Skip to main content

Ekaina 2019

Page 1

206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 PĂĄgina 1

2019 ekaina

206 zk.

Rezabal: “Eta niri tokatu zitzaidan begiratzea zirikarte batetik, eta panel handi bat eta egundoko zaldi mordo bat...�


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Pรกgina 2

943 052 761

943 148 061


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 PĂĄgina 3

3

Loratzen

Duela aste batzuk Madrilgo lagun baten bisita izan nuen. Sastarrainetik aurrera joanda dagoen ur-jauzira joan ginen, lagunari hemengo paraje ederrak erakusteko asmoz. Ekainberritik pasa ginen aurrena, eta aurrerago zegoen benetako haitzulo baten erreplika zela azaldu nion. Bideari jarraituz, Ekain parera iritsi ginen: "begira, horixe da benetako haitzuloaren sarrera". Ea inoiz sartu al nintzen galdetu zidan eta nik, ezetz, sarrera debekatuta dagoela. Orduan duela milaka urte gure inguruetan bizi ziren gizakien bizitza nolakoa ote zen imajinatzen hasi ginen. Nola bizi ziren? Zer jaten zuten? Guztiok pentsatu izan dugu hau noizbait. Ekainaren 8an bete ziren 50 urte Antxieta taldeko Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri azpeitiarrek Ekain aurkitu zutela. Madariaga aldetik, Goitzibartik behera zetozela ikusi zuten zuloa igande hartan. Igandero-igandero, taldeko kideak motxila hartu eta haitzulo eta aztarnen bila aritzen ziren eta ekainaren 8 hartan egin zuten bizitzako aurkikuntza. Esku artean duzun Danbolinen ale honetan, momentu historiko hartaz hartaz aritu zaigu Fernando Arzallus. Kasualitateak ez zuela Ekain aurkitu dio, ahaleginak aurkitu zuela. Egia galanta. Ikusgarriak izango ziren paleolito garaian ere gure bazterrak. Lorez jantziko ziren inguruak udaberrian, berde, zuri, hori edota kolore arrosaz beteta. Loreek badute zerbait, poztasuna ematen dutela uste dut; edozein txoko polit bihurtzeko ahalmena dute. Udaberriaren etorrerarekin batera, San Jose egun bueltan hasten da Jabier Artetxe bere etxea lorez estaltzen. Hamabi urte dira Arroaerrekako autobus geltoki aurretik pasa eta segundo batzuez gure begirada Jabierren etxean jartzen dugunetik. Askotan pentsatu izan dut, nor bizi ote da hor? Bada ale honetan ezagutu dut Jabier. Etxea egiten hasi zirenean gortinarik ez omen zuten eta errepidetik barrua ikusten zenez, loreak jartzen hastea erabaki zuen, gaur arte. A zer lana Jabierrena! Niri bista pozten didazu behintzat, bejondeizula. Badira bista poztu ez baina barrua pozten diguten loreak ere. Horietako bat da San Juan Egoitza eta Herri Ikastetxea elkarlanean ureztatzen hasi berri diren lorea. Haur eta helduen arteko harremanak oinarri dituen proiektuan sartu dira buru-belarri egoitza eta ikastetxea. Amankomunean uste baino gauza gehiago dituzte bi etxeek eta, hau horrela izanik, elkarrekin lanean hastea erabaki dute. Ikastetxeko hamabi haur, egunean ordu erdiz, egoitzako egoiliarrekin bertako lanak egiten aritzen dira. Irailetik aurrera, proiektuari indarra emateko asmoa dute baina orain arte eginiko frogek fruitu onak besterik ez dute eman. Bejondeizuela zuei ere. Eta zuk irakurle, jarrai ezazu loratzen eta gozatu ale berri hau!

diruz lagundutakoa

itsaso walino errasti

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 4

inspirazio bila Ander, ikusten duk zein ongi nagoen Zestoako bainuetxean, kafea hartzen, ea inspirazioa etortzen den. Hain zuzen ere, eta propaganda egingo diat, nire azken nobela, ´Rosa itzuli da´ hor amaitzen duk, protagonista Zestoako bainuetxera etortzen denean, bere ama hil ondoren. Eta kuriosoa duk, zeren nobela idatzi nuenean artean ez nian pentsatua Zestoan bizitzen jartzea. Sormenaren misterioak, azkenean neure pertsonaiari pausoak jarraitu zizkioat. Egia esan Zestoan pozik nagok, inguru polittak zeuzkak, orain, udaberrian, berde-berde daudenak, zoragarriak. Hasieran pentsatu nian hirekin hastea mendi buelta batzuk ematen, baina norbaitek esan zian hi mendian ahuntza bezala ibiltzen haizela, jo gora eta jo behera, belardian bezala harri artean, bizikletan bezala oinez bizi bizi, eta pentsatu nian: Honen atzetik hasten banaiz herniaren bat igual aterako zaidak, eta momentuz ez nauk ausartu. Ikusten duk alfer samarra naizela mendi kontuetarako. Baina badiat asmoa bazterrak ezagutzen joateko, Akua aldea, Iraetako bidea, Itziarrera igo, Aizarna eta bere ermita ederra, Santa Engrazia, a zer bistak dauden han! Inspirazioa, amodioa bezala, bat-batean etortzen duk, eta ez bila ateratzen haizenean. Ez dik besterik eskatzen, esna egotea, erne, besoak zabalik. ´Pertsona hori oso inspiratua da´esaten dutenean, nik zera entzuten diat: ´Pertsona hori esna dago, bizitzaren misteriora zabalik´. Baina inspiraziorik onena neure etxeko terrazan aurkitzen diat, egun osoan eguzkia zaukat (eguzkia denean), eta aurreko paisaia gozamen ederra begientzat! Gainera, baieztatu dudanez, hi ondoan egonda ez diat goserik pasako. Hirea bai ongietorria, eta ez udalak egin zidana: hona etorri eta lehen egunetan danba! Isuna, OTAren txartela jarri ez nuelako! Azpeitian ez baineukean ohiturarik. Horrekin lotua doa nire enbidoa, alkate berriari: argitaratu da aurreko alkateak 60.000 euro gordin kobratzen zituela. Ez al da astakeria bat, jende gehiena mileurista den garai hauetan, gure zerbitzari batek bost aldiz gehiago kobratzea? Pentsatu al duzu soldatatzar hori jaistea?

enbidoa

pako aristi

pintada.

Gazteen nekea, zaharren aje. Kotxeko karneta atera nuenetik ia ez dut

garraio publikorik erabili, baina kanpora joan naizenero gauza berdintsua ikusi dudanez, kontatu beharra sentitu dut. Ez nion sekula arreta handiegirik jarri aurreko ilaratan egon ohi diren pegatinei (haurdunak, elbarriak, helduak… agertzen direnak). Zentzu-komuna komuna balitz, irudi horiek soberan egon beharko lukete; baina ulertu dut justifikazioa. 10 egunetan egunero hartu dut autobusa, ia beti sardinak latan bezala. Azkarrena sartutakoak (inongo ajerik gabeko bi gazte) aurreneko ilaran eserita, mugikorrari edo leihotik begira; alboan zutik azkena igotako makuludun neska eta 80 urteko aitona, autobusa aurrera joan ahala euren nekea eta ziurgabetasuna handituz. Eseritakoak lasai, euren geltokira iritsi arte. Konturatu ote ziren? Egun hartan ez, baina biharamunean, atzerago eserita zegoen bati zutik zioan aitonarentzat eserlekua uzteko eskatu nionean barkamena eskatu zidan, ez omen zela konturatu-eta (aitonari esan beharrekoa zen… baina tira). Bidai-txartela ordaintzeak bidaiatzeko eskubidea ematen du, ez eserlekuarena.

eguzki iraolagoitia


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 5

5

Gazte lokalak bai? Ez? AmaiurGartzia. Badira lau urte lokala hartu genuenetik eta oso gustura gaude ordundik. Bazkari eta afari asko egiteko balio izan digu eta ordu asko pasatzen ditugu bertan. Nire iritziz, lokal bat izateak alde on asko ekarri dizkigu. Beti daukagu nora joan eguraldi ona nahiz txarra dagoenean eta nora eraman gauzak. Hori bai ez dugu baztertzen kaleetan zehar ibiltzea eta gaztetxeko ekintzetan parte hartzea. Pertsona gisa heldutzeko ere balio izan digu, norberak (taldeak) kontrolatzen duen espazio bat delarik ardurak hartu behar izaten baititugu: batek erratza pasa, besteak, platerak garbitu… Egia da, jende askok uste duela zarata ugari egoten dela gazte lokaletan eta gertuko bizilagunei molestatzen diegula. Baina hortaz jabetzen garenez zarata handirik ez egiten saiatzen gara. Musikarengatik kexatu izan zaizkigu batez ere. Azkenean lagunarteko elkargune bat da eta leku aparta da bertan igarotzeko denbora (berriketan, eztabaidatzen…) tabernetara joateak kontsumitzera bultzatzen gaituelako. #SaveHIA Karmeloarrizabalaga. Nor naiz ni gazte bati esateko hau da zuzena edo ez... baina hala ere botako ditut pare bat ideia. Normala da gazteek bere espazio propio bat nahi izatea, besteon begiradetatik kanpo, tabernetatik kanpo,... Baina hainbat herritan ikusi ahal izan da, gazte lokal hauek medio, gazte asko herriko kale eta bizitzatik kanpo gelditzen direla; falta direla kalean, herrian; eta ondorioz elkarren arteko harremana galtzen da. Lehen "Gaztetxe" bat lortzea izan zen helburua, gazteok elkartu eta gauzak antolatzeko gunea izateko. Badirudi ordea Gaztetxea zaharkituta gelditu dela, gazteen nahiak edo ohiturak aldatu direlako edo. Onuragarria litzake biak ere berriro bat egitea, moldatuz, egungo beharretara egokituz... Husten ari diren herriko elkarte gastronomiko ezberdinak ere gazteentzako erakargarriak izateko zerbait egingo bagenu ere hori gehiago! Gazte, saiatu Gaztetxea, elkarteak eta herria moldatzen, ez alde gure ondotik; ea guk, helduok, ez zaituztegun gure ondotik "gazte lokaletara" bidaltzen . Aitorarsuaga. Kuadrila bakoitzak bere lokal propioa edukitzea ez zait egokia iruditzen. Gazteen aktibazioaren aurka egiten duen neurri bat da, "apalankatzera" bultzatzen dituena. Gainera, lagun talde bakoitzak bere lokala izateak belaunaldi ezberdinen arteko komunikazio eza ahalbidetzen du eta kalean jende gutxiago ibiltzea, horrela herriari bizia kenduz. Lokalak ordaindu egin behar izaten dira eta kasu askotan, hau ez da posible izaten guztientzat, mundu guztiak ez baitauka egoera ekonomiko berdina. Kasu askotan lokal barruan lapurretak izaten dira eta lokaleko kideen arteko haserreak ekarri ohi ditu honek. Ez dut esan nahi hau Zestoan gertatzen den zerbait denik baina inguruko herrietan gertatzen da. Nire ustez kaleari eta gazte mugimenduari bizia emateko lokalen bat behar bada, hori gazte asanbladaren lokala da, hau da, gaztetxea. Baina uste dut benetako arazoa ez direla lokalak. Gazteek lokal bat alokatzearen ohitura egunetik egunera areagotzen doan sistema kapitalistaren islada hutsa da eta honen arazoa sistema kapitalista bera da.

lokal bat izateak alde on asko ekarri dizkigu

Nor naiz ni gazte bati esateko hau da zuzena edo ez..

Kuadrila bakoitzak bere lokal propioa edukitzeak “apalankatzera” bultzatzen ditu

hiru aulkitan.


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 6

ekAIn

zaldi trostarien abaroa

Behinola, Bernardo Atxagak ipuin bat planteatu zigun, baina ez zehazki literaturaren, politikaren edo maitasunaren arlokoa, baizik eta, aritmetikoa. Ipuin hau problema bat da du izena. Han dioenez, 1993ko azaroaren azken egunetako batean, gizon bat mendira joan zen marrazki batzuk egiteko asmoz. Hamar ordu geroago, ilunabarraren lehen itzalekin batera, Ekain haitzuloaren atarian eseri zen zigarro bat erretzeko. Egoera horren aurrean idazleak galdera bat egiten du: zer zeukan haitzuloaren aurrean eseritako gizon hark, 20.000 urte lehenago hantxe bertan bizi izandakoak ere bazeukana? Alegia, zer da berdin munduan, gaurko gizakiarentzat eta antzinakoarentzat?

Atxagaren arabera, soluzioa kenketa soil batez erabaki daiteke: A – B = X egitea nahikoa izango zaigu. “A” da Ekaingo atarian eserita dagoen gaurko gizonak gorputzean, buruan, begietan, belarrietan eta abar dauzkan gauzen zerrenda. “B” da, berriz, Ekaingo gizonak gorputzean, buruan, begietan, belarrietan eta abar eduki ezin zitzakeen gauzen zerrenda. Inbentario zehatz bat egin ondoren, emaitza hauxe da: kea, basoak, ilargi-laurden horizta, mendiak, isiltasuna, pizti baten intziria isiltasunean, neguko haize hotza, marrazki bat egiteko gogoa, bospasei inurri harri koskor baten gainean. Beraz, hamar gauza horiek dira berdin, hamar gauza horiek lotzen dute Ekain haitzuloaren aurrean zigarro bat erretzen aritutako gizona, 20.000 urte lehenago hantxe bertan bizi izandakoarekin. EKAIN ETA 60KO KULTUR GIROA Ekain, bere zaldi trostariekin, han zegoen betidanik. Ez zuen, ordea, kasualitateak aurkitu, baizik eta ahaleginak; Antxieta Taldekoek, igandero-igandero, haitzulo eta aztarna bila egin ohi zuten ahaleginak. Gerra ondoren, errepresio frankistak zeharo zapuztu zuen euskal kulturgintza, baina 60ko hamarkadatik aurrera, euskal kulturaren aldeko mugimendu indartsua hasi zen, gehienetan Elizaren babesean. Vatikanoko Kontzilioak indarberritu egin zuen euskal apaizek eta fraideek euskararekiko zuten aldeko jarrera, eta haien babesean kultur mugimendu garrantzitsua sortu zen.

“–Andoni hemen zulo bat ziok!. Zer egingo diagu? –Aurrera. Zer egingo diagu ba!”

1 Soldaduskan ere harri jasotzen. 2 Azken apustuan, Iraolaren aurka 1979an. 3-4 Arroako eta Zestoako erakustaldiak, Sastarraingo harriarekin. 5 Endañetaren aurka jokatu zuenean 78 kg pisatzen zituen (1977).


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 7

1

Zestoan, 1952 inguruan, Elizondo zinema eraiki zuten eta han jarri zuten Zentroa ere. Handik hamar urtera, zine-forum saioak hasi ziren. 1963an, Arroan eta Aizarnan biltokiak sortu zituen Elizak, eta handik gutxira beste auzo batzuetan ere bai (Endoia eta abar). 1965ean, zentroan liburutegia sortzeko laguntza eman zuen Udalak, eta 1969an bere udal liburutegi propioa sortu zuen. 1966-67 ikasturtean dozena bat ikasle ingururekin zabaldu zituen ateak ikastolak, Elizkaleko zentroan, gazteriaren biltokian lekua eginda. Inguruko herrietan ere, oso dinamika bizia jarri zen martxan. Azpeitian, 1960ko hamarkadako musika molde berriek izugarrizko eragina izan zuten. Zine-forumak ere arra-

1 La Voz de Guipuzcoa. 2 Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Ekaingo kobazuloaren sarbidean, 1969. (Antxieta Arkeologia Taldea) 3 Ekainaren 15ean, jende mordoxka bat sartu zen kobazuloa ikustera, horien artean, Javier de Aramburu kazetaria, Pepe Gil argazkilaria, Manolo Madrazo margolaria, Artetxe medikua... Segituan piztu zuten Barandiaranen haserrea: “Joan zaitez orain, ‘kultur ondarearen ordezkarien’ hanka eta takoi-arrastopean, gure arbaso paleolitikoen benetako aztarnak aztertzera.” (Rosario Andresek utzitako J. Arozenaren argazkiak).

kasta handia zuen. Ikastolaren aldeko ekimenak ere garai haietan eman ziren... Testuinguru hartan sortu zen Antxieta Jakintza Taldeko Historiaurre Atala, 1965. urte inguruan, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuriren eskutik: “Utsune asko zeudek oraindik sail onetan. Orregaitik, leenbeileen ekiteko lana diagu gure erriko espeleologi, etnologi, arkeologi eta antropologiari eltzea. Eta ainbat egiteko degularik, ortarako lan-talde bat sortuko diagu”, zioen Zeruko Argian Andoni Albizurik. Antxieta taldearen lehen zereginetako bat Izarraitz eta Ernio inguruak arakatzea izan zen. Ekain aurkitu aurretik hainbat bazter miatu zituzten, eta aztarna arkeologikoak zeuzkaten zenbait haitzulo aurkitu ere bai. Baina beren bizitzako aurkikuntza 1969ko ekainaren 8an egin zuten. HEMEN ZULO BAT ZAGOK! Aurkikuntzek beti dute epopeia edo halako legenda kutsu bat: Altamira ehiztari batek aurkitu zuen, txakurra harri artean kateatuta geratu eta haren bila zebilela; bainuetxeko urak txakur bat sendatu ostean “aurkitu” omen ziren... Ekainen aurkikuntza, berriz, esaldi bati lotua dago: “Andoni hemen zulo bat ziok! Zer egingo diagu?”. Baina aurkikuntzak ez dira, normalean, hain sinpleak eta bat-batekoak izaten. Jesus Altuna arkeo-zoologoak dioen bezala (Euskadi Irratia, Arratsean, 2019/06/03), “ [Antxieta taldeko] hauek ibiltzen ziren kobazuloetan miaketak egiten. Aspalditik ezagutzen genituen gazte hauek; joaten ziren kare-haitzak zeuden lekuetara kobazuloak aurkitzera, eta kobazulo bat aurkitzen bazuten, egiten zuten lurra pixka bat harrotu, kata txiki bat, ikusteko tresnak azaltzen ziren edo ez. Eta zerbait azaltzen baldin bazen guri ekartzen zizkiguten tresna haiek, eta esaten genien, edo gehiago ezin duzue hor lana egin hor azpian aztarnategi bat dago-eta, edo segi aurrera.” Maiatzeko igande batean, Madariaga aldetik Goltzibartik behera zetozela, atentzioa eman omen zien Sastarrain inguruak, oso leku aproposa iruditu omen zitzaien Historiaurreko gizakiarentzat. Altunak kontatzen duenez, Sastarraingo etxekoandreari galdetu zioten ea han inguruan zuloren bat ba ote zen eta hark baietz: “Han Ekaingo muinoaren azpialdean bazela koba txiki bat eta beraien ardiak ere, bero handia egiten zuenetan-eta, han atarian egoten zirela, abaroan. Eta hala izan zuten koba horren notizia; baina egun hartan jada denborarik ez zuten eta hurrengo iganderako utzi zuten lana”. Ekainaren 1a zen, igandea.

7


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 8

Hurrengo igandean itzuli ziren bertara. Rafael Rezabal Antxietako kideak honela kontatzen du (Naiz, 2019/06/08): “Bai, hemen bazagok zulo bat, piztiaketa sartzen dituk, eta halako batean biok joan ginen, eta koba bat zegoen, handia ez, baina sartu ginen eta pixka bat eskuinera, lehor-lehorra, oso ederra zegoan. Harriak eta ikusten genituen, eta hau tapatzen norbait ibili duk ba hemen, eta kendu genuenean, haizea, eta esan zion: Andoni, hemen haizea zagok, eta zer egingo dugu eta aurrera. Nik ikusi nuenean ni pasatzeko modua, ni aurrera; hark [Andonik] gehiago kendu beharra izan zuen. Harriak kendu genituen eta nolabait aurreratu ginen, eta bobeda handi bat, hartzaren habia ere ikusten genuen, eta horrela behinik behin, bata alde batera bestea bestera eta niri tokatu zitzaidan begiratzea zirikarte batetik, eta panel handi bat eta egundoko zaldi mordo bat, eta hari orroa egin nion eta etorri zen eta elkarrekin... A ze poza hartu genuen. Hitzekin ez dago esaterik hori. Esperientzi ederra zen ba hura!” Emozioak gain hartuta, ezin izan zuten barruan gehiago egon. Jesus Altunak, ederki asko gogoratzen ditu hurrengo egunak (Euskadi Irratia, Arratsean): “Atera ziren eta arratsalde hartan deitu zioten On Jose Migeli. Igandea zen, eta hurrengo astelehen goizean deitu zidaten niri. Nik berehalaxe deitu nion Barandiarani eta geratu ginen hurrengo egunean, asteartean, joatekotan. Nik orduan seirehun koskor txiki bat neukan, eta asteartean hartu nuen eta joan nintzen Ataunera, eta Barandiaran eta biok joan ginen Sastarrainera. Eta hantxe zeuden bai Andoni eta bai Rafael. Eta gu ere sartu ginen, nahiko lanarekin: sartu behar zenuen bizkarraren gainean, etzanda baina bizkarra lurraren gainean, eta sudur puntarekin ukitzen zenuen sabaia, oso estua zen sarrera. Pentsa Barandiaranek ordurako 79 urte zituela. Eta sartu zen gizajoa, eta handik 20 bat metrora zutik egoteko lekua zegoen. Eta jarraitu genuen aurrera eta eraman gintuen zuzenean zaldi multzo handi harengana. Ikusi genuen harrigarria zela hura, harrigarria. Eta egundoko emozioa sentitu genuen orduan. Eta berehala ikusi genuen hura benetakoa zela, hura Paleolito garaikoa zela. Alde batetik, ikusten zen han aspaldian ez zela inor sartu. Aurrera gindoazela, troskak, hau da, estalagmitak, egokitu egiten ziren lurrera, kraskkrask hotsa ateratzen zuen; ikusten zen urte askotan, urte askotan, han ez zela inor sartu. Eta gero, irudien tankera zeharo Madeleine garaikoa zen. Argi zegoen hura benetako aurkikuntza zela, bai. Lehendabizi joan ginen zaldi multzo handi hura ikustera. Harrigarria zen, 33ren bat zaldi daude han, batzuk zoragarriak, izugarri ondo eginak, batzuk beltzez

1 Aurkitzaileei omenaldia, 2019-06-09. Jose Mendizabal (Zestoako Udala), Mikel Diez (Foru Aldundia), Rafael Rezabal (aurkitzailea), Maria Jesus Arregi (Andoni Albizuriren alarguna) eta Pedro Bengoetxea (Debako Udala). 2 Zestoa eta Ekain turismoari ezagutzera emateko foiletoa (1970). 3 Jose Migel Barandiaranek, 1969ko ekainaren 21ean, Zestoako Udalari bidalitako gutuna.

eginak ikatzarekin baina beste batzuk limonitarekin eginak gorriz pintatuta daude eta gainera oso kalitate onekoak. Eta gero aurreraxeago joan ginen eta han sabai baten azpian bi hartz zeuden, zoragarriak haiek ere. Eta gero aurre aldera segitu genuen eta beste zaldi multzo bat ere bada bukaeran, hura ere oso polita.” BURUHAUSTEAK Baina Ekain aurkitu eta berehala hasi ziren buruhausteak eta borrokak. Turismoaren gorakada garaiak ziren, eta Altamirako koban 270.000 lagun inguru sartzen ziren urtero. Jakina, ez bakarrik historiaurreko aztarnak ikusteko interesa zeukatenak, baizik-eta –edo batez ere– kantauriar kostaldean zebiltzan udatiar gehienak, endemas hondartzarako eguraldirik ez zen egunetan. Ekainen ere gauza bera egingo zuten, Aranzadi Zientzi Elkarteak eta beste erakunde batzuk horren aurkako jarrera indartsua hartu izan ez balute. Ekainaren 8an aurkitu kobazuloa, eta 12an garbi zegoen nondik joko zuten komunikabideek: “Bide berdina daramate [Altxerriko haitzuloaz ari da] orain gutxi, Izarraizko magalean aurkitutako kobazuloek. Burdin-hesi artean kartzelan sartzen dituztenean, ikerlariek lasai hartuko dute arnasa, erakundeek haitzuloak irekitzeko asmo nagi bat izango dute eta gizarteak jarraituko du berari dagokion denon ondare kulturalik gabe.” Hori idazten zuen berak, Javier de Aramburuk, gutun labur bat bidali zion Zestoako alkateari ekainaren 17an: “Nola doaz kobazuloa turistentzat ustiatzeko gogoak? Ondo, espero dut. Animo, gauza eder bat egin daiteke eta!” Egun hartan bertan, Aramburuk orri osoko erreportajea argitaratu zuen La Voz de Españan, kobazulo barruko bost argazkirekin. Handik bizpahiru egunetara, Barandiaranen gutuna alkateari, batere aho-bizarrik gabe. Arambururi buruz ari da: “Eta nahikoa poz ez gure jarrera garraztasunez kritikatzearekin, eta hiru egun geroago, eta giltzak atea jartzeko ardura zeukatenen esku zeudela aprobetxatuz, galdetu ere egin gabe ea zergatik debekatu genuen sartzea, bada hara joan zen talde handi batekin batera. Joan zaitez orain, ‘kultur ondarearen ordezkarien’ hanka eta takoi-arrastopean, gure arbaso paleolitikoen benetako aztarnak aztertzera.” Umil erantzuten dio alkateak, baina Zestoako Udalak haitzuloa turistentzat irekitzea nahi du, eta aldekoak lortzen saiatzen da etengabe. Jesus Aramburu Olaran, herriko seme eta Francoren hurbilekoa, ondo informatuta dauka (“kobazulora sartzeko aukera izan bezain pronto abisatuko dizut, zeuk bisita dezazun beste inork baino lehen”).


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 9

1

Informazio eta Turismo Ministerioa ere, jakinaren gainean; Udalaren asmoen artean dago Sastarrain bertaraino errepidea zabaltzea, eta horretarako Madrilek kreditua eskaintzen dio. Bestalde, Sastarrain bailararen erakargarritasun turistikoa indartzeko, Lili jauregia Monumentu Nazional izendatzea eskatzen dio Martin Almagrori, Arte Eder zuzendari nagusiari: “Halaber, aukera aprobetxatzen dut zuri eskatzeko, azter dezazun Ekain haitzuloko lanak azkartzea, ahal den bezain pronto jendeari zabaltzeko” (1969ko abuztuak 27). Almagrok, Estatuko gobernuko zein gainontzeko eragile frankoren aldetik, “presioak” jasan beharko baditu ere, jarrera sosegatua eta Aranzadiren aldekoa hartzen du, eta 1969ko irailean, Ekainen indusketa arkeologikoak egiteko baimena ematen du. Alkateak Sastarraingo bidea zabaltzeko finantzazio bila jarraitzen du Informazio eta Turismo Ministerioan: “Baliabide gutxiko udala denez, [kreditua] neketsua gertatuko litzaiguke. Nahiko genuke, ahal balitz, itzuli beharrik gabeko subentzioa.” Luze-iritzirik dago Udala, baina Almagrok garbi esaten dio: “Gauza hauetan ezin daiteke korrika ibili, horrek kritikak eta akatsak ekartzen baititu, eta ondoren erresuminak eta zailtasunak, nik sekula gertatzea nahi ez nituzkeenak”. Pazientzia agortzen ari zaio, ordea, alkateari: “Tamalez, aurten ez da Aramburu: “Nola batere lanik egin Ekain haitzuloan, doaz kobazuloa ‘Arte Ederrek’ ez duelako baimenik turistentzat eman. Posible izango ote da haitzuustiatzeko gogoak? loa turistentzat egokitzea 1971ko Ondo, espero dut. udarako? Animo, gauza eder 1971ko otsailean Almagrok Gipuzkobat egin daiteke eta!” ako Diputazioari idazten dio; jakitun dela gauzak ez doazela erakundeek nahi luketen bezain azkar, baina tramitazio denak ez daudela bere esku. Eta gutunean bigarren “kolpea” ematen die haitzuloa turistentzat ireki nahi dutenei: lehendabizikoa indusketa arkeologikoen kontua izan zen; orain, berriz, honakoa dio: “UNESCOren eta Santanderreko Symposium-eko gomendioa izan dugu, kobazuloak ez irekitzeko, asko sufritzen dutelako; hori dela eta, laster Dekretu bat aterako da Haitzuloen Babeserako Batzorde Nazionalari buruzkoa.” Ekaingo indusketak 1975era arte luzatu ziren. Ordurako aditu askok alarma egoera aldarrikatua zuten kobazuloak turistei irekitzeak zekarren hondamendiaz, eta, beraz, erasoaren okerrena pasatua zen. 1983an Lascaux-eko (Dordoina, Frantzia) erreplika egin zen, eta handik bi urtera Zestoan ere gauza berdina egitea proposatu zion Altunak Zestoako Udalari. Erreplikaren kontuak luze joan baziren ere, azkenean gauzatu ziren, eta, zorionez, Ekaingo zaldiek trostan jarraitzen dute. Ekain haitzuloan bizitako gizakia eta gu geu lotzen gaituzten hamar gauzak, berriz, hantxe, beti bezalaxe: kea, basoak, ilargi-laurden horizta, mendiak, isiltasuna, pizti baten intziria isiltasunean, neguko haize hotza, marrazki bat egiteko gogoa, bospasei inurri harri koskor baten gainean.

fernando arzallus

9


jardunian

206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Pรกgina 10

A

rroaerrekako autobus geltoki parean, nork ez du lepoa ia bihurritu lorez estalitako etxeari begira? Oliden txiki da baserria eta Jabier Artetxe Manterola, horren erruduna. Orain dela hamabi bat urte, Oliden txiki baserria bota eta berria egin zutenean piztu zitzaion lorezaintzarako afizioa. Ia ikusi ere ez da egiten etxea horrenbeste lorerekin eta datorren urtean gehiago edukitzeko esperantza dauka, aurtengoak oso fuerte datozela eta. Bertan izan gara geranio ederrak edukitzeko sekretuen bila.

Nolatan sartu zinen loreen mundu honetan? Pixkanaka egin genuen etxea eta hasieran gortinarik ez geneukan eta barrua dena ikusten zen errepidetik. Lore batzuk jartzea bururatu zitzaidan eta horrelaxe hasi nintzen, pixkanaka... Zenbat landare dauden ba al dakizu? Atzo egon nintzen kontatzen, 123 landare daude guztira. Batzuk gorago, besteak beheko leihoetan... Norbaitek lagunduko dizu... Ez, neuk zaintzen ditut. Anaia baratzeaz arduratzen da, niri ez zaizkit baratzako lanak gustatzen eta hau nik egiten dut. Urteko zenbat hilabetetan edukitzen duzu horrela loretan? Denboraren poderioz ikasita edo, data konkretu batzuk dauzkat neure buruari jarriak. San Josetan hasten naiz, eguraldiari begiratu eta hamar bat egun onak egin behar dituela ikusten badut, negutegian gordeta izaten ditudan landareak kanpora ateratzen ditut eta Pilarikak arte edo edukitzen ditut kanpoan. Uso pasea arte. Garai horretan, haizea izaten da eta usoak pasa baino lehen lore guztiak negutegian sartzen ditut datorren urtera arte. Haizeak dena puskatzen du hemen, izotza baino txarragoa da. Etxe aurrean, errepidearen barrenean negutegi txiki bat dut eta han zintzilikatzen ditut.


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 PĂĄgina 11

1

eta botatzen dietena botatzen diet, sagu zahar simaurrarekin egindako abonu bat. Hau astean behin botatzen diot urarekin nahastuta, oso fuertea da eta. Eta negutegira eramaten dituzunean moztu ez al dituzu egiten indartzeko? Ez, ez bada behintzat izotzak edo adarren bat izorratu duela, ez. Ikastaro bat egin nuen behin eta han hala esaten zuten, mozteko, baina niri moztuz gero adar hori usteltzeko arriskua dagoela iruditzen zait. Gainera, niri, landare luzeak gustatzen zaizkit eta moztu egiten badituzu jai dago. Hemen dauden landare zaharrenak ia bi metro dira, ez dira iristen. Sarrera parean erdian dagoen zuriak hiru urte egin ditu aurten. Adituen iritziak neurrian jarraitzen dituzu orduan? Bakoitzak daki bere etxean zer hartu behar duen kontuan. Urteen poderioz ikasi egiten da eta badakit hemen geranioekin nola jokatu. Beti geranioak izan dituzu? Froga asko egin ditut, surfiniekin ere saiatu nintzen, baina ez nuen asmatzen eta fuera! Gitanilla klasea erabiltzen dut, tartean badira batzuk hiedra bikoitza edo esaten zaienak baina horiek kendu egin nahi ditut, euri pixka bat egiten badu lorea segituan izorratu egiten da eta besteek gehiago aguantatzen dute, nire ustez behintzat. Egindako probetatik ze ondorio atera dituzu? Hasieran, ontzietan bina landare sartzen nuen, baina konturatu nintzen, bietatik bat beti eskasa ateratzen zela. Konpetentzia izaten da bien artean. Orduan, landare bakoitzarentzat ontzi bat jartzen hasi nintzen. Loreak erosterako orduan zeri erreparatzen diozu? Leku batzuetan adar bateko landareak ere egoten dira saltzen baina horiekin bolumen handia lortzeko landare asko sartu behar izaten da ontzi batean. Nik ontzi bakoitzean bat nahi izaten dudanez, barrenetik adar askokoa dena erostea gustatzen zait. Normalean ederki jakiten dut zein egingo den handi. Jendeak loreei hitz egiten omen die, zuk ere bai? Ez, horrenbeste ez... Gaitzik izaten al duzu? Abuztuan edo beti etortzen zaie gaitzen bat. Garai honetan, kanpoan dena dago epel edo bero baina abuztuan eguraldia hozten hasten da eta zomorroa barrura sartzen da, etxeetara gerturatzen da eta urtero izaten dut gaitzen bat; tximeleta zuria edo ar berdea edo... Botika botatzen diet, gaitza etorri zaion landareari eta albokoei. Lehen tomateentzako sulfatoa botatzen nien intsektizidarekin nahastuta. Dendetan saltzen dituzten botikak suabe xamarrak iruditzen zaizkit, fuerteagoa gustatzen zait. Aurrekontua ere izango du hau honela edukitzeak? Aurten asko gastatu dut, gehitxo. Atera kontuak, Negutegitik ateratakoan zer egiten diezu? landare bakoitzak 2,25-2,65 euro balio dute eta hogeita Aurreko urteko landareei gain aldeko lur zaharra kentzen diet hamar bat berri sartuko nituen aurten, gehi lurrak eta eta berria bota. Dendan erositako lurra eta etxeko lurrik onena abonuak... Berrehun bat euro izango ziren! nahasten ditut erdi eta erdi eta hori botatzen diot gainean. Errepidetik ederki ikusten da... Eta behin fatxadan jarrita daudenean, nola zaintzen dituzu? Jendea gelditu ere egiten da fatxadari begira eta Ura iluntzean botatzen diet beti. Eguzkitan inoiz ez, ez bada erretratua atera ere bai. Bakarren bat etorri da nola egundoko beroa egiten ari dela eta derrigorrez bota behar zaiela. egiten dudan galdezka. Iaz bikote madrildar bat etorri Astean bi aldiz edo botatzen diet. Abuztuan hego haizea ateratzen zen eta Kordoban izan berriak zirela eta hau gehiago badu egunero bota behar izaten da. Eta hasieran, euria egiten duegustatzen zitzaiela esan zidaten. nean, lorea txepela egoten da oraindik eta plastiko batekin tapaDatorren urterako ze proba egiteko asmoa duzu? tzen ditut. Landare zuriek hiru urte dituzte eta ea beste pare Eta ondo iristen al zara hor goiko horiei ura botatzera? bat aguantatzen duten saiatu nahi nuke. Lurrean sarGehienetara bai, botila batekin botatzen diet eta goikoentzat tutakoek urte gehiago irauten dute baina ontzi txiki tubo bat daukat prestatuta, dutxako mangerari sartzen diot luzahauetan hori oso zaila da. Proba egin nahi dut ea lur tzeko eta moldatzen naiz. Batzuetan brastiatu ederrak ere harzahar gehiago kendu eta berri gehiagorekin ea lortzen tzen ditut, neure buruari goitik behera botata! [kar, kar, kar] dudan urte gehiagoz irautea eta luzeagoak egitea. Konta daitekeen sekreturen bat ere baduzu. Hilean behin, abonu minerala botatzen diet, burdin kelatoa edo Zorterik onena opa diogu Jabierri batez ere gerriko deitzen zaiona eta sekretutxo bat ere badut, marihuana landareei minik izan ez dezan, laster etxean sartzeko makurtu egin beharko du eta!

jone bergara

1


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 12

Azken hilabetean, ikastetxeko gaztetxoak egunero joaten dira egoitzara, bertako egoiliarrekin hainbat ekintza egitera

txeko ume guztiak pasatuko dira ikasturte amaierara arte egoitzatik. Onuragarriak diren alderdi asko ekar ditzakeen proiektua dela uste du Illarramendik. Umeek egoiliarren mundua ezagutu eta normalizatu egingo dute eta umetatik zahartzaroaren kontzeptuari irekiera emango diote Illarramendiren arabera. Nolakoa da proiektuaren egunerokotasuna? Eguna 11:20 aldera hasten da. Bezperatik talde bakoitzak badaki noiz egokitzen zaion San Juan Fundazioa eta Zestoako egoitzara joatea. Kolore bakoitzak, gainera, badaki nora eta zein lan egitera joan behar Herri ikastetxea aspalditik ari dira lan- duen. Harrera nagusira jaitsi eta talde guztia elkartzen denean azalpen bat ematen zaie kidetzan. Orain arte, baina, noizean umeei. “Pixka bat azaltzen diegu beraien etxera goazela, errespetuz sartu behar dugula… behingo ekintzetan zentratu dira. ”, argitu du Amaia Manterolak. Amaia Manterola ikastetxeko zuzenBehin San Joan egoitzako sarrerara iritsitakoan egoitzako arduradunen esku geldariak azaldu duenez, normalean hile- ditzen dira. Illarramendik azaldu duenez, etxeko langileek harrera egiten die: “Geuro ekintzaren bat egin ohi zuten: “Gare etxera sartzen ditugu eta banaketa egiten dugu txoko ezberdinetan lanak egitebonetan kantatu, urtarrilean bingoan ko”. Elkarlanean hasten direnean umeek sorpresa handia hartzen dute Manterolajolastera joan, otsailean danborrada…”. ren arabera: “Sartzen direnean harritu egiten dira zeinen autonomoak diren Hori positiboa izan arren, lotura sendo- beraien eguneroko lanetan”. ago bat egiteko beharra zegoela ikusi Txokotan hiru belaunaldi egoten dira elkarlanean eta bertako langileek egiten dute zuen Joseba Illarramendi San Joan umeen eta zaharrenen arteko lotura. “Gu gara bi belaunaldi horien tartekoak”, azaldu Fundazioko zuzendariak. Duela hiru du Joseba Illarramendik. Familien arteko loturak egiten hasten dira, belaunaldi desberurte hasi ziren horrelako ideia bat lan- dinen arteko loturak. Beraien artean sortzen den erlazioa “oso-oso polita” dela dio Illatzen. Egoiliarrak erdigunean jarri eta rramendik. Lagunekin bezala hitz egiten dute. beraien etxean daudela sentitzea lortu 12:00etan amaitzen da eta Ikastetxeko arduradunak umeen zain egoten dira. Bidean nahi zuten. Talde desberdinak sortu balorazioa egiten joaten dira eta umeak txundituta egoten direla aitortu du Manterolak: eta beraien ideiari forma ematen hasi “Zenbat gauza kontatu dizkieten, zenbat gauza egiten dituzten beraien kabuz... beraien ziren: sukaldeko lanak egiten egoiliar sentsazioa oso ona da”. Berriz errepikatzeko irrikaz bueltatzen dira Ikastetxera. Egoiliarrentzako bizipoza batzuk, garbitegiko lanak burutzen beste batzuk… Bertako egoiliarrei poztasuna ekartzen dien proiektua da. Etxeko zaharrentzako Txoko desberdinetan banatuta ari umeen estimulua “izugarria” dela eta bizia ematen diela aitortu du Illarramendik: “Indarra ematen die, piztu egiten dira”. “Umeekin erlazio hori edukitzean beraiek ere pixka ziren lanean eta Ikastetxeko funtzionamendu berbera zutela konturatu zi- bat protagonista sentitzen dira, umeak beraiengana etortzen baitira”, azaldu du Illarramendik. Askotan gizarteratze prozesu honetan arazoak izaten dituzte San Juan egoitzaren. Ikastetxeari lankidetza proposamena egin eta planteamendu hori biko kideek. Izan ere, jende edadetuarekin herrira joatea ez da erraza, egoiliarrek “zailtaderagarria iruditu zitzaion Amaia sun fisiko asko” dituztelako. Kasu honetan, baina, kanpotik beraiengana etortzen dira Manterola zuzendariari. “Geure antoaktibitateetan parte hartzera eta beraientzat “oso ona” da. lamenduarekin, eguneko errutinarekin, gure pentsatzeko moduarekin guztiz bat zetorren”, azaldu du Manterolak, eta eguneroko hori martxan jartzeko ez zuten zailtasunik ikusi. Horrela, Ikastetxeko umeen talde bat aste osoan zehar egoiliarrekin egongo da lanak partekatzen eta harremanak sendotzen. Joseba Illarramendiren ustez, proiektu honen indargunea egunerokotasunean gauzatuko den ekintza bat dela da, eta ez aldizkakoa. Orain, ikasturte amaiera denez, proba pilotua egin dute. Hala ere, ikaste-

naiara olaizola


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Pรกgina 13

7


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Pรกgina 14

danbolin.eus

1

Espabilau eguna Lasaon

Ekainaren 8an ospatu dute aurten Lasaotarrek Espabilau eguna. Goizen goiz ekin zioten goitibeherekin egunari. Jarraian ez ziren falta izan pilota partida, paella txapelketa, jolas eta giro bikaina.

Pazko festa aizarnan

Talo eta artisau postuak eta haurrentzako tailerrak izan ziren ekainaren 8an goizez eta txahal erreaz eta txotxeko sagardoaz gozatzeko aukera paregabea eguerdian. Egun guztian zehar aulki artistikoen erakusketa eta arratsaldean, Zestoako IX. trikitilari gazteen txapelketa. Kantuan eman zioten egunari amaiera.

Gaztetxoen Gurutzeaga Pilota Txapelketako finalak

Ekainaren 14ean jokatu ziren Gaztetxoen Gurutzeaga Pilota Txapelketako finalak. Eguraldiak ez zuen lagundu eta kiroldegiak jokatu behar izan zituzten partidak.

alebin neskak gipuzkoako eskola kiroleko azpitxapeldun

Zestoako Alebin neskek, Gipuzkoako Eskola Kiroleko saskibaloiko finala jokatu zuten Lezon,ekainaren 9an. Irabaztea posible izan ez bazen ere gustura gelditu ziren azpi-txapeldun postuarekin.


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 PĂĄgina 15

1

"ez da kasualitatea" bertso saio musikatua AEKk, Bargaztek, Danbolinek eta Eniarraitzek elkarlanean antolatuta, ‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua izan zen ekainaren 15ean arkupetan. Saioak, gogoeta, jolasa, emakumeen arteko konplizitatea, umorea, musika eta bertsoa uztartu zituen. Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Miren Artetxe igo ziren oholtza gainera eta Amaia Agirre arduratu zen gai-jartzaile lanak egiteaz. Bi musikariren doinuan jardun zuten bertsolariek.

"Kantauri" ikuskizuna Itxaropenaren

eskutik

"Kantauri" Itsasoaren indarrean oinarritu da aurten Itxaropena dantza taldea ikasturte bukaerako emanaldirako. Beste urte batez, ekainaren 7an ere kiroldegiko frontoia goraino betetzea lortu zuten.

Udal berria eratzeko eta alkatea aukeratzeko osoko bilkura

Jendetza bildu zen ekainaren 15ean udal berria eratzeko eta Alkatea aukeratzeko Osoko Bilkuran. EH-Bildu koalizioko Mikel Arregi Ertxin izan zen boto gehien lortuta, alkate aukeratua. Garikoitz Mendizabalek (EAJ-PNV) oposizio eraikitzaile eta alternatiboa egingo dutela esan zuen. Elkarri neurria hartzen joango direla eta bi alderdien arteko harremana humanoa eta zintzoa izatea nahiko luketela azpimarratu zuen. Mikel Arregik ere, Garikoitzek esandakoaren ildotik, elkar ulertzera kondenatuta daudela gehitu zuen, "eremu irekitan ezberdin pentsatzen dugunok elkartzeko gaitasuna izanagatik ere, gero, politikan, bestela gertatzen da". Bere esanetan, "askotan, politikak gotortu egiten gaitu eta uste dut badela garaia hori gainditu eta denok elkar hartzeko". Gogoan izan ditu memoria historikoa eta giza eskubideak, berdintasuna eta genero indarkeria eta azkenik baita euskara ere. Bilkurari amaiera emateko hitz hauek esan ditu: "politikan gehiegitan hitzak haizeak eramaten ditu eta nik hemen esandako hitzak haizeak eramaten baditu, eraman nazala neroni ere". Hauek izan ziren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako emaitzak: EH Bilduk 1083, EAJ-PNV 793, PSE-EE 36, Baliogabeak 19 eta Zuriak 44.

1

5


bota librean

206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 16

.

Agintzea erraza da edo agian ez Politikaz hitz egin dezagun. Agintzen dizuet ez naizela neketsua izango. Edo agian bai. Nork jakin. Ulertzekoa da bi hauteskunde prozesu luzeren ondoren politikariez hitz egiteko gogorik ez izatea. Baina agintzen dizuet ez naizela asko luzatuko. Zein hitz berezia den agintzea. Euskaraz bi modutan ulertu daitekeen hitza dugu. Gure intereserako bi modu direla esango dugu behintzat. Lehena aginduak ematea izango Moroak Bi alditan gertatu zait. Iraetako futbol zelitzateke. Norbaiti zerelaian, lehenengoan futbol partida zen, bigarrenean engin bat, lan bat, egin betrenamendua. Futbol partida jokatu eta gero konturahar duela esatea litzatetu ziren aldageletan lapurretan egin zutela, telefono ke eta bigarrena berriz mugikorrak eta dirua eraman zituzten. Bigarrengoan, norbaiti hitzematea lipare bat telefono mugitzateke. Zerbait egingo dugula zin egitea. Bat erraz egikor falta ziren. Eta bietan ten da eta besterako ez du edonork balio. berdina: “’moro’ bat ikusi Ziur bat baino gehiago galdu dela. Normala. Hauteskundut aldagela kanpoaldedeetan bezala. Agintzen dutenak agintzen hasten direnean”, “nik ere ikusi dut”, an bezala. Aste hauetan asmo, ideia eta argazki ugari “seguruenik ‘moroak’ ikusi ditugu alderdiek hau edo bestea egingo dutela esaizan dira”… Futbol zelaian nez. Paperean ideia bikainak, erakargarriak eta txundijende dezente ginen lehegarriak baina errealitatera pasatu nahi ditugunean kea nengoan, baina nonbait direnak. Guztien aldetik. Herriko sarrera eta irteerak “moroa” baino ez genuen hobetu. Nork esango dio ezetz horri? Baina errepideetaikusi. Badirudi gutako ko eskumena Foru Aldundiarena da. Udalak Foru Alnorbait ezin dela lapurra izan. Alegia, azal zurikoa eta dundiari eskatu diezaioke baina ezetz esaten badu ez daeuskaldun ADNa duena bazara, ezin zaitezke lapurra go zer eginik. Bidegorriarekin beste horrenbeste. Futbol izan. zelai zaharrean hainbat instalazio egin. Futbol zelai beEuskaldunak ez garela arrazistak diogu, baina horrelarria Iraetan egin zen Zubiaurren ezin zelako egin eta koak gertatzen direnean, azkar aipatzen dugu kanpoorain hau egin liteke? Zer aldatu da? Baliteke aldaketa ko norbait izango zela. Edota beste zenbait egoeratan, horren berri nonbait agertu izana baina nik ez dut ikusi. atzerritar horiek guri lana kentzera etorri direla dioOsasun zentro berria CaravanPark zegoen lekuan egingo gu, dirulaguntzetatik bizitzera etorri direla. Baina nik zutela agindu ziguten eta gero ez zen posible izan. uste atzerritarrak ez direla gure artera borondatez Hala ere, hauteskunde hauetako neurri izarra herrian etorri; beraien herrialdeetatik ihes egin behar izan duekitaldietarako areto handi bat egingo dutela izan da. te, gosetea dela, gerrak direla… Hauteskunde hauetan autokritika eta planteamendu Baina jarri gaitezen momentu batean beraien azalean. errealistak bota ditut faltan. Inork ez du jarri mahai gaiJo dezagun gure herrian gerratea hasten dela eta gure nean zein den udalaren finantza egoera. Kiroldegiko befamilia hartuta alde egin behar izan dugula. Kristorerritze lanak bukatzen direnean aurrekontua ia bikoiztunak eta bi pasa ondoren, iritsi gara, etxebizitza aurkiko dela kontuan izanik udaleko kaxan ez da diru askorik tu beharko dugu, lana bilatu beharko dugu... Herri hoegongo. Kale argiteri aldaketa eta farola berriez ere hitz rretako bizilagunek guri laguntzea nahiko dugu, eta egin genezake baina beste baterako utziko dugu. ezikusiarena egiten badute, esango dugu ez direla baUdalak hurrengo lau edo zortzi urteetan ez du inbertsiotere abegikorrak, ez direla gizakiaren muturreko egoeetarako dirurik izango, Foru Aldundi edo Eusko Jaurlaraz kezkatzen, ez dakitela elkartasuna zer den. ritzaren laguntzarik gabe ez behintzat. Errealitate gordiAtzerritarrak ez dira “moroak”, edota “etorkinak” guk na hori da eta hauteskunde hauetan bi alderdiek hori erabiltzen dugun tonuan. Haiek ere pertsonak dira, ni esatea faltan bota dut. urko canseco eta zu bezalaxe; haiek ez dira ni baino gehiago, baina ni ere ez haiek baino gehiago. Denok batera osatu behar dugu gizarte hau, Euskal Herria anitza izango da, kultura eta arraza ezberdineko jendez osatua. Hori ez da txarra ordea; alderantziz, kultur-aniztasunak kolorea emango dio gure herriari. Landu dezagun integrazioa, laguntzea aberasgarriagoa baita, kexatzen eta baztertzen ibiltzea baino.

.

erkuden larranaga


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 PĂĄgina 17

iinkesta.

1

Auzoak dudarik gabe. Zestoako herrigunea ere ez dago batere zaindua, ez dago txukun. Orokorrean, sail danetan dagoela premia uste dut.

kk

maria blanco 24 urte

Hezkuntzan zentratuko nintzateke. Uste dut hezkuntzan egin behar dela lan handiena, etorkizun baten fruituak gorka mantzizidor eman ditzan. 35 urte ander etxeberria 34 urte

(Erantzuleak guztira: 151)

mÂŞ carmen ginza 67 urte

Auzoak eta ingurumena. Uste dut agintariak herrigunean gehiegi zentratzen direla eta auzoak ahaztuta uzten dituztela.

Ez dakit ze saili dagokion gai hau lantzea baina huarrentzako jolas leku estaliak falta direla uste dut.

Udal Gobernu berriak ze sail lehenetsi beharko luke datorren legegintzaldian?

ale ale

Zubimusuko zenbait etxe-azpik zerritokia dirudi. Sua ere egin izan dute bertan. Dena ez da libre.

Kiroldegiko behe solairura argitasuna sartzeko egindako kristalera oso arriskutsu dago, kristal batzuk puskatuta baitaude aspalditik

7


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 18

XX.mendean jaio eta hil zen

Jose Manuel Ibar Azpiazu Urtain

, gure maiatzeko pertsonaia. 1943an jaio zen, zehazki, eta 1992an hil. Harrobiz ondo hornitutako gune batean jaio zen, Ibañarrieta auzoan baitago bere jaiotetxea. Arrakasta izan zuen herri kiroletan, izan ere, boxeolari

bilakatu aurretik aizkolari, harri-jasotzen eta idi probatan ere ibili zen, garaiko hainbat marka hautsiz. Dena den, zerbitzu militarra egitera Ceutara joatea egokitu zitzaion eta horrek herri kirolen mundutik urrundu zuen, nolabait. Hala ere, esan beharra dago harri-jasotzen ari zela bota ziola Jose Lizarazu ikuskatzaileak begia eta haren bidez bilakatuko zen boxeolari. Boxeoa izan baitzen Urtain famatu egin zuen kirola; “El Tigre de Cestona” eta “el Morrosko” bezalako goitizenak eman zizkiona.

Aurreko hiletan bezala, oraingoan ere jaso ditugu erantzunak postontzian! Ikasturte amaiera dugunez, zozketa egin dugu eta honako honek irabazi du bi lagunentzat bazkari edo afaria Aranburu jatetxean:

Celia Resano

zorionak!


agenda

206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Página 19

ekaina

28 29

ostirala

22:30 Zestoako banda eta Tolosako Arimaz lokarrizko orkestrak, filmetako musika banden kontzertua Euskal Herria plazan.

larunbata

Iraetan V. Tren Topaketa egun guztian zehar.

uz

taila

06

larunbata

Lasaoko auzo elkartekoek Xoxotera irteera egingo dute.

9

San Kristobalak narrondon

ostirala. 19:30 suziria. Desafioa: "Oikiako Peio" astoarekin eta Itziarko "Jun o Guraso elkarteak antolatuta, txokolatada lehertu" giza proba taldea. 21:00 Bertso afaria, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta ikasturte bukaerako festa. • 19:00 eta Jon Maiarekin trikitilariek alaiturik. Jarraian erromeria. asteazkena.Kristobal deunaren eguna. 10:30 Idiakaitz. 11:00 Herri Ertxiñakoen emanaldia, Euskal Herria meza. Hamaiketakoa. 19:00 Sagardo dastaketa, zikiro pintxoak Son LT taldeak plazan•Barbantxo, Iraeta eta Arroabean. igandea alaiturik. 21:30 "Jon Txikiren Monologoa ostirala. 21:30 Mus eta eskoba txapelketa. Sanjuandarren eguna San Juan Egoitzan. 12:00 meza eta ondoren egoiliar, senide langile larunbata. 17:00 txokolatada. 17:30 karakol lasterketa. 18:30 Gorriti/Lopene eta juntakideen luntxa etxe atarian. Aurten 100 bere animaliekin. Amaieran entzierroa. Ondoren, Toka txapelketa. 21:00 Sardina urte beteko ditu San Juan Fundazioak•F11 argazki taldearen VI. Argazki Rallya. Egunean jana doan. Sahieskia ordainduta. Jarraian, Hemengattun erromeri taldea. igandea. 11:30 Dantza tailerra Astindurekin. 13:30 Paella lehiaketa. bertan jakingo diren bost gairen inguruko argazkiak atera beharko dira. •Ertzak musika taldearen kontzertua Portalen.•San Joan sua rmenak Arroabean plazan.

21

ostirala

23

an 24 25 27

tzerki astea 24-30 bitartean

19:00 "BI NI" haurren antzerkia. 22:30 "FLORIDA" kale-antzerki ibiltaria Lili jauregian. eta 26an ere. 22:30 "FLORIDA" kaleantzerki ibiltaria Lili jauregian 18:30 Mahai ingurua jubilatuen tabernan. Gaia: Herri antzerkia norentzat eta zertarako?/Kultur mahaiaren garrantzia. 20:30 "ORLAC-EN ESKUAK" antzezlana. 20:30 "ORLAC-EN ESKUAK" antzezlana.

28 29

11:00 Antzerki ikastaro irekia jubilatuen tabernan. Aurrez izena eman behar da. 20:00 "ZAZPI SENIDEKO" antzezlana.

Sarrerak salgai Turismo Bulegoan!

05 10 12 13 14

Ka

astelehena.Karmen bezpera. 18:00 Karroza. 20:30 Txupinazoa eta bandera igoera. 21:00 Herri afaria. 23:00 Dj-a. asteartea.Karmen eguna. 12:00 Meza. Ondoren, dantzariak. 13:00 Trikitilariak. 18:00 Tortilla patata lehiaketa. 19:00 Herri kirolak. 22:00 Anari elizako atarian. osteguna. Jubilatuen eguna. 12:00 Jubilatuen meza. Emakumeen pilota partidua. 14:00 Jubilatuen bazkaria. Trikitilariek alaituko dute bazkalostea. 19:00 Pala txapelketako finala. 22:00 Bertsolari Gazteen IV. Saioa (Libe Goenaga, Oier Etxeberria, Julene Iturbe, Mikel Iturriotz, Aitor Zubikarai. ostirala. Umeen eguna. 10:00 Ume jolasak. Umeen bazkaria. 16:00 Puzgarriak eta txokolatada. Apar festa. 20:00 Poteoa herritarren BTK 640 917 626 batukadarekin. Herri afaria. 23:00. Kontzertuak: Radio Rahim / Los Zopilotes Txirriaos. Ondoren, Tirri & Tery goizaldera arte. larunbata. Koadrilen eguna. 10:30 Paella lehiaketaren hasiera. 14:00 Koadrilen bazkaria. 17:30 Koadrilen arteko jolasak. Lopeneren zezenekin. 19:00 Elektrotxaranga. 23:00 Gozategi. DJ Bull goizaldera arte. igandea. 12:00 Meza nagusia. Lopeneren abereak. 18:00 Arroa Beheko XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Sagardo dastaketa eta pintxoak. 00.00 Bandera jaitsiera.

15 16 18 19 20 21

943 148 061

1


206 2.qxp_55 16/6/19 23:10 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Ekaina 2019 by DANBOLIN - Issuu