Skip to main content

Azaroa 2020

Page 1

221.qxp_55 22/11/20 22:47 Página 1

2020 azaroa

221 zk.

“urteak daramatzagu latako atun eske, geure itsasoko atuna arrantzatu nahi dugu”


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Pรกgina 2

640 917 626

943 052 761


221.qxp_55 22/11/20 22:48 PĂĄgina 3

3

Denbora

Azken aldian telebistan albistegiak ikusi badituzue edo egunkariak irakurtzen badituzue gai bat dela nagusi ikusiko zenuten. Bai, guztiok buruan dugun horretaz ari naiz. Baina lasai, ez noa horretaz hitz egitera, mundu mailan dugun egoera latzak beste albiste eta errealitate batzuei lekua nola kendu dien baizik. 1991n Fronte Polisarioak eta Marokok su etena sinatu zuten Mendebaldeko Saharan. Hamarkadatan irtenbiderik ezin bilaturik zebiltzan gatazka baten irtenbidea izan zitekeela zirudien. Konponbidearen lehen pausoa behintzat, baina ia 30 urte geroago Fronte Polisarioak su etena apurtutzat eman du Marokoko soldaduak Guergueraten sartu ondoren. Urruti dagoen gai bat dela dirudi eta gurean eraginik ez duena, baina errealitateak beste zerbait dio. Gure artean saharar ugari bizi dira eta gaur egun egoera zein den jakin eta ulertu nahirik saharar komunitatearekin hitz egin dugu. Urte luzeetako gatazka izanik, gure artean urteetan bizi diren sahararrak bat gehiago izatera heldu dira eta esan liteke kalean ikustera ohitu garela. Azken hilabeteetan, ordea, bisitari berri bat dugu gurean. Beltzez eta lepokoa jantzita dabilen apaiza. Batzuek esango dute Koldo apaiza ere beltzez jantzita ibiltzen dela. Baina ez dela beltz berdina onartu beharra dugu, eta gainera, azpeitiarra da. Ez dakit zer den okerragoa. Azpeitiar bat Zestoan‌ Ene! Txantxa dela garbi utzi beharko dut, bestela norbaitek zerbait esango dit kalera irteten hasten garenean. Zergatik eman zuen elizan sartzeko pausoa? Nola jaso ote dugu herrian? Ohitu ote da zestoarren izaerara? Alde batetik beltzez jantzitako apaiza, bestetik Fronte Polisarioa berriz gerran beraien eskubideen alde. Bi irudi hauek buruan baditugu, denboran atzera salto egin dugula imajinatu dezakegu. Danbolinek bere moduan ere salto egin du. Hemendik aste gutxitara urtez aldatuko garela baliatuz, aurtengoan Zestoako argazki zaharrekin osatu dugun egutegia kaleratzera ausartu gara. Eztabaida ugariren ondoren hamabi argazki aukeratzea lortu dugu eta laster izango duzue eskuetan. Dagoeneko ez baduzue. Esanguratsuak, beste garai baten erakusle edo besterik gabe politak iruditu zaizkigun irudiak sartu ditugu. Bakoitzak bere gustukoa izango du eta ez dago bat bestea baino hobea denik. Egutegia diseinatzeko garaian, norbaitek gustukoren bat badu arazorik gabe moztu eta etxean gordetzeko aukera izan dezan saiatu gara. 2021 urteaz haratago zuen etxeetan izango den objektu bat egitea lortu dugulakoan, ea gustuko duzuen!

diruz lagundutakoa

urko canseco

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 4

Kulturak batzen gaitu “Kultura segurua da” oihukatu dugu etengabe uda hasieratik sektoreko eragile gehienok. Erakutsi dugu, gainera, antolatu diren ekintzetan ez dela kutsatzerik egon eta beste hainbat tokitan baino seguruago egon gintezkeela musika, antzerki edo bestelako emanaldietan ere. Udazkenarekin batera, ordea, eslogana aldatu behar izan dugu. Orain “kultura beharrezkoa da” aldarrikatzen dugu, ezinbestekoa dela ohartu beharrean baikaude. Irail hasieratik gabonak bitarte Zestoan oso kultur eskaintza txikia izango da. Zestoar gehienok sarri alboko herrietara mugitu ohi gara ikuskizunez gozatzeko. Baina, pandemiaren eraginez eta egunotan bizitzen ari garen itxiera perimetrala tarteko, are eta mugatuagoa da kultura bizitzeko herritarron aukera. Ez dugu urterik egokiena aukeratu guk ere “Arineketan” diskoa kaleratzeko. Askok jakingo duzue Zestoan bertan irailean ematekoak ginen estreinako emanaldia atzeratu beharra izan genuela. Ongi bidean, azaroaren 28an kiroldegian aurkeztu ahal izango dugu. Badakigu egoera honetan areto itxi batera sartzeak beldur edo zalantza asko sor ditzakeela. Nik, aldiz, animatu nahi nuke jendea kultura babestera, ekitaldi batean neurriak hartuta, kutsatze arriskua gure eguneroko hainbat ekintzatan baino baxuagoa delako, baina, batez ere, orain, inoiz baino beharrezkoagoa dugulako. Gizakiontzat ezinbestekoa delako elkarrekin abestea, txalotzea, gozatzea, irri egitea edo hunkitzea. Komunitate sentipena ematen digulako kulturak, distantziak distantzia, elkarren babesa eta beroa sentitzeko aukera. Ez dakigu Santa Zezilia ospakizunik izango den aurten, ezta Arineketan emanaldia egin ahal izango dugun ere azaroan. Baina familia eta lagunak inoiz baino urrunago izango ditugun urte honetan, ezinbestekoa da niretzat esaterako Hator, hator edo Olentzero (la la la, eguarri) lagunartean abestea, berdin kaleetan, egoitzetan edo etxeetan. Horra nire enbidoa Maria Uriari: Zer da zuretzat abenduaren 24an biltzen gaituen “abesbatza” berezi horretan parte hartzea?

enbidoa

jagoba astiazaran

pintada.

Markesinatik. Markesak ez gara, baina markesinan gaude. Herritar talde batek bizi dugun krisiaren aurrean Gurutzeko autobus parada zaharraren inguruan ekimena antolatu dugu. Datozen egunetan markesinan gune bizi, zabal, ireki eta parte-hartzailea sortzea da asmoa. Helburua da norbanakoei edo eragileei COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera nola ari zaigun eragiten ikustea; ondoren, sortu daitezkeen erantzunak edo beharra dutenei laguntzeko moduak martxan jartzeko. Zestoarrei ahotsa eman nahi diegu, laguntza behar dutenei eskua luzatuko diegu eta eskua botatzeko prest daudenekin harreman sarea sendotuko dugu. Itxialdian martxan jarri zen boluntario sareari beste bultzadatxo bat eman eta ekintza praktikoak ahal den azkarren martxan jarri nahiko genituzke. Garai ilun hauetan kolore pixka baten beharra dugu eta markesina ingurua kulturaz goxatzea da gure nahia. Hitzaldi, mahaiinguru , irratsaio edo mobilizazioekin batera, herriko sortzaileei ere lekua egin nahiko genieke. Krisi honi herri mailan erantzun beste erremediorik ez dugu. Bakarrik baino elkarrekin hobe!

markesinako herritarrak


bota librean

221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 5

sozialismoa ala basakeria. Garai zailak datoz desjabetuontzat. Bere barne muga historikoekin talkan, gizarte kapitalista atzera bueltarik gabeko bide batean sartu da. Atzean geratu dira jada, Europan behintzat langileriaren gehiengoak bizi-maila eroso bat eduki ahal zuen garaiak. 2008ko krisiak suntsitu zituen gure belaunaldiak txikitan entzuten genituen promesak: Ikasketa on hitzekin jolasean Badira egun batzuk Irati batzuk egin eta etorri zitzaidala esanaz, ea Danbolinerako idatzitxo bat lan on bat lortu, egingo nuen. Brastakoan baietza erantzun eta pentsatu bizitza erraz eta nuen: beti dago lehen aldi bat denerako. Gaia pentsatzen eroso bat izatea jarri nintzen. Askotan hitz egiten ez dudan gai bati buruz lortuko duzu, zure idaztea erabaki nuen. etxea, urtero opor eder batzuk, kotxe bat edo bi, Bai, gaia asko maite dut soldata duin bat (bi hitz horiek kontraesankorrak eta hitzarekin jolas egiteez balira bezala)… Bizitzeko prestatu gintuzten ko mundu hori izango mundua gure aurrean erori zen. dugu. Oraindik, ordea, krisia pasa eta behi gizenen garaia Zenbat aldiz pentsatu ote etorriko zenaren promesak entzuten jarraitzen gedut zeinen ederra den nuen. “Ezkerraren” promesek ongizate estatuaren bertsoa! Zortekoak gu, itzulera iragartzen zuten (ahots errealistagoek krisi hain hizkuntza ederrarekapitalistaren sakontzea iragartzen bazuten ere), kin hainbat eta hainbat eta orain dela ez asko, “Historiako gobernu progrehitz joko egin ahal izateasistena” bezala iragartzen zutena iritsi zen Espaigatik. Bertso mundua oso zabala dela badakigu: doinu alniar estatua gobernatzera. detik, adibidez, Juanito Dorronsorori galdetu besterik ez Tunelaren amaierara iristen ari ginela zirudien gadago; neurriak ere andana ditugu, zortziko txikia edo harai horretan, ordea, (batzuk behin ere sinetsi ez bamarreko handia. Hainbeste gauza kontuan hartu behar genuen ere), COVID-19 birusa agertu zen. Askok zedira bertso bat osatzeko, eta jendeak galdetuko du: nola torrela zioten (genion) krisi estrukturala, krisi biogusta daiteke hori? logikoz mozorrotu zen. Berriz ere langabezia, berriz Nik neure buruari galdetzen diot: nondik datorkizu berere gazteon bizi proiektuak hankaz gora. Finean, tsozale izate hori? Oroitzapen asko etortzen zaizkit buruberriz ere krisi kapitalista, baino oraingoan gaixora: aitonarekin Errioxara bidean abesten genituen Lazkao tasunez mozorroturik. Txikiren bertsoak, baita urtean behin Arroako auzokideKapitalismoaren berregituratze sakon baten aurreak Santa Eskera irten eta Igor Olabide zenaren bertsoak an aurkitzen gara, eta oraindik aldaketa horren diburuz ikasteko grina hori ere... Horrelako oroitzapenak mentsioak eta norabidea antzemateko goiz den datozkit burura, eta esan dezaket gaztetatik datorkidala arren, langileon eskubide politiko eta bizi mailaren bertsozaletasun hori. Bestalde, lagun arteko parrandako murrizketa orokortu bat nabaritzen da, klase erpuntu-erantzun saioak ere gero eta arrakasta handiagoa tain bezala ezagutu dugun fenomenoaren deusezhartzen ari dira gurean (nahiz eta aspaldian ez dugun patatzearekin batera. rrandarik izan, ez dugu esperantzarik galduko, kar-kar). Diruan bere funtsa duen, eta estatu nahiz estatuz Parranda horietako batean bertso eskolaren gaia atera gaindiko instituzioetan gauzatzen den botere burzen, polita izango zela Arroan bertso eskola bat izatea. Ergesaren aurrean kontrapisurik egingo duen langiledi broman esan bazen ere, egiaren bidea hartu zuen, talon botere antolatuaren faltan, alderdi komunistadetxoa sortu eta bai bertsotan hasi ere! (saiatu behintren faltan, distopia fase batera garamatza gizarte zat). Aitor Salegi gidari dugula jada bigarren ikasturtean kapitalistak. Horren aurrean orain dela ehun urte ari gara lanean (ez du pazientzia makala, kar-kar). baino arrazoi gehiagorekin esan dezakegu bi aukeAurreko ikasturtea ez zen nahi bezalakoa izan baina, hala ra bakarrik ditugula: Sozialismoa ala basakeria. ere, itxialdiak ez zituen Arroako bertsozaleak isildu, ez horixe. Gauzak horrela, hemendik dei egin nahiko nieke ortzi alberdi bertsozale den orori, eta bertsotan jardutera animatzeko esan, guk beso zabalik hartuko ditugu eta.

.

amaia agirre

5


221.qxp_55 22/11/20 22:48 PĂĄgina 6

MIlAKA ETA MIlAKA SAHArArrETATIK HOGEIrEN BAT FAMIlIA ZESTOAN BIZI DIrA. ASPAlDIDANIK DUGU SAHArAr HErrIArEKIN ZESTOArrOK ErE HArrEMANA. MArOKOK SU-ETENA HAUTSI ETA GErrA USAINA GEUrEGANAINO IrITSI DEN HONETAN, SAHArAr KOMUNITATEArEN AHOTSA ENTZUN ETA ZABAlDU NAHI IZAN DUGU.

Mendebaldeko Saharako gatazka politikoa duela berrogeita bost urte hasi zen. 45 urte daramatzate Tindoufen (Argelia) kokatuta dauden errefuxiatuen kanpalekuetan 160.000 sahararrek. Zenbatu ezin diren beste milaka errefuxiatu saharar daude munduan barrena eta beste milaka bizi dira euren sorterrian, Mendebaldeko Saharan, Marokok okupatuta duen zonaldean, hain zuzen. Ez dugu ahaztu behar, Mendebaldeko Sahara herrialde aberatsa dela, baliabide natural garrantzitsuak dituena (fosfato meatzeak, arrantza‌) eta, besteak beste, horrek erakarri zituela espainiarrak. Historian zehar izandako gatazka guztien ondorioz, Mendebaldeko Sahara Marokoko indar militarrek okupatuta dago gaur egun eta bertan bizi diren sahararren bizi baldintzak tamalgarriak dira. Marokoar kolonoak bizi dira sahararren artean eta sahararrek euren sorterrian bizi duten jazarpena itzela da. Fronte Polisarioak zonalde bat liberatzea lortu zuen baina zonalde horretan ezin da bizi Marokok guztia bonbaz josi baitzuen. Marokoarrek 2.700 kilometroko luzera duen harresi bat eraiki zuten Mendebaldeko Sahara zatitzen duena: alde batean liberatutako zonaldea dago eta bestean Marokok okupatutakoa. Bertan hainbat pasabide daude eta horietako bat Guergueratekoa da. Hitzartua dute Marokok ezin duela liberatutako zonaldea zapaldu Mauritaniara pasatzeko; Marokok hitzarmena hautsiz pasabidea erabiltzen denbora darama eta errepide bat eraikitzen hasia da bertan.

Saharar herriari babesa adierazteko elkarretaratze jendetsua egin zen plazan azaroaren 15ean, Zestoako saharar komunitateak eta EHbilduk deituta

Historia apur bat:

1916-1934: Mendebaldeko Sahara Espainiak

kolonizatu zuen.

1958: Espainiako Gobernuak Sahara EspaĂąol izeneko

herrialdea sortu zuen. 1973: Sahararren artean independentziaren grina gero eta nabarmenagoa egiten joan zen eta beren nazioaren independentziaren alde arituko zen erakunde politiko-militarra eratu zuten: Fronte Polisarioa. 1975: Deskolonizazio prozesu betean, Maroko eta Mauritania onartu zituen Espainiak hango administrazio kide gisa. 1976: Espainiak kolonia utzi zuen, deskolonizazio prozesua bukatu gabe, eta bitan zatitu zuten lurraldea Marokok eta Mauritaniak. 1976: Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zuen Fronte Polisarioak eta Nazio Batuen Erakundea osatzen zuten 70 herrialdek onartu zuten errepublika berria. Momentu horretan Mauritania eta Maroko eta sahararren arteko gerra piztu zen. 1979: Mauritaniak bake hitzarmena sinatu zuen Fronte Polisarioarekin, baina Marokorekin ez zen gerra eten. 1988: Nazio Batuen Erakundeak Mendebaldeko Saharan erreferendum bat egitea erabaki zuen. 1989: Erreferenduma egiteko negoziazioak eten ziren eta sahararrek ia urtebete iraun zuen su etena hautsi zuten. 1992: Nazio Batuen Erakundea Mendebaldeko Saharara bertaratu zen erreferenduma prestatzeko eta su-etena adostu zuten bi aldeen artean. Bake prozesua hitzartu zuten Fronte Polisarioa eta Marokoren artean. 2020: oraindik ez da erreferendumik egin. Urte hauetan guztietan gatazkak etengabeak izan dira. Su-etena hautsi du Marokok eta gerra hasi da berriro.

Egoera ikusirik, saharar zibilak euren zonaldea babestera joanak ziren, modu baketsuan, Guerguerateko pasabidera. Azaroaren 13an hautsi zen su-etena Marokok, sahararrak eraso zituenean. Gaur egun harresi guztian zehar daude istiluak Maroko eta Fronte Polisarioko kideen artean, baina Marokok oraindik ez du gerra egoera aldarrikatu. Sahararrak nekatuta daude, 45 urteko gatazkari ez baitiote konponbiderik ikusten. Gatazka politikoa da eta gaian erantzukizuna duten estatuek 45 urtez gaiaz paso egin dutela salatzen dute. Sahararrek garbi dute, gerran daude, eta eurena dena defendatuko dute.


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 7

1

Bady Brahim 47 urte

Zestoako sahararren ahotik Ataharbha, Muhmed 35 urte

“2010ean etorri nintzen Euskal Herrira, bakarrik. Alaba bakarra naiz eta nire aita Mauritanian dago eta ama Argeliako basamortuan. Hona etorri ginen hango jendeari lagundu ahal izateko. Inork ez du familia osoa leku batean, alde guztietan sakabanatuta gaude. Txikia nintzela udak pasatzera etortzen nintzen eta familia asko ditut penintsulan: Zaragozan, leonen… Ez daukagu ezer, basamortuan bizitzea oso gogorra da, udan bero izugarria egiten du eta neguko hotza jasanezina da. Jende asko hiltzen da ospitalerik ez dagoelako. Bizitza guztia daramagu zain eta zain, noiz arte? Nekatuta gaude. Nik ere Saharara joan nahi dut ahal dudan heinean laguntzera. Haurrak aitonaamonekin utzi eta banoa, hemen inpotentzia sentitzen dut. Nire gizonak ere joan nahi du, ezin dugu hemen gelditu. Sahara libre edo hilda, ez zait besterik sartzen buruan. Gure seme-alabak beren herrian hezteko eskubidea daukagu. Hemen gorputza bakarrik daukagu, burua eta bihotza Saharan ditugu.”

“2001ean etorri nintzen Euskal Herrira. Gasteizen bizi izan nintzen aurrena eta gero etorri nintzen Zestoara. Mendebaldeko Saharan jaio nintzen, espainiarren esku zegoenean. Bakarrik etorri nintzen, nire anaiak eta aita kanpalekuan gelditu ziren. Familiaren zati bat alde okupatuetan eta bestea kanpalekuetan. Saharar herriak urte asko daramatza sufritzen. Ahaztuta egon gara. Non dago autodeterminazio eskubidea? Non dago hainbeste urtean eskatu dugun erreferenduma? Hiltzen ari gara eta non daude gure eskubideak? Gure eginbeharra orain hara joatea da. Gure familiak han daude eta gu ezin gara hemen gelditu. Gure emazteei esaten diegu beraiek eta seme alabak hemen gelditzeko baina emakumeek ere joan egin nahi dute. Argeliak itsasontzi bat edo zerbait jarri zain gaude. lanean ari zirenek lantokietan abisua emana dute. Saharan soldaduska ez da derrigorrezkoa eta soldaduskara joan ez direnak gerrara joateko prestatzen ari dira orain.” Fatimetu Salecaini 32 urte

“12 urtetik 18ra bitartean Cadizen bizi izan nintzen hango familia batean. Bihotzeko operazioa egin zidaten han. Saharar askok beste familia batzuk ditugu hemen, uda pasatzera etorrita ezagututakoak. Urte batzuk beranduago ezkontza batera etorri nintzen Azpeitira eta Sahararen aldeko elkarte bizi bat ezagutu nuen hemen. Euskaldunak Saharako errealitatearekin oso kontzientziatuta zaudete eta bizitzen ari garena ulertzen duzue. Hori ikusita, hemen gelditzea erabaki nuen. Saharako egoera oso zaila da eta jada ez zaigu axola bizia ere galtzea. Bihar bertan hegazkin edo itsasontzi bat jartzen badigute, hara goaz. Nire aita eta osabak militarrak dira eta gerrara joan dira. Neuk ere joan nahi dut eta lagundu. Emakumeak frontera joaten direnentzat janaria prestatzen ari dira: couscous-a, gamelu haragi lehorra… Emakume sahararrak dira urte hauetan guztietan kanpalekuak altxa dituztenak, emakumeengatik ez balitz ez ginateke orain horrela egongo, gizonei errespetu guztiarekin. laguntza politikoa behar dugu orain. 45 urte daramatzagu kanpaleku batzuetan bizitzen, laguntza humanitariotik jaten, aberastasun izugarria duen leku batekoak izanda.”

7


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 8

Handik ekarritako ahotsa

Dady Brahim 30 urte

“Zazpi urtez bizi izan nintzen Zestoan. Orain rabunin nago, gerrara joateko zain. Kanpalekuak ia hutsak daude, jende asko joan da gerrara. Bitartean lagun batzuen garajeak zaintzen ari naiz, kamioiak dituzte hemen eta. Nire lagun eta anaiak joan dira jada eta ni hilaren 30ean joango naiz. Ez zaigu besterik gelditzen, gure herria askatu behar dugu, hil ala bizi. Urte asko eman ditugu zain eta egoera jasanezina da. Kanpalekuak ia hutsak daude, jende asko joan da gerrara.”

Zestoako Gazte Asablandak eta Gipuzkoako Saharar errefuxiatuen komunitateak Sahararen egoeraren berri emateko hitzaldia antolatu zuten azaroaren 19an. Jendea kanpoan gelditu zela eta, bigarren saioa egin zuten hurrengo egunean.

Wadna Sahararekin bat

Teslem Massaud ‘Baba’ 28 urte

2000 urtean etorri zen lehen aldiz Zestoara eta bigarren urtean Paloma Aranbarriren etxean urtebeteko egonaldia egin zuen. Beste bi uda Katalunian egina da. Seme alabekin bizi da kanpalekuetan. Anaia eta senarra Kauri frontera joanak ditu. “Marokoko erregeak ez du su-etena hautsi duenik onartu. Ez dugu beste aukerarik izan. Gure presidenteak esaten du ez dela handik inor itzuliko geurea den lurra berreskuratu arte. Kanpalekuetan gelditzen ziren azken militarrak joan dira gerrara, 20 urtetik 60 urtera bitarteko guztiak. Kanpalekuan lasai gaude, ondo zainduta, hau Argeliako lurra da eta ez dute ukituko. Ahalik eta bizitza normalena egiten saiatzen gara”.

1990 urte ingurutik Zestoa adiskidetuta dago Tishla izeneko herriarekin. Horren harira, hogei urte beteko dira datorren urtean saharar herriarekin elkartasunez zestoar talde batek Wadna elkartea sortu zuenetik. Asko dira kanpalekuetan egondako herritarrak. Bixitan edota bakoitzak ahal zuen neurrian esku bat botaz. Tishlan, esaterako, urtero aldatzen dituzte 80-100 ur depositu Wadna eta Oiartzungo El Watan elkartearen artean. Tebal elkarteak ere herritar askok parte hartu duten nekazaritza eskola eta baratzeen proiektuak jarri zituen martxan. Ohikoak bihurtu zaizkie Wadnako kideei urtean zeharreko janari eta bestelako bilketak, urtean behineko “Sahara eguna” edota kanpalekuetatik ihesaldi txiki bat eginez, gurean erantzun ona izan ohi zuen “Oporrak Bakean” kanpainak, Saharako haurrak etxean hartuko dituzten familiak aurkitzeko lanak. Bake usainik ez da, ordea, egunotan Saharako kanpamentu eta lurzati okupatuan eta Wadna taldeko kideak egoera berrira egokitzen eta antolatzen ari dira. Udalean Sahararen aldeko mozioa aurkeztu dute eta azken egun hauetan antolatu diren elkarretaratzeetan parte hartzen ari dira. Zestoakoaz gain, Zumaiakoarekin ere bat egin zuten. Herritarren deia

Egoera berezi honetan, herritarrei dei egiten diete elkarlanerako laguntza eske, “inoiz baino gehiago behar dugu laguntza”. Norbanako edo bestelako elkarteen laguntza eskertuko lukete eta herritarrak sahararrei babesa ematera gonbidatu nahi dituzte; elkarretaratzeetan parte hartuz edota etxeko balkoi eta leihoetan Saharako bandera jarriz. Bestalde, beharrezkotzat jota, Zestoan bizi den marokoar komunitateko kideekin ere harremanetan daude, sahararrei babesa eman arren, hauen aurka ez dutela ezer garbi uzteko.

naiara exposito itsaso waliño


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 9

1

t

xikitatik izan dituzte entzumen arazoak Nara Ayalak (Zestoa, 2007) eta Aritz Galdonak (Arroaerreka, 2006). Maskararen erabilera beharrezko neurria dela uste badute ere, oztopo ugari ekarri dizkie entzumen arazoak dituzten pertsonei eta Ayala eta Galdonak kontatutakoak jaso ditugu lerrootan. Zer dira koklea-inplanteak?

Bi urte inguru zituenean, Narak entzumen arazoak zituela atzematen hasi ziren bere gurasoak. Etxean eta eskolan “e...?” hitza asko errepikatzen zuela konturatu ziren, eta medikuarengana eraman zuten. Urte batzuk pasa ahala, ebakuntza bat egin beharko ziotela esan zioten eta zazpi urte zituela, kokleainplanteak jarri zizkioten. Aritzen gurasoak, berriz, semea jaio eta berehala konturatu ziren entzumen arazoak zituela. Froga ezberdinak egin ondoren, belarri batean atzeman zioten arazoa eta berari ere inplante berdina jarri zioten alde horretan. Zortzi urte zituenean, beste belarrian jarri zizkioten inplanteak. Musukoak oztopo Maskararen derrigorrezko erabilerak “arazo asko” sortu dizkietela esan dute Ayala eta Galdonak. Ayalak azaldu du maskararekin ezinezkoa dela besteen ezpainak irakurtzea, eta horrek entzumen arazoak dituzten pertsonen komunikatzeko gaitasuna asko oztopatzen duela. Inplanteak izateak ez die ahalbidetzen ehuneko ehunean entzutea, eta hori dela-eta, ezpainak irakurtzen dituzte ondokoa ulertu ahal izateko. Musukoekin hori egitea ezinezkoa da. Galdonak azaldu du inplanteetatik

Ebakuntza kirurgiko baten bidez ezartzen diren gailuak dira. Soinua belarritik gertu dagoen mikrofono batek jasotzen du. Soinu hori mikrofonoarekin konektatuta dagoen hizkuntza prozesadore batera bidaltzen da. Prozesadore hori belarri atzean jartzen da. Horrek soinua aztertu eta seinale elektriko bihurtzen du eta belarriaren atzean aurrez kirurgia bidez ezarritako hartzaile bati transmititzen zaizkio. Hartzaileak seinalea alanbre baten bidez bidaltzen du barneko belarriraino eta handik, bulkada elektrikoak garunera bidaltzen dira. Azkenik, garunak bulkada elektriko horiek soinu bihurtzen ditu.

entzutea “mugikorreko mikrofonotik” entzutea bezala dela eta pertsona bat baino gehiago batera hitz egiten ari direnean edo soinu asko dagoen lekuren batean daudenean, soinu guztiak “nahastu” egiten direla. Pertsona bat hitz egiten ari zaienean, haren ahoa ikustea ezinbestekoa dela diote. Musukoen derrigorrezko erabilera dela-eta, aldaketa asko nabaritu dituzte beraien egunerokoan eta nabarmenena eskolan izan da: “Irakasle guztiak ahoa estalita dute eta ezin dizkiegu ezpainak irakurri, horrela irakasgai bat jarraitzea oso zaila da” esan du Galdonak. Eskolan beti lehen lerroan eseri ohi dira, hobeto entzun ahal izateko. Ayalak uste du entzumen arazoak dituzten pertsonak batzuetan bakarrik hartzen dituztela kontuan, eta maskaren erabileraren kasuan ez dela hala izan. Musuko garden batzuk izatea eskatzen du Galdonak, “ahalik eta azkarren” eta “ondo” funtzionatzen dutenak. Momentu zehatz batzuetarako behintzat horrelako maskarak erabilgarri izatea aldarrikatu du Ayalak, eskolan, adibidez.

itsaso waliño errasti

9


jardunian

221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 10

Apaiz gazte baten konfesioak Uda aurretik hasi zen Jon Cuadrado (Azpeitia, 1988) azpeitiar gaztea Zestoako parroko lanetan. Egoera xelebre honetan, oraindik martxa hartzen ariko bada ere, berarekin elkartu nahi izan dugu hasiera hauetan nola sentitu den jakin asmoz.

Noiz erabaki zenuen apaiz ibilbideari ekitea? Haur nintzenetik naukan argi sukaldari mundua ezagutu nahi nuela. Amak horretan egiten zuen lan, eta ongi zekien horko berri. Horregatik, beste zerbaitetan hastea hobe nuela esaten zidan, sukaldarien ordutegia gehiengoaren aurkakoa delaeta. Ondorioz, informatika ikasketak egin nituen Donostian. Informatikaren oinarrizko ezagutza neureganatu ostean, probatu gabe etsi ezin, eta sukaldaritza ikasketei ekin nien Bilbon. Astean zehar ikasketetan zentratu, eta asteburuan lan egiten nuen taberna batean. Praktikei ekin nien arte oso gustura sentitu arren, praktikak eta lana uztartzen hasi nintzenean, etorkizuneko egunerokoa izango nuen horretan, alegia, ez nintzen asebeteta sentitzen. Azpeitiko lagun bati horren berri eman nion. Orduan, parrokiko gazte talde batean geunden eta urtebetez parte hartu ge-

nuen “proceso de discernimiento” deitzen diogun prozesuan, bizi nuen egoerari hitzak jarri asmoz. Ekainean hasi, eta 2013ko abuztuan amari minbizia diagnostikatu zioten; 54 urte zituen. Nahiz eta hasieran esperantza handiak eman zizkiguten, gerora ikusi zuten ez zegoela zer eginik. Urtarrilaren 12an hilobiratu genuen. Nik 25 urte nituen. Une hartan ez neukan bizitzeko gogorik; ohera sartzen nintzenean neukan esperantza bakarra zen, esnatu ez eta amaren albora joatea. Alabaina, egoera gordin hori bizi nuela, nigan zerbait aldatu zela sentitu nuen, zerbaitek izugarrizko indarra eman zidan, lepotik heldu eta zutiarazi ninduen. Orduan fede gutxi banuen ere, Jainkoa izan zela pentsatu nuen. Bigarren bizitza bat eman zidatela sentitu nuenez, hura besteen zerbitzura jartzea erabaki nuen. Hasiera batean ez nekien zein izan zitekeen bidea, baina azkenean apaiz mundura jotzea izan zen nire hautua. Ez zen erraza izan, gaur egun ez baita ohikoena apaiz izatea. Seminarioko esperientziari buruz zer esango zenuke? Seminarioan sartu ahal izateko erretorearekin hitz egin behar izaten dugu. Horrez gain, psikologoa bisitatzea izaten da hurrengo pausoa, apaiz guztion egoera psikologikoa orekatua dela ziurtatzeko. Sukaldaritza ikastetik Teologia eta Filosofia ikastera dagoen jauzia handia da. Bestalde, Azpeititik Iruñera joan behar izan nuen, eta gainera taldeko beste lauak ez nituen ezagutzen. Hizkuntzari dagokionez ere, aldaketa: gazteleraz egin behar izan nituen ikasketak. Oroitzen dut hiztegiaren aurrean igarotzen nuela denborarik gehien, apunteei baino gehiagotan begiratzen nion. Lehen urtea gogorra izan zen, zaila. Erritmo aldaketa ere izugarria zen. Beti gustatu izan zait mugitzea, eta Iruñean, bulegoan, orduak eta orduak pasa behar izan nituen paperen aurrean. Aita eta anaiarekin egoteko aukera ere asteburuetan soilik izaten nuen. Lehen urtean zenbait duda izan nituela aitortzen dut, baina hurrengo urteetan asebetetze maila geroz eta handiagoa zela nabaritu nuen, ongi sentiarazten ninduen egiten nuenak. Apaizak izaten dira irakasle, eta asteburuetan pastoral lanetara bidali ohi gaituzte gehienetan. Lehen bi urteak Azpeitian egin nituen, ondorengo biak Bergaran, eta azkenengo biak Donostian. Orain parroko gisa aritzen naiz Zestoan, laguntzaile lanetan Zumaian, eta apaiz gisa Iraurgi ikastetxean. Asko baino lehen Zumaiara joango naiz bizitzera. Beste parroko batekin gertutasuna izateko bidali naute hara, hasierako urteetan haren esperientzia oso baliagarria izango zaidala iritzita. Zein da apaiz baten egunerokotasuna? Goizak Iraurgin pasatzen ditut. Momentuz astearte eta ostegun goizetan soilik joaten naiz hara, Coronavirusa dela-eta. Bederatzietan sartzen naiz. Seietan jaiki eta otoitz egiten dut, hori da gure motorra. Jainkoarekiko


221.qxp_55 22/11/20 22:48 PĂĄgina 11

1

1

harremana zaindu behar izaten dugu, beste edozein harreman bezala. Bazkalondoren, laurak aldera, parrokiara etorri eta meza, katekesia eta gainontzekoak prestatzen ditut. Seietako mezaren ostean, hurrengo eguna planifikatzen dut. Horrez gain, astearte eta asteazkenetan katekesia ematen diet bertako haurrei. Zestoan bertan meza astero ematen badut ere, auzoetako maiztasuna txikiagoa izaten da: bi astez behin ematen dut meza haietan. Nolako Zestoa aurkitu duzu? Komunitate txiki bat aurkitu dut, baina oso ona. Beso zabalik hartu naute, seme bat bezala. Maitasunez tratatzen naute, bihotz oneko jendea. Oso pozik nago. Kristautasunari zer etorkizun ikusten diozu? Aldaketa momentuan gaudela esango nuke, bai Eliza eta baita gizartea ere. Jarraipena izango du, baina jarraitzeko modua ezberdina izango da. Ez dut uste nik ikusiko dudanik, aldaketak oso pixkanaka ematen baitira. Ez nuke jakingo zer etorriko den esaten, baina zerbait ona etorriko dela esatera ausartuko nintzateke. Benetako fedea duten komunitate txikiak izango direla esango nuke; ez da gaur egun hurbiltzen den adina jende hurbilduko. Jakina, kopurua ez da garrantzitsuena, ez da izugarrizko elizen beharrik izango, nahikoa da familia giro atsegina izatea. Etxetan bilduko gara, agian, eta bertan egongo dira egiazko fededunak. Beraz, esperantzaz begiratzen diot etorkizunari. Gizakiak mundua ulertzeko ahaleginean beti behar izan ditu heldulekuak. Ia bi mila urtetan kristautasunak bete izan du funtzio hori Euskal Herrian. Gaur egungo norbanakoen bizitzetan zerk ordezkatu du kristautasuna? Nire ustez kontsumismoak. Ez dakit nork sartu digun buruan zenbat eta gauza gehiago eduki, orduan eta zoriontsuago izango garela. Kontsumismoak guztia aldatu du. Muturreraino eraman dugu, eta muturrera eramaten den zernahi arriskutsua izan daiteke. Familietan transmititzen ziren baloreak ere airean gelditu dira. Zenbat familia hautsi dira diru kontuengatik? Pena da. Nik uste dut piramide moduko bat osa genezakeela, gauzei emandako balioaren arabera. Piramide horri buelta eman edo ordena aldatzen hasiz gero, piramidea ongi osatu ezean, eragiketa oso kezkagarria irten liteke.

“zerbaitek izugarrizko indarra eman zidan... Orduan fede gutxi banuen ere, Jainkoa izan zela pentsatu nuen.�


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 12

Frantzisko aita santuak homosexualen batasun zibila ontzat jo du, batasun eta elkartze zibileko legea egin beharko litzatekeela adieraziz. Bere deklarazioak hautsak harrotu ditu. Zer iritzi duzu guzti horren inguruan? Frantziskoren deklarazioak asko poztu ninduen. Aita Santuak esanikoak argi eta garbi uzten du sexu-joera, arraza… alde batera utzi behar ditugula. Niri berdin zait pertsona bat norekin oheratzen den, ez daukat hori jakin beharrik. Bakoitzak kristautasuna ikusteko bere modua du, eta aurrez aipatu dugun piramideari helduz, nire iritziz legeak pertsonen aurretik jarriz gero, ez da ezer onik aterako. Legeak pertsonak zerbitzatzeko dira. Norbaiti laguntzeko ez dut hari buruzko ezer jakin beharrik, pertsona delako lagunduko diot, baldintza gabe. Kristautasuneko zenbait legek gizartearengandik ez ote dute urruntzen (homosexualitatea, abortua…). Posible izango al litzateke horiek aldatzea? Nik uste dut aldatzea zaila izango dela. Jesusek esan zuen guztiaren gainetik bizitza eta pertsona daudela. Beraz, gu ez gara inor gure anai-arrebak hiltzeko. Gu ez gaude horretarako, elkar laguntzeko baizik. Elizak abortuarekiko ikuspegia aldatzea zaila izango da, Jesusen esanari uko egitea litzatekeelako. Jesusek ez zuen hitz egin abortuari buruz, baina bai bizitzari buruz. Egia da Jesusek familia emakume eta gizon batek osatu behar zutela esan zuela. Baina arrazoia sinplea zen, emakume eta gizona elkartzetik bizitza sortzen dela, eta Elizak eta Jesusek beti bizitza defendatuko dute. Zerbait gehituko zenuke? Zestoako herritarrei aurrejuzgurik ez egiteko eskatuko nieke. Gaztea naiz, azpeitiarra, eta askotan horrela jantzita joateagatik jendeak aurrejuzguak egiten ditu, baina janzkera honek ez du esaten nolakoa naizen. Elizako ateak edozeinentzat irekita daudela gehitu nahi nuke. Askotan bertara datozen herritarrei lagunduko diet, eta askotan beraiek lagunduko didate. Nire eginkizuna atetik sartzen diren horiek ongi sentiaraztea da, beraien etxean sentiaraztea. Maitasuna zabaltzea nahi nuke, Jainkoarengandik hori hartu dut, eta hori transmititzea da nire desira.

“ez da izugarrizko elizen beharrik izango, nahikoa da familia giro atsegina izatea. Etxetan bilduko gara, agian, eta bertan egongo dira egiazko fededunak.”

aitor salegi


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 13

1

zura goxotasunez lantzen Arkitektura ikasten ari zen bitartean, altzariak egiteari ekin zion Janardana Iglesias Errastik (Zestoa 1994). Lau urte pasa dira ordutik eta inoiz baino gogo gehiagorekin dihardu JIE izena jarri dion proiektuan zurezko altzariak lantzen. Orain arte egindako lanez osatutako txostentxoa kaleratu berri du eta horren aitzakian berriketalditxoa egin dugu berarekin. Zer dela eta hasi zinen altzariak egiten? Arrebak egongelarako lanpara bat nahi zuen. Argazkia erakutsi zidan eta oso polita zen baina garestia eta zerbaitek ez zuen konbentzitzen. Nik egingo niola esan nion eta materiala erosi eta lanean hasi nintzen. Lanaren emaitza gustatu zitzaion eta hori izan zen hasiera. Niretzat denbora pasa bat da eta lehen enkargu hartatik lanean jarraitzen dut, pixkanaka eboluzionatzen. Ikastarorik-edo egin duzu? Ez, dakidan guztia nire kabuz ikasi dut. Internet erabiltzen dut ikasteko. Hasi nintzenean Ishitani Furniture Youtubeko kanalarekin egin nuen topo. Japoniar honek eskuz eta mimo handiarekin egiten ditu altzariak eta asko inspiratu ninduen. Ze altzari mota egiten dituzu? Tamaina txikiko altzariak: lanparak, aulkiak, mahaitxoak… Oraingoz ez dut altzari handirik egin. Altzari bat diseinatu eta etxean jartzerainoko prozesu guztia zeuk egiten duzu. Bai. Bezeroarekin hitz egiten dut eta zer eta non nahi duen

zehazten dugu. Behin hori jakinda, lehen bozetoa egiten dut, planoak ateratzen ditut eta hauen arabera materiala erosten dut. Behin materiala erosita, lanean hasten naiz horretarako egokitu dudan tailerrean. Ze material erabiltzen duzu? Egiten ditudan altzari guztiak zurezkoak dira. Oso material noblea da, lantzeko erraza eta goxotasun handia transmititzen du. Gainera, gure kulturan betidanik errotuta egon den materiala da eta horri ere garrantzia ematea gustatzen zait. Industrializazioarekin dena oso mekanizatua eta oso zorrotza bihurtu da baina artisau lanari duen garrantzia ematea ezinbestekoa iruditzen zait. Zerbait artisau batek egina bada, goxotasuna ematen dio eta objektu bakoitzari garrantzi handiagoa ematen zaio. Egurrari gaurkotasuna ematen saiatzen naiz, nire estilora eramanez. Zein da zure estiloa? Nire estiloa sinplea, funtzionala eta arrazionala da. Behar diren gauzak soilik jartzen ditut. Altzariak bisualki arinak izatea gustatzen zait. Altzari baten aspekturik garrantzitsuena funtzionala izatea da, hori ezinbestekoa da niretzat. Bi kontzeptu hauek dira gehien erabiltzen ditudanak nire diseinuetan: grabitate eza eta funtzioak forma ematea. Arkitektura ikasteak eragin nabarmena duela esango nuke nire altzariengan, batez ere kontzeptuen erabileran eta prozesu osoa antolatzeko orduan. Altzari bakoitzari izen propioa jartzen diozu “ume” bat izango balitz bezala-edo. Bai (barrez). Norbaitek altzariren bat egiteko eskatzen didanean non jarriko duen ikustera joatea gustatzen zait. Hor, estimua hartzen hasten naiz egingo dudan piezari. Dena eskuz lantzen dudanez, lotura berezia sortzen da, ordu asko ematen ditut lan bakoitza egiten eta horregatik jartzen diet izena, lan bakoitza bakarra delako.

itsaso waliño

3


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 14

GUTxIEN ESPErO ZUENEAN, MUNDU OSOA OPOrrIK EGIN EZINDA, IA ETxETIK ATErA EZINDA DAGOENEAN, EGIN DITU INOIZKO OPOrrIK ONENAK AITOr MATAK. ELEKTRIZISTA DA AITOr EIBArrEN, ETA lANTEGIAN EMANDAKO BARKAZIO DENAK lANEAN PASA DITU. ASTElEHENETIK IGANDErAKO TxANDAN, DESKANTSUrIK GABE, KIlOMETrO MOrDOA EGINEZ EGUNErO, NAGUSI BErrIEN AGINDUAK DESOrDUTAN JASOZ ETA, NAHI BAINO GEHIAGOTAN, ‘BEZErOEN’ MUTUrrAK AGOANTATUZ. ETA HAlA ErE POZAK TxOrATZEN. TxAPErOI ArITU DA ESPAINIAKO VUElTAN. Azken Portun hasi zen dena. Azken Portu baserrian jaiotakoa baita Aitor Segismundo Mata Irastorza. Eta egunerokoan jira-buelta dezente egin arren, beti itzultzen da hara, Azken Portura, sortetxean du-eta bizitokia. “Itziarko partean dago berez baserria baina guk, errekako urak bezala, behera egin izan dugu beti; Arroara, Zumaiara… tarteka Zestoara ere bai”. Azken Portun hasi zen, beraz, istorio hau. Hango baratzean. Aitor mutil koskorra zela aitonari laguntzen aritzen baitzen baratzeko lanetan. Tour edo Vuelta sasoia baldin bazen, beti izaten zuten transistore bat piztuta aldamenean, baratzeko lanak egin bitartean. Aitonak txertatu zion ziklismorako afizioa: “Tomas Irastorza zuen izena aitonak baina denek Gorriya esaten zioten; gu Gorriyenekoak gaituk, gure birraitona ilegorria zelako. Lejarreta-zale amorratua zuan aitona, eta ni ere bai; gure anaia berriz Gorosperen aldekoa atera zuan eta beti xextran biok…”. Ziklismorako afizio gogorra du Aitorrek. 2020ko Vueltako “Saltsa hori” gustatzen txaperoi taldea, Aitor zaio eta ahal duenean eskubian makurtuta.

hor aritzen da laguntzen. Konparazio batera, dozena bat urtez aritu zen mendiko pankarta jartzen Euskal Herriko itzulian eta Donostiako klasikoan, eta azken urteetan antolakuntzakoen gonbidatuen txofer aritu da. Borondatezko lanean. Eta horretan ari zen hain justu, boluntariotzan, aukera iritsi zitzaionean… “Zumaian ari ninduan, COVIDagatik Zestoan bertan behera utzi behar izan zuten kadeteen Bis mo Ait zik ilo


221.qxp_55 22/11/20 22:48 Página 15

1

PODIUM-ekoekin

karrera han antolatu behar izan genuelako korrika eta presaka… Autoak aparkatzen laguntzen ari nintzela probako epaileak iritsi ziren. Eta ezagutzen ninduen Eibarko juez batek esan zidaan: -Udazkenean oporrik ba al daukak? -Bai, pare bat aste zeuzkaat. Izan ere, Aitorrek beti gordetzen du oporretako asteren bat Espainiako Vuelta garairako, ibilbidea geure ingurutik pasatzen baldin bada etaparen bat bertatik bertara ikustera joan ahal izateko. -Hiru aste ezin al dituk hartu? -Zer dela eta? -Igoal jendea beharko diagu lan berezi bat egiteko eta… Ez omen zion azalpen gehiago eman. Baina Aitorren arra pizteko nahikoa. Biharamunean nagusiari deitu eta baimena lortu zuen. Eskegi eta segidan lanaz hitz egin zion juezari deitu zion. -Bale nauk. Hiru aste eman zizkidak nagusiak. Zer lan klase da Vueltakoa? -‘Txaperoia’ izango haiz. -Txaperoia? Zer da hori? -Asteburuan azaldu Eibarrera eta esplikatuko diat.

Bisera eta botilatxo mordoxka ekarri ditu Aitorrek etxera, ziklismoan ari diren ilobentzat.

Vueltako podiumeko hirugarren koxkara igo da Hugh Carthy ingelesa. Behin baino gehiagotan tokatu zaio Aitorri harekin egotea. “Batean esan nion: Gu ikusteaz kokoteraino egongo zara ba? Eta berak: Geure lana da! Eta ni harekin berriketan aritzea, igogailuan, umore onean, karrera komentatzen, gauza handia da”. Bigarren izan da richard Carapaz. Ekuadortarrari kontrolera laguntzea ere tokatu zaio… “Parean jarri eta berak zer esangoeta… etapa korritzen ari zela bide ertzean ikusi gintuela!” Primož roglič esloveniarrak irabazi du, eta aurrez aurre zoriondu du Aitorrek. “Madrilen, podiumetik jaitsi berri-samarretan, parean tokatu zitzaidan eta nik ‘Primož, congratulations!’ eta ukabilak txokatu genituen”.

Eta beste egun batzuetan luzatu zen misterioa. Harik eta, zapatuan, juezak txaperoia zer den azaldu zion arte. Eta azaldu zionean… “Kauen zotz! nola moldatuko ote gara lantegi horretan?”. Izan ere “inork egin nahi ez duen lana” dirudi txaperoiarenak. UCIko (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna) komisarioei dopinaren aurkako kontroletako laguntzaileak dira txaperoiak. Txirrindularien bila joan eta medikuarengana eramatea izan da Aitorren lana. Hara hemen, bere hitzetan: La Vuelta esan zidatenean… buf, zuzenean, momentuan bertan erabaki nuen joan beharra neukala. Hiru aste Vueltan!? Lasterketa barruan? Latza. Azken unera arte zalantzan egon dira Vuelta egiterik izango ote zuten edo ez. Azkenean aurrera egitea erabaki zutenean, orduan komeriak!, larri ibili dira jendea topatzeko. Egun haietan Madrilen baino osasun egoera hobea geneukan hemen eta horrela… pare-parean aplikatu gara. Egia da ez nekiela zertan arituko nintzen, txaperoi hitza ez nuen ezagutzen, baina Eibarrera joan eta banpiro hitza esan zutenean, mantsoagatik ulertu nuen. Vuelta hasi baino hiru egun lehenago bildu gintuzten. Larunbat goiza zen. Donostiako Astoria hotelean PCRak egin eta lasterketa hasi arte handik atera gabe egon gintezen. Gela Urretxuko batekin konpartitu nuen, hura ere txaperoia. Zortzi izan gara denera: hiru donostiar, Gernikako bat, bi eibartar, Urretxukoa eta neu. Behintzat, hotelera ailegatu ahala, bilera genuela esan ziguten. Bildu ginen denok –zortzi txaperoiok, zortzi gidari, UCIko sei epaile eta beste hainbeste mediku ibili gara– eta biharamun goizean misioa genuela esan ziguten. Misioa. Misioa zer zen arrastorik ez, baina hura emozioa! ‘Hau dek! banpiroak egiten dutena, hau dek!’ Ziklista guztiak pasa behar zutela. Lana banatu genuen eta nik hiru taldetako txirrindulari guztiei odola ateratzen lagundu nuen. Behin karrera hasi zenean, egunean bi lanaldi izaten genituen. Arratsaldero helmugan. Hamabost kilometro faltan komisarioek ematen ziguten paper bat dortsal zenbaki batekin. Eta gure lana izaten zen ziklista horren bila joatea bera iritsi ahala dopin kontrolera eramateko.

5


221.qxp_55 22/11/20 22:49 Página 16

Goizetan berriz, abisurik eman gabe, taldeak zeuden hoteletara joaten ginen eta beren geletatik ateratzen genituen UCIk esandako ziklistak. Bizi osoan ziklismoa jarraitu eta gero munduko karrera inportanteenetako bat barnetik bizi izanda, zaletasuna handitu egin zait. Hor ikusi ditudalako pertsonak. Politena taldeetako mekaniko, mediku eta ziklistekin tratua edukitzea izan da. Vueltan bizitako hiru asteak opari bat izan dira Aitorrentzat. Pasarte gozo mordoxka kontatu dizkigu. Baina tentsio uneak ere tokatu zaizkio… Goizean goiz, lo dagoenari, edo esnatu berri denari atea jotzea, odola ateratzera joan behar duela esateko, ez baita lan gozoa. Aitor, eskubian, aitona eta anaiarrebekin

Aitor Mata, Arroabean, Madriletik iritsi zen egunean bertan Sprint-ean

Unerik onena? Proba hasi aurretik hotelean kontzentratu gintuztenekoa. Hura emozioa! Txarrena? Ziklista batek atea ia muturrean itxi zidanekoa. Ahaztuko ez duzuna? Formigalen eta Covatillan, mendi gainetan amaitutako etapetan, Julen Amezketa eta Carlos Verona ziklisten sufrimendua. Txori-txikiak ematen zuten. Dardarka, hotzak akabatzen, arropa ezin kenduta. Nola eman zieten botilatxo bat te bero… laguntzaileak kendu behar izan zien arropa, berek ezin zutelako. Ziklista jatorrena? Juan Felipe Osorio, BHBurgos taldeko kolonbiarra. Katxondo hutsa. lehorrena? BH-Burgosko beste bat. Atea danba! itxi zidana ia. Baina haren izenik ez dut esango (kar, kar, kar…) Pasadizorik? Angliru gorakoan autotik onddoa ikusi nuen, eta beherakoan jaso.

“Batzuek malaletxez irekitzen zidaten, galtzontzillotan, pijametan… Esaiok, kalparrak orraztu ez dituenari antidopina egitera jaitsi behar duela…. Rémi Cavagna frantsesarengana adibidez bi goizetan joan nintzen, odola ateratzea. Eta beste bi aldiz pixa eginaraztera, arratsaldez. Non edo non ikusten ninduenean hori begirasuna!” Ziklista euskaldunekin jardun da arroarra: “Bai bai, euskaraz egitea ere tokatu zaidak! Lehenengo egunean, Eibarren, tapa, pare-parean! Gorka Izagirreri egin behar izan genion. Bere anaia Jon Izagirreri ere egin genioan, jakina, etapa irabazi zuelako Pirinioetan. Eta Mikel Nieveri ere bai. Kirolariei ez ezik antidopina bizikletei ere egiten diete: “Gutxienez 6,8 kiloko pisua dutela frogatzeko. Eta x izpiz ere begiratzen ditiztek, bizikletaren koadroan ezkutatuta motorrik dagoen edo ez ikusteko… Adituek diote aspaldiko Vuelta ederrena izan dela aurtengoa, eta pozik egoteko motiboak dituztela antolatzaileek. Dopin kontroletan ez dute positiborik atzeman gainera, “horiek, ateratzekotan, datozen asteotan aterako dira” azaldu digu Aitorrek. Dopinaren aurkako borroka barrutik ezagutu eta gero hauxe da Aitorren iritzia Vueltan ikusitakoaz: “Aurten pasatu egin direla; badira bost-sei kontrol pasatakoak… Proba nori egin behar zaion zozketaz erabakitzen omen ditek Suitzan… Niri grazia egiten dit ‘zozketa’ horrek. Batzuek apenas egin duten kontrolik eta besteek… Kolonbiar eta ekuadortarrek kontrol mordoa pasa ditiztek, adibidez”. Datorren urtean deituko dioten esperantzan “informe onak” lortu dituztelako. Oporrak lanean pasa ditu, baina amets batean ere bai, munduko txirrindularitza proba inportanteenetako bat barnetik bizitzen. Hotel bikainetan, ziklistekin tratuan eta soldata jasoz, “ondo pagatzen dute gainera”. Vuelta amaituta, pozik bueltatu da etxera Aitor. Dena hasi zen lekura, Azken Portura.

jon artano


221.qxp_55 22/11/20 22:49 Pรกgina 17

txoko berdea

Erosketak egitean, ahaztu presak, eta zentzuz egin!

Pisura edo soltean saltzen dena hartuz, behar duzun kopurua bakarrik hartzeaz gain, plastiko gutxiago sortuko duzu

1

Aurreko hilabetean aipatutako "Plastikoa non, begirada han" kanpainak aurrera jarraitzen du, eta, hilabete honetan, plastiko gutxiago sortze bidean, erosketak egitean kontuan hartu beharrekoak ekarri nahi ditugu gogora. Horretarako, aukera zabala dugu gure herriko janari dendetan:

ZESTOA JANARIAK. UNIDE -Arropa eta ontziak garbitzeko xaboi potea hustu ahala betetzeko aukera -Plater, edalontzi, mahai zapi eta lastotxo konpostagarriak -Fruta, fruitu lehor, arroz eta lekaleak pisura -Poltsa organiko, biodegradagarri eta paperezkoak LAIAK Hainbat produktu soltean: -Lekaleak (dilistak, garbantzuak, azukia), arroz ezberdinak, fruitu lehorrak eta zekaleak -Olibak, tipula, baratxuria, patata, algak... -Infusioak soltean

ELORZA JANARI DENDA (COVIRAN) -Sarezko poltsak salgai fruta eta abar hartzeko -Fruta soltean (poltsa biodegradagarrietan hartzeko aukera) -Lekaleak pisura

Zestoan Merkatari Elkarteak ere bat egin du plastikoak gutxitzeko egitasmoarekin Telazko poltsak jarriko dituzte aukeran esku hutsik joaten diren bezeroentzat. Erabili ondoren, hartutako dendara itzuli beharko dira

MIANTXA -Plastikoz egindako poltsa berrerabilgarriak -Telazko poltsak -Fruta eta barazkiak soltean

7


221.qxp_55 22/11/20 22:49 Pรกgina 18

MIURA BELARRAREN MAGIA

Eguberriak ez ditugu aparte eta hara ideia bat: paseo batean egokitzen bazaizu, bildu mihura belar eskukada bat zuhaitz adar batetik. Landare hau ez da oso estimatua, zuhaitzei hazten zaien gaitza da eta, baina aldi berean aintzinetik ospe mistiko handia izan du. Babestutako espeziea denez, gutxi bildu, eta naturari eskerrak ematea ahaztu gabe. Gabon inguruko egunak dira mihura biltzeko aproposak eta eskularruekin hartuz gero hobe, baia txuriek toxizitatea dute eta. Hau da hain zuzen Panoramixek (Asterix eta Obelix-en komikietako druida) bere edabe magikoan jartzen duen belarra. Landare parasitarioa izanagatik indar energetiko eta antiparasitario handia du. Etxeko edo lantokietako ateetan jarri daiteke babes moduan. Edo beste era honetara ere baliatu daiteke: hiruzpalau egunetan landarea lehortzen utzi ondoren, ontzi hermetiko batean sartu, alkohol etilikoz bete ontzia, itxi eta bertan beratzen eduki belarra 15 bat egunez, horrela alkoholato indartsu bat izango dugu gure gune kuttunak energetikoki garbitzeko; adibidez spray moduko ontzi batean gordeta erraz baliatuko dugu. Horri, gero, gauza gehiago gehitu dakizkioke, usain girotzaile bezala ere erabili nahi badugu zedroaren olio esentziala niri asko gustatzen zait egur fragantzia ederra zabatzen du eta, edo zitrikoak gustuko dituenak limoiaren olio esentzialaren tanta batzuk bota diezazkioke, limoi esentziak gainera animoak igotzen laguntzen du. Azkenik, bikarbonato atximurkada pare bat ere gehitu ditzakegu girotzaile-garbitzailea izan dadin. Produktu zoragarria lortuko dugu desinfekzio fisiko eta energetiko baterako. Abenduaren 31n erabili genezake urte berriari ongi etorria emateko. GALDERA EDO AHOLKUREN BAT BALDIN BADUZU, IDATZI LASAI: KERALATXOKOA@GMAIL.COM HELBIDERA.


221.qxp_55 22/11/20 22:49 Pรกgina 19

iinkesta.

1

Azokan erosteko ohiturarik ba al duzu?

Normalean eguneroko erosketak herrian egiten ditut baina azoketan ez. Garai batean gure etxean ohitura gehiago zegoen baina orain ez, galdu egin dugu. joseba eizargirre 30 urte maider ibarguren asier buenetxea amapola hernando 44 urte 47 urte 77 urte

Amarekin Azpeitiko azokara joateko ohitura bagenuen. lehen joan ohi nintzen azokara baina aspaldian ez naiz izan baina merezi du.

kb

ale ale

Ostiralero joaten naiz herriko azokara, aspalditik gainera. Fruta erosi ohi dut, oso aukerakoa izaten dute. Arropa erosteko eta ez dut horrenbesteko ohiturarik.

Bentapeligroko parkea zoragarria da, baina, zeinen gutxi zaindua dagoen; egurrezko mahaiak egoera txarrean daude eta ez dago zaborrontzirik

Gurutzeaga frontoi parean espaloietako koxkak kendu dira

(Erantzuleak guztira: 84

Nik ez dut ohiturarik azokan erosketak egiteko baina amari laguntzera joan ohi naiz. Betidanik izan dute etxean ohitura, batez ere fruta erosten dute.

9


221.qxp_55 22/11/20 22:49 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Azaroa 2020 by DANBOLIN - Issuu