Skip to main content

92 - 2009 otsaila

Page 1

2009/02

92. alea

Inauterietan

ELEGANTE


Danbolin- Zulo Kultur Elkarteko bazkideen artean, urtero bi pertsonentzat landetxe batean asteburuko egonaldia zozketatzen dugu. Aurtengo irabazlea Inixio Olazabal izan da. Zorionak! Zu oraindik bazkide egiteko zaudela? Deitu berehala 943 147 123 telefonora edo bidali mail bat danbolin@topagunea.com helbidera

Lagundu

(urteko ekarpena 25 euro)

zuk ere

proiektua sendotzen

www.zestoaautoak.com


Badirudi atzo eman geniola ongietorria 2009ari, baina urte hau ere aurrera doa, eta, dagoeneko, koloretan argitaratzen dugun bigarren alearekin gatozkizue. Espero dut guztiok antzemango zenutela 2009a itxura berriarekin hasi dugula — alegia, “kolorez jantzita”—, Margarik aurreko alean ongi azaldu zuen bezala. Kolore horiei esker, gure orriei dotorezia eman nahi izan diegu, baita alaitasuna ere. Eta, ale honetan, alaitasuna bereziki nabari da, herritarrek inauteriak nola bizi izan dituzten ikusteko aukera izango baitugu. Gure argazki kamerak herriko txoko guztietara iritsi dira, leku ezkutuenetara, baita goizaldeko ordu txikienetan ere. Argazki horietakoren batean zeure burua ezagutzen baduzu… ez lotsatu; ziur gustura ibili zinela mozorroa soinean gure kameren aurrean!! Inauterietan gero eta herritar gehiago mozorrotzen da, eta badirudi azken urteotan indarberritzen ari direla festa horiek. Gainera, gure herriko tabernariak ere hasi dira festan murgiltzearen eta herrian giroa piztearen alde zerbait egiten (bazuten garaia!); aurten ere, tabernak dotore apaindu dituzte. Bejondeizuela! Inauteriak alde batera utziz, eta esku artean duzun Danbolinen ale berriari eutsiz… Gure herriko garbitokiekin jarraitu behar dut. Ni bezalako asko oraindik ohartu gabe egongo da, ziur aski, gaur egun garbigailuek gure etxeetan duten garrantziaz, baina Zestoako garbitokiei buruz argitaratu dugun artikuluari erreparatuz gero, garai bateko emakumeek zuten merituaz ohartuko gara. Eta garai bateko emakumeak diot, ezin baitut sinetsi garai haietan gizonezkoak joango zirenik arropak garbitzera Lau Iturri, Arroagoia, Iraeta edo Aizarnako garbitokietara. Emakumeak, emakume mordoa, gazteak eta ez hain gazteak… Hori da burura etortzen zaidan irudia, garai bateko arropa garbitokietako egunerokotasunarekin pentsatzean. Garbitokietako hormek hitz egingo balute, Danbolin oso bat beharko genuke hango istorioak kontatzeko: herriko txutxu-mutxuak, makina bat haserre, familia arteko liskarrak, istorio erromantikoak, istorio tristeak, jaiotzak, heriotzak… Denetarik entzungo zuten horma horiek. Gure herriko garbitokiei buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu; inauterietan mozorrorik orijinalena zein izan zen ikusi nahi baduzu; erraustegiari, zabortegiari, birziklatzeari eta abarri buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu denbora gehiago hau irakurtzen, eta pasatu orria; ikusi zein herritarrek erantzun dioten gure inkestako galderari… eta jarraitu amaieraraino!! Zuen gustukoa izango delakoan, eta martxoan berriro esku artean Danbolin izateko lanean, gogor eta ilusio handiz, jarraitu behar dugu! Hurrengora arte!

d a n b o l i nEK

N

aiara Exposito Alberdi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze zk.g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

h.el.: danbolin@topagunea.com

d anbolin :

Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 13 14 16 18

INAUTERIAK , GARBITOKIAK…

INKESTA

ENBIDOAK

IZASKUN LARRAÑAGA ETA IZARO SUDUPE

GARBITOKIAK

UDALEKO BERRIAK

IÑAUTERIAK

DANBOLIN ZULO

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. K R I S I A R E N AU K E R A K isia ekonomikoa gure artean da. Sistema kapitalista neoliberal basatiaren ondorio latza, mundu mailakoa, estrukturala. Orain arteko neurriek ez dute ezertarako balio, galeren sozializazioarekin ez goaz inora. Baina amets egiteko aukera ere bada krisi garaia, benetako aldaketekin amets egitekoa, justizia sozialaren eta berdintasunezko gizarteen bila joatekoa, ekonomia sozialaren aldeko apustua egiteko momentua, borrokarako garaia. Baina nondik hasi, ze neurri hartu? Hona hemen benetako aldaketa gauzatzeko zenbait proposamen: 1.- Bankuen erabateko nazionalizazioa eta sozializazioa: bankuak erreskatatzeko erabilitako gastu publikoa Gizarte Segurantza eta oinarrizko errentak bermatzera bideratu, eta guztiei oinarrizko zerbitzu sozialak eskeini: etxebizitza, ura, elektrizitatea, osasuna, hezkuntza, haur, zahar eta ezinduen zaintza, Internetera sarrera. 2.- Nazionalizatutako bankuetan irabazien bilketa martxan jarri, komunitate behartsuenei laguntzeko inbertsio fondo herritarrak ezartzeko. 3.- Zerga bilketarako sistema global bat ezarri zergen itzulpena ekiditeko, eta paradisu fiskal guztiak itxi. 4.- Gastu militarra errotik gutxitu: UNICEF erakundearen esanetan, munduko gastu militarraren %10arekin lurreko pertsona guztien oinarrizko beharrak asetuko lirateke. 5.- Zerbitzu publikoen pribatizazioak galarazi eta lanpostuak sortuko dituzten enpresa publikoak sortu. Hauen funtzionamendua hobetu Zuzendaritzen demokratizazioarekin, zerbitzu publikoetako arduradun, langile eta sindikatuen elkarlana bultzatuz. 6.- Maila guztietan ahalik eta partehartze handiena bermatuko duen aurrekontu publikoen sistema bat sortu. 7.- HEGOaldeko Herrien kanpo zorra kitatu: izatez beraiek dira kalkulatu ezin diren zor historiko, sozial, ekonomiko eta ekologikoen hartzekodunak, gu eta gure kontsumo modeloek zorpetzera kondenatuta. 8.- Lana bermatu, gaizki ordaindutako lan prekarioak ilegalizatuz.

Kr

Praktikara eraman daitezkeen neurriak, baina horretarako inondik somatzen ez den indar, ausardia eta borondate politikoa behar.

J

oseba Illarramendi Rezabal

Gaztetan Sasikoipetsu ospatzen al zenuen? Ostegun gizen egunean egiten genuen. Ertxiñera joaten giñen hartu bokadilloa ta Akoako kapillara iristerako gosetzen giñan, hantxe jan eta hala buelta berriz behera. Guk ez genuen surik eta egiten, ogi artean eramaten genuen. Hamabi bat urterekin edo izango zen hori. Ostegun arratsaldea jai izaten genuen, (larunbatean egun guztian izaten genuen eskola ordea), 12tan irteten ginen eskolatik, 12:30erako bazkaldu eta Akoa aldera joaten ginen.

63 urte

Mº Angeles Altuna

Guk bai, egun horretan izendatuta bezela bakoitzarentzat arrautza osoa izaten zen gure etxean. Akordatzen naiz, gure ama Baio baserrikoa zen, horko aita ez zegoela ondo ta Arruatik amarekin bixitan joan ginen eta baserrian merienda egin genuen; hirugiarra eta arrautza. Gero, etxera etorri eta errietan beste senideekin niri ez zitzaidala tokatzen eta… Baina gure amak eman egin zidan eta besteak haserre. Ze ilusio… bijilia eta baraua etortzen zen gero ta aurrez ba… Arroatik Zestura etortzen nintzen ni eskolara eta gogoratzen naiz nola Ertxiñera joaten ginen sasikoipetsu ospatzera. Baziren mendian sua egin eta arbola erretakoak ere!

72 urte

Mº Isabel Odriozola


5 Gure andreari aditu izan diot baina neu ez. Haiek umetako kontua uste det esaten dutela edo. Izarraitz aldea joango ziren haiek Ertxiña aldera beharrean, hura hangoa zen eta! Baina guk ez, Lasao aldean eta nik ez det horrelakorik ezagutu nire garaian.

78 urte

Julian Lizaso

KRISIA ETA KRISIAK Nik eztet jardun sekula, eztakat horren arrastoikan, gu Aizarnakuak gea baina nik dakidala ez genun holakorik egiten. Akaso lehengoek egingo zuten baina… hori besteren bati galdetu beharko diezue (…)

71 urte

Xanti Aldalur

Ni ez naiz akordatzen baina gure ahizpa eta Ertxiñara joaten ziren. Ni 7 urtetik 14ra Andaluzian egon nintzen eta… Herri guztia ateratzen zen. Txorixoa eta potajeari eta botatzen zitzaion eta huraxe hartuta joaten ziren.

Gure amak gogorarazten zigun ostegun gizen egunean ohitura zela txorixoa jateko eta hantxe anaiak edo lagunak biltzen ginen, eta bide ertzeko zakarrei sua eman eta mantekatan egoten zen txorixoa erretzen genun sartagian.

68 urte

67 urte

Mº Kristina Olaizola Bixente Olaizola

D

ITXOSOZKO krisia! Geure artera ere iritsi dela? Bale. Baina egun guztian gai berari bueltak emateak ez al gaitu zirkulu itxi batera mugatzen? Ezta krisia oraingo kontua bakarrik balitz ere! Egia esan, ez zait iruditzen krisi ekonomikoa denik gaur bizi dugun krisirik kezkagarriena. Bankuekin ezkonduta daudenek, noski, ez dute buruhauste makala, baina ez al dugu, bada, beti esaten erretiroa noiz iritsiko zain gaudela “lasai” eta “nahi duguna” eginez bizitzeko? Hona, bada, aukera! Lan gutxi enpresetan, ordu gehiago libre, bizimodu lasaiagoa, bazkalosteko siesta, semealabekin gozatzeko denbora, Argiñanoren menuak imitatzeko grina… Plan paregabea, aspalditxo jo gintuen estresaren eta presaren krisia gainditzeko! Beti batera eta bestera, non eta zertan gabiltzan berririk izan gabe ibiltzetik, nork bere buruagan erreparatu eta amesten ditugun eguneroko altxorrez disfrutatzera. Atera kalkuluak zenbat aurrezten den lasaigarri, masajista, psikologo, haserre eta abarretan. Baina, noski, ez da berdina lanik ez egitea norberak erabakitzea ala derrigorrean kalean geratzea. Balioen krisia ere eguneroko gertaeretan islatzen da. Nola ulertu, bestela, familia bateko maitasuna, kide batek bere odolekoak erailtzen dituen kasuetan? Eta berdintasuna eta elkarrenganako errespetua, jazarpen sexualen egoeretan? Ziur al gaude bermatuta daukagula bikotekidea aukeratzeko askatasuna? Mende “aurreratu” batean bizitzea egokitu zaigu, baina gero eta ugariagoak dira gizatasunak eta gure bihotzek ulertu ezin ditzaketen egoera “atzerakoiak”. Garbi dago gure krisia ez dela hirugarren munduko herrialdeetan krisi kontsideratzen. Eta gu kexatzen sojazko galleta integralak erosteko diru nahikorik ez dugulako eta Maria arruntak jan behar ditugulako! A ze paradoxa! Saharan, esaterako, galletak ospakizun berezietan soilik erosten dituzte (ahal dutenek, behintzat); euskaldunak bertara bisitan goazenean, adibidez (guretzat, alegia). Zerura begira jarriz esan daiteke eguraldia ere krisian dagoela! Negarrez dabil aspaldian, gure mundu honetako tristurak haize bolada bortitzez eraman nahian edo! Ea udaberriarekin batera krisiak gainditu eta mundu hobe batez hitz egiteko aukera dugun!

E

nbido 2. Mirari Uranga


J

publierreportajea

ardunian

Izaskun Larrañaga eta

Izaro Sudupe 2

004ko abenduan egin zen erraustegiaren inguruko herri galdeketa. Herritarren gehiengoak emandako kontrako botoan oinarrituta, hiri hondakinen kudeaketa plana egiteari ekin zitzaion. Gauzak nola dauden jakin nahian, Izaskun Larrañaga udaleko ingurumeneko eta Izaro Sudupe Urola Erdiko Mankomunitateko teknikariekin bildu gara. Ea etorkizunean zaborrari ze tratamendu emateko asmoa duten usaintzen hasten garen.

“

2004an hiri hondakinei buruzko galdeketa egin zen. Zein neurri jarri dira martxan, edo jartzeko asmoa dago? Izaskun Larrañaga: Zuk esan bezala, 2004ko abenduaren 12an egin zen herri galdeketa. Gipuzkoako hiri hondakinen planaren inguruan galdetu zen, planak errausketa proposatzen zuen hondakinei irtenbide bat emateko bide moduan. Erreferendum haren bidez herritarren iritzia ezagutu nahi zen eta emaitzen arabera botoa eman zutenen %91 errausketaren aurka agertu zen. Udalak hondakinen kudeaketa plan bat aurrera ematearen aldeko konpromisoa hartua zuen, galdeketaren emaitza errausketaren aurkakoa ateraz gero. Ildo horri jarraituz, 2007ko ekainean, lehiaketa publiko bidez Novotec Consultores S.A. enpresari esleitu zitzaion hiri

Izaskun Larrañaga:

Atez ateko bilketa martxan jartzea da datozen urtetako erronka nagusia”

hondakinen kudeaketa plana egitea. Ia urtebetez plana idazten ibili ondoren 2008ko uztailean aurkeztu zuten. Zer emaitza eman ditu? I.L: Planean hiru zati nagusi daude. Lehenengo zatian, Zestoako biztanleria, eduki ontzien kopurua, auzoetako biztanleria, nola antolatzen diren… aztertu zuten. Datu horietan oinarrituta, zaborraren karakterizazioa egin zen. Auzoak taldeetan bildu zituzten beraien izaeraren arabera; industrialak, nekazaritzari lotuagoak... eta ondoren, zenbait puntutan zabor poltsak jaso eta analizatu egin zituzten. Birziklatzeko ontzietara botatzen dena alde batera utzi eta bestelako edukiontzietako zabor poltsak ireki eta ikusi zer den birziklatzera botatzen ez duguna, zenbat den organikoa, beira, egurra… Bigarren zatia prebentzioarena da.

···

“


7 IZARO SUDUPE, UROLA ERDIKO MANKOMUNITATEKO

“

TEKNIKARIA

Zein zerbitzu eskaintzen ditu Urola Erdiko Mankomunitateak? Mankomunitatearen ildo nagusiak beti izan dira hondakinak gutxitzea, berreskuratzea eta berrerabiltzea. Asmo horrekin, gaikako bilketak areagotu eta konposgintza sustatzen ditu. Kontrolik gabeko isurketak saihestea ere helburutako bat du eta hori lortzeko sentsibilizazio kanpainak beharrezkoak dira. Zerbitzu horiek mankomunitatearen bidez eskaintzearen arrazoia, herritarrei eman nahi zaien zerbitzuaren kalitatean dago. Hiri-hondakinak kudeatzeko zerbitzu mankomunatua eskainiaz etxeetako zaIzaro Sudupe: borren bilketa, gaikako bilketak, garbiguneak, konpostajearekin lotutako ekimenak, sentsibilizazio kanpainak... eraginkorragoak dira herri bakoitza bere aldetik antolatuta baino.

Hondakin gutxiago sortzen saiatu behar dugu�

Zein erronka nagusi dituzue 2009rako? Etxeetako hondakinen bilketa bateratua martxan jarriko dugu, kaleko edukiontzi guztiak aldatuko ditugu eta gaikako bilketa, maizago egingo da eta edukiontzi gehiago jarriko dira. Hondakinen prebentzioari lotuta, hondakinak sorreran gutxitzeko sistemak aztertuko dira, materia organikoaren bilketa bereiztua beste udalerrietara zabaltzea eta bailarako enpresei hondakinen bilketa bereiztua egiteko landa lana egingo da. Bestalde, Garbigune sarea handitzeko asmoa ere badago. Zeintzuk dira hiri-hondakinen arazoari aurre egiteko gakoak? Lehen urratsa eta garrantzitsuena, hondakin gutxiagoa sortzea da. Bigarrenik, berrerabilera bultzatzea, behin eta berriz erabiltzeko objektuak aukeratzea eta

guk jada behar ez ditugunean, erabili ditzakeen beste norbaiten eskura jartzea. Ondoren, birzikla daitekeen guztia gaika biltzea, horretarako dauden bilketa-sistemak erabiliz. Hiru urrats horiek aurrera eramateko, norberaren eguneroko jokaerak aztertu behar ditugula, beharrezko hobekuntzak gauzatzeko. Zein aholku emango zenituzke hondakin gutxiago sortzeko? Kontsumo ohiturak aldatzetik hasi behar dugu. Dendara joaten garenean produktuak aukeratzeko garaian bildukin gutxiago duena aukeratzea egokiagoa da, hondakin gutxiago sortuz. Erosketak etxera eramateko behar ditugun poltsak ere geuk etxetik ematea eta produktu kontzentratuak erabiltzea ere aholkatzen da. Horrez gain, etxeetako zaborra aztertu ondoren, erdia baino gehiago materia organikoa dela ikusi dugu. Zaborraren arazoa neurri handi batean konpondu dezakegu materia organiko horrekin konposta egingo bagenu.


路路路

Lortutako datuen arabera, zer egin daitekeen hondakinak gutxitzeko. Hor sentsibilizazio kanpainak sartzen dira. Behin hori lortuta, hirugarren zatira pasako ginateke eta gelditzen den zaborrari zer irtenbide eman proposatzen dute, Zestoaren kasuan konpostajearen aldeko apustua egiten da.

tzen dela. Sistema berriarekin birziklapena ehuneko laurogeira iritsiko dela uste da eta ehuneko hogei geldituko litzateke birziklatu gabe. I.S: Jendearen erantzuna ezinbestekoa da, ordea. Nahi duzun bilketa sistema jarri dezakezu, nahi dituzun medio guztiak, baina jendea zaborra gaizki banatzen hasten bada ez dutela jasotzen jarraituko esan dute Usurbilen. Mankomunitate mailan lortzen den konpostarekin zer egiten da? I.S: Garrantzitsua da lortzen den konposta kalitate onekoa izatea. Hori lortu behar da eta lortzen bada, herrietara itzuliko dela aurreikusten da. Nekazaritzan, herrietako lorategietan eta orokorrean ongarri moduan erabiltzeko asmoa dago. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa osora zabaldu aurretik proba egin nahi izan du zenbait herrietan. Tartean daude Azpeitia edo Azkoitiako herritar batzuk. Edukiontzi marroietan janari gordinak

Nola egingo litzateke konpostajea Zestoako Hiri Hondakinen Planaren arabera? I.L: Alternatiba bat gaur egun baserri edo txaletetan egiten dena da. Bakoitzak konpostagailu txiki bat du eta norberak egiten du konposta berrerabiltzeko. Atez ateko bilketa eginez gero, hondakin organiko gehiago bilduko litzateke etxez etxe jasoko litzatekeelako, herriguneak barne. Ingurumen aldeHiri Hondakinen tik, aukera hobeagoa izango litzateke. Hemendik aurrera zer egiteko asmoa duzue? I.L: Hiri hondakinen kudeaketa planari jarraituz zaborrak gutxitzeko asmoarekin sentsibilizazio kanpainak egin nahi dira. Udala bere kabuz edo mankomunitatearekin batera jarriko ditugu martxan eta asmo horrekin poltsa berrerabilgarrien erabilera, bigarren eskuko azoka... ideia batzuk baditugu eta garatu egin behar dira. Adibidez martxoan hondakinen inguruko informazio diptiko bat banatuko zaie herritarrei. Berrikuntza garrantzitsu moduan aipatu behar dugu zaborra biltzeko erabiltzen diren edukiontzi guztiak aldatuko direla. Orain kamioira atzetik botatzen da zaborra. Zabor-ontzi berriekin albotik jasoko dira hondakinak. Datozen urteei begira udalaren erronka nagusietako bat atez ateko bilketa martxan jartzea da. Usurbilen laster jarriko dute martxan eta hango esperientzian oinarrituz Zestoan antzeko zerbait egin nahi da. Nola egiten dute hondakin bilketa Usurbilen? I.L: Etxe bakoitzaren aurrean hondakinak uzteko leku bat prestatuko da. Auzokide bakoitzak kuboak izango ditu eta adostutakoaren arabera egun bakoitzean dagokion kuboa atera beharko du. Birziklatzen diren gauzekin ere egingo litzateke. Adibidez, astelehenetan beira, asteartetan papera, ... erabakitzen denaren arabera. Gaur egun, zabor guztiaren ehuneko hogei birziklatzen dela kalkulatzen da, Zestoaren kasuan ehuneko hogeita zazpi, eta ehuneko laurogei zabortegira bota-

portzentaje orokorrak Zestoan

biltzen dira, sukaldatu gabekoak. Ondoren Lapatxera eramaten dira, bertan egiten baitute konposta; eta, datuen arabera, oso konpost ona da, kalitate handikoa. Laster hasiko da bigarren fasea. Fase berri horretan janari guztiekin hasiko dira lanean, bai gordinak bai prestatuak, organiko guztiak. Janari guzti horiekin konposta egingo da eta, kalitatezkoa bada, herri guztietara zabalduko da kontenedore marroiaren erabilera. Zein proiektuetan ari zarete buru-belarri momentu honetan? I. L: Momentu honetan esku artean ditugun proiektu nagusienak Osinbeltz harrobiarena (berreskuratze proiektuaren erredakzioa aurrera eramatea), eta hiri hondakinen planeko zenbait asmo martxan jartzea ditugu. Tokiko Agenda 21eko ekintza planarekin ere jarraituko dugu, urtero egiten diren ingurumen sentsibilizazio ekintzak ere burutuko dira, etab. baina horiek hurrengo batean sakonduko ditugu.


Aizarna “Beheko iturrian herriko saltsa denak...”

Garbitokiak emakumeen biltoki PLAZATIK METRO GUTXIRA, POTZUETA SAN PELAIOKO ERMITARA BIDEAN

BASERRITIK GERTU,

Ez gara ezer etxe-tresna edo aparailuren bat falta zaigunean. Nori ez zaio gertatu, labadora izorratu eta, a ze trajedia! Nola moldatzen ote ziren gure aurreko haiek? Ez da labadorarik ez edukitzea bakarrik, urik ere ez zuten-eta etxeetan! Zestoan ez bezala, auzoetan aurkitu ditugu ur hotzetan eskuak gogortu arte arropa astintzen ibilitakoak. Lan gogorra izango zen inondik ere, baina guk alde politenetik begiratu nahi izan diogu gaiari. Nork ez ditu irudikatzen ilunez jantzitako emakume haiek, buruan zinkazko barriñoia hartu, eta eskuak gerrian, garbitokirantz. Hantxe elkartuko ziren herriko emakume guztiak… Zein gizon ausartuko zen garbitokira gerturatu ere egiten? Askotan gainera, denentzat harririk ez eta zain egon beharra izango zen. Izango ziren txutxu-mutxuak, penak kontatzeko tarteak eta algara ederrak ere.

Eusebi Agirre, 84 urte. Potzueta baserrikoa. Sasoia dagoenean gauza asko egiten dira. Kale ondoko horretara [argazkikoa] jende asko joaten zen baina gu gora joaten ginen, Arriturrira; San Pelaiotik gora dago. Han alberga eta iturria denak dira. Etxean haundi-aurkiak kendu, hartu arropak astoan edo mandoan, astootarretan, eta han joaten nintzen arropak astintzera. Gero, zabaldu, hemen etxean egiten genituen. Behekoa herrikoa zen, hor ibiltzen ziren denak. Jendea arropa zinkazko ontzia buruan hartuta joaten zen. Hor juntatuko ziren laubost bat igual, kontuak pa-pa-pa eginez baina han goian ez… Hor herriko saltsa denak izango ziren. Beheko horri Beheko iturria deitzen genion, alberga ederra zen. Han berriz, ura oso ona zen: makina bat joaten hara zen ur bila; han bertan jaiotzen den ura edo ez dakit zer zen… Ni ezkondu nintzen urtean, 54an labadora ekarri genuen, gainean tapa zuten horietakoa; behin hura ekarriz gero, urte bat edo bitan ibili ginen hara eta hona baina gutxi. Eskerrak gauzak kanbiatu ziran, lehen bezala bizi beharko bagenu…


BASERRIAREN AURREAN, ZUBI ONDOAN

1

XANTANA

Arroagoia

1

“Kartila bat genuen, txandaka, garbitokia garbitzeko”

Iraeta

Angela Makazaga, 84 urte. Armendi baserrikoa. Garbitoki hori 1935ean egin zuten, ni gaztea nintzela. Bi igeltserok eta orduan hemen alkate zegoenak-edo egin zuten. Gerora, kanpoan dagoen putzu txiki hori gehitu zioten ontziak garbitzeko. Surtako hautsa erabiltzen genuen. Arropak garbitzeko berriz, Txinbo edo Lagarto eta anila ere bai zuritzeko. Nork zuriago atera arropa! Gero baratzetan eta alanbreak izaten ziren eta han zabaltzen zen. Hor egoten ginen ilaran. Ni gertuan bizi naiz, baina jendeak buru gainean ekartzen zuen balde zabala batere heldu gabe, eskuak gerrian jarrita; euskaldunak e! Nik botako nuen baina haiei ez zitzaien erorARROA ERDIAN, BALTZOLA PALAZIOA ETA tzen! Ontziak ARMENDI BASERRIAREN TARTEAN aproposak ziren, zabalak eta arinak. Arroa dena etortzen zen or-

“Eskandaluan ibiltzen ginen txandarik hartu ezinda” 1779. urtean egin zituzten gaur egun Olaizola eta Uria bezala ezagutzen dugun kalean dauden etxeak. Iraetako fanderia deritzan tailerreko langileentzako egindako etxeak ziren haiek; burdinazko xaflak egiten zituzten han. Ogia egiteko labea eta errota bezalaxe, ura eta garbitokia ere beharrezkoak zirela laster konturatuko ziren. Garbitoki ondoko iturriak 1854 jartzen duen inskripzio bat du. Auzoa sortu eta 75 urtera egin zuten beraz. Ordura bitartean ibaian garbituko zituzten arropak edo auskalo! Maritxu Balzola, 77 urte. Etxeberri baserrikoa Goizean goiz joaten ginen, bestela txandarik hartu ezin! Bat aurrerago eta bestea atzerago eta eskandaluan ibiltzen ginen. Barriñoian arropak hartu eta bi lagunen artean eramaten genuen zinkazko ontzia albergara. Garai batean buru gainean ere bai, ontziaren azpian trapua jarrita, neuk bakarrik. Xaboi modura Txinbo erabiltzen genuen. Beheko zubira ere joaten ginen, Aizarnazabalera bidean dagoen zubi ondora, ibai ertzera. Lehen harri bat bazen han. Jende mordoxka juntatzen zen eta beti okasioan, bat goiz joan eta aurretik beste bat eta…ba bihar ni goizago etorriko nauk ba! eta horrela… Orduan jende asko zen, familiak ere ugariagoak ziren eta… Lehorteak zirenean marmitetan hartzen genuen ura ganaduarentzako eta… Don Enrike medikuak esan ohi omen zuen Iraetan zegoela urik onena.

duan. Asko erabiltzen zen garaian, herri guztiak garbitzen zuen arropa han. Astean batek, txandaka txukuntzen zuen garbitokia. Kartila bat zen bere izenarekin eta hura pasatzen joaten ginen. Han dago beste garbitoki zahar bat, hor etxe berriak badaude ba? Bide zaharrean aurrera joanda, hura zaharragoa izango da. Hemen sasoi batean jende asko bizi zen, kastellana ere asko. Orain kastellanarik ez eta euskaldunak ere asko ez. Oso ondo konpontzen ginen, jende jatorra zen. Batzuetan beraien artean haserretzen ziren, hiru familia eta bizitzen ziren etxe bereaneta, komeriak! Orduan pobrezia zen. Orduan zena zen lana, tailerretan lan asko, eta jendeak egiten zuen beraien herrira joan eta senideak ekarri. Arroako kontuak eta Zestoakoak, denak jakiten ziren orduan!

···


路路路

ZUBIZAHARRA

PASATA

LAUITURRIREN

KONTRA

Zestoa Aspaldi utzi zieten herritarrek garbitoki hau erabiltzeari Nondik dator Lauiturrira ura? Sastarraindik. Iturrian bertan jartzen duenez, 1792. urtean bukatu zuten iturria egitea. Bizente D谩vilaren liburuan irakurrita jakin dugu, ez zela berehalakoa izan obra hura, beste asko bezala. Hasiera batean Gurutzean egitekoak ziren, ura eskueran izatea gauza handia baitzen, baina orduan ere ekonomia larri izango zen Zestoan eta Sastarraindik Zubizahar ondoraino ekarri zuten, baina gorago ez. Zenbait lekutan ikusten da ur horrek egiten duen bidea, Sastarraindik herrirantz eskuin aldera errekaren beste aldean. Aipatzekoa da Olalde baserriaren parean dagoen arkua, akueduktu modura ura daramana. Ia berrehun urte ditu Lau Iturriko garbitokiak. Gu bazterrik bazter ibili gara galdezka, baina nonbait aspaldi utzi zieten herritarrek garbitoki hau erabiltzeari. Herriko zaharrenek ere ez dute gogoan. Eta gertueneko baserrietan ere atea jo dugu, Zubimusun eta Gexalako Antoniren etxean esaterako, baina alfer samarrik. Antonik manta handiak-eta garbitzera hara eramaten omen zituen gaztetan baina besterik ez. Jakin dugun bakarra da garbitoki hau erabiltzen azkenak zerak izan zirela: herriko etxetara etortzen ziren udatiarrak eta beranduago ijito jendea. Gerora itxita ere egon zen denbora askoan eta arrainen haztegi modura ere erabilia izan zen. Orain gutxi, garbitu, berreskuratu eta atea aldatu diote kanpotik barrua ikusteko moduan. Merezi zuen. Ea Iraetakoari ere txukundu bat ematen zaion eta bazterretan erdi galduan dauden garbitoki edo putzu zaharrak ere berreskuratzen diren. Tarteka atzera begirada bat ez baitzaigu gaizki etorriko gaur egunean ditugun aurrerapenak aintzat hartzeko.

J IRAETAN

AIZARNAN

ARROAGOIAN

ZESTOAN

one Bergara eta Margari Eizagirre


3

u daleko

1

berriak

•

•

AMAITU DITUZTE IRAETAN HAURRENTZAKO JOLAS-PARKE BERRIA ERAIKITZEKO LANAK

ANBULATORIOA GURUTZEAN ERAIKITZEN ARI DIREN ETXEKO BEHE SOLAIRUAN IREKIKO DUTE

Futbol zelaiaren aurreko zelaigunean eraiki dute. Eusko Jaurlaritzako Erein programaren dirulaguntzarekin egin da parke hau, Auzoak Berritzen atalaren barruan. Zoru biguneko instalazioa da; jolaserako objektu guztiak egurrez eta plastikoz eginak daude eta ertzak biribilduta dituzte haurrek, eroriz gero, ahalik eta min gutxien hartzeko. Inguruan eserlekuak ipini dituzte gainera, bertara joaten diren haur eta gurasoek non eseri izan dezaten.

Hasiera batean anbulatorio berria Zubimuzu kalean egitekoak ziren, lehen Caravan Park zegoen lokal horretan. Baina, Osakidetzako buruekin eta arkitektoekin zenbait bilera egin ondoren, lokalak

•

MARTXAN DIRA ETXEBIZITZA BABESTUAK ETA EGUNEKO ZENTROA EGUNERO IREKITZEN HASIKO DIRA Zestoako Udalak eta San Joan Fundazioak elkarlan hitzarmena berritu dute. Bi berrikuntza nagusi ditu: etxebizitza babestuen kudeaketa eta Eguneko Zentroa egunero irekita egotea. 2006an hasi ziren etxebizitza babestuen lanak, «baina luze jo dute, 9 hilabeteko epea zuten lanek, 3 urte hartu dituzte azkenean. Zenbait arazo sortu dira eraikuntza prozesuan eta uste baino denbora gehiago igarotzeaz gain, kostua ere hasieran aurreikusia baino handiagoa izango da» dio Zestoako alkate Alazne Olaizolak. Joseba Illarramendi San Joan egoitzako zuzendariak esan digunez, San Joan Fundazioak, berez Udal zerbitzu bat den eguneko zentroaren kudeaketaren ardura hartu zuen 2003an, zentroa

martxan jarri zutenean. Eta orain baita etxebizitza babestuen kudeaketa ere. Horretarako bi pertsona kontratatu dituzte, bata lanaldi osora eta lanaldi erdira bestea. Biraketa sistema baten bitartez, San Joan Egoitzako, Eguneko Zentroko eta etxebizitza babestuetako erabiltzaileen arreta ziurtatuko dute. «Hiru zerbitzu horiekin, erretiratuei zuzendutako zerbitzua osoa eta kalitatezkoa» dela nabarmendu du zuzendariak. Etxebizitzetako 5 erabiltzaile jada hasi dira bertan bizitzen.

nahikoa argi ez zuela eta behar adina metro koadro ez zituela adierazi zuten. Osakidetzakoek udal arduradunei azaldutakoaren arabera,«Osasun zentro honek izan behar dituen ezaugarriengatik, kalkulatu zuten 530 metro koadro erabilgarri eduki behar zituela, gutxienez, eta Caravan Park-ekoak 480 metro ditu» esan digu Alazne Olaizola alkateak. Zeuzkaten aukera guztiak agortu dituztela dio alkateak, «Zestoan 550 metro koadroko lokalak topatzea zaila baita». Baina azken erabakiarekin eta lokal aldaketarekin «osasun zentroa eta herria bera irabazten» aterako dela adierazi du. Izan ere, Gurutzeko lokalak baldintza hobeak ditu eta argi gehiago izango du. Sarrera nagusia oraingo anbulatorio ondoan egingo den plaza berritik izango du. «Uztapide taberna aldera ematen du gainera lokalak, eta etorkizunean zona hori kale bihurtzeko proiektua dagoenez, oso erraza eta erosoa izango da bertara iristea». Udalak osasun zentro berriaren lanak eraikina egiten duten bitartean egitea proposatu du, baina dirudienez, hori ez dago Udalaren menpe, Osakidetzaren menpe baizik.


zulo

danbolin urtarrilak 30 SOStemible antzerkia gaztetxeak antolatuta

Santa eskea. otsailak 6 Uztapideren mendeurrena dela eta, Santa Ageda eta koplak hitzaldia eskaini zuten Nikolas Aldai kazetariak eta Javier Kalzakorta filologoak.

Bazen eskea aurtengoan, otsailaren 4an Etorra aldean eta Akoan goiz partean eta herrian gero Oskar Alberdi eta Gari Lopetegi santaeskale talde batekin Alcerrentzat dirua biltzen ibili ziren. Aldi berean, Herri eskolakoak ere kantuan eta izara pasatzen ibili ziren eta ez ziren gutxiago izan arratsaldean musika eskolakoak ere. Arroabean ere baserriz baserri ibili ziren eskean Oskar Alberdi eta Igor Olabide. 2800 euro bildu zituzten eta elizako berogailuak erosteko erabiliko dira.

otsailak 7 Be9000 kilo jaki eta garbitasunerako produktu bildu zituzten bailara mailan Saharara bidaltzeko

otsailak 13 Torturaren aurkako eguna zela eta kontzentrazioa egin zen plazan

Ongi etorri Korrika.

Bikoteatroaren eskutik “Euskara sencilloaren manifestoa” antzezlanarekin gozatu ederra hartu zuten bertaratutakoek, hasi eta bukatu zen arte barrea izan zen nagusi. Astero elkartzen da Korrika batzordea eta auzoek ere parte hartzen dute, denen artean egitaraua osatzeko asmoz. Momentuz, aurreratu digutena hauxe: aurten “Ongi etorri” leloa izango du Korrikak eta euskararen mundura hurbildu den jendea omendu nahi dute, euskara ikasi edo berreskuratu dutenak hain zuzen. Martxoaren 13an Jon Maiak zuzenduriko dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean eta festarik falta izaten ez denez, martxoaren 28an txotx herrikoia ere antolatu dute. Apirilaren 2an pasako da Zestoatik gaueko 22:00etan eta bitartean izango da aukera Korrika diruz laguntzeko. Pinak, metxeroak eta arropa ere ez da faltako.


5

k

1

otsailak 13 Mus txapelketa Gaztetxean.

ale/bale KALE.

SAN JOAN EGOITZA-

RA BIDEAN, EZKER ALDETIK ALDAPA

otsailak 13-15

LURRA ALDREBES SAMARRA ETA ESKU-

Agiro mendi taldeak antolatuta Somportera elurretara irteera

HANDIA DAGO ETA ESKUINETIK BERRIZ

LEKURIK EZ!

BA L E .

IRAETAN,

FUTBOL

ZELAI BERRIAREN ONDOAN HAUR PAR-

KE POLITA JARRI DUTE.

AUZOAREN

HAZKUNDEAK MEREZI ZUEN HORRENBESTE!

otsailak 16 Pisu tutelatuetan jarri dira jada bizitzen

otsailak 19 Ostegun gizen egunez sasikoipetsu ospatu zuten eskolako haurrek

Gaztetxearen 20. urteurrena.

Gaztetxetik pasatako belaunaldi desberdinetako jendea bi astetik behin elkartzen da aldizkari berezi bat ateratzeko asmoarekin. Horrez gain, martxoan astero ekimen ugari antolatu dute eta adi beraz deialdiei (aurrerapen bat agenda atalean).

otsailak 19 Ertxi単a musika eskolako trikiti eta banda txikiaren i単auteri kalejira


7 1


ga

agenda ma 07 08 kia.

ztetxearen 20. urteurrena

HILABETE KULTURANITZA 1.

ASTEA: PALESTINA

RTXOA LARUNBATA

Gaztetxeak antolatuta sagardotegira irteera. Deialdi ireIGANDEA

Emakume langileen eguna. Lilatoian korrika egin eta sagardotegira bazkaltzera joateko autobusa antolatu da. • Agiro mendi taldeak antolatuta egun pasa Gipuzkoako GR 121 ibilbidearen zati bat eginez. Informazio gehiagorako, kiroldegira zuzendu.

03 05

ASTEARTEA

Palestinari buruzko hitzaldia 19:30ean. OSTEGUNA

“Soñar en Nablus” bideo emanaldia 19:30ean.

2.

ASTEA: VENEZUELA-KUBA:

10

ASTEARTEA

19:30ean, Venezuelari buruzko bideo emanaldia “La revolución no sera trasmitida” eta ondoren hitzaldia.

12

OSTEGUNA

19:30ean Kubari buruzko emanaldia “Che Guevara donde nunca jamás se lo imaginan”.

13

OSTIRALA

21:00etan afaria. Rona eta mojitoa ez dira faltako.

13 19 28 29

2 0 0 7K O

LILATOIA

LARUNBATA

Korrika 16. Jon Maiak zuzenduriko “Bidaia intimoak” dokumentala, 22:00etan. OSTEGUNA

XXXI. Herri Krosa. Goizeko 9:30ean aterako dira umeak eta 11:00etan emango zaio hasiera helduen lasterketari. LARUNBATA

Korrika txotxa gaueko 21:00etan. IGANDEA

Agiro mendi taldeak antolatuta egun pasa gaztetxoekin. Zestoa, Otarre Larraskanda, Lastur.

•L

ilatoia prestatzeko entrenamenduek jarraitzen dute. Martxoaren 8an izango da lilatoia eta entrenamenduak berriz ostegunetan 18:00etan eta larunbatetan goizeko 10:00etan.

•A

ek-k euskarako klaseak emateko irakasle bat behar du. Baldintzak: Diplomatua izatea, EGA titulua izatea eta Euskalgintzan aritzeko motibazioa eta ilusioa. Harremanetarako, 943130175 telefono zenbakira deitu: goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Bestela, zarautz@aek.org helbidera idatzi.

3.

ASTEA: SENEGAL:

17 20

ASTEARTEA

Senegali buruzko bideo emanaldia 19:30ean. OSTIRALA

22:00etan rap hip-hop senegaldarra Pueblo Negro taldearen eskutik.

4.

ASTEA: EGIPTO

24 26 27

ASTEARTEA

19:00etan bideo emanaldia “La banda nos visita” pelikula egipziarra. OSTEGUNA

19:00etan “Bab Aziz el sabio sufi” pelikula arabiarra. OSTIRALA

22:00etan sabel dantza emanaldia Alima dantza taldearen eskutik.

*

oharra: hitzaldi eta bideo emanaldiak kultur etxeko aretoan izango dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
92 - 2009 otsaila by DANBOLIN - Issuu