danbolin 40 2004ko maiatza
emakume abertzale batza
ertxinako gurutzea
jardunian: antonio unanue
eguneko zentroa
Joan den apirilaren 20an goiz antzean erretiratzea erabaki nuen. Lo falta handia neukan eta neure buruari esan nion: "orain sartzen bahaiz loaldi ederra daukak bihar goizeko zortziak arte". Baina horrelakoetan, ustea erdi ustel: gau hartan egundoko amets gaiztoa izan nuen. Lauzpabost ordu egin izango nituen lo eta, derrepentean, logela guztia itxuraldatzen ari zitzaidan: altzari guztiak haritzezko bihurtzen ari ziren ametsetan: ohea, armairua, mahaitxoak, apalak, denak haritzezkoak; etxeegituraren habeak haritzezkoak, zorua eta leihoak haritzezkoak. Urduri jartzen hasi nintzen. Gero, berriz, altzari guztiak kimuak ateratzen hasi ziren: lehendabizi kanpoaldetik hurbilen zeudenak –leiho eta habeak–, ondoren apalak eta zorua. Ohea ere kimatzen hasi zen. Beldurra sartu zitzaidan gorputzean eta egonezinik nenbilen izara artean. Zer zen hura? Denbora pasa ahala, gero eta estuagoa zen egoera: altzariek adar mordo bat zeuzkaten eta ni itotzera nindoan hainbeste haritzen artean. Txikitan askotan entzun nuen ez zela landarerik eduki behar logelatan airea lapurtzen zutela eta. Bada, nire logelak harizti bat zirudien eta ia ezin nuen arnasarik hartu. Oinaze hartatik libratu beharra neukan, nola edo hala. Haritz anabasa hark ez zidan, ordea, ihes egiten uzten, oheari lotuta nengoen zeharo. Arnasarik ezin nuen
I L U S T R A Z I OA : M I G U E L S A N T A M A R Í A
3 atarikoa.
hartu. Itotzera nindoan. Ohearekin borrokan bezala ari nintzen eta leher eginda nengoen. Nola edo hala haritz haien loturatatik askatzea lortu nuen eta ihesi hasi nintzen. Etxe barru guztia haritz sastraka zen, etxe ataria, berriz, baso izugarria. Haritz zahar haiek ni harrapatu nahian zebiltzan. Korrika bizian nenbilen, nire bularrak ezin zuen gehiago, arnasa eten egin zitzaidan. Akabo dena... Bat-batean hegan hasi nintzen –ez nekien bizirik edo hilda nengoen ordurako– baina haize ikaragarria zebilenez, hegoak apurtu zitzaizkidan segituan eta ziplo erori nintzen haritz artera. Milaka urte zituen haritz baten enbor ondoan geratu nintzen hilik. Nire besoak haritz bihurtzen ari ziren, hankak haritz-sustrai... Pi-pi, pi-pipi, pi-pi, pi-pi-pi... Iratzargailuak esnatu ninduen. Goizeko zortziak. Izerditan blai nengoen. Berehala lasaitu nintzen. Ohea, armairua, mahaitxoak, apalak gereziondozkoak ziren; etxeegituraren habeak haritzezkoak, zorua eta leihoak oraingo atzerriko egur horietakoak. Kanpoan, zelaia, arteak, pagoak, pinuak... Hurrengo goizean albiste bitxia zekarren prentsak: "Hostorik ez zaio atera udaberri honetan. Akabatu egin da ‘Gernikako Arbola’ pasa den abuztuko tenperatura beroak zirela-eta".
F
ernando arzallus
argitaratzailea:
Danbolin Zulo elkartea.
Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 14 71 23
e-mail: danbolin@topagunea.com
d a n b o l i n :
Jone Bergara , Edurne Korta, Joxeba Larrañaga, Olaia Salegi, Manuel Arregi,
Urko Canseco, Nagore Telleria, Margari Eizagirre, Alazne Olaizola, Jon Artano, Onintza Irureta
diseinua eta maketazioa:
Eneko Aristi
inprimategia:
Gertu (Oñati).
lege gordailua:
SS- 1108/2000
I S S N : 1576-9429 danbolin
E K
E Z
D U
B E R E
G A I N
H A R T Z E N
A L D I Z K A R I A N
ADIERAZITAKO
ESANEN
ETA
IRITZIEN
ERANTZUKIZUNA
k P
ale/bale KALE.
ZER ESKATUKO ZENIOKE EGUNEAN ZE-
HAR ZENBAT OINEZKOK GURUTZATUKO OTE DU
BENTAPELIGRO ETA BAINUETXE ARTEKO ERREPIDEA? KONPONBIDEA JARRIKO AHAL ZAIO BESTE ISTRIPUREN BAT GERTATU AURRETIK!
BA L E .
KANPANDORREKO ERLOJUAN ORDUA ONDO JARTZEAZ GAIN, PINTATU EGIN DUTE. ORAIN, SORAZUTARREN
Nik eskatuko nioke lagun on bat, liburuak Bueno ba... eta, azkenik, jatepakea, lana eta nik koa. Inoiz janari arazorik ez izate- neuk jenio hobexeagoa izatea, xuabeko. agoa izatea.
30 urte
Ramon Martija
Osasuna, mundu guztirako pakea eta oinazerik gabeko hilkera izatea.
73 urte
Joxe Mari Ugarte
62 urte
Kontxi Bergara
BALKOI AZPIKO FOKUA ERLOJURA ZUZENTZEA BAKARRIK FALTA DA.
intada.
Jaiak guztionak dira. Idatzi honen helburua, Jai Batzorde Erabakigarria taldearen berri ematea da.
Aldi berean, udaleko arduradunen jokabidea ere salatu nahi dugu, herritarrak engainatzen baitabiltza. Herria ez engainatu! Udal ordezkaritza berritu zenetik, jai batzordeak erabakigarria izateari utzi zion, nahiz eta beraiek erabaki politikoetara mugatzen zirela esan. Hona hemen hori horrela ez dela ziurtatzen duten adibide batzuk: -Programan euskarak izango duen lekua nork erabaki du? Lehen jai batzordeak eta orain? -Eta zezenketetan zenbat diru gastatu behar den? Zezenketen ordu berean egiten den ekintzarako zenbat diru erabiliko den? Lehen jai batzordeak eta orain? -Kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egiteko zenbat diru banatu eta zein talde ekarriko den? Lehen... -Eta herriko preso eta iheslarien alde egiten diren ekintzak programan ez azaltzea nork erabaki du? Meza eta antzerako ekitaldiak jasotzen dira, ba? Kontuan eduki behar da denok ez garela kristau fededunak. Pluraltasuna bai, baina gauza guztietan! Lehen zegoen muga bakarra dirua zen, eta pentsatzen dugu orain ere horrela izan behar duela. Besterik gabe, gurekin bat egiten duen oro animatu nahi dugu, aurrerantzean egingo diren bilera eta hartuko diren erabakietan parte hartzera, jaiak guztionak baitira! Jai Batzorde Erabakigarria
5
i
slama gure artean
Mundu mailan, XX. gizaldiaren amaierako eta berriaren hasierako gertakariek, islama jarri digute hizpide. Hogei urte hauetan Israel eta Palestinaren arteko gatazkak, Golkoko gerrak eta oraintsu Irakeko gerrak, arabiar gizartearen errealitatea ekarri digute beBa..., orain 15 gien aurrera. Arrotz egiten zaigun Nik dirua, egunetako opomundu horren gailurra, New Yorken eta diruarekin rrak, ondoren dieta Madrilen izandako atentatuetan kriston bidaia Nik neska rua eta..., ez dakit egingo nuke, gazte bat eskaazaldu zaigun fanatismo erlijiosoan ba, herria pixka munduari bira tuko nioke, pixegongo litzateke. bat girotzea, bizi emango nioke. ka bat esnatzepoza etortzea heBatzuetan interesagatik eta bestetan Ondoren kotxe ko. Baina ez goirrira, oso hilda ezjakintasunagatik, arazo politiko, sobat erosiko nuke, zetan esnatzeko, ikusten dut eta, zial eta erlijiosoak nahaste-borraste larkriston autoa, ordu horietan oso tristea. dagarrian ematen dizkigute. Eta zer Mercedes bat bakarrik esnaedo... Ondo bizi, tzen naiz eta... esanik ez, herri arabiar eta nazio ezberAne Irure lanik egin gabe (argazkian dinen errealitateak, arabiar zein islamXabier bere semea) Juan Alvarado ondo bizi. dar (edo mahomatar) izan, denak zaku 36 urte 70 urte berean sartuta azaltzen dizkigutenean; Beatriz Etxabe Alemaniar ezkertiarra, Opus Deiko es44 urte painiarra eta Mexikoko indigena, berdinak izango balira bezala. Sinplifikazio horiek arriskutsuak izaten dira eta hortik joz gero, hanka sartze handiak egin daitezke. Euskaldunok badugu esperientziarik horretan: aspaldiko "euskaldun-fededun" edo oraintsuko "nazionalista-terrorista" terminoekin esaterako. Urruti gelditzen zitzaigun islamdarren ezagutza, zinearen eta telebistaren bidez etorri zaigu. Seguru asko, islamaz dugun ikuspegia lau edo bost topikoetatik ez da pasako: egunean bost aldiz otoitz arraroak egiten dituztela, La Mekara joaten direla eta Kaabaren inguruan jendetza multzo izugarritan biraka ibiltzen direla (ia urtero ehunka hildakoen berri ematen digute), emakume asko izan ditzaketela, matxistak direla, bonbaz bere buruaz beste egiteko kapaz direla, fanatiko beldurgarri bihur daitezkeela eta antzekoak. Gauza on gutxi, egia esateko. Arrazoi bat baino gehiago dago horrela izan dadin: batetik, orain arte gure artean bizitzen ikusi ez ditugulako eta erreferentziaz bakarrik ezagutzen ditugulako. Bestetik, Europan nagusi dugun gizarte laikoaren ikuspegitik, islamdarren fedeak gizartean duen eragina ez dugulako ulertzen (gizarte konfesionalak dira). Baina gauzak aldatzen ari dira eta gero eta gehiago ditugu gure artean. Inmigrazioa hasi besterik ez da egin, eta ghettoetan gorde nahi ez baditugu behintzat, aurreiritziak alde batera uzten saiatu beharko gara eta benetan ezagutzen hasi. Kultura ezberdinak eta erlijio-tradizio ezberdinak errespetuz, elkarrekin harremanetan jartzeak, aberastasuna baitakar denontzat. Nahi eta ez gainera, datorkigun mundu globalizatuan, jendea, kulturak eta erlijio-tradizioak nahastu egingo dira, eta seguru nago, hori oso ona izango dela denontzat.
L A N PA R A BAT E KO J E I N UA R I ?
e
nbidoa. Manolo Gazta単aga
K
ale Okerrera eskuan aterkia zuela bildu zen jendea, apirilaren 18an. Zestoako EAJ-PNVk joan den mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan herrian bizi-bizirik egon zen Emakume Abertzale Batzako hainbat kideri omenaldia egin nahi izan zion. Hiru emakume izan zituzten gogoan: Joakina Etxaniz, Kontxita Arrazola eta Antonia Altuna. Edadetuenak ez zuen huts egin batzokian prestatutako omenaldira eta Joakina ehun urte beteta han izan zen. Ikurri単aren altxaeran eta baita omenaldiak iraun zuen denbora guztian ere, alboan izan zuen Zubimusuko Bitoriano Aristi, Zestoan bizirik geratzen den gudari bakarretakoa. Euri laprastari ihes egin nahian, batzokian elkartu ziren omenduak, gonbidatuak eta EAJko politikariak ere. Beren esker ona adierazi zien Joakinari Unai Gonzalez Zestoako EAJko lehendakariak, Juan Mari Juaristi GBBko lehendakariak, Jo-
EM IMAKUME A BERTZALE B ATZA LITANTEEI OMENALDIA BATZOKIAN
KO
seba Esnal Sabino Arana Elkargoko Gipuzkoako arduradunak eta Josu Jon Imaz EBBko lehendakariak. Familiakoek ere ez zuten okasioa galdu Joakinari eskerrak emateko eta Pello "Lilibe"k, ilobak, 1915-18 urte bitartean Lilibeko familiari ateratako argazkia oparitu zion Joakinari. Koadroan sartutako argazki ederraz gain, herriko bertsolariak, nola ez, bertsoa ere bota zion izekori. Gorka Unanue herriko alkateak eman zion amaiera omenaldiari eta frankismo garaian une larriak jasandako emakume abertzaleari 101 urte betetakoan orain bezain polita segitzeko eskatu zion. Esker ona eta hitz politak soilik, ordea, ez ziren izan ekitaldian. Aipatu berri ditugun hiru emakumeei eskerrak emateko arrazoiak daudela adierazi nahiz, Ibon Ibargurenek Emakume Abertzale Batzaren garaian eta ondorengo urteetan, diktaduraren erruz, bizi izan zituztenak kontatu zituen. Elkarrizketa luzeak izan zituen Ibon Ibargurenek hiru emakumeekin, eta guk, egindako lan handi horrek, neurri batean bada ere, Danbolinen tokia izan dezan nahi izan dugu.
IRLANDAKO
EMAKUME NAZIONALISTAK ERREFERENTZIA
A N T O N I A A L T U N A,
DIRUZAINA
1912ko martxoaren 17an jaio zen eta oso gaztea zela afiliatu zen Eusko Alderdi Jeltzalean. Emakume Abertzale Batzan diruzaina izan zen. Presidentea Pepa Etxeberria omen zen eta idazkaria berriz, Mari Kruz Zuazo. Batzokia, garai hartan, Koiote tabernaren gainean zegoen eta Batzako emakumeak ere han elkartzen omen ziren. Hainbat jardueratan aritzen ziren emakume hauek: dantzarientzako arropak (poxpolinak-eta) prestatu, "kanastilla", antzerkiak an-
Emakume Abertzale Batza sortzeko lehenengo saiakerak 1907an egin ziren Euskal Herrian. Emakume euskaldunak Irlandara begira zeuden garai hartan eta hango Cuman na nBan emakume nazionalisten taldea ezagutzen zuten. Saiakera haiek ez zuten indar handirik hartu, baina 1922an Bilbon sortu zen EAJko emakumeen elkarte nazionalista. Garairik onenak II. Errepublika garaikoak izan ziren. Zestoako elkartean ibili ziren hiru emakumeen kontuak jaso ditugu segidako lerroetan.
7
tolatu... Besteentzako lanez gain, beraiek ere ikastaroak izaten zituzten. Sabino Aranak sortutako euskara erakustera azpeitiar bat etortzen omen zen. Orduan ikasi omen zuten, adibidez, telefonoa esan ordez urrutizkina esaten. 1936ko irailean ordea frankistak sartu ziren herrian eta aitak esan omen zion: "Bakeak asko balio du, puskatu puskatu beharreko paperak". Eta halaxe egin zuen Antoniak.
eta liburuak erre zituzten eta Batzaren antolaketa eta ekintzei buruzko informazio guztia galdu zen. Baina K O N T X I T A A R R A Z O L A, I D A Z K A R I A Zestoako Emakume Aber90 urteko emakume hau Emakume tzale Batzako ikurriĂąa urte Abertzale Batzako idazkaria izan askoan ezkutatuta eduki zen 1933tik 1936ra bitartean. Presizuen Kontxitak, nahiz eta dentea Juana Etxeberria zen eta diorain desagertuta dagoen. ruzaina Martina Errasti. Kontxita Oso gogoan duen gertakiakordatzen denaren arabera, poxpozuna kontatu zion Kontxilinak-eta egiten zituzten eta baita tak Ibon Ibargureni. Loiolako kuartelean zegoen gugudarientzako ezkutuak ere. dari gazte bat hil omen zen, zarauztarra, eta abertza1936ko irailean nazionalak sartutaleentzat kolpe handia izan omen zen. Herriz herri koan, Villartarrek esan omen zien: eraman zuten hilkutxa. Zestora heldu zenean hilku"Kontuz ibili eta erre dena". Aktak txa, herriko EAJ-PNVk omenaldia egin nahi zion gazte horri eta Kontxitari eskatu zioten lorea emateko. Laranjadi aurrean hilkutxa geratu zen eta negar batean lorea eman zion Manuel Irujori. Hilabete batzuk geroago, Hotel Blasatik Laranjadin gertatutakoa ikusi zuen norbaitek Kontxita Arrazola salatu zuen. Bederatzi hilabetez atxilotuta eduki zuten.
KONTXITA ARRAZOLAK URTETAN EZKUTATU ZUEN ZESTOAKO EMAKUME ABERTZALE BATZAKO IKURRIÑA ETXEAN (ESKUBITIK BIGARRENA).
...
...
JOAKINA ETXANIZ
MILITANTE NEKAGAITZA
100 urte bete berri ditu Joakinak, 1904ko apirilean jaio zen Lilibe baserrian. Politika mundutik oso gertu ibili zen beti eta Gerra Zibilak eta frankisten garaipenak gorriak ikusarazi zizkion berari eta bere familiari. Zestoako Emakume Abertzale Batzan ibili zen, nahiz eta ardura politikorik ez zuen izan. Berak kontatzen duenez, igandetan Errotazaharreko zelaira joaten ziren bera eta bere lagunak eta "Gora Euzkadi Askatuta" oihukatzen zuten jolasten zuten bitartean. Frankistak herrian sartu aurretik Joakinak, herriko hainbat familiak bezala, ihes egin zuen. Senarra, Florentino Alkorta, Zestoan gelditu zen eta kartzelara eraman zuten. Joakinak ibili luzea egin zuen orduz geroztik. Bizkaira heldu zen lehenengo eta ondoren Frantziara. Macon-eko errefuxiatu eremuan bizi ondoren, etxera itzuli zen. Guardia Zibilaren bisita izaten zuten tartean behin eta Joakinak bazekien teilatuan non gorde Florentinok kartzelatik bidalitako eskutitzak. Kolkoan ere gordetzen zituen. Azkenean denak erre zituen arriskua handia zelako. Frankisten aldekoengandik entzunDUELA EGUN GUTXI BETE DITU EHUN URTEAK JOAKINAK ETA UDALAK ETXEdako esaldi asko ditu buruan Joakinak, RA EGIN ZION BISITA ZORIONTZEKO ASMOZ horra horietako bat: "La sangre de los nacionalistas no sirve ni para hacer morcilla". Berak hau zioen: "Bandera txerri hori jarri? Ezta pentsatu ere".
«ZESTOAKO GAZTEDIA»
IKURRIÑAREN IBILIAK
Emakume Abertzale Batzako kideei herriko batzokiak egin nahi zien omenaldia zela-eta Ibon Ibargurenek eta alderdiak pentsatu zuten polita izango zela berauek aspaldi jositako ikurriña Zestoara ekartzea. Opari polit hori egitea okurritu eta orduan deskubritu zuen emakume haiek jositako ikurriñaren ibilbide luzea. Ibilbidea ezagutu du gutxi gora-behera eta oraintxe kontatuko dizuegu, baina ikurriña bera ez da agertu.
Z A Z P I E R R E A L E K O E H U N A . Diru hori ordaindu zuen zumaiar batek Bilbotik ekarritako ehuna. Ordaintzaileak Margarita Errasti, Martina Altuna, Antonia Altuna eta Joakina Etxaniz izan ziren. Ikurriñari "Zestoako Gaztedia" letrak bordatu zizkioten. 1936ko irailaren 20-21ean tropa frankistak sartu ziren Zestoan eta ikurrin hura etxean zuena arrisku latzean zebilen. Herritik norbaitek atera zuela ikurrin hura, gogoan du Antonia Altunak, baina nork atera zuen ez. Dakien gauza bakarra da Angela Zufiriak besarkatu zuela azkenekoz eta muxu bat eman ziola. S A S E T A B A T A I L O I A N . Ikurriña, Gerra Zibilean, Saseta Batailoian agertu zen eta harizko bordatuak erre zitzaizkionez letra berriak jarri zizkioten: "Beti aurrera-Gudari taldea-Trula izkilazkarrak". Azken bi hitz hauek Sabino Aranaren neologismoak ziren eta metrailadore konpainiak esan nahi zuen. Batera eta bestera ibilita nahikoa narrastuta geratu zen ikurrin hura, baina oraindik ere bere ibiliak jarraituko zuen.
Gerra Zibila bukatu zen, baina Bigarren Mundu Gerra hasi zen, eta Jose Antonio Agirre lehendakari erbesteratuak Gernikako Batailoia antolatu zuen frantziarrei nazien kontrako borrokan laguntzeko. Dirudienez, Zestoako ikurriña Gernikako Batailoikoek eraman zuten. Baina nola heldu zen hara? Ibon Ibargurenen datuen arabera, batailoi hartan ez zegoen zestoarrik. Litekeena da Kepa Ordoki komandanteak eraman izana ikurriña, Saseta Batailoian bera ibili baitzen eta baita Gernikakoan ere.
9 JOSE ANTONIO AGIRRE LEHENDAKARIAREN HILKUTXA GAINEAN ZESTOARREK EGINDAKO IKURRIÑA
JOSE ANTONIO AGIRRE
L E H E N D A K A-
R I A R E N H I L K U T X A G A I N E A N . Zestoar batzuek ziotenez, ikurrin hura lehendakariaren hilkutxa gainean jarri zuten 1960ko martxoaren 22an, Donibane-Lohizunen. Baita halaxe izan ere. Hiletetako argazkietan igartzen da ikurriñaren idazkia: "Beti aurreraGudari taldea-Trula izkilazkarrak". Ibonen iritziz: "Lehendakaria ikurrin horrekin lurperatzea ez zen kasualitatea izan, balio sinbolikoa zuen ikurriñak. Gerra aurrekoa zen eta Gerra Zibila eta erbestea ezagutu zituen. Uste dugu propio jarriko zutela ikurrin hura hilkutxan".
ZESTOARREK EGINDAKO IKURRIÑA ANDRES PRIETO GUDARI SOZIALISTAK CARLOS GARAIKOETXEARI ENTREGATU ZION
1 9 8 3A N C A R L O S G A -
R A I K O E T X E A R E N E S K U E-
T A N . 1983ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 46. urteurrena zela-eta Andres Prieto gudari sozialistak Gernika Batailoiaren ikurriña Carlos Garaikoetxea lehendakariari eman zion. Zestoarrek jositako ikuANTONIA ALTUNA ETA JOAKINA ETXANIZ GERNIKAN BEREN IKURRIÑAREKIN rriña zela argazki batek frogatzen du. Garaikoetxeak ikurriña Gernikako Batzar Nagusietako museoan utzi zuen. 1 9 8 7 K O Z E S T O A R R E N I B I L A L D I A . Zestoako batzokitik ibilaldia antolatu zuten Gernikan zegoen ikurriña ikusi eta argazkia ateratzeko. Egun horretaz gain, bestela ere zenbait herritarrek bisitatu omen du ikurrin hori. Orain ikurrin hori ez dago bere lekuan eta beraren arrastoa galdu dute. Ibarretxe lehendakariak ere horren berri ba omen du eta EAJPNVn eta Sabino Arana Fundazioan buru-belarri dabiltza Zestoan NINTZA IRURETA Margarita Errasti, Martina Altuna, Antonia Altuna eta Joakina Etxanizek egindako ikurriñaren bila.
O
BATZOKIAN
ANTOLATUTAKO ERAKUSKETA
EAJri lotutako hainbat gai orokor eta herrikoak ere bildu zituzten erakusketan. Hona laburbilduak: -Sabino Arana eta Aberri Egunaren historia. -Emakume Abertzale Batzaren historia. -Gerra garaian Zestoatik erbesteratuak: 1937ko otsailaren 10-13 bitartean 13 emakume, 21 haur eta gizonezko bat atera omen ziren Zestoatik. -Gerra garaiko Zestoako gudariak. -Frentean hildako herritarrak. Hauek eta beste hainbat datu ikusgai izan ziren erakusketan. Erakusketaren antolatzaileak, Ibon Ibargurenek, esan digunez, gerrarengatik edo gerra ondorengo diktadurarengatik herritik ihes egindakoen, erbesteratuen, kartzelaratuen, hildakoen... informazioa berari jakinaraztea eskertuko du.
gun bat E
E
guneko zentroan
Jada urtebete pasa da Zestoako Eguneko Zentroa ireki zenetik, eta egia esan ezer gutxi dakigu hango bizimoduari buruz. Horregatik bertara gerturatu gara egun bat Eguneko Zentroan nolakoa den ezagutu asmoz. Eguneko Zentroa, udalak pertsona ezinduak zaintzeko sortutako baliabide bat da eta San Joan Egoitzak kudeatzen du. Lehenengo, bertako zuzendaria den Joseba Illarramendirekin hitz egin genuen eta berak eman zizkigun azalpenak. Bertako profesionalen laguntzaz gain, zerbitzuaz arduratzen diren bi zaintzaile daude bertan: Monika eta Oihana.
1 1
Gaur egun, Eguneko Zentroak hamabost lagunentzat lekua du, baina momentuan hamabi pertsona daude. Aizarnazabal, Azpeitia, Zarautz eta Zestoakoak dira. Arduradunek adierazi zigutenez, jarrera oso baikorra dute ekintzak burutzerakoan eta oso gustura joaten dira. Zentroak ezinduentzako bainugela, komuna, errehabilitazio gela, egongelak, ariketa gela eta ile-apaindegia ditu. Horrez gain, zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditu: podologoa, arropa garbiketa, garraioa, estetika, botika eta fardelen ardura eta medikazioaren jarraipena. Eguneko Zentrora joaten diren pertsonek eta San Joan Egoitzako egoiliarrek, batera burutzen dituzte hainbat ekintza eta baita zerbitzu ugari elkartrukatu ere.
N
aiara Exposito
j
ARDUNIAN
IRUITTAREN
ANTONIO UNANUE, IRUITTA Z E S T OA KOE V E R E S T A ALDIZ BAIETZ !
206
1967KO IRAILA
GAILURRAK
1992 Ernio 27, Erlo 28 1994 Ernio 36, Erlo 37, Gazume 5-6 1995 Ernio 36, Erlo 57, Gazume 11 1998 (60 urterekin jubilatu zen urtea) Izarraitz 102 2002 Izarraitz 205 Aurten, 66 urterekin, 205eko kopurua gainditu nahi du. Elkarrizketatu genuen egunean (apirilak 26) 99. igoera egin zuen.
E HIZEAN ASKO IBILITAKOA DA A NTONIO. N AFARROAKO B AZTAN ALDEA , L IZA RRA , B ADAJOZ , S ALAMANCA ETA A RABAKO BASOAK EDERKI EZAGUTZEN DITU. M ENDIRA JOATEKO U RBIA " MUNDIALA " DELA DIO ETA GEHIEN GUSTATU ZAIO NA L ARRAIZTIK S AN M IGELERAKO BIDEA DA , I GARATZATIK BARRENA . E TXEKOE TAN KUTUNENAK E RTXINA ETA S ANTA E NGRAZI DITU. S EKULA EHIZTARI AMO RRATUA EZ DELA IZAN AITORTU DIGUN MENDIZALE AMORRATUAK ORAIN ARTE AIPATU DITUGUN MENDI INGURUAK AHAZTUTA DAUZKA .
60
URTEREKIN , JUBI -
A URTEN 2002 KO
ERREKORRA ONDU
LATU ZENEAN , URTEAK ADINA ALDIZ I ZARRAITZA IGO BEHAR ZUELA ESAN ZION
BERE BURUARI , ETA NAHI DU.
102
ALDIZ IGO ZEN .
H ORRETARAKO, 205
IGOALDIAK GAINDITU BEHARKO DITU.
RUARI JARRI DIO ERRONKA , BAINA GAUZA BAT GARBI UTZI DIGU : EGITEN ERE EZ DA EZER PASATZEN !
A URTENGOA
"E Z
B ERE
BU -
BADUT
PASATA , LAGA EGIN BEHARKO
DIOGU, MARTXA HONI BEHINTZAT BAI , BAINA MENDIAN IBILTZEARI EZ ".
KALKULATUTA
I Z A N G O D U Z U Z E N B A T I G O A L D I E G I N B E H A R D I T U Z U N, A S-
T E R O, H I L E R O…
Hileko hogeita bost. Lau hilabetean ehun egin nahi ditut! E G U N B E R E A N B I A L D I Z J O A N A L Z A R A S E K U L A? Ez, ez. Hainbesterainokoa ere ez da!
JARRI DIOZU ZURE
3
NOLATAN
1
B U R U A R I H A L A K O H E L B U R U A?
Pentsatu dut tema pixka batekin hartuz gero, uste baino gauza handiagoak egin daitezkeela. Gogoa jarri behar da. Erronka handi xamarra dela esaten didate eta nik: "Ez, gogo pixka bat jarri behar da". Ohitu egin behar duzu. EGURALDIARI ASKO BEGIRATU G A B E. Dudan hasiz gero, ez dago joaterik hainbeste aldiz. BIDE BERA EGITEN A L DUZU B E T I? Ez... beno bai, berdin xamarra. Zestoatik abiatu eta Ondarbasotik igo. A I T T O L A A L D E T I K J O A T E N A L Z A R A? Hori luzea da. Igotzeko nahiago dut motza. J A I T S I E R E T O K I B E R E T I K? Bai, eta batzuetan Oanda aldetik. Aittola aldera dagoen iturritik, sakon horretan goitik behera ere dezentetan egiten dut. Paraje horiek ezagutzen ditut. Lehen ahuntzak, behorrak, larrabehiak... edukitzen genituen. Nik beti esaten dut
mendizaleak ez duela mendia ezagutzen. Ba al dakizu zeinek ezagutzen duen mendia? Artzainak, ehiztariak eta perretxikozaleak. Horiek ibiltzen dira txirrikito guztietan. Mendizalea joaten da bidez bide, gailurra egitera. Perretxikotan eta ehizean gurutzera joan gabe ibiltzen ginen. Orain berriz hasi naiz gailurretara igotzen. Artzaina normalean ez da gurutzera joaten. Akordatzen naiz Izarraitzen artzain azkoitiar batekin. Lainoa zegoen eta gurutzea non zegoen galdetu zidan. "Hementxe bertan" erantzun nion. Gurutzera sekula joan gabe zegoen. Z E S T O A K O G U R U T Z E R A J O A T E N A L Z A R A? Bai. Oso jende gutxi joaten da hara. Zestoar askok ez daki han dagoela ere. Niri ikaragarri gustatzen zait. J O A N- E T O R R I A Z E N B A T D E N B O R A N E G I T E N D U Z U? Erlojua ahaztuta daukat nik. G O I A N E Z A L Z A R A G E L D I T Z E N? Eguraldi ona badago bai. Orain zizatako garaia da, horretan denbora ederki pasatzen duzu. Ehizean ibilitakoak mendian gozatu egiten du. Beti egoten da zain: euria, lainoa, haizea dela... Ez da danba-danba joatea bakarrik. Gorakoan pixka bat saiatu eta beherakoan astia nahikoa hartuz, ikusiz zoaz. Zenbait ez da enteratzen; ez eguzkiari begiratu, irteten ari denedo zertan den... B E T I G O I Z E Z E G I T E N A L D U Z U B U E L T A? Bai. Zazpietarako abiatzen naiz. Negu-neguan ez, eguna beranduago zabaltzen delako. X O X O T E K O A T E R P E R A J O A T E N A L Z A R A? Berritu zutenetik ez naiz sartu. Garai batean txabola zaM E N D I A N N O L A I B I L I. Indarrean egonda ere, lasai joan, gelditu har-zahar bat zegoen, haizea gabe, baina tiki-taka, tiki-taka. Egunero topean ez dago joatealde batetik, haizea bestalderik, laster zara jota. tik. Orduan salda eta txorizoa O I N E T A K O A K. Botak gastatzen ditudan bitartean primeran nabil, izaten ziren, txukundade eta botiketan gastatzea baino hobe. horrelakorik gabe. Garai bateH A M A I K E T A K O A. Ez dut ezer ere ibiltzen, urik ere ez. Irteerako koekin konparatuta oraingoak ura edaten dut eta atzera-aurrera hori egiten ez dut egarririk hotelak dira. pasatzen. BAKARRIK ALA KONPAINIAREKIN E U L I A K. Mendian amorrurik handiena ematen didatenak dira. N A H I A G O M E N D I R A? Eta ezpata horiek... zast! Inor ez daukat. Anaia orain U D A B E R R I A E T A U D A Z K E N A. Urtesasoirik ederrenak dira: kuku jubilatu da eta esaten diot laeta bele hotsa dela... udazkenean uso pasea, antzarak... guntzeko, baina... S E G A P O T O A. Ilobak errietan egiten dit, baina bakarrik ibilita ere H E R R I T A R R A K I B I L T Z E N A L D I R A? ez dut telefonorik ibiltzen, lehengo zaharrak bezala nabil. Jakinaren gainekoak. T R U M O I A R I E T A T X I M I S T A R I B E L D U R R A. Behin, ehizean genbiltzaE T A G A Z T E A K? la, Ernion, eskopetak eta denak ibili ziren saltoka. Joaten dira, baina edadetua gehiago. Astegunean ia inor ez duzu ikusten. Asteburutan dozena erdi bat lagun joaten dira Ondarbaso aldetik eta Aittolatik berriz, asko. NINTZA IRURETA B E S T E I N O R B A A L D A I Z A R R A I T Z Z U A D I N A A L D I Z I G O D U E N A U R T E B E T EA N? Ez dakit. Ni ez nabil besteek zer egiten dutenari begira, ni nire kasa nabil.
O
Apirilaren 25ean korritu zen. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren babesean antolatzen diren hamar probetatik hirugarrena zen, 2004ko Zikloturisten Challengearen barruan. Hirurehun zikloturista inguruk parte hartu zuten; goizeko 8:15ean Zestoatik atera eta pixkanaka eguerdi alderako itzuli ziren. Baina, berriro plaza nagusira etortzerako 95 kilometroko itzulia egina zuten bizikleta gainean, tartean Meaga, Itziar, Azkarate eta Etumeta mendateak igaroz. Eguraldi zoragarriarekin, giro onean egin zen itzulia eta gure herriko plazak itxura koloretsua eta jendetsua agertu zuen apirilaren 25eko igande eguerdiz.
Zestoa-Zestoa Zikloturisten Klasikoa
zulo
danbolin
Olioa harraskatik behera botatzeak ingurumenari sortzen dizkion kalteak ekidin asmoz, Zestoako Udalak etxeko olio erabiliaren bilketa zerbitzua antolatu du. ECOGRAS enpresakoek jasoko dute hileko azken ostiraletan 11:00etatik 13:00ak bitartean. Auzoetan udaleko langileak bezperan pasako dira. Aizarnan plazan jasoko da 9:00etatik 9:30era, Iraetan frontoi ondoan 10:00etatik 10:30era, Arroagoian eliza ondoan 11:00etatik 11:15era, Iba単arrieA R G A Z K I A: H I T Z A tan ermita ondoan 11:15etatik 11:30era, Arroaerrekan zabor edukionAskotan esan ohi da tzien ondoan 11:45etatik 12:00etara, obrak sekula ez direla zeharo bukatzen. Horren adibide Arroabean Herri Eskolaren ondoan da Zestoako kanposantua ere. Berritu zenetik urte mor- 12:00etatik 12:30era, Lasaon frontoi doska pasa diren arren, barruko kaperatxoak, hormaondoan 13:00etatik 13:30era eta Enhilobien erdian dagoen hark alegia, ondo asko ezagun doian frontoi ondoan 13:30etatik zuen amaitu gabe zegoela. Azkenean, ordea, iritsi zaio 14:00etara. hari ere fundamentuz jartzeko ordua: hemendik aurrera mosaikoz egindako Kristo Berpiztuaren irudiak eta JHS eta eguzkia irudikatzen duen zigilu moduko batek aberastuko dute berez ere indar handikoa den tokia (kanposantua). Peli Romarategi, 82 urteko gizasemea, da mosaikoen egilea. Oso esku onekoa izan behar du, ebanista trebea eta arte lanetarako dohain berezikoa. Ekuadorreko Rios-etako misioetan ibili omen zen duela urte asko, baina hasieran lan arruntak egiten omen zituen han. On Jose Maria Zunzunegi zestoarra ere han ibili omen zen denboraldi batean eta hark lortu omen zuen Peli arte kontuetarako liberatzea. Handik aurrera, hamaika artelan egin zituen Ekuadorren. Vatikanoko mosaiko tailerrean ere jardun omen zuen Zunzunegi eta Aizarnako Irure familiako baten bitartez hara joanda. Baina hemengoontzat Peliren artelan ezagunena Urkiolako erretaula da; han, duela ez urte asko, 200 metro karratu baino gehiagoko mosaikoan, lau urtaroak irudikatu zituen, eta naturako elementuei buruzko beirate franko ere egin zituen. Zestoako lanei dagokienez, Kristo Berpiztuaren irudia ikusgai dago, jada, eta hemendik gutxira jarriko dute, kaperatxoko lurrean, Jesusen ikurra eta eguzkia irudikatzen duena. Amaitzeko, On Jose Maria Zunzunegiri zor diogu zestoarrok kanposantua bi irudi bikain horiekin osatu izana. Hari zor dizkiogu guk ere argibide guztiak.
Etxeko olio erabiliaren bilketa.
Kanposantuko mosaikoak.
1963 KO
MAIATZA
ERTXIÑAKO GURUTZEA A T Z E R A B E G I R A BIGARREN ALDIZ ZUTITU ZUTENEKOA
E
rtxiñako gurutzea 1963an berritu zuten azkeneko aldiz. 40. urteurrenean horren berri ematea pasa egin bazitzaidan ere, 41. urteurrena aprobetxatuko dugu zenbait xehetasun eta bitxikeria plazaratzeko. 40 bezain biribila ez bada ere, zenbaki jokoan hasita, berdintsu izango da seguru asko. Gainera, denboratarte horretan agiri berezi bezain bitxi bat eskuratu ahal izan dut, eta horren laguntzaz informazio osoagoa emateko aukera suertatu zaigu. 963an mutil koskorra nintzen, baina gogoratzen ditut gurutzea berritzeari buruzko zenbait gauza, erdi lausoturik bada ere. Gurutzea berrituta, gurutze
1
argituarekin gogoratzen naiz gehiena. Gauez Zestoako plazatik Ertxiñako puntara begiratu, eta gurutzea ikusten zen argi-argi, airean zegoela zirudien, mendia eta ingurua zeharo ilunpetan zeudela. Argia Ertxiñondotik pizten zuten sukalde atzean goi samarrean zegoen etengailuari bira emanda. urutze berria egiten ari zirela ere, oroimen lanbrotuan itsatsita daukat gurutze formako enkofratua masaz betetzen jardun zutenekoa, lurrean etzanda, egun batzuk geroago zutituko zuten inguruan. Berritze ospakizunaz ere oso irudi lausotuak ditut, baina gauza batekin gogoratzen naiz, behintzat: han goian eman zuten mezarekin. Haize handia egiten zuen, eta babesgarria ipini bazuten ere, Anjel Arandia bikarioak nahiko lan izan zuen meza behar bezala ematen. Gogoan dut, baita ere, gazte batek igo zuela bizkarrean aldarea. Badaezpada esan dezadan aldarea egurrezko kaxa koxkor bat zela; zabaldu eta meza emateko gauzak mahai txiki batean gelditzen ziren. Ez naiz ia beste ezertaz gogoratzen, baina duela zenbait hilabete paper zaharren artean nenbilela idatzi bitxi bat topatu nuen, agiri itxuran idatzia; gurutzearen historia zehaztua agertzen du. Izen eta deitura batzuk tarteko direla, oso dokumentu baliotsua iruditu zitzaidan eta hementxe alboan daukazue idatzita dagoen bezalaxe, garai hartako lekuko interesgarria. Agirian agertzen diren herritarren artean, Bixente Olaizola bakarrik daukagu gure artean eta berari ere iritzi eta xehetasun batzuk eskatu dizkiot Ertxiñako gurutzearen historia osatzeko. Niri harrigarriena dokumentua bera iruditu zait.
G
GURUTZEAREN OINETAN JARDUN GENUEN
KONTU - KONTARI .
E RTXINPUNTAN
BERTAN
JASOTAKO HITZAK DITUZUE HONAKO HAUEK :
ZER
ZEN AGIRIAN AGERTZEN DEN
DOBIKATARREN EDO
LUISTARREN
K O L-
KONTU
H O R I? Luistarrek herri mailan nahiko garrantzia zuen elkartea osatzen zuten. Elizaren babesean funtzionatzen zuen, izan ere garai hartan elkarteak osatzeko gaur dagoen aukerarik ez zegoen eta Luistarren elkarte horrek hartzen zuen herriko gazteria osoa. 1970eko hamarkadaren hasiera arte edo iraun zuen, bestelako mugimendu sozial, sindikal eta politikoak hasi ziren arte, alegia; klandestinitatean artean ere.
LUISTARREK NOLATAN HARTU ZENUTEN E R T X I Ñ A K O G U R U T Z E A B E R R I T Z E K O E K IM E N A? Nik uste Ertxiñak eta gurutzeak berak esanahi berezia izan dutela zestoarrentzat, ikur bat izan da herritarrentzat; mutil koskorretan ere asko-
7
B IXENTE O LAIZOLA 1963 AN Z ESTOAKO L UISTARRETAKO KIDE ZEN ETA ARGIBIDE BATZUK ESKURATU NAHIRIK , E RTXIÑAKO
1
tan etortzen ginen hona. Euskaldunak beti izan dugu mendi guztietan herri bakoitzeko gurutzea jartzeko joera eta Zestoari dagokionez, joera hori, bereziki, Ertxiñaren inguruan gauzatu izan da. 1963an, gurutze zaharra tximistak bota zuen eta zenbait lagunengandik sortutako ekintza izan zen gurutzea berritzearena. Horrela, 1932an lehen aldiz jaso zutenak baino tresna egokiagoekin, jakina, saiatu ginen ahalik eta lanik txukunena egiten. Luistarren inguruko taldetxo batean ernetako asmoa zabaldu egin zen eta herri osoaren laguntzaz, idatzi horretan agertzen den bezala, egin zen berritze lana. Gogoratzen naiz nola Aizarnako Autzo gainera ekartzen zen materiala eta handik hona ahal zen bezala jaso, bizkarka gehienetan. ZER
D E L A E T A, I D A T Z I Z E N U T E N H O R
A G E R T Z E N D E N A G I R I A? Gauza jakina da horrelako inaugurazio baten aurrean badagoela halako ohitura bat, eraikinarekin batera zenbait xehetasun lurperatzeko: eraikinaren historia, zergatik egin zen, nork hartu zuen parte... Udaletik ateratako datuekin eta Manuel Ertxiñek zekienarekin osatu genuen idatzi hori. Horrela, agiri hori botila batean sartu eta hortxe gurutzearen oinarrian egongo da, nonbaiten lurperatua.
A G I R I A K E U S K A R A B E R E Z I A D U, B E N E T A N. . . Bai, gu orduan euskaragatik oso kezkatuak genbiltzan... garbizaletasunak indar handia zuen garai hartan, gau eskolak hasi gabe zeuden, Euskaltzaindiak euskara baturako bidean lehen urrats garrantzitsuak ez zituen eman 1968ra arte... Gure buruan zegoen, euskarak ahalik eta erdal kutsurik gutxiena eduki behar zuela. Gu nahiko ezjakinak ginen gai horretan eta hiztegi baten laguntzaz, nola-hala osatu genuen gaur egun hain bitxia iruditzen zaigun idatzia. Nik ez nuen uste gurutze barrenean lurperatutako originalaren kopiarik egin genuenik. Eta ilusio berezi bat egin dit kopia hori agertu dela ikusteak. GURUTZEARI
BURUZKO ARGIBIDE EMATEA ZENBAIT GOGOETA EGINEZ
B I X E N T E K. . . Egokia irudituko litzaidake, Danbolinen agertuko diren lerroen bidez idatzian agertzen den Joxe Lizasori, tximistorratza ipintzeko materiala doan eman zuenari, esker ona agertzea aldizkariaren ale bat emanez. Bestalde, gogora ekarri nahi nituzke, idatzi horretan agertzen diren, eta tamalez gure artean ez dauden gainerako guztiak, bereziki Luistarretan kide izan nituen Manuel Ertxin eta Baleriano Korta. AMAITZEA NAHI IZAN D U
M
ANUEL ARREGI
I
agenda
rakasle eta gurasoek badute zer eta non aukeratu: www.xtec.es/recursos/clic
matematikak, zientziak, musika...
ma 15
IATZA
-16
ASTEBURUAN
Pirineotara mendi irteera Agiro mendi taldeak antolatuta.
18
ASTEARTEA
Odol ateraketak anbulategian arratsaldeko 19:30etik aurrera.
20
OSTEGUNA
21 23
22
ETA
2 3A N
•
Bagoaz-ek deituta akanpada udaletxe aurrean, Apartheid politikoaren urteurrena dela eta. IGANDEA
Manifestazio nazionala Donostian 13:00etan Askatasunak deituta. Zestoan kotxeak 12:15etan irtengo dira gurutzetik.
28 30
OSTIRALA
Ertxiña Musika Eskola eta Ondarroako Kresala Kultur taldeak musika emanaldia 18:30ean Kultur Etxean. IGANDEA
Xoxoteko eguna.
LARUNBATA
06
IGANDEA
Agiro mendi taldeak Aralarrera irteera antolatu du. Informazio gehiago kartelen bidez emango da. LARUNBATA
Antzerkia 17:00etan Kultur Etxean. Hitzak patriketan antzezlana haur txikiei zuzenduta dago. Barbara kakalardoak, Agustina oiloak eta Pepa txikiak bidaia bat proposatuko dute. Irudimenez eta umorez betetako hiru kontakizun pedagogiko dira. Antzesleak: Iñaki Beraetxe eta Aizpea Goenaga dira. Itxaropena dantza taldearen urte bukaerako jaialdia kiroldegian gaueko 22:00etan.
haur eta gaztetxoentzat ordenagailu bidezko 132 jarduera didaktiko euskaraz
19:30ean Denok errepidera lemapean euskal preso politikoen aldeko izara ilada Azkoititik Zarautzera. Zestoan, 19:15etan da hitzordua. HZ plataformak antolatuta hitzaldia Kultur Etxean 20:00etan. Gaia: Euskal Herria Europan.
AINA
20:00etan Zestoako Parrokian, Landarbaso Abesbatza.
12
LARUNBATA
Ondarroara joango dira Ertxiña musika eskolakoak bertakoekin batera emanaldia eskaintzera.
15
ek 05
19 20
•
LARUNBATA
20:00etan Kultur Etxean, Donostiako eskusoinuen orkestra sinfonikoa. IGANDEA
VII. Ibilaldi Neurtua. Ibilbide luzea, 40 km: Zestoa, Etumeta, Gazume, Iturriotz, Pagoeta, Urdaneta, Indamendi, Aizarnazabal, Ibañarrieta, Endoia eta Zestoa. Motza, 24 km: Zestoa, Aizarna, Sanpelaio, Palazio, Urdaneta, Indamendi, Aizarnazabal, Ibañarrieta, Arroagoia eta Zestoa. Izen ematea egunean bertan egingo da eta bidean janaria eta edaria izango dira.
• Elehiaketa antolatu du. Lanak ekainaren 15erako rralla Bertso Eskolak Uztapide V. bertso paper
aurkeztu beharko dira Kultur Etxean eta San Joan bezperan, ekainaren 23an, izango da sari banaketa. Oinarriak kartel bidez emango dira ezagutzera. ingoa astelehenero Gurutze jubilatu etxean 17:15ean.
•B
Erizain laguntzailea
9
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA
1
tsonaren biomekanika eta genetika, inguruko tenperatura eta hezetasuna... Min horiek gugan eragin txikiagoa izan dezaten, guk geuk ere egin dezakegu zerTITULAZIOA: bait. Hona hemen zeregin Er izaintzako laguntzaile-teknikaria. batzuk: -Postura txarrak ekidin. PosIRAUPENA: tura txarrak zein diren eza1.400 ordu (ikasturte bat eta er di), lantegietan gutu eta gure egunerokotaegiten den prestakuntza barne (400 ordu). sunetik baztertu. -Kontrako posturak landu. LANBIDE ETORKIZUNAK: Postura errepikatuek eta iraunkorrek desorekak sor- Ospitaleko erizain laguntzailea tzen dituzte. Kontrako pos- Lehen artapenetako laguntzailea turekin, gorputzeko oreka - Kontsulta pribatue tan lortuko dugu. - Zaharren egoitzetan -Bilateralidadea landu. Es- Hortz-kliniketako laguntzailea kuin aldea eta ezkerraldea - Gaixoen zaintza erabili eta ez alde bat soilik, modu horretan tentsioa eta nekea ez dira leku berean pilatuko. J.M.Iparragirre B.H.I -Estiramenduak edo luzakeSanta Barbara Bidea z/g tak egin. Era egokian egiten 20700U rretx u badira, gure giharreak erlaTelefonoa/F axa: 9 43 721 413 - 9 43 721 403 xatzeko tresna bezala erabil e- posta: j miparragirre@e dunet.e s ditzakegu. -Ariketa fisikoa egin. Gorputzaren barruan metatzen zaiIzen ematea: ekainaren 1etik 9arte gun tentsioa, ariketa fisikoarekin "erre", tentsioa gorputzetik kanporatzeko bide bat da eta. n t x i r r i n a
Osasun familia. A-D ereduetan
Mg u r e i g o nr p u taz a r e
Gure gorputzeko hezurretan, artikulazioetan edo giharretan mina sentitzen dugunean, zerbait ongi ez doan seinale izaten da. Minaren sorrera kontutan hartuz, bi mota bereiz ditzakegu. Traumatismo baten ondorioz sortutako mina eta traumatismorik gabekoa. Lehenengo kasuan, minaren zergatia bihurritua, erorketa, kolpea, luzaketa eta abar izango da. Minaren sorrera traumatismoa ez denean, min hori zergatik sortu den jakiteko gauza asko aztertu behar dira: eguneroko posturak, nekeak, kezkak, lehen izandako lesioak, per-
Lana egiteko garaian, lanari adi egoten gara, baina zeregin hori zein jarreretan egiten dugun ohartzen al gara? Konturatzen al gara zein posturatan ari garen lanean? Ikasi egin behar dugu gure gorputz jarreren kontzientzia izaten. Horrela gorputzeko txirrinak nekezago joko du.
JESUS MARI ARAKISTAIN
I L U S T R A Z I OA : M I G U E L S A N T A M A R Ă? A
osasuna