danbolin 2008/09
87. alea
festak argazkitan
EHIZA KONTUAK
IKIARRIYA
EKAINBERRI ABIAN DA
da; uda honek ordea motorzale garenoi ez digu asko lagundu, eguraldi nahiko kaskarra egin baitigu. Hala ere, motorrak gustuko badituzu ez da beharrezkoa eguzkia, euriarekin, hotzarekin… ederki ibilitakoak gara gu gora eta behera. Gogoan ditut bai, gazteagoa nintzen garai haiek, nire aitaren suzuki zaharra hartu, niretzako izugarri handia zena, nire kasko beltza buruan ipini, nire babestzaileak jantzi eta han joaten ginen aita eta biok Azpeitiko motor elkartearekin egunak igarotzera. Burura datorkit bai, “pinguinos”era joan gineneko urtea (“pinguinos“ neguan izaten den munduko motorren kontzentrazio internazionala da). A ze hotza, hezurretaraino sartu zitzaidan hotza, blai-blai eginda nengoen! Zenbaitek uste du, motorrean ibiltzea, kaskoa hartu, motor gainean ipini eta zoro moduan azkar ibiltzea baino ez dela. Ideia horrekin oso lotua dagoen esaldi zahar bat bada: “Haizea buruan eta azeleradorea onduan“. Motorrean ibiltzea, ordea, zerbait gehiago da: afizio bereko eta leku ezberdinetako jendea ezagutzea da, toki ezberdinak ezagutzea, elkarteek antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzea, lagun berriak egitea, motor gainean zoazenean haizea sentitzea… motorra bizimodua da. Zestoara bizitzera etorri nintzenean zaletasun asko dituen herria dela ikusi nuen, horien artean, eta azken boladan, herrian motorrean ibiltzeko zaletasuna gehitu dela nabaritu dut: motor klasikoak, karenatuak, mistoak… Herrian zaletasun ezberdinak izatea ondo dago, aberatsa da. Hori horrela, herriko zenbait motorzalek antolatu izan ohi dute eguneko zenbait irteera. Ondo legoke bai, herrian bizi garenok, motorrean ibiltzea gustatzen zaigunok, noizean behin elkartu eta horrelako irteerak antolatzea: makinaren gainean kilometro batzuk egin; bidean gelditu eta salda beroa hartu eskuak berotuz; bideko kurbak sentitu, ezker-eskubi, eskubi ezker, dantza eginez; bazkari eta afari pasak egin, leku ezberdinak ezagutu… Agian, egunen batean, Zestoako herriak ere, motor elkarte edo taldea izan dezake, mota askotako jendea bilduko duena, barre batzuk egin eta ondo pasatzeko! Ez ahaztu: “Kaskoa buruan eta ibili munduan“.
34 6 8 10 13 14 16
A T A R I K O A . Motorrean ibiltzeko garairik aproposena uda omen
INKESTA
EHIZA KONTUAK
AMABIRJINAK AIZARNAN
IKIARRIYA
E Z K E R A B E R T Z A L E K O. . .
DANBOLIN ZULO
UDALEKO BERRIAK EKAINBERRI ABIAN DA
diruz lagundutakoa
E d a n b o l i nEK
durne Soraluze
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
ENBIDOAK
enbidoa I. IZENIK GABEKO TESTUAK, EZIZENPEAN IDATZI EDO AURPEGIA EMAN ti izan naiz esanahiaren maitale eta ez hainbeste esateko moduaren babesle. Sutan jarri izan nauen gaia da, eta urteekin, gauzak esateko erak lantzen ikasi dudan arren, oraindik ere, logikak, arrazonamenduak eta sentimenduak gehiago hunkitzen naute bost duroko hitzek baino. Komunikatzeko arau batzuk jarraitu beharra dagoela ikasi dut (beti praktikatu ez arren) eta nik pentsatzen dudana helarazteko era konkretu batzuk jarraitu ezean, jai daukadala ulertzea kostatu zait. Bestalde, erraza egiten zait gurea bezalako herri txikian, norbaitek bere burua edo sinadura agertzerakoan sentitzen duen lotsa, zirrara edo ihes egiteko gogoarekin bat egitea. Horrelako zerbait gertatu zitzaigun Danbolinerako artikulu batekin. Inguruko herrietatik etorritako hainbat jenderi elkarrizketa egin nahi izan genion. Zestoan zer moduz bizi ziren jakin nahi genuen eta bide batez beraiek ezagutu. Elkarrizketatutako gehienak gustura bizi ziren gure herrian (guretzat sorpresa atsegina izan zen). Baina bazen bikote bat oso deseroso bizi zena hemen. Arrazoi ugari zituzten Zestoan gustura ez bizitzeko, baina horiek Danbolinen kontatzeko izen-abizenekin agertzeko prest ez zeuden. Onartu dezagun ausardia behar dela Danbolineko irakurle herrizaleen aurrean kexak agertzeko. Kristoren pena eman zidan elkarrizketa hura kanpoan uzteak. Zestoa munduko herririk politena izango da beharbada, baina mundua ez da perfektua eta gu benetan lurtarrak gara eta ez mundialak. Onartzen dut izenpetu gabe idatzitako testuek edo elkarrizketek ezertan oinarritu gabeko irainetara eraman gaitzakeela eta hori ez dela onargarria. Baina ez didazue esango ez dela edonoren alde ilunak jakiteko iturri zoragarria, maratila tentagarria. Niri izugarri gustatuko litzaidake ezizenpean idaztea, Lierni Arrieta izateari utzi eta Liernion izatea. Hizki elkarketa den etiketa hori erantzi eta benetan naizena, edo hobeto esan, izan nahi dudanaren moduan aurkeztu nahiko nuke. Herri txiki hauetan zer gara ba etiketaz gain? Elkarren berri izan arren, ez dugu elkar ezagutzen. Ez izenpetzearen abantaila garbi ikusten dugu interneten sortzen diren saltsetan, eta agian ez da serioa, baina badu bere morboa eta egiaren zati ere bada. Beno, txintxoa izango naiz eta nire burua aurkeztuko dut. Ni Mari Pili naiz...
Be
L
ierni Arrieta
Zerk eman dizu azken aldian pozik handiena? Nik oso ondo ikusten det. Horrenbesteko inbertsioari, horrenbeste diru gastatu eta gero ba dena ondo atera dadila eta jende asko etorri dadila eta… horixe. Nik duda daukat ea horrek herriari zer ekarriko dion, denborak esango du. Taldeak etorriko dira baina pasaran, Loiola aldera eta…
36 urte
Aloña Larrañaga
Nik uste herriarentzako gauza polita izango dela. Guk ordea baserria daukagu han goian eta dezente izorratzen nau, bidea ez badute beste aldetik egiten behintzat, egunero joan behar txakurrei jaten ematera eta jendea gora eta behera. Bertaraino kotxez ere jendea joango da eta jaleoa seguru izango dela…
36 urte
Iñaki Alberdi
5 Nik inauguratu aurretik ikusi dut baina iruditzen zait bisita labur zamarra dela, gehiago iraun beharko luke bisitaldiak. Ez dago gaizki montatuta, jende helduarentzat ilun xamarra iruditu zitzaidan, trabatzeko edo… bidea ere hobetu liteke, bide ertzeko sasiak eta…
Esteban Martin
47 urte
Ba herritar gehiago edukitzea inguru haietan lanean. Han ikusi ditudan langile guztiak kanpotarrak dira. Ibilbidea motz samarra egin zitzaidan baina bestela gustatu zait, igual inguruak pixka bat apaindu, lore batzuk jarri edo…
36 urte
Iñaki Lizaso
Nik ezinduentzako parking bat eskatuko nioke. Erraztasunak edukitzea ezinduek han kotxea aparkatzeko ze lehengoan joan ginen eta ez zegoen lekurik han bertan. Bestela asko gustatu zitzaidan…
33 urte
Eider Mendizabal
Ba momentu honetan herriari bizitasun pixka bat ematea bai bertako tabernarientzako eta baita guretzako ere gure denbora pasarako… Infraestruktura falta ikusten det, aparkaleku aldetik eta ez dakit herria prestatuta dagoen jendetza hori hartzeko.
31 urte
Ainhoa Subinas
KEZKAK
A
URREKO batean oso egun arraroa izan nuen. Beste egunetan burura etortzen ez zaizkidan gauzak etorri zitzaizkidan, eta ez daukate joateko asmorik, kezkaz beteta nago. Nire buruhauste guztia Donostiara DNI berritzera joan nintzenean hasi zen. Karnet berria eskuan nuela edifizio hartatik irten nintzenean pentsatu nuen ni Oier izan beharrean XXXXXXXXG naizela. Baina zenbakien kontua ez zen hor bukatu. Lanera iritsitakoan, nire kezka indartuz, kontu korronteko zenbakia eskatu zidaten (hori bajoia!!!). Pentsatu nuen: “Oindik gaña egiya izangoek, numerua besteik ez nauk”. Ordura artekoa nahikoa ez, eta ikusi berri nuen Matrix filmarekin oroitu nintzen, harekin batera gure filosofiako irakasle izan zen Jexux Txanpañarekin ere bai. Irakasle hark, Platonen Haitzuloaren mitoa azaltzerakoan Matrix jarri zigun eta ohartu nintzen horixe zela nire kezkaren egia, bi haiek sekulako lotura zutela eta azken finean, egia zela kontatzen dutena, ez dela fikzioa. Une horretan konturatu nintzen, -“egiya dek”- gu zenbakiak besterik ez gara, dena programatuta dago. Etxera iristean telebista piztu nuen: politikari bat oso hitz politak esaten... Dena gezurra zen, nik bere hitzetan zenbakiak ikusten nituen, eta horiek ziren egia, hark bazekien gezurra esaten ari zela. Gero, Gaur egun jarri nuen: “agente bereziak” agertu ziren, jendea atxilotu zuten, Matrixen bezala. Konturatu nintzen, gazte haien nahia beste errealitate hobe bat besterik ez zela, Matrixeko protagonistaren nahi bera. Egunero, jaikitzen naizenean, bi errealitate ikusten ditut, bat zenbakiena da, oso zatarra, benetakoa. Bestea oso polita, baina gezurra, jendeak zenbakiak ez ikusteko programatutakoa. Nik aipatutako pelikula eta mitoa ulertzen ez dituenak, zoratuta nagoela pentsatuko du, seguru. Orain, goizetan nire “kolakauari” bestelako begiez begiratzen diot, zenbakiak ikusten ditut esnean biraka. Batzuetan ordea, nahiago izaten dut oso gozoa dagoela pentsatzea, kezkak uxatzeko.
E
nbido 2. Oier arregi
ES a nht iia gzo ae t a kJ ooa nne Ehiza kontuak jakin asmoz Aizarna aldera jo dugu. Astui baserriko Santiago Aldalurrek esan digu berak kontatutakoen antzeko gauzak esango lituzketela inguruko ehiztariek ere. Astui baserrikoak, Joan Oiartzabal izan du laguntzaile, 11 urte zituela aitak erregalatutako eskopetarekin tiroka hasi zen errezildarra. Bien artean errepaso ederra eman die Zestoa inguruan garai batean ehizatu zitezkeen eta orain ehizatu daitezkeen hegazti eta bestelako bizidunei. Txoko berezia aukeratu dute ehiztariek berriketarako. Granada errekako zuloan dagoen Granada jatetxean bildu gara Santiago Aldalur, Joan Oiartzabal eta Felixiano Irureta eta Danbolineko kazetariak. Bi zaharrenekin (Aldalurrek 70 urte eta Oiartzabalek 84) aritu gara batik bat berriketan; tarteka etxekoak eta Felixiano etorri dira, beste biak zer kontatzen ari diren-edo entzutera. GARAI BATEAN DENA LIBRE Ehiztaria ez omen da inoiz aspertzen ehizaren zain. Izan ere, berriketako gure lagunak ez dira ibiltzen basoan gora eta behera oilagorraren atzetik. Ez daude hain sasoiko eta geldian zain egoten dira, usoak eta oilagorrak noiz pasako tiro egiteko. Armak izateko baimena bost urtean behin berritzen dute eta ehiztari lizentzia berriz, urtero ateratzen dute Santiagok eta Joanek, biek 70 urtetik gora baitituzte. 18 urtera arte lizentziarik ateratzerik ez zegoen eta biek ehizean “hankekin” egiten zutela diote, alegia, ehiza postuan lasai ederrean eserita ez zirela egoten. 18 urtera arte baimenik gabe, baina behin horiek
kunplituta “dena libre” zela behin eta berriz esan du Santiagok: “Orduan dena libre zen, hegazti klase asko ehizatu genitzakeen. Orain berriz, dena itxita dago, halako hegaztirena itxita, beste halakorena ere bai... dena itxita”. Hori bai, ehiztariak asko ugaldu omen dira, automobilean erraz ibiltzen omen da batetik bestera eta dirua ere parra-parra omen dauka jendeak. Ehiztariak asko eta basozainak ehiztari bateko hamar omen daude. Gaiztakeria egin duela dakienaren haurraren irribarrea egin du Santiagok: “Batzuetan debekatuta dagoenari ere tiro egiten diogu”. Harrapatu izan du basozainak, 42.000 pezetako zigorra gogoan du. TXAKURRAK ERE BEHAR Txakur desberdinak behar dira galeperra, oilagorra eta eperra ehizatzeko. Dirudienez, ehiza horiek usain berdina dute eta baita txepetxak ere. Ondorioz, txakurrak txepetxa ere salatzen du. Gaur egun txepetxa apenas ikusten den. Erbitarako txakurrekin, erbi, azeri eta basurdetan ibiltzen dira. Arrastoa topatutakoan, “Au, au, au, au….” hasten omen da txakurra. ESKOPETAK ETA EHIZA TOKIAK Bi eskopeta ditu Santiagok, bat Villabonan erosia eta bestea Anatxango Joxeri. Aitak erosi omen zion bigarren eskopeta Joani, Eibarren, gerra pasa eta gauzak kalmatu zirenean. Santiagok Altzolako basoetan, Aizarnan Astui inguruan ehizatu izan du.
7 EHIZATUTAKO
tn ue s kau kt i k Joanek Urraki mendia ezagutzen du ondoen. Ez bat eta ez bestea ez dira Erniora joan izan, jende asko ibiltzen delako. EUSKAL HERRITIK KANPORA EHIZATZERA Hasieran bakan batzuk joaten zirela kanpora dio Joanek, Txikito Iraeta eta halakoren bat... Santiago Extremadurara joan zen 42 urterekin eta oso gogoan du urte hura, hara joandako koadrilak 500 piezatik gora (eperra, erbia, untxia, ahatea eta usoa) bota baitzituen. Joan berriz, Salamankan eta Caceresen eperretan ibili omen da.
J O A N O I A R T Z A B A L , FE L I X I A N O I R U R E T A
ETA
SANTIAGO ALDALUR
Kontua nahikoa esandakoan, jatetxeko nagusia, bertara ezkondutako errezildarra eta haren semea gerturatu zaizkigu. Tripazorriak hasiak ziren ordea eta galeper eta eskopeta kontuak utzi eta elkarrekin afaltzea erabaki dugu, etxekoak eta kanpokoak. Granada errekako zuloan bertan hazitako amuarrainak kris-kras jaten ari garela azeriak eta putreak izan ditugu hizpide. Afariak askorako eman du ordea, garai bateko aizkora apustuei eta inguruko soinujoleei errepaso ederra eman diete mahaikideek. Hurrengo baterako utzi beharko ditugu kontakizun horiek.
HEGAZTI MOTAK ET A BESTE
Garai batean oilagorra, galeperra, usoa eta erbia ehizatzen zituzten batez ere. Ehiza asko izaten omen zen orduan. G a l e p e r r a k etxe ingurura hurbildutakoan segituan hasten omen ziren ehizean “poil-poil-poil, poil-poilpoil”dio Joanek. “Bai alajaina!” dio Santiagok emozionatuta zeharka-zeharka begira. O i l a g o r r a k urriaren erdirako edo Santu Guztien egunerako etortzen hasten ziren. Basoan, azpitik gora hartu behar izaten omen dira, “bu-bu-bu” altxa egin behar izaten omen du oilagorrak eta nekatu ondoren errazago ehizatzen dela diote biek. U s o a k urtean dozena erdi bat botaz gero gustura izaten zela dio Santiagok. Orduan, basora ezkurretara jaitsitako usoa ehizatzen zela dio Joanek. Orain uso gehiago dagoela iruditzen zaio Santiagori. “EE r b i a barra-barra izaten zen, urte baten barruan hamar erbi botatakoa naiz” dio Santiagok duela 40 urte inguruko kontuak gogoratuz. O k i l a eta e z k i n o z u a ere ehizatzen ziren. Ezkinozuak gereziak eta ezkurrak jaten zituenez gozoa izaten zen. Okilak ordea, lurreko zamorroak jaten zituen eta txindurri gustua izaten omen zuen. Hala ere jan egiten zuten. Okela ez zen botatzen orduan, gosea zer zen bai baitzekiten. Irudiz hornitutako hegaztien gida erakutsi diegu hegaztiak hobeto identifikatzeko. Irudien artean okil berdea seinalatu dute biek. Okil beltza berriz, ez dute ezagutu eta okil ertainari napar okila deitzen diote. Argioilarra ere beti izan omen da hemen, nahiz eta ez izan oso ugaria. B i r i g a r r o eta z o z o a k ere izaten ziren, baina Santiagok dioenez, bere aita zenak ez zien horiei tiro ere egiten. Kartutxoak ondo kontatuta zituzten nonbait; kale egiteak ere pena ematen ziola dio Joanek. Orain duen kartutxo adina izan balu... Orduan sagarrondoak, txermenak, gereziondoak, gaztainadiak, pagadiak... asko ziren eta zozoak, birigarroak eta edozein txori ere erruz horietatik jaten. Ehiza orduan izaten zela dio Santiagok, orain pinuarekin ezer ez dutelako jateko. E p e r r a k hemen oso gutxi izaten ziren. Joanek dio soldadu joan arte ez zuela eperrik ezagutu. Santiagok Zelatunen eper banda koxkor bat ezagutu omen zuen eta bi bota omen zituen. Granada baserriko seme Marianok ere bat bota omen zuen. Soldaduska egiten ari zela, Altzolan omen zeuden beste batzuk eta berak eta anaiak bota omen zituzten bakan batzuk. B a s u r d e a k urri omen ziren garai hartan, bakarren bat sartuko zen, baina apenas ehizatzen zen. Amorratuta bila joan arren, ez zela ehizatzen dio Santiagok. H a r r a p a k a r i a k, z a p e l a t z a eta g a b i r o i a esate baterako, orain debekatuta daude ehizatzea. Joanek dio berak ezagutu dituela garaiak non bere aitak eta osabak zapelatza hil, Errezilgo Udaletxera eraman, hankak moztu eta lau pezetako diru saria eman zioten. A z e r i asko ehizatuak omen ditu Santiagok. Tiroz eta baita kaxarekin ere, zuloa aurkitu eta bertan sartuta.
L
ierni Arrieta, Onintza Irureta
Amabirjinak Aizarnan este urte bat igaro da eta
B
Egunak hurbiltzean nabaritu Amabirjinak iritsi dira zen jai giroa: herritar batzuk Aizarnara. Urte osoan sardina-jana angorputzari erantsi dizkiogun tolatu zuten herriko enparanzamak botatzeko egun egokiak tzan eta bertara dira hauek eta opor garaian inguratu ziren ospatzeak lagundu egiten du, guztiek bete zuten sabela dogainera, helburu hori lortzen. an; jarraian, berriz, oilasko biltzeko bideo erakusketa egon zen pilotalekuan. Ekintza horiek sortu zuten behar zen giroa. Amabirjin bezperan, Gorritiren animaliekin jolastu zuten herriko txikienek jaiei hasiera emanez: oilarrak, basurdeak, astoak, poniak, zezenak‌ Batzuk atera eta besteak sartu, mago baten txistera zirudien Gorritiren kamioiak! Gazte eta ez hain gazteek, berriz, afari herrikoia egin zuten, urtero bezala. Afariak ez zuen aitzakiarik, baina eguraldiak‌ Noizko berotu! Negurako txamarrak ere gutxiegi izan ziren! Eskerrak ardo eta janariari! Abuztu erdiko euri hotzak ez zien asko lagundu afaria antolatu zuten gazteei, baina ederki gainditu zuten arazo hori ere. Eta jarrai dezatela horrelaxe urte askoan. Amabirjin egunean txistularien kalejirak esnatu zuen herria meza nagusira joateko orduan. Meza ondoren, pilota partiduak herriko bikotea lehian ikusteko aukerarekin. Ondoren, txikiteoa, ohi baino laburragoa bazkari osteko herri-kirolak ikusi ahal izateko. Aizarnan, herri-kirolak beti gustura ikusten dira. Eta lehian herritarrak badira, oraindik eta gusturago. Aurten, ordea, laguntze lanetan baino ez ditugu ikusi ahal izan. Kirolariek erabilitako tresnak jaso ondoren, trikitilarien saioa: zaleak dantzan, jo eta ke, eta begirale asko bazterrean, beti bezala. Azken egunean ospatzen den oilasko-biltzeak asko janzten ditu urteroko jaiak eta aurtengoan, gainera, inoiz baino gehiagok hartu dute parte. Azken urtetan gora doa oilaskobiltzean parte hartzen duten txiki eta gazte kopurua eta ikuskizun polita ematen digute. Euren umore ona ikusleengana zabaltzen dute beti. Jaiei amaiera emateko, Kupela taldearen saioa. Taldearen jarraitzaileek eta herriko trikiti zaleek plaza osoa bete zuten. Arin-arin eta dultzemeneorik ez zen falta izan goizaldera arte. Jai atseginak igaro ondoren, herri gutxi batzuek baino ez duten lasaitasuna itzuli da berriro herrira eta patxada hori gozatzeko aukera dute urte osoan aizarnarrek.
J
on Egiguren
9
Irkr ii a, ya IKIARRIYA
Z E AZKAR PASATZEN DIREN ORDUAK ETA EGUNAK DENA EGINDA E M A T E N D I Z U T E N E A N! Luix Egiguren Txino eta Jon Alberdi Punta Cana, Dominikar Errepublika
I K I A R R I Y A H A R R I- K O S K O R HORREN BARRUAN JENDEA B I Z I D E L A P E N T S A T Z E A!
Maider Arregi ta Mireia Orbegozo Kapadozia, Turkia
IKIARRIYA ISTANBULEN Z E L E K U Z O R A G A R R I D A U D E N; S A N T A S O F I A E L I Z A, M E S K I T A U R D I N A, B A Z A R R A… Olaia Salegi Istanbul
1 1
I K I A R R I Y A…
T A K I T T O!
Goiatz Aristi Tela, Honduras
I K I A R R I Y A… H A R R I P U S K A BATZUK LEHENALDIRA ERAMATEKO DUTEN I N D A R R A. . . I K I A R R R R R R R I I I I I I I I Y A A A! ! !
Aintzane Orbegozo, Esti Andres eta Maite Alkorta Atenas, Grezia
IKIARRIYA PREXKATZEKO PREMIA UDARAKO B E R O A L D I A N; D U T X A PUBLIKOA T RANSILVANIAKO HERRI KOXKOR BATEN PLAZAN Roman eta Jon Artano (argazkilaria) eta Eneko Txopeitia Viertan, Errumania
3 1
“Ezker abertzaleko militante politikoa izatea delitu bilakatu dute” Irailaren 8 eta10 bitartean ezker abertzaleko 21 lagun Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu zituen Garzon epaileak. Horien artean Nerea Goikoetxea herritarra. Ondoren etorri dira alderdien legea aplikatuz EAE-ANV eta EHAKren ilegalizazioak. Zer dela eta deitu zintuzteten Garzon epaileak Espainiako Auzitegi nazionalera? EHAK langile bezala deitu gintuzten. Garbi dago sumario honetan, aurrekoetan bezala (HB, EH, Batasuna…), zein den PSOEren apustua: Ezker abertzaleko militante politikoa izatea delitu bilakatu dute, eta horren beste adibide bat da gurea ere. Zer jakin nahi zuen Garzonek justu? Beno, ez zuen galdeketarik egin, uko egin geniolako deklaratzeari.Ikusten duguna da itxura judiziala ematen diotela, baina atzean erabaki politikoa dagoela. Eta horretarako tresna nagusia Auzitegi Nazionala da, baina guretzat ez dauka inolako zilegitasunik. Eta zer ondorio ekarriko dizkizue horrek? Ze egoeratan geratu zarete? ‘Dena ETA da’ tesiari jarraituz, guri ere, beste hainbat laguni bezala, erakunde armatuarekin kolaboratzea leporatzen digute. Aurrera begira ikusiko dugu zer gertatzen den, baina momentuz inputaturik geratu gara. Gero epaiketa bat izango duzuela esan nahi du horrek? Bai, inputazio horrekin joan ginen eta horrekin bueltatu gara. Beste kasu batzuetan Madrilera deituak izan direnak zuzenean espetxeratu egin dituzte. Gure egoera berdinean lan egiten duten batzuk espetxean daude, beste batzuk ez… Alderdi politikoez gain, hainbat talde edo erakunde epaituak eta kartzeleratuak izan dira: 18/98 auzia, presoen aldeko mugimendua..., epaiketaren zain beste hainbeste daude (Udalbiltza...) eta badirudi kateak ez duela bukaerarik… Zer irakurketa egiten du ezker abertzaleak? Negoziazio prozesuak porrot egitean, PSOEren gobernuak norabide bat hartu du. Ezker abertzalea mapa politikotik kanpo utzi nahi du. Egun bi proiektu daudela garbi ikusten dugu, bata Espainiakoa eta bestea independentziaren aldekoa. Eta independentziaren alde lanean gabiltzan oro beraien jomugan gaude. EHAKren ilegalizazioak nola eragiten du herritarrengan? EHAKren kasuan, Gasteizko Legebiltzarrean EAB taldea dago lanean, baina otsailetik ez dute diru laguntzarik jasotzen, eta ez dute talde propiorik. Sententzia oraindik ez da atera, baina ikusteko dago taldea disolbatzeko aginduko duten edo ez.
Egoera ikusita, etorkizuna nola ikusten duzue? Egoera gogorra da, baina euskal gizarteak barneratua dauka Euskal Herriak aldaketa bat behar duela, eta gure lana marko politiko hori eskuratzeko lan egitea izango da, marko bat non lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea jasota egongo diren. Gatazka politikoa den heinean, irtenbideak ere politikoa behar duela uste dut, eta hori elkarrizketa eta akordio politiko baten bitartez etorriko da, gatazka politiko eta armatua behingoz gainditzeko. Hainbeste arduradun politiko espetxean egonda, nola egiten da hori? Espetxean arduradun asko dago, egia da, eta azken 30 urte luze hauetan gure aurkako erasoak etengabeak izan dira, baina 30 urte eta gero oraindik hemen gaude, eta zorionez badago atzetik jendea benetan sinisten duena egun batean iritsiko dela konponbidea gure herrira. Mikel Arregi ‘Ertxin’ HB mahai nazionaleko kide izateagatik 1997ko abenduan atxilotu zuten, eta ia bi urte espetxea egin zituen. Egun, Batasuna auzian inputaturik dago, epaiketaren zain. Margari Eizagirre. 2004 azaroan atxilotu zuten ETAri laguntza ematea egotzita. Gaur egun epaiketaren zain dago, eta Espainiako fiskaltzak 7 urteko kartzela zigor eskaera egin du.
TS Fundiciones enpresako biltokia erre zen
XXXVII. Dinastia Etxabe txapelketa Zestoan jokatu da
k
Pilota Eskola.
Martxan da pilota eskolako ikasturte berria. Iaz sortu zen taldea. Pilota suspertzeaz gain, modu iraunkorrean urte osoko jarduera bat du helburu. Gauza jakina da gaur egungo gazteek eskola ordutatik kanpo konpromiso asko dituztela baina gustuko lekuan aldaparik ez. Kostata bada ere lotu dituzte entrenamendu orduak eta egunak. Benjaminek ostegunetan entrenatuko dute 5etatik 6etara, alebinek asteartetan 5etatik 6etara hauek ere. Infantil eta kadeteek elkarrekin, asteartetan 6etatik 7etara eta ostiraletan 5etatik 7etara. 40 bat gaztetxo guztira. Ez da kopuru makala. Animo ba eta eman gogor pilotari!
ale/bale KALE.
EURIA EGITEN DUENE-
AN, BESTEAK BESTE AUTOBUSEN ORDUTEGIAK JARTZEKO ERABILTZEN DEN PANELE-
KO KRISTALA LAUSOTU EGITEN DA ETA EZ
DAGO ORDUA JAKINGO DUENIK
BA L E .
KIROLDEGIKO ZENBAIT
GELA MARGOTU ETA TXUKUNDU EGIN
DITUZTE, ALDE EDERREAN DAUDE ORAIN!
5
zulo
danbolin
1
Idiakaitz aztarnategian indusketetan aritu dira
Akoa. Hitzak soberan dira, argazkiek erakusten dute aurten 3.aldiz antolatu den Akoako biran izan zen giro bikaina. Eguraldiaren beldur baziren ere euririk egin gabe eutsi zion. Aurtengo berrikuntza; asto karrera, eta astoetan astoen Txapei, bejondaikela! Aurtengo Txokoko finalistak
Ixtori pasa dio bonboa jotzeko lekukoa Lokatzak
San Lorente.
Abuztuaren 9an eman zitzaien San Lorente auzoko jaiei hasiera. Giro ederra eta egitarau oparoa; meza, Gorriti eta bere animaliak, ume jolasak, bazkaria, zaldi lasterketa, asto
ETAren atentatua salatu zuten zenbait herritarrek
proba‌ Batzuetan horren bakarti eta baketsua ematen duen ermita ondo jendez inguratua izaten da egun hauetan, bai horixe!
u daleko berriak EKAINBERRI ABIAN DA
.
Hamaika urteko lanaren ondoren herriko festak igaro eta segituan inauguratu dute Ekainberri, Ekain kobako irudien erreplika. Orain dela 13.000 urte Sastarraingo bailaran egindako marrazkien kopia ederra edonoren eskura dago. Ekainberriren garrantziaren adierazle da inaugurazio egunean, irailaren 12an, bildu zen jendea. 1969an Ekain koba aurkitu zuen Rafael Rezabal eta Maria Jesus Arregi koba aurkitu zuen bigarren lagunaren (Andoni Albizuri) alarguna izan ziren inaugurazio ekitaldian. Horiez gain ondokoak: Ekainberri Fundazioko presidente eta Kultura diputatu Maria Jesus Aranburu, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako lehen-
dakari Joan Jose Ibarretxe, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Zestoako alkate Alazne Olaizola eta Jesus Altuna arkeologoa. Ekainberriren helburuak hiru izango dira: etorkizunean Ekaingo kobazuloa babestea; Sastarrain bailara, Goi Paleolitoko gizakia bizi zen ingurua, bere horretan mantentzea eta Ekainek eta inguruak duten altxorra eta ondarea herritarrei eskura jartzea. Astelehenak izan ezik gainerako egun guztietan dago Ekainberri bisitatzeko aukera. Herritarrek erraza daukate. Herrian bertan 5 euroren truke txartela erosi eta oinez lasai-lasai Ekainberrira hurbildu. Normala denez, herritar dezente izango da Ekain bera ezagutzen duena eta amu berezia da hori, marrazki originalak eta kopiak alderatzeko jakin-mina pizten baita. Bisonte, zaldi eta gainerakoen kopia bikainak aurkituko ditu bisitariak eta marrazkiez gain giroak berak ere hunkituko du; ez du batere berorik egiten erreplikan, koban gertatzen den bezala, hasierako iluntasun kolpea bortitza da eta lehe-
nengo itzulian mantendu beharreko isiltasunak originaleko giroa gogorarazten du. Esan dezagun lehen itzulia dela Ekain kobako sentsazioa gehien hurbiltzen diguna eta bigarren itzulia didaktikoagoa. Bigarren horretan, ikusten ari garen irudiak azalduko dizkigu gidak. Marrazkiak ikusi eta gero Euskal Herriko kobei buruz dagoen erakusketa nahi adina denboraz bisitatzeko aukera izango dugu. Ekain kobaz gehiago ikasi ahal izango dugu, baina baita Santimami単e, Praileaitz eta beste hainbati buruz ere. KRONOLOGIA MOTZA 1969. Azpeitiko Antxieta Arkeologi Taldeko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek ekainaren 8an Ekaingo haitzuloa aurkitu zuten. Urte hartan bertan Aranzadi Zientzia Elkartea indusketak egiten hasi zen eta 1975. urtera arte segitu zuen. 1975. Aranzadik Ekaingo ondarea babesteko haitzuloa ixtea erabaki zuen. 1996. Ekaingo kobazuloaren erreplika egiteko asmoa adierazi zuen Zestoako Udalak. Urte batzuk geroago Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso zuen. 2004. Ekain Fundazioa sortu zuten Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zestoako Udalak. Ekaingo leizeen eta, bereziki, harkaitzeko margoen erreplika egiteko ardura hartu zuen erakundeak. 2008-09-12. Ekainberrik ateak zabaldu zituen. Ordutegia Asteartetik ostiralera: 10:00-18:00 Larunbat eta igandetan: 10:00-19:00 Informazio gehiago www.ekainberri.com helbidean
7
1
agenda ir 27
•Y
oga ikastaroa urriaren 1ean hasiko da. Astelehena eta asteazkenetan izango da arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara printzipioz, Kultur Etxean. Mertxe Urreta irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943147875 telefonora deitu dezala.
AILA
LARUNBATA
Gudari eguna. Xabin Etxaideren erailketaren XXIII. urteurrena. Ertxiña mendira 9:00etan; 13:00etan, kalejira eta omenaldia geltokiko monolito aurrean.
ur 05
RIA
Natur Taldearen irteera. Goizeko 10:00etan gurutzean. Ibilbide erraza. Zuhaitzen haziak eta hostoak bilduko dira eta abenduan erakusketa prestatuko da. Otartxoak eramatea gomendatzen da.• Kilometroak´08 Iruran. Autobusa antolatu du Udalak. Txartelak, udal bulegoetan, goizetan, eta liburutegian, arratsaldeetan.
11
•E
IGANDEA
-12
noiz: urriak 17
non: kultur etxean
ASTEBURUA
Agiro mendi taldeak antolatuta irteera. Oraindik zehaztu gabe dago nora izango den. Interesatuek dei dezatela 943 147 942 telefonora edo kiroldegira zuzendu.
17
OSTIRALA
Danbolin Zulo kultur elkarteak antolatuta Txirene Antzerki taldearen “Ogiyik karri etzun semia” antzeslana, 22:00etan kultur etxean. Komedia honetan, umorearen bidez, egungo ama baten eta unibertsitatean daukan semearen arteko harremana kontatzen da bakarrizketa batean.Txikitan emandako hezkuntza eta egungo egoeraren artean dagoen aldea adierazi nahi du. Pausoz pauso semearekin komunikatu nahiean, amaren birziklapena ezinbestekoa da, zenbaitetan algarak eta bestetan une hunkigarriak ematen direlarik. Bi mundu hain desberdin adierazten direnez, bai gazteen eta bai helduen gozamena lortzen du.
19
IGANDEA
Nafarroa Oinez Iruñan. Autobusa antolatuko da.
uskara ikastaroak AEK eta Zestoako Udalaren eskutik. Euskalduntzeko maila guztiak, EGA eta alfabetatzea eta autoikaskuntzako ikastaroak. Izena emateko epea zabalik. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala: udaleko euskara zerbitzura 943 147 010 (Nora).
•Z
ipristintzeko prest? Zestoa “Zipristinik” gabe geldituko da laster. Duela hiru urte haurrentzako aisialdian zegoen hutsunea bete asmoz sortu zen taldeko kideek, urte hauetan egindako lan gogorraren ondoren, jende berriari testigua uzteko garaia heldu dela uste dute. Testigua uzteko ondorengoak behar dira ordea. Zestoak zipristin berriak behar ditu, bolondres gisa haurrekin jolasteko eta lan egiteko prest daudenak. Nahikoa da astean ordubetetxo bat eskaintzea jolas nahiz tailerretan. Trukean zer? Irribarre ugari eta batez ere herri honek behar duen aisialdi esparrua mantentzeko modua. Bete beharreko baldintza bakarrak 16 urte beteta edukitzea eta Zestoa eta haurrekin lan egiteko gogoa izatea. Animatzen bazara deitu 677 673731 (Larraitz) telefonora, edo bidali e-mail bat zipristinzestoa@hotmail.com helbidera. Animatu!
9 1