Skip to main content

98 - 2009 iraila

Page 1

2009/09

98. alea


zure iragarkia jartzeko

deitu 943 147 123

www.zestoaautoak.com

telefonora


L d a n b o l i nEK

ierni arrieta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 10 11 12 16

UDAZKENEKO ATARIAN

Hemen gatoz berriro abuztuko oporraldiaren ondoren, udazken usaia duen danbolin ale honekin. Udako soro zoro aldiaren ondoren, duguna txukundu, atondu eta neguko hotzei aurre egin beharko diogu beste behin ere. Baina udazkenak ere badu bere grazia eta oraindik azken fruituak jazotzeko ditugu: babak, masustak, perretxikoak eta nola ez gaztainak. Udazkeneko gaztainak txinpartetan erretzeko hemen duzue danbolina prest. Udara nola joan zaigun kontatuz hemen dituzue oporraldietako argazkiak, oporraldiak horretarako baitira, prestaketatan gozatzeko, oporraldian bertan gozatzeko eta nola ez etorri ondoren, pasadizoak oroituz gozatzeko, eta asko eta askok bestei gure gorabeherak azaltzen ere makina bat gozatzen dugu. Uda besteak beste aisialdiaz gain kirola egiteko aproposa dugu eta forma ere luzitu dezakete hainbat herritarrek udazkenean topagune bihurtu den Akoako biran. Laugarrena egin berri dute jada eta lehenengotik hona alaia eta arrakastatsua izaten jarraitzen duela ikus genezake. Garai bateko udaberriko kontu benetan interesgarriak ere irakur ditzakegu ale honetan. Zestoako hoteletan Bigarren Mundu Gerran, Espainia eta Frantzia arteko muga zeharkatzen harrapatu zituzten hainbat iheslarik ostatu hartu zuten. René Dupéren biografia idatzi berri dute eta berak Zestoan egin zuen egonaldia agertzen zaigu hemen, 1943ko udaberriko kontuak kanpotar baten ikuspegitik. Udazkenaren aurretik zestoarrentzat udako azken trakaren irudiak ere bildu eta agertzen zaizkizue bertan. “Herriko festak izaten dira gazte guztientzat gozamena” kantuak dion moduan jan eta edanean inguruan adiskidetasun eta amodioz borbor erein, bildu eta ospatzeko egunak izaten dira. Hor doaz irudi hauek ere. Horra bada, zestoar gehienentzat ezezagunak diren garai batetako udaberriko kontuak ezagutaraziz datorkizue danbolin eta bide batez oso urrunak egiten zitzaizkigun kontuak gerturatuz. Bestalde udako kontuen errepasoa egiten da eta bakoitzak jakingo du udan zehar txingurri edo kilker izan den eta udan zehar kantari gozatzen pasa duen edo haziak biltzen igaro duen. Guk prest dugu danbolina udazkeneko gaztainak erretzeko. On egin!

INKESTA

ENBIDOAK

FESTAK

DANBOLIN ZULO

AIZARNAKO AMABIRJINAK

AKUAKO BIRA

I H E S L A R I A K, F R A N C O. . . ETA ZESTOA

OPORRETAN PORAI

diruz lagundutakoa


enbidoa I. PA L A Z I OA , Z E R H I N T Z E N E TA N O L A H AG O. nbora dexente neraman Lili aldetik joan gabe; eta penaz bueltatu nintzen etxera.

De

Bidean ez ohiko jendea topatu nuen. Turistak, alegia. Inguruari so eta poltsikoko argazki kamaretan, gordetzea merezi izango duten Zestoako inguruak betikotzen. Ateratako argazki guztiak, ziur aski. Argazki kamerak jo eta ke lanean, Zubi Zaharra, Lau Iturri, Palazio eta Lilibeko astoa; bideko zaintzailea, zur eta lur jendearen joan-etorriarekin. Sastarraingo bidean Ekainberriko erromesak. “Kaixo, egunon” esan eta “buenos días” erantzuna jaso. Turismoaren ondorioa, hizkuntzarena, zer egingo dugu, bada; eta, gaitzerdi hizkuntzarena, turismoak herriari onurak ekartzen badizkio. Dagoeneko, ez nago ziur, bi urte gutxi gorabehera pasa dira, Foru Aldundiak Lili Jauregian, Palazion, aurrehistoria museoa egiteko plangintza bertan behera utzi zuela; Ekaingo proiektua herren utzita. Eraikina zaharberritzeko, Europatik etorritako diru laguntza ere izoztuta geratuko zen une hartan, edo beste nonbaiten xahutuko zuten, herriak jakin gabe. Eta orain, zer? Noiz arte, jasan behar dugu Palazioaren zabarkeria? Zer argazki aterako dizkiote turistek Palazioari? Leiho puskatuenak, alegia? Lehen Palazioaren inguruak, zainduak agertzen ziren, garbiak, Palazioko sagastia bista ederrarekin, adibidez; eta egun, Foru Aldundiak guztiz abandonaturik ditu inguru horiek, begi bistan dago. Noiz arte? Inork ez da egongo bazter horiek txukuntzeko asmoarekin, edota Palazioko leihoak konpontzeko, ura sartu ez dadin? Zin dagizuet, Amama Roxariok etxeko ataria ez zuen horrela edukiko.

M

ikel Irañeta

Oharra: idatzi hau egin eta argitaratu bitartean dirudienez zenbait lan egiten hasi dira atarian, teilatua konpontzen edo… noizko bukatuko ote dute?

intada.

Urtebete pasa da Ekainberri ireki zenetik, antzeman al duzu jendetzarik? Pittin bat bai baina beno, espero zenera arrimatu ere ez, ez dut uste gainera gehiagorako emango duenik, filtroa txikia du eta, 30 laguneko taldeak sartzen dira. Eta oso ederra da, nik ikusi det baina ez dut uste saltorik joko duenik, jaitsi egingo da nere ustez, behin ikusten da eta kitto, hori ez da errezatzea bezela.

69 urte

Manuel Altuna Anardi

Ez ez dugu ezer nabaritu, ikusi det jende ezaguna hemendik pasatzen baina herrian ez. Amaren etxetik eta ikusi izan det jendea pasatzen baina herrian ez. Zuzenean joaten da jendea, aparkatu eta zuzenean hara ta handik aparkalekura.

57 urte

Mariaxun Elorza

Beñat Etxabe eta herriko beste gazte guztiei erantzuna: Ekaineko zenbakian, Zestoako Beñat Etxabek berta-

ko gazteen egoera azaldu zuen; astebururo kalean asperturik egoten direla, autobus geltokian, gozoki dendaren aurrean… Udaleko Gazteria Sailak herritarrei jakinarazi nahi die, Gipuzkoako Foru Aldundiko bulego teknikoak herriko gazteen errealitatearen azterketa bat burutu zuela herriko gazteen beharrak zehaztuz. Behar hauei erantzun bat emateko 2007an, Haur eta Gazteria dinamizatzaile bat kontratatu zen eta herriko haur eta gazteen inguruan mugitzen zirenekin elkartu zen. Informazio guztia bildu ondoren, gazteleku bat egitearen aldeko apustua egin zen. 2008an Kultur Etxeko gela batean gaztelekua egiteko obra proiektua egin zen. Proiektu hau onartu ondoren, lokalaren egokitze lanak ere dagoeneko burututa daude. Baina honez gain, gure herriko gazteak ondo hezteko, hezitzaileak behar dira eta gaur egun hezitzaileak kontratatzeko oinarriak bukatzen ari gara. Hauek kontratatutakoan gaztelekua martxan izango dugu, hainbat ekintza burutzeko asmoz. Proiektu hau denen gustokoa izango den itxaropenez…

Zestoako Haur eta Gazteria Saila


5 Ez, Bainuetxeko jendea eta bai, betiko Zerbait igarri Ez, ez, ez, Hasiera ba- jendea, urteroda, asko ere ez ez, ez da nabari ten eta baziru- koa etorri da baina, zerbait batere, hemen dien baietz bai- baina erreplikaez. Kalean agian bai, asteburutan na orain batere gatik eta ez, ez eta familiak umezerbait bai bai ez, hemendik dugu igarri ezer ekin eta horixe edo tabernetan pasatzen dira eta momentuan baina asko ere eta again antzederrigorra dute- ez du ematen ez, espero zena mango zuten, ez lako pasatzea, igarriko denik, dakit, hori beraiei baino gutxiago baina bestela ikusi egin behar. galdetu behar batere ez.

36 urte

Iñaki Izeta

58 urte

Joxe Mari Elorza

44 urte

Mariaxun Ugarte

56 urte

Maite Eizagirre

Z AHARRAK GAZTETZEN :

U

DAZKENA heldu eta zahartzen ari ote naizen galdetzen hasi naiz. Festa ondorengo asteazkenean izan dugu ikasturtearen aurkezpena. Han, ikasleek ea beste irakasleak gazteak al diren galdetu didate, eta nik baietz, neure adinekoak direla. Ikasle batek erantzun dit, neure adinekoak baldin badira denak, ez direla horren gazteak... Irailean hasten da urtea niretzat. Festak ere, zahartu eta joan egin zaizkigu; plaza burusoil utziz. Zerotik hasteko garaia berriro, egun ilunagoak, hotzagoak... Baina zahartzearekin batera, horrekin gutxiago goibeltzen ikasi dut, agian zahartzeak moderazioa dakarrenez, goibeldu goibeltzen naiz, baina moderazioz... Aurten ere zahartu diren festa hauetan, zezenketen arazoa agertu da, baina moderaziorik gabe. Diario Vascok herri-galdeketarako sinadurak eta zezenketarako sarreren kopuruak konparatzen ditu artikulu batean, festetan zezenketak defendatzeko. Oiloak arrautzekin konparatzea bezala da hori nire ustez, bestela zer beldur dute galdeketa egiteko? Zergatik erabiltzen ditu aitzakiak bakarrik, adibidez EAk, galdeketa ez egiteko? Gehiago oraindik, ez al luke bere barnean beste galdeketa egin beharko? Edo zuzenenean H1ek erabakitzen du? Edo zein beste talde izan da N1, zezenen gripe hiltzailea (H1N1 birusa) formatuz? Nire ustetan, zezenketetan izaki bat krudelki torturatu eta erail egiten da. Horregatik, antzeko ohitura eta ekintzekin amaitu egin behar dela iruditzen zait. Hala ere “taurinoei” arrazoia eman behar diet gauza batean: “zezenak ez desagertzea lortzen dute zezenketek”. Hori egia da, Erroma zaharreko Koliseoan “kristauketak” izaten ziren, eta ordutik ikusi zenbat ugaritu den kristau herria munduan zehar. Horrela ikusirik, laster denok zezen izango gaituk. Tortura bidez eta publikoan elkar akabatu beharko dugu euskaldunok, euskara munduan zehar zabaltzeko. Oraindik zezenen komunikatua agertuko da Hitzan, Zestoako zezenzaleei eskerrak emanaz, agertu duten beraienganako begiruneagatik, ondo torturatuak izan direlako eta sufrituz hil direlako, zezenen goi mailako aspirazioa den bezala. Komunikatuaren sinadura: Beste mundutik, behi mordo baten artean, zestoan toreatutako zezen taldea. Nik garbi daukat: zezenketa gehiago ez Zestoan! Festak berritzeko, gaztetzeko...

E

nbido 2. Ismael Olaizola


7


9

k

Vell Mari itsasontzia ikustera Zumaiara

ale/bale KALE.

EZ DAGO HERRI OSO-

AN KOMUN PUBLIKORIK ETA JENDEAK

EDOZEIN LEKUTAN EGITEN DITU BERE BEHARRAK.

KALE.

Aizarnako elkarteak konponbiderik gabe jarraitzen du oraindik

KULTUR ETXEAN AS-

KOTAN ARGIAK PIZTUTA EGOTEN DIRA

ALFER ALFERRIK DENBORA LUZEZ, BADA SENSOREAK JARTZEKO ORDUA

zulo

danbolin

Gipuzkoari buelta osoa emateko 4 etapa falta zaizkie

Txiki Agirre “Keixeta� margolariaren erakusketa ikusgai izango da urriaren 11 arte goizeko 12:00etatik 21:00etara. Azken 20 urteetan egindako lanez gain, aurtengo udan Zestoako bainuetxean egindako hainbat lan ere erakutsiko ditu bertan. Erakusketa hiru eremutan banatzen da. Batean, hastapeneko lanak erakusten dira, zeramika eta eskultura lanak hain zuzen; lan klase horretatik hurbildu zen pinturaren mundura eta harrezkero margolanean nabarmendu da gehienbat. Lan berriena eta tamaina handikoena, berriz, Izarraitz galerian erakutsiko da. Azkenik, kafetegi inguruan tamaina ertaineko lanak ikusi ahal izango dira. Material berriak bilatu eta horiekin esperimentatzeak izaera eta nortasuna ematen dio Keixetaren lanari. Inguruak ere zeresan handia du bere lanaren konposaketan eta, ondorioz, azken hilabeteotan bainuetxean margotu izanak eragina du orain erakutsiko diren margoetan.


Aizarnako Amabirjinak Beste urte bat igaro dugu sistema neoliberal honek sortu duen krisiaren mamua gainean dugula eta elkartearen arazoa konpondu ezinik, baina arazoak arazo, urte askotako usadioari jarraituz Amabirjinak iristean, herri osoa buru-belarri murgiltzen da ospatzen ditugun jai hauetan. Jaiak antolatzeko bileretara beti jende gutxi agertzen dela esaten dute herriko gazteek, baina urtea joan eta urtea etorri ez dugu ekintza faltarik izaten. Txikienek, gaztetxoek, gazteek eta edadetuek denek izaten dute ekintzaren batekin gozatzeko aukera. Ekintzak antolatu eta gainera bertan parte hartzen duten herritarren kopurua igotzen ari da. Bai afaria prestatzen, pilota txapelketan, dantzarako ere prestatzen den jendea bada, eta oilasko biltzean zer esanik ez. Herri kiroletan ez ditugu ikusi aurten, baina ez da kirolaririk ez dugulako, agenda izango zen beraz arazoa. Hau dena gainera biztanle kopuru txikia duen herria izanik. Parte hartzen ez dutenak beti bezala ikusmiran, eta hauek ere behar dira noski, herrikoez gain kanpotik ere jende dezente hurbildu baitzaigu aurtengoan ere. Ikusmiran egoteko Aizarnan ez dugu harmailarik ez, baina lasai, Zestoan zezenketak kolokan direnez iritsiko da eta eguna! Txantxak alde batera utzi eta herritar guztion esker beroa merezi dute antolaketan jardun diren guztiek eta jarrai dezatela horrelaxe. Aizarna ez dute jaiek egiten, jaiak Aizarnak egiten ditu, baina hauek ez badira antolatzen sosoa izango litzateke abuztua Aizarnan. Beste urte luze bat dago, aipatutako arazoak konpondu eta hobekuntzak bideratzeko, hasi jaien antolaketatik eta herritarren hartu-emanekin amaitzeko.

J

on Egiguren


1 1

Akuako IV. bira Irailen 13an izan zen urtetik urtera nabarmen indar handiagoa hartzen ari den Akuako IV. bira. Lasterketa izango da agian jai honen bueltan gehien aipatzen dena, baina urtero gehigarriren bat izaten du festak. Aurtengoan “Pastillasâ€? behorra eta astoaren arteko proba apustua. Eta ezin dira aipatu gabe utzi aurreko gauez txekorra erreta egiten duten auzo afaria, asto karrera (ikusi egin behar zen Txapei txapelduna, zaldi gainean zihoala ematen zuen!), igande arratsaldeko oilasko biltzea‌ Aurtengo IV.Akuako birak aldaketatxo bat izan du, Zubigoena baserritik ere pasa zedin ibilbidea pixka bat aldatu da, gainontzean partaide kopurua betikoa, 120, jakin nahiko genuke libre utziko balute zenbat apuntatuko liratekeen! sariak ere ia partehartzaile guztientzat! eta hamaiketakoa? ez dakigu partehartzaileek indarrak berreskuratzen dituzten baina batere meritu gabeko ikusleek tripa ondo betetzen dutela bai! ez zen giro! zenbat akoar zerbitzatze lanetan eta denak behar!


Iheslariak,

Franco... eta Zestoa

RENÉ ETA JACQUES DUPÉ-RI, ESKERRONEZ

Bigarren Mundu Gerra garaian eta, zehatzago esateko, 1943ko udaberrian, Frantzia aldetik ihesi zetozen ehunka atzerritar egon ziren preso— edo zaintzapean— Zestoako hoteletan. Bizimodu arrunta eginez baina “Guardia Zibilaren begi zorrotzen zaintzapean”, geroxeago irakurriko dugun bezala. Inor gutxik dakizki, ordea, kontu horiek herrian. Juan Gelman poeta argentinarrak salatzen duena gertatzen ote da, ba? “Desaparecen los dictadores de la escena y aparecen inmediatamente los organizadores del olvido” (Desagertzen dira diktadoreak eta segituan agertzen dira ahanzturaren antolatzaileak). Alferrik begiratuko dugu udaletxeko paperetan, herriko kronikatan… Ez dugu ezer aurkituko. Baina Bigarren Mundu Gerrako garai izugarri haietan Frantzia, Belgika, Italia, Polonia, Estonia… leku horietatik milaka ki- tziatik eta Zestoan egon zen 1943ko martxoaren 30etik maiatzaren 25era lometro ihes egin eta Zestoako hotelearte. Egonaldi atsegina izan zen, ortan Guardia Zibilen zaintzapean egon duko egoera gogorra izan arren. Garai hartako argazki bila nabil”. zirenek, haiek bai! Haiek historia perHorrelaxe hasi genuen e-mail bitsonal asko gordetzen dituzte nahiz eta, dezko informazio trukaketa labur baina mamitsua eta, hala, uztailaren lastima, gutxi batzuk besterik ez diren 23an bidali zidan Jacques-ek biograiritsi gure eskuetara. fia-liburua: Itinéraire d’un Évadé de France. René Dupé (Frantziako iheslaAurtengo otsailaren erdi aldera, Jacri baten ibilbidea. René Dupé). Gusques Dupé-k, Zestoako Udaleko webtura ikusiko nituzkeen Dupé aita-semeak Zestoan, baina momentuz ez gunearen bidez, informazioa eskatu ziaurrez aurre hitz egiteko aukegun: “Nire aita René Dupé-ren biografia dugu rarik izan. Biak ere ez dira hemendik urruti bizi (semea Pau aldean, aiidazten ari naiz. Ihes egin zuen Franta Landatako Sain Vincent de Tyrossen, Zestoatik ehun bat kilometrora) baina aitak, 88 urterekin, handik asko mugitzeko gogorik ez! Oso bizi-


Bigarren Mundu Gerra eta iheslariak 1939 eta 1944ra bitartean, milaka lagunek zeharkatu zuten Pirineoko muga Espainiar Estaturantz. Gehienak frantsesak ziren. 35.000 bat mila lagunek lortu omen zuten penintsulan barrena Afrikara iristea. Gerraren hasieran, Frantzia bi puska eginda zegoen: Atlantiko aldea naziek hartuta zuten eta gainontzekoan –Frantzia librea deitutakoan– Vichy-ko gobernua zegoen agintean. Vichy-ko gobernua nazien menpe zegoen erabat. 1942an, berriz, naziek Frantzia librea okupatu egin zuten eta, orduan, Frantzia osoa nazien kontrolpean geratu zen. Urte haietan Service du Travail Obligatoire (Derrigorrezko Lan Zerbitzua) ezarri zen eta soldaduskako edadea zuten frantses askok alemaniarren gerra industriatan lan egin behar zuten. Egoera hartan, jende frankok ihes egin eta erresistentziara pasatzea erabaki zuen. Londreseko BBC irratiak gauero errepikatzen omen zuen De Gaulle jeneralaren deia, frantsesei bere ejertzitoan parte hartzeko eskatuz; De Gaullek erresistentziako ejertzitoa eratu zuen Ipar Afrikako koloniatan eta horregatik hartu zuten askok Iberiar Penintsula zeharkatu eta hara joateko erabakia. 1943an 23.000 iheslari inguru atzeman ziren Pirinioetako mugatan. Estatuko presondegiak eta kontzentrazio-eremuak jendez gainezka zeuden. Iheslari mordo hura gobernaezina bihurtu zitzaion Francoren erregimenari. Gainera, atzerriko enbaxadek eta Nazioarteko Gurutze Gorriak (CRI) presio handia egiten zuten, iheslari haiek baldintza egokietan egon zitezen eta lehenbailehen askatuak izan zitezen. Arazo horri irtenbidea emateko, aukera berriak aztertu ziren: besteak beste, jendea hoteletan biltzen hasi ziren. Orduantxe hartu zuen protagonismoa Zestoak.

3

pen eta apunte ederrak utzi dizkigute eta ez dut hemen itzulpen libre bat egiteko aukera galdu nahi izan. Baina azkenerako utziko dugu hori.

1

Zestoa kartzela bihurtuta 1943an milaka lagunek Gipuzkoa edo Nafarroa aldetik zeharkatu zuten muga. Atzeman bezain pronto, Guardia Zibilek Irungo Muga-Komandantziara eramaten zituzten deklaratzera. Eta handik, kartzelara edo kostaldeko herrietara: Debara, Zarautzera, Zumaiara… Eta, batez ere, Zestoara. Ia hotel

Lizaso eta Artetxe hotelak. Apirilaren 25ean, arratsaldeko 6ak aldera, Belgikar bat ibaira erori zen Artetxe hotelaren inguruan. Jeunian Adelson zuen izena, 42 urtekoa. Alarguna (Maria Geerts) eta alaba ( Jeanini) utzi zituen. Istripuz edo zorabiatuta –ezin jakin– matrail-hezurra hautsita hil zen. Zestoako kanposantuan lurperatu zuten. Belgikako kontsula hemen izan omen zen hiletan. Argazkiak ere ba omen dira. Auskalo…

denak erabili ziren iheslariei ostatu emateko: Alkorta, Artetxe, Asuntzion, Blasa, Errasti, Estazio, Irure, Kerejeta, Kristina, Lizaso, Oiartzabal, Urola… Denera erraz egongo ziren 300-400 iheslari herrian. Normalean, herrialde bakoitzeko enbaxadak edo Gurutze Gorriak ordaintzen zituen iheslarien ostatua eta otorduak. Haien bizimodua nahiko lasaia zen. Noizean behin, Guardia Zibilaren edo/eta beren lurraldeetako enbaxadatako ordezkarien bisitak izaten zituzten baina gainontzean nahiko bizimodu atsegina egiten omen zuten, garai gogorrak izan arren. Ezin izan zituzten, ordea, luzaroan eduki iheslari atzerritarrak hoteletan: urzaleak laster etorriko zirela-eta, 1943ko maiatzean denak Miranda Ebroko (Burgos) kontzentrazio-eremura eraman zituzten. Han baldintza gogorragotan bizi beharko zuten baina, zorionez, ez denbora askoan, gerra erabakitzear zegoen-eta. René Dupé: Frantziako iheslari baten testigantza René Dupé –22 urteko mekanikaria– eta bere lagun bat Mont-de-Marsanetik (Frantzia) abiatzen dira 1943ko martxoaren 16an eta martxoaren 20an pasatzen dute Dantxarineako muga (Nafarroa). Hurrengo egunean atzeman egiten dituzte eta Irungo Komandantziara eraman. Handik Zestoara bidaltzen dituzte. Martxoaren 30etik maiatzaren 25era arte, Zestoako Lizaso hotelean egongo da zaintzapean René. Maiatzaren 26an, Miranda Ebroko kontzentrazio-eremuan sartuko dute. Ekainaren 26an, libre geldituko da eta Sétubal-era (Portugal) eramango dute. Handik Afrikara eta han ejertzitoan sartuko da. 1944ko abuztuan, Frantziara itzuliko da, baina soldadu segituko du. 1945eko irailean bukatutzat ematen da Bigarren Mundu Gerra. 1945eko azaroaren 17an desmobilizatu egingo dute.

···


···

Ibilbide hori guztia Itinéraire d’un Évadé de France. René Dupé (Frantziako iheslari baten ibilbidea. René Dupé) liburuan kontatzen da. Zestoako pasarteen itzulpen librea da segidakoa.

F

ernando Arzallus

Martxoak 30, asteartea. Espainiako agintariek esan digute Irun utzi eta Zestoara joan behar dugula. 9:00etan atera gara tren elektrikoan. Donostian bi ordu eta erdiko geraldia egin dugu [...]. Eguerdian Zumaiarako trena hartu dugu. 13:30ean iritsi gara Zestoara. Talde mordoskatan banatu gaituzte. Topo egin dut berriro Armand Vignes, Henri eta Georges-ekin. Lizaso hotelean jarri gaituzte. Berrogeita hamarren bat bagara: asko Donibane Lohizuneko euskaldunak, belgikarrak eta estoniarrak. Lotura edo harreman naturala sortzen da Frantziako eta Espainiako euskaldunen artean, eta horrek guri ere lagundu egiten digu integratzen. Era berean, gure hizketaldiak entzutera gugana hurbiltzen diren “txibato frankistak” berehala ezagutzen ditugu. Martxoak 31, asteazkena. Herrixkari bisita: Zestoa herri txiki termal bat da, bailara batean dago; iparraldetik, mendebaldetik eta hegoaldetik Urola ibaiak inguratua; kanpoaldean, berriz, hotel ederrak. Dozena bat auzok osatzen dute herria. Udaletxea XVII. mendekoa da. Bestalde, ikatz mina bat ere badago, fundizioa eta tailer mekaniko bat. […] Gure egunak honela pasatzen dira: arrantzuan (Urola ibaian), mendi bueltak egiten euskaldunekin (Azpeitia mendia 1.330m), abereen feria ikusten, euskal pilota txapelketetan eta hitzaldietan (itsas armada, abiazioa, artilleria, Tunisia, Konstantina, Aljeria, eta abar). Mina ere bisitatu dugu, baita fundizioa ere, eta tailer mekanikoa ere bai; azken horrek alemaniarrentzako egiten du lan batik bat. Langileak lan-baldintza kaskarretan jarduten dira, XIX. mendekoen antzera. Ingeleseko ikastaro batean eman dut izena. Apirilak 7, asteazkena. Bilera Urola hotelean: Hego Ameriketako enbaxadako kide baten bisita. Ez dugu gauza handirik jakin gure etorkizunaz. Sinestezina: 35 pezeta eman dizkit Gurutze Gorriak “oporrak” pasatzeko! Apirilak 10, larunbata. Tortilla bat bazkaldu dugu Iraetan (Zestoako auzoetariko bat, estoniarrak eraman dituzte hara). Apirilak 18, igandea. Meza nagusia 10:00etan. Ondoren, aperitiboa hartu dugu espainiarrekin. Arratsaldea kantuan pasa dugu.

René Dupé, Ipar Afrikan soldadu. “Uztailak 23, ostirala. Azkenean uniforme amerikarra daukagu: zakua, zorroa, ontziteria guztia, kantinplora, alkandora, galtzak, soldadutxapela (…) Uniforme zoragarria dut”

Prozesioa Zestoako plazan. Bi koloreko bandera kale eta erakunde guztietan, nonahi. Festa garaietan, gainera, derrigorrezkoa zen etxeetako balkoi eta leihoetan jartzea bandera nazionala; bestela multa pagatu behar…!

Apirilak 20, asteartea. Konstantina [Aljeria] departamentuari buruzko hitzaldia, Flourac sarjentu-buruak eskainia. Hiru belgikar iritsi dira Miranda Ebrotik. Apirilak 22, osteguna. Aste Santua dela-eta, prozesio handia herriko kaleetan zehar. Ematen du herri guztiak hartzen duela parte... Guardia Zibilaren begi zorrotzen zaintzapean.


5 1

Apirilak 24, larunbata. 57 pezeta eman dizkidate. Apirilak 25, igandea (Pazko eguna). Bazkalondoan, sukarra daukat, ohera sartu naiz. Ibai bazterretik erorita belgikar bat hil dela jakin dut, eta Zestoako kanposantuan lurperatuko dutela. Apirilak 29, ostirala. Pisatu egin naiz: 70 kilo. Uste dut inoiz ez naizela iritsi pisu horretara. Ezer ere egin gabe egoteagatik akaso? Maiatzak 3, astelehena. A! Azkenean lan pixka bat: gure hoteleko nagusiak 6 zilindroko Fiat bat utzi dit konpontzeko [mekanikaria da gure protagonista]. Maiatzak 5, asteazkena. Fiataren motorraren garbiketa Donostiara bidaltzeko. Neure mundutxoan nago! [‌] Maiatzak 10, astelehena. Bilera orokorra. Demaserac ordezkari militarrak hurrengo irteeraren berri eman digu. Nora? Hasiera batean, Afrikara, Portugaletik barrena. Aldiro-aldiro, egunerokotasuna apurtzeko, Guardia Zibilek Udaletxera deitzen digute, kontaketa egiteko. Maiatzak 16, igandea. Meza 9:00etan eta sermoia frantsesez, jesuita batek emanda. Hoteleko nagusiak 100 pezeta eman dizkit Fiat automobila konpontzeagatik. Maiatzak 18, asteartea. Pilota partida. Finala. Asuntzion hotela Lizaso hotelaren kontra. Txapeldunak, Lizaso hotela. Bikotea: Mendi, 23 urte, eta Lataillade, 17 urte.

Goldwitzer jenerala eta beste nazi batzuk Loiolako basilika bisitatzen (1941). Oilo-ipurdia jartzen du nazi hauek gure herritik pasa zirela jakiteak. 1942ra arte, nahiko sarri ibiltzen ziren naziak Gipuzkoako herrietan, batez ere Donostia aldean eta kostaldeko herrietan. [Argazkiaren jatorria: Bundesarchiv – Koblenz. Ramon Barearen Gipuzkoa 1940 liburuan ere ikus daiteke].

Maiatzak 20, osteguna. Hogeita sei belgikar Portugal aldera abiatu dira. Maiatzak 23, igandea. Hoteleko nagusiaren alabaren komunioko meza solemnea 8:30ean. Denon artean opari bat egin diogu. Eguerdian aperitiboa eta gero bazkaria: patata eta olibak entsaladan, arroza piper gorriekin, arkume errea entsaladarekin eta bi hostopil bakoitzarentzat, bi baso eta erdi ardo, kafe ederra, armagnak botila bostentzako eta puru bana. Nik Sous le Pont des Soupirs abestu dut [Suspirioen zubipean] eta gero denok batera kantatu dugu. Arratsaldera arte ez gara jaiki mahaitik. Gero, 1:30ak arte dantzan jardun gara. Guardia Zibilek geure logelatara joateko, esan digute adeitasunez. Maiatzak 24, astelehena. 10:00etan, gosaltzen geundela, ordezkari militarrak bildu egin gaitu eta esan digu guztiok, belgikarrak barne, geure hoteletatik mugitu gabe egon beharra daukagula. Guardia Zibilek, armaturik, errepidea zaintzen dute. Horren guztiaren zergatia ez dakigun arren, prest egon beharra daukagu berehala herria uzteko. Handik gutxira jakin dugu frantseseuskaldun mordoska batek (Donibane Lohizunekoek) ihes egin dutela. Eguna gorabeherarik gabe pasa da. Lotara 2:00etan. Maiatzak 25, asteartea. Demaserac kapitainak eta Guardia Zibilaren buruak bildu egin gaituzte denok kafetegi batean, 18:00etan: egun batzuk barru herritik alde egin beharko dugula adierazi digute. 21:00etan kapitainak esan digu berehala irten beharko dugula. Ordubete geroago, hurrengo goizean abiatuko garela baieztatu digu. Kantuak eta dantzak: azkenean Afrika! Lotara 1:30ean.


BIDAIATZEKO LEKU OSO POLITA DA, AUTENTIKOA! EUSKAL HERRIAN EZ DITUGUN GAUZAK DAUDE BERTAN, BENETAKO BASOAK IKUSI DITUGU. UKITU GABEKO, ESPLOTATU GABEKO LEKUAK DAUDE! BERTAKO JENDEA OSO ONA DA ETA OSO UMILA. HEMENDIK URTE BATZUETARA

TURISMO GEHIAGO EGONGO DA ETA EZ DA HAIN AUTENTIKOA IZANGO”

Inaxio, Roman, Amane eta Juantxo (Bulgaria bizikletan)

Oporretan

porai “GREZIA OSO POLITA DA, ASKO GUSTATU ZAIT, BAINA BERTAKO BIZILAGUNAK OSO ZARATATSUAK ETA ZIKINAK DIRA. ETXE ETA ERAIKIN OSO POLITAK DITUZTE BAINA ZABOR ASKO IKUSI DUGU INGURUETAN”. Eneritz eta Ainhoa (Grezia)

“EZ DAGO URRUTIRA

JOAN BEHARRIK ONDO PASATZEKO”

Oihane, June eta Aroa. Zarautz


7

Imanol. Izaskun, Urtzi, Irati eta Mikel. Portugal

1

Alaitz, Maider eta Ane (argazkilari). Ibiza

"ETXETIK GERTU EGON ARREN, LEKU IKUSGARRIAK DAUDE ASTURIASEN, ARGAZKIKOA ADIBIDEZ, LLANESEKO HONDARTZA BATEAN ATERA GENUEN. MENDIA ETA ITXASOA GERTU DAUDE, ETA ASKO GUSTATZEN ZAIGU PICOS DE EUROPARA JOAN ETA BERTAN EGUNPASAK EGITEA. HORREGATIK AZKEN HIRU UDATAN BERTAN IZAN GARA OPORRETAN." Jone, Patxi eta Lourdes (Asturias)

"KORSIKAKO HONDARTZAK ZORAGARRIAK DIRA! HONDAR ARGIA ETA UR GARDENA DUTE. ASKO GUSTATU ZAIT BETAURREKOAK JANTZI ETA ARRAIN TXIKIEN ARTEAN IGERIAN IBILTZEA, HORRETARAKO EGOKIA DA. ZEIN EDERRA DEN OPORRETARA JOAN ETA LEKU BERRIAK EZAGUTZEA; ZEIN EDERRA DEN ETXERA ITZULI ETA ZEIN TOKI EDERREAN BIZI GAREN BALORATZEA". Lorea (Korsika)


18

agenda ir 25

• Otze jubilatu eta pen-

leo ikastaroa. Guru-

tsiodunen etxeak oinarrizko oleo marrazki ikastaroa antolatu du. Urrian eta azaroan zehar izango da. Interesatuek jubilatu etxean eman beharko dute izena irailaren 30a baino lehen astelehen eta ostiraletan goizeko 10:30etatik 12:00ak bitartean deitu edo bertaratuta.

AILA OSTIRALA

Katamarrua natur taldeak antolatuta haurrentzako zine emanaldia palomita eta guzti Kultur Etxean, 17:00etan

26

LARUNBATA

Gurutzean 10:00etan elkartuta autokonpostajea nola egiten den erakutsiko du Joxe Alberdi Aittolak. 16:30ean Gurutzetik aterata txango txiki bat egingo da Urola ibaiko arrainei buruzko informazioa daukaten panelak inauguratuz. 18:30ean Kultur Etxean “Home” pelikula eskainiko da.• Gudari eguna. Xabin Etxaideren erailketaren XIX. urteurrena. Ertxiña mendira 9:00etan; 13:00etan, kalejira eta omenaldia geltokiko monolito aurrean.

27

IGANDEA

Zestoatik Lasaorako gorputz bidea egingo da. Trukuman eta Igartzatik izango da buelta Zestoara. Galtza luzeak eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da

29

ASTEARTEA

Altxorraren bila Zestoako kaleetan zehar. Herriko eskoletan 3., 4., 5. eta 6.mailan dabiltzan gaztetxoentzako jolasa. Eguerdiko 14:30ean herriko plazan. Izena emateko azken eguna: irailak 25.

ur 03

IGANDEA

Nafarroa Oinez Etxarri Aranatzen izango da aurten. Autobusa antolatuko da. Azken urtetan ere antolatu da baina ez da osatu. Ea bada aurtengoan!

RIA

ILARUNBATA

Arratsaldeko 17:30ean kiroldegian Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen saioa. Uztapideren jaiotzaren 100 urteurren ospakizunei bukaera emateko hiru txapel irabazi zituen Manuel Olaizola Uztapideri omenalditxo bat egingo zaio saioaren hasieran eta ondoren Iñaki Gurrutxaga, Jone Uria, Miren Artetxe, Oihana Bartra, Uxue Alberdi eta Odei Barroso bertsolariak arituko dira Inazio Usarralde aurkezlearen esanetara. Sarrera: 9 euro izango da, 16 urtetik beherakoentzat 4 euro eta bazkideek 6 euro ordaindu behako dute. Txapelketako finala abenduaren 13an izango da Barakaldon BECen goizeko 11:00etan lehen zatia eta 16:00etan arratsaldekoa. Sarrerak internetez hartzeko www.bertsosarrerak.eu webgunean.

• Y5ean hasiko da. Aste-

oga ikastaroa urriaren

lehena eta asteazkenetan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara printzipioz, Kultur Etxean. Mertxe Urreta irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875 telefonora deitu dezala.

•E

uskara ikastaroak AEK eta Zestoako Udalaren eskutik. Aurtengo leloa; "...garena ikasteko". Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabetatzea eta autoikaskuntzako ikastaroak. Izena emateko epea zabalik. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala: udaleko euskara zerbitzura 943 147 010 (Nora).

• Hrri ditu Udalak, herritarren euskaizkuntza eskubideen buzoiak ja-

raren gaineko kexak, proposamenak eta zalantzak jaso eta bideratzeko. UEMArekin eta Behatokiarekin elkarlanean bideratutako kanpaina da. Buzoiak, Euskara Zerbitzuan, Liburutegian eta Kiroldegian daude.


9 1

u daleko

berriak

009ko uztailaren 23an Udal Batzarrak buruturiko ezohiko saioan aho batez hartutako erabakiak

2

•

ZESTOAKO KALE IZENDEGI BERRIA BEHIN BETIKOZ ONARTZEA.

Ikermap Ibaeta, S.L enpresa arduratu da Zestoako udalerriko mapa toponimikoaren zerbitzuari buruzko asistentzi teknikoaz. Bi ataletan banatu da lan hori; alde batetik azterketa toponimikoa dago, eta bestetik, kale-izendegiaren antolaketa berria. Zestoako kale izendegi berria eta Zestoako leku izenei dagozkien proposamenak onartuta daude dagoeneko. Toponimiako atalari buruzko erabakia irailean hartuko da. Herritarrek egin beharreko gauza bakarra atari edo portaleko zenbakia aldatzea eta harpidetza eta helbideratze guztieo aldaketaren berri ema-

•

www.zestoa.net tea izango da. Bestalde, egokitze prozesua egin bitartean, guretzat ez den eskutitzen bat jasotzen badugu, postetxera eramatea izango da egokiena.

•

AGOTE AREA ETA ALBOKO LUR EZ URBANIZAGARRIAN ALDAKETAK

Agoteko industrialdea egun indarrean dauden hirigintza-prozesuetatik kanpo sortutakoa da. Eremu honetan ez da plangintzarik izan, ez hirigintza-prozesurik egon... Kokapen ona du ordea, Arroabeko erdigunetik gertu dago eta A-8 autopista ere ondoan du. Behar bezalako industrigunea lortzeko eta hainbat jarduera era egokian garatzeko lurrak sailkatu eta kalifikatuko dira, egungo industrialdeko jabeen eskubide eta betebeharrak finkatuko dira, egungo eraikinak kontsolidatu eta eraikin berriak egiteko baldintzak finkatuko dira… Gai honen inguruan bi hitzarmen onartu ziren ekainean lurzoruen jabeen eta Udalaren artean.

BABES OFIZIALEKO 35 ETXEBIZITZA ARROABEAN.

2006an Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko eta Zestoako Udaleko orduko ordezkariek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Arrobean, Rezolako lurretan, babestutako etxebizitzak egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, behin betikoz onartu zuen Arroabeko eremuari zegokion aldaketa puntuala, ordura arteko planeamenduak Rezola zementu fabrika zaharreko instalazioen eremuari ezarritako industri erabileren ordez etxebizitza erabilera ahalbidetuz. 1320 m2ko azalera du lur zati honek eta 35 etxebizitza eraikitzea ahalbidetzen da. Behe solairua eta lau goi-solairuko profila izango dute etxeek eta sotoan bi solairu ere izango ditu garajeetarako.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
98 - 2009 iraila by DANBOLIN - Issuu