233.qxp_55 19/12/21 22:52 Página 1
2021 abendua
233 zk.
233.qxp_55 19/12/21 22:02 Página 2
640 917 626
943 052 761
233.qxp_55 19/12/21 22:02 Página 3
3
Ondo eginei eutsi!
Iritsi zaigu abendua ere eta, abenduarekin batera, eskuartean daukazu Danbolin aldizkariaren 2021eko azken alea. Urte amaieratan eta, batik bat, urte hasieratan geure buruari helburu onak ezartzeko joera aspaldikoa da; igaro den urteari begiratua eman, ekintzak aztertu eta urte berrian ondo eginei eutsi eta gaizki eginak ez errepikatzea izaten da guztion helburua. Gaizki eginak eta ondo eginak. Etxebizitzak eraikitzeko bi eredu dakarzkigu Onintza Iruretak ale honetan; ondo eginiko eredua eta gaizki eginiko eredua. Aizarnakoa eta Iraetakoa. Inork pentsa dezake, etxebizitzaz ari garela, zutabe eta habeez ari garela, egonkortasun eta ezegonkortasunaz; baina ez, hirigintzak eta euskarak duten harremanaz dihardu Iruretak artikuluan zehar. Izan ere, etxebizitzak eraikitzeak, adreiluez haratago, gure herriko hizkuntza-paisaian eragin zuzena izan ohi du: positiboa, negatiboa edo neutroa. Auzoarekin lotura zuzena izan eta Aizarnan bertan bizi nahi zutenek sustatuta eraiki ziren hamabi etxebizitza milurteko berriaren aurreneko hamarkadan. Euskaldunak izan ziren sustatzaileak, eta euskaldunak izan dira eta dira etxebizitza horietan bizi direnak; aizarnarrak eta azpeitiarrak, nagusiki. Nahiz eta etxeak hamarkada berean eraiki, Iraetako kasua bestelakoa dela azaltzen du artikuluak; etxeak egiteko moduan, etxeen tipologian... eta auzoko hizkuntza-paisaian izan zuen eragina ere bestelakoa da; euskararen erabilerak nabarmen egin du behera. Arritxu Zelaia ikerlaria eta Aizarnako hainbat bizilagunen laguntza izan du Iruretak artikulua idazterako orduan eta, Zelaiak dio hirigintza teknikariak eta arkitektoak konturatu direla etxebizitzak eraikitzeak izan ditzaketen ondorioez. Administrazio publikoa ere konturatu da, itxura, eta gaur egun proiektuak egin ahal izateko derrigor egin behar da Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE). Iraganeko akatsak ez errepikatzeko balioko ahal du! XXI.mendeko kezketatik XIX.mendekoetara egingo dugu salto Fernando Arzallusen artikuluarekin. Jaiotetxe eta bizileku du Aurrekoetxe baserria Arzallusek, eta duela 150 urteko baserriko ondasunen inbentarioa hizpide hartuta, garai hartako bizimodua irudikatzeko aukera paregabea eskaintzen digu artikuluan. Euskararen egoerak ez zituen kezkatuko, seguru asko, garai hartako Aurrekoetxeko bizilagunak; euskaraz biziko ziren eta kitto! Euskararen arnasgunean bizi ziren duela 150 urteko zestoarrak eta arnasgunean bizitzen jarraitzen dugu guk ere. Etxebizitzak eraikitzeak eragina duen bezala, ordea, baditugu arreta jarri beharreko bestelako elementuak ere; asmatuko ahal dugu behar bezala erantzuten, arnasgune izaerari eutsi eta 2022ko 365 egunetan ere euskaraz bizitzen jarraitu ahal izateko!
diruz lagundutakoa
nerea odriozola
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
233.qxp_55 19/12/21 22:02 Página 4
igerilekua amets Bai, Juanal, erronkak onak dituk, horietatik zerbait ikasten asmatuz gero. Orain dela 30 urte ezingo nikek enbido hau idatzi, ezta hurrik eman ere! Baina, gaur, ahalegindu egingo nauk. Hitza dela, Danbolin dela, antzerkia dela, lana... zer edo zer ikastera behartu diat nire burua, eta eskerrak! Gogoratzen naiz gure seme-alabak txikiak zirela eskolako txostenak bi hizkuntzatan heltzen zitzaizkigula, eta nik beti erdaraz irakurtzen nituen; ez horrela senarrak. Mutilek euskaraz gehiago egiten zuten gure garaian, nire inguruan behintzat. Neskok gure artean, erdaraz; mutilek, euskaraz. Gaur egunean hobera aldatu dira ohiturak, Zestoan behintzat. Eta pozten naiz. Abesteko ohitura ere aldatu da, baina hori txarrera. Garai hartan, asko eta nahiko ondo abesten zen; elizan zer esanik ez, baina baita kalean ere, tabernetan-eta. Ederra izaten zen, naturalki denok eztarrian dugun instrumentu zoragarri hori —batzuetan soilik, besteetan gitarra edo soinuaz lotuta— erabiltzea. Zestoan, Joxe Orbegozok, Jabier Zunzunegik, Joxe Mari Bergarak eta beste askok oso ondo kantatzen zuten (horretan, kantuan, neskak ere euskaraz, noski). Denboralditxo batean Parisko Euskal Etxeko abesbatzan parte hartzeko aukera izan nuen, eta ikaragarri gozatu nuen, eta, tira, entzuleak ere gustura egoten zirela esango nuke. Lehen, Euskal Herrian, zaletasun handia zegoen. Iparraldean oraindik zer edo zer mantentzen dute… Orain dela gutxi, autobusean nindoala, jaiki eta txoferra zoriondu nuen, Benitoren eta Laboaren kantak jartzen zituelako. Bejondeizula! esan nion, poza ematen du horrelako kantu ederrak entzuteak. Eta, orain, beste gauza bat: gure amaren balkoian ordu asko pasatzen ditut. Bista paregabeak: Izarraitz, Palazio, Urola ibaia eta sahats negartiak. Jende asko ibiltzen da ibai inguruan, igerian ere bai uda partean, gero eta gehiago. Eta nik galdera egingo nizueke: Ezingo al litzateke igerileku natural bat egin hor, ibaia bera aprobetxatuz? Asko kostatuko al litzateke? Gure inguruko hondartzetara joatea ez da erosoa, automobila non sarturik ez delako izaten. Bai Gipuzkoan, bai Bizkaian —zer esanik ez Nafarroan—, leku askotan ikusi izan ditut igerilekuak... Hor uzten dut galdera. Eta enbidoa umetako nire lagun minari bidaltzen diot, Rosario Artolari. Zer iruditzen zain hiri igerilekuaren proposamena? Animo, Rosa. Muxu bat.
enbidoa
marije izeta
pintada.
prestatu gaitezen euritarako. Eskerrak, gurean ez da gertatu esanez
ariko zarete asko eta asko, eta egia da. Uholdeek ez gaituzte erasan. Lurjauzi txiki bat baino ez da izan Endoiako bidean, bi auto kabi-tzen ez diren lekuan. Baina Peiremans taldearen kantak dioen bezala, hitz egin dezagun euriaz ateri denean, Baltzola baserritik gora eginda, kilometro bat baino gutxiagora, errepide ertzeko zati bat joan zen behera denbora asko ez dela, aurreko legealdian. Konpondu zuten puska hori eta hesi bat jarri. Hogei metro gorago eta hogei metro beherago, ordea, garbi ikusten da bidearen narriadura. Badira malda luze horretan elkarri tokia uzteko zabalgune batzuk tarteka. Hala ere, hobe da goitik behera ez begiratzea, amildegia ez ikusteko. Maldak lehengoa izaten segitzen du, baina zuhaizti guztia matarras moztu zuten iaz eta burusoil dago erabat. Erortzen dena zulo barreneraino iritsiko dela garbi erakusten du mendiak berak, eutsiko dionik ez baita. Esolak eta txarrantxa, sarea zati batzuetan, eta egunotan ekologistek adierazi duten gisan, lurjauziak izateko arriskua izugarri handitu du pinudi gaixo guztiak botatzeak. Endoiako bidea, estua da oso, eta bi auto parean tokatzen direnean, baztertzen hasita, puntu batzutan zaila da jakiten ertzeko lurra trinkoa ote den ala azpi faltsu bat, zuloa ezkutatzen duena. Arekak garbitzeak lagunduko lioke urari bere bidetik segitzen, ahal den lekuetan bidea zabaltzea mesede, eta basogintza, epe luzera begira egin beharreko inbertsioa. Ateri denez, prestatu gaitezen euritarako.
nagore telleria
bota librean
233.qxp_55 19/12/21 22:02 Página 5
Lehena eta geroa
Erkuden Larrañagaren zutabeak Schopenhauer-en ideiak burura ekarri zizkidan. Alemaniako pentsalari hori negatibismo filosofikoaren ordezkaria izan zen. Esaten zuen bizitzak ez zuela ez zentzurik, eta ez baliorik. Aro bakoitzak bere testuinguru propioa du, eta, segur aski orduan, aspalditik existitzen ziren Azkenaren bila. Goizean jaiki eta potentzia eta inperio mugikorra piztean, Joneren mezua: “Gogoratzen al haiz mingarri eta suntsitzein hilabetetan gauden eta zer tokatzen den?”. Ene bazaileak, eta munduda, jada igaro al da urtebete? Urtebete azken zutabea ko ohiko gaitzek soidatzi nuenetik? Egutegiari so egin, eta bai, abendura iriluzio bakarra iradotsi gara. Baina zeinen ki zioten: arrazoiari eustea. Grina eta borondateak ez azkar pasa den urtea, zuten baliorik. Zerbait nahi izateak desira gehiago sor ezta? zezaken arren, arrazoiak gauzak ziren bezala ikustera Abendua, hilabete ilueraman zezakeen. na eta aldi berean oso Gaur ezagutzen dugun errealitatea ez da hobea. Ezezargitsua. Argitsua esako datua teknologiak ematen digu. Saldu nahi diguten tean, hainbat herri gatazka energetikoak ez du elektrizitatearekin zerikuikusten hasia naiz Gasirik; uranio, ikatz, gas, petrolio eta beste zenbait elebonetako dekoratu eta menturen hornidurarekin baizik. Pandemiarekin argiekin apaintzen ari kontsumoa jaitsi egin zen, baina konfinamenduaren direla eta dena presamaierarekin arazoa berriro bueltan etorri zitzaigun. tatzen hasiak direla Gabon jaiak ospatzeko. Hilabete iluEliteko enpresek eta enpresa teknologikoek euren lena esatean, askok pentsatuko dute eguraldiari eta negu ku propioa bermatu nahi dute. Mihi gaiztoek diotenez, giroari buruz ari naizela. Bai, hori ere egia da; nor ez da Facebook-ek enpresaren helburu nagusia aldatu du. nazkatu horrenbeste euri eta ekaitzekin? Gustura harErakundeari Meta izena ipini, eta ekintza zehatz bat tuko genituzke eguzki izpi batzuk ere. Baina konturamartxan jarri dute: mundu birtuala sortzea. Urtero, tzen al gara argindarraren prezioak nola egin duen gora? egundoko dirutza inbertitzen ari omen dira, eurek Horrek bezalaxe, beste hainbat gauzak ere gora egin dukontrolatuko dituzten hiriez osatutako ingurune birte, baina, aurten, oihartzun handienetakoa izan du artualak eraiki asmoz. Kriptomonetaren antzeko diru gindarrak. Izango da hainbat etxe Gabonetako argiekin birtuala ezarriko dute, eta han parte hartuko duen apaindu ezin denik, eta bertako haurrei nola azaldu homarka bakoitzari eta bezeroei prezio bat kobratuko ri? Gabonak desberdin ospatu behar direla? Eta argirik diete. Stephen Hawking zientzialaria datorkit burura. ikusi ez eta Olentzerok geldialdirik egiten ez badu zer, Esan zuen teknologiak gizakien genetika aldatzeko oparirik gabe? ahalmena eta baimena izango dituen eguna heltzean Hainbat eta hainbat galdera etortzen zaizkit burura eta munduak benetako kaosa biziko duela. Pentsalari baerantzunak, berriz, abenduko eguraldia baino ilunagoak tzuek, berriz, diote teknologiak erantzunak ekarriko dira asko. Betiko pentsamenduak burura: nola biziko didizkigula. Nolako borroka planteatu dezakegu aspaldituzte herrialderik txiroenetako haurrek egun hauek? ko inperioek eta enpresa teknologikoek hainbeste inOparirik izango al dute? dar lortu badute? Ez gara Danbolineko azkenengo zenOraindik garaiz nabilelakoan nago, eta Olentzerori eskubakia irakurtzen egongo erantzunaren egunean. titza idatziko diot. Aurtengoan, ordea, ez da beste urtetaAgian, egun horretan, Danbolin irakurriko dutenek alkoa bezalakoa izango, ez horixe. Beharbada izango da dizkaria Facebook-ek ezarritako diruarekin erosiko Gabonetako argiz apainduta dagoenik nire inguruan, eta dute, bere mundu digitalean, eta ordurako, tamalez, ez dagoenik ere bai. Nik eskatu nahiko nioke argitasun borroka hitz erromantikoa besterik ez da izango. pixka bat heltzea nahiko nukeela etxerik txiroenera. Ustez zintzo samarra izan naiz urtean zehar, eta zapatak ondo garbitzera noa badaezpada. Ea urteari amaiera julio vila albert ematen dion hilabete honetan etxe guztietan poztasun ukitu bat izaten den.
amaia agirre
5
233.qxp_55 19/12/21 22:02 Página 6
Euria goian behean aurtengo udazkenean
233.qxp_55 19/12/21 22:02 Página 7
1
9
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 8
IRAETAKO ETXE "BERRIAK" EZAGUNAK DIRA, BERRIAK-EDO, 2006RAKO BUKATUTA BAITZEUDEN. LEHENDIK ZEUDEN ETXEEN ONDOAN, "ABENIDAREN" ONDOAN, ERAIKI ZITUZTEN. KOLPERA AUZOKO BIZILAGUN KOPURUA IA BIKOIZTU EGIN ZEN. HAIN EUSKALDUNA DEN AUZO TXIKI BATEAN ZEIN BIZILAGUN ETORRIKO DIREN JAKIN GABE ETXE SAILA EGITEAK ZEIN ERAGIN DU AUZOKO HIZKUNTZAN? AIZARNAN ESPERIENTZIA DESBERDINA IZAN DUTE, KOOPERATIBA BATEN BIDEZ HAMABI ETXEBIZITZA EGIN ETA GERO BIZILAGUN BERRI GUZTIAK EUSKALDUNAK DIRA.
Arritxu Zelaia Ueman, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, ari da lanean, hizkuntza aholkularia da eta horretantxe egiten du lan: hirigintzaren eta hizkuntzaren arteko harremanak aztertzen ditu. Iraeta auzoa gertuko zaio. Aita Aizarnakoa du eta ama Iraetakoa. Bera Zestoan jaio zen eta ondoren Azpeitira joan zen bizitzera. Gaur egun Ean bizi da. Iraetako etxe eraikuntzaren berri izan zuen eta bere ikerketa lanetan Iraetako kasua azaltzen du. Bera izan dugu artikulu honetan bidelagun auzoan gertatutakoa kontatzeko.
Eta nola lotzen dira hirigintza eta euskara? Arritxu Zelaiak horrela dio: “Etxebizitza berriak egitea ez da gauza neutroa, hirigintza teknikariak eta arkitektoak konturatu dira kontua ez dela marra batzuk egitea besterik gabe, marra horiek (etxebizitzek) ondorioak dauzkate”. Ondorioek ez daukate zertan denak txarrak izan, etxe berriak egitea mesederako izan daiteke, baina garrantzitsuena da aurrez jakitea zer egiteko asmoa den eta horrek zein ondorio eragin ditzakeen. Adibide baten bidez azalduta, ez da gauza bera urbanizazio handi bat egitea Donostiako auzo jendetsu batean edo herri txiki bateko auzo txiki batean. Auzo horretan euskararen ezagutza maila oso handia bada, nola eragiten du denbora tarte txikian etxebizitza asko egiten badira? Euskaraz ez dakien jendea etorri bada? Bizilagun zaharrek eta berriek elkar topo egiteko moduak ez badira jarri eta elkarrekin harremanik ez badute? Hizkuntza aholkulariak arnasguneak kaltetzeko arriskuaz ohartarazi du: “Arnasgune deitzen diegun udalerri euskaldunetan biztanleen %80tik gora dira euskal hiztunak, Zestoan adibidez. Gune horietan euskaraz bizi gara eta euskaraz bizi gaitezke, baina bereziki zaindu beharreko lekuak dira”.
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 9
Iraetaren erradiografia. Arritxuk proposatzen du etxeak egiten hasi aurretik bi gauza kontuan hartzea: oreka eta bizilagunen arteko harremanetarako espazioak. Iraetako etxe sail berriaren adibidearen laguntzaz azalduko ditugu bi kontzeptuak. Orekari dagokionez, Arritxuk esango digu kontua ez dela etxerik ez egitea, herriek bizirik egoteko etxeak behar dituzte, gazteak behar dituzte, baina etxe saila egiten hasi aurretik hainbat galdera egitea eraginkorra izan daiteke prebentzioaren ikuspegitik: Zenbat etxe egingo ditugu? Nolakoak izango dira? Zeinentzat dira? Zein preziotakoak? Babes ofizialekoak ala merkatu librekoak? Zenbat denboran egingo dira etxeak? Bost urtean egin ziren Iraeta auzoko etxeak, bi errenkada eta hainbat etxe solte. Lehendik 38 etxebizitza zeuden, bi errenkadetan 48 etxebizitza berri egin ziren eta etxe solteak zortzi izan ziren. Auzotar kopuruari dagokionez, Eustateko datuen arabera, 2005ean 108 ziren eta 2019an 183. Etxe berriak egin ondoren biztanle gehien izan dituen urtean 209 izan ditu. Esan daiteke ia bikoiztu egin zela biztanle kopurua. Arritxuk etxe saila arretaz begiratzeko eskatzen digu. Atariko atearen ondoan dagoen oharrak hala dio: “Jabego pribatua, sarrera debekatua”. Etxeak elkarri begira daude, barrura begira baleude bezala, eta erdian, kanpotik ez ikusteko moduan daukate igerilekua. Ondoan dauden etxe bakarrek, inguruan, bi metro inguruko horma dute jendearen begiradetatik salbu. Bizkarra ematen egongo balira bezala, metro batzuk harantzago dago auzoko betiko baserri saila, “abenida” deitzen dioguna. Baserriak bata bestearen segidan eta era berean parez pare, ateak eta leihoak askotan irekita, fatxadako hormaren kontra atariko petrila eserita egon ahal izateko. Alde handia “abenida”ren eta etxe sail berriaren artean. Batzuk barrura gordeta eta besteak kanpora irekita. Etxe zaharren kaleak auzotarren arteko harremanak errazten ditu inondik ere, eta Arritxuk esango digun moduan, hitz egiteko, euskaraz hitz egiteko ere, harremanak izateko espazioak behar dira, non topatu eduki behar da. Eta non egiten dute topo bizilagun zaharrek eta berriek Iraetan? Elkartea dago, baina pribatua da. Uemako langileak futbol zelaia ere aipatu du, kirol ekipamendu handia, futbol talde egituratuentzat egindakoa, ez auzotarrek erabil-
Lehendik zeuden etxeetako iraetar guztiek dakite euskaraz hitz egiten eta etxe berrietakoen artean %67k (2016ko datuak)
9 1
tzeko pentsatutakoa. Beste xehetasun bat: umeen jolas parkeak. Berriena, azkena egindako etxe sailaren parean dago, eta beste bi haur parke utzita daude bizilagun zaharrenak bizi diren inguruan, ehun biztanle inguruko auzoan. Arritxuk berriz azpimarratu du, udalerri euskaldunetan euskarari eutsi nahi badiogu, etxeak egiteko orduan galdera asko egin behar direla. Eraikitzeak bere ondorio linguistikoak dituelako. Iraetako datuak ondokoak dira Eustaten 2016ko datuen arabera. Hasierako etxeetako iraetar guztiek dakite euskaraz hitz egiten eta etxe berrietakoen artean %67k. Beraz, auzoko euskara ezagutza %77koa da. Bizilagun zaharren %95arentzat etxeko hizkuntza euskara da eta bizilagun berrietan %42rentzat. Batez bestekoa: %58. Eta hirugarren datua, hasierako etxeetako bizilagunen %96rentzat lehen hizkuntza euskara da eta etxe berrietan bizi direnetan, berriz, %37rentzat. Batez beste, %54,3k du lehen hizkuntza euskara. Datuak argigarriak dira: datuek behera egiten dute bizilagun berrien emaitzak gehituz gero. Dena den, hizkuntzaren ezagutza datuak eta etxeko erabilera datuak dira, beste kontu bat da iraetarrek elkarrekin topo egiten dutenean zein hizkuntza erabiltzen duten. Bi elementu aipatu ditu Arritxuk hasieran: oreka eta bizilagunen arteko harremanetarako espazioak. Berak uste du euskarari eragiten dioten eta kontuan hartu behar diren hainbat alderdi ez direla kontuan hartu eta horrek ondorioak izan dituela. Dena den, dena txarra ez dela izan gaineratu du: “Auzoa gaztetu da, elkartean jende gehiago dago, dinamismo handiagoa dauka auzoak… [pandemia aurreko balorazioa da] baina kaltea txikiagoa izateko beste era batera egin zitekeen”. Arritxuk abiaburu bat du: “Euskararentzat ona dena, herriarentzat ona da”.
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 10
Aizarnako etxe blokean denak euskaldunak dira. Esan daiteke nahi
gabe gertatu dela Aizarnan, alegia, hamabi pisu egin zituztenean ez zutela bereziki landu horrek zein eragin izan zezakeen Aizarnako euskararen ezagutzan eta erabileran. Hala ere, etxea egin zuten moduagatik euskara irabazle atera da. Kontatuko dugu nola eraiki zituzten hamabi etxebizitza plazatik gertu-gertu 2008an eta nola bizilagun ia guztiak aizarnarrak eta azpeitiarrak suertatu ziren; denak euskal hiztunak. Zestoako Udala kezkatuta zegoen, Aizarnan bazelako bertan bizi nahi zuen jendea eta ez zegoen etxebizitzarik. Hutsune horri aurre egiteko asmoz bilera antolatu zuen auzoan. Bileraren berri ematen zuen kartela irakurri zuenetako bat izan zen Amane Arrue azpeitiarra. Guraso azpeitiarrek etxetxo bat erosia zuten Aizarnan eta Amanek bisitan joandako batean ikusi zuen kartela. Bi aldiz pentsatu gabe bileran plantatu zen. Hainbat bileraren ondoren udalak ikusi zuen hamabi bikote edo pertsonek interes berezia zutela Aizarnan bizitzeko. Den-denak bertakoak edo oso gertukoak ziren: aizarnarrak, azpeitiarrak, zestoarren bat eta ia egunero Aizarnan zebilen Aizarnazabalgo bikote bat. Jakina, ez da kasualitatea inguruko jendea elkartu izana, udalak deialdia modu horretan egin baitzuen, aizarnarrentzat batik bat, bilerarako kartelak Aizarnako kaleetan jarrita. Denek zuten lotura estua Aizarnarekin, denak euskaldunak ziren, gehienez ere 30 urte, eta guztiek argi zuten Aizarnan bizi nahi zutela, alegia, ez zutela etxea auzo horretan erosiko etxebizitza merkeago zegoelako edo asteburuetan hara joan nahi zutelako. Udalak ez zuen proiektuarekin aurrera jarraitu, lur zati bat kalifikatuta zuten lau etxe bakar egiteko, baina ez hamabi etxebizitza egiteko. Amane eta gainerakoak berriz, aurrera egiteko prest zeuden eta azkenean kooperatiba sortu zuten helburua lortzeko. Denak buru-belarri sartu ziren egitasmoan, hamabi etxebizitzak egin zitezen lanean. Harri koskorrik handiena lurren birkalifikazioa izan zen, baina lortu zuten. Prozesua 2005ean hasi eta 2008an bukatu zen.
Ez da kasualitatea Aizarnan 2008an kooperatibak egindako etxe blokeko bizilagun denak euskaldunak izatea
Bistan da, etxeak egiteko prozesua oso desberdina izan da Iraetan eta Aizarnan. Lehenengoan merkatu libreko etxebizitzak ziren eta edonork zuen aukera etxea erosteko. Bigarrenean berriz, auzoari begira hasi zuten bidea eta interes handia zuten inguruko jendeak eutsi zion proiektuari. Ez da kasualitatea 2008an etxea estreinatu zuten bizilagun denak euskaldunak izatea. Eustaten 2016ko datuen arabera, Aizarnako bizilagunen %97,3 euskalduna da eta Zestoa herriko bizilagunen %81,48. Aizarnazabalek eta Azpeitiak ere %80tik gorako ehunekoa dute. Amanek kontatu digu etxe blokearen jatorria, baina ez gara berarekin bakarrik elkartu tertuliarako. Aizarnan bizi den Ane Aranburu azpeitiarra ere batu zaigu. Arritxu Zelaiaren azterlana hizpide izan ez badugu ere, Ane segituan hasi da gogoeta egiten “oreka” hitza mingainean duela: “Erne ibili behar dugu. Etxeak egiteak eragina dauka hizkuntzan eta aldi berean ezin gara gelditu ezer egin gabe. Oreka bilatu behar da. Hurrengo belaunaldiak hemen gelditu nahi badu eta ez badago etxe eskaintzarik, pena litzateke”. Amanek hari horri tira
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 11
1
1 Amane Arrue eta Ane Aranburu Aizarnako bizilagunekin elkartu gara erreportajerako
dio eta gai delikatuaz gogoeta egin nahi izan du: bertakoentzat egin etxeak ala kanpokoei ere aukera eman... “Bertako etxebizitza beharrari hartu behar zaio pultsua, haientzat pentsatuta egin behar dira etxeak eta aparteko beste norbaitek etorri nahi badu, etor dadila. Erosoagoa da denak bertakoak izatea, inguruko euskaldunak, baina oasi hauek hain dira irrealak! Ni eroso bizi naiz horrela, baina errealitatea beste bat da”. Auzora joaten diren erdaldun aleak euskalduntzen saiatu behar dutela dio Amanek, jakinda, sarri kontrakoa gertatzen dela, alegia, erdaldun bakanek euskaldun multzoa gaztelaniaz hizketan jartzeko ahalmena izaten dutela. Adibide on moduan jarri du gaur egun etxe blokean bizi den familia. Haurrari euskaraz ari zaie, batek euskaraz badaki eta bestea ikasten ari da. Amanek nabari du euskaraz aritzeko ahalegina egiten ari direla: “Plentzian biziko balira, agian honezkero gaztelaniaz ariko lirateke”. Gaur egun hamabi etxebizitzetan ez dira bizi hasierako pertsona berak, baina orain ere denak euskaldunak dira. Kanpotarrei egiten zaien harreraren garrantzia azpimarratu dute Anek eta Amanek, hesiak jartzen zaizkien ala bertako senti daitezen ahalegina egiten
den. Euskarara hurbiltzen laguntzen zaien, eta era berean, ohartarazten zaien erdalduna taldean bakarra delako gaztelaniaz egiten denean euskaldunak deseroso sentitzen direla. Kooperatibaren eskutik eraikitako etxe multzoko biztanleek euskara indartu besterik ez dute egin Aizarnan. Aizarnarrek erdi serio-erdi txantxetan esaten omen dute ez ote den gehitxo entzuten Azpeitiko hizkera.
onintza irureta azkune
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 12
Zenbat gauZa behar Zituen
baserritar batek duela 150 urte? “Zenbat lur behar ditu gizon batek?” Tolstoiren liburu ezagunaren izenburua geure eginez, “zenbat gauza behar zituen baserritar batek duela 150 urte?” galdetu diogu geure buruari. Behar, behar, gehiago baina eduki, gutxi. Izan ere, Joxe Ramon Zubimendik dioen bezala (Gipuzkoa. Mari-lur, 2009) “dakienak badaki nekazarien bizimodua askoz ere gogorragoa dela ehiztariena eta biltzaileena baino: gogorragoa (nekazari-lana neketsuagoa delako), lotuagoa (beti lur puska bera landu behar delako), arriskutsuagoa (eguraldi txarra, harria, kazkabarra edota izurriteak direla eta, uzta ona izateko segurantziarik ez dagoelako) eta eskasagoa (nekazarien dietako janari motak urri direlako, nahiz eta uztarik onenean janari ugari eman soroak).” Bizimodu gogorra, beraz. Zer esanik ez duela 150 urte.
Bide asko leudeke orduko baserritar arrunt baten “aberastasuna” aztertzen hasteko, eta horietako bat esku-eskura daukagu: Gipuzkoako Artxibo Historikoa eta bertan gordetzen diren protokoloak, esate baterako, testamentuak eta antzekoak. Gaur egun, Internet bidez egin daitezke kontsultak eta eskaerak aipatutako artxibora, eta bizkor bidaltzen dute agiriaren kopia digitalizatua. Neure arbasoen ondasun banaketa batekin (autos de inventario y abintestato) egin nuen topo oraindik orain, eta tximista baino azkarrago bidali zidaten agiria ordenagailura. 1858ko azaroaren 16an egin zuten inbentarioa, Pablo Arzallus hil ondoren (nire birraitonaren aitona), bere alargun Josefa Antonia Uzkudunek aginduta. Hauxe zen bere ondasunen balioa: 31.537 erreal. Horietatik 3.300, aurreztuta zeukaten dirua zen. Konparazio bat egiteko, 1.000 erreal inguru irabaz zitzakeen langile batek urtean. Baserria eta lursailak behar zituen baserritar batek, beste ezer baino lehen. Errentan hartuak (Aurrekoetxe hala zen) edo norberarenak izan zitezkeen. Aipatutako inbentarioan bost lursail aipatzen dira: Igartzako sarobe barrena, Amisoro, Urreizti, Ormatxoeta eta Pagotxulueta. Zes-
toako Udalak, XIX. mendean, diru premia handia izaki, herri lur gehienak saldu egin behar izan zituen, eta horietako batzuk dira hemen aipatu ditugunak. Ez ziren izango lur bikainegiak baina nahiko garo, orbel eta egur emango zuten; sasoian, gaztaina ere bai franko... Denera, aipatu ditugun sail horiek eta errentan zeukaten Aurrekoetxe baserriaren sailek, 20 hektareatik gora osatzen zituzten, sail dezente. Hori bai, urtero errenta pagatzeko atera egin behar. Lursailez gain, ganadua zen inportanteena baserrian. Oraindik ere, gure amak sarritan esaten du, “pertsonen ondoren, hauexek maiteenak”, bere kargura daukan artaldea seinalatuz. Are garrantzitsuagoak ziren ganaduak duela 150 urte. Atera kontu, ondasun guztien balioaren ehuneko hogei inguru zela ganadua (6.796 erreal). Lursailak kenduz gero, berriz, (17.422 erreal) gainontzeko ondasunen balioaren erdia. Hauxe zen orduko ganadutegia: idi parea, hiru behi, mendi-behia, hiru urteko txekorra, bi txahal, 36 ardi, ahuntza, bi behor, astoa eta txerria. Ganaduaz gain, baserriko ekonomiari lotutako zenbait ondasun aipatzen dira, hala nola, baserriko lanabesak (ez dira zehazten baina gurdiak, areak, uztarriak, laiak, aitzurrak... izango ziren) eta bi barrika (etxerako adina sagardo).
233.qxp_55 19/12/21 23:01 Página 13
1
argazkia: vizente dávila
Bistan denez, biziraupen egoera zen hura, guztiz. Familia hazi, errenta ordaindu eta gutxi gehiago. Alegia, oso larre motzean bizitzea. Zubimendik dioen bezala, ardoa, gatza eta olioa izan ezik, baserrian bertan sortzen zen etxerako behar zen guztia. Artoa, babarruna eta patata ziren oinarrizko janariak. Garia ere egingo zuten. Baita inguruak ematen zituenak ere: gaztaina, intxaurra... Edateko, ura, sagardoa (bertakoa) eta ardoa (Nafarroatik edo Errioxatik garesti ekarria). Oinarrizko janari horiez gain bazituzten, ordea, beste asko ere: etxeko barazkiak, aldian aldiko fruta mota ugariak, arrautzak, gazta, ehiza, perretxikoak, (amu)arraina, bakailaoa, oilo zaharra, noizean behin etxeko oilaskoa edo arkumea... Ganaduarentzat, berriz, belarra, alpapa, arbia, erremolatxa... Arropak egiteko, berriz, lihoa eta artilea. Ondasunen zerrendarekin jarraituz, etxeko altzariei eta haien xumetasunari erreparatzea oso interesgarria da benetan. Ohe eta ohe-jantziei dagokionez, 8 ohe eta beste hainbeste jergoi edo lastaira, 14 koltxoi (bi lumazkoak) eta haien azalak, 6 oheestalki, 2 artilezko manta, 25 izara, 13 almohada edo burko, 19 burkoazal. Sukaldeko arropa ere urria: 3 toalla, 5 mahai-zapi eta 8 aho-zapi. Oso azpimarragarria da, bestalde, 23 harimataza, propio, aipatzen direla. Horrek adierazten du baserrian ehungintzak zuen garrantzia. Bertan bizi zirenen arropak ez dira aipatzen baina ez zen gauza handirik izango, jaietakoak aparte utzita. Altzari kontuetan ere, xume ziren gauzak duela 150 urteko baserrietan: bost kutxa, kutxatzar bat eta bi kutxatxo, mahai bat, 3 armairu, 7 eserleku. Horrez gain, sukaldeko tresneria eta ontziteria aipatzen dira (zehaztasunik gabe) eta azpil bat. Pentsatzen jarrita, kontsumismoaren esklabo bihurtu garen garai hauetan, ez du ba ondasun material gehiegirik behar gizakiak bizitzeko –eta askoz gutxiagorekin ere biziko da makina bat munduan: lur pixka bat eta etxe bat, ganadu apur bat, lanabesak, arropa, altzari batzuk, janaria... Dena den, kontua ez da hain sinplea: milaka euskaldun joan ziren garai haietan Ameriketara, baldintza hobe batzuen bila; hemengoa pagotxa ez zen seinale. Gutxienez, euskaldunoi, daukagun baino begirune gehiago eskatu beharko litzaiguke, hor, goseak akabatzen etortzen zaizkigun etorkinekiko, gutako asko ere hala ibili behar izan zutelako. Baina hemen bizi izan ziren haiek, beren ondasun pitinekin, ez ote zuten inoiz pozik sentitu? Ez ote zuten inoiz barre-algararik egin? Ez ote ziren zortedun pertsonak sentitu? Daukagun gauza-gose etengabeko honetan, zenbat gauza behar ditu gizon batek? (Zoroperia bertan behera geratu den honetan, artikulu hau iraganeko, oraingo eta etorkizuneko baserritarrei eskaini nahi diet, eta Gabon hauek ondasunez estu pasa beharko dituztenei)
fernando arzallus
3
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 14
danbolin.eus
Zestoarrak 56. Durangoko Azokan Durangoko azokaren 56. edizioa izan da aurten. Ezohikoa azoka izan da aurtengoa, osasun krisiaren ondorioz ezarritako neurriekin ospatu baita. Hala ere, 25.000 pertsonatik gora izan dira Landako gunean. Zestoako hainbat sortzaile ere bertan izan dira beren lanak aurkezten: Amancay Gaztañagak 39 lore liburua aurkeztu du; Nerea Mendizabalek, Kira jirafa eta haserrearen diamanteak ipuina, Garikoitz Mendizabalek Gutizia diskoa eta Mikel Ibargurenek Album antzezlana. Rodeo eta Ezpalakeko kideak ere Durangon izan dira, baita Jexux Larrañaga eta Ana Mari Arrizabalaga ere.
Tasa arruntak %1,5 igo eta hilerrietako zerbitzuen tarifak finkatu ditu Udalak Udal Gobernuak eta oposizioak aho batez onartu dituzte 2022ko Ordenantza Fiskalak: Zestoako Udaleko zerga arruntak %1,5 igoko dira 2022an, kiroldegikoa izan ezik. Horrez gain, hilerrietako zerga finkatzea erabaki du Udalak, inguruko herriek dituzten tarifen arabera. Mikel Arregi Ertxin alkateak adierazi du pandemia dela eta, azken bi urteetan ordenantza fiskalak izoztuta egon direla. Bestalde, diru bilketa eta indize ekonomikoak hobetzen ari direla gaineratu du. Urtarrilaren 1etik aurrera, beraz, hilerrietako zerbitzuak tarifa batzuk izango ditu. Arregiren esanetan, orain arte zerbitzu horrek inoiz ez du araudirik izan eta orain, zerbitzu guztiak bateratu eta tarifa bat ezarri zaie, gainerako herrietan bezala.
komun publikoa Komun publikoa jartzeko lanekin azaroko azken astean hasi ziren eta abendu haseran iritsi zen komuna. Desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako egokitutako erabilera mistoko komun autogarbitzailea izango da. Udalak jakinarazi du Gabonetarako martxan izango dela. Lorka enpresak fabrikatu du eta 46.464,00 euroko gastua izan du. Komuna jarri ahal izateko obra zibila, berriz, ART eraikuntza enpresak egin du eta lan horiek 10.146,58 € euroko kostua izan dute.
233.qxp_55 19/12/21 22:03 Página 15
1
5 Herriko sei odol emaileri aitortza egin zaie Zestoako sei odol emaileri aitortza egin zitzaien azaroaren 28an udaletxeko areto nagusian. Omenduetako hiruk 25 aldiz eman dute odola, batek 40 aldiz, bik 50 aldiz, eta batek 75 aldiz. Urko Canseco, Carlos Etxeberria, Ane Iruretagoiena, Idoia Errasti, Esteban Martin eta Xabier Etxabek jaso dute Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen eta Zestoako Udalaren aitortza. Ekitaldiaren hasiera, alkateak hartu zuen hitza eta odol emaileen elkarteak egiten duen lana goraipatu zuen. Ondoren, Nerea Ayastui elkarteko kideak idatzi bat irakurri zuen. Aurten, Gipuzkoako 496 odol emaileri egin zaiela aitortza esan zuen eta guztien artean, 23.305 aldiz eman dutela odola: "Emaile horiei esker, milaka bihotzek taupadaka jarraitzen dute Gipuzkoan". Emaileei eskerrak emateaz gain, Zestoako Udalari ere eskerrak eman zizkion, urtean zehar egiten dituzte ateraldietan emandako laguntzagatik.
indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunean elkarretaratzea deitu zuen arratsalderako Bargaztak talde feministak. Herriko kaleetan barrena manifestazioa egin zuten Isiltasunean "Gure argia zarete" lemapean. Kiroldegiko aterpean amaitu zuten ibilbidea eta bertan testu bana irakurri zuten 3Z-ko eta Bargaztak taldeko kideek. Amaieran, kandelak piztu zituzten eraildako emakumeen oroimenez.
Urkome sarietan Txara janari denda eta Amalda Biobotanika, Aiora Urbietaren proiektua Urkomeko sarien helburu nagusia Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak eta ekintzailetasuna saritzea eta landa eremuko proiektuak ezagutarazi eta bultzatzea da. Abenduaren 10ean, Azpeitiko Azoka Plaza eraikineko Batzar Aretoan banatu ziren 7.Urkome Sariak. Guztira 10 proiektu aurkeztu ziren eta horietatik seik jaso zuten 1000 euroko saria. Ekoizleak erdigunean, Iragana ahaztu gabe aurrera jarrai, Amalda Biobotanika proiektua, Txara janari denda, Labesu artisau okindegiko proiektua, Ametsola ustiategia, Enkarguk, Itsas kontainer gourmet onddoan ekoizteko prototipoa, Ikaseliku eta Shitake onddoa basotik, izan ziren aurkeztutako proiektuak. Hirugarren saria jaso zuen "Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu"sailean Txara janari dendak. Proiektu aurkezleen esanetan, "Txara Arroabeko plazan kokatzen den janari denda da. Auzotarrek faltan botatzen genuen zerbitzua eskatzeaz gain, Txara denon topagune izateko, auzo biziberritzen laguntzeko eta inguruko produktuak sustatzeko asmoarekin sortu da. Arroan bizitzeko apustua egin dugun bi emakumeri lanpostua eman digu, eta auzotarrei kalitatezko eta bertako elikagaiak auzoan bertan eskuratzeko aukera. Landa eremuko emakume ekintzailearen 6. saria berriz Aiora Urbietak eskuratu zuen Amalda Biobotanika proiektuarekin. Urbietaren esanetan, "Gure, bertakoa eta ekologikoa den sendabelar eta landare aromatikoen kalitate goreneko ekoizpena izango da. Arlo honetan EAEn dagoen hutsune hori ase nahian sortu dugu AMALDA. Horretaz gain, gure ondare naturala eta jakintza kulturala babestuko ditugu, bisita gidatuak, nahiz ikastaroak eginez.proiektu kulturalean txartatzea" nahitaezkoa dela adierazi du. "Proiektu honek horretan egin dezake aportazioa; azkenean, komunitate bat sortzen ari gara. Langile klasearen barruko hormak puskatu eta euskara gure proiektu kulturalean txertatzea dira gure helburuetako batzuk eta proiektu honek horretan ere bere ekarpena egin dezakeela uste dugu."
233.qxp_55 19/12/21 22:04 Página 16
Abenduaren 3ko euskararen eguna aitzakiatzat hartuta, “Euskarak 365 egun” dituela gogorarazi zuten herriko haur eta gaztetxoek laukitxo koloretsuz osatutako horma irudian.. Murala egiten ari ziren bitartean, Zestoako ikastetxean egindako euskarazko film laburren emanaldia ere izan da eta ekimenaren amaieran euskarazko produktuetan gastatzeko 20 euroko bonoen zozketa ere egin zuten parte hartzaile guztien artean. AEKk berriz, euskararen egunaren bezperan kantu herrikoien poteotxoa antolatu zuen herriko kale eta tabernetan, trikitilariek girotuta. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere eztarriak ederki berotu zituzten AEKko ikasle eta irakasleek.
233.qxp_55 19/12/21 22:04 Página 17
1
AHOA GARBITZEKOA
Aurreko hilabetean buztinaren erabilerak aipatu genituen. Horrekin jarraituz, hortzetako pasta bat egiten erakutsiko dizuet. Esan bezala zikatrizatzaile ona da buztina, eta hortzak indartzen ditu mineralen ekarpenagatik, beraz, hortzetako orea egiteko oinarrizkoa da. Horrekin batera itsasoko ura erabiliko dugu, ahoko flora bere onera ekartzen lagunduko digu eta. Bikarbonato pixka bat ere botako diogu ahoko ph-a orekatzeko. Eta azkenik cajeput olio esentziala, ahoko infekzioak tratatzen laguntzen duelako. Osagai guztiak nahastu behar dira: Lau bat koilarakada buztin zuri (koilara egurrezkoa izatea gomendatzen dizut, ez da komeni buztina metalarekin edo plastikoarekin kontaktuan egotea) eta atximurkada txiki bat bikarbonato kristalezko edo egurrezko ontzi batean jarri. Ondoren, itsasoko ura (belar-dendan saltzen dute) gehitu gutxika nahastuz orea lortu arte. Azkenik 20 tanta Cajeputaren olio esentzial bota, dena nahastu eta kito. Kristalezko ontzi batean gorde daiteke. Ahoa garbitzeko eta zaintzeko produktu ederra izango duzu eskura. Atsedenerako etenaldi bat izango du Aholkumarik, espero dut orain arteko errezetak probatu edo behitzat salteatzen jardungo zenutela. Eskerrik asko eta laster arte. MARI ARTANO
IDATZI NAHI BADIDAZU:
ARTANO.MARI@GMAIL.COM
7
233.qxp_55 19/12/21 22:04 Página 18
iinkesta. Ez dut gehiegi kontrolatzen gai hori Nik uste dut hori Egia esan ez dakit baina interesgarria Asko ez dut ulerdena ona dela, oso asko gaiari buruz bada. Hasieran intzen baina interesinteresgarria. Aubaina oso interesgabertsioa egiteko garria bada, azkerreratzeko diren rria iruditzen zait. dirua beharko dela nean berritzen ari gauzei jarraitu beUste dut badela gapentsatzen dut bagara eta naturahar zaie, atzeraraia aldaketa bat baina mereziko du. ko gauzak energia pausorik eman gaemateko eta sistesortzeko erabili be. Hobetzeko ba- mila osa ma jasangarriago ahal baditugu, oso da, ongi etorria 56 urte batzuk izateko. ondo iruditzen zait. izango da. Bada garaia zerbait jone waliño candido ibar egiten hasteko. 24 urte 77 urte 60 urte beñat etxabe 27 urte
kb
ale ale
Auzoetako komunak oso utzita daude; Iraetakoa aspaldian itxita eta Aizarnakoan ateak puskatuta eta zikin
Kaleak eta parkeak presiozko urarekin garbitu dira
(Erantzuleak guztira: 98
Energia berriztagarrien inguruko interesik ba al duzu?
agenda
233.qxp_55 19/12/21 22:04 Página 19
abendua
23
osteguna
18:30ean Portalen "Emakumeak kirolean" mahaingurua. Moderatzailea: Naiara Olaizola, kirol esataria. Partaideak: Naroa Agirre pilotaria, Nerea Eizagirre futbolaria eta Karmele Gisasola harri-jasotzailea.•Gabon abesbatzaren entsegua: 20:00etan elizan
24
ostirala
26 31
igandea
13:30ean bandaren kontzertua. •17:00ak aldera Olentzero etorriko da Lau Iturritik eta toril azpian egongo da 18:30ak arte.• 18:30ean Gabon Abesbatzaren kontzertua elizan. Babajana gaztetxean 14:30ean eta ondoren DJak.
ostirala
San Silbestre herrikoia 17:00etan hasiko da (izen ematea 16:45ean hasiko da).•Euskal Preso, iheslari eta deportatuen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea 19:00etan (urteko balantzea egingo da)
urtarrila
11 13
HA Iz Ab 17 23
UR ETA GAZTETXOENTZAT EKINTZAK
asteartea
Zestoa osasuntsu, irteera 10:30ean
osteguna
Zestoa osasuntsu hitzaldia, 17:00etan
ena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029) edota kiroldegira deituta. endua
ostirala: Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00-18:00 Gaztelekuan. osteguna: Xaboi-tailerra, gaztelekuan. 15:30-16:30 1-2. mailak / 17:00-18:00 1-2.mailak / 18:30-19:30 3-4. mailak. astelehena: Saskibaloia 3×3, kiroldegian. 10:00-11:30 5-6.mailak / 11:45-13:15 3-4.mailak / 16:00-17:30 DBH 3-4 / 17:45-19:15 DBH 1-2. • Xaboi-tailerra, gaztelekuan: (5-6.mailak) 1. txanda 15:3016:30 / 2.txanda: 17:00-18:00 / 3.txanda: 18:30-19:30. asteartea: Mahai-tenisa, kiroldegian 10:00-11:30 5-6.mailak / 11:45-13:15 3-4.mailak. • Sukaldaritza-tailerra, gaztelekuan: Hojaldrezko izarra (56.mailak)1.txanda: 15:30-16:30 / 2.txanda: 17:00-18:00 / 3.txanda: 18:30-19:30. asteazkena: Mahai-tenisa, kiroldegian 10:00-11:30 DBH 3-4 / 11:45-13:15 DBH 1-2. • Gaztelekua zabalik (DBH): jolas librea. • Xaboi-tailerra, gaztelekuan (HH4-HH5) 15:30-16:30 HH4 17:00-18:00 HH5 / 18:30-19:30 HH4-HH5. osteguna: Sukaldaritza-tailerra, gaztelekuan: hojaldrezko izarra (DBH) 1.txanda: 15:30-16:30 / 2.txanda: 17:00-18:00 / 3.txanda: 18:30-19:30.
27 28 29 30
1
Ur 2 3
tarrila
eta 9 kaxaren eskulana (3.zikloa), gaztelekuan astelehena: Eskalada, kiroldegian 10:00-11:00 5-6.mailak / 11:1512:00 3-4.mailak / 12:15-13:00 12.mailak. •Gabonetako xaboi-tailerra Arroabean, Itziar Etxeberriarekin. 17:00-18:00 (HH) eta 18:30-19:30 (LH 1-2). asteartea: Eskalada, kiroldegian 10:00-11:30 DBH 3-4 / 11:4513:15 DBH 1-2. eta 11 gabonetako apaingarriak (DBH), gaztelekuan. gabonetako apaingarrien tailerra (1-2 zikloak), gaztelekuan. gabonetako xaboi-tailerra Arroabean, Itziar Etxeberriarekin. 17:00-18:00 (LH 3-4) eta 18:30-19:30 (LH 5-6).
4 4 14 17
Ha
urrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi
Taldearekin:
03 eta 17 Aizarnan eta Zestoako herrigunean. 10 Arroabean. Parte hartzeko izena eman behar da gaztelekuko whatsappean (688 684 029).
97
233.qxp_55 19/12/21 22:04 Página 20