Skip to main content

49 - 2005 martxoa

Page 1

danbolin 2005/3

49.

ALEA


aldizkariari laguntza eman nahi badiozu egin zaitez danbolin-zulo kultur elkarteko bazkide. Horretarako bidali iezazkiguzu zure datuak (izena eta bi deitura, helbidea, nortasun agiriaren zenbakia, kontu zenbakia [20 digito] eta telefonoa) Kultur Etxeko danbolin aldizkariaren gutunontzira. Urteroko kuota: 18 euro.

e

Aurtengo uskal Herriko landetxe batean asteburu bat pasatzeko zozketaren irabazlea

XABIER ETXABE URRESTILLA izan da.

z o r i o n a k ! JAUNARTZEAK eta ERREPORTAJEAK estudioko argazkiak ZURE BIDEOKLUBA DVD alokagai bitartez


Aurten betetzen dira 400 urte Kixote bikaina lehenengo aldiz argitaratu zela. Hori gogoratzeko hamaika jardunaldi, erakusketa, berrargitalpen... egiten ari dira bazterretan, non ez. Neuk ere –ezin ba gutxiago izan-eta– gure zaldun ibiltaria atariko honetara gonbidatu nahi izan dut. Bi arrazoirengatik, batez ere: batetik, gure buruaren elikagai nagusiena telebista den garai hauetan, ez al da egundoko kixotekeria Danbolin ateratzen ea eta ea jarraitzea? Eta bestetik, ez dut esango aldizkarian parte hartzen dugunak erotu egin garenik –guk ez dugu gizaki erraldoirik ikusten haize-erroten ordez, ezta Dultzinearik ere astoaren atzea baino zatarragokoen ordez– baina Danbolinek badu gauzak era bitxian ikusteko eta erakusteko dohain berezi hori: Anjel Lertxundik esaten duen bezala, "nire begi-bistan daukadan errealitateari –mundu guztiak modu bertsuan ikusten duenari– alde ezkutuak, alde itzaltsuak ikusten saiatzearen bertute hori". On Kixote estimatuak pasadizo bat gogorarazi dit: Elkanoren espedizioan, Ameriketako bazterrak ezagutzera joan zen Zestoa aldeko mutil gazte baten pasadizoa, hain zuzen ere. Ekaitz izugarri batek harrapatu eta hondatu egin omen zituen itsasontziak; bizirik atera ziren gizonak, berriz, jan-edanik gabe gelditu omen ziren. Gosez eta egarriz, egoera oso larrian zeudela ikusirik, gure mutilak egurrezko kaxa batean sartu eta itsasora salto egin omen zuen, lehorrean laguntza bilatu asmoz; ontzia irauli ere egin omen zitzaion baina igeri eginez onik iritsi omen zen lehorrera; han, bertako jendeari laguntza eskatu, keinu bidez, eta hilzorian gelditu ziren lagunentzat janari franko lortu omen zuen. Abentura hark heroi bihurtu ez ezik, hango jendearen ohiturak, hango bizimodua, landareak, animaliak eta abar ezagutzeko aukera ederra ere eman zion gazteari. Imajina dezaket gure mutil gaztea, erabat liluratuta, mundu desberdin haiek azaltzen Fernandez de Oviedo kronistari –horren bidez iritsi zaizkigu guri bidaia haren xehetasunak–; imajina dezaket mutil gaztea, Ameriketara joan aurretik, Zumaian, itsasoari begira, bere buruari galdezka zer ote zegoen uraz bestaldean; imajina dezaket gure heroia herrikoiei kontatzen hango ibilerak, jende askok erokeriatzat hartuko zituen arren... Gaur egun, ordea, kixoteak ez daude modan. Gaur egun erraz egiten diren gauzak atsegin ditu jendeak, erraz irakurtzen diren gauzak, kolpe batean ikusten diren gauzak, gauza arinak, sakontasun handirik gabekoak askotan. Garbizaletasunaren edo/eta xumetasunaren aitzakiapean, huskeria, txoko usaina, entretenimendua askoz nahiago ditu jendeak. On egin dagitela, ba!

F d a n b o l i nEK

ernando arzallus

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 11 12 14 17 18

ATARIKOA.

INKESTA

ENBIDOAK

GUREAN: AMALDA ABESBATZA

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

KORRIKA

EUSKALDUNEN IRLA

JARDUNIAN ASIER LIZASO

HERRIKO BAZTERRETAN

UDALEKO BERRIAK

AGENDA


GRANERMANOA

T

elebista eta zinea ikustean, aldizkariak irakurtzean, liburu eta egunkariak hartzean, paranoia bat dut, beldur naiz norbaitek ez ote duen gure etorkizuna erabakita. Horixe pentsa genezake politikarietan. Adibide garbia da zenbait euskaldunok ezingo dugula botorik eman apirileko hauteskundeetan. Politikarien agindua, bideo jokoen Ez gara arraagindu berbera da, insert coin eta Kanpoko zistak. Nik ez Nik uste dut makurtu burua. Beste adibide garbi jendea Zestoan dut inor bazterorokorrean ez beti ondo hartu bat badugu Zestoan. Ibarretxe eta tzen bere kologarela arrazistak. dugula uste dut. bere lagunak, euskaldunon erabarea edo arrazagaPertsona ona eta Ez gara beste hekiaren defendatzaile sutsu horiek, tik. Gainera udan langilea bada ez rriekin bereizten, ez dute onartzen Zestoan abenduan Saharako hauzait kolorea innik uste dut besizan zen erreferenduma, zer esanik rrak etortzen diporta, txuria, te lekuetan bezaez emaitza. Zestoa beti agertu izan renean berdinbeltza, horia edo la ezezagunari berdin jolasten berdea den. Txuda burua makurtzearen aurka, bozibeldurra diogula, dut beraiekin. riak ere pertsona na joaz, kea darion autoetan. Uler besterik gabe. txarrak badaude! daiteke ordea, bideo joko zail bateElene Arruti an helmugara iristean, haur hark Pello Igarataundi Raquel Casquero 12 urte zioen "altxa burua, jo bozina, bit45 urte 31 urte bit". Baina paranoia berri horretaz ari naizenean, beste plano batean, beste mundu batean dauden pertsonez ari naiz, guk ezagutzen ez ditugunak. Horiek erabakitzen dute gure etorkizuna. Matrix bezalako filmetan azaltzen den errealitate faltsua bizi dugula pentsatzea da beldur hori. Azken batean, Platonen mitoa hartu eta ordenagailuko ‘eguneratu’ botoia zanpatuz lortuko genukeen paranoia da. Platonek gizakia kobazulo batean lotzen zuen, atzetik argia zutela, paretari begira. Gizon haientzat paretako itzal haiek ziren errealitatea. Horren aurrean, zentzuek ezartzen dizkiguten kateetatik askatuz, kobatik kanpora ikusiko genuke errealitatea. Trumanen show-an, aktoreak ihes egiten zuen jakin gabeko granermano hartatik, itzal haietatik, non bere familia eta herri guztia telebista kate batetako aktoreak ziren. Eta paranoia horren aurrean, jendeak alderantziz jokatzen du. Kobako irteerarantz jo beharrean, paretako itzal bat gehiago izan nahi du, granermanoko kide bat gehiago. Alemanian adibidez, urteak iraungo dituen granermanoa asmatu dute, hamabi partaiderekin eta jainko izatera jokatzen duen telebista kate batekin. Paranoia hori duten zestoar guztientzat albiste onak daude. Zestoan, 47 telebista plato berri egin behar dituzte, agintarien babesean, igogailu eta guzti. Tokatzen bazaizu, ez zaitez zure bikotekideaz fida, eta begira ezazu txoko guztietan, ea kamerarik baden.

Zestoarrak arrazistak al gara?

e

nbidoa 1. Ismael Olaizola


5

M

artxoa ere badoa. Kasik konZestoarrak turatu gabe. Egunak Nik uste dut bagara arrazisazkar pasatzen dira, ezetz, Brasildik tak, askotan ez etorri nintzeneeta hilabeteak eta urteNire ustez genuke nahiko an ia hilabete zestoarrak ez ak zer esanik ez! Hau baina bagara. gaixorik egon gera arrazistak, nabarmenagoa da Itxurak ere asko Ez dakit, nintzen eta henik ez ditut heumeak dituzunean. kontatzen du, igual batzuk rriko hainbat larritar guztiak Ohikoa da entzutea pertsona bat onizango dira eta gun nire bila beste batzuk ez. ezagutzen arra- do integratzen haurra dagoeneko hazi zistak diren edo bada agian ez da etorri ziren kaEz dakit. Nire duzula, eta umeari belera irteteko inguruan ez dut ez esateko mo- baztertuko baigiratuz gero, denbora animatzera. Heduan baina... na ez bada berarrazakeriaren azkar pasatzen dela Akaso gertuan tako bizimodura rrian kanpoko ezaugarririk konturatzen zara, baijendea ere ikusi tokatzean hasieohitzen agian ikusten baina izan dut eta inna tira, umea hazteran behintzat baztertua izango jende arrazista tegratuta dauezagutu arte, ez ko... oraindik asko falda. Aurreiritzieegon, egongo dela ematen du. nuke oso ondo ta dela nabarmena da. kin asko jokada. Zaharragoek Dena den, nahiz eta agian ez dituzte hartuko, baina tzen dugu eta Diego Cavalheiro denborarekin denbora pasa, ahazteaskotan ezezaondo hartzen pertsona ezagu- gunari beldurra 18 urte kanpotarrak, zina da zeure umearen baina gazteek ez tu eta onartuko diogu. sorrera. Amaren sabedut uste bazter- nukeela irudilean pasatzen dituen tzen ditugunik. tzen zait. Bego単a Olaizola bederatzi hilabeteak aldi berean azkar eta Koro Izagirre 31 urte Jon Alberdi poliki pasatzen dira: 47 urte 21 urte azkar, ia denborarik ez duzulako gertatzen zaizunaz eta datorkizunaz konturatzeko, eta poliki, umearen aurpegia ikusteko amorratzen egoten zarelako. Ondoren datorrena berriz, ikaragarria! Haurra jaio bezain laster zeure altzoan jarri eta bularretik esnea edateko prest izaten da, eta zu, oraindik esku artean duzunaz jabetu gabe! Umearekin egin beharreko bidea ez da dena arrosa kolorekoa, ez da gutxiagorik ere! Badira itomenezko momentuak, eta batez ere hasieran. Esate baterako, negarrez hasi eta zer duen asmatu ezinik kirioak jota bukatzen dugunean, bai amak, bai aitak, baita inguruan diren guztiek ere; eta noski, umeak negarrez jarraitzen du. Horrelakoak asko izaten dira, baina bestelakoak ere bai, denborak aurrera egin arren geure barnean geratzen direnak: haurraren lehenengo irribarreak, bere lehenengo hitzak, bere lehenengo jolasak... Egia da konturatu gabe koskortzen direla, baina benetan aberasgarria da umeak egin beharreko bidean bidelagun izatea; izan ere umeak asko eskatzen baitu, baina ematen duena askoz ere gehiago da. Denbora azkar pasatzen den honetan aholku bat haurdun edo ume txikiekin zaudetenoi: aprobetxatu eta gozatu umeaz! Aholkua, aita diren edo izango direnentzat ere bai noski, umearen erdia zaretelako. Eta lasai, lorik egin gabeko gau horiek denborarekin ahaztu egiten dira. Badoa martxoa eta badator apirila! Hasiak gara dagoeneko udaberri eta udarako planak egiten, baina nik oraindik martxoan errotuta jarraitzen dut, izan ere gutxik baitute aitaren egunean amari besarkada handi bat eman eta "zorionak" esateko aukera. Urte askotarako!

enbidoa II.

M

ailu odriozola


gurean

HERRIKO AHOTS ISILDUAK

G

utariko gutxi ohartu bagara ere, herrian baditugu hainbat abesbatza. Parrokiko abesbatza herritarren artean oso ezaguna dugu, festa-egun nagusietan elizako gangak musikaz bete ohi dituen abesbatza hori, baina zein dira ba beste abesbatzak? adira jada 8 urte Amalda Abesbatza Zestoan sortu zela. Herriko kobazulo baten izena hartu eta herriko gazte batzuk bildu ziren abestuz ongi pasatzeko asmotan. Bailarako beste herrietako hainbat gazte ere batu zitzaizkien hauei. Nerea Ugarte azpeitiarraren zuzendaritzapean jardun dute lanean orain artean. Zortzi urte luzez, arazo bera izan dutela esan genezake: Zestoako gazteen falta. dozein aste bukaeratan ikus daiteke koadrilaren bat euskal kantu zaharrak kantatzen Zestoako kaleetan, bazkari nahiz afari herrikoietan, edo ikusi besterik ez dago urtero Gabon eskean irten ohi diren bi taldeetan biltzen den abeslari kopurua. Denak Zestoarrak. Eta nolatan ez dira Amalda abesbatzako partaide egiten horiek guztiak? atzuk solfeo famatuaren beldur dira, ez omen dakite-eta. Beste batzuk "elizako kantuak ez dituzte atsegin-eta.". Aitzakia merkeak. Amaldaren sorreratik solfeo zipitzik ez zekien jendeak ere hartu du parte. Horretarako klase aurretik laguntza be-

B

E

B

rezia eskaintzen zitzaien; beste batzuk, oraindik ikasi gabe, hor dihardute albokoari entzun eta tximinoek bezala imitazio bidez ikasten. Baina denak ere gustura kantatzen. Eta hori izan da beti Amaldaren helburua. Kantatuz ongi pasatzea. Bestalde, garbi erakutsi du Amaldak ez dela elizako kantuak bakarrik abesten dituen koro bat. Besteak beste, duela urte batzuk herrian egin zen rock jaialdian parte hartu zuen, eta duela gutxi abesbatzak plazaratu zuen diskoan (Ilunpetik Plazara) ez dago elizako kantu bat ere. ortzi urte ondoren, ordea, Amalda etsitzen hasi da. Zestoa ahots gabe gelditzen ari da. Urte hauetan guztietan denetarik egin du Amaldak herritarrak abesbatzara hurbilarazteko: kalean abestu, euskal kantu ikastaroak antolatu, herriko gazte guztiei etxera eskutitz bat bidali animatzeko asmoz... Eta ez dugu ia ezer lortu. Abesbatzaren gehiengoa kanpokoek osatzen dute, zestoar oso gutxi dago taldean; baina baita bailarako jendea ere. Hain-

Z


J

B

A

MALDA

ABESBATZA

A

7

bat aldiz abesbatza desegitekotan egon da, mutil faltagatik. Gaur egun bi mutil bakarrik ditu abesbatzak. Tamalgarria. arraitzen dutenen ilusioarekin eta egunen batean abeslari berriren batek atea joko duen esperantzarekin egin du aurrera orain arte Amaldak. Baina, hainbeste urtez ilusio bera mantentzea zaila da. Eta denbora agortzen ari da. Urteen poderioz, Amalda nekatzen ari da, eta Zestoa abesbatza bat gutxiagorekin geldituko da aurki. Penagarria. Gure partetik, guztien laguntza eskatuko genuke. Badakigu banaka inor ez dela ausartzen atea jo eta barrura sartzen, baina, koadrila oso bati bururatzen bazaio astean behin abesten hastea, guztiontzat izango da aberasgarri. Zuen aldetik edozein proposamen onartzen da. itartean, herriko ahots isilduek atea noiz joko zain dago Amalda. Zuen zain. Lotsa edo beldurrak ahoa ixten dizuenon zain. Eta ez da broma: Amaldaren hegaldirako azken deia da!

MALDA ABESBATZA

Zortzi kurtso dira 20 lagun inguruko talde baten ekimenaren ondorioz, eta Zestoako kobazulo baten izena harturik, Amalda Abesbatzaren ibilera hasi zela. Urte hauetan gure helbururik nagusiena gure herrian eta inguruko beste herrietan Amalda abesbatzaren doinu eta erritmoak zabaltzea MALDA TXIKI ABESBATZA izan da. Horrela, hainbat tokitan eskaini ditugu kontzertuak: Altzan, Amalda abesbatzaren barnean umeentzat tartetxo bat Donostiako Artzain egiteko asmoz sortu zen Amalda Txiki abesbatza. AurOnaren katedralean, tengoan 7. ikasturteari ekin dio. Beti ere, Amalda abesGasteizko Seminarioan batzaren partaide izan diren gazteen zuzendaritzapean (zuzendaritza ikastaro- egon da taldea. Zestoan kontzertuak emateaz gain, Gien amaieran), Lasartepuzkoako hainbat herritan ere izan dira beren emanalOrian, Bastidan, Irudiak eskaintzen; horien artean, aipatzekoa da urtero Aznen, Lasaon, Zaragozan, koitian, gabon kanten jaialdian, egin ohi duen emanalAzkoitian, Ordizian, dia. Duela gutxi bere 5. urteurrena ospatu du, Zestoan Bergaran, Azpeitian, El rey león MALDA GAZTE ABESBATZA Zestoako Bainuetxean filmeko musieta noski Zestoako hekarekin sortutako ipuin Aurtengo urrian hasi zen lanean Amalrrigunean bertan. Bost da Gazte Abesbatza. Amalda Txiki urte bete zirenean, Eus- musikala inabesbatzan zebiltzan helduenak hartu terpretatuz, kal Folklore Jaialdi bat eta Amalda handirako prestakuntza bat aurrera eraman genuen baita herriko beste haurre- jasotzea zen hasierako helburua. AzkeZestoako plazan eta nean, nahiko maila altua hartu dute eta kin jolas eta errepertorio hari soinu zailtasun handiko kantuak abesten dibandak eta musika mo- tailerrez osatuzte. Gabonetan egin zuten estreinaldernoa gehituz CD bat tutako arradia, bai Zestoa, baita Azkoitian ere. atera genuen Ilunpetik tsalde eder Plazara izenburuarekin. bat antolatuz Momentuan 11tik 13 urte bitarteko 12 Zestoan duela urte baabeslari inguruz osatutako taldea da. ere. tzuk egindako Rock Estilo askotako kantak ikastea zen helAbesten ongi Jaialdian ere parte har- pasa nahi du- buru nagusiena, eta pixkanaka lortzen tu genuen. Aipagarria ten 7-11 urte ari dira. Kurtso honetarako, Azpeitian, da, baita, Ttakunpa tal- bitarteko Ordizian eta Zestoan kontzertuak hidearen diskoan parte tzartuak dituzte, horien artean, txistuumeek har hartu genuela eta bedezakete par- lari talde batekin emango dute kontzerraiekin batera Zumaian te abesbatzan. tua maiatzaren 7an Azpeitian. ApirileCDaren aurkezpen kon- Lehengo ikas- an, Ordiziako abesbatzarekin tzertua eskaini genuela. turtetik abes- elkartruke bat izango dute Astebukaera koralean. Beizamako aterpetxean asteZortzi urte hauetan batzaren zuburu bat pasatzea izango da plana, elAmaldak bi sorpen gazendaritza rrantzitsu izan ditu: Itziar Ibargu- karrekin kontzertu bat prestatzeaz gain, bi abesbatzek elkar ezagutzeko Amalda Txiki abesbatza renek du. aukera izango dutelarik. Horrelako plaeta Amalda Gazte abesnekin –alegia abestu eta disfrutatuz– batza. Horrela, Amalda gazteak abesbatzen mundura hurbilbeste eskaintza bat tzea lortu nahi dute. Abesbatzaren zubihurtu da herriarenzendaria Jagoba Astiazaran herritarra tzat. Gabonak aldera alda. dizkari bat atera izan dugu gure berri emateko, eta Zestoako herrira urtero hainbat abesbatza ekartzen ditugu. Besteak beste, Donostiako Kanta Cantemus Korua, Bartzelonako Cor Madrigal, Zaragozako Abantare, eta abar. Taldearen sorreratik Amalda Abesbatzaren zuzendaria Nerea Ugarte da.

A

A


Bainuetxeko langileak mobilizazioetan Korrika egiten hasteko gogoa hasi dira "lan baldintza prekarioak" eta lankide baten kaleratzea salatzeko. Enpresa batzordeak salatu duenez, enpresaren zerbitzuak azpikontratatzeko joerak lan baldintza prekarioak dakartza. Argazkian, martxoaren 12an bainuetxe aurrean egin zuten protesta.

sartzeko moduko eguraldia martxoaren 13koa. Jose Javier Cuadrado zaldibitarra izan zen irabazlea helduen mailan eta

Lander Zabala herritarra bigarren. Goizeko 9:30etan txikienak hasi zirenetik, adin desberdinetan korrikalari mordoa ibili zen gure herrietako bazterretan aurrera eta atzera. Antolatzaileek firmatuko lukete horrelako eguraldia hurrengo urteetarako ere.

hararen inguruko jardunaldiak Wadna taldeak antolaturik Sa-

egin dituzte Herri Eskolan. Hainbat egunetan zehar Saharara bidaiatu duten herritarren argazkiak ikusgai egon dira eskolako jangelan. Hennarekin gorputza margotu eta eskuturrekoak egiteko tailerrak ere izan dituzte Aizarnazabalen bizi diren bi Saharauiren eskutik. Wadna taldearen helburua haurrak Saharari buruz interesa piztea izan da eta aldi berean herrialde honi buruzko informazio gehiago izatea.

zulo

danbolin

Aizarnako mus txapelketa

urtero bezala ikuskizun polita izan zen. Alaitasun faltarik ere ez zen izan bapo afaldu ostean. Guztira hogei bikotek hartu zuten parte eta gehienak gazteak ziren. Aurtengo txapeldunak Joseba OtaĂąo eta Oskar Lizarralde izan dira. Bigarren saria berriz, Juanjo Agirre eta Josu Eizagirrek lortu dute.

Zestoako alebin, infantil eta kadete neskak ‘Emakumea Pilotari’ programan parte hartuko dute beste 11 herrirekin batera. Programa honen helburua emakumezkoak pilota mundura gerturatzea da. Eskuz eta palaz jokatzen trebatu eta txapelketak antolatuko dituzte ondoren. Nork daki, agian oraindik zestoar neskaren bat profesionaletara pasako zaigu. Pelota gure kirola da, denona, emakumeak ez gara gizonezkoak baino gutxiago izango! argazkia: I.A. HITZA


9

k

ale/bale KALE.

TOKIKO AGENDA 21

ZEHARO DESITXURATU DITUZTE BARRELAN KASKARRA, NARRASA, LARDASKERIA, TXAPUZA, KAKA-TORTOA... HORRELA EGITEKOTAN, HOBE EZERTAN HASI EZ BALIRA. RATAKO BURUZURIENTZAKO HARRIZKO OINARRIAK.

BA L E .

AROZENA ALDEKO AUTOBUS GERALE-

KUAN, HAIZEA ETA EURIAZ BABESTEKO PARETAK JARRI DITUZTE.

BISUTS GARAIETAN,

JENDEAK ESKERTUKO DU.

EHNA EGIN ETA ERABILI

E N E K O K O R T A D I, 3 .

MAILAKO FUTBOL J O K A L A R I A.

Zestoan Bai Euskal Herriari ekimena osatzen dugunok, Europako Konstituzioari buruzko erreferendumari ezezkoa emateko deia luzatu genuen. Aldi berean, egun horretan Europaren aurrean euskaldun bezala agertzea garrantzitsua zela azpimarratu genuen. Horretarako, Euskal Herriko nortasun agiri propioarekin bozkatzeko eskatu zitzaien herritarrei, EHNArekin, alegia. Gure herrian jarri ziren bazkalekuetan ez zen arazorik izan euskaldun gisa botua emateko eta horren adibide dira beheko bi argazkiak. Datozen Hauteskunde Autonomikoetan ere EHNArekin bozkatzeko deia luzatu nahi diogu euskal gizarteari. Oraindik eskuratu ez duzuenok, gogoratu udaletxean badagoela aukera egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, BEH ekimeneko kideak asteazkenero elkartzen gara arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean, eta edozertan laguntzeko prest gaituzue.

ZESTOAKO BA I EUSKAL HERRIARI

EKIMENA

Atal berri honetan gure herrietako Tokiko Agenda 21en berriak zabaldu nahi ditugu hilabetero. Baina, zer da Tokiko Agenda 21a? Herritarren bizi kalitatea hobetzea bilatzen duen egitasmoa da. Horretarako, oreka bilatzen du ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren artean. Prozesu hori aurrera eramateko herritarren partehartzea ezinbestekoa da eta partehartzeko era desberdinak daude: herritarren foroa, web orria, mahai teknikoak‌ H I L A B E T E H O N E T A K O B I L ERAK: Momentu honetan herriaren diagnostikoa egiten ari gara egungo egoera ezagutzeko asmoz. Diagnostiko hori burutzeko mahai teknikoak eta herritarren foroa antolatuko dira. M A H A I T E K N I K O A K: eztabaidagune horiek teknikari, politikari eta zenbait eragile sozial eta ekonomikoek osatzen dituzte.Udazkenean bildu ziren partaideak eta berriro ere elkartu dira. Hauek dira egin diren bilerak : - M a r t x o a k 9 :"SOZIOEKONOMIA, KOMUNIKAZIOA, SENTSIBILIZAZIOA ETA PARTEHARTZEA" - M a r t x o a k 1 6 :JARDUERAK, INGURUMENA eta INGURUMEN BEKTOREAK( ura, energia,‌) - M a r t x o a k 1 7 :"PLANEAMENDUA ETA MUGIKORTASUNA" Mahai tekniko horietan diagnostikoaren zirriborroa aztertu zen eta orain arte egindako ekarpenak eta mahaietan bertan egindakoak mahaikide artean eztabaidatu ziren diagnostiko adostu bat INFORMAZIO GEHIAGO: Tel. 943 89 00 45 lortzeko. www.urolakosta.org Diagnostiko agenda 21@urolakosta.org zirriborroa eta mahaietan egindako ekarpenak herritarren foroan aurkeztuko dira; han herritarrek ekarpen gehiago egiteko aukera izango dute. Hurrengo foroa apirilaren 7an izango da 19:00etan.


G

U ERE BAI

1 2 3 4 5 6 7 8 9 1 1 1 1

ARROA BEHEKO AUZO ELKARTEA. Txikienak ere egin zuten korrika, aurretik edo atzetik hori da gutxienekoa. UDALA. Alkateak eraman zuen lekukoa KIROL BAZKUNA ETA KIROL PATRONATUA. Lander Zabala eta Mikel Sasiain lekukoa hartzeko prest. ITXAROPENA dantza taldea, EHE eta Gaztetxea elkarrekin, lekukoa eskutik eskura pasaz BERTSO ESKOLA. "Bertso bat, bertso bat" oihuka jendea. Mikelek baita bota ere. AEKko ikasleak. Aurten beren omenez da Korrika. Bejondeizuela!! RIP koadrila. Ea hurrengorako koadrila gehiago animatzen diren. GURASO ELKARTEA eta HERRI ESKOLA elkarrekin ikasleen eredu. elkarte gastronomikoetako ordezkariak umoretsu ekin zioten beren zatiari. 0 MUSIKA ESKOLAko irakasleak ere euskararen doinura. 1 Adin guztietako jendeak hartu zuen parte. Kontxita Garaizabal eta Karmelo Garaizabal izan ziren Zestoako beteranoak. 2 EZKER ABERTZALEA. Preso, errefuxiatu eta iheslariak ere euskararen alde. 3 LASAOKO AUZO ELKARTEA. Azken txanpa lasaotarrek egin zuten, Azpeitiarrei lekukoa pasaz.


BAZEN

BEHIN

EUSKAL HERRIA

IZENEKO

ITSAS ERTZEKO HERRIALDE TXIKI BAT.

ARRANTZA FAMILIA RRI ZEN, ETA GARAI

ASKOREN DIRU-ITUBATEAN EUSKALDU-

NEK OSPE HANDIA IZAN ZUTEN BALEA HARRAPATZEAGATIK.

ERDI

AROAN OSO JAKI

PREZIATUA BIHURTU ZEN BALEA, ETA BERAZ, UGAZTUN HANDIA PIXKANAKA DESAGERTUZ JOAN ZEN

EUSKALDUNAK

KANTAURI

ITSASOAN.

ETXETIK URRUNTZEN HASI

ZIREN BALE BILA… ETA GEROAGO

QUÉ-

BEC IZANGO ZEN LURRALDERA IRITSI ZIREN.

Historiako liburu askotan agertzen ez bada ere, Jacques Cartier ez zen izan Québecera iritsi zen lehen europarra. Ordurako euskaldunak Ternuan ibiliak ziren balea harrapatzen, eta hemen eskasten hasi zenean Saint-Laurent itsasadarrean barrena abiatu ziren. Horren adibide argia da "Île aux Basques" (Euskaldunen Irla). Trois-Pistoles izeneko herritik hurbil dago, eta gaur egun inor ez da bizi han. Halere, bisita gidatua egin daiteke irla txiki horretara, natura erreserba baita eta 200 txori mota ikus daitezke. Irlako lehenengo biztanleak amerindioak izan ziren. Orain dela 15 bat mila urte Beringo itsasartea zeharkatu zuten. Antza denez, Kanadan barreiatu ziren eta duela 8500 urte gutxi gorabehera talde nomadak Québec-era iritsi ziren, Kanada ekialdera alegia. Bikingoak Ternuan ibiliak ziren orain dela 1000 urte inguru, baina europarrekin izan zuten lehen harremana arrantzale euskaldunekin izan zen, XVI. mendean . Balea harrapatzera etortzen zirenean egonaldiak egiten zituzten eta bertakoekin salerosketa ere bai: amerindioek estimu handia zioten Europako bitxiei. Horregatik, euskaldunek kristal distiratsuak ekartzen zizkieten eta amerindioek, horren truke, neguan erabiltzen zituzten larruak oparitzen zizkieten euskaldunei. Baina nola dakigu euskaldunak paraje hauetan ibili zi-

1

IRLA QUÉBEC-EN

EUSKALDUNEN

1

rela? Hori frogatzen duten harrizko labeak daude oraindik ere irlan. Labe hauetan baleen koipea erretzen zuten eta gero itsasontzietan garraiatzen zuten Europan saltzeko, biziki preziatua eta garestia baitzen. Pagotxa mende bat beranduago amaitu zen, XVII. mende hasieran. Frantsesak iritsi ziren irlara eta euskaldunek alde egin behar izan zuten. Spritzberg, Norvegia eta Groenlandia aldera joan ziren oraingoan baleen arrantzarekin jarraitzeko asmotan. Aspaldi alde egin zuten arren, euskaldunek eragina izan zuten Québec aldean, eta "Euskaldunen Irla" izenaz gain euskararen arrastorik ere bada oraindik. Trois-Pistolsetik hurbil "Escumins" izeneko herria dago, eta ez da zaila asmatzen zein euskal hitzetatik datorren. Amerindioek ere "adesquidex" eta "anaia" hitzak erabiltzen omen zituzten (euskaldunekin zuten harreman onaren erakusle). Gaur egungo Québec-eko frantsesean ere bada adibiderik: oreinaren familiakoa baina pixka bat handiagoa den animalia bati "orignal" deitzen diote (lehenengo aldiz entzun nuenean ez nuen berehalakoan pentsatuko euskaratik etor zitekeenik!).

Gaur egun, Parc de l'aventure basque en Amérique izeneko gunea dago Trois- Pistoles-en. Bertan euskaldunei buruzko museoa, kafetegi bat eta Québec-eko frontoi bakarra daude. Pilota elkarte bat ere badago, eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte euskal kultura aitzaki. Etxetik hainbeste kilometrora egonda beste era batera bizitzen da hau guztia. Benetan harro sentitu ginen gure arbasoek amerindioekiko izan zuten jarrera ikusirik. Bitxia eta benetan hunkigarria izan zen munduko beste muturrean egonda gure herritarren arrastoa aurkitzea.

M

IREIA ORBEGOZO


J

ardunian asier lizaso FUNDIZIOTIK FRONTOIRA

"

artekaritzatik bizitzeko esperantza ez diat galdu

LAGUNARTEAN "TRUNBO" ETA PILOTALEKUETAN "IPINTZA" BEZALA EZAGUTZEN DUGUNAREKIN ARITU GARA JARDUNEAN. ARTEKARIEN KEZKAK, PILOTA MUNDUA, ETORKIZUNEKO ASMOAK ETA ABARREN INGURUKOEZ MINTZATU ZAIGU NOIZ ETA NONDIK BUELTA HASI HINTZEN ARTE- UMORE ON ASKOAN. KARI LANETAN?

Gure aita zena urte askoan korredorea izan huen, duela hamabi urte inguru, astelehen batez, Tolosako Beotibar pilotalekutik etxerakoan zorigaitzeko istripu bat izan zian arte. Bere hiletetara pilota munduko bere lankideak etorri zituan eta ni orduan langabezian egonik, aitaren hutsunea betetze aldera, bere lagunei aipatu egin niean eta haiek baietz, lagunduko zidatela. Nahiz jakin aitak zian eskarmentuaren apurrik ere ez niala, bere bidea jarraitzea erabaki nian eta horrela hasi ninduan. Irakasle zorrotza izan nian gainera, gogoratzen nauk Gure Txokoa elkarteko goiko pisuan Landarekin kontuak ateratzeko praktiketan: hainbeste gorri, hainbeste urdin, nola jarduten gintuan. Hanka sartzen nian bakoitzean bronka entzun eta aurrera...

"

ARTEKARI EDO KORREDORE ONAK PELOTAZALEA IZAN BEHAR AL DIK? ALA BESTERIK GABE JOKOAREN MUNDUAN ADITUA EDO ABILA IZATEA NAHIKOA DUK? Niretzat artekari ona izateko premiazkoa duk pelota gustatzea. Alegia, pelota kirol bezala interesatzen ez bazaik, zaila duk artekari lanean gogotsu jardutea eta nik esango nikek artekari denak neurri handi batean pelota zaleak ere bagarela. HIRE KASUAN ARTEKARITZA AFIZIO ALA OFIZIO BEZALA HARTZEN DUK? Nik momentuz afizio bezala, egia esan gustatuko litzaidakek ofizio bezala hartzeko aukera izatea, baina momentuz afizio edo gustu bezala diat. Pelota eta jokoko saltsan gustura ibiltzen nauk eta bazaukak bere xarma gainera. Lana fundizioan egiten diat eta jornal finkoa handik jasotzen diat, baina artekaritzatik bizitzeko esperantza ez diat galdu.


3 1

PELOTA

JAIALDIAK ARTEKA-

RIRIK GABE IMAJINATZERIK BA AL ZAGOK?

Afizionatu mailako partidak horrela izaten dituk, baina pelota profesionala guztiz lotuta zagok artekaritzarekin. Gero, badakik, euskaldunak apustu zale fama diagu eta neurri batean nik uste horrelakoak garela, nik bere enkantua hartzen zioat gainera. Pelota profesionalean derrigorra ikusten diat nik artekaritza, jokatzen den diruaren zatitxo bat enpresentzat izaten duk eta pelotaren jarraipenerako derrigorra duk apustua. Jokoak pisu ekonomiko handia zeukak, zenbait partidutan enpresak sarrerekin baino diru gehiago jasoko dik artekaritzarekin. Pentsatu behar duk, jaialdi askotara ehun edo berrehun ikusle bakarrik joan ohi direla eta jaialdi bat ezin duk sarrera horiekin amortizatu. Ikusle horien artean apustu zale asko egonez gero, jaialdia berdintzeko moduan, bestela galera. Orduan, ba, gaur egun gauzak dauden bezala, artekaritzarik gabe pelotak ez zeukak etorkizun onik. ASKOTAN

frontoiko eserlekurik onenetan. Gero, kamisetak ere, batek alderik alde amnistia, eta besteak presoak kalera handiagoa. Bakarren batzuk kezkatu zituan, zein arraio ziren haiek, nork sartu zituen frontoira, eta irudi eskasa zela jaialdiarentzat eta kontuak kontu, nire lagunak zirela jakin ziatenean atentzioa deitu zidatean. Beste behin berriz, txapelketa nagusiko final aurreko batera, amerikana edo txaketa etxean ahaztuta joan ninduan eta orduan enpresak lehen esan bezala irudiari garrantzi handia ematen zionez, txaketarik gabe ez niala lanik egiterik eta Arretxe pelotaria, orduan txapelduna huen gainera, amerikana gorri batekin etorri huen frontoira eta berak utzitako txaketarekin aritu ninduan lanean.

APUSTU KONTUAK POLEMIKAREKIN EDO ARAZOE-

ETA BUKATZEKO, IGANDEKO FINALEAN IRUJO – GOÑI III ALA BENGOETXEA VI – BELOKI? Ufa, nik txapelketa nola joan den ikusita, Beloki oso gogor ikusten diat eta Bengoetxeak ere orain arte bezala laguntzen baziok, nik hauen alde egingo niake.

KIN LOTZEN DITUK, FRONTOIETAN GERTATZEN DENA IKUSITA HIK ZER ESANGO HUKE?

Ba, ez zekiat, hor batzuetan zarata asko egin ohi duk, bateko pelotari batek tongo egin duela, besteko jenderen bat ordaindu gabe joan dela, norbaiti kontuak gaizki egin dizkiokeela... badakik, dirua tartean denean sarri asunto txarra egoten duk. Lagun arteko mus partida batean ere dirua tartean baldin bazegok, tentsio berezia egoten duk, baina orokorrean gure artean giro ona diagu. HIRE

DIRUA BERAIEN ALDE ATERAKO AL DUK? Ez, dirua Irujo eta Goñiren alde aterako duk eta tarte dezentearekin ziurrenik, baina askotan diruak ez dik asmatzen eta ni Bengoetxea eta Belokik irabaziko diatelakoan nagok.

ARTEKARI IBILBIDEAN ANEKDOTARIK IZANGO

DUK BA?

Anekdotak ja, ja... behin Iruñean, San Ferminetan, Netzer, Aittola eta hirurok parranda latza botata joan gintuan frontoira. Nik lo pixka bat egin nian baina horiek batez, eta partidu inportantea zenez, telebista eta abarrak hantxe. Horiek lehen lerroan, arro asko, piura ederrarekin

M

ikel arregi


HERRIKO

BAZTERRETAN

Lasaon elur uretan plisti-plasta

B

ENTAPELIGROKO BIDEA HARTUKO DUGU ORAIN-

LASAO ALDERA JOKO DUGU, IBAI TURBINARA HELDUTA, IBAIA BEHEAN UTZI ETA ALDAPAN GORA ABIATUKO GARA. TRUKUMAN BASERRIKO GAINA HARRAPATUKO DUGU ETA HANDIK IGARTZA BASERRIRA HELDUKO GARA. TTAPA-TTAPA, AKUAKO BAILARA EDERRA IKUSIZ, HERRIKO KAXKORA IRITSI GARA. entapeligroko bidetik abiatu eta egunari traza txarra hartu diogu. Bosgarren elurtearen edo hotzaldiaren ondoren abiatu gara Lasao aldera eta 300 metro egin baino lehen txingor ale zuri-zuriak ikusi ditugu Bentapeligroko galipot beltzean. Aterkia ere alferrik hartu ote dugu gaur? Ez ordea. Txingor aleak ezkutatu dira segituan eta euria hasi du. Euria goian-behean. Beno, egia esan, ez zaigu kexatzeko adina tanta erori goialdetik, baina botak ondo beratuta ekarri ditugu etxera! Lasao ondoko lurrek bapo! esan dute eta ura belarrietatik atera zaie; ezin dena edan. Elurrak urtzen eta gainera euria! Puska batean ez dute egarririk izango lur horiek! Plisti-plasta egin dugu beraz ia bide guztia. entapeligroko bidea bukatzear dela, Bainuetxeko garaian eraiki zuten plantxeiko etxiaren aurrien ondoko gurdibideari jarraitu diogu, ibai ondoan. Behera begira egin ditugu hasierako metroak ur putzuak bromatakoak ez direlako, baina burua altxa egin beGOAN ETA

BAZTERRETIK.

ibilbidearen hasiera eta bukaera

B

B


5 1

B

e l e a k , t x a n t x a n g orriak, ubarroiak, txepetxak... ikusi eta entzun!

A

har ibai ondoko hegazti ederrak ikusi nahi izanez gero (artikulu honetako koadroa irakurrita Urola bazterreko hegalari ederrak ezagutzeko aukera duzue). Ikusi ditugu baten batzuk, eta beste batzuk, entzun. Hegazti horien pausaleku diren haltzak ere, hantxe daude sustraiak freskuran dituztela, uretan, alegia. Haltz gaixo bakarren batek nahikoa lan bazuen Urola ibaiaren emariaren indarrari eusteko. Lehen ere esan dugu: elur zuriak ur bihurtuta norabait jo behar du eta hor darama ibaiak, txintxo-txintxo, emaria. baiari agur esan diogu Turbinara heldu garenean. Pendizean gora egitea erabaki dugu Trukuman baserriaren bila. Berez Palankadi izena duen baserri horretatik makina bat gaixo igaro zen garai batean. Bertako Joxe Trukumanek hezur hautsiak eta bere lekutik ateratako hezurrak konpontzen zituen; beso, hanka eta izter minduak goxatzen zituen. Haren seme Patxi Trukumanek berriz, belarrak erabiltzen zituen gaixoak sendatzeko. Bi espezialitatetako medikuak zituzten gaixoek Lasao auzoko Trukuman baserrian. Batak zein besteak egun batean lan denak egiteko astirik ez bazuen, hantxe hartzen zuten ostatu gaixoek eta halakoetan, Joxepak, Patxiren arrebak, egiten zituen erizain lanak. rukumandik Igartza baserrirako bidea hartu dugu, eta porlan bidetik akordatzerako sartu gara Akoa bailara ederrean. Baserri sorta bikaina dago han: Zubigoena, Txapei, Lopene, Zelaia, Goikoetxe, Akoarretxe, Aurrekoetxe eta Akoabarrena. Baserriak eta artadi txikiak ere ederki ikusten dira porlan bidetik. Bailaran bertan dago tontortxo polita, artez josia, eta han atzean, Ertxi単an, beste artadi mordoxka bat. uk hau irakurtzerako, Lasao inguruko elurrak urtuko dira eta paisai erdi zuri, erdi berderik ez duzu aurkituko. Seguruenik paisaia berde-berde izango da eta giroa epela, udaberria bertan dugu eta. Ez da giro txarra, lasai-lasai, bustitzeko beldurrik gabe, txoriak ikusteko.

I

T

Z

rgi ibiltzeak badu saria ibilbide honetan. Zeruan, ibaian, belardietan, sastrakatan edo zuhaitzetan ager daitezke hegaztiak. Batetik bestera dabiltza. Bertatik bertara batzuk, urrutiagotik gerturatuta besteak. Mila koloretakoak: zuriak, beltzak, horiak, arreak edo gorriak. Eta mila eratako kolore banaketak: papar gorriak, bekain zuriak, buztan gorriak... bai ertzean dabiltza arrainak janez, lertxun, ubarroi eta martin arrantzaleak, besteak beste. Uretatik gertu, urdin kolore biziko hegazti txiki eta bizkorrik nabaritzen badugu, ziurrenik bera izango da, Martin, arrantzan egiteko prest. Papar gorriarekin eta lepoan orbain zuriekin, forma borobildua du. Ur inguruan bizi diren beste hegazti batzuk, buztanikarak adibidez, errazago ikus daitezke belardietan ere. Arruntenak zuri-beltzak dira, buztan luzearekin, eta nahikoa gerturatzen dira gizakiarengana. Badira horien ahaide diren buztanikara berezi batzuk ere, kolore horikoak eta urari lotuago bizi direnak. Dena dela, forma eta buztana berdina dute. Buztanikara horia du izena mota honek. asoratzen garenean ere, erne begi eta belarriak, hemen dabiltza-eta txepetxak eta kukuak. Adarrez adar, adarra jotzen edo, ez digute zein txori klase diren ikusten uzten. Txiki-txikia, txepetxa, borobildua, Europako hegaztirik txikienetarikoa, baina ez txikiena. Txikietan txikiena basoko beste txoritxo bat dugu: erregetxoa izenekoa. Ez da hain erraza gure inguruan topatzea, baina noiz edo noiz agertzen da. Hala ere, ezagunak ditugun txori guztiak ez ditugu ikusten sarritan. Kukua, esate baterako, nahiko izutia da eta gutxitan topatzen dugu. Baina, ikusten ez badugu ere, berehala dugu kantari, basoan dabilela esanez. ena ez da eder hegaztien artean ere, eta hor dabiltza larreetan bele beltz eta erroiak. Ilun eta zaratatsuak, ez dute beraien burua gordetzeko asmorik, eta ikatza baino beltzago "krua-krua" eginez doaz ortzian barna. aserri ingurura egokitu diren txori単o panpox eta maitagarri hauek, berriz, bidea alaituko digute: txantxangorriek, errota txoriek, kardantxilo taldeek...

I

B

D B

L

ierni Arrieta, Onintza Irureta


zure publizitatea hemen


•O

TSAILAREN

24KO

AKTA:

· Otsailaren 24ko osoko Bilkuran Lourdes Elorza Manzisidorrek zinegotzi kargua hartu zuen, Iñaki Sagarzazuk dimititu ondoren. · Bagoaz herri plataformak mozioa aurkeztu zuen Euskal Presoek Euskal Herriko gatazka politikoan parte hartzeko eskubidea izan dezaten aldarrikatuz. Aho batez onartu zuen mozioa udalak. · Haika-Jarrai-Segiren epaiketaren aurkako mozioa aurkeztu zuen Bagoazek. "Euskal Gazteria Madrilen epaitua" izenburua zeraman mozioa atzera bota zuen udalak EAJ-Eako zazpi zinegotzien ezezko botorekin eta Bagoaz udal taldeko lau zinegotzien aldeko botoekin. · Udalaren arkitekto aholkulariari urte betez luzatu diote kontratua. · Kutxarekin 225.000 euroko mailegua hitzartu du Udalak aho batez. · Caravan Park-en hitzarmena onartu du Udalak aldeko zazpi boto eta lau abstentziorekin. Hori dela eta, 32 etxebizitza egiteko baimena eskatuko zaio Foru Aldundiari, eta gainera udalak 481 metro karratuko lokala eskuratuko du. Anbulatorioa lokal horretan jartzea aurreikusten du udalak.

•U

EUN (Udako Euskal Unibertsitatean) ikastaro-

ak egin nahi dituztenenek, Udaleko Euskara Zerbitzuan dute informazioa. Ikasle eta langabetuek dirulaguntzak izango dituzte bertan ikastaroak egiteko. Informazioa gehiago Euskara Zerbitzura joanda emango da edota bertara deituta 943147010 eta Nora Palmitanogatik galdetuta.

• 2E

002KO

KONTSEILUA BAI AKORDIOA garatzen Zestoan eus-

URRITIK ARI DA

USKARARI

kalgintzarekin batera. Herriko sektore guztietan euskararen normalizazioa du helburu. Bai Euskarari Akordioaren baitan Bai Euskarari Ziurtagiria banatzen ari da Kontseilua, enpresek eta erakundeek elkarren eta herritarren aurrean hartzen duten konpromisoaren adierazgarri gisa. Zestoako 34 enpresa eta erakundek eskuratu dute dagoeneko. Proiektu honi sendotasuna eman asmoz, Zestoako Udalak hiru urtetarako hitzarmena sinatu du Hitzeko E.M. enpresarekin. Besteak beste ziurtagiria dutenei jarraipena eta enpresa edo erakunde berriek ziurtagiria eskura dezaten ahalegina egingo dute. Hitzekoko teknikariak, Kontseiluako teknikariak, UEMAko teknikariak eta Udaleko euskara teknikariak elkarlanean arituko dira. Hitzekoko teknikariak burutzen ari den lanari buruzko informazioa emango du hilero Euskara Aholku Batzordean.

7

u daleko berriak

1

• Herabaki zuen Udalak haur eskolaren proiektua AUR ESKOLA:

Urtarrileko plenoan, aho batez

martxan jartzea. Etxetik kanpo lan egiten duten gurasoak gero eta gehiago direla-eta. Lekua aukeratzeko zalantzan ibili eta gero, Zubimusu auzuneko lokal bat erosi eta egokitzea erabaki dute, leku hori baita Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatzen dituen baldintzak egokien betetzen dituena. 102 metro karratu erabilgarri ditu lokalak, eta umeentzat atari aproposa. Bi urte arteko umeentzat izango da haurtzaindegia eta urtebete arteko 8 haur eta batetik bi arte bitarteko 13 jasoko ditu. Ume talde bakoitzarentzat gela bat izango da, eta gela bakoitzak komun eta sukaldetxo bana izango ditu. Bestalde, txikienek lo egiteko beste gela bat ere izango dute; bat eta bi urte bitartekoei euren gelan bertan egokituko zaie lo egiteko txokoa. Horrez gain, jolaserako beste gela bat ere izango du haur eskolak. Ume kopuru mugatua izanik, arazoa sor daiteke behar den baino ume gehiagok izena ematen badute. Horregatik, udalak irizpide batzuk zehaztu ditu lehentasuna nork duen erabakitzeko: Zestoan erroldatua izatea, umeek edo gurasoek elbarritasunen bat izatea, familia ugarien graduak, familia errenta eta gurasoen lan egoera... Kostuari dagokionez, familiek 135 eta 180 euro bitarteko kuotak ordaindu beharko dituzte hilero, umeko, seme-alabak haurtzaindegian ematen dituen orduen arabera. Gela bakoitzean begirale bana izango da, eta horiek Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak jarriko ditu. Obrak hastear dira eta, asmoak betetzen badira, irailerako abian izango da haur eskola. Izen emate epea maiatzean irekiko du hezkuntza sailak


agenda ma 25

OSTIRALA

Etxerat taldeak deituta elkarretaratze isila 19:30ean.

ap 01

IRILA

OSTIRALA

Olio erabiliaren bilketa 11:00 etatik 13:00etara, plazan. Kotxe karabana Batasunak deituta 19:30ean ilegalizazioaren kontra.

02

•

LARUNBATA

Zestoako bakarkako paleta tenis txapelketaren lehen partidak: Mikela - Carlos, Loren - Gorka, Zestona - Ipintza, Garikoitz - Bikutze. Hurrengo partidak ondorengo egunetan izango dira: apirilaren 9an, 16an, 23an, 30ean eta maiatzaren 7an.

03 15 18

OSTIRALA

Batasunaren ekitaldi politikoa. “oztopo guztien gainetik, orain Batasuna” lelopean. Ondoren afari herrikoia.

-22

M E N D I A S T E A.

Arratsaldeko 20:30ean, Kultur Etxean. Aurtengo gaiak eta partaideak: Sisha Pagma, Jesus Mari Errazuren eskutik; Spantik, Juanjo Zabalak aurkeztua; Trangoko Dorreak Igor Mendizabala Goxerrik aukeztua... irteera.

OSTIRALA

Danbolinen 50. zenbakia aterako da apirilean. Hori dela eta bazkide eta lagunekin ospakizun festa antolatu dugu. Talo eta herriko hainbat baserrietan egindako sagardoa izango dira dastagai. Ondoren, ikusentzunezko ekitaldi sorpresa.

IGANDEA

San Joan Egoitzako egoiliarrek Zestoako elkartasun eguna ospatuko dute beste zenbait egoitzetako lagunekin. Meza eta ondoren bazkaria izango dute.

23

29

RTXOA

-24

Agiro Mendi Taldeak antolatuta, Piriniotara mendi

• Tkiko da Aste Santu ondoren. Izen ematea kirolxokoko pilota txapelketarako izen ematea ire-

degian (tel. 943147942). urutze Jubilatu eta pentsiodunen elkartean hainbat irteera antolatzen ari dira. Nafarroako Iratxe herrira ezagutzera bata eta gertuago dugun Sastarrain bailarara bestea. Informazioa kartel bidez emango da irteerak lotuta dituztenean.

•G


9

porrusalda

1

MIGUEL SANTAMARĂ?A.

Marrubiak (Fragaria Vesca)

Jatorria: Jatorriz Txilekoak izan arren, guk jaten ditugunak Virginiako (AEB) lehengo kolonoek ekarri zituzten Europara, XIX. mendean. Marrubi mota asko daude baina gure artean gehien jaten direnak Bailaretako Erregina edo Kamarosa deiturikoak dira. Garaia: Negu bukaeratik uda hasierara (martxotik uztailera), baina gaur egun dauden negutegiekin urte osoan aurki ditzakegu. Kontserbazioa: Marrubia oso fruitu delikatua da; bere etsairik handienak beroa, garraioa eta hezetasuna dira. Ondorioz, toki fresko, aireztatu eta ilunean gorde behar dira ondo kontserbatzerako, edo bestela hozkailuan, baina beti ere ondo bananduta, pilatu gabe. Ezaugarri nutritiboak: Marrubia kaloria gutxiko fruitua da (34,5 Kcal/100gr-ko), C bitaminan aberatsa (60mg/100gr-ko) eta zuntz askokoa (2,2gr/100gr-ko). Fruitu aproposa da anemia edo kolesterol arazoak dituztenentzat, baita nekea arintzeko eta digestioa egiteko ere. Nola prestatu: Marrubiak jan baino lehen bi gomendio: ahal den gutxien manipulatu eta azkeneko momentuan garbitu. Beraien zaporea indartzeko gure artean laranja edo limoi zukua erabili ohi dugun arren, piperbeltza edo ozpina ere erabil dezakegu. Ardoz edo cavaz bustitzea ere aukera ona da: Beaujolais, Bourdeaux...

Marrubiak jerezarekin

Romanoff kopa

O S A G A I A K, (4 LAGUNENTZAT): -400 g marrubi -100 g azukre -Jerez kopa bat -Ozpin koilarakada bat -Gozatutako esnegaina -Bizkotxo mihiak (gailetak) P R E S T A K E T A: Marrubiak ozpinetan busti eta 30 minutu beratzen eduki ondoren, azukrea eta jereza gaineratu. Hozkailuan gorde eta mahaira aurkezteko garaian esnegaina eta gailetak gehitu.

B e r t s o m u n d u i n g u r u k o w e b g u n e a k : www.bertsozale.com www.bertsolari.net www.albegetxo.net www.nontzeberri.com/bertso/bertso.asp www1.euskadi.net/kultura/literatura/bertso00_e.htm

Z e r

O S A G A I A K, (4 KOPA): Krema egiteko -200 g marrubi -100 g azukre -Limoi (edo laranja) erdi baten zukua -Vodka (edo Cointreau) kopatxo bat Koparako -250 g marrubi -Gozatutako esnegaina P R E S T A K E T A: Krema egiteko osagaiekin –alegia, marrubiak, azukrea, zukua eta likorearekin– purea egin Zatitutako marrubiak kopetan jarri eta kremarekin busti. Esnegaina ipini eta laminetan moztutako marrubiekin dekoratu.

INEMen arabera, herrian langabetu daude.

113

d a . . . Snob ?

Kultura garaikidearen arloan jakintza mugatua izan arren, bere burua jakintsutzat aurkezten duen pertsona. Besteen aurrean, kulturaren azken tendentziak menperatzen dituenaren itxura ematen duena. Hitz honen jatorria oso garbia ez bada ere, badirudi latineko Sine nobilitate hitzetatik datorrela, hau da; noblezi titulurik gabekoa.

Udaberria, odol berria

Martxo lehorra, maiatza bustia

Udaberriko lehortea, urte guztirako gosea

Martxoko eguraldi, goizean eguzki eta arratsaldean euri


ZESTOAKO

UDAL

LIBURUTEGIA

ZESTOAKO UDALA

ZESTOAKO

EUSKARA

ZERBITZUA

2005EKO MARTXOA

MUGITU: BEIGORRI ABENTURA PARKEA. 609 044 071 www.bideak-navarraactiva.com/Euskera/beigorri_eus.htm bei_gorri@hotmail.com beigorri@bideak-navarraactiva.com

T R O K A A B E NTURA. 946 774 265 www.troka.com

IRAKURRI:

28 IPUIN BARRE EGITEKO. Ursula Wรถlfel. Alberdania. 1996-2003 ARROSAKO ZOLAN... EUSKAL HERRIA ZUZENEAN. Elkar.

AITONA PARAPENTEAN. J. Ormazabal / J. Mi-

E N T Z U N:

ENTZUN. EUSKAL BIDEOKLIPEN BILDUMA. Eragin THE PUB IBILTARIA 9.

S A R E A N J O L A S E G I N: WWW.TXIKI.NET WWW.AISIA.NET W W W . A R G I A . C O M / J OKOAK

DISFRU -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
49 - 2005 martxoa by DANBOLIN - Issuu