Skip to main content

52 - 2005 ekaina

Page 1

danbolin Antton Olaizola Jardunian

A

2005/06

52.

ALEA

ntton Olaizolak 1980ko maiatzean hanka egin zuen herritik. Izaskun Arrazolak ere urte berean ihes egin zuen Martuteneko espetxetik. 25 urtean kontu dexente, gertakari ugari. Oraingoan Anttonen ibilerak ekarri ditugu paperera. NOLA

GOGORATZEN DUZU ALDE EGIN-

DAKO EGUN HURA?

0

Nik banekien egunen batean gertatu behar zuela. Momentuan ez nuen nahigabe handirik sentitu. Euskal Herriko testuinguruak agintzen zuen, eta onartua nuen gerta zitekeela. Beno, beti ere aita-amak hor daude, familia‌ Zestoatik Iparraldera hanka egin nuen, baina behintzat Euskal Herrian nengoen.

6. orrialdean jarraitzen du


Zorionak!

BAZKIDE GUZTIEN ARTEAN Z O Z K E TAT Z E N D U G U U R T E R O.

Euskal Herriko landetxe batean

asteburu bat

Aurtengo saritua

X A B I E RBA, ZEREN E TZAINX AZAUDEB E943147123

Zuk ere bazkide izan nahi duzula?

TELEFONORA DEITU

eta Jone Bergaraz galdetzeko?

Urteko kuota 20 euro.

izan da.


Bati baino gehiagori entzun diot esaten: "Euskaraz ederki egiten duzue! Zuena bai meritua!" Eta nola nahi duzu egitea, ahoa ireki orduko hizkuntza horretan aritu gara eta! Euskara ama hizkuntza dugunok ez dugu meriturik. Bigarren hizkuntza dezente geroago ikasi dugu eta gehienetan okerrago moldatzen gara gaztelaniaz. Asko, desiatzen egoten gara euskaraz egiteko, gaztelaniaz hitz egiten "sufritu" egiten baitugu. Guretzako naturala da euskara, berezkoa. Gureak ez du meriturik. Autobuseko aldameneko aulkian ama bat doa haur txikiarekin. Normala den bezala umeak ez du geldirik egon nahi eta ama horrela ari zaio: «Heldu honi!, Eseri ondo!, Kontuz!, Eman eskua!». Normala den bezala umeak ez dio batere kasurik egin eta bere onetik aterata amari hauxe atera zaio: "Pero te vas a sentar bien ya hombre!". Bi burutazio: -Gurasoak ez ditu hemengoak, baina seguru ama hori bertan jaio dela eta ez da gauza izan zortzi hitz baino gehiago ikasteko? Alemaniara joan balitz bizitzera alemana ikasi gabe geratuko al zen? Betiko burutazioa. -Zergatik egin behar dio ama horrek semeari euskaraz? Nola sentitzen ote da ama hori berezko hizkuntza ez duen horretan bere semeari euskaraz egiten dionean? Badakienean aldameneko aulkikoa belarria jarrita dagoela? Badakienean ez duela ondo ahoskatzen euskaraz? Ez du bere hizkuntza, berarentzat ez da naturala (nola izango da ba sekula erabili ez badu?) eta hala ere intentzioa jarri du. Nola sentitzen dira euskara ikasi eta gero seme-alabei euskaraz baino egiten ez dieten gurasoak? Zergatik ez gaztelaniaz egin, beren hizkuntza naturalean? Neure burua imajinatzen dut: Gaztelania ama hizkuntza, euskara 25 urterekin ikasten hasi eta haurra badator. Euskaraz egingo al nioke haurrari? (ez naiz ari lau agindu-hitz botatzeaz, komunikazio hizkuntzatzat aukeratzeaz baizik). Ez dakit zer egingo nukeen. Meritua euskararik jakin ez eta ikasi eta erabiltzen duenarena da. Meritua eta erabaki ausarta da euskara ama hizkuntza ez duenak haurrarekin komunikatzeko hizkuntza hori aukeratzea. Logikoa behar luke izan eta ez meritua, Herri batera etorri edo bertan jaio, eta bertako hizkuntza ikasi eta erabiltzea. Baina ez da hala gertatzen. Logikoa behar luke gurasoek transmititutako euskaran hitz egitea. Baina ez da hala gertatzen. Meritu bat behintzat ahaztu zait: euskara ama hizkuntza izanda sekula euskaraz egiten ez duen herritarrari euskaraz egiten dion horrena, leihatilako funtzionarioari, euskara ez dakiela jakinda ere, euskaraz hitz egiten hasten zaion horrena... gaztelaniaren mundu itogarrian bere betiko hizkuntzarekin aurrera egiten saiatzen den horrena... Bestela betikoa esan beharko ezta?: "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek hitz egiten ez dutelako dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik".

d a n b o l i nEK

O

nintza Irureta

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 9 10 12 14 16 17

MERITUA.

INKESTA

ENBIDOAK

JARDUNIAN ANTTON OLAIZOLA

UDALEKO BERRIAK

BRUMMMMMMMMM KENDU PARETIK

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

HERRIKO BAZTERRETAN

AGENDA

DANTZARAKO G U STUKO BIKOTERIK EZ


enbidoa I. Jarrai dezagun martxan: Dagoeneko pasa da Euskal Herritik Emakumeen mundu martxa. Aurten gainera Urola-Kostan ere lekukoa hartzeko aukera izan dugu, hemen ere, gure herrian, era desberdinetako zapalkuntza eta diskriminazio sexista pairatzen baititugu. Horrexegatik, salaketa eta errebindikazio bateratuak egin, eta gure bizitza eta gizartea diseinatu eta moldatu duten horien aurka egiteko, hainbat eta hainbat elkartu eta antolatu gara: Euskal Herrian jaio garenok edo urrundik etorritakoak, langabetuak, esplotatuak, lesbianak, dispertsatu eta kartzelatuak, txiroak, sexu langileak, etxekoandreak, emakume gazteak, baserritarrak, zaintzaileek iraindu eta akosatuak, abokatuak, pentsionistak, ekonomistak, intsumisak, artisauak, ekologistak, euskaltzaleak, feministak... Beraz, pasa da Euskal Herritik eta jarraitzen du munduan zehar, baina hemen ez da honekin lotutako lana bukatu; eskutitz bat adostu da, mundu mailan emakumeek pairatzen duten zapalkuntzarekin bukatzeko eta askatasunean oinarritutako eremuak errebindikatzeko. Euskal Herrira dagokionez, berriz, beste eskutitz bat eratzear dago oraindik, eta honetan datza orain gure lana eta hona bideratuko dugu gure esfortzua. Zure bila gabiltza, emakume hori, zuk ere zure neurrian eskutitz hau osatzen lagun diezagukezulako. Beste mundu eta Euskal Herri bat posible delako, jarrai dezagun martxan.

Nori emango zenioke eguzkitako krema? Nori? Ba, neure buruari? Ez erretzeko eta azaleko minbiziarik ez izateko.

39 urte

Antonio Wali単o

Umeei eta denei, denok babestu beharko genuke, ze eguzkia ez dago oso ona, esaten dutenez behintzat!

33 urte

Aitziber Ibarguren

www.emakumemartxa.org

g

lobalizazio matxistaren aurka iraultza feminista

intada.

Edo hori uste dut behintzat. Baina martxa honetan, ginekologoarenean txanda hartzea lortzen dudanerako, hortxe nonbait. Abuztuan tokatzen zait errebisioa. Bi hilabete beranduagorako ematen dutela jakinda, oraingoz hasi naiz deika. Eta deitutako bakoitzean galdera bera "haurdun al zaude?". Behin baino gehiagotan sentitu dut gezurra esateko gogoa. Haurdun ez bazaude, ez baitizute sekula santarako txandarik ematen. Gero osasunaren kalitateaz hitz egingo digute eta prebentziorako kanpainekin etorriko zaizkigu.

Ez nago haurdun.

HURRENGOA


Joneri, hemen dagoenez ba berari emango nioke, ezta?

30 urte

Karlos Morcuende

Ba, ez dakit, edozeini. Batez ere txikitan, ze, eguzkia txarra da eta komeni da azala garaiz zaintzea gerora eragina daukalako. Eta mundu guztiari eta beno, ba mutil ederren bati ere, ba beno… parean tokatuz gero, baita ere.

28 urte

Miren Illarramendi

Erretzen diren denei emango nieke, edo bestela, besteak errearazten dituzten denei.

Edurne Odriozola

37 urte

5

L

anbidea dela eta, nolabaiteko nomadismo batean Nori emanmurgildua egon izan go niokeen eguzkitako krenaiz beti. Azkenengo ma? Ba, eskaboladan Nafarroan lan tzen didanari, egitea suertatu zait. eskatzen badit Aldaketak nabarmebehar duelako nak izan dira: izango da eta. · Populazio dentsitatea Emiliano Perez · Atentzio handia 48 urte ematen didan gauza: zenbateko zelai lauak diren. Hemen Gipuzkoan, dagoen zementu politika dela-eta, zelaiak eraikinez betetzen ari zaizkigu. Ez pentsa han ere zementu politika ez dagoehau bilduagoa izaki areagotu egi-

nik, begira bestela Itoitz eta bere inguruei, baina ten da. · Baztanen bizi naiz eta han insignis pinurik ez dago. · Baztanen kristo guztiak daki dantzatzen (mutildantzak, irridantzak…) · Inauteak. Nola gorde dituzten. · Solasa. Makina bat hitzekin loditu dut nire hiztegia. Gipuzkoa beti izan da euskalduntasunaren ardatza eta erreferentzia. Euskalgintza Donostiaren inguruan kokatua dago. Euskadi Irratia nahiko gipuzkoarra da… Gipuzkoa periferiako herrialdeak horretaz nazkatu xamartuta daudela sumatzen ditut, eta arrazoi osoz. Ez gaude leziorik emateko inori, zenbait arlotan gu baino hobeto jokatu dutelako. Ingelesek bezala jokatzen dugula uste dut, hau da, mundu guztiak daki ingelesez eta ingelesak omen dira hizkuntza gutxien dakizkitenak. Dena, ingelesa ardatz delako hizkuntza mailan. Euskalduntasunean gipuzkoarrak gara ingelesak. Adibidetxo bat: aurten, Orreagan, Korrikaren irteeran, niri gertatutakoa. Orreagatik Auritzera korrikan gindoazela, alboan Aezkoako gizonezko bat tokatu zitzaidan aetzaren traje eta guzti, eta Korrikako petoarekin. Oso traje berezia da. Felipe II.aren garaiko trajea dirudi bere kapela dotorearekin. Arraroa egin zitzaidan, baina gizon hura naturaltasun osoarekin saltaka ari zen. Gipuzkoar filtroarekin begiratuko nion seguru aski. Aezkoa ere Euskal Herria da edota, agian, Euskal Herriak daude? Ez dakit. Euskal Herria kolore askotarikoa dela nabarmena da. Hitz jokoa eginez Euskal Herria nabarra da: berdea, horia, txuria… Geure ingurukoaz gain, perspektiba gehiago izateko, beste Euskal Herriak ezagutzea komenigarria dela uste dut. Aitzakia polita laister datozen oporretan osteratxoa egiteko. Azken finean, urrutira joan beharrarekin denok toki beretara joaten gara.

e

nbidoa 2. Luis M. gaztañaga


azaletik dator

Antton Olaizola Jardunian

1

NONDIK BUELTAN IRITSI ZINEN CABO VERDERA? Pixka bat atzera eginez, Zestoatik ihes egin eta urte batzuk pasatu ondoren, bizimodu egonkorra-edo egitea lortu nuen. Nahiz eta neure herritik urrun egon, Euskal Herrian nengoen oraindik. Neska-laguna banuen, ezkondu ere egin ginen, haurra izan genuen…Gu bezalako jendeak ez dauka inoiz bizimodu egonkorra eduki ahal duzula pentsatzeko aukerarik ere. Orain, batzuetan bizimodua egonkortzeko beharra sentitzen duzu. Ni egoera horretan nengoen, baina gauzak goitik behera aldatu ziren; errepresio gogorra etorri zen, eta berriz ere hanka egin behar izan nuen. 1987a izango zen. ZE

ZENTZUTAN GOGORTU ZEN EGOERA?

"

Garai hartan frantsesak espainolekin kolaboratzen hasi ziren, GALen kontu hura guztia, Xabinena… Egoera ezin zen jasan, eta hanka egin behar! Aljeriara joan nintzen, eta egoera gogorra zen arren, lana lortu genuen, etxea… Neska-laguna eta haurra ere nirekin joan ziren, eta artean herritik kanpo geunden arren, gure ingurua hurbil sentitzen genuen.

2

Errepresio oso E . berezia Bai. 1989an, [ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko] negoda ziaketek porrot egin zutenean, handik bota gintuzten. Banandu deportazioa, egin gintuzten, eta hamar lagun Cabo Verdera ekarri. Hasieran moral aldetik txiki-txioso isila ki eginda egon nintzen; hemen ez dago TA HANDIK ERE BIDALI EGIN ZIN

TUZTETEN

"

ezer, urrun gaude, ez daukagu komunikaziorik… Eta familia galduko nuen, umea ere bai… Enfin! Ideia aldetik sendo nengoen, baina ingurunearen faltak beherakada latza eragin zidan.

ZER ERAGIN DAUZKA DEPORTAZIOAK? Helburua beti berdina da: gure ideiak eta gure sentimenduak baztertu nahi izatea, damura bultzatzea. Hori lortzeko, pertsona batzuk beren ingurutik atera eta munduan zehar sakabanatzen dituzte. Tristeena da gure jendeak ere ulertu ez duen errepresio mota izan dela. Mal menor bezala onartua eta ulertua izan da. Ni kartzelan ez naiz egon, badakit kartzelan egon den jendeak oso gaizki pasatu duela, baina badakit beste gauza bat ere: kartzelan egurtzen bazaituzte, orduan eta gogorrago zaude, erantzuteko ere bai. Hemen, askotan, galdu egiten dituzu parametroak, eta gaizki zaude, eta ez duzu

0.

Antton eta Thiêny semea San Vicenteko kaleetan.

1.

Punêsh seme zaharrena eta Eneritz ilobarekin, Oihan Xantalen semea jaio zenean.

2.

2001ean familia bisitara joan zitzaionean. Ezkerretik hasita gurasoak, Tania neskalaguna, Haritz iloba eta Dioni koinatua.

3.

Bere alaba Hodeirekin, Iparraldean errefuxiaturik egon zenean.

4.

Lurdes arreba eta bertako bi haurrekin.


7 inor aurrean… Komunikaziorik ere ez duzu. Kartzelan, gutxienez, astero-astero bisitak dituzu, herriko txutxumutxuak eta babesa jasotzen dituzu. Hemen ez. Nik urte asko pasatu ditut horko jendearekin hitz egin gabe. Arrebak, koinatuak, aitak eta amak deitzen zidaten, eta kitto. Orain dei gehiago dauzkat, beste harreman batzuk. Lehen aukerarik ere ez zegoen: urruntasuna, konferentzia oso garestiak… Errepresio oso berezia da, oso isila, tentsioa bezalakoa; ez da sentitzen, baina igo egiten da eta kolpe latza ematen dizu.

ARGELIA

CABO VERDE

SENEGAL

K O K A P E N A: Afrikako uharteestatua, Ozeano Atlantikoan, Senegaldik M-ra. Uharte nagusiak: Sao Tiago, Fogo, Maio, Boa Vista, Sal, Santo Antao, Sao Vicente eta Sao Nicolau dira. Lurralde bolkanikoa da, lehorra, pobrea eta oso populatua. H I R I B U R U A: Praia B I Z T A N L E K O P U R U A: 434.812 Z A B A L E R A: 4.033 km2 H I S T O R I A: Portugaldarrek uharteok aurkitu zituztenean, hemen ez zegoen inor. Hasiera batean, Ginea Bisau eta Senegaldik ekarritako esklaboak Ameriketara saltzeko pasagunea zen. Hemen bizi den jendea horren ondorioa da, portugaldarren eta esklaboen arteko nahasketa. Hizkuntza ere nahasketa bat da, crioloa hitz egiten dute. 1975ean independentzia lortu zuen.

AURRENEKO URTEAK GOGORRAK IZAN ZIREN, EZTA? Bai. Aurretik baziren beste bost euskaldun Cabo Verdeko San Vicente uhartean. Espainiarrek gure egoera oraindik eta gehiago gogortu nahi zuten, eta ez zuten Aljeriatik ekarri gintuztenok elkarrekin geratzerik nahi, eta are gutxiago aurretik hemen zeudenekin. Beraz, gutako lau beste uharte batera bidali gintuzten, Santo Antao-ra, eta hor mundua behera erori zitzaidan. Herri txiki-txikia da, ez dago ezer; ez nuen ikusten inongo irteerarik, nire bizimodua familiarekin egiteko modurik ez nuen ikusten... Haiek momentu latzak izan ziren, eta azken batean, gertatu behar zuena gertatu zen: bikotea izorratu, umea galdu nuen… Orduan, bai, orduan pertsonalki oso gaizki pasatu nuen, denbora luzean gainera. (1989tik 92ra edo) Gerora lortu genuen San Vicente uhartera ekartzea, eta harrezkero hemen gaude.

3

gaitza zen. Orduan hasi nintzen buruari eragiten, banekielako urteak pasatu beharko nituela hemen, eta etxean sartuta egoteak ez zuela zentzurik. GIZARTEAN INTEGRATUTA? Nik etxetik alde egin nuen. Aroztegi Nik beti pentsatu izan dut integratzen saiatu behar batean lan egiteko aukera izan nuen, dugula, berriro ere helburuak jarri bieta aurrera egiteko motibazioa banuen. zitzari. Helbururik gabe bizitza asOrduan, hemengo gizartean saiatu ninpergarria da, ez dauka funts handirik, tzen integratzen. Poliki - poliki hasi nintzen ikusten hemen nire ikusmoldetik behintzat. Berriz ere injustizia bazegoela. Beste neska-lagun bat ezagutu ere helburu batzuk jarri beharra izan nuen, Tania, eta haren bitartez hemengo errealitate gordinuen. Lan egiteko aukerarik bazen, na (pobrezia, klase desberdintasuna…) hobeto ezagutu bada... lan egin; egunari zentzua nuen. eman, alegia. Ordutegi bat jaikitzeko, jarduera batzuk. Etxean, geto horreEGOERA GOGORRA AL DA HOR? OSASUN tan sartuta egon beharrean, herrian bizitza ARAZOAK DITUZULA JAKIN egiten saiatu beharra zegoela ikusi nuen. DUGU. Bai, beno, ernia dejeneratibo BAINA AUKERARIK BA AL ZENUTEN HORRETAbat daukat, eta ebakuntza egiRAKO? teko zain nago azken bi urteBerez ez. Etxe desberdinetan geunden banaan, baina martxa honetan... tuta, eta Espainiako eta Cabo Verdeko gobernuek ordaintzen ziguten janaria, ura…, baina dirurik ez genuen poltsikoan. Egoera jasan-

...


lagun asko bidean geratu dira… Egia esan, ez dut ezagutzen erabat horko egoera, eta zain egote horrek hutsunea sortzen dit.

...

GATAZKAREN

KONPONBIDEAZ HITZ EGITEN DA HEMEN.

IKUSTEN DUZU HORI GUZTIA HORTIK?

NOLA

ANTZEKO ZERBAIT BIZI ARGELEN ZEUNDENEAN, EZTA? Nik prozesu hura bizi izan nuen, bai, baina erabat desberdina zen. Garai hartan garbi geneukan prozesu guztiak erakundearen [ETAren] aldetik etorri behar zuela. Gaur egun bi mahaiz berez, lanik ere ez nuke egin behar hitz egiten da. Zer lortuko da horrela, lau trasferentzia gehiabaina jango badugu... orain, tarteka go? Ni ez nago ados horrekin, baina Monzonek fuerte ematen didanean orduantxe bai esaten zituen hitz batzuei heldu beharko diet: derrigorrean kieto geratzen naizela. "Ez gaude irabaztera bortxatuak, saiatzera baiHemen arazo latzena hala ere haurrek dute. Jendeak zik". Ni saiatu, behintzat, saiatu naiz. Nire laguumeak arinegi ekartzen ditu, baina gero aurrera egitenak saiatu dira, denok saiatu gara, eta gauza asko lanik ez dute, eta umeek ikaragarri sufritzen dute, ko galdu ditugu; pertsonalki ere ez dugu aukeikaragarri. Neska-lagunaren ahizpa bat egoera horrerarik izan gure bizitza bizitzeko. Gaur, nonbait, tan zegoen, eta, bere nahigabe guztieEuskal Herrian hori da garrantzitsuena. kin, burua galdu zuen. Haren ume txiNi ez naiz neure buruarengan pentsatzeko hezia izan, herri batean pentsakiak oso gaizki pasatzen ari ziren, eta tzeko izan naiz hezia, kolekguk hartu genituen. Umeetako batek, gainera, Thiênyk, arazo handiak zitibo batean pentsatzeko. tuen: buruan oxigenorik gabe geratu NOLA IKUSTEN DUZU ETORzen, ez zuen hitz egiten, ez zen oinez ibiltzen… KIZUNA? Hemen osasun aldetik eskasia handia dago. EskeHori zuek esan beharko durrak beti-beti laguntza handia jaso dudan hortik; zue. Emankortasunari dagobatez ere arrebak eta kionez, azkeneko fasean sarkoinatak lagundu ditua nago ni, akaso. 45 urte date asko. Thiêny hoditut, eta umeak hazten ari rra eramatea lortu gedira, arazoak pixka bat leunnuen, eta lortu zuen du dira... Eta orain zer? Ba, pixka bat hitz egitea, kontxo, noizbehinka garatente jartzen zen… gardo batzuk lasai hartu eta neure buruarengan pentsaBESTE BORROKA BAT, BERAZ. tzeko garaia ailegatu zait, akaso. Eta, hemen, aukera Bai. Borroka latza handirik ez dago. Hau leku txikia da: 15 eta berezia, era berekilometro batera, eta 13 bestera, eta beran. Justizia sozialadetik gutxi. Ez dago besterik. ren alde hemen ere borroka zitekeela ikusi nuen. Euskal Herrian gure borroka ez zen soilik independentziaren aldekoa izan, borroka zabala ZURE BURUA IKUSTEN AL DUZU ZESTOAzen: sozialismoa, denontzat gauza berri bat RA BUELTAN? egin, justizia soziala. Eta ideia horiek tinko Ez dakit zer etorriko den eta zer ez. mantendu izan dira, bai han eta bai hemen. Agian etortzen ahal da onartu beharko dugun konponbiBeno, esan didate hor gauzak aldatzen ari didea. Pertsonalki ukituko nau, zer egin behar duk orain Anrela, baina ni oraindik nahiko sartua nago letton, ezta? Ekarri nindutenean horko jendeari nengoen lohengo ideietan. Ni ez naiz hor bizi, gizartea tua, eta orduan oso erraza zen atzera egitea. Orain beste aldatu egin dela diote. Hemengoaz, ordea, jende bati nago lotuta. Ezin dut maleta hartu eta Zestoahitz egin dezaket, fisikoki hemen bizitzea tora alde egin. Hiru seme dauzkat, eta haiek gabe ez noa katu zaidalako. inora. Jakina, nire herria Euskal Herria da, baina ni hara JARRAITU DUZU EUSKAL HERRIKO AZKEN ALjoatea hau atzean utzita… Berriz ere Hodeirekin, aurreneko umearekin gertatu zitzaidana gertatuko litzaidake, DIKO EGOERA POLITIKOA? dena galtzea, eta hori ez, ezin dut atzera dena utzi. MoBai, azken aldian bai. Gaur egun komunikamentuan ez dut nire burua hor ikusten. Orain, esaten badidazu tzea ere asko errazagoa da… Ni duela 25 urpaperen kontua konpondua dudala, lana badudala hor, neska-late pentsatzen nuenetik oso gertu nago, pixka gunak erizain lana izango duela, etxea izango dudala…, ba orbat egoskorra naizela, akaso. Eta pena pixka duan berehala joango naiz. batekin ere jarraitzen dut egoera, gure helburuak ez direlako lortuko guk pentsatzen genuen moduan. Ahalegina handia izan da, IZAN ZENUEN

4

M

argari eizagirre


•A

9

u daleko berriak EKAIN FUNDAZIOAK BILERA EGIN ZUEN. BERTAN, HONAKO ERABAHARTU ZITUZTEN: PIRILA BUKAERAN

KIAK

- lanen jarraipena egin eta administrazio-lana kudeatuko duen enpresa kontratatzeko baldintza-agiria onartu eta lehiaketara ateratzea. - Ekaingo replikarako bide berriaren proiektua aurrera eramateko 690 milioiko aurrekontua onartzea.

• ARezolako eremua dela-eta, arau baten aldakeZKENEKO

UDAL BATZARREAN,

ta onartu zuten. Aldaketaren arabera, Rezolako eremua industriarako gune izatetik etxebizitzak egiteko gune izatera pasako da. Erabaki horrek etxebizitzak egitea ahalbidetuko du. Bere garaian, Zestoako Udalak aldaketaren proiektua aurkeztu zuen Foru Aldundian. Aldundiak, ordea, atzera bota zuen. Horrelako proiektu bat aurrera eraman baino lehen, bideak, sarbideak, kirolguneak eta kulturguneak egokitu beharra daude. Orduan ez zegoen inongo azpiegiturarik, eta ez ziren 353 etxebizitza eraiki. Udalak lur horietan etxebizitzak egingo dituen sustatzaileekin hitz egin ondoren, hitzarmen bat egin du. Proiektu bat aurkeztu dute, Arroabea bere osotasunean hartuta: Jazz Berri inguruan etxebizitza berriak eraikiko dira; N-634 errepidea (Deba eta Zumaiaren artekoa) Sansinenea industrigunetik desbideratuko dute; eta, kirol ekipamenduak eta eskola berria eraikiko dira. Oraindik zehazteko dagoen arren, urte bukaerarako espero da Foru Aldundiak bere oniritzia ematea eta, ondoren, lanak egiten hastea.

• Ukontratua amaitzen zitzaiola-eta, Udal Batza-

DALEKO INGURUMEN ARLOKO TEKNIKARIARI

rrak kontratua urtebetez berritzea onartu zuen. Hortaz, Izaskun Larrañaga Bergarari 2006ko ekainaren 1a arte luzatuko zaio kontratua.

TOKIKO AGENDA 21 Aste berdea 2005

Ekainak 5 Ingurumen Nazioarteko eguna izan da. Munduko herrialde askok ospatzen dute egun hori eta gure lurraldean egun horren inguruan Zestoako Udalaren eta Urola Kostako Udaltalde 21en ekimenez, 2005eko Aste Berdea ospatu da. Maiatzaren 27a eta ekainaren 5a bitartean izan da eta eskualdeko herri guztietan jarduera ugari burutu dira. Parte hartzeko aukera zabala izan dute beraz eskualdeko herritarrek aste horretan zehar. Programaren barnean, Hondakinei buruzko tailer ibiltariak burutu dira Urola Kostako Udal elkarteko herri guztietan eta ekitaldi hori izan da hain zuzen ere, aurtengo Aste Berdeko programaren oinarrizko jarduera guztientzat. Hala ere, Zestoan bildu dira 2005eko Aste Berdean, ingurumen sentsibilizaziorako ekintza ugari. Honakoak izan dira burutu diren ekintzak: · "Konpostaia zer den" Mendikoiko kide batek emandako hitzaldia. Hitzaldian konposta egiteko urratsak adierazi ziren. · "Mundu berri bat" Azkona pailazoak antzerki bat egin zuten eta jende ugari (haurrak eta gurasoak) bildu zen. · Produktu ekologikoaren dastaketa. Herritar asko hurbildu ziren produktu ekologikoak dastatzera. Aukera zabala izan zen eta produktu guztiak Euskal Herrian ekoiztutakoak ziren. · Hondakinei buINFORMAZIO GEHIAGO: ruzko tailerrak. Tel. 943 89 00 45 Haurrek, berrewww.urolakosta.org agenda 21@urolakosta.org rabilpena bultzatuz, hondakinekin jostailu eta tresna politak egin zituzten herriko plazan. Bestalde, astean zehar birziklapenari buruzko tailerrak egin zituzten ikaszentroetan.


Burrummmmmmmm kendu paretik!


f

1

m

1

ratzen hasi dira eta aldamio baten ondoan utzi dituzte. Orain arte ez diogu aldamio horri erreparatu. Ateratako ondorioa hauxe da: lurrean zaudela, pistaren albo batetik ez dira ondo ikusten beste muturreko kurbak eta horregatik aldamiora igotzen dira. Bertara igo gara gu ere. Gerturatu orduko azalpenak ematen hasi zaizkigu (zerbait antzeman digute). Aldamioa soldatu egin zutela arriskurik ez izateko. Udalari baimena eskatu ziotela pista margotzeko eta zulorik ez dutela egingo ere aginduta dutela... Goiza aurrera doa. Hamaikak dira eta dagoenekoz hamabi kotxe konta ditzakegu zelaian. Hemen dago martxa hemen! Hondartzako bi mahai, eguzkitakoak eta erreminta kaxa mordoa. Benetako kotxeen tailer mekanikoa dirudi honek. Martxan jarri aurretik prestatu egin behar omen dira. Pieza denak, gurpilak eta ardatzak ondo al dauden begiratu, gasolina bota eta pizgailu baten punta goriarekin txispa sortu eta motozerra baten antzera, sokatik tirata arrankatzen dira. Dena ondo badoa behintzat. Eginahalean ari da bat gure aurrean sokari tira eta tira baina... Hala esan digute, etxeko lanak ondo eginda ekartzen ez badira alferrikako buelta ederra egin daitekeela. Gasolina ez omen da kotxe arruntek erabiltzen dutena, berezia erosten omen dute dendetan. Aita-semeak ere badabiltza. Semea aldamio gainera igota eta aita (honek dirudi adituena, galdera guztiak honentzako dira) denen aita balitz bezala, bati eta besteari laguntzen; honi puesta en punto egin behar zaio, honi ardatz hauxe aska ezaiozu eta norantzaz aldatu, eta kotxe honen motorra beroegi dago eta utzi pixka batean hozten bestela lehertu egingo zaizu... Mutil bati azaldu dio, kotxeen kanpoko plastikozko karkaxa altxa eta motorraren gainera txistua bota eta irakiten hasten bada, atsedenalditxo bat eman behar zaiola kotxeari motorra pixka bat hoztu arte. Beste gauza bat ere ikasi dugu: sistema ezberdinetako UTBOL ZELAIA DELA ETA EZ DELA, DENOK kotxeak daude, baina denekin ere harri txinDAKIGU ZER LISKAR IZAN DIREN GURE txor txikiekin kontuz ibiltzea komeni da, hoHERRIAN. ORAINGOZ, IRAETAKO ZELAI rren kotxe txikiek, dena dute txikia eta harri txintxor bat piezatxoen artean sartzen bada BERRIAREN LEHEN FASEA EGINDA DAGO. egundoko kaltea egin dezake. Horregatik pista AZKEN ALDIAN ISILIK DAGO KONTU HAU, garbi-garbi edukitzen saiatzen dira. BAINA IRAETAKO ZELAI BELTZEAN EZ DA Afizio honetaz zerbait ikasi eta gustua harHAIN JUSTU ISILTASUNA ASTEBURUTAN tzen hasi garenean, udako trumoi zaparrada NAGUSITZEN DENA. ZENBAITEK, BEREN AFIZIORAKO horietako bat. Korrika-korrika traste guztiak LEKU BIKAINA BILATU DU BERTAN; KOTXE kotxean sartu eta hor doaz. TELEGIDATUAK ETA MINI MOTORRAK, HAIN ZUZEN. Denen aita zirudien horrek esan digunez, dena txukun egiten ahalegintzen ari dira: elAfizio berriak jakin-mina sortuta, bizikleta hartu eta karte bat sortu omen dute, orain pistan zati han joan gara bide gorrian zehar Iraetara. Goizeko hamaberde eta gorriak margotu nahi omen dituzte rrak pasatxoan iritsi gara. Ez gara iristen lehenak; motozebegira dagoen jendeak non dagoen ondo eta rra hotsa eliza paretik entzuten da hortxe nonbait. Pare non arriskuan jakin dezan eta web orria ere bat kotxe daude. Kotxe bakoitzean lagun bat eta mini badute: www.usuarios.lycos.es/koldolo eta motor bat. www.cochesrc.com. Zerbait gehiago jakin Bazter batean jarri gara. Papera eta boligrafoa hartu eta nahi duenak beraz, begira dezala orri horietan. afizio honetaz arrastoren bat atera nahian "apunteak harOrdu gutxian gauza asko ikasi dugu, afiziotzen" hasi gara pistari begira. Zelai laurden inguru hartuz, az berataz batetik eta afizioa ulertzeko motxuriz markatutako kurba itxidun pista. Eta ia gainerako duaz bestetik. Umekeria iruditzen zitzaiguna zelai guztia hartuz, kurba irekiagoz osatutako beste pista errespetu gehiagoz begiratzen ikasi dugu, kobat. Pista honen inguruan 70 gurpiletik gora kontatu ditutxeen prezioak jakin ditugunetik batez ere. A! gu, motorrean zoazela ibilbidearen nondik norakoak gareta inork zalantzarik izango balu ere, jakin biago antzemateko edo. Bateren batek ez du lan makala ezazue, kazetaria izan dela goiz osoan zelai hartu! beltz horretako neska bakarra. Apunteetatik burua altxa dugunerako bi motorrak elkaUdazken aldera hasiko omen dira futbol zerren atzetik bueltaka zebiltzan. Lasterketak egiten ari dira. laiaren hurrengo pausoak ematen, aldagelak... Motorrak ez zaizkie belauneraino ere iristen eta oker-oker Orduko martxara ohitzen joateko ez zaizkie eginda ibiltzen dira. Horregatik eramango dituzte belaugaizki etorriko iraetarrei kotxeen futbol zelainetakoak, kurbatan ia lurra jotzen dutelako. rako joan-etorriak. Mini motor horiei begira ari ginela, konturatzerako, kotxe mordoa etortzen hasi da. Zelaiaren alde batean jarri dira denak, beti horrela egingo balute bezala. Hauek kotxe telegidatuekin etorriko dira. Poliki-poliki trasteak ate-


Txan magoa Arroagoian. Magia eginez, haurrak harri azpitik atera zituela zirudien. Haurrek ederki pasako zuten, baina baita hauen aitzakian gerturatu ziren helduek ere.

Uztapide ia tablao flamenco

batean bihurtu zen ekainaren 10eko gauean. Giro atsegina eta beroa izan zen Joan Luis gitarra jolea eta bere lagunak entzutera hurbildu zirenen artean.

zulo

danbolin

Ekainaren 12an. EHNAren tramitazioan eta erabilpenean aitzindari izan den gure herrian

Zorionak!!!

III. Naziotasun eguna

ospatu zen. Euskal Herria izEHNA eta izana lelopean ekitaldi ugari izan ziren

Itxaropena

dantza taldearen emanaldia izan zen ekainaren 11n. Urtero-urtero dantza berriren batekin txunditzen gaituzte eta horren meritua aitortu nahian omenalditxo bat egin diote aurten Xabier Bidezabal irakasleari.

Itzira baserriko Feliziana Odriozolak 100 urte bete zituen ekainaren 8an. Argazkian, Fernando Etxeberria (Diputazioko ordezkaria), Izaskun Odriozola, Feliziana Odriozola, Jesus Mari Arroitaonaindia eta Gorka Unanue (Zestoako Udala).


3

k

1

ale/bale KALE.

SANTAKUTZETAKO OROITZA-

PEN ONAK EZ ZITUZTEN BURUTIK KENDU NAHI

GAZTETXEKOEK. ORAIN GUTXI ARTE, HOR EDUKI DUTE KULTUR ETXE SARRERAN KARROZAREN BURDINAZKO ESTRUKTURA. IBILI-IBILI EGINDA UDALETXEKO LANGILEEK JASO BEHAR GAINERA! NONBAIT

BA L E .

FUTBOL ZELAIAREN ETA

IBAIAREN ARTEKO ZUMEEN ITZALETAN EGU-

RREZKO BI MAHAI JARRI DITUZTE.

Harraizea

antzezlan bikaina eskaini zuten kultur etxeko aretoan lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek. Horrela jarraitzen badute izango du antzerkiak etorkizunik Zestoan, animo!

LEKU EDE-

RRA UDAKO BEROTAN FRESKO-FRESKO PATXADAN EGOTEKO.

Txistu soinuak Bilbon VIII. Ibilaldi neurtua.

170 pertsonek eman zuten ekainaren 19an izena ibilbide luzea egiteko, 39 kilometrotakoa alegia eta 65ek 25kilometrokorako. Aurreko egunetako berorik ez eta giro umoretsuan ibili ziren mendizaleak maldan gora eta batez ere behera. 10 euro ordaindu izena emateko orduan eta gero geldialdi bakoitzean nahi adina edari eta janari, eta ibilbide bukaeran, diplomarekin batera kamiseta, alajaina! horrela parte hartu daiteke hurrengo urtean ere!

. Bilboko Udal Txistu Bandak, Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean, disko konpaktu batean kaleratu ditu bere lanak, duela aste batzuk. Aberatsa da, benetan, emaitza: txistu banda tradizionalari dagozkion piezak, txistu bandak hari laukotearen laguntzarekin jotakoak, txistua eta soinu handiz interpretatutakoak, dantzarako errepertorioa, txistu bakarlariak jotakoak eta folk tankeran konposatutakoak entzun daitezke ia ordubeteko grabazio horretan. Tartean, herriko txistulari ospetsu Joan Jose Cestona zenak konposatutako lan bat ere bada. Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Asier Garciak eta Garikoitz Mendizabalek hartu dute parte diskoan. Azken horren musika ibilbidea ezaguna da askorentzat baino merezi du, hala ere, zertzelada batzuk aipatzea: Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan zen 1997tik 2002ra. 2003an, Donostiako Udal Bandako silbotea izan zen. Gainera, Azkoitiko Bizkargi Musika eskolako txistu, dultzaina eta alboka irakaslea izan zen. 2004ko urte hasieratik Bilboko Txistularien Udal Banda zuzentzen du. Eta hori guztia gutxi balitz, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea da 2003az geroztik.


HERRIKO

BAZTERRETAN

Agote-Bedua-Oikia-Ibai単arrieta-Agote Gaurko eta atzoko

garraiobideen

goten hasiko dugu ibilbidea. Agote, autopistako errotondatik gertu, Zumaiarantz goazela eskuinera dagoen baserri eta lantoki gunea da. Errepidetik sumatzen diren inguruak pausoz pauso dastatuko ditugu. gote baserriaren inguruan, autopistara hurbildu, eta ezkerrean autopistari paralelo doan bideari jarraituko diogu, A-8 zeharkatu gabe. Belardi moduan ustiatutako lurrak sastrakaz betetzen ari dira eta bide ertzean zuhaitz iladek gerizatzen dute bidea: haritzak, arteak eta baita ametzak ere. Ametza lur azidoetan gustura hazten den zuhaitza da; haritzaren ahaidea dela diogu ezkurrak eman eta hosto antzekoak dituelako. Bereizgarri moduan, hostoak ilez beteta ditu, bai goialdetik eta baita behealdetik ere. Belusezko hostoak dirudite. Bidean gora egin eta autopistak gure ama lurraren erraiak ebakitzen dituen gunean, harrizko hezurdura ikus dezakegu. Goi kretazeokoak omen dira hezurdura horiek, itsas ertzean metatutako sedimentuak konpaktatuta sortuta. Autopista igarotzeko ibilbidearen hasiera ebakitako ezpondetan (desnibel eta bukaera handiak), harkaitz geruzak ikusten dira; kolore argikoak kararri eta kararri haretsuak dira, eta ilunagoak margak. Margak harri hauskorragoak dira eta kararria gehiago kanporatzen da. Geruza paralelo hauek kurbatu edo ebaki egiten dira gune batzuetan, tolesturak edo failak NTZINAKO ETA GAUR EGUNGO GARRAIOBIDEEN ARTEAN EGINGO DUGU eratuz. Geruza kurbatuei tolestura deiDANBOLIN HONETAKO TXANGOA. ANTZINAKO UBIDEA DEN UROLA tzen zaie eta ebakitakoei failak; arroka IBAIAN, BEDUAKO PORTUAN ETA GAUR EGUNGO A-8 AUTOPISTA INGURUAN eratu ondoren, lur azpian jasandako indar HERRIKO TXOKOAK EZAGUTZEKO PARADA IZANGO DUGU. eta tentsioek eragindako tolestura eta failak. arriaren misterioak bertatik bertara irakurri ondoren, bideari jarraitu eta San Lorenteko ermitara inguratuko gara. Ermita dotore honen zurezko egiturak eta teilatuak txundituta utzi gaituzte. Baseliza hau mugan dago, Zestoa eta Zumaia bereizten dituen mugan. Atariko harresi txikia segituz Beduara jaitsiko gara. Bidezidorrari jarraitu, eta patata landatuta dagoen lepora iritsitakoan ez jarraitu bideari, eta Beduako estuarioari so egongo gara maia San Lorentzotik bertan, hegazti, arrain eta landare diber-

artean

A

A

H

Zu

A


n Lorentzo ermita

Sa

tsitate ikaragarriari begira. Ibaiaren edo estuarioaren bestaldean, artadia itxia eta ederra ikus dezakegu. Gertuago, estuarioan, itsasoko urak eta ibaiko urak bat egiten dute ekosistema aberats eta emankorra osatuz. Ibilbidea egiten segitzeko, ezkerrera hartuz Beduara iristeko bide berri bat aurkituko dugu. Beduatik estuarioko arrainak ikusi ahal izango ditugu. Garai batean portua izateaz gain, Bedua, orain arte, angula preziatua arrantzatzeko leku paregabea izan da eta gauez hemen aritzen ziren angulak arrantzatzen. Herri lurretatik aterata Oikiarako bidea errepidez egingo dugu. Auzora igo eta eliza parean maldan gora bidez bide gora joko dugu Ibai単arrietara igotzeko. Baserrian birziklapena eta berrerabilpena kontzeptuak ez dira gaur goizeko kontuak eta honela "Pollos Oikina" ko kamioi baten atzealdea oilategi bihurtu dutela ikusiko dugu. Bidean gora egin eta inguruko paraje ederretan erreparatuz berehala iritsiko gara Ibai単arrietara. Urtain baserri albotik jaisten den bideari jarraitu eta marga ateratzen zuten harrobietara iritsiko gara. Aizarnako harri-ikatza erabiliz, hemengo arroka erretzen zuten hasieran igaro dugun Agoteko tximinian, kare hidraulikoa ekoizteko. Marga harri honek eginiko bidea jarraituz, autopista azpitik igaroz, Agotera itzuliko gara.

5

B

1

eduako itsas portua

Beduako jatetxea ezagutzen dugu, baina beharbada Beduako itsas portua ez. Orain dela 500 urte, Urola ibaiak meandroa marrazten duen Zestoako lurretan nolako martxa zegoen ba al dakizue? XV. mendean, Beduan, itsas portua, ontziola, lonja eta errenteria zeuden. Imajinatu Bizkaiko Muskiz aldetik itsasontzi izugarriak datozela Gipuzkoa aldera, Somorrostroko meategietatik ateratako burdinaz beteta. Itsasoan aurrera lehenengo, eta gero, Urola ibaian aurrera ahal zuten gehien nabigatzen zuten ontzitzarrek. Behea jotzeko arriskua heldu baino lehen, ontzi txikietara burdina pasa eta Beduako portura joaten ziren. Burdina deskargatu eta han izango ziren Altzolarats, Lili, Iraeta eta Lasaoko burdinoletako arduradunak merkantzia jaso eta lantegira eramateko. Noski, esku aldaketa hori ez zen debaldekoa; batetik, errenta (zerga) ordaindu behar zuten (horregatik zen Beduako etxea errenteria). Espainiako erregeak eta probintziak berak Beduako nagusiari emana zion errenta kobratzeko baimena. Bestetik, handik igarotzen zen merkantzia guztia pisatzen zuten lonjan. Garai haietako idatziek diotenaren arabera, liskarren bat edo beste izan zuten Urola bailarako burdinoletako jabeek ( Joan Beltran Iraetakoa zen haien buru) Beduako errenteriaren jabearekin. Beduako errenteriak Bizkaitik zetorren burdinaren gaineko zergen monopolioa zuen eta Altzolarats, Elarritza, Iraeta, Lili eta beste hainbat burdinoletako jabeek gehiegi kobratzen zuela uste zuten. Monopolioa hausteko intentzioarekin, haserretutako Joan Beltran Iraetakoak Narrondon beste itsas portu bat ireki zuen. Ez zuen asko iraun. Basarten bildutako Gipuzkoako Batzar Bereziak beti Beduara joatera behartu zituen, baina hori bai, Beduako nagusiari errentak baldintza batzuen arabera finkatzeko agindu zion. 1713. urtean inguruko hamazazpi burdinoletarako 15.000 kintal (690.000 kilo inguru) burdina sartu ziren eta 1802an Iraetako burdinolan egindako 150.000 burdinazko ontzi (merkurioa eramatekoak) Beduatik atera ziren Amerikarantz. Askok uste ez badu ere Bedua, Urola bailarako garai bateko itsas portu oso garrantzitsua, Zestoako lurretan dago, nahiz eta ez den beti hala izan. Artxiboko idatzi baten arabera 1489an Bedua Zestoakoa dela azaltzen da. Zumaiarena izateari noiz utzi zion ez dakigu. Portuko errenteria eta lonja zen eraikina orain jatetxea dela esan dugu ordea. Nola bukatu zen bada Beduan itsasontzien sartu-irten izugarri hura? Burdinolak gainbehera hasi zirenean eta errepide berriak egin zituztenean.

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


B ai a g e n d a euskarari ek 24

AINA

OSTIRALA

Etxerat-ek deituta elkarretaratze isila 20:00etan plazan. Elkartasun maindireak erosteko aukera ere izango da.

25

LARUNBATA

13:ooetan, Bai Euskarari ziurtagiri banaketa. Txistulariak, ekitaldia eta mokadua.

27

ASTELEHENA

Kalegirok deituta, bilera zabala 20:00etan Kultur Etxean jaien egitarauaz eta egitasmoez eztabaidatzeko.

uz 10

TAILA

IGANDEA

ziurtagiri banaketa ekainak 25 13:00etan

IDIAKAITZ TXISTULARI TALDEAREN KALEJIRA, ZIURTAGIRI BANAKETA EKITALDIA eta MOKADUTXOA

Karmengo Amaren jaiak Arroabean OSTEGUNA

Jubilatuen eguna. 9:00etan bonbazoa. 13:00ean jubilatuentzat meza. Binakako Pala Txapelketa herriko jubilatuekin: Jose Aristondo eta Patxi Urbieta, Jose Elso eta Santiago Manzisidorren kontra. 14:00etan herriko jubilatuen bazkaria eta ondoren dantzaldia. 19:30ean, Pala Txapelketako Finalerdiak.

15

OSTIRALA

Haurren eguna. Ume jolasak. 17:00etan Poxpolo, Mokolo eta konpainia pailazoak eta txokolatada. 19:30ean Pala Txapelketako final nagusia eta poteo herrikoia trikitilariekin. 20:30ean afaria. Gaueko 23:00etan Danborrada. Ikurrinaren altxatzea "Joxe Migel"en plazan. Goizaldera arte Dj Pajarito.

16

LARUNBATA

Karmengo amaren eguna. Koadrilen eguna. Goizeko 6:00etan karroza. 9:00etan baratxuri zopa. 10:30ean, koadrilen arteko marmitako lehiaketa. 11:30ean Meza Nagusia. Poteoa Ustekabe txarangarekin. 14:00etan koadrilen arteko bazkaria (txartelak Txomin tabernan). Goizaldera arte berbena Iratxo taldearekin. Eta hainbat sorpresa.

17

IGANDEA

11:30ean Meza Nagusia. Itxaropena dantza taldea. Poteoa trikitilariekin. 18:00etan herri kirolak eta txorizo eta sagardo dastaketa frontoian, bertako sagardozaleekin. 23:00etatik, Gelatxo taldearekin dantzaldia.

22

OSTIRALA

Herri afaria frontoian eta bikotekako dantza txapelketa Pajaritoren eskutik.

24

27

ASTEAZKENA

IGANDEA

20:30ean txupinazoa, 21:00etan herri afaria Estrata soinujoleekin. 23:30ean erromeria goizaldera arte Lotxo taldearekin. Goizeko 01:30ean dantza bikote lehiaketa. Saria: bi lagunentzako afaria.

25

ASTELEHENA

Santio eguna. Meza Nagusia. Txistulariak eta albokariak. Sagardo lehiaketa. 13:00etan pilota partiduak. 16:00etan Parapente Txapelketaren finala. Herri kirol saioa. 22:00etan umeentzat "Toni-ren olatuak". 22:45etan erromeria Etxabe Anaiekin. 02:30ean Dj Pajarito. 06:30ean herritarren arteko karroza.

26

San Kristobal eguna. Narrondoko jaiak.

14

Santio Santa Anak Arroagoian

ASTEARTEA

Santa Ana eguna. Meza Nagusia, Itxaropena dantza taldea. Adinekoentzat eta karrozan parte hartzen dutenentzat hamaiketakoa. Arratsaldean herritarren arteko kirolak. 22:45etan Jaione eta Jon trikitilarien emanaldia.

17:30ean ume jolasak eta guztientzat txokolatada. 19:00etan Gorriti eta bere abereak. 22:30ean erromeria Saioa eta Alabier trikitilariekin.

22

OSTIRALA

Mendi espedizio bati buruzko ikus-entzunezkoa Agiro Mendi taldearen laguntzarekin udaletxe azpian 22:00etan.

29

OSTIRALA

Ipar haizea taldea. Partaideen artean David Gorospe bateria jolea udaletxe azpian 22:00etan.

• Eroa eskainiko da Zestoako Aek euskaltegian. InGA ikastaroa. Uztailaren 4tik 29ra EGA ikasta-

formazioa gehiago nahi duenak 943 151 089 telefonora dei dezala. uskara irakaslea izan nahi al duzu? Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, goizeko 9:00etatik 14:00etara Antiguako euskaltegian hizkuntza irakaskuntzarako oinarrizko prestakuntza eskainiko da. Informa zaitez Gipuzkoako AEKren bulegoan 943327172 telefonora deituta.

•E


DL GUSTUKO B

7

ANTZARAKO 1

L

IKOTERIK EZ

A R R O A B E K O J A Z Z B E R R I D A N T Z A L E K U R A E H U N K A G A Z T E J O A T E N D A O N G I P A S A T Z E K O A SGA Z T E A K A U Z O K O K A L E E T A N S A K A B A N A T Z E N D I R A E L K A R R E K I N E G O N E T A E D A T E K O. HO R I B A IN O E G I N G O E Z B A L U T E E Z L I T Z A T E K E I N O L A K O A R A Z O R I K E G O N G O, B A I N A A S T E R O E G O T E N D I R E N A P U R K ET E K, A U Z O T A R R A K B E L D U R T Z E K O S A I O E K E T A D R O G A T R A F I K O A K B I Z I L A G U N E N P A Z I E N T Z I A A G O R T U D U T E. A U Z O E L K A R T E A N B I L D U R I K D A NT Z A L E K U A R E N B E H I N- B E T I K O ARUNBATERO

M O A R E K I N.

ITXIERA ESKATZEA ERABAKI DUTE

E T A A Z K E N L A U U R T E E T A N H A I N-

B A T ADMINISTRAZIOREKIN BATERA E G I N D A K O L A N A K O R A I N D I K A R A-

Z O A E Z D U E L A K O N P O N D U I K U S IR I K, Z E N B A I T E R A B A K I A U R R E R A E R A M A T E A A D O S T U D U T E.

Urteak daramatza irekita Jazz Berrik Arroabean, baina "azken urteetan okerrera" egin duela diote auzotarrek. Dantzalekuaren lehen urteak lasaiak izan ziren auzoan, baina 90eko hamarkadan, bakailaoa agertu zenean hasi ziren arazoak. Orduan izan ziren lehen istiluak dantzalekuko bezeroekin. Dantzariak auzoko kaleetan biltzen dira edateko asmoarekin eta orduak aurrera joan ahala egoera okertu egiten da. Jendea bere autoen inguruan biltzen da musika ozen jarri eta mota guztietako substantzia debekatuak trafikatzeko eta kontsumitzeko. Auzotarrek atsedenerako eskubidea urratzen dietela uste dute eta gauetan etxetik irteteko ere beldur dira askotan. Maiatzean auzotar bat etxetik kaleko argazkiak ateratzen saiatu zen, kalean zeuden gazteak ohartu egin ziren eta etxera harriak jaurtiki zizkioten. Egoera hau ez da be-

rria ordea. Auzotarrek kanpotarrei ezer ez apurtzeko, kontuz ibiltzeko, eskatzen dieten bakoitzean, ohikoena erantzun txarrak jasotzea izaten da. "Okerrena imajinatu edo idatz dezakezu, baina hori eginda ere motz geldituko zara. Ikusita baino ez zara ohartuko hemen gertatzen denaz", dio Patxi Urbietak. Beldurra eragiteaz eta erantzun txarrez gain, mota guztietako substantzia debekatuen trafikoa ohikoa bihurtu da auzoan. "Nik etxetik ikusi dut nola mutil batek kalean zegoen jendeari eskaintzen zizkion bandeja batean zeuden raiak", baieztatu du Kepa Iribarrek. Ertzaintzak berriz, auzotarren ustez, "ez du ezer egiten". Poliziak "kaletik pasa" besterik

路路路


路路路

ez omen du egiten eta autotik ez direla jaisten salatu dute. Udalak baliabide "urriak" dituela dio Gorka Unanue alkateak: "Berez konpetentzia udalarena da, baina guk baliabiderik ez dugu eta Ertzaintzarengan utzi genuen kontua".

SEGURTASUN

NEURRIEN BILA

Ertzaintzaren lanarekin ez daude oso pozik Arroan eta auzo elkarteak udalari neurriak hartzeko eskatu dio, esate baterako, udaltzain gehiago izatea edo zinpeko zaintzaileak kontratatzea nahiko lukete. Udaltzain gehiago izateko udalak dio prozesu administratiboak bete behar direla eta horretarako denbora behar dela. Zaindariak kontratatzeko arazo juridikoak egon daitezke; legalki begiraleak ezin ditu kaleak zaindu, eremu pribatuan baino ezin du lan egin. Ale hau ixteko zegoenean, zaintzaileek udalaren baimenarekin kalean lan egin dezaketen eztabaidatzen ari ziren Zestoako Udala, Arroako Auzo Elkartea eta Ertzaintza. Uniformez jantzitako poliziez gain, kaleko jantziekin doazen poliziak ere ibiltzen dira Arroan. Dantzaleku barruan kaleko arropa jantzita dabiltzan guardia zibilak egoten dira drogen trafikoa kontrolatu nahian. Jazz Berri bertan ez dute inor harrapatu ordea. Dantzalekua itxi dezakete bertan jendea trafikatzen harrapatzen badute, eta hori dela eta, bertako langileek zorrotz jokatzen dute. Drogen trafiko guztia kalean burutzen da, jendearen aurrean. Arroako biztanleek egoera konpontzeko zenbait neurri hartu behar dela adostu zuten. Lehen neurrietako bat auzoko kaleak ixtea izan zen autoek sortzen dituzten eragozpenak saihesteko. Alkatearekin bildu ziren eta auzoko kaleak piboteen bidez ixtea eskatu zioten. Alkatea eskaerarekin konforme zegoen, nahiz eta eskaera plenora bideratu ez. Orain, auzotarrentzako edo larrialdietan, piboteak nork irekiko dituen erabaki nahian dabiltza. Bizilagunak, beraiek irekitzen badituzte, Jazz Berriko bezeroen erasoak jasateko beldur dira. Zinpeko zaintzaileak kontratatzea izan daiteke irtenbidea.

JABERIK

EZ DUEN BURUHAUSTEA

Burukomin guztiek dute erantzulea, baina Jazz Berriren jabea nor den esatea ez da erraza. Beraien artean istilu ugari izan dituzte eta dantzalekuaren jabetza norena den argitzeko epaitegietara iritsi dira. "Beraien artean epaiketa bat baino gehiago" dituztela dio Gorka Unanuek. Dirudienez, orain arte akziodun edo ordezkari nagusia zen Yazuyuki S.L. enpresak epaiketa galdu du eta orain Music Name S.L. izango da Jazz Berriren erantzule administratiboa. Music Name enpresa da, gaur egun, Jazz Berriko aktibitatearen jabea, baina eraikinaren jabea Music Berri S.L. enpresa da. Gerta liteke Jazz Berri izenaren jabea den enpresak beste edozein herritako dantzalekuren batean bere ekintzekin jarraitzea. Dantzalekuaren arduraduna nor den garbi ez jakiteak "arazoak sortzen ditu akordioak lortzeko, ez baitakigu argi nork duen gaitasuna akordio horiek sinatzeko", aipatu du Unanuek. Iaz Karmengo jaietan beste epaiketa bat izan zuten eta orduan Yazuyuki enpresak irabazi zuen, orain epaiketa galdu duenak. Jabe aldaketa amaigabe hauek arazo ugari sortu dute administrazioek notifikazioak emateko. "Ezarri zaion azken zigor administratiboaren berri emateko arazo ugari izan dugu. Beraiek emandako helbideetan ez da inor egoten edo gutuna itzuli egiten dute, eta azkenean, dantzalekuan bertan eman zitzaien administrazioaren isuna",

baieztatu du Unanuek. Ekainaren 6an, Eusko Jaurlaritzak Jazz Berri hiru hilabeterako itxi eta 6.000 euroko isuna ezarri zion, iaz, hiru alditan, itxiera ordutegia ez errespetatzeagatik. Jabeek hilabeteko epea dute errekurtsoa jartzeko, eta ondoren, Eusko Jaurlaritzak hiru hilabeteren barruan erantzun beharko die.


9 1

BEHIN-BETIKO

IRTENBIDEA

"Dantzalekua ixteko bi aukera daude. Lehena, jabeak beraien kabuz joatea da eta bigarrena, izaera komertziala duen lur eremua birkalifikatu eta bertan etxeak egitea. Udalak bigarren bide honi ekin dio arazoa konpontzeko", baieztatu du Gorka Unanuek. Lurren birkalifikazio prozesua abian da eta aurten onartuko dutela uste dute udalekoek. Etxeak egiteko ordea, errepidea lekuz aldatu behar da. "Ezin dira etxeak egin errepide nazional baten ondoan, gutxienez bederatzi metroko tartea utzi behar da. Hori konpontzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egin dugu eta aurten idatziko dute Sansineneako poligonotik pasako den errepide berriaren proiektua. Ondoren, kostuaren arabera, datorren urtean edo 2007an hasiko lirateke errepide berria egiten", baieztatu du Gorka Unanuek. Jazz Berriko lurretan

32 etxebizitza eraikitzeko baimena izango dute eta lan horiekin batera "nahiko degradatua" dagoen lur eremua konpondu nahi du udalak. Arroako biztanleak ostegunero biltzen dira Jazz Berriren inguruko egoera eztabaidatzeko. Bilera hauetan, orain arte proposatu dituzten neurriak "behin-behinekoak" direla argi utzi dute eta beraien nahia eta asmoa, Jazz Berri "behin-betiko" ixtea da. Izaera irekia eta publikoa duten bilera hauetan edonork har dezake parte. Bertan, Jazz Berriren arazoa konpontzeko eman diren pauso eta erabakien berri ematen zaie Arroako bizilagunei. Ekainaren 2an egin zen bilerara alkatea joan zen arroarren iritziak eta eskaerak lehen eskutik jasotzeko. Ekainaren 9an, Joseba Ossa Arroako auzo elkarteko idazkariak aipatu zuenez, "udala Jazz Berriko jabeekin behin-betiko akordioa lortu nahian dabil. Udalak jabeei proposatu die lur eremu hori erosi eta bertan etxeak eraikitzeko prest dauden enpresekin negoziatzea. Ez badute inolako akordiorik lortzen enpresa horiekin udalak diru kopuru bat ordainduko die jabeei lurrak erosi eta dantzalekua ixteko". "Udalak akordio hau aurrera eramateko baldintza moduan jarri du jabeek dantzalekuaren itxiera data atzeraezina ezarri eta akordioa notarioaren aurrean sinatu behar dutela. Dirudienez, enpresa bat baino gehiago agertu da lurrak erosteko prest eta jabeen negoziazioak luze joan daitezke. Hala ere, udala itxaropentsu dago eta irtenbidea hurbil dagoela uste du", argitu du Ossak. Akordio hau ale hau itxi zenean proposamen bat baino ez zen eta ez zegoen inolako adostasunik.

U

rko canseco


MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAK errebelatu d i g i t a l a eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena... estudioko argazkiak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
52 - 2005 ekaina by DANBOLIN - Issuu