Skip to main content

Azaroa 2019

Page 1

210.qxp_55 17/11/19 22:55 Pรกgina 1

2019 azaroa

210 zk.


210.qxp_55 17/11/19 22:55 Pรกgina 2

640 917 626

943 052 761

943 148 061


210.qxp_55 17/11/19 22:55 Página 3

3

Ireki beharreko ateak

Badira deskriba ezina zirudiena hitzez azaltzeko gai direnak. Ikuskizunaren gorenean sonbreirutik untxia atera ordez "untxia" hitza ateratzen dute guztien harridurarako, eta zerbait magikoa bada, hizkuntza dela magia burutzeko lehengairik baliotsuena ikusleari sinestarazten. Sarrionandiaren hitzok buruan nerabiltzala izan dudan burutazioa izan da: "Deserria da armairu batean zabalduko duten beldurrez, edo inork zabalduko ez duen ikaraz ezkutatzea". Ez nuke esango armairu guztiak neurri berekoak direnik, noski, eta neurriaren araberakoa izan ohi da jantzi edo arropen kopurua ere. Zenbaiti itogarria gertatzen zaio eskueran dituen bi soinekoetako bat aukeratu beharra, gorputz guztiak bi jantzitara mugatzea posible balitz bezala. Ez da horretarako gai den magorik. Alabaina, ez da erraza, jakina, armairuz aldatzeko erabakia hartzea, eta armairu zabalagoetan erosoago sentitu arren, jantzi gehiago topa ditzakegulako, gure gorputzera gehiago egokitzen denen bat, badira beti armairuaren atzealdean, itzalean, gordetzen diren soinekoak, hura janzten duenak ezkutuan geldituko dela jakiteko modukoak. Ondorioz, arnasa sakon hartu eta sabela barruan mantentzen dugu ez dagokigun galtzetan sartu ahal izateko. Mariak esango digu ea Kroaziatik Zestoara etortzeko hautua egin zuenean zabalik topatu zuen gure armairu txikiko atea, ea "giltza" euskara bera izan zitekeela pentsatu zuelako eman zuen izena euskaltegian. Bestalde, jakina da aipaturiko giltzak ez duela armairuak irekitzeko soilik balio, irakaskuntza lanetan hainbeste urte igaro dituen Joxeba Larrañaga jubilatu berriak ongi baino hobeto daki hori. Komunikazioa gauzatuko bada, eta irakaskuntzan inon baino ezinbestekoagoa dela esaten ausartuko nintzateke, hizkuntzaren erabilera eraginkorra nahitaezkotzat jotzen dut. Eta nago, ez ote den eskola urteotan bizi dugun krisiari buelta emateko eremurik egokienetako bat ere. Jakina, hezkuntza ez da irakasleen esku soilik dagoen zerbait, gurasoak izaten dira eredurik garrantzitsuenak, eta lortzekotan, pedagogiari esker lortuko dugu egun itzalean geratu ohi diren milaka eta milaka arropen onarpena, eta are, soineko berri gehiagoren joskera ere, besteen onarpenaren beldurrez arnasa gordetzen aritu beharra irauliz. Eta guzti horrek denbora eta ahalegina eskatuko du, noski. Orain arte ezarri dizkiguten eskemak hausteko ahalegin "arriskutsua", deserosotasuna, zalantzak… Baina ba al da norbere lanak besteengan eragin duen bilakaera positiboa baino ezer magikoagorik?

diruz lagundutakoa

aitor salegi

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


210.qxp_55 17/11/19 22:55 PĂĄgina 4

Zestoa dibertsoa eta aberatsa Ramon Zakuk galdera polita bota dit: “Zestoak ekologikoki zenbaterainoko erresilientzia duen�. Zer, irakaslea ebidentzian utzi nahi izan al duk? edo luzitzeko gonbidatu nauk? Erresilientzia hitza ekologian hau da:“ekosistema eta bizidunen populazio eta komunitateek perturbazio eta aldaketak jasateko duten ahalmena, euren egitura nabarmen aldatu gabe�. Adibidez ekonomian esan dezakegu krisi bati aurre egiteko gaitasuna duen ekonomia dela, egoera berrira egokitzeko gaitasuna duena, eta horretarako segurtasun soziala eta ekonomia dibertsifikatua izaten da gomendatzen dena. Ramonen galderari erantzun aurretik zera gehitu nahiko nuke, Zestoako paisaia, eta lehen sektorearen erresilientzia, baserriena, hein handi batean zuzenki lotuta egongo dela gure ekosistemen egonkortasunari. Beraz, Zestoako ekosistemen erresilientzia aztertzeko puntu garrantzitsuena biodibertsitatea dela uste dut, honek egokitzeko gaitasuna ematen baitio ekosistemari. Zestoak habitat ugari du, harriarteak, zelaiak, basoak, ur inguruneak, erreka zuloak, mendi puntak, portua ere badu, baita landare, intsektu, belarjale ugari ere; beraz paisaia, fauna eta flora oparoa ditugula uste dut. Hainbat puntu aipatuko ditut gaian sakontzeko. Zein etorkizun ikusten diezue gure paisaian ageri diren larreei? Baserritarrik gabe ez dago larrerik, Euskal Herrian oreina eta belarjale handiak aspaldi desagertu ziren eta. Orain baserritarrak ari zaizkigu desagertzen, lehen sektoreak janaria ematen digu, eta gure gizartearen erresilientzia handitzen du baina baita gure ekosistemen dibertsitatea ere. Eta zer gertatuko da basoekin pinuaren banda marroiaren gaitzaren ondoren? baso aberats eta dibertsoak edo espezie bakarreko kultiborantz joko dugu berriz? Monokultiboek hainbat arrisku ekonomiko dituzte, baina batez ere ekosistema oso pobreak sortzen dira, espezie ezberdinentzat habitat aberastasunik gabeak. Eta azken galdera, nork jango ditu ugaltzen ari diren basurde eta orkatzak? Ba al dago gure lurraldean otsoa bezalako haragijaleentzat lekurik? Ez dute denek erantzun erraza, baina balioan jarri nahi nuke dugun aberastasuna. Ramon asko ibili da kobazuloetan eta hor ere aberastasun ugari dugu, nire koinata Lidek saguzarrak aztertu zituen, zenbaterainoko garrantzia dute Zestoako saguzarrek Euskal Herri mailan?

enbidoa

mikel odriozola

pintada.

Kiroldegiko bazkide izan nahiko nuke baina igerilekurik ez izateak Azpeitian bazkide izatera behartzen nau. Badakit ni bezala jende gehiago ere badagoela herrian egoera horretan, beraz iruditzen zait merezi duela kontu honi irtenbide bat bilatzeko saiakera egiteak. Kiroldegia berritu dugu, baina uste dut herriko kirolariok igerileku bat izateko aukera ez genukeela baztertu beharko. Nola? Ba inguruko (Azpeitia, Zumaia, Zarautz...) herrietako igerileku edo udalekin akordioak lortuz. Zestoan beharrezko bazkidetza kuota ordaindu, eta igerileku hauetara sartzeko baimena izanik, alboko herrian beste bazkidetza bat ordaindu beharrik ez genuke izango. Hau lortuko bagenu, bazkide kopurua nabarmen igoko litzatekeela iruditzen zait. Ea zerbait egiteko kapazak garen denon artean eta denon onurarako. Lortuko al dugu?

dani mayo


bota librean

210.qxp_55 17/11/19 22:55 PĂĄgina 5

.

Hazia erein dezagun Nolako Zestoa nahi dut/dugu/duzue? Udalak edo Aldundiak nahi duen bezalakoa? Edo nik/hik/zuek/guk nahi dugun herria? Askoren artean egindakoa beti da gutxi batzuek erabakitakoa baino hobea. Ideia trukaketak, bata besteari aditzeak, konbentzitzen bagaituzte gure lekutik mugitzeak, eta elkarlanak, egin dezake herri bat hobeago, eta ez soilik instalakuntza handi eta garestiek. Badago zer hobetu gure inguruan, txikitasunetik azkena Hamaika hilabete igaro dira lagun koahasi eta proiektu handiedrila osoa, eta gu bezala Euskal Herriko zein atzerriko kin jarraituz. Batzuk epe milaka pertsona, ordu eta minutu berean ordenagaimotzean konpontzekoak luaren aurrean eseri ginen egun hartatik. Ez zegoen izango dira: han eta henahi zuten guztientzamen mantentze lanak, herritarren onuran zenbait erabako lekurik, aplikazioa ki aztertu eta ahal bada hobetzea (herri barruko trafikoa zoratu egin zen aurreorokorrean; norantzak, Portale kalea... umeen parkea bean zuen eskari uholderraztertu eta berritzea... ) eta beste batzuk epe luzeagoa ari erantzun ezinda dutenak: bidegorria amaitu, gazteen etxebizitza arazoa, eta ordenagailuko tetokiko merkataritza bultzatzea, energia berriztagarriak, klak azkarren ukitu ziZubiaurre gunea egokitu, eta abar... tuztenek edo zortea Baina hau dena, eta gehiago, modu eraginkorrean egiteko izan zutenek baino ez era bakar bat dago; ideiak azalduz, landuz eta bultzatuz, zuten lortu sari preziaahal bada askoren artean. tua. Zorionez, lortu Udalak, 50.000 euro jarriko omen ditu herritarrok erabazutenen artean geunden gu. Eskerrak. ki dezagun non eta nola gastatu. Ez da diru asko, dena Egia esan behar badut, gu ez gara bereziki musikazaleesan behar da, baina aukera paregabea izan daiteke herri ak izan sekula. Gazte topagunetan, zerbaiten aldeko bat martxan jartzeko, parte-hartzea lantzen hasteko, besedo kontrako makro jaialdietan, gaztetxeetan edota te modu batera funtzionatzen ikasteko. Lagun artean kehango eta hemengo herriko festetan gustuko konxatu beharrean, kexa behar den lekura eraman eta eztatzerturen bat parean tokatuz gero bai, oholtzaren aubaidatzeko. Batak besteari entzun eta elkarlanean herri rrean jarri eta gustura dantzatu eta abestu (nahiz eta bat hobeago eta biziago egiteko. abesti erdien letrak jakin ez) izan dugu, baina hortik Orain urte batzuk jarri zuen Aldundiak antzeko ekimen aurrera ezer gutxi. bat martxan, Gipuzkoako eskualde guztietan, eta horri Egun hartan ordea zoratu beharrean ibili ginen hanesker lortu zen Lasaotik Zestoara doan bide berdea egidik ia urte betera emango zen kontzertu baterako satea, parte hartu zuten eskualdeko herritarrek horrela rrerak lortzeko borrokan. Nik uste, kontzertuak beadostuta. Eta ordutik aurrera bide horrek aurrera jarrairak baino gehiago, bere inguruko fenomeno sozialak tzen du, etengabean; eta iritsiko da azkenean Arroabera erakartzen gintuela; eta zergatik ez onartu, baita “ni eta Zumaira. Denon lanari eta ilusioari esker. ere Berri Txarraken azken kontzertuan egon nintzenâ€? Egin dezagun berriro ere antzeko zerbait. Hartu parte, esan ahal izateak eta honen froga grafikoa Instagram, proposatu, eztabaidatu eta erein dezagun hazia, hau epe Twitter edo Facebook sare sozialetara igo ahal izateak motzean edo luzean ernai dadin. Ikusiko al dugu elkar biere. de honetan? Izan ere, azken aldia izateak, gehiago ezingo dugula egin pentsatzeak, balio erantsia ematen dio ia edozekarmelo arrizabalaga rri. Gehienetan ordea, ez dugu jakiten zerbait egiteko azken aukera noiz izango dugun eta ez diogu dagokion denbora eta balioa eskaintzen. Gurasoei emandako musuak, lagun minarekin izandako hitz-aspertuak, bikoteari emandako besarkadak, lagunarteko afariak, seme-alabekin izandako jolasaldiak‌ gerora damurik izan ez dezagun, goza ditzagun denak azken aldiak izango balira bezala.

.

irati manzisidor

5


jardunian

210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 6

“Hau Euskal Herria da, jendeak euskaraz hitz egiten du eta ikasi egin behar nuen�

Marija Louvric Kroazian jaio zen 1988an, Kroazia iparraldeko Osijek hirian, baina Belisce herrian hazi zen, barnealdean. 2017an iritsi zen Zestoara, euskararik eta gaztelaniarik ez zekiela. Iritsiaz bat eman zuen izena Zestoako AEK euskaltegian eta gaur egun euskara da herrian komunikatzeko erabiltzen duen hizkuntza.

Nolatan etorri zinen Euskal Herrira? Eta nolatan Zestoara? Kroazian gogorra zen bizimodua. Lan asko egin behar izaten genuen, diru gutxi irabazteko. Bizitza ez zen ona; nire senarra eta biok egiten genuen lan han, baina ezin genituen gastu guztiak ordaindu; alokairua, etxeko gauzak, janaria... Ez ginen guztia ordaintzera iristen. Nire senarra soldatzailea zen han, eta hemen ere soldatzen egiten du lan. Euskal Herrira etorri baino lehen Italian ere egin zuen lan nire senarrak; 2017an etorri nintzen Euskal Herrira, Zestoara, bi urte eta erdi daramatzat hemen. Lehendabizi nire senarra etorri zen, eta gero gure semea eta ni. Semea eta biok iritsi ginenean, Zestoara etorri ginen bizitzera, Azkoitian egiten baitu lan senarrak eta handik gertu baitago Zestoa. Hasieran ez zitzaidan gustatzen Zestoa, baina orain asko gustatzen zait. Oso txikia da eta lagunkoia ere bai. Hasieran hizkuntzarekin izan nituen zailtasunak, baina polikipoliki ari naiz euskara ikasten.


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Página 7

12 urteko semea daukazu, 10 urterekin Euskal Herrira eta Zestoara etorri zena. Hasieran galduta sentitu zen, baina oso azkar ikasi du kaleko hizkuntza. Herriko ikastetxera joaten hasi zen eta tutoreak esaten dit ondo moldatzen dela, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Gaztelaniaz gutxiago egiten du, lehen hizkuntza euskara delako, baina ondo moldatzen da. Erraz ohitu da hemengo bizitzara, azkar egin zituen lagunak. Umeen bizimodua desberdina da Kroazian eta hemen. Han ez dira gauez kalean ibiltzen, gaizki ikusia dago. Hemen, berriz, ikusi dugu normala dela, adin horretan ibiltzen direla kalean. Uste dut bizitza lasaiagoa dela hemen. Han ez dira haurrak kalean bakarrik ibiltzen bederatzi urterekin. Gure herrian etxetik gertu genuen parkea, baina ezin zuen bakarrik joan, beti nirekin. Niri ere hasieran kosta egin zitzaidan bizimodu berrira ohitzea. Lehen urtean urduri egoten nintzen kalean zegoenean. Nik ere ohitu egin behar izan nuen. Baina bizitza hobea da hemen.

Iritsi zinenean euskara ikastea erabaki zenuen, zergatik euskara aurrena? Nik pentsatu nuen lehendabizi hizkuntza konplikatuena ikastea (euskara) eta gero errazagoa (gaztelania). Pentsatu nuen: “Hau Euskal Herria da, euskaraz hitz egiten dute eta euskara jakin behar dut”. Euskara izan zen nire lehen aukera. Iritsi eta berehala joan nintzen AEK-n izena ematera. Iritsi nintzenean “Kaixo” eta “Agur” esan nitzakeen soilik. Erosketak egitera joaten nintzenean ez nuen hitz egiten, kaxako pantailatxoan ikusten nuen zenbat ordaindu behar nuen eta ordaindu egiten nuen; nik ingelesez badakit, baina hemen gazteez aparte jende gutxik daki ingelesez. Badauzkat lagun kroaziar batzuk Irunen. Ez dakite euskaraz, ezer ere ez. Hona iritsi zirenean gaztelania ikasi zuten eta ez dute euskara ikasi nahi. Esaten dute gaztelania Espainia osoan hitz egin dezaketela eta euskara soilik Euskal Herrian. Nola bizi duzu euskara ikastea? AEK-n oso gustura nabil. Nire hirugarren ikasturtea da eta lagun onak egin ditut bertan. Orain arte egunero izaten nuen klasea, baina gaur egun astean bitan joaten naiz eta horrek lanarekin uztartzeko aukera ematen dit. Nik uste dut hemen euskara beharrezkoa dela, bestela euskara hil egingo da. Atzerritar asko etortzen dira Euskal Herrira eta gaztelaniaz ikasten dute. Gaztelaniaz hitz egitea ondo dago, baina nik uste

Marija bere Mintzalagun Sorkunde Etxezarretakin

7


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Página 8

Ametsetako lana

Txikitatik datorkio postreak egiteko zaletasuna. Anaia eta biak haurrak zirenean etxean pasatzen omen zuten denbora librearen zatirik handiena, nahiz eta kalera ere ateratzen ziren lagunekin, tartean behin. Etxean amonarekin egoten ziren, gurasoek lan egiten zutelako, eta guztia amonarekin ikasi zuela dio. "Nire betidaniko ametsa sukaldean lan egitea izan da. Bereziki postreak egitea gustatzen zait. Txikitan nire amonarekin egiten nituen postreak, dena nire amonarekin ikasi nuen, baita postreak egiten ere. Orduan hasi nintzen postreak egiten eta denborarekin postre bereziagoak egiten hasi nintzen. Etxean egiten ditut postreak, esan daiteke autodidakta naizela. Interneten begiratzen dut errezetaren bat, baina ia dena nire burutik ateratzen da. Oinarrizko errezeta interneten begiratzen dut, kopuruak eta abar, eta hortik aurrera pentsatzen dut zer gehitu diezaiokedan. Gustatuko litzaidake postregintzan daukadan zaletasunari probetxuren bat ateratzea; postre desberdinak egiten ditut, bereziak, krema askorekin, kontserbatzailerik gabe, dena etxean egiten dut. Norbaitek nahi badu postreren bat eskatu diezadake kar, kar, kar. Nik oso gustura egiten dut, niretzat ez da lana, energia ematen dit". Nire herriko sukaldaritza eskola ez da kalitate handikoa, nire helburua ez da sukaldean lan egitea egunero patata zuritzen bakarrik aritzeko.

“Hemengo jendea jatorra dela esango nuke, hangoa petralagoa-edo da”

dut Euskal Herrian euskaraz hitz egin behar luketela. Hizkuntza hiltzen bada herria eta kultura ere galdu egingo dira. Gainera logikoa da. Kroaziara joaten denak kroazieraz ikasi behar du, Madrilera joaten denak gaztelaniaz... Beraz, hona etortzen denak euskara ikasi eta erabili beharko luke. Jendeak pentsatzen du euskara oso zaila dela, eta egia da zaila dela, baina poliki-poliki ikas daiteke. Gainera, euskaraz hitz egiteak gerturatu egin nau zestoarrengana. Jendeak baloratzen du euskaraz ikastea, are gehiago gaztelaniaz jakin gabe. Mintzalagun programan ere hartzen duzu parte. 2017ko urrian hasi nintzen AEK-n eta aurreko urteko urrian proposatu zidan irakasleak Mintzalagun programan parte hartzea. Hasieran pentsatu nuen “zergatik esan dit Nereak Mintzalaguna behar dudala”. Nik pentsatzen nuen,: “nire euskara ez delako ona? Ona delako?” Ez nekien. Baina hasi nintzen nire bidelagun Sorkunde Etxezaretarekin eta oso ondo dago. Euskara gehiago ikasten dut eta errazagoa da. Mintzalagun programak badu bat-batekotasunak ematen duen abantaila eta lagungarria da. Uda honetan lanean aritu zara Zumaian, euskaraz. Orain, berriz, herriko harategi batean ari zara. Zer moduz? Kosta egin zitzaidan hasieran euskaraz lan egitea, baina poliki-poliki moldatzen joan naiz. Orain herriko Uzkudun harategian ari naiz lanean, sukaldean. Euskarak lagundu dit lan horiek


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Página 9

topatzen; denborarekin gaztelania ere beharko dut, baina oraingoz euskaraz moldatzen naiz. Oso gustura nago. Lanean, gainera, beti Euskadi Irratia entzuten dugu eta zerbait ulertzen ez dudanean lankideei galdetzen diet. Etxean entzutea zailagoa egiten zait, zerbait ulertzen ez badut lagunduko didan inor ez dudalako izaten ondoan.

Marija Louvric 1988an jaio zen, oraindik Kroazia Jugoslaviako Errepublika Sozialistaren parte zenean. Oso txikia zela desegin zen errepublika hura. Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen Jugoslavia Federal Demokratikoa eta sortu eta gutxira hartu zuen izaera sozialista. Gerra Hotzaren testuinguruan, Josip Broz Tito partisanoaren agindupean igaro zituen urte egonkorrak, mundua estatu sozialista eta kapitalisten artean banatzen zen garaian Sobietar Batasunaren aldera lerrokatuta. Jugoslavia sei errepublika sozialistak osatzen zuten: Bosnia-Herzegovinako Errepublika Sozialista, Kroaziako Errepublika Sozialista, Mazedoniako Errepublika Sozialista, Montenegroko Errepublika Sozialista, Serbiako Errepublika Sozialista eta Esloveniako Errepublika Sozialista. 1980an hil egin zen Josip Broz Tito presidentea eta krisi ekonomiko eta politikoko urteak izan ziren. Testuinguru hartan, gorakada nabarmena izan zuten Jugoslavia osatzen zuten errepubliketako alderdi nazionalistek, bereziki Serbian. Errepubliken arteko kohesioa hautsita, Esloveniak eta Kroaziak independentzia aldarrikatu zuten 1991an. Tentsio haiek medio, 1991an Jugoslaviako gerra izenez ezaguna den gatazka hasi zen, 2001era arte luzatu zena. Marija Louvric, beraz, estatu sozialista batean jaio zen. Sistema hartaz galdetu diogu, gurasoek kontatu diotenaz, eta gogoeta hau egin du:

Kroaziara itzuliko zara? Ez. Aurten oporretan izan naiz Kroazian. Dagoeneko arrotza egiten zait hango bizimodua. Gure asmoa bizitza hemen eraiki eta hemen geratzea da, gehiago gustatzen zaigu hemengo bizimodua hangoa baino. Oporretara joan ginenean, hirugarren egunean esan nion senarrari “gure Zestoara itzuli nahi dut, ezin dut gehiago”. Hango bizitza oso desberdina da, dena da azkarra; jendea oso azkar ibiltzen da, urduri. Hemengo jendea jatorra dela esango nuke, hangoa petralagoaedo da. Gizartea, oro har, han estresatuagoa dagoela esango nuke. Gainera, han, lana eginda ere zaila da behar materialak ase ahal izatea. Itxurari eta ahalmen ekonomikoari garrantzia handia ematen zaio. Eskolan nabarmena izaten zen hori. Ikasturtea hasten zenean gastu ikaragarria egin behar izaten genuen, irailero. Senarrak eta biok lan eginda, gure soldaten hiru laurdenak bideratu behar izaten genituen eskolarako materialak erostera, eta argindarra eta ura bezalako oinarrizko fakturen ordainketa atzeratu behar izaten genuen. Bestalde, gizartea oso klasista da. Aberatsen semealabak ez dira harremantzen gainontzekoen semealabekin.

nerea odriozola

"Gurasoek kontatzen dute sistema komunistan hobeto bizi zirela. Etxea erosi edo eraiki zezaketen krediturik gabe; orain hori ezinezkoa da. Beraien soldatarekin oso ondo bizi zitezkeen; urtero oporretara joaten ziren, kostaldera. Soldatak orain baino baxuagoak izan arren, hobeto bizitzeko aukera zeukaten. Supermerkatuetan marka gutxiago egoten zirela esaten dute. Kafe marka bakarra, esate baterako, baina etxe guztietan egoten zen kafea. Niretzat logikoagoa da hori. Ez ditugu 1000 marka behar, marka bakar hori ona bada eta guztiok eros badezakegu nahikoa da. Nire gurasoek paperaren industrian egiten zuten lan. Enpresa hura publikoa zen, baina gerraren ondoren norbaitek erosi zuen enpresa hura, ez dakit nork, baina norbaitek (pribatizatu egin zen)". 1988an jaio zenez, Jugoslaviako gerra hasi zenean oso umea zen, hiru urte zeuzkan.

“Oso oroitzapen gutxi dauzkat, baina egun bat daukat gogoan. Gu pisu batean bizi ginen eta bonbardaketak zirela eta sotora joan behar genuen. Gogoratzen naiz bonba bat erori zela gure eraikineko atearen ondoan. Nire gurasoek oso gutxi hitz egiten dute gerraz. Gaur egungo belaunaldiok hura atzean utzi nahi dugu; ez dugu Serbiako pertsonekin gaizki konpondu nahi, lagunak izan nahi dugu. Politika beste gauza bat da, baina guk, gazteok, ez dugu borroka egin nahi”.

1

9


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Página 10

bidean

Garikoitz Mendizabal eta Leok’k musika taldeko kideek lan berri bana aurkeztuko dute aurten Durangoko Azokan eta estreinaldiaren atarian, Mendizabal eta Leok’k-eko kideekin hitz egin dugu.

L

Zenbat kanta biltzen ditu zuen azken

lanak?

Kantak sortzeko modu asko daude. Batzuetan, proposamenak aurrez etxean prestatzen ditugu eta beste batzuetan, entseguetan sortu eta lantzen ditugu. Azken lan honek azpi kantak ditu: Introa, Urolako tren zaharrean, Urrats galduak, Ur tanta txikiak, Ibai sakon mendi altu, Oso pozik nago eta Alferrik baita. Zuen laugarren diskoa da, zerk

bereizten du lan hau aurreko hiruetatik?

Musika asko entzutearen ondorioz jasotako erreferentziek eta urteotako esperientziak eman digun gaitasunak ezberdintzen du diskoa. Lehenengo lanetik azkenera eboluzio bat eman dela nabaritzen da. Nortzuk osatzen duzue gaur egun

Leok´k?

Leok´k-en sorreratik gaur egunera arte, ezinbesteko bi hutsune handi izan ditugu, 1978an Alejandro Kortadi zorigaiztoko errepide istripu batek eraman zuen eta 2013an Sebastian Etxeberria gaixotasun larri baten ondorioz joan zitzaigun. Beste edozein taldetan gertatzen den bezala, taldekideon artean ere eman dira aldaketak eta gaur egun, Juan Antonio Kortadi, Luis Francisco Llavori, Gotzon Lizaso, David Gorospe, Jesus Aramberri eta Alfonso Guillók osatzen dugu taldea.

Kolaboraziorik izan al duzue?

eok’k taldeak laugarren diskoa aurkeztuko du aurten Durangon. 52 urte daramatzate kantak sortzen eta Alferrik baita izenarekin dator azken lan hau.

Bai, Klara Gorospek (David gure bateriajotzailearen alabak) ahotsak eta koroak egin dizkigu. Zer da ba, "alferrik"?

"Alferrik" hitzak sakoneko esanahia du, "Alferrik baita" kantarekin ez dugu adierazi nahi zerbait egiteak merezi ez duenik, edo zerbait egiteak alferrikakoa dela esan nahi duenik. Alderantziz, bere horretan tinko jarraitzen dugula eta aurrera egin behar dugula jakinarazi nahi dugu. "Alferrik baita" kantaren bidez agerian utzi nahi dugu gure egunerokotasunean suertatzen diren hainbat egoerari aurre egiten jakin behar dugula. Izan ere, Leok´k-ek gorabeherak, etenaldiak eta geldialdiak tarteko, hor dirau. Azken batean esan nahi duguna hauxe da: alferrik dela, Leok´k taldeak hor dirauela, euskal musikari ekarpena egiten eta taldekideoi gustatzen zaigun euskarazko musika egiten. Diskoaren salmentako dirua Saharako emakumeentzat izango al da?

Gure beste helburuetako bat, euskal musikari ekarpena egiteaz gain, Saharako emakumeei (UNMS erakundea) diruz laguntzea da eta horretan jarraitzen dugu. Gaur egun egoera aldatu da eta ez dugu duela urte gutxira arte bezalako baldintzarik ekarpen ekonomiko hori egiteko. Jendeak ez du lehen bezala kontzertuetara joateko ohiturarik eta kontzertuak emateko aukerak ere asko murriztu dira. Diskoak ere ez dira lehen bezala saltzen. Bestalde, Sahararen aldeko elkarteak eta mugimenduak asko ahuldu dira eta "diruz laguntza eman nahi, baina ezin" horretan harrapatuta sentitzen gara. Zestoan ere aurkeztuko duzue diskoa?

Gure lana herritarren aurrean aurkezteak ilusio berezia sortzen du eta herritarrak animatu nahi ditugu diskoa erosi eta emanaldietan parte har dezaten. Kontzertuak

Abenduak 7 - 19:30ean Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Abenduak 27 - 19:00etan, Zestoako udaletxe azpian.


210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 11

M

ende aurdena darama Garikoitz Mendizabalek txistua esku artean hartuta. Gazte-gaztetatik maite izan du musika eta han eta hemen zabaldu ditu bere doinuak. Urte hauetan guztietan, Gasteiz, Donostia eta Bilboko txistulari bandetan aritu da lanean, baina ez ditu ahaztu bere lehen partiturak. Orain Ibili munduan azken lanarekin dator. Nolakoa izan zen hasiera?

Maitasun handiarekin gogoratzen dut. 1986an hasi nintzen, Domingo Lizaso zenaren semeekin, Julen, Gotzon eta Joxe Marirekin. Musika eskola sortu aurretik herriko gazte pila batek txistua jotzea lortu zuten, Idiazpiko lokalean. Guk Jexuxekin lehenagotik genuen lotura. Musikako klase partikularrak ematen zizkigun. Gero, bera, Donostiako kontserbatorioan txistua ikasten hasi zen eta gaur egun asko baloratzen dudan zerbait egin zuen. Bere irakaslearekin hitz egin eta niri proba bat egiteko eskatu zion. Bere postuari uko egin zion, ni sartzeko. 12 urte nituen orduan. 1994an amaitu nituen kontserbatorioko ikasketak, orain 25 urte.

nuen. Gasteizko lanari uko egin eta Bilbon gelditu nintzen. Han ez nuen klaserik eman behar eta denbora gehiago nuen gauzak egiteko.

Bilbon ibili zara, ezta?

Bi gauza azpimarratuko nituzke. Batetik, egin ditudan lagunak, eta bestetik, diziplina. Hainbeste gauza egin nahi izan ditut, beti behartuta egon naiz ikasten jarraitzera. Nire esfortzuak interpretazioan inbertitu ditut. Norberak bere buruari atera behar dion argazkia oso ondo atera dudala uste dut eta horri ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatzen naiz.

Gasteiz, Donosti eta

Bai, 1994an Euskal Herriko Txistulari Bakarlari Txapelketa antolatu zuten eta irabazi egin nuen. Udazkenean, Gasteizko Musika Etxeak lanpostu bat atera zuen eta postua eskuratu nuen. Orduan hasi nintzen Gasteizen klaseak ematen eta handik bi urtera txistulari banda ere zuzentzen nuen. Zazpi urte eman nituen han. Gasteizen nenbilela, Donostian lan poltsa batera aurkeztu nintzen. Gasteizko lana oso lotua zen, ordu asko pasatzen nituen han. Ordurako nire bakarlari ibilbidea jorratzea buruan neukan, baina ez nuen denborarik. Bigarren postuan gelditu nintzen Donostian. Bandako kide batek eszedentzia eskatu zuen eta han egin nuen urtebete lanean. Gero, kasualitate hutsez, Bilboko txistulari banda goitik behera berritu behar zutela jakin nuen. Lau lanpostu atera zituzten eta lehenengo postua lortu

Noiz eman zenion hasiera bakarlari ibilbideari?

Bilbon hasi berria nintzela atera nuen "Bihurrikeritan" izeneko lehen diskoa, 2008an. Hurrengo urtean, zoritxarrez, niretzako hain garrantzitsua zen Jexux Lizaso hil zen. Sekulako kolpea izan zen hura. Orduan, barruko gauzak askatzeko beharra sentitu eta nire bigarren diskoa grabatu nuen, "Sosegua". Handik aurrera, aurrez pentsatuta nituen estilo ezberdinetako diskoak egin ditut, ezbehar baten ondorioz bat-batean sortutakoak. Kolaborazio dezente egin dituzu.

Bai, gure-gureak diren taldeekin kolaboratzeko aukera eduki dut. Nahita edo nahi gabe, harreman pertsonalak zoragarri eman ditut trikitilari askorekin; Korrontzikoekin, Kepa Junkerarekin edota Aitor Furundarenarekin. Normala izan da haiek diskoa atera behar zutenean niri deitzea edo alderantziz. Zorte handia izan dut. Zein izan da urte hauetako ikasketa nagusia?

Zertan zabiltza orain?

Orkestra eta musika banda profesionalekin errepertorio berri bat aurkezteko bideak egiten ari naiz. Madril, Valentzia eta A CoruĂąako udal bandekin obra bat estreinatu berri dugu. Atzerrira ere bidaia batzuk egitekoa naiz. Euskal Herrian, IĂąaki Salvadorrekin batera ibiliko naiz Kami izeneko proiektuan. Bestalde, nire azken diskoa kaleratuko dut, Xabi Zabalarekin batera. Ibili munduan du izena eta Durangon estreinatuko dugu. Alberto Urretxu eta Toti Martinez de Lezearekin ere beste proiektu bat dut esku artean. German Ormazabal piano-jotzailearekin ere txistu eta pianoz osatutako errezitala ere badut. Oso gauza ezberdinak egiten ari naiz eta horretaz guztiaz gain, Bilboko Txistulari Banda zuzentzen jarraitzen dut. Diskoak Lili dendan eta Durangoko Azokan egongo dira salgai.

itsaso waliĂąo errasti

1

1


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Página 12

danbolin.eus

EH Bildu izan da Espainiako Kongresurako alderdirik bozkatuena Zestoan

Guztira, 859 (%46,16) boto eskuratu ditu EH Bildu koalizioak. Bigarren bozkatuena, EAJ izan da 667 (35,84) botorekin. Apirileko hauteskundeekin alderatuta, boto kopuruak behera egin du. Hautesle erroldaren %71,79ak eman zuen botoa orduan eta oraingoetan, %67,58ak. EH Bildu: 859 EAJ: 667 Elkarrekin Podemos: 191 PSE-EE: 98 PP: 20 Ciudadanos: 3 PACMA: 5 VOX: 7 PUM+J: 1

1

Beti ikasten da zerbait

Urola, Irure, Asuncion, Karmelo, Lizaso, Artetxe, Kristina, Goñi, Alkorta, Blasa, Kerejeta, Zurbano. Hotel guztien errepasoa egin zuen Bizente Davilak ‘Ezkutuko altxorrak’ egitasmoaren baitan antolatutako bisita gidatuan. Pio Barojak idatzita utzitakoak, uda pasatzera etorri zirenak edota Saezmiera maixua izan zituen hizpide Davilak. Irakurri erreportajea danbolin.eus-en.

2020an hasiko dituzte Narrondo eta Iraeta lotuko dituen bide berdearen lanak

Mendi Astea

Beste urte betez, Agiro Mendi Klubak eta Zestoako Udalak Mendi Astea antolatu dute datorren azaroaren 12tik 17ra bitartean. Mendizaleek solasaldi eta irteera ezberdinez gozatzeko aukera izano dute egun horietan. Iratxe Amenabar eta Urtzi Zelaia herritarrek "Kyrgyzstan 2019" solasaldia eskaini zuten Portalen eta Aitor Ossa herritarra Arrastoan dokumentalaren inguruan aritu zen. Asteburuan, gaztetxoentzatko BTT irteera eta ibilaldi neurtua egin zituzten.

Urolako bidegorria osatzeko asmoz, Narrondo eta Iraeta arteko bidea egiteko lanei ekingo diote 2020an. Lanak bi fasetan banatu dituzte. Lehen zatian, Narrondo eta Arroagoia arteko lanekin hasiko dira eta horretarako 700.000 euroko partida onartu berri du Foru Aldundiak. Bigarren fasean, berriz, Iraeta eta Arroagoia lotuko dituzte. Ondo-bidean, bide berdearen zati guzti hau, bi eta hiru urte bitarteko epean amaitzea aurreikusten dela esan du Mikel Arregi Ertxin alkateak. Bestalde, bide berdea eta Arroabea lotuko dituen lanak bere gain hartuko ditu Udalak.


210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 13

1

Kiroldegia ireki dute

Joan den azaroaren 4an zabaldu zituzten kiroldegi berriko ateak. Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik iluntzeko 21:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan goizez, 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jai egunetan itxita egongo da. Bazkide egiteko tarifak eta bete beharreko inprimakia eskuragai daude udaleko webgunean.

Euripean Lasaoko Sanmartinak

Zestoarrak Behobia-Donostian

Eguraldiak lagundu ez duen arren, iragarritako egitaraua aurrera atera dute Lasaotarrek. Azaroaren 8an, ostirala, Maddalen Arzallus eta Andoni EgaĂąarekin bertso afaria izan zuten elkartean. Larunbatean, haurren txanda izan zen eta bazkari, puzgarri eta txokolatadarekin. Igandean, Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka erakusketa eta festak agurtzen San Martin egunean meza eta hamaiketakoa.

Azaroaren 10ean jokatu da Behobia-Donostia lasterketaren 55. edizioa. Guztira, 27.173 korrikalarik hartu dute parte proban, horien artean 26 zestoar. Hemen dituzue zestoarren denborak: Ibon Aranguren Kerejeta 01:10:37 Amets Aranberri Otegi 01:13:20 Aritz Elustondo Garate 01: 17: 03 Mikel Jauregi Izagirre 01: 18: 16 Eduardo de Migel Barbero 01:18:57 Dani Mayo Sorreluz 01:19:34 Sathya Paz Marticorena 01:20:46 Jose Ignazio Albizu Gurrutxaga 01:29:20 Zigor Plazaola Anduaga 01:33:49 Ainhoa Canseco Alkorta 01:33:50 Itxaso Marti Carrera 01:39:12 Asier Mendia Uranga 01:39:12 Miguel Angel Perez Lopez 01:42:38 Narayan Paz Martikorena 01:42:41 Ipar Larzabal Bakeriza 01:42:47 Nerea Irure Izeta 01:45:27 Juan Inazio Zunzunegi Ugarte: 01:45:36 Nagore Olazabal Arzalluz 01:49:14 Mikel Aingeru Azurmendi Urman 01:50:21 June Landa Alberdi 01:50:36 Andoni Zulaika Errasti 01:54:06 Alaitz Unanue Zabala 01:56:15 Juan Jose Odriozola Odriozola 01:01:24 Elena Goikoetxea Aizpurua 02:01:24 Mila Aranguren LarraĂąaga 02:01:53 Aitor Mendia Uria 02:04:24

Jon Artano kazetaria, Rikardo Arregi sarietako finalisten artean

Jon Artano kazetaria 2019ko Rikardo Arregi kazetaritza sarietako finalista izendatu dute, 2019an Ameriketatik egindako elkarrizketa eta kronikengatik. Azaroaren 28an izango da sari banaketa Andoaingo Bastero kulturgunean eta han jakingo da nortzuk diren aurtengo sarituak. Kazetaritza sariaz gain, komunikazio saria ere banatuko da eta irabazleek bederatzi mila euroko saria eskuratuko dute.

1

3


210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 14

joxeba larraĂąaga 1959, legazpia

Renault 4 berde batean etorri zen Zestoara, Egin egunkarian irakurritako idatzi baten harira. Hiru urterako konpromisoa hartuta, berrogei badaramatza gurean. Etapa baten bukaerako ordezkari gisa hartu dugu bera. Irakasle gehiago ere jubilatu dira ordutik, ezin denak elkarrizketatu ordea.

Nondik nora eta noiz etorri zinen Zestoara? Donostian ikasten ari ginela, orduko Egin egunkarian idatzi bat irakurri genuen. Gutxi gorabehera izenburua zuen "Zestoako eskola publikoak berritu egin nahi du". Markos Huegun izeneko batek sinatzen zuen; orduan uste dut San Jose eskolako guraso elkarteko lehendakaria zela bera. Testuan irakurri genuen, eskola euskaldundu eta berritu egin nahi zutela, eta bi aldiz pentsatu gabe etorri ginen. Gure apustua zen, elkarrekin gure ideien alde talde batean lan egitea. Gogoan dut nola Renault 4 berde batean etorri ginen Donostiatik Zestoara. Mari Karmen Zabalorena zen kotxea. Hura Arroagoiko eskolan ibili zen irakasle, itxi zen arte. Plazan aparkatu eta udaletxera joan ginen Markosengatik galdezka. Ez zela hango langilea baina ezagutzen zutela, eta agian Ipintza elkartean aurkituko genuela, esan ziguten, eta han egin genuen aurreneko kontaktua. Eta? lana lortu zenuten? Beraien nahia zein zen azaldu ziguten, eta guk gure asmo eta gogoen berri eman genien. Ados jarri ginen, baina baldintza bat jarri ziguten: gutxienez hiru urterako Zestoan geratzea. Baiezkoa eman genuen eta, begira, berrogei urte pasa dira.

Guk garbi genuen lan egiten genuen tokian biziko ginela. Udalak etxe bat zuen gainera eta hor bizi izan ginen urtetan. Zein adin zenuten eta nortzuk zineten kotxean? Nik 21 urte izango nituen eta Samuel Ruiz, Xabier Mantxola, Inma Ezeiza, Mari Karmen Zabalo eta ni neu ginen kotxean. Zein egoeratan zegoen hezkuntza Zestoan orduan? Artean Jaurlaritzak hartu gabe zituen eskuduntza guztiak eta lehengo eskola publiko nazional haren arrastoak bazeuden; Euskal Herritik kanpoko irakasleak ere bazeuden tartean, euskaraz ez zekitenak. Ikasleak orokorrean euskaldunak ziren. Jende asko baserrikoa, gaztelaniaz trakets xamar moldatzen zena. Kontraesan bat ematen zen, eta gatazka sortzen zuen horrek. Urte gogorrak ere izan ziren tartean, baina mugimendu oso polita izan zen eta indartsua. Miren Jaione ikastola ere martxan zegoen Zestoan garai haietan. Zein urtetako kontuez ari gara? 1980az edo, orain dela 40 bat urte. Zuek etorri eta gutxira eman zen bateratzea? Ikusita eskola publikoa euskalduntzen ari zela eta ikastolen helburua ere herria euskalduntzea zela, nik uste denok kon-

E


210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 15

1

turatu ginela ez zuela zentzurik horrelako herri batean bi eskola izateak, eta 1984an edo bateratze prozesuarekin hasi ginen. Egon ziren gatazkatxo edo gaizki ulertzeak baina denok nahi genuen eskola bakarra, eta gauzatu zen. Trantsizio urte bat izan zela gogoratzen dut, gela batzuk elkartuta eta besteak lehengo irakasleekin mantenduz... Eta bigarren urtean haur guztiak nahasian jarri genituen. Zein izan da eskolaren bilakaera? Eskola bakarra bezala funtzionatzen hasi ginen eta horrela hartzen genituen erabaki guztiak, esko-

Eskola berria egin zeneko irakaslegoa

Manuel Arregi eta Lurdes Unanuerekin ibilaldi batean

Amaraberri sistemarekin, espezializazioak egin genituen eta departamentuka funtzionatzen hasi ginen. Lan desberdinak dira, non erosoen? Nik eskola beti gauza bakar bat bezala ikusi dut, eginbehar desberdin guztiek dute garrantzia. Garrantzitsuena, egunero ikasleekin dagoen irakaslearena iruditzen zait dela, baina horrek guztiak laguntza eta estruktura bat behar du eta hor zuzendaritza sartzen da; konkrezioa, bidea markatzea, sor daitezkeen desbideratzeak kudeatzea... Bietan egon naiz eroso eta gustura. Zuzendaritza utzi nuen, jubilatu aurretik irakasle bezala lan egiten bukatu nahi nuelako. Nola aldatu da irakaskuntza? Asko aldatu da, gizarte bera aldatu den bezalaxe. Baliabideei dagokionez ere asko aldatu da; nork esango liguke gela bakoitzean arbel digital bat izango genuela, ikasleek ordenagailuak guk baino hobeto erabiliko zituztela, beraientzat ez dela mundu arrotz bat...? Teknologia bere arrisku guztiekin! Ezin dugu dena sinistu teknologian, bestela lehen erori ginen liburu orojakile guzti haietan eroriko ginateke berriro ere. Gurasoak ere aldatuko ziren? Paper guztiak aldatu dira, irakaslearena, gurasoena, admi-

la bakarra bezala. Horretan genbiltzala, eta etengabeko prestakuntza eta berrikuntza helburu, gure inguruan praktikan jartzen ari ziren metodologia eta sistema berriak ezagutzen joan ginen. Gure ezaugarriak kontutan hartuta, Amaraberri sistemaren aldeko apustua egin genuen. Hiru urteko gelatik hasita, goraka joan ginen eta hogeita piko urte daramatzagu sistema horrekin. Berrogei bat urte pasa dira eta orduan etorri zineten horiek jubilatzen ari zarete, etapa amaiera bat bezala da ezta? Bai, bi belaunaldi pasa ditugu, zuek eta zuen seme-alabak. Etapa bat bukatu da. Prozesu guzti hartatik herritar gehiago ere jubilatu dira. Baina auto hartan etorri ginenetatik Inma jubilatu zen iazko urrian, ni aurten azaroan eta Samuel eta Xabier ikasturte honetan jubilatuko direla iruditzen zait. Irakasle lanez gain zuzendaritzako ardurak ere izan dituzu? Bai, bi zereginetan ibili naiz, gutxi gorabehera erdi eta erdi. Nik batxilergoan ingelesa ikasi nuen eta banekien pixka bat, eta horixe tokatu zitzaidan hasieran. Gerora formatu nintzen gehiago eta espezialitatea atera nuen. Karrera gizarte arlokoa egin nuen eta Geografia eta Historia ere eman dut, gimnasia, esku lanak... Garai batean, gure gela genuen eta bertan ia dena ematen genien gure ikasleei. Gero,

5


210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 16

nistrazioak betetzen duena. Gurasoek beti izan dute jakin-nahia. Nahiz batzuetan ez ulertu, beraien semealabak eta gehiago ere badaudela eta sistemak guztiei erantzun behar diela konturatu behar dira. Askotan, gaur egun, gurasoek etxetik kanpo lan egiten dute eta horrek gurasoak zurrunbilo ero batean sartu ditu. Momentu honetan, familia batzuetan eskerrak aiton-amona askori. Aiten papera nola ikusten duzu? Gizonezkoaren presentzia eskola eremuan bermatzeko oraindik bide luzea dugu egiteko, eta hor topo egiten dugu gizarte guztiak egiten duenarekin; esango nuke, normalean, oraindik ere ama dela umeen heziketaz arduratzen dena. Ikasleak ere aldatuko ziren ba? Gaur egungo ikasleek azkar, orain eta hemen lortu nahi dute dena eta horrek frustrazio asko sortzen ditu. Hori ona da, baina erakutsi behar zaie hori kudeatzen. Agian, lehen askotan gurasoen aldetik dena ezezkoa zen, eta orain gehiegitan baiezkoa bakarrik da. Oreka aurkitu behar da eta uste dut horretan laguntzen digula Amaraberri sistemak. Garrantzi handia ematen die era guztietako ezberdintasunei, denek dute lekua gure eskolan. Denentzat lortu nahi ditugu erantzun egokiak, baina eskolatik bakarrik dena lortzea ez da erraza, batzuetan ezinekoa ere izaten da.

Joxeba bere hasieratako ikasle talde batekin. Ibilaldi batean ateratako argazkia

Zergatik aukeratu zenuten Amaraberri sistema? Nik uste apustua egin genuela sistema horren alde, inklusibitate aldetik, denek izango zutelako tokia gure eskolan eta denei erantzungo zielako bakoitzari bere mailan, batzuei gehiago exijituz, besteei gehiago lagunduz. Sistema aktiboa da, non ikasleak berak egiten du bere prozesua. Bera da gidari eta gu laguntzaile. Gidatzen duenean bere zailtasunekin topo egiten du eta berak gainditzen ditu. Nik esango nuke eraginkorra dela. Gauza guztiak bezala paperean gauza bat da eta praktikan bestea; zailtasunei zuk egin behar diezu aurre irakasle eta pertsona bezala ere. Eta batzuetan guk ere gure mugekin topo egiten dugu. Sistema ere aldatuko zen pixka bat ezta? Bai, teknologiak, azken aldian egindako ikerketek, gizartearen aldaketa berak bultzatu gaitu horretara, prozesu berriak egitera. Baina oinarrian filosofia bera da. Eskola ireki bat, non gure helburu nagusia ikaslearen garapen osoa eta integrala den. Beti esaten dugu ez ditugula "jakintsuak" sortu nahi, baizik eta "pertsona jakintsuak", garrantzi handiena “pertsonaâ€? hitzari emanez. Pertsonak bere garapen osoa lortzen duenean lortuko du jakintsu izatea, zoriontsu izatea, orekatua izatea eta guzti hori. Eskolak eragina eremu txiki batean duela jakinda, ezinbestekoa da elkarlana familiarekin: momentu hauetan medioek duten indarra ikusita (telebistak, bideo jokoek‌) sortu diren arrisku berriak elkarrekin kudeatzen ikasi beharko genuke. Zer ikasi duzu zuk eskolan? Asko ikasi dut. Zure burua ezagutzen ikasten duzu, zer muga dituzun, zer ahalmen, nondik ateratzen diren gauzak hobeto, nondik ez... Ikasten duzu, baita ere, taldean lan egiten baduzu, horren onurak gabezien gainetik jartzen, alde positiboa begiratzen, taldeetako harreman korapilatsuetan noiz amore eman, noiz indartu zure iritzia. Jakin behar da, baita ere, zerbait gaizki egin denean barkamena eskatzen. Gatazkak kudeatzerakoan ezkerreko eskua erabiltzen ikasi behar da; inor mindu gabe eman behar diren pausuak taldearen onerako direla konturatu arazten. Aurrera begira zer asmo dituzu? Oraingoz Hizkuntza Eskola Ofizialean apuntatu naiz. Ia 12 urte izan dira zuzendaritzako azken etapa honetan eta ingelesa albo batera utzita izan dut. Herdoila kentzeko ondo etorriko zaidala iruditzen zait. Bidaiatzea ere nahi nuke...

Danbolineko boluntario taldean ibili gabekoa ez da, eta gonbidapena luzatuta agurtu dugu guretzat ere tarte bat aterako duen esperantzan.

jone bergara


210.qxp_55 17/11/19 22:56 PĂĄgina 17

iinkesta.

Faltan botatzen al dituzu kanpandorreko erloju eta kanpaiak? Bai, asko gainera. Erlojua begiratzeko ohitura handia nuen eta oraindik ere begiratzen dut. Kanpaiak ere botatzen ditut faltan, norbait hiltzen denean gehien bat. aloĂąa larraĂąaga 47 urte

kb

Ez ditut faltan botatzen baina ezin Erlojua faltan bo- Kanpairik gabe dut ukatu erlojua tatzen dut baina askoz hobeto beti ondo etortzen kanpaiak jartzen di- egoten naiz etxe- dela. tuztenean berriro an, lehen molesohitu beharko dut. tatu egiten zida- ortzi alberdi Gertu bizi naiz eta ten eta orain ika23 urte bere garaian ere ragarri gustura asko kostatu zitzai- nago. Bi urte dadan zaratara ohi- ramazkit bakean. Erlojua ere ez tzea. nuke jarriko, hogoiatz aristi rrelaxe utziko nuke, hutsik. 34 juanito olaizola 66

ale

(Erantzuleak guztira: 137

sle

1

Esan beharrik ez dago hori ez dela egin beharrak egiteko lekua. Agian premiaren baten adierazle da.

Arroagoia, Arroabea, Iraeta eta Aizarnan panel berriak jarri dira.

ale

7


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Pรกgina 18

1. Gaur goizean azokan gazta erosi dut eta gero _______ emango diot.. a) anairentzat b) anaiaren c) anaiari d) anaiarentzat

2. Nola idatzi behar da 26.755? a) Hogeita hamasei mila zazpiehun eta berrogeita hamabost. b) Hogeita sei mila zazpiehun eta berrogeita hamabost. c) Hogeita hamasei mila zazpiehun eta hirurogeita bost, d) Hogeita sei mila zazpiehun eta hogeita hamabost.

3. Zer EZ dago ahoan? a) Mingaina b) Hortzak c) Ukondoa d) Ezpainak

4. Amonak pastelak igandean nahi ditu. Zer galdetu behar da horrela erantzuteko? a) Nora nahi ditu amonak pastelak? b) Noiz nahi ditu amonak pastelak? c) Nongoak nahi ditu amonak pastelak? d) Nolakoak nahi ditu amonak pastelak?

Hauek dira urriko erantzunak: 1c, 2d, 3c, 4,c


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Página 19

agenda

1

az

aroa

20 21 22•

asteazkena

Aurrekontu partehartzaileak udaletxean, 19:00etan.

osteguna

Slime tailerra, gaztelekuan, 3. ziklokoentzat.

ostirala

Barbantxo Zestoan eta Aizarnan, 17:00etan Kultur Etxean. Santa Zezilia musika eskolan. 17:00etan triki kalejira, ekitaldia kultur etxeko aretoan eta solfeoko diplomen banaketa.

23 27

larunbata

28

osteguna

Bandaren Santa Zezilia eguneko kalejira 19:00etan eta kontzertua 20:00etan.

asteazkena

"Irakurketaren prozesua" hitzaldia Javi Aizpitarteren eskutik eskolako jangelan. 17:00etatik 18:30etara bitartean. Zaintza zerbitzua egongo da, gutxienez 72 ordu aurretik abisatuta.

"Gosari eta merienda osasuntsuak" tailerra Zigor Iturrietakin Portalen, atsaldeko 18:00-19:30 bitartean 6 eta 12 urte bitartekoentzat. •Cristina Pérez fisioterapeuta, osteopata eta PNI-an adituak hitzaldia eskainiko du Eskua terapia zentroan.

29•

ostirala

Gaztain erre eguna Arroabean, euskaran egunaren harira. Hileko azken ostirala. Elkarretaratzea Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 19:30ean

abendua 02 05 07 12 13

astelehena

Odol ateraketak. Txanda hartzeko 17:00etatik aurrea eta ateraketak, 18:00-20:30ak bitartean.

u

osteguna

Bertsolaritza, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat.

larunbata

Leok´k taldearen " Alferrik baita" diska berriaren aurkezpea 19:30ean Durangoko Azokan, Ahotsenea gunean.

osteguna

Gabonetako apaingarriak, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat.

ostirala

Mihibero mahai-jolasa, gaztelekuan, DBHkoentzat.•Haurrentzat jolasak, Zestoan eta Aizarnan, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00etan Kultur Etxean.

14 17 18 19 20 •

larunbata

24

asteartea

26

osteguna

27

ostirala

29

igandea

30 31

astelehena

Gabonetako apaingarriak, gaztelekuan, DBHkoentzat.

asteartea

"Gabonetako sukaldaritza", 1-2.zikloko haurrentzat. 17:00-19:00 bitartean gaztelekuan.

asteartea

Aurrekontu partehartzaileak udaletxean, 19:00etan.

Gabonetako apaingarriak, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat.•Ertxiña Musika eskolako gabon emanaldia arkupetan, 19:00etan.

osteguna

9

ostirala

Gabonetako apaingarriak, gaztelekuan, DBHkoentzat. Haurrentzat jolasak, Arroabean, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00etan Kultur Etxean.•Elizako erlojuari buruzko hitzaldia, 19:00etan, liburutegi azpiko lokalean. Gabon kanten kalejira katekesi taldekoek 11:00etan kultur etxetik irtenda. Banda eta Gabon Abesbatzaren kontzertua eguerdian. 17:00etan Gabon Abesbatzakoak kantuan hasiko dira. 18:30ak inguruan Olentzeroren etorrera Lau Iturri paretik hasita.•Arroabean Gabon eskean ibiliko dira ume, gazte eta helduak etxez-etxe, 9:00etan plazatik aterata. Zororoperi eguna. Idiakaitz txistulari taldearen diana. 30. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXII. Ezti lehiaketa. XXI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak, artisauak eta salmenta-postu franko. Trikitilariak. Gazta eta sagardoa dastatzea. 17:30ean umeentzako ikuskizuna Kultur Etxean eta Pentatloia kirol jaialdia kiroldegian... Leok´k taldearen "Alferrik baita" diska berriaren aurkezpen kontzertua 19:00etan arkupetan•DBHkoentzat gabonetako ekintza bereziak. 16:00-20:00 bitartean, gaztelekuan. San Juan eta Gisasola egoitzetara joango dira Arroabetik Gabon kantak abestuz bisita egitera. Goizeko 10:30ean Arroabeko plazan elkartuko dira kotxeetan joateko.

3.ziklokoentzat gabonetako ekintza bereziak. 16:00-20:00 bitartean, gaztelekuan.

asteartea

640 917 626

IX. San Silbestre herrikoia, 17:00etan hasita plazan

•k

abalgatako taldearen oharra: Kaixo aurten ere

kabalgatako taldea hemen gabiltza buru belarri lanean. Azken urteotan antortxak eramaten dituzten pajeen taldea ez da batere egonkorra eta gainera geroz eta gazteago dira. Dei bat egin nahi diegu guraso eta helduei, kabalgatak seriotasun gehiago izan dezan. Paje asko behar dira. Prest egongo al zinateke zu bat izateko? Tunika eta turbantea jantzi eta plazara iristean zure lana bukatuta. Animatu eta konfirmatu parte hartuko duzula 650966698 (Marijo) telefonora deituta. benduaren 24ean katekesi taldearekin gabon kantetan atera nahi dutenentzat oharra; abenduaren 9ko astean hasita, astean bina ensaio egingo dira. Oraindik egunak zehaztu gabe daude baina kartel bidez jakinaraziko dira. abon abesbatzaren ensaioak: abenduak 18 asteazkena, 20, ostirala eta 23 astelehenean 20:30ean izango dira musika eskolan.

•A •G


210.qxp_55 17/11/19 22:56 Pรกgina 20

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Azaroa 2019 by DANBOLIN - Issuu