2013ko martxoa
137 zk. JoxeEliza, Arregi, askatasunetik
Ekainberriko zintzilikaria lortzeko
Moztu laukitxoa eta martxoari dagokion lekuan itsatsi
www.ekainberri.com Telf. 943 868 811
urtean 25₏
danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
posta kodea nortasun agiria
moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
34 6 10 12 14 17 19
HOSTOZ HOSTO ERANZTEN
Il Gattopardo pelikula filmaINKESTA ENBIDOAK tzeko Luchino Visconti zuzendariak Salina palazioko armairuak epokako jantziez betearazi zituen, nahiz eta eszena bakar batean ere ez JARDUNIAN JOXE ARREGI zen armairurik irekitzen. Eta hori egin zuen, seguru asko, antzeztean ikusten dena be“USTE DUT HERRIAN zain inportantea delako ikusANTZERKIA IKASTEN HASI GARENOK E Z GABILTZALA ten ez dena; sentitzen dena, ANTZOKIETAKO FOKOEN B I L A, G E U R E B A R N E K O sumatzen dena. A R G I E N B I L A B A I Z I K” DANBOLIN ZULO Viscontiren ateraldia akordatu zait Lilira joan naizenean eta Andre Madalenen jantziak ikusi ditudanean. Aho bete hortz geratu naiz soinekoarekin. ‘Benetakoa’ dela esplikatu didate: garai hartan erabiltzen zituzten oihalekin egiGARAI BATEKO na, garai hartako diseinu bat erabiliz. Eta garai hartako emakumeek ohi zuten moduan LiSAN JOSE KALEKO SALTSA liko andreak dozenerdi gonazpiko daramatza nahiz eta bisitariek kanpoaldekoa bakarrik ikusi. Gustatu zait detailea. Estreinaldi aurreko entsegu pribatu batera joan naiz eta txundituta geratu naiz palazioaren barnealdearekin ere, ez bainintzen lehenago behin ere sartu. Baina zirrara handiena Andre Madalenek berak eragin dit. Liliko esperimentuan herriko antzerki taldeko lau lagun arituko dira: Ainhoa Casina eta AUZOETATIK AIZARNA Leire Egaña azpeitiarrak; eta Maialen Kortadi eta Marije Izeta zestoarrak. Aktoreen zuzendari, berriz, Amancay Gaztañaga jardun da. Zorterik onena opa diet, talentua badute emateko ere. Hori badakigu astero antzerki tailerrean biltzen garenok. Gauza asko ikasi ditut nik kultur entxeko entseguetan. Ez dakizkit kideak hara eraman dituzten motibazioak, baina ez zait iruditzen ospe bila joan direnik. Garenik. Neure burua ezagutzen lagunduko zidalakoan hasi nintzen ni. Eta laguntzen ari zait. Bai lotsari, erridiA Z T A R K A, E R R E T O L I K A kuluari diogun beldurrari, aurre egiten. Bai umetako naturaltasuna eta berezkotasuna bilatzen. Baita autokonfiantza lantzen ere. Eguneroko bizitzako kezkak ahaztuz, jolasean, eguneroko bizitzaz gogoeta eginarazten digu antzerkiak; gauza txikiez eta handiez. Adin, biziera eta ideologia mazedonia bat gara. Bakoitza bere azal eta bere mami. Elkarrekin lotsatuz, elkarrekin deskojonatuz, elkarrekin hunkituz. Jantziz eta, batipat, erantziz. Bestela, kalean gurutzatzean, bekain mugimendu axkar batez elkar agurtuko genukeen AGENDA jendearekin igurtzia izatea denok probatu behar genuke. Propagandakoa atera zait testua, baina halaxe sentitzen dut. Eta herritar batzuek usaindu dute hori dena. Horregatik hasi da talde berria aurten. Antzerkiaz jarduteko aitzakia hartu dut Lili. Eta Sarrionandiaren poema hau ekartzeko ere bai, Liliko aktoreentzat neurrira diruz lagundutakoa egina baitirudi. lili bat hartu eta hostoz hosto erantzi eta harek zu ere egin zaitez amets bazkide! eta harek zu ere erantzi eta hostoz hosto hartu lili bat d a n b o l i n EK
J
on Artano Izeta
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoa I. BEGIRADA BAT orretan nengoelakoan eta Imaren azken hitzetan nire izena topatzean, a zer sorpresa! Nondik eta nola hasi? Gorputza sendo eta espiritua argi mantentzeko memoria ariketak egitea onuragarria omen da eta horri ekitera noa. Egia da, nire lan ibilbidea hasi zenetik, 1967tik, urte pila bat pasa dela eta oraindik egoera edo bizitza berri honetara ohitzeko prozesuan nagoela. Bizitzak, hainbat etapa, fase edo garai ditu eta baita nire andereño lanak ere. Ikastolako hasierako urte haiek ez ziren batere errazak izan, oztopo eta traba ugari gainditu behar izan genituen. Baina aldi berean ilusioz betetako garaiak izan ziren. Jendearen gogoak eta elkartasunak zailtasun guztiak gainditzen laguntzen zuen. Oraindik ere nire begien aurrean ikusten dut guraso, laguntzaile eta andereño taldea, denok bat eginda familia bat aurrera ateratzeko bailitzan. “Giro eta garai berezi” hark energia sozial handia sortu zuen eta guzti horren bueltan kokatu zen gure lana eta ahalegina. Urteak igaro ahala gauza asko lortu dira: euskararen eta ikastolen ofizialtasuna, publifikazioa eta kontzertazioa, beste ikastetxeekin elkartzea… Orduko ikastolen helburu zirenak irakaskuntza osora zabaldu dira eta aldarrikapena zena errealitate sendo bihurtu da. Baina ibilbide guztietan bezala, nirean ere izan dira kezkak eta pozak, baina sarritan aitortu dut pozak askoz ere ugariago izan direla. Bene-benetan, gogoko izan dut nire lanbidea. Behin eta berriz esan izan dut zorte ikaragarria izan dudala herriko hainbeste ume, lankide, guraso eta ingurukoekin hain harreman estua izatean. Nire eskerrik beroena zuei. Hezkuntza aldatu? Nola ez! Bizitza aldaketa da denontzat. Gaur egun ditugun baliabideak ez daude lehengoekin alderatzerik: ume kopurua, talde egitura, gela antolaketa, jolastokia, metodologia, materiala, teknologia berri erosoak… baina aldatu ez dena giza erlazio estua da, hurbila eta pertsonala. Guztiontzat da beharrezkoa baina umeek oraindik eta premiazkoagoa dute hezkuntza orekatua eta osoa izan dezaten. Lehen eta orain beharrezkoak dituzten bezala jolasa, maitasuna, alaitasuna, goxotasuna, hurbiltasuna eta erreferentzia bat, hor daukagu erronka nagusia. Gaurkoz nahikoa izango dugu eta zure barneko motxilan nahikoa bizipen eta gai interesgarri izango duzunez, Manolo Gaztañaga, hemen doakizu enbidoa.
Op
B
egoña Unanue
Hondakinen %26 inguru birziklatzen da Zestoan, zer iruditzen zaizu? Gure etxean birziklatzen da, besteek ez dakit zer egingo duten baina… Gizonak nik baino gehiago gainera! Nik uste nuen gehiago reziklatzen zela. Pixka bat roiloa da egia esan, nik terrazan katxarro haundi bat daukat, traste pila bat baina… Mentalizatu egin behar da. Norberak egin behar duen gauza bat da, inposatzea ez zait ondo iruditzen baina egia da uztea dela errezena…
40 urte
Amagoia Altuna
Ondo pentsatu behar da erremedioa denen gustokoa izango bada. Ohiturak aldatzea zaila da, errezera ohituta gaude. Nik uste denak onartzeko belaunaldi bateko saltoa behar dela. Gu lehengo erara ohituta gaude eta. Behar den bezala jartzeko mentalizazioan egin behar da lan, zaila da egun batetik bestera.
48 urte
Julen Uranga
5 Nik uste det sentsibilitate kontua dela, gaizki ohituta gaude eta utzikeria handia dagoela uste det, ez digu ezerk inporta. Dena delako sistema jartzen denean, orduan hasiko gara gehiago birziklatzen.
61 urte
Mitxel Orbegozo
Ba gaizki, baina nik uste det ez dakigula dena nola reziklatzen den ere, gauza asko bai baina dudak ere sortzen zaizkigu, adibidez zinta kasette bat eta horrelako gauzak. Hezkuntza behar da. Atez-ate baino lehenago nik uste heziketan egin behar dela lan eta gero hartu erabakiak.
41 urte
Juli Agirre
Oso gutxi da. Bakoitzak bere aldetik ahal duena egin behar du, orain arte daukagun sistemarekin ez bada ikusi deguna baino gehiago reziklatzen ba zeozer egin beharko da ezta? Honekin ikusten da nola funtzionatzen dugun…
37 urte
Alfonso Ayesa
Oso oso gutxi da hori, oso gaizki iruditzen zait, harrituta uzten nauzue. Ez dakit, nik uste nuen hori baino pixka bat gehiago mentalizatuta geundela. Guk etxean asko reziklatzen degu, pentsatzen nuen gehiago reziklatuko zela, ez dago aitzakiarik, ontziak eta ondo ipinita daude…
55 urte
Mª Luisa Aramendi
ZESTOARRON PSIKOLOGIA
G
IZAKIA JAIOTZEN den momentutik uneoro garatzen ari da. Ingurua eta biologia elkarrekin lanean dabiltza gizakiaren alderdi konatibo (jokaera), kognitibo (pentsamendua) eta emozionala (emozioa) garatzen. Makina bat alditan entzuna dut “zestoarrak burutik jota zaudete!” dioen esaldia. Zestoarrak garen heinean, badago guztiok komunean dugun jarrera, izan ere, inguru bat partekatzen dugu eta inguru horrek gure nortasunean zuzeneko eragina dauka. Psikologiako ikaslea naizela kontuan izanda, jaiotzetik gure arbasoengandik jasotako geneek gizakia neurri handi batean determinatzen dutela jakin dut. Alderdi konatibo, kognitibo eta emozionalean arrastoak uzten ditu biologiak. Baina inoiz jarri al zarete pentsatzen zuen garapenean zestoarra izateak izan duen eraginaz? Galdera horri erantzuna ematea ez da lan makala. Jakina da herri baten partaide sentitzeak hainbat sentimendu sorrarazten dituela pertsonengan eta Zestoa maite dugun orok talde identitatea garatzen dugu. Gure buruari “zestoarra” etiketa ezartzeak ezaugarri asko barneratzen ditu herritarrongan. Ezaugarri horien artean legoke “zestoarrak burutik jota zaudete!” dioen esamesa. Eboluzioaren teoriak dioenaren arabera, zurrumurru hori gure arbasoei zor diegu. Beraz, gaur egungo zestoarra historian zehar gizakiak utzi dituen aztarnen emaitza da. Hau da, duela ehunka urte Zestoako herritarrak aldrebeskeriak egiten hasiko ziren eta, horren ondorioz, egun gu “aldrebesak” gara. Horrez gain, uste dut Zestoan bizimodu osasuntsu bat daramagula. Horrekin esan nahi dudana da Zestoa herri lasai eta baketsu bat den neurrian, estresa ere ez dela hiri handi batean bezain esanguratsua. Horregatik, jakinda estresak osasunean zuzeneko eragina duela, bizi kalitatea ere hobea dela deritzot. Horren ondorioz, emozioak ere positiboagoak bilakatzen dira gure artean. Eta orduan, nola ez naiz ba zestoarra izango nahiz eta burutik jota egon behar dudan?
E
nbido 2. Aintzane Diaz
J
ardunian
H
joxe
arregi
ilabete batzuk zeramatzan unibertsitateko bere lan isilari emana, baina Vatikanoan azkeneko asteetan izan diren aldaketek berriro bultzatu dituzte komunikabideak haren iritziaren bila. Joxe Arregik (Azpeitia, 1952) 2010aren hasieran utzi zituen frantziskotarren ordena eta Arantzazu, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarekin iskanbila gogorra izan ostean. Arantzazuko fraideen babesa izan arren, nahiago izan zuen alde egin, eta orduz geroztik Arroabean bizi da. Ez dio, ordea, hausnartzeari utzi eta segitzen du pentsatzen Eliza ofizialetik kanpo ere badela beste eliza bat. Beste modu batzuk erakusten dituen eliza bat. Horien gainekoak eta bestelakoak biltzen ditu bere blogean ere (http://blogs.periodistadigital.com/jose-arregi.php) Frantziskotarren ordena utzi ondoren, Arroara etortzeko erabakia hartu zenuen. Zergatik hona? Badakizu, hari asko izan ohi dira beti gauden lekura ekarri gaituztenak, eta behin ere ez dugu ziur jakiten gauden lekuan zergatik gauden. Nik ere ez, baina hementxe nago, eta oso gustura. Banituen arrazoi batzuk Urola Kosta alde honetara begira jartzeko: Bilbora eta Donostiara ibiltzeko erosoa zen, eta amarengandik eta familiatik hurbil zegoen gainera, eta bereziki, GUNE elkartearen proiektua abian jarri berria genuen Zumaian, eta hortik ere gertu egon nahi nuen. Beraz, uztaileko goiz haizetsu batean atera nintzen etxe bila lehenengo aldiz eta Zumaiara joan nintzen bi lagunekin. Etxe hau erakutsi ziguten, eta ikusi orduko esan nuen: “Hauxe da�. Iruditzen zait amestu dezakedan etxerik onenean bizi naizela, eta tokirik ederrenean: auzo xumea da, oso humanoa, oso bizia. Eta zelaiak ditut bistan, eta behiak eta ardiak larrean, Andutz eta Izarraitz han atzean, eta errekatxo apal bat etxe ondoan.
Ze bizimodu egiten duzu auzoan? Egun osoa kanpoan igarotzen duzu? Ia egunero joaten naiz Bilbora edo Donostiara, Deustuko Unibertsitatean klaseak ematera. Baina oso etxezalea ere banaiz, eta ordu asko ematen dut etxean, neure lanetan: klaseak, hitzaldiak, idazkiak...
7 «Fenomeno marjinal eta sektario bat bihurtzera doa Eliza katolikoa erakunde gisa»
Ta baduzu harremanik auzoarekin, auzotarrekin? Egia esan, horretan oso eskas ikusten dut neure burua. Bakarti samarra eta barnerakoia naiz izaeraz, alde batetik, eta nahiko neurotikoa ere bai denborarekiko: egin behar ditudanak edo egin nahi nituzkeenak egiteko astirik gabe sentitzen naiz sarri, sarriegi. Beraz, ez dut apenas denborarik eta patxadarik hartzen lagunekin eta auzokoekin egoteko, auzo-elkartean parte hartzeko... Mezatara joaten direnekin egoten naiz gehiena, eta oso gutxi halere, meza ondoren, elizako atarian. Bueno, muga asko ditut, eta horixe da bat oso nabarmen. Eliza ez da bat eta bakarra. Zure erlijioaren ikuspegitik ikusten duzu auzoan, herrian, ekarpenik egiteko aukerarik? Ez daukat arlo horretan auzoan edo herrian inolako ekarpenik egiteko pretentsiorik. Dena den, nire lan guztia horretara zuzendua dago oro har, alegia erlijioaren eta espiritualtasunaren inguruko gogoetara, bilaketara, bideak jorratzera. Nire eginkizun nagusia horixe da aspaldian, eta Elizarentzat eta gaurko gizartearentzat, baita gure herriarentzat ere, zerbitzu bat izatea nahi nuke ahal dudan maila apalean, eta beste askorekin batera noski. Iruditzen zait espiritualtasun, arnasa, barne-bake premia handia dugula denok, nik neuk aurrena, eta hori zaindu nahi nuke, baita zaintzen lagundu ere. Erlijio tradizionaleko dogma eta erakunde guztiak baino askoz garrantzitsuagoa da hori. Horretarako sortu genuen Zumaian Gune proiektua, eta hilean bi saio egiten ditugu: solasaldiak eta meditazioak. Horretarako sortu dugu oraindik orain, eta Arroabean hain zuzen ere, Dialogales aldizkaria, Kataluniako lagun batzuekin batera: erlijioen elkarrizketa sustatzea du helburu. Eta Joseba Ossa lagun eta auzokidea da horren guztiaren bultzatzaile nagusietako bat, eta eskerrak eman nahi dizkiot berari.
Elizaren hierarkiak oso balore kontserbadoreak sustatu ditu azkeneko urteotan. Eta nabarmena da gaur egungo gizartearekin uztartzeko arazoak dituela. Zein bide hartu beharko luke Elizak gizartetik hurbilago egoteko? Eliza esatean, “eliz erakundea” diozu? Hori baino askoz gehiago da Eliza: Nazareteko Jesusen jarraitzaileen elkarte zabala, gaurko gizartean eta munduan Jesusen mezu askatzailea, Jesusen erruki sendatzailea, Jesusen senidetasun baketzailea bizi nahi dutenen elkartea. Gero, “eliza ofiziala” edo “hierarkikoa” deitzen den erakunde zaharkitu hori dago: beste garai bateko dogmak, arau moral estuak, egitura hierarkikoa eta hieratikoa...
«Eliz erakundea ez da batere demokratikoa»
···
···
Eliza demokratikoa da? Demokratizatu egin behar da? Bistan dago eliz erakundea ez dela batere demokratikoa. Erdi Aroko erakunde guztiz premodernoa da XXI. mende posmodernoan. Jakina, hori ez da inolaz ere sinesgarri gaurko gizonemakume gehien-gehienentzat. Doan bidetik, fenomeno marjinal eta sektario bat bihurtzera doa Eliza katolikoa erakunde gisa. Jesusen mezu askatzailea eta kontsolatzailea gaurko gizon-emakumeei eskaini nahi badie, ezinbestekoa du bere hizkera eta erakunde guztiak erro-errotik berritzea, eta horrek esan nahi du, besteak beste edo aurren-aurrena, demokraziaren printzipioak eta jokabideak onartzea eta aplikatzea. Elizaren etsai nagusiak homosexualitatea, abortua eta preserbatiboak bihurtu dira? Horra hiru gauza Jesusen Ebanjelioetan (eta Biblia osoan ere) ezertarako agertzen ez direnak. Gaurko gotzain gehienen ahotan, berriz, zuk diozuna dirudi: kristautasunaren muina eta Elizaren ardura nagusia direla. Zentzugabea da, eta gure gotzainek jai daukate bide horretatik gaurko gizartean. Eta jakin behar lukete, ez dela hori Jesusen bidea.
«Kristautasun tradizionalak ez du beste biderik: gaurkotu ala desagertu» Gaur egun dauden gizarte arazoekin (pobrezia, etxe kaleratzeak), Elizak zein paper jokatu beharko luke? Jokatzen du? Zein paper jokatu beharko du, bada? Nazareteko Jesusek jokatu zuena, eta gaur jokatuko lukeena. Nik uste, “haserretuen” mugimenduan, Stop Kaleratzeak eta horrelako mugimenduetan burubelarri sartuta egongo litzatekeela gaur Jesus. Horra Elizaren paper nagusia, gotzain eta besteena: etxegabetuei etxea eta langabetuei lana ziurtatzea, behartsu guztiei soldata duina bermatzea, gaixo eta larri dauden guztiak kontsolatzea, kartzelatu guztiak askatzea...
ÂŤHiritar eraldatzaileak izatea da kristauon lehen eginkizunaÂť Zer aporta dezake elizak Zestoa batean? Zer proposatuko zenuke? Berriro diot, Eliza, Zestoan, bertako kristauok osatzen dugu, eta bestelako gizarte, bestelako ekonomia, bestelako politikaren ametsa aldarrikatu beharko genuke, baita bestelako erlijio eta eliz erakunde baten ametsa ere. Noski, kristauok ez gara inor baino hobeak. Beste edozein bezalakoxeak gara, herrikideak, eta beste guztiek bezalaxe daukagu zer ikasi eta zer erakutsi. Hau da, hiritar eraldatzaileak izatea da kristauon lehen eginkizuna. Eta eraldaketa horretarako ezinbestekoa dugu barne-bakea eta arnasa. Elizetara gero eta jende gutxiago joaten da. Zer sentimendu eragiten dizu horrek? Horrek ez nau tristatzen, baina begien bistan jartzen dit aro berri batean bizi garela, eta kristautasun tradizionalak ez duela beste biderik: gaurkotu ala desagertu. Eta badirudi, ez duela gaurkotu nahi. Dena den, ni oso gustura sentitzen naiz Arroabeko elizatxo polit eta zainduan, besteekin batera mezatan, nahiz eta arroatarren %5 inguru besterik ez izan. Eta Arroabeko gazteak? Bestelako mundu batean bizi dira, eta nahiago nuke euren erako bide espiritual berriak asmatuko balituzte, bizitza arnasberritzeko eta ontzeko. Aurkituko ahal dituzte! Aurkituko ahal ditugu! Elkarri lagunduko ahal diogu horretan!
9
Herriz herri izan dezakeen laĂąaren gainetik, mundo mailan ere Elizak egin lezake zerbait egoerari aurre egiteko? Gotzain guztiek egunero-egunero hori aldarrikatuko balute, oso bestelako mundua izango genuke. Eta, gotzainak gotzain, kristauok horrela jokatuko bagenu ere bai. Eta hemen guztiok gara arduradun, neuregandik hasita.
Kristautasunaren baloreetako asko giza eskubideen adierazpenean daude jasota. Ondorioz, zertarako behar dugu eliza? Balore horiek bizitzeko eta bizitzen laguntzeko ez bada, alferrik da Eliza, noski, eta ez naiz eliz erakundeaz ari. Baina iruditzen zait, Nazareteko Jesusen mezuak eta bizierak asko inspira dezakeela horretan, eta horixe da Elizaren ekarpena, beste erlijio eta mugimendu laiko guztiekin batera, ez inoren gainetik. Nola ari zara bizitzen Bendikto XVI.ren abdikatzea? Iruditzen zait arazoa ez dela aita santu baten errenuntzia, aitasantutza erro-errotik aldatzea baizik: aita santuak botere absolutuari, hutzesintasunari egin behar lioke uko behin betiko, eta guztiz bestelako eliz ordezkaritza antolatu molde demokratikoetara egokiturik, eta zentralismoa alde batera utzirik. Hori ez du egin Benedikto XVI.ak: dena zegoen bezala utzi eta alde egin zuen. Egia da, alde egiteak berak ere bazterrak astin ditzakeela. Baina hobe zen, alde egin aurretik, aitasantutzaren oraingo eredua desegin izan balu, berak omen duen botereaz baliatuz. Susmatzen duzu aldaketaren bat etor daitekeenik? Lehen esan dudana: aldatu ala desagertu, ez dago beste biderik. Bai, beste bide bat ere badago: marjinalizazio soziala, ghetto bihurtzea, sekta bilakatzea. Egia esan, ez naiz oso optimista eliz erakundearen etorkizunari dagokionez, baina Espiritu edo Arnasa berritzailean asko sinesten dut, eta Arnasak aurrera jarraituko du, eliz erakundearekin edo gabe. Eta zer iruditu zaizu Jorge Maria Bergoglioren izendapena? Zer esango dizut? Hautagaietan onena iruditzen zait, itxura batean behintzat: Latinamerikarra, xumea, espiritualtasun handikoa, botere-irrikarik gabea... Baina, jakina, kontserbadorea da. Eta okerrena: botere absolutua duela, baina ez dakigula nork aukeratu duen, eta zein den bere egitaraua, zertarako erabili nahi duen bere botere absolutua. Aitasantutza bera deseraikitzen ez den bitartean, hau da, Eliza osoak demokratikoki eta aldi baterako aukeratzen duen gizon nahiz emakumea ez den bitartean, ez da egiazko eta ezinbesteko berrikuntzarik izango Elizan. Nik nahi nuke ez dadila errepikatu ikusi berria dugun bezalako beste Konklaberik, horrelako antzespenik. Zer deritzozu emakumeak Elizan jokatzen duen paperari. Benediktoren agintaldian ez dirudi aurrera egin denik‌ Ez, ez da batere aurrera egin. Ezta atzera ere, atzerago egiterik ez zegoen eta. Horrek erakusten du eliz erakundeak mendeetako atzerapena daramala gaurko kulturarekiko. Jesus aitzindari aurreratua izan zen.
M
ikel Lizarralde
danb Otsailaren 23a Musika Eskolako hiru ikaslek zilarrezko domina Andoaingo Piano Jaialdian
Otsailaren 24a Agiro mendi taldekoak Atxabal eta Murumendin elurretan
Hondakinen inguruko datuak.
Urola Erdiko mankomunitateak emandako 2012ko hondakinei buruzko datuak esku artean dituela, prentsaurrekoa eskaini du Zestoako Udalak. Zestoako herritar bakoitzak, 2012an, 417,49 kilo hondakin sortu dugula jakinarazi zuten. Bilketa selektibo tasa %26,59 izan da, hau da, sortzen diren hondakinen ia laurdena bakarrik birziklatzen da. Botatako errefusa horrengatik, alegia, edukinontzi grisera botatzen duguna (1.141.000 kg), Udalak 138.000 euro ordaindu behar izan ditu, garraio eta bilketa zerbitzuak kontuan hartu gabe. Mahai bat sortuko da udaleko alderdi eta herriko eragileekin eta teknikari bat denda eta ostalariekin harremanetan jarriko da egoeraren erradiografia bat egiteko.
Otsailaren 28a Elkarretaratzea saharar errepublikaren 37. urteurrenean
Martxoaren 1a Zuloak taldearen dokumentala eta kontzertua Gaztetxean
Martxoaren 3a Zestoarrak Donostiako Lilaton lasterketan
Leok´k taldea Saharako Emakumeei laguntzen.
Leok´k musika taldeak 8.000 euro lortu ditu batean eta bestean emandako kontzertuei eta saldutako CDei esker, eta martxoaren 13an Bilbon izan ziren UNMSeko (Union Nacional de Mujeres Saharauis) ordezkariari dirulaguntza hori emateko.
zulo
k
1
bolin
1
ale/bale KALE.
Martxoaren 8a "Kontaidazu ipuin bat" emanaldia Leire Etxeberriarekin
ESERLEKU BERRIAK JARTZEA
OSO ERRAZA DA BAINA GARAI BATEKOAK ZAINTZEA NEKEZAGOA. BEHARKO GENUKE
ONDAREA GEHIAGO ZAINDU
BA L E .
ZESTOAKO ESKOLAKO SARRERAN, EURI ASKO EGITEN ZUENEAN, LURRA ERORTZEN ZEN BIDERAINO: ORAIN HARRI-LUBETA (ESKOLLERA) EGIN DUTE BERRIRO GERTA
Martxoaren 8a "Ipuin BEROtikoak" ekitaldian emakumeak nagusi
EZ DADIN
Martxoaren 8a Ernai gazte antolakundeak deituta elkarretaratzea Emakumeen Nazioarteko Egunean.
XXXV. Zestoako Herri Krosa.
Martxoaren 17an izan zen XXXV. Zestoako Herri Krosa. Eguraldia lagun, parte hartze bikaina izan zen eta antolatzaileak pozik agertu ziren. Helduen lasterketako irabazle gizonezkoa Ruben Lanz Alcelay 0:29:20 (Legazpi) izan zen eta emakumezkoa berriz Uxoa Irigoien Odriozola 0:22:47 (Getaria). Lehenengo herritar gizonezkoa Ibon Aranguren Kerejeta 0:31:19 eta emakumezkoa Mertxe Uribetxeberria Gonzalez 0:26:06. Informazio gehiago www.herrikrosa.com helbidean eta argazkiak gure Facebookean.
Martxoaren 10a Gipuzkoako mahai-tenis txapelketa kiroldegian
Martxoaren 13a Malen Etxearen aurkezpena eta dokumental emanaldia
garai bateko
San Jose kaleko saltsa, gaurko
Kaleokerreko ametsa
P
aseotxo bat eman dugu Kaleokerrean zehar, lehen botika zegoen izkinatik Pio Baroja plazaraino. Gutxi gelditzen da lehengo eran. San Jose egunean garai batean izaten zen saltsa berpiztu nahi dute bertakoek, urtetan etena izan eta gero. d a n b o l i ni jakin-mina piztu zaio eta argazkirik lortu ez badugu ere, lehengo eran, ahoz ahoko kontuei esker irudikatu ahal izan dugu duela berrogei-berrogeita hamar urte bizibizirik zegoen San Jose kalea, bertako kontuak, giroa, saltsa, festa‌ Agustin tabernaren bueltan izaten zen festa nagusiki. Jose Antonio Iturgaitz Marttolok hartzen zuen ardura umeen jolasak antolatzeko. Tabernan osatzen zuen haurren zerrenda. Umeak eskolatik ateratzen zirenean adi-adi egon eta parte hartuko zuten haurrekin, poliki-poliki, zerrenda luzea osatzen zuen. Garai hartan, Erdikalean tabernak ziren nagusi eta San Jose kalean berriz dendak; herriko merkataritza gune nagusienetakoa zela esan daiteke. Kooperatiba, ikatz biltegia, igeltseroak, aurrezki kutxa, ostatua, taberna, arrandegia, bizikletak alokatu eta konpontzeko tailerra, sifoneria, abere-hiltegia, aroztegia, zinea (urte batzuk lehenago frontoia), Pantxika jostuna, Larraùaga mertzeria, telefono-etxea, Teresita Marttoloren denda, Martintxikiren harategia‌ Zer ez zegoen garai bateko San Jose kalean! Gaur egun, herri osoan aurkitu ezin ditugun denda bitxiak. Eta hori esanda ez genuke inor mindu nahi, baina gauzak asko aldatu direla esan behar. Kaleokerrean jende asko bizi zen eta denek egiten zuten ahalegina martxoaren 19an ospatzen zen festa handirako, diruz lagunduz edo parte hartuz. Kuota sinboliko bat jartzen zuten bizilagun eta merkatarien artean jolasak antolatu eta kalea apaintzeko. Festa eguna iristerako denek kuotak ordainduta edukitzen zituzten. Egitarau berdintsua izaten zen urtero: martxoaren 19a jai eguna izaten zen. Lehenengo, meza (garai hartan hiru bat meza izaten ziren), gero hamaiketako ederra, eta ondoren jolasak: Zaku-karrerak, bizikletan hankak lurrean jarri gabe azkena zein iritsiko; begiak itxi eta soka batetik zintzilik zeuden gozokiz betetako itsulapikoak makilaz puskatzea; koilara
KALEOKERRA
N O N H A S I E T A N O N B U K A T Z E N D A?
JO XE ORBEGOZO
" (...) Elizkalea Kaleokerraren barne ez zegoela defenditzen zuenak, honako arrazoia bota zuen: San Jose egunez, Kaleokerreko festak egiten ziren eta jaiak antolatzeko orduan lehengo San Jose kalekoek bakarrik ematen omen zuten dirulaguntza, edo haiei bakarrik eskatzen omen zitzaien, behinik behin. Besteak, anekdota baten bitartez defenditzen zuen berea: Duela 50 urte inguru Kaleokerra eta Portale Kalekoen (orduan Natividad) artean lehia moduko bat omen zegoen zein ote zen kale garrantzitsuagoa. Hori zenbait jokoetan neurtzen saiatzen ziren, futbolean esate baterako. Norgehiagokak Gurutzeaga frontoi zaharrean jokatzen zituzten, bakoitzak zuen guztia emanda. Hala ere, Portale kalean jende gutxiago bizi zenez, larri ibiltzen ziren taldea osatzeko eta batzuetan Erdikalekoekin elkartzen ziren Kaleokerrekoei aurre egiteko. Talde horretan San Jose kalekoak eta Elizkalekoek jokatzen omen zuten. Beraz, badirudi bi kale horietakoak Kaleokerrekoak sentitzen zirela. ( D a n b o l i n 1 0 . zenbakia 2001 uztaila)
3 1
o gainean arrautza egosia jarri eta ahoan sartuta lasterketa; zinta jolasa (bizikletan joanda, sokatik zintzilik zeunden zintadun eraztunetan makila punta sartzen)… Finean, betiko jolasak! Eta sariak ere egoten ziren baina xumeak, sinbolikoak. Parte-hartzea bultzatzen zen eta galtzen zuenak eta irabazten zuenak sari berdina jasotzen zuen askotan; bertako dendek eta jendeak emandako gauzak: Iriondo edaritegiak emandako giltzatakoak, aurrezki kutxak ere ematen zuen zerbait, Jose Antonio Etxaide Txupatxus Kaleokerrean bizi zen orduan eta hark ere gozoki mordoa jartzen zuen... Jolasen ondoren, bazkaria Agustin tabernako jantokian eta, bazkalondorenean, Barrenatarrekin musikaldia. San Jose kalean edozein egun izaten zen aproposa festarako, edozein aitzakia nahikoa zen Barrenatarrek musi-
GURE
UMETAKO
KALEOKERRA
IÑAKI AZKUNE
"... Oso jolas-giro atsegina zegoen orduan Kaleokerrean. Gero Agustin Goiak jarritako tabernaren aurrean zegoen harrian potea ipinita pote-poteka ibiltzen ginen; baita ezkutuka eta txorro-morroka ere. (...) Guretzat orduan Kaleokerra San Jose kalea eta Elizkaleak osatutakoa zen. Horrela hartuz gero, kalea oso okerra zen, inola ere, baina bazen bestela pentsatzen zuenik ere. Oker ez banago orduko bikario Don Jose Azkoitiak esana omen da kalea ez zela okerra, ez, jendea zela okerra. Orduan Kaleokerrean bi baserri ziren; kale-baserriak, hobeto esan. Bata Lokatzanekoa eta bestea Txomin Txikinekoa. (...) Baita bi oilategi ere: Patxi Herreroren etxepekoa eta "Pepe Xamorro"neko amama Joakinak orduko Gure Txokoa soziedadearen eta Kooperatibaren arteko etxean zuena bestea. Kerejeta hotelaren (Agustinen tabernaren) ondoko etxean zegoen lehen soziedadea eta han antolatu ziren santakutzetako lehen danborradak. (Danbolin 6. zenbakia 2001 martxoa)
ka tresnak hartu eta festa giroa jartzeko; eta martxoaren 19a egun handia izanik nola ez! Familian musikari asko ziren: aitak tronpeta jotzen zuen, anaiek bonbardinoa eta saxofoia, osaba batek klarinetea, beste batek bonbardinoa eta perkusioa... Dantza saio ederrak egiten zituzten San Jose kalekoek eta hara gerturatzen zirenak. Eta konturatzerako, berriro ere mahaia jarri eta afaria. Denen artean egiten zituzten jangelako berrantolaketak. Urte batean, 1970 inguruan edo, LEOK´Ken kontzertua ere izan zuten taberna barruan. Izugarrizko burrunba baina sekulako giroa, gogoratzen dute. Festako partehartzaile guztiak etxean bezala murgiltzen ziren tabernan: mahaiak jarri, kendu eta antzeko lanak denen artean egiten zituzten. Anekdota bat ere kontatu digute, Todoazul eguna. Zein egunen bueltan izan zen –San Jose egunez edo Amabirjinetan–, zalantza baldin badute ere, ederki gogoratzen dute eguna Kaleokerrekoek. Joxe Mari Alberdi Herrero urdinez margotutako asto bat hartuta agertu omen zen kalean, hortentsia urdinak astoari belarri banatan jarrita. Hala ibili zuen astoa kalean gora eta behera, Todoazul bezala bataiatutako egun hartan. Gerora asto hura Arroako Artetxek eduki omen zuen eta zuri-urdinez margotuta Donostiara ere eraman omen zuten trenean! Herrero berak behin baino gehiagotan erosi omen zuen San Joseren irudia Arretxeko portalean jartzeko, behin eta berriz lapurtzen omen zuten-eta. Urtetan santurik gabe egon eta gero, iaz jarri zuten azkenengoz. Garai batean bezala, Kaleokerrekoen artean borondatezko dirulaguntzatxoa eskatu eta San Jose portalea txukundu egin zuten. Margotu eta argiak jartzeaz gain kristalezko xafla bat ere jarri zioten hobeto mantenduko zelakoan eta berriro ere lapurtu ez zezaten. Apaizaren bedeinkazioaren ondoren, bazkari ederra egin zuten eta horrelakotan askotan gertatzen den moduan, oroitzapenei tiraka hasita festa gogoa berpiztu zitzaien nonbait, eta aurtengorako egitarau zabalagoa antolatu dute, haurrentzako jolas eta guzti! (ikus Agenda atala). Luzaroan jarrai dezatela festak antolatzen!
M
aialen Kortadi Iparragirre, Jone Bergara Alberdi eta Janire Diaz Jauregi
auzo etatik GARIZUMA ETA INAUTERIAK AIZARNAN Aste Santua aurreratuta etorri da aurten. Eguberrietan jandako turroiak digeritzen ari ginela, ohartzerako sartu ginen inauterietan. Sasi-koipetsu, mozorroak eta karrozak ikusi ditugu aurten Aizarnan, gero eta jai erakargarriagoak bihurtu dira. Nire gazte garaian ez zuten tokirik izaten, sasi-koipetsu egunean txorizoa erretzeko ohitura bazegoen baina inauteriekin duen loturaren aztarnarik gabe. Gurasoek eta adinekoek aipatzen zituzten atzerrian ospatzen ziren inauteriak. Gaiztakeriari lotuta zeudela irakatsi ziguten: lapurretak, bortizkeriak‌ jainkoaren aurkakoak zirela ikasi genuen, beraz, ez da harritzekoa txikitan etsaiarekin lotu izana. Hala ere, ez dut garai haietako mozorro eta jaien irudirik buruan, baina bai orain kontatuko ditudanenak eta hobe kontatzea ahaztu baino lehen. Nire haurtzaroko inauteriak Hausterre egunean hasten ziren. Mezetara joaten ginen eta kopetan margotzen ziguten gurutzearekin ibiltzen ginen etxeratu arte. Etxean bagenuen irrati eder distiratsu bat, sabaian zegoen bonbillak baino argi gehiago egiten zuena, eta egun horretan estaltzeko zuen zapi loredunarekin lotu egiten zuen amak. Arrosarioa eta meza santua entzuteko ez bazen, ez zion kenduko zapia eta, beraz, lotuta pasatzen zuen gure irratiak garizuma osoa. Agur berrogei egunetan Egaùazpiren trikiti doinuei, "Matilde, Periko y Perikin" irrati saioei eta bazkalostean Segura irratian eskaintzen ziren diskoei! Garizumak berarekin zituen "ejerzizioak" ere. Nik adinik ez nuen horretarako baina gogoan dut ohera sartzerako txikiek belauniko egiten genituela otoitzak, eta ezustean anaia zaharragoak ere halaxe ikusten nituen. Laster konturatu nintzen "ejerzizioen" eragina zela, egoera hark ez baitzuen luzaroan irauten, berehala etortzen ziren urak bere lekura. Urte batzuk geroago ere gauzek berdin jarraitzen zuten: etxean irratia isilik, kalean hotsik ez, erromeriak aipatu ere ezin egin eta bijilia ugari egin behar.
aizarna Tabernan, berriz, karta jokoan egitea oso gaizki ikusita zegoen, kartak eskatzen bazenituen laster gogoraraziko zizuten garizuman geundela. Garai tristea zen niretzako eta Aste Santua zer esanik ez. Erramu egunean hasten nintzen tunel ilunean argi izpiak ikusten. Egun hori entretenigarria izaten zen. Eztabaida gogorrak izaten genituen zein baserritako erramua zen handiena erabakitzerakoan, ia-ia lehiaketa ere bazen.
Aste osoa elizara begira pasatzen genuen: prozesioak, elizkizun tristeak eta kalbarioak, izen bera duen ermitaraino igoz. Hori dena beti Jesusen gurutzea bizkarrean genuela, geurea nahikoa ez balitz bezala! Musulmanak "Ramadana", kristauek garizuma. Zertarako arau eta garai triste horiek? Fedean bizi eta Jesusen jarraitzailea izateko, ez dut uste eguneroko alaitasuna goibeldu behar denik, hori egitea bera dela bekatu esango nuke. Dena den, garai triste eta goibel haiek aspaldi xamar desagertu ziren Aizarnatik. Orain oporrek, bidaiek eta jai alaiek hartu dute haien lekua eta ez dut uste inoren kalterako izan denik.
J
on Egiguren
MORROI PERI EGUNEKO MUSA AIZARNAN Aspaldiko ohiturari eutsiz, aurten ere antolatu dute Aizarnako elkartean Morroi Peri Egunean jatorria duen mus txapelketa. Otsailaren 25ean jokatu zen eta Ander Bergara eta Igor Gurrutxaga izan ziren txapeldunak. Bigarren bikotea berriz Benito eta Jesus Mari Mujika. Zorionak! AUZO ETA AUTO-KONPOSTA Gure etxeetan gero eta hondakin gehiago sortzen dugu eta hondakin hori, neurri handi batean, organikoa izaten da. Konposta egiteko ontziekin, ordea, zaborretara botatzen dugun hondakin organiko hori aprobetxa daiteke. Horretarako ari da Udala konposta egiteko lekuak jartzen herrigunean zein auzoetan. Oraingoz gune hauetan jarri dira, Alonderoko aldapa inguruan eta Iraetan. Laster jartzekoak dira Arteagan eta Aizarnan ere. Bestalde, lursail pusketa bat duen edonork ere egin dezake konposta. Informazioa Udaleko Ingurumen Sailean lor daiteke (ingurugiro@zestoa.net / Tel. 943 147 010). ARROAGOIKO GAZTEAK SAGARDOTEGIRA Zenbat aldiz gertatzen zaigu, gauza puntualak antolatzeko elkartu baina gero urtean zehar bakoitza bere zereginetan murgildu eta albokoaren berririk ez izatea? Hori gertatzen zaie Arroagoiko gazteei ere. Festak eta antzekoak antolatzeko orduan maiz elkartzen dira, baina hori uda partean izaten da; neguan bakoitzak bere eginkizunak ditu (ikasketak, lanak...). Kontuak kontu, otsailaren 2an, denak elkartu asmoz, Astigarragako sagardotegi batera joatea pentsatu zuten. Izugarrizko giro ederrean egin zuten irteera.Berriro elkartzeko aitzakia polita izan zen! AKOATARRAK AFARITAN AGIÑAN Bazter guztietara bezala, Akoara ere iritsi da Whatsapp-aren sukarra. Mezuak bidali eta trukatzeko berrikuntza horien bitartez, elkarren berri maizago izateko aukera dago, irudi eta bizipen ezberdinak partekatzeko‌ Eta afariak antolatzeko aukera ere eskaintzen du. Halaxe antolatu zuten Akoako birako antolatzaileek urteroko afaria, Agiùa jatetxean. Negu giroa tarteko, elur maluta lodiak maramara, laster zuritu ziren hango bazter eta bidezidorrak eta nahi baino lehenago hartu behar izan zuten etxerako bidea. Lehengo eran egin omen zuten etxerako buelta, alegia, oinez tipi-tapa, galtzadan barrena. Joan Joxe Odriozola Txapei omen zuten itsu-lagun. Hori bai, garai bateko arto suzirien ordez, kopetan argia jarrita.
5
TALO EGUNA ARROABEAN Garai batekoak taloa jaten aspertuta daudela dioten arren, oraindik ere gustura jaten duenik bada. Hori garbi asko gelditu zen otsailaren 22an Arroabeko Talo Egunean. Jo eta su jardun zuten auzotarrek soziedadean, taloak egin eta egin, inguratu zen jendeari erantzun ezinda. Ba al da seinale hoberik?
1
Agur Lili, agur Madalen… Beti hain gertutik pasa izan arren, mundu ezezagun bat gordetzen zuen orain arte Lili jauregiak. Zaharberritze lanak bukatu ondoren, San Telmo Museotik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailutik ekarritako tresna eta altzariekin jantzi dute etxea. Harez geroztik, jauregiaren edertasuna, eta garaiko historia eta bizimodua erakusten dira han, horretarako antzerkiaz baliatuz. riak Andre Madalen. Handik aurrera, maizterrei utziko diete jauregia, eta penaz eta oroitzapenez beterik dago emakumea. Lau artista arduratuko dira, txandaka, haren pertsonaia antzezteaz: Maialen Kortadi eta Mariaje Izeta herritarrak eta Leire Egaña eta Ainhoa Casina azpeitiarrak. Amancay Gaztañagak zuzenduko ditu denak. Andre Madalen eskualde inguruko emakume boteretsuenetakoa da: elegantea, zuzena eta zorrotza, gizonezkoak nagusi diren mundu honetan nortasun handia erakutsi duena. Madalenek bere koartoa erakutsiko digu lehendabizi. Hantxe jaio ziren bere umeak, baina denak hil zitzaizkion. Hangoxe leihoan pasa ohi zituen une gozo askoak, paisaiari eta txoriei begira, eta hantxe pasa zituen orduak eta orduak lihoa ehuntzen. Gero, gela nagusira eramango gaitu eta senarraren armak eta haren bizipenak kontatuko dizkigu. Aurreraxeago, jangela erakutsiko digu eta han egiten zituzten jan festak. “Haiek bai garaiak!” pentsatzen du penaz gure etxekoandreak eta segidan bere idazmahai ederra erakusten digu, eta harekin batera lilitarren negozioak eta buruzpideak. Eta handik, sukaldeko goxotasunera. Orain, ordea, itzalita dago beheko sua; alde egiteko ordua du Andre Madalenek. Malkoak ateratzen zaizkio jauregi hartan bizitako une goxoak gogoratuta. Burdinazko leihoak itxi eta ilunpetan geratuko da dena. Agur Lili! Post-data: Andre Madalenek ez daki, guk bai ordea: Lili jauregiak emango dio zoriona Magdalenari, ez Portalekoak. Sei urte besterik ez ditu pasako kale-etxean. Eta Sebastianek hamar. 1.686an hilko da Magdalena. Idatzita zegoen, nonbait: Lili eta Magdalena, Magdalena eta Lili; bereizteak heriotza dakar. ARGAZKIAK, LILIJAUREGIA.COM
Ekainberriko bulegoan txartela hartu, eta jauregiko ate nagusiaren aurrean biltzen da jendea. Baten batek atea jo, eta Andre Madalen aterako da, Magdalena Amilibia Elkaraeta andrea, Sebastian Leizaola Lili jaunaren emaztea. Bera da bisitariak denboran atzera eramango dituena, 1680. urtera; edo zehatzago esateko, Lili jauregia utzi eta Portalekora joan ziren egunera. Garai hartarako Lili jauregia ez zen, Sebastianen eta Magdalenaren kategoriako familia batentzako, bizilekurik egokiena (burdinolen zaratak eta hautsak, baserri giroko deserosotasunak…) eta nahiago izan zuten Portalekoa kale-etxe politera aldatu. Une horretantxe, jauregitik betirako alde egin baino lehen, gauzak jasotzen eta etxea ixten, harrapatuko du bisita-
J
one Bergara eta Fernando Arzallus
I N F O R M A Z I O A G E H I A G O: BI S I T A L D I A K 2 5 M I N U T U I R A U T E N D U ( P U N T U A L T A S U N A E S K A T Z E N D A) E T A G E H I E N E Z 2 0 L A G U N E K O T A L D E E T A N E G I N G O D A. SA R R E R A K E K A I N B E R R I K O B U L E G O A N H A R T U B E H A R D I R A B I S I T A B A I N O O R D U E R D I B A T L E H E N A G O. T E L E F O N O Z E G I N D A I T E K E E R R E S E R B A : 9 4 3 8 6 8 8 1 1 . TX A N D A K: L A R U N B A T E T A N: 1 1 : 3 0E A N ( G A Z T E L E R A Z) , 1 2 : 3 0E A N ( E U S K A R A Z) , 1 6 : 3 0E A N ( G A Z T E L E R A Z) E T A 1 7 : 3 0E A N ( E U S K A R A Z) . IG A N D E T A N : 1 1 : 3 0E A N ( G A Z T E L E R A Z ) E T A 1 2 : 3 0E A N ( E U S K A R A Z) . PR E Z I O A 3 €
7 1
oiloen moduan
aztarka F ernando Arzallus
Martxoko lehen egunetan ikusgai izan genuen, Donostian, Memorias de un conspirador dokumentala. Jesus Egiguren da protagonista. Gatazka politikoari irtenbideren bat aurkitu nahian, batekin eta bestearekin egindako ibilbide zintzo eta korapilatsuaren hausnarketa, bizipen eta sentipenak ageri dira. Konspiratzaile gisa ikusten du bere burua Egigurenek, negoziatzaile baino gehiago. Orain, politika utzi eta “pertsona normal bat izatera” itzuliko dela iragarri du. Dokumental dena da interesgarria baina azken minutuek eman didate hemen idazteko aitzakia. Azken irudiak Aginagako ataritik aterata daude. Kamera ez da mugitzen baina haurtzaroko tokiak irudikatzen ditu aizarnarrak: Izarraitz, Santa Engrazia, Aizarna aldea... Eta lekuak eta buru-
tapenak erakusten dizkigu: esate baterako, Egaña baserria, Pedro Egaña politikari liberalaren sorlekua. Dokumentalean zehar Egigurenek asko azpimarratzen du nola izan zen ezkutatua, Euskal Herrian, XIX. mendean oso indartsua izan zen liberalismo-korrontea. Egañazpi baserria ere aipatzen du, pandero-jole ezagunaren jaiotetxea, Egaña politikoa baino askoz ezagunagoa, dio. Oso itxura melankoliatsua hartu nion filmari, tristura nabaritzen zaio Aginagako semeari: “Honetan hasi nintzenean, banekien gaizki bukatuko nuela”, dio berak. Konspiratzaileen patua omen da inork ez ulertzea, ezta gertukoenek ere. Zer pentsatua eman dit.
•POTE-POTEKA: Zabalgune baten erdian pote bat dagoela,
zestoarren
gelditzen denak gainerakoak aurkitu behar ditu. Aurkitzean, potearekin lurra jo eta izena esanaz adieraziko du. Bitartean, ezkutatutakoek ahaleginak egingo dituzte potea ostikoz jo eta jendea askatzen. •TXINTXIRRIN: Lurrean laukiak marraztu eta hanka bakarraren gainean harri bat lauki batetik bestera marra ukitu gabe pasatzean oinarritzen da. TXORRO-MORROKA IBILLI: Batzuk makurtuta, baten burua bestearen hanka artean sartuta duela, besteak hauen gainera saltatzean datza. Guztiak gainera salto egin ostean, behatzen baliokide diren “txorro, morro, piko, tallo, ke” esan eta azpikoek asmatu egin behar zuten.
ERRETOLIKA
KORRIKA ALDE BATETIK BESTERA, EDO GELDIK LASAI. BARREZ GEHIENETAN, HASERRE BESTE BATZUETAN. LEHIA, IMAJINAZIOA,... ZEIN EDERRA DEN JOLASTEA, EZTA? •AMATAN EDO ANDRAZKOTAN BILI: Guraso, eta bereziki, ama bailitzan, etxean dagoen ama baten eginkizunak imitatzen aritzea. •ASAKAPONA: Ardi edo arkumeen atzeko belauneko hezur txikia, ume-jolaserako estimazio handia izaten zuena garai batean. Hezur horrek lau alde ditu, bakoitza bere izen eta guzti: asake, apone, akullu eta akerne. •ERRE-KATIAN: Harrapatutakoak (eskuz ukitutakoak) katean jartzen ziren, soka luzean, batak besteari eskutik helduta eta harrapatu gabe zeudenak hauek askatzeko ahaleginak egin behar zituzten. •IKUSI-MAKUSIKA IBILI: Batek hitz baten lehen letra esan eta besteek hitz hori asmatzean datzan haur-jolasean arituz. •ITSU-ITSUKA, KUKUKA EDO ITSUKETAN: Begiak estalita dituen batek beste lagunak bilatzean datza. •KORTABANAKA: Bizpahiru ume gainerako guztiak harrapatzean oinarritzen da. Bien bitartean, aske daudenak erreta edo harrapatuta daudenak askatzen ahaleginduko dira. •KOSIÑAKETAN/KOZIÑAKETAN: Jostailuzko ontzi txikiekin sukaldari bezala jolastean datza. •KUKUKA EDO ZAPOKETAN IBILLI: Ezkutaketan ibili, jolastu.
pote-poteka
Ilustrazioa: Iban Altuna
Zestoa
Korrika
Korrikaren 18. edizioa martxoaren 14an hasi zen eta 24an amaituko da, baina euskararen aldeko martxa horren aldeko ekitaldiak lehenago hasi ziren, baita Zestoan ere. Horrela, otsailaren 22an izan zen Korrikarekin lotutako lehen ekitaldia: Buah Txabal antzezlana edo bakarrizketa. Jon Zubiaga aktore arrasatearraren bakarrizketa saioan nahikoa barre egin zuten bertaratu zirenek. Helduentzako ipuin kontaketa izan zen hurrengo ekitaldia. Martxoaren 8an, Bego Alabazan ipuin kontalariaren eskutik Ipuin BEROtikoak aho-narrazioa ikusi eta entzuteko aukera izan zen Liburutegian. Martxoaren 15ean bi ekintza izan ziren Korrikaren 18. Edizioaren alde. Arkupetan txotxa eta pikoteoa egiteko aukera izan zen, eta ondoren, Gaztetxean bertso saioa ospatu zen. Aitor Salegi zestoarraz gain, Maddi Sarasua, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso eta Beñat Iguaran bertsolariak izan ziren bertan. Sarrera guztiak agortu ziren, eta gaztetxea beteta, giro polita izan zen bertso saioan. Horretaz gain, txotx garaian, Losintxa Lehiaketako irabazlea ere jakinarazi zen. Ane Iturriaren “zure begien dizdira nire bidearen argia da” losintxa izan da garailea. Gaua borobiltzeko, Fan&Go taldearekin erromeria izan zen. Ekitaldiez gain, Zestoako Merkatari Elkarteak ekimen bat antolatu du Korrikaren alde, “Zestoarrok, eman korrika elkarri” izenarekin. Hori dela eta, dendariek jarritako produktuekin osatutako otarra baten zozketa antolatu dute, herriko denda eta tabernetan eros daitezke txartelak. Zozketa martxoaren 23an izango da 20:00etan. Azkenik, aipatu behar da, Korrika berez ez zela Zestoako erdigunetik pasatzekoa, Arroabetik Zumaiara joatekoa zelako. Baina azkenean, tarte horretan Zestoako erdigunera etorriko dira eta ondoren Zumaia aldera itzuliko da berriz Korrika.
KORRIKAKO EGITARAUA AGENDA KORRIKAKO ARGAZKI GEHIAGO GURE DANBOLINEKO FACEBOOK-EAN
ATALEAN ETA
ASTEAZKENA
Ogitarteko eta edariak Gure Txokoa elkartean. 17,30tan Disko Festa • Ertxiña Musika Eskolakoak San
Joan egoitzan izango dira 17:00etan. Bertan entzunaldi txiki bat eskeiniko dute. Eta 18:30ean, piano emanaldia izango da musika eskolako aretoan.
22 - Arroabean. Korrika Txikia. - Iraetan: umeentzako Ipuin kontalaria: "Mamuak eta OSTIRALA
23 Arroabean (aurten bi aldiz!). "Goizeko hamaiketan denok KORRIKAn parte hartzea!!". beste auzokide batzuk" Gure ordeka elkartean 18:00etan LARUNBATA
13:00etan POTEOA herriko trikitilariekin. 14:00etan HERRI BAZKARIA ZENTROAN eta bazkalondoren kantu saioa eta sorpresa gehiago!!!. Txartelak salgai Lurdes enean eta Aitziberren frutadendan. 12 euro helduak eta 6 euro haurrak. Epea: martxoak 17. • Iraetan. larunbatean korrika eta gero, kantu-bazkari herrikoia.• Kaleokerreko festa: Korrika pasa eta gero, haurrentzako jolasak. Ondoren, triki-poteoa. 14:30ean, bazkaria Agustin tabernan. (Bazkarirako izena emateko azken eguna: martxoaren 21a, osteguna).
24
IGANDEA
Sagardotegira mendiz Agiro Mendi Taldeak antolatuta: Zestoa-Gazume-Asteasu. Goizeko 7:30ean Gurutzetik aterata. Itzulera autobusez. Izenematea kiroldegian. Autobusa bazkideek 5 € (besteak 7 € ). Sagardotegikoa bertan ordainduko da.
1
ASTEARTEA
Pareta pintaketa Gaztelekuan.• Txilipurdika Kultur Etxeko balioanitzeko gelan 10:30etik-12:30era 6-8 urteko haurraketa 16:30etik-18:30era 9-11 urte bitartekoak.
ma 03 20 Zestoan Korrika Txikia. Zestoa herri ikaste- 04 txeak eta Ekain guraso elkarteak antolatuta. 15,30ean herrian zehar plazan amaituko delarik.16,30-17,00tan RTXOA
9
agenda
ap 02
IRILA
ASTEAZKENA
Futbito txapelketa Gaztelekuak antolatuta.• 16:30ean Kultur Etxean zinea 6-11 urte bitartekoentzat. OSTEGUNA
Gaztelekuak antolatuta: Zinemara patinetan. Irteera: 13:10ean Gurutzean. Bazkaria etxetik eraman beharko da. Eguraldi txarra egiten badu, irteera:15:10ean izango da. Itzulera 19:45ean. • Txilipurdika Kultur Etxeko balioanitzeko gelan 10:30etik-12:30era 6-8 urte bitarteko haurrekin eta 16:30etik-18:30era urtekoekin.
05 12
OSTIRALA
Afari merienda Gaztelekuan. Izenematea martxoaren 23a baino lehen. OSTIRALA
“Kontaidazu ipuin bat” ekimenaren baitan Jon Artano ipuin kontalaria 17:30ean liburutegian. •20:00etan Zestoako musika bandaren kontzertua arkupetan. •Bertso afaria Aizarnako elkartean. Txartelak Aranburu landetxean, Puertokuan eta Konpitteronean egongo dira salgai.
20
LARUNBATA
Auzo lanean, Aizarnako garbitokia txukunduko dute Aitzbarna elkartekoek. Goizeko 9:30ean elkartuko dira plazan. Asmoa Pazko jaietarako garbitzea da, gero festatxo bat egiteko.
27
LARUNBATA
Artilezko panpinak egiteko egun osoko tailerra Errekamari elkarteak antolatuta Kultur Etxean. Izena emateko 656 796 981 telefonora deitu edota errekamari8@gmail.com helbidera idatzi. Informazio gehiago errekamaripanpinakblogspot.es.
•L
ili jauregia bisitatzeko aukera aste santuetan: Ostegun, ostiral eta larunbatean goiz eta arratsaldez (11:30ean gazteleraz, 12:30ean euskaraz eta 16:30ean gazteleraz, 17:30ean euskaraz) eta igande eta astelehenean goizez bakarrik (11:30ean gazteleraz eta 12:30ean euskaraz). Prezioa 3 euro.
Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora