211.qxp_55 15/12/19 22:22 Pรกgina 1
2019 abendua
211 zk.
MARIA BERGARA
KAlEoKERREKo d E n d A R IE n x A R M A
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Pรกgina 2
zure
hemen publizitatea
943 052 761
943 148 061
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Página 3
3
Agurrak eta ongi etorriak
Abendua. Oharkabean iritsi da berriz ere urteari agur esateko ordua. Posible al da begiak klisklas batean zabaldu eta itxi artean pasa izana? Hilabeteek laburrago dirudite. Asteak, egunak, orduak, minutuak… geroz eta azkarrago pasatzen direnaren sentsazioa daukat. Ez da seinale txarra izango! Atzera begira jarri naiz eta malenkolia apur batek lagunduta urtea errepasatzeari ekin diot. Oraindik ere gogoan ditut urtarrilean neure buruari jarri nizkion hainbat eta hainbat helburu. Ohikoenak, urte hasieran gehienok pentsatu baina pixkanaka bide ertzean uzten ditugun horietarikoak. Egia da, hala ere, probetxuzko urtea izan dela! Zenbat oroitzapen kuttun etorri zaizkidan burura bat-batean... Urte hasiera Madrilen, etxera buelta betiko lagun eta senideen artera, lehenengoz praktikei esker lan mundua ezagutzeko aukera… Nik agian ez, baina, urte hasieran jarritako helburu edo nahietariko bat bete duena, aurtengoan, Danbolin izan da. Guztiok dakigunez, auzolanean oinarritzen da geure herriko proiektu hau, boluntarioz osaturiko lan talde izugarri bat dago guzti honen atzean. Bolondres hauen indarrak ematen duen bultzada garrantzitsua da oso proiektu honekin jarraitu ahal izateko. 2000. urtetik (bejondeizuela!) kosta ahala kosta hilabetero-hilabetero izan dugu postontzian Danbolineko ale berri bat gure zain, irakurria izateko gogotsu. Herriko aldizkariak bizi luzea izan dezan Danbolinzulo elkartearen nahietako bat izaten da urtetik urtera erredakzio taldea handitzen joatea. Aurten, jada helburua lortuta ;), datorren urtean pentsatzen hasiak gara. Badakit, seguru asko, Danbolineko ale hau ez dela iritsiko Olentzeroren etxera eta, beraz, ezin izango duela irakurri 2020rako egin nahiko nukeen eskaera. Orrialde hau baliatu eta zuzenean zuri zuzenduko natzaizu, beraz. Gurera etorri eta aldizkariko orrialdeak istorio zoragarriz betetzen laguntzera animatu nahi zaitut. Mila arrazoi (edo gehiago) daudelako danbolinkide izan, eta laguntzeko. Baita erredakzio talde zoragarri honetan sartzeko ere! Zestoako egunerokotasuna jasotzen duelako, bertakoa delako, euskaraz kontsumitzeko aukera ematen digulako, geurea delako… ez al zara animatzen proiektu honen parte izatera? Zure ikasketak, trebetasunak edota denbora librea dena delakoa izanda ere, zatoz. Hondar aletxo txikienak ere lagundu dezake. Guk ongi etorri goxo-goxoa egingo dizugu erredakzioan. Gozatu urteko azken egunak, hasiera ona eman datorrenari eta... eman pare bat buelta gonbidapenari!
diruz lagundutakoa
naiara olaizola
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
211.qxp_55 15/12/19 22:22 PĂĄgina 4
Saguzarrak eta beste izaki batzuk Eskerrik asko Mikel, saguzar maiteei buruz aritzeko aitzakiagatik. Saguzarrekin hasi nintzenerako baziren pare bat urte, beste arrazoi batzuengatik, Zestoa aldean ibiltzen nintzela, eta ordurako bertako jendea ezagutzen hasia nintzen. Horregatik, lanera inguru hauetara etortzean, ilusio berezia egiten zidan hemengo pertsona-jendea ezagutzeaz gain saguzar-jendea ere ezagutzeak. Saguzarrek epela dute gustuko kumatzeko eta, tamalez, Zestoako zonalde epelenetan (bailaretan) ez dago animalientzako leku libre eta seguru askorik. Baina, Mikelek esan bezala, Zestoak baditu habitat ugari. Gainera, Izarraitz eta Hernioko mendilerroen artean kokatuta dago eta dibertsitate hori saguzarretan ere islatzen da. Euskal Herrian banaketa zabala duten hainbat saguzar-espezieren kolonia bikainak aurkitu ditugu Zestoan; errota zaharretan aurkitu ditugu erreka bueltan ibiltzen diren saguzarrak, eta baita koba eta minetako zirrikitutara egokitutako beste hainbat espezietako aleak ere. Gehienak, gizakiaren presentziara ondo xamar egokitu diren espezieak. Bestalde, berebiziko ilusioa egin zidan 2014ko irailean egindako aurkikuntzak. Ugalketa sasoian saguzarrak zonalde karstikoetan elkartzeko duten ohitura ezaguturik, Izarraitzeko karstean laginketa saioak egin genituen. Hura sorpresa izan genuena gauetako batean, sarean Bechstein saguzar bat erori zenean. Lehen aldia zen EAEn saguzar hau aurkitu zela. Bertako zuhaitz espezieak ugaritzen hasiak ziren pinudi zahartu batean izan zen aurkikuntza eta ez da kasualitatea baso dibertsoan aurkitu izana, ondo kontserbatutako baso zaharrei lotuta egon ohi baita animalia hau. Profesionalki polita izan zen halako saguzar dibertsitatea aurkitzea Zestoan. Pertsonalki ere fauna eta flora dibertsoa aurkitu dut herrian eta, esan behar dut, etxean sentiarazi nauzuela hasieratik, eskerrik asko! Honekin lotuta, galdera bota nahi nioke Elorriotik Zestoara bizitzera joandako Aintzane Iriari. Zer moduzko bizitza topatu duzu bertan?
enbidoa
lide jimenez
pintada.
Errege Kabalgata. Errege Kabalgata antolatzeko errelebo eske gatoz. Egun,
Kabalgata antolatzen ari garen taldekideok sei urte eman ditugu lan horretan. Gustura egin dugun lana da, baina beste herritar batzuei lekukoa pasatzeko ordua iritsi da. 2020koa izango da guk egingo dugun azkenekoa. Hurrengo kabalgata antolatzeko diru eskaera urte hasierako lehen hilabeteetan egin behar dela kontuan hartuta, ezinbestekoa litzateke lehenbailehen talde berria osatzea. Antolaketa lanean eman beharreko lehenengo pausoetan laguntzeko prest izango gaituzue. Errege kabalgataren etorkizuna herritarren esku dago. Boluntario berririk gabe, ekimena bertan behera geldituko da.
errege kabalgata taldea
bota librean
211.qxp_55 15/12/19 22:22 PĂĄgina 5
.
Casa Misericordiatik gaurko San Juan Egoitzara Urriaren 17an 100 urte bete ditu San Juan egoitzak. Ana eta Cleofe Embil ahizpak, beraien etxea zena, Casa Misericordia bezala fundatu zuten. “Mixikordia�bezala ezagutu dugu urte askoan zestoarrok, gaur egun egoitza dena. Txikitako oroitzapen on eta ugari ditut San Juan etxeari buruz. Egoitzaz aparte, moja eskola zegoen beheko solairuan eta nire haurtzaZestoa eta roa bertan igaro nuen. Sor bere facebooka Gaur egun, egunerokotaMaxima zen haur eskolasunean, sare sozial asko erabiltzen dugu eta horien arko maistra. Ikaragarri tean dugu Facebook-a. Nahiz eta gehienontzat ezagumaite nuen. Tamainaz txina izan, bakoitzaren kia, baina energi handiko gustuko afizioak, arpertsona zen. gazkiak, kolektiboen Gelan koloretako mahaiak eta aulkiak genituen eta txojarduerak, etab. laguko batean, goxoki denda. Noiz behinka, dirua eramaten nen artean zein herri genuen. Bost pezeta eramatea nahiago genuen duro bat edo mundu mailan elbaino. Kantitatearen kontzeptua ezin ulertu adin horrekarbanatzeko tresna tan. Horman, botikin kaxa zegoen zintzilikaturik; makina dela esango nuke. Hotirita ipini ere minik gabe! rrela ikusirik, baliabiGoiz batean, Izarraitz punta zuriturik ageri zen. Egun hode ezin hobea da, bairretan eskolan ginela, sekulako txingorra bota zuen eta na kontuz! Pertsonen kaleko lurra erabat zuritu zen. Nire lehendabiziko aldia pribatasuna ere galtzeko arriskua dago, eta hor dago zen kalea elurtuta ikusten nuela. Tentazioari ezin eutsi koxka. Erabilera egokia ematen al diogu? Batzuetan eta bi lagunek komunetik ihes egin genuen, gauza txuri norberaren intimitatea galtzen dugu egiten ditugun hori nolakoa zen behatzera. Ikasle batek salatu gintuen ekintza guztien argazkiak igotzean; nire ustez, erabileeta kanpoan zigortuta egon ginen hotzetan puska batean. ra desegokia emanaz. Honez gain, jende askok FaceSan Juan ermita dagoen tokian, parkea zegoen eta jolas book-a albistegi gisa erabiltzen du, eguneko albisteen denboran behera jaisten ginen. Sor Maximak txilibitua berri izateko. Ikuspuntu hau oso interesgarria izan jotzen zuenean, denok gelara igotzen ginen kantuan. daiteke, eta idatzi honekin, gai honen inguruan hausMixikordian, adineko aiton-amonak bizi ziren. Bat dut benartu nahiko nuke. reziki gogoan: Jexuxito. Bizkarra okerturik eta makurtuta Kolektiboek adibidez, Facebook-a beraien erakusleiho ibiltzen zen. Gure tamaina zuen. Maitea genuen haur asgisa erabiltzen dute, jendeak egingo duenaren eta egin kok. Ikustean, beti agurtzen genuen. Gaur egun, herri esduenaren berri izateko. Beste hitz batzuetan esanda, kolako ikasleak ere, eskola eta egoitzaren artean eginiko sare sozial hau tresna oso baliagarria da publizitatea proiektu bati esker, joaten dira egoitzara bertako egoiliaegiteko; kontsumismoa alde batera utziz. Aipatutako rrekin esperientziak konpartitzera. Ze ekintza ederra! abantaila, kolektibo askok egiten duten bezala, gure Garai hartan eskolara iristeko, karretera nazionala igaro herrian ere aprobetxa genezakeela iruditzen zait, sare behar zen gainetik. Oraindik ez zegoen tuneleko pasabisozial hau erabiltzen dugun herritarrok herriaren bederik eta Domingo Lizaso aguazila, zain izaten genuen rri izateko. egunero pasara emateko. Bada denbora udaletxearen orrialdeko publikazioak Duela gutxi San Juan egoitzak,urrezko domina jaso du bejarraitzen hasi nintzela. Herriko instituzio nagusia raien lan egiteko filosofiagatik. Orain dela 100 urte Embil izanik, lehen aipatu dudan bezala, herriko ekintzak ahizpek eman zioten hasera ekintza on bati, gaur egun publikatzeari eman beharko lioke lehentasuna eta zuen lanari esker jarraitzen du egoitzak maitasunez beteondoren, herritik kanpo gauzatzen direnei. Aspalditako etxe handi bat izaten. Zorionak denoi! tik, orrialde honetan herriko hainbat ekintzen eta hebeatriz zubia rritarren lorpenanen (kirola, kultura, etab.) albisteak faltan somatu ditut. Horregatik, Zestoako Udala orrialdea kuadetzen duen arduradunari herriarekiko inplikazio handiagoa izatea eskatu nahiko nioke, herritarren eta herriaren erakusleiho ezin hobea izan dadin.
.
benat etxabe merino
5
jardunian
211.qxp_55 15/12/19 22:22 PĂĄgina 6
MARIA BERGARA
Ez dakarkigu gertakari handi edo nobeleskorik elkarrizketan, ezta nahi ere,
1959, lEGAzpIA
baizik-eta emakume normal, langile eta umil baten historia, gauza txiki ederrez betetakoa. Zer ez genuke emango orain, Mariak biajante haiekin eta bezeroekin izandako elkarrizketak txori txiki baten abilidadearekin ikusi ahal izateagatik; gerra ondorengo urte haietan hiruzpalau neska haiek Zakillu-buelta egiten ikusteagatik; edo bainuetxeko langile aukeraketarako "epaimahai" haren itxurak ikusteagatik...
Horrelako interview batera artista handiek asistentea eramaten dute, galdera desegokiak baztertzeko, aurrez hitzartutako denbora pasatakoan elkarrizketatzailea uxatzeko... Mariak ere han zuen bere asistentea, bere alaba Izaskun, baina ez gaitu, inola ere, kate motzean hartu, ez horixe!Ikaragarri lagundu digu solasaldia aberasten eta bihotzez eskertzen diogu. Hark egindako galderak dira xarmagarrienak. Baina has gaitezen... Kaleokerreko LarraĂąaga mertzeriarekin lotzen dugu Maria. Han egin zituen 30 urte baino gehiago. Lokala errentan hartu, eta Mari Tere, Luis eta Joan LarraĂąaga anai-arrebek (azken hori Mariaren senarra) sortu zuten denda hura, 1950eko hamarkadan.
“ tr e b e d
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Página 7
Nola dira kontu horiek, Maria? Denda, ni hasi aurretik koinatak zeukan, Mari Terek. Larrañaga zuen izena, ordutik bazeukan izen hori. Hiru anai-arreben artean zeukaten denda. Obrak-eta egin zituzten eta mertzeria bat jarri zuten. Gero Mari Terek guri pasa zigun; hura Donostiara joan zen eta han ireki zuen denda. Grosen dago denda hura eta Cestona du izena; ilobak dauka orain, Luis Larrañagaren alabak. Kateak jarraitu egiten du. 1968an hasi nintzen dendarekin. Jonek [semea] lau urte zeuzkan. Eta 1999an itxi nuen, abuztua pasata. Bakaziotan, arratsaldetan itxi egiten nuen eta goizez bakarrik irekitzen nuen. Eta esan nion neure buruari: “oraintxe ez duk ba momentu txarra ixteko”, eta abuztua bukatuta itxi egin nuen. Eta zer gauza zeneuzkan? Ba mertzeria, eta gero barruko arropa, buzoak eta bonbatxoak-eta, gauza asko saltzen zen orduan; eske, ba al dakizu, orain tailerrak berak ematen ditu arropak baina orduan bakoitzak bereak eraman behar zituen; gero berriz toallaketa, izarak-eta, txapelak ere bai gizonezkoenak, alkandorak ere bai lanekoak eta janztekoak...
“Negua, eta traje-bainuaketa enkargatu behar; hotzikara eta dena ematen dit”
Zeini saltzen zenien? Herriko jendeari, Aizarnazabaldik ere jende asko etortzen zen, trena ere bazen orduan eta trenean ere asko etortzen ziren Arroa aldetiketa... Eguna ostirala izaten zen, goizeko bederatzi eta erdiak aldera. Kooperatibara ere joaten ziren, gero gurera, eta horrela. Kanpotarrak ere erosten zituzten gauzak, haiek etxera joaterakoan, ba erregalatzeko edo, umeentzako pijamak... Aurrena ikustera etorri eta gero “pasako gera arratsaldean”... Eta zeu bakarrik ibiltzen al zinen edo lagunik bazeneukan? Aurrenetik Inmakulada Zulaika eduki nuen, baina hura Telefonikara joan zen Azpeitira. Gero Mari Kruz Odriozola, Zubiaurrekoa, eta Maria Rosario Andres. Urte gehien Mari Kruzek egin zuen, bederatzi-hamar edo horrela; gero ezkondu egin zen, eta ondoren Arantxa iloba; hark ere urte batzuk egin zituen. Gaurko Kaleokerrak zerikusirik ez ordukoarekin... [Garai hartako denden errepasoa egiteko eskatzen diogu]. Aurrena karnizeria, Iriondo; hurrengo Iribar, bizikleta-pintxazoak konpontzen zituena; gero, Teresita Marttolok zeukan denda txiki bat, telekin-eta (piezetan eta horrela edukitzen zituen; nik neuk ere telak saltzen nituen baina hark nik baino lehenago eduki zuen denda). Teresitaren hurrengo, arrandegia, Txomintxiki etxea pasata,
7
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Página 8
Zumaiako Mari Jesusek (gero Elizkalean eduki zuen denda). Gero kooperatiba. Kooperatibaren hurrengo, Agustin taberna (Romana ostatua, lehenagotik Hotel Querejeta; nire ama han egon zen neskame); gero ziren Caja de Ahorrosa, bankua eta azkenik botika. Nire dendaren aldean, berriz, Onenak altzariak–bueno, hori pixka bat gerokoa da baina–; hurrengo, Barrena burdin-benda; gero ni, eta gero, dezente beranduago, fruteria. Zestoan ez zen egongo beste kale bat hainbeste komertziorekin. Dendako martxa nola izaten zen? Zeuk enkargatzen al zenituen gauzak, biajanteak etortzen ziren? Normalean biajanteak etortzen ziren. Nire koinatak batzuekin harremanak eginda zeuzkan. Etortzen ziren, ba Bilbotik, horrela konpleto samarra Bilbotik. Barruko arropak eta textil gauza Bartzelona aldetik ekartzen zuten (Abanderadua eta hangoak dira). Horien biajantea Zaragozakoa edo hurbilagokoa izaten zen. Galtzerdiak eta denak handik ekartzen genituen, Bartzelonatik, eta jertseak ere bai gizonezkoentzat; alkandorak ere bai, lodiak eta meheak, koadrodunak-eta (orain asko ematen dira). Pedidoa sei hilabete lehenago edo egin behar izaten zen [udan eskatu behar negukoa, dio Izaskunek; “hori beti esaten zenuen–esaten dio amari–negua, eta traje-bainuak-eta enkargatu behar; hotzikara eta dena ematen dit”]; aterkiak-eta ekarri behar bazenituen Oñatitik, orain famatua den Ezpeletatik; biajantea Oñatikoa zen eta fabrika ere bertan zegoen. Txapelak Tolosatik, Elosegi. Mahoizko galtzak-eta Bergaratik. Mertzeriako gauzak, Donostiatik; han banituen hiru bat etxe. Gero Eibartik ere etortzen zitzaidan, perfumeria, eta hura saltzen zen a granel. Botila handi batzuk izaten ziren, litrokoak, eta gero etxetik ekartzen zenuen ontzitxo plastikozkoa eta hura betetzen zizuten [eta Mariak berak ere saltzen zituela ontziak dio Izaskunek]. Gero belarritakoak eta... Hemen hurbilekoei, Donostiakoei-eta, telefono bidez ere enkargatzen genien, eta gero errekadistarekin bidaltzen zuten. Gauza berri bat behar bazenuen, biajantea, baina lehenago zeneukan gauza bat behar izanez gero, ba numeroa edo erreferentzia esan, eta errekadistarekin bidaltzen zuten. Biajanteak eta denak gizonak izango ziren ba? Bai, denak gizonak. Bat etortzen zen andrearekin. Gonak eta bañadoreak-eta ekartzen zituen, bost edo sei etxeren biajante izango zen. Eta ekartzen zituen zenbait arropa andreari probarazten zizkion; baneukan ba horrela toki bat, probadore moduan, eta gustatu egiten zitzaion nonbait probatzea, “begira zein ondo geratzen diren gona hauek” eta... Andre oso fina zen. Eta gizonak joaten al ziren erostera edo andreak? Denetik. Andreak etortzen zirenean, batzuetan etxera eramaten zituzten probatzeko, eta gizonezkoak berriz probatu gabe ere igual; jakinez gero talla, ba ez zeukaten probatu beharrik; bi pare edo hiru igual eramango zituzten, mutilzaharrak zirenak-eta... Horrela, solteroei-eta, behin etortzen zirenean, pare bat baino gehiago eramatea gustatzen zitzaien. Eta jertse pikoak-eta ere bai... Eta galtza mahoizkoak ere hala ematen zituzten, bi eta hiru ere bai...
Eta dendan baino lehen, zertan ibili zinen? Nire aita oso gazterik hil zen, 50 urterekin. Txiribogan bizi ginen gu, Zestoako partean. Aizarnazabalera joateko zubia nola? Ba han izkinan zen etxe bat, Auspandegi parean. Han jaioak gara gu, bi ahizpa gera bakarrik. Han fabrika bat zegoen, iraulika fabrika, eta nire aita kamioiarekin ibiltzen zen txofer. Toki askotara partitzen zuen iraulika, Azpeitira, Donostiara (Donostiara bidaia asko egiten zituen). Eta etortzen zen baita ere, hor Miserikordia alde horretan bazen ba... minak ziren han eta horra etortzen zen eta ikatza eramaten zuen fabrikara. Iraulika fabrika orain Forjas de Iraeta dagoen tokian zen. Amak berriz etxeko lanak egiten zituen. Orduan ez zen inor, gure amaren-eta edadean, irteten kanpora lanera. Nik hamahiru urte neuzkanean alargun geratu zen [1944]. Han segi genuen bizitzen urte batzuetan, eta handik ama etortzen zen Zestoako hermanotara bazkariak-eta preparatzera hermanotako sukaldean. Oinez etortzen zen Zestoara, goizean ez dakit noiz etortzen zen, zortzietan edo bederatzietan edo, eta joaten zen bazkal ondoren, bazkaria preparatu eta afaria ere pixka bat aurreratuta utzi eta gero. Ni, aita hil zenean, hamahiru urterekin neskame sartu nintzen. Han nagusien etxean [garai batean jauregia izandakoa] egin nituen bederatzi urte. Han bizi ziren tailerreko nagusiak (Gurrutxaga familia). Etxe handia zen, baratza ere ederra, eta behiak eta ukuilua eta... Han matrimonioa bizi zen, Aizarnakoa zen ama, Fidel Lizaso Zestoako alkate izandakoaren arreba. Alaba bat eta hiru seme zituzten. Etxekoandrea oso langilea zen eta nik asko ikasi nuen han lanean... Gero handik bainuetxera joan nintzen, eta han nik uste nekiela beste batzuk ez zekitena. Txiribogako etxean asko ikasi nuen andre harekin. Eta zuk kontatzen duzu ba Zarautzera joaten zinetela? [Izaskunek galdetzen dio] Bai, nagusien etxean hasi baino lehen, tailerrera joaten ginen lanera, goizeko seietan irten etxetik eta zazpietan hartzen genuen trena, Oikiako apeaderoan, Zarautzera joateko. Oinez joaten ginen, han Oikia aldean egurrezko zubia pasa, zubi zaharzahar bat, balantza egiten zuen bat, eta handik gora apeaderora. Bi lagun joaten ginen, Margari [Barrena] Auspandegikoa
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Página 9
1
eta neu. Bion amak alargun gelditu ziren, eta ama horiek pentsatu zuten gu tailerrean hastea. Han Zarautzen jostailuak egiten zituzten, Keller zuen izena tailerrak. Nik jostailuen pieza txikiak muntatzen nituen eta beste batzuk pintatu-eta egiten zituzten; hojalatazkoak izaten ziren. Ez genuen denbora asko pasa, ez dakit lau hilabete edo zer egin genituen. Bazkaria hartuta joaten ginen. Eta gero iluntzean, autobus bakarra zegoen orduan bueltatzeko eta seiak aldean edo bostetan edo horrela, irteten genuen lanetik eta autobusean etxeraino. Atzera goizeko seietan hurrengo egunean joan egin behar. Nire laguna pintatzeko tokian jarri zuten eta baten batek esan zion lan hura toxikoa zela eta nik “a! hi ez baldin bahator ni ere ez!” eta bata bestearen aitzakian... Gero handik neskame. Zenbait lan egin genuen orduan! Garai hartan hala izaten zen... Jairik-eta ere ez zen izaten orduan. Gerora bizikleta bat bagenuen eta gure jaia ba al dakizu zer izaten zen? Txakur bat bazen han inguruan, eta lau bat lagunek –Margarita Barrenak, Karmen Lizarraldek, Josepa Aizpuruak eta neuk– Zakillu-buelta egiten genuen. Gure jaia hura izaten zen. Txiribogatik, Iraetatik, Narrondo eta horiek pasa, Txikierdi eta horiek eta Oikiako bidea eta handik Txiribogara. Zakillu-buelta Txikia esaten genion guk horri. Beste handiagoa, noiz edo noiz, Getariatik Zarautzera eta Meagatik etxera. Orduan bizikleta edukitzea ere... Beharko, enkargutara eta Zestoara etortzeko-eta; oinez etortzen ginen gu askotan e! Lehen esan dudan lagun hori, Margari, eta biok etortzen ginen; orduan errazionamendua izaten zen. Eta Mikelaren dendara joaten ginen –Itsuaneko Mikela esaten genion– [Miantxaneko etxea –orain Ugarte– dagoen tokian omen zen, argitzen du Izaskunek]. Hor denda txiki bat zen, fruta eta kanpoan egoten zen. Guk errazionamendua han erosten genuen, beste batzuk Elortzanera joaten ziren.... Baina artean ez genuen bizikletarik, geroago bai.. Txiribogan neskame izan ondoren nora jo zenuen? Han bederatzi urte egin nituen. Handik gero bainuetxera etorri nintzen eta han ere bost urte egin nituen. Goizean habitazioetan eta eguerdian komedorera. Orduan denetik egin behar izaten zen. Goizean jaiki eta atariak-eta garbitu ere bai. Gu seietan jaikitzen ginen..
Kontatzen zenuen ba bainuetxean sartzeko probaketa egiten zituztela? [Izaskunek galdetzen dio] Bai... Lanean hasteko apuntatu edo zeure burua eskaini egin behar zenuen. Eta niri esaten zidaten: “Mari, joan hadi, hartuko haute, joan hadi... Han neskame zegoen orduan Joanito Alberdikoaren [bikotea] Mari Kruz, eta hark ere hori esaten zidan. [Joakin] Meoki zegoen orduan nagusi eta esaten zidaten: “Ez zagon orain etxean; egia esango dinagu, etxean zagon baina ez din nahi hitz egiterik, eta etorri hadi berriz hurrengo batean”. Eta halaxe joan nintzen, eta galdetzen zizuten ea non egon zinen neskame lehen, ea lanik egiten al zenuen, ez dakit zer... Nahiago izaten zuten pixka bat ohitutakoa eta... Ba esan nien ba non eta non ibili nintzen lanean, eta gero abisua izan nuen, maiatza aldera edo: “Hara, aizan, bihar joateko presentatzera”. Eta atzetik dena begiratzen zizuten... Orduan, esate baterako, anteojodun emakumerik ez zen hartzen bainuetxean, eta dena begiratzen zizuten, eta hankak-eta pixka bat okerrak bazeneuzkan ere... Orduan bainuetxean izugarrizko mugimendua egoten zen. Zazpiehun lagun bai, zazpiehun lagun egoten ziren garaiak izan ziren. Orduan ama eta Zestoan bizi al zineten? Bai lehendabizi, errentan, Erdikaleko Pagionekuan bizi ginen azkeneko pisuan (gu pagiotarrekin zerbait, lehengusu edo, tarteko egiten gera). Gero Lizarraizko etxeak egin zituzten eta hara pasa ginen. Gero, ezkondu nintzenean, Elizkalean Gure Txokoa elkartearen gainean. Etxea pixkanaka-pixkanaka arreglatu genuen. Han ba al dakizun zein bizi zen lehenago? Joxepa Labe. Eta azkenik hona (Arteaga). Seme denak Elizkaleko etxean jaioak dira, Izaskun bakarrik Arteagan. Gustura egon gara elkarrizketan baina denbora aurrera joan zaigu. Margarita Barrena bere lagun mina du gogoan Mariak: “Margarita nire laguna bizi izan balitz, orain ere esango zukeen: Mari, gure bizitza... gure bizitza izan dun liburu bat... “
“Orduan anteojodun emakumerik ez zen hartzen bainuetxean”
fernando arzallus
9
211.qxp_55 15/12/19 22:22 PĂĄgina 10
Zertan zabiltzate aspaldian? Dilmun diskoa aurkezten ibili gara azken urte betean eta bitartean buru-belarri 2020ko urtarrilean argitaratuko dugun disko berria amaitzen ari gara. 2018 amaieran argitaratu genuen diskoa aurkezten ibili garen bitartean abesti berriak landu ditugu, baina ez genuen berriz ere disko luze bat lantzeko gogo handirik eta horregatik konposatu ditugun abestiekin EP (iraupen motzeko diskoa) bat egingo dugu. Azkenaldian, kontzertuak emateaz gain, gehienbat abesti berriak zuzenekoetarako prestatzen aritu gara entsegu lokalean, lehendik dugun abesti zerrendan abesti berriak nola sartu ditzakegun pentsatzen eta abar.
“12 hilabeteko epean, guztira berrogeita hamar kontzertutik gora jotzeko aukera izan dugu eta oso gustura gaude�
RODEO Zestoan sortutako musika taldea da. AEBtako Kyuss taldearen influentziaz bustirik, 2014an hasi ziren stoner rock doinuak lantzen eta 2015ko martxoan eman zuten lehen kontzertua. Ordutik maketa bat eta bi disko luze argitaratu dituzte eta urte berrian lan berria argitaratuko dute. Ortzi Alberdi, Mikel Illarramendi, BeĂąat Subinas eta Oroitz Urbieta dira taldeko partaideak. Asteburuetan kontzertuek izan ohi dituztenez, astelehenetik ostegunera bitartean pare bat aldiz entseatzen dute astero. Entsegu baten ondoren erantzun dituzte Danbolinen galderak.
DILMUN diskoa argitaratu zenutenetik zenbat kontzertu eman dituzue? Dilmun gure bigarren disko luzea da. Duela urte bete atera genuen, 2018ko abenduan, Durangoko Azokarako iritsi zen justujustu. Diskoa abenduan argitaratu genuen eta urte berrian ekin genion zuzeneko aurkezpenak egiteari. Dilmun diskoaren aurkezpena 2019ko abendu honetan amaituko da, urte beteko bira izan da. Hamabi hilabeteko epean, guztira berrogeita hamar kontzertutik gora jotzeko aukera izan dugu eta oso gustura gaude. Azken urte hau esperientzia oso ederra izan da guretzako, guk egin dugun egiazko lehen bira izan da. Aipatu bezala, berrogeita hamar kontzertutik gora jo ditugu urte beteko epean, lan kontuengatik beste 7-8 kontzertu ezin izan ditugu eman, eta oso gustura gaude disko horrek izan duen harrerarekin. Uste dugu benetan borobila atera zaigula Dilmun diskoa, urte bete izan arren oraindik oso gustura entzuten dugu, eta urte bete atzera eginda oso gustura gaude izan duen ibilbidearekin.
211.qxp_55 15/12/19 22:22 PĂĄgina 11
1 Bide horretan bi sari irabazi dituzue. Bai hala da, Dilmunek hainbat toki berritan jotzeko aukera eman digu eta ate berriak ireki dizkigu. Horien artean Bayonne Live eta Amurriock txapelketetan parte hartzeko aukera izan dugu. Gure moduko talde berrientzat prestatutako txapelketak dira biak. Bi txapelketatan izena eman dugu eta gure ezusterako biak irabazi ditugu! Oso pozik gaude txapelketa horietan parte hartu izanagatik eta gainera laguntza polita izan da hilabete gutxiren buruan bi sari jaso izana. Baionan eta Amurrion finalerdietan jo genuen eta bietan finalera sailkatu, finalean beste talde batzuekin batera jo eta bietan lehen saria eman ziguten. Azkenean gure taldearen izena zabaltzeko balio izan digute bi txapelketa horiek eta aukera berriak irten zaizkigu sari horiek irabazteagatik. Egia esan, urte betean berrogeita hamar zuzenekotik gora emanda oso gustura gaude ematen ari garen mailarekin eta aipatutako bi sari horiek horren ondorio izan direla uste dugu.
SUNS EUROPE jaialdian ere parte hartu zenuten. Bai. 2018ko abenduan Italiako Friuli eskualdean urtero ospatzen den jaialdian parte hartzeko aukera izan genuen. Suns Europe jaialdia Europako hizkuntza gutxituetako hainbat kultur adierazpenez osatutako jaialdia da. Kultur adierazpen horien artean musika sartzen da. Jaialdi horren berri izan genuen eta izena eman genuen. Hilabete batzuen buruan jaialdian parte hartzeko eskaintza egin ziguten. Egia esan oso esperientzia polita izan zen, hiru egunez Europako hizkuntza gutxituetan aritzen diren musikariekin egoteko aukera izan genuen eta eurekin izandako hartu-
emana ederra izan zen. Horretaz gain, jaialdiaren barruan bi kontzertu eskaintzeko aukera izan genuen. Udinen eta inguruetan igaro genituen egunetan Friuli ezagutzeko aukera izan genuen. Friuliar hizkuntzaren egoera ere ezagutu genuen bertatik bertara, eta orokorrean esperientzia aberasgarria izan zen guretzat. Gainera, duela pare bat aste lau disko saldu ditugu Frulira, norbaiten belarria gozatu genuen antza kar, kar, kar. Nolakoa izaten da zuentzat kontzertua duzuen egun bat? Normalean, arratsaldean goiz irteten gara Zestoatik, kafe bat hartuaz egiten dugu hitzordua eta ondoren furgoneta kargatzera joaten gara. Joan beharreko tokira heldu, guztia muntatu eta soinu froga egiten dugu arratsaldea amaitzerako. Ondoren afaldu eta bertako jendearekin eta gainerako taldeetako musikariekin egoten gara. Azkenik, kontzertua jo, guztia jaso eta etxera ordu txikitan iristen gara normalean. Kontzertu motaren arabera ere ezberdinak izan daitezke egunak, adibidez sona handikoa edo atzetik produkzio lan handia duen kontzertua bada oso goiz irten behar izaten dugu Zestoatik. Lan asko egin beharra izaten da, baina oso gustura egiten dugu. Euskal Herriko bazter asko ezagutzeko aukera eman digu horrek, gaztetxe pila bat ezagutu ditugu, lagun pila bat egin ditugu bidean... eta horri guztiari zentzua ematen diona zuzenekoak jotzea da, zalantzarik gabe egin beharreko guztiaren artetik gauzarik ederrena kontzertuak jotzea da guretzat.
1
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Página 12
EZHERRIAN. Gure ez diren etxeetan lo. Gure ez diren kaleetan oinez. Gure ez diren tresnekin lan. Ezkutuko artzainen mesedetan. Ez da argirik guretzat. Behin eta berriz zapalduak. Behin eta berriz engainatuak. Ezjabeak. Aberririk gabe jaioak. Geurea eraikitzera kondenatuak. Ugazabaren lurretan. Gure ez diren lurretan. Ezherrian.
2020ko urtarrilean EZHERRIAN izeneko EP berria argitaratuko duzue. Gure ustez, orain beste disko luze bat egiteak ez luke izango zentzu handirik. Disko luze bat egiteko ikaragarrizko lana egin behar da. Nahiz eta gure azkeneko disko luzearekin oso gustura gauden, urte beteko epean bi disko luze ateratzea baino nahiago izan dugu formatu motzeko disko bat egin. Gainera, azken urte hau kontzertuak emateko urtea izan da eta horrek ere ez digu utzi denbora askorik sorkuntza lanetarako. Azkenean kontzertuetan eta horien prestaketan murgilduta ginela ideia baZer berritasun ekarriko ditu disko berriak? tzuk izan ditugu eta ideia horiek bildu diAbestiak orain arte egin dugunetik nahiko gertu tugu. daude, baina oraingo honetan soinu klasikoagoeta2020ko urtarrilean argitaratuko dugu ra jo dugu. Eñaut Gaztañagarekin grabatu dugu lan berria eta laster hasiko gara EP berri eta disko berri honetan hasieratik soinu klasikoahorren aurkezpen bira egiten. Dudarik goen bila joatea adostu dugu. Instrumentu guztiek gabe abesti berriak zuzenean jotzea moukitu ezberdina dute aurreko lanekin alderatuz getibazio berri bat izango da guretzat. Daro, orokorrean rockero edo old school ukitua dute goeneko hasi gara urte berriko kontzerinstrumentu guztiek. Oso pozik gaude EP berriari tuak lotzen eta gogotsu gaude lan berria eman diogun ukitu rockero horrekin eta Dilmun aurkezteko. diskotik hona berritasun handiena hori dela esan daiteke. Gaztañagarekin lan egin dugun hirugarren aldia da, nabari da taldea ezagutzen duela eta oraingo honetan ere lan borobila egin du.
“disko berri honetan hasieratik soinu klasikoagoen bila joatea adostu dugu”
Oraingo honetan Bonberenea Ekintzak-en izenpean aterako duzue lana. Orain arte argitaratu ditugun lan guztiak autoekoizpenak izan dira eta lehenengo aldia da horrelako eskaintza jasotzen dugula. Gure lehen bi diskoak kontzertuetan, diskoak eta kamisetak saltzen... ateratako diruarekin finantzatu izan ditugu, eta kasu honetan Bonberenea Ekintzak-en laguntza izango dugu. Tolosako Bonberenean pare bat aldiz jotzeko aukera izan dugu, gure musika gustatu zaie eta laguntza hori eskaini digute. Gainera, Bonbereneari esker, ohiko CD formatuaz gain binilo formatuan ere aterako dugu gure EP berria.
oier arregi
argazkiak: oier arregi
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Pรกgina 13
1
37
211.qxp_55 15/12/19 22:22 Pรกgina 14
danbolin.eus
Urrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria lortu du Zestoako San Juan Fundazioak
Zentzu guztietan urte biribila izango da aurtengoa San Juan Fundazioarentzat. Sortu zenetik 100 urte bete diren honetan, hori gutxi balitz, Euskadiko kudeaketaren errekonozimendu gorenaren saria lortu du Eusko Jaurlaritzaren eskutik; Urrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten erakundeak saritzen dira, bere bezero, langile eta gizartea orokorrean kontuan izanik. 2015ean Zilarrezko A lortu zuen Fundazioak, eta azken urte hauetan egindako lanaren emaitza da orain lortutakoa.
1
Dozenaka lagunek salatu zuten emakumeen aurkako indarkeria matxista
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunean kontzentrazioa deitu zuen Bargaztak talde feministak. Adin guztietako dozenaka gizon emakume bildu ziren plazan. Ekitaldia egin zuten han eta hainbat testu irakurri zituzten.
(Argazkia 2015ean zilarrezko saria jaso zutenekoa da)
Berrerabil daitezken jostailuak jaso eta saldu ditu herritar talde batek
Ireki dute V. Kobaz Koba Trail lasterketarako izen-ematea
Abenduaren 11ean zabalduko zuten 2020ko Kobaz Koba Trail lasterketan parte hartu ahal izateko izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean. Zestoako Udalak eta Agiro Mendi Klubak elkarlanean antolatzen dute proba Arazi enpresaren laguntzarekin. Lasterketa datorren otsailaren 9an izango da, igandea. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta aurreko urtetako arrakasta ikusita, izen-emateen kupoa betetzea espero dutela azaldu dute antolatzaileek. Hori dela eta, zerrenda betetzen bada, kanpoan gelditu diren korrikalarientzat itxaron zerrenda irekiko da.
Gabonak gertu ditugula eta, berrerabil daitezkeen jostailuak jaso zituen abenduaren 13an herritar talde batek. Harrera bikaina izan zuten eta jende mordoxka hurbildu zen Udaletxe azpira jostailuak ematera. Hurrengo egunean, jasotako jostailuak saldu zituzten bakoitza bi euroren truke. Han bildutako dirua Caritarsera bideratu dute.
211.qxp_55 15/12/19 22:23 Pรกgina 15
1
Euskararen aldeko gaztaina jana Arroabean
Euskararen egunaren atarian, gaiztaina jana egin zuten azaroaren 29an Arroabean. Auzotar ugari bildu ziren frontoian, giro ezin hobean.
Gipuzkoako Paleta Txapelketako lehen partidak jokatu dira Zestoan
Gipuzkoako Paleta Txapelketako denboraldiari hasiera eman zioten hilaren 14an kiroldegian. Guztira, 18 eta 40 urte bitarteko 15 kirolarik hartuko dute parte txapelketan. Jurdan Arakistainek bi partida jokatu zituen, bata irabazi eta bestea galdu egin zuen. Datorren otsailaren 28an Legazpin jokatuko dute bigarren jardunaldia eta Zestoan eta Legazpin lortutako emaitzen arabera osatuko dituzte bikoteak. Behin bikoteak osatuta, udaberrian ekingo diote binakako txapelketari. Bestalde, bi saio hauetan emaitza onena lortzen duenak txapela eramango du etxera.
Eider Mendizabal: "Dantzak deskonektatzeko balio izan dit"
Kantabrian jokatutako Retro Dantzen Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen Eider Mendizabal herritarrak salsa eta batxata modalitateetan. Aspalditik du areto dantzarekiko afizioa Mendizabalek eta aurten hasi da lehiaketetan parte hartzen. Bere esperientzia kontatu digu ondorengo lerroetan: Noiz hasi zinen dantza munduan? Gutxi gora behera 25 urte nituenean izan zen. Pare bat urtez aritu nintzen dantzan orduan. Gero, ezkondu eta haurdun gelditu nintzen eta utzi egin nuen. Orain dela lau urte berriz hasi nintzen, umea "koxkortu" zenean. Betidanik gustatu izan zait mundu hau eta beti nuen dantzan hasteko gogoa. Orduan ordea, Donostian zuen eskola Joxe Mari Orbegozok eta Beasainen ere ematen zituen klaseak. Gero Azpeitian ireki zuen eskola eta urte hartan hasi nintzen ni. Ze modalitatetan aritzen zara? Normalean, salsa, batxata, txa-txa-txa dantzatzen ditut eta tartean behin pasodoblea eta tangoa ere bai. Larunbatetan joaten naiz klasetara, Joxe Marirekin. Aurten, asteartetan ere bai, lau orduko saioak izaten dira horiek. Madrildik etorri den bikote bat arduratzen da saio hori gidatzeaz eta dantza interpretatiboa, batxata, kizomba eta pasodobleak egiten ditugu beraiekin. Jarraitu irakurtzen danbolin.eus-en
Martxan da Zestoako Merkatari Elkartearen Gabonetako kanpaina
Zestoako Merkatari elkarteak Gabonetako kanpaina martxan jarri berri du. Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzea da kanpainaren helburua. Herriko dendetan egiten diren erosketekin, bezeroek Gabonetako zozketan parte hartzeko txartelak eskuratuko dituzte, doan. Herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro zozketatuko dituzte, hiru saritan banatuta. Lehen saria 1.000 euro izango dira, bigarrena 500 eta hirugarrena, 300. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da.
1
5
211.qxp_55 15/12/19 22:23 PĂĄgina 16
L
anda eremuan diharduten eskualdeko proiektuei bultzada eman asmoz, urtero bezala, aurten ere antolatu dira Urkome sariak eta hauetako bat Zestoara etorri da. Sei ataletan sailkatzen dira sariak eta "Landa eremuko emakume ekintzailearen saria" Valentina Elovikova Tinarentzat izan da. Erlauntzetako airea proiektuarekin lortu du saria. Lehen aldiz eman da sail honetako saria eta 2000 euroko laguntza jaso du proiektua martxan jartzeko. Tinaren bikotekide Igor Odriozola eta bere gurasoek betidanik izan dituzte erleak. Atristain baserrian (Azpeitirako bidean, Alberdikuako kurba baino lehen ezkerretara), barazkiak, intxaurrak, kiwiak... ekoizten dituzte. Erlategiak ere badituzte. Ez han bakarrik, baita Azkoitia, Azpeitia eta Beizaman ere, hamarren bat erlategi dituzte guztira. Tinaren proiektuak erlezaintzako jarduera osatzea du helburu, erleek naturan, osasunean eta euskal kulturan duten garrantzia erakutsiz. Etxetxoen proiektua Proiektua Atristain baserrian kokatuko litzateke. Etxetxo batzuk eraiki nahi dituzte eta bertan hainbat erlauntza jarri. Bezeroek, erleekin bat egiteko aukera izango dute. Batetik, erlauntzetako airea arnastuz: maskaratxo, hodi eta iragazki sistema baten bidez. Bestetik, erleekin kontaktuan lo eginez: bezeroa ohe moduko batean etzango litzateke eta honen azpian erlauntzak zabalik egongo dira baina sare moduko batez babesturik, arriskurik gabe.
Bertaratzen diren bezeroek, beraiek ekoiztutako erlezaintzako produktuak erosteko aukera eskainiko zaie: eztia, propoleoa eta polena. Erleen garrantzia eta osasunean dituen onurak Erleek duten garrantzia azpimarratzea ere badu helburu proiektu honek. Albert Einsteinen adierazpen bat ekarri digu Tinak gogora: “gizakiak lau urte bakarrik iraungo lituzke munduan erlerik gabe. Ez legoke polinizaziorik, ez landarerik, ez animaliarik ez pertsonarik�. Erlauntzeko airea arnastea ondorengo gaixotasunei aurre egiteko gomendatua dago: asma, alergia, sinusitisa, bronkitisa, defentsa baxuak indartzeko, arnasteko gaitasuna handitzea, nerbio sistema lasaitzea, biriketako gaixotasun kronikoak, infekzioetarako sentiberatasuna, buruko minak, migrainak, estresa eta depresioa. Kokapen egokia Austria, Alemania, Ukraina, Eslovenia eta Errusia bezalako herrialdetan oso ondo funtzionatzen duen zerbitzua da. Estatu mailan, beraiek dakitela, proiektu bakar bat dago Catalunyan eta oso emaitza onak izaten ari omen da. Atristain baserriaren kokapena ere ona dela uste du Tinak, oso gertu dago turismoa helburu duten lekuetatik eta ondoan ditu hotel handi bat eta osasun alternatibo zentro bat ere. Nekazaritza jarduera Egun, nekazari gazte moduan ezartzeko lanetan dabil Tina eta hasera zailari bultzada emateko balioko diola uste du proiektu honek eta nekazaritzako jarduera osatu ere egingo du. Gaur egun egiten dituzten erlezaintzako lanei etekin handiagoa aterako litzaieke eta bezeroak tratamendua jasotzen ari diren bitartean baserriko lanak egiteko aprobetxatuko luke.
jone bergara
211.qxp_55 15/12/19 22:23 Pรกgina 17
iinkesta.
1
Non jarriko zenituzke komun publikoak herrian? Sobran behin ere ez dira egoten. Heldu eta haur gehienak parkean eta San Juan inguruan ibiltzen dira eta bi toki horietako baten jarriko nuke nik.
kb
sorkunde etxezarreta 58
jose luis olazabal 61
(Erantzuleak guztira: 114
ibon telleria 38 urte
Elizkalean badago komun publikoa Parkean jarriko nu- Elizkaleko komuna eta hori txukun ke. Haur eta gura- irekita badago mantenduz gero, so asko biltzen da nahikoa dela uste nahikoa dela uste han eta ordu asko dut. Ez dut beste dut. pasatzen dituzte komun publiko babertan. Uste dut ten beharrik da- isabel ruiz beharrezkoa dela. goenik. 39 urte
ale ale
Arroaerrekako sarreran, baserri eta etxe guztietarako ondakinak biltzeko gunea eta postontziak daude. Ez dago argirik, lurra ere ez da egokia eta zabor poltsak botatzeko zuloa txikiegia da.
Zestoako txikien eskolako kanpoko aldean txukunketa lanak egin dituzte eta hondarrarekin jolasteko gunea berritu da
7
211.qxp_55 15/12/19 22:23 PĂĄgina 18
640 917 626
1. Gurekin... ez zara aspertuko. a) etorri ezkero b) etorriz gero c) etorriez gero d) etorriezkero
3. Norekin egon zara? Aukeratu erantzun egokia. a) Inorekin ere ez. b) Inorekin ere. c) Inorekin. d) Norbaitekin ez.
2. Adierazi nola irakurtzen den honako eragiketa hau: (99 – 9)/ 2 = 45 4. Zein da zuzena? a) Hirurogeita hemeretzi kendu bederatzi eta erdi bi da berrogeita bost. a) Gure ama 1931eko otsailaren 20an jaio zen. b) Laurogeita hemeretzi ken bederatzi zati bi berdin berrogeita bost. b) Gure ama 1931ko Otsailak 20an jaio zen. c) Laurogeita bederatzi minus bederatzi ken bi berdin berrogeita bost. c) Gure ama 1931ko otsailaren 20an jaio zen. d) Laurogeita hemeretziri ken bederatzi zatitu bitan eman berrogeita bost. d) Gure ama 1931ko Otsailak 20ean jaio zen. Hauek dira azaroko erantzunak: 1c, 2d, 3c, 4b
agenda
211.qxp_55 15/12/19 22:23 Página 19
ab
endua
19 •
osteguna
20 •
ostirala
23
astelehena
24
asteartea
26
osteguna. Zoroperia
Gabonetako apaingarriak, gaztelekuan (3.zikloa) 17:00. Katekesi taldearen Gabon kanten entsegua•17:00 Gabon kanten entsegua Arroabean.•19:00. Ertxiña Musika eskolako emanaldia arkupetan 17:00. Gabon apaingarriak, gaztelekuan, (DBH) 17:00. Haurrentzat jolasak, Arroabean, Barbantxorekin •19:00. Elizako erlojuari buruzko hitzaldia liburutegi azpian •20:30. Gabon abesbatzaren entsegua musika eskolan.
Ekain Guraso Elkarteak antolatuta sormen tailerra Gaztelekuan. HH2, 3 eta 4, 16:30- 17:30 eta HH5 eta LHkoak 17:30-19:00 (HHko umeak heldu batekin egon beharko du). 9:00 Arroabean Gabon eskean ibiliko dira ume gazte eta helduak etxez-etxe, plazatik aterata•Gabon kanten kalejira katekesi taldekoek 11:00etan kultur etxetik irtenda. •12:00. Olentzero Arroagora iritsiko da.•Banda eta Gabon Abesbatzaren kontzertua eguerdian. •17:00. Gabon Abesbatzakoak kantuan•18:30. Lau Iturrira iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi eta handik plazara joango dira. Idiakaitz txistularien diana. XXX. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XXII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko ekitaldiak: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. / Erlauntzako produktuen dastaketa. / Haurrentzako tailerrak. XXI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta-postu franko. 11:00 Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran. 11:30etik 13:00era 'photocall' saioa torilean. Baserritar jantziz joatea komeni da. 12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 12:45. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak. 13:00. Bargaztak talde feministak deituta, matxismoaren aurkako performance jendetsua, plazan. Ondoren, gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 17:15. Denok kiroldegira kalejiran txarangarekin. 17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta: Pilota partidak herritarren artean. Adonis - Salegi III , Txapei III - Salegi II.aren aurka.
9
Pentatloia; Txapartegi eta Jagoba Otaegi, Arria V. eta Zalduaren aurka. Harrijasotzen 100 kiloko bola, aizkoan 6 kana erdi, txingekin 6 plaza, trontzan eta korrika 3 km. Sarrera 10 euro. 18:00. “Teleipuina”, umeentzako txotxongilo ikuskizuna, Kultur Etxean. 19:30. Gabenara plaza taldea, udaletxeko arkupetan, afalordura arte eta 22:00etan.
27
ostirala
29
igandea
30 31
astelehena
02 03 05
osteguna
10 11 17 18 SA 18 19 21 24 25
ostirala
Leok´k taldeak "Alferrik baita" laugarren diskoa aurkeztuko du 19:00etan arkupetan. Disko berria herriko tabernetan egongo da salgai 6€tan.•DBHkoentzat gabonetako ekintza bereziak. 16:00-20:00 bitartean, gaztelekuan. Eta 16:00-19:00: Gu sukaldari: Krepak (3.zikloa).
San Juan eta Gisasola egoitzetara joango dira Arroabetik Gabon kantak abestuz bisitan. 10:30ean Arroabeko plazan elkartuko dira kotxeetan joateko.•Gabonetako ekintzak.16:00-20:00, gaztelekuan (DBH)
3.ziklokoentzat gabonetako ekintzak 16:00-20:00, gaztelekuan eta 15:00-19:00 CostaJumpera irteera (16€) (DBH)
asteartea
IX. San Silbestre herrikoia, 17:00etan hasita plazan
urtarrila
16:00-19:00: Scape-Room (3.zikloa) gaztelekuan•Eskalada (3.zikloa+DBH) kiroldegian.
10:30-12:30: Eskubaloia (3.zikloa+DBH) kiroldegian.•ScapeRoom (DBH) gaztelekuan•II. Portale mus txapelketa 22:00etan hasita.
ostirala igandea
Errege magoak Akoa aldetik etorriko dira ilundutakoan (18:00etatik aurrera). Adorazioa Milagrosako kaperan egingo dute eta handik Gesalaga kaletik Gisasola egoitzara joango dira eta Erdikaletik udaletxera. •Arroabera Erregeak trenen iritsiko dira 18:30ean. Haurrentzat jolasak Barbantxorekin Zestoan eta Aizarnan
larunbata
Negugiro: bizkotxoa eta txokolatada, gaztelekuan (DBH)
Barbantxo Arroabean• Mihibero, gaztelekuan DBH-koentzat.
OSTIRALA
LARUNBATA
Inauterien prestaketa, gaztelekuan (DBH) NTA INESAK IRAETAN
640 917 626
larunbata. Umeen eguna
Puzgarriak, trena, txokolatada eta jaio berriei ongi etorria.
IGANDEA
Jubilatuen eguna eta Urrezko Aizkora
asteartea. santa ines eguna
Gure Ordekako bazkideen bazkaria elkartean
ostirala
Mus txapelketa Bekoetxe merenderoan 22:00etatik aurrera
larunbata
1
Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean eta gauean Garagardo feria afaria eta berbena Iratzar taldearekin.
211.qxp_55 15/12/19 22:23 Pรกgina 20