2013ko iraila
142 zk.
bat, bi eta
hiru!
Ekainberrik eskaintzen duen haurrentzako opari sorta lortu nahi? Oso erraza da; Irailetik azaroa bitartean, hiru zatitan, horma eder hau osatu behar duzu lehenik txukuntxukun. Behin horma osoa dugunean, Ekaingo kobazuloan aurki ditzakegun irudiekin apaindu; zaldiak, hartzak, oreinak, ahuntzak... Zure izena eta datuak jarri, txarteltxoa moztu eta Ekainberriko bulegora eraman (abenduan). Ea bada zortea duzun! aurkezten diren guztien artean zozketa egingo dugu. Izena
Abizenak Oharra: 15 urtetik beherakoek hartu dezakete parte oraingo lehiaketa honetan
Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak egiteko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animaliaren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa duzu salgai?
Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude? Deitu 943 147 123 telefonora edo idatzi mezu bat danbolin@topagunea.com helbidera.
inkesta
uda bere azkenetara heltzen ari den honetan, iraileko ale guztietan bezala protagonista nagusia festak dira: auzoetako festak, amabirjinak, garagardo Festa… aurtengoan, gainera, danbolineko kideak bereziki harro gaude herritarrek emandako erantzunagatik. garagardo azokaren arrakasta izugarria izan zen, eguraldi txarrari aurpegi ona jarri eta herritar ugari izan ziren lau egunez mahaiak betetzera gerturatu zirenak. lana ere egin behar izan genuen, jakina, baina emaitzak merezi izan du! aurtengo amabirjinak ondo bustiak izan dira, euria etenik gabe aritu baitu; baina, hala ere, umore ona eta festa izan dira nagusi, ondorengo orrietan ikusiko den bezala. hala ere, festetako hiru egunetatik zeresan handiena azken eguneko zekorketak utzi du. udalak eta zezenzaleek hainbat bileren ostean akordio batera heltzea lortu zuten. baina bigarren zekorketan, “inork espero ez zuena” gertatu zen: hirugarren zezena atera zen plazara… Festak hain ondo joan ostean sentsazio gazi-gozoa utzi du azken gertakari horrek. Festak parrandan gehiegi ibili gabe pasa dituztenak ere badira herrian, baina amarbijin egunean izan zuten zer ospatua: kontxako bandera irabazi zuten zumaiako telmo deuneko neskek. eta zergatik aipatzen ditut arraunlariak? tartean herriko lau neska ditugulako: atsegin odriozola, mirari ibarguren, oihana erkizia eta aintzane irazoki. egun horretan bizi izan zuten guztiaren inguruan aritu da aimar beraiekin, ea zer kontatzen diguten. kultur etxea inaguratu zela ere 20 urte pasa omen dira. ordutik du Fernandok bulegoa bertan, eta nor izan daiteke bera baino egokiagoa kultur etxearen kontuak azaltzeko? azkar pasatzen da denbora, ene! oraindik gogoan dut eraikina amaitzeko lanetan zebiltzala, Jubilatuen tabernara nola sartzen ginen txoko guztiak miatu eta saltsan ibiltzera. 10 urte nituen! eta atzo balitz bezala oroitzen naiz… ze garai ederrak ziren haiek, gaiztakeria horiek egin eta etxera urduri joaten ginen inork ikusi eta amari esango ote zion beldurrez… urte hauetan guztietan danbolineko kolaboratzaile izateak aukera eman dit hainbat istorio interesgarri eta herritar ugariren nondik norakoen berri zuei zuzenean emateko. zorteko sentitzen naiz, ohore bat da norberak zuzenean jasotzen duena herritar guztiei zabaltzeko aukera izatea. behin bururatu zitzaidan etxean erditu zuten herriko emakumeen esperientziak bildu behar nituela. gustura aritu nintzen euren istorioak entzuten. artikulu horri esker izan nuen aukera idoia larrañagarekin luze eta zabal hitz egiteko, ama izan berria baitzen. idoia txikitatik ezagutzen dut, gelan batera ibili ginen eta agian bera ere tartean izango zen Jubilatuen tabernara sartzen ginenean… danbolineko kolaboratzaile izateak eman zidan aukera arratsalde hura idoia eta Junerekin elkarbanatzeko, argazki sesio hura egiteko… Plazer bat izan zen! lerro hauek aprobetxatu nahi ditut bereziki idoiari (eta bikotekideari) besarkada haundi bat eta nire indar eta animoak bidaltzeko.
N
.
d a n b o l i n ek
aiara Exposito Alberdi
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
34 6 8 10 15 16 18
FESTARIK FESTA... HOR NABIL NI EGUNERO…
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
enbidoak
z estoarrak telmo deu n - e n
dan bolin zu lo
go iz z ahartu tako kultur e txea
aztarka, erretolika
auzoetatik
agenda
diruz lagundutakoa
enbidoa I. INTSUMISIOA zaik arrazoik falta, Munatxo! Benetan momentu ederrak pasautakuak gaituk Uztapiden. Giro ederra sortzen zuan gure artean. Eztabaida sutsuak izaten genizkian bai futbolari, bai politikari, bai beste hainbat gairi buruz. Kafe orduko sestra horiek benetan gustuko nizkian. Zuek alde egin ondoren ere izaten genizkian Edu, Munatxo, Joxe, Tamayo‌ eta ni bertan banengoen sestrarik ez huen faltako, ez horixe! Gero, ordea, tailerretako errelebo aldaketa medio, eguerdiko giroa asko jaitsiz joan duk. Orain, batzuetan, ni bakarrik ere egoten nauk kafe garaian. Nola ahatz genezake, esaterako, garai bateko gazte inplikazio sutsua? Garai hartako egoeraz gogoeta egitean, soldaduskako mugimendua datorkit burura. Nork ahatz lezake garai hartan herrian eginiko ekintza antimilitarista haiek guztiak? Ni asko markatu ninduten, behintzat. Mugimenduaren bukaera aldean inplikatu nintzen; nola ez, gure etxean benetan bizi izan zuan gaia. Gure bi anaiak oso inplikatuak zeuden, eta ni ere, nahiz eta oso gaztea izan, asko konprometitu nintzen. Mugimendu antimilitaristan, kolore askotariko jendea mugitzen ginen, eta hori bai dela benetan aberasgarria herri batentzat; gai baten inguruan pentsamendu desberdinetako gazte andana elkartzea. Egungo egoera guztiz aldatua dugu. Orain ez daukagu soldaduskara joan beharrik, eta ez ahaztu ez dela erreza izan hau lortzea. Honek erakusten digu gauzak lortzeko mugitu eta borrokatu beharra dagoela. Eta hik, Katre, Azkoitira jun haizenetik aldaketarik ikusten al dek herriyan?
Ez
A
itor de las Morenas
Zein da festa hauetako zure balorazioa? Orokorrian iruitzen zait festen programa nahiko bariatua izan dela, baino zezenketetan ba... azkeneko zezen hori ateratzearen kontu hori ez zait batere ondo iruditu. Oso injustoa iruditu zait
Garazi Leturiondo
17 urte
intada . Paella lehiaketa
antolatzen aritu garen taldearen izenean herri bazkarian parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. eguraldi txarra zela-eta bazkaria plazan egin beharrean, kiroldegiko frontoian egitea erabaki behar izan genuen, iragarpenak oso txarrak baitziren. ondo hartutako erabakia izan zela konturatu ginen larunbatean esnatu orduko. goiz guztian euria etenik gabe aritu baitzuen. guztia espero bezain ondo, edo hobeto atera zen. eta garbi dago, ondo atera zela, besteak beste, herriko koadrila askok agertu zenuten lanerako borondate ona eta gogoari esker. horregatik, mila esker bazkarian parte hartzeaz gain, mahaiak jartzen, kentzen, garbitzen‌ lagundu zenuten guztioi! guztion artean askoz hobe! ea hemendik aurrera herri bazkariak aurtengoa bezain ondo ateratzen diren.
P
aella lehiaketa antolatzen aritutako herritar taldea
Ez naiz apenas festetan egon, baina ikusi eta entzun dudanagatik haurrak kexatu dira ez zelako apar festarik egon, kuadrila egunean ere jolasak ez ziren egon azkenean eta plazan jende pila bat egon ginen zain, zezenketetan ere “mobida� egon omen zen hirugarren zezena atera zutela eta, zurrumurruak enzun ditut behintzat. Zezenketaren ostean ere musika edo zerbait jarrita omen zegoen programan, baina azkenean ez zela egon edo...ezin dizut gehiago esan ze ez naiz festetan egon
Karen Zunzunegi
38 urte
5 Nik festak ez ditut gehiegi bizi izan, baina ikusi dudanatik esango nuke ondo joan direla. Parranda Inongo arazorik egiteko egun ez da egon eta gutxi izan ditugauean anbiente gu. Berbena polita ibili da, gehiago jarriko inongo disturnituzke jaietan, biorik gabe, beeta baita jende raz, ondo. Falhelduentzako tan bota dut gauza gehiago eguraldi ona egiere. Umeen egutea na falta zen
Niri iruditu zait agian aurreko urtetan baino gauza gutxiago egon direla, hala iruditu zait behintzat. Adibidez lehen musika emanaldi bat egoten zen zortzietan, afaldu baino lehenago , hori behintzat faltan bota dut. Hutsuneak egon Ilaski Olaizola dira
Mª Luisa Zigaran
60 urte
19 urte
Jon Etxeberria
32 urte
Umeen eguneko ekitalditan ez zitzaidan gustatu plazan egin zen ikuskizuna. Aurten lehenengo aldiz basurde bat atera eta haren inguruko harrapaketa egin zen eta ez zitzaidan batere gustatu. Gero gauza positibo asko ere egongo dira, baina atzeraka handiena horrek eman zidan. Bestela denetik egon da, zerbait faltan egon baino, gauzak sobran egon direla esango nuke
KALEAN GORA, KALEAN BEHERA, ERTXIN!
E
Joseba Illarramendi
39 urte
skErrAk EmAtEn hasi nahiko nuke idatzi hau. Eskerrak zuei, bai, danbolin izeneko gure altxor hau errealitate izan dadin ekarpena egiten duzuen guztioi. Bazkide izanda laguntzen duzue batzuk, baina badira beste zenbait aukera ere proiektuari babesa erakusteko; pasa den Garagardo Festan parte hartuta, esate baterako. Eskertzekoa izan zen ekimen hura aurrera atera zedin lan egin zuen jende kopurua, barran zerbitzatzen, sukaldean jo eta fuego oilasko, saltxitxa, ukondo eta abar prestatzen, giroa alaitzen… Hamarnaka izan ziren borondate hutsaren truke lanean jardun zutenak. Ezin utzi tartetxo hau guztiei eskerrak eman gabe. Ez dira garai onenak prentsa idatziarentzat. Krisi ekonomikoa batetik, eta paperarena bestetik, etorkizunik ez duen jarduna omen da gurea. Baina argi geratu da (bai geratu ere!) danbolinek baduela zerbait herritarren gustukoa, eta herriak erakutsi zigun babesak lanean jarraitzera motibatzen gaitu. Kurtso berriari ekin diogu eta horrek, nahi edo ez, oporraldien amaiera dela esaten digu. Joan zaizkigu herriko jaiak ere, polemika eta guzti gainera. Zekorketa madarikatuak, amaierarik aurreikuste ez diodan kontua. Botere harremanak, antolatzaileak eta bizkarretik jarduten dutenak. Buruzuri elkarteak zekorketak antolatzeari uko egin ostean agertu zen herritar taldeari errespetu osoz (erabakiaren aurka agertu ziren-eta), iruditzen zait hirugarren zezena ateratzeko agindua eman zuenak kobazuloa utzi eta erantzukizunak hartu behar dituela, erabakia aurrez (eta antolatzaileen borondateaz gaindi) hartua izan ote zen argitzeko, behintzat. Eta ezin bukatu enbidoa Mikel Arregi Ertxinen egoera aipatu gabe. Haren militantzia politikoa medio, hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu nahi dute. Urriaren 17an hasiko da haren aurkako epaiketa Audientzia Nazional espainolean, eta, ondo bidean, hilaren 30ean deklaratu beharko du epailearen aurrean. Herritarrok, ordea, badugu zer esan eta zer salatu egoera honen aurrean, eta urriaren 11n izango dugu aukera horretarako, “Libre” dinamikan buru-belarri dabiltzanek elkartasun ekitaldi bat antolatu baitute egun horretarako. Gozategiren abesti batek esaten duen moduan (Igor Elortzaren letrarekin), “Noiz etorriko gara, maitea, Madrilera oporretan?”
E
nbido 2. Aimar Etxeberria
Zestoarrak Telmo Deunekulakoa izan da Zumaiako arraunlariek burutu duten denboraldia. Hemeretzi bandera, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak, Gipuzkoako eta Euskotren ligak eta Kontxako Bandera preziatua. Zorionik beroenak eman nahi dizkiegu guztiei, baina, bereziki, herrikoei, jo eta su baitabiltza traineru gorrian Arroagoiko Mirari Ibarguren, Arroabeko Oihana Erkizia, Arroarrekako Ainitze Irazoki eta Atsegin Odriozola zestoarra. Haien sentsazio eta bizipenak hobeto ezagutu nahian, Atseginekin eta Aintzanerekin elkartu gara.
k ont xa ko
Aurtengo denboraldia borobila bezain entzutetsua izan da, baina urte askoan ibili dira isileko lanean. Atsegin eta Mirari orain dela zazpi urte hasi ziren. Udako egun eguzkitsu batean, kuriositatea piztuta. Zumaiako Santiago hondartzan zeuden, eta uretan batel bat ikusi omen zuten. Arraunean hasteko gogoa sartu zitzaien. Probatu eta gustatu. Oihana eta Aintzane ere batera samar hasi ziren, baina orain dela ia 20 urte. Denbora luzez arrauna zintzilikatua eduki ondoren, berriro hasi dira. Oihana orain dela 4 denboraldi hasi zen; Aintzane, aurten itzuli da.
Egungo egoerara iristeko, palakada asko eman behar izan dituzte emakume arraunlariek. Beste kirol askotan bezala, nahiko baztertuta egon da emakumea arraun munduan. Hala ere, Aintzanek azpimarratu nahi izan du Zumaiako Arraun Elkartean beti izan dutela babesa. Urteetan, aulki mugikorrean, batelean eta trainerillan ibili izan dira, baina emakumeak traineruan imajinatzea ia ez zitzaien burutik pasatu ere egiten.
badia n , leheng o igan dea n
2008an, Zaragozan, erakustaldi modura, emakumeak traineruan lehiatu ziren. Bateletan eta trainerilletan ibiltzen a t se gin o driozola , luza ket a ariket a ziren emakumeek osatutako Gipuzkoako selekzioa Bizkaikoaren aurka. Autobusean, etxera bueltan, elkar berotzen aritu zirela dio Atseginek: “Behin trainerua aterata, jarraitu egin beharko dugu”. Urte horretan bertan, Euskadiko Traineru Txapelketa eta Kontxako Bandera jokatu zituzten lehengo aldiz. Orduan, getariarrekin batera osatu zuten ontzia. Bertan ziren Atsegin eta Mirari. 2009an atera zuten aurrenekoz Zumaiako neskek traineru propioa; gaur arte.
«Entrenatzen genuen, baina ez genekien lehiatzeko aukerarik izango genuen»
Orduz geroztik, zailtasunak zailtasun, urtero izan da Telmo Deun ontzia Kantauriko uretan. Izan bakarrik ez, aurkariei lanak emanez gainera. Atseginek kontatu digu lehengo urteko denboraldia oso gogorra izan zela: “Taldea osatu ezinik ibili ginen bukaera-
egite n
7
-en
J a rraitz ailea k ,
ka zet aria k … den ak , ne sken z ain
Mirari Ibarguren, Arroagoia 22 urte Arraunean emandako urteak: 7
t alde a ,
elka r a nima tz en
ra arte. Entrenatzen genuen, baina ez genekien lehiatzeko aukerarik izango genuen”. Azkenean, lortu zuten taldea osatzea. Aurtengoak adinakoak ez izan arren, oso emaitza politak lortu zituzten. Gogotsu amaitu zuten denboraldia. Aurten, denboraldi haz umaia ko koFra dia ; J ende a , lePora in o sieratik osatuta zeukaten ontzia. Atsegin: “Aurtengo neguan bagenekien udan ontzia uretan izango genuela. Horrela entrenatzea beste gauza bat da”. Esan daiteke urteetako esperientzia eta taldeko giro ona izan direla aurtengo denboraldiko giltza. Aintzanek esan digu beste neskek asko lagundu diotela: “Konfiantza transmititzen didate eta berekin lasai joaten naiz”.
Denboraldia hain ondo hasi zirela ikusita, jarraitzaileak segituan hasi omen ziren Kontxari begira. Arraunlariek, ordea, argi izan dute etorkizuna alde batera utzi eta estropada bakoitza gogor lehiatu behar dela. Zaleek beren emaitzak ez dituztela behar bezala baloratu ere uste izan dute zenbaitetan. Asmo txarrik gabekoak izan arren, zenbait komentario mingarriak izan direla diote: “Lasai, gaur ere irabazi egingo duzue eta” edota “Kontxakoa da bandera; orain artekoak trapuak dira”. Eskuratu dituzten emaitzak, estropada bakoitza azken paladara arte lehiatu direlako lortu dituztela uste dute. Aurkariak atzetik baina bertan izan dituzte. Kontxa irabazten ez bazuten, zale askori denboraldi osoko emaitzak ahaztuko zitzaizkiela ere pentsatu izan dute sarritan.
Presioei jaramonik egin gabe, arraunkadaz arraunkada, denboraldi bikaina burutu dute. Emaitza ezin hobeak lortu, eta aurreko urteetako arantzak atera dituzte. Kontxako Banderak adinako ilusioa egin die Zumaiako Bandera eta Euskadiko Txapelketa lehen aldiz eskuratzeak.
Atsegin Odriozola, Zestoa 22 urte Arraunean emandako urteak: 7
Aintzane Irazoki, Arroarreka 36 urte Arraunean emandako urteak: 4
Oihana Erkizia, Arroabea 35 urte Arraunean emandako urteak: 5
Jarraitzaileen harrera ere izugarria izan da. Donostiakoa ederra izan omen zen, hitzez azaltzeko zaila; denak kamiseta gorriekin, zorionak alde batetik, musuak bestetik. Zumaian ere espero ez zuten ongietorria egin zieten. Kontxan, historia egin dutela esan behar dugu: Kontxako Bandera irabazi duten lehengo emakume euskaldunak dira, eta Zumaiko Arraun Elkartea da emakumezkoen zein gizonezkoen kategorian bandera irabazi duen elkarte bakarra.
«Kontxan, historia egin dute»
A
maiur Aristi Arregi
danbolin
zulo
Abuztuaren 21a Xanet Imaz eta Andoni Ugalde izan dira XLII. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako irabazleak
Abuztuaren 30a Bainuetxeko langileek deituta manifestaldia eskubide laboralen alde
Abuztuaren 30a "Gezurtiak" Kale antzerkia plazan
Irailaren 6a Herriko tabernen auziaren baitan epaituko duten Mikel Arregiri babesa adierazi zioten pilota taldeko gaztetxoenek
Irailaren 8a Antzerki taldekoek tonbola jarri dute aurtengo festetan
9
k
ale/bale KALE.
Irilaren 13a Aizarnan herri elkarte berria eta kultur etxea egiteko lanak hasi dituzte
oraindik ez al dugu ikasi
gozokiak Jan ondoren zorroak nora bota behar diren? zakarrontzia metro betera edukita ere, lurrera botatzen dituzte haur eta gaztetxoek. zorrotzagoak izan beharko dugu!
KALE.
gesalaga kalean, koska honen ertz guztia Puskatuta dago. ez da itxura!
Irilaren 13a Ekainberriren 5. urteurrenaren baitan, erakusketa tematikoa antolatu dute lau artisten lanekin
Amabirjinen aurreko asteburua Festa laburrak izan direla esan duenik izango da ziur aurten ere. Aurreko asteburutik hasten zen zertaz gozatua ordea. Izugarrizko giroa izan zen herri bazkarian. Jo eta su aritu zen gazte talde bat bertako produktuekin familia galant askorentzat bazkaria prestatzen. Arratsaldean, berriz, bazkaria jaisteko Ondarbasora igoera. Batzuek goragotik, besteek Erdikale eta Zubimusutik, animorik ez zitzaien falta izan parte hartzaileei. Eta gauean kontzertuak, Human eta Malder herritarrak eta Vendetta ondoren. Parranda nahi zuenarentzat giro ederra! Iganderako berrikuntza bat genuen iragarrita aurtengo egitarauan, "Belle Époque", Ibilgailu historikoen topaketa. Benetan aukera polita izan zen garai bateko autoez gozatzeko. Ikustekoa da nola zaintzen dituzten! Eta herriko zaharrenen omenaldiaz gain, arratsaldean ere izan zen beste zita garrantzitsu bat; Txistularien alardea. Gero eta jende gehiago eta adinez anitzagoa gerturatzen da ekitaldi horretara eta zerbaiten seinale izango da!
Irilaren 15a Besaidera irteera egin zuten Agiro Mendi Taldekoek
Irilaren 15a Hernaniko XV. trikitilari gazteen txapelketan emaitza onak lortu dituzte zestoarrek
Irilaren 15a Dantzari Txiki eguna ospatu zuten Itxaropena dantza taldekoek OĂąatin
goiz
zahartutako
kultur etxea
a
meriketako Estatu Batuak Golkoko Gerran pentsatzen ari zirenean, Estatu Espainiarrean Sevillako Expoa besterik entzuten ez zenean‌ zestoarrok nolako kultur etxea eraiki pentsatzen ari ginen. Hilabete batzuetara, 1993ko irailaren 12an, inauguratzeko eguna etorri zitzaigun. Marka da, gero, inaugurazio denak igualak izatea: lanak bukatu ezinda beti! Duela bost bat urte, Donostiako Victoria Eugenia antzokia inauguratu zutenean, muturrak hautsi beharrean ibili zen jendea, atariko baldosak solte zeudelako. Bada, Zestoan ere berdin. Iritsi zen 1993ko irailaren 12a, eta han bildu ginen denok, areto nagusian, etxea inauguratzeko. Goiz hartan batek baino gehiagok suspirio ederrak bota zituen: izan ere, aurreskua dantzatzen ari ziren momentuan, areto nagusiko egurrezko zorua gorantz eta beherantz mugitzen baitzen, hezetasunak egurra altxatu zuelako; inaugurazio egunean alajaina, artean martxan hasi gabe! Kontuak kontu, goiz zahartutako kultur etxea 20. urtera iritsi zaigu. Izan dezala osasuna aurrerantzean ere!
giza harremanen aldaketa Don Jose Maria Zunzunegi zenak, Eric Hobsbawm historialari eta intelektual marxista handia aipatuz, zera zioen 2010eko artikulu batean: “Pasa den mendeko hirurogeita bostaz geroztik, iraultza batean murgilduta gaude, Harri Aroaz geroztik sakonena. Ez iraultza politikoa, soziala, ekonomikoa, baizik-eta antropologikoa: giza harremanen aldaketa eragiten duen iraultzaâ€?. Zer esan nahi du horrek? Bada, indibidualismoa ari zaigula nagusitzen, nola ideologia ofizialean hala pribatuan; indibiduo multzo bat, elkarren artean inolako loturarik gabekoa eta norbere saria bakarrik bilatzen duena (norbere etekina, plazera‌). Gizarte klase hori asko zabaldu zen Thatcherren eta Reaganen garaietan eta gure ingurura ere iritsi zen poliki-poliki (batez ere 90eko hamarkadaren erdi aldera sumatu zen). Ez zen lan makala izango eraso bortitz horren aurrean, elkarte sareari eustea. Baina, zorionez, garai haietan, kirol eta kultur zerbitzuak nahiko egituratuta zeuden gure herrian: hau da, herriko elkarte-sareak diru-laguntzak jasotzen zituen, azpiegitura egokiak sortzen ari ziren... Hori zela-eta, elkarteek iraun egin zuten eta herriko dinamika sendotzea lortu zen.
1 1
zestoako kultur elkarte sarea 80ko hamarkadan Zestoako herri-gunean lanean zebiltzan taldeen zerrenda polita da oso, gurea bezalako herri txiki baterako: Antzerki taldea, Bertsozale taldea, Dantza taldea, Eguzki talde ekologista, Euskara ikastaroak, Gazteen Asanblada, Errege Kabalgataren antolatzaileak, Eskolako ikasleen guraso elkartea, Jubilatu eta pentsionisten elkartea, Musika Eskola, Zeramika taldea, Zine Kluba, Euskal Zinema eta Bideo Topaketen antolatzaileak, Umeen danborradaren antolatzaileak, eta abar. 1992an, diru-laguntzak emateko araudia onartu zuen Udalak, baina lokal kontutan, ordea, oso egoera kaskarrean zeuden elkarte denak. Hori izango zen 90eko hamarkadako erronka.
kultur etxea, filosofia aurrerakoi baten mesedetan Kultur talde horiek denak ahal zuten moduan eta ahal zuten lekuan biltzen ziren: batzuk udaletxean (1986an, berritu zenean, lokal handi bat eratu zen kultur erabilerarako, bigarren pisuan, eta ganbararen zati bat ere bai); beste batzuk Idiazpiko lokaletan biltzen ziren, Eliz Ondoko zentroan, eskolan, herriko soziedadeetan‌ Eta baten edo bestearen etxean ere egin ohi ziren bilerak. Oso egoera probisionala zen hura eta oso baldintza kaskarretan zeuden orduan elkarteak.
Arazo horri irtenbide bat eman nahian kultur azpiegitura integral bat eraikitzea pentsatu zen, hau da, ordura arte gure herrian lanean zebiltzan talde edo elkarte guztiak bilduko zituen eraikuntza bat egitea. Hasieran, harridura handia sortu zuen gauza batek (eta oraindik ere, hala sortzen die kanpoko jendeari): “Gaztetxea eta jubilatuak eraikuntza berean?� Denborarekin, ordea, ohitu egin da jendea. Egia esan, elkarte denak toki berean jartzeak abantaila handia du jendea integratzeko, elkarren arteko harremanak sustatzeko (egia da, hala ere, horretan lan ikaragarria dagoela egiteke oraindik). Bakoitza bere aldetik ibili beharrean, denak elkartuta hobe. Bestalde, zerbitzu-biltze horrek, hau da, eraikuntza berean zerbitzu eta azpiegitura multzo handi bat integratze horrek, kostuen gutxitzea dakar eta, beraz, diru publikoa zentzuz erabiltzea. Gaurko perspektibatik begiratuta, planteamendu horiekin ikuspegi aurrerakoi bat azaldu zuen Udalak kultur azpiegituren antolakuntzan.
denon artean landutako filosofia Azpimarratzekoa da udal zinegotzi eta teknikariek ez ezik, herriko taldeek ere aktiboki parte hartu zutela nolako kultur etxea nahi zen aztertu eta erabakitzeko garaian. Parte-hartze eredu hori, gaur egun hain modan dagoena, oso leku gutxitan praktikatzen zen garai haietan. Zestoako kultur etxea ez zen izango erakundeek antolatutako ikuskizunak egiteko bakarrik, baizik-eta herriko taldeen ekimenei eta beharrei erantzuteko leku bat. Ekimen guztiek izango zuten lekua. Gaztetxeak ere bai? Bai, gaztetxeak ere bai. Beste lekuetan herritik kanpo bidaltzen zituzten gazteak; hemen beraien filosofia kultur etxearenean integratzea erabaki zen (gero, emaitzak nolakoak izan diren beste kontu bat da).
arkitektura eta alternatibak Hasiera batean (1987), Zestoako Udalak aukera bakarra landu zuen, lehengo eskola zaharberritzea (0). Eskolak bi zati zituen: sorrerako eraikuntza (1929. urtea) eta alde berria (1972). Lehenengo hilabetetan, espazio hura nola antolatu pentsatzen ibili ziren udala eta kultur taldeak. Handik gutxira, ordea (1988), beste alternatiba batzuk ere jarri ziren mahai gainean, besteak beste: 1) Eraikuntza zaharrena eraitsi eta 1972koa aprobetxatuz, berria egitea; 2) Guztia bota eta eraikuntza berri bat egitea; 3) 1972an eraikitakoa aprobetxatu eta atze aldera luzatzea. Eskola zaharra zegoen bezala mantentzeak hainbat arazo sortzen zituen hiri-antolaketa ikuspegitik: batetik, kiroldegi ataria eta eskola zaharreko ataria elkarrengandik bereiztuta geratzen ziren; eta, bestetik, ezin izango zen garajerik egin sotoan. Garajeak egitea eta alokatzeko aukera garrantzitsua zen, hartara, obraren gastuak pixka bat arindu ahal izango ziren-eta. Agian, aukerarik interesgarriena dena botatzea izango zen, baina ez merkeena. Horregatik, sorrerako eskola eraitsi, 1972koa aprobetxatu eta eraikuntza berria egitea erabaki zen, plaza zabal bat sortuz eta azpian garaje mordoska bat eraikiz. Bien bitartean, eskola berria egiten ari ziren San Joan aldean. 1989ko gabonetako oporretan, mudantzak egin ziren eta ikasturtea eskola berrian jarraitu zuten. Herriko lokal falta zela-eta, Udaleko Kultura Sailak berehala eskatu zituen eskola zaharreko lokalak, kultur erabilerarako. Eta hala, 1991ko otsailera arte herriko “kultur etxe� gisa erabili zen. Handik aurrera, obrak hasi ziren eta 1993ra arte ahal zen moduan moldatu behar izan zuen jendeak.
3 1
3 aldaketak hogei urte hauetan Hasieran honako zerbitzuak izan zituen kultur etxe berriak: Jubilatu Etxea, Gaztetxea, Musika Eskola (3 gela), Banda, Zeramika tailerra, Ludoteka, Argazkia/bideo tailerra, eta Irrati gela (orduan modan zeuden irrati libreak). Denborarekin, ordea, kultur ekintzak aldatzen joan ziren eta espazioa ere eraldatzen joan zen. Aldaketa handienak Musika Eskolak eragin zituen: izan ere, 90eko hasiera haietan lau gelaren beharra ikusten zen, baina denborarekin ikasle kopurua handitzen joan zen eta gela beharra ere bai (8 gela dituzte orain, 130 bat neska-mutilentzako). Arte eta artisautza arloak (zeramika, argazkia, bideoa, eskulanak...) presentzia handia zuen hasieran, baina beheraka joan zen pixkanaka: jendeak gustura parte hartzen zuen ikastaroetan baina gero, ikastaroa amaitzean, ez zuen bere kasa jarraitzen. Gainera, zerbitzu berriak sortzen joan ziren eta horiek “jan� egin zieten lekua: esate baterako, argazki tailerraren ordez KZgunea jarri zen, zeramika tailerraren ordez, Gazte-lekua. Beste zenbait kasutan –Dantza Eskola, esate baterako– kultur etxeak ez zuen baldintza egokirik eskaintzen, eta Idiazpiko lokaletara joan behar izan zuten ia hasieratik. Ikusten denez, hogei urte hauetan aldaketa dezente bizi izan ditu kultur etxeak, normala den bezala. Gaur egun arazorik nabarmenena da bertan programatzen diren jarduerak nahiko estandarrak direla. Azterketa serio bat egin beharko litzateke beste ekimen berritzaileago batzuk ere jartzeko, batez ere gazteentzat (teknologia berriak, ikus-entzunezkoak, musika-esperimentazioa, formazio ikastaroak, kontzertu eta horrelako ekitaldi xumeak...). Azala zahar samarra eduki arren, barru aldea behintzat gaztea eta berria izan dezan.
1
0
F
ernando Arzallus
balorazio baikorra Ostegunetik hasi eta igandera bitartean luzatu den aurtengo garagardo festaren balorazioa egin dugu Danbolin-zulo elkartean. Jakina den bezala, iazko festa herriko festa batzordeak antolatu zuen baina aurtengoa ‘Danbolin’ aldizkaria egiten dugun lantaldearen esku garatu da. Ostegunetik hasi eta igandera bitartean luzatu den aurtengo garagardo festaren balorazioa egin dugu Danbolin-zulo elkartean. Jakina den bezala, iazko festa herriko festa batzordeak antolatu zuen baina aurtengoa ‘Danbolin’ aldizkaria egiten dugun lantaldearen esku garatu da. Lehendabizi, festan parte hartu duen jende kopurua azpimarratu behar da: jende asko eta oso anitza hurbildu da, iaz gertatu zen moduan. Normala den bezala, jende gehiena larunbatean ibili zen. Estatistikek asko laguntzen dute bertaratutako jendetzaren ideia bat egiteko, eta honako kopuruei erreparatzea interesgarria litzateke: guztira 250 txongo banatu ditugu , 240 oilasko-erdika, 105 kilo saltxitxa eta 2160 litro zerbeza. Jende kopuruaz gain, giroa ere nabarmendu beharko litzateke, larunbatekoa batez ere. Arrakasta gehien izan zuten ekitaldien artean, Monik, Eider eta Leirek eskainitako dantzaldia, Laranjadi txarangaren saioa, bertso bazkaria eta abar azpimarratu nahiko genituzke. Aipatzekoa da, baita, inolako arazorik, iskanbilarik edo apurketarik ez egon Gastuak guztira: 11.740 € izana asteburu osoan. Haragia Baina horien guztien gainetik, fes(txongoak, saltxitxak eta oilaskoak).... 2410 € Edaria... 8500 € taren antolakuntzan parte hartu duen Bestelako janaria boluntario jende mordoa nabarmendu (patatak, ogia, izozkiak...).... 610 € Bestelako erosketak nahi dugu. Danbolin-zulo elkartean (garbiketa produktuak, esku trapuak...)... 220 € aldizkaria egiten ibiltzen garen dozeSarrerak guztira: 16.700 € na bat laguneko lantaldeak ez ezik, Irabazia: 4.960 € beste 200 bat lagunek ere lan ikaragarria egin dute antolakuntzan: ikuskizunak eskaintzen, lehiaketatan parte hartzen, sukalde-lanetan, edaria zerbitzatzen, garbitasun-lanetan… Horiei esker atera da aurrera garagardo festa arrakastatsu hori, bestela ezin zitekeen. Beraz, bene-benetan, bihotz bihotzez, eskerrak eman nahi dizkiegu ikusle gisa edo/eta boluntario gisa parte hartu duen jende guztiari. Danbolin-zulo elkartea osatzen dugunok uste dugu itxaropentsu izateko aukerak ematen dituztela honelako esperientziek. Herri aldizkarigintzan, herriz kanpoko erakundeetatik jasaten ari garen murrizketen aurrean, garbi geratu da herritarren eskuzabaltasunari esker, beste diru-iturri batzuk lor daitezkeela eta gure proiektuak aurrera egin dezakeela. Bestalde, borondatezko lana gainbehera omen dagoen garai hauetan, eta kalera lagunartera irteteko ohitura jaisten ari omen den garai hauetan, honelako festek erakusten dute, badela, Zestoan behintzat bai, herrigintzan sinesten duen jendea. Eta hori, benetan, pozteko eta eskertzeko gauza da.
5 1
oiloe moduan,
aztarka F ernando Arzallus
Valle de los Caídos delakoak, Francok bere garaipena betirako gogoratzeko eraikiarazi zuen monumentutzarrak, zeresan ugari eman izan du betidanik eta, azkenaldian, oso aipatuak izan dira han hilobiratuta dauden milaka (zehazki 33.833) “heroi eta martiri” (‘Héroes y mártires de la Cruzada’ esaten dute agiriek). Bada, monumentua inauguratu (1957) eta handik gutxira, Gobernu Zibilek gutunak bidali zizkieten Espainiako udaletxe guztiei, gerran hil ziren Francoren aldekoen gorpuzkinak hara eramateko jarraitu beharreko irizpideak azalduz. 1961ean, Gipuzkoako Gobernu Zibilak txostena bidali zion Ministerioari herrialde honetako egoeraren berri emanaz. Eta txostenean, besteak beste, Zestoa aipatzen da.
Hara hitzez hitz, txostenak dioena: “Badago herri honetan Hildakoen Monumentua eta inskripzioan 16 izen ageri dira. Baliteke, ordea, han inguruan hildako gehiago egotea, inskripzioan ageri ez direnak. Ezinezkoa da ezer segurua jakitea ordutik hona pasatako denbora kontuan hartuta. Hasiera batean, familiarrek ez dute gorpuzkinak garraiatzeko onespenik eman eta, horretaz aparte, hiru hildakoren familiarrak zein diren ezin da jakin, inolaz ere. Azkenik ez da posible gorpuzkinak identifikatzea eta banan-banan bereiztea”. Jarrera zentzuduna, zestoarrik ez eramatea Escorialeko bailara beldurgarri hartara.
zestoarren
erretolika
HiZkuntZEk bADutE soinuAk HitZ biHurtZEko joErA bAt. nAturAko soinuAk ADiErAZtEko, AnimALiEi EDotA HAurrEi ZuZEntZEko,... ZEstoAko HiZkErAk ErE, noLA EZ, bADitu bErE Hots EDo soinu propioAk. •DApA: Bat-bateko ideiak adierazteko onomatopeia •DiLin-DALAn: Kanpai hotsa •DinbiLi-DAnbALA: Penduluaren moduan dabiltzan objektuen higiduraren onomatopeia. Askotan, gorputz handiko eta ibiltzean balantza handia egiten duten pertsonen ibilera adierazten du •DZAt EmAn: Kolperen bat eman. Kolpea ematean ateratzen den zarataren hots onomatopeikoarekin osatuta dago •futAtEko: Klaxonaren onomatopeia erabiliz sortutako hitza. Bozina-zarata •gAL-gAL: Irakitearen onomatopeia. •miAu-miAu pix-pix: Katuari deitzek modua •tunttun: Danborra eta txistua •txiki-txiki: Txerriei deitzeko modua •rAkA-rAkA: Zerbait sailean hartzea edo biltzea adierazten duen onomatopeia •sisti-pist: Bat-batean •tAngA-tAngA: Euri-tantak erortzean ateratzen duen hotsaren onomatopeia •tArrA-tArrA: 1. Herrestan, arrastaka. 2. Poliki, pixkanaka baina gelditu gabe •txiu-txiu: Asto, behor nahiz zaldiari deitzeko modua •xAxA-xAxA: Txakurrak norbait eraso edo uxatu nahi dugunean esaten zaion hitza. Hala, txakurrari zaunka egiteko adierazten zaio
ti-ta batian dinbi-danba kakara kask-kask jo kikiriki kukurruku krakateko pil-pil plisti-plasta plisti-plasta purra-purra touz-touz tikili-takala tiki-taka tilin-talan
futateko
Ilustrazioa: Iban Altuna
AiZArnAko AmAbirjinAk
auzoetatik
Bezperako gaueko bisitariekin eman genien festei hasiera: txosna eta elkartetik edariak lapurtu zituzten. Eskerrak berehala hornitu zituztela berriro, bestela, egarriak jota igaro behar aurtengo Amabirjinak! Arazo denak alde batera utzi genituen etxafuegoak kontzejuko balkoitik bota eta sardina jateari ekin genionean. Sagardoa, txotxetik. Zestoako txarangaren doinuak entzunez, hasiera dotorea eman genion aurtengo jaiei. Aspaldiko ohitura da oilaskoak biltzea Aizarnan. Beti bezala, berandu iritsi ziren plazara eta dantzak amaitu ondoren, aberatsen orduan bazkaldu behar! Egun horretako ordutegia beraiena denez, errespetatu egin behar. Ilunabarrean erromeri alaia eta gauean DJ Pajaritoren emanaldi zaratatsua goizera arte. Gazteak gauean gozatzea ulertzen dut, baina hurrengo egunean bazkaria prestatu behar duten etxekoandreen loa, lanera joan behar dutenena eta adineko jendearena galaraztea ez. Neurriz kanpo dagoela esango nuke. Ordutegi hori murriztea denon onerako ez al da izango? Amabirjina eguna betidanik erabili dugu familiarekiko hartu-emanak sendotzeko. Egun patxadatsua izaten da; goizean meza nagusia, eguerdian konbidatuekin tabernara jan aurrekoa hartzera, bazkaria eta afaria konbidatuekin, ikuskizunen eguna. Eguerdian puzgarriak haurrentzako, etxean latarik eman ez dezaten. Arratsaldean kirolariak lanean ari zirela, kanpoko bisitari talde bat gerturatu zen. Harriduraz egon ziren begira. Hura argazki kamera pila irudiak jasotzen! Bigarren eguna haurrei eskainita zegoen, jolas bereziak antolatu ziren. Aurten haurrek asko gozatzeko aukera izan dute, pozgarria egiten da hainbeste haur kalean jolasten ikustea. Pilota partidak frontoian eta herri afari jendetsua aurtengoan ere, ondoren Kupelarekin erromeria. Horrek bai jarraitzaile ugari dituela eta ez nolanahikoak gainera, dantzan ez dira gelditu ere egiten. Orduak igaro litezke hauek sortzen duten giroan. Eta egitarauak iragartzen zuen bezala, jubilatuen hamaiketakoarekin amaitu ziren aurtengo Amabirjinak. Haur, gazte eta adinekoak, denak izan dute aukera gozatzeko. Alaitsu eta bakean igaro dira festak. Elkartearen arazoa bideratu denez, aurten "presoak etxera" aldarrikatzen zuten pankarta eta ikurrak izan dira nagusi, kale eta ekintza nagusietan.
I
on Egiguren
7
1
ArroAgoiko sAntio sAntAnAk Aspaldi, uztailean pasa ziren Arrogoiko jaiak, baina abuztuan aldizkaririk kaleratzen ez dugunez ezin izan diegu orain arte tarterik eskaini. Facebooken jarri ditugu argazki batzuk, hori bai! Hementxe haietako batzuk.
auzoetako argazki gehiago gure danbolineko Facebook-ean
birA EtA birA AkoAn. Amabirjinak eta gero, badirudi dena bukatu dela eta bakoitza bere errutinan sartzen dela. Akoa eta Endoiara begira jartzen bagara, ezin ordea horrelakorik esan. Zortzigarrenez antolatu dute aurten Akoa auzoan lasterketa. Esperientzia galanta dute dagoenekoz, eginkizunak geroz eta errazago banatu eta betetzen dituzte. Eguraldi txarrari ere aurrea hartzen ikasia dute; aurten, azkenean, beharrik izan ez bada ere! Egitarau oparoa izaten da Akoan, horko afari eta bazkari, asto lasterketa eta oilasko biltzeak. Aurten, baita su artifizialak ere!
EnDoiAn. Endoian berriz aurten antolatu dute aurrenekoz bira. Parte hartu dutenen esanetan, ibilbidea zoragarria izan da, Akoakoa baino mendikoagoa eta horri hego haizea eta lokatza gehitzen badizkiogu, nahiko froga gogorra izan dela esan behar. Giroa aparta izan zen eta parajea ezin ederragoa, zer gehiago eskatuko dugu datorren urterako?
agenda ir 27
aila o stirala
“Kontaidazu ipuin bat” 17:30ean liburutegian (4-7 urte bitartekoentzat). Kontalaria Amagoia Andres, pediatra.
28
laru nbata
Xabin Etxaide oroituz, Ertxiña mendira irteera goizeko 9:00etan gurutzetik aterata. 13:00etan monolitora kalejira.
ur 05
ria laru nbata
Bertso afaria 21:00etan Gure Txokoa elkartean. Bertsolariak Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu. Menua: Leongo zezina, zainzuriak mostaza ozpinarekin, kalamareak, txahal karrillerak ardo beltzetan patata purearekin, arroz esnea bainila izozkiarekin, kafea eta kopa. Edateko, ura, ardoa eta sagardoa. Txartelak salagi daude Uztapide eta Koiote tabernetan 25 eurotan.
11
o stirala
Zestoako Libre taldeak antolatuta, Elkartasun Ekitaldia Mikel Arregi Ertxin eta auziperatu guztiei. Kiroldegian izango da ekitaldia baina 18:45ean, plazan elkartu eta handik joango dira bertara. Bideo emanaldiaz gain, herriko talde eta hainbat pertsona egindako saio ezberdinak izango dira ikusgai; bertsolariak, musikariak, antzerkia, dantzariak, poesia...) eta amaieran argazkia aterako da.
uskara ikastaroak. Oraindik bada Zestoako AEK euskaltegian izena emateko aukera. Hainbat bidetatik eman daiteke izena: udaletxeko bulegora joanda, 943 14 70 10 edo 943 15 10 89 telefonoetara deituta, edo xabi-a@aek.org helbidera idatzita. Zestoako Udalaren laguntzari esker urteko matrikula doan irtengo zaie euskara ikasteko apustuari sendo eusten diotenei. Ikasturte hasieran 100 euro ordainduko ditu ikasle bakoitzak, eta %80ko asistentzia baldin badauka, diru kopurua oso-osorik itzuliko zaio ikasturte amaieran. Euskara bizia ikasteko aukera paregabea inondik inora. oga ikastaroa urriaren 1ean hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da printzipioz, 17:30etatik 19:00etara, Kultur Etxean. Mertxe Urreta hogeita hiru urteko esperientzia duen irakasleak jakinarazi du adin mugarik ez dagoela: gazteentzat, helduentzat, haurrentzat, haurdun daudenentzat... da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 943 147 875 edota 657 722 841 telefonora dei dezala.
•E
•Y
festak
2013