Issuu on Google+

danbolin 2008/11

JARDUNIAN TXIKI AGIRRE KEIXETA

89. alea

ESKUAREGILEAK


heriotzaz atariko hauetan. Nik bai, ordea. Duela egun batzuk, Torinoko emakume neurologo “xahar” batek egunkari batean esandakoak dakarzkit lehenbizi: “Bizitzea edo hiltzea gauza bera da. Zeren, jakina, bizitza ez baitago gorputz txiki honetan. Garrantzitsua zera da: nola bizi izan garen, eta lagatzen dugun mezua. Horrexek bizirauten du guk baino luzeago. Horixe da hilezkortasuna”. Danbolin datorkit burura. Makina bat mezu, ideia, informazio, irudi geldituko dira betirako, hilezkor, duela zortzi urte hasi eta harrezkero atera diren ia 2.000 orrialde horietan! Eta zein herritar pila hurbildu da Danbolineko orrialdeetara! Informazioa bidali, iritziak plazaratu, argazkiak eskaini, iragarkiak eta publizitatea jarri… Eta aldizkariaz gain, beste zenbat lan! Pepita Iriondoren Nire pausoak, Maixuaren Zestoari gorazarre..., Zuri-beltzean bizi izanak argazki liburua, Gurutzeaga pilotalekuak 100 urte… Eta hori gutxi balitz, herriko euskalgintzan ere hortxe, kultur ekitaldi franko antolatuz. Bai, lan hori dena hor geratuko da betirako, hilezkor. Duela aste batzuk egin zuen urteko batzarra Danbolin-zulo elkarteak. Diru iturriak sendotzea izango omen da datozen hilabetetako erronka nagusia. Izan ere, erakunde publikoetatik jasotzen dira laguntzak, bai, baina benetan independenteak izatea nahi badugu, garrantzitsua baita diru-iturri propioak sendotzea. Eta horretan, irakurleok duzue zeregina. Danbolinek beti sentitu du zestoarren babesa, eta oraingo honetan ere horixe behar da, zuen bultzada. Anjel Lertxundiren esaldi eder bat neurera ekarriz, “zerk edertzen du bizitza eman eta eskaini eta oparitu duzunak baino?” Horixe behar da, irakurle, bazkide egitea (25 euro) eta auzolana indartzea. Herrigintzan laguntzen dugun neurrian iraungo du bizirik gure herriak ere. Lehengoan, kultur taldeen arteko bileran, aipatu zen kontu batekin bukatuko dut. Azken urteetan herriko gaztetxoekin hainbeste lan egin duen talde baten hilhotsak entzun nituen han. Horixe ezin da gertatu; eginahalak egin behar dira taldeei eusteko: “Esperantzari bizirik eutsi, babestu, kandela-argia ekaitzetatik bezala” (A. Lertxundi).

F d a n b o l i nEK

ernando Arzallus

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 14 16 19

A T A R I K O A . Aspalditik nago antzemanda inork ez duela idazten

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN KEIXETA

ESKUAREGILEAK

DANBOLIN ZULO

SAN MARTIN JAIAK

JOSE MARIA ODRIOZOLA Y OÑATIVIA III

AGENDA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. ERABAKI BEHARREAN skal gatazka politikoa une zailean da nire ustez. Tamalez, azken su-etenean hain gaizki jokatu zuen alderdi sozialistak hogeita hamaika eskutik du. Ez zuten ezertarako balio izan ezker abertzalearen azken mugimenduek; nire ustez, erabaki zuzenak konponbide baten bila. Ez zen pauso txikia izan, adibidez, hegoaldeko lau probintziez osaturiko autonomia onartzea, erabakitzeko eskubidea lukeena noski. ETA berriro armetara itzultzeak egoera asko zaildu du, eta gobernuak bere makinaria mediatiko eta judizialari esker nahi duena egiten du. Ondorioz, pilota ezker abertzalearen teilatuan dago, behartua dago mugitzera zeren denbora aurka doa. Kartzelan dauden presoen nekea nabaria da, eta gainera momentu honetan dagoen krisiarekin alderdi sozialistari komeni zaio gatazka luzatzea, beste arazo batzuk tapatzeaz gain, abertzaleon kontra doalako konponbidea atzeratzea. Gaur egun, abertzaleok Euskadin %55 inguru izango gara, baina aldaketa demografikoak kontutan izanda, urte gutxitan ez dugu zertaz hitz eginik izango, Españolistak nagusi izango baitira. Hau guztia nire iritzia besterik ez da, zein da zurea? Ba al duzu iritzirik? Aurrean dugunak entzun nahi duena esatea ez da bidea, iritzi propioa izateak egiten gaitu gizakiak ezberdin geure artean. Haizeak jotzen duen aldera ibiltzea da errazena, baina kritikoak izateko kapazak izan behar gara, eta aurrena geure buruarekin. Frankismotik hona gauzak aldatu dira, orduan ez zegoen zer galdurik, baina orain eman ziguten goxoki autonomista dastatzera ohituak gaude denok, salbuespenik gabe, eta gertakizun guztien aurrean sentsibilitatea galtzen ari gara, bai ETAren ekintzekiko, bai Espainiako gobernuaren zapalkuntzarekiko. Uste dut abertzaleok gure helburua lortzeko bidean zer galtzeko prest gauden argitzea falta zaigula oraindik.

Eu

P

N

Nabaritzen al da krisia Zestoan? Begira, ni Gure Txokoako juntan nago eta hor ikusten det asteburutan jendea dabilela pila bat, beteta dago sozidadea. Nik uste krisisa dagoenez jendea restauranteetara joan beharrean sozidadera joaten dela.

50 urte

Maria Jesus Uranga

eritz Karrera

intada.

Nik uste orokorrean gutxiago edo gehiago denei eragiten diola, prezioak disparatu egin dira eta eguneroko bizitzan antzeman egiten da, gasolinak eta osterantzekoak, eta soldatak igual ba horrenbeste igo ez badira ba… antzematen da, orokorrean…

44 urte

Xabier Irure

TANTA TXIKI BAT. Zorionez edo zoritxarrez, bizi garen gizarte kapitalista honek, benetako baloreen gain-

behera dakar. Non geratu dira, interes ekonomikorik gabe, gabeziak dituzten pertsonei laguntzeko gogoa eta desioa? Askoren ahotik “Nahi bai, baina denborarik ez” entzuten da. Baina nola liteke, nahi indibidualak asetzeko denbora erraz bilatzea eta besteengana bideratzeko denborarik ez izatea? Behar baino gutxiago pentsatzen dugu inguruan bizi diren pertsonen bizitzaz. Axola al digu benetan, pertsona batek kalitatezko bizitza duen ala ez? Batzuek, interes propiorik gabeko laguntza emanez, bolondresaren izaera bizirik dagoela erakusten dute. Pertsona bakoitzak laguntza “tanta” bat emanez, itsaso bat sortzea erraza izango litzateke, gure elkarbizitza hobetuz eta gizartea pixkanaka aldatuz. Ez ditzagun galdu bakoitzaren barnean dauden balore positiboak. Anima gaitezen, asko jasotzearen truke, “tanta” txiki hori eskaintzen!

ITSASO ARMAS

ETA

ESTI ZABALA


5 Momentuz ez, baina pentsatzen det etorriko dela, horrenbeste esaten badute seinale… Preparatzen ari gara. Azpeitian eta gehiago nabaritu da, egur enpresa asko daude eta baina… hona ere poliki-poliki etorriko da.

Loren Nogales

47 urte

Beno, beti nabaritzen da Nere ustez pixka bat baina oraindik horrennik uste det hitz besterainokoa egiten den adiez da, baina pixNik behinkanaka iris dai- tzat antzematen na ez dela. Ailegatuko da teke… Komuni- det. Prezioak agian, jendea lakabideetan eta danak igo dira beldur pixka bat beldurgarri, bai- nik gabe gelditzen bada dudasartzen ari zaiz- ta jatekoarena kigula uste det ere, itxuragabe. rik gabe antzemango da Soldatak berriz baina… Koro Eizagirre pezeta bat bera 51 urte ere ez! Neretzako behintzat an- Maritxu Aldalur 60 urte tzematen da…

70 urte

J. Antonio Gonzalez

ITSU ETA GOR?

H

ASI da beste ikasturte berri bat, eta Zestoako Euskal Herrian Euskaraz lanean da dagoeneko. Ikasturte berria, asmo berriak? Euskararen alorrean, beste hainbat alorretan bezala, nahiz eta urte asko pasa, gauzak ez dira asko aldatzen. Herrian ere betiko borrokak ditugu. Eta guk, horiei helduko diegu beste urte batez. Badakigulako gaur ez bada bihar, gure lan xume honek bere fruituak emango dituela. Agian zuek ez dituzue fruitu horiek antzemango. Euskaldunok, geure hizkuntzari dagokionez, itsu eta gor izaten garelako askotan. Hori gure konplexuen ondorio dela esango genuke, gutxiagotasun sentimendua barneraino sartzen digutelako eta guretzako hiriburura joan eta geure eguneroko hizkuntza ez den beste batean hitz egitea ohikoena delako adibidez. Baina zenbateraino ohartzen gara, herrian bertan ere hainbat lekutan oraindik gazteleraz mintzatu behar garela? Eta ohartzen bagara, zenbaterainoko garrantzia ematen diogu horri? Gu euskaldunak gara, geure ama hizkuntza euskara da, euskaraz moldatzen gara ondoen eta geure eskubidea da euskaraz bizi ahal izatea. Baina hainbat kasutan eskubide hori urratua izaten da eta ez dugu ezer egiten eskubide urraketa horien aurren. Konplexuak ditugulako, pasiboak garelako edo enfrentamendurik ez dugulako sortu nahi, baina beti “txikiena” suertatzen da kolpatuena, kasu honetan, euskara. Argi dago, Euskal herrian zein Zestoan euskara bizirik ikusi nahi badugu, herriak duela ZERESAN handiena, bizirik dagoen hizkuntza bat ez delako galtzen. Baina herriaz gain, administrazioek ere badituzte euren eginbeharrak. Eta askotan kale egiten dute. Horretarako ere badago EHE, administrazio horiei belarritik tira egiteko eta geure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan behar direla esateko. Hor, oraindik burura etortzen zaizkigu herriko anbulatorioa eta postetxea, besteak beste. Aurten, bi horiei helduko diegu. Agian orain arte izan ez dugun ikuspuntu batez heldu ere, burujabetzaren ikuspuntutik. Herritar orok, ze hizkuntzetan bizi nahi duen erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu. Guk euskaraz bizi nahi dugu. Eta zuk?

E

nbido 2. Zestoako Euskal Herrian Euskaraz


J

ardunian

keixeta

Txiki Agirre

"

H

arri batzuk, hartxintxarrak bezain arinak, irrist egiten dute Algorriko itsaslabarrean, eta hondarretan erortzen dira. Une horretan bertan, handik oso hurbil, Txiki bere eserlekutik altxatzen da. Harri haiexek itsaslabarrari itsatsita eduki dituen tentsio berak mantendu du bera ere zoruari lotuta. Haiek erortzerakoan hondartzara jauzarazten dituen grabitate berak botatzen du behera gure gizona ere; lurrera erori eta paper izugarri bat estaltzen du formaz. Milaka momentu ñimiñoek egiten dute itsaslabarra; milaka keinu ikusezinek sortzen dute koadroaren edertasuna.

Ikasi dudan guztia eginez ikasi dut, eta apurtuz”

Ni horrela hasten naiz… hauxe da nire eserlekua, hementxe jartzen naiz orduak eta orduak eta jarduten dut. Komunikazio moduko bat dago papera eta nire artean, eta paperak berak behartzen nau toki batean edo bestean aritzera: ez dakizu zergatik… Ez dut behin ere aurretiazko zirriborrorik egiten; borroka, lehia, zuzenekoa da. Batzuetan disfrutatuz, besteetan sufrituz. Ikerketak sufritzera behartzen zaitu, etengabeko arazoak daude koadro bati irtenbidea ematerakoan. Olatuek, haizeek eta ekaitzek, lurraren dardarizoek sortu zuten Algorriko paisaia armoniatsua. Keixetaren margolana, berriz, hekatonbearen bukaerako armonia da. Armonia egon egin behar du. Bizitzako momenturik gogorrenak garrantzitsuenak izan daitezke sortzeko garaian. Eman behar eroso zaudenean ez zaizula ezer ateratzen, aizu. Une ezkorra pasa ondoren, konturatzen zara, ordea, une sortzailea izan dela, norabidea aldatzen duzu… zuztarretik aldatzen duzu egiteko era. Eta unerik sortzaileena, behin eta berriro lantokian zaudenean; lanean harrapa zaitzala inspirazioak.

Keixetaren margolanen armoniak, beren kolore dotoreak, konposizioaren orekak, transmititzen duten baretasunak pintore klasiko bat jartzen digute agerian, jakinduriazko margolana, irauteko gogoa duen pintura. Margolan bati denbora asko eskaintzea baino gehiago da egin aurretik eskainitako denbora. Asko produzitzen dut. Ikasi dudan guztia eginez ikasi dut, eta apurtuz. Bota egiten dut, oso azkarra naiz margotzen. Di-da batean egiten ez badut, utzi egiten dut, beste gauza batekin hasten naiz… Ikusten da ziurtasuna dagoela konposizioan, armonia horretan. Margolan bat prestatzeko


7 路路路


Algorriko paisaia abstraktua da eta ederra. Keixetaren pintura ederra da eta abstraktua. Pinturak erakarri egin behar du. Koadro batek bere edertasunagatik erakarri behar zaitu, edo alderantzizkoagatik. Nire kasuan edertasuna dela uste dut. Zergatik? Ez dakit arrazoia, baina horrela ateratzen zaizkit. Pintura abstraktua ikustera ohitu gabeko jende askori gustatu egiten zaio nire lana, eta horregatik da, edertasunagatik. Badira margolariak pintura apaingarria egiten dutenak saltzeko. Nik, ordea, ez dut horrelakorik egiten, nire pintura da disfrutatzeko. Denbora behar du. Lanerako gaiak ingurukoak dira, edo norberen aldartea. Naturak, inguruak, paisaiak inspiratu egiten naute. Nire koadro abstraktu askotan jendeak Algorri ikusten du. Itsasoa hor dago, beti. Eta jendeak ideia baikorrak edo ezkorrak ekartzen dizkizu eta hori islatu egiten da nire lanean, noski. Zumaiako itsaslabarrak duela milaka urte eratu ziren itsaspean, eta ikaragarrizko indarrak atera zituen lurrazalera. Beste garai batean, umetan, liluratu egiten nintzen Lucio Muñozekin. Urtean behin, familia osoa Arantzazura joaten ginen; ni liluratu egiten nintzen Lucio Muñozen erretaularekin; Jorge [Oteiza], berriz, ez nuen ulertzen, gero bai. Pertsona batek izugarrizko eragina izan zuen nigan: Iñaki Crucetak, Bilboko margolari handi bat, inork ezagutzen ez duena. Duela 20 urte baino gehiago, baserri bat erosi zuen Arroagoian eta han bizi izan zen hainbat urtetan. Nik garai hartan eskultura eta zeramika egiten nituen eta gauza batzuk elkarrekin lantzen genituen. Berak jarri ninduen margotzen. Gizon aparta zen. Pintore ofizioa transmititu zidan.

9

···

probak baino gehiago da lehendik bizkarrean daramatena. Metatutako dena margolan horretantxe ateratzen da. Bada jendea esaten duena pintura bukatu zela, ez daukagula jada ezer esatekorik. Artista behartuta dago aukeratzera. Egunero ari naiz toreatzen eta borrokan. Bizitza gogor honek zera du ordaina, gustatzen zaizuna egitea, bestela beste zerbaitetan ariko nintzateke dagoeneko. Ez dut nahi jendeari gustatzea, nik neuretzat egiten dut lan. Hori konpartitu egiten duela ikusleak, ados.

Nik margolaria izan nahi nuen txikitatik. Hamahiru urterekin Donostiara joaten nintzen igandero, San Telmo museora, ni bakarrik trenean. Besteak zinera joaten ziren. Orduan margotzen nuen jada. Arroan, aitak Narkis Balentziaga zenaren lantegia ikustera eramaten ninduen. Herrikoa izanagatik, maitasun berezia diot, baina nire lehen inpresioa izan zen arazo bat zuela, ez zekiela margotzen. Hamabost urterekin Eibarrera joan nintzen ikastera. Lehenengo urtean elektronika ikasten nuen goizez, eta arratsaldez Marino Plazaren zeramika lantegira joaten nintzen. Bigarren urtean zeramikako irakasle nintzen lantegi hartan bertan; hamazazpi urte besterik ez nituen. Oraindik ere harritu egiten naiz orduan egiten nituen piezak ikusita: izugarrizko teknika lortu nuen. Arroara itzuli, eta Aiako Taldean ibili ondoren, neure tailerra sortu nuen aitak lagunduta. Orduan ezagutu nuen Iñaki Cruzeta. Neuk diseinatu eta egindako makina bat labe probatu genituen bion artean. Nahi gabe, ezusteko efektuak lortzen genituen esmalteekin, eta orduan landutako koloreen ikerketa hura pinturan ere heredatu egin ditut. Ni orduan Arroan, hogei urterekin, satelite bat nintzen, izaki arraro bat. Nire lantegia inguruko, batez ere kostaldeko, [artista] jendearen topaleku bihurtu zen. Auzo batean bizi izanak kemen handiagoa eman zigun. Gure belaunaldian behintzat jendeak askoz gehiago landu behar izan zituen gauza batzuk. Herri txikietan denerako egin behar izan dugu ahalegina: futbolzelaia nola-halakoa sortu egin behar, Arroa erdialdeko plaza auzolanean egin zen, festak moto-kros txapelketa bat antolatuta ordaindu behar… Zaildu egiten zinen. Ni nire belaunaldian azkenetakoa izan naiz Arroatik alde egiten. Auzotarra izateak bizimodua ateratzen lagundu digu. Lerro hauek idazteko Zumaiako Oxford-en elkartu nintzen Keixetarekin. Arroabean jaiotako transhumante horrek han dauka bere gordelekua. Lurrean daude zabalduta dozenaka papertzar eta paper zuri biribilki, bere lehengaia. Kontuz-kontuz banakabanaka altxatzen badituzu orri pilook kolorez betetzen zaizkizu begiak eta barrura salto egitea nahiko zenuke, igerilekuan bezala. Aberatsa da hitzetan Txiki; bere pintura ñabarduratan bezain aberatsa. Galdera ia esan gabe, bere argudioak oparitzen dizkizu, duda-mudatan ibili gabe ia beti. Hitz zintzoak, bere buruarekiko lehendabizi, eta lauak, zuzenak, ondo uler ditzazun. Eta zer da gero e! Egia hori eta ez engainatzeko eginahal hori zabaldu egiten da bere margolanen baretasunera ere.

Eskulturak arazo handi bat du, denbora asko behar duela. Lana “bota” egiten duzunean, indarra du, gauzak adierazten ditu, baina obra behin eta berriz buruan ibiltzen baduzu, galdu egiten da. Pinturak, berriz, freskotasuna eta bizkortasuna ekarri zizkidan. Oraindik orain, hiru metroko altuerako poliesterrezko lanak egin ditut Santiagon [Galizia] baina oso lan motela da. Orain, berriz, Eibarren egin ditut, brontzez, di-da batean buztinez egiten ditudan buru txiki batzuk. Galdaketa beste norbaitek egiten badu, freskoa, berria, ateratzen da. Instalazioak ere egin ditut baina pinturak betetzen nau gehien. Lehen irekiagoa nintzen. Gero eta sartuagoa nago nire munduan, nire obra gero eta nireagoa izan dadin saiatzen.

Koadro bat egin behar dut Jorge Oteiza omenduz [erakusketa Zarautzen]. Azaroan talde-erakusketa Biarritzen, collagea gaitzat hartuta. Arazoaren erdialdera Marbellan (Malaga). Gabonetan lan batzuk eramango ditut Ekain galeriara (Donostia)… Eta datorren urtean Bergaran, Santiagon (Galizia), Iruñean, Madrilen… Orain Baigorrira noa, han baserri bat utzi didate-eta. Berriro aldaketa izango du nire obrak.

Itsasora Algorrira iritsi aurretik bere presentzia Arroabean iragartzen da.

Keixetaren lanak ikusgai egongo dira Donibane Garazin (Zitadelako karrika, 12) azaroaren 12tik abenduaren 13ra. www.keixeta.com

B

IZENTE

DAVILA

ITZULPENA: FERNANDO ARZALLUS


Tiburtzio eta Manuel Larra単aga Eskuaregileak Arroa Errekako Azketa Errota baserrira joan gara. Manuel Larra単aga bidera atera zaigu. Etxera igo eta eskuareak nola egiten dituen azaldu digu. Manuelek 12-13 bat urte daramatza egurrezko eskuareak egiten, jubilatu zenez gero. Anaiak erakutsi dio, Tiburtziok. Anaia Tiburtzio bi urte gazteagoa da, 71 urte ditu eta ez da gurekin izan, gaixorik baitabil. Dena dela, Tiburtziok lan asko egin du eskuareak egiteko prestatuta daukaten lantegitxoan eta Manuelek garbi esan digu berak anaiarengandik ikasi duela. Manuelek eskuareak egiteko duten tailerrera eraman gaitu, baina lehenago Itziar Arrizabalaga eta Inaxio Larra単aga senar-emazteak agurtu ditugu. Denak bizi dira Zumaian, baina ia egun osoa pasatzen dute autopistak botatako etxearen ordainetan jasotako Azketa Errota baserrian. Inaxio Manuelen anaia gaztea da eta Itziar emaztea Danbolineko bi kazetariok eta baita irakurleok ere ezagutzen duzue. Orain dela puska bat, Danbolinen, udaberri batean, argazki polit askoa argitaratu genuen Itziar eta auzoko bat oilaskoak atarian lumatzen ari zirela. Orduko hartan esan zigun Itziarrek ez ahazteko Arroa Erreka idaztea, askotan oker esanda Presalde deitzen baitiogu baserri ilara horri. Itzultzeko ere esan zigun orduan eta hara, bueltan-bueltan berriz ere Azketa Errotan gara. Elkar agurtu eta lantegira igo gara. A ze eskuare festa! Mordoa dago bazterretan, batzuk hasiberriak eta besteak erdi bukatuak. Horiek egiteko berriz, tresna franko: zerrak, taladroak, kirtena borobiltzekoa, tornoa... Eskuarearen zati bakoitzak bere trataera du, kirtena dela, hortzak direla... Manue-


1 1

da baratzean gehiago aritzen da eta txarra bada lantokira igotzen da. Hemendik aurrera izango du astia eskuareak bat bestearen atzetik egiteko... Eskuareak ez al diren puskatzen galdetu diogu: “Nola heltzen diozun”. Ez diogu ulertu. Manuelek esan nahi du baserritarraren arabera badagoela aldea. Alegia, batzuek erosi eta hurrengo egunean puskatzen dutela, heltzeko eta erabiltzeko moduagatik hautsi egiten dute. Jakin egin behar da belarretan eskuarea nola tratatu. Anaia gaztea konbertsazioan sartu da eta esan du eskuare bat baino gehiago puskatu dela traktore azpian J O X E L A R R A Ñ A G A A I T A E R D I A N D U T E L A, MANUEL E TA TIBURTZIO ESKUAREGILEAK

lek dena makinei esker egiten du eta anaia Tiburtziok berriz, bere kabuz ikasi eta ia dena eskuz egiten omen zuen gaixotu arte. Makina artean esplikatu digu Manuelek nola kirtenak lizar gorri edo zurikoak izaten diren, Azpeitiko Landeta auzoan Urkizun erositako zurarekin eginda. Egur hori noiz boIPARRALDEKO ESKUAREAK HORTZAK tatakoa izaten den ba al B I ALDETARA IZATEN DITU dakien galdetu diogu: “Noiz botatakoa? Auskalo! Nola tokatzen den hori hartu! Egur gogorra eta aldi berean arina nahi izaten da, baina zaila da biak batera izatea”. Bi ezaugarriak inportanteak baitira; erraz puskatuko ez den kirtena izatea eta baserritarraren gerria izorratuko duen alferrikako pisurik ez izatea. Lizarra kirtenetarako eta arkazia hortzetarako. Lizarra baino gogorragoa nonbait arkazia eta hortzak ondo mantentzeko beti erabiltzen du egur hori. Urtean 200 bat egiten ditu eta zuzenean biltegietan saldu baserritarrari baino. Egia esan, bi eratako erosleak ditu: apaingarri moduan jartzeko erosten dutenak eta lanerako darabiltenak. Azpeitia, Aia eta Zarautz inguruko almazenetara saltzen ditu eskuareak. Hala ere, udaberrian baserritarren bat edo beste etortzen zaio erreminta bila. Ez dauka lanerako ordutegi zehatzik (baldin baite! jubilatuta dago-eta). Eguraldiaren arabera ibiltzen da, ona ba-

EZKER ESKUIN

harrapatuta. Pipiak jotzen al dion ere galdetu diogu eta Manuelek ezetz, “martxan dabilenari ez dio atakatzen pipiak”. Asko erabiliagatik haustea nonbait ondo zaila da, hori bai, hortzak gastatu egiten dira. Hortzetaz ari garela, zenbat hortzekoak egiten dituzu? “Ez ditut denak tamaina berekoak egiten, haurrentzat ere egiten ditut”. Txikienak bederatzi hortzekoak izaten dira, kirtena ere normala baino txikiagoa izaten dute. Erdi mailakoak 13-15 hortzekoak izaten dira eta handienak 16 hortzekoak. Hortzak gora hortzak behera, Itziarko Itziarrek igarri digu nonbait gosetu garela eta sukaldeko epelean mokadu bikaina atera digu. Gazta eta menbrillo, ogi eta urdaiazpiko, sagarrak etorri zaizkigu gogora, sagar urtea izan dela, alegia. Hirurek segituan esan digute dagoeneko muztioa pronto daukatela. Hortaraxe altxa gara eta ikusi dugu nola tolarean patsa estututa daukaten. Probatu dugu mama gozo-gozoa. Ilundu digu eta Zestoa aldera abiatu gara, eta Manueli, Itziarri eta Inaxiori esan diegu itzuliko garela, beharbada hurrengoan sagardoaz hitz egingo dugula eta ez garela ahaztuko etxekoek goraxeago ireki duten landetxea bisitatzeaz.

L

ierni Arrieta Onintza Irureta


Musikarien eguna. Zestoako Musika Bandak, musikarien egunean, omenaldi beroa eskaini zion Jabier Iturriari. Iazko etenaldiaren ondoren, aurten, berriro antolatu dute omenaldi saioa herriko musikariek. Iturriak 50 urte daramatza bandan tronboia jotzen. Atrilak bere tokian jartzen eta musikariei paperak banatzen hasi zen Musika Bandan; zuzendariak bonbardinoa eskuartean jarri zion arte. Berehala tronboia jotzera pasatu zen eta horrela 50 urtez. Bestalde Idiakaitz txistulari taldeak, isilik gorde badu ere, duela urtebete baino gehiago pentsatutako omenaldi xumea eskaini zion Xabin Zulaikari. Gauzak nola diren, Jabier eta Xabin txikitako lagunak dira eta bai musikari gisa eta bai dantzari gisa behin baino gehiagotan elkarrekin parte hartu izan dute gazte garaian. Eta aurten, egun berean, biei omenaldi bana eskaini diete musikarilagunek. Idiakaitz txistulari taldeak, urtero bezala ospatu du musikarien eguna. Herriko kaleak alaitu ondoren Gure Txokoa elkartean lagunarte-giroan afaldu zuten; hogei lagunetik gora elkartu ziren, gazteak eta ez hain gazteak. Afalondoren omenaldi xume bat eskaini zioten Xabin Zulaika taldeko atabalarietako bati. Zestoarra da jaiotzez, aspalditik Azpeitian bizi bada ere. Hala ere, sarri etortzen da jaioterrira, besteak beste, txistulariekin atabala jotzera. Xabin 1957an hasi zen atabala jotzen eta oraindik jarraitu egiten du. Gaur egun Idiakaitz (Zestoa) eta Izarraitz (Azpeitia) txistulari taldeetako partaide da, baina Zestoako eta Azpeitiko musika bandetan ere aritutakoa da. Musikari familian jaio zen Xabin, Xiria familian. Aita ere herriko “atabalari ofiziala” izan zen urte askoan, anaiek eta osabak ere makina bat saio egin zituzten musika bandarekin eta beste zenbait talderekin.

1 9 6 1 I N G U R U K O Z E S T O A K O B A N D A K O M U S I K A R I A K: GOITIK HASITA EZKERRETIK ESKUINERA: JOXEMARI BARRENA, INIXIO ANDRES, JABIER ZULAIKA, JABIER KORTA, ANJEL GOIKOETXEA; MIGEL GOIOETXEA /MITXITO/, ALEJANDRO BERGARA, AMALIO ANDRES, MARTZELINO PEÑA, BLAS BARRENA; ANJEL MARI ALBERT, JOXE LARRAÑAGA /BALTZOLA/, JABIER ITURRIA, XABIN BARRENA, INIXIO IBARGUREN; JUANITO GOIKOETXEA /FATI/, MARTZELINO AIZPURUA /LEPAX/, JOXEMARI LIZASO (ZUZENDARIA), XABIN ZULAIKA, LUIS BARRENA


3

k

1

ale/bale KALE.

Azaroak 9 T-klax taldea (Jagoba Astiazaran erdian) irabazle Gipuzkoako Euskal Kanta Txapelketan

ZENBAIT HORMETAN

ORANDIK GAZTELERA NAGUSI. EUSKARAZ NOIZKO?

KALE.

ZAKURRA LASAI GELDI-

TUKO ZEN MOKORDO HAU EGINDA BAINA BAITA JABEA ERE, JASO BA!

zulo

Azaroak 15 Danbolin Zulo Kultur Elkarteak antolatuta Honolulu leku bat antzezlana

danbolin

Huancavelikaren Lagunak taldeak urtero bezala Peruko haurrentzat materiala bildu zuen udaletxe azpian. Janaria biltzeaz gain, eskolako materiala eta garbitasun pertsonalerako materiala ere bildu zuten. Erakundeak urtean bi aldiz egiten du bilketa lanak, urtarrilean haurrentzat jostailuak bilduko ditu. Informazio gehiago elkartearen webgunean: www.amigosdehuancavelica.org

Azaroak 16 Behelainotan Agiro Mendi Taldeak antolatuta Leitzaran-Arano mendi irteera

Azaroak 21 Iraetako auzo elkarteak antolatuta bertso afaria Gure Ordekan

Azaroak 21 Santa Zeziliaren omenez musika eskolako ikasleen emanaldia kultur etxean


Lasaoko San Martin jaiak San Martin eguna, jaietako egun handia, azaroak 11 izan zen arren, azaroak 9an hasi zen jai giroa Lasao auzoan. Urtero bezala baserriko produktuen azoka izan zen eta baita bertako animalien erakusketa ere. Gainera eguraldia lagun izan zuten festen hasieran eta jendetza elkartu zen auzoan. Bertaratu zirenentzat sagardo eta txakolin dastaketa ere izan zen. San Martin egunean berriz, hamaiketakoa izan zen adinekoentzat eta asteburura arte atsedenaldia hartu zuten jaiek. Asteburuan berriz, baratxurizopa eta gaztaina jana, bertso afaria, txokolate jana eta trikitilarientzat tartea izan zuten. Urtero bezala auzotarrak festan murgildurik egon dira bi asteburu luzeetan. Orain, jaien balorazioa egin eta datorren urtekoak antolatzeari ekin beharko diote auzotarrek.


O

DRIOZOLAREN ESPIRITUAK BERREHUN URTE DARAMATZA JADANIK, BERAK IDATZITAKO LIBURU ETA PAPERETAN GORDERIK.

ORDENAGAILUAREN

TEKLA EGOKIA

SAKATZEA BAINO EZ DA BEHAR, BE-

RE GORDELEKURA IRISTEKO.

BA-

TZUETAN, EZ DA ERRAZ AZALTZEN,

BAINA JARDUNAREN JARDUNEZ BETI

BERAREKIN HITZ EGITERA IRISTEN NAIZ. Azken aldian, bere sendia azaldu da Zestoako Udaletxeko paperetan. 1779. urteko “hidalguia” dokumentu bat da. Eskaera egiten dutenak, bere ama eta amaren anaiak, “Goñativia” edo “Oñativia”tarrak dira. Kultur Etxeko arduradura den Fernando Arzalluzek aurkitu zuen dokumentua. Bertan irakurritakoaren arabera, amaren aldeko sendia “Chiriboga” delako oinetxean bizi ziren. Garai hartan, Txiriboga auzoa Zestoari zegokion, baina elizako kontuetarako Aizarnako parrokiakoa zen. Madrilgo “Archivo Historico Nacional” delakoan ere, bere osaba Miguel Ignacio de Oñativiaren arrastoa azaldu zen. Bera “Reales Consejos” delakoen abokatu ospetsua zen eta aldi berean, Txiriboga oinetxeko jabea zen Valmediano markesarena ere bai. Osaba abokatuaren paperen artean, badago bat iloba Jose Maria aipatzen duena. Bertan esaten du margolaritza ikasketak egin zituela “Real Academia de Bellas Artes de San Fernando” delakoan, eta ez zituela bukatzerik izan, frantsesen aurkako gerra hasi zelako. Esaten du baita ere, matematika asko zekiela eta beraz artillero izatea lortu zuela, gerratean aldakan zauritua izan ondoren. Osabak zioenaren arabera, Odriozola margolaritza ikasketak bukatzen ari zen “Real Academia de Bellas Artes” delakoan tropa frantsesak Madrilen sartu zirenean, 1808ko maiatzean. Egun gutxietara eskolak itxi egin ziren. Frantsesen aldeko irakasle batzuk bertan gelditu ziren, baina gehienek erbestera alde egin behar izan zuten. Odriozolak ezin izan zuen urte hartan “Académico de Mérito” izeneko azken titulua lortu, nahiz eta horretarako behar ziren lanak eta frogak eginak izan. Azkenik, Independentziako Gerra bukatu ondoren, 1814. urtean, lortuko zuen. 1808ko abuztuan, Odriozolak Jose Bonaparte eta frantsesen aurkako herri milizian kadete izateko izena eman zuen. Miliziarekin Galizia aldera joan zen frantsesengandik salbu izateko, baina frantsesen tropek A Coruña hartu zuten. Atxilotuen artean Odriozola zegoen. Laster lortu zuen El Ferroleko espetxetik ihes egitea beste kide batzuekin. Penintsula osoa zeharkatu ondoren, bere armada Mantxa aldean aurkitu zuen. Gero, Andaluziara joan zen. Cadizen, 1812. urtean, Konstituzio liberalaren onarpena bizi izan zuen. Ronda mendilerroan, frantsesen aurkako misio arriskutsuetan parte hartu zuen. Marbellako gazteluan larriki zauritu zuten aldakan.

JOSE M ODRIOZ III Independentzia Gerra bukatutakoan, karrera militarra jarraitu zuen Segoviako Akademia Militarrean matematika irakasle moduan. “Academia de Bellas Artes” delakoan jasotako prestakuntzari esker irakasle eta ikertzaile bikaina izatera heldu zen. Bizitzan zehar liburu eta memorandum ugari argitaratu zituen gai militar eta zientifikoak jorratuz. Odriozolak bere garaiko matematikariekin harreman estua izan zuen. Jakinduria aitortu zioten eta Jose Mariano Vallejo (1770-1846) matematikari ospetsuak 1822. urtean Madrilgo “Escuela Politécnica” delakoan Matematika katedra eskaini zion. Garai hartan, irakasleak behar ziren, batzuk erbestean zirelako eta beste batzuk politika lanetan murgilduta. Eskaintza oso erakargarria zen, baina Odriozolak bestelako egitasmoak zituen eta ez zuen eskaintza onartu. Fernando VII.a erregeak desmilitarizatu egin zuen Odriozola. Bere ideia liberalak ez ziren errege absolutistaren gustukoak. Odriozola bezala, beste irakasle eta militar asko behartu zituzten behartsu bizitzera edo erbesteratzera. Odriozolak Badajozen lortu zuen babesa elizgizon baten etxean. Gero Madril

aldera hurreratu zen, Nuevo Baztan izeneko herrian Duque de Sacedak babestu baitzuen. Alcalá de Henares inguruan kokatutako Nuevo Baztan herria, Nafarroako Baz-


7

ARIA OLA y OÑATIVIA tanen jaiotako Juan de Goyenechek sortu zuen. Jauregia eta eliza eraiki zituen, Juan de Churriguera arkitekto ospetsuaren laguntzaz. Baztandik ekarri zituen harginak jauregia eta eliza lantzeko eta jaurerriari Nuevo Baztan deitura ezarri zion. Juan de Goyeneche horren birbiloba batek babestu zuen Odriozola jauregian. Odriozolak janaria eta aterpea lortu zituen behintzat. Desmilitarizazioak luze iraun zuen, 1927. urteraino. Badakigu Odriozolak dukearen babesa aprobetxatuz, matematika liburu bat prestatu zuela, bai baitzekien irakasketarako beharrezkoa zela. Badakigu baita ere, liburu hori arte zuhaitzen azpian idatzi zuela. Eskualdeko klima egokia zen horretarako, batez ere udara aldean. Gaur egun ere, garai hartako arteek irauten dute jauregiaren inguruan. Jauregian egon zen tartean Odriozolak ez zuen gastueragile izan nahi bere babeslearentzat. Nondik aterako ote zituen papera, tinta eta bere inspirazioaren fruitu ziren liburuak? Ehiztari ona zela badakigu; tiroan trebea zen. Hainbeste gerratek eta gerrillak nahiko entrenamendu eskaini zioten. Ehizatutakoa saldu eta jasotako diruaz, papera eta zientzia liburuak erosten zituen. Eta idazteko tinta? Asko zekielako edo hala imajinatu zuelako, tinta landareetatik atera zitekeela pentsatu zuen. Eta horrela da, andura izeneko landarearen fruituak idazteko tinta bezala erabili daitekeen zuku morea ematen dute. Ibai ertzetan sortzen da eta antzinatik erabili da tintak prestatzeko. Han ibiliko zen bada Odriozola landarearen fruituak zukutzen, bere liburua idazteko tinta lortzeko. Landare hau ugaria da gaur egun Zestoan. Ibai ertzean eta futbol zelai zaharraren inguruan aurkitu daiteke. Nik neure esperimentuak egin ditut jasotako fruituekin. Lumatxoz idazteko oso egokia den tinta morea lortu dut. Tinta eta kontsulta liburuak prestaturik, denbora nahikoa zuen Odriozolak lanerako. Osasun onez eta zestoar borondate indartsuaz matematika liburua osatzea lortu zuen. Ia lau urte behar izan zituen bakardadean liburua idazteko. Lau aletan banatu zuen: “Aritmética y Algebra Elemental”, “Geometría Elemental y Trigonometría”, “Algebra Sublime y Geometría Analítica” eta “Cálculo diferencial e Integral”. Lau urte horiek soldata eta kargurik gabe igaro ondo-

1

(1.782-1.864)

ren, azkenik lehengo egoera berreskuratu zuen. Behin kargua eskuratuta, liburua argitaratu zuen. Arrakasta handia izan zuen liburuak eta urtetan eskola militarretan, unibertsitateetan eta institutuetan erabili zuten. Ale batzuek sei edizio izan zituzten 1827. urtetik 1855eraino. Odriozolak hiru urtez, Frantzia, Belgika, Alemania eta Ingalaterran zehar bidaiatu zuen, azken zientzia lorpenak biltzen. Itzultzean, memoria txosten bat idatzi zuen bere esperientziak kontatzeko. Armari buruzko memorandum batzuk idatzi zituen, eta baita fisika liburuak, balistikakoak eta marrazketari buruzko liburu bat ere. 1845. urtean Bergaran zebilen. Liburu ugariak besazpian harturik etorri ote zen? Ziur aski bai. Gipuzkoako Juntek industriagintzarako maisu egokiak prestatzeko ikasketa plana egitea proposatu zioten. Plana aurkeztu eta onartu egin zuten. Gero, Bergaran sortu zen Gipuzkoako lehen institutuko zuzendari izatea eskatu zioten, eta hori onartuta Bergaran kokatu zen. Ordurako hirurogei urte baino gehiago zituen. Irakaskuntza antolatu zuen, instalazioak hobetu zituen eta han eta hemen diru bila ibili zen laborategi eta liburutegientzat. Beste zientzialari batzuekin “Real Academia de las Ciencias Exactas, Físicas y Naturales” delakoa sortu zuen. Bertako artxiboetan daude gaur egun bere lan gehienen dokumentuak. Odriozolaren ohorez bere matematika, mekanika, marrazketa liburuak eta beste batzuk erosi ditut. “Don Jose” ia familiakoa bihurtu zait jadanik.

J

ulian Serrano


u daleko

berriak

• Ztuko dituen gastuen harira, %20 igoko da zaborra-

ABORRAREN ZERGAK. Errauste plantak sor-

ren zerga. Ezker abertzaleko hautetsien botoekin onartu zuten proposamena, EAJ aurka agertu baitzen eta EA, berriz, abstenitu egin zelako. Udal Gobernuak etxebizitzei, dendei eta tabernei zaborraren gaineko tasa %20 igotzea proposatu zuen, eta %25 lantegiei, hotelei eta finantza etxeei. EAJ udal taldearen ordezkari Gorka Unanuek neurri horrekin ados ez zetozela adierazi zuen. Beraien ustez %20ko igoera ez da nahikoa, “Zerbitzuaren kostua eta tasen bidez jasotako diruaren arteko desoreka handituz doa”. EAJk “desoreka” hori murriztu asmoz, zaborraren gaineko tasak %30-35 igotzea proposatu zuen. Ezker abertzaleko hautetsiek igoerak hain handia ezin zuela izan adierazi zuten “herritarrak gehiegi estutzea” litzateke eta. EAko ordezkari Juana Mari Astigarragak dagoen “indefinizio egoera” kritikatu zuen eta “planifikazio falta” sumatzen zuela adierazi zuen, ez baitakite oraindik 2009. urtarriletik aurrera nork jasoko duen herriko zaborra. EAJkoen proposamenaren harira, Alazne Olaizola alkateak gogorarazi zuen iaz zerbitzuaren kostua gradualki igotzeko konpromisoa hartu zutela. Dena den, Zaborren Partzuergoak “zaplastekoa” emango duela aitortu zuen. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak kostu handiak hartu ditu bere gain errauste plantaren proiektua gauzatzeko eta “hori guztia herritarrek ordaindu beharko” dutela onartu zuen. EAJko Gotzon Goikoetxea zinegotziak uste du errua Partzuergoari botatzeak ez duela zentzurik, “Zestoako zaborrak ez baitira Zubietara joango”. Horren inguruko azalpena eman zuen alkateak. Partzuergoak 2008-2032 errauskailua martxan jartzeko plangintza diseinatu du. Gipuzkoako zaborren tratamenduak guztira sortuko dituen gastuak batu eta gipuzkoar guztientzat tarifa bakarra ezarriko da, tarifa hori zenbatekoa izango den oraindik ez badakite ere.

• MHerriko merkataritza eta ostalaritza biziberritzeERKATARITZA NOLA BIZIBERRITU.

ko plangintza egitea erabaki dute udalak eta merkatari eta ostalariek, elkarlanean. Lehen pausua Siadeco ikerketa enpresaren zerbitzuak kontratatzea izan da, herriko denden eta tabernen egoera azter dezan. Merkatari elkarteak dituen kezka eta beharrak azaldu dizkio Siadecori eta horrek analisi hori egiteko emango dituen pausoak azaldu ditu. Urtarrilaren amaierarako txostena esku artean izatea aurreikusten dute.

•L

ILI JAUREGIA. Aho batez onartu zuten

Udalak Ekain Fundazioari 75 urtetarako ematea Lili Jauregia eta berari lotutako hainbat lursail erabiltzeko ahalmena. Bere aldetik, Ekain Fundazioak Zestoako Udalari 162.000 euro inguru emango dizkio, aurreko jabeei Jauregia erosterakoan ordaindu gabe gelditu zen zorra berdintzeko. Lili Jauregiaz aparte Udalak Fundazioari emandako bost lursailak, herrigunetik erreplikaraino joango den oinezkoen bidea eraikitzeko erabiliko dituzte. Akordioaren baldintzak: Lili Jauregiko lursailetan etorkizunean kokatu daitezkeen zerbitzu eta hornidura guztien mantenua eta finantzaketa Ekain Fundazioaren esku geldituko dira. Kultur ekipamenduetarako langileak berdintasun baldintzetan kontratatu beharko dituzte eta Zestoako bizilagunek izango dute lehentasuna. Fundazioak ezingo ditu ondasunen helburuak aldatu, ezta beste batzuei errentan eman, eskualdatu edo laga ere, Udalaren baimenik gabe.


9 1

agenda az 29

14

LARUNBATA

19

20 24

LARUNBATA

IGANDEA

ASTELEHENA

abenduak autobusa 16:30ean

Natur Taldetik gaztetxoekin irteera Sastarrainera 9:00etan. Udaletxe azpian orbelekin collagea egingo dute.• Eguerdiko 13:00etan tango eta milonga erakustaldia arkupetan.

12

OSTIRALA

LARUNBATA

Musika bandaren kontzertua arkupetan 20:15ean.

Natur Taldeak “Tierra” pelikula proiektatuko du 18:00etan kiroldegian.

08

OSTIRALA

Organo eta banda txikiaren kontzertua parrokian 20:00etan

ENDUA

Bentapeligroko bidean zuhaitz panelen inaugurazioa eta hazi banaketa goizeko 10:00etan hasita Natur Taldearen eskutik.

IGANDEA

Sastarrain Etorra ibilbidea 10:00etan natur taldetik. • Aizkoa Olabarrieta ipuin kontalaria 17:00etan kultur etxean. • Zestoan Merkatari Elkartearen eguna.

Euskara sailak antolatuta blog tailerra 10:00etan • “Berri ona” filma kultur etxean 19:30ean. Zuzendaria: Helena Taberna. Aktoreak: Unax Ugalde, Barbara Goenaga, Guillermo Toledo.

07

LARUNBATA

Kontseiluak 10 urte. Autobusa izango da BEC-era 16:30ean gurutzean.• Natur taldeak filma bat eskainiko du kultur etxean.

AROA

ab 06

13

Eragiozu danbolinari! 2008an Danbolinek ateratako argazkiekin osatutako proiekzio emanaldia, gaztaina jana... Arratsaldeko 19:00ak aldera.

LARUNBATA

Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingo diote Uztapi13 de plazatik hasita. Jaiotza Gurutzean biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.

26

OSTIRALA

Soroperi eguna. 9:00etan Idiakaitz txistulari taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XI. Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmenta-postu franko, trikitilariak... Arratsaldean, herri kirol saioa kiroldegian eta gauean musika.

•E

ta gainera... sabel dantza erakustaldia (eguna eta lekua zehazteke).


NOLA

EGIN

TELEFONOZ (943 147 123) E-MAILEZ (DANBOLIN@TOPAGUNEA.COM) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ EDO ABENDUAREN 12AN UDALETXE AZPIAN JARRIKO DUGUN MAHAIRA EKARRIZ IZENA/BI DEITURA:

HELBIDEA: HERRIA: TEL.:

KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):

POSTA KODEA:

NORTASUN AGIRIA:


89 - 2008 azaroa