Skip to main content

91 - 2009 urtarrila

Page 1

danbolin 2009/01

J

91. alea

ardunian

Joxemari Urbieta

‘Terrible’

ATEA JO ETA BARRURA

GEUREA DELAKO ETA KIROL NOBLEA GAINERA


N A N I A P N A K A Z T E D I E G I N B E R R I D U G U NN BA AR ZT KE A N E T A B A Z K I D E E G I N LAGUNDU DUTENE 4 PENDRIVE ZOZKETATU DIRENEN ARTEAN IRABAZLEAK: DITUGU. HAUEXEK NIKO ARAKISTAIN FERNANDO ARZALLUS RUBEN ALBERDI JON EGIGUREN

! K I T A G A Z T N U G A L N MILA ESKER ZUE o e u z u d o k o s a j n a e x t e n a t o n u g e *datozen

paria

N E T I G E O R E T R U N A E T R A BAZKIDEEN ) A U R U B E T S A N A E X T E D N A L ( DUGUN ZOZKETA EGINGO DA. DATORREN HILEAN MARIJE IZETA IAZKO IRABAZLEA

www.zestoaautoak.com


Mahaiaren bueltan eseri, hitz egin, eztabaidatu eta urteko plangintza egiteari ekin diogu aurten ere. Ahaztu aurretik, aurten bazkide egin diren 44 laguni eskerrak eman nahi dizkiegu eta baita beste guztiei ere, zuek gabe zailagoa bailitzateke bidea. Eskatu genuen laguntzaren helburua Danbolin kolorez janztea zen eta hauxe duzue lehen alea. Esango diguzue zer iruditu zaizuen! Izan ere, zuen iritzi, parte hartze eta laguntzarik gabe ez genuke aldizkaria osatuko. Argazki kamara eta grabagailua eskuan kalean harrapatzen zaituztegunak, koloretan aterako zarete hemendik aurrera, berdin iritzi emaile eta gure artikuluetako protagonistak ere. Kolorez jantziko ditugu herri eta auzoetako jaiak. Udazken koloreak, koloretako ametsak eta denontzat berdinak ez diren koloreak sartzen saiatuko gara. Eta lehen bezelaxe, ahaleginduko gara hango eta hemengo berri ematen. Aizarnako eskola, Akoako bira, Arroaerreka, Arroabeko danborrada, Arrogoiko olentzero edota Lasao, Iraeta eta Endoiako kontuak. Txikirik gabe ez baitago handirik. Argazki zaleei dei berezia; bidali zuen argazkiak eta guk argitaratuko ditugu. Jasotzen ditugunen artean onena aukeratu eta bere saritxoa ere izango du. Argazki zaharrak jasotzen ere jarraitzen dugu, aurrera begiratzeko atzera ere begiratu beharra baitago. Oraingo alean kolore zuria herriko pilota eskolakoena, izkutuko kolorea Joxemai Urbietak dakarrena eta kolore ugari Soroperi eta gabonetan. Tristeagoa Palestinatik datorrena. Arroabeko haur eskola eta jangelako haurren irribarreak berriz mila kolore ditu. Uztapide jaio zela 100 urte beteko diren urte honetan zuri beltzean bizitakoak ere jasoko ditugu, kolore baitira horiek ere! Martxoak 8, gaztetxearen urteurrena, udaleko berriak, bertso saio eta antzerkia, mendi eta kirol kontuak, Korrika badatorrela, gazteen ibilerak eta zaharren kontu aberatsak, gure artean ez daudenak gogoan, atzerritik gurera etorritako lagunen ohiturak…asmoak asko! Denok dakigu urte hasieran planak egitea izaten dela errezena….urte amaieran ikusiko dugu esandakotik zenbat bete dugun. Elkar ikusiko dugulakoan ondo bizi!

M d a n b o l i nEK

argari Eizagirre

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz kolaboratzaile/zuzentzaile tal-

Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola,

dea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 16 18 19

KOLORE , KOLORE…

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN

“ TERRIBLE”

ATEA JO ETA BARRURA

DANBOLIN ZULO

P I L O T A, G E U R E A E T A NOBLEA DELAKO

AGENDA

UDALEKO BERRIAK

diruz lagundutakoa


enbidoa I. PA L E S T I N A R H E R R I A R E N A L D E , I S R A E L E N O K U PA Z I OA R E N AU R K A urte beteko dira aurten Israelek Palestina okupatu zuela. Ordutik interbentzio militarra etengabea izan da urte guzti hauetan. Ondorioz, pixkanaka Palestina Gaza eskualdea eta Zisjordaniara mugatu da. Zisjordanian israeldarren asentamenduak gero eta gehiago dira eta erasoek ez dute etenik. Eta bertara sartzeko israeldar poliziaren kontrol ugari pasa behar dituzte eta sarrera guztiak militarren kontrolpean daude. Israelgo ejertzitoak Gazan burutu duen azken eraso bortitzak luze iraun du eta eragindako sarraskiak 1.500 hildako baino gehiago utzi ditu dagoeneko, haietako asko eta asko umeak direlarik. Zaurituak berriz 6.000tik gora dira. Soldaduek gupidarik gabe bonbardatu eta tirokatu dituzte palestinarrak azken asteotan, nazioarteko klase politikoaren isiltasun konplizearekin. Gazan aurrez jasangaitza zen egoera humanitarioa bururaino eraman dute, orain arteko blokeo egoera itogarriari misil eta tankeen erasoa gehitu zaiolarik. Gaza inguraturik dute, horretarako propio eraikitako hormatzarrez eta alde guztietatik armaz kontrolaturik dute. Eguneroko ogia dira, atxiloketak, torturak eta erasoak. Janaria, ura, eta oinarrizko osasun baliabideak ere ezin zaizkie iritsi. Israelgo gobernua da Gazan gertatzen ari den genozidioaren arduradun bakarra, askok bestelakorik sinestarazi nahi diguten arren. Israelgo gobernuak bere interes politiko, ekonomiko eta erlijiosoei erantzuten dien erasoaldia jarri du martxan, berau aspalditik ondo pentsatua eta diseinatua zuelarik. Eraso terrorista etengabearen aurrean palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi diogu. Eta zentzu horretan, antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitu nahi ditugu herritarrak. Bide batez, Palestinako 200 erakundetik gora mundu mailan bultzatzen ari diren boikotarekin bat egiten dugu, Israelek bere jarrera terrorista mantentzea ahalbideratzen duten produktuei eta israeldar izaera duen orori boikota eginez. Israelgo estatu terrorista gure herrian baztertu egiten dugula argi utzi behar dugu.

61

P

alestinaren lagunak

Eguraldi iragarpenetan federik ba al duzu? Bai asmatzen dute baina ez dute asmatzen nik nahi detena, nik beti ona nahi det eta. Pello Zabalak esaten duena hor nonbait ibiltzen da, kontaktu direktua du hark, baina teknologia berriek ez dute hutsik egiten.

54 urte

Tomas Odriozola

Batzutan asmatzen du. Euskadiko eguraldia ematen badu ba‌ nonbaiten egiten du esaten dutena. Eguraldiak aldaketa handia eman du, dena aldrebestuta dago, lehen ere egiten zituen baina bere garaian.

67 urte

Martin Ostolaza


5 Bai, ondo samar ibiltzen Dena ez det Nik fedea dira, gaur tresna sinisten, batzuegauza gutxitan asko dituzte ta tan bakarrik, nik daukat baina bebadakite lainogehiena Ana Fedea ez dano, azken aldian Urrutiari jarrai- kit baina gehien- ak eta nondik nik uste nahiko tzen diot, tele- tsuenetan asma- nora dabilasmatzen ari dibistakoa, asko- tzen dutela bai. tzan‌ rela baina zertan asmatzen Hego haizeak baitetan sinisteAntonio Egiguren du, beti ez e! eta pixka bat kotan tenpore72 urte despistatzen ditan. Teknologi Dolores Aranburu tuzte baina besberrietan tamai65 urte tela nahiko onnan, gauza bado ibiltzen dira. tzuetarako bai baina‌

35 urte

Erkuden LarraĂąaga

51 urte

Niko Irastorza

NIRE ESKU BALEGO...

z

UEK ESAN aurretik, neuk aitortuko dut agian telebistara engantxatuta nagoela. Masokista izan behar da gero e! Zapping egiten aspertu ondoren, askotan ezin izaten da aukeratu txarra edo txarragoaren artean, baina etxeko lanek, eta batez ere haurrak, tartetxo bat uzten didatenean sofan eseriz gero edozer irensteko gai naiz: umearen garrasiengatik entzutea ezinezkoa delako galdera edota erantzunik gabeko lehiaketak, pelikula erdiak, jan txakurren tertuliak eta, nola ez, albistegiak. Hain zuzen, azken horietaz ari naiz masokista xamarra naizela diodanean. Beste guztiak, zaborra bezala ezagutzen badira ere, ez didate ikararik egiten, mastekatu gabe irensten ditut. Baina berri txarrak bata bestearen atzetik, erreskan inolako anestesiarik gabe... bola egiten zait. Ez dakit amatasunak zerikusirik izango ote duen (bai, seguru), baina nire barruan, lehendik ezagutzen ez nuen leku ezkutu eta minberan, bola ezkataduna egiten zait, adibidez Gazako sarraskia ikustean. Beren lekuan jartzen naiz eta sufrimendua jasanezina egiten zait. Haur denak nire haurra dira. Eta iragarkien artean benetan sutan jartzen nauten mezuak: haur honen irribarrea zure esku dago; hau al da zure ondorengoei utzi nahi diezun planeta?; zure dei batek biziak salba ditzake; zure ekarpenarekin 1.000 haur txertatuko ditugu; ez aldatu katea, ez begiratu bestaldera;... Benetan norbanakoen esku al dago arazo guztien irtenbidea? Zertarako dira orduan gobernuak, erakunde ofizialak eta enparauak? GKE (ONG) guztiei ekarpen minimo bat egiteko 10 bat soldata kobratu beharko nituzke hilero. Benetan mirestekoa iruditzen zait GKEen lana eta ahal dudan neurrian jarraituko dut ekarpenak egiten, baina sufrimenduaz gain, errudun izatearen zama eramatea gehiegi da niretzat.

E

nbido 2. Josune Izeta


J

ardunian

Joxemari Urbieta

‘Terrible’

I

"

a seguru-seguru, Pio Barojaren lagun mina izango zen Joxemari, duela ehun urte pasa bizi izan balitz. Gauza jakina da han eta hemen ezagututako pertsonatan oinarritzen zela Baroja bere nobelatako pertsonaiak sortzeko. Jende berezia aukeratzen zuen beti. Eta makina bat zestoar geratu da molde-letratan idatzita betirako.

Nik rekuerdo handienak itsasokoak dauzkat”

Behinola, Danbolinen jiran ibiltzen garen hiruzpalau lagun Mollergin zerbait hartzen ari ginela bururatu zitzaigun elkarrizketa hau egitea. Edo hobeto esanda, Joxemari eta Bernarda, biei, egitea pentsatu genuen. Andrea, ordea, makal samar, eta Joxemarirekin bakarrik jardun gara tertulian. Baina denok dakigun bezala, Terrible ez da iguala Bernardarik gabe; askotan aipatu dugu bera elkarrizketan zehar, eta ia seguru nago bere errainua han ibili zaigula Joxemarik esandakoaren bueltan. Elkarrizketa ez da luzeegia izan, ezta sakonegia ere; baina Joxemari kalean ikusita “ondo ezagutzen dut” pentsatzen duena oker dabilela erakusteko hainakoa bai. Lagunarteko solasaldian bakarrik entzun daitezkeen kontu eder franko azaldu ditu elkarrizketan. Eta atentzioa eman didate zenbait gauzek. Delfinen kontu horrek, esaterako: batetik maitasuna, bestetik heriotza (Eros eta Tanatos). Edo ama eta aita izendatzeko modua: ama maittia, aita zena maittia. Edo Yerai txikia aipatu orduko atera zaion pozezko irribarrea… Baina has gaitezen…

Umetako kontuetatik hasiko al gara, Joxemari? Bai, arreba Inaxi eta ni Asteasun jaio ginen, Illurdi baserrian. Umeak ginela asto-otarretan sartuta etorri ginen behin Egañazpira. Hori ez zait sekula ahaztuko. Zenbat urte edukiko nituen, ba? Lau-bost bat urte. Eta oraindik akordatzen zait, asto-otar batek zuloa zeukan eta despertadorea, berdexka, erori egin zen lokatzetara. Eta nik: “Ama, despertadorea erori da lokatzetara!”. Eta amak jaso zuen, sartu zuen beste asto-otarrean eta aurrera. Egañazpin jarri ginen bizitzen baina handik gutxira Aranera joan ginen. Aranen jaio zen anaia Agustin. Eta zortzi-bederatzi urterekin Aizarnara pasa ginen. Gero handik Arroagora, hamalau urterekin, Agerre baserrira. Eta handik hasi nintzen Egigurenera lanera. Gero Lakiola linterneroarekin, eta handik Azpeitira, Lasarenera... Arroatik, herrira etorri ginen, Arteaga aldeko etxeetara [orduantxe egin berriak]. Gero itsasoko kontuak eta… Bai, gero kartila atera nuen eta itsasora. Nik rekuerdo handienak itsasokoak dauzkat. Bai, itsasoa me encanta. Zenbat denbora ibili zinen han? Urte askoan. Ez naiz gogoratzen. Hamazazpi urtean-edo… Zer oroitzapen dituzu? Zer rekuerdo… Jende aldrebesa asko. Alfer galantak ere bai eta... Baina horien esplikazioak emateko ez daukat gogorik batere. Nik itsasoa maitea izan det. Han ikusi izan ditut delfinak, maite horiek, eta oso kariñosoak dira. Atera kareletiketa, karelaren kontra hanka atera-eta, haien saludoak eta han ibiltzen dira bueltaka delfin horiek. Eta horiek zein parajetan ikusten dira gutxi gorabehera? Horiek ikusten dira, ba, hogeita hamar edo berrogei miliatara. Eta hiltzeko garaian arrokatara etortzen dira. Haien memoria! Arrokatara etorri eta hantxe gelditzen dira. Eta zein parajetan eta zein arrantzu klaseetan ibili zinen? Ba antxoatan, baxuran, eta gero atunetan, alturan. Dakarren ibilia naiz. Orain alabak dauzka hogeita sei urte; ba hark hiru hilabete zituenean joan nintzen ni Dakar aldera.


3 1

saria. Gero eguerdian bazkaria, hamaika eta erdietan. Gero merienda eta, zazpi eta erdietan, afaria. Sukaldaria neu nintzen. Eta zer janari klase prestatzen zenuen? Beltzek [senegaldarrek] beti paella [arroza] jaten zuten eta arroz-esnea eta horrelakoak. Han hiru lau beltz hartzen genituen lanerako. Zapatuan edo jaian, egiten nuen arkumea. Deskonjelatu, gero erretzen jarri eta gero badakizu, hari bere zera horiek ipini, eta whisky pixka bat bota eta… Baina haiek ez. Baina nik barrutik sukaldeko atea itxi egiten nien. Eta beti galdetzen zidaten “whiskyrik bota al diozu?” eta nik ezetz beti. Eta orduan jan egiten zuten. Musulmanak edo zera hori, eta ezin alkoholik probatu. Eta beste zein lanetan ibili zara? Makina bat lanetan bai. Pinu aldatzen Kukuherrin (guk aldatutako pinu haiek denak bota zituzten). Gero ibai bazterrak garbitzen ere bai eta... Lan klase askotan ibili naiz ni.

Eta han hirian-eta ibiltzen zineten edo? Ez, guk egiten genuen… Portura ez ginen sartzen. Tenerifetik etortzen zen janarekin barku handia eta hari ematen genion gero arraina. Eta itsasoko bizitza gogorra izango da ezta? Bai, bai, gogorra. Ni goizeko lauretan jaikitzen nintzen ogia egitera. Zazpi eta erdietan ematen nien go-

Herriko jendeak zer moduz hartzen zaitu edo zer sentsazio duzu? Asko maite nau ni herriko jendeak. Izaskun eta Marian eta horiek ikaragarri maite naute; baita alkateak eta horiek ere. Begi onez ikusten ez zaituen jendea ere izango da ba? Horiei zer esango zenieke? Hi hortik eta ni hemendik eta kito. [“Eta kito”, nik]. Bai, eta kito [barrez]. Hori, normala den bezala, Fernando!

···


···

Gero ezkondu eta zer familia izan zenuen? Nik ditut hiru alaba eta semea.

Eta orain Bernarda pixka bat makal dabilen honetan, etxeko lanak zeuk egin behar ezta? Bai, badakizu azukrearekin-eta nola ibiltzen den, eta horrek ere eragin egiten dio. Analisiak egiteko, enfermera bertara eraman nuen etxera lehengoan; gero tentsioa hartu zion eta horrelaxe. Gainontzean, ni orain Elortzanean ibiltzen naiz. Enkarguak ere neuk egin behar izaten ditut. Eta afariak eta gainontzeko denak, etxea garbitu-eta… Ni zapatuan eta jaietan ez naiz irteten. Lanak egin eta Bernarda zaindu-eta… Txaletean baino hobeto bizi naiz ni etxe horretan. Etxe hori, me encanta, me encanta! Zoragarria da, eta gainera udaberrian eta udan eguzkiak jotzen du eta… Ederra da lekua, hori! Zure aita zena pandero jotzaile bikaina izan zen. Utzi al zizun abildaderik zuri? Panderoa jotzeko, edo bertsotarako edo… Bai, toke hori eman zidan. Toke espezial hori. Esango dizut… “Hik panderista irten behar dek, ni bezala” eta… Santa Engrazian, ni txikia nintzela ibilita nago panderoa jotzen, aitaren aldamenean jarrita. Benitak esango luke. Eta horko fotografiak ere igual egongo dira, hortik nonbait, galduta? Horiek igual edukiko ditu gure ama maittiak-edo. Gero, ni Euskal Herri osoa pasata nago pandero jotzaile bezala. Hogeitaka urte pasa nituen nik panderoa jotzen. Aitari laguntzen eta neuk bakarrik jotzen ere bai. Epelderekin eta Egurrolarekin eta abar.

“Zer rekuerdo… Jende aldrebesa asko. Alfer galantak ere bai eta... Baina horien esplikazioak emateko ez daukat gogorik batere.”

Aspaldiko kontuak izango dira horiek… Bai, ni ezkondu nintzela hogeita zortzi urte dira eta harrezkero ez naiz ibili. Altzolara eta, urtero-urtero joaten nintzen… Lajarekin-eta. Umore onarekin beti. Bai, ukitu hori eman zidan, bai, aita zena maittiak, bai.

Eta orain situazio berri bat daukazu. Aitona izan zara eta lehenengo biloba daukazu, Yerai… Bai, polit askoa [eta pozik txoratzen, poltsikoko telefonoko argazkia erakusten dit]. Gure biloba txikia! Polita! Ze edade dauka orain? Hiru urte. Aurtengo martxoaren bian egingo ditu lau. Eta zertan aldatu dizu bizitza umeak? Ba, una emoción muy grande, emozio ikaragarria eman dit. Lehengokoan han etorri zen eta esan zidan: “Aittitta, katarruakin al zaude?”. Eta nik, “Bai…”. Eta hark: “Ohera jun epelea ta sendau azkar-azkar, eta muxu bat, eta amamai re eman muxu” esan zidan. [Hori dena umeen hitz egiteko era imitatuz azaltzen du Joxemarik]. Umea zoragarria. Niretzako oso momentu pozgarria. Eta horrelaxe bukatu genuen gure solasaldia. Azkenaldian, bizitzako etapa berri bat abiatu duela Joxemarik iruditu zitzaidan. Eta aldaketa horretan, Yerai txikiak baduela partea uste dut. Hizketak eta idatziak hauxe du muga, ordea: ezin jaso elkarrekin solasean ari ginela azaleratu zituen keinuak, irribarreak, malaletxeak, maitasunak… Hitz batean, sentimenduak. Eta gizatasuna.

F

ernando Arzallus


Atea jo eta barrura

Halaxe sartu naiz, lotsagabe asko. 10:30ak aldera Arroabeko haur-eskolan nintzen. Txikienek, ezezagunari bota ohi zaion begirada bota didate goitik behera edo hobe esanda behetik gora. Uztaiarekin jolasean, ipuinei begira eta Martuteneko trenean ere ibili gara triki-traka, triki-traka zubitik barrena. Sarrerako ongietorri epela ahaztuta, ia lagun egiten hasi garenean, alde egiteko ordua iritsi da. Erdi balantzaka, lehen pausoak eginez, larri batzuk, pauso sendoagoak botaz besteak, gerturatu eta musu potolo bezain bustiekin agurtu naute. Zoragarriak dira txikiak. Ordurako, goseak aginduta, azkarrago zetozen eskolatik jangela berrira handiak. 12:30etarako denak mahaian formal asko bazkaltzen hasteko prest.

Haur-eskola Din-don tinbrea jo eta sarreran nago nor azalduko zain. Ezker aldean apalatxoak, bakoitza bere izenarekin, bere txamarratxoarekin, bere motxilatxoa‌ Arri eta Izaskunek ireki didate atea, hanka artetik edo ahal duten lekutik txikiek ere ikusi nahi dute nor etorri den. 21 haurrentzat lekua dago Arroabeko haur-eskolan. Momentuz 10 haur besterik ez daude ordea eta erregeerreginen pare bizi dira beraien palazioan. %60a beteta izan artean (13 haur), ez dago matrikulazio epeen arabera ibili beharrik haurrak eraman ahal izateko, edozein momentutan, beharra tokatutakoan jo daiteke bertara.


1 1

Jangela

Jolasean harrapatu ditut sartu naizenean, bat Sansebastianak gogoan danborrari eman eta eman, bestea koltxonetetan txilipurdika, panpina lotarazten‌ Konturatu naizenerako baberoak jantzi dizkiete, baina 11:30ak dira eta! Txikien martxa ez dugu ezagutzen nonbait. Sei ume dituzte gaur Izaskun eta Arrik. Bien artean ondo moldatzen dira hauei bazkaria emateko, baina noski, haurrek beraien martxa dute, gehiago entretenitzen dira, zenbaiten purea behin baino gehiagotan berotu behar izan dute. Erdia mahaian, beste mordoska bat baberoan eta muturrean‌ barrura ere zerbait joango zela eta‌ platera limpio dago behintzat! Alferrik galdutako itxurarik ez dute morroskiloek. Aurrera, jolasera, mugitu pixka bat eta jandakoak bere efektua egiten duenean, bakarren bat puzkerka ere hasi da, egin beharrekoak egin, paketeak aldatu eta lotara.

Ainhoa Urainek egunero du mahaia gutxienez hemezortzirentzat erreserbatua. Arroabeko jangela inprobisatua orain arte Kultur Etxean zegoen. Jangela zerbitzua eskaini beharra ikusita, hantxe jartzea erabaki zuten orain estreinatu duten berri hau bukatu bitartean. Ez omen da berehalakoa izan. Halako batean obrak bukatu ziren, baina gero altzariak falta! Hori bai, itxaroteak merezi zuela ere aitortu digute, gustu handiz jarrita omen dago, kolore bizi eta alaiekin. Auzo Lagun enpresak ekartzen du jatekoa. Ainhoaren lana mahaia jarri, jatekoa berotu, haurrei banatu eta jaten lagundu, dena garbitu, jaso eta berriro eskolara joateko ordua iritsi arte haurretaz arduratzea da. Marije EgaĂąa irakaslea du alboan laguntzeko. Orokorrean jaten onak omen dira. Zer jartzen zaien izango da hauekin ere, makarroiak direnean seguru onak!

J

one Bergara


abenduak 19 sabel dantza erakustaldia eskaini zuten Arocenan

Natur Taldea Etorratik Sastarrainerako ibilbidean. abenduak 31 Etxeratek deituta kontzentrazioa

Ezetz asmatu herriari argazkia nondik aterata dagoen? haize epelak lagunduta argazkiak ateratzeko astia hartu zuten naturazaleek. Argazkiak ateratzeko astia, eta baita hamaiketako bikaina egiteko ere! Urtebete egin du Natur Taldeak eta ospatzeko salda beroa eta txorixo goxoa Sastarrain Eskolan.

urtarrilak 1 BeUrteroko Izarraizko irteera urteko lehen egunean

Espainiako Gazte Orkestra Nazionala bainuetxean. Urtarrilak 15ean Espainiako Gazte Orkestra Nazionalak ganbara kontzertua eskaini zuen bainuetxeko sala arabiarrean, Beethoven, Shubert eta Brhamsen musika klasikoko pieza ederrez gozatu zuten bertaratutakoek.

urtarrilak 8 Txikienentzat jangela jubilatuen tabernan


zulo

3

danbolin

1

urtarrilak 11 Agiro mendi taldekoek Elgoibarko Nazioarteko Krosera 6.ibilaldia.

Zestoa mendeetan zehar. Iùaki Azkune Mendia zestoarraren Zestoa mendeetan zehar lana ikusgai egongo da laster interneten (www.zestoa.net). Orain arte gure herriari buruz egin den historia lan sakonena da. Urte franko eman ditu Azkunek Zestoako, IÑAKI AZKUNE ZESTOAKO 1898KO EUSKAL FESTEI BURUZKO HITZALDI BAT ESKAINTZEN, LUZIA ALBERROREKIN BATERA. Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat artxibotako agirien kopiak biltzen, gure herriari buruzko lehen eskuko albisteak izateko ahaleginean. 1601. urtera arteko denboraldira mugatu nahi izan du lana. Lehendabizi, Zestoako eta inguruko Geologia, Historiaurrea, Antzinaroko Historia eta Goi Erdi Arokoa azalduko dira, labur bada ere. Gero, Zestoa hiribildu bihurtu ondorengo garaia sakonago aztertuko du Azkunek, eskueran duen materiala ere ugariagoa delako. Lan hori guztia pixkanaka argitaratuko da: kapituluak osatu ahala, interneten izango dira eskura. Azkenik, lan horri buruzko iradokizunak egiteko aukera ere eskainiko du Iùaki Azkunek.

urtarrilak 16 Palestinaren aldeko elkarretaratzea.

urtarrilak 21 San Sebastian jaiak ospatzen Arroabean

Santainesak Iraetan.

Azken urtetan izugarrizko indarra hartu duten jaiek ez diete inori huts egin aurtengoan ere. Ziklo krosa eguraldi txarragatik bertan behera gelditu bazen ere, ez dira falta izan bazkari, afari, mus txapelketa, pailazo, pilota, idi dema eta berbena.


Iazko urteari begirada Aizarnatik . Urte berrian sartu garenez, igaro dugun honi azterketa txiki bat egingo diogu, utzi duen emaitzak herrira nolako hobekuntza ekarri digun ikusi ahal izateko. Ekintzei begiratu aurretik, urtean zehar egin duen eguraldiari begirada bota diogu. Adituek ezohikoa izan dela esan dute, negurik ia ez dugu sumatu, udaberria nahiko tristea igaro dugu, udan berorik ez dugu sentitu eta udazkenean eguna joan eta eguna etorri euria izan dugu nagusi. Baina urteari beste alderdi batetik begiratzen badiogu, ikusiko dugu aipatzea merezi duten ekintzak baditugula, biztanle kopuru txikia izan arren, mugitzen ari den herria delako Aizarna. Lehendabizi aipatzekoa eskola berriaren inaugurazioa dugu. Guraso elkarteak antolatutako egun horretara jende ugari hurbildu zen, eraikuntza polita ikusteko asmoz. Aizarnako argazki zaharren bilduma egokia ere ikusteko aukera izan zen. Ekintza hori guraso elkarteak antolatu zuen, eta ez da bakarra, urtean zehar gehiago ere baditu antolatuak herriaren onerako. Eskerrak eman behar herritar guztiok, egin dutenagatik eta egiten ari diren lanagatik. Eskola berria eraiki eta zaharra hustu denean, elizako batzordeak proposamen berria ezagutarazi digu elkartearen batzarrean: gaur egun erabiltzen dugun solairua elizaren beharretarako behar dutela eta elkartea beheko solairuan edo eskola zaharrean eraiki beharko genukeela esan digute. Eztabaida eta ekintza ugari izan ondoren, orain arte bezala erabiltzen jarraitzen dugu solairu hori, beste aukera hoberik bideratzen ez den artean. Etxebizitza berriak ere aurten amaitu dira, eta dagoeneko badira bikote berriak bertan bizitzen. Horiek eta beren haurrek herrian beste giro bat sortuko dutelakoan nago, biztanleria zerbait gehitzeak ere onura ekarriko dio herrixka honi. Errepideaz gain, komunikazio aldetik begiratuta, hobekuntza asko iritsi dira Aizarnara. Baina, hala ere, antena mugikorren arazoak direla-eta, herri osoa telebistarik gabe eta inkomunikatuta egon da, biztanleak errudunak balira bezala. Matxura ala ekintza bat? Ondorioa: antenak zerbitzutik kanpo eta konpontzeko orduan arazoak lur jabearekin. Segidan kaleak margotuta ikusi ditugu, ekintza hori bideratu zutenen aurka. Auziei konponbidea aurkitzeko auzitegiak dauzkagu, baina bakoitza bere aldetik justizia ezartzen hasten bagara, arrazoia ez da nagusituko, indarra baizik. Elizako erretaularen zaharberritzea ere aurten amaitu dute. Pipiak jota zegoen egur zaharra dena saneatu eta kolore distiratsuekin margotuta berria dela ematen du. Beste gizaldi batez ez du zer eginik pipiak gure eliza zaharreko erretaula honetan. Eguneroko bizitzak eman duenetik aparte, ekintza edo gertaera horiek izan dira igaro den urtean bereiztu direnak. Urriak beharbada, baina gora doan herria izanik, utzi ditzagun txarrak alde batera eta hartu alderdi onak eskarmentu etorkizunerako. Urte berri ona igaro

J

on egiguren


5 1

S/Zoroperi eguna

Gabonak

Soro edo zoro pasa ziren 2008koak ere. Horra argazki batzuk oroitzapen modura

Danbolineko zenbaki honetan betiko gabonetako argazkiak ateratzeaz gain ezberdin batzuk ere atera nahi ditugu, askotan ez baitakigu albokoak zertan ari diren ere esate baterako, Aizarna eta Arroagoian ere izaten da Olentzero eta Arroabean ere bixita egiten dute erregeek‌


gurean “Gurea delako eta kirol noblea gainera!” Ostirala da eta arratsaldeko 16:30ak dira, kiroldegira hurbildu gara, pilota eskolakoekin egin baitugu hitzordua. Gaur entrenamendua 17:00etan dute kadeteek, baina ordurako hogei minutu falta arren, frontoian beroketak egiten hasiak dira dozena erdi bat gaztetxo. Pilota taldea iazko urte hasieran sortu zen eta taldea eratzearekin batera, Zestoako Pilota Eskola sortzea erabaki zuten. Esan eta egin, ikasturte hasieran, irailean hain juxtu martxan hasi ziren. Mikel Arregi Ertxin eta Iñigo Gerenabarrena entrenatzaileekin ari gara berriketan. Hirugarren entrenatzaile bat ere aritzen da beraiekin, Esteban Lopetegi. Pilota taldean guztira zortzi bat lagun elkartzen direla esan digute. Pilota talderik ez da izan orain arte, baina Txokoko txapelketa eta bestelakoak ere antolatu izan direla badakigu. “Azken Txokokoa guk antolatu genuen eta hori ekainean izan zen. Lehen kiroldegitik antolatzen ziren, libretik, Antxelmok edo horrela…” esan digu Mikelek. Taldearen sorreraz galdetuta zerk bultzata hasi ziren jakin nahi izan dugu. Eskaera zegoelako, pilota gustuko dutela-

ko…Iñigok prentsa bidez jakin omen zuen deialdiaren berri. “Bilera hartara azaldu nintzen eta orain begira. Beti gustatu izan zait pilota mundua eta horregatik hurbildu nintzen”. “Lau lagun elkartu ginen eta behar bat bazegoela ikusita animatu egin ginen” erantsi du Mikelek. Pilota taldea berez Kirol Bazkunaren barruan dago, eta lehen ere hala zegoen, baina nonbait kiroldegitik bertatik eramaten zen eta orain erabaki dute talde propio bezala funtzionatzea. “Talde natural bat sortu eta biltzen hastea izan da egin duguna. Pilotaren inguruan ibili garen jendea elkartu eta pixka bat antolatzea. Talde autonomoa gara orain, baina Kirol Bazkunaren barruan beti ere”. Iñigok gogoratu nahi izan du berak 27 urte dituela eta ez duela Zestoan ezagutu apenas ezer pilota munduaz, ez behintzat pilota talderik edo antzekorik. “Pilota eskolarekin berriz astero entrenamenduak daude eta finkoagoa da”. Mikel beteranoagoa da eta bere garaian pilotan ibilia ere bai. Ordukoa gogoratuz, Bixente Odriozolaren garaiak ekarri dizkigu gogora. “Garai hartan hemen bertan ia astero bi egunetan entrenatzen genuen…baina gertatu zitzaidan 16-17 urterekin bakarrik geratu nintzela eta helduek segi ziotela”. Zestoa historikoki beti izan da herri pilotaria. Pilotari han-


7 1

Zer moduz pilota eskolan? Eta zein da zuen pilotari gustukoena?

diak eta profesional asko atera ziren bere garaian. “Garai batean, frontoi zaharrean udan eta egunero egiten ziren partidak, gero hor halako eten bat egon da ezer eginez dena. Profesionaletara salto egin duenik izan da hemen eta baita herriartekoan ere oso aurrera joan izan gara”. Garai hartan zegoena ordea, pixkanaka desegiten joan zen eta tarteka batzuk atera arren, irten direnak nonbait kanpoan ibili dira. “Joseba Odriozola eta Iñigo Arrieta, esate baterako, beste klub batzuetan ibili dira hemen aukerarik ez eta…baina ez da jarraipenik egon, beraien kabuz mugitu behar izan dute”. Baina badirudi hori aldatzera doala. Gaur egun 25 lagun dabiltza pilota eskolan, lau mailatan banatuta: benjaminak, alebinak, infantilak eta kadeteak. Neskarik ez dago. “Eskola sortu zenean neska zein mutilentzat zela esan zen, baina ez da neskarik animatu…oraindik badute aukera e!” dio Iñigok gazteak animatu nahian. Horrez gain, adin honetan ez dela erraza nabarmendu digu. “Gauza asko izaten dituzte, futbola, solfeoa, ingelesa eta gu azkena sortu den taldea garenez, ba kosta egingo zaigu gurera ekartzea jendea”. Aurrera begira jarrita, txapelketetan parte hartu nahi dute eta horretarako proba moduko bat ere egin zuten. Lehen aldiz kanpora atera ziren pilotan egitera, Andoainen izan ziren bertako pilota eskolakoekin eta badirudi nahiko maila txukuna eman zutela. "Gustura etorri ginen handik bai, eta Federazioarekin ere harremanetan gaude. Egutegia badugu eta asmoa da txapelketatarako baldintza minimotan aurkeztea”. Gure berriketaldia pixka batean eten egin behar izan dugu. Izan ere, entrenatzaileen arreta eskatu dute gaztetxoek. Batzuk takoa jartzen laguntzeko, besteak beroketa egin dutela eta partida jokatzeko gogoz… Behin lanak eginda berriz eseri eta elkarrizketa bukatzen joan gara. Aurrera begirako asmoez ari ginen eta hauxe esan digutena. “Herri arteko txapelketetan parte hartzeko asmoa ere badugu, baina talde guztietan ez daukagu

jenderik. Gazteenak kadeteak dira eta gero jubenilak eta seniorrak. Hiru kategoriatan parte hartzera derrigortuta gaude. Jubenilak 16tik 18ra bitartekoak dira eta adin txarra da hori, parrandan ere hasita eta…”. Baina hala ere, jendea animatu nahi dute. “Gurea delako eta kirol noblea gainera! Nahiz eta kirol lehiakorra izan pilotan ez duzu ikusiko elkarren arteko borrokarik” . Eta behin propaganda egiten hasita… “Kirol sanoa da eta osasuntsua da, gorputzeko atal denak lantzen dira, emankorra da, giro jatorra izaten da eta harremana sortzen da herri desberdinetako pilotarien artean.…”. Amaitzeko Udaberriko pilota txapelketa jokatuko dutela esan digute eta beraz esan daiteke lehen txapelketa ofiziala jokatuko dutela kadete mailako pilotariek. Zorte ona opa diegu bai beraiei eta baita pilota eskolari ere.

M

argari Eizagirre.

Jon Miranda. 11 urte. Ondo, ni hasi nintzen asko g u s t a t z e n z a i d alako, nire kirolik faboritoena da. Abel Barriola Yerai Peña. 11 urte. Gustura nabil, eta gainera hiru entrenatzaile dauzkagu. Juan Martinez Irujo

Manex Odriozola. 10 urte. Entrenamenduak e z d i r a g o g orrak. Aimar O l a i z o l a d a o n en a , e z d a g o d udarik Aritz Iriondo. 10 urte. Ondo pasatzen d u g u . E t a p i l o t aria izan nahi d u t . A i m a r O l a izola.

Julen Telleria. 10 urte. Pilota asko gustatzen zait eta ederki p a s a t z e n d u t e ntrenamendutan. Aimar Olaizola.


agenda ur 30

TARRILA OSTIRALA

Uztapide jaio zela 100 urte betetzen direla eta, antolatuta dauden ekimenen berri emateko aurkezpena. Gaztetxeak antolatuta SOStemibles antzerkiaarratsaldeko 20:30ean kultur etxean.

•

santa inesak Iraetan 30 31

OSTIRALA

Mus Txapelketa azkarra 22:30ean Bekoetxe merenderoan. Izen ematea 22:00etan hasiko da. LARUNBATA

Umeen eguna. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera puzgarriak frontoian. 17:00etan “Jakin eta Jolas pailazoak. 18:30ean txokolatada. Arratsalde osoan zehar, buruhandiak, jolasak, goxoko jaurtiketa...

ot 04

SAILA

ASTELEHENA

Santa Ageda bezpera. Goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta Etorra aldean ibiliko dira eguerdira arte. Arratsaldean, Akoa eta Lili auzoetan arituko dira eta arratsaldeko 19:30ak alderako herrian jardungo dute. Aurten bildutako dirua Alcerrentzat izango da.

06

OSTIRALA

Hitzaldia “Santa Ageda eta koplak”gaiaren inguruan. Hizlariak: Nikolas Aldai kazetaria eta Euskadi Irratiko “Eta hitza jolas bihurtu zen” irrati saioko zuzendari ohia eta Jabier Kalzakorta, Euskal Filologian lizentziatua eta besteak beste “Dantza eta kopla zaharrak (2007)” liburuaren egilea.

08

IGANDEA

Agiro Mendi Taldeak goiz buelta antolatu du Agiro inguruko kobak ezagutuz. Irteera goizeko 8etan izango da

Gurutzetik eta linterna bat eramatea komeni da. Izen ematea kiroldegian izango da otsailaren 6a bitartean. Plaza mugatuak direnez interesa dutenei lehenbailehen egitea gomendatzen zaie.

09 13

ASTELEHENA

Korrika batzordea eratzeko bilera 20:00etan Kultur Etxean. OSTIRALA

Korrika 16.aren aurkezpena. “Euskara sencilloaren manifestoa” antzezlana Bikoteatroaren eskutik gaueko 22:00etan Kultur Etxean.

13

-15

ASTEBURUA

Agiro mendi taldeak antolatuta Sonportera (Aspe bailara) irteera, iraupeneko eskia ikasi eta praktikatzeko aukera. Otsailak 13 arratsaldez irtenda. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 65 euro. prezio horretan bi gau, bi gosari, afari bat eta garraioa sartzen dira. Izen ematea eta ordainketa kiroldegian egin behar dira otsailaren 10a bitartean. Joan nahi dutenen artean bilera bat egingo da otsailaren 11n gaueko 20:00etan Golgiro aretoan. Informazio gehiago kiroldegian 943 147 942 telefonora deituta.

20 21

OSTIRALA

Arratsaldeko 19:00etan Ertxiña Musika Eskolako banda txikia eta trikitixa bandaren kalejira. LARUNBATA

Iñauteriak. Arratsaldeko 16:30ean umeentzako jolasak, 17:30ean txokolatada. 19:00etan umeen desfilea. Ondoren helduen desfilea. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara eta 22:00etatik goizeko 1:00etara Igandea txaranga.

24

ASTEARTEA

Arratsaldeko 16:30ean umeentzako jolasak eta 17:30ean txokolatada.

• Utzen”. Pertsona edadetuak edota gaixoak zaintzen

daleko Gizarte Zerbitzuetatik: “Zaintzaileak zain-

dituzten familiarrei eta zaintzaileei zuzendutako ikastaroa. Izen ematea: Urtarriletik aurrera Gizarte Zerbitzuetan. Kurtso hasiera: Martxoaren 16an. Antolatzaile: Zestoako Gizarte Zerbitzua eta Diputazioko Gizarte ekintza. Irakasleak: Ingema/Matia. Zestoako San Joango etxe babestuetako erabilera anitzeko gelan.


9

u daleko

1

berriak

• BTZEKO BIDEA LUR AZPITIK JOANGO DA. AINUETXETIK BENTA-PELIGRORA PASA-

Hala erabaki zuten herritarrek 15etik 19ra bitartean egindako herri galdeketan. Bainuetxe aurreko errepidea gurutzatzeko udalak proposatu zituen bi aukeren simulazio birtualak jarri zituzten ikusgai udaltxean egun horietan. Erroldatutako hautesleak; 2.954 lagun Gaineko pasagunean alde 26 boto %8,84 Azpiko pasagunearen alde 268 boto %91,16 Emandako botoak guztira: 294 Parte hartzea %10

• IINSTALATU AURREKO URBANIDIAZPI AUZOAN IGOGAILUA

ZAZIO ETA EGOKITZE OBREN PROIEKTUA. Eskailera berritu, azpiegiturak

berritu eta etorkizunean bertan igogailua instalatzeko prestaketa lanak burutu. Aurrekontua: 175.937,50 euro.

Hurrengo pausua Udal Aurrekontuetan onartzea litzateke eta aurten bertan ekitea lanei

• MDEA ERAIKITZEKO. Eusko Jaurlaritzako Kultur ILIOI BAT EURO EKAINBERRIRAKO BI-

Sailak 1.000.000 bat euro inbertituko ditu Ekainberri Fundazioan. Miren Azkarate kultura sailburuak argitu zuenez, 20082012 Euskal Azpiegitura Planaren barruan kokatzen da proiektua diruz laguntzeko asmoa. Ekainberri Fundazioak milioi euro jasoko du irisgarritasun azpiegiturak hobetzeko. Ekainberriko eraikina amaituta badago ere, Zestoako herrigunetik erreplikaraino joango den oinezkoen bidea egin nahi dute eta horretarako erabilik o dute Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza. Fundazioak Lili Jauregia eta Sastarrain bailarako bost lursail erosi zituen oinezkoentzako bide hau egin ahal izateko.

• APLAZA ERARROABEKO

BERRITZEKO PROIEKTUA. Eliza eta frontoiaren artean dagoen espazio publikoa egokitzea, zoladura berritzea, zerbitzu azpiegiturak hobetzea, argiteri publiko berria instalatzea…Aurrekontua: 226.002,49 euro.

•E

SPAINIAKO GOBERNUAK 603.530 EURO EMANGO DIZKIO ZESTOAKO UDALARI. Hirigintza batzordean hala hitzartuta, enplegua sortzeko aproposak izan daitezkeen inbertsioak egiteko Estatuko Udal Inbertsioen Fondoaren deialdiaren aurrean, ondoan zehazten diren obrak egitea erabaki du Zestoako Udalak.

•A

IZARNAKO PLAZAKO ZERBITZU AZPIEGITURAK ALDATU ETA LURPERATZEKO PROIEKTUA. Aizarnako plaza zeharkatzen duen ur edangarriaren hornidura sare berria egitea eta argindar zerbitzuko, argiteria publikoko eta telekomunikazioko sarea lurperatzea. Aurrekontua: 87.884,29 euro.

•A

RROAGOIAN UR ZIKINEN SANEAMENDUKO SAREA ALDATZEKO PROIEKTUA. 130 metro luzerako saneamendu hodia aldatzea eremu horretako ur zikinak behar bezala bideratzeko. Aurrekontua: 25.577,44 euro.

• UTIK, ZESTOAKO ESTAZIO-AL-

ROLA IBAIAREN EZKERRALDE-

DEKO INDUSTRI PAREAN, BIDEGORRIAREN LUZAPENA BURUTZEKO PROIEKTUA. Lili jauregian ingurua eta Sastarrain bailara Zestoatik Iraetara doan trenbide zaharreko bidegorriarekin lotzea. Aurrekontua: 88.128,27 euro. Lan horiek guztiak egiteko okupatuko liratekeen langileak 21 izango lirateke. Eta lanak apiriletik abendura bitartean burutuko lirateke.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
91 - 2009 urtarrila by DANBOLIN - Issuu