222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Página 1
2020 abendua
222 zk.
“nahi nuke inor epaituko ez duen zestoa anitz bat”
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Pรกgina 2
640 917 626
943 052 761
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Página 3
3
Urte amaierako petralkerien damuak
diruz lagundutakoa
Joan da ba urte hau ere! Ziurrenik ez zen azken urtetako onena izango gehienontzat. Gogoan ditut lanean tentsio batean dabiltzanak edota lanik gabe gelditu direnak. Beldurrez, ia bizi ez diren adinekoak edota hormona dantza kudeatu ezinean dabiltzan gazteak… Baina bukatu da, edo egun gutxi geratzen zaizkio. Eta datorrena? ba izan dadila izan behar duena eta asma dezagula, bakoitzak ahal duen modura gure onena ematen. Neuk gauza bat aitortuko dizuet: harro xamar ibili naiz hasieran, protokoloak protokolo, zuzenean eragingo ez balidate bezala. Gaueko hamabietarako etxeratu behar dugula? Bestela ere non egoten naun ba! Eta ezin dugula herritik atera? Nik dena herrian egiten ez dut ba! eta antzerakoak botaz… Baina azkenerako nazkatu naiz, aizue! Ez lagunarteko trago bat, ez kafetegiko fundamentuzko kafe bat… Luze joan zait eta azkenerako mokoka ere hasi naiz. Neu kobratzen egonda, borondatez lanean ari direnen kontuak koordinatzen ematen dut urtea. Ez da tontakeria. Urteen poderioz ikasi dut, eta Danbolineko kolaboratzaileek badakite beraien hitzak urrea balio duela. Badakite ordainetan dirurik kobratuko ez badute ere, artikuluko 1000 euro jasoko balituzkete bezala erantzun behar dutela, bestela honek ez luke funtzionatuko-eta. Eta halaxe erantzuten dute denek, fin. Bakoitzak du bere firma hori bai. Ez, ez naiz izenaz ari, izateko moduaz baizik; bi eguneko atzerapenarekin bidaliko dizula badakizun hori (horri gezurra esaten ikasi dut, epea pare bat egunez aurreratuz), luzeran pasako dela badakizuna (badaezpada eduki orri bat erdi libre horrentzat), zuzentzailerik beharko ez duela badakizuna, dena zuzentzaileen esku uzten duena… Baina denak hitzekoak eta mundialak. Norbaitek "sekta" deituko lioke gureari, "familia" beste batek. Nahi duzuen bezala deitu. Baina aurten 20 urte bete ditu Danbolinek eta sorreratik daude batzuk, eta orduan haurrak zirenak ere sartu zuten gerora hanka gurean eta hor jarraitzen dute beste urte mordo batez. Urteko 11 aldizkaritan, 60 firma ezberdin kontatu ditugu aurten ere. Ez da zifra makala. Esan bezala petralduta ibili naiz azkenaldian, itota, iritsi ezinda, begiak beteta eta moldatu ezinda. Sentsazioa dut merezitako arretarik ez diedala kolaboratzaileei eskaini. Hauek etxekoak dira eta barkatuko al didate, badakite ez dela aurtengo kontua izan, ia urterokoa baizik; ezagutzen naute. Urtean zehar izaten dira, ordea, Danbolinen bueltan milaka sustrai txiki, beraien ekarpenak egiten eta horiekin dut damurik handiena. Whatsapp pertsonaleko zaparrada normaletik haragokoa izan da aurten. Batzuetan mugikorra hormaren kontra botatzeko gogoa ere sentitu dut. Tartean badira, ordea, gutxienez kafe bat edo ardo on bat irabazi dutenak ere, eta horiei fundamentuz erantzun ez izana dut penarik handiena. Ulertuko al dute nire herioa! jone bergara Datorren urtean hobeto!
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 PĂĄgina 4
Berekoia ala solidario? Ez dago zalantzarik aurtengo Gabonak desberdinak izango direla. Garai nahasi hauetan funtsezko osagaiak erantzukizuna, elkartasuna eta solidaritatea izan beharko lirateke. COVID-19ak gizateria eta bere balioak beste behin ere frogan jarri ditu. Zer uste duzue, berekoiak ala solidarioak gara? Krisi honek hain barneratuta ditugun jokabide kaltegarriak aldatzea lortuko ote du? Ikuspegi ekonomikotik, gizakia berekoia eta irrazionala dela paradigma soziala da. Bere nahiak eta beharrak asetzea bakarrik bilatzen du, eta premisa horien bueltan daude egungo kontsumoa eta sistema kapitalista. Baina, ezusteko bat dugunean, agerian geratzen da ekonomiak bigarren mailara pasa behar duela. Nolatan ote? Krisialdietan elkartasuna gailendu egiten da. Denok ikusi ditugu osasun arloko profesionalen sakrifizioak, pertsonei laguntzeko sortu diren sare, komunitate, elkarte, edota, “app�-ak. Horiez gain, bolondresak ere izan dira, euren aisialdian era askotako laguntza profesionala eskaini dutenak; kontzertuak, antzezlanak edota monologoak doan eta online zintzilikatu dituzten artistak ere bai. Aipaturiko guztiak aurten birusagatik sortu diren ekimenak dira, memento bakoitzeko abaguneak bere behar konkretuak izan ohi baititu, eta denetara egokitzen saiatzea beharrezkoa baita. Baina, lehenagotik ere, bagenituen nahi adina ekimen. Besteak beste, Jagoba Astiazaranek enbidoan aipatzen zidan abenduaren 24ko abesbatza. Izan ere, niretzat, abesbatza horretan parte hartzea, abenduak 24ko arratsaldea (azken urteetan, egun osoa) lagun artean ondo pasatzeko eskusa izateaz gain, ekimen solidario batean parte hartzea izan da beti. Beti saiatu izan naiz jende gaztea animatzen, gero eta gehiago izanik, gure arteko giroa ere hobetu egingo litzatekeelako, eta, nola ez, abesbatza horren etorkizuna ere bermatuko lukeelako. Bere dohain musikalak medio, Alejo Orbegozori gonbidapena luzatzea gustatuko litzaidake. Zer diozu Alejo, baxua eta musika estiloa aldatu eta gabon kantak kantatzeko prest?
maria uria etxeberria
enbidoa
pintada.
errege magoak. Kaixo guztioi! Aurtengo urtea ez da batere erraza izan, eta orain Gabonak ezin izango ditugu nahi bezala ospatu. Urte osoa zain egoten gara zuekin egon, eskutitzak jaso eta zuen etxeetara opariak eramateko. Aurten gauzak bestelakoak izango dira, baina gure gauak magikoa izaten jarraituko du. Ezin izango ditugu zuen eskutitzak aurrez aurre jaso, baina kaxa dotore bat jarriko dugu eliz atarian eta meza garaian zuen eskutitzak bertara botatzeko aukera izango duzue. Gogoratu, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 18:00etan eta igandeetan 12:30ean. Ahaztu gabe bota eskutitzak, gure laguntzaileak jasoko dituzte eta. Urtarrilaren 5era arte izango duzue eskutitzak botatzeko aukera. Ondoren gure txanda iritsiko da, opariak eta ilusioa zabaduko ditugu etxez etxe zailtasun guztiei aurre eginez. Eta adi egon! Nola edo hala gure mezua jasoko duzue. Ez ahaztu! Errege Magoak gara eta Zestoako umeak gure lagunik kuttunenak zarete. Laster arte
meltxor, gaspar eta baltasar
bota librean
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Página 5
Puskatzen zarenean. Inoiz pentsatuko ez zenuen bezala sentitzen zara: hautsita, indarrik gabe, tristurak jan zaitu, goserik gabe, loa ere galdu duzu… Indartsua izan zara beti, eta ez zenuen inoiz espero horrela sentitzera iritsiko zinenik, baina bai horrela sentitzen zara. Eguna joan eta eguna etorri, berdin-berdin. Ezertarako ilusiorik gabe. Ingurukoak laguntzen ahalegintzen dira: “lasai pasako 241 Frontoi txikiko karteldegia: kontzertu iragarpenak hain da”, “denbora begaresti jarri diren honetan, zenbaki batek bereganatu du nire har duzu”, “bihar arreta, 241. hobeto esnatuko Segituan gogoratu naiz: 2 urte 4 hilabete eta egun bat. Intsumizara”…. Euren inso mugimenduari lotutako zenbakia, horixe baitzen derrigotentzio onenarerrezko soldaduskari uko egitekin behin eta berriz errepikatuko dizkizuten esalagatik ezartzen zuten kartzela diak dira, baina zuri ezer gutxi laguntzen dizu. zigorra, 2 urte 4 hilabete eta Horrela sentitzeko mila arrazoi izan ditzakezu: egun bat. amestu eta borrokatu izan duzun lanpostu hura ez Frontoi txikiko kartelera buelduzulako lortu; zure bizitzako maitasuna galdu dutatuz, Lander Garrok Iruñeko zulako; abortu bat izan duzulako; hain garrantzi6 gazte intsumisori buruz tsua zen pertsona hori dagoeneko ez dagoelako heegindako dokumentala Zamen; edo besterik gabe, zuk buruan zenuen egoera rauzko zinemodelon botako idealizatu hori espero zenuena ez beste dena izan dutela esaten du. delako…. Kolpe gogorrak benetan, bizitza markaEguna iritsi da eta lanetik tzen duten horietakoak, gerrako zauri bat gehiago. etxera bueltatu berritako pereza eta giro exkaxari aurre eginez Pertsona ezberdin adina arrazoi egon daitezke banoa zinemodelora tipi-tapa. hautsita, puskatuta sentitzeko. Dokumentalak benetan harrapatu nau. 80 eta 90garren hamarZaila da inorekin barruak hustu eta hark zure senkadetara bueltatzea izan da, txima-luze, trekkingeko bota, mentimenduak ulertzea baina sarri, lortzen duzu, eta diko txupa eta marradun kamisetetara buelta. behar duzu, hustu, berriro betetzeko eta aurrera Dokumentalak soldaduskaren aurkako intsumiso mugimenegiteko. Askotan gainera ezinezkoa zaigu bakarrik duaren historia kontatzen du, Iruñeko 6 gazteren historia, nola egitea, eta laguntza eskatu behar da; bai laguntza soldaduskari uko eginez kartzelara joan ziren, 2 urte 4 hilabete psikologikoaz ari naiz. Eta zenbat laguntzen duen, eta egun bateko kondena bizkarrean, nola segituan eskaini zionahiz eta gaur egun ere zenbait ingurunetan estigten hirugarren graduari uko eginez bueltatu ziren kartzelara matizatuta jarraitzen duen psikologora joatea. Ez beraien gogoz, Estatuarengan halako kontraesan bat sortuz, da lotsatzekoa, ez da ezer txarra. Justu kontrakoa, beste gauza askoren artean. behar beharrezkoa. Iruña nola antolatu zen, borroka egitera hain ohituta dagoen Eta zu, irakurle maitea, goian deskribatu dudan herri batek izan duen borroka benetakoenetako bat sortuz, karegoera horretan aurkitzen bazara, laguntza eskaga politiko guztiak baztertu eta benetan sinisten zuten antimilitzera animatzen zaitut; denborak ia dena sendatarismoa muturreraino eramanaz. tzen du, eta laguntzen du etorkizunean berriro ere Oso gogoan ditut “Insumisos palante militares patras” edota “A argia ikusten, itxaropena, ilusioa… mí la mili no me molaría ni con el sueldo de la policía” bezalako Ziur, hautsi aurretik zinen pertsona bera ez zarela esloganak. Nola esklabetan ikasle ginela, borroka eguna antolaberriro izango, baina beste ikuspegi bat izango dutu, autobusa hartu eta Donostiko San Martin kaleko epaitegira zu bizitzaz, ingurukoez… eta horrekin bizitzen ikajoan izan ginen, gure anai, lehengusu eta lagunen epaiketetara. siko duzu, zoriontsu izaten berriro, eta detaile txiBaina dokumentalak benetan bat eginda borroka egiten genuen kinez gozatzen, disfrutatzen. garai batez hitz egiten du, eta Lander Garrok bertara eraman nau. Benetan gozatu dut eta zinemodelotik etxerako bidea aurnaiara exposito alberdi pegian irribarre batekin egin dut. Gora Intsumiso mugimendua!! Gora borroka honetan borrokatu zenuten Zestoar danak!! Eta gogoetatxo bat; maskarilla jantzita, ardiak bagina bezala, burua jaitsita elkar besarkatzeko beldurrez gabiltzan honetan, ez al luke izan behar inoiz baino zentzu gehiago INTSUMISIOA! Garrasiak?
.
aritz cestona
5
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Pรกgina 6
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Página 7
1
7 HILAREN HASIERAN, GURUTZEAGAKO MARKESINAN, JOAN-ETORRI EDERRA IBILI DA. HERRITAR ASKO HARRITUTA EDO ZEHARKA BEGIRA PASATU DIRA: ZERTAN OTE DABILTZA HAUEK? KURIOSOAGOAK GERTURATU EGIN DIRA, ETA GALDETU EGIN DUTE. ANIMOSOENAK, BERRIZ, IRITZIAK PARTEKATZERA AUSARTU DIRA. HELBURU IZAN DA COVID-19AK ZESTOARROI NOLA ERAGIN DIGUN JASOTZEA. Gure herriko errealitatea ezagututa elkar zaindu eta eragiteko dinamika abiatu nahi izan dute hainbat herritarrek. Zortzi egunean, markesinan elkartu dira herritarren iritziak, kezkak, zalantzak, beldurrak, pozak... jasotzeko asmotan. Hainbat eremutako herritarrak gonbidatuak izan dira, eta Onintza Irureta, Aimar Etxeberria, Aizpea Aristi, Jone Bergara eta Amaiur Aristik egindako galderei erantzunez, bizipenak elkarbanatu dituzte Markesinako mahaitxoaren bueltan. Nerea Mendizabalen eta Aizpea Aristiren gitarra eta ahots doinuek, Jagoba Astiazaranen piano eta kantuak eta Aitor Salegiren bertsoek ere goxatu dute gunea. Orain, bildutakoa baloratzea tokatzen da, baina ekimena hasi besterik ez da egin. Gaia mahai gainean jarri da, eta hemendik aurrera asmoa da beharrak identifikatu eta denon artean erantzuten saiatzea. Hemen dituzue Markesinan landu diren gaiak eta bertaratutako herritarren zenbait iritzi, hausnarketa eta bizipen.
amaiur aristi arregi
Irati Sasiain
Hodei Zubeldia
Bizi naizen tokitik zailtasunak izan ditugu Internetekin eskolako klaseei jarraitzeko
Ezin izan ditut ikasketa amaierako praktikak egin, eta papereko lanen bidez bukatu behar izan genuen ikasturtea Ixiar Sagartzazu
Gure kezka izan da haurrak ea emozionalki ondo zeuden eta eskolako lanak egiteko moldatzen ote ziren
Xabier Telleria
Ikaste prozesua okertzen ari da; taldeko lanak baztertu, eta indibiduala bultzatu da
Oier Alonso
Konturatu gara suertea dugula eskolara joateko aukera izatearekin
Begoña Olaizola
Protokoloak eta neurriak guztiz gizagabeak iruditzen zaizkit; bereziki, haurrentzat
Hezkuntza
Osane Larrañaga
Itxialdian, gure laneko zortzi orduak egiten ari ginela lagundu behar izan diegu haurrei eskolako lanekin
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 Pรกgina 8
Ne
Julen Irure
Gazteak dianan egon gara: arazoa non, gaztea han Yerai Costa
Muga asko ezarri dizkiote gure jardun politiko, sozial eta kulturalari
Ta er nin ko
Elaia Zunzunegi
Josu Goikoetxea
Aisialdia erabat aldatu behar izan dugu: mendira joaten eta paseoak egiten hasi gara, kirola taldean beharrean gure kasa...
Ostalarientzako diru laguntzak epe motzerakoak dira; guk lan egin nahi dugu, eta, horretarako, elkarbizitza behar da, bai birusarekin, bai bezero eta langileekin
Ane Urbieta
Aisialdian eta hezkuntzan eragin digu gehienbat. Lagunarteko harremanak asko hoztu dira
Gazteak
Ortzi Alberdi
Langileen batasuna oinarri duen elkar zaintzeko sarea sortu nahi dugu bailara mailan
Oihane Ibarguren
Gaztetxeak gazte lonjatzat hartu eta itxi egin zituzten. Ondorioz, gure jarduna tabernetan egitera bultzatu gaituzte
Ima Odriozola
COVID-19aren aurretik ere beharra zuten familien kopurua goraka zetorren, eta orain ikaragarri igo da
Elikagaien bankua Ione Garcia Gorka Errezil
Goizetik gauera, Gisasolako familiakoak eta kideak bisitatu ezinda gelditu ginen, baina, egungo teknologiei esker, komunikatu ahal izan gara, eta ikusi dugu ondo egon direla
Nerea Alberdi
Egoitzan neurri oso zorrotzak bete behar ditugu, baina, aldi berean, egoiliarrek askatasun handia dute: egoitza handia da, terraza ederrak ditugu...
Birusa sartu den beste egoitzetatik asko ikasi dugu. Beldurrik gabe azaldu digute nola prestatu, zer egin lantaldea indartzeko...
Goretti Galarraga
Niretzat itxialdiaren hasiera izan zen bereziki gogorra. Familiakoak ezin bisitatu metro batzuetara bizita... eta oraingo egoera ere ez da erraza
Joseba Illarramendi
Denoi aldatu zaigu bizitza, baina, gu bereziki, daukagun erantzukizunagatik, oso baldintzatuta gaude
Adinekoen egoitzak
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:53 PĂĄgina 9
1
Nerea Irure
Tabernak itxi zirenean, aldi baterako lan erregulazioko espedienteen eraginpean gelditu nintzen, eta, bitarte horretan, % 80 Igone Rezabal kobratu dut Bainuetxeko bezeroen % 85 adineko pertsonak dira; ez dakigu hurrengo urtean irekitzerik izango dugun
Markesinara etortzeko aukerarik ez bazenuen izan eta zeure esperientzia gainerakoekin elkarbanatu nahi baduzu, idatzi markesinatik@gmail.com helbidera
9
Arantxa LarraĂąaga
Orain pixka bat zaindu, eta irtengo gara hemendik: itzuliko gara normaltasunera; eta festarako ordua iristen denean, gu hor egongo gara
Ostalaritza
Amancay GaztaĂąaga
2021eko murrizketek beldurtzen naute; ikusten da programatzaileak geldituta daudela
Amaiur aristi
Herri baten osasuna mantentzeko, beharrezkoa da kultura, eta hori argi ikusi da itxialdian
Ioritz Zunzunegi
Bandako kide batek positibo eman, eta denok konfinatu behar izan genuen
Joel Crespo
Kontzertuak eta ekitaldiak gutxituta, teknikari asko langabezian gelditu gara
Kultura
Silvia Carrizo
COVID-19ak agerian ipini ditu bizitzarako ezinbestekoak diren baina gizarteak baloratzen ez dituen lanak
k, Ana Artola
Adinekoei asko eragin die egoerak, eta nik kalera ateratzera bultzatzen ditut
Zaintza
Lurdes Unanue
Jaxone Eizagirre
Nire lana adinekoei beldurra kentzea eta lasaitzea izan da
3Zko ekintzekin irailean hastea aurreikusten genuen, baina ezinezkoa izan da. Taldea ere indarrik gabe bezala gelditu da: biltzeko zailtasunak, beldurra...
jardunian
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 PĂĄgina 10
Gehitu elkarteak egindako Bizikidetza aniztasunean. LGTBI+ errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan 2018’ azterketa-lana aurkeztu berri da Zestoan. Jone Exposito herritarra da egileetako bat, eta berak eman ditu, Zaira Garcia bigarren egilearekin batera, egindako diagnostikoaren azalpenak. LGTBI+ kolektiboak Gipuzkoan bizi duen egoera xehatu dute txostenean, eta aurkezpenaren biharamunean elkartu gara Expositorekin, datu horiez, LGTBI+ kolektiboaz eta Zestoaz jarduteko.
Koka gaitzazu azterlan honen hastapenetan. Soziologia ikasketak egiten ari nintzela suertatu zitzaidan Gehitu elkartean praktikaldia egiteko aukera. Suertatu diot, zorte handia izan delako niretzat, bai maila pertsonalean, baita laboralean ere, horrelako leku batean lan egin ahal izatea; are gehiago, horrelako lan bat, diagnostiko bat egiteko aukera edukitzea. Gehitu elkartea Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea da. Kolektiboaren siglen atzean daudenen eta plus horrek biltzen dituen guztien eskubideen alde lan egiten du, eta eskoletan eta unibertsitateetan, ikasle zein irakasleekin, gurasoekin, kirol taldeekin... aniztasun afektibo sexualen inguruko tailerrak eskaintzen ditu, beste proiektu askoren artean. Bertan nengoela Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu zion elkarteari lurraldeko LGTBI+ kolektiboaren egoera aztertzeko.
“Betaurreko moreei gehitu koloreak, nahi adina; begira diezaiogun herriari aniztasun horretatik�
Nola heldu zenioten gaiari? Harrigarria badirudi ere, ez dago kolektibo honen kasuan, antzeko lan gehiegirik eginda. Horrek lagundu zigun guk egin behar genuena pixka bat bideratzen. Dena den, garbi genuen kolektiboko pertsonekin zuzenean egon beharra genuela; beraiekin hitz egitea eta beren esperientziak jasotzea. Nik kanpotik emandako ikuspegia bakarrik eskaini dezaket, beraiekin egoten ez bainaiz. Euskaldunon eta euskararen egoeraz erdaldun batek, bi liburu irakurri eta dokumental bat ikusi ondoren, euskaldunokin zuzenean egon gabe gutaz egin dezakeen diagnosi baten antzera? Horrelako zerbait, bai. Bazterkeria edo zapalkuntza jasaten duen beste edozein kolektiboren antzera. Eta aurreko galderara bueltatuz, bi zatitan banatu dugu lana: alderdi kuantitatiboa eta alderdi kualitatiboa. Batetik, inkesta bat jarri genuen martxan kolektiboko pertsonek online bidez betetzeko. Handik jasotako 275 erabiltzaileren erantzunetatik ateratako datuetan oinarritzen dira grafiko eta estatistikak. Bestetik, guk beharrezko jotzen genituen profil ja-
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 PĂĄgina 11
1
kin batzuetako dozena bat pertsonen eta talde edo elkarteren iritziak bildu genituen, eta, horrez gain, talde elkarrizketa batzuk ere egin genituen. Zergatik jo duzue, inkesten ondoren, pertsona jakin horiengana? Inkestatik zifrak, estatistikak eta datu zehatzak atera ditugu. Oso garrantzitsuak direnak horrelako azterketa baterako. Baina horrekin ez genuen LGTBI+ kolektiboaren espektro osoa jasotzea lortzen, eta beharrezkoa genuen beste jende batekin ere elkartzea, errealitatea zein den erakutsi nahi bagenuen. Gainera, zenbakien zehaztasun horrek errealitatearen parte handi bat erakusten du, bai, baina bizipenek ere hain erraz zehaztu ezin diren beste datu asko ere ematen dituzte; errealitatea hobeto ulertzen laguntzen dutenak, sarri. Datu asko biltzen dira diagnostikoan. Zer da azpimarratuko zenukeena? Inkestaren lehen partean, nahiz eta erantzunak anonimoak izan, eskatu genuen zenbait datu sozio-demografiko biltzeko baliagarri izango zitzaizkigun galdera batzuk betetzea. Horrek ere gure lurraldeko mapa ezagutzeko beste pista batzuk emango zizkigulako. Eta halaxe izan da. Niretzat oso esanguratsua da, adibidez, espazio publikoan jasaten duten diskriminaziomailak nola egiten duen gora, herria edo eremua geroz eta txikiagoa denean. Bestetik, familia eta lagunartean adierazten duten segurtasun faltaren datua dago. Beldurgarria. Diskriminazio-maila oso altua jasotzen da inkestetan. Zer gertatzen da hemen? Ez al luke edonoren gunerik seguruena izan behar ingurune gertukoenak? Lotuta doaz, gainera, geroz eta leku seguruagoa izan ikusgarritasuna ere altuagoa izango da, eta alderantziz. Gogorrak dira datuak. Administrazio publikoan eta osasungintzan diskriminazio pasiboa azpimarratzen da gehien, eta hori ere esanguratsua da. Diskriminazio pasiboak esan nahi du ikusgarritasunik ez dutela espazio horietan. Gehiegi harritu ez nauten baina azpimarratu beharrekoak iruditzen zaizkidan beste datu batzuk dira, adibidez, gazteena dela identitate ez normatibo ezberdin gehien agertzen diren adin-tartea eta, horrekin lotuta doana, bai adinagatik eta baita identitate ez normatibo horregatik ere, diru-sarrera baxuagoak dituztela, urteko 30.000 eurotik beherakoak. Eta diru-sarrerak aipatuta, noski, hemen ere azaleratu dira LGTBI+ kolektiboaren barruan genero arrakalak sortzen dituen diru-sarrera desberdintasunak. Inkestetan bildutako emaitzen kasua da hori, ezta? Eta aspektu kualitatibotik zer jaso duzue? Mundu bat dago bizipen horien guztien artean ere, noski. Akaso zaurgarriena den T siglaren atzean dagoena izan da niretzat gogorrena. Transexualen testigantzak entzutea. Oso baztertuta daude oraindik ere jendartean pertsona horiek, lan-munduan sartzeko ez daukate aukerarik... Gogorra da pertsona horien bizipenak lehen pertsonan entzutea. Baina gogorra izan da niretzat, igual kulpa sentimenduagatik ere bai, nolabait, normaren barruan bizi garenon begietatik begiratuta, gizarte bezala zer egiten diegun jabetzea. Beraientzat ere gogorra da, noski, baina kolpe bakoitzarekin egin duten azala eta ateratzen duten indarra izugarria da. Edo beste testigantza batean jaso genuen bezala, zer gertatzen da homosexuala eta, gainera, etorkina bazara? Zapalkuntza izan daiteke bikoitza, hirukoitza... Edo jada adin bat duen lesbiana batek bota zigun moduan, “ez dakizue nire bizitzan zehar zenbat aldiz atera behar izan dudan armairutik; lan berri bakoitzeko, lagun berri bakoitzeko, leku berri bakoitzeko�. Eta pentsarazten dizu, normaren barruan eroso bizi garenok ez dugula sekula gure orientazio sexualagatik armairutik atera beharrik izan, ez diogula inori adierazi beharrik izan heteroak garela.
1
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 Pรกgina 12
Herri txikietan espazio publikoan diskriminazio-maila altua dela esan duzu. Bai. Intimitate falta edo anonimotasun falta horretatik dator. Asko izan ohi dira, esango nuke, diskriminazio pasiboak eta gutxiespenekoak. Denok ezagutzen gara, begiradek sarri min gehiago egiten dute hitzek baino, tratu desegokiak, laguntza falta... Eta horrek dakarrena da, kasu askotan, ondorioetan aipatzen duguna: sexilioa. Sexilioa? Herritik hirira alde egitea sexu askatasunaren bila. Intimitate edo anonimotasun horren bila. Herrietan denok dugu etiketa bat eta, batzuetan, etiketak ez dira gustukoak. Horiek kentzeko alde egiten dute askok. Eta ez dut esaten herri txikiak infernua direnik, ezta gutxiagorik ere. Alde onak eta txarrak dituzte, herri handiek eta hiriek bezalaxe. Eta alde onak oso onak dira. Baina txarrek ere indarra dute. Nola ikusten duzu Zestoa? Erreferenteak falta direla iruditzen zait. Ez dut esan nahi datorren urteko harrotasunaren egunean desfile bat egin behar denik Zestoan, eta herriko LGTBI+ guztiak atera behar dutenik bertan, ezta gutxiagorik ere. Baina ikusgarritasuna falta da. Modu natural batean bizitzeko beharra daukagu, LGTBI+ pertsonak lasai bizitzeko leku bat izan behar du Zestoak, toki segurua. Gazteak, alde honetatik, indartsu datozela uste dut. Hezitzaile bezala nabil Gipuzkoako eskoletan lanean eta aniztasun afektibo sexualen gaia asko kontrolatzen dute. Teknologia berrien garapenak onura eta kalteak ditu, baita aniztasun afektibo sexualen kasuan ere, baina ikusten ari gara gazteenek jarraitzen dituzten sare sozialetan influencer-ak eta horrelakoak LGTBI+ kolektiboaren inguruan ari direla aniztasun diskurtso bat hedatzen. Uste dut hori dela behar dena. Erreferenteak. Estatistikoki Zestoan egon behar dute LGTBI+ pertsonak. Non daude? Ez inori etiketa jartzeko, gizarte anitzagoa eta errealagoa edukitzeko eta ondorengoei bidea pixka bat errazteko, baizik.
Nola lortu erreferente horiek? Denon esku dago datozen belaunaldiekin lana egitea, Gazte-lekutik, Gaztetxea ere izan daiteke lan egiteko esparrua, Bargaztak... Ez nuke euren gain jarriko ardura guztia, noski, baina erreferente izateko kolektiboak iruditzen zaizkit. Kolektiboak azpimarratzen dituen egunak ere egutegian borobiltzea inportantea da eta aldarrikapena kalera ateratzea. Kontzientzia sortzea. Martxoaren 8arekin edo azaroaren 25arekin lortu den bezala. Horrekin ikusgarritasuna lortuko da. Bota proposamen bat zestoarrei. Norbanako bakoitzak du ardura gizarte honetan eta ardura hori da ondokoa: dena izateagatik, ez epaitzekoa. Bakoitzak egin behar du bere bidea eta denontzat ez dago bide berbera. Bide bakoitzak ditu bihurguneak, aldapak... Kendu ditzagun kartolak eta jantzi ditzagun harrotasunaren banderak dituen adina kolore dituzten betaurrekoak, herriari aniztasunetik begiratzeko. Ez diezaiogun batak besteari arduraren karga bota, eta heldu diezaiogun gaiari, bakoitzak bere arlotik, eta jar dezagun gure aletxoa.
itxaso zubiria
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 Pรกgina 13
txoko berdea
1
Herriko ikastetxeen txanda "Plastikoa non, begirada han" kanpainarekin jarraitzen dugu. Aurreko atalean herriko dendetan plastikoa gutxitzeko ditugun aukeren berri eman genizuen, oraingoan hezkuntzaren txanda da. Ohikoak ditugu "eskolan ez al dizuete zaborra lurrera ez dela bota behar erakusten?" eta horrelako ateraldiak, baina, argi dago, gure herriko hiru eskoletan gaia lantzen dutela eta fundamentuz gainera!
Zestoako Herri Ikastetxea
Kolektiba eta tutoritzako saioetan, urtero ikasturte osoan zehar lantzen da birziklapena. Ikastetxe osoko geletako nahiz patioko ontzi bakoitzean zaborra nola sailkatu azaltzen zaie haurrei. Aurreko ikasturtean zehar, 3. zikloko ikasle batzuk beraien borondatez patioan, batez ere arratsaldeetan, pilatzen zen zaborra jasotzen hasi ziren. Bildutako materialarekin eskultura bat ere sortu zuten. LH1eko haurrek, gaia lantzeaz gain, mural bat egin dute eta ikasturte osorako konpromisoa hartu dute sinbolikoki beraien esku marka muralean utziz; hamaiketakorako taperrak eramateko konpromisoa, ura murriztekoa, plastikozko poltsak ez erabiltzekoa, zilarrezko papera ez erabiltzekoa...
Aizarnako Herri Eskola
Urtean dira Aizarnako eskolak hamaiketakoa taperretan eramateko konpromisoa hartu zuela. Horri esker, patioa txukun mantentzeaz gain, plastiko gutxiago ere sortzen dute. Gelako dinamikan, ikastetxean sortzen duten zaborra, etxolara eramaten hastekoak dira. Erosketak egiterako orduan, kontsumitzen dutenaz erreparatzea lantzen dute; produktuen bildukietan... Modu honetan, birziklapenaren garrantzia ere landuz.
Arroako Herri eskola.
Ikasleek askotan eramaten dute hamaiketakoa taperretan, baina badira plastikoa sortzen zaien kasuak ere. Horrelakoetan, plastikoa edukiontzi horira botatzen dute. Irakasle gelan eta jangelan ere badute plastikoa biltzeko ontzia eta ondo sailkatzen dute. Arroako eskolaren konpromisoa hartua dute sailkapena lantzen jarraitzeko. Orokorrean, zuzen ari dira eta konturatzen dira duen garrantziaz.
3
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 PĂĄgina 14
L
urraren fruituak eta jakituria jasoz
Asmoa errealitate bihurtzeko gogoz jo zuten Euskal Herriko Hazien Sarea elkartera. Haiek lehendik garatua zuten Hazitik proiektua, eskoletan baratzak "Nik azenarioak landatu nahi bultzatuz. Haien helburua argia da: "Eskola Baratzearen inguruko proiektu ditut", "a, ba nik tomateak", "nik aguakateak hazten ikusi nahi ditut"... pedagogiko berritzaile eta integral bat sustatzeko, bai eta tokiko baratzeaztoratuta ibili ziren Arroako eskolako txikienak (eta ez hain txikiak) azaroaren 9ko arratsaldean. Zein ote zuten ba horretarako arrazoia? "gizon bat etorri da baratza nola egin azaltzera, baratza egin behar dute gure gurasoek". Euskal Herriko Hazien Sarea elkarteko kide bat hurbildu zen egun horretan Arroabera lehen azalpenak ematera guraso, irakasle, eta familia-kideei. Arroako eskola berria egin zutenean, jolaslekuan, kolunpioen alboan, belardia utzi zuten. Hasieratik zeukan irakasle taldeak bertan baratza proiektu bat garatzeko ilusioa. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) alorreko proiektu bat egin nahi zuten, ikasleek baratzaren onurak bere espektro zabalenean ezagutu ditzaten. Hala nola, lurraren eta bertako bizidunen ezagutza, landaketa, zaintza, ekoizpena, elikagaien manipulazioa, talde lana, etab.-etan sakonduz.
barietate zaharrak, landa-ingurunea eta bizitza ezagutzeko ere, proiektu hau planteatzen da: Agroekologiaren irizpideetan oinarrituta eskola-baratze bat eta eskola-curriculumaren barruko hezkuntza-programa bat garatzea". Baratza da proiektuaren lehen urratsa, honi gehitu dakizkioke tailerrak, hitzaldiak, jardunaldiak, etab. Bideak erakutsiko du noraino iritsi daitekeen Arroan abiaturikoa. Arroabeko proiektu hau berezia izan da elkarte honentzat ere, zerotik abiatu baitira baratza egitasmoarekin, ideia baino ez zegoen tokian gauzatu ahal izan dute euren programa. Eskolak argi zeukan ekimen integral bat izatea nahi zuela, komunitarioa: eskola osatzen duten guztien parte hartzearekin. Eta horrela, gurasoen inplikazioa ezinbestekoa izan da. Arantxa Osa eskolako zuzendariak argi dauka: "guraso eta familia-kideen laguntza eta partaidetza oso garrantzitsua izan da eta izango da baratza proiektua aurrera eraman ahal izateko". Eta halaxe, hitzetatik ekintzetara pasa ziren, lehen hitzalditik, baratzaren diseinua egitetik, belardira joan eta hura gauzatzera. Horretarako, aurrez, konposta, humusa, baratze-alorrak sortzeko egurrak, enbor ezpalak, etab. eskuratu zituzten. Eta azaroko bi larunbat eguzkitsutan, gauzatua zegoen eskolako baratza. Denetarik zegoen lan talde hartan: sehaskatik baserritar sena jasotakoak bezalaxe, kale ume hutsak ere. Baina ez omen dago gogoak gainditzen ez duen oztoporik, eta ilusioz egin zuten lan, eskuekin lurra astinduz, haurrak hondartzan bezalaxe gozatuz. Eguraldiak baimendu zienean, abenduaren erdialdean ekin zioten haurrekin lehen landaketak egiteari. Eta behin abiatuta, lur amak emateko daukana jasotzeko gogotsu daude eskolan: fruituak eta jakituria. Naturari so eginez ikasteko asmoa argia da Arroako eskolan. Orain, bertan dabiltzan haurrak dira baratzaren zaindariak, hura ikusiz ikas dezaten ingurunea eta gu bat garela, elkarrekin egin behar dugula aurrera.
kepa iribar
222 abendua.qxp_55 21/12/20 1:00 Página 15
Aritz Iriondo
‘Akulu’
“Txapelketa luze batean erregulartasunak bere fruituak ematen ditu”
2001ean hasi zuen auto karreretako ibilbidea Aritz Iriondo Akulu arroarrak. Bi urte beranduago autokrosean hasi zen eta 2005-2006 denboraldian rallyetan zentratu zen. Ordutik han eta hemengo rallyetan izan da Iriondo. Azken bi urtetan txapeldunorde izan da Espainiako Lur gaineko 2RM txapelketan eta aurten, lehen saria ekarri du etxera. Urte xelebre xamarra izan da zuentzat ere aurtengoa, ezta? Bai. Denboraldia ohi bezala joango zela uste genuen urte hasieran. Dena ondo prestatuta genuen. Lehenengo froga martxoko konfinamendu aurretik izan genuen, Lorcan (Murtzia). Froga hori baino hamabost egun lehenago Errioxara joan ginen autoarekin entrenamendu batzuk egitera eta zoritxarrez, autoa irauli eta puskatu egin zitzaigun. Korrika eta presaka Lorcara iritsi aurretik konpontzea lortu genuen eta froga ondo joan zen, hirugarren postuan klasifikatu ginen.
Handik bueltatu eta astebetera etorri zen konfinamendua eta dena gelditu zen, ez genekien jarraituko genuen edo ez. Azkenean, txapelketara itzuli zineten. Uztaila edo abuztu aldean txapelketarekin jarraituko genuela erabaki zuten. Iraila bukaera aldera izan genuen bigarren froga, Galizian eta bigarren postua eskuratu genuen. Aurten ez dugu arrisku handirik hartu nahi izan. Aurreko urtetan lasterketa bakoitzean lehenengo postuetan gelditzea zen gure helburua, baina akats asko egiten genituen eta horrek puntuak kentzen zizkigun. Aurten, gauzak ondo egitean zentratu gara, lehen postuetan gelditzea ez da izan gure helburua. Erabaki ona izan da, emaitza onak lortu ditugu eta. Lorcan hasi eta Madrilen bukatu. Aurten hiru froga izan ditugu eta azkena Madrilekoa izan zen. Laugarren bukatu genuen han eta lasterketetako puntu guztiak batuta lehen postuan amaitu genuen. Hainbeste urtean rally munduan jarduteak ba al du abantailarik? Lehen esan bezala, agian beste urtetan aurreneko postuak eskuratzera joaten ginen eta orain, gehiago zaintzen dugu dena ondo egitea. Azkenean, txapelketa luze batean erregulartasunak bere fruituak ematen ditu. Datorren urterako zerbait pentsatzen hasita egongo zara. Momentuz dauzkagun kotxeak saltzen jarriko ditugu. Dakidan bakarra geldirik ez garela egongo da. Kotxe berriak ere atera dituzte eta ikusi egin beharko dugu. Norbaiti eskerrak eman nahi al dizkiozu? Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet babesle guztiei, Lizarralde tailerrari, lasterketetara joateko orduak guztiengatik eta etxekoei, kanpora joaten naizen asteburu horietan hain ondo pasatzen uzteagatik.
1
5
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 PĂĄgina 16
danbolin.eus
Narrondo eta Arroabea arteko bide berdea egiten hasiko dira datorren urtean
Pasa den ekainean, Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailak, 2020an bide berdea eraikitzen hasteko lanak atzeratu egin beharko zirela jakinarazi zion Zestoako Udalari. Geroztik, Zestoako Udala mugikortasun sailarekin harremanetan egon da, besteak beste, udalak sailarekin hitzartu zuen Arroabeko lotura eraikitzen ari da eta kostua ere Zestoako udalak finantzatuko duenez, udalak aldundiari behin eta berriz adierazi izan dio bide berdea amaitzeko lanak berehala hastearen beharra, bide berderik gabe udala eraikitzen ari den loturak zentzurik ez lukeelako. Gauzak horrela, Zestoako alkateak GFAko mugikortasun saileko Rafaela Romero diputatu andereak sinatutako agiri ofiziala jaso berri du, non batetik, falta ziren baimenak eskuratuta eta bestetik aurreikusitako aurrekontua 2021era bideratuta, Narrondo eta Arroabearen arteko bide berdea egiten datorren urtean hasiko dela adierazten den. Era berean, Iraetako bi tuneletako ikuskaritza teknikoak ere egiten ari direnez, aipatutako zatiko obrak amaitu orduko Iraetara bitartekoari helduko zaio.
Lankidetza hitzarmena sinatu dute Zestoako Udalak eta Oinherri elkarteak
Zestoako Udalak eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Azaroaren 26ko osoko bilkuran onartu zen hitzarmena eta abenduaren erdi aldera egikaritu zuten. Herri hezitzaileen filosofiarekin bat egiten duela azaldu du Udalak: "Hitzarmen honekin Oinherri elkartetik sustatzen ari diren herri hezitzaileen sarera gehitu da Zestoako Udala eta honen helburua, Zestoa herri hezitzaile izateko bidean jartzea da". Udalak 1.500 euro ordainduko ditu eta, trukean, Oinherrik eskaintzen duen aholkularitza eta bide-laguntza jaso eta herri hezitzaile ikuspegiarekin filosofiarekin lan egiten duten sareko beste herriekin esperientziak partekatuko ditu.
Txapela lortzea ez zen posible izan
Gabonetako artisau azoka arkupetan
Herriko sei artisau elkartuta, azokatxoa antolatu zuten arkupetan, abenduaren 19an. Goiz eta arratsaldez herritar asko gerturatu zirela jakinarazi zuten antolatzaileek
Amaia Aldai eta Oihana Orbegozo gailendu ziren abenduaren 20an Arrigorriagan Binakako Laboral Kutxa Masterseko txapelketako finalean, Patri Espinar eta Naroa Agirreri 22-15 irabazita. Naroak, oso gaztea izanagatik, etorkizun handia duela berretsi zuen finalean eta gauzak horrela, partida oso orekatua joan zen bederatzinako berdinketara arte. Hortik aurrera, finalak kolore gorria hartu zuen.
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 Página 17
1
7 Euskaraz sortzea helburu duen ‘Guretik proiektuan’ hartuko du parte Zestoak
Guretik sortuak proiektua aurkeztu zuen abenduaren 2an Udalbitza Euskal Herriko udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakundeak Durangoko Plateruena Antzokian. Euskaraz sortzen eta hedatzen den artea "gero eta urriagoa" dela uste du Udalbitzak eta hutsune horri aurre egiteko jarri dute martxan Guretik sortuak proiektua. Euskarazko lanak sortzen laguntzeko egonaldiak antolatuko dituzte datorren urteko lehen erdialdean Euskal Herri osoko 25 edo 30 herrietan eta horien artean dago Zestoa. Sortutako lan horiek guztiak erakusteko zirkuitua osatuko dute. Honen helburua, euskaraz sortutako antzerkia, zinemagintza eta literatura sustatzea da eta horretarako 700.000 euroko poltsa bideratuko dute. Sortzaileak hautatzeko deialdi publiko bat egitea aurreikusten dute datorren urteko urte hasieran eta batzorde batek erabakiko du zein proiektu hautatzen diren eta baita zein herritara bidaliko den.
Elkarretaratzea ‘Bateragune auzia‘ salatzeko
Abenduaren 19an, beste herri askotan bezala gurean ere "Demokrazia" lemapean elkarretaratzea egin zen plazan ‘Bateragune auziko’ kideak berriro epaitzeko erabakia salatzeko. LAB, Steilas, ELA, CCOO Euskadi, ESK, EH Bildu, Podemos Euskadi-Ezker Anitza IU, Izquierda Unida Navarra (NEB), EH Bai, Gure Esku Dago, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Etxerat eta Sare izan ziren deialdia egin zuten eragileak. Zestoako elkarretaratzean 50 lagun inguru elkartu ziren.
Amabiturrieta kobara itzuli dira Antxietako kideak
Antxieta arkeologia taldeko kideak, teknologia berriak erabiliz lehendik ezagutzen dituzten kobak berriro miatzen ari dira azken urteotan. Koba horietako bat da Amabiturrieta. 1996 eta 1997 bitartean egin zituzten Antxietako lagunek Irikaitz eta Amabiturrietako azterketak. 2015ean berriro itzuli ziren eta orduan Zestoako espeleologi taldeko kideen laguntza izan zuten. Baina denok gogoratuko dugun istripua izan zuen kide hauetako batek eta Amabiturrietako azterketen jarraipena geldituta egon da oraintsu arte. Urte batzuk pasata, itzuli dira berriro Antxietako kideak. Koba horretako miaketa lanak egiteko Zestoako "lokatz guztiak" astindu dituztela azaldu dute. Beraien asmoa2021. urterako barruko ikerketaren jarraipena berrikustea da, dokumentazioa eta materialak prestatuta, Gipuzkoako Katalogo Arkeologikoan katalogatzeko asmoarekin.
Olentzero izan da Zestoako eskolan
Aurten ezer ez da iaz bezala izango eta ezingo dugu abenduaren 24ko Olentzeroren etorreraz gozatu. Zestoako eskolara egin zuen ordea abenduaren 18an bisita eta torilean dagoen postontzitik ere jasoko ditu gutunak. Bideo bat bidali du Zestoa eta auzoetako haur guztientzat esanez; "egoteko lasai, nola edo hala baina moldatuko dela opariak gure etxeetara ekartzeko".
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 Pรกgina 18
2021EKO LEHEN 21 EGUNAK
Pentsatzen duguna gara. Beraz, kontu zer esaten diogun geure buruari; eta, batez ere, kontu nola jarduten diogun geure buruari geure buruaz. Urte berriko asmoak onak dira. Lagungarriak. Horiek gauzatzeko, ordea, pare bat kontu jakin behar dira: pertsonak gutxienez hiru aste, 21 egun, behar ditu ohitura berriak barneratzeko, errealitatea mudatzeko. Lehendabizi errealitatearekiko dugun pertzepzioa aldatu behar dugu. Hori nola lortu? Baieztapen positiboekin: ekarri esazu lortu nahi duzun hori, baita amets ezinezkoa iruditzen bazaizu ere, esaldi labur eta positibo batera. Eta idatzi orainaldian, dagoeneko lortu duzun zerbait balitz bezala. Adibidez, asmo tipikoez ariko bagina, hau litzateke modu bat: erretzeari utzi nahi badiozu, idatzi dezakezu: "Ohitura osasuntsuak ditut, nire birikek aire sanoa bakarrik arnasten dute". Kilo batzuk galdu nahi badituzu: "ederra naiz barrutik eta kanpotik, gorputz zoragarria dut". Jarri esaldi horiek leku nabarmen xamar batean (DinA4 batean bizpahiru esaldi jarri ditzakezu eta hozkailuan itsatsi, adibidez, edo logelako zapaian burukoaren parean), egunero-egunero (gutxienez 21 egunez) parean topatu eta hiruzpalau aldiz irakurri ditzazun. Eta kitto, egon lasai, magia gertatuko da eta. MARI ARTANO
KALENDARIO BIODINAMIKOA -Ilean indartsu hazteko, moztu urtarrileko ondorengo egunetan:: 15ean 07:00tatik 18ko 11:00etara -Ilea azkar luzatzeko, urtarrilaren: 11ean 10:00etatik 12ko 20:00tara. 19an 20:00tatik 22ko 03.00etara -Depilatzeko egun aproposak urtarrilean:: 10ean 08:00tatik 17:00etara. 10ean 23:00tatik 11ko 09:00etara.
GALDERA EDO AHOLKUREN BAT BALDIN BADUZU, IDATZI LASAI: KERALATXOKOA@GMAIL.COM HELBIDERA.
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 Pรกgina 19
iinkesta.
1
A.
igone rezabal 43 urte
kb
Normalean gehiaBai, urtero egiten go juntatzen gaitun dugun Gabon egubaina aurten nean afaria eta Eguerrespetatzekotan berritako bazkaria, gaitun, gurasuekin baina aurten erabatxandaka, baten ki degu etxeko lauok famili bat eta besegitea. Otsailean tean bestea. aitzakiaren bat harAnaiarekin ere eltuko degu denok bakartzekoak gaitun inaxio larramendi tera ospakizunen baina muga man63 urte bat egiteko. Ea hala tenduz. den!
maite korta 59 urte
ale
juanjo ostolaza 49 urte
Kiroldegiko aterpea oso zikin dago eta eserita egoteko lekua ez da batere egokia negu hotzerako
Potxolo denda aurrean zuhaitzen sustraiek altzata zeuden lurreko baldosak ondo jarri dituzte
ale
(Erantzuleak guztira: 102
Gu errespetatzekotan gara. Gurean aita seko beldurtuta dago eta etxeetxekoak egitekoak gara. Izango dira aukera gehiago aurrerago!
Guk familian udan jada erabaki genuen ez genuela egingo urtero bezala. Normalean 30 lagun inguru elkartzen gara eta. Aurten etxekoak bakarrik izango gara.
Gabonetako ospakizunetan gehienez sei laguneko taldeak biltzea adosten bada, errespetatuko al duzu?
9
222 abendua.qxp_55 21/12/20 0:54 Pรกgina 20