2012ko urria
132 zk.
Txistuaren
Symphonia berritzaileak
urtean 25₏
danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
posta kodea nortasun agiria
moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
1808a data berezia da Zestoarentzat. Ez, ez naiz ari “independentzia gerra” deiturikoaz. Zestoako Bainuetxearen (Balneario de Cestona) inaugurazioaz ari naiz. Gaur egungo perspektibatik ez dirudi garrantzia handirik duenik, baina iraganean, izugarrizko eragina izan zuen gure herriaren eraikuntzan, 1895ean Gran Hotel delakoa (egungo eraikina) eraiki zenetik, batez ere. Nik ez dut ezagutu bere garairik distiratsuenean, baina nik baino urte batzuk gehiago dauzkazuenok oroituko zarete garai bateko Zestoako uda jendetsuez. Bainuetxea hotel soil bat baino gehiago izan zen bere sorreratik, hain zuzen, Zestoaren garapena bultzatu zuelako (garapen hori gustuko dugun edo ez beste kontu bat da). Ugarte burdindegiaren hasierako urteetan, 50 eta 60ko hamarkadetan, tailerrez gain, hotelak izaten omen ziren haien bezero nagusiak. Hala gogoratzen dute Joxe Ugarte eta Axun Solaberrietak, Ugarte zaharreko kontuez ari direla, hurrengo orrialdeetan aurkituko duzun elkarrizketan. Udara haietaz ere oroitzen dira, emakumeak etxean lan egitetik hoteletan lan egitera joaten ziren garaiez, hotel azpiegiturak zestoarren bizitzan zuen eraginaren adierazgarri. Bainuetxeagatik, eta honen eraginez XX.mende hasieran eraiki ziren hotelengatik izan ez balitz, nekez izango litzateke Zestoa orain dela hamarkada batzuk izan zena. Eta nekez egongo lirateke Gure Gipuzkoan Zestoako 250 postal, 1904 eta 1960 artekoak. Agian internet erabiltzen duzuenok ezagutuko dituzue Zestoako argazki zaharrak aurki daitezkeen orrialdeak, ezagutzen ez dituzuenontzat hurrengo orrialdeetan dauzkazue hainbat proiekturen xehetasunak. Historiaz edo ari garela, Garikoitz Mendizabalek gure herriko musika eta musikarien inguruko liburu bat osatu du. XIX.mendetik hasi, eta gaur egunera arteko musika kontuak bildu ditu bertan, eta laster argitaratzera doa. Zestoako musikaren historia dela esan genezake, halaxe baitio bere izenburuak ere; Zestoako musika historiaren konpasean. Danbolin-zulo Kultur Elkarteak kaleratuko duen bosgarren liburua izango da. Horretaz, eta Txistu Symphonic proiektuaz galdezka joan gatzaizkio liburuaz gain disko bat ere plazaratuko baitu aurki. Txistua eta orkestra batzen dituen lehen proiektua da, historia egin dezakeena, bide batez. Ale honek badu halako atzera begira kutsu bat, eta atariko honi ere hala eman nahi izan diot nik. Nik gozatu dut irakurtzen, goza ezaegin zaitez zue zuek ere!
bazkide!
d a n b o l i n EK
N
erea Odriozola Larrañaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 14 18 19
ATZERA BEGIRA EDO
INKESTA
ENBIDOAK
JARDUNIAN GARIKOITZ MENDIZABAL
DANBOLIN ZULO
ZESTOAKO ARGAZKI ZAHARRAK INTERNETEN
UGARTEK ERE BADU BERE HISTORIA
PIKONDOA
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. N I K , I Ñ A K I ? E Z T E L E F O N O Z E TA E Z B E S T E L A ina, mutil, gure kuadrilla begiratu besterik ez daukak: erdiak pasa soltero/a gitxaudek eta! Hori bai, inoren beharrik gabe oraingoz, e! Inongo esplikaziorik eman gabe inori, eta gure bizitzako urterik onenei zukua ondo ateratzen! Egia da, Iñaki, aurrekoan azaltzen zenuena edarien nahasketen gainekoa, baina, oro har, parrandan hasi eta hemezortzi eta hemeretzi urte bete arte izaten da hori. Ondoren, zuritoa edo kalimotxoa edaten hasten gara gazteak. Gu dagoeneko fase horretan gaudela esan daiteke. Tristea izango da, baina, askotan, edari nahasketa horrek ematen du ligatzeko orduan bultzadatxoa. Lehen, larunbatetan bakarrik irteten ginen parrandara, denak Azpeitira. Urteko larunbat bat bera ere huts egin gabe. Orain, aldiz, ostegunetik hasita dugu parrandarako aukera “pintxo poteoa” dela eta. Egun horren aitzakiaz, hainbat lagun talde irteten gara kalera, eta Zestoako kaleetan giro aparta izaten dugu. Nire ustez, bazegoen halako zerbaiten beharra herrian, mugimendu apur bat izateko. Lehen esan bezala, aitzakia ederra dugu kalera irten eta lagun artean ibiltzeko. Nori ez zaio pasatu ostegun horietako bat behar baino gehiago luzatzea? Orain, ostegunetik hasita dugu aukera parrandan ibiltzeko, eta, jarraian, deskantsurik gabe ostirala eta larunbata. Izan ere, ostiralak Zestoako egun “aztoratuak” ditugu, eta, ondoren, larunbata, nahikoa izan ez badugu ere. Beti da zerbait Azpeitian urte osoan, eta, nahikoa ez balitz, inguruetako edozein herrietan ere bai tarteka. Hori bai, halako asteburu “kañero” bat errekuperatzen hasi, eta, konturatzerako, hemen dugu berriz osteguna. Baina Zestoan ostegunetan nahiz ostiraletan gaztetik aurreraka doazen beste batzuk ere baditugu gure artean, “komando zurito” izenarekin ezagutzen dugun kuadrilla esaterako. Haiek ere ez dute bat huts egiten. Asko diren arren, talde horretan, gure kuadrillaren moduan, gutxi batzuk beti geratzen dira gauaren amaierara arte. Baina badut kuriositate bat. Elena Txapei, zer sentitzen da beti gazte sentitzen zareten talde bateko kide izanda?
Ba
A
inhoa Unanue Irureta
Zein izango zen zure lehenengo erabakia Lehendakaria izango bazina? Lehenik eta behin aurreko gobernuaren lana nolakoa izan den ikusi beharko nuke. Kontuak nola dauden eta zein izan diren hartutako erabakiak aztertzea izango zen lehenengo egin beharra zerbait egin aurretik. Gero, jendea lanean jartzeko beharrezko inbertsioak egingo nituzke etorkizunean onuragarriak izango diren proiektuak bultzatuz.
51 urte
Loren Nogales
Orain arte hartu diren erabaki denak deuseztatu eta errotik aldatuko nuke gaur egungo ildo politikoa. Egin diren murrizketa batzuk baliteke beharrezkoak izatea eta ondo eginak egotea baina asko ez. Gizartearentzat onuragarria den modu batean egin zitezkeen gauzak.
35 urte
Osane Larrañaga
5 Ez nuen inongo erabakirik hartuko ez baitut neure burua Lehendakari bezala ikusten. Uste dut ez naizela pertsona egokiena kargu horretan egoteko eta ez nintzateke lan horretan hasiko.
37 urte
Eider Bikendi
Gauzak egiteko garaian jendea kontuan izatea. Hasteko lehenik eta behin politikarien soldatak jaitsi eta besteenak igoko nituzke. Gero, sartuta gauden egoerari buelta emateko neurriak hartuko nituzke. Inbertsioak egin jendea lanean jartzeko.
33 urte
Sonia Vega
Nire soldata igo. Alkate denek berdina egiten dute, bizitza mailak urtetik urtera gora egiten du eta orduan soldatak gora egin behar dute. Egia da ez dela erraza alkatea izatea baina lehendakaria ere ez. Hortik aurrera jendearen alde egingo nuke lan baina soldata igota.
40 urte
Miguel Angel Diaz
Jendea babestuko luketen erabakiak hartuko nituzke baina kaleko jendea eta ez bankariak eta enpresariak. Ez dakit nola egingo nukeen baina nire lana elkarri ez jatea izango zen eta denok hobeto bizitzen lagunduko duten neurriak hartzen saiatuko nintzateke.
35 urte
Imanol Salegi
BIZITZAREN SUSTOAK HORRETAN GERATZEAN‌
I ZARREN
A L A B A L I B E, T X U P I N A Z O A B A I N O M I N U T U B A T Z U K L E H E N A G O
A
TZEAN UTZIAK ditugu Amabirjinak. Guztiok egunerokotasunera itzuli gara. Aurtengo festa hauek, ordea, bizitzaren legea zein den erakutsi didate: bizitza bat da, bakarra. Bai, umeen egunean izandako sustoaz ari natzaizue. Denbora behar izan dut gertatutakoa barneratu eta testu hau idatzi ahal izateko. Plazan geunden, haurrak txuri-gorriz jantzita, kalejira ostean, udaletxeko ekitaldira begira. Batbatean txupinazoa bota zuten baina gaizki atera zen. Begiratu nuen albora eta nire ume-kotxetxoan zegoen! Txupinazoa txinpartaka kotxetxoan ikusi eta kolpera ondoan zegoen nire alaba, Libe, hartu nuen eta korrika pauso bat ematean, pummm!!!! Libe negarrez belarriei eutsita, nire belarrietan ere piiiii soinua ezin isildurik, plaza guztia kez, denak plaza ertzetara korrika babes bila, izugarria! Bi segundo ziren nire Libe txikia kotxetxotik atera nuela! Umearen zapi gorria txupinazo txinpartaz zulatua zegoen. Kotxetxoa apurtua. Izua gorputzean txertatuta. Zorionez, dena horretan geratu zen. Segituan etorri ziren Leire alkatea, Eneko munizipala, Itsaso pediatra eta gainerako herritarrak laguntzera. Dena ondo zegoen. Umea isildu zen. Ez zuen ezer. Txupinazoa gaizki ateratzea bezain harrigarria izan zen, hori gertatu eta inork minik ez hartzea. Festak jarraitu egin zuen. Egun horretan tentsioan baina ondo egon nintzen. Gauean hasi nintzen zer gerta zitekeen ikusten eta sentitzen. Ezin sustoari buelta emanda, negarra begietan, eta bizitzaren krudeltasunaren atarian egon osteko minarekin, nire maitasun osoz eusten nion gure Liberi. Astelehenean ez nintzen lanera joan. Ez zen ajea. Eskapadaren kontzientziak eta bizitza zer den ohartzeak ematen dizun beldur-poza zen. Zorionekoak gu ospitalera edo tanatoriora ordez, Liberen lehen eskola eguneko egokitzapenera joan ginelako. Mila esker momentu horretan gurekin egon zineten guztioi. Ulertuta eta babestuta sentitu ginen. Bizitza honetan zorionetik-zoritxarrera pauso bat dago. Izan gaitezen tarteka kontziente horretaz eta balora ditzagun dauzkagun familia eta laguna eta herria. Festa ederrak izan ziren. Festa ederrak jendeak egiten ditu, giroak. Mantendu dezagun Zestoako giro berezi, bakar eta aparteko hori ahal den neurrian arriskuez eta bizitzaren ariaz ahaztu gabe.
E
nbido 2. Izar Arregi
J mendizabal ardunian
garikoitz
G
arikoitz Mendizabalekin jardunean aritzeko edozein garai izan daiteke egokia, beti baitauka zerbait buruan edo eskuartean. Mutikotan txistua jotzen hasi zenetik hamaika proiektutan ibili da. Gaur egun, Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria da. Oraingo honetan ordea, bi arrazoi garrantzitsu daude Garikoitzekin jardunean aritzeko. Alde batetik, hil honetan bertan aurkeztuko du Bratislavan grabatutako Txistu Synphonic diskoa. Bestetik, azaroan kaleratuko da Zestoako musika historiaren konpasean liburua. Hain zuzen, horixe izango da Danbolin-zulo Kultur Elkarteak kaleratuko duen bosgarren liburua. Horrela bada, bi argitalpen horiei buruz mintzatzeko jarri genuen Garikoitzekin hitzordua.
Azalduko al diguzu nondik nora sortu zen Txistu Symphonic proiektua? Proiektua orain dela bi urte sortu zen, baina ideia bera aspalditik neukan buruan. Izan ere, txistuaren errepertorio zabalean, egile jakin batzuen obrak orkestra batekin jotzeko modukoak direla iruditzen zait. Urteaga, Olaizola, Guridi, Sorozabal, Ansorena‌ horien perfila organistarena edo musika bandako zuzendariarena zen, eta txisturako idazten zutenean igarri egiten zen. Obra horiek guk txistuan bakarrik jo izan ditugu, baina iruditzen zitzaidan orkestra batekin oso politak izango ziratekeela. Nolakoa izan da bi urte hauetako prozesua? Prozesua makala, baina oso interesantea izan da niretzat. Lehenbizi, finantzazioa bermatu nuen. Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua ulertu zuen, izugarrizko erraztasunak eman zizkidaten hasieratik eta bultzada garrantzitsua izan zen niretzat. Errepertorioa orkestratzeko berriz, Parisko bi mutilengana jo nuen. Bi gazte horiek txistua eta inguruarekiko aurreiritzirik ez zutenez, orkestrazioak originalak eta dinamikoak izan ziren, eta nik horixe nahi nuen. Prozesu guztiaren emaitza 2011ko abenduaren 28an ikusi zen Bilboko Euskalduna jauregian. Nik sekula ahaztuko ez dudan data izango da hori, plazer izugarria izan zen niretzat. Alde batetik, orkestra batekin jotzen nuen lehenengo aldia zen, eta bestetik bertaratu ziren mila pertsona ingururen artean herriko jendea eta txistu munduko jende pila bat ikustea, niretzat izugarria izan zen. Zergatik erabaki duzu grabatzea? Nire hasierako asmoa Bilboko kontzertuko zuzeneko disko bat kaleratzea zen, baina Enrique Ugarte orkestrako zuzendariak esan zidan oso arriskutsua zela. Beraz, hasierako ideiari buelta eman, eta musika mundu honetan dabilen jendearekin bildu ostean, diskoa Bratislavan grabatzea erabaki nuen. Inguru hartan modu honetako grabazioak egiten oso prestatuta daude, azkar eta ondo egiten dute.
ÂŤtxistu Symphonic proiektuak ate berriak irekitzen dizkio txistuariÂť
Nolakoa izan da Eslovakiako esperientzia? Diskoa hiru egunetan grabatu genuen, estresagarria eta oso gogorra izan da, baina aldi berean esperientzia zoragarria. Hamasei ordurako alokatu genituen estudioa eta orkestra, eta denbora horretan grabatu behar izan genuen 70 minutuko diskoa. Enrique Ugarte orkestra zuzendaria, Mikel Fernandez soinu teknikaria eta ni joan ginen hemendik, baina kontuan izan behar da 70 pertsonako orkestra batekin lan egin genuela. Hango musikariekin txundituta geratu naiz. Nik hamalau kilo partitura eraman nituen eta frogatu genuen hango musikariak oso onak eta azkarrak direla grabatzen. Orkestrako partaideek aurrez partitura haiekin saiorik egin gabe, hiru egunetan grabatu genuen diskoa. Oso esperientzia aberasgarria izan da.
7 Zergatik aukeratu duzu Eslovakian grabatzea? Bi arrazoi nagusi izan ditut kontuan erabaki hori hartzerakoan. Alde batetik, nire helburua Txistu Synphonic Euskal Herritik kanpora ere ezagutaraztea denez, pentsatu nuen Eslovakian grabatzea aukera ona zela. Eta bestetik, hango musikarien maila eta azkartasuna ere kontuan hartu dut. Emaitzarekin gustura gelditu al zara? Bai, oso gustura. Hala ere, orain desintoxikazio prozesuan nagoela esango nuke. Proiektu bat amaitzean, segituan aurrera begira jartzen naiz eta hurrengoari heltzen diot. Bestalde, musika munduko jendearen partetik oso kritika onak ari zaizkit heltzen. Txistu Symphonic berriz zuzenean ikusteko aukerarik izango al da? Azken finean, Txistu Symphonic proiektuak ate berriak irekitzen dizkio txistuari. Orain arte ez dugu sekula txistulari bat bakarlari moduan orkestra batek lagunduta jotzen ikusteko aukerarik izan, eta nire asmoa orkestrekin kontzertuak ematea da. Momentu honetan, berriz kontzertua emateko helburuarekin bilera batzuk izan ditut. Hala ere, Euskal Herrian ez dago kontzertu asko ematerik, eremu txikia delako eta bi edo hiru orkestra daudelako. Nire asmoa Euskal Herritik kanpora kontzertuak ematea da, eta horretarako hainbat orkestratara diskoak bidaltzen ari naiz.
路路路
···
Diskoa jaso duen jendea harrituta gelditu da, instrumentu berri bat delako haientzat, hau da, tronpetak, pianoak, kantariak… orkestra batekin bakarlari moduan ikusten ohituta daude, baina txistulari bat bakarlari moduan orkestra batek lagunduta ikustera ez daude ohituta. Osagai berri bat dute esku artean. Espero dut, hemendik urte eta erdi edo bi urtera kontzertu batzuk ematen hastea, izan ere, orkestrek urte osorako ordutegiak programatzen dituzte. Argi hitz eginda, orain komertzial lana egiten ari naiz, hazia jartzen ari naiz orain, eta horrek etorkizunean emaitzak ekarriko dizkit. CDa noiz irtengo da kalera? Zestoan urriaren 27an izango da diskoaren aurkezpena udaletxeko batzar aretoan. Han, orkestraren playbacka aprobetxatuz abesti batzuk joko ditut, eta proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, herritarrekin solasaldi txiki bat edukitzea da nire asmoa. Esan behar dut, Xabier Zabala Zarauzko musikariaren zigilu propioarekin aterako dela kalera Txistu Synphonic diskoa, eta hura ere han izango da. Aurkezpen horretaz gain, Bizkaiko Aldundiarekin ere egingo dut beste aurkezpen bat.
Irakurleak zer aurkituko du? Hainbat ataletan banatuta herriko musikarien historia biltzen saiatu naiz, (organistak, txistulariak, dantzariak, pop-rock mugimendua…) bai dokumentatuta dagoena eta baita dokumentatu gabe zegoena ere. Azken finean, Zestoako historia musikala dokumentatuta geratuko da liburuan, eta hori oso garrantzitsua da. Beraz, iruditzen zait Zestoako etxe guztietan egon beharko lukeen liburu bat izango dela, gehiago edo gutxiago herritar guztion familiakoak edo hurbilekoak bertan agertzen direlako. Zestoa herri txikia izanda, oso ekimen kultural handia izan du. Nahiz eta guri normala iruditu, kanpora irtetean ohartzen zara gure herrian badela zerbait berezia, eta hori biltzen saiatu naiz liburu horretan. Erronka handia izan da, baina liburua kaleratzen denean izugarrizko oparia izango da, bai niretzat eta baita herriarentzat ere.
«iruditzen zait Zestoako etxe guztietan egon beharko lukeen liburu bat izango dela»
Liburu baten proiektua ere amaitzear duzu. Azaldu ezazu nola sortu zitzaizun asmoa. Duela hamar urte baino gehiago, Joan Jose Zestonaren izena leku askotan topatzen nuen (partiturak, artikuluak…). Banekien XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako txistulari hoberena edo hoberenetakoa izan zela, eta gogoa sortu zitzaidan Zestonaren inguruan gehiago jakiteko. Horrela, udal aktak irakurtzen hasi nintzen eta Joan Jose Zestonaren inguruan gauza asko irakurri ahal izan nituen. Baina horrez gain, Zestoako musika bandaren historia esku artean nuela ikusi nuen: partaideak, soldatak, izaten ziren istiluak… Akta haiek irakurtzen nituen bitartean, apunteak jasotzen joan nintzen eta bost urte inguru pasa zirenean pentsatu nuen “ez dakit noiz eta ez dakit nola, baina honek argia ikusiko du”.
Noiz izango da aurkezpena? Azaroaren 23an izango da liburuaren aurkezpena, festa polita izango da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.
O
ier Arregi
9 auzo etatik UDAZKEN KOLOREAK IRAETAN Bete-betean egin du eztanda udazkenak Iraeta aldean. Eta, udazkenarekin bat, haren koloreen osotasuna agertu zaigu han. Koloreek beti dute zerbaiten sinbolismoa, eta hori da Iraetan agertu zaiguna: BERDEA – Berdeak direlako Iraetan prestatzen ari diren baratze ekologiko berriak. Gaur egun hondakindegi traza hartzen ari den lurgune batean, baratze ekologiko mordoa eratuko dira, iraetarrontzat, eta beste auzoetako jendea ere erakarriko dute. Baratzekin bat, barazkiak eta barazkiekin bat, elikadura subiranotasunerantz beste pauso bat. BELTZA – Beltza ez da zertan beti kolore zatarra izan, eta, kasu honetan, beltza da Iraetako etorkizun hurbila, konpostak ekartzen duen lur beltzaren kolorea. Laster dator konposta komunitarioa Iraetara, eta, dagoeneko, hogeitaka lagun daude izena emanda. Gure zabor organikoa lur beltz bihurtu nahi dugu. Beltza, beraz, zorioneko kolorea Iraetan ere. HORIA – Horia baita argiaren kolorea. Argia, laster bidegorrian ikusiko duguna. Jada martxan jarri omen dute argiteria, eta gaur egun iluntasuna nagusi den bidean, argia izango da nagusi. Horia, beraz, Iraetatik Zestoara. GRISA – Grisa, kolore makala askoren ustetan, baina grisa, era berean, Iraetatik Arroagoiara doan errepidearen kolorea. Bide grisa, astean bitan egiten
iraeta duena Iraetako emakume talde batek Arroagoian integral fit egiteko. Aspaldi honetan, sendoak dira bi auzoak lotzen dituzten harremanak. Harreman horietatik, Olentzeroren etorrera ere ari dira prestatzen. Errotzen ari den ohitura dugu Olentzeroren etorrera, bi auzoen artean lantzen dutena. Grisa da bi auzoak batzen dituen bidea. Bide motza, gero eta motzagoa… GORRIA – Gorria, Iraetako parkearen kolorea ere. Gorri horretan topatzen dira auzoko haurrak, gurasoak eta aitona-amonak. Parkea dugu bizikidetzaren ardatz berrietako bat, Gure Ordekarekin batera. Orain, mahaiak eta guzti, guraso eta umeen topagunea bilakatzen ari da, eta hortik sorrarazi diren hainbat eta hainbat ideia: ludoteka, umeen udaleku irekiak, merendolak, jolasak… Gorria nagusi, Iraetako parkean. Koloreak, beraz, Iraetan nagusi, udazken koloreak. Benito Lertxundik kantatzen zuen eran, parkeko bankuan eserita, Berriro zuhaitzari so natzaiok; kezkaturik ote?... Joate askearen oparotasunean, betikotasunaren irria zirudik. Irria zirudik.
i
ban narbaiza
Txakurra dela
Irailaren 27a Murrizketen aurka, greba egunean manifestaldia LABek deituta
Urriaren 7a Grises musika taldea disko berria grabatzen ari da
gizonaren lagunik onena esan izan ohi da. Mara, Gisasola egoitzako txakurrak lagun asko ditu, Pako Bidebieta Illurdan da horietako bat. Gertakizun bitxi bat izan dute orain gutxi. Ia egunero bezala txakurrarekin pasieratxo bat egitera atera zen Pako Iraeta aldera. Otxaka baserri parean eskailera maila altu xamarra igotzen hasi eta muturrez aurrera erori zen altxa ezinda geldituz. Egoitzan, gaua iristen ari zela eta Pako oraindik itzuli gabe zegoela ikusita kezkatzen hasi eta bere bila atera ziren bertako langileak. Ertzantza eta suhiltzaileei ere dei egin omen zieten. Pako erori eta lau bat ordura, gaueko hamaiketan aurkitu zuten zakurrak egiten zituen zaunkei esker. Mara ondoan eduki omen zuen Pakok denbora guztian babesa eta epeltasuna ematen.
Urriaren 9a EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren baitako ekitaldia
danbolin
zulo
Urriaren 14a Agiro Mendi Taldekoak Tolosa- Zestoa zeharkaldian
Amancay Gazta単aga aktore zestoarrak
Urriaren 15a Parkea eta kiroldegia arteko lorategia kendu dute
Bernardo Atxagaren "Soinujolearen semea" eleberriaren antzerki moldaketan parte hartu du beste hainbat euskal aktore ezagunekin batera. Tanttaka Teatroa konpainiarekin, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zen obra.
1
k
1
ale/bale BA L E .
Urriaren 18a Zukgua, gazte erakunde ezkertiar eta independentista bat sortzeko prozesuaren aurkezpena
UZTAPIDE
PLAZATIK, EZTIOLA KALERA JOATEKO ALDAPA-
TXOAN, MAKALTZERA BEHARTZEN DUTEN BI HESI JARRI DITUZTE HAURRAK AZKARREGI ERREPIDERA ATERA EZ DAITEZEN
Urriaren 19a
BA L E .
LIBURUTEGIKO ALDE BATEN
“Ontziratu zaitez” kanpainaren baitan haragi eta arrainarentzat tupper banaketa
KRISTALEZKO ITXITURA BAT EGIN DUTE HAU-
RRENTZAT
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako Zestoako emaitzak:
2012
2009
Errolda Baliogabeak
2.797 6
2.762 429
EHBILDU
996 748 71 19 6
795 108 21 4
EAJ/PNV PSE-EE PP UPyD
Urriaren 19a EH Bilduren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainako aurkezpena
Urriaren 20a Gipuzkoako espeleologia laguntza jardunaldiak kiroldegian
Urriaren 21a Iraetako Gure Ordeka elkartean garagardo festa bazkaria
Zestoako narruondon
argazki interneten
Zenbat argazki zahar ote dago munduan Zestoako irudiekin? Milaka mordo bat bai. Gehienak etxeko armairu bazterretan gordeta egongo dira, kaxa edo albumetan; askotan, jakin ere egin gabe zer nolako irudiak diren. Beste batzuetan, erakundeen esku daude argazkiok, egoki zainduta eta txukun-txukun katalogatuta. Herritar arruntarentzat, ordea, zaila izan da orain arte altxor horiek ezagutzea. Argazki liburu asko argitaratu dira, egia da, baina, hala ere, nahiko ezkutuan geratu izan da ondare zoragarri hori. Gure herrira etorriz, duela hamar bat urtera arte, Zestoako oso argazki gutxi ezagutzen zituen jendeak: festetako egitarauetan ateratzen zirenak, erakusketatan jarritakoak, liburu batean edo bestean argitaratutakoak… Azken urteetan, ordea, internet
GUREGIPUZKOA.NET | AIZARNAKO PLAZA (1914) © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA) GUREGIPUZKOA.NET | IBAÑARRIETA (1937) © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
zaharrak
zabaltzen joan den neurrian, argazki bilduma ikaragarriak jarri dira sarean. Argazki zaharren kontuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako bilduma (Gure Gipuzkoa) edo Kutxarena (Kutxateka) dira aipagarrienak. Bi erakundeak sekulako lana egiten ari dira beren altxor ikaragarriak guztion eskura jartzeko. Zoritxarrez, jendeak ez ditu oraindik ondo ezagutzen bilduma horiek. Hori dela eta, hona horietako argazki batzuk ekartzea pentsatu dugu. Herrigunea alde batera utzi eta auzoak, baserriak, ermitak… nabarmendu nahi izan ditugu oraingoan. On egin dagizuela, bada.
F
ernando Arzallus
GUREGIPUZKOA.NET | AIZARNA. ETXEGARAI BASERRIA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
3 1
GUREGIPUZKOA.NET | ARROABEA. KARMENGO AMAREN ELIZA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
GUREGIPUZKOA.NET | SANTA ENGRAZIA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
GUREGIPUZKOA.NET | SAN LORENTEKO ERMITA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
GUREGIPUZKOA.NET | ARTALDEA ARROA ALDEAN (1940) © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
GUREGIPUZKOA.NET | ARROA. ARROAKOLA ETA BERE ARMARRIA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA)
GUREGIPUZKOA.NET | IRAETA © CC-BY-SA: INDALEZIO OJANGUREN (GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GUREGIPUZKOA.NET | ENDOIAKO ERMITAREN INAUGURAZIOA. (FOTO 16/38) © CC-BY-SA: FONDO MARÍN. PACO MARÍ (KUTXA FOTOTEKA)
GUREGIPUZKOA: DATU BATZUK - Webgunea: www.guregipuzkoa.net - Duela 3 urte jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. - 130.000 argazki inguru daude bertan. - Zestoari dagokionez, hainbat bilduma daude (guztira 2.300 bat argazki): · Indalezio Ojangurenen argazkiak (90 bat argazki). · Marin fondoa: Endoiako ermitaren inaugurazioa (41 argazki). · Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare zerbitzuko teknikariek sortutako fondoa; ondare artistiko, arkitektoniko eta arkeologikoa (800 inguru). · Herriko postalak, 1904tik 1960 ingurura arte (250 inguru). · Zestoako Udalaren enkarguz, Bizente Davilak, duela 20 urte, egin zuen Zestoa patrimonio histórico-artístico ikerlaneko argazkiak (800 inguru). · Udalak 1989an antolatutako argazkilaritza ikastaroko hainbat gaztek Urola behe aldeko zementu fabriken aztarnei atera zizkieten argazkiak (100 inguru). ARGAZKI
ETA IRUDI ZAHARRAK IKUSTEKO BESTE TOKI
BATZUK INTERNETEN
- Webgunea: www.kutxateka.com - 500.000 argazki inguru daude bertan. - Zestoari dagokionez, hainbat bilduma daude (guztira 130en bat argazki): · Endoiako ermitaren inaugurazioa (65 argazki). · 1953ko uholdeak (50 argazki inguru). · Herriko txokoak: Lauiturrieta, Lili… (10 bat inguru). - Webgunea: www.albumsiglo19mendea.net - XIX. mendeko 4.000 irudi inguru daude bertan. - Zestoako 20 bat irudi ikus daitezke.
Ugartek ere badu bere historia
Bide berriari ekiten
“Sarreran, bi erakusleiho txiki ezkereskuin. Atea ireki, koska bat jaitsi, eta egurrezko mostradorea aurrean. Ertz batean, goraka altxatzen zen zati bat, barrura eta kanpora, sartu-irtenerako. Albo batera, sukaldeko mahaietarako plastikozko huleak, eta, aurrez aurre, tamaina ezberdinetako kaxaz beteriko apala mordoa. Garai bateko denden usain berezia…”
H
ori da berritu aurretiko Ugarte denda “zaharraz” gogoratzen duguna. Denda haren azken urteetako oroitzapena. Baina Joxe Ugarte (Zestoa, 1925) eta Axun Solaberrietak (Orio, 1929) hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatu digute. Usaindu ez ezik, dastatu ere egingo dugu ordukoa. Ugarte dendaren sorrerak, maitasun istorioa du tartean, Joxerena eta Axunena, hain zuzen ere. Dendako ateak ireki zituzten bere garaian, eta, oraingo honetan, ardura hori dagoeneko utzita, etxeko ateak ireki dizkigute, ezagutu ziren garaiko kontuak esateko eta guretzat herrian betiko denda izan denaren hasiera kontatzeko. 60 urte pasatu dira, Joxe eta Axun ezkondu zirenetik. Duela gutxi ospatu dute urtemuga, ezkontza eguneko leku berean, Itziarren. Gustura egoteko moduko ospakizuna da; are gehiago, mahai ingurua 4 seme alaba, 9 biloba eta 3 birbilobak betetzen badute.
1952aren aurreko urteetan, Joxe Zarautzen ibili zen lanean. Hamar bat urte egin zituen osabaren tailerrean, Industrias Mecanicas Raza lantokian. Emakume eskuak behar zituztela eta, Axunek probatzea pentsatu, eta hiru hilabete eman zituen han lanean. Horrela ezagutu zuten elkar. Lantokia eta jaioterriaren arteko mugen artean ibiltzen ziren orduan; non bizi pentsatzen ari zirela, pare-parean, Zestoan, Ugarteneko etxe barrenean zen zapata denda itxi egin zen, eta bertan negozioren bat jartzeko aukera izan zuten. Axun prest zegoen Zestoara bizitzera etortzeko, beheko lokal hartan tabernarik jartzen ez zen bitartean. Haren gurasoek taberna zeukaten Orion, eta aspertuta zegoen bixigu erretzen. Joxeren gurasoak adinekoak ziren, eta, haiei lagundu bitartean, burdindegia ireki zuten etxepean. Joxeren anaia Legazpiko Bellota lantokiko bulegoan aritzen zen lanean, eta hark lagundu zien dendarako erremintak eta burdin gaiak modu onean lortzen. Senar-emazteek, biek, egiten zuten lan burdindegian; Joxe bezeroekin harreman zuzenean egoten zen, eta Axun, dendako atzeko aldean gehienbat. Axunen anaia argiketaria zen, eta hark erakutsi zion konponketa txikiak egiten. Gaur egun, gehiago merezi du berria erostea, konpontzen hastea baino, garai hartan ez bezala. Axunek aparatuak desmuntatu, konpondu eta berriro muntatzen zituen, plantxak… Kristalarekin ere egiten zuen lan beheko sotoan, markoekin koadroak egiten… Gustuko lana zuen.
5 1
Iraila garai ontzat daukate gogoan. “Hoteletan, emakume mordoa ibiltzen zen zerbitzatzen, eta, udazkenean, berek irabazitako dirua izaten zuten. Gainontzean, gizonak eramaten zuen dirua etxera, baina, uda buelta horretan, emakumeek ere bere dirua izaten zuten. Udazken hasieran, Aizarnazabalera joaten ziren San Migelak ospatzera”. Urte oparo haiek baliagarriak izan ziren oso dendarako. “Garai onean tokatu zitzaigun denda irekitzea. Portugesak ere etortzen ziren, Legazpitik ekarritako Bellota markako erreminten bila. Ez zuen betiko iraun horrek, baina, bitartean, gozatu genuen eguneroko herriko saltsa hartaz. Beste garai bat zen. Garai polita”.
Tailerrak
Poliki hasi ziren dendako martxa hartzen. Nahiko hutsik omen zituzten dendako apalak hasieran, eta, hori disimulatzeko, kaxa hutsekin betetzen zituzten tarteak. Ez zen herrian zegoen burdindegi bakarra; frontoi aurreko Gaztañaga burdindegia ere bazegoen, Ugarteren aurretik irekia. Haiek iturgintza eta pintura gaietara jotzen zuten gehiago. Gogoan dute nola Udalak erosketak egin behar zituenean txandaka egiten zituela, denda batean eta bestean. Dirua behar zen apalak beteta edukitzeko; beraz, lan asko egin behar, eta opor gutxi.
60 urte hauetan, tokatu zaie krisialdirik, eta ikusi dituzte tailerren itxierak ere: Egiguren, Guztiok bat… Lana egon zen bitartean, ordea, tailerrek asko ematen zuten burdindegian: torlojuak zirela, mailuak, zintak, erremintak, oro har…
Feria eguna Egun garrantzitsua herrian, hileko azken asteazkeneko hura ere. “Inguruko baserrietatik eta au-
Castellano edo extremeñoak “Garai hartan, castellano edo extremeño mordoa etorri zen Arroara. Ezer gabe etortzen ziren, eta denetik behar izaten zuten: platerak, basoak, sukaldeko sua, berogailuak… denetik. Kontua garesti izaten zen askotan, eta zatika ordaintzeko erraztasunak ematen genizkien. Koaderno batean apuntatzen genuen bakoitzak eramaten zuena. Guk fabore asko egin genien, baita haiek guri ere. Maiteak gintuzten”.
Hotelak Ederki dakigu edo entzuna dugu garai bateko Zestoak ez duela gaurkoaren antzik. Axun Zestoara etorri zeneko garaia, ekintza eta giro onez beterikoa gogoratzen dute. “ Oso oroitzapen politak ditugu. Laranjadi jendez betea egoten zen. Jendea dotore jantzita. Bainuetxeko orkestra saioak, pilota partidak eta frontoia beteta, musika Laranjadin… Hotel asko ziren orduan, eta denak bete-beteak egoten ziren. Material ugari behar izaten zuten; platerak, mantelak, gomak, basoak, pinturak… Dena kantitate handitan. Eta hoteletara etortzen zirenek eta etxeetan egoten ziren bisitariek ere opariak eraman nahi izaten zituzten”.
···
···
Beste garai bat Argi dago gauzak asko aldatu direla. Badirudi Axunek eta Joxek begiak ixtean ikusi egiten dutela garai hartako errealitatea. Aipatu dituzte gaur egun dagoeneko desagertuak dauden dendak; alboko Mikaelaren janari denda, esaterako. Harekin bat eginda, zabalagoa egin zuten gaur egunean ezagutzen dugun Ugarte burdindegia. Denda barruko martxa ere ez dago konparatzerik oraingoarekin, eta Joxek ezta nahi ere, bakoitzak bere garaikoa ulertzen du, eta hobeto. Ezagutzen dugunarekin, hobeto moldatzen gara. Haiek gauzak eskuz apuntatzen ohituta zeuden; dena txukun-txukun, hori bai. Fakturak ere itxurakoak, zirri-
zoetatik jende asko etortzen zen ganadua ikustera, eta txikiteora… Plaza beteta egoten zen: herrikoak, baserrietakoak, Errotazarkoak, Olazarkoak, Etorrakoak, akoarrak… Baserritar askok enkargutxoak egiteko aprobetxatzen zuen. Periodiko paperezko majina pakete kurioso egin genuen! Libra bat puntapax eta horrelakoak, bakoitzak behar zuena. Ferian eroso ibili, eta etxerakoan pasatzen ziren erositakoa jasotzera. Lokarri bat jartzen genien paketeei eskumuturretik zintzilik eraman ahal izateko”.
Ustekabeak beti Sua eta ura belaunetik behera hobe dela esaten da, baina gorago igo zen esperientziarik ezagutzen dute Axunek eta Joxek. “Ez ditugu sekula ahaztuko 1953ko uholde haiek, autobusa urak eraman zuen hartakoa. Egundoko gaua izan zen. Jendeari dendako soka eta linterna mordoa eman genizkion egun hartan. Horrelako eguraldi txarrak eta kazkabarrak izaten zirenean, luzeroak ere askotan puskatzen ziren. Jendea kristala erostera etortzen zen orduan, eta, gero, masillarekin hartu eta konpontzen zituzten”. Sutea gertuago eta aldi berean urrutiago bizi izan zuen bikoteak. Donostian zebiltzan 1976ko abuztuaren 13 hartan; Lina Morgan ikustera joan ziren. Ezustekoa etxerakoan izan zen. “Gaueko ordu bata eta erdiak aldera edo, etxera gentozela, suhiltzaileak ikusi genituen. A ze sustoa! Ordurako, sua itzalita zeukaten, baina beldur ederra pasatuta zeuden herrian. Etxe ondoko Hotel Blasa zen sua hartu zuena. Dendan zegoen material asko atera behar izan zuten badaezpada; kanpin gas urdin txiki horietakoak, pinturak, agoarrasak, gauza “inflamable” asko… eta gu Lina Morgan ikusten lasai asko! Gero, etxera etorri ginenean, a ze panorama…” Ez daukate ahazteko herriak nola lagundu zuen, Iriondoko kamioia nola etorri zen, gauza denak nola atera behar izan zituzten. Etxeari ez omen zitzaion ezer pasatu; busti besterik ez. “Atzera ateratako guztia bere lekuan jarri, eta kitto” anekdota moduko istorio bitxia dute kontatzeko. Gaur egun ezagutzen dugun etxe berria 1992an egin zuten.
borrorik gabe, eta, tinta edo zerbaitek zikintzen bazuen, berriro garbi idatzi, eta kito. Garaian garaikoa. Idazteko makina erabiltzera ere iritsi ziren, baina gerora. Orain ohikoak ez diren salerosketak ere kontatu dituzte. Tirafondoena adibidez: “Tirafondoak eskatu, eta kaxa handi bat ateratzen genuen, tamaina eta mota askotako tirafondoz betea. Bezeroak behar zuen huraxe aukeratu eta ordaintzen zuen; huraxe izaten zen askotan erosketa guztia, tirafondo bat. Gaur egun ulertzen ez ditugun kontuak”.
J
one Bergara Alberdi Maialen Kortadi Iparragirre
7 1
ikus mira oroimina F
E K A I N. JE S U S M A R I L A Z K A N O. AK R I L I K O A M I H I S E A N E T A Z I N K A. 4 3 X 5 0 C M. 1 9 9 6 U R T E A. IT U R R I A: L A Z K A N O 1 9 8 9 - 2 0 0 3 ( E R A KU S KE T A KO K A T A L O G O A) , B I L B A O B I Z K A I A K U T X A F U N D A Z I O A, BI L B O, 2 0 0 3 .
Ekain makina bat artisten inspirazio iturri izan da. Niretzako kuttunenak dira Bernardo Atxagaren eta Pako Aristiren lerro batzuk eta Jesus Mari Lazkanoren margo hauxe. Atxagak buruketa bat planteatu zigun: duela urte batzuk, gizon bat mendira joan omen zen marrazki batzuk egiteko asmoz. Ilunabarraren lehen itzalekin batera, Ekaingo atarian eseri zen zigarro bat erretzeko. Egoera horren aurrean hauxe da Atxagaren galdera: zer zeukan haitzuloaren aurrean eseritako gizon horrek, 20.000 urte lehenago hantxe bertan bizi izandakoak ere bazeukana? Eta hara emaitza: “kea, basoak, ilargi-laurden horizta, mendiak, isiltasuna, pizti baten intziria isiltasunean, neguko haize hotza, marrazki bat egiteko gogoa, bospasei inurri harri koskor baten gainean”.
ernando Arzallus
Marrazki bat egiteko gogoa… Lazkano Euskal Herriko pintura errealistaren adibiderik bikainena da. Arkitektura industriala, eraikuntza klasikoak, antzinako negutegiak, lorategiak, basoak eta horrelakoak margotzen ditu baina atmosfera edo giro berezi bat emanez, asmatutako errealismoa sortuz. Horregatik, koba atari hau ez da benetakoa (burdinazko hesirik ez du), ez da historikoa, alegia aurkikuntza garian zen bezalakoa (azeri zulo bat besterik ez zen-eta). Zerbait misteriotsua du margoak. Misteriotsua… Pako Aristi datorkigu burura, Oherako hitzak: “Ekaingo haitzuloan margolaria / lotara joan zen, / eta hogeita hamar mila urte geroago / ‘neoia’ deituko zuten / argi batekin egin zuen amets: / sua baino biziagoa litzatekeen / izotzaren antzeko dirdira bat.” GAUR ZORTZI Carmen Gisasola. Alberdania, 2012
irakurri
berri dut
Jo s e b a I l l a r r a m e n d i Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria. Irakurritako kritikei jarraituaz heldu nion liburuari. Hasieran kosta egin zitzaidan irakurtzea, esaldi korapilatsuak osatzen maisua dugu Ramon. Bikote harremanak ardatz eta Donostiako Martutene auzoan kokatua, bizitzari eta geure errealitate sozial eta politikoari buruzko erreflexioz gainezka datorkigu Ramon obra handi honetan, geure gizartearen metafora bailitzan. Ez da liburu erraza, beste gauza eder asko bezala.
Andoni preso dago Kordobako espetxean. Gaur, beste hainbat gutunekin batera, ezezagunen batek bidalitako gutun luze bat jaso du. Emakume batek sinatuta dator. Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume horren alabak ihes egin du organizazio armatu batean militatzeko. Andreak luze kontatzen dio gutunean zehar organizazio horretan militatzen duen preso horri beraren eta alabaren arteko harremana, konpromiso politikoari konpromiso pertsonala aurrez aurre jarririk.
UR ARREAK, UR GARBIAK Joan Mari Irigoien, Elkar 2011 Nafarroako herri balizko bat irudikatu du Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizonemakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borroka beharra...
ze erremedio Pikondoa
(ficus carica)
ZUHAITZAREN DESKRIBAPENA: hosto erorkorreko zuhaitz ezaguna da. Oso adarkatua da eta, normalean, ez oso handia. Enborreko azala leuna eta grisa du. Esne itxurako zuku zuria jariatzen dute azaleko zauriek. Hosto handiek azpialdean iletxoak dituzte eta biribilean bukatzen dira bost gingil palmatu handirekin. Kristalak garbitzeko erabili izan dira hostoak. Fruitua, pikua, urtean bitan heltzen da, normalean, baina ez beti. Lehenengoak udaberriaren amaieran heltzen dira, apirila eta maiatza artean (uztapikuak) eta bigarrenak uda amaieran, abuztua eta iraila artean (pikuak). Pikondoa edozein lurzorutan bizi daiteke eta, gehienetan, kultibatu egiten da. Baratzeetan eta soroetan oso ugaria da, hala ere, gune basatiagoetan ere arrunta da. Nahiago izaten ditu harkaitzezko zoruak eta sarritan ikusten da horma zaharren babesean hazten ere. ERABILERA: pikuak gordinik edo lehortuta jaten dira. Konfitura, marmelada, mazedonia, edariak edo pastelak egiteko erabiltzen dira. Bitamina, mineral eta antioxidatzaile asko dituzte eta aberatsak dira gluzidoetan. Birikak garbitzen laguntzen dute arnasketa arazoak, bronkitisa, katarroa, mukiak‌ ditugunean eta hostoak eta fruituak erabil daitezke horretarako. Familian erreumadunak dituztenentzat ere gomendatzen da pikuak jatea, baita kirol asko egiten dutenentzat eta artikulazioak asko lantzen dituztenentzat ere. Zuntz edo fibra asko dute, beraz, libratzen ere laguntzen dute eta baita digestioa egiten, bihotzerrea leuntzen eta errefluxua hobetzen ere. Pikondoaren esnea zauriak eta garitxoak sendatzeko ere erabiltzen da.
MILA ARISTI Kanpotar batek esan zidan behin pikua zuhaitzetik moztean ateratzen zaion esne zuri hori erabiltzen zuela garitxoak kentzeko. Gure semeak mordoxka zituen eskuan eta hark esanda bezala hamabi egunetan jarraian garitxoaren punta esne zuri horrekin busti eta utzi egiten nion. Lehen egunetan ez zen ezer sumatzen baina azken egunetarako ikusten zen garitxoa erretzen zihoala. Ez dakit edozein garitxorentzat balioko duen baina gure semeari, behintzat, denak joan zitzaizkion. Pikondo mota honek ematen duen fruitua ez da jatekoa, lehorra da eta ez dakit edozein piku motak balioko duen garitxoak kentzeko.
ur 26 26 27
RIA OSTIRALA
Hileko azken ostiraleroko elkarretaratzea 20:00etan plazan “Preso eta iheslariak herrira” lemapean.
-27
ASTEBURUAN
Gaztelekuan birziklapen tailerra; tetrabrikekin egindako diruzorroak. LARUNBATA
Garikoitz Mendizabalek, Txistu Symphonic (Garikoitz Mendizabal & The Bratislava Symphony Orchestra) lana aurkeztuko du 12:00etan udaleko pleno aretoan. Diskoko hainbat doinu eskainiko ditu.
28
IGANDEA
“Barrura begiratzeko leihoak” dokumentalaren aurkezpena, Kultur Etxean 18:00etan. Txaber Larreategi zine zuzendaria bertan izango da.• Urola Kostako Odol emaileen intsignia eta diploma banaketa. Zestoako Eneko Korta, Nikolasa Aldalur, Mertxe Merino, Jose Mari Uranga eta Edurne Arakistainek jasoko dituzte.
az 06 08
AROA
TIK
1 2R A
Ingurugiro sailak antolatuta, Ibaialde erakusketa udaletxeko pleno aretoan. OSTEGUNA
Zestoako udaleko Gazteri saila eta Puxka-Muxka Zirkusek antolatuta ludoteka ibiltaria Arroagoian arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara.
13
ASTEARTEA
Agiro Mendi Taldeak antolatutako mendi astearen baitan, “Mendilerro Zuria. Peru 2012” emanaldia Inixio Aizpuruaren eskutik.
14
ASTEAZKENA
Agiro Mendi Taldeak antolatutako mendi astearen baitan, “Bakarbistan. Zestoa-Istambul bizikletaz” emanaldia Jon Artanoren eskutik.
15 16 17 18 21
OSTEGUNA
Ludoteka ibiltaria Arroabean arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara. OSTIRALA
Bertso afaria Iraetako Gure Ordeka elkartean. LARUNBATA
BTT irteera. Zestoa-Iturriotz-Alkiza-Zelatun-Zestoa. 42 km inguru. 9:00etan Gurutzetik aterata. IGANDEA
Agiro Mendi Taldeak antolatuta, umeen irteera, Ertxiñan zeharkaldia goizeko 9:30ean Gurutzetik aterata. ASTEAZKENA
Arratsaldeko 18:30ean Ertxiña Musika Eskolako Banda txikia aterako da Santa Zezilia ospatzera denak kamiseta berdinak jantzita.
OSTEGUNA
9
agenda
22
1
Ludoteka ibiltaria Iraetan arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara.• Kultur Etxeko gela balioanitzean solfeoko 2. maila bukatu duten ikasleei diploma banatzeko ekitaldia arratsaldeako 18:30ean.
23
OSTIRALA
“Zestoako musika historiaren konpasean” liburuaren aurkezpena, Kultur Etxean 19:30ean. Egilea: Garikoitz Mendizabal. Argitaratzailea: Danbolin Zulo Kultur Elkartea. Aurrez, trikitilari eta txistulariak ibiliko dira kaleak girotzen.
24 29
LARUNBATA
Bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du 20:15etan udaletxe azpian. OSTEGUNA
Ludoteka ibiltaria Aizarna arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara.
Sa 09
n Martin jaiak OSTIRALA
Arratsaldeko 20:00etan txupinazoa eta ondoren bertso afaria, Agin Rezola eta Julio Soto bertsolariekin. Trikitilariak Hitzeder eta Joseba.
10 11
LARUNBATA
Arratsaldeko 17:30ean puzgarriak frontoian eta ondoren txokolatada. IGANDEA
Goizeko 11:30ean Idikaitz txisulariekin kalejira eta Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka erakusketa.
• Gasterako hainbat ekimen antolatu ditu; gaztaina erre-
urutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak, azaroko
ak, afariak, hitzaldiak, txapelketa ezberdinak… Besteak beste, asmoa gaur egungo egoera aztertu eta elkartearen betebehar berrien inguruan hausnartzea izango da.
•M
arrazketa eta pintura ikastaroa. Sei urtetik aurrerako haurrentzat nahiz helduentzat margotzen ikasteko aukera. Ez da beharrezkoa maila bat izatea, bakarkako arreta eskaintzen da. Astelehenetik asteazkenera 17:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 19: 00etara. Txikienekin sorkuntza, eskulanetarako dohainak, autoestima eta ondo pasatzea lantzen dira. Helduekin berriz marrazketa eta pintura aukera ezberdinak; akrilikoa, oleoa, pastelak... Jostun ikastaroa: ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Oinarrizko maila nahikoa da. Patroiak egiten, ume edo norberarentzat arropa josten, arropak moldatzen, etxerako gauzak egiten (kortinak, kojinak, mantalak...), disfraz bat edo baserritar traje bat egiten ikas daiteke. Bi aukera hauetako informazio gehiagorako deitu 627033231 telefonora (Cristina).
• Ulehendik ere sortuta dagoen bolondresen taldea in-
daleko gizarte zerbitzuetatik dei berezi bat egiten da
dartzeko. Jende bizia, gaztea eta laguntzeko prest dagoena animatu nahi da, Gizaki Helburu, Atzegi, krisi egoerak jota janari banaketan laguntzeko, gaixoei konpainia egiteko… Interesatuak gerturatu udaleko Gizarte Zerbitzuetara (Izaskun).
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora