Skip to main content

63 - 2006 ekaina

Page 1

danbolin

J

2006/6

63.

ALEA

Felix Izeta ardunian

TURINERA ASTEBURU PASA ABIATU AURRETXOAN HARRAPATU DUGU FELIX. SEMEA ETA BIAK ITALIAKO HIRIAN JOKATZEN ARI DIREN XAKE OLINPIADAK IKUSTERA ETA “LAGUN ZAHARRAK AGURTZERA” DOAZ. ELKARRIZKETA EGITEKO TRATUA PROPOSATU DIOGU XAKEKO MAISU HANDIARI: GURE ERREGEARI ZUTIK EUSTEN DIOGUN MUGIMENDU BAKOITZEKO GALDERA BAT EGINGO DIOGU.

ONDO

IRUDITU ZAIO.

6. orrialdean jarraitzen du


Danbolin-zulo Kultur

Elkarteko bazkideen artean, urtero bi pertsonarentzat landetxe batean asteburuko egonaldia zozketatzen dugu. Aurtengo irabazlea Mitxel Orbegozo Kortadi izan da. Zorionak!

Zu, oraindik, bazkide egiteko zaudela? Deitu berehala 943 147 123 telefonora. (urteko kuota 20 ₏)

Lagundu zuk ere proiektua sendotzen!

publizitateapublizitateapublizitateapublizitatea

Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

Osasun familia. A-D ereduetan

TITULAZIOA: Erizaintzako laguntzaile-teknikaria. IRAUPENA: 1.400 ordu (ikasturte bat eta erdi), lantegietan egiten den prestakuntza barne (400 ordu). LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Kontsulta pribatuetan - Zaharren egoitzetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketako laguntzailea - Gaixoen zaintza

AURREMATRIKULA:

Ekainaren 1etik 7ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 30etik uztailaren 6ra (biak barne)

J. M.Ip ar ra gir r e B . H. I San ta Barbara Bi de a z/g 20700Ur re txu Te le fo noa/Faxa: 943 721 403- 721413 e -posta:j mi par ragir re@e dune t.e s ww w.iparr ag irr e.n et


O d a n b o l i nEK

laia Salegi

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 10 12 17 20 23

ATARIKOA.

Aurreko hileko atarikoan, atzera begira jarri zen Fernando, eta neuk ere antzeko zerbait egingo dut honako honetan. Ez dakit sekula hortaz pentsatzen jarri zareten, baina… Zestoa ikaragarri aldatu da azken mende erdi eskasean! Duela berrogeita hamar urte baino gutxiago, hamaika hotel behintzat ba omen zeuden herri txiki honetan, zabalik den-denak: Bainuetxea, Irure, Urola, Arteche, Asunción, Lizaso, Arocena, Goñi, Alcorta, Blasa eta Estación. Gezurra dirudi, ezta? Gaur egun, etxebizitzak daude hotel horietako gehienen lekuan; beste hotel batzuek zutik jarraitzen dute, baina itxita; beste batek, Irurek, zeresan handia eragin du azken aldian… Kontuak kontu, bi hotel baino ez dauzkagu martxan, eta gure bizimodua nahiz bizibideak (ohiturak, beharrak…) goitik behera aldatu dira. Nola bizi ote ziren herritarrak inguruan halako hotel mordoa izanik? Eta nola gure arbasoak duela, esate baterako, berrehun urte? Ikusiko nuke, bai, zulo txiki batetik. Interesgarria izango litzateke, halaber, denboraren makinan sartu eta, ziztu bizian, iraganera bidaiatzea… eta, zergatik ez, baita etorkizunera ere. Hori egiterik balego, gaixotasun larrien sendagaiak ekarriko genituzke etorkizunetik, asmakizun iraultzaileak… eta, bakarren batek, akaso, dirua egiteko negozio ideia berriak ere bai. Moralki zuzena ote litzateke hori egitea? Egia esan, ez dakit moralki ongi ala gaizki legokeen halakorik egitea, baina ziur nago abenturazale bat baino gehiago animatuko litzatekeela proba egitera, egiptoarrak piramideak egiten ikusteko, erromatarrak zirkuan gozatzen, bikingoak elkarren artean borrokan, aztekak beren jainkoak gurtzen, etorkizuneko gizakia auskalo zertan… Eta den-dena bertatik bertara. Pentsatzen jarrita, makinatxo hori oso arriskutsua izango litzateke esku txarretara helduz gero. Beraz, hobe ideia hori bertan behera uztea, zeharo ahaztea. Bestela ere, ez gara hain gaizki bizi, ezta? Ez dago denboran aurrera eta atzera ibili beharrik egunerokotasunari emozio puntu bat eman eta gustura bizitzeko. Ni neu, behintzat, poz-pozik bizi naiz HEMEN eta ORAIN.

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN FELIX IZETA

HITZ ETA PITZ

ZESTOAKO POSTALAK

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

GALLEGITXO ERREKA

URA

diruz lagundutakoa


enbidoa I. G o g o e t a k ori axola zaio labanaz hildako emakumea, lanik ez badugu. Eta lana badugu?

N

Zer gertatzen da homosexual bat zure laguna bada? Zer ordutan irtetean da Aizkorrirako trena? Ni etxe baten jabe naiz. Ederra sartu didate, hi ez haiz hire buruaren jabe ere. Hire semea oso txarra duk pilotan. Berdin da, futbolaria izango dek, bestela, ingeniaria. Nireak, Brasilgo kale zikin batean amaituko ditik bere egunak. Oso zoriontsua izango dek. Bakarrik bizi al haiz? Ez, lagun onak ditiat. Oso ondo alaba, segi lasterketa guztietan azkena izaten. Tomate urdin hau goxoa zegon. Begira hor, zuhaitz bat. Non? Emakume hildakoaren ondoan edo auto-istripuaren ondoan? Ez, ez, ez dek zuhaitz bat. Ni gizona nauk, e! Hau bai mixeria. Ni gizon politikaria nauk, e! Hau bai mixeria bikoitza. Putetxeak, jipoiak, hilketak, pobrezia, lanak, duintasuna, bortxaketak‌ Baina ni, gizona naiz. Egun ero hontan muxu bat zuri: Eskerrik asko ama, benetan.

R

AUL Olaizola

ZER EGITEN DUZU BERO HANDIA EGITEN DUENEAN? Ahal dela etxean egon, edo itzalean behintzat. Freskuran egon eta zerbait freskoa edan. Zuhaitz baten azpian egon, orain bezela.

57 urte

Ixiar Muguruza

Ni berozalea naiz, eta ez dut ezer berezirik egiten. Ahal baldin badut hondartzara joan eta bainatu. Eta ezin bada hondartzara joan, itzalean egon.

50 urte

J. Migel Igarataundi


5 Alegina egiten dut goiz bazkaldu eta hondartzara joateko. Eta plaian Normalean bainatu asko; ur freskoa edan, pereza ematen izerditan botadu, baina merezi tzen diren gatz du bainatzea. mineralak eta berreskuratzeko. Hondartzara, az- Ixiar Urteaga 60 urte kenaldian, ez naiz joan.

33 urte

Mikel Diaz

Sozidadera joan, eta hantxe egon freskuran. Zerbeza freskoa edan eta earki Etxean geraegoten da. Gaur tu itzalean, eta ere han izan freskuran. Eta ur naiz eta zerbeza asko edan. kasekin edan det freskuran, Anun Alonso eta hoztu egin naiz han. 49 urte

“g 55 urte

Agustin Barrena

URE GARAIAN gauzak ez ziren horrela; gure garaian ez genuen horrelakorik amestu ere egingo; gure garaian‌�. Orain baino gazteago ginela nazkatu ere nazkatu gintuzten behin baino gehiagotan hitz horiekin. Orain, egia esan, nire ahotik entzuten dute nire belarriek eta askotan konturatu ere egin gabe esaten dudala onartu beharra daukat. Baina ze demonio! Egia da! Gure garaian gauzak ez ziren horrela, beste modu batera ziren, desberdin. Atera leihora eta esan bestela: zenbat ume ikusten duzue kromotan jolasten, edo kaniketan? Zenbat sokasaltoan? Eta antxirrinean? Ez asko eta ez gutxi; batere ez. Guk gustuko genituen jolas horiek eta makina bat ordu pasatakoak gara arratsaldetan Laranjadin edo lehengo Arkupe zaharrean bakarren batek ekarritako sokarekin, bestearen gomarekin edo klarionarekin eta harriarekin. Jaunartzeak pasa berri diren honetan, ez legoke gaizki horren harira ikerketaren bat egitea. Ez, ez, ez naiz ari estatu mailako telefono inkestetaz edo azterketa soziologiko zabalez. Hiruzpalau lagun elkartu eta kartoia birziklatzera botatzen dugun edukiontziak zabaldu eta hango opari kaxei begiratu bat emateaz ari naiz. Begira emaitzei: oparien % 30 playstation eta antzerakoak dira, beste hainbeste traste horientzako jolasak, %15 mp3ak, %10 sakelako telefonoak (bai, bai, gero eta lehenago hasten dira), bakoitzaren gelarako telebista... Hara! Liburu sorta jaso duen bat ere bada! Ez pentsa kontaketa horretan benetan aritu naizenik baina seguru ez naizela edukiontzi urdinetan dauden kaxen errealitatetik asko urrundu. Izango da oraingo haurrak biziagoak, gu baino espabilatuagoak direla pentsatzen arituko denik. Ez dakit ba nik. Dena den, ezin ezer esan haurrei, geu nola gabiltzan ikusita. Azken belaunaldiko mugikorra poltsikoan, gure egongelako horma alderik alde hartuko duen plasmazko telebista ikaragarria, kablerik gabeko home-cinema, eta jakina, laster iritsiko den lurreko telebista digitalarentzako aparailua prest badaezpada. Ene ba, nire ordenagailu portatilaren bateria ere agortzeko zorian dago!

e

nbidoa 2. Amagoia Andres


azaletik dator

JFelix ardunian

Izeta

"

DANBOLIN:

ZURIAK

ALA BELTZAK?

GAL-

DERA HORREK EZ DU KONTATZEN, E!

Xakea borroka bizia da: boxeo mentala

"

Felix: Zozketa egin. (Felixi beltzekin egokitu zaio) 1-D: XAKEA. KIROLA ALA JOLASA? F: Jolasa bada jakina, eta kirola ere bai. Jolasteaz gain ahalegin fisikoa ere eskatzen du. Inork ez du zalantzan jartzen golfa kirola denik eta tarteka pilotatxoa jo besterik ez da egin behar. Xakean burua erabili behar da eta burua gorputzaren zatia da. Probatu duenak badaki partidetan ahalegin fisikoa handia dela, hiruzpalau kilo galtzen ditut nik txapelketako. 2-D: MIGEL UNAMUNOK

ESANA:

“XAKEAK

ADIMENA GARATZEN DU, BAINA

ADIMEN HORREK XAKEAN JOKATZEKO BESTERIK EZ DU BALIO”.

F: Unamunok txorakeria asko esan zituen. Asko eta galantak. Haren beste bat ere gogoan dut: “Abertzaletasuna bidaiatuz sendatzen da”; nik makina bat bidaia egin ditut eta gero eta abertzaleagoa naiz. Xakeak adimena garatzen du eta umeentzat oso komenigarria da hori. Kalkuluak egiteko erraztasuna ematen du eta erabakiak hartzera behartzen du, izaera indartuz. 3-D: DUELA

GUTXI

ANDONI EGAÑARI

ADITU DIOGU IKASKIDE IZAN ZINETELA

ETA EZ ZU EZ BERA EZ ZINETELA NABARMENTZEN BESTEAK BAINO LISTOAGO IZATEAGATIK, GAINONTZEKOEK BEZALAXE SUSPENDITZEN ZENUTELA…

F: Bai, 15 urteren bueltan bakarren batzuk suspenditu nituen, COU errepikatu eta unibertsitateko karrera bigarren edo hirugarren urtean laga nuen. Ez nintzen ikasle brillante horietakoa. Hara hor azalpena: klasera baino nahiago izaten nuen lagunekin tabernara joan musean aritzera, edo nesken atzetik ibiltzera edo… Garai hartan eskolan adimena baino gehiago formalidadea eta horrelakoak neurtzen zirela uste dut. Ni hamabost urterekin ez nintzen txintxo-txintxoa. Eta ez dut batere damurik. 4-D:ZERGATIK

UTZI ZENUEN LEHIAKETA?

F: Hemezortzi urte neramatzan profesional eta aspertu egin nintzen. Lortu beharreko guztiak lortuta neuzkan, nire eskura zeudenak behintzat. Ordurako aita ere banintzen eta batetik bestera ibiltzen nintzenez, ez nuen ume


5-D: NOLA IKASI ZENUEN XAKEAN? F: Zestoan ‘zentroa’ esaten genion egoitza zeukan elizak. Ez dakit oraindik han egongo ote den… D:

BAI,

BAI, ORAINTXE

BERRITU DUTE GAINERA.

F: Ba zentroan xakean bakarrik ez monopolyan eta ping-pong-ean ere ikasi genuen, garai hartan playstationik-eta ez zenez... Zarautzera joan nintzenean, fraileek xake txapelketa antolatu zuten eta parte hartzen zuten guztientzat agindu zituzten dominak, horrexegatik eman nuen izena: domina bat lortzearren. Azkenean ez zegoen han dominarik denontzat, baina ez zitzaidan batere inporta izan. Bigarren egin nuen eta trofeo txiki bat eman zidaten. Mutil-koskorretan lotsati samarra nintzen eta futbolean beti galtzen genuen. Xakean hasi eta irabazteko gai nintzela ikusi nuen. Horrek asko indartu ninduen. Egundokoa izan zen hura, shock-a. 6-D: NOIZ HASI ZINEN BETE-BETEAN XAKEAN? F: Hamabi bat urterekin-edo. Zarautzen bazegoen xake taldea, Txoko tabernan biltzen ginen eta oso jende jatorra zen. Gainera, udara baten Peruko Maisu Handi bat etorri zen: Orestes Rodriguez. Arratsalde osoak ematen zituen gurekin xakean. 7-D: ETXEAN ZER ESATEN ZUTEN? F: Hasieran ondo baina nota txarrak ekartzen hasi nintzenean errua xakearena zela zioten. Ez zen egia, baina nire zaletasuna erreprimitzen hasi ziren. Postaz jokatzen genituen partidak urrutiko jendearekin eta niretzat iristen ziren

7

txikiez gozatzeko aukerarik. Arbitroekin ere bizpahiru arazo izan nituen. Nire kontrako erabaki okerrak hartu zituzten. Amorratuta nengoen, bestela ere ez zen urruti txapelketak uzteko erabakia eta hura izan zen azken bultzadatxoa. Geroztik burtsan-eta aritzen naiz, Internetez inbertsioak eta apustuak eginez… xake eskola bat ere sortu genuen. Gaur egun jokatzen ditudan partida apurrak Internetez jokatzen ditut goizeko ordu txikietan, izan ere garai horretan amerikano mordo bat egoten da konektatua.

gutunak ezkutatzen hasi zitzaizkidan. Horrekin bekatu kutsua hartu zuen xakeak eta jakinekoa da: zenbat eta gehiago galarazi zerbait, orduan eta erakargarriago bihurtzen da. (isilunea) D:

NIRI TOKATZEN AL ZAIT? F: Niri, niri… baina jokaldi gaiztoa egin didazu eta kontuz ibili beharra daukat erregina ez galtzeko… D: DESKUIDOAN EGIN DUT BA… F: Kasualitatez atera zaizu, baina mehatxu latza egin didazu. 8-D: NOIZ KONTURATU ZINEN XAKETIK BIZI ZINTEZKEELA? F: Ez zen kolpetik izan. Hamabost urte nituenetik Euskadiko txapelketak-eta jokatzen hasi eta noizbehinka irabazi egiten nuen. Ilusio handia nuen eta ilusioa da bizitza honetan gauzak lortzera bultzatzen zaituena. Unibertsitatean hasi nintzenerako batetik bestera nenbilen txapelketaz txapelketa. Ederki pasatzen genuen. Behin Bartzelona ingurura joan ginen lau lagun. Trenean denon diru txamarrak elkartuta hostal batean gela bakarra hartzeko presupuestoa genuela konturatu ginen. Horregatik txandaka egiten genituen gauak: hiru lagun hondartzan eta bestea gelan. Jateko ogitartekoak. Asko bidaiatu dut. Lekuak ezagutzeko jendearen bizimodua eta izaerari erreparatzen diet; ez museoei. Atenasen izan nintzen aurreneko aldian ez nintzen joan Partenoia ikustera. 9-D: ZER EZAUGARRI DITUZU ZUK XAKEAN HAIN ONA IZATEKO? F: Kalkulu gaitasun arrunta daukat eta memoria berriz oso txarra. Baina kontzentratzeko egundoko gaitasuna eta borrokarako borondate handikoa naiz, beti irabazi behar izaten dut. 10-D: HITZ

EGIN DEZAGUN ERREGINAZ, EMAKUMEEK EZ OMEN

DUTE XAKERAKO GIZONEK ADINA ABILDADE.

TOPIKOA

EDO

EGIA?

F: Bietatik du. Nik askotan jokatu dut nesken aurka eta ez dut uste ezer genetikoa denik. Naturan emea arra baino azkarragoa da gehienetan. Gu baino adimentsuagoak dira emakumeak, baina xakea ez da adimena bakarrik. Kontua da gaztetan neskak beste gauzetan pentsatzen hasten direla. Xakean ondo aritzeko dena emanda aritu behar da. Gainera, oso-oso lehiakorra da, borroka bizia da: boxeo mentala. Horretan neskak ez dira hain eroso ibiltzen; neskei lehiatzea gustatzen zaie, baina ez hain gogorra denean. 11-D: KARPOV ESTU HARTU OMEN ZENUEN PARTIDA BATEAN… F: Bai. Orduan Karpov onenean zegoen eta partida hura oso ondo neukan. Berdinketa esku-eskura nuen, baina urduri jarri eta azkenean hanka sartu nuen. Disgustua.


12-D: KARPOV

KONTRARIOREN BATI MAHAI AZPI-

TIK OSTIKOKA JARDUNDAKOA DELA ESATEN DUTE…

F: (barrez) Adituta nago bai. Niri ez zidan horrelakorik egin, baina begirada zorrotzak bota bai. Behera begira dago geldi-geldi eta bat-batean da! Zugana altxatzen du begiratua. Gerra psikologiko handia egoten da txapelketetan. 13-D: ORAIN

XAKE OLINPIADAK JOKATZEN ARI DI-

RA ETA ESTATURIK GABEKO HERRIALDE MORDOXKA BATEK DU HAN SELEKZIOA.

EUSKAL HERRIKOA

AUR-

KEZTUKO BALITZ TXUKUN IBILIKO LITZATEKEELA ESAN DIT LAGUN BATEK.

F: Erditik gora ibiliko ginateke, seguru. Nik garbi daukat Euskal Herriko selekzioarekin ez bada ez naizela txapelketetara itzuliko. Gurean agintariek falta dute borondatea. Dena den, halakoren batean, lortuko dugula uste dut. Ez da hain zaila. 14-D: XAKE

TXAPELKETETAN ESATARI ARITZEN ZARA, ETA DEZENTEKO KATXONDEOA IBILTZEN OMEN DUZU.

NOLA

DEMONTRE

LORTU DUZU HAIN SERIOA EMATEN DUEN, ETA HAIN GELDOA DEN, JOKOA KOMENTATUZ JENDEA BARREZ JARTZEA? F: Baditut nire sekretuak (barrez). Batzuetan paretik pasatzen den aurrenekoari lepotik heldu eta elkarrizketa egiten diot, berdin da kamareroa den, turista despistaturen bat, edo xakeaz ideiarik ere ez daukan ikuslea… Txapelketak hoteletan jokatzen dira sarri… Espontaneo horiekin edozer gauzez aritzen naiz mikrofonotik: erlijioaz, sexuaz… Zerbait izatekotan imajinazioa daukat eta enrollatzeko gogoa dudanean erraz enrollatzen naiz. Orain utzita daukat speaker lana, baina egia da jendea deskojonatzen jartzen nuela.

15-D: PERTSONAK

19-D: PRESTATUTAKO

GALDERAK BUKATU ZAIZKIT, EZ NUEN

HAINBESTE IRAUTERIK ASKO USTE.

F: Ba, inprobisatu egin beharko duzu. 20-D: KASPAROV ERRETIRATZEAK KALTE EGINGO AL DIO XAKEARI? F: Bai, jokalari ospetsuena bera delako, nahiz eta ez izan txapelduna. 21-D: ZEIN F: Topalov

DA BA TXAPELDUNA?

22-D: ZERGATIK

EZ DU ARRETARIK ERA-

KARTZEN XAKEAK?

F: Jendeak ez ditu xakearen oinarrizko arauak ezagutzen, ez du ulertzen zer gertatzen den momentu bakoitzean. Gainera, ez da ikusgarria. Eta ikuskizunik ematen ez duen kirol batek ez dauka telebistarik, eta ondorioz, oihartzunik ere ez. Hori eta joko elektronikoak dira xakearen gainbeheraren arrazoiak. 23-D: ZEIN IZAN DA POZ HANDIENA EMAN DIZUN GARAIPENA? F: Seguru asko Maisu Handi titulua lortu nuenekoa. Hori lortzeko bost urteren barruan gutxienez hiru txapelketetan bikain jokatu behar duzu. Nik 1993an lortu nuen.

ORDENAGAILUEN KONTRA JARTZE

HORI ZER IRUDITZEN?

F: Horrek ez du emoziorik, askoz politagoa da kontrarioaren aurpegian bere nerbioak-eta igartzea, zuk egiten duzunak bestearengan eragina daukala igartzea. Makina baten aurka aritzen bazara, kontrarioa hotza da, hotzegia. Hilda dago. Gaur egun niri lasai antzean irabaziko lidaketen programa informatikoak daude. 16-D: ZESTOARA BATERE JOATEN F: Oso gutxitan. Oroitzapen gozoa dut, baina orain Lasarten bizi naiz.

AL ZARA?

17-D: (TAULARA BEGIRA) BA AL DAUKAT IHESBIDERIK? F: Ez. Partida galduta daukazu. 18-D: ZENBAT MUGIMENDU EGIN DITZAKET? F: Zer eta nora mugitu asmatuz gero, hamarren bat.

24-D: ZEIN ZENUEN KONTRARIO? F: Serbiako bat, Todorsebitx. Pozez txoratzen, negar batean deitu nien etxekoei. 25-D: ZER ESAN NAHI DU MAISU HANDI TITULUA LORTZEAK? F: Txapelketetako antolatzaileak atzetik izatea, adibidez. Hala ere ekialdeko aldaketa politikoak dena mudatu zuen. Antolatzaileek txapelketara bost bulgariar ekarri zitzaketen hemen bertako Maisu Handi baten prezioan. Horregatik txapelketetatik bizitzea ez da posible, miseria gorrian nengoke. Xake mate.

J

on Artano


NIRE BALOI ZURIA,

BETI OINEN TARTEAN, BETI DAGO AIREAN,

GOLA SARTZEKOTAN.

NIRE BALOI ZURIA ZULATUTA DAGO, PINTXO ARTERA

ERORI ZAIDALAKO.

NIRE BALOI ZURIA

ZAKARRONTZIAN DAGO, ATZO KRISTON TARRATA EGIN ZITZAIOLAKO.

J . INAZIO ZUBIZARRETA

TXISTEAK

TAXIA BERANDU ZEBILEN, ETA TAXIA HARTU BEHAR. ERAMAN DU ETXERA ETA: -ZENBAT DA? -LAUROGEI DURO. -TORI BERROGEI. -LAUROGEI DIRELA ESAN DIZUT. -EZ AL GARA BA BIOK ETORRI? EZ EGIN NEGARRIK -UME, EZ EZAZU NEGARRIK EGIN. NEGAR EGINEZ GERO, BAT OSO ITSUSI JARTZEN DA. -ETA ZUK ZERGATIK EGIN DUZU HAINBESTE NEGAR?

AIZPEA ARISTI

Lau gurpil ditu, metalez eginda dago, aulkiak ditu barruan; errepidean nagusi, hor kontuz ibili.

Betiere, etortzen gara; hor beti lanean aritzen gara.

ZER DA?

Animalia da; baserrietan gora eta bera ibiltzen da; karreretan parte hartzen du. Zer da? Baserri askotan dago. Esnea ematen du. Zer da?

OIER IRIBAR

hitzetapitz

O

LERKIA

EPA, PILOTA! Ondo al zaude kajoian? Ni eskolan lanean ari naiz. B a d a k i t e s k u p i l o t a n j o t z e n z a i t u d a n e a n m i n a h a r t z e n d u z ula, baina nik oso ondo pasatzen dut. Horregatik, barkatzea espero dut. P e n t s a t z e n d u t z u r e l a g u n e k i n , b e s t e p i l o t e k i n , o n d o p a s atzen duzula, nahiz eta batzuetan elkarren artean lehiak izan. Aspaldian ez zaitut erabili. Ez al zara gogoratzen azkeneko p a r t i d a z ? Z e i n o n d o p a s a t u g e n u e n ! L a s t e r i k u s i k o g a r a b erriz ere. Agur eta hurrengo arte.

MANEX LARRAÑAGA

Kaixoaulkiok:

Orain ere zama gainean duzuela zaudete, ez al zarete aspertzen? Ni zuen gainean egoten, batzuetan aspertu egiten naiz, zeren ia denbora gehiena aulkietan eserita egoten naiz. Egunen batean badakizu zer egin behar duzun? Asko pisatzen duen bat esertzen bazaizu, hankaz gora bota, eta ez da gehiago zure gainean eseriko. Batzuetan ez zarete oso erosoak izaten eserleku gogor-gogorrarekin, eta jaikitzen garenean ipurdia harria baino gogorrago edukitzen dugu. Badakit zure lagun mahaiarekin hitz egin eta hitz egin ibiltzen zarela. Nik badakit hori, behin baino gehiagotan entzun dizuet biei txutxumutxuka: honek ipurdia zezen plaza baino handiagoa duela, besteak elefante batek baino gehiago pisatzen duela... Beno, nik ere bukatu dut zurekin hitz egiten, agur eta beste bat arte. GADEA AZKUE


• AIZARNAKO ESKOLA BERRIA EGITEN HASI DIRA DA-

GOENEKO.

Aizarnako eskola berria eraikiko duten eremuan hasi dira dagoeneko lanekin. Aspalditik datorren beharra da eskola berria eraikitzea. Gaur egun, Aizarnako eskolan bi urtetik 12 urte bitarteko 19 haur daude. Eskolaren egoera «tamalgarria» dela azaldu du Aitor Zeberio zuzendariak, baina bederatzi urte inguruko tirabiren ostean, azkenean lortu dute eskola berria eraikitzen hastea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailean aurreko legegintzaldian egin zuten eskola berriaren eskaria, «baina gaur arte, aitzakiak jartzeaz gain, ez dute ezer aurreratu», azaldu du alkateak. Eskola, Jaurlaritzak eraikiko du, baina lurrak Udalak erosi behar izan zituen. Zeberiok adierazi duenez, Udalarekin harremanetan duela bederatzi urte inguru hasi ziren, eskolaren egoera «kaxkarra» zela-eta. «Garai hartan hainbat berrikuntza egin zen eraikinean, baina argi zegoen eraikin berria beharrezkoa zela», azaldu du Zeberiok. Gainera, gaur egungo eskolak ez du inongo legerik betetzen. Eskola berria eraikitzeko lanek 12 hilabete inguru iraungo dutela adierazi du alkateak.

Bi solairuko eskola izango da, eta egunen batean beharra izango balitz, hirugarren bat altxatzeko prestatuko dute. Eskola berrian jangela zerbitzua eskainiko dute, bertan sukaldea eta jangela izango baitituzte. Duela gutxi arte zerbitzu hori auzoko tabernan eskaintzen zuten, baina aurten, zabaldu berri duten landetxean eskaintzeko asmoa dute.

•A

URRERA DOAZ

ERREZILGO

ETXEEN LANAK.

Abuztuaren bukaera aldean, Errezil eremuan lurrak mugitzen hasi ziren, eta etxeak eraikitzen ari den enpresak dagoeneko lizentziak badituenez, etxeak egiten hasi dira. Alkateak adierazi duenez, 2008 bukaera alderako etxebizitzak amaituta izatea espero dute. Bost eraikin egingo dituzte, eta lehenengo fasean, goiko aldean joango diren lehengo bi eraikinak egingo dituzte. Ondoren beheko beste biak egingo dituzte, eta azkeneko fasean, babes ofizialeko 12 etxebizitzak joango diren eraikina egingo dute. Guztira

1

u daleko berriak

1

48 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik 12 izango dira babes ofizialekoak. 12 etxebizitza horietatik, etxebizitza batzuk elbarrituentzat izango dira, eta agian beste batzuk adinduentzat izango dira. Dauden beharrak aztertu behar dituztela adierazi du alkateak, eta hori dela-eta oraindik ezingo dute zehaztu zenbat etxe izango diren ezaugarri zehatz batzuk dituzten herritarrentzat. Bestalde, etxebizitza horietan izena emateko zerrendak Gabonak inguruan zabaldu nahi dituztela nabarmendu du Unanuek, «baina hori ezinezkoa izango denez, urte hasiera inguruan zabaltzea espero dugu», azaldu du alkateak.

• UDAL ZERGAK ETA TASAK KPI ADINA IGOKO DIRA 2007AN. 2007. urtean, udal tasa eta zerga gehienak KPIren arabera igoko dira. 2007an, % 3,7ko igoera izango dute herriko tasa eta zerga gehienek. Igoera hori izango ez duen zerga bakarra, zaborra biltzeagatik ordaintzen den tasa izango da. Horrek %6,65eko igoera izango du. Bagoazek, erabaki horren aurkako botoa eman zuen, eta zaborra biltzeagatik ordaintzen den tasak horrelako igoera izatea ez zaiola bidezkoa iruditzen adierazi zuen udalbatzarrean. «Mankomunitatea bere zerbitzuagatik urtero gorakadak ematen ari da, eta gure iritziz gorakada horiek errauskailuaren ondorioz ari dira ematen». Alkateak azaldu duenez, «gorakada horrek ez du zerikusirik errauskailuarekin, orain arte eman diren gorakada guztiak, beste herrien mailan ez geundelako eman dira». Alkateak dioenez, «2007ko zaborraren tasak izango duen igoeraren arrazoia, epe laburrean Lapatxeko zabortegia ixteko izango diren gastuak ordaintzeko diru poltsa osatzea da». Bestalde, etxebizitzen zerga ere igoko da. Zerga hori, %5 igoko da 2007an. Legegintzaldi honetan, %4,25etik %5era igo da zerga hori, eta Bagoaz igoera horren aurka agertu da, «igoera horrek herritarrengan eragin zuzena» duela uste baitu plataformak. 2007ko Udal Ordenantzak Bagoazen aurkako botoekin onartu zituzten.


P

ostalen mundua haizeak urrutira eramandako orbelen antzekoa da. Toki eder batean pasatako une goxoak gogoratzen laguntzeko postalak gordetzen ditu jendeak, eta pixkanaka-pixkanaka, batera eta bestera zabaldu egiten dira. Denbora pasa ahala, saltzaileen eskuetara ailegatzen dira, eta halako batean, Madrilgo Plaza Nagusian edo rastroan edo Casa Postal denda xarmangarrian edo Bartzelonako Plaza del Rey delakoan edo San Antoni azokan edo unibertsitate atzean, edo nik al dakit non, lurralde guztietako postalak ikus ditzakegu zabaldurik mahaietan, piloxkak eginda. Hostoz hosto, postalez postal, oroitzapenezko orbela sortzen da munduko bazterretan. Postalen mundua Kirmen Uribek aipatzen duen marinel hari gertatutakoa bezalakoa da: “Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala, kendu egiten zuen hatzetik eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan. Handik marea batzuetara izebak, legatz batzuk garbitzen ari zelarik, urrezko eraztun bat aurkitu zuen arrainetako baten sabelean. Eraztuna garbitu, eta grabatuta zituen letra eta zenbakiei jarri zien arreta. Gezurra zirudien arren, gurasoen ezkontza eguna ematen zuten aditzera datak eta inizialek. Itxura guztien arabera, aitak berak harrapatu zuen eraztuna jan zion legatz hura. Itsaso zabalean”. Horixe da postalen kontua ere: mundurik zabalenean, gure herri koskorra.

H

asierako postaletan, atzealdean, helbidea bakarrik jar zitekeen, beste ezer ere ez: “en este lado se escribe solamente la dirección” zioten posta-txartel haietako askok. Aukera bakarra zera zen, beraz: argazkiaren bazterretan, edo askotan gainean, idaztea testua. Postatxartela, berez ere oso iradokitzailea zena, askoz ederragoa bilakatzen zen orduan: postal arrunta eta estandarra pertsonalizatu egiten zen; Zestoa kaligrafiazko laino-arte xarmangarriz estaltzen zen. 1905az geroztik, atzealdean bi zati ageri dira, bata helbidea jartzeko eta bestea testua idazteko, gaur egun ezagutzen dugun modura.

Z

ein zestoarrek ez ditu ezagutzen bainuetxeko uren eragina ondo baino hobeto irudikatzen duten postal haiek? Batzuetan gizonezkoak bakarrik ageri dira; beste batzuetan, berriz, emakumezkoak; denak ere komun atarian itxaroten, esku zabala ipurdi parean dutela, badaezpada. Postal honetan komunetako atexkak ireki egiten dira eta ba-


3 1

Ltd., al ofrecer este álbum al pueblo de Cuba y a todos sus consumidores en general, ha reunido en él todas las más salientes bellezas artísticas del viejo solar hispano y las de los países de la América Latina ...". Orrialde bakoitzean "Susini, el cigarro sin rival" jartzen zuen albumak. Susini zigarro marka ezaguna zen eta kaxa bakoitzak postaltxo bat ekartzen omen zuen barruan.

rruan emakume edo gizonezkoren bat ageri da libratzen edo galtzak askatzen. Hara zer jartzen duen honen antzeko beste postal batek: “Querida María Fernanda: Abre una por una todas las puertas a ver si sabes en cual estoy yo”.

K

romo hauei esker (65mm x 48mm), Zestoa oso ezaguna egin zen Latinoamerikan, eta batez ere Kuban. Habanako Henry Clay and Bock & Co., Ltd. tabako enpresak España y la América Latina albuma argitaratu zuen 1940 aldera eta han biltzen ziren kromo hauek. Albumaren hitzaurrean dioen bezala "La Henry Clay and Bock & Co.,

G

...

arai bateko kanpotarrei gustatzen zitzaizkien txokoak ageri dira irudiotan (hurrengo orrialdea): Arretxe aldeko arkua, Laranjadi plaza, Plaza Nagusia, Erdikalea, Lizentziadoko kalea, Portale aldea, Lizarraitz aurrea... Oraindik ere horiexek dira txokorik kuttunenak. Eta bistan denez, ez dira gehiegi aldatu; gainbegiratu azkar


...

batean ez behintzat. Xehetasunei erreparatuz gero, ordea, bada zer aipatu. Baina hori irakurleentzat utziko dugu. Postalek irudimenezko bidaia egiteko aukera eskaintzen digute eta horri esker, jadanik existitzen ez diren tokietara joan gaitezke eta, are gehiago, dagoeneko bizi ez diren pertsonak bisita ditzakegu.

P

ertsonak erretratatzerakoan bakoitzaren alde “onena� aurkitzen saiatzen da argazkilaria. Herrien argazkietan ere gauza bera gertatzen da. Izan ere, toki jakin batzuetatik begiratuta itxura ederragoa du herriak beste batzuetatik begiratuta baino. Zestoa Erretzabal aldetik edo Benta aldetik erretratatu ohi izan da ia beti; postal frankotan ageri zaigu Zestoa ikuspegi horretatik begiratuta; aldiz, oso argazki gutxitan ikus daiteke Lizarraitzeko atzealdea. Argazki hauetako bat Endoia aldetik aterata dago: guk Mendigaina esaten diogun


5 1

den jende ospetsuagatik, beste tokietan hain maila bikainean aurkitzen ez diren nolabaiteko kutsu eta asmo aristokratikoak dituztela�. Giroa ere apartekoa izan behar zuen; esate baterako: Hogeiko Urte Zoriontsuetan, fox-trotak, charlestonak, tangoak dantzatzen ziren han. Herrian, berriz, guztiz debekatu zituen alkateak dantza horiek, eskandalagarriak omen zirelako. Hara, ohitura tradizionalak eta bizitzeko beste modu bat, buruz buru.

P

ostalak bloc postal delakoetan elkartuta saltzen ziren gehienbat. Askotan, bilduma osoa erosten zuen jendeak, oroigarri gisa gordetzeko. Beste batzuetan, ordea, postaz bidaltzeko erabiltzen zituzten eta horiek dira interesgarrienak, atzealdea idatzita dute-eta. Horiek xehetasun ugariri erreparatzeko aukera ematen dute. Esate baterako, gozatu ederra hartzeko modukoak dira helbideetako kaleen izenak, batez ere kale-izen horiek pertsonaia historikoei edo toponimiari muzin egin, eta sentimenduen edota gizakion gorabeheren mundu aberatsean oinarritzen badira: Casanova, Comercio, LecherĂ­a, DesengaĂąo...

Baio aldeko parajea ageri zaigu, zuhaitz enbarazu handirik gabe, baita Santa Engrazia eta Hernio aldea ere.

K

ordoban, Granadan edo Sevillan ote gaude? Bainuetxeak badu gure irudimena urrutiko beste txoko exotiko-exotiko batzuetara eramateko dohaina. Hango jangelak edo antzokia bereziak dira oso. Francisco de Paula Madrazok 1848an zioen bezala “esan daiteke Zestoako bainuek, aspalditik duten famagatik edo urtero han biltzen

E 500

234

skuartean ditugun postalei buruzko datu batzuk. Zenbat postal ditugu eskuartean? . Zenbat argitaratu ziren? baino gehiago. Gaiak: Bainuetxea, % ; Zes; hotelak, % ; Zestoako toako ikuspegi orokorrak, % kaleak eta txokoak, % ; beste ikuspegi batzuk: % . Garaiak: 1900-1910, % ; 1910-1930, % ; 1930-1960: % . Kolorea: zuri-beltzean, % ; koloreztatuak edo koloretan inprimatuak, % . Zirkulazioan jarritakoak (posta bidez bidaliak), % ; oroigarritzat erosiak: % .

23

7

23

6

18

20

70

82

F

15

ernando arzallus

54

77

5


publirreportajea

MAPFRE

Finisterrf-ek

heriotza-aseguru unibertsala jarri du martxan, hurbileko bat hiltzen denean familiaren premia materialei eta sentiberei erantzuteko egokitua. Tratu espezializatua eta eraginkorra eskaintzen du Mapfrek; une zailetan buruzpide eta gestio guztiak bere gain hartuko ditu Mapfrek, egoera gogorretan familia lasai egon dadin. Heriotzaren berri eman, eta Mapfre aseguru taldea arduratuko da lan guztiaz: ohiko premiak (hilkutxa, hilautoa, horma-hilobia, erraustea‌) eta buruzpideak. Abantailak: -Uneoroko zerbitzua esku-eskura: 365 egunetan, 24 orduz, telefono zenbaki batera deituta. Deitu eta berehala, Mapfrekoak zure esanetara egokituko dira.

-Premiazko mezuak bidaltzea. -Mediku gastuak. -Sendaketa gastuak eta bidaia luzatzeak sortutako gastuak. -Baldintza bereziak atzerrian bizi diren espainiarrentzat eta Espainian bizi diren atzerritarrentzat. -Asistentzia eta laguntza psikologikoa. Zestoako Mapfreren egoitzako Jose Ramon Uria eta Inma Izetak polizaren ezaugarri eta abantaila nagusien berri eman dute:

-Zerbitzua egokituta dago aseguru-hartzailearen eta asegurudunaren premietara. -Zerbitzua egokituta dago tokian tokiko ohituretara. -Heriotzaren ondorengo buruzpide eta eginbeharreko guztiak hartzen ditu. -Malgua da, prestazioak edozein unetan kendu eta gehitu daitezke. -Munduko edozein tokitan ematen ditu zerbitzuak, garraioa eta laguntzak barne. -Ordaintzeko era asko daude. -Aseguru kontuetan aitzindaria izatearen bermea du Mapfrek. Kalitatezko zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen ditu. Zure beharretara egokituta: -Ehorzketa tokia aukeratzeko askatasuna.

Nagusiki, bi ditu. Alde batetik, noiz edo noiz derrigorrez erabili beharreko poliza bakarra dela; eta bestalde, beti izango dela askoz garestiago heriotza orduko gastuak ordaintzea, polizan gastatutakoa baino. Gaur egun oso garestia da hiltzea, heriotzako gastuek, gainera, gora egiten dute urtetik urtera. Aseguru hau merkea da, merkatuko preziorik onenak ditu. Adibidez, bi seme-alabako familia batek urtean 120 eurogatik lor dezake poliza. Bestalde, prima bakarra ordaintzeko aukera dute 75 urtetik gorakoek. Horrez gain, poliza honek, familiartekoen heriotza gastuak ere bere gain hartzen ditu; alegia: pertsona bat hil eta bere familiartekoren batek poliza hau badu, Mapfrek gestio guztiak egiten ditu; eta gainera, gastuak ere asko murrizten dira, izan ere,ez da ordaindu behar partikular moduan, Mapfreri kostatu zaiona baino ez da ordaindu behar. Nola erabiltzen da asegurua?

-Zerbitzuak zure premietara eta gustuetara egokitzeko askatasuna

Heriotza gertatu eta dei bat egitea nahikoa da, erosoa da erabat. Mapfre arduratzen da guztiaz: garraioa, gestioak, eskelak, psikologoak behar badira, loreak‌

-Garraio bereziak eta aberriratzea

Heriotz aseguru asko egiten dira?

-Zerbitzuen gestioa, lege-buruzpideak eta aholkularitza. -Aseguruduna bidaia batean hiltzen bada, laguntzailearen gastuak. -Bidaia gastuak eta egonaldi gastuak -Bilaketa eta erreskatea.

Zein da poliza honen abantailarik handiena?

Egia esan ez dira asko egiten, inork ez duelako horretan pentsatu nahi, baina garrantzitsua da. Derrigorrez erabili behar da-eta, baina zenbat eta beranduago erabili, hobe. Nola eskuratu daiteke zebitzua? Oso erraza da, aseguratzeko NAN bakarrik behar baita, gainera ez dago Mapfreko bezeroa izan beharrik zerbitzua izateko. Informazioa nahi duena, joan dadila lasai Mapfreko ordezkaritzara.


7 1

Agiro Mendi Elkarteak antolatuta, Picos de Europara irtenaldia izan da. Naranjo de Bulnes (Picu Urriellu, 2.519 metro) ingurua eta Fuente DĂŠ inguruan ibiltzeko aukera izan zuten parte hartu zutenek.

zulo1 Itxaropena dantza taldeak danbolin

urtero bezala, ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuen Kiroldegian.

Karelean talde berriak lehenengo kontzertua eskaini du Zestoako Gaztetxean.

Gipuzkoako IV. Eskuz Binakako

Herritar talde batek

etxebizitzen inguruan “Udalak inkesta serio bat� egin dezan sinadurak bildu ditu maiatzean zehar. Horrez gain, ekainaren 16an parodia bat egin zuten etxebizitzen arazoa kaleratu asmoz.

Txapelketa Herrikoia jokatu da herrian eta eskualdeko herri gehienetako pilotariek hartu dute parte, baita zestoarrek ere.


k

zulo2 danbolin

Preferente mailako futbol taldeak, denboraldi amaiera larria igaro ostean, mailari eustea lortu du, Zarautzen aurka Antillan jokatutako partida irabazita.

ale/bale KALE.

ZENBAIT ESPALOIETATIK ZEBRA BIDERA

JAISTEKO KOSKA HANDIAK DAUDE ETA HAUR KOTXEEKIN

ETA EROSKETA KARROAREKIN BIDEA GURUTZATZEKO ARA-

ZO HANDIAK IZATEN DIRA ZENBAIT KALETAN.

BA L E .

KIROLDEGI ONDOKO PARKE-

AN ZABORRA BEREIZTEKO AUKERA EMATEN

DUEN ONTZI KOLORETSU BAT JARRI DUTE. IA

TXIKI-TXIKITATIK IKASTEN DUTEN HAURREK! ETA IA ONDO BEREIZITAKO ZABORRA EZ DUTEN GERO ZABOR ONTZI ARRUNT BATERA BOTATZEN.

Arroabeko II. Bira egin dute auzotarrek 08:30ean irten Arroatik eta hiru ordu inguru pasa zituzten bira egiten. Eguraldia primerakoa izan zuten eta ondoren, hamaiketakoa izan zuten Ederki Elkartean.


9

Mantalata Tailerra izan zen Ingurumen Sailaren

1

eskutik Aste Berdearen barruan. Latak birziklatuz hainbat joko egin zituzten: hirurak lerroan (tres en raya), xakea‌

Zestoako Mugak IV. Ibilaldi neurtua. Agiro Mendi Elkarteak mendi martxaren balorazio oso ona egin du. 167 lagunek hartu zuten parte eta horietatik 97 herritarrak. Beteranoen partehartzea ere aipagarria, Antonio Unanue izan zen ibilaldi luzea egin zuen zaharrena 68 urterekin eta ibilaldi motzean berriz Amali Ostolaza 64 urterekin. Bejondeila denei ere.

Bazkide batzarra Konponbiderako mahai eskatuz Zestoako ezker abertzaleak deituta manifestazioa egin zen ekainaren 2an. Azken aldiko ‘errepresio politikoa salatu eta baldintza demokratikoak eskatzeko’.

Danbolin Zulo Kultur Elkarteko bazkide batzarra egin genuen maiatzaren 31n. Bazkide asko gerturatu ez baziren ere gustora entzun genuen beraien iritzia. Ea datorren urtean zeu ere bertan zaren!

zulo3 danbolin

Bainuetxeko langileak hiru eguneko greba egin dute hitzarmen baten eta lan baldintza hobeen alde. Greba, langile guztiek egin zuten eta herrian zehar egindako manifestazioan ere jende asko bildu zen.

Maiatzeko azken asteburuan Lehenengo Jaunartzeak izan dira herrian. Hemeretzi haurrek egin zuten.


HERRIKO

BAZTERRETAN

Gallegitxo erreka

eta Beroaran baserri aldera goaz. Baserri ondoko ordekan, han ari da etxekoa baratzean lanean, urrutitik, baina burua altxa eta kasu egin digu. rreka bertan dugu. Burdinazko atea pasa eta erreka zeharkatu dugu. Segi aurrera, ez egin kasurik eskuineko bide horri. Erreka ondoan goaz eta hasi da udaberriko festa: haltzak, makalak, platanoak eta lizarrak. Lau zuhaitzak dira ur zaleak eta Gallegitxo errekari lagun eginez oso gustura daude. Bestelakoak ere ikusten hasi gara: hurritzak, pinuak, orain dela pare bat hilabeteko ibilbidean nahastu genituen urre botoiak eta mitxoleta edo amapola horiak... zenbat amapola dagoen! ldapan gora egingo dugu tarte motz batean eta aldapa barrenean bi bide direla konturatuko gara. Segi zuzen, ez hartu eskuineko bidea, bordaren aurriak eskuinean utzi behar ditugu. aroak ere ondo gustura daude erreka zuloan. Hazi eta hazi ari dira, noiz geldituko diren arrastorik gabe. Arkaziak berriz, loretan, lore zuritan, polit-politak. Eztena sartzen duten horiek ez dira urruti ibiliko. akal-makal egiteko bidea da erreka zulo hau; ikusteko eta ikasteko asko dago. Hori bai, zenbat eta aurrerago segi bidea ixten hasiko zaigu. Ur-jauzi txikitxo bat ikusiko dugu, halako batean, gure ezkerrean, ondo polita. ortik aurrera ez gara urrutira iritsiko. Besoak gero eta gehiago jaso beharko ditugu sastrakekin ez urratzeko eta lokatza ere aurkituko dugu. Errekan gora segituko bagenu Soldausororaino iritsiko ginateke, ia

E

ibilbidearen hasiera eta bukaera

A

I

G

BILBIDE MOTZA AUKERATU DUGU

ORAINGOAN.

ASMOA

EZ DA

KILOMETROAK ETA KILOMETROAK EGITEA,

LASAOKO GALLEGITXO ERREKA EZAGUTZEA BAIZIK. GALTZA MOTZETAN JOATEKO MODUAN EZ DAGO, BAINA HEMENDIK AURRERA EGINGO DITUEN BERO ZAPA HORIEKIN ZULO HARTAN SARTZEAK MEREZI DU.

50 URTE ERE, HERRITAR BATZUK “ZESTOAKO GURUTZEA� JARTZEKO.

D T

UELA

HORTIK IBILI ZIREN IZARRAITZEN

renbide azpian utzi dugu autoa. Alberdikoako bihurgunea pasa eta lehenengoan eskuinera. Zementuzko bidean abiatu eta segituan ditugu bi baserri izenen seinaleak: eskuinera Zelaitxikieta eta ezkerrera Beroaran. Ezkerraldera abiatu gara eta laster ikusi dugu gure ezkerrera Gallegitxo etxe hutsa. Hurrengo baserria Gallegik izan behar zuen, baina hura osorik falta da (berria gero ikusiko dugu), haren tokian lantegia egin baitzuten. Lantegia ere ezkerrean utzi

M H


1

E

rrekari begirada sakona

Ezezaguna bezain aberatsa dugu Gallegitxo errekatxoa. Non ote du horrek aberastasuna? Gertu duen industria potolo horretan? Ez, berezko aberastasuna du eta harritzekoa dena da bertan iraun izana. Harrigarriena gizakiak, herritarrok, ingurune hori dagoeneko suntsitu ez izana da. izakiak betidanik erabili izan ditu errekak ura lortzeko, eta nola ez, estolderia moduan gizartearen giltzurrun dira. Energia iturri moduan ere erabili ditu gizakiak, errotak mugitzeko, indar hidroelektrikoa lortzeko... Errekatxo hori garraio bide izateko txikiegia bada ere, ibaiak erabiltzen dira garraiorako, txalupa eta ontziekin, edo zura garraiatzeko, almadietan egin ohi duten moduan. Elikagai iturri ere bada erreka, izokina eta amuarraina gure otorduetan ongi etorriak dira. izakiak, gizakia denetik ustiatu ditu errekak, baina beste bizidunak ere ez dira atzean gelditzen, eta beraz, hor bertan bizi diren hamaika bakterio, alga, onddo, landare eta animalia topatuko dugu. Eta azkenik, errekek betetzen duten korridore lana azpimarratu nahiko genuke. Gaur egun, ingurune basatiak beraien artean bananduak, barreiatuak, daude gure Gipuzkoa txiki eta gainpopulatu honetan. Errekatxo honek lan ederra egin dezake babes izendapena duten Pagoetako Natur Parkea eta Izarraizko Interes Komunitarioko Lekuak lotzen. Lotura hori errepideak oztopatzen du eta errepidea hamaika basapiztiaren hilerri bihurtu da. estalde, erreketako ekosistemak oso bereziak dira beste ekosistemekin alderatzen baditugu. Oroitzen zarete ekosistemak ikastolan ikasten genituenean irudikatzen zizkiguten irudi konplexuez? Geziz beteriko sistema itxiak ziren ekosistemak. Oxigenoaren zikloa, uraren zikloa gora eta behera. Baina dena, gutxi gorabehera bertan mantentzen zen. Erreketan eta ibaietan, berriz, goitik sartzen dena behetik ateratzen da. Erreka, ekosistema irekia da eta ez da ubide soila; arro osoak hartzen du parte. Haranak edo urak biltzen dituen inguruneak osatzen du errekaren ekosistema. Ideia hori zaharra dugu eta hala erakusten du gure esaera zahar batek ere: “Urak ez du izenik; erreka pasatzen den lekuko izena du”. Baina errekak ez du lekuko izena soilik hartzen, lekuko edo arroko izana ere berarekin darama. rrekaren arroan egiten diren ekintzen artean, bat nabarmentzen da ekosistemari kalte egiten diolako: Matarrasa. Ameriketako Estatu Batuetako Hubbard Brooks ibaian eginiko azterketa batek frogatu zuenez, matarrasa egin aurretik ibaiko urek oso elikagai gutxi zuten; basoak berak finkatzen baitzituen elikagaiak. Matarrasa egin ondoren, ordea, urak elikagaiz gainezka zihoazen eta inguruko lurrak txirotu egin ziren. r emari horren inguruan eratzen den ekosistemak ingurune basatia eta naturala osatzen du. Bertan bizi dira armiarma ehiztari nekaezin ñimiñoak, itzal galanta egiten duten zuhaitzak, lore koxkorrak irekitzen dituzten landaretxoak, kizkurtuta hazten diren garoak, harri azpitan gordetzen diren barraskiloak, hegan doazen sorgin-orratzak... Eta bertan zoko-miran arituz gero, beste milaka adibide aurkituko duzue. Baina horretarako, badakizue, jantzi botak eta ekin bideari.

G

Ondarbasora, baina egoskorrean egitekoa litzateke hori, ez behintzat oso bide erosoan. Beraz, nahikoa egindakoan buelta hartu eta lehengo bideari segi. Gorakoan ikusiko zenuten zuen ezkerrera pinudian irekita dagoen pistatzarra. Pista hartatik sartu eta aldapa pixka bat igota Soldausorora heltzen den bidearekin bat egingo dugu. ide hori ezkerrera hartu eta autora jaitsi besterik ez dugu egin behar. Beheraino heldu baino lehen ordea, bi etxe berri-berriak, galantak, ditugu begi aurrean. Gallegi (ezkerrean) eta Mendibil (eskuinean) dira. Beheko lantegia egin zutelako, tontortxoan egindako etxeak. Gallegi zaharra bota zuten lantegia egiteko, baina Mendibil zaharra oraindik tente dago eta hantxe segitzen dute etxekoek.

B

bilbidea luzatzeko proposamena Ibilbide oso motza egin dugu erreka zuloan lasai-lasai ibiltzeko. Luzexeagoa egin nahi duenak Zestoatik bertatik oinez abiatzea besterik ez du. Zubimusutik Ondarbasorako bidean gora hasi eta Gaztañotarren etxe barrenean, bihurgunean, ezkerrean, bide zabala ikusiko duzu. Bide hari heldu eta Alberdikoan azalduko zara. Aurrera segi eta Beroaran aldera egingo duzu.

I

G

B

E

U

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta

2


agenda ek 21

UEMA Eguna Alegian

10 22 23

Odol ateraketak anbulategian.

Uztailaren 2an

ASTEAZKENA

Sa

25

30

OSTIRALA

TAILA

IGANDEA

Txirrindulari elkartekoak Lizarrara joango dira egunpasa. ASTELEHENA

Zestoako udaleku irekien lehen eguna. Helduenak eskola handian elkartuko dira eta handik egingo dituzte gero irteera eta ekimenak. Txikienak, berriz, eskola txikian elkartuko dira.

08

13

-09

ASTEBURUA

Piraguan Sella jaitsiera Agiro Mendi taldeak antolatuta. Informazio gehiago, kiroldegian, 943147942 telefonora deituz.

OSTEGUNA

Jubilatuen eguna: bonbazoa, meza, pala partidak eta bazkaria.

14

OSTIRALA

Umeen eguna: Gorriti eta bere animaliak, danborrada eta dantzaldia.

OSTIRALA

Amalda Abesbatzako hiru taldeek ikasturte amaierako ekitaldia eskainiko dute bainuetxean.

uz 02 03

Karmengo Amaren jaiak Arroabean

•

IGANDEA

IGANDEA

San Kristobal eguna. Narrondoko jaiak.

OSTEGUNA

San Joan egoitzan Senideen eguna ospatuko dute. Eguerdiko 12:00etan luncha, 13:00etan meza eta ondoren Arocena jatetxean bazkaria musikaz lagnduta.

n Kristobalak Narrondon

10

Bai Euskarari ziurtagiri banaketa, arratsaldeko 20:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian. Ertxiña Musika Eskolak ikasturte bukaerako bigarren emanaldia eskainiko du arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean.

San Joan bezpera. 19:30ean, Erralla Bertso Eskolak antolatuta, VII. Uztapide Bertso Paper sari banaketa. 22:30ean, San Joan sua plazan, txistulariek eta dantzariek alaituta, eta ondoren Leiho taldea.

IGANDEA

Moncayora egun pasa, Agiro Mendi taldeak antolatuta.

Ertxiña Musika Eskolako banda txikiak emanaldia eskainiko du Gernikan, Euskadiko banda txikien topaketan.

23

LARUNBATA

Sahara festa Wadna taldeak antolatuta.

AINA

22

ASTELEHENA

15

LARUNBATA

Koadrila eguna: paella lehiaketa, Sakaren zezenak eta DJ Pajarito.

16

IGANDEA

Karmengo Amaren eguna. Karroza, meza, herri kirolak eta Sahatsa datza taldea.

21

OSTIRALA

Herri afaria eta bikotekako dantza txapelketa Pajaritorekin.

Santio Santa Anak Arroagoian 25 26

ASTELEHENA

Santio eguna. Festak Arroagoian ASTEARTEA

Santa Ana eguna ospatuko dute Arroagoian.

• Tari dira frontoi zaharreko txokoan pilota partixokoko pelota txapelketa. Egunero jokatzen

dak. benjamin neska mutiletatik hasi eta helduen maila artekoek jokatzen dute. Uztaila hasieran izango dira finalak.


URAK IZADIAN ODOLAK IZAKIENGAN B E R A D U. UR I K G A B E E Z D A G O B I Z I R I K,

DUEN BETEBEHAR

UROLA

3

URA, ALFERRIK GALDU BEHAR EZ DEN BALIABIDE NATURALA

2

I B A I A R E N U R- K A L I T A T E A.

2005

H O R R E G A T I K B E H A-

RREZKOA D A ZENTZUZ ERABILTZEA ETA BERE KALITATEA Z A I N T Z E A.

INGURUMENAREN

A R L O G U Z T I E T A N B E Z A L A, G I Z A R T E A K

U R A R E N E R A B I L E R A I R A U N K O R R A E G I N B E H A R D U, H O R R E T AR A K O O R E K A- P U N T U A A U R K I T U B E H A R D A E R A B I L E R A- E R EDUAREN ETA URA BALIABIDE GISA ETA SISTEMA HIDRIKOA Z A I N T Z A R E N A R T E A N.

URAREN KONTSUMOA ZESTOAN S E K T O R E K A. 2 0 0 5 . U R T E A JATORRIA Etxekoa Lantegiak, tailerrak Tabernak, jatetxeak, elkarteak... Dendak, ile-apaindegiak...

A U Z O K A. ( UD A L A K

GUNEA Aizarna Arroabea Arroagoia Iba単arrieta Iraeta Lasao Txiriboga Zestoa GUZTIRA

KONTSUMOA 161.155 92.375 12.838 5.400

M3

F A K T U R A T Z E N D U E N K O N T S U M O A)

KONTSUMOA 18.411 42.239 16.786 2.513 51.032 503 285 139.956 271.725

URTEAN M3

Zestoan etxean biztanleko egunean litro ur kontsumitzen dugu

133

I N F O R M A Z I O G E H I A G O Zestoako datuak Zestoako Agenda 21eko diagnosia http://www.urolakosta.org Tel.: 943147010

Urak eta kostaldea Eusko Jaurlaritza. Ingurumena http://www.ingurumena.ej-gv.euskadinet.net Informazio Hidrologikoa Gipuzkoako Foru Aldundia. Ingurumena. Informazio Hidrologikoa http://www.gipuzkoa.net Horniketa eta saneamendua Gipuzkoako Ur Kontsortzioa h t t p : / / w w w. g i p u z ko a ko u r. c o m / Etxea eta iraunkortasuna Fundacion Vida Sostenible http://www.vidasostenible.org

E t x e a n u r a a u r r e z t e k o aholkuak - Xaboia ematen ari zarenean, hortzak garbitzerakoan... iturria itxi. Minutuan 12 litro ur aurreztu ditzakezu. - Bainatu beharrean dutxatu. Dutxatzen pasatzen den denbora murriztu. - Janariak desizozteko ez pasa uretan, egun bat lehenago hozkailuan jarri - Iturria edo zisterna tantaka badaude konpondu. - Uraren kontsumoa gutxitzeko egokitu edo tresnak jarri: Ingurumen Saila komunean deskarga bikoitza duten zisternak jarri, iturrietan aurrezteko dispositibo bereziak... Erdia aurreztu dezakezu. - Iturriko ura hozteko ez utzi ura korritzen, hozkailuan sartu ontzi batean. - Arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua beteta erabili, eta programa egokian. - Jan ondoren sobratutako ura loreak ureztatzeko... erabil dezakezu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
63 - 2006 ekaina by DANBOLIN - Issuu