2006/03
60.
ALEA
Negua bukatu eta sartu gara dagoeneko Udaberrian. Aurtengo negua benetan luzea izan da, eta udaberria noiz etorriko irrikatan nengoela esan behar dizuet. Udaberrian, eguzkiaren izpiak berotzen hasten direnerako, gorputza alaitu, aurpegia aldatu eta asmoak eta gogoak baikorragoak izaten dira. Arazoak ez dira hain arazo, bizitza kolorez betetzen da, … Neguko iluntasunari amaiera eman eta, hartzak bezala, esnatu eta gauzak egiteko gogoa etortzen zaigu. Udaberria leherketa garaia omen da, neguan ezkutuan izandako guztia lehertzeko garaia: naturarena, gogoena, asmoena, … Eta gogoetan eta asmoetan barneraturik, badirudi neguan gauza dezente izan ditugula ezkutuan Zestoan, garai hobeak etortzearen zain. Neguko azken egunetan hasi dira horietako leherketa batzuk: Iraetako futbol zelaia, Ekaingo erreplika eta asmo horren inguruan egin beharreko guztiarena, etxebizitza plana, … Eta bidean ematen diren leherketa guztiak bezala, batzuen ustetan bide hori garbitu eta txukuntzeko balio duena, beste batzuentzat oztopoak eta arazoak bakarrik ekarriko ditu hasieratik gaizki egindako leherketa horrek. Batzuentzat leherketa garbia izan dena, beste batzuentzat zikina izan da. Batzuentzat …, beste batzuentzat … Hainbeste batzuentzat eta besteentzat eta garbitasunetan eta zikinkerietan sartu garenez, non geratzen ari da gure herriak hain beharrezkoa duen leherketa nagusia? Non ari da geratzen Baketze Plana? Badirudi neguko hotzaren ezkutuan landu denaren lehenengo leherketa ema dela. Baita eman ere! Indar erakustaldi batean gaudela dirudi, eta leherketaren metxa eta martxa nolakoa izan behar den ez dagoela oso garbi oraindik (ala bai): batzuk metxa motza eta azkarra aldarrikatzen dute, beste batzuk luzea eta geldoa eta beste batzuk berriz, bien arteko nahasketa bat dela hoberena diote. Eta, noski, betikoak, ez metxa eta ez martxa nahi dutenak. Nik ez dakit nolakoa izan beharko duen, baina piztuta dagoen metxa horri ez diogula itzaltzen utzi behar iruditzen zait, eta bakoitzak ahal duen moduan putz egin behar diogula, hain beharrezkoa dugun leherketa hori eman dadin. Besterik gabe, eta udaberrian sartuta izanik PUM! asko entzungo ditugulakoan, hurrengo arte.
J d a n b o l i nEK
oxeba Larrañaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 17 18 19
AZKENEAN!
INKESTA
ENBIDOAK
NIRE
AITAREN ETXEA DEFENDITUKO D U T?
JARDUNIAN MIA RISSANEN
DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E
ADIO NEGUARIA
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
PORRUSALDA
enbidoa I.
g
ezurrak daude, gezur handiak... eta gero daude estatistikak". Mark Twainen zita honekin egin dut topo interneteko zokomira horietako batean. Durexen urterokoarekin akordatu naiz, beti frantziarrak langileago ohean dioen hori. Erantzuna bezain erabakigarria izaten da galdera egiteko modua bera. Niri behin egin zidaten inkesta. Komunikabideei buruzkoa zen. Nola nahiago duzu albiste hau kontatzea? zioen galderak, bat-batean, etxeko tinbreari erantzuteagatik jaso nuen zigorra. Aukeretan, bata speaker amerikar estilo horian, hil egin da esan ordez, behin bere buruaz beste egiten saiatu zen zioena. Izenburu malko-bilatzailea ere bazen. Hurrengoa psikoanalista estiloan, era guztietako espekulazioekin. Azken kontakizuna iritzi bat baino ez zen. Gorbata eta fokua jarri nizkion. Bat aukeratu ezinda uztea erabaki nuen. Gerokotik hauxe daukat gogoan: bi inkesta bakarrik falta zaizkit eta inkestako ordaintzen didate. Horrela entzun nahi nuen albistea, eta berak emandako izenburu aukeren azpian idatzi nuen nirea, eta joan zen gizona bere 7 euroak irabazita. Dena ‘prepezioz’, datu, egiaztapen eta protokoloa betez. Inkestetan hautsa harrotu duen azkena, EGM, Estudio General de Medios deitzen zaiona. Aurtengo datu interesgarriena, COPE obispoen kateak entzule kopuruaren gaineko datuak % 25 puzten zituela, inkestak egiten zituztenen artean komenientziazkoak tartean sartuta. Bada estatistika bat ordea izugarri gustatu zaidana. Aparatu elektronikoei buruzkoa. Erosi eta dendara itzultzen diren aparatuen erdiek primeran funtzionatzen dute. MP3, kablerik gabeko entzungailuak eta beste. Jendeak bueltan ematen ditu nola erabili ez dakielako! Herbeheretan izan dute ideia, froga ordea Estatu Batuetan gauzatu dute. Eta ondoren datuak estatistika bihurtu. Asteburuan etxerako partitu dizkiote jendeari era guztietako gailuak eta astelehenean, erdiek itzuli, bizitza zertan errazten duten asmatu ez dutelako. Eta zertarako den jakinda ere, hona beste datua: hogei minutu behar ditu bataz beste bakoitzak instrukzioak eskuan hartuta txismea martxan jartzeko. Nik horri froga deituko nioke, edo simulazioa akaso, estatistika ez, egia izateko motz geratzen da eta!
Ze bizio gabe ezingo zenuke bizi? Deporterik egin gabe ez nitzake gustora biziko. Danetik, oinez, mendia, bizikleta, eskia orain gutxiago baina…v
40 urte
Mikel Zunzunegi
N
agore Telleria
Zer da bizio bat? Tabakoa? Hori dependentzia bat da… eta tabako gabe ere biziko nintzateke… ez dakit ba…
44 urte
Sinesia Caballero
5 Nik etzakanat hola bizio Erretzeari partikularrik. laga nion, derriPuntua egitea, gortuta azkenenere bizioa hoirako. Jan ta Beharrezkoxe den! Egun edan ta… holaena musika. Nik? Kafe guztia puntua kotxe kapritxo Ahal deten gabe. Hombre, egiten! batzuk. Neuzkagehienetan eneguzkia eta nak utzi egin tzuten dut, asko hoiek danak Soledad Sainz behar izan nigustatzen zaidaonak ditun baña tuen ta… 78 urte lako. Geroz eta nik, kafe gabe... gauza gehiago Jose M. Goikoetxea lortzera joaten Inmakulada Alkorta 50 urte naiz eta aittu 49 urte dezaketena baino gehiago lortzen det..
A
ZESTOAKO "GOLF-ZELAIA"
ZKEN urteetan herrian hizIñigo Etxeberria ketagai izan den Zestoako "golf-ze31 urte laia"ri buruz hitz batzuk idaztea otu zait. Hainbat lagun eta ezagunen laguntzari esker lortu ditut idazki honetan agertuko diren ideiak. Lehenik eta behin, argitu beharra daukat kakotx artean agertzen den leku hori, Ertxinondo okindegia zeneko parean dagoen sarreratik Arozena hoteleraino luzatzen dela. Lehen zuloa: sarreratik Lizentziadokoa etxearen artean dago, Santa Kutz eta Zesareo Diaz kaleen elkargunean; dituen ezaugarrien artean esan dezaket zuloa mendixka baten atzean kokatzen dela, beraz, ia ez dela ikusten. Bigarren zuloa: Gurutze kalea oso osorik, bere "bunker" eta guzti (bunkerrak golfean zuloaren inguruan kokatzen diren hareazko tranpak dira, Zestoako kasuan horien lana batxe izugarri horiek betetzen dutelarik). Badirudi Zestoan etorkizuna duen lanbidea mekanikoarena dela, je,je,... Ibilbidearen bukaera ere antzeko-parezido, San Juan kalea hartuko lukeena, Esperantza elkartea eta Arozena hotelaren artean, azken zuloko itxura ere berdintsua delarik, baina oraingoan tranpak txikiagoak dira. Azken aldian Zestoako herrigunea Beverly Hills antzeko zerbait bihurtu nahi dutela ematen du. Nire uste apalean egiten den guztia kanpokoari begira burutzen da, eta horren azpian dago bunker hauek ez konpontzearen arrazoietako bat. Adituen ustez, ez omen da komeni orain zulo horiek konpontzea etorkizunean eraikiko diren etxeak egiterakoan ibilgailu astunek, kamioiek eta garabiek, bereziki, berriro ere herri barneko bide hori xixko eginda utziko dutelako. Bukatzeko, gaiarekin zerikusia duen beste aspektu bat aipatu nahiko nuke, Zestoan aparkatzeko dauden arazoak: gaur egun jende guztia borrokan ibiltzen baldin bada aparkatzeko, hemendik urte batzuetara zer esanik ez. 1996ko Zestoako Arau Ordezkatzaileen dokumentutik jakin ahal izan dut Zestoan norbere ibilgailua kanpoan uztea utopia bihurtuko dela. Baina hori beste egunen batean azalduko dizuet.
e
nbidoa 2. jon etxeberria
NDETXEA
IRE AITAREN
EFENDITUKO DUT?
Gabriel Arestik 1963an idatzi zuen poema famatuan, aitaren etxea defendatzen zuen otsoen eta sikatearen aurka besorik gabeko arimarekin. Arestik bere lanarekin Francoren aurkako borrokaren alde egiten zuen. Gaur egun, Arestik ez luke izango diktaduraren aurka defenditzeko etxerik. Etxeen prezioek gora egin dute eta gazteek, eta ez hain gazteek, etxe bat izateko arazo ugari dute. Zestoa ez da salbuespena eta hurrengo urteetan egoera zein izango den inork ez daki argi. Udalak Zestoan hurrengo urteetan 1.200 etxebizitza eraikitzea ahalbideratuko lukeen Arau Subsidiario berrien txostena onartu berri du udal plenoan. Horrek ez du esan nahi behin betiko plana denik. “Oraindik prozesu luzea bete behar da Arauak behin betiko onarpena izan dezan. 2007aren amaieran edo 2008an onartua egongo dela uste dugu, beti ere ez badago arazorik”, dio Gorka Unanuek. Indarrean dauden arau subsidiarioak 1996an onartu ziren eta azken urteetan Udalak aldaketa partzialak onartu ditu. Azken bi aldaketak “garrantzitsuak” izan dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “arau berriak onartzeko” agindu dio udalari. Onartutako Aurrerapenari momentuan eraiki-
garri izaera baztertu zaien lur eremuak gehituko bagenizkio, Zestoako lurretan 1.500 eta 1.600 etxebizitza bitartean eraikiko lirateke. Arau subsidiarioak zer diren jakitea ez da erraza. Zestoan izen berezi horren atzean dagoenari “beste herrietan Plan Orokorra deitzen zaio”. Arau horiek Zestoan hurrengo 8 edo 10 urteetan zer eta non eraikiko den esaten dute. Etxebizitzetara ez da mugatzen. Argiteria, bideak edo parkeak non joango diren finkatzen dituzte arau subsidiarioek. Horrek ez du esan nahi dena egingo denik. “Beti dago zatikako aldaketa bat aurkezteko aukera. Arauetan agertzen ez den zerbait onartzeko”, argitzen du Unanuek.
···
7
AZKEN ALDAKETA PARTZIALEAN ONARTUTAKO ETXE BIIZITZA BERRIAK
a b c d
ARTEAGA
GUZTIOK BAT
CARAVAN PARK PORTALEKOA
ORAIN
LEHEN
15 etxe elkarri atxikiak 5 eraikinetan 48 etxebizitza (12 babes ofizialeko) 8 etxebizitza eta lokalak 27 etxebizitza gaur egungo eraikinaren altuera errespetatuz 18 etxebizitza gaurko eraikinaren gainean 32 etxbizitza. 480 m2-tako lokala anbulategi berria Zubimusu aldetik sarrerarekin 18 etxbizitza 3 pisuko altueran. Beheko lokalak udalarentzat
96KO ARAUETAN ONARTUAK ETA ARAU BERRIEN PROPOSAMENEAN MANTENTZEN DUTENAK
1 .-GAZTAÑAGA 2 .-IDIAZPI MENDEBALA 3 .-IDIAZPI 3. JARRAIPENA ETA APARKALEKUA 4 .-ELIZA ATZEA (ABSIDE) 5 .-LIZARRAITZ
25 etxebizitza. 66 etxebizitza. 24 etxebizitza. 28 etxebizitza 11 etxe bikoitz, elkarri atxikiak. Udalak Arau berrietan pisuak egitea proposatzen du zenbakia zehaztu barik.
ARAU SUBSIDIARIO BERRIETAN PROPOSATZEN DIREN ETXEBIZITZAK
stoa
ze
BIDE NAGUSIRAKO SARRERA
EKIPAMENDUA. LILI JAUREGIA b
3
TRENBIDE BERRIA
5
2 d 1
4
a
c
LUR-AZPIKO SAIHESBIDEA UROLA IBAIA ERREPIDEA
BIDE NAGUSITIK SARRERA
ARTEAGA BASERRIA
AROZENA HOTELA
LUR-AZPIKO SAIHESBIDEA
···
baztertzeko. Tramitazioaren fase horretan arauak Eusko Jaurlaritzaren onarpena ere jaso behar du. Aldundiak azken egunean erantzuten du normalean eta hiru gauza gerta litezke: lehena, arauak Udalak bidali dituen bezala onartzea. Bigarrena, aldaketak proposatzea, edo azkena, arau berriak idazteko agintzea. Ez da ohikoa azken hau gertatzea.
aeta
ir PROZESU
LUZEA
Arau berriak behin betiko onarpena jaso aurretik prozesuak lau fase bete behar ditu. Lehenik, aurrerapena aurkeztu dute. Aurrerapen hori dagoeneko plenoak onartu du eta jarraian, bi hilabeteko epean, nahi duenak ikus dezake eta bere iritzia eta sujerentziak eman. Edizio hau ixterakoan aurrerapena oraindik jende aurrean jarri gabe zegoen Udalak arauak idazterakoan “zenbait arazo” izan baititu. Bi hilabeteko epea amaitzen denean udal plenoak Helburuak eztabaidatuko ditu. Ondoren, prozesua bigarren fasean sartuko da. Aurrerapena eta sujerentziak bilduko dituen txostena da Helburua. Idatzi hori jendearen esku egongo da Udaletxean, hilabetez, eta bertan Zestoako lur eremu bakoitzean zer eraiki daitekeen esango da. Kopururik edo ezaugarririk zehaztu gabe. zarna Hirugarren pausua hasiko da hilabeteko epea amaitzen denean. Udaleko taldeak Hasierako Onarpena eztabaidatuko dute. Momentu horretan zehaztuko da Zestoako lur eremu bakoitzean zer eraikiko den (etxeen kasuan zenbat etxebizitza eta zein motatakoak izango diren). Dokumentu hori ere jendaurrean jarriko da nahi duenak alegazioak egin ditzan. Kexa eta sujerentziak onartu edo baztertu ondoren, behin behineko onarpena duen dokumentu berria osatuko da. Tramitazioaren azken fasean, behin behineko onarpena duen txostena Foru Aldundira bidaliko da hark behin betiko onarpena eman dezan. Foru Aldundiak sei hilabeteko epea du arau subsidiarioak onartu edo
ai
ETXE
BERRIAK NON?
Udalak azken urtean arauen aldaketa partzialeko bi txosten aurkeztu ditu. Lehenengoa Arroabeko Rezola lur eremukoa izan da. Edizio hau itxi denean Foru Aldundiaren azken onarpena falta zen. Bigarren aldaketak Arteaga, Guztiok Bat, Caravan Park eta Portalekoa eremuak arautu ditu. Bigarren txosten horrek Aldundiaren onarpena jaso du. “Urtea amaitu aurretik eraikuntza lizentziak eman nahiko lituzke Udalak”, Unanuek dioenaren arabera. Horrek ez du esan nahi berehala hasiko direnik eraikitzen baina “interesa” dagoela ikusirik “laster” hasiko direla uste da. Edizio hau itxi zenean Arroabeko Rezola esparruko txostenak Foru Aldundiaren onarpena falta zuen. Udara aurretik jasotzea espero da eta bertan 353 etxebizitza eraikiko dira. Hauetatik 35 etxe tasatuak izango dira eta beste 35 babes ofizialekoak. Zozketaz Eusko Jaurlaritza arduratuko da. Etxebizitza berriak erosi nahi dituenak oraindik ezin dezake inon izenik eman. Enpresa promotoreek beraiek erabakiko dute noiz eta non eman izena. Udalak Arteagako lurretan zozketatuko dituen babes ofizialeko etxeetan izena emateko bete behar diren baldintzak oraindik ez ditu erabaki baina Etxebidek eskatzen di-
ADOSTASUN BAKARRA Zurrumurru ugari sortu ditu herrian Arozena hotelaren etorkizunak: berean jarraituko duela, etxeak egingo direla inguruan, edo bota eta guztia etxez beteko dutela. Udalak onartu duen aurrerapenean, Arozenatik aroztegira arteko lur eremuan etxeak egiteko aukera aztertzen du baina EAJ-EAk eta Bagoaz-ek hotelaren biziraupenaren aldeko apustua egiten dutela adierazi diote erredakzio honi. Soilik puntu honetan ageri dira ados bi taldeak. Bagoaz-ek ez dio aldeko botoa eman onartu den aurrerapenari. Arau Subsidiarioen aurrerapenak “ez dio herritarren beharrei erantzuten” Igor Odriozola Bagoaz-eko zinegotziaren esanetan. Hori da oposizioa aurka agertzeko lehen arrazoia baina ez bakarra. Oposizioa kexu da metodologiarekin. Bagoaz-en ustetan aurrerapena ez da herriko talde desberdinekin eztabaidatu eta soilik gobernu taldearen asmoak islatzen dira bertan. Danbolineko erredakzioak jakin duenaren arabera Bagoaz-eko ordezkariarekin hitz egin ostean egin zen arau subsidiarioen aurrerapena azaltzeko bilera bakarra. Bilera hori martxoaren
9
tuen baldintza ekonomiko eta pertsonaletan oinarrituko dira zerrendak osatzerakoan. Etxe horien zozketan parte hartzeko bi bide egongo dira: lehena, Udalean etorkizunean irekiko den zerrendan izena ematea; bigarrena, Etxebideko zerrendetan egotea. Rezolako eremuan eraikiko diren etxe babestuak eta tasatuak eraikitzeaz eta zozketaz Eusko Jaurlaritza arduratuko da. Zozketa horretan parte hartzeko modu bakarra Etxebiden izena ematea da. Horretarako, Donostiako Andia kaleko 13an eska daiteke informazioa edo 943 02.28.10 telefonora deituz. Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere informazioa aurki daiteke. Eta, azkenik, Kutxako bulegoetan ere aholkatzen dute babes ofizialeko etxeen kontuan.
7an Arroabeko kultur etxean izan zen eta bertan Gorka Unanue eta Txema AlSAIHESBIDE BERRIA berdi udal arkitektoak azaldu zuten arau subsidiario berriek Arroan izango duten eragina. Oraingoz, bilera gehiago ez da aurreikusten. Odriozolarentzat arazoa beharren ezagutza eza da: “Herritarrek etxeak behar dituzte baina ez da egoeraren analisia egin eta ez dakigu zenbat etxe behar diren eta ikerketa egin beharra dagoela uste dugu”. Zestoan eraiki diren azken 78 etxetatik soilik 14 erosi dituzte zestoarrrek. Udalak planteatzen duen etxe kopurua “gehiegizkoa” izan daiteke Odriozolaren iritziz eta herriak etorkizunean roabea izan dezakeen hazkundea baldintzatu eta hazkunde jasangarriaren aurka doa. Zestoarrek etxebizitza berriak proportzio berean erosten badituzte 984 etxe kanpotik etorritako jendeak erosiko ditu. Kontuan izanik etxe bakoitzean bataz beste hiru pertsona bizi direla ia 3000 “etorkin” iritsi daitezke herrira. Kanpotik etorri daitekeen jendearen integrazioa erraztuko duten neurriek ere eztabaida sortu dute. Odriozolaren arabera roagoia etorkinek integrazioa errazteko eta herriaren izaera euskalduna ez dadin galdu neurriak beharrezkoak izango dira. Neurri horiek arau subsidiarioetan edo aparteko txosten batean joan behar duten aztertu beharra dagoela uste du Bagoaz-ek. Gorka Unanueren esanetan, Udalak ez du inolako neurririk aurreikusi. “Zestoak orain 40 urte 4500 herritar izan zituen eta integrazioa egon zen. Etorkizunean ez du zergatik desberdin izan”. Biztanleak bikoizteak herriko ekipamenduak txiki gelditzea eta arazoak zor ditzake. Udalak egoerari aurre egiteko neurriak hartzea beharrezkoa izango dela uste du baina momentuan ez du ezer erabaki. Unanuek arazoa zein den argi dauka: “Diruaren eta lurraren arazoa dugu. Beharrak egongo direla badakigu baina behar den dirua falta dugu”.
ar
ar
U
rko canseco
J
Mia
ardunian
Rissanen
MIA RISSANEN FINLANDIARRA DA, BAINA ARROA BEHEAN BIZI DA KO URTEOTAN. EUSKALDUN BAT EZAGUTU ZUEN BEHIN HELSINKIN, TAZ MAITEMINDU ZELAKO ETORRI ZEN GURERA. HORI
MIAK
ETA HAR-
IKASTEKO?
E H suomiera Z ? Hamabost urte daramatzat hemen bizitzen; ikastea euskara hamasei urte, datozen Gabonetan. Alaba zaharrena izateko nengoela etorri nintzen aldiz Euskal Herrira, eta heikastea lehenbiziko mentxe bizi naiz orduz geroztik. Donostian bizi izan ginen, lehenik; Zubaino maian, ondoren; eta, orain, Arroa Behean bizi gara. zailagoa da N USKAL
E
RRIAN
"
OLA EZAGUTU ZENUEN SE
NARRA?
Garai hartan, Traperos de Emaús izeneko komunitatean egiten nuen lan, Helsinkin. Joseba, berriz, halako zenbait leku bisitatzen ari zen Europan. Azkenean, Finlandiara heldu zen. Hura zen, hasiera-hasieratik, Josebaren helmuga, bidaiaren bukaera. Hala, gure komunitatera heldu zen, eta han ezagutu genuen elkar. Hasieran, ingelesez hitz egiten genuen gure artean. Atzerritar asko etortzen ziren gure komunitatera, eta ingelesa zen elkarren artean komunikatzeko erabiltzen genuen hizkuntza. Gustura hartzen genituen bisita haiek; lanean laguntzen zigutelako eta, bide batez, beste hizkuntzak pixka bat ezagutzen genituelako –ingelesa, frantsesa, alemana...–. EZ
DENBORA BEHAR
IZAN ZENUEN EUSKARA
FALTAN BOTATZEN DU
ENBAT URTE DARAMATZAZU
ZENBAT
ASPALDI-
FINLANDIAKO FAMILIA –ERROAK–, ETA GUSTURA JOATEN DA HAIEI BISITA EGITERA. HAIN ZUZEN ERE, AMARENEAN IZAN DA DUELA GUTXI, ETA HANDIK BUELTAN HITZ EGIN DU GUREKIN EUSKARA TXUKUN-TXUKUNEAN.
"
BAI,
izan zuen. Nik ere Josebaren bizimoduaren berri izan nahi nuen… biok nahi genuen. Oro har, prest nengoen Finlandiatik kanpo bizitzeko, baina urrats garrantzitsua zen eta ziur egon nahi nuen.
AL ZIZUN BELDURRIK EMAN JAIOTERRITIK HAIN-
BESTE URRUNTZEAK?
Bai, noski. Nolanahi ere, pozik etorri nintzen. Josebak ez zeukan Finlandian gelditzeko asmorik, baina, elkar ezagutu genuenez, hiru urte egin zituen bertan. Suomiera ikasi zuen, nire familia eta lagunak ezagutu zituen eta hango bizimoduaren berri
Bi urte inguru. Eskolak hartu nituen AEKn, eta halaxe ikasi nuen euskaraz hitz egiten. Eskoletan ikasitakoak asko lagundu zidan, baina garrantzitsuena falta zitzaidan, kaleko mintzaira neureganatzea. OSO DESBERDINAK AL DIRA FINLANDIA ETA EUSKAL HERRIA? Baietz esango nuke. Gauza bat nabarmena da hemen: euskaldunok nahiko harro zaudete zuen ondareaz, hizkuntzaz, kulturaz eta ohiturez. Hori ona da, baina, batzuetan, gogorra ere bai kanpotik gatozenontzat. Hasiera batean, faltan botatzen nituen nire ohiturei eta herriari buruzko galderak. “Zer jaten duzue han? Ea, prestatu hango zerbait”, inork ez zidan halakorik esaten. Denboraren poderioz, ordea, bertakotu egin naiz, hemengo ohiturak hartu ditut nik ere. SEME-ALABEK
BA AL DAKITE SUO-
MIERAZ HITZ EGITEN?
Bai, bai. Nik suomieraz hitz egiten diet beti, eta ez daukat ohitura hori aldatzeko asmorik. Haiek, berriz, euskaraz erantzuten didate. Senarrak eta biok suomieraz hitz egiten dugu beti elkarren artean. Inguruan, ordea, inork ez du suomiera hitz egiten, eta, beraz, hizkuntza pasibo bihurtu dela iruditzen zait. “Ulertzen ote dute esaten diedana?”,
1 1
pentsatzen nuen lehen. Orain, lasai nago alde horretatik, bistakoa baita ederki asko ulertzen dutela esandako guztia. Finlandiara joaten garenean, egun batzuk behar izaten dituzte suomieraz hitz egiten hasteko, baina ederki moldatzen dira gero. SARRITAN JOATEN AL FINLANDIARA? Urtean behin joaten gara. Batzuetan, neguan; beste batzuetan, udan. Udan, gehienetan. Duela gutxi, ordea, astebete igaro dut han. Seme-alabak koskortu dira, eta orain lasai joan naiteke bakarrik. Faltan botatzen dut ama. Bestalde, Finlandian ez da arraroa familia osoa urtean bitan soilik elkartzea. Aurten udan joango gara. Sasoi horretan, eguna luzea izaten da, eta tenperaturak nahiko atseginak. Bestalde, Euskal Herrian zer-nolako eguraldia egiten duen ikusi nuenean, paradisura etorri nintzela iruditu zitzaidan. Zoragarria da egun osoan kanpoan ibili ahal izatea, urte osoan eguzkia ikustea... Dena den, hango klima hemengoa baino lehorragoa da, eta errazago eramaten da hotza.
ZARETE
NOLA
KOMUNIKA-
TZEN ZARA
FINLAN-
DIAKO FAMILIAREKIN?
Oraingoz, telefonoz eta Internetez.
Orain, gainera, Skipe izeneko sistema jartzen ari gara, telefono deietan hainbeste diru gastatu beharrik ez izateko. EZ AL DUZU INOIZ PENTSATU SUOMIERA ESKOLAK EMATERIK? Eskaera balego, emango nituzke eskolak. Gogoan dut behin eskatu zidatela suomiera irakasteko, baina seme-alabak txikiak ziren orduan eta ezin izan nuen. ZEIN GUSTATZEN ZAIZU GEHIEN, EUSKARA ALA SUOMIERA? Suomiera, noski (irribarrez). Euskara ere izugarri gustatzen zait, ez pentsa. Hori bai, suomiera ikastea euskara ikastea baino zailagoa dela esango nuke. Nire inguruko pertsona bakar batek lortu du gure doinua ongi hartzea. Aitzitik, euskara ongi bereganatu duten atzerritar dezente ezagutzen ditut. ZER SENTITZEN ZARA, HANGOA ALA HEMENGOA? Euskalduna gehiago finlandiarra baino. Orain, ausartzen naiz finlandiar euskalduna edo euskaldun finlandiarra naizela esaten, euskalduna naizela, hizkuntzaren jabe. Telefonoz hitz egitean, ia inork ez du antzematen atzerritarra naizenik, aurrez aurre ikusten nautenean konturatzen dira inguru honetakoa ez naizela. Erabat bertakotu naiz, beno, egia esan, ia erabat. Izan ere, ez naiz gai euskal dantzak behar bezala dantzatzeko. Behin baino gehiagotan ahalegindu naiz dantza horiek ikasten, baina... HONA HELDU ZINENEAN, ZERK HARRITU ZINTUEN GEHIEN? Janariak, agian. Kalitate oneko janaria prestatzen duzue hemen, baina nahiko mugatua. Beti bertakoa. Gainera, haragi asko jaten duzue. Nik uste nuen, Finlandian eta Europako gainerako herrialdeetan bezala, hemen ere haragi gutxi jaten zenutela. Asko harritu ninduen horrek. DAMUTU AL ZARA INOIZ HONA ETORRI IZANAZ? Ez, ez. Inolaz ere ez. Oso pozik bizi naiz Euskal Herrian.
O
laia Salegi
k
ale/bale KALE.
GURUTZE KALEKO ZULOAK ESTALI ZI-
TUZTEN, BAINA PETATXU BATZUK BESTERIK EZ ZITUZTEN
JARRI ETA, ONDORIOZ, BERRIRO ERE AUTOAREKIN PASA-
TZEAN, BADIRUDI HEGAN IRTEN BEHAR DUZULA.
BA L E .
ZINEMA,
EDO
ZENTROKO ETXAURREA LEIHOAK
MARGOTU EGIN DUTE, ORAIN BAI DOTORE!
ERE ALDATU DITUZTE ETA TEILATUA ERE KONPONDU EGIN DUTE.
X X V I I I . He r r i K r o s e a n
150 partehartzaile izan ziren eta giro paregabea izan zen San Jose egunez herrian. Maila bakoitzean, lehenengo hirurek izan zuten saria, baita herriko lehenengoek ere. Eskolaumeek berriz, domina bana jaso zuten parte hartu zuten guztiek. Azkenik, korrikalari guztientzat hamaiketakoa izan zen plazan.
Mendinet erakusketa izan da Kultur Etxean ikusgai. Mendinet erakusketa izan da Kultur Etxean ikusgai. Erakusketa horren helburua landa inguruneetan teknologia berrien inguruko informazioa zabaltzea da. Erakusketa Aizarnako eskolan jartzekoa baziren ere, azkenean Zestoako Kultur Etxean jartzea erabaki zuten.
Bai eskolak euskalduntzeari!
kanpainarako sinadurak bildu zituzten Euskalgintzakoek San Jose egunean, plazan. Ekimen hori Euskal Herri osoan beste hainbat talde egiten ari diren hizkuntza eskubideen aldeko aldarrikapenen barruan kokatzen da.
3 1
Be r t s o s a i o a r r a ka s t a t s u a
izan zen Potzualde baserriaren alde antolatutakoa. 300 bat sarrera saldu omen ziren eta antolatzaileak, Potzualde baserriaren aldeko taldea alegia, oso gustura azaldu da. Saioa amaitu zenean zozketa egin zuten: otar bat eta asteburu bat Endoiako Oilur nekazalturismoan.
Greba deialdia egin zuen LAB sindikatuak eta ezker abertzaleak martxoaren 9an, Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen heriotzen harira. Zestoan taberna eta komertzioetan geldialdiak egin ziren eta eguerdi, zein iluntzean kontzentrazioak egin ziren plazan.
Idazjira
tailerra izan da Kultur Etxean. Danbolinek eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaroa Lorea Agirre Berriako kazetariak eman du eta bertan izan direnek kazetaritza idazkeran trebatzeko aukera izan dute.
zulo
danbolin
Elkartasun barrikotea
Martxoaren 5ean
17. Lilatoia
ospatu zen Donostian emakumearen nazioarteko eguna zela eta. Herriko hainbat emakume ere animatu zen herri lasterketako 5 kilometroak egitera. Ondoren, sagardotegira joan ziren bazkaltzera. Hurrengo urtean jende gehiago animatzea nahi dute.
egin zen martxoaren 10ean herriko plazan. Bertan bildutako dirua Margari Eizagirre herritarrari ezarritako 20.000 eurotako diru kopurua ordaintzeko erabiliko da. 80 lagun inguru bildu ziren eguraldi txarrai eta haizeari aurre eginez.
HERRIKO
BAZTERRETAN
Adio
neguari
xangoa Zestoako herrigunean hasiko dugu. Zubimusu baserri ondoan zubia igaro eta eskuinera hartuko dugu. Urolako trenbide zaharraren zubi azpitik pasa eta Lili jauregiarekin egingo dugu topo. Ezkerreko bideari jarraitu eta Sastarrain haran ederrean murgilduko gara. aserri, etxe-abere, larre eta pinudi artean errekatxoak bere bidea egiten du; erreka xumea, ertzean zuhaitz lerro xaloa duena. Zuhaitz batek bestea lerrokatzen du txanda eskatuz: “Orain ni”, dio haltzak, “ba orain ni” lizarrak, “eta ni noiz?” zumarrak. Eta bat-batean, platanoek beteko dute presa ingurua, basopean hurritz, haltz eta arantza zuri eta beltzei leku eginez. Zuhaitz eta landareei begira gaudela, adar mutur edo kimuz beteta eta lehertzeko zorian nabaritu ditugu horiek. Badator loraldia eta landareak dagoeneko ibilbidearen hasiera eta bukaera lozorrotik atera dira, nahiz eta itxuraz ez mugitu. Ekaingo erreplikak berriz, lozorroan dirau eta ez dakigu udaberrirako edo noizko loratuko zaigun, baina lore ederra izango al da! Bideari segi eta Sastarrain baserrira iritsi aurretik ezkerreko bidea hartuko dugu. Sanjose loreak, basoetako mingotsak, txikori belarrak eta loretxoz loretxo dabiltzan tximeleta horiak ere berehala agertuko zaizkigu. urreraxeago bidegurutze batekin topo egin eta eskuineko maldari ekingo diogu. Aldapan gora goazela, ardi txabola edo borda polit bat ikusi eta bertaratu gara, baina gu gerturatu orduko hor doaz beldurtuta ardiak eta ahariak, bata bestearen babes bila. Animalia horien deskribapena mila modutakoa izan daiteke: batzuentzat tontoa, izutia, beldurtia da; besteentzat polita, goxoa, xarmanta. Norbaitek esango luke ederra dela labean eginda, besteren batek nahiago izango du gisatua, niri izugarri gustatzen zait gazta. Baina bihotz gogorrenak ere samurtzen ditu zelaian saltoka jolasean dabilen arkume beltzak. Eta hala ikusten dira Olazabal inguruan. Lehenengo baserria, Olaza-
T
B
N
SASTARRAINETIK ENDOIARA JOANGO GARA HILABETE HONETAKO TXANGOAN. ERREPIDE ETA BASERRI BIDEETATIK EGITEN DA TXANGOAREN ZATIRIK HANDIENA, OLAZABAL ETA BELIOSORO ARTEKO TARTEA BERRIZ, PISTA EDO ASFALTATU GABEKO BIDEAREKIN LOTZEN DA. OINEZ EGIN BADUGU ERE, MENDIKO EDO GURPIL LODIKO BIZIKLETAREKIN GOZATZEKO BIDEA ERE BADA. EGUARI AGUR ESATEKO
azaball azpikoa
Ol
A
5 1
digute etxabereek: lehenengo baserrian, zerri lodi motza eta, bigarrenean, zaldia edo behorra leihotik begira. Etxe inguruan mimosak loratuta, hori biziz jantziak. Gainez gain Lasturrera doan bidegurutzera helduko gara. Hango zutoinean baserri izenak eta bidearen azalpenak daude. Eskuinera jarraituz, Ziolar, Akain, Oilur eta Uztapide baserriak daude, besteak beste. Berezia da Oilur baserria, bertara kanpotarrak inguratzen baitira sendatzeko asmoarekin edota bake bila. Berehala Endoia dugu: harrizko eraikuntzak, eliza, elkarte edo soziedadea‌ Hamaiketakoa egin dezakegu lasai, elkartean prestatutakotik zein geuk eramandakotik. Errepideari gainez gain jarraituz, Torretxiki, Barrensoro, Pagadibeltz, Txankarta eta Lakiola baserriak igaroko ditugu. Bisusbide baserrira iritsi aurretik eskuineko bidea hartu behar dugu. Irakurri, mesedez, aipatu balazpikoa, baserri dotorea, gure historian zehar egin berri ditugun baserrien izenak eta Bisusbidera irisden arkitekturaren erakusgarri da: haritzezko edo gazten zaretenean nabarituko duzue hotzikara. Gain tainazko egitura malgua harrizko horma lodiez babesederra da eta eguraldi ederrarekin zoragarria. Itsatua. Ondoren datoz Olazabalzar, gazta paregabeak sotik Izarraitzera arte ikus daiteke. Paregabea inonegiten dituzten baserria, eta Olazabalberri. dik ere, baina, hori bai, eguraldi onarekin. Eguraldi z da burla egitekoa malda hau eta bizikletarekin txarrarekin edonor kizkurtzeko moduko bisutsa, ausartu denari gutxi geratzen zaiola esan beharko haizea eta hotza egiten du. skuinera jarraitu eta Potzualde baserria –duela diogu. Merezi du gain horretara igo eta paisaiari begigutxi erre zen baserriaren ra gelditzea. Gure iritziz, alde arrastoak ikus daitezke– honetatik ikusten da gure herria eta autoan txakurra. Eta bere izenari dagokion moduan, rlluze monnolitoa errepidea jarraituz, baserriz otarrean edo zestoan bildutako baserri, ezer berririk topaetxe multzo moduan. erehala porlanezko bidea Endoia auzora doan errepide ertzean, Artzabaleta baserriratuko ez dugun irudipenareamaitu eta pistan gora eginko pista irteten den bidegurutzean, ezkerretara dago Arluze kin, maldan behera egingo go dugu, gainez gain ezkerreko izeneko monolitoa. Kareharrizko monolitoa da, harlauza dugu. Zeinek jakin bideak pista jarraituz, mendiarekin topo formakoa. Lur gainean 1,35 metroko altuera du eta oinean zer eskainiko duen. Guri egin arte. Bidean, hainbat ataka 1,75 metro. Gailurrean 0,20 metro arteko zabalera du eta ardien triskantza eskaini edo ate igaroko ditugu. Enbor 0,30 metroko lodiera. 1982. urtean aurkitu zuten eta oraindigu: goiko zelaitik ihesbiberetik ateratako oholez egindadik ez da indusketarik egin bertan. dea aurkitu eta hor non ko ate txukunera iristen gareneArluze Izarraitz ikusten ditugun ardiak, baan hartu beharko dugu eskuinemegalito gunenan-banan errepidea guruko monumenko pista. tzatu eta, barazki bila sorotuetako bat da. istari segi eta Beliosorora irira sartzen. Etxe-abereek ez Megalito gune tsiko gara. Beliosorogoikoa, diote jaiegunik opa artzaihorretan hiru nari, eta hor doa txakurrei Beliosorobekoa eta Beliosoroermegalito biltzen deiadarka artaldea biltzera. dikoa batzen dituen errepidera dira: Marikutx I ili jauregira jaitsi eta iritsiko gara. Ongietorria eman eta Marikutx II etxera itzultzea besterik tumuluak eta ez zaigu gelditzen, aldapan Arluze menhigora eta behera ibili arren, pozik eta gustura. rra. Deba, Azkoitia eta Zestoa artean daude hirurak eta 600-700 metroko altueran daude.
E
B
A
E
P
L
L
ierni Arrieta, Onintza Irureta
hemen zure publizitatea deitu 943 147 123
7
u daleko
1
berriak
• HBadira urte batzuk Ekain haitzuloaren erreplikaren
URRENGO URTEAN ZABALDUKO DUTE ERREPLIKA
lanak hasi zirela. Azkenaldian, lanak geldi samar badaude ere, badirudi azkenean datorren urtean estreinatuko dela. Hala esan zuten Ekain Berri fundazioko partaideek otsailean egin zuten prentsaurrekoan eta hantxe aurkeztu zuten baita fundazioaren logotipoa. Prentsaurrekoa Donostian izan zen eta bertan, Miguel Gonzalez de San Roman (logotipoaren egilea), Jesus Altuna (Aranzadiko Historiaurreko departamentuko zuzendaria), Joxe Joan Gonzalez Txabarri (Gipuzkoako ahaldun nagusia), Miren Azkarate (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua) eta Gorka Unanue (Zestoako alkatea) izan ziren. Lanak amaitu bitarteko aurrekontua 8.000.000 eurokoa da. Erreplikaren maketa dagoeneko amaituta dago eta gaur egun proiektua bigarren fasean sartu da. Ekain Berrin, jatorrizko haitzuloaren %95a bildu da, eta bisitaldia jatorrizkoa bezala egituratu da. Ekain Berriren logotipoan, zaldi bat ageri da; izan ere Ekaingo irudirik ederrena zaldien panela iruditu omen zitzaion egileari eta horregatik erabaki omen zuen zaldi bat irudikatzea. Ekain islatzeko logotiporik egokiena bertan dauden margolanak dira; horregatik, eta gehien gustatu zitzaion margolana zaldiena izan zelako, aukeratu omen zuen zaldia. Bestalde, logotipoan hizkiak ere agertzen dira, horren bidez errazago ulertzen baita bere esanahia. Erreplika zabaltzeko urtebete inguru geratzen da. Altunaren hitzetan, «oraindik asko falta da proiektua bukatzeko, baina azken urtean asko aurreratu da, Fundazioa sortu zenetik diru asko etorri baita». Altunak adierazi zuenez, fundazioa sortu denetik «ziztu bizian doa proiektua», eta «poz handia ematen du horrek, aspaldiko proiektua baita, eta azkenean egutegia betetzen ari dela ikusten dugu». Hasieran diru arazoak zeuden, eta proiektuaren lanak nahiko motelduta egon ziren. Erreplikaren bitartez, «gizadiaren lehen artearen agerpen ederrenetako bat ezagutuko» dela dio Aranzadiko kideak eta artelan gehienek bezala, bertako margolanek «bisitaria hunkitzeko ahalmena» izango dutela. Erreplikan ura egongo da bisitariari bidaia guztian lagunduz. Gune didaktikoan bideo bat ikusiko dute bisitariek uretan islatuta, eta horri esker bidaian zehar ohartu ez den hainbat xehetasunez jabetuko da. Bisitariak Ekainen bezala ibili beharko du, hainbat tokitan makurtuta eta eserita.
Ekain Berri proiektuaren barnean, erreplikaz gain Lili jauregian eraikiko den museoa ere sartzen da, baita Sastarrain bailara bera ere. Miren Azkaratek adierazi zuenez, «Eusko Jaurlaritzak zalantza gutxi izan zituen proiektu honetan sartzeko». Kultura Sailaren ikuspegitik, «proiektuak izaera nazionala izatea ezinbestekoa da. Hau da, Euskal Herri osoari begira bakarra izango den proiektua izatea, eta ez han eta hemen errepikatuko den proiektua». «Argi dago harribitxi bat dugula esku artean, bi ikuspegitatik: alde batetik Ekain labarretako artearen adierazle handienetako bat delako eta adierazle handienetako bat izateaz gain, ia ukitu gabe iritsi delako XXI. mendera», esan zuen Azkaratek. Ekain haitzuloa aurkitu zuten egunetik jendearentzat itxita egon da, eta horri esker mantendu ahal izan dira «hain ondo» bertako margolanak. Jatorrizkoa bere horretan gordeko dela adierazi zuen Kultura Sailburuak, eta erreplikari esker ezagutzera emango dela mundu mailan. Ekaingo haitzuloaren inguruko proiektua kultura zabaltzeko eta turismoa sustatzeko garrantzitsua dela esan zuen Miren Azkaratek, eta legegintzaldi honetako proiektu garrantzitsuenetako bat izan dela ere nabarmendu zuen, bai Gipuzkoa mailan eta baita Euskal Herri mailan ere, «ezbairik gabe, proiektu esanguratsua delako».
•O
RDAINAGIRIAK ORDAINTZEKO EPEA ZA-
BALIK DAGO. Otsailaren 25etik martxoaren 25era bitartean 2005eko laugarren hiruhilabeteko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea izango da. Borondatez ordaintzeko epea amaitzen denean, premiazko prozedura exekutiboa hasiko dute Udaletik, ordaindu ez dituzten ordainagiriak dagokion errekarguarekin kobratu ahal izateko.
agenda 26
IGANDEA
Mendi bizikletan irteera egun osorako, Agiro mendi taldeak antolatuta. Elkartasun eguna.
•
ap 20
de
IRILA
OSTEGUNA
Santurtzira egun pasa irteera Gurutze Jubilatu Elkarteak antolatuta.
21 24
• Vdiozko gutunen
OSTIRALA
Traste handiak bilduko dira ohiko lekuetan. TIK
2 7R A
Agiro mendi taldekoek Mendi Astea antolatu dute. Emanaldi ezberdinak izango dira urtero bezala kultur etxean.
28
OSTIRALA
Olio erabilia jasoko da plazan goizeko 11:00etatik 13:00ak bitartean.
29 ma 07
-30
ASTEBURUA
Pirineotara irteera Agiro Mendi taldekoen eskutik.
IATZA
IGANDEA
Egun pasa Herri Urratsera Agiro Mendi Taldeak antolatuta. Askainetik atera eta Larrunetik Senperera oinezko ibilbidea nahi duenak eta autobusez gainontzekoak.
20 20
latuta.
-21
ASTEBURUA
Picos de Europara irteera Agiro Mendi taldeakantoLARUNBATA
Lagos de Covadongara irteera Zestoako Txirrindulari elkarteak antolatuta.
• D26, 27 eta 28 arratsaldeko 19:30 etatik 20:30etara.
anborrada ensaioak: Lau Iturri elkarteak: apirilak,
I A L D I A K:
illabonako amo-
lehiaketa. Idazlanek gutun forma izan behar dute. Apirilaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira. A4 formatuan, ezin du 2 orrialdeko luzera baino gehiago izan. Lehen saria 300 euro eta lore bat. Bigarren saria 200 euro eta lore bat. Idazle gazteenari 125 euro eta lore bat. Informazio gehiagorako zuzendu Villabonako euskara zerbi-
tzura. gonaldiak familia euskaldunetan 2006: Euskara ikasi edo hobetu nahiz bertako euskalkia ezagutzeko asmotan dabilen pertsonari familia euskaldun batean hilabete bat edo bi pasatzeko aukera emango zaio (uztailean, abuztuan edo irailean). Familientzako baldintzak: Biztanleriaren % 70etik gora euskalduna duten udalerrikoa izatea. gutxienez hiru kide bizi izatea. Kide guztien arteko ohiko komunikazio-hizkuntza euskara izatea. Ikasleari logela pribatua emango zaio. Ikasleentzako baldintzak: 18 urtetik gorakoa izatea. 8. urratsa gainditua izatea, edo horren baliokidea. Epeak: familientzat, apirilaren 25era arte. Ikasleentzat maiatzaren 2tik 31ra. Prezioak: familiak hilabeteko 600 € jasoko ditu eta ikasleak 300 € ordainduko ditu. Informazioa: familientzat 943 47 44 47 (Olga) eta ikasleentzat: 94 416 24 72 (Saioa) edo www.egonaldiak.net. Antolatzaileak: Ulibarri Euskaltegia (Bilbo) eta Urrats Euskaltegia (Donostia). Sustatzailea: HABE
•E
9
porrusalda
1
ASPIRINA LOREA Primula vulgaris Ez nuen bela pentsatuko, gure garaian aitaren egin eta jaten genituen loreek horrenbeste on egiten zigutenik. Primula vulgaris lorea, guk Sanjose lorea bezala ezagutzen duguna, ikusiko zenuten honezkero Bentapeligron, bidegorrian edo Sastarrain inguruetan. Gure garaian horixkak bakarrik ziren, gaur ordea, kolore askotako barietateak aurkitzen ditugu lorategietan.
Horren ezaguna iruditzen zaigun loreaz ordea, oso gutxi dakigula konturatu naiz. Jakin banekien, “esperientziaz”, lore hori janez gero, ez zela (printzipioz) ezer gertatzen. Hori oinarri hartuta ideia polit batzuk bururatu zaizkit: mendian bazkaldu behar badugu, eta entsalada jatekotan bagara, kolore pixka bat gehituko dioten Sanjose lore batzuk zergatik ez gehitu? Hostoek ere balio dute baina aurrez 10-15 bat minutu egostea gomendatzen da. Eta tarta bati loretxo batzuk apaingarri modura jartzea? Inguruan haurrak baditugu ziur gustatuko zaiela ideia.
Sanjose lorea, ordea, beste baliabide batzuetarako ere erabili izan da historian zehar: L O R E E N I N F U S I O A : Lasaigarriak dira eta ondorioz insomnioa dutenentzat gomendagarriak. Buruko minarentzat ere balio dute. Odola garbitzeko ere erabil daitezke, diuretikoak direlako, baina emaitza hobeak ematen ditu beste sendabelar batzuekin nahastuta.
B U R U K O M I N A R E N T Z AT: b a s o b a t u r b e r o t z e n j a r r i e t a irakiten hasten denean, lore petalo koilarakadatxo bat bota; 15 minutu utzi hozten eta eztiarekin gozatuta hartu. 2 katilukada egunean. Lore petaloak freskoak edo lehortuak izan daitezke (horretarako itzaletan eta leku aireztatuan eduki). Eta gordetzeko ontzi itxia eta hezetasunik gabeko lekua erabili.
S U S T R A I A K : Bronkioak, asma, eta eztula dugunerako. Pertsona helduen eztula goxatzeko erabiltzen dira asko. Azido azetil salizilikoa edo aspiriA R N A S K E TA A R A Z O E N T Z AT : Ta z a b a t u r e t a k o i l a r a k a d a naren antzeko sustantziak dituzte b a t s u s t r a i t x i k i t u j a r r i i r a k i t e n h i r u m i n u t u a n . G e r o , sustraiek eta ondorioz handidurak h o z t e n u t z i . E g u n e a n h i r u t a z a h a r t u . jaisteko, erreumarentzako, muskuE R R E U M A M I N E N T Z AT: L i t r o b a t u r i 1 0 0 g s u s t r a i luetako minetarako… erabiltzen birrindu gehitu. Uraren hirutik bat agortu arte dira. Sustraiak, lore alditik kanpo i r a k i t e n u t z i . U r h o r r e t a n b u s t i t a k o k o n p r e s a k j a r r i jaso, ondo garbitu eta eguzkitan mina dugun lekuan. uzten dira lehortzen. Ni txikia nintzenean, beti nuen AZAL GARBITZAILEA: antzina, lore lehorrak txikitu eta inguruan lagun ausarten bat San- i r i n a r e k i n n a h a s t u z e g i n d a k o o r e a e r a b i l t z e n z u t e n jose lore bat jan eta “ez da ezer azal garbitzaile modura. gertatzen e!” esaten zuena. Min ezberdinen aurrean froga egiteko aukera franko ezagutzen dugu orain. Gogoan izan, belarrak hartzerako orduan kontu handiz ibili behar dela egunean kopuru handiegia hartu gabe. Eta errepide ondoko loreak baino, zelaiko landare garbiak biltzea egokiagoa dela.
ZESTOAKO
UDAL
LIBURUTEGIA
ZESTOAKO UDALA
ZESTOAKO
EUSKARA
ZERBITZUA
O P O R R E TA R A K O GOMENDIOAK 2006KO ASTE SANTUA
BAKEZALE GERLARI HORIEK. B. Serrano Izko. pamiela GUTI. K. Uribe/A. Olariaga. elkar
LAU IPUIN MATTEOMIGLIAR. K. Linazasoro. elkar EGIZU LO. LOTARAKO IPUINAK. elkar LEKUAK. B. Atxaga. pamiela SUA NAHI, MR. CHURCHILL? K. Izagirre. susa RIOMUNDO. J. Maia. txalaparta AMAREN ESKUAK. K. Jaio. elkar
LILE. P. Magdalena. elkar
URPEKO ERREINUAK. elhuyar
URREZKO GILTZA. P. Zubizarreta. erein
AMORRUA. Iker Goenaga. elkar PUZZLETEK. elhuyar