2004/10 44. ALEA
BIZIALDIAREN
ILUNSENTIA URRUTI IKUSTEN DUENARI ATZERAKOA EMATEN DIE KANPOSANTUEK.
ONDORIOZ,
10. orrialdean jarraitzen du
ZEREN ZAIN ZAUDE? GERTURATU ZU ERE DANBOLINERA DANBOLINEK
LAU URTE BETE DITUELA ETA SEKULA BAINO PROIEKTU GEHIAGO DITUGU ESKU ARTEAN , BAINA ZUEK ERE PARTE HARTZEA NAHI DUGU . N OLA LAGUNDU DANBOLINI ?
A R G A Z K I A K ekarriz
Zestoako historia osatzen lagun
dezakezu. Etxe askotan izango dira sekulako altxorrak eta ez ditugu galtzen utzi nahi.
I D A Z T E R A animatuz.
Informazioa ekarriz, ideiak emanaz... Urtean 18 euroko diru
laguntza
eman
eta
B A Z K I D E eginez. H I T Z A ko
partaide garenez, proiektuan parte hartuz. Hileroko
BILERETAN
parte hartuz. Kultur talde moduan egin
nahiko genituzkeen ekimenetarako
I D E I A K emanez.
HORI GUZTIAZ GAIN, BAZKIDE BATZARRERA ERE GONBIDATUTA ZAUDE. ZURE IDEIAK, IRITZIAK ETA PROPOSAMENAK ENTZUTEKO ZAIN IZANGO GAITUZU.
BAZKIDEEN BATZARRA AZAROAK 25, OSTEGUNA-KULTUR ETXEAN-ILUNTZEKO 8ETAN
.
N
aiara Exposito Alberdi
34 6 7 10 12 14 17 18 19
atarikoa.
Lerro hauek idazten hasi nintzen lagunekin afaria izan nuen batean. Lagun batek udazkena iritsi eta "depreak" jota zebilela esan zidanean argia piztu eta zirriborro batzuk idazten hasi ginen mahaian jarrita zegoen mantelean. Horrela konturatu nintzen ez dela batere harritzekoa, udazkena iritsi bezain laster "depreak" jotzea. Bota dugun uda "ikearriya" izan da, eguraldia bikaina, hondartza mundialak "txapapoterik" gabe eta inguruko parranda guztiak zein baino zein hobeak! Oporretan kanpoan izateko aukera ere izan dugu batzuk eta herrira itzultzean ezin "aterrizatu" ibili gara kanpineko lur gogorraz akordatuz. Urte guztian zain-zain egoten garen Amabirjin Jaiak ere uste baino azkarrago pasa dira. Tristea izan da lagunekin kalean bazkaldu ahal izateko alde batean edo bestean lerrokatu behar izana, baina hala ere gure urteroko paella lehorra jaten amaitu dugu. Festak amaitu eta eguraldia tristetzen hasi zaigu nahiz eta hego haizeak ere bere ongietorria egin duen. Udazkenean sartuta gaude, egunak laburtzen doaz, eguraldia hozten... jendeari nabari zaio. Baina udazkenarekin datozen gauza guztiak ez dira hain txarrak! Nik neuk ere udazkena mendi buelta batekin hasi dut. Euskal Herrian zenbat leku ditugun etxetik pauso batera eta ezagutzen ez ditugunak, ba horietako bat zen niretzat Aizkorri eta bertan izan naiz orain dela gutxi. Egia esan gora iristeak lanak eman zizkidan, baina behin gora heldu eta halako leku ederra ikusteak poztasunez bete ninduen. Horrelako momentuetan ahaztu egiten zaizu udazkeneko "deprea". Udazkena aipatu dut bai, eta gogoratu beharra dut honelako egun batean jaio zela duela lau urte d a n b o l i n. Beraz Zorionak d a n b o l i ni eta beronen biziraupenaz arduratzen diren bazkide, kolaboratzaile... guztiei!! Denetarik irakurri dugu bertan, batzutan gustuko eta bestetan ez hain gustuko kontu eta iritziak. Hori da bere xarma guztien iritzi eta gustuak argitaratzeko aukera eskaintzen duela. Segi horrela eta Zorionak!!
INKESTA
ENBIDOA
DANBOLIN- Z U L O
ESKOLA TXIKIAK, BAINA BIZIAK
+
JARDUNIAN ITZIAR SAGARZAZU
GUREAN: AG IR O MENDI TALDEA
MARTIN UGALDE
AGENDA
PORRUSALDA
d a n b o l i nEK
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel SantamarĂa, Margari Eizagirre, Joxeba LarraĂąaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoa I.
small things
Zer jakin nahiko Ilargira benetan ailegatu ziren edo ez jakitea gustatuko litzaidake. Eta bestela ba beste bi mila gauza baina‌
Gustura jakingo nuke hil eta gero beste bizirik dagoen edo zer dagoen edo hortxe lur azpian geratzen garen edo beste nonbaitera goazen.
Enbidoa botatzeko gonbitea jaso eta berehala hasi naiz buruari bueltaka: Mundu zeri buruz jardun, zer kritikatu edo honetan bekontatu... baina bueno, "gai zehatz netan zeinek bat jorratu ordez, zergatik ez dut agintzen duen modu zabalean hausnartzen?" galdejakin nahiko ra egin ondoren horrela erabaki dut. nuke nik gusArantza Iglesias Asier Lizaso Guztiongan eragina duen, guztion tura. 28 urte inplikazioa eskatzen duen zerbait. 31 urte Karlos MÂş Ramos Honela lehiakortasun, talde, alienazio eta irekieraz hitz egin nahi di55 urte zuet. Gure gizartean oso ondo errotutako fenomenoa dugu lehiakortasuna: bizitzako alor guztietan inor baino hobeak behar dugu izan, txikitatik ederki asko jasotako ikasgaia; eta hor bere ondorioa: denean izan behar gara onenak: kiroletan, lanean, pentsamoldeetan... eta arrazoietan. Beti dugu arrazoia... edo ia beti. Noski, beste norbaitekiko, eta sarritan "gutarrak" ez direnekiko. Ba bai, "gutarra" izateko edo ez izateko sailkatze horretan, taldeak egituratze horretan oso abilak gara denok, begirada azkar batean dator di-da lehenengo juizioa: itxura, arropa, erlijioa, bizimoldea eta politika dira balantza alde batera edo bestera jauzi araziko duten aldagaiak. Odolezko aliantza egina dago taldean, pentsamoldeen uniformetasun maila oso ondo gordetzen da, beste talde alienatuekiko arrazoiaren jabetza hil edo bizikoa bilakatuz. Baina hona hemen arazoaren gakoa: bizi garen gizarte estereotipatu honetan norbanakoaren independentzia intelektual eta espirituala galtzen ari gara; inoiz baino indibidualistagoa den gizartean inoiz baino lotuago eta alienatuago agertzen gara, norbanako aske bezala gizarteari eman diezaiogun irekiera eta ikuspegi zabalen aportazioa erabat mugatuz. Guztiontzat da erronka: egunerokotasunean, geure ingurukoekin eta gauza txikietatik abiatuta elkarlanera bultzatuko gaituen esparruak lantzea etxean, lanean, kalean, tabernan, udaletxean... eguneroko gauza txikietatik abiatuta lortu daitezke amesten ditugun errespetu eta berdintasunezko gizarteak. JOSEBA ILLARRAMENDI REZABAL
5
a
r g o t a k
zenuke gustora?
Unibersidadeko bi irakasle, Txolarte, gutxitu sikikoen aiObrak eta Gauza asko, sialdi taldeko begirale bat eta drogohasten direnean gustatuko litzaimenpekotasunari aurre egiteko gazteen beti epea jartzen dake, adibidez, taldean aritzen den bolondres bat. Nada eta zergatik izarren izenak rratzaile lana egingo dizuet. Afalosteko luzatzen dira eta jakitea gau beti?, zergatik tertulian, tximuak zuhaitzetik zuhaitzegiro ederra dabeti hilabete edo ra bezala ari gara gairik gai, eta argotagoenean eta hobi luzatzen zaizren kontuetan egin dugu altoa. "Hau oso rrelako gauzak kio hasieran krema duk" esaten dute gaurko gazte asko, abioiak emandako feeta koheteak pastilero bizkaitarrek terapiatan. Ez txari? eta bidaltzea ez zuen sikologoak ezer galdetu, behin bee! Baita materak "guay" esan eta denek barre egin Josu Goikoetxea matiketan Mertxe Landa zioten arte. Unibersidadeko irakasleari 32 urte gehiago jakitea gauza bera pasa zitzaion arbel aurrean 63 urte ere alabei la"jolines" esan eta Peru Abarka Guggenguntzeko‌ heim aurrean bezala sentitu zenean. "Krema" eta Marian Barrena "guay" sinonimoak ei dira, 36 urte "demasekoa, izugarria, ikaragarria", guztiok ulertzeko. Eta niri ere sms festan gauza bera gertatzen zitzaidan; "tinba", "txoni", "julai", "txarlie" eta tankerakoekin. Hiztegi beharra nuela esan nien lankideei. Baina hitz horiek ez dira hiztegietan azaltzen, besteak beste hiztegigintzak baino askoz ere erritmo biziagoa dutelako, eta hitz bat gehitu ez gehitu ezbaia hasterako batzuk hilda eta berriak jaiota egoten direlako. Mundu paraleloak dira. Eta eguneroko elkarrizketetan biak bateratzeko ahalegina. Eta zer gertatzen da gutxitu sikikoekin? Igual disparatea irudituko zaizue, baina neurri batean gauza bera. Ezberdinak elkarrekin, autobusean, hondartzan, kalean. Askotan bi argot edo gehiago sortzen dira egunerokoan. Lehen aldiz gutxitu sikikoekin begiralea hondartzara joan zenean taldeko batek area ikusita bota omen zuen: "hemen zegok hauts pila!". Ondoan beste taldekide bat egunero "nivea" pote urdina hartu eta aurpegia zuri zuri utzi arteko pakerik izaten ez zuena. Behin imintziorik ere egiten ez zuela eta galdetu zioten ea galdu egin zuen potetxoa eta hark erantzun: "lasai, datorren urtean tonbolan tokatuko dun eta". Begiraleari konfesioa egin zion gazteetako batek. Enamoratu egin zela. Eta nolakoa zen azaltzeko eskatu zionean hark oso sinpleki erantzun zion. Ni bezalakoa. Igualetik zutenari eutsi zion. Eta argota konpartitzen dutenek ere gauza bera egiten dute, kasu honetan nahita, ez hala jaioak direlako, baina besteengandik bereiztuko dituen unibertso propio bat sortu. Ba, ze misterio dagoen hor goian, izan ere horrenbeste erlijio dago! Zenbaitek esaten omen du hil eta gero etorriko direla hori esplikatzera, baina hemen ez da inor etorri eta nik horixe jakin nahiko nuke.
e
nbidoa 2. nagore telleria
k
Urriaren 22an, Zestoako Bainuetxean, mendizale eta eskalatzaileen omenez Mendiak-montañas izeneko partitura liburua aurkeztu zuen Juan Karlos Irizarrek. Ho-
MENDIAKMONTAÑAS
ale/bale KALE.
LILIBE AURREAN, SASTARRAINERA
DOAN BIDEAN, ERREPLIKAKO LANETARAKO KAMIOIEN-
TZAT EGINDAKO PISTAREKIN LOTZEKO BETELANA EGIN ZEN BERE GARAIAN.
nen osagarri den diskoa martxoan aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelenan. Liburuaren aurkezpenean, Juan Manuel Sotillos kazetaria eta Antxon Bandres Euskal Herriko Mendi Federazioko lehendakaria izan zituen. Pumorin 2001ean hildako mendizaleen oroimenez Mieltxo Aierzak bertso batzuk kantatu zituen. Karmelo Mendizabale-
kin batera azken diskoko kantu batzuk ere eskaini zituen Irizarrek. Diskoa eta liburua Kaixo Grow dendan daude salgai.
KOTXEEK PASATZERAKOAN IA GELDITU EGIN BEHAR IZATEN DUTE BALDIN ETA AZPIAREKIN LURRA JO NAHI EZ BADUTE.
BA L E .
ESTANKO ONDOKO ESKAILERETAN BEORAINDIK ERE BADIRA BARANDA BEHAR DUTEN BESTE ZENBAIT LEKU. UZTAPIDE PLAZAKO LAUGARREN PORTALAREN ONDOKO ALDAPATXOAN ESATERAKO. EA LASTER JARTZEN DUTEN. HARREZKOA ZEN BARANDA JARRI DUTE.
zulo
danbolin
Udal administrazioaren
euskara planaren balorazioa aurkeztu zieten agintari politikoei eta Aholku batzordeko kideei Udaleko eta UEMAko euskara teknikariek, horretarako egin zen Aholku batzorde monografikoan. Plana 2000 urtean jarri zen martxan
eta ordutik hona aurrerapauso handiak eman dira, bai langileen hizkuntza gaitasunean, baita erabileran ere. Halere, badago zertan hobetu. Izan ere, langile batzuek eskuratu behar dute dagokien hizkuntza eskakizuna; eta, dokumentu gehienak euskaraz sortzen badira ere, badaude oraindik gazteleraz sortu eta bidaltzen diren batzuk. Ebaluazioan argi azaldu da kanpo harremanetan erabilerarik altuena herritarrena dela. Hots, herritar gehiengehienak, ahoz zein idatziz, euskaraz zuzentzen direla Udalera. Hasitako bidetik jarraitzea proposatzen du txostenak. Horrela, erabilera irizpideak zorrotz betetzea eta idatzien kalitatea hobetzea izango dira hurrengo urteetarako erronka nagusiak. Aurkeztutako balorazioa eta proposamena Kultura batzordeak aztertu ondoren, Udalbatzak onartu beharko ditu.
eguko martxa hartzen hasita harrapatu ditugu Aizarna eta Arroabeko eskolak. Euskal Eskola Txikien elkarteko bi ikastetxe dira, herri guneetatik kanpora, landa gune edo auzoetan dauden beste eskola asko bezalakoak. Ume kopuru txikiak izaten dituztenez, ohikoena maila bat baino gehiago gela berean egotea da. ta nola moldatzen da eskola berezi hauetako irakaslea? Horixe da guk ere bi eskola-zuzendariei, Aizarnako zuzendari den Aitor Zeberio ataundarra, eta Arroabeko Marije Ega単a auzotarrari egin genien lehenengo galdera. rakaskuntza ikasketetan etorkizuneko irakasleak ez dira Eskola Txikietan lan egiteko bereziki prestatzen, eta testuliburuak besapean hartuta, ordezkapenak egitera doan irakaslea nahiko larri ibiltzen omen da hasieran.
E I
7
n
txikiak, biziak eskola baina
J
one bergara
Irakasleak hainbat adinetako haurretara moldatu behar du. Aitor zuzendariak esan digunez ordea, zailtasun hori eskola arruntetan ere topatu izan du berak, 25 umeko gelan ume guztiek ezin baitute erritmo bera jarraitu. meei dagokienean berriz, hainbat mailatakoak gela berean egoteak zein abantaila dituen ere argitu digute bi zuzendariek. Eskola txikietan haurrek beraien artean asko ikasten omen dute. Irakasleak ez dio erreferente izateari uzten, baina, gelako zaharrena "gelako zaharrena" da eta ez besterik gabe adinez hala delako, baizik eta besteentzat eredugarria delako edo izan behar duelako. Errespetu hori, noski, irabazi egin behar da eta ez inposatu. Hori askotan ez omen da gertatzen eskola handietan, haur batek lehen urtetan rol bat hartzen badu, gainontzeko urtetan ere izaera hori mantendu egiten du normalean. Eskola Txikietan urtero aldatzen da gela dinamika, batzuek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiteko eskola uzten dutelako eta beste batzuk haur hezkuntzatik datozelako. Horrek taldean integratu beharra eskatzen du, lidergoak sortzen dira, moldaketak eragiten ditu... so ume helduak dira eta horregatik Azpeitira eta Zumaiara joaten direnean ez dute arazorik izaten talde handietan moldatzeko. Gainera, DBH hasten dutenerako, gelakide ezagunen bat izan dezaten, ibilaldiak eta eskola orduz kanpoko kirola, besteak beste, Zestoa eta Zumaiako adin berekoekin egiten dituzte. Aitorren iritziz, "umeak ez daude inon bere inguru naturalean baino hobeto, haur hezkuntzan batez ere, baina askotan, adin bateko ume bakarra izaten da auzo osoan eta normala den bezala, adin bereko neska edo mutil taldeen beharra sentitzen dute tarteka".
O
U
...
(
)
(
...
)
AIZARNAKO HERRI ESKOLA 18 UME ETA 5 IRAKASLE. AZPEITIRA JOATEN DIRA DBH
EGITERA.
tsiko eta bitarte horretan tabernak ere ixten ari direla ikusi dute. izarnako eskolarako bisita aprobetxatu dozein arazoren aurrean Hezkuntzak Zestodugu eguraldi polita lagun, paraje eder ako ikastetxera joateko autobus zerbitzua jahonetan paseotxoa egiteko. Jolas denboran rriko dietela esaten omen die, baina auzoan esharrapatu ditugu haurrak eta irakasleak kola izatea oso zerbitzu garrantzitsutzat jotzen agurtu ondoren, "hauek al dira denak?" du Aitorrek. "Ikusi bestela zer gertatu zen Arroizan da lehen galdera inuzentea. agoian. Han ere eskola bazen, baina itxi egin zuostata baina lortu dute lurra erosi eta ten eta orain Aizarnan adina ume izango dira eskola berriaren proiektua onartzea. han ere agian baina, hura ezin da berriz martxan Aurtengo ikasturtean hasiko omen dira jarri, eta nolako bizitza eraikitzen, erabat sinetsita horrelaxe esan emango liokeen eskolak digu behintzat Aitor zuzendariak. auzo hari!" uztiz jandako bigek, egurrezko eskaileskola berria albo bara estu eta pikek, benetako premia datera utzita baratzeagoela erakusten dute bai. Baina eskola begatik ere galdetu diegu. rria egitea ez da eskatzen duten gauza baBada bai, ziurrenik irakarra. Etorkizunari begira, ume kasleek beraiek baino kopuruagatik ere jardun dugu eta "behegehiago jakingo dute ranzko joera eta geldiunerik gabekoa" da ikasleek baratze kontutan, baina, hala ere, eskola atzean baratzea dute (udako utzialdiaren ondorioz txukundu premia badu orain baina...). Ingurumena ikasgaiko proiektua omen da. Txikienek Ana Ega単a herritarrarekin zizare, erle eta loreak aztertzen omen dituzte eta zaharrenek baratze ekologikoaren oinarriak ikasi. z zen broma izango letxuga eta azelga guztiak xomorroek janda agertu zirenean baratze ekologikoan botikarik ezin zela erabili umeei ulertaraztea. Aitorrek erosten ditu baratzeko produktuak eta prezio dantzak ondo ezagutu behar direnez, beharbada, haurrek matematika errazago ikasiko dute. aurreikusten dutena. Etxebizitza berririk aur faltaz egin ezean, eskola berria bai, baina hutsik gain zein geldituko zaiela uste dute. "Norbanakoak hutsune, arazo lur sailak erosi eta etxea egiten hastea oso edo kezka duzaila da, Udalak lagundu behar du belaunalten galdetuta di erreleboa egon dadin, bestela..." gaztelera aipatu uzoa hiltzen ari dela diote herriko zadigu Aitorrek. harrenek. Eskola berria eraikitzen hasAizarnarrek ten diren arte ez dute egingo dutenik sinehizkuntza komunikazio guztia euskaraz egiten dute eta auzoan apenas entzuten den inor gazteleraz hitz egiten. Azpeitira joaten zirenean arazo larriak izaten zituzten garai batean eta hau ikusirik hizkuntza normalkuntzako aholkularien harridurarako izan bazen ere, txiki-txikitatik gaztelera lantzen hastea erabaki zuten. Ez harritu beraz leiho paretik pasata gazteleraz jo eta su entzuten badituzue.
A
E
K
G
E
E
H
A
9
goela eta laster non sartu ez dakitela ibiliko direla. Etxe hauek egiten ez diren bitartean, ez omen diete eskola berria onartuko. itarte horretan, hortxe, orain dela pare bat urte egindako berrikuntzekin ahalik eta modu duinenean aurrera eginez. Bi eraikuntza dituzte eta elkarte ondoko geletan hotz handia pasatzen omen dute neguan. Eraikina oso zaharra da eta berogailuek ez dute lortzen giroa berotzea. estalde, leku gehiago izango balute haurtzaindegi zerbitzua ere jarri nahiko lukete. Zumaian urtebeteko haurrak hartzen dituzte eta Arroan berriz bi urtera arte ez, leku faltagatik. Haurtzaindegi zerbitzua lortzea ere aberasgarri litzatekeela uste dute. Horrela, aitak zein amak lan egiten duten bikoteek 24 UME ETA 7 IRAKASLE ez lukete haurra ZumaiaZUMAIARA JOATEN DIRA DBH EGITERA. ra eraman beharrik izango. Gainera, zerbitzu hoguerdia da eta haurrak goseak atera dirrek ume horiek Zumaian ra eskolatik. Txikienak jasotzera etorriikasten segitzearen arristako gurasoei esku orri bat nola banatu kua saihetsiko luke. dieten ikusi dugu. Paperen jangelako zerbiainontzean oso gustzua eskaintzen hasiko direla jartzen du tura daudela esan diMarije zuzendariak esan digunez. Geroz gute, eskolan oso giro goxoa eta alaia dute, eta gurasoekin ere harremana oso gertukoa izateak asko laguntzen omen du haurren heziketan. izarnarrek ez bezala, hauek ez dute ume kopurua gutxitzearen beldurrik, etxe berriak egingo dituztenaren segurtasuna baitaukate. Hala ere, badakite aizarnarren modura ibiltzea zer den. Orain, esate baterako, 2. eta 4. mailetan ez dute umerik. aztelera eta euskaragatik ere galdetu diegu, Arroabean beti uste izan baitugu gazteleraz asko hitz egiten zela. Beharbada, garai batean Rezolara etorritako langile mordoa tarteko edo auskalo zergatik. Marijek esan digunez, Arroak autopista bertan dauka eta Zumaiari ere erabat irekita gelditzen da auzoa. Ia gela guztietan omen dago etxean giro erdaldunean bizi den umeren bat eta beraz, nahiz eta eskolan oso giro euskalduna izan, ez omen dute gaztelerarekin inolako arazorik.
B
B
A R R OA KO H E R R I E S KO L A E
G A
G
eta gehiago dira behar hau dutenak eta aurten lehen aldiz martxan jarri dute. Aizarnan berriz orain bi urte arte edo eduki dute jangela zerbitzua Martinenean. Ume kopurua gutxitu zela-eta ordea, kendu beharra izan zuten, bost ume behar baitira gutxienez zerbitzua mantentzeko. Baina ez da hau Aizarna eta Arroabeko eskolen arteko diferentzia handiena. Aizarnarrek gertu ikusten dute eskola berria, arroarrek berriz ez. Arrazoia: 355 etxebizitza eraikitzea aho batez onartutako erabakia. 40 bat egin zituzten, baina gainontzekoak momentuz geldirik daude. Norbaitek jakingo al du zergatik! Kontua da Arroan gero eta ume gehiago da-
azaletik dator
ZEHARO EZEZAGUNAK DIRA GURE ARTEAN.
GURI, ORDEA, EGUN HAUETAN HILERRIETAN NABARITZEN DEN HARANTZ-
2
9
4 14
7 14
10
8
15 6
1
g
uneak berak pizten du gure interesa, lehendabizi; tokiak indar berezia du: bakardadea sumatzen da bertan, heriotzaren zama dakar burura hilarri pilo hark –antzinako eresiak dioen bezala, "azpian lur hotza, gainean harria" –, halako -HONANZKOAK AUKERA APARTA misterio kutsua ere badute... Bestalde, hilerrieESKAINI DIGU BETIKO TOPItan oso nabarmena da KOETATIK IRTEN ETA ZESTOA- harrizko eta marmolezko baso txikian sartzearen KO HILERRIEN XARMA BILAsentsazioa: zuzen-zuzen TZEN SAIATZEKO. HILERRIAK lerrokatutako basoa na–MUNDU OSOA BEZALAXE, barmentzen da batzueFINEAN– SEKULAKO KONTSUL- tan; bere kasa, arbitrarioki, ernetako baso txikia TA-LIBURUAK DIRA, ENTZIbesteetan. Kanposantuak KLOPEDIA BATEN GISA KONez du inoiz inor utziko TSULTA DAITEZKEENAK, IREKI sentsaziorik piztu gabe. Gureak ez dira, hala ORRIALDE BAT ETA IKARAGAere, Europako hiri hanRRIZKO INFORMAZIO ABERAdietako hilerri monuTSA EMATEN DIZUTENAK. mentalak bezalakoak, ezta hemen hurbileko Derio edo Polloe bezain aberatsak, baina bere xumean gure herriko ondare historiko eta artistikoaren atal garrantzitsua osotzen dute. Hilobi batzuk bikainak dira, benetako panteoitzarrak, eta zaharrenak ere bai: Baltzolatarrena, Arroan, eta Etxaidetarrena, Zestoan –1–. Garai hartakoak, alegia, duela ehun bat urtekoak, beste asko daude oraintxe aipatutakoak baino xumeagoak izan arren: bakarren batzuk neogotikoa izeneko estiloan eraikiak –2–, beste batzuk estilo eklektikoan –3–... Oso aberatsak eta anitzak dira estetika aldetik; denetik ageri da: euskal motibo tradizionalak (antzinako itxurako hilarriak –4–, lauburuak, irudi geometrikoak –5–...); gerra ondorengo agintearen estetika (harri ilunezko hilerri zorrotz horiek); azken urteetako gatzgabeko estiloa, seriean
13
1
egina –6–; kitsch estetika –7–; eszenak (bitxia da zeramikaz egindako kalbarioa –8–); benetako artelan modernoak (Keixetarena dotorea da –9–); esentziala bakarrik nabarmentzen dena –10–) eta abar. Teknikari dagokionez, era industrialean egindakoen zuzentasuna nabarmentzen bada ere, artisau lanen xalotasuna ez da oharkabean pasatzen: erreka-harriekin apaindutako hilobiak –11–, eskuz margotutako naturalismo motiboak –12–... Ia beti harria erabiltzen da –hori da askotan hilerrien hoztasunaren arrazoi nagusia– baina, oso kasu bakanetan bada ere, egurra eta zeramika ere ageri dira. Hilobi ugarik bitxikeriarako parada eskaintzen dute. Esate baterako, heriotzaren ugaritasuna ekartzen du gogora hilobi txiki hartan izenez bete-beteta dagoen hilarri txiki hark –13–. Beste batzuk hilarri bikoitzak dira: batetik, hildako pertsona ekartzen dute gogora; eta bestetik, gure euskaran hil diren hamaika hitz: ilbeltza, jorraila –14–... Bada burutaziorako aukera bikaina eskaintzen duen hilarririk ere: zilar koloreko letraz egindako AZPEITIA abizenari "ETA" hizkiak kendu dizkio norbaitek. Ustekabean lotura sortu du heriotza eta "erakundearen" artean; konbinazio askorako aukera eskaintzen duen lotura –15–. Bi hitzetan esanda, itxura askotako hilobiak —batzuk artistikoagoak, besteak apalagoak— ikusi eta aztertzeko aukera hor daukagu, begi aurrean.
F
11
1
12 3
ERNANDO ARZALLUS
5
J
ardunian itziar sagarzazu
ITZIAR SAGARZAZUK 31 URTE EMAN DITU LANEAN LOIOLAKO HERRI IRRATIAN. GAUR EGUN, ERRETIRATUTA DAGO, ETA ZARAUTZEN BIZI DA. DENA DEN, ZESTOARRA SENTITZEN DA, ETA, BERAZ, OSO GUSTURA HITZ EGIN DU d a n b o l i n EKIN. IRRATI ESATARI ASKOK BEZALA, AHOTS EDERRA DAUKA ITZIARREK;
ASKOK ZESTOAN
"
JAIO ZINELA
USTE IZANGO DUTE.
BAINA
EZ
HAREN ENTZULE IZANDAKOEK GOGORATUKO DUTE. GAINERAKOEK, ORDEA, HARK ESANDAKOAK IRAKURTZEAREKIN KONFORMATU BEHARKO DUZUE.
DA HALA, EZTA?
Ez, ez da hala. Nire ama EAJko emakumeen buru zen, eta haurdun zegoen. Zerbait gertatuko zitzaionaren beldur, Bizkaira joatea erabaki zuen, Areetara. Han jaio nintzen ni, gerra garaian. Egun berezian jaio nintzen, gainera: Gernika bonbardatu zuten egun berean, 1937ko apirilaren 26an, hain zuzen. Nolanahi ere, zestoarra sentitzen naiz. NOIZ ETORRI ZINEN ZESTOARA? Zestoan bizitzen gelditu aurretik, leku batean baino gehiagotan ibili ginen. Nire ama, hiru neba zaharrenak eta ni neu Normandiara joan ginen, itsasontziz. 9-10 hilabete edo urtebete egin genuen han. Artean ez geneukan Zestoara etortzerik; ez geneukan etxerik, kendu egin ziguten eta. Hala, Azpeitira joan ginen. Aitona eta amona Azpeitian geneuzkan, eta han pasatu genituen beste pare bat urte. Geroago, etxea eta beste zenbait gauza lortu genituenean, Zestoara etorri ginen bizitzera. ZER GOGORATZEN DUZU ZESTOAN EGINDAKO LEHEN URTE HAIEI BURUZ? Jolastea asko gustatzen zitzaidan. Eliz kalea eta Kale okerra oso bereziak ziren niretzat. Eliz kalean bizi nintzen orduan, eta poz handia ematen zidan elizako kanpaiak entzuteak, festetan leihoak zabaldu eta kanpai haiek entzuteak... Orain, berriz, tristeagoa iruditzen zait; agian, zahartu egin naizelako. Jendea oso alaia zen orduan. Udan, komedianteak etortzen ziren. Zestoa Madril txikia zela esaten zuten, eta halaxe zen. Berbena asko egiten ziren; pentsa, Azkoitian dultze meneoekin hasi zirenerako, Zestoan aspertuta geunden berbenak ikusteaz. Hain herri txikia izateko, jendeak nortasun handia zeukan. NOIZ SORTU ZITZAIZUN IRRATIAN LAN EGITEKO GOGOA? Txiki-txikitatik neukan horretarako gogoa. Betidanik gustatu izan zait abestea, antzeztea... baita irratia bera ere. Orduan, gainera, irratia oso modan zegoen. Asko gustatzen zitzaidan irratia entzutea: an-
Arrosarioa, jakina, euskaraz errezatzen genuen
"
3 1
genuen, eta meza ere euskaraz izaten zen hein handian. Iluntzetan, berriz, oso programa polita egiten genuen euskaraz, Euskal Herriko abestigintzari buruz. ORDUKO ARTISTA DEZENTE EZAGUTUKO DUZU, EZTA? Bai, Ez dok amairu kultur taldea, adibidez. A! Baita Sakabi eta Egañazpi ere, Loiolako Beatlesak deitzen genien. Entzuleek egunero eskatzen zuten haien tzezlanak, irrati nobelak... Garai hartaabestiren bat edo beste: Ehiztarien gozakoak dira, esaterako, Elena Francis eta El hombre que amó demasiado. Matilde mena, Aupa pilotariak... Jarraitzaile asko Conesa, Matilde Vilariño eta Pedro Pazituzten. blo Ayuso, adibidez, izugarrizko artistak ZER PROGRAMA EGITEN ZENITUEN? Asko. Izan ere, mikrofonoaren aurrean ziren, eta, haiei entzunez, gehitu egin pasatzen nuen ia egun osoa. Ezbeharrean zitzaidan irratian lan egiteko gogoa. NOIZ HASI ZINEN IRRATIAN LANEAN? zorion, esaterako. Hasieran, Joxe Mari Egia esan, hasiera batean ez nuen uste Iriondok egiten zuen, baina, hark utzi irratian lan egingo nuenik. Baina, halazuenean, niri eman zidaten. Andre-gizoko batean, Loiolako Herri Irratia zabalnak antzezlana ere egiten nuen. Joxe du behar zutela eta langileak hautatzeManuel eta Xabiñe senar-emazteen gorabeherak kontatzen genituen, eta arrako probak egiten ari zirela jakin nuen. kasta handia izan genuen. Karmelo Ota"Hauxe den neria" pentsatu, eta hara joegi Joxe Manuel zen; ni, berriz, Xabiñe. an nintzen probak egitera. Baiezkoa edo Joxe Mari Iriondok egiten zuen gidoia. ezezkoa emateko deituko zidatela esan Dena den, antzezlan gehiago ere egin zidaten, baina hilabete batzuk pasatu nituen. ziren, eta ia ahaztu ere egin zitzaidan. ORAIN, FALTAN BOTATZEN AL DUZU Egun batean, ordea, deitu egin zidaten, IRRATIA? eta berehala joateko esan. Hurrengo Loiolatik irten nintzenean, Euskadi Irraegunean bertan joan nintzen, eta berriro titik deitu zidaten; programa polita egiegin behar izan nituen probak. Pare bat egunera baiezkoa eman, eta teko aukera izan nuen, jubilatuentzat. halaxe hasi nintzen lanean, artean 25 urte bete gabe. ZER EGIN ZENUEN LEHEN LANEGUNEAN? Baina, arazo pertsonalak zirela eta, programa hura ez egitea erabaki nuen. 12 Ongi gogoratzen naiz. Angelusa errezatu nuen lehenik, eta, ondourte pasatu dira irratigintza utzi nueneren, zorionen tartea egin nuen. 31 URTEAN, BITXIKERIAREN BAT GERTATUKO ZITZAIZUN, EZTA? tik, eta, bai, egingo nuke zerbait, baiAsko, baina bada bat berezia. Egun batean, 11 urteko mutil koskor na... gazte asko daude aurretik. Nolabat etorri zen irratira, hura ikustera eta, batik bat, ni ezagutzera. nahi ere, oso pozik nago egin dudanarekin. Loiolako Herri Irratia utzi nuenean, Nolakoa nintzen jakin nahi omen zuen. Mutil hura ez nuen uste halako hazia erein nuenik. Zarautzen bizi da orain, eta, duela ez Belarriak gozatuta gelditu zitzaizkidan, asko elkar ikusi genuenean, halaxe dei pila jaso nuen leku guztietatik. esan zidan: "ba al dakizu non egiten Oraindik ere, urtebetetze egunean askok eta askok deitzen dudan lan? Euskadi Irratian". Bidea didate zorionak emateko. ireki nion, nonbait. HASIERAN, ZER HIZKUNTZA ERABILETA ZESTOA? TZEN ZENUTEN? Zestoa ere bai, baina ahizpak eta biok askotan hitz egiten Garai hartan, ez geneukan euskaraz dugu Zestoari buruz emititzeko baimenik, zentsura handia –makina bat barre ere egiten dugu–. Beszegoen. Lan asko egin ondoren, ordea, lortu talde, nire neba Manolok genuen legez programa batzuk euskaraz egiematen dit, batez ere, Zestoatea. Arrosarioa, jakina, euskaraz errezatzen ko gorabeheren berri. danbolin ere irakurtzen dut, ez pentsa! Gainera, hilean behin etortzen naiz Zestoara. Inoiz pentsatu izan dut bertan gelditzea, baina oso gustura bizi naiz Zarautzen, ahizparekin.
O
laia Salegi
gurean
zestoatik
raguismo sekzioa sortzeko. Gogoratzen naiz dirua ateratzeko "Luma" taldeak kiroldegian kontzertua ere eman zuela; 82an izango zen oker ez banago. Baina azkenean 87an egin ginen ofizial. Xabier Sagarzazu izan zen idazkaria, gazte-gaztea, hark egin zuen lehenengo akta. Izenaz galdetuta, Xoxoten egindako bileraz gogoratzen da Mikel: "Uste dut asteburua pasatzera joan ginela. Gogoan daukat dezente ginela, hogeita bost bat edo. Han proposamenak egin ziren. Hiru izen edo baziren bozkatzeko. Nik uste dut Xantik eta nahikoa bideratuta eraman zutela izenarena. Beraiek hasita zeuden izen hori erabiltzen lehenagotik. Eta zergatik Agiro? Beraiek esaten zuten mendi polita zela eta orduan Zestoa zenaz edo ez zenaz ezta kezkatu ere! Zestoatik ederki ikusten zen eta horixe jarri". Marrazkia nik egin nuen, akordatzen naiz. Lehenengo egutegia ere orduan atera genuen. Babeslearen laguntzaz ateratako bakarra izan da. Lizarralderi eskatu genion ordaintzeko eta jakina, haren propaganda zeraman. Grua eta kamioia dibujatu behar izan nuen egutegian".
agiro ikusten da
Z
ORTZI LAGUN ELKARTU GARA MAHAIAREN BUELTAN
MIKEL IRUREK HARTU DU BOZERAMAILE LANA. Berriketan hasi eta Agiro mendi taldearen sorreraraino joan gara. 80ko hamarkada osoa izan dugu aipagai. "Garai hartan mendian ibiltzen ginenon artean bi talde edo zeuden. Batetik, Xanti Sagarzazu, Jose Mari Artola "Zelaia" eta Pili Arruti zeuden; horiek ziren mendi taldearen martxa eramaten zutenak eta horien inguruan mugitzen zen jendea. Eta bestetik, gu (Jose Luis Olazabal "Palaziyo", Inixio Olaizola "Akain", Antonio Barroso, Fernando Garate...). Gu horiekin noizbehinka ibiltzen ginen. Ze lehengo mendizaleak izan behar zuen zurruta zalea, mendigoizalea, hemen inguruan ibiltzeko batez ere‌ eta guk eskema denak puskatzen genituen. Eskalatzera joaten ginen Azpeitira. Garai hartan Martin Zabaleta eta, Everestera joateko prestatzen ari ziren. 80an igo zuten. "Takolo", "Txikarra", Josu Sansebastian, Luz Ardidenen piloia gainera erorita hil zena... horiekin ibiltzen ginen gu. Guk mendizaletasuna beste era batera ulertzen genuen; kanpora irteteko, argi eta garbi. 86an jada Alpetara joan ginen! Eta aurretik ere egin ziren saiakerak Kirol Bazkunaren barruan alpinismo eta piETA
illon 1994
ta
5
Ăąamendi
au
1
ibiltzen dela mendian. Egutegia aipatu duzue hasieran, nola osatzen spaldiko kontuak beste bateraduzue eta ze irizpideko utzi eta gaur eguneko konrekin? tuetara itzuli gara. Zerbait berria eta ezezaZertan dabil ba mendi taldea guna sartzen saiatzen gaeta zeintzuk dira zuen egitekora beti. Eta gero ba, urteak? roko jakineko irteerak, Egutegia betetzea. MendizaletasuKilometroak, Elgoibarna bultzatzea dugu helburu. Hekoa, Besaide, Herri mengo mendiak ezagutzeaz gain, Urrats, ibilaldi neurtua, Pirinioetara irteeraren bat egitea. Erlokoa eta haurren martxa eta azken urtetan Pixka bat zabaltzea, eta mendi bemendi astea. Azken bi urtetan mendi asteaz gain, rak egin arren ere, bide berriak beste bi emanaldi ere egin ditugu Udalarekin bateezagutzea. ra. Eta orain hasi gara mendi astean herritarrak Azken hiru-lau urtetan martxa pohizlari modura gonbidatzen. lita daramagu. Lehen gertatzen zen Umeen ibilaldi neurtuak ere baditu zortzi urte. jendeak konpromisoa hartzen zueHori ere beti ezberdina egiten dugu. 70 bat haula urtearen aurrenean, baina gero rrek hartzen dute parte. Laguntzaile eta guzti jenerdia bete ez. Jende berria sartu dede pila bat mugitzen da. Helduak ere gero eta nean indarberritu egin da taldea gehiago joaten dira. 9-12 kilometro asko da eta eta lehen ibiltzen zirenak ere parte gutxi ibiltzen denarentzat are gehiago. hartzen dute. Zein irteerak du arrakasta gehien? 10 lagun inguru biltzen gara. AsteDudarik gabe ibilaldi neurtuak. Jende askok harro biltzea erabaki genuen, bost mitzen du parte, 200 buelta horretan. 232 da parte nutu bada ere, eta horrek konprohartu dutenen kopururik altuena. Mendi federamisoa sortzen du. zioak ateratzen duen egutegian sartuta dago, orTaldeaz gain, mendian dabilen jenduan jende asko etortzen da kanpotik ere, Bilbodea eta federatu kopurua oso hantik, Iparraldetik‌ dia izan da Zestoan beti. Lehengo Euskal Herriko bost herrialdeetako ibilaldia egiten urtean 70 federatu ziren. Hor ikusbaduzu, saritu egiten du federazioak. Baldintza baten da jendea bere kasa ere asko tzuk bete behar dituzu: erregularitatea, gutxienez 1.900 metroko desnibela osatzea denera, gutxienez 40 kilometro izatea ibilbideak eta gehienez 50. Azken urtetan gainera adineko jende asko hasi da mendian ibiltzen eta horientzat gauza ederra da ibilaldiak egitea. Aurten adibidez bi oiartzuar edadetu etorri dira, 60 bat urte ingurukoak. Gomazko abarkak, hurritzezko makila eta lanerako galtza urdinekin zirkuitu guztiak betetzen ari dira.
A
...
rre cerredo 2003
to
...
Horrelako kontu gehiago ere izango duzue, ezta? Anekdota ugari seguru asko. Aralarren iaz mendi bera bi aldiz igo genuen, lainoa zegoelako. Hirumugarrietara hain juxtu. Galduta gehiagotan ere ibili gara, Tologorrin ere bai, baina orduan ez zen lainorik. Emiliano jarri zen aurretik eta ezkerrera hartu beharrean eskuinera hartu zuen eta denok bere atzetik! Urtearen amaieran egiten dugu Ez da denbora asko "Zelaia"k Caregutegia, baina aurtengoaren anmo Negro egun batean eta Bisaurin tzekoa izango da. Piraguena manbestean igo zituela. Gero bueltan tendu egingo dugu, aurten oso onelurretan sartu zen eta ezin atera, do atera da eta; Sellan izan gara. tira hemendik eta tira handik‌ BePicos de Europan ere ibili gara. Hora ere gogoratuko da ederki! riek izan dira nobedadeak. Eta beJateko kontuarekin, eskerrak Emirriz ere taldea osatzen bada, hainlianoren motxilari. Bestela, goseak ibili behar bat bat aktibitate egiteko aprobetxatubaino gehiago. Eta puntualitatea! Zestoan behinko dugu. tzat nahiko exkaxa. Badaezpada ordu erdi lehenaJende askok atzera egiten du go jartzen dugu ordua. mendian besteei segi ezinik ibi(Hori zestoarra ez den batek esan du, zuek atera konliko den beldurrez. tuak zein den). Baina hori ez da horrela, taldean Horretantxe utziko dugu, bestela... Eta ze asmugitzen gara eta jendeak aukera mo dituzue aurrera begira? du bere mailara egokitzeko: hainBardeetako irteera, baina atzeratu egin da azaroabat erritmo badira, baita hainbat ren 20- 21era. aktibitate ere‌ Jendeari zer daukazue esateko? A G I R O M E N D I T A L D E A R E N O H A R R A: Badakigu Zestoan mendizaletasuna aspaldikoa dela eta asko idatz daitekeela Gehiago hurbildu behar dutela horretaz. Hemen zertzelada batzuk soilik azaldu ditugu, jende asko geratu mendi taldera. Eskalada dela, menda aipatu gabe eta dokumentazio ugari egongo da bazterretan. dian ibiltzeko gogoa dela... beti daElkarrizketa hau aprobetxatu nahi dugu jendeari informazioa eskatzeko. go norbait erakusteko eta laguntzePaperak, argazkiak, aktak... edozer dela ere gustura jasoko genuke, artxiboa ko prest. Eta taldean parte hartu osatzeko asmoa baitago. Zuen laguntza izango dugulakoan, nahi duzuen arte. nahi duenak berriz, ateak zabal-zabalik dituela. Asteazkenetan biltzen gara 21:30ean, Idiazpiko geletan.
M
ARGARI
EIZAGIRRE
Hilaren 4an Martin Ugalde idazlea zendu zen eta, Danbolinen, gogora ekarri nahi izan dugu lerro hauen bitartez. Idazle oparoa, ipuingintza modernoaren aitatzat hartzen dute askok. Ipuinez gain, antzerkitestuak ere idatzi zituen; esate baterako, «Ama gaixo dago». 1964an idatzi zuen, Venezuelan zegoela. Hain zuzen, Iruittak antzezlan hori iragartzen zuen egitaraua ekarri zuen bulegora. Herritarrek osatutako Alegin taldeak taularatu zuen, Agustin Gaztañagak zuzenduta. Agustin berak ere iaz eskaini zigun elkarrizketan aipatu zigun arren, antzezlana estreinatu zuten egunean Martin Ugalde bere seme-alabekin Zestoan izan zela gogoratu du berriro galdetu diogunean. «Ugaldek esan zigun ez zuela antzezteko egin, irakurtzeko baizik. Guri, baina, gaia gustatu eta bazegoela zer landu iruditu zitzaigun». Aldi hartan antzerki guztiek zentsura pasa behar izaten zuten eta honek ez zuen pasa, baina Inixio Sorazu alkateordeak bera egingo zela arduradun esan zuen eta horrela antzezteko baimena izan zuten. «Amaitu ondoren, Martinek zoragarria zela esan zigun», dio Agustinek. Ordubeteko saioa, liburua laburra bezain mamitsua zela esan zuen Agustinek. «Sendi bat agertzen da eta hori Euskal Herria da. Euskal Herriaren ama euskara da; baina euskara galtzen badugu, Euskal Herria galduko dugu. Familiaren barnean borroka sortzen da, euren artean. Batetik ama sendatu
7
Martin Ugalde
1
nahi duena dago, Sabino Arana. Bestetik, Unamuno. Azken honen ustez euskara galtzen ari da eta hobe litzateke kutxa batean bere kondairekin sartzea, bere gisa galtzen uztea baino. Lehen esandako borroka horretan inor ez da aterako irabazle». Harrezkero, Martin Ugalde izan zen Zestoan, topaketa batzuetan parte hartu zuenekoa da ondoko argazkia.
agenda ur 29
LA
Martin donearen jaiak
07
RIA
11
OSTIRALA
az 03
AROA ASTEAZKENA
17:30ean Kultur Etxean bularreko minbiziaren prebenzioari buruzko hitzaldia eskainiko du Kattalin Elkarteak.
11 12 13 19
OSTEGUNA
Odol ateraketak anbulategian arratsaldeko 19:30etik aurrera. OSTIRALA
“Preso bat Gara bat” mus txapelketa. LARUNBATA
Elkartasun eguna Askatasunak deituta. OSTIRALA
Arroa Goiko Herri Elkartean bertso afaria gaueko 21:00etan. Bertsolariak Jon Maia, Jexuxmari Irazu eta Oskar Alberdi. Txartelak salgai egongo dira ohiko lekuetan.
20
LARUNBATA
Santa Zezilia eguna ospatzeko Zestoako Bandaren kontzertua izango da udaletxe azpian 20:15ean. Aurten Jose Luis Larrañaga “Kanario” omenduko da. Ondoren afaria ere izango dute.
OSTEGUNA
Martin donearen eguna. 11:00etan Meza Nagusia eta auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa. 20:00etan txupinazoa, baratxuri-zopa eta gaztaina jana herriko elkartean.
LARUNBATA
Huancavelicaren Lagunak taldekoek janari bilketa egingo dute 10:00etatik 20:00ak arte. Bertan janaria, ikastolako materiala, bakoitzaren garbiketarako gauzak eta horiek bidaltzeko diru laguntzak jasoko dira.
IGANDEA
Goizeko 11:00etan Meza Nagusia; 11:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira; 12:00etan Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa. Ondoren, txakolin eta sagardo dastaketa. 16:30ean haurrentzat herri kirolak eta jolasak Kulki taldearekin eta txokolatada.
20:00etan Etxeratek deituta kontzentrazioa plazan “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean.
30
SAO
12
OSTIRALA
23:00etan Rock Festa, Eziñean, Nuke eta De Luna taldeekin.
13
LARUNBATA
20:30ean bertso afari herrikoia Sebastian Lizaso eta Jon Maiarekin. Ondoren, eta goizalderarte, Izer eta Alabier trikitilariak.
• Ssieran. Javier Peña sukaldariak etamgo du heukaldaritzako ikastaroa hasiko da azaroa ha-
rriko elkarte batean. Izen ematea Kultur Etxean. Prezioa 50 euro. okiko Agenda 21 ezagutzera eman asmoz "Urola Kosta irudietan" argazki lehiaketa antolatu du Udaltalde 21-ek. Aurkezten diren argazkiak 2005 urteko egutegia egiteko erabiliko dira, besteak beste. Garapen iraunkorrarekin lotura duten gaiak landu beharko dira argazkietan: landaredia, basoa, baserriak, errekak, gure kultura ondarea, fabrikak, langileak, garraiobideak, hondakinak... Argazkiek Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia eta Zestoan ateratakoak izan beharko dute eta epea azaroaren 19an bukatzen da. Lanak aurkezteko modua eta informazio gehiago nahi izanez gero, udaletxeko ingurugiro teknikariarengana jo dezakezue.
•T
MIGUEL SANTAMARÍA.
9
porrusalda
1
Toribio Altzaga Anabitarte
Herri gehienetan bezala, Zestoako kale batzuen izenak pertsonei dagozkie. Baina nortzuk dira (edo ziren) hauek? Adibidez, nor zen Toribio Altzaga? Hona hemen erantzuna: Toribio Altzaga Donostian jaio zen 1861ean eta 1941ean hil zen bertan. Bigarren Karlistaldian (1872-1876) Ziburun errefuxiatu eta han idatzi zuen bere lehenengo obra: "Aterako gara" (1888). Gaztetan Marzelino Soroaren "Iriyarena" komedian esku hartu zuen eta handik aurrera antzerkiari lotu zitzaion betiko. Martzelino Soroak urraturiko bideari heldu zion eta antzerkiak, operak eta itzulpenak prestatu zituen. 1915ean Donostiako Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolako zuzendari egin zuten eta talde honekin aritu zen probintzia osoan bere obrak antzezten, euskal giroa eta grina nonahi sortuz. 1918an Lore Jokoen eta "Euskalerria" aldizkariaren zuzendari izan zen. Kritikarien iritziz, Toribio Altzagak bere aurrekoek utzitako maila apaletik goratu zuen euskal antzerkia. Euskaltzain urgazlea izan zen. Antzerki lan asko Aizarnan idatzi zituen, udako oporrak han igarotzen baitzituen familiarekin. Aizarna inspirazio iturri izan zuen hainbat lanetan.
E u s k a l d i s k o e t x e a k I n t e r n e t e n www.musikametak.com www.elkarlanean.com/musika.cfm www.oihuka.com www.hotsak.com www.gordiscos.com/sarrera.htm
Zestoan emakumezko alkate izan genuen 1933. urtean: Purificación Gil Iglesias
1
Zer da... W e b l o g ? Azken aldian modan jarri den web orri mota bat da. Bertan, norbanakoek edo taldeek Interneten aurkitutako albiste, erreportaje edo dena delako edukien berri ematen dute, hainbat web orri aipatuz eta komentatuz. Hala ere, ez dauka zertan Internetek izan Udazkeneko loreak fruta gutxi beharrik informazio iturri bakarra, Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra bestelako informazio iturriak ere erabiltzen dira. Web (sare) eta log book Urriaren azkenean, gaztaina etxean ( b i t a k o r a l i b u r u a ) h i t z e t i k d a t o r.