2013ko ekaina
140 zk.
Lapiko artetik
laborategira
Ekainberriko zintzilikaria lortzeko Moztu laukitxoa eta maiatzari? dago kion lekuan itsatsi www.ekainberri.co m
Zure etxebizitza alokatu edo saldu nahi duzula? Etxeko lanak ? eg ko edo norbait zaintzeko zeure burua eskaini nahi duzu? Animali ? ren bat galdu duzu? Lur sailen bat saldu nahiko zenuke? Autoa d salgai? Hau da zure aukera, 40 euroren truke, mundu guztiari jakinarazteko. 1500 ale banatzen ditugu, Zestoako eta auzoetako etxe guztietara. Ez al da aukera paregabea? Zeren zain zaude?
urtean 25₏
danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
posta kodea nortasun agiria
moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
N
d a n b o l i n ek
erea odriozola
e z d u b e r e ga i n h a rt z e n a l d i z k a r i a n a d i e r a z i ta ko e s a n e n e ta i r i t z i e n e r a n t z u k i z u na
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larra単aga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 13 16 19
LEHENGOAK ETA ORAINGOAK eskuetan daukazun ale hau, irakurle, atzera begirakoa da, neurri batean, baina gaur egungo konturen bat ere irakurri ahal izango duzu bertan. erromeriena erro sakonak zituen ohitura zen gurean, zen diot, gaur egun guztiz desagertu ez badira ere, lehen zuten protagonismorik behintzat ez daukatelako. erromerien ingurukoak kontatuko dizkigu amaiur aristik datozen orrialdetan, herriko hainbat aiton-amonek kontaturikoak oinarri hartuta. garai hartatik asko aldatu da gizartea, gazteen ohiturak, ligatzekoak... eskoletan pertsonak sexuaren arabera banatzen zituzten garaiak ziren; mutilentzat eskola bat, neskentzat bestea, eta elizako andre-gizonak maisu-maistra. moral katolikoak erromerietan ere bazuen eraginik, gizarteko arlo gehienetan bezalatsu. halere, norbaiti entzuna diot ezkutuan zeuden txokoetan egiten ziren erromerietan neska-mutilak gehiago arrimatzen zirela elkarrengana. nire belaunaldikook ezagutu ez ditugun jai erlijiosoak ere egiten omen ziren, hala irakurri ahal izango dugu beste orrialde batean, argazki dotore eta guzti. entzuna neukan Corpus Cristi izeneko ospakizunak egon badaudela, baina datozen orrialdeak irakurri aurretik, ez nekien zestoan ere egiten zenik. bai egin ere! horiek dira atrezzo dotoreak erabiltzen zirenak garai batean! pentsatzen dut atrezzo hauetan ageri diren zapi, lore eta gainerako apaingarriak nekez izango liratekeela posible emakumeen lanik gabe, emakumeen lanak eta presentziak berebiziko garrantzia izan baitu elizaren iraganean, eta halaxe baitu gaur egun ere; nahiz eta, gizarteko beste sektore askotan bezalaxe, elizako aginte-organoetan emakumerik ez egon. sukaldaritzan gertatzen denak ere badu zerbait bitxitik, nire ustez. herrietako elizak aurrera ateratzeko lanean emakumeak dira nagusi, esan bezala, baina organo ofizialetan gizonezkoak dira jaun eta jabe. sukaldeetakoa ere antzekoa iruditzen zait; euskal herriko etxe gehienetako sukaldeak gobernatzen dituztenak emakumeak dira, baina euskal sukaldari famatuenak gizonezkoak. gizonezkoa da mikel sorazu ere, arzakekin eskuz esku lan egiten duen sukaldari zestoarra, baina amarengandik datorkio sukaldezaletasuna. mundu guztian zehar bidaiatzen du bere lana dela eta, eta haren jardunaren nondik norakoak irakurri ahal izango dituzu urko Cansecok egin dion elkarrizketan. interesgarria egingo zaizulakoan, hurrengo orrialdeekin uzten zaitut irakurle, zauden lekuan zaudela. .
inkesta
enbidoak
jardu nian mikel s orazu
erromeriak
aldare tik aldarera , kus to dia p alio azpian
auzoetatik
dan bolin zu lo
aztarka, erretolika
diruz lagundutakoa
enbidoa I. AUPA, RUBEN. HIK EMATEITTUK SORPRESAK, HIK. arri horrek oaine enbolau earrian sartu nauk. Bueno ba, saiauko gattuk zer edo zer idazten.
Tx
Afizio asko izanda ere, pixka bat ezagutzen nauenak jakingo du honez gero nire bizitzako zati handi bat musikak bete duela. Hau da, nire linterna pizten duen argia musika dela. Patanako kontzerturako astebete faltan, sentimendu eta gogorapen asko nahasten dira. Adibidez, lokal zaharrean entseatzen genuen bitartean, gaztetxo batzuen begiak (Pello, Eñaut…) leiho handiaren atzetik azaltzen zirenekoak; edo gaztetxe zaharrean izandako 5 edo 6 kontzertu punkyak; Attolak eszenariotik salto egin eta fluoreszentea buruarekin jota bota zuenekoa; Pistoloren eslamak….edo Pasaian Trunbok txixagurea zuela eta nola kontzertua gelditu genuen bera etorri arte. Hala ere, garai hartako onena zen, hasieratan batez ere, taldearen inguruan herriko kuadrilla bat bezalakoa sortu zela. Horrela, Donostiako kontzertuan Xiero kantatzera igotzea edo Kanario, Frutero, Unai Ipintza… eszenarioan gurekin batera izatea ez zen arraroa. Gogoratzen naiz Cine Reinan jo genuenekoarekin: Txatok eta Ipintzak, diruren bat irabazi zutela eta taberna guztia gonbidatuz, zerbeza kaxa bat ordaindu zutenekoa. Orduan esan zion Ferminek Unai Ipintzari Negurekin joan behar genuela Bartzelonara eta Zaragozara jotzera, eta hark, “oso ondo”, taldekoa izango balitz bezala. Gainera, gure kanten letrak egitean, beti izaten genuen laguntza; batzuetan, kantako letra guztia eginez, Attola, Urrestilako Aitor, anaia Ismael… edo laguntza emanez, Erkudenekin telebistaren kontrako kantuan edo Modestak Zestoako harrobia edo Leitzarango autobiarekin dudetan izan ginenean. Aaaa, eta nola ahaztu gurekin makina bat aldiz abestu duen Errexilekin, bat baino gehiago gogoratuko da bere baserri aurrean aparkatuta zegoen R5ari erruedakzulatu zizkiotela eta nola etorri zen kalera Erasua faxista egin ziotela esanez. Haiek garaiak haiek!!! Patana horren gertu izanda, nerbio puntu bat hasi zaigu taldeko kideei tripa zuloa astintzen. Ez ahaztu lehenengo kontzertua dela eta hau irakurtzean (kontzertua pasatuta egongo da), espero dut, gu bezala, zuek ere asko gozatu izana. Nire enbidoa Munatxo Zaharrari eta Gazteari bidali nahiko nieke. Aspaldian ez ditugu ikusi biak xestran , eta ea ze kontatzen diguten.
R
aul Olaizola
Ze plan dituzu uda honetarako? Lehenengo esaminak bukatzea tokatuko zait eta gero, berriz, hondartzara joaten hasi beharko degu ahal den azkarren pasatzeko. Lan pixka bat egitea ere komeni diru pixka bat ateratzeko baina bueno… ikusiko degu norbaitek zerbait eskaintzen didan!
Mikel Salegi
22 urte
Lana, lana egin beharko degu. Eta gero abuztuan, 15 bat egun jai umeekin eta ibiltzeko. Ez dakit aurten hondartzara ailegatuko garen baina…
Erkuden Larrañaga
40 urte
5 Aurten Zestoan geratzeko plana daukat. Lagunekin Beste ezer ere eta hondartzara ez, ea zer egujoan eta pistinan Planak? Udaraldi egiten ibili. Lagun bera pasatu, ondo duen… baina rriak egin honpasatu. Hemen mendira joan ibili, ibiltzera joEa eguraldi dartzan… eta eta kito! Herria an, kirol pixka ona egiten duen oporretara joa- zaindu eta listo! bat egin eta listo! hondartzara joa- tea, familiarekin. Nahikoa horre- teko. Bestela ba, Mila Aranguren kin! oporretara joatea Zuriñe Naranjo 21 urte 11 urte ahal baldin bada, Julian Errasti Mallorkara edo. 56 urte Eta bestela, lana.
Iker Perez
31 urte
NOIZKO BENETAKO LAIZISMOA GURE ESKOLA PUBLIKOETAN?
B
ERRIRO ERE Auzitegi Gorenaren konfesionalismoak kondenatzen gaitu ez bakarrik erlijioa eskoletan mantentzera, baita erlijioa eman nahi ez dutenak EZER EZ egitera ere, curriculumarekin zer ikusirik duen ezer ezin baitute ikasi. Eta hori Unibertsitaterako edo Goi Mailako Zikloetarako prestatzen den etapan. Tristea eta tamalgarria benetan Elizak erabilitako trikimailuak proselitismoa egiteko. Galdetu diezaietela euren buruei zergatik ikasleen %3k baino gutxiagok aukeratzen duten erlijioa. Batxilergoan (bi ikasturtetan) erlijio ikasgaia edo bere aukera ikasteko betebeharrak ikasgai komunen, aukerazkoen edo modalitatezkoen 70 ordu galtzea ekarriko du, besteak beste, matematikan, ingelesean, euskeran, erderan, físika-kimikan... Murrizketa garai hauetan, onartezina da erlijioa emateko gutxiengo ikasle kopuru bat ez eskatzea, beste edozein ikasgaitan gutxiengo hori derrigorrezkoa denean. Non dago, beraz, auziaren iltzea? Berriro ere Eliza katolikoaren agintearekin topo egin dugu. Aginte hori mantendu izan ohi du estatuaren babesari esker, konfesionala izan ala ez. Werten erreforma dugu horren adibide argia! Hor ditugu, besteak beste, Elizari oparitzen zaizkion amnistia fiskalak, Vatikanoarekin duten Hitzarmena. Horren truke, ustelkeria politikoaren edota neoliberalismoak sortutako krisiaren aurrean Elizaren jarrera isilik egotea izan da. Elizari ez dagozkion gaietan, berriz, homosexualen ezkontzetan, esaterako, ordena moralaren gotorlekutzat agertzen dute bere burua. Baina, pulpitutik predikatzen duten ordena hori parlamentutik predikatzen dutena baino moralagoa al da, akaso? Nork agindu behar ote du: Jainkoak ala Zesarrek? Zesarrek beharko luke izan, hots, nori berea Jainkoaren legea. Benetako gizarte laiko batean bizi nahi dugunok (eta gehiengoaren bizimodua laikoa dela esango nuke, Elizak antolaturiko ikuskizun handi horiek, hala nola, bataioak, jaunartzeak, ezkontzak, aita santuen aukeraketak… salbu) Elizaren inguruan dauden tabu eta pribilegioekin bukatu nahi dugu behingoz, aspalditik banatu baitziren Estatua eta Eliza. Gure ikasleek ez dute inolako doktrinatze beharrik; aitzitik, gure ikasleek gaur egungo egoera nahasi honetan argitzen eta euren zentzumen kritikoa zorrozten lagunduko dieten erreminta intelektualak behar dituzte, inoiz baino garrantzitsuagoa baita gure bizitzak kontrolatzen dituzten botere ilunak antzematea
E
nbido 2. Maripi Etxabe
a
fizioa ofizio egin duen gizon bat dugu Mikel Sorazu. Eta bizitzan ez zaiola gaizki joan esan liteke. Hamahiru urterekin, ostalaritza ikasketak hasi zituen Donostian, eta, urteetan Donostiako Txomin jatetxeko buru izan ostean, gaur egun Arzak Instruction-en lan egiten du. Han, plater berriak asmatzeko beharrezkoak diren jaki eta espezia desberdinak probatzeaz gain, munduko hainbat lekutan dauden jatetxeak martxan jartzen laguntzen du. Urteetan “gauza” asko galdu ostean, “nahi duena” egiteko askatasuna duela aitortu du. Azken erronka, Londresen Ametsa izeneko jatetxea martxan jartzea.
mikel
Zerk bultzatu zintuen 13 urterekin sukaldaritzara? Aitak tailerrera joatea nahi zuen; badakizu, bakoitzak berera erakarri nahi izaten du. Baina sukaldaritza zaletasun handia nuen txikitatik. Amarekin-eta ibiltzen nintzen sukaldean. Beste batzuk elektrikari hasten diren bezala, ni sukaldean hasi nintzen gogo handia nuelako, eta, urteak joan eta urteak etorri, gero eta gogo handiagoarekin ibiltzen naiz. Eta hobeto, sukaldaritza oso polita baita, baina oso, oso, oso gogorra ere bai. Zer esan zuten etxean sukaldaria izan nahi zenuela esan ? an? Tira, amaren aldetik ezer ez, baina aitaren aldetik, badakizu… nahiago zuela medikua-edo izatea sukaldaria baino. Gainera, orain dela hogeita hamar urte, oso txokantea zen sukaldaria izan nahi zenuela esatea, baina nire zaletasuna zen, eta beti izan dut guraso eta anaien babesa. Familian baduzue sukaldari tradiziorik? Aitaren lehengusu bat sukaldari nahiko ospetsua izan zen. Bartzelonan, Abu Dhabin, Renon, Thailandian… ibilitakoa, baina bestela ez dugu beste inor. Soilik ama, eta zaletasun handia du, gainera.
«Sukaldaritza afizioa izatea gauza bat da, baina beste bat hartaz bizitzea»
Non egin zenituen ikaske ? tak? Donostiako ostalaritza eskolan hasi nituen ikasketak, eta, garai hartan, Alimentaci n y servicios deitzen zen. Bi urteko ikasketak. Jarraian, beste hiru urte, Cocina y pasteleria egiteko. Hori bai, ikasketak hasi aurreko udaran, Bainuetxean lan egin nuen sukaldaritza gustuko nuen edo ez ikusteko. Afizioa izatea gauza bat da, baina beste bat hartaz bizitzea. Bi hilabete eta erdi, udara bat, egin nuen Bainuetxean lanean, eta pozik ibili nintzen. Gero, Donostiako eskolara joan nintzen. Leku askotan ibili zara lanean? Donostiako eskolan nengoen bitartean, Ondarretan Ricardo Idiakezek zuzentzen zuen Txomin jatetxean hasteko aukera izan nuen, eta bertan ibili nintzen lanean 2007. urtera arte. Madrilen, Frantzian eta Salamancan ere izan naiz, baina Ricardorentzat seme bat bezalakoa nintzen, eta nire kuartel nagusia Txomin jatetxea zela esan liteke. Madrilgo esperientzia nolakoa izan zen? Euskal Herritik lanera irteten nuen lehen aldia izan zen, eta Madrilgo Zalacain jatetxean lan egiteko aukera izan nuen. Garai hartan, 1988. urtean, dagoeneko hiru Michelin izar zituen, eta, niretzat, Espainiako jatetxerik ospetsuena
7
Jsorazu ardunian
zen diferentzia handiarekin. Bi hilabeteko lanean ikasi nuena, gero, Txomin jatetxean ezarri nuen. Euskal Herritik kanpora euskal ? duna zarela esateak laguntzen dizu sukaldeetako ateak irekitzen? Bueno, gaur egun, bai; Euskal Herriko sukaldaritza oso ospetsua da. Orain 25 urte, euskal sukaldaritza ezaguna zen, baina ez gaur egun bezainbeste. Modan dagoen sukaldaritza da albiste, telebista eta irratietan asko agertzen da eta. Gaur egun, nik uste, zenbait sukaldarik eskubide gehiago dituzte gauza askotan, politi, behintzat, hobea kariek baino. Plantela da, egia esanda. Nola sortu zen Arzakekin lan? egi teko aukera? Ricardo (Idiakez) hil zenean, haren familiarekin batera erabaki genuen 2007ko abenduan jatetxea ixtea eta alokairuan jartzea. Juan Marirekin (Arzak) urteetan kolaboratu dut nire akademiako jendea zenuene bidaliz bere jatetxera ikastera, eta jatetxea itxi aurretik deitu zidan berarekin Arzak Instruction irekitzea nahi nuen galdetuz. Gaur egun, munduan zehar sukaldaritzako eskolak ematen ibiltzen naiz. Arzakek deitu zizunean, asko pentsatu behar izan zenuen? Bueno, lan eskaintza gehiago banituen, baina Juan Marirekin (Arzak) harreman handia izan dut urte askoan, eta berak egin zidan eskaintza asko gustatu zitzaidan. Eta zer da, zehazki, Arzak ? Ins truction? Arzak Instructionen bost pertsona gaude, Juan Mari (Arzak), Elena (Arzak), Xabi Gutierrez, Igor Zalacain eta ni, bazkide gisa. Enpresa hau sortu zen Juan Marik sukaldeaz eta gestioaz arduratzeko gai den norbait behar zuelako. Asko sukaldari onak izan litezke, baina ez dute sekula gestio lanik egin. Jatetxe bat aurrera eramateko, enpresa guztiekin bezala, lehenengo gestioa ikasi behar da. Nik esperientzia handia dut: Txomin jatetxea hartu nuenean, diru asko galtzen zuen, eta, urtebetean, buelta ematea lortu nuen. Zein izaten da zuen lana? Zer egiten dugun? Aholkularitza lana
···
···
egiten dugu mundu osoan zehar. Adibidez, 2008. urtean, Txinan jatetxe bat irekitzen lagundu nuen. Brasilen eta Kolonbian ere ibili naiz, eta, gaur egun, Madrilen eta Londresen nabil. Dena den, toki guztietan ez dugu jatetxe berri bat irekitzen. Beharrezkoa bada, jatetxea irekitzen dugu, eta jarraipena egiteaz arduratzen gara. Londresera eta Madrilera hilabetean behin joaten naiz, eta astebete pasatzen dut han, baina, normalean, hiru hilabetean behin joatean naiz. Platerak aldatu, postre berriak egin edo beste gauza batzuk aldatzea izaten da nire lana. Ongi funtzionatzen ez duten gauzak aldatzen ditugu. Txinako esperientzia zer moduzkoa izan zen? Nik beti izan dut Txinara joateko gogoa, sukaldeko ideia onenak Txinatik irten baitira. Jendeak uste du pasta Italiatik datorrela, baina Txinatik ekarri zuen Marco Polok. Esperientzia bezala gogorra izan zen, baina oso polita. Urtebeteko lana izan zen Txinakoa, baina ez nintzen denbora osoan bertan egon; Internet bidez asko komunikatzen ginen. Txinako hego-ekialdeko herri batean dago lokala, milioi eta erdi biztanle dituen herri batean, eta, ate batetik sartzen ginen bakoitzean, berdeak izango bagina bezala begiratzen ziguten. Guk umetan hemen beltz bat ikustea bezala zen. Erretegi baten eta bertako jatetxe baten arteko nahasketa bat egin genuen. Parrillak eta dena ditugu, eta, lehenengo hilabetean, 1.600 kilo txuleta saldu genituen. Txinatarrek txuletak atsegin dituzte ? or duan? Txinatarrena gauza arraroa da. Guztiz gordinik dagoen marisko eta arrain asko jaten dute, baina gero txuleta bat ateratzen diezu odolaren gorrituarekin, eta hori ez dute nahi. Orduan, irtenbide bezala, txuletarekin batera bero-bero zegoen teila bat ateratzen genien mahaira, eta bakoitzak bere gustuaren arabera egiten bukatzen zuen. Esperientzia bezala, ondo egon da, eta lagun asko egin ditut, baina Txinan lan egitea konplikatua da.
Errezetak leku guztietan berdinak dira, e ezinezkoa da hain desberdinak diren lekueta plater berak egitea? Nik asko maite dut ingurua, eta “zero kilometro” deitzen duguna egiten saiatzen gara. Arzaken, adibidez, jenero guztia, bai haragia, bai arraina, bai berdura, kilometro baten barruan erosten saiatzen gara, eta, niretzat, ezinezkoa da hori kanpora esportatzea. Oso zaila da hemengo sukaldaritza egitea % 100ean. Hegazkin bidez janaria eraman beharko genuke. Kanpora joaten garenean egiten dugun lehenengo gauza bertako merkatuak aztertzea izaten da. Ze produktu dauden ikusten dugu, eta urtaro bakoitzean zer aurkitu dezakegun, eta horren arabera erabakitzen dugu karta. Teknika bai antzematen dela norena den, baina produktuak oso desberdinak izaten dira.
Platerak asmatzeko garaian diferentzia ? ku
9
turalak ere kontuan izaten? ditu zue? dela. Orduan, tarta batera gonbidatzen duzu edo detaile bat izaten duzu harekin. Londresen, adibidez, dastatze menua dugu, baina, horrez gain, janari beOrain, alde batetik bestera zabiltza jatetxeak zainduz, ?baina e getarianoa prestatzeaz arduratzen den zunean berriz zure jatetxe propioa irekitzea baztertu duzu? norbait izan behar dugu. Beganoa, juNik bizitzan ez dut sekula ezer baztertu, baina gaur egun hain gustura nabil dutarra… nahiko lan izaten dugu. Doegiten dudan lanarekin… zergatik hasi nornostian errazagoa da, baina Londresen beraren jatetxearekin? Beti gainean egon bekultura ugari daude, eta kontuan izan har da: lehenengoa sartu behar duzu, eta azbehar dugu hori. Hemen, nik ez dakit ken bezeroa joaten denean irten. Oso gogozergatik, gero eta gehiago daudena jarra da. Ez daukat pentsatuta, baina, gaur nariekiko alergiak dira, glutena dela egunean, erantzuna “ez” da. edo beste batzuk. Hogeita hamar urte daramatzazu Krisiak eraginik izan du ? sukal sukaldean, baina badago oraindik zuen daritzan? amak zuk baino hobea egiten duen Krisia leku guztietan nabaritzen da. plateren bat? Guk Arzakenean eta Londresen ondo Asko; bat ez, asko. Normalean, denok du, eta nik beti esan dut umeegiten dugu lan, baina ikusten dugu jagu txikitako txipa tako zapore horiek gordetzen dituen disko tetxe normalak oso gaizki ari direla pasatzen. Guk izen handia dugunez, kan- gogor bat dugula, eta sekula ahaztuko ez zaizkigunak… txipiroiak bere tintan edo papoko bezero asko izaten ditugu, baina tata tortilla. Babarrun onenak gure amaren Euskal Herriko bezeroekin bakarrik lan egingo bagenu, guk ere gaizki pasatuko etxean jaten ditut. Ez da gure ama delako, nik badakit zuen amak edo haienak babarrun genuke. Bertakoak asteburuetan ibiltberak egiten dituela, baina niretzat baditu zen dira; astean zehar, berriz, kanpoko asko ibiltzen da, baina bertakoak gutxi. oso onak diren plater batzuk. Hainbeste urte ondoren, badago Esker oneko bezeroak izaten dituzue, edo jendeak ez du ezeroraindik harritzen zaituen zaporeren bat? esaten? Jatetxeren bat aholkatzen ez nabilen Bai, jendeak esaten du. Gainera, Arzakenean bezeroren batek ez badu pla- egunetan, goizetan jaiki eta laborategira joaten naiz horren bila, harrituko nauen sortera bukatzen, galdetu egiten zaio, eta, ez bazaio gustatu, beste baten truke al- presa horren bila. Askotan, sorpresa txarrak izaten dira edo ez hain onak, baina badago datzen zaio kobratu gabe. Edo, adibigustatzen zaidan jeneroa eta beste bat hainbeste gustatzen ez zaidana. Horrek ez dez, bikote bat joaten bada eta bat ardu esan nahi txarra denik; adibidez, sukaldean ez dut erramurik erabiltzen, zapogala eta bestea zabala bada, azken plareak ezkutatzen dituela iruditzen baitzait. teraren kantitatea handiagoa da horren arabera. Hala ere, guretzat, jatetxera Posible da gustuko ez duzun plater bat ongi prestatzea? etortzeko hilero-hilero hamar euro jartBada posible, baina umeei sukaldaritza ikastaroak ematen dizkiedanean, beti zen dutenak dira bezerorik zailenak. esaten diet lehenik eta behin norberak jan behar duela eta gero beste batek; orZergatik? Urte osoan zehar dirua jartduan, gustukoa izan beharko luke platerak. Janari ona prestatu daiteke gustatu zen ibili dira, eta apustu handia egiten gabe, baina ez gustukoa baduzu bezain ona. Gero, egunero ez da sukaldean berdute gure jatetxera etortzeko. Guretzat, din lan egiten, norbera ez baita beti berdin jaikitzen, eta hori nabaritu egiten da. epaimahai gogorra da bezero horiek Nik beti esan dut platerarekin hitz egin behar dela. Jendeak esaten dit zoratuta pozik irtetea edo ez. Bezero hori ilusionagoela, baina niri ongi funtzionatu dit orain arte. arekin etorri da, eta erantzun egin beAzkenik, zer iruditzen zaizkizu Pesadilla en la cocina eta antzeko har zaio. programak? Eta zuek jakiten duzue bezeroa Ni ez naiz sartuko programarekin; ez dut nire iritzia eman nahi programaren nondik datorren? inguruan. Baina halako programak, alde batetik, oso interesgarriak iruditzen zaizNormalean, bai, eta, ez dakigunean, kit. Zergatik? Sukaldaritzaren inguruan hitz egiten delako, eta hori gure ofizioaInterneten begiratzen dugu kazetaria, ren mesederako da. Programek gauza onak dituzte, eta gauza txarrak ere bai. Niartista edo beste zerbait den. Gaur retzat gordeko dut. egun, Interneten informazio asko dago, Baina zure lana antzekoa da, ezta? eta imajinatu, ba, bezero hori ezkondu Gauza bat show bat ematea da, eta nire showa da lehenengo gerentearekin egin dela eta zure jatetxera etorri dela hitz egin, kontuak aztertu, jatetxea hutsik dagoela, zer egin daitekeen jendea eraegun horretan, edo bere urtebetetzea kartzeko… Horrelako lana da, baina showrik gabe. Ez naiz builaka sartzen, eta guk sukaldea bakarrik ez dugu begiratzen. Gestioa garrantzitsua da; jatetxe bat ez doa inora gestiorik gabe.
«Babarrun onenak gure amaren etxean jaten ditut»
U
rko Canseco
erromeriak, plazetako ,
g
erreginak
IbaĂąarrietan eta Iraetan jazzbandazen ohikoena eta beste lekuetan trikitilariak. Eguraldi txarra egiten bazuen, berriz, baserrietako ganbaretan izaten ziren erromeriak. Ez omen zen egur zaratarik falta izaten. Dantza, sueltoan zein bikoteka egiten zen. Bikoteka, ordea, neska eta arai batean, mutilen artean egiten bazen gaizki ikusita zegoen. Mutilekin dantzan ariterromeriarik gabeko festak topatzea zen ziren neskak, Hijas de Maria kongregaziotik botatzen zituzten eta oso zaila zen. Auzoetako eta neskekin dantzan ibiltzen ziren mutilak Luistarrenetik . Hijas de Maria herrietako plazetan, musikaren kongregazioko partaideek zinta urbueltan, orduak igarotzen zituzten dineko medaila bat izaten zuten eta Luistarrenekoek , berriz, urdina dantzan, jaten, edaten, hizketan, marra zuri batekin. Bikoteka dantligatzen... Zestoa eta inguruko zan aritutako neska-mutilei medaila auzoetan ere bai, noski. sakristian entregarazten zieten eta batzuei etxera ere joan omen zitzaizkien medaila kentzera. Iraetako, IbaĂąarrietako, Aizarnako eta EnDantzarien artean pikeak ere izadoiako festetako erromeriak ziren ezaguneten ziren, ia beti mutil eta neska nak. Aittolan, Santa Engrazian, Arroabean kontuengatik. Neskak, mutilen baeta Zestoan, bertan, ere izaten zen errometek dantza noiz eskatuko zain egoriarik, ordea. ten ziren, “honi eskatu dio dantza Arratsaldeko bostak aldera hasten zen jaia. eta niri ez!â€? haserre. Auzotar eta heZestoarrak lagunekin elkartu eta, normalean, rritar mutilen artean ere oinez joaten ziren auzoetara. Aizarnarako biizaten zen liskarrik. Audea, ordea, kamioian egiten zuten. Zunzunegi zotarrei ez zien graziarik kanpoan, Kandido Uranga egoten zen Guztiok egiten herriko mutilak Bateko kamioiarekin zain, herriko gazteak beragertzeak, haientzat tara igo eta hantxe joaten ziren ganadua bezakonpetentzia baitzila. Bakarren batzuk, motorrean edota bizikleren. Behin edo behin tan ere joan ohi ziren. harri tiraka ere buEmakumeek perkalezko soinekoak janzten katu omen zuten. zituzen, lore txikidunak gehienak eta hezurduDantza egiteaz nak, gainera. Denak antzekoak, atzean ia soigain, jan eta edan nekoa baino handiagoa zen lazo eta guzti eta konturik ere ez oinetan, berriz, alpargatak. Gizonezkoak ere zen falta izadotore asko joaten ziren. Akoatarrak ospetten. Ia erromesuak omen ziren beraien dotoreziagatik, blusa ria denetan janzten zuten bakarrenetakoak baitziren. egoten zen ek (saxo ? Musika, trikitilariek edo jazzband erroskilla posturen bat foia, soinua, txapak eta bonboa) jartzen zueta edateko ohiturei dagokieten. Auzotarrek, udalak edota tabernariek ornez, berriz, emakumeek limonada hartdaintzen zieten, baita dantzariek ere. Musikazen zuten eta gizonezkoek ardoa. Ardo riei ordaintzen zietenei txartel bat ematen pixka bat edan eta lotsa galdu ondoren hasten omen ziren dantzan. zitzaien eta haiek bakarrik egin zezaketen Iluntzeko bederatziak aldera arte dantza. Normalean gizonezkoek ordaintzen irauten zuten erromeriek eta, gero, talzuten, emakumeek, ordaindu gabe ere dantza dean bueltatzen ziren herrira. Baserriegin zezaketen eta. tarrak, behin baino gehiagotan, sasi artetik irteten omen ziren sustoak
1 ematera. Etxerakoan, mutilak, neska-laguntze lanetan ere aritzen ziren, baina, normalean, baserrietako neskei bakarrik laguntzen zieten. Mutil batzuk motorrean ere itzultzen ziren, “el que tiene vespa tiene neska� esaldia egiazkoa omen da. Neska asko, mutila ez gustatuta ere, motorra bazuen; harengana hurbiltzen ziren. Horrela, oinez itzuli beharrean, motorrean bueltatzen baitziren etxera. Zestoan ere izaten ziren erromeriak. Herriko festetan, gaueko hamarretatik ordubiak aldera arte plaza bete-bete eginda egoten zen, eta denak dantzan aritzen ziren. Hala ere, barreretan, zezenetan baino jende gehiago izaten zen dantzariei begira. Zoroperietakoa ere egun handia izaten zen, frontoian eta Laranjadin trikitilariak izaten ziren eta plazan banda. Erromerietan adin guztietako jendea elkartzen zen, gazteenek 14-15 urte inguru izaten zituzten. Bestalde, erromeriatan, bikote asko sortzen zen. Nobiotan elkarrekin joaten jarraitzen zuten eta gero, ezkondutakoan, familiarekin ere joateko ohitura zegoen.
A
maiur Aristi
1
Aldaretik aldarera,
kustodia palio azpian
Agian eliza kontuak aldatzen doazelakoedo, aspaldian ez dugu prozesiorik ikusi gurean. Garai batean, ordea, batez ere gerra ondoren, Gorputz egunean eta Jesusen Bihotzaren egunean izugarrizko prozesioak izaten ziren, eta aldare elegante askoak jartzen zituzten herriko hainbat txokotan: Etxeluze parean (gaur egun Mendia familiaren etxea), Hotel Blasa atarian, Alonderokoan, Gurutzean... Miserikordiako monjek plazan jartzen zuten aldarea, oso dotorea, kandela lodi ederrekin. Bakoitzak ahal zuen neurrian, denak ahaleginduko ziren ahalik eta aldare ederrena jartzen. Emakumeak arduratzen ziren normalean loreak eta kandelak jartzeaz eta aldareak dotoretzeaz. Prozesioa pasatzen zen kaleetan ihia botatzen zen (Juncusgeneroko belarki bat) eta kaleek berde kolorea hartzen zuten. Lanak hartuko zituzten belarki hura inguratzen, toki heze eta erreka edo ibai hondotan bakarrik hasten baita. Zestoarrek Oikia eta Beduara jotzen omen zuten hemen inguruetan ez omen zen-eta nahikoa izaten. Ihia dela-eta, ondo asko gogoratzen dute zenbait herritarrek nola egoten ziren, ume garaian, prozesioak bukatu zain: Laranjadiko behe aldeko kantoian, botika zegoen inguruan, belar piloa egiten omen zuten korrika batean, gero han jolasean ibiltzeko. Garai
hartako Laranjadi plaza laua zenez, behe aldean petrilak altura dezentea hartzen zuen, eta han ibiltzen ziren gaztetxoak nork salto handiagoa egin; koskorreko ederrak hartuko zituen bat baino gehiagok lurra edo beste lagunen bat buruaz jota! Baina jolas kontuak albora utzita, buelta gaitezen prozesioa irudikatzera. Aurrean apaiza joaten zen, kustodia eskuetan zuela (eskuak oihal batez babestuta eramaten zen kustodia, ostia zeraman objektu liturgikoa ez “kutsatzekoâ€?). Zestoako prozesio horietan ibiltzen zen kustodia oso balio handiko izan behar zuen, urreztatua eta harri bitxiz apaindutako eguzki formako objektua. Erdian zulotxo batean ostia jartzen zitzaion. Oso ederra izan behar zuen eta ez zen edozein egunetan ateratzen, oso egun seinalatuetan bakarrik. Bada, esan dugun bezala, kustodia hori apaizak eramaten zuen eta palio azpian joaten zen. Kontzilioaz geroztik (1963-1965), palioa desagertzen joan zen, baina ordura arte eliz agintariak beti paliopean joaten ziren. Palioa oihal ederrezko estalpe bat zen, apaingarriz betea, eta metalezko zutabeekin, dozena erdi bat gizonezkok helduta eraman zezaten. Beraz, apaiza joaten zen paliopean aurretik, eta atzetik, kalearen alde banatan bi ilaratan, gizonezkoak lehenik eta gero emakumezkoak, lerroan, prozesioan, aldarez aldare. Agintariek, herriko handikiek, kongregazioek‌ eta musika bandak osatzen zuten segizioa. Aldare bab las a h otel at aria n j a rt ze n koitzaren parera iristen zirenean gelditu, errez en alt are a . zatu eta kantatu egiten zuten. Jesusen Bihotzaren egunean Panaderokoan jartzen omen zuten aldarea. Joxe Joakin Egiguren arduratzen omen zen muntaketaz. Esku trebea omen zuen eskulan kontuetarako. Leihotik behera Jesusen Bihotza irudikatuta zuen tapiz bat jartzen omen zuen eta haren parean behean, hiru eskaileratxoen goiko aldean, aldare ederra. Argazkietan ikusten den prozesioa, Jesusen Bihotzaren egunekoa izango da ziurrenik; bonbillatxoz inguratutako udaletxeko armarriaren aurrean, Jesusen Bihotzaren irudia dago jarrita-eta (gogora dezagun, gaur Erdikale izenez ezagutzen duguna Jesusen Bihotza deitzen zela garai batean). Beste argazkian, Hotel Blasa aurrean, Corpus Christi egunean jartzen zen aldarea ikus dezakegu. Horra hor bada, bitxikeria modura, BegoĂąa Isastik utzitako argazki zahar horien bueltan osatu ditugun kontuak.
J
one Bergara
3 1
ESPABILAU
EGUNA ,LASAOTARREN EGUNA .Duela hiru urte pentsatu genuen ekainean antolatzen hastea egun hau, jaiak azaroak izaten ditugu, San Martinetan eta eguraldi ona eta udaberriko indarberritzea aprobetxatuz hasi ginen eguna antolatzen… Asmoa da lasaotarrek egindako eguna izatea eta lasaotarrentzat antolatzea. Lasaon bizi garenok, bertan inoiz bizi izan direnak, hemen jaiotakoak, Lasaorekin lotura dutenak… biltzea, alegia. Horixe da gure egitaraua berezi egiten duena, dena lasaotarrek lasaotarrentzat egina dela. Egitaraua urtero errepikatzen dugu gutxi gorabehera, benetan polita eta ondo ateratzen dena delako. Aurten Ttuntturroek eman zioten ongietorria jai egunari (Lasaon bizi diren zortzi haur eta bi trikitilarik). Ondoren, herri kirolak adin taldeka lasaotarren artean, paella lehiaketa eta bazkaria, 94 lagun elkartu ginen, Lasaon ez dago otordurik parrilla piztu gabe. Haurrentzako herri kirolak, Lasaoko argazki emanaldia, bertso poteoa (hanka geldian frontoian edo auzoan zehar karroan zer edana hartuta) eta afaria, trikitilariak, DJa… Egun guztian zehar 140 lagun inguru bildu ginen. Oraindik badira Lasaon bizi eta parte hartzera animatu ez direnak, beste asko dira Lasaon jaiotakoak eta lotura handia izan dutenak auzoarekin, festekin, familiarekin, baserriarekin… guzti horiei dei egin nahi diegu lerro hauen bidez datorren urtean parte hartzera. Benetan oso egun polita eta lasaotarra izaten delako. Gogoan izan ekainaren bigarren larunbatean ospatzen dugula. Auzo txikia gara, bi herrien artean zatituta, elkartzeko gunerik gabe urteetan…baina guzti horren gainetik lasaotarrak gara.
LASAO
PAZKO JAIAK.Garai bateko Pazko jaiak berreskuratu dira Aizarnan eta ez nolanahi gainera! Aurtengoa bigarrena dugu eta lehenengoa bezala, egun dotorea zegoen antolatuta jai-zale guztientzat. Herri Elkartekoek antolatzen duten egun horretan, auzo lanean berriztatu duten garbilekua ere inauguratu zen, garai bateko lixiba nola egiten zen irudikatuz. Polita benetan ikuskizuna! Artisau azoka ere izan zen, postu askorekin gainera. Salerosketak nola joan ziren ez dakit, garai zailak direnez, konformatu egin behar gutxirekin ere. Hauek ez dakit etekinik ateratzen duten egun honetan, baina begira egoten garenok bai. Ikusi bakarrik ez, gozatu eta ikasi ere egiten dugu! Kintopeko mailan, Jagoba Otaegi aizarnarrak marka lortu zuen 152 kiloko harriarekin. Marka harria jasotzearekin bakarrik ere lortzen zuen, baina zilindrikoa lau aldiz jaso zuen eta errektangularra bi bider. Marka bikainak! Hautsi nahi duenak hor du aukera. T XIKITO DE A IZARNAREN MEZA .Aizarna eta Arroabeko koruak lagunduta, Txikito de Aizarna ri elizkizun abestua eskaini zitzaion maiatzean Aizarnako elizan. Berak organo jole zela elizkizun asko alaitu zituen eta merezita zuen honelako esker ona.
J
on egiguren
auzoetatik
A IZARNA
K AIXO T XABILLO , ULEN J , MARIAN ETA EKHI E .Aizarnako artisau ferian une labur bat zuei eskaini dizuegu. Denbora asko igaro da azken aldiz elkar ikusi genuenetik. Hamaika ospakizun, gertaera garratz, nahiz atsegin bizi izan duzue zeuen senide eta lagunengandik urrun. Argazkiko aurpegi ugari aspaldi ikusi gabe dituzue, zuen ganbarako txokoetan lo dauden oroitzapenak eguneratzeko balioko dute, akaso, edo aurpegiak berritzeko, denborak bere arrastoa uzten baitu. Gure memoria ere astindu eta kalkuluak egin ditugu; Txabillo, 1987an alde egin huen Euskal Herritik, beraz, 16 urte daramazkik atzerrian, iheslarien egoera konpondu beharko ditek, ezta? Julen eta Marian, 2004an atxilotu zintuztenetik 9 urte daramazkizue espetxean, zuen semeak, senide eta lagunek ehunka kilometro egin dituzte zuek bisitatu ahal izateko eta denok dakigu preso guztien eskubidea dela zigorra beren herrian bete ahal izatea. Ekhiùe, pasa den hilean atxilotu hinduten, atzerrian bi urte pasa ondoren. Noiz arte jarraitu behar dinagu horrela? Urte asko daramatza herri honek sufritzen, bakoitzak bere pentsaeren eta inguruan bizi izan duenaren arabera, arrazoi ezberdinengatik,‌ baina sufrimendua, azken finean. Hala ere, ezin gara atzera begira geratu. Egoera berri honetan gatazkaren ondorioei behin betiko soluzio bat emateko bideak urratzea ezinbestekoa da, espetxe politikaren salbuespen neurriak bertan behera geratu behar dute. Herri honek konponbidea behar du bakea lortu ahal izateko. Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira.
A
izarnako Herrira
5
1 I
BARATZE PARKEA RAETA Barazkigintza ekologikoa sustatu nahian, 40 baratze txiki egin ditu Udalak Iraetan, futbol-zelai ondoan. Ekaina hasieran egin ziren baratze horien esleipenak eta baita baratze ekologikoari buruzko ikastaro laburra ere. Hamar baratze gelditu dira libre, beraz, interesa duten herritarrak Udaleko ingurugiro sailera jo dezakete informazio eske.
A RROAGOIA Zurru-murru antzerki taldeari esker gozatu ederra hartu zuten haurrek eta horren gaztetxoak ez direnek Arroagoian
A RROAGOIA , ARROABEA ETA A IZARNAN Gure etxeetan gero eta zabor gehiago sortzen dugu. Zati handiena organikoa da, janari-ondarrak batez ere. Etxeko konpostari esker, familia batek sortzen dituen hondakinen %40-50 gutxitzen da. Hori horrela izanik, Zestoako Udalak auto-konposta eta auzo-konposta egiteko kanpaina jarria du martxan. Dagoenekoz herri gunean bi lekutan hasita daude hala egiten, Arteagan eta Zubimusun. Auzoei dagokienean, Iraetan jarrita dago eta Aizarna, Arroagoia eta Arroabean ere jarri nahi da, beraz, interesa duten auzotarrek udaleko ingurugiro zerbitzura deitu beharko dute (943 147 010) edo ingurugiro@zestoa.net helbidera idatzi.
auzoetako argazki gehiago gure danbolineko FaCebook-ean
Maiatzaren 24a Kulkirekin meatzaritza munduko jolasak
Patana Fest. Maiatzaren 31a Greba orokor egunean LABek deitutako manifestaldia
Maiatzaren 31a Itxaropena dantza taldearen ikasturte bukaerako emanaldia
Ekainaren 1a Eskualdeko AEKko euskalakarien udaberriko irteera Sastarrainen.
Maiatzaren 1a Leitzan Euskal Herriko kilometro bertikalean Jon Alberdi herritarra Euskal Herriko azpitxapeldun. Zorionak berari.
Ekainaren 8ko musika jaialdiak arrakasta itzela izan zuen. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu; baina halere, jendetza bertaratu zen. Goizean goizetik, artisau azoka eta triki-poteoarekin, Erdikalea gainezka egon zen. Herriko festak ziruditela ere komentatzen zuen herritar askok. Ondoren, herri bazkaria udaletxe azpian. Arkupetan nahikoa toki ez eta plazan karpa txiki batzuk jarri behar izan zituzten. Bezperan, albiste txar eman zuen Grises Taldeak, ez zuen Patana Festen joko Antonio bateria-joleak izandako istripua zela eta. Azken momentuko albiste horrek herritarrak goibeldu zituen arren, jaia zoragarria izan zen. Malder talde herritarrak ireki zuen jaialdia 18:00etan eta ondoren, Kasik, Wilhelm, Skasti, Lin Ton Taun eta Belako taldeen emanaldiak izan ziren. Lin Ton Taunek 12 urteren ostean zapaldu zuen berriro eszenatokia eta benetako ikuskizuna eskaini zuen. Zorionak antolatzaileei!
zulo
ale/bale KALE.
7
k
danbolin
1
Maiatzaren 2a Jaunartzea egin zuten 17 gaztetxok
gurutzeagatik gesalagara
jaisteko, urzaleen kantoi parean lurreko baldosak oso labainak daude. ez da egoera honetan dagoen herriko aldapa bakarra gainera. ez irristatzeko botatzen duten produktuaz gain, ezin al da beste ezer egin?
KALE.
gurutzeagatik ariztondora doan oinezko bidean, enekosauztegi kalearen barrenean, espaloitik zebra bidera jaisteko egundoko koska dago. egun batez, gurpildun aulkian ibili be-
Ekainaren 5a Martxelo Otamendi euskal prentsaz aritu zen Pilota taldeak eta Danbolinzulok antolatutako hitzaldian.
harko genuke denok herrian horrelako zenbat koska dauden ikusteko.
Ekainaren 7a I単aki Manzisidor ipuin kontalari liburutegian
Garagardo Festa. Iazko abuztuan jai batzordeak garagardo festa antolatu zuen, lortutako diru harekin urtean zehar ekimen berriren bat antolatu edo festetako egitaraurako diru gehiago edukitzeko. Aurten, ordea, ez da antolakuntzarako bolondresik eta kalean modu informalean botatako ideiei eutsiz Danbolineko kideak animatu gara horretara. Beste talderen batek interesik ba ote zuen zain egon eta gero, inor agertu ez denez, geuk antolatuko dugu beraz aurten garagardo festa. Murrizketek atea jo dute gurean ere eta ez zaigu gaizki etorriko ateratako dirua aldizkaria aurrera ateratzeko. Abuztuaren 22tik 25era izango da festa eta denon beharra izango dugu; garagardo eta janaria zerbitzatzeko lagunak, bazkari eta afariak prestatuko dituztenak, jai giroa jarriko duten musikariak, garbiketa lanetan lagunduko digutenak eta, nola ez, gurekin festaz gozatuko dutenak. Han ikusi nahi zaitugu! oharra: lagundu nahiko bazenu, jarri danbolineko kideren batekin harremanetan edota idatzi danbolin@topagunea.com helbidera, mila esker!
Ekainaren 8a Mundumob flasmob -a udaletxe azpian Zero Zabor taldeak deituta
Ekainaren 16a Agiro Mendi Taldearen ibilaldi neurtua
agenda
ek 24 28
aina tik
28 ra
Antzerki astea: Zestoako antzerki tailerrak eskainitako emanaldiak, Kultur Etxean. o stirala
Zineko musika plazan, bandak eskainita. • Umeen eguna Iraetan 16:00etan hasita; puzgarriak, txalupak, txapa tailerra, kart zirkuitoa, ludoteka txikia... • 23:00etan kontzertuak Zestoako Gaztetxean Seiurte eta Malder.
29
laru nbata
Noainen izango den “Konkistak darrai, memoriak ere bai” ekimenean parte hartzeko Zestoako Nabarraldek autobusa antolatu du. Irteera goizeko 7:30ean izango da Gurutzean. Ekainaren 27rako eman behar da izena Koiote edo Uztapide tabernetan.
uz 05
taila o stirala
21:00etan Sagardotegi afaria Gurutze jubilatuen tabernan. Afal ondoren Kupela taldea. Bazkideak 28 euro (besteentzat 32 euro) Izena emateko epea ekainak 29.
07 12
igandea
Bernabe Arizmendi apaizari despedida. Meza 12:00etan eta 14:00etan bazkaria (txartelak Jubilatuen tabernan, 15 €). o stirala
19:00etan, Xabi Larreak ‘Up!’ ikuskizuna eskainiko du, Laranjadi plazan. Lan horrek orekaren eta grabitatearen mugekin jolasten du, eragin handiko irudiak sortuz. Protagonista grinatsua, ironikoa eta energikoa den pertsona xelebre bat da.
zoak jaietan
Au
kr 05 06
istobal deu nare n jaiak narruo ndon
o stirala 20:00etan, suziriak jaien hasiera adieraziz. 22:00etan Mus eta Eskoba txapelketak. Sari bikainak izango dira. laru nbata 17:00etan ume jolasak eta txokolatada. Aintzinako jolasak egingo dira, zinta karrera... Oharra: Bizikletak eraman. 21:00etan bertso afaria Lizaso eta Egaña-rekin. Izen ematea ohiko lekuetan edo 648 828 298 telefonora deituta (25 €). Ondoren Erromeria Imultzo eta Beloki trikitilariekin. igandea 11:30ean Gijarro-ren astoa eta Orioko neskamutilen giza proba erakustaldia. Ondoren zikiro dastaketa. 18:00etan: Gorriti bere animaliekin. Jarraian Herri Kirolak, eta Narrondoko Festa Batzordearen eskutik Fausto Mugerzari Omenaldia. asteartea . k ristobal deu naren e guna 10:00etan suziri jaurtiketa. 10:30ean Idiakaitz Txistulari taldea. 11:00etan meza. Ondoren hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat. Jaiei bukaera emateko 19:00etan Zaldi proba ekitaldia Azkonetaren eta Imanol ”Paolla”ren zaldiak.
07 10
ka 11
rmenak arro abean
ostegu na . j ubilatue n egun a 10:30ean Bonbazoa eta suziriak. 12:00etan Meza. 14:00etan Jubilatuen bazkaria Ederki elkartean. Bazkalostean trikitilariak. 19:00etan Pala Txapelketako finalerdiak eta "Munduko Platerak". Arroako jatorri ezberdinetako pertsonek prestatutako jakiak dastatzeko aukera. 22:30ean III. mus txapelketa herrikoia eta mahai jokoak. ostirala . umee n egun a 9:00etan hasi eta goiz osoan zehar ume jolasak. Jarraian, umeentzako bazkaria. 16:30ean, jolasen sari banaketa. 17:00etan Poxpolo eta Mokolo eta txokolatada. 19:00etan Pala Txapelketako finalerdiak. 20:30ean Danborradan parte hartuko dutenentzat afaria Ederki elkartean. 23:00etan Danborrada Zestoako txarangarekin. 00:00etan Ikurriña altxatuko da Joxe Migelen plazan, sirena hotsarekin. Ondoren, eta goizaldera arte Ai Ene taldea. larun bata . koadrile n egun a 10:30ean bikotekako paella lehiaketa. 14:30ean bazkaria. Bazkalostean, sari banaketa. 17:30ean Herri arteko III norgehiagoka. 19:00etan Lopeneren zezenak, poniak eta basurdeak. 20:00etan Dardarada perkusio taldearekin poteoa. 22:30etan kontzertuak: SKASTI eta GOSE. igande a . e u skal jai egun a Goizean hasi eta eguerdira bitartean, Idiakaitz txistulari taldea. 12:00etan Meza. Ondoren, Haurren VI. Danborrada. 18:00etan V. Trikitilari Gazteen Txapelketa eta herriko sagardoen dastaketa frontoian. Pintxoak ere egongo dira tripa betetzeko! astelehena . k armen go amare n bez pera 19.00etan Pala finala. 20.00etan herriko trikitilariekin poteoa. 21.30ean UztailaFest frontoian. Herri afari alemaniarra eta nahi adina garagardo inportatu Arroako frontoian. 23.00 Bikotekako Dantza Txapelketa. Dantza txapelketaren ondoren Diskodantzak jarraituko du goizaldera arte. asteartea . k armen go amaren e guna 6:00etan baratzuri zopa Katzaolan eta Karroza herriko baserrietan zehar, Olano soinujolearekin. 12:00etan Meza Arroabeko abesbatzarekin eta Itxaropena dantza taldea. 18:00etan Tortilla lehiaketa eta dastaketa, sagardoarekin lagunduta. IV. Zaldi proba. 00:00etan jaien amaiera, bonbazoa eta Ikurriñaren jaitsiera. ostirala 21:00etan “Bakalada”, herri afari itzela Arroako Frontoian. Ondoren, erromeria giroa eta dantzarako aukera.
12
13
14 15
16 19
sa 24 25
ntio santan ak arroagoian
asteaz kena . s antio bez pera Txupinazoa, ume jolasak eta txokolatada, trikipoteoa eta bertso afaria eta erromeria. Goizaldera arte, Imanol Dj. ostegu na . s antio egu na Meza, patata tortila lehiaketa, txistulari eta albokariak, sagardo lehiaketa, esku pilota partiduak, parapente txapelketa, herri kirolak eta erromeria. ostirala . s anta a na egu na Meza, Itxaropena dantza taldea eta edadetuentzako hamaiketakoa. Arratsaldean, herritarren arteko kirolak. Gauean, erromeria Monik, Eider eta Leirerekin. larun bata . s anta a n a ii Herria Pottokiz girotuko da. 12:00etan Haur eta gaztetxoentzat zirko eskola, bazkaria, Gorriti eta txokolate jana. Gauean, Imanol DJ eta karaokea (irabazleak saria izango du)
26
27
9 1
oiloen moduan,
aztarka F ernando Arzallus
www . gu regipu zkoa . Com
Argazki ederra. Baroja etorri zait burura. Martin Zalakaihizketan jardun, baina, dudarik gabe, gidariak nen abenturak; Iraetako bentan afaltzen geratu eta Zestoa bazuen motiboren bat konpainiarik nahi ez ? izat aldera abiatu zirenekoak: “Igo ziren beren zaldi txarre ?
ko, zeren, jendea atzetik segika zela igarri ? z tara, eta ibiltzen hasi zirenean, Iraetako? zubitik ger an, zaldiak trosta luzean jarri baitzituen, et tu zegoen etxe batetik, kotxe bat ateratzen ? ikusi zu lauhazkan gero. ten, lau zaldik tiratua. Kotxea trostan abiatu zen Hala, kotxea aurretik eta Martin eta Bautist ? Zestoako bidean gora. Bidearen zati hau, Iraetatik zetik, igo ziren Zestoara, eta, hara iristean, Zestoara, bi mendiren artetik igarotzen da, ? eta be azkar?azkar biratu zen eta handik gutxira fard healdean ibaia dauka. Gauean, batez ere, paraje hori bat bota zuen lurrera. tristea eta zorigaiztokoa gertatzen da. Hori kontrabandista bat duk —esan zuen ? Mar Martinek eta Bautistak, errepide bakartietan ? sort tinek. zen den elkartasunezko sentimendu hori zela?eta, Halaxe zen, izan ere, hitz egin zuten hareki kotxera hurbildu nahi izan zuten eta gidariarekin eta tiro egitekotan egon zela segika zituela i
zestoarren
ERRETOLIKA JATORDUETAN
JANARIA ETA EDARIA DIRA PROTAGONISTAK BAINA MAKINA BAT HITZ ETA ESAPIDE ERE ERABILI OHI DIRA MAHAI BUELTAN .
•ARRANTXUA
IN.“arrantxoa
egin”. Mokadutxo bat hartu; otorduetatik kanpo janaldi arin bat egin. •ESTOMAU GA IAN GEAU .“estomago gainean geratu/gelditu”. Zerbait, janariren batek kalte egin. •GAZI ? GEZAN IKUSI.Janariak nahikoa gatz duen edo ez ikusi. Probatu, dastatu. •EDERKI GOBERNAUTA EON .'ederki gobernatuta egon'. Janariz edo edariz ederki aseta, berdinduta egon. •GUSTUA EMATEKO MOUAN JAN .'Gustua emateko moduan janÅf. Besteak gustura edukitzeko moduan jan. •HARRAPAZKA .Besterentzat janaria iristen den ikusi gabe, guztia jan nahian ibiltzea. •HORTZAK EMANALA JAN .'hortzak eman ahala jan'. Asko, ugari jan. Jan zezakeen guztia jan. •JAN DA BETI JATEKO ! 'jan eta beti jateko!'. Egunero, eta egunean behin eta berriz, jan arren, beti jateko pronto gaudela aditzera emateko erabiltzen da. •LITXARRIKEI.'litxarreria'. Gutizia; premiarik gabe jaten den gozo gauza, jatordutako janarien aurkakoa. •MAYA ONDRATZEKO ATEA .'mahaia ondratzeko atera'. Janariren bat mahaira atera eta inori eskaini gabe ezkutatzen denean edota guztiei eskaintzeko adina ateratzen ez denean esan ohi da. •MUSU ? ZULOTIKE JANGO BAI.'musu-zulotik ere jango bai'. Zerbait, janariren bat jateko gogo izugarria izan eta halaz ere janariari uko egiten zaionean erabiltzen da.
mokofin Mokofin Afai?koxkor Asetu Barau Bapo gelditu Mika Jangartsua Lepo jan Mirrin Jan eskase ? kua Mokau Tripa?hots Saillian jan
Ilustrazioa: Iban Altuna
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora