Alberdiri galdetzen diogunean noiz ikusi zuten hirugarren mailara igotzeko aukerak zituztela, argitzen du denboraldia hasi zenean burutik pasa ere ez zitzaiela egin. Denboraldiaren zati handiena lehenengo postuan egin zutela, baina, benetan igotzeko aukerak zituztela konturatu zirenean “behera egin genuen, etxetik kanpoko azken partiduetan ez genuen bat bera ere irabazi”, oroitu du Txurrok. “Urte horretan gol asko sartuko genituela garbi nuen, Gorka Altunak 28 gol sartu zituen. Ez zen gure mailako pitxitxia izan gol bategatik. Berak ere ez zuen sinesten zenbat sartu zituen! Ez dut inoiz ikusi partidu ofizial batean jokalari batek penalti bat eskuinez sartzea eta bestea ezkerrez. Gorkak bakarrik egiten zuen hori. Partidu asko irabaziko genituela ere garbi nuen, baina, igoko ginela ez zitzaigun burutik pasa ere egiten”. Denboraldia lehen postuan bukatu izan balute, zuzenean igoko ziren, baina, bigarren bukatu zutenez, igoera fasea jokatu behar izan zuten Sudupe eta San Ignacioren aurka. Lau partidu jokatuta aurrenak hirugarren mailara igotzeko aukera izango zuen. Baina bazen bete beharreko beste baldintza bat ere; “Gipuzkoako talde bat 2.B mailara ez bazen igotzen, gu ez ginen igoko eta aukera hori Sansek eman zigun”, azaltzen digute taldekideek.


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 15

1

peajean denak zain zituela gogoan du Alberdik. Kotxe karabana eta tabernetako txanpain botilak gutxi ez eta autografoak firmatu zituela ere esan digu bakarren batek. “Ni Azkoitian nengoen eta herrira etorri behar nuela esanez deitu zidaten”, gogoratzen du Eneko Kortadik. Igande horretan udaletxeko balkoira igo ziren taldeko partaideak. Hirugarren festa eguna hurrengo ostiralean izan zen. Gipuzkoako futbol federazioko ordezkariak etorri ziren eta Realetik Zamora ere bai. Taldea berriz ere udaletxeko balkoira igo zen. Ez zen festa motza izan.

Egunetako ospakizuna Igoera faseko azken partidua irabazita bukatu zenean, ibaian sartu ziren jokalari guztiak garaipena ospatzera. Ondoren afari bat ere inprobisatu zuten, “niri ez galdetu nondik lortu zuten jatekoa, baina, Arroagoiko elkartean afaldu genuen”, gogoratzen du Jon Alberdik. “Asteazken bat izan zen eta goizeko orduak arte bertan musean eta kartetan jokatzen aritu ginen, zerbeza kaja bat aldamenean genuela. Jai zeukanak segi egiten zuen eta ez zeukanak, bere kontu”. Igotzeko ordea, igandean Sansek Fragari irabaztea behar zuten. Sanse azkar hasi zen irabazten eta horri esker Zestoatik Anoetara joan zirenen artean festa piztu zen. Beste behin. Sanse 2.B mailara igotzeak Zestoako lehen taldea hirugarren mailara igotzea ekarri zuen eta aldi berean Kastilla ere mailaz igotzea. Informazioa ez zen gaur egunean bezain azkar iristen, emaitzak ordu jakin batean ematen zituzten irratian. Donostiatik bueltan, Arroako

Talde izaera sendoa eta gertuko zaletuak Zelai barruan lagun asko egiten ez zuen talde bat zela aipatu du Gorka Altuna Pistolok. Zigortuta zegoelako konbokatu gabe egonda ere zigorra jasota dagoela Aitor Irure Netzer gogoratu da norbaitek. Dirurik ez zen kobratzen hemen, baina tarteka aurkariek bai eta horren harira ere adar jotze bat baino gehiago egina da Netzer. Barrutik, "familia bat" zirela dio Gaizka Kortadik; “azpeitiarrak hartzen genituen taldean, baina ez edozein, langileak!”. Talde izaera hobeto azaltzeko Aitor Gogorza ekarri du gogora. Baserriko lanetatik etortzen zen zuzenean, abarkak jantzita tarteka eta kezkatuta behin baino gehiagotan, behia txahala izateko zegoela-eta “denok sufritzen genuen harekin batera!”. Gogoan dituzte Jon Lizaso Ipintza kapitainak termometro lanak nola egiten zituen, jokalariak aurrera eta atzera noiz eta nola egin erabakiz. Antxelmo Astiazaran eta Jesus Arakistain Txixuk eta beste askok egindako lan guztia... Familia giro horren barruan zaletuak ere sartzen dituzte. "Zaletuen papera goraipatu beharra dugu, asko laguntzen zuten", diote Josu Arruek eta Eneko Kortadik. Futbola oso gustuko ez zutenak ere gerturatu egiten ziren Zubiaurrera. Jokalariek afari dexente egiten zituztela ere aitortu digute. "Bazenekien gauean zortzi, bederatzi... elkartu eta afaltzera joateko aukera izango zenuela", dio Arruek. Normalean partiduak larunbatetan izaten ziren eta hor zalantzarik ez zegoen, afaria larunbatean eta partiduak igandean zirenean, afaria ostiraletan egiten zuten "eta igandean irabazi" diote barre algaraka. “Orduan, partidua galdu edo irabazi, Erdikalera azaldu eta jendeak txalo jotzen zigula gogoan dut” dio Eneko Kortadik. Xabier Cestonaren lesio malapartatua Momentu onak gehiago izan baziren ere, une txar bat ere izan zuten urte horretan. Xabier Cestonak lesio larria izan zuen. Martxoa ingurua edo zen eta jokaldi batean baloi baten bila zihoala kanpoko atezainak eta biek elkar jo eta lurrean gelditu zen haustura larri batekin. "Hogei minutu egon behar izan genuen anbulantziaren zain. Lauiturri aldeko atean zen, putzua egiten zen beti han, eta hor egon zen lurretik altxa ezinda gainean manta bat zuela", gogoratu du Jon Alberdik. “Taldean ez zen jokalari asko, 15-16 bat ginen eta beti izaten zen zerbait eta askotan Kastillakoek, beheragoko talde kideek, gurekin jokatzen zuten; Aimar Ugarte, Iñigo Gerenabarrena, Iñaki Izeta Koiotek...

5


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 16

Gertakari honen ondoan gainontzeko momentu txarrak txiki gelditzen dira, baina, larri ibili zireneko anekdotak asko dira: "Azkoitia aldetik etortzen ginen jokalariak auto bakar batean eta igoera faseko partidua jokatzera gentozela autobus batek matxura izan zuen herri sarreran eta izugarrizko auto ilara sortu zen. Partidura garaiz ezingo genuela iritsi uste genuen, batbatean mutil bat agertu zen bizikletan, norbaitek bidali zuen futbol zelaitik eta atezaina behintzat harekin bidaliko genuela erabaki genuen. Besteok, partidua hasi baino ordu erdi lehenago iritsi ginen. Zubiaurreren xarma Zubiaurreko futbol zelaiko instalazioak ezin dira Iraetako zelaikoarekin alderatu, baina jokalariek oroitzapen politak dituzte. “Aurreneko denbora eta bigarrenaren artean alde handia zegoen” gogoratu du Gaizka Kortadik, “guk beti nahiago izaten genuen bigarrena taberna aldera izatea, ederragoa zen eta guretzat gola sartzeko ere giro horretan errazagoa”. Atsedenaldian, Lauiturrira joaten ziren

beti. Eguraldi beroa zenean, aldagela haietan ezin zen sartu, “txapazkoa zen eta labe barruan bezala sentitzen zinen” diote jokalariek, “hotz egiten zuenean ere, jertsea jantzi eta hara joaten ginen, urari trago bat eman eta txarla teknikoa entzutera. Irabazten ari baginen alaiago eta galtzen ari baginen orro batzuk bota eta buelta”. Aldageletako dutxak ere ez dituzte ahaztuta, "azkar ez bazinen ibiltzen, ur hotzarekin dutxatu behar izaten zen". Argirik gabe entrenatutako garaiak ere bizi izan zituzten, behin pankarta batekin atera zirela gogoratu dira kolpera! Futbol-zelaiaren borondatezko mantenu lanak Gogoan duten beste kontu bat, nahiz eta lurrezko zelaia izan, oso ondo prestatzen zietela. Askotan ikusten ez zen lan horren atzean, Esteban Lopetegi, Iñigo Gonzalez Gontxalo eta Jose Luis Aristi egoten ziren. "Auto zahar bat genuen eta atzean tabla moduko tramankulu bat lotzen genion eta hura pasata berdinduta gelditzen zen gainazala eta mangera ere pasatzen genuen lehorteetan eta gero karez marrak marrazten genituen", gogoratzen du Aristik. Zubiaurrek bazuen beste berezitasun bat; ibai ondoan zegoela. Zelaitik kanpora joaten ziren baloi askok ibaian bukatzen zuten. Batzuetan nahita ere bai denbora galtzeko asmoz. Ibaiak ur gutxi zuenean baloiak berreskuratzea errazagoa zen, baina negu partean komeriak izaten zituzten. Lanak errazteko, kainabera luze batzuekin eta sare batekin salabardo moduko bat egin zuen Jose Luis Aristik baloiak arrantzatzeko. Mikasa zahar haietako bakoitzak "orduko milaka pezeta balio zuten eta hori diru asko zen Zestoa bezalako talde batentzat, lortzen zen baloiko hori gutxiago gastatzen zena! baloi asko behar izaten zen-eta", azaltzen digu Zubimusuk. Ernio sukaldeak zuten babesle. Entrenatzaile zenak gogoan du oraindik sukaldea doan jarriko ziola agindu izana. Joan Luis Lasa Otxakaren kontura egindako otorduak ere ez dituzte ahazteko. Ezta Bittor Corleonek partidua hasterakoan ematen zizkien bizkarrekoak eta masajista funtzio lanak ere. Hirugarren mailan zer? Zubiaurrek ez zituenez bertan jokatzeko baldintzak betetzen, beste zelai bat bilatu behar izan zen. Hasiera batean Zumaian jokatzeko asmoa zegoen, baina, azkenean Realak Zubietan larunbatetan doan jokatzeko aukera eman zuen eta hirugarren mailako urtea bertan egin zuen. Ilunbeko parranda giroa, garai onenean eta sagardotegiak deskubritu zituzten gure mutilek. Nahiz eta etxetik kanpo jokatu behar izan zuten, zaletuen babes gutxiagorekin, baina ez zuten urte txarra egin. Denboraldi erdian maila mantentzeko aukera zutela zirudien, baina azkenean, hemeretzigarren postuan bukatu zuten hogeita hemezortzitik, hamar partidu irabazi eta sei berdindu ostean, 36 punturekin. Datu modura, azkena bukatu zuen Anaitasunak baino 24 puntu gehiago lortu zituzten. Maila mantendu zuen lehen taldeak 46 puntu lortu zituen, baina urte horretan goragoko mailetan zeuden euskal talde ugari jaitsi egin zen eta horrek ere eragina izan zuen hirugarren mailan. Ohorez agur esan behar izan zioen hirugarren mailari. urko canseco


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 17

iinkesta.

1

Zein hizkuntzatan irakurtzen duzu errazago?

Egia esan euskaraz irakurtzeko Erdaraz irakurtzen Ez nago erabat seerraztasuna dut dut errazen, ohituguru baina esango eta antzeko iraragatik izango dela nuke gazteleraz kurtzen dut euskauste dut. Erdaraz errazago irakurtzen raz eta gazteleraz. gehiago irakurri dudala. dut. julian serrano

Azalpen bat irakurri behar badut nahiago dut euskaraz irakurri. Azken aldian liburuak ingelesez irakurtzen ari naiz nahia ulazia baina orokorrean 13 urte euskaraz irakurtzen 60 urte dut.

manu izeta 49 urte

80 urte

kb

ale ale

(Erantzuleak guztira: 84

estitxu ostolaza 27 urte

Gune honetan askotan ikusten da zaborra lurrean. Aukera bat baino gehiago egon litezke; ontzi handiagoa jarri edo sarriago hustu esaterako. Baina batez ere, edukiontzia gainezka baldin badago, norberak berarekin eraman dezala bere zaborra.

Aizarnako plazan autoak makalago ibil daitezen koska jarri dute.

7


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 18

14

13

12 11

10

15 9

8

7

5

1

2

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

ZESTOAKO MUGAK, BIGARREN ETAPA Agiro Mendi Klubak antolatutako ‘Zestoako mugak’ egitasmoaren bigarren etapa egin zuten 50 lagunek maiatzaren 29an. Etumetan hasi eta Granada, Altzola, Urdaneta, Txatxarromendi, Indamendi eta Aizarnazabaletik igaro ondoren, Zestoara itzuli ziren mendizaleak. Guztira, 22 kilometro egin zituzten. Ibilbidearen erdian geldialditxoa egin zuten hamaiketako ederra egiteko. Hirugarren eta azken etapa ekainaren 26an izango da eta izen-ematea ekainaren 24 baino lehen egin beharko da Turismo Bulegoan. Zestoatik irten eta Ibañarrieta, San Lorente, Arroabea, Arroarreka, Endoia eta Sastarraindik igaro ostean, Zestoara itzuliko dira mendizaleak. Ibilaldiaren erdian hamaiketako egingo da eta amaieran, kamiseta bat banatuko zaie parte hartzaileei.

3

6 4


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 19

1

EGUZKITIK BABESTEKO

Eguzkia gogor jotzen ari da eta gure azala prestatu egin behar dugu esposizio horretarako. Erraz prestatu dezakezuen produktu honek azalaren denfensak sendotzen lagunduko digu, eguzkitan lasai jartzeko. Udaberri eta udako egunetan, egunero azalean zabaltzeko gel bat egingo dugu. Batez ere aurpegi, beso, lepo eta bular aldean eman behar da, eguzkiak jo aurretik. Baliteke eman eta segituan azala pixka bat gorritzea edo hazkura eragitea; azala indartzen ari delako gertatzen da hori, ez kezkatu. Behar duguna da, aloe vera landarearen mamia (etxeko landareak erabili daitezke horretarako –hosto lodienak hartu eta barneko mamia atera– edo belardendan erosi gel moduan), kamamila olio esentziala eta izpiliku (labanda) olio esentziala. Olio esentzialak belar-dendan eros daitezke; kamamila edo mantzanillarena garesti xamarra izaten da, 30 euro inguru. 500ml aloe vera mami hartu eta gehitu olio esentzialak: 40 tanta mantzanilla eta 20 izpiliku. Den-dena ondo nahastu behar dugu, pureak egiteko irabiagailu elektrikoa erabil daiteke. Nahasketa banagailua duen ontzi batean (xaboi potoetako sistema bera) gorde eta listo. Gure nahasketak azalari babesa eta indarra emango dio eta bere onera ekartzeko ona da, hiru produktu horien konbinazioari esker. Dena den, badago eguzkiarekiko babes eraginkorrago bat: itzala.

*azaleko arazoren bat baduzu sendagileari galdetu.

MARI ARTANO

IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM

9


228.qxp_55 20/6/21 22:34 Página 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Ekaina 2021 by DANBOLIN - Issuu