Skip to main content

67 - 2006 azaroa

Page 1

danbolin Alejandro bergara Jardunian

S

2006/11

67.

ALEA

anta Zezilia egunaren bezperetan omenaldia egin zioten Alejandro Bergarari. Gu egun batzuk lehenago elkartu ginen berarekin, omenaldia zela medio, hainbat urtean bizi izan duen zaletasunaz aritzeko.

KONTA IEZAGUZU NOIZ HASI ZINEN MUSIKA MUNDUAN. Lehenengo koruan hasi nintzen, Eustasio organistarekin. Tiple izan nintzen. Han ikasten genuen solfeoa; gehiegi ere ez. Eustasiok lezioa ematen zidan, etxean ikasteko, eta nik suertea izan, etxean pianista neukaneta: izeba Zezilia. Eguerdietan errepasatu, eta lezioa ikasita joaten nintzen. “Ez dek horrela, horrela dek� (tararara). Begiratu gabe jotzen nuen. Beste bat ere bazen klasean, larri samar ibiltzen zena, eta Eustasiok, segituan igartzen zuen zeinek ikasten zuen eta zeinek ez. Egun batean zozketatzen zuen laranja, bestean beste zerbait. Baina, musika gutxi daukat nik. Azterketara joango banintz, primero aprobatuko nuke.

6. orrialdean jarraitzen du


Jaca-Urdos Urdos-Tarbes Tarbes-Tolosa Tolosa-Carcassone Carcassone-Sète Sète-Arles Arles-Tavernes Tavernes-Draguinac Draguinac-Cap d’Antibes Cap d’Antibes-Imperia eta Imperia-Genoa, gari soro, mahasti, hondartza eta parketan lo eginez.

Kilometro asko; egun gutxitan. Nahikoa hala ere bidaideak haserretzeko. Italian sartzerako elkarrekin muturtuta gindoazen. Genoan aurreneko gauza etxe sozial batera sartu eta gazte batek ezker ukabila altxatuz, kamaradaka, agurtu gintuen. Lotara, kanpotar gehienak, atletismo estadio batera biltzen ginen. Gauero, batzarra egiten genuen munduko bazter guztietatik iritsitako jendeak. Han jakin nuen Torinoko talde anarkista batek Askatasuna duela izena. Kazetari mexikar bat ere ezagutu nuen, La Jornadakoa. Gaur Interneten kazetari haren kroniken bila aritu naiz bere izena ahaztua nuelako. Luis Hernandez du izena eta nitaz idatzi zuela konturatu naiz: “…en el estadio Carlini se encuentra Joan, un vasco de Navarra de 23 años de edad y casi dos metros de estatura que llegó desde su pueblo en bicicleta. Tardó once días en hacer el recorrido. Durmió a la orilla de los caminos y en campos de cultivo, siempre al aire libre, y, dice orgulloso, ‘casi no gasté ni una sola pela’. Con él viajó un amigo que llevó a su perro en una pequeña carreta. ‘¡Joder!, macho -se lamenta-, eso nos detuvo. Hasta se cayó el tío y todo’. Es la primera vez que asiste a una de estas protestas. Cuando terminen quiere seguir su travesía y luego tomar un ferri de regreso a Barcelona”. Fernando Alemaniatik joandako lagunekin elkartu zen eta bakarrik pasa nituen nik egunak zer egin erabaki ezinda. Berriz nire koadernotik: “Asteburuan hemen egundokuak gertaukoittuk, ta pena haundiya emate ziak… baina, ze ostia?(…) bakarrik dabilen bakarra nauk. Agobiauta sentitzen nauk, gaixki. Amorruan-amorruz nearrez hasi nauk leno txoakei bateatik. Ume puta bat nauk”. Portuan esan zidaten ferry bakarra zegoela handik irteteko: Korsikarakoa; gainontzeko sartu irtenak galarazi zituela prefettoak goi-bilera pasa arte. Beste hainbeste egin zuen tren geltokian, errepideetan eta aireportuan. Azken unera arte zalantzan egon nintzen. Ferrya partitzeko ordua heldu zenean beste pare bat ordu atzeratu zuten irteera mare grosso genuela eta. Nola egon bare urak, buruan nuen trapailarekin? Azkenean, igo egin nintzen itsasontzira. Korsikako egunak zoragarriak izan ziren baina damu naiz portuan geratu ez izanaz. Bertan nengoen eta alde egitea erabaki nuen. Ezin nire begiekin ikusitakorik kontatu.

j on artano izeta d a n b o l i nEK

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 14 17

HIRI SETIATUAN.

“Azken hegazkina aireratzear dagoenean, azken itsasontzia portutik irtetear denean, ausardia -edo zentzugabekeria- handia behar da egun seinalatura arte, bukaerara arte, bertan geratzeko. Kapuscinski geratu egiten da. Ez da heroia, ezta zoroa ere. Berezko kazetari sena du. Gertakariak bere begiekin ikusteko grina, gero besteoi kontatu ahal izateko”. Liburu dendan zokomiran ari naizela hartu dut apaletik ale bat, eta kontrazalean, tapa! Aurreneko begi kolpean goiko lerroak. Eta derrepente, trumilka, oroitzapenak: 2001eko uztailean munduko zortzi herrialde boteretsuenak bilkura egitekoak ziren Genoan. Globalizazioaren aurkako borroka indartsu ari zen ernetzen. Bai zapaltzaileek bai zapaltzaileen kontrakoek bazekiten inportantea izango zela. Uztailaren hamalauan iritsi ginen gu, bilkurarako astebete falta zen. Koaderno batean jaso nituen egun haietako bizipenak: “Ez sinesteko modukoa da Genoako okupazio militarra: Portuan gerrako itsasontziak, zeruan helikopteroak, errepideetan tankeak eta furgona blindatuak; kolore guztietako uniformedun polizia eta militarrak nonnahi (uniformerik gabekoak ere ibiliko dira). Hormigoizko hesiak jarri dituzte kale bazterretan. Centro Storicon (kale estu eta karkaba labirintoa da) altzairuzko ataka altuak jarri dituzte pasabideak itxiz… hori dana in duenian bildur pixkat bazakek”. Aste eta erdi lehenago abiatu nintzen Jacatik. Somport igaro eta beherakoan elkartu ginen, hitz eginda bezala, Urdosen. Handik Genoarakoa batera egin genuen hirurok; Fernandok, nik, eta Ametsek, Fernandok bizikletari lotutako gurditxoan eraman zuen txakurtzar beltzak.

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN ALEJANDRO BERGARA

ZER EGIN BEHAR DI ATE HEM EN?

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

UDALEKO BERRIAK

AGENDA

HEMEZORTZI URTE DAUZKAZUNEAN

diruz lagundutakoa


enbidoa I. Urte askotan zehar Zestoako herrian “eskulanak” egiten eta ikasten jardun duen taldea, aurten desagertzear dago. Ni neu, talde honetan orain dela lau edo bost urte hasi nintzen. Egunkarian ikusi nuenean talde honen berri, bi aldiz pentsatu gabe joan nintzen apuntatzera. Behar nuen materiala erosi eta hurrengo astelehenean han azaldu nintzen. Edadeko pertsonez osatua zegoen taldea, baina ez zitzaidan axola giro aparta baitzegoen. Astero bi egunez elkartzen ginen. Batzuek izugarrizko eskulan ederrak egiten zituzten, beste batzuek sinpleagoak, bakoitzaren abildadearen arabera. Nahiko nuke nik hauen edadera iritsitakoan hauen erdia egiteko gai izatea! Harritu ninduen gauza bakarra, taldeko kide denak emakumeak zirela, gizon bat bera ere ez. Hasiera batean jubilatuentzako denbora pasa bezala antolatu ziren klase hauek. Baina pixkanaka taldea handitzen joan zen eta emakume gazte batzuk ere animatu ziren. Bi ordu hauetan eskulanak egiteaz gain herriko txutxumutxuez pixka bat enteratzen ginen, txiste barregarrietaz ere gozatzen genuen eta kide bakoitzaren urteak tokatzen zirenean meriendatxoa egiten genuen. Lehengo urtean ez genuen klaserik izan andereñoak bigarren umea izan zuelako, aurten berriz ezinezkoa izan da taldea osatzea. Batzuek beraien burua zaharregia ikusten dute, beste batzuk lanpetuta daude… Klase hauetan edozeinek hartu dezake parte eta denetarik egiten da; traste zaharrak zahar-berritu, arropa margotu, egurrezko altzariak pintatu… Hauek gauzatzeko kultur etxean lokal bat daukagu gure beharren arabera egokitua. Herrian bada beste talde bat ere eskulanak egiten dituena; bainiken taldea. Hauek heldu diote ikasturte berriari. Pintura klaseak ere ematen direla jakin dut, hala ere, oso gutxi dira, antolatu daitezkeen hainbat eskulanekin konparatuz. Gero kexatzen gara herrian ez dagoela eta dagoenean ez dugu parte hartzen. Gauza bera gertatzen da antolatzen diren kurtso, ekitaldi, kontzertuekin… Txikitatik gustatu izan zait eskulanak egitea, hauek egiten ari naizenean buruan ez daukat beste ezer, ikasteko gauza asko daukat baina apurka-apurka etxea pixka bat apaintzen ari naiz, eta ez da gutxi. Denbora asko eskatzen du, detaile asko baitira eta horixe da gaur egungo gizarte honi falta zaiona, denbora. Aurten nire kabuz jarraitu beharko dut nire “hobby” hau gauzatzen, baina hurrengo urtean suerte hobea izango dudala espero dut.

L

orea Artetxe

Hileko


5 argazkia

P O R T A L E K U A. EA E Z DEN HARRIRIK NAHI GABE BOTATZEN A R G A Z K I A R E N E G I L E A: JO N E B E R G A R A E G U N A: 2 0 0 6K O A Z A R O A R E N 2 3A .

Bidali danbolin@topagunea.com helbidera zure ustez atal honetarako egokiak, bitxiak... izan daitezkeen herriko argazkiak. Anima zaitez!

U

DAZKENA aurrera doa eta laster negua ere bertan izango dugu. Honekin batera egunerokotasunaren errutinan sartuak gara jada. Nik futbolean jokatzen dut astebururo Zestoa F.T.n (entrenatzaileak jartzen banau behintzat) eta egia esan askotan nekagarria egiten zaigu irailetik maiatzera arte ia etenik gabe jokatzea. Hala ere aurtengo denboraldiak baditu zenbait bitxikeria. Hasteko, entrenatzailea bera. Pasa den denboraldia amaitu ostean entrenatzailea aldatzea erabaki zuten eta dena hitzartuta zegoela ematen zuenean, hernaniar honek beste talde bat entrenatzeari ekin zion gu alde batera utzita. Hau honela izanik, futbola utzi berria zen Igor Kindosek taldea bere gain hartu zezan adostu genuen. Oraingoz gauzak ondo doazkigu sailkapenari begiratuz gero eta erabakia ondo hartutakoa izan dela esaten dit horrek. Aurredenboraldia bukatzen zihoan heinean, jokalari berri bat hasi zen gurekin entrenatzen. Morten Strogh du izena eta Danimarkako Kolding hiritik etorri dira bera eta bere andregaia Susan Andersen, Akaba Bera Bera-ko jokalaria berau. Kepa Pe単agarikanoren bitartez ezagutu genuen elkar, Donostian auzolagunak baitira biak. Jokalari ona izateaz aparte ez dio muzinik egiten Zestoa eta inguruetako kale giro eta gau giroari, beraz pare-pareko taldea aurkitu duela esan genezake. Gainera, hara non eta Realeko jokalaria den Morten Skoubo-ren laguna ere badugu gure Morten. Gogoratzen dut Ama Birjinetan etorri zela lehen aldiz, zekorketak ikusteko grinarekin eta zenbaitzuk nahiko urduri ere jarri ziren bere presentziarekin. Orain dela gutxi berriz, Gure Txokoa elkartean sarri egoten den koadrila batekin ere afaldu zuten bi danimarkarrek bi neskekin. Hortik aurrerakoak nik ez ditut kontatuko badaezpada ere, hanka sartu gabe. Iraetako futbol zelai berria ere hor dago, eta dago diot oraingoz ezingo diogulako errendimendu handirik atera. Luze egiten ari zaigu zain daramagun denbora hau, zeren hain belar dotorea muturren aurrean izan eta zapaltzeko aukerarik ez izateak egonezina sortzen digu. Hainbeste gorabehera izan ditu obra honek, mesfidantza ikaragarria dugula jokalariok gauzak ez ote diren guk nahi bezain azkar joango. Baina iritsiko da aldaketaren garaia, eta horrekin batera, Zubiaurre futbolzelai mitikoari agur esateko momentua ere bai. Zenbat futbol partida, zenbat belaunaldi eta zenbat hizketa-ordu tabernetan, batez ere zaharrak gazteei gomendioak eman eta eman. Hasieran esan bezala, ez da beste denboraldiak bezalakoa izaten ari eta oraindik hasi besterik ez gara egin. Hurren arte.

e

nbidoa 2. Aimar Ugarte Landa


J

Alejandro bergara

azaletik dator

"

ardunian

30 lagun juntatzen ziren entsaioan, disfrutatu egiten nuen

"

ETA BANDAN SARTU ZINTUZTEN, EZTA? Ni tiple nintzela Julian Aranguren zegoen koruko zuzendari, eta 15 urte nituela, bandako zuzendari ipini zuten. Orduan, banda txikia zenez eta nik solfeoa zerbait banekienez aititari esan zion: “Aizu, 15 urteko gazteak pixka bat lotuta egon behar du, hor zehar ez ibiltzeko”. Saxofoia jotzen hasi nintzen, eta hasi eta hiruzpalau hilabetera, zarata ateratzen nion, baina gaizki oso gaizki. Arangurenek utzi egin zuen banda, ze gauza bat da korua zuzentzea eta bestea banda zuzentzea. Banda eta jendea! Jendea ohituta zegoen bandarekin, eta hura ez, pianoa jotzen zuen-eta. Baina bandako instrumentuak…

GERORA HAINBAT ZUZENDARI IZAN DIRA. Orduan etorri zen Jose Maria Lizaso. Hura etorri zenean, lehenengo emanaldiak egin nituen. Patxi Xiria zen orduan saxofoia. Ondo jotzen zuen. Hark primero eta nik segundo. Gero Lizaso joan, eta Mitxito etorri zen. Bi urtean banda lagata egon nintzen. Badakizu, gaztea izan, eta bakoitzak bere konpromisoak izaten ditu. Gero berriro kateatu ninduen Barrenak. Zuzendariorde zegoen, eta haren lana jendea lotzea zen. BANDAN ETA TXARANGAN, BIETAN ARITU IZAN ZARA. Uda giroan jende asko ibiltzen zen, eta igual jotzen genuen gauean, tipo txaranga. Txaranga profesionala, e! Gaztetan zerbait kobratzen genuen, 14 pezeta. Ostegun eta jaietan ere bai bandak. Ezkontzetan ere izaten ginen. Argazkian ikusten den bezala, alkandora elegantearekin baina atril zahar horrekin. Arkupe zuen izena. Behin, akordatzen naiz, gerra denbora buruan zegoen, eta El Alamo jo genuen. Ba al dakizue nola den? (kantuan) El año 36 de 1800… Baina nobioen gurasoek honela kantatzen zuten: El año 36 de 1900… Zer gertatu zen urte horretan? Gerra Zibila! Berriro kantarazi ziguten. “Gure aitari ikaragarri gustatu zaiok eta, berriro joko al dezue?” NOIZTIK ARITU ZARA ZUZENDARI LANETAN? Orain dela sei urte hasi nintzen zuzendari, 2000n. Irizar zuzendari eta ni zuzendariorde geunden. Telebistan atera behar genuen Amparito Roca jotzen, eta Irizarrek jotzerik ez zeukanez, neuri utzi zidan ardura. Danborradan ere neu ateratzen nintzen, eta horrelaxe. Irizarrek banda utzi, eta hilabetez egon zen Landak galdetu zidan: “Hik zer, hartuko al huke? Zer eskatzen dek?”. “Zer eskatzen dudan? Nik eskatzen diat denak entsaiotara joatea”. Eta hasieran ondo hasi ginen. Piezak nik aukeratzen nituen, eta klaro, gazteak… Pasodobleak-eta ez zaizkie gustatzen. Zaharrak gustura eta gazteak ez hain gustura. Hasieran ez da erraza izaten, neuretzako


7 ra, baina zartzuelak eta ez, gehiago bandarako edo orkestrarako. Eta banda izan edo orkestra izan sekulako aldea dago. Niri zortzikoa gustatzen zait, baina “hau zatarra da…”; Aires vascos, “hori lataka da”. Atzenekoan Bizkaitik Bizkaira jo genuen, eta gero Eric Clapton. Gero zartzuela. Ni primeran. NOLA

IKUSTEN DUZU

MUSIKA ESKOLAREN

EGOERA GAUR EGUN?

ere ez. Esate baterako, Pantera Rosa ez da erraza (tararara). Gero efektuak eman behar zaizkio; hemen ez dago bateriarik, tinbalik; bonbo, platillo, bonbo. Danbor txiki horiek ere ekarri zituzten, baina ekarri bakarrik ez; ekarri eta jo egin behar dira. Hemen gauza bat dago: saiatu ala ez saiatu. Entsaioetara etorri eta saiatuta, hemengoek ez daukate zertan besteen inbidiarik izan. Batzuek eginkizun asko dauzkate, ordea, eta ez dira etortzen. Orain, berriarekin igual… (alegia, Iker Sanchez zuzendari berriarekin). ZU PANTERA ROSA

ETA ANTZEKOAK JOTZEN EROSO

SENTITZEN AL ZARA?

Horiek ez dira niretzako. Lehengokoan Mambo jo genuen, eta beno, azkarra da eta zu zeu animatzen zara. Baina, ez. Nere ustez, horiek ez dira bandarako. Gehiago ikusten ditut konjuntoentzako. Arregloa ona bada, “kantu hau ipiniko diogu bonbardinoari; hemen gitarra jotzen duena ipiniko diogu saxofoiari; gero flauta. Eta, jakina, ez da gauza bera”. Yesterday bera joko ez dugu, ba! Baita gure kategoriakoek ere! Baina nola jo? Ez dago pieza errazik. Beatlesek kantatu edo guk bandarekin jo, ezberdintasuna egon behar du. Gazte honek erakutsiko du (Iker Sanchezek). Kontserbatorioan dabil, zuzendaritza ikasten. Kanta batzuk izaten dira txarangarako eta beste batzuk bandarako. Amerikanadak konjuntoentzako di-

Nahiko ondo. Musika Eskolaren hasieran, jendea sartzen zen, baina utzi egiten zion. Orain ere bai, baina jende gazte asko dabil, eta dakiena. Atzeneko kontzertuan 40 lagun ginen, 40 instrumentu. Leku guztietan bezala, hobeak eta txarragoak daude. Denetarik behar da. Orain prestatuago daude eta gero eta gehiagok daki partiturak irakurtzen. Lehengoek okerrago pasatzen dute, baina gauza bat daukate ona: belarria, eta alboan jarri eta bigarrenean zuk baino hobeto jotzen dute. Musika Eskolak gauza bat dauka ona: zuek joango zarete, baina atzetik beste batzuk etorriko dira. Eta egon egin behar du. Orain, jendeak gauza gehiegi dauzka. Gustatu gustatzen zaie, baina horretarako enamoratuta egon behar da. Maitasuna da. Orduan, bai, orduan gu enamoratuta geunden. Astean bitan juntatzen ginen, orain Gurutzeko autobus geralekua dagoen horretan. Akademia esaten genion. Gero bota zuten, eta San Jose eskolako gela batean jarduten genuen. IRAGANEKO OROITZAPENAK 30 lagun juntatzen ziren entsaioan, disfrutatu egiten nuen. Hura ez zegoen diruarekin ordaintzerik. Plazara batzuk nerbioso joaten ziren, ni, berriz, lasai. Lehen 20 ginen, eta itxura antzeko kontzertua jotzeko 30 behar. Lizasok Zarauztik-eta ekartzen zituen lagunak. Urte batean Azpeitira joan ginen, zezenetara. Han ateratako diruak elizako zorrak ordaintzeko izan ziren. Zezenak amaituta hango kioskoan jo genituen zenbait pieza. Hurrengo egunean azpeitiar batek esan zidan: “Detaile ederra izan dezue, e!” MUSIKA JO GABE ZER EGINGO DUZU? Jaietan jotzen dut, eta saxofoia jotzen jarraituko dut. Koruan ere bai, Bandan ez. Urtebetean ez dudala joko esan diet. Eta, musika norberak edukitzen du barruan. Musika ez da bat-bateko maitemina, maitemintze luzea da, gero eta zoroagoa. De músico, poeta y de loco, todos tenemos un poco.

A

lazne olaizola


ZER EKIPAMENDU SOZIAL ETA KULTURALAK

EGIN BEHAR DITEK/N

ARROABEA SAIHESBIDE BERRIA

ERAKUNDE PUBLIKOEN LURRAK

E

Z DA ERRAZA GOGORATZEA NOIZ ESAN

ZUTEN INDUSTRIALDE BAT EGINGO ZUTELA ABEAN.

ASPALDIKO

ORAINDIK JABEGO PRIBATUKO LURRAK

ETA ZAILAGOA DA POLIGONOAREN IZE-

NAREKIN GOGORATZEA.

ARROABEA

ARRO-

KONTUA DELA ESAN DAITEKE.

SANSINENEA

POLIGONOA

ETA AUTOPISTAKOREN SARRERAN AR-

TEAN DAGO ETA MITO ETA ZER ESAN UGARI EMAN DITUEN LUR ZATIA DA.

“Arroabean, Sansinenean, industria-gune bat eraikitzea aspaldiko kontua da eta hasiera bateko asmoa zen tamaina handiko enpresa batentzat lur zati bat erreserban izatea. Asmo hori, ordea, denborarekin baztertu egin zen”, dio Gorka Unanuek. Nazioarteko enpresa interesaturik ez zegoela ohartu ondoren 362.000metro karratuko industria-gunea zati txikiagotan banatzea erabaki zen. Sansinenean partzelak banatu zirenean, 130.000metro karratuko azalera osatzen duten lurrak esku publiko eta pribatuetan gelditu ziren.

Jabego pribatuko lurrak autopistaren sarreratik hurbilen daudenak dira. Gune bat Bombas Azkuerena zen, bestea Amenabar, Altuna eta Uria eta Galdiano enpresena. Esku publiko eta pribatuetan zeuden lurren erabilera arautu zenean, zera erabaki zen: sarreran dagoen lur eremuan izaera komertziala duten enpresak ezarri behar zirela. “Biribilgunearen ondoan dagoen eraikina hotela izango da etorkizunean. Bere eraikuntzaz Altuna eta Uria arduratu da baina, ostalaritza sektoreko enpresaren bati saldu nahi diote. Hemen, udaletxean, bilera batzuk egin dira baina momentuz ez da inolako akordiorik lortu. Horregatik egon dira lanak denbora batean geldirik”, argitzen du Unanuek. Poligonoa eraiki zen unetik bi lur eremu esku pribatuetan egon dira eta beste bostak jabego publikoa izan dute. “Poligonoa eraikitzea erabaki zenean, tramite guztiak udaletik egin ziren baina salmentaz Foru Aldundia eta SPRI-LUR arduratuko zirela erabaki zen. Hori dela eta, formalki beraiek dira lurren titularrak. Legea jarraituz, udalak 22.000metro karratu hartu ditu jabetzan”, dio Unanuek. EKIPAMENDU SOZIALAK Zestoako Udalaren lurrak Narrondo errekaren bestaldean daude, hau da, Arroabeko auzo inguruan. Partzela horretan izaera soziala duten eraikinak eta kirol ekipamenduak joan behar dituzte. Etorkizun hurbilean Arroabean eskola berria eraiki nahi da eta horretarako lur eremu hori erabiliko da. Eskola ez da, hala ere, bertan egingo den gauza bakarra. Horrez gain, N-634 errepide berria bertatik pasako da. Izan ere, gaur egun JazzBerri dantzalekua zenaren aurretik


9 HEMEN? doan errepidea, etorkizunean Arroako etxeak eta Narrondo errekaren arteko lurretatik pasako da. Modu horretan, gaur egun auzoa bitan banatzen duen errepidea kale bihurtu nahi da. “Oraindik ez dago datarik”, errepide berria eraikitzeko, Unanueren esanetan. Foru Aldundiaren Errepide Saila arduratuko da aldaketa horietaz eta haiek aurrekontuetan aurreikusi behar dute lan horien kostua. Autopista hartzen duen edonork ikus dezake egunero ari direla langileak lanean Sansinenean. Pabiloi handi eta berriak azkar amaitzen dira. “Esan genezake poligonoaren %70a betea edo gutxienez hitzartua dagoela gaur egun”, baieztatzen du Unanuek. Jabego pribatuko bi partzelak salduak daude eta eraikita daude edo eraikuntza baimena emana dute. Hurrengo hilabeteetan fabrika berriak sortuko dira bertan. Erakunde publikoen esku zeuden lurrak, berriz, ia guztiz bete direla esan daiteke. Bost partzela dira eta dagoneko hiru salduta daude, erabat. 45.000 metroko azalera duen partzela zati txikiagotan banatu da eta bertan 13.000metro karratu besterik ez dira gelditzen saltzeko. Azkenik 18.000metroko lur eremua hutsik dago eta ez da aurreikusten epe labur batean salduko denik. ENPRESA ANITZAK Industria alorreko enpresa desberdinek egingo dute lan Sansinenean. Aldalur autobus konpainiatik hasi, eta TS Fundiciones bezalako enpresak aurkitzeko aukera egongo

da. “Oraingoz baimena eman zaien edo eskatu duten enpresen artean daude Aldalur edo TS Fundiciones. Horiez gain, enpresa batzuk aipatzekotan, Ameztoi, Erein, Frigolan edo Batela enpresek beraien lantokiak izango dituzte edo dagoeneko dituzte Arroan”, dio Unanuek. Itsas ontzien motorrak konpontzeko enpresa bat, edo arrantzaleentzat jantziak egingo dituen enpresekin batera ostalaritzaren sektoreko lantegiak edo galdategia egongo dira. Enpresa mota ugari, lan desberdinak. Hondakinak ere ugariak eta desberdinak izango dira. Arazo horri aurre egiteko poligonoan ezartzen diren lantegiek beraien zaborren gestioa egin beharko dute. Arroan lurrak erosi aurretik enpresek onartu beharreko baldintza bat omen zen hori. “Udalak ezarri zuen baldintzetako bat zen lantegiak beraiek arduratu behar zutela poligonoaren kudeaketaz. Enpresak bilduko dituen erakunde bat osatzeko asmoa atzeratua doa baina uste dugu epe motzean osatuko dugula. Hori lortzen denean enpresek ordainduko dituzte zaborrak jasotzea, farolen argindarra eta poligonoaren mantenu lanak”, argitzen du Unanuek. Eraikuntza lanak aurrera doaz Sansinenean, eta gero eta langile gehiago joango dira bertara lanera. Gorka Unanueren esanetan Udalak etorkizunean aztertu beharreko arazoa izan daiteke. “Iraurgi Lantzen erakundea Urola bailarako garraiobideen azterketa bat egiten ari da gomendioak egiteko erakunde publikoei. Zestoako Udalak eskatu die kontuan izateko poligonoa ez dagoela martxan %100 baina etorkizunean kontuan hartu beharreko gauza izango dela. Udalak azterketa bat egin beharko du baina oraindik ezin da egin, esan bezala poligonoaren eraikuntza lanak ez baitira amaitu”. Autobusez Arroara hurbiltzen direnez gain, trenez joaten direnek ere arazoak izaten dituzte industria-guneraino jaisteko. Arroako tren geltokia Jazz Berri dantzalekuaren atzean gelditzen da eta bertatik poligonoraino oinez joan behar da. Horretan ez dago arazorik. Arazoa sortzen da industrialdea bitan banatzen duen erreka zeharkatu nahi denean. Gaur egun bi zubi bakarrik daude poligonoaren ertzetan. Langileek oinezkoentzat zubi berri bat eskatzen dute. Modu horretan 20 minutu inguru behar duen ibilbidea asko laburtuko litzateke. “Zenbait langileren eskaera izanda da eta aztertzearen aldekoa naiz. Baina neurri tekniko egokiena zein den erabaki aurretik nire begiekin ikusi nahi dut nolakoa den lekua, eta non joan daitekeen zubia modu egokian. Kontuan izan behar dugu lantokiak daudela eta horrek pasabidea kokatzeko leku egokia aurkitzea zaildu egiten duela”, dio Unanuek.

U

RKO CANSECO


k

zulo

danbolin

Ertxi帽a Musika Eskolako ikasleek Santa Seziliako ospakizunak zirela-eta kontzertua eskaini zuten Kultur Etxean. Ohikoa den bezala, aretoa guztiz bete zen. Ekitaldian, 12 urtean klarineteko irakasle izandako Pedro Maj贸n omendu zuten bere ikasle izandakoek.

ale/bale KALE.

FAURRERANTZEAN, LILI JAUREGI AURREKO ITURRIAN URA EDATEKO ETZAN EGIN BEHARKO DUGU. ONDARE HANDI BAT EZAGUTZERA EMATEKO, ONDARE TXIKI BAT ZAPALDU DUTE.

BA L E .

SAN JOANGO ETXEETATIK BENTAPELIGRORA BIDEAN BARANDA JARRI DUTE.

Lasaoko festak.

Giro ezin hobean pasa dira Martin Donearen jaiak Lasaon. Urtetik urtera jende gehiago arrimatzen da auzo honetako jaietara. Bejondeizuela, jarraitu bide berean.


1 1

Iraeta auzo elkartearen sorrera ospatzeko, bertso afaria egin zuten Gure Ordeka elkartean. Han ziren betidanik Iraetan bizi izandakoak baita etxe berrietara etorritakoak ere ; guztira 65 lagun inguru elkartu ziren. Mañukorta eta Irazu jardun ziren bertsotan, eta gai jartzen, berriz, Iban Narbaiza.

Agiro Mendi taldeak “Zeelanda berria” emanaldia eskaini zuen Joxe Ramon Agirreren eskutik.

“Preso bat egunkari bat” mus txapelketa izan berria ∑da eta, bigarren aldiz, bi emakume iritsi dira finalera. Txapeldunak itziartarrak dira: Arantxa Izaburu eta Antonio Beristain. Bigarren postuan, berriz, Osane Larrañaga eta Iñaki Ibarguren zestoarrak sailkatu ziren.

Euskal Soin proiektuaren baitan, Ezker Abertzaleak harrobiaren ustiaketaren inguruko hausnarketa egin du eta harrobiaren berreskurapenaren garrantziaz hitz egin du harrobian bertan emandako prentsaurrekoan. 2003an bukatu zen Canteras de Zestoa enpresak Udalarekin zuen hitzarmena baina oraindik ere harrobia ustiatzen jarraitzen dutela, salatu dute ezker abertzaleko kideek. Bestalde, harrobia berreskuratzeko xedez, Zestoako Udalak abian jarri duen ideia lehiaketarekin guztiz ados daudela nabarmendu dute.

euskal pilota saioak egin zituzten Herri Ikastetxeko bosgarren mailako ikasleek kiroldegian. Zestoarrez gain, Aizarnazabalgo eta Zumaiako Herri Eskolako ikasleak ere izan ziren, guztira 80 haur inguru.


•B

ABES OFIZIALEKO ETXEETAN IZENA EMATEKO

u daleko berriak • IIraetako futbol zelaiko lanak aurrera doaz eta belar

EPEA ZABALIK DAGO. Abenduaren 15ean amaituko da Arteaga aldean eraikiko dituzten babes ofizialeko 12 etxebizitzetarako izena emateko epea. Eskaera orriak eta baldintza pleguak, etxebizitzen salneurri eta planoekin batera, Udaletxean daude eskuragarri. Zerrendetan sartzeko honako baldintzak bete behar dira: azken lau urteotan Zestoan erroldatuta egotea, urteko diru sarrerak 9.000 euro eta 33.100 euro bitartekoak izatea, adinez nagusia izatea, eta etxebizitza beharra izatea. Zozketa Gabon ondoren egingo dela azaldu du alkateak.

RAETAKO FUTBOL ZELAIAN BELARRA JARRI DUTE.

artifiziala jarri dute, dagoeneko. Azaroko lehenengo astean ekarri zuten belarra eta aste beteko kontuan jarri zuten. Ondoren marrak margotu eta kautxua bota zuten. Gorka Unanue alkateak futbol zelaia datorren urterako amaituta izatea espero du. Ia seguru, datozen Gabon jaien ondoren bertan jokatzen hasteko aukera izango dute futbolariek.Bi solairuko eskola izango da, eta egunen batean beharra izango balitz, hirugarren bat altxatzeko prestatuko dute. Eskola berrian jangela zerbitzua eskainiko dute, bertan sukaldea eta jangela izango baitituzte. Duela gutxi arte zerbitzu hori auzoko tabernan eskaintzen zuten, baina aurten, zabaldu berri duten landetxean eskaintzeko asmoa dute.

•E

KAINBERRI ERREPLIKARAKO BIDEA AMAITU

DUTE. Ekainean hasi ziren Ekainberriko bideko lanekin. Erreplikaraino, ura, argia eta telekomunikazioen hodiak sartu dituzte, eta horrez gain bide guztian asfaltoa bota dute. Lau Iturritik Ekainberriraino farolak ere jarri dituzte eta menditik datozen urak bideratzeko hodiak ere sartu dituzte. Bestalde, TS Fundiciones lantegi atzeko bidea ere txukundu dute, asfaltatu eta berdinduz. Alkateak azaldu duenez, farolak jartzeko eskaria ere badago baina nahiko zaila izango da bide horretan farolak jartzea ibaia oso gertu baitago. Orain bidea argiztatzeko beste aukera batzuk aztertzen ari dira.

•2

006KO

EKAINAREN

AN ONARTU ZUTEN

•2

006KO

HIRUGARREN HIRUHILABETEKO ZERGAK

ORDAINTZEKO EPEA ZABALIK DAGO.

2006ko hirugarren hiruhilabeteko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion zergak ordaintzeko borondatezko epea zabalik da, azaroaren 8tik abenduaren 8a arte. Borondatezko ordaintzeko epea amaitzen denean, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio; kasu horretan, ordaindu ez diren erreziboak dagokion errekarguarekin kobratuko dituzte

29KO UDAL BATZARREOSINBELTZ HARROBIA

berreskuratzeko proiektua landu aurretiko ideia-lehiaketaren oinarrien plegua. Uztailaren 19an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ehun eguneko epea eman zen proposamenak aurkezteko. Epe horretan bederatzi proposamen aurkeztu ziren. Ideia horiek aztertzeko eta baloratzeko honako epaimahaia osatu da: Kataluniako Generalitateko Harrobien berreskurapenean lan egiten duen teknikari bat, Gipuzkoako Foru Aldundiko beste bat, Eusko Jaurlaritzakoa, Udal arkitektu aholkularia, Arrasateko Udaleko ingurumen teknikaria eta Udaleko ordezkariak. Lehen bilera azaroaren 10ean egin zuten. Egun horretan lanak ireki eta epaimahaiko kideek lanei buruzko xehetasunak hartu zituzten lehen balorazioa egiteko. Abenduan egingo den bigarren bileran, ideia irabazlea zein den erabakiko da, baita bigarren eta hirugarren sariak ere. Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarrena 3.000 eurokoa eta hirugarrena 1.500 eurokoa.


agenda ab 01

22

ENDUA OSTIRALA

Saharara joango dira Wadna taldeko hainbat kide Aaiuneko baratzeen proiektuarekin jarraitzeko. Ur bonbak, mangerak eta barazki haziak eramango dituzte baratzea martxa jartzeko.

02

aek: 943 151 089 udaleko euskara zerbitzua: 943 147 010 (Nora)

LARUNBATA

Arozena Hotelean lanean ibilitako zerbitzariak elkartuko dira. Lehenik meza izango dute eta gero bazkaria Arozenan bertan.

12

ASTEARTEA

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta hitzaldia Kultur Etxean. Gaia: Loa, ametsak eta amesgaiztoak haurtzaroan.

15

OSTIRALA

Diario Vasco Pilota Torneoko finalerdiak jokatuko dira afizionatu eta gazte mailan kiroldegian 22:15ean. Preso bat egunkari bat mus txapelketa.

•

17

IGANDEA

Herri Eskola eta Agiro Mendi taldeak antolatuta irteera: Zestoa - Lasao - Santa Engrazia - Aizarna - Zestoa. Umeentzat antolatzen badira ere edozein joan daiteke. Goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik.

20 an.

ASTEAZKENA

Ertxiña Musika Eskolako emanaldia kultur etxe-

OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikiaren kontzertua udaletxe azpian meza ondoren.

26

ASTELEHENA

Soroperi eguna. 9:00etan, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Beste salmenta-postuak izango dira. Hori guztia trikitilariek eta txistulariek alaituko dute. 12:30ean, sari banaketak, trikitilariak, txistulariak, bertso txikiteoa eta gazta eta sagardoa dastatzea. 17:00ean, umeentzako ikuskizuna. 17:30ean, pilotari, harrijasotzaile eta abar, kiroldegian.

• IZortzi bikotek eman dute izena eta zozketak egin

raetako Santa Ines pilota txapelketa hastera doa.

bezain laster hasiko dira partiduak jokatzen. Finalak urtarrilean Iraetako Santa Ines festetan izango dira. abon kanten entsaioak hasi dira. Kultur Etxean entsaiatzen dute bi taldeek. Olentzero Kantuz taldekoak abenduaren 24an goizean zehar auzoetan ibiliko dira eta bazkal ondoren herrian. Jaiotza biziarekin ateratzen den taldea berriz arratsaldeko 17:00etan aterako da.

•G


5

1

ENERGIA, BIZITZAREN ITURRI ENERGIA

M O D U I R A U N K O R B A T E A N E R A B I L T Z E K O O I N A R R I Z K O P R I N T Z I P I O B A-

T Z U K J A R R A I T U B E H A R D I T U G U: E N E R G I A A U R R E Z T E A, E N E R G I A- E R A G I N K O R T A S U N A E T A E N E R G I A K U T S A T Z A I L E E N E K O I Z P E N A E T A K O N T S U M O A M U R R I Z T E A.

ZE N T Z U

H O R R E T A N, B E H A R R E Z K O A D A O H I K O E N E R G I A I T U R R I A K O R D E Z K A T Z E N J O A N E T A E N E R G I A I T U R R I B E R R I Z T A G A R R I A K E R A B I L T Z E A.

ZESTOAKO DATUAK

ENERGIA BERRIZTAGARRIEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA DIRULAGUNTZAK EEE. Energiaren Euskal Erakundea. www.eve.es IDAE. Energia Dibertsifikaziorako eta Aurrezteko Institutua.www.idea.es Argi ta garbi Elkartea. www.argitagarbi.com ETXETRESNA ELEKTRIKOEN

ETIKETA ENERGETIKOA

Etxean energia aurrezteko aholkuak - Erabil ezazu argi naturala, ahal duzun guztietan. - Instalazio berri bat jartzera bazoaz –banakakoa edo kolektiboa– anima zaitez energia berriztagarriak erabiltzera. Adibidez, eguzki-energia termikoa hautatuz gero, ur beroaren faktura %80a gutxitu daiteke. Denborarekin instalazioaren kostua amortizatu egingo duzu eta ingurumena babestu. - Berogailua behar duzunean bakarrik erabili eta 20 gradutik igo gabe, bestela kontsumoa asko areagotuko duzu. - Itzali argiak gelatik irteterakoan. Inor ez dagoenean piztuta Ingurumen Saila e d u k i t z e a k e n e r g i a a l f e r r i k g a l t z e a d a k a r. - Etxetresna elektriko askok energia kontsumitzen jarraitzen dute itzalita egon arren, entxufatuta egonez gero. Kontsumo-mota horri kontsumo fantasma deitzen zaio. Beraz, erabili tresna bakoitzaren etengailua, aipatutako kontsumo fantasma saihesteko. - Erabili lanpara fluoreszenteak eta kontsumo txikiko bonbillak, ahal den guztietan. Garestiak izan arren, denbora luzea irauten dute eta energiakontsumoa %80 gutxiagokoa da.


7

H e umr teez o r t z i 1

dauzkazunean

G a u r e g u n , 1 8 e d o 2 0 u r t e d a u z k a z unean, hamaika buruhauste dituzu – h a r r e m a n a k , l a n a a u r k i t z e a , e t x e b izitza, eta abar– baina soldaduska ez da burutik pasa ere egiten. Beti ez da, o r d e a , h o r r e l a i z a n . 2 0 0 1 . u r t e r a a r t e , d e r r i g o r r e z k o a z e n n o l abaiteko kalbario bat pasa behar izatea, azkenean “gizon” izatera iristeko (emakumeak, noski, libre geratzen ziren kalbario hartatik; b a z i t u z t e n m a k i n a b a t , b e s t e l a e r e ! ) . 1 8 u r t e r e k i n , t a i l a t z e a t o k at z e n z e n : e g u n s e i n a l a t u b a t e a n , s o l d a d u s k a r a j o a n b e h a r r e k o g a zt e a k d e i t u a k i z a t e n z i r e n u d a l e t x e r a ; h a n , n e u r t u e t a o s a s u n a z t e rketa xume bat egin ostean, “gai” edo “ez gai” izendatzen zituzten. O s a s u n a r a z o r e n b a t a l e g a t u z g e r o , B u r g o s k o k o a r t e l e r a j o a n b eh a r i z a t e n z e n h a n a z t e r k e t a s a k o n a g o a e g i t e k o . H u r r e n g o b ur u h a u s t e a z o z k e t a i z a n o h i z e n . Z o z k e t a r e n b i d e z , b a k o i t z a k s o l d ad u s k a n o n e g i n g o z u e n e r a b a k i t z e n z e n ; h u r b i l e n a D o n o s t i a , u r r utiena Kanaria, Ceuta edo Melilla. Azken urratsa soldaduska hastea izaten zen. 80ko hamaralditik aurrera, ordea, soldaduskaren aurkako mugimendua indartu egin zen eta denborarekin intsumisioa sortu zen. Zestoako lehen intsumisoak 1991n egin ziren, duela 15 urte, eta harrezkero ez z e n z e s t o a r a s k o j o a n s o l d a d u t z a r a . G a z t e h a i e k b i m e n d e t a n i n d arrean egon zen obligazioa apurtzeko erabakia hartu zuten. Borroka haien protagonista izan ziren guztiei eskaini nahi nieke artikulu h a u , o m e n a l d i x u m e g i s a . 80ko hamarraldiaren erdialdera, hau da OTANen errefe-

rendumaren garaian, indartu zen Euskal Herrian derrigorrezko soldaduskaren kontrako jarrera. Zestoan, esate baterako, soldaduska eginda zeuden gazte mordoska bat kontzientzia-objektore egin zen garai hartan eta, nolabait esateko, orduan piztu zen su antimilitarista herrian. Hasiera haietan kontzientzia-objektore egiten zen jendea; Objekzioaren Legearen arabera (1984) objektoreek soldaduskaren partez Ordezko Zerbitzu Soziala egin beharko zuten, zerbitzu hura martxan jartzeko araudia onartu bezain laster. Araudia 1988an onartu zen baina ordurako 25.000 objektore baino gehiago zeuden Estatuan. Ikusirik hainbeste jenderentzako Ordezko Zerbitzu Sozialik jartzerik ez zegoela, 20 urtetik gorakoak –22.000 inguru– erreserbara pasatzea erabaki zuen Gobernuak. Zestoan hiruzpalau objektore zeuden eta bati bakarrik tokatu zitzaion ordezko zerbitzua egitea (ez joatea erabaki zuen). Orduan, ordea, beste jarrera bat indartzen hasi zen: bazirudien objektore eginda, militarrei ez zitzaiela zuzenean eragiten eta, ondorioz, soldaduskari intsumisioa egitea planteatu zen. Soldaduskara joateko eguna iristen zenean, idatzi bat bidaltzen zen koartelera eta ez joateko erabakiaren berri ematen zitzaion epaile militarrari. Berehala, indarra hartu zuen jarrera hark eta, ondorioz, laster hasi ziren intsumisoenganako errepresioa, epaiketak eta kartzela zigorrak. Hasiera hartan intsumiso egin zen jendeak nahiko argi zeukan epaiketa militarra

...


Hemezortzi urte dauzkazunean

...

egingo ziotela eta bi urteko kartzela jasan beharko zuela. Ondorio haiek ikusita, eztabaida ugari izaten ziren intsumisoen etxeetan; artean gauza berria baitzen intsumisioa. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, talde antimilitaristak sortzen hasi ziren herrietan eta gizartearen inplikazioa lortu zuten. Hala ere, euskal erakunde eta alderdi politikoen aldetik oso jarrera epela jaso zuen mugimendu antimilitaristak hasieran. Egoera hartan, duela 15 urte, erabaki zuten intsumiso egitea Xabier Arrietak, Gorka de las Morenas zenak, Aitor Alberdik eta beste zenbaitek. Eta espero zitekeen bezala, segituan iritsi ziren sumarioak, epaiketak... Ordurako sortua zen Zestoako Talde Antimilitarista (Kakitzat). Herriko jendea eta Udala inplikatzea izan zen taldearen erronka nagusia, hasiera-hasieratik; Udalak erabaki garrantzitsuak hartu zituen urte haietan: herri intsumisoa izatea eta armadarekin lankidetzarik ez egitea; Ordezko Zerbitzu Sozialik ez onartzea herrian; udal lanpostuak sortzerakoan inolako diskriminaziorik ez egitea intsumiso izateagatik; intsumisoen askatasuna

ARGAZKIA: IMANOL ZIGARAN

G O R K A D E L A S M O R E N A S . “Soldaduskaren eta militarismoaren aurka nagoelako hartu dut erabaki hau eta intsumiso egitea, horren aurka borroka

egitea delako. Gainera soldaduska derrigorrezkoa da eta nire ustez inork ez du eskubiderik edozein pertsonari ejerzito bati zerbitzera behartzeko, eta gutxiago ejerzito espainiarrari. Intsumisioarekin ez da bakarrik derrigorrezko soldaduskaren aurka egiten, baita militarismoaren eta berak errepresentatzen duenaren aurka ere. (...). Ni 1994ko martxoaren erdi aldean epaitu ninduten. Epaiketa baino sei hilabete lehenago, Donostiako epaitegira joan behar izan nuen deklaratzera, eta epaiketako eguna jarri zidaten. Epaiketa jasan eta hilabete batera sententzia iritsi zitzaidan. Bertan, 18 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zidaten eta handik bi astetara busca y captura-n nengoen. Handik aurrera, banekien edozein egunetan kartzelara joateko arriskua nuela, eta horrela izan zen: 1995eko apirilaren hasieran, ertzainen trafikoko kontrol batean geratu, datuak hartu eta, busca y captura-n nengoela ikusi zutenean, atxilotu eta kartzelaratu egin ninduten. (Zestoako Talde Antimilitaristaren aldizkarian, 1995eko uztailean, egindako elkarrizketatik hartua)

A I T O R A L B E R D I . Ba, nire aldetik ez daukat oroitzapen txarrik, beste kasu batzuetan bezala. Niri epaiketa egin eta kondena txikia erori zitzaidan; beste batzuk, berriz, ba, kartzelan denboraldi ederra bota behar izan zuten. Jendearen babesa genuen eta horrek indarra ematen zigun gure helburuak lortzeko. Uste dut zertxobait lortu zela: derrigorrez ez joatea soldaduskara. Bestalde, ordea, munduan militarismoa topera dabil eta sekulako dirutzak gastatzen dituzte armamentutan. Militarismoaren aurka oraindik lan handia dagoela egiteko, iruditzen zait, adibide faltarik ez dagoela uste dut.


9

ARGAZKIA: IMANOL ZIGARAN

1

eskatzea eta beraiekin autoerruztatzea; edo Zestoar intsumisoen aurkako sumario edo epaiketetan sor zitezkeen gastuak bere gain hartzea (azken bi erabakiok errekurritu egin zituen Estatuko abokatuak eta, ondorioz, Euskal Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zituen). Hiru urte egon behar izan zuten epaiketaren zain Gorkak, Aitorrek eta Xabierrek eta arazo ugari izan zituzten hilabete haietan: lana bilatzeko zailtasunak (“soldaduska eginda al daukak?” izaten zen lehenengo galdera enpresatan), kontuz ibili beharra kontroletan, etxean eztabaida handiak... Azkenean iritzi zitzaien epaiketa: 1994ko martxoan epaitu zituzten Gorka eta Aitor, eta handik gutxira Xabier. Kartzelara, ordea, Gorka bakarrik joango zen. Izan ere, ordurako Euskal Herrian 5.000 intsumiso inguru bazeudenez, kartzelaratzea oso selektiboa izaten zen, ezinezkoa zitzaion-eta Gobernuari horrenbeste kontzientzia-preso edukitzea kartzelan. Horren ordez, beste neurri batzuk hartzea erabaki zuen Gobernuak, esate baterako, bekarik ezin jaso izatea, kargu publikoetarako hautagai izateko aukera kentzea, lanpostu publikorik ezin eskuratu izatea... Estatuak “heriotza zibilaren” eta errepresioaren bidea jarraitu zuen. 1995eko apirilean atxilotua izan zen Gorka de las Morenas, intsumisio delituagatik. Handik hilabete batzuetara, Aizarnazabal, Errezil eta Zestoako alkate ohiak ere atxilotuak izan ziren euren udalek armadari ez laguntzea erabaki zutelako, eta beste 13 alkate eta alkate ohiren aurkako dilijentziak ere ireki ziren Gipuzkoan. Errepresio eraso horiek guztiek ez zuten, hala ere, intsumisioaren eta objektoreen igoera gelditu: Euskal Herrian hamarretik zortzi ziren intsumiso edo objektore (gobernuari ezinezkoa gertatu zitzaion, berriro ere, hainbeste objektoreri ordezko zerbitzurik eskaintzea). Ia inork ez zuen X A B I E R A R R I E T A . Zituan garai batzuk, soldaduskarik egiten. Zestoan, 50 bat intsumiso zeuden ba, gaztetxearen hasiera, mugimendu alternatibo guztiak pil-pilean zeudean ezta... garai haietan eta ehunka objektore. Euskal Herriko Udal Intsumituen Mankomunitatea ere orduantxe sortu zen. gaztetxeak, irrati libreak, fanzineak, rock radikal vasco delakoa... eta hortik etorri Mugimendu askoko garaiak izan ziren haiek, Gobernua zuan. Gu eskola bukatzen ari ginenean pilurduri zebilen, gero eta intsumiso gehiago (Estatu osoan pilean zegoan historia hau dena. 20.000ra iritsi ziren), epaile asko ez zeuden ados intsuAntimilitarismoa barneratuta geneukan gauza bat zuan: OTANeko historia, aurrerago estatu kolpe misoak zigortzearekin, gizartea eta alderdi politiko ugasaiakera bat, eta ondorioz gauza natural bat bezala ikusten rik ontzat ematen zuten intsumisioa, 200.000 objektore genian ba soldaduskara ez genuela joan behar. Ideologia edo pentsaera bat zegoan horren atzetik. Etxean soldaduskara ez zeuden baina 10.000rentzat bakarrik ordezko zerbigenuela joan behar eta gero kartzelara joango ginela tzua... Benetako Estatu-arazotzat jo zuen egoera Belloch esplikatzen ibiltzen gintuan eta kristoren showak egoten Justizia ministroak. zituan etxe barrutan, baina nolabait ere konbentzitu genizkian eta onartu ziaten. Eta bukaeran kartzelara joan gabe bukatu Eta zertan bukatu zen kontua... Ba, batzuek diote intsumisioa eta objekzioa soldaduska ez egiteko irtenbide genian, baina beno. Mobida haren ondorioa duk soldaduskarik ez dagoela baina pertsonal gisa erabili zirela eta horren atzean oso konarmadek berdin-berdin egiten ditek lan (Irakeko gerra...). tzientzia antimilitarista txikia zegoela. Beste batzuek usIrtenbide pertsonal gisa balio izan zian askorentzat. Agian te dute, ordea, gaur egun armadak duen prestigio txarra orain armadak daukan planteamendua gure borrokaren ondorioa izan duk: alegia, orain makillajea behar izaten dik, garai haietatik datorkiola; gai horietan adituak direnek armada osatzeko garaian marketing izugarria erabiltzen esaten dute Espainiak armada profesional on bat sortu ditek... baina armaden papera berdin berdina duk duela hogei nahi izan zuela –Frantzia hartuta eredu– baina ez duela urte eta orain. lortu. Horrez gain, intsumisioaren aldeko mugimendu hark balio izan zuen, seguruenik, beste era bateko gizarte mota bati bideak irekitzeko. Kontua da, hasierako inERNANDO ARZALLUS tsumiso haiek kemena izan zutela ezinezkoa zirudien aukera bat hartzeko: alegia, soldaduskara ez joatea eta Estatua estuasunean jartzea. Gaur egun, 18 edo 20 urte dauzkazunean, soldaduska historia da.

F


EKAIN ELEKTRIZITATEA

G O X O T A S U N A

E R A I K I T Z E N

IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 ZESTOA t e l . 943 147 403 - 600 544 734

urrutiko aginte eta guzti!

B E R O G A I L U P E R T S O N A L I Z AT U A K ILUMINAZIOA,

P O R T E R O A U TO M AT I K O A K

E T X E B I Z I T Z A K O I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
67 - 2006 azaroa by DANBOLIN - Issuu