danbolin 2007/10
77. alea
H a u r , g a z t e e t a hbealdi ue,uskarari!
Euskalgintzan aritzen garenok badugu zer eskertua, euskararen normalizazio prozesuan pausuak ematen ari direnak asko baitira. Hori dela eta, hamabostaldi bat antolatu dugu bertan biltzen garen taldeok: aek, EHE, Danbolin eta herri eskolak udaleko euskara zerbitzuaren laguntzarekin.
Azaroak 9 Leire Bilbao Ezkatak 21:30ean: Literatura emanaldia:L Azaroak 16 20:30ean: Bai Euskarari Ziurtagiri banaketa. Ondoren luncha. 21:30ean: Azpeitiako Lakrikun antzerki taldearen eskutik Greban gaude antzezlana. Azaroak 17 17:00etan: Zirikan Zirkus taldearen eskutik haurrentzako ikuskizuna. Eguraldi ona egiten badu Laranjadi plazan eta bestela Kultur Etxean.
U d a n b o l i nEK
rko canseco
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel SantamarĂa, Margari Eizagirre, Joxeba LarraĂąaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 8 10 13 14 19
ATARIKOA.
Urriaren 12an Ynestrillas eta bere lagunei Donostian manifestazioa egiteko baimena eman zien epaile batek. Ez zen izan Madrilen bizi den epaile baten erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko epaile baten erabakia baizik. Euskaldunen berri izan behar zuen epaile batek hartutako erabakia. Ynestrillasek ordezkatzen duen taldeak urriaren 12an Euskal Herriko herrietan manifestazioak egiteko zaletasuna du. Afizio bitxi hori urtero betetzen da eta urtero ondorioak berdinak izaten ditu. Euskaldun ugari eskuindarren aurrean oihuka, Ertzaintzaren kargak, kaosa eta hondamendia kaleetan. Urteek eta esperientziak jakituria ematen omen diote gizakiari baina Ynestrillasen lagunei Donostian manifestazioa egiteko baimena eman zion epaileak burua non zuen ez dakit. Gatazka eta iskanbila sortu nahi duen talde bati ezin zaio manifestazio bat egiteko baimenik eman. Ondorioak aurreikusi zitezkeen eta manifestazioa egiteko baimena ukatu egin behar zuen epaileak. Ezker abertzaleak antolatutako manifestazio ugari legez kanpokoak direla esan da askotan istiluak sortzeko arriskua baitzegoen. Donostiako manifestazio eskuindarraren ondorioz istiluak sortu litezkeela ezin zen aurreikusi? Ynestrillas probokatzera etorri zen Donostiara. Eta asko izan ziren probokazioan erori zirenak. Baboak bezala. Horiek ere ez dakit non zuten burua. Imajina dezaket Ynestrillas Madrilen afaritan bere manifestazioaren arrakastaren alde topa egiten. Donostiako hainbat kaletan sortu zen hondamendi eta kaosak gainerako euskaldunak kaltetu zituen soilik. Norbaitek Euskal Herriko kaleetan manifestazioa antolatu nahi badu, egin dezala. Autobusetik jaisten direnean kaleak hutsik ikusi behar dituzte. Inork kasurik ez dietela egiten ikusi behar dute. Esan behar dutena esan dezatela eta berriz autobusera igo eta joan daitezela beraien etxera. Euskaldunak ultraeskuindarren probokazioetan ez direla erortzen erakutsi behar diegu. Inor ez bada beraien probokazioetan erortzen Euskal Herrira etortzeari utziko diote. Euskaldunak elkarren artean borrokan ikustea ez da atsegina. Pena ematen du. Denok batera bakean bizitzeko gai ez bagara nola joango gara kanpora zerbait eskatzera. Lehenik eta behin gure artean adostu beharko dugu zer nahi dugun eta ondoren denok batera aldarrikatu. Argi dagoena da kaleetan hondamendia eta kaosa sortuta ez dugula ezer lortuko, soilik probokatzera etortzen diren lerdoei eguna poztea eta hori ez da nire gustukoa. Eta, uste dut, ez dela inoren gustukoa.
INKESTA
ENBIDOAK
KA I X O TTANTTOOOK!
RAMADANA
AGIRO MENDI TALDEA
UREPELETIK ZESTOARA
JARDUNIAN GORKA IRURETA
UDALEKO BERRIAK
diruz lagundutakoa
enbidoa I. ETA IKUSI BEHAR DITUGUNAK! ogoratzen dut behin, izango dira hogeita bost urte edo, hiru urteko ume batek bere andereñoak bihurrikeria bat egitea eragozten ziolako “zu hijoputa bat zea” esan ziola. Mutil koskorra ez zitzaion izterreraino ere iristen maistrari eta ia hanka punttetan jarrita bota zion lorea. Neu ondoan nengoen eta ez zait ahazten lehen unean andereñoari eta bioi geratu zitzaigun aurpegia. Segituan, ahoa ixtea lortu genuenean, elkarri begiratu eta serio jarrita, horrelakorik ez zela esaten eta egin nahi zuena gaizki zegoelako debekatu geniola ulertarazten saiatu ginen. Baina aukera izan orduko nahiko barre egin genuen hiru urteko ume “xalau” haren ateraldia zela eta. Pasadizoa lankide guztiei kontatzen genien irri alaien artean. Norbaitek “ze ikusi behar deu oraindik!” esan zuen, baina irakasle eta lagun, denok egin genuen barre ume-mokoaren ateraldiarekin. Txiste onenak ere askotan entzundakoan grazia galtzen du ordea, eta ona ez bada zeharo nazkatu ere egiten gaitu berehala. Duela hogeita bost urte harrigarria eta barregarria zena, ia egunerokoa bihurtu zaigu. Egunero ikusten ditugu gurasoak ume txikiak kontrolatu ezinda; aitona-amonak lotsatuta biloben astakeriak estali ezinik; ezagutzen ditugu “lagunen” irainekin kikilduta dabiltzan haurrak; eskoletan gero eta denbora gehiago behar dugu elkarbizitza bideratzeko... Ume “xalau” hura aitarekin ikusi nuen hurrengo jaian, eskubaloi partida bat ikusten. Epailea gaizki ari zen eta hura “hijoputa” burrunba aitarena. Umeak serio-serio, isil- isilik begiratzen zion aitari. Gaur ere, ez al dute helduengan ikusten dutena imitatzen ume lotsagabe horiek? Nonahi dituzte jarraitzeko moduko adibideak: baztertzen dugun jendea (etorkinak, behartsuak), senar-emazteen arteko bronkak, politika dela eta esaten direnak, kirolari profesional askoren portaera, telebistako tertulietako “edukazioa”... Honi guztiari gaurko familietan seme-alabei mugak ipintzeak ematen duen beldurra gehitzen badiogu... Bada, horrela gabiltza! Bai, oso ondo dakit haur “txintxo askuak” ere baditugula, gehienak; herri txikietako umeak oraindik sanoak direla, eta beste askorekin alderatuz gu ezin gaitezkeela kexatu. Baina begiak itxi eta ezer aldatu gabe jarraitzen badugu, ez dezagun protestarik egin. Eta neurriak, batez ere, norbere etxetik eta gertukoenengandik hasita hartu behar dira. Bestela, jai!
G
Ze erronka ditu Zestoak momentuan? Nik uste independizatzea nahi duten gazteentzat etxebizitzak, lana eta seguritate hori, jubilatu eta jubilatzeko daudenentzat pentsioak eta alargunentzat ba, bakardadeari konponbidea, eta gainontzekoak uste dut ez direla gaizki bizi, hemen ni adibide bat!
50 urte
Jesus Aizpurua
J
oakin Alberdi
Ekaingo Erreplikari begira, herritarrak kontzientziatzea, ekarriko duen jendea eta komertzioari begira, ze eskaintza dauden… Udaletxeak edo ez dakit nork egin beharko duen, baina, informatu pixka bat ze aukera dauden… eta gehiago ere badaude, txiki gelditu da haurtzaindegia, eskola…
35 urte
Josu Goikoetxea
5 Umeekin egoteko leku lasai bat, parkea edo… eta emakumeentzako leku bat… “klub jubenil” jajajaja. Emakumezkoentzako bakarrik e!
63 urte
Paloma Aranbarri
Laranjadi plaza berreskuratzea bat behintzat, baina gauza asko daude, paseatzeko bideak txukunago egotea, txakur kakak… horiek behintzat bai eta toki berde pixka bat gehiago; lehendik dagoena ez kendu behintzat.
57 urte
Arantxa Rezabal
Ba, nik ikusten dudana, parkeak, han leku gutxi dago eta hemen ere Nire ustez (Laranjadin)… erronka garranZestoan ez datzitsuena apargo lekurik, oso kalekuak dira leku gutxi dago eta baita txuumeekin ibiltzekuntasuna ere, ko… orain momentuan geldituta Nieves Arakistain dagoena edo za61 urte rata, obra asko dagoelako, paretak, txakur kakak…
Eneko Korta
30 urte
I
RAILAREN 28AN Irailaren 28an, Elorriagan gure haurrekin arratsaldea jolasean igaro ondoren, etxera iritsi eta afaltzeko prestatzen ari ginenean, etxeko txikiak esan zidan “atte, pirritx eta porrotx, patata patata ipini”, “bai” erantzun nion, “oraintxe ipiniko dizut”, telebista piztu nuen bideoa jartzeko asmoz eta Gasteizko Legebiltzarreko tribunan ari zen Egibar EHAKri erantzunez. “Niri ez zaizkit numeroak ateratzen, e! Biztanlegoaren erdia pobrezian dago herri honetan? Gehienez ere, nik uste dut, zifra % 4,35 edo dela, % 5a hartuta ere, gehienez 80.00-90.000 inguru horretan gaudela, baino ez hori bider bost zuek diozuen bezala…” Gehien harritu ninduena alde batetik, kopurua izan zen eta, bestetik, erabili zuen tonua, datuei garrantzia kendu nahian bezala, eta gero, komunikabideek ez zutela horren berri ezertxo ere argitaratu. Baina, Legebiltzarreko alderdi nagusiak gure Erkidegoan 80.000-90.000 pertsona pobrezian edo pobrezi langan bizi direla aitortzeak ez du garrantziarik, ez da arazoa. Orduan gogoratu nintzen Danbolinetik zerbait idazteko eskatu zidatela eta horri buruzko informazio bila hasi nintzen, informazio ofiziala, eta honako hau aurkitu nuen: “Euskal Ogasunaren urteko txostenaren arabera, 2005ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 461.926 zergadunek, kopuru osoaren % 45ak, pobreziaren muga-mugan dagoen errenta aitortu dute, zeina, Euskal Herrian 778 euro den”. Datu horien ondorioak hor daude: lan prekarioa gehitzen, etxebizitza eskuratzeko edo alokatzeko zailtasunak, kaleak hutsik, giza arazoak larriagotzen eta abar. Baina iritsiko zaigu 2008ko udazkena, Gasteizko Legebiltzarra bilduko da berriro ere, betiko diskurtsoak entzungo ditugu, giro politikoa dirudienez eta zoritxarrez, okerragoa izango da, eta bitartean, gero eta pertsona gehiago marjinazio zulo beltzaren ertzean, baina, noski, berriro ere hori ez da arazoa izango.
e
nbidoa 2. Eduardo Agirre
Kaixo ttantto zia ikusi genuen, eta gaur egungo haurrak aisialdiaz gauza asko zenituzi Zipristintxu nauzue, ostiraleroko zuen tela ikasteko. Beraz, lanean hasi gilaguna. Pentsatzen dut, honezkero denok jakinnen, hasieran lagun gutxirekin, baina go duzuela nor naizen. Urtebete bada jaio ningero eta ttantto gehiago etortzen zatzela, eta Danbolinen urtebete honetan zuekin rete ostiralero 6etatik 7etara, ordubebatera bizi izan ditugun abenturak kontatzeko tetxo goxo bat pasatzera. Jolasak, taieskatu didate. lerrak, eskulanak, kantak... denetik egin dugu! Behin martxan jarrita, batzuk eskatuta, eta besteak geure gogoz, herrira ateratzeko planak egin ditugu. Asteroko jardunaz gain, plazara atera dugu gure proiektua. Lehendabizikoz inauterietan izan zen. Jolasak prestatu genituen herriko haur guztientzat, eta ondoren desfile erraldoi bat egin genuen, sari izugarriekin. Guztira hamar lagun joan ziren Zestoatik Erreala animatzera, baita Pirritx eta Porrotx ikustera ere. Orduko arrakasta ikusirik Korrika Txiki egunean plazan jolasak egitea ere eskatu ziguten, eta han izan ginen. Orduan, apurtxo bat hobeto antolatu genituen gauzak, esperientzia nahikoa hartu baikenuen inauterietan. Hurrengo ekitaldia Zipristin Eguna izan zen. Guretzat egunik potolo eta garrantzitsuena. Tailer mordo bat antolatu genuen egun horretarako. Abesteko Casting bat egin ere bai. Eta hori ere gustatu zenez, urtero errepikatzea erabaki dugu. Maiatzaren hasieran, Santakutz jaien inguruan bigarren Zipristin Eguna ospatuko dugu. Udara iristear zela San Juan bezpeUrtebete pasa da bai, Zestoako gazte kuadrila baran ere antzerki eta bideo emanaldi tek herriko haurrentzat aisialdi programa bat presta- bat antolatu genituen akelarre eta tu eta ostiralero zuekin elkartzeko konpromisoa har- guzti, haurrek nahikoa jan, edan eta tu zuenetik. Bederatzi gazte ezjakin baina martxoso! barre egin zuten! Udan gainera herriPausoz pauso ikasi dugu zuek bezalako piztiak nola tik kanpo joan gara, Itziar eta Narronbaretu, eta era berean elkarrekin momentu zoragadoko jaietara. Pello A単orga ipuin konrriak pasa ditugu. Herrian haurrentzat ekintzen gabe- talaria ere ekarri dugu. Eta azkena, festetako ekintza pila. Euskal Selekzioaren eguneko tailerrak, herrian hain sonatua izan zen
N
7 ok! Zarata Festa eta Logitroia. Manex ttan- Z I P R I S T I N ttoa izan zen iraI K A S I T A J O L A S, JO L A S T A I K A S I bazle han. InteliAISIAZ GOZATZEN NAHI DUGU HASI gentzia aparta ALAITU KALEAK PLAZA T A HERRI erakutsi zuen mutiZESTOA DAGIGUN EUSKERAZ JOSI lak, eta horregatik ESKOLATIK IRTEN ETA PARKERA eraman zuen MP4 PARKEAN ASPERTZEAN GOAZ ETXERA zoragarri bat, eta 60¤ kir oletan gasta- ( EG ) I N N A H I E Z B A D E Z U B E T I B E R B E R A ZATOZ OSTIRALETAN ZIPRISTINERA tzeko. Eta horrela ekin I T Z I A R, ES T I, IT S A S O diogu kurtso berriaJ A G O B A, MA I A L E N, AN E ri, ilusioz, gogo L A R R A I T Z, AR A T Z E T A A I N H O A handiz. Atzera beDENAK BEGIRALE giratu eta urtean zeSA R DEZAGUN DENOK HANKA PUTZUAN har egindako lan Z I P R I S T I N I K E Z T A F A L T A K O Z E S T U A N! guztiak indarrak eman dizkigu beO S T I R A L E R O O O O O, O S T I R A L E R O O O O O, O S T I R A L E R O O O O O, O S T I R A L E R O O O O O rriari gogor ekiteko. ZIPRISTIN! ZIPRISTIN! ZIPRISTIN! ZIPRISTIN Beraz, eskutitz honen bidez, ttantto IPRISTIN AISIALDI TALDEA guztiei dei egiten diegu ostiraleroko zitara (18:00tik 19:00ra Kultur Etxean) eta ez piper egiteko esaktu, ea guztion artean herri hau alaitasunez eta barre algaraz zipristintzen dugun! Gora gu! Eta gora Zipristintxo! Ezin ahaztuko ditut, nirekin urte EÑAUT. guztian zehar lan eta lan aritu diren JOLASTU ETA JOLASTU EGITEN laguntzaileak, Plisti, Plasta, Plost, TtanD U G U. EZ N A I Z B E T I E T O R T Z E N B A I N A E T O R T Z E N tto, eta gainerako guztiak. Bederatzi N A I Z E N E A N O S O O N D O P A S A T Z E N D U T. denera. Ea kopuru hori ere hazten doan pixkanaka. Hemendik gonbita luIRATI. zatu nahi diegu Zestoako gazte guztiei N I G U S T U R A E T O R T Z E N N A I Z, I A O S T I R Aanimatu daitezen, ostegunero Colacao L E R O. JO L A S A S K O E G I T E N D I T U G U E T A O N D O P A S A T Z E N D U T. eder bat dute Kultur Etxean zain, eta ostiralero munduko irrifarrik ederrenak! Jarri gurekin harremanetan eta animatu! Bide batez agurtu nahi ditugu aurten, hala beharrez, taldea utzi behar AMAIA. izan duten lagunak. Eskerrik beroenak NIRI JOLASTEA zuei, eta nahi duzuen arte. ZipristineA S K O G U S T A T Z E N Z A I T E T A O S O G U Sko ateak beti egongo dira irekiak zuen NORA. T U R A E T O R T Z E N N A I Z. itzuleraren zain. O S O G U S T U R A E T O RT Z E N N A I Z, J O L A S A K E T A E G I T E N D I T U G U E T A
Z
ONDO PASATZEN DUT
RR amadana beren egiten herritik urrun duten
musulmanak
Zestoan hainbat musulman bizi da eta joan den hilabetean musulman gehienentzat hain garrantzitsua den ramadana egin zuten. Horietako bat da Fatima. 33 urte ditu eta bi haurren ama da. Hiru urte daramatza Zestoan eta izatez marokoarra bada ere, bere gurasoak Mendebaldeko Saharatik Marokora joandakoak dira. Berak azaldu digunez, hemen ramadana egitea ez zaio hain zaila egin, baina tristeagoa dela ere esan digu, “hemen ni bakarrik jardun naiz egiten eta Marokon behintzat ramadana egiten ari diren beste senide eta lagunekin egoten naiz… oso ezberdina da han eta hemen ramadana egitea”. Gogorra egiten zaio lagun musulmanekin ramadanari buruz ez hitz egitea, “hemen ez baduzu lagun marokoarrik oso zaila da jendearekin ramadanari buruz hitz egitea, Marokon egongo banintz berriz, lagunekin eta, hitz egingo nuke”. Ramadana, musulmanen hilabete sakratua da, errezatzeko eta barau eginez jainkoarengana gerturatzeko hilabetea. Egutegi musulmaneko bederatzigarren hilabetea n egiten da, hilabete hori nazioartean ezaguna da musulmanek eguzkia irteten denetik ezkutatzen den arte barau egiten dutelako. Hilabeteko baraua egitea, islamaren laugarren zutabea da. Ramadan aldian zenbait salbuespen badago, adibidez, haurdun dauden emakumeek, gaixoek eta bidaiariek baraualdia eten dezakete. Hilerokoarekin dauden emakumeek ere baraualdia eten dezakete, odola galtzearen ondorioz ahul izaten baitira. Ondoren ordea, egun horietako baraualdia berreskuratu egin behar izaten dute eta beranduago egin. Bestalde, ramadaneko barauarekin batera, musulmanek ezin dute ez erre ez eta alkoholik edan ere. “Ramadana hasi baino 40 egun lehenagotik ezin da alkoholik edan eta ramadanak irauten duen bitartean ere debekatuta dago alkohola edatea”. Baraualdia urtean zehar beste garai batzuetan egitea ere gomendatzen dutela dio Fatimak, “sendagileek diote baraualdia egitea ona dela osasunarentzat, bestela, egun guztia jaten pasatzen dugu eta gorputza garbitzeko eta deskantsatzeko ona dela diote”. Musulmanek ahal duten neurrian behintzat, ramadanean daudenean derrigor egin behar izaten dute baraualdia. Fatimak azaldu digunez, berak ez daki ziur musulman den-denek ramadana egiten al duten, baina berak dioenez oso garrantzitsua da musulmanentzat ramadana. Musulmanek, ramadanean daudenean, ezin dute itsasoan bainatu, eta datorren urtean abuztuan izango da ramadanaren hilabetea, beraz, ezingo dute itsasoan bainatu. Datorren urtean ramadanaren hilabetean Marokora joatea nahi duela esan digu, bere senide eta lagunekin batera ramadana egin ahal izateko. Bere ustez, ramadanean jendea oso zoriontsu izaten da “badira zenbait pertsona, kirolariak eta direnak edo lan asko egiten duten pertsonak eta ramadanean daudenean baraualdia ari dira egiten,
beraz ez dute ezer jaten eta edaten. Hala ere, kirola egiten dute edo lanera joaten dira, eta nondik pentsatzen duzu ateratzen dutela horiek indarra?”. Bere seme-alaba k ramadana egitera ez dituela derrigortuko esan digu, “egun bat iritsiko da galdetu egingo didatena ea zer egiten dudan, eta momentu hori iristen denean, dena azalduko diet eta ondoren beraiek erabakiko dute zer egin nahi duten. Baina derrigortu ez, inoiz ez!”. Bestalde, ramadana egiten hasteko adinik ez dagoela ere azaldu du, “nik lehenengo aldiz 11 urterekin egin nuen, nik neuk nahi nuelako eta hala erabaki nuelako”. Beste batzuk sei urterekin ere hasten direla dio. KORANA, LIBURU SAKRATUA Musulmanen liburu sakratua da Korana. San Gabriel goiaingeruak Mahomari errebelatutako Alaren hitza azaltzen du. 114 kapitulutan banatuta eta arabieraz idatzita dago. Erlijio-liburua ez ezik, musulmanen zuzenbide-iturria ere bada eta kultura arabiarraren abiapuntu izan da. Mahoma hil bitartean ahoz aho zabaltzen zen, ez zegoen testu idatzirik. VII. Mendean finkatu zuten idatzizko bertsioa. Fatimaren iritziz, liburu honen pasartetxo bat soilik irakurrita “engantxatu egiten zara”. Musulman gehienek irakurtzen omen dute Korana, “ inork ez zaitu behartzen irakurtzera. Koranean hitz oso maitagarriak daude eta berehala kateatu egiten zara”. Islamaren bosgarren zutabea Mecara bidaiatzea da osasunak eta ekonomiak laguntzen duten bitartean. Meca, Arabia Saudin dago eta bertan jaio zen Mahoma. Horregatik musulmanek beraien bizitzan zehar behin bada ere Mecara bidaiatu behar izaten dute. Fatimak ere Mecara bidaiatzea nahiko luke egunen baten, baina bidaia oso garestia dela dio. “ Bada jendea bizitzan zehar askotan izan dena Mecan, baina oso garrantzitsua bertara joateko behar duzun dirua, diru garbia izatea, ez du izan behar lapurtutakoa, lana eginez lortutako dirua izan behar du”. Bere esanetan, hemen bada jendea ez duena ulertzen zergatik egiten duten ramadana, “baina niri ez zait inporta, nik ez diot jendeari galdetzen ia zergatik joaten diren elizara. Herrialde bakoitzak bere ohiturak eta erlijioak ditu eta errespetatu egin behar dira”. Hizkuntza berberez hitz egiten du, baina bere seme-alabei arabiera erakustea ere asko gustatuko litzaiokeela dio, “nik ez dakit arabieraz hitz egiten, baina badakit hemen ikastea posible dela, nik ikasiko dut eta nire haurrei arabiera erakutsiko diet. Orain, berberez hitz egiten dut beraiekin, eta baita euskaraz ere”.
N
AIARA
·
EXPOSITO ALBERDI
9
gurean
ARBIL KOBAN RAMON MARTIJA
A g i r o M T a l d e a l d a
A
GIRO
MENDI TALDEKO KIDEEKIN ARITU GARA BERRIKETAN ETA TIRRIKI-TARRAKA, MENDIAREN AITZAKIAN, EKINTZA MORDOA NOLA EGITEN DITUZTEN AZALDU DIGUTE. TALDE DINAMIKO HORRI ERREPASOTXOA EMATERA GATOZ; ZER EGITEN DUTEN AZALTZEKO ETA BATIK BAT HERRITARRAK TALDERA URRERATZERA ANIMATZEKO. Gipuzkoako Mendi Federazioan herritar mordoxka dago izena emanda, 70 federatu, hain justu. 70 horietatik hamarren bat lagun ibiltzen dira Agiro Mendi Taldean sokatik tiraka, hau da, norberarentzat eta besteentzat lanean. Bi egutegi prestatzen ditu taldeak, bata helduentzakoa eta bestea haurrentzakoa. Helduentzako egutegia urtarriletik abendura prestatzen dute eta txirrindularien egutegiarekin batera, egutegi-txartelak banatzen dituzte herritarren artean. Urtero berritzen dituzte ibilaldiak, baina badira gutxi gorabehera urtero errespetatzen dituzten data eta irteera batzuk. Esate baterako, azkeneko urteetan, kale egin gabe urtarrilean Zestoa-Elgoibar irteera egin da korrikalarientzat Elgoibarren egiten den Nazioarteko Krosa aitzakiatzat hartuta. Elurretara egiten den asteburu pasak ere arrakasta handia dauka eta i単auterien inguru horretan iraupen eskia, eski alpinoa, snow boarda egitera eta mendira hamarnaka lagun joaten da. Uztailean berriz, udako goxoa
baliatuz, piraguan ibiltzeko aukera izaten da Aragoi aldera joanda. Eta herritarrez gain kanpoko jendea biltzen duen urteroko topagunea Ibilaldi Neurtua da. Aurtengoa hamargarrena izan da. Egutegian urtero tokia izaten duen bestea mendi astea da. Urtetan kanpoko jendea etorri da norberak egindako bidaiak kontatzera, Agiro Mendi Taldearen intentzioa da ordea, zestoarrek beraiek egindako bidaiak herrian kontatzea. Herriko umeek ere badute mendirako egutegia, hobeto esanda haurrek eta gurasoek, denak baitaude gonbidatuta. Zestoa inguruan egiten dituzten ibilbide horien antolaketaz mendi taldea eta guraso elkartea arduratzen dira. 2007an esate baterako, bost ir-
1 1
e n d i a n e a n a r i
teera egin dituzte eta Ondarbaso, San Pelaio, Altzolarats, Etumeta, Arauntza eta Deba ingurua ezagutu dituzte. Makina bat heldu izango da herrian bazter horiek inoiz ikusi ez dituena.
F
EDERATU ETA IKASI MENDIAZ GOZATZEN
Esan beharrik ez dago mendian ibiltzeko eta ederki gozatzeko ez dagoela zertan federatuta egon behar. Baina elurretan, harkaitzetan, ur jauzietan... tirtiriarena egiteko gogoa izanez gero hobe ikasita joatea. Federatuta egoteak abantaila hori badu, mila eta bat ikastaro eskaintzen ditu Gipuzkoako Federazioak, hala nola, eskalada harkaitzean, eskalada harkaitz handian, horma handitako eskalada, hasiberrientzako eskalada, harkaitz eta izotzeko eskalada, arroil jaitsiera, eski trabesia eta GPS ikastaroa. Zenbat eta
gehiago ikasi orduan eta zaletasun handiagoa. Hala, herriko kiroldegiko rokodromoan ezin kabituz dabiltza, aleren batzuk oso onak ere atera dira eta eskaladako txapelketetan lehiatzen dute. Lur azalean konforme ez eta batzuk lur azpira sartzen ere hasiak dira, espeleologian, alegia. Ez dira asko leize zuloak bisitatzen dabiltzan herritarrak, baina mendi taldeak nahiko luke herritar gehiago animatuko balitz lur azpiko sekretuak ezagutzera.
路路路
··· N
ATUR TALDEA SORTU NAHIAN
HELDUAK ZEIN UMEAK, DENAK JOATEN DIRA GUSTURA MENDIRA AIZARNAKO SAN PELAION ZIKIN PILOA ATERATZEN
Mendiak berarekin dakar natura maitatzea, oinez ibiltzen gozatzea, zapaltzen duzun lurraren historia jakin nahi izatea, zuhaitzez galdezka hastea, lore politei begira gelditzea, eta nola ez, egunen batean garbi eta eder izan ziren bazterrak zikin ikusita penatzea. Natur taldea sortzen ez dabil zuzen-zuzenean Agiro Mendi Taldea, baina bertako pare bat kide (Mikel Irure eta Ramon Martija) bete-betean ari da lanean, Bixente Dávilarekin batera. Beste hainbat kide ere gerturatu da taldera eta asmoa da Zestoako Udalarekin batera, herrian hainbat proiektu abian jartzea. Zertarako proiektuok? Gure inguruak zaintzeko, hobeto ezagutzeko, haur zein heldu konturatzeko nolako aberastasuna daukagun eta nola uste baino gehiagotan izorratzen dugun. Adibide batzuekin errazago ulertuko ditugu talde horren helburuak. Herriko mendi inguruetan zulo asko dago zaborrez, zikinez beteta, urtetan herritarrok zabortegi moduan erabili ditugulako. Ekintzetako bat horixe litzateke, “puntu beltzak” identifikatu, Udalari azaldu zein den egin beharreko lana eta aurrekontua, eta behin Udalak egitekoa ontzat hartuta “puntu beltz” horiek garbitzea. Garbiketaren ardura natur taldeak izango luke. Dagoeneko lan horietako batekin ari dira, hain justu, Haitzbeltzeko koban zeuden pintura markak garbitzen. Hurrengo, Aizarna aldean, San Pelaio inguruan dagoen zaborrez betetako zulo bat garbitu nahi dute. Bazterrak garbitu eta egindako lana erakutsi egingo dute, urtea bukatu baino lehen behintzat erakusketa horietako bat egiteko asmoa badute, kontua ez baita beti besteek zikindutakoa garbitzen ibiltzea, baizik eta berriz halakorik gerta ez dadin jendea ohartaraztea. Zabortegi garbiketa aipatu dugu, baina badira bestelako lanak: mendi bide zaharrak errekuperatzea, ditugun bideak etengabe garbitu eta markatzea, herritik atera gabe egin daitezkeen ibilbideen mapa egokiak argitaratzea, zuhaitz landaketak egitea... eta oinez batera eta bestera goazela bidean aurkitutako baserri, jauregi, gurutze eta ermiten historia ezagutzeko baliabideak eskura jartzea. Mendizaleak, historialariak, biologoak, ekologistak... “titulu” guztietako herritarrak daude gonbidatuta taldera, eta batik bat, natura maite duen eta zaindu nahi duen herritarra.
O
NINTZA IRURETA
3 1
URRIAREN 12TIK 14RAKO ASTEBURUAN AGIRO MENDI TALDEKO LAGUNEK UREPELETIK (NAFARROA BEHEREA) ZESTOARA ZEHARKALDIA EGIN ZUTEN. HELBURUA EDO AITZAKIA XALBADOR ETA UZTAPIDE BERTSOLARIEN HERRIAK LOTZEA. UREPELEN, XALBADOR ZENAREN JAIOTETXETIK ABIATU ZIREN ETA ZESTOAN UZTAPIDE TABERNAN AMAITU ZUTEN. MENDI TALDEKOEN ESANETAN, ENDOIAN, BERE JAIOTETXEAN AMAITZEA IZANGO ZEN EGOKIENA, BAINA DAGOENEKO BASERRIA BOTATA DAGOENEZ, UZTAPIDE TABERNAN AMAITZEA ERABAKI ZUTEN. Zeharkaldia 13 lagunek egin zuten, baina antolaketa lanetan Pello eta Putxi herritarrak izan zituzten lagun. Beraiek izan ziren furgonetan janaria eta lotarako kanpinak eta abar eraman zituztenak. Lehen egunean Urepeletik Belaterainoko ibilbidea egin zuten eta Adi mendiaren magalean hiru bat orduz galduta ibili baziren ere indartsu iritsi ziren Belatera. Bertan kanpinak prestatu eta bapo afaldu zuten. Iluntzean bertso alrebes xamarrak ere izan ziren tartean eta inguruko ehiztarien bisita ere izan zuten. Hitz aspertu ugari eginda gustora lotaratu ziren. Bigarren egunean Belatetik Pagozelaira joan ziren. Eguraldi bikaina lagun, onddoak biltzeko parada ere izan zuten. Pagozelaira iritsita Hostaleko dutxa eta ohea gustora hartu zituzten mendizaleek. Nekea pilatzen zihoan. Oraingoan bertsorik ez. Zeharkaldia amaitzeko azken etapa eta gogorrenari heldu zioten. Pagozelaitik Tolosara aurrena eta handik Erniora. Zelatunen bazkaldu ondoren eta tripa ederki beteta etxerako bideari heldu zioten. Batzuk hanka azpiak erreta, besteak txorkatileko minez...baina esaerak dioen bezala gustuko lekuan aldaparik ez!!!
GOIZEKO 6ETAN ABIATU ZIREN ZESTOATIK ETA UREPELETIK 8AK ALDERA ATERA ZIREN. IRTEERAKO PRESTAKETAK UREPELEKO PLAZAN. LEHEN ETAPAREN AMAIERAN AFARI GOXOA BELATEN, PELLO ETA PUTXIK PRESTATUTA. ASPALDIAN JANDAKO MAKARROIRIK ONENAK!!
EGURALDI EDERRA ETA ATSEDENALDI POLITTA, LAGUN BEREZIZ INGURATUTA.
IXIL-IXILIK ULTZAMAKO BASOETAN BARRENA...NATURAK HITZ EGIN DEZALA!!
J
Gorka Irureta Aramendi ardunian
G
orka Irureta Aramendi, 31 urteko Aizarnako Ibarreko semea, baserri giroan hazi eta hezia. Duela gutxi kaleko lanak utzi eta baserrian gelditzea erabaki zuen bertatik bizimodua ateratzeko. Hori dela medio egin diogu elkarrizketa. Bere bizikeraz eta lanbidearen egunerokotasunaz eta etorkizunaz hitz egin dugu. Galderak hausnartu ondoren mantso erantzun dizkigu.
"
Txikitatik gustatu, borroka egin eta lortu egin dut baserritar izatea� GANADUZALE
EDO BASERRITAR, NOLA IKUSTEN DUZU
ZURE BURUA?
Baserritarra. Dena dela, esan behar dut azkeneko bi urteetan ganaduzale gehiago naizela baserritar baino. Zergatik? Esnetarako behiak sartu ditudalako eta lehen haragitarako behiak genituen. Esnetarako behiekin eskarmentu gutxi daukat, gauza asko ikasi beharra etorri zait. Ganaduaren gainean ibili beharra daukat. ZERGATIK OFIZIO HORI? Baserrian jaio eta txiki-txikitatik gustatu izan zaizkit batez ere animaliak. Akordatzen naiz nola baserrian ez zegoen ganadurik eta sei urte nituela nola ekarri ziren Danimarkatik aurreneko bi biga. Gogoan daukat haiek ukuiluan sartu ziren momentua eta gero nola ematen genien jana eta azpiak egin. Handik hasi zen historia. Txikitatik gustatu izan zaidan zerbaitegatik borroka egin eta nola edo hala lortu egin dut baserritar izatea. Batzuek baserrian jaio eta ez dute aukera hori aprobetxatzen, eta
beste batzuek nahiz eta aukera hori ez izan ganaduzale izan nahi dute. GAZTEA
ETA BASERRITARRA; ETOR-
KIZUNIK BAI?
Galdera zaila erantzuteko. Merkatuaren arabera dago eta merkatuak zer egingo duen jakitea zaila da. Pentsuaren prezioa gora doa eta esnearena ere bai, bi horiek non geldituko diren ez dago jakiterik oraindik... eta horren arabera dago dena. Nik badaukat esperantza bizimodua ateratzeko. Baserritarra ez da aberastuko hola eta hola, baina bizimodua ateratzea posible dela uste dut. ZERGATIK
GANADUZALE ETA ZERGA-
TIK EKOIZPEN MOTA HAU, ESNETARAKO BEHIENA, ALEGIA.
Baratzea behin ere ez zait gustatu. Animalia denak gustatzen zaizkit, baina hobeto akoplatzen naiz behira. Beste ganadu motekin ere probatu dut. Ardiarekin ere probatu nuen, baina nire esperientziagatik esango nuke artzaina izateko txiki-txikitatik ikasi behar dela. Esate baterako, Arantzazun Artzain Eskolan ikasi arren, gero artzain horiek lanean bakarrik hasten direnean kontua zaildu egiten da. Fraisoron ere gauza bera gertatzen da, 15-20 lagunen artean ukuilua eramaten dute, baina gero beraiek bakarrik jartzen direnerako prestatuak daudenik ez zait iruditzen. ZENBAT ABELBURU DAUZKAZU? Denera 105, esnea ematen dutenak 56 eta gainerakoak antzuak eta bigak. Bigak gaztetxoak dira, esnerik ez dute ematen, susa jarri eta intseminatu egiten dira kumea izateko, urruxa izango da emea bada eta ixkua arra bada. Behin kumea izanda, behia esnea ema-
5 1
ten hasten da. Ixkuak gizendu gabe ukuilutik kendu egiten dira. Ukuiluan leku gutxi daukadanez ez ditut txahalak hazten haragitarako. NOLAKOA DA ZURE LANEGUNA? Goizean 7:30ean behiak biltzen hasten naiz, 9:30-10:00etan gosaltzera itzultzen naiz. Ondoren enkarguak egin behar izaten ditut, deiak, gestio kontuak... Berriz, ukuilura bueltatzen naiz eta 11:00etan “ganadujatekoa” prestatu eta behiei jaten ematen diet. Arratsaldean, bigei ematen diet jaten, azpiak egin, osasun tratamendu batzuk egin edo txapuzaren bat, bazterren bat garbitu. 19:00etan behiak bildu berriro eta 21:00-21:30ak aldean afaltzen dut. Urtean zehar ere lanak aldatu daitezke. Orain esate baterako, artoa etorri zaigu eta hori pilatzen nahiko lan badugu. Udaran berriz, belarretan egin behar izaten da, eta abar. Aberiak ere izaten dira, esnea biltzeko makina izorratu dela, traktorea ez dabilela... egia esan traktorearekin ordu gehiegi egiten dut desgraziz. PURINEKIN (ABEREEN
TXIZAREKIN)
ARAZOAK DITUZUELA ENTZUN IZAN DUGU.
ZER
MODUZ MOLDATZEN ZARA
ZU?
Neguan ez da arazorik izaten, baserritar askok eskatzen dutelako beraien lurretarako. Udaran pilatu egiten da. Baina alde horretatik ez dut arazorik. Depositoa betetzen betetzen joaten da eta husteko garaia heldutakoan kanpoko langileak etortzen dira txiza nire lurretan zabaltzera. Nik ez dut zabaltze lana egiten, baina neure purina erabiltzen dute. ABEREAREN
OSASUNARI DAGOKIO-
NEZ ZEIN DIRA ARAZO NAGUSIAK?
Nik bi urte baino ez daramatzat eta ez dut eskarmenturik. Baina ohikoak dira esnetarako behietan beti etortzen diren problemak: mamitisak, (titiko in-
fekzioa), akainek sortutako arazoak, tripei buelta emateak (kuajarra), azetonak (txizako azidotasuna igotzen da), metritisak (kumea izan ondoren umetokian sortzen zaien infekzioa) eta beste. NOLA EGITEN DA ABEREEN OSASUN KONTROLA? Urtean behin kanpaina egitera etortzen dira. Derrigorrezkoa da. Diputazioko albaitariak behiei odolaren analisia eta behien osasun kontrola egitera etortzen dira. Gero, hilean behin esne kontrola egiten da, behi bakoitzari esnea hartu eta Lekunberrira bidaltzen dugu. Eta esnezaleak, etortzen den bakoitzean, esnea hartu eta analizatu egiten du. Kontuan izan esnearen kalitatearen arabera ere ordaintzen dutela esnea. LAN
HORI DENA AURRERA ERAMATEKO BA AL DUZU LA-
GUNTZARIK?
Bai eta handia. Etxekoak asko laguntzen didate, batez ere amak, aitak eta osabak eta horietaz gain kanpoko mutil bat dut lanak egiteko. GAURKO
BIZIMODUA, ORDUTEGIAK, AISIALDIA, OPO-
RRAK... LAN HORREKIN UZTARTZERIK BA AL DAUDE?
Ez du zerikusirik, bizidunekin ari zara lanean eta beti gainean egon beharra daukazu. Lanak antolatuz gero badaukazu oporrak egitea, astebukaera batzuk jai egitea. Hala ere, behin ere ez duzu tailerrean egiten den moduan zortzi ordu egin eta aio esaterik edukiko. Lotura eskatzen
···
dut jaso ezer eta ez dakit zenbat emango didaten. Ikusiko dugu. GRANJA
BERRIA EGIN ETA GANADUA
EKARTZEKO DIRU-LAGUNTZARIK JASO AL DUZU?
路路路
ETA NOLAKO BALDINTZAK JARRI DIZKIZUTE? Diru-laguntzak bai, baina egin eta gero, bai Diputazioak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere. Baldintzak? Ondasunei buruzko informazioa eskatu didate, abelburu kopurua, ikastaroak eginarazi dizkidate... Historia oso luzea da. Beste bi ordu beharko nituzke kontu denak azaltzeko.
du honek eta lotura handia gainera. Uste dut estresa baserrira ere ailegatu dela. INGURUMENAREN
EDO PAISAIAREN GESTIOAN BASERRI
MUNDUKO HAINBATEK DUZUEN ARDURA ALDARRIKATZEN DUZUE.
ZEIN DA ZURE IRITZIA? Baserriak lurrari lotua egon behar du. Abeltzantza gaur egun industriaren menpe dago, zekaleen prezioak gora egin duela eta pentsuen prezioak igota, guri ere kostuak igo egiten zaizkigu. Purinen arazoa ere hor dago: purinak non bota izan behar da. Lanak egitera nola ailegatzen zaren ere bada kontua: batzuek ukuiluko lanak egin eta baserri ingurua txukun mantentzen dute. Ni oraindik ez naiz iristen bazterrak garbitzera eta sasi garbitzeko makina pasatzera. UDABERRIAN
PUTREEKIN ISTRIPUA IZAN ZENUEN.
NO-
LA GERTATU ZEN?
Goizean jaiki eta nire lanak egiten hasi nintzen, osabak esan zidan putreak zebiltzala. Joan nintzen ikustera eta 150 putre eta bi behi akabatuta. Hori ikusi nuenean mundua goitik behera erori zitzaidan. Bi behi ekarri berriak, asko ordaindutakoak eta galera handia izan zen. Nire iritzian, putrea babestutako animalia izan arren, behin ere egin ez dituen gauzak egiten hasi da. Batetik, behar litzatekeena baino gehiago dago. Bestetik, toki askotan akabatutako ganadua kamioietan jasotzen da eta ondorioz, mendian ez da geratzen putreek jan dezaketen akabatutako ganadurik. Orain gutxi arte, zenbait lekutan, jantokiak zituzten prestatuta putreentzat, baina leku horietan jana emateari utzi diote. Bestalde, putreak askatu dituztela ere jakin izan dut. Orain putre gehiegi dago eta alde batera eta bestera ibili dira goseak. Kopurua kontrolatu eta leku jakinetan jana eman; konponbideak erraza ematen du. ORDAINIK IZAN AL DUZU DIRUTAN? Diputazioan aurkeztu dut erreklamazioa. Oraindik ez
NOLA SALTZEN DUZUE ESNEA? Bi egunetik behin etortzen da Iparlateko esnezalea esnea eramatera. Beste marka edo etxe batzuk ere esne eske etorri zaizkigu, Puleva eta horrelakoak. Kontua da Europan esne ekoizpena jaitsi egin dela baserritar askok esnetarako behiak kendu dituztelako eta orain gelditzen garenoi pixka bat gehiago ordaintzea lortu dugu. Urte askoan geldirik egon ondoren, behingoz, esnearen prezioak gora egin du. ETORKIZUNERAKO
ZEIN DIRA ZURE
ASMOAK?
Asmoak asko. Batetik ukuilu zaharra txukundu eta erabiltzeko moduan jarri eta bestetik, bigentzat itxitura egin ukuilu inguruan, udaran horiek ere kanpora atera ahal izateko. Artoa bertan ereitea ere ondo legoke, asko ordaintzen baitugu orain eta buru eta guzti saltzen duten arto txikitua oso garesti dago. Hala ere, artoa geuk egiteko makinetan asko inbertitu behar da. Lana asko dago, baina lasai hartzea ere komeni.
L
ierni Arrieta
7 1
Gudari egunean, Xabin Etxaide herritarrari omenaldia egin zioten urteroko legez. Goizean goiz Ertxiñera joan ziren hainbat herritar eta bertan hamaiketakoa egin ostean omenaldi xume bat egin zioten monolitoan. Bertan, bertsolariak, dantzariak, txalapartariak eta lore eskaintza izan ziren.
Preso bat egunkari bat mus mus txapelketa izan da Uztapide eta Artzei tabernetan. Bikote askok hartu zuten parte eta txapeldunek txapela eta 120 euroko saria jaso zuten.
Egunotan Arroagoiko elizaren etxaurrea txukuntzeko lanetan ari dira eta, horregatik, kanpandorrea aldamio batez inguratuta dago. Lehenengo ataria garbituko dute, eta ondoren, dena ondo hartutakoan, margotu egingo dute.
zulo
danbolin
Lasaotik Aizarna eta Errezil alderako errepidean luizia izan zen, Altuna y Uria enpresak duen eskoilera edo hondakindegiaren azpiko aldean. Egun osoan euria gelditu gabe egiteak lagundu zuen hein handi batean luizia sortzen. Hala ere, inguruko bizilagun batek azaldu zuenez, hondakindegiak «horma zuzenegia du; %60ko desnibela komeni den tokian %75ko edo 80ko desnibela du». Gainera, azken aldian, «lur bigun asko ekarri dute eta harriarekin nahastea komeni izaten da hobeto finkatzeko».
11 •
IGANDEA
Lasaon San Martin jaiak. Behobia-Donostia lasterketarako autobusa antolatu du atletismo taldeak. Aurten alebin eta infantilentzako ere Donostiako Boulevardean lasterketak izango dira.
agenda ur 29
RIA ASTELEHENA
Iraetarren I. Pala Txapelketa hasiko da. Zazpi bikotek eman dute izena. Auzoko frontoia berritu dutela aprobetxatuz, auzotarrak elkartzeko aitzakian antolatu da.
31
17
LARUNBATA
17:00etan Zirikan Zirkus taldearen eskutik haurrentzako ikuskizuna
ASTEAZKENA
Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkartekoak Iratxera joango dira. Irteera 08:00etan izango da Gurutzetik eta hamaiketakoa izango dute Iratxen, eta ondoren bazkaria. Irteeran parte hartu nahi dutenek jubilatuen tabernan eman beharko dute izena. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da bazkideentzat, eta ez direnentzat 32 eurokoa.
az 01
AROA
OSTEGUNA
Iraetako futbol-zelaiaren inaugurazioa: 11:00etan inaugurazioa eta ohorezko sakea. 11:15etan hiruko futbol partida: Real Sociedad, Eibar eta Zestoa. Herri bazkaria Iraetako frontoian (txahal errea eta sagardoa, 5 euro). Ondoren, Kupelarekin dantzaldia izango da. Arratsaldean, ididema.
09
OSTIRALA
Danbolin Zulo kultur elkartearen VII. urteurrena ospatzeko, Zestoako euskalgintza eta Euskara Elkarteen Topagunearekin elkarlanean, literatura emanaldia Leire Bilbaoren eskutik: Ezkatak. Parte hartzaileak: Domentx Uzin (gitarra portugesa, biolina eta ahotsa), Jon Basauri (gitarra espainola eta ahotsa) eta Leire Bilbao (testuak eta errezitatzailea). Kultur Etxean, gaueko 21:30ean. Sarrera doan. Zipristin Aisialdi Taldekoak irteera egingo dute gaztetxoekin udazkenaz gozatzeko. Hostoak eta harriak bilduko dituzte.
•
16
OSTIRALA
Euskararen astearen baitan, Bai Euskarari ziurtagiri banaketa izango da Kultur Etxean 20:30ean, ondoren mokadutxoa. 21:30ean, Lakrikun antzerki taldearen eskutik Greban gaude antzezlana. Iraetako Auzo Elkarteak antolatuta, bertso afaria Gure Ordeka elkartean Xabier Paia eta Peñagarikanorekin gaueko 21:00etan. Txartelak lortzeko telefono honetara deitu: 645 009810 (Juan Karlos). Salneurria: 25 euro.
• •
17
LARUNBATA
Euskararen astearen baitan, 17:00etan Zirikan Zirkus taldearen eskutik haurrentzako ikuskizuna. Eguraldi ona egiten badu Laranjadi plazan eta bestela Kultur Etxean.
• Dropena dantza taldeak antolatuta. Azaroan
antza solteko eta aurreskuko ikastaroa Itxa-
eta abenduan antolatu nahiko lukete. Herrian zenbat jende dagoen interesatuta jakin nahi dute. Horretarako bilera bat antolatu dute hilaren 29an. Bilera, dantza taldeak Idiazpin duen lokalean izango da, 21:00etan hasita. Bestalde, ikastaroa doan izango dela adierazi dute. raetako Santa Ines pilota txapelketa. Laster irekiko da izena emateko epea: neskek palan eta mutilek eskupilotan. Hasi bikote bila. itano ikastaroa. Danbolin zulo kultur elkartea eta Euskara sailak elkarlanean hitanoz ondo idazten ikasteko ikastaroa antolatu du. Oraindik egun eta orduak zehaztu gabe daude. Informazio gehiago 943 147 123 (Jone) edo 943147010 (Nora). inux ikastaroa. Udaleko Gazteri eta Euskara sailak Linux informatika ikastaroa antolatu dute. informazio gehiagorako deitu 943147012 telefonora. oga ikastaroa. Aldatu egin dira Yogako klase egunak, hemendik aurrera, astelehen eta asteazkenetan izango dira Kultur Etxean. Informazio gehiago nahi duenak deitu 943 47 875 telefonora (gauez).
•I
•H •L
•Y
9
u daleko
1
berriak
• AAzkeneko udalbatzarrean erabakitakoaren arabeRROABEAN HAURTZAINDEGIA EGINGO DUTE.
ra, Arroabean haur hezkuntzako eskola zerbitzua eskaintzeko lokala erostea onartu zuen Zestoako Udalak. Haur eskola zerbitzua eskaintzearena aurreko agintalditik datorren gaia da, lehentasuneko gaia. Irailean zerbitzu hori eskaintzen hastea aurreikusten bazen ere, lanak atzeratu egin dira eta ezinezkoa izan da zerbitzua martxan jartzea.
• Epaldian mugimendu handirik somatzen ez RREPLIKAKO LANAK.
Kanpoko aldetik as-
bada ere, barruko aldean dirudienez lanak nahiko martxa onean doaz. Renaud Sanson artista frantziarrak egindako paneletako bat Tabacaleran egon zen ikusgai aurtengo apirilean baina dagoenean erreplikan jartzen hasita daude. Hori dela eta, Udalak zaindari bat jartzeko beharra ikusi zuen. Itxura guztien arabera, urte hasierarako, panel guztiak kokatuta egongo dira eta Alfarte enpresak erreplika girotzen hasiko da: ura, argiak…
•U
EMAKO
ORDEZKARIAK ALDATZEA
ONARTU DUTE.
Azken udalbatzarrean erabakitakoaren arabera, EAE Udal taldearen ordezkaritzan Arrox Etxabe izendatu dute Udal Euskaldunen Mankomunitatean parte hartzeko. Etxabe, Alazne Olaizolaren ordez ariko da. Ondorioz, Zestoako Udaleko ordezkariak honako hauek izango dira: EAEko zinegotzi Arrox Etxabe, EAJko zinegotzi Joxe Aranberri eta EAko Juana Mari Astigarraga. Atzerapen horren ondorioz, gurasoen eta auzotarren kexa ugari izan ditu Udalak, hainbat gurasok ikasturte berrira begira beraien planak eginda baitzituzten. Hori ikusirik, lanak ahalik eta azkarren amaitu eta otsailean zerbitzua eskaintzen hastea espero du Udalak. Bestalde, haur eskola ez da auzoko Kultur Etxean kokatuko, hasiera batean esan zen bezala; etxebizitza berri batzuen azpiko lokaletan egokituko dute.