2012ko abendua
134 zk.
Ez utzi irakurtzeari urtea₏n 25
eta... danbolin indartzen lagundu nahi? egin zaitez bazkide!
izena/bi deitura helbidea herria tel. kontu zenbakia (20 digito)
...eragin danbolin ari moztu fitxa eta utzi Potxolo liburudendan
posta kodea nortasun agiria
Konturatu gabe, baina etorri zaigu berriro ere urtea ixteko ordua. Ez da urte makala izan, ez horixe! Kafkianoak dira helarazten dizkiguten mezuak: zuek sortu duzue itxaropen faltsua, zuek zarete krisiaren erantzule nagusiak, zuek … Beraz, nik neuk sortutako itxaropena (elkarrizketa, bizikidetza, bakea, garapena, …), nik neuk sortutako krisiaren laino beltzek estali dute (langabezia, iruzurra, itsukeria, inmobilismoa, …). Horretan ari nintzela, Noam Chomsky, hizkuntzalari eta filosofo estatubatuarrak egindako “Manipulaziorako 10 estrategiak” lanarekin egin nuen topo. Beste hainbat puntu interesgarriren artean, honako hauek azpimarratu nahiko nituzke: Bigarrena. Lehenik arazoak sortu, e t a o n d o r e n i r t e n b i d e a k e s k a i n i : Botereak krisi ekonomikoa sortu, eta konponbide bezala eskubide sozialen eta zerbitzu publikoen desegitea eskaini. Z a z p i g a r r e n a . J e n d e a e z j a k i n t a s u n e a n e t a k a x k a r k e r i a n m a n t e n d u : Ezin da hezkuntzaren kalitatea berdina izan denentzat. Boterea mantendu ahal izateko ezin dira botere indarrak aldatu. Eta aldaketak, nonbaitetik etorriko badira, hezkuntzatik etorriko dira. B e d e r a t z i g a r r e n a . A u t o - e r r u d u n t a s u n a i n d a r t u : Indibiduoa bera da bere zoritxarraren errudun; bere ahalmen eskasagatik, bere handinahiarengatik, eta bere ezjakintasunarengatik. Eta zer lortzen da horrekin? Bada, egoeraren aurka altxatu ordez, bere buruari errua bota, eta ondorioz, borrokarako ahalmena zapuztea. Ez al zaizkizue ezagunak egiten? Baina dena ez da beltza; krisiaren garaia omen da sorkuntzarena ere. Abenduaren 10ean ospatu genuen Danbolin-zulo Kultur Elkartearen Urteko Batzarra, eta bertan, urteko memoriak eta aurrekontuak aztertzeaz gain, gaur egungo egoerara moldatzeko eman beharreko pausoez eztabaidatu genuen. Hala nola: interneterako saltoa, bazkide berriak lortzeko estrategiak, gure eskualdean komunikabideek jokatu behar duten paperaren eztabaida, … Niretzat behintzat, eta hemen kokatzen dut sorkuntzarena, aurrera daramagun lanarekin jarraitzea izan zen garbi atera genuen ondorio nagusietarikoa. Globalizazioa nagusi den garai hauetan, ez da txantxetakoa bertakoarekin eta bertakoentzat jarraitu nahi izatea. Beraz, animatu nahi zaituztegu urtero egiten dugun “sorkuntza” berri honetako partaide eta laguntzaile izatera. egin zaitez Urtea ondo bukatu eta hurrengoa hobeto hasi.
bazkide!
d a n b o l i n EK
J
oxeba Larrañaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 14 16 18 19
URTE BERRI ON
INKESTA
ENBIDOAK
GABONAK MUNDUAN
JARDUNIAN AITZIBER GORROTXATEGI
DANBOLIN ZULO
ZESTOAKO ELIZA ET A BERE LEHEN ERLOJUA
AIZARNA
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. N I K , I Ñ A K I ? E Z T E L E F O N O Z E TA E Z B E S T E L A keneko danbolin irakurtzen hasi naiz, eta hau sorpresa!! Nire izena ikusi dut lehen enbidoan. “Hainbeste jende ibiltzen da saltaka Zestoan, eta niri tokatu zait”, pentsatu dut. Saiatuko naiz, ba, zerbait
Az
kontatzen. Behobia-Donostia lasterketa aipatuz, lehendabizi, zorionak, Elena, han parte hartzeagatik! Baita han atera ziren gainerako zestoarrei ere! Emakumeen partaidetzaren inguruan, berriz, esango dinat, Elena, ez dela hain txarra, ze Behobia ez da txantxetako proba. Behobia bakarra dun, baina beste lasterketa “popular” asko zeuden, eta iruditzen zaidan emakume kopurua asko handitu dela urte hauetan. Adibide bat Lilatoia dun. 1989an, 125 bat emakume irten zitunan; 2012an, berriz, 2.100. Uste dinat zer edo zer esan nahi duela horrek. Datu horien bila ari nintzela, orain dela hogeitaka urteko kontuak etorri zaizkit burura. Honela hasi ginen gu korrika: gimnasian ibiltzen ginen, eta San Josetako krosean irteteko proposatu ziguten. Emakume mordoxka bat animatu ginen, eta halaxe hasi ginen entrenatzen egun horretarako. Garai hartan, lotsatu egiten ginen galtzamotzetan jartzen, eta zer esanik ez herri guztiaren aurrean korrika egiten. Denbora libre askorik ere ez genuen, gehienok ume txikiak geneuzkan eta. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka, ikasiz joan ginen, eta lotsa galduz. Hainbeste emakumetatik, bi lagunek jarraitu genuen eta jarraitzen dugu gaur egun ere saltaka; ez dakit zergatik ez zen animatu jendea korrika egiten segitzera. Inoiz ez da berandu. Dena dela ere, lehendik konparatuta, orain askoz jende gehiago mugitzen da mendian, bizikletan nahiz paseatzen, Iraeta, Bainuetxe, Sastarrain bidean… eta oso garrantzitsua da hori; alegia, bakoitzak ahal duen neurrian kirol pixka bat egitea. Eta, mendia aipatu dudanez, hurrengo enbidoa “superramama” bati bidaltzen diot: Mariaxun Alberdiri. Izan ere, iruditzen zait bitxikeria bat baino gehiago edukiko duela kontatzeko. Ez al dun hala, Mariaxun? Post-data: Eta hiri, Elena, Iraeta bidean ikusiko gaitun. 305 egun bakarrik falta ditun hurrengo Behobiarako. Animo!!!
A
rantxa Zigaran Bidebieta
Udaletxeko balkoian Espainiako bandera jartzera behartzen duen agindua bete egin behar dela uste duzu? Azkenean legea bete egin behar dela uste dut. Bildu dagoen beste udal batzuk, Donostian, bidea zein den markatu dute eta diputazioan ere espainola jarrita dagoela uste dut. Nagusiak, aurretik daudenak, hori egiten badute atzetik daudenak zer egin behar duten argi dago.
61 urte
Jose Luis Aristi
Euskaldunak gara eta nik ez nuke Espainiako bandera jarriko, horrek izan ditzakeen ondorio guztiekin. Gaur egun derrigorrez bete behar ditugun lege ugari ditugu eta horrek ez du esan nahi onak direnik.
35 urte
Ainhoa Canseco
5 GAUR, IRAGANARI ETA GEROARI BEGIRA Nire ustetan Ez dakit zein ez da jarri behar, izan daitezkeen inposaketa bat Herri plata- iruditzen zait. Espainiako bandera ez jartzea- forma bat edo Multa ordaindu ekimen bat sor- behar bada orren ondorioak, baina ez litzaida- tuko nuke hodainduko dugu, rren kontrako ke udaletxeko baina‌ niri balkoian ikustea mugimendu be- behintzat begiko zala. Nahiz eta gustatuko. mina emango liudalak bandera dake Espainiako jarri beharra izan bandera udaleMaider Arregi herriak berak txean ikusteak, 29 urte kentzea izango fuera! litzake onena.
24 urte
Imanol Ugarte
46 urte
Inma Izeta
Udalean lan egiten duen jendea arazoetan ez sartzeagatik jarri egingo nuke baina lotsagarria iruditzen zait. Gaur egun beste kontu inportanteagoak badaude eta diru publikoa beste zerbaitetan gastatzea hobe.
19 urte
Aitor Zabala
A
ZAROKO AZKEN astean, "GURUTZE" Pentsiodun eta Jubilatu Elkarteak antolatutako jubilatuen asteko hainbat ospakizun izan ditugu. Horietan, besteak beste jubilatu elkarte gehienak daramaten hausnarketari begirada bat eman nahi izan diogu. Izan ditzaketen akats eta guzti, jubilatu elkarteei esker, posible zaigu, aisialdiaz, sukalde lehiaketez, mahai joko txapelketez, bazkari eta ibilaldi ederrez. Gure aurretik, Zestoan Pentsiodun eta Jubilatu Elkartea martxan jarri zutenei gure esker eta oroimen sentikorrenak beraz. Gizarte arloko hainbat erakundetan boluntario lana egiten dugunontzat, exijentziaz beteriko aldaketak ikustea eta bizitzea egokitu zaigu azken hamarkadetan. Sarritan aldaketok eskatu diguten erritmoa ez dugu gure erakundeetan txertatzerik lortu. Gaur egungo gizartean, belaunaldi guztietan gertatzen zaizkigu aldaketak, nola ez gurean. Bizi-itxaropenak gorakada handia izan du eta gaur egun, Euskadik, Europako gorenetakoa du. Aldaketa pozgarri horrek, baditu ahaztu ezinezko alde aipagarriak ere ordea: egiaztatuta dugu, egungo jubilatu askok, beren lan aktiboa utzi ondoren zahartze guztiz eraginkorra dutela. Horregatik, aurrerantzean ere, banaka eta kolektiboki, hainbat exijentzia betetzera behartuta gaude ongizate egoera maila on batera iritsi nahi badugu. Azken batean, guk geuk jasan beharko ditugu ondorioak. Egun, jubilatuen munduak, gizartean oso kontuan hartzeko pisua eta indarra du, soziala, ekonomikoa eta politikoa. Batez ere, azken urteetan jubilatuak paper garrantzitsua du familia askotan. Ezin ahaztu, sozialki familia dela gizarte antolatuaren oinarria eta jubilatuek ematen dioten babes eta laguntzarik gabe, Euskal Herria ez litzake izango gaur egun den bezalakoa. Ekonomikoki, jubilatu multzoaren barnean behar maila ezberdinak dauden arren, ezin ukatu, garrantzi handiko dirutza duela jubilatuak aurreratua. Garbi dago, halaber, hirugarren adinekoen inguruan mugitzen den dirua eta mantentzen diren lanpostuak. Jubilatuak asko gara eta ondo antolaturik presio soziala egin dezakegu eta horretaz jakitun dira alderdi politikoak. Jubilatuok inoiz baino ozenago aldarrikatzen ditugu eguneroko bizitzan benetako parte hartze eskubidea eta dagozkigun diru sarrera duinak. Baita etxe propio, tutelatu, eguneko bilgune edo zerbitzu eta pertsonal egokiz hornituriko egoitza ere. Eta behar dutenentzat diru laguntza osagarri eta teknikoak ere. Horretarako, sektorearen eta gure beharren ezagutza zuzenaz gain, esperientzia eta batez ere motibazioa eskaintzen ditugu. Orain dela 50-60 urte ongizatearen lehen oinarriak ezagutu zituzten Jubilatuen beharrek ez dute zer ikusi handirik gaur egun dauden handinahiekin eta geroak erakutsiko die biharkoei nahikoa duten gaurkoarekin.
E
nbido 2. Bixente Olaizola
3 4
1
Juri Savio
1 (Udine, Italia):
2
U
rte sasoi honetan, gehientsuenek Gabonak dituzte buruan: jakiak, edariak, senide eta lagunekin elkartzea, opariak… Baina garai hori ez da guztien gustuko izaten, izan ere, oroitzapen ugari izan ohi dira egun horien inguruan, falta diren senide eta lagunen hutsunea gehiago nabaritzen da, oroitzapenak… Beste zenbaitzuk senide, lagun eta herria, dituzte faltan. Hurrengo lerroetan, beraien herrian, Gabonen inguruko ospakizunak nolakoak diren kontatuko digute jaiotetxetik urrun bizi diren zenbait “zestoarrek”.
Italiako Gabonak hemengoen antzekoak dira; kontsumismo handia dago, argi piloa… Baina ez dugu 31 gaueko kanpairik ospatzen, eta ez dugu mahatsik jaten. Gabon gauean familiarekin afaltzen dugu, arkume jaioberria da hango ohikoena eta 25ean Papá Noelek ekarritako opariak izaten dira. Betidanik ezagutu izan dut Papá Noel etxean. Aspalditik errotuta dagoen moda da. Nire herrialdeko Gabonetako berezitasunik handiena Befana da. Erratz gainean dabilen sorgin bat da Befana eta bizkarrean zaku bat darama. Txintxo portatu direnen haurrei karameluak ekartzen dizkie eta haur bihurrientzat, berriz, ikatz gozoa. Urtarrilaren 5eko gauean galtzerdi luze bat jartzen da tximinian eta 6 goizean jasotzen dira honek ekarritako opari eta gozokiak.
7 gabonak
munduan zehar Keven Penman
3 (Fife, Eskozia):
Marina Pons Sale
2 (Salta, Argentina):
Argentinan Gabonak uda bete-betean igarotzen dira, tiradun kamiseta eta txankletekin! Familia guztia elkartzen ginen, gaur egun oraindik ere elkartzen dira, osaba-izebak, lehengusuak, aiton-amonak eta baita tartean kolatzen ziren batzuk ere. Bakoitzak jateko zerbait eramaten zuen, eta horrela Urte Berri Egunera arte jan eta jan egoten ginen! Lagunekin, 00:00ak ondoren, etxez etxe joaten nintzen bakoitzaren senideekin topa egitera. Jarraian, etxeetan ospatzen ziren festa horietakoren batera joaten ginen eta egunsentia iristen zitzaigun igerilekuko bainu eta guzti! Esango nuke, Argentinako Gabonek, globalizazioaren ondorioz, zentzurik gabeko hainbat ezaugarri dituztela: turroia, garrapiñatuak… jaten dira; Papá Noelek bere eluroreinak aparkatzen ditu eta tximinietan behera jaisten da elurretako arropak jantzita 30 gradu dauden herrialde batean! Egia esan, pena bat da ez izatea Argentinan asmatutako pertsonaiarik! Gabonen inguruko milaka oroitzapen gordetzen ditut, baina gehien gustatzen zaidana honakoa da: Urte Zahar gauean hamabiak jotzen dituenean, irratian eta telebistan sirena hotsa entzuten da, guztiok zutik jartzen gara kopa eskuan hartuta txintxin egin eta besarkadetan elkartzeko! Une horretan malko bat baino gehiago erortzen da masailean behera, oroitzapen eta sentimenduen ondorioz… Osasuna, maitasuna eta urte berri on guztioi!
Abenduaren hasieran hasten gara prestaketekin, kaleak eta etxeak ordurako apainduta egoten dira. Abenduaren 24ko gauean, etxeko egongelan galletak eta esnea uzten dizkiogu Santa Klausi, baita azenarioak ere elur-oreinentzat. Ohe alboan, berriz, norberaren galtzerdia, oparia bertan utz dezan. Hurrengo egunean esnatu eta galtzerdian mandarina, txokolatina edota jostailu txikiren bat egoten da. Egongelan, berriz, opari handiagoak. Abenduaren 25ean, familia elkartu eta denok batera bazkaltzen dugu, indioilarra da egun horretako janari tipikoa. Dumpling izeneko pastel bat ere jaten dugu. Gabonak familia eta etxe giroan pasatzen dira, izugarrizko hotza egiten baitu. Umetan, bizikleta bat ekarri zidan Santa Klausek eta hotza zela eta otsailera arte ezin izan nuen estreinatu. Abenduaren 26an, Boxing Day eguna ospatzen dugu. Egun horren jatorria, etxe aberatsetatik dator. Etxe jabeek bertako langileei propina ematen dien eguna baita. Sarri esaten da, bezperako bazkariko soberak ematen zizkietela... Urtezahar gauean ospakizun handia izaten da. Etxean afaltzen dugu eta gaueko 00:00etako kanpaiak entzutean etxeko bi ateak irekitzen ditugu. Urte zaharrari ateratzen eta berriari sartzen uzteko. Orduan festa hasten da. Lagunen edo familiakoen etxeetara joaten gara. Etxera sartu den urteko lehen pertsonari Firstfoot izendapena ematen zaio, zorte onekoa esan nahi du. Urtarrilaren 1ean, pixkanaka dendak eta irekitzen hasten dira eta 2an gehiengoa lanean hasten da.
Violeta Jean Batiste
4 (Santo Domingo, Dominikar Errepublika): Han ia azaro bukaeran hasten dira Gabonak, abenduaren hasierarako kale guztiak apaintzen dituzte eta edonon entzun daitezke gabon kantak. Hemen abesten diren berak dira baina askoz ere modu alaiagoan eta erritmo biziagoan abesten dira. Abenduko asteburuetan, kale guztietan, Disco Lay deitzen diegun eszenatokiak muntatzen dituzte bozgorailu handiekin. Reggaetoi, Bachata edota Merenge doinuekin dantzan ibiltzen da jendea, hiriko kaleetan. Abenduaren 24an eta 31an, eguneroko jakiak diren oilaskoa, arroza eta babarrunak alde batera utzi eta afari bereziak egiten dira. Ekonomiak lagunduz gero, indioilarra edo bestela txerri hanka izaten dira janari ohikoenak, arroza, ilarrak eta platano frijituarekin lagunduta. Han ez dugu denok batera mahaian esertzeko ohiturarik. Etxean biltzen gara, janaria mahaietan egoten da eta bakoitzak nahi duena hartzen du. Abenduaren 24an, etxe batzuetara Santa Klaus joaten da opariekin baina gurera opariak, Erregeek ekartzen zituzten urtarrilaren 6an. Urte berriari, militarrek botatzen duten kanoikadarekin ematen zaio hasiera; hiri osoan entzuten da. Azken urteetan, ordea, jendeak pistolak hartu eta kalean tiroka hasteko ohitura hartu du, askotan ez da jakiten zein izan den benetako kanoikada. Orain dela zortzi urte igaro nituen azkenengo aldiz Gabonak nire herrian. Oso oroitzapen onak ditut. Familia giroan ospatu izan ditugu beti, hamar anai-arrebako familia gara, beraz, pentsa zenbat jende biltzen ginen!
···
···
Mia Rissanen
5 (Helsinki, Finlandia): 7
8 5
Finlandian urteko jairik garrantzitsuenak Gabonak dira. Urteko garairik ilunenean ospatzen dira eta jendeak gogotsu hartzen ditu. Etxeetan argiak jartzeko eta kandelak pizteko aitzakia ezin hobea dira. Abenduan zehar haurtzaindegietan, eskoletan eta parrokietan familientzako Gabon festak antolatzen dira. Langileek Gabon txikiak ospatzen dituzte, afalondorenekoa erraz ordu txikiak arte luzatuz. Ospakizun gehienetan Gabonetako kanturen bat kantatzen da. Gabon afaria osatzeko prestaketak aurreko astean hasten dira: arrain lehortua uretan jarri, frutadun bizkotxoak eginda utzi eta zaporea hobetzeko egun batzuetan gorde. Aran marmelada duten opiltxoak eta jengibre galletak egiten dira, sarritan familiako umeekin batera. Aza, ziropea eta esnegaina, edo hango arbia eta patatarekin plater bereziak prestatzen dira, ordu luzez labean egosita. Urdaiazpiko fresko handi bat ere jaten da, egunetan mazerazioan izan ondoren labean egosita. Gure amonak ere horiek guztiak egiten zituen eta aurretik horrenbeste janari prestatzen zenez, hurrengo bi edo hiru egunetan ez zen sukaldean beste ezer prestatu beharrik izaten. Hemen bezala, 24a da egunik garrantzitsuena. Familia gehienak egun horretan elkartzen dira. Han Gabon “gaua” 16:00etan hasten da. Ni gaztea nintzen garaian Gabonetan ez zegoen kalera ateratzeko ohiturarik, elizara joateko ez bazen. Aiton-amonak, amaren osaba bat eta gure familia elkartzen ginen afaltzera. Horrela pasatzen genituen Gabon gaua eta Eguberri eguna. Garraio publikoa ia erabat gelditzen zen eta denda, taberna eta jatetxeak itxi egiten zituzten. Eguberri eguna bezperan jasotako opariekin gozatzeko izan ohi zen. Gabon gauean, afaldu ondoren, Joulupukki izeneko pertsonaiak opariak banatzen ditu. Santa Klaus Joulupukkiren kopia modernoa da. Aspaldiko Joulupukkik animalien iledun larruak eramaten zituen soinean. Gabonetako oroitzapenen artean hauek ditut, besteak beste: elurtutako basoan zehar etxerako Gabon izeiaren bila gurasoak eta anaiarekin, eskiak jantzita, noski! Eta, Joulupukki bisitan etorri zen batean, anaia eta ni konturatu ginen soinean gure aitaren berokia zeramala, buelta emanda! Hyvää joulua! Eguberri on!
9 Andriy Shybunko
6 (Lviv, Ukrainia):
Gure egutegia ortodoxoa denez, Gabonak hemen baino beranduago ospatzen ditugu, urtarrilaren 6tik 9ra. Hala ere, Gabon aurretik bada haurrei zuzendutako egun bat, abenduaren 18a: San Nikolasek opariak uzten dizkie almoada azpian baina ez da jai eguna izaten. Gabonak urtarrilaren 6an hasten dira baina egun hori lan-eguna da. Jendeak egun hori gaueko afaria eta datozen egunetako otorduak prestatzen igarotzen du. Urtarrilaren 6ko afari horrek lan handia eskatzen du, mahaian hamabi platerek egon behar baitute, hamabi apostoluak irudikatuz. Hori bai, haragirik eta alkoholik ez afari horretan. Edateko, fruitu lehorren konpota moduko bat prestatzen dugu. Hiru kandela ipintzen dira mahaian: hildakoentzat, bizirik daudenentzat eta etorriko direnentzat. Fededunek mantel azpian lastoa jartzen dute, Jesus lasto tartean jaio baitzen. Egun, ordea, gehienek zuhaitz azpian jartzen dute, askotan Jesusen jaiotza irudikatuz bertan. Arratsaldeko 20:00ak aldera afaltzen da, izarra agertu zen garaian. Egun horretan, gurasoak eta seme-alabak bakarrik elkartzen dira. Gero, ez dago kalera irteteko ohiturarik. Urtarrilaren 7a jaiegua izaten da. Mezetan, Jesusen jaiotza iragartzen dute eta gero kalean “Jesus jaio da” esanda agurtzen diote elkarri, horrela bi aste pasa arte. Egun horretan, bezperan ez bezala, aiton-amonekin elkartzen gara; 8an, lagun edota lankideekin eta 9an, festen azken egunean, edozeinekin.
Bergara 7 Luken (Portarlington, Co Laois, Irlanda): ST. Patrick egunarekin batera Gabonak dira Irlandako ospakizun handienak. Handikeria nagusi izaten da eta erlijioaren eragina Euskal Herrian baino gehiago nabaritzen da. Gabonak gerturatu ahala, bertako dendetan eta telebistan izugarri antzematen da, hemen bezala agian. Beste tradizio batek ere iragartzen ditu Gabonak Irlandan; familia eta lagun guztiei postalak bidaltzen zaizkie. Guri dagoeneko iritsi zaizkigu batzuk! Irlandan izan ginen azken urteetan, opariak erosteko New Yorkera eta Londresera bidaiak egitea modan jartzen hasi zen. Ez nuke jakingo pertsona bakoitzak zenbat diru gastatzen duen esaten, baina hemen baino dezentez gehiago dela esango nuke. Olentzeroren ordez Santa Claus iristen da Irlandara. Eta asto gainean etorri beharrean, helikopteroan edo suhiltzaileen kamioian ikusi izan dut. Abenduaren 24 gauean ez da ospakizun handiegirik izaten, gehienak Gauerdiko Mezara joaten dira eta Santa Clausentzat haragizko pastel bat eta Guinness pinta bat jartzen dira. Egunik garrantzitsuena 25a izaten da. Goizean opariak ireki eta, batzuk berriz ere Mezara joan ondoren, familiako bazkaria egin ohi da. Indioilarra barazki eta patatekin izaten da plater nagusia, postrean, berriz, Gabonetako budina eta frutekin eginiko pastelak jan ohi dira, edatekoa ere ez da falta izaten. Abendaren 26an ere ospakizunak izaten dira jai eguna baita: St. Stephen's-en eguna, zaldi lasterketak eta futbol partida ugarik osatzen dute eguna. Etxea apaintzerakoan hemen baino lan gehiago hartzen dute gehienek, etxeen fatxadak argiz eta bestelako apaingarriez hornituz. Orokorrean, hemengo eta hango ospakizunak antzekoak dira, familia giroa nagusi bietan, hori bai, han 26an ez da Zoroperirik ospatzen!
A
Gisele Laurindo eta
8 Anselmo Bianchet (Rio do Sul,. Brasil):
Urtero gabon festa berri bat ospatzen saiatzen gara. Beste herrialde batean gaudela aprobetxatuz, kultura ezberdin bat ezagutuz. Gau atsegina izaten ahalegintzen gara eta tokatzen den moduan, asko janez eta edanez ospatzen dugu. Eguberri espirituari eusteko familiarekin lotura mantendu nahi izaten dugu eta skype-ak asko laguntzen du horretan. Gure herrialdean bero egiten du Gabonetan, bero handia!! Hori da desberdintasun nagusia. Eguberri eguna oso berezia izaten da familiarentzat, beraiei dedikatzen diegu eguna: estimua, maitasuna, poza… adieraziz. Euskal Herrian Olentzero etortzen den bezala, han Bizarzuri etortzen da. Gabonetako zuhaitza eta jaiotza, festako protagonista nagusiak izan ohi dira. Janaria desberdina da Brasileko zonaren arabera, plater nagusia txerrikumea edo indioilarra izaten dira eta fruta tropikal asko. Urte Zahar eguna oso ezberdina da. Mundu guztia hondartzetan egoten da gauerdia iristeko zain mahatsak jateko. Denok zuriz jantzita ateratzen gara, urte berrirako bakea adierazten du horrek. Superstiziosoek beste kolore batzuk ere janzten dituzte, beste esanahi batzuk dituztenak. Gauean su artifizialak botatzen dituzte. Gau dibertigarria izaten da eta lagunekin dantza eginez eta edanez pasatzen dugu, gorputzak “kito” esan arte!
imar Etxeberria, Amaiur Aristi, Maialen Kortadi, Naiara Exposito eta Jone Bergara
1
1
J aitziber ardunian
gorrotxategi eizagirre
«Gizarte hau ingeniariak sortzeko fabrika bat bihurtu da»
Txanponaren bi aldeak balira bezala, “serioa eta asko dakiena” bota dizkidate, Aitziberri buruz galdetu dudanean. Bat datoz bi ezaugarri horiek elkarrizketa honetan jasotakoarekin. Baina bi orduko gure solasaldiaren arabera, askoz gehiago ere bada Aitziber: lotsa pittin bat hasieran, barre algarak “zestoar txoroak” aipatutakoan, ironia fin ederra, herri txikietako dohain eta miserien behatzaile, sorlekuarekin eta gure aurrekoekin lotura… Ezin dena jaso, ordea. Hizketaldi atsegina egin dugu, sakona ere bai, eta gai askoren inguruan oso pentsakor utzi gaitu. Ezer baino lehen, egiguzu biografia txiki bat. Zer azpimarratuko zenuke? 1981ean jaio nintzen Aizarnan. Hamaika urte arte hango Eskola Txikian ikasi nuen. Etapa polita eta garrantzitsua izan zen niretzat, nire eskola-bizitzako momenturik onena, zalantzarik gabe. Gero Zestoara etorri nintzen OHO bukatzera eta hemendik Iraurgira (Azpeitia). Han batxilergoa bukatu eta Gasteizera, Historia lizentziatura lortzeko ikasketak egitera: lau urte zoragarri, hiri maravilloso batean pasa nituenak. Aizarna. Zure jaioterria. Zer moduz sentitzen zara bertan? Gehiena eta gutxiena gustatzen zaidana lasaitasuna da. Esate baterako, etxetik berrehun metrotara egotea eskola, hori zoragarria da; zerbait gertatzen bazaizu ama etorriko zaizu eskolara, ez dago inongo arazorik… Gu bolada batean sei ginen eskolan, adin desberdinetako umeak; elkarrekin jolas egiten genuen, gauzak konpartitzen genituen… Bakoitza etapa desberdinean geunden baina denok batera ibiltzen ginen… Nik uste dut Eskola Txikien filosofia oso berezia dela, jendeak mespretxatzen duen zerbait da baina barrutik bizitzeko benetan esperientzia zoragarria da. Nik asko-
···
···
tan entzun nuen, kanpoan, oso maila baxuarekin ateratzen ginela Aizarnatik eta batez ere gazteleran (agian zestoarrok erdararekin daukazuen harremanaren ondorioa da komentario hori, kar-kar-kar). Baina gauzak lantzeko zegoen modua… ba hori, eguneroko harremanean oinarritutako hezkuntza. Galderara bueltatuz, Aizarna niretzat da nire jatorria, nire idiosinkrasia markatzen duen zerbait, nik ez dut nire bizitza ulertzen Aizarnan bizi gabe. Ez dakit. Nire zuztarrak dira horiek, nire erroak; hortik kanpo umezurtz bezala sentitzen naiz. Definitzen izugarri zaila da. Ni beste leku batzuetan –adibidez Gasteizen– izugarri pozik bizi izan nintzen, baina ostirala iristen zen eta asteburua han pasatzeko ideia… niretzat gehiegitxo bezala zen, behar nuen deskonexioa. Etxera iritsi, berdea, nire ohea, nire gauzak, nire animaliak… Ba, hori, ez dakit definitzen, baina nire bizitzan zerbait ezinbestekoa sentitzen dut Aizarna. Aizarnako minei buruz artikulu bat argitaratu zenuen hogeita bi urterekin. Minak… Aizarnan bezala Akoan, hainbeste aipatu izan diren minak… Artikulu hori sortu zen unibertsitatean egin behar izan nuen lan bat zela medio. Esan ziguten ikerketa historiko bat egin behar genuela. Ordura arte artxiboetan-eta ez neukan esperientziarik batere. Historia asko gustatzen zitzaidan, argi neukan historia garaikidea eta ekonomikoa oso gustukoak nituela; gai industrialei buruz gauzak irakurtzen ari nintzen baina ez neukan ideiarik ere. Eta gertatzen da, zera, Danbolin iristen da etxera eta Jon Egigurenen artikulu batean irakurtzen dut ondare hori galtzen ari dela eta norbaitek ikertu beharko lukeela; eta hurrengo hileko Danbolinen Manuel Arregiren beste artikulu bat, eta hau eta hau dago gai horri buruz idatzita. Eta pentsatu nuen “hasi egingo naiz”; eta hasieran, inongo aspiraziorik gabeko lan bat zen, bost bat ateratzeko besterik ez, baina denborarekin artxiboetan sartu nintzen eta hasi nintzen gauzak irakurtzen eta, ostra!, ematen duen baino gauza gehiago daude, eta XIX. mende bukaeran Aizarnako mendiei buruz hitz egiten ari ziren, ostra!, interneten agertzen gara, ostra!… eta berotzen joan nintzen eta hala izan zen kontua. Gero, irakasleak Uztaro aldizkarian argitaratzea proposatu zidan, pixka bat moldatu nuen eta han argitaratu zuten hurrengo urtean [2003]. Nik uste dut nire kintako jendearen artean erabat galdutako gai bat dela, baina etxean galdetzen hasten zara edo herrian, eta berrogeita hamar/hirurogei kintan dauden horiek badauzkate erantzunak eta meategien kontuak: “honek han egiten zuen lan…” eta ez dakit zer nolako kargadero edo muelle… eta guk: “barkatu… zer kargatzen zuten?”. Aizarnako ikatzarekin, gero Arroan zementua egiten zen; herri honen ondare industriala oso-oso garrantzitsua da. Azkenean, Zestoa mapan jarri zuen: mundu guztian famosoa bihurtu zen zementu tipo bat ateratzen zen, eta hori Ibañarrietako margei [harri mota bat] eta Aizarnako ikatzari esker izan zen. Eta munduko mapan jartzen gaitu, gauza txiki-txiki batengatik, in-
signifikantea baina… Eta nik uste hori ezagutzera ematea merezi duela: edo erakusketa baten bitartez, edo eskola unitate bat sortuz… Baina errealitate hori hor dagoela eta lurrean irekitako lau zulo baina gehiago direla ezagutzera ematea oso-oso beharrezkoa iruditzen zait. Orain... lirikarentzat oso garai txarrak direla ere badakit… Zestoako Turismo Bulegoan ibilia zara lau udaratan (20052008). Gero, berriz, Ekainberri inauguratu zenetik, han zabiltza lanean. Kontaiguzu… Nik uste, beste era batera baina, Zestoa mapan jartzen duen gauza bat dela Ekainberri. Nik uste bailara mailan eta Gipuzkoa mailan, turismo baliabide oso indartsua dela Ekainberri. Ez dakit benetan inguruko jendeak bere neurrian baloratzen ote duen; askotan ezetz pentsatzen dut, baina gaur egun Zestoa esaten baduzu nonbaiten “A! Ekainberri!” esango dizute. Ni oso gustura nago lortzen ari garen emaitzekin. Agian, entzun edo irakurri dut Zestoan turismoetortze hori ez dela sentitzen baina, baita ere, kontuan hartu behar da oso gauza konplikatua dela: jendea guregana etortzen da baina guk ezin dugu inor obligatu herriko jatetxetan bazkaltzera. Produktu bezala, niri pasada bat iruditzen zait Ekainberri. Bere akatsak badauzka, erreplika bat da eta behin ere ez zara kobazulo batean bezala sentituko, baina beste erreplika batzuekin konparatuta gure filosofia oso desberdina da. Eta gero bisitaria VIP [pertsona garrantzitsua] sentitzeko ahalegin hori… Bisitak beti gidatuak izatea, batzutan gauza amorragarria gara, jendeak batzuetan ez gaitu nahi, baina besteetan, jendeak inongo oinarririk ez daukan kasuetan… Esate baterako, Zeelanda Berritik datorren jende bati Europako paleolitoa esplikatu ahal izatea eta haiek ideia batekin behintzat joan ahal izatea, hori kristorena da. Eta gero entzunda, “jo, benetako kobazulo batean nagoela ematen du, zoragarria da, ez dut behin ere antze-
«Herriak sinistu egin beharko luke, pixka bat gehiago, daukan potentziala» Esan duzu jendeak ez ote duen sentitzen turista etorrera hori… Lehenengo gauza, herriak sinistu egin beharko luke, pixka bat gehiago, daukan potentziala. Nik uste mende dezente pasa dituela Zestoak, urak direla eta ez direla, turistak hartzen, baina jende askori entzuten diodan komentarioa da: “Baina zertara etorriko dira ba Zestoara?”. Ba zuk hori esaten baduzu eta nik saldu behar baduk zure produktua... Zuk ez baduzu sinisten Zeelanda Berritik pertsona bat etor daitekeela Ekainberri ikustera, edo hemendik hilabete batzuetara –¡toquemos madera!– Lili jauregira, edo bainuetxean lojatu daitezkeela oso gustura, edo turismo antolakuntzan dabiltzan pertsonak Arozenan oso eroso sentitzen direla eta puntu estrategiko bat dela, eta hona etortzen direnean gazta eta ardoa erosteko denda bat irekita egotea nahi dutela… Zuk ez baduzu sinesten hori, arazo larri bat daukagu. Turismo eragileek medioak jarri ditzakete, jendea erakartzeko ahalegina egin dezakete, baina herriari bizitza emateko herritarrek ere sinistu egin behar dute.
3
man ez nagoenik benetako kobazulo batean…” horrelako komentarioak entzutea… Benetan ez dut uste nirekin ondo geratzeagatik egindako komentarioak direnik, baizik-eta benetan sentitzen dituztenak. Erreplika teknikoki oso ondo egina dago, pasada bat da. Gero, hogei pertsonako bisitak izateak, horrek intimitate puntu oso garrantzitsu bat ematen du, zeren beste leku batzuetara joaten zara eta hirurehun pertsonarekin zaude sala itxi batean. Nik uste, alde horretatik emaitza borobilagoa daukagula eta oso produktu ona lortzen dugula kalitate aldetik.
1
Gaur egun prehistoria eta arkeologia hutsaren hurrengoa dira. Nabaritzen al da hori bisitatan, batez ere ikastetxeetako taldeetan? Orokorrean nabari da –eta batez ere hezkuntza maila altuetara goazen neurrian– gizarte zientziak ez daudela oso modan, hau ingeniariak sortzeko fabrika bat bihurtu dela. Etorkizuna hor dago, eta norbaiti esaten badiozu historia ikasteko kontua, arkeologia… sei urte badauzka bai, baina hamasei badauzka… ba muturra pixka bat okertuko dizu. Eta azkenean da gure gizarteak daraman eredu erabat produktibista, zientifiko eta teknologikoa, eta humanitateei eta gizarte zientziei nahiko paper sekundarioa emanez-edo. Baina gizarte mota horrek zulo pilo bat utzi dizkigu, emozionalak edo psikologikoak, eta gero edozein tontakeriarekin betetzen ditugu. Zentzu horretan, zu Aizarnako parrokian-eta ibilia zara. Zer ematen dio, gaur egun, 31 urteko neska bati erlijioak edo/eta Elizak? Kristaua naiz jaiotzatik, horrela hezi naiz; familia musulman batean jaio izan banintz musulmana izango nintzen seguruenik. Ez dut sentitu, inoiz, puskatzeko behar hori. Ez dakit, da itxaropena ematen didan zerbait, uste dut behar dudala, hemen gure bizitza honetatik kanpora zerbait gehiago badagoela, batzuk kosmosa deituko die, infinitua, totemak... Nik nola hezkuntza kristaua jaso dudan, horiek niretzat Jesukristo eta Eliza dira. Baina argi eta garbi utzi nahi dut Eliza ez dela eliza katolikoaren hierarkia hori. Kristau izan gabe ere izan zaitezke pertsona ona, solidarioa, besteei laguntzeko prest zaudena, besteei kalterik egin gabe bizitzeko ahalegina egiten duzuna; hori dena izan zaitezke kristaua izan gabe. Nola ni kristau hezkuntzatik natorren, niretzat hori biltzeko lekurik onena kristautasuna da. Gaurko gizartean, balore humanistak kontsideratzen diren horiek niretzat kristautasunetik datoz. Eta nahiz eta hau esateak jendeari haserrea eragiten dion, Europako gizartean balore horiek ehuneko handian erlijio judu-kristaumusulmanetik datoz. Nahi dituzun eboluzioekin baina europar gizarteak hor ditu sustraiak.
F
ernando Arzallus
Danbolin-zulo kultur elkarteko urteko batzarra Abenduaren 9a VIII. Tango eta milonga erakustaldia udaletxeko arkupetan
Abenduaren 11a Aurrekontu parte-hartzaileak udalean, 2013ari begira proposamenak jaso asmoz
Abenduaren 10ean, Danbolin-zulo kultur elkarteko urteko batzar orokorra izan genuen. Aurtengo balantze eta dirukontuen berri emateaz gain, 2013ari begira ditugun asmo eta aurrekontuez ere aritu ginen. Aurten lan asko egitea tokatu zaigu (errifak, kamisetak‌) baina horri eskerrak, urtea ondo bukatu dugu. Datorren urtea gordinagoa izango dela uste dugu eta, beraz, zenbait neurri hartzea erabaki dugu: esate baterako, kuota euro bat igoko da (26 eurokoa izango da), kanpoko bazkideei bidalketa gastuak kobratu egingo dizkiegu (hileko euro bat) eta bazkide kanpaina on bat egingo dugu. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak asko jaisten baldin badituzte, aldizkariaren orri kopuruan eta paperaren loditasunean ere aldaketa batzuk egin beharko ditugu. Batzarraren ostean, mokadutxo bat ere izan zen eta giro informalagoan bazkideen gertutasunaz gozatuz, beraien iritzi eta proposamenak entzun eta galderei erantzuten saiatu ginen.
Abenduaren 13a Sukaldaritza ikastaro arrakastatsua Arroagoiko Herri Etxean
danbolin
zulo
Abenduaren 13a Silvana Huegunekin sukaldaritza energetikoko ikastaroan
Jostailu eta arropa bilketa.
Abenduaren 16a Ekain Guraso Elkartea eta Agiro mendi taldekoak, mendi irteera, bazkari eta guzti
Herriko haurrentzat jostailu eta arropak bildu ditu Udaleko Gazteri Sailak. Espero zuten helburua beteta, gustura geratu omen dira lortutako emaitzarekin. Orain, Ongizate Sailak aztertu egingo du zein diren behar handiena duten familia edo haurrak eta haiei banatuko zaie bildutakoa. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete borondatea agertu duten guztiei.
5 1
ikus mira oroimina F
Edade batetik gorako irakurle gehienei ezaguna egingo zaie El baul de la Piquer esamolde legendarioa: “Se mueve más que el baúl de la Piquer”. Sorpresa ederra hartu nuen nik, duela hamar bat urteko abenduaren 28 batean (!) irakurri nuenean zer zeraman Piquerrek delako baul hartan. Bueno, hasteko esan behar da ez zela baul bakarra: berez, ziento bat baziren. Pentsatzekoa da hain artista ezaguna ez zela ibiliko munduz mundu maletatxo bat bakarrarekin. Ba, baul horietako batean, gure bainuetxeko ura, botila mordoa gainera, eramaten omen zuen gure Conchak.
ernando Arzallus
Concepción Piquer Lopez (1908-1990), artistikoki Concha Piquer bezala ezaguna, abeslari eta aktorea izan zen, koplaren ordezkaririk garrantzitsuenetako bat. Esan dugun bezala, beti kutxa mordo batekin bidaiatzen zuen, bereak eta etxekoak; etxe bat alokatzen zuten kantaldiak ematen zituen herri edo hiri bakoitzean. Kutxa horietan denetik eramaten omen zuten: oliba olioa, urdaiazpikoak, eta –gure sorpresarako– Cestonako ura ere bai; “Gure aitak, nik al dakit zergatik, egunean sei edo zazpi basokada hartzen zituen”. Concha bera, dirudienez, ez zen oso urzalea eta badaezpada ere, gauzak argi uzten ditu: “Nire bizitzan zapore mikatz franko egon da, baina denak buruan dauzkat, ez ahosabaian” . ETXEKO HAUTSA Anjel Lertxundi. Alberdania, 2011
irakurri
berri dut
M i ke l No g a l e s Neure buruaren alde. Koldo Zuazo. Oso liburu gomendagarria da edozein adinetarako. Liburu honek duen kontatzeko era bereziak eta gure historiako gertaerak kontatzeak egiten du liburu hau hain interesgarri. Lehengo bizimodua ondo islatzen duela iruditzen zait eta istorioa benetan erreala da. Amodioa, ihesaldia, lan mundua eta gaueko giroaz dihardu. Liburu oso ona eta erraz irakurtzen dena. Animatu irakurtzera!
Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat. Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak. Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.
URAK DAKARRENA Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo, 2012 Nafarroako herri balizko bat irudikatu du Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borroka beharra...
ZESTOAKO ELIZA
eta
BERE LEHEN
erlojua
Denbora neurtzeko ohiturak
Betidanik, denboraren neurri naturala egunen joana edo astroen mugimendua izan da. Eguneroko bizitzaren erritmoa eguzkia eta ilargiaren mugimenduak markatzen zuen. Baina gizarte konplexuagoko harremanek kontrol eta komunikazio modu zehatzagoak eskatzen zituzten. Eta horrela aipa litezke, esate baterako, kanpaiak. Kanpaiak izan dira betidanik eguneko berri garrantzitsuenak jakinarazteko era. Kanpaiak egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean jotzen ziren. Hilkanpaiak jotzen ziren haurren bat edo helduren bat hiltzen zenean (gloria joaldia / agonia joaldia); su-kanpaia jotzen zen sute edo beste arrisku baten aurrean. Kanpaien joaldiak, beraz, bere hizkuntza jarraitzen zuten. Zestoako elizaren gaur egungo kanpaiak 1737. urtean ipinitakoak dira, Holandatik ekarritakoak dira eta Beduako portuan jasotakoak.
Erlojuak
G
Gizakia, teknologia menderatzen joan zen neurrian, denbora hobeto neurtzen saiatu zen, horretarako gero eta tresna zehatzagoak sortuz. Engranajedun erlojuak XIII. gizaldiaren amaieran azaldu ziren. Sistema hura ez zegoen eguzkiaren argiari lotuta eta, ondorioz, eguna denbora unitate berdinetan zatitzen “ahalegintzen” zen. Baina, XVI. gizaldia iritsi zen erloju mekanikoak denbora zatitzeko gailuak izan zitueneko. Garai horretan hasi ziren Europako elizak eta udalak erloju horiek dorreetan ipintzen: Lyon (1598), Augsburgo (1590), Nuremberg (1509), Praga (1570), Ulm (1530), etab. Burdinaren eraldaketa hain ondo ezagutzen zuten errementariek egiten zituzten erloju horiek. Euskal Herrian, Marigorta “rejero” edo “erloxero” familia aipatu behar da batez ere. Erlojuez gain, leiho eta ateetako burdin hesiak ere egiten zituzten. Elgoibarko errebalean zuten lantegia. Sei belaunaldi izan ziren familian 1520tik 1650era bitartean. Kristobal de Marigorta izan zen lehenengoa, bere seme Pedrok jarraitu zion eta horren semeak eta hurrengoak. Lekeitio (1536), Bergara (1540), Urretxu (1537-1558), Araotz (1546), Markina (1565), Zestoa (1592), Olaso dorrea (1604) eta beste hainbat tokitako erlojuak ipini eta konpondu zituzten.
ure bizitza kronometratuta daukagu. Noiz ipini zen lehenengo erlojua Zestoako elizako Erlojuak markatzen dizkigu dorrean? hitzorduak, eskolarako, Ez dakigu ziur baina 1529an azaltzen dira agirietan Domenja de Lili eta Ellanerako, sendagilearentzat, goibarko erlojugilearen arteko harremanak. Marigortatarrek inguruko herriemaitasunarentzat… Erlojuak tan erlojuak ipini zituztenez, (Lekeitio 1536, Bergara 1540 etab.) pentsatzekoa markatzen du denbora. Baina da Zestoan ere jarri izan zezaketela. Garai hartan, erloju mekaniko bat izatea zer da denbora? Badakigu ohore handia zen herri batentzat eta Zestoa oso ospetsua zen. Nolanahi ere, 1546n Zestoako elizak su hartu zuen. Etxeak bata bestearen jaiotzatik hasten dela gure ondoan zeuden, eta batzuk elizaren kontra. Horietako batean sua sortu, eta bizitza kontrolatzen, eta gurekin handik elizako teilatura pasa zen. Hondamen izugarria. Lilitarren kapera salbajarraitzen duela bizitza dugun tu zen bakarrik. Handik aurrera, udal agintariek debekatu egin zuten elizaren bitartean. kontra etxeak eraikitzea. Sutearen ondoren, eliza handitzeko aprobetxatu zen: lehendabizi dorrea eraiki zen, ondoren eliz ataria eta, bukatzeko, zati horiek aurreko bataiategi edo eliz buruarekin bat egin zuten. Nahiko eraiketa bitxia izan zen, zeren, ohiko eraiketak eliz burutik hasi eta luzatuaz, kanpandorrearekin bukatzen baitziren.
7 1
tsona eta ondarea jartzen ditu tratuaren garantia gisa. Kontratua sinatu ondoren, bederatzi dukat eta zazpi erreal jasotzen ditu. Erlojuaren harriak hobeto finkatzeko bi eraztun bidaltzeko hitz ematen du. Beste lan bat ere egiten du, hala nola, ostiak egiteko tresnak garbitzea (“fierros con que se azen las hostias”). Udalak bere gain hartzen du erlojuaren harriak igotzea “para que el relox no ande errado”. Erlojuak arazorik izanez gero, berehala Pedro de Marigortari pasa behar zitzaion abisua. Marigorta erlojua konpontzera etortzen zenean, udalaren kontu izaten ziren beraren eta berarekin zetorren ofizialaren otorduak, baita bere lanerako sutegi bat eta beharrezko ikatza eskuratzea ere. 1600. urteko uztailaren 3an, berriro etorri zen Zestoara Pedro de Marigorta. Egin zuten tratua, sei dukat jaso zituen, eta bere gain hartu zuen erlojuaren mantenua (“tener en pie, bien andante y corriente el dicho relox en seis años”). Erlojua hondatzen bazen (“se descalabre”), udalak bilatu beharko zuen norbait erlojuaren harriak gora igotzeko. Oraingoan ere, aurrekoan bezala, sutegia eta ikatza udalaren kontu. Gaur egun, lehenengo erloju zahar horren arrastorik ez da gelditzen; agian, erlojuari eusten zion dorre barruko egurrezko egitura. Baina dorrea hor dago bere lekuan, arro askoa, Zestoako bizitzaren egunak eta orduak bost gizaldiz ikusi ondoren.
Mekanika apur bat
Zestoako elizaren dorrea ez zen orain bezalakoa: hasiera batean, teilaz estalitako egurrezko egitura zuen goialdean. Dorrearen altuera elizarena baino baxuagoa zen. Hori zela eta, kanpai hotsak ez ziren oso ondo entzuten, harresien kanpotik bizi zirenentzat behintzat. Hori horrela izanik, 1735ean altxatu egin zen kanpandorrea.
Marigorta Zestoan: 1592ko urria 1592. urteko urriaren 28an, Pedro de Marigorta Zestoara etorri zen, lehengo erloju zaharra konpontzera (horrela ikusten da eliza erre baino lehenago beste erloju bat bazela). Agiriak esaten duenez, tratuan “Joan de Olascoaga, teniente de alcalde de la dicha villa i Gracian de Egaña, fiel síndico procurador” ibili ziren, besteak beste. Pedro de Marigortak bere gain hartu zuen erlojuaren konponketa eta sei urtean onik mantentzea. Bere per-
Garai hartako erloju haiek bere lekutik eraitsi zitezkeen. Goian esekitako egitura bertikal batean muntatuta jarri ohi ziren. Erloju horiek ez zuten koadranterik edota orratzik: alegia, kanpotik ez zen ezer ikusten, entzuteko sistema zuen bakarrik. Bere oinarria, pisu batek eragindako engranajez osatutako mekanismoan datza (indar eragilea) eta biraketa abiadura erreguladorez kontrolatua du (ihesa). Erabilitasun autonomia txikia zuten eta, ondorioz, arduradunak egunero-egunero igo behar zituen pisuak. Erloju horren kanpaiak dangateko bakarra jotzen zuen, ordu bat izan bestea izan. Jendeak beti dangateko bakarra entzuten zuen eta, beraz, ezinezkoa zuten jakitea, adibidez, 10ak edo 11ak arteko aldea. Erlojugintza mekanikoa oso ahula izan zen XVII. gizaldiaren amaiera arte, batez ere, zehaztasun edo doitasun gutxi zutelako. Gero, ordea, penduluaren aurkikuntzak aurrerapauso handia ekarri zuen denboraren neurketan. Christian Huygens (1629-1695) suitzar matematikari jakintsuak egin zuen, 1656. urtean, lehen penduludun erlojua. Ideia bat egiteko, XIV. gizaldian, erloju batek 10 minutuko okerra ateratzen zuen ordubetean. XVIII. gizaldiaren erdialdean, berriz, 5 minutuko okerra. Gaur egun, erloju atomikoei esker, gehienez segundo bat okertzen da… hiru miloi urtean!
J
ulian Serrano
auzo etatik NORMALTASUNA NAGUSI AIZARNAN Urtea amaitzera doa, eta ezin dugu joaten utzi herri txiki honetan bizi ditugun gorabeherak aipatu eta zestoar guztiei ezagutzera eman gabe. Krisiaren eragina gehiengo batek sufritu duen urtea igaro dugu, hala ere normaltasunez bizi dugula esan beharra dago, eta ez da gutxi garai hauetan. Normaltasunez, bai, normaltasunez igaro da urtea Aizarnan! Baina hala ere beti dago zerbait azpimarratzeko, nahiz eta eguneroko bizimodua errepikakorra izan. Normaltasun osoz egindako akordioari esker ireki zen elkartean lasaitasuna da nagusi, tentsiorik gabeko giroa sentitzen da bertan. Kalean ere ahaztu dira pasa ditugun tirabirak, eta honaino iristeko meritua herritarrena da. Normaltasun giroan berreskuratu ditugu, baita ere, udaberrian ahaztuta genituen aspaldiko Pazko jaiak ere. Berreskuratu eta ez nolanahi gainera, egun horrek nota handia lortu zuen askoren esanetan. Lehen aldia izan arren nota egokia eta aurrera begira gainditzeko asmoarekin gainera. Normaltasun osoan ospatu dira, berriro ere, udan ospatzen ditugun Amabirjin jaiak. Zezenketarik nola ez dugun ospatzen, ez dago eztabaidarik Aizarnan, Zestoan ikusi dugun bezala. Eskerrak galdeketak baretu duen kalea, bestela Aizarna ere kutsatuko zuen gai horrek. Giro alaian ospatu genuen jaietan egiten dugun oi-
aizarna
lasko biltzea ere, nahiz eta oso hurbil ikusten dugun eztabaida animali hauen tratua dela eta. Amasan oilaskoak biltzeari uko egin eta arrautzak bildu izanak, izango du bai eragina gure artean ere. Dena den Zestoan zezenketen arazoa konpondu badute, gu ez gara gutxiago. Normaltasun giroan burutu zen udazkenak berekin duen txerri boda ere, ohitura hau Aizarnako erara ospatu izanak ez dio xarmarik kendu festari, gehitu baizik. Aspaldian ikusten ez diren langintza zaharrak ikusteko aukera ere izan genuen. Esan genezake txerri boda herrikoa zela, eta nik ez dut oraindik Aizarnan ezagutu, seguru asko izango du honek ere jarraipena. Normaltasun giroan igaro baditugu orain arteko urtaroak, negua ere hala dago iragarrita, eta abenduan gehiago, horretara bultzatzen duelako. Normaltasuna hitza gehiegi aipatuko nuen beharbada, baina honek dakarren egoerak giro atsegina sortzen du herrian, eta lasaitasuna txertatu gizartean. Aurrera pausoak ematen asko laguntzen du, elkarren arteko hartu-emanak hobetzen joaten dira, ekimen pribatuak ere gehitu egiten dira eta herrian alaitasunak toki gehiago izaten du. Azken urte honetan Euskal Herriko gizartean ere giro bera nagusitu da, beraz gure artean ere giro honek jarraitzen badu, seguru Aizarnari pauso berriak ematen asko lagunduko diola. Leihotik begira ikusten dugun Olentzerok seguru asko aurpegi alaiagoa izango du aurten, eta opariak ere hobeak ekarriko ditu.
J
on Egiguren
ab 22
ENDUA LARUNBATA
Iraeta denon artean auzo elkarteak antolatuta Mungiako Izenadubarara irteera.• Gipuzkoako pilota txapelketako hiru final jokatuko dira 17:00etatik aurrera Kiroldegian; jubenilak binaka 3. maila, jubenilak banaka 1. maila eta kadeteak banaka 1. maila. • Artisau azoka egingo da Alima dantzako lokalean. Azokan ateratako irabazien zati bat, Nava Jeevan Calcutako umezurztegiko haurrei laguntzeko elkartera bideratuko da. 16:30eatik 20:30era egongo da zabalik azoka.
23
IGANDEA
oharra: Lauiturrietako garbileku zaharberrituaren festatxoa urtarrilaren 13ra pasa da.•Zoroperiak II. Esku Pilota Saria, kiroldegian, 17:00etan: Andreu – Azagirre / Artetxe – Aizpuru; Iriondo – Loiola / Iribar – Iribar.•Zestoako Musika Bandaren Gabon kontzertua elizan, 20:00etan.
24
ASTELEHENA
Urtero moduan, Olentzero Kantuz taldekoek eta Jaiotza biziarekin irteten direnek, kantuz alaituko dituzte herri eta auzoetako kaleak.
26
ASTEAZKENA
9:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana. XXIII. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako XV. Ezti lehiaketa. XIV. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Segurako talogileak eta salmenta-postu franko. 11:00. Felix eta Eider trikitilariak, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 12:30. Sari banaketak. Jarraian, trikipoteoa.13:30. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 14.30ean bazkaria Gaztetxean. 17:00. Katilukadak, umeentzako bertso-txotxongilo emanaldia, Kultur Etxeko aretoan. 17:15. Denok kiroldegira, kalejiran, Laranjadi txarangarekin. 17:30. Jaialdia. Esku pilota Zoroperiak II. sariko finala. Ondoren, herri kirol lehia: Akoa – Zestoa – Aizarna, nor baino non, lokotx biltzen, harrijasotzen, aizkoran eta trontzan. Ondoren, Laranjadi txaranga, afalordura arte.
28
OSTIRALA
‘Tximeletak, etengabeko metamorfosia’ Euskal Herriko gazte mugimenduan azken 30 urteetako bilakaeraren inguruko dokumentala Gaztetxean 18.00etan
29 31
-30
ASTEBURUA
Gabonetako Iraurgi Cup futbol txapelketa Iraetako futbol zelaian. ASTELEHENA
II. San Silbestre lasterketa arratsaldeko 17:00etan plazatik aterata. Izenematea irekita dago. Doan izango da. •Presoen eskubideen aldeko urte zaharretako elkarretaratzea 19:30ean plazan.
9
agenda
ur 02 04 05
1
TARRILA ASTEAZKENA
Binakako pala txapelketa eta merendola gaztelekuan OSTIRALA
Txuri Urdinera irteera gaztelekutik LARUNBATA
Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.
11 12
OSTIRALA
Ekain haurreskolak antolatuta Ricardo Arriola mediku homeopataren hitzaldia Kultur Etxean 18:00etan. LARUNBATA
Giza eskubideak, irtenbidea, bakea, euskal presoak Euskal Herrira, lelopean, Bilbon herri mobilizazio orokorra. Kalean jarriko dira autobuserako izenemate orriak. • Gaztelekuan “Gu sukaldari”; txokolatezko taloak.
13
IGANDEA
Lauiturrietako garbileku zaharberrituaren festatxoa. 11:30ean, Kalejira udaletxeko arkupetatik Lauiturrietara, bertsolari, dantzari, musikari eta abarrekin. Gero, han, auzolanean egin den berrikuntza aurkeztuko da; bertan jarri diren panel didaktikoen azalpena egingo da; garai batean arropa nola garbitzen zen erakutsiko da; eta dena alaitzeko dantza emanaldia, bertsoak, musika…
15
ASTEARTEA
Ekain haurreskolak antolatuta Silvana Huegun dietista eta nutrizionistaren hitzaldia 17:15ean udaletxeko pleno aretoan.
18
•G
-19
ASTEBURUAN
Gaztelekuan eskulanetan; itsulapikoa
izarte zerbitzuetan ikastaroak egiteko sistema berri bat jarri nahi dute martxan. Truke sistema izango duen asmo bat da. Diruan oinarritzen ez den zerbitzuen edo ikastaroen trukaketa bat egitea proposatzen da. Edozeinek hartu dezake parte. Epe bat irekiko da jendearen proposamenak jasotzeko edo norbanako batzuei proposamen zehatzak egiteko. Ondoren ikastaroak antolatuko dira prezio sinboliko batekin. Ikastaro bat ematen dutenek, bono bat jasoko dute beste ikastaro batean parte hartzeko. Mendi orientazioa, joste ikastaroa, arnasketa edo erlajazio ikastaroak, mintza praktika taldeak, autodefentsa, sukaldaritza, argazkilaritza, estetika, mekanika edo antzeko ikastaroak izan daitezke. Jasotako dirua material edota helburu sozialetarako erabiliko da.
• JKultur Etxean biltzen den jostunen taldeak, erakusostunak . Zoroperi egunean, astelehen arratsaldero
keta jarriko du liburutegian. Urte guztian zehar egindako lanak egongo dira ikusgai; baserritar jantzien mantal eta gonazpikoak, umeen faldoiak, etxeko mantelak... Taldeko zenbait jostunek dozena bat urtetik gora daramate ikasten, beste batzuk berriz hasi berriak dira. Irakaslea ere jubilatu zitzaien baina hor jarraitzen dute elkarri erakusten. Ea bada zer prestatzen diguten Zoroperitarako.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora