183.qxp_55 21/5/17 0:12 Pรกgina 1
2017ko maiatza
183 zk.
,
,
,
IRIONDO
AKULU
,
LURRETAKO RALLYETAN HAUTSAK HARROTUZ
183.qxp_55 21/5/17 0:12 Pรกgina 2
183.qxp_55 21/5/17 0:12 Página 3
34 6 10 12 14 15 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
J ARDUNIAN “A KULU ”
HERRI
ARLO TEORIKOTIK HARANTZAGO Teoriak onak, erabilgarriak eta beharrezkoak dira baina azken finean horixe dira, teoria hutsak. Frogatu gabe dagoen zerbaiten inguruan suposizio eta hausnarketak egitea osasungarria da, baina onartu dezagun errealitatea bestelakoa dela. Teorian guztiak funtzionatzen du. Teorizatzaile guztiek bizitzan topatuko duten unerik latzena errealitatearen zaplada izan liteke. Ideiak oinarri sendoak dituen edo goitik behera eroriko den karta-gaztelu bat ote den ikusten den momentua. Arlo teoriko horretan murgilduta maiatzaren 17an hainbat herritarrek “Zestoa 2025” mahai inguruan parte hartu zuen. Jakintza maila desberdina duten eta hainbat sektoretan lan egiten duen jendea bildu, arazoak identifikatu eta irtenbide posibleak zein izan daitezkeen aztertzea ariketa osasungarria da. Beti. Eta gehiagotan egin beharrekoa. Ez da nire lana izango mahai inguruaren balorazioa egitea, bertan izan zirenen artean mahai inguru honek izan duen eragina hurrengo hilabete edo urteetan ikusiko baitugu. Eta horrek ematen du beldurra. Jendearen parte hartzeak eta inplikazioak. Azken urteetan antolatu diren hainbat ekintza edo ekitaldik erantzun desberdina izan dute. Batzuk aretoak bete dituzten bitartean, beste batzuk familia giroan egin dira, edo bertan behera gelditu dira inor ez delako azaldu. Arrakastaren gakoa non dagoen asmatzea ez da erraza baina azkeneko danborradan pasa dena adibide garbia izan liteke. Helduen danborrada astelehen gauean zelako-edo taldeak osatzeko lanak izan ziren. Batek baino gehiagok telefonoak astindu eta izerdia bota zuen partaideak lortzen. Danborrada ostiralean edo larunbatean denean desagertzen da arazoa. Errealitate horren atzean dauden arrazoiak aztertu beharko lirateke, dena esan beharra badago. Agian, beste herri batzuetan bezala, festa asteburura pasa beharko genuke. Gauzak ez aldatzeko tradizioaren aitzakian ezingo dugu beti babestu. Zezenketen kasuan bezala. Hausnarketa eta eztabaida ariketa baten ondoren herritarrei iritzia eskatu zitzaien eta horrek ondorio batzuk izan zituen. Gure parte hartzea, ordea, ezin dugu lau urtean behin alkatea aukeratzera edo noizean behin egin litekeen bozketa batera mugatu. Bai, erosoena eta errazena da baina hori ez da gizarte bat osatzeko modurik egokiena. Eztabaida, hausnarketa eta parte hartze aktiboa beharrezkoak dira. Herriko ekintza edo mugimendu guztietan parte hartu beharrik ez dago. Ezinezkoa da. Talde batean aritzearekin asko egin dezakegula ikusiko dugu. Beti ere sofatik mugitzen bagara. d a n b o l i n EK
U
rko canseco
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
AZOKA
DANBOLIN . E US
I RAGAN ETIK
A RROA
TIRAKA
E SKOL A TXIKIAK
A G E N DA
diruz lagundutakoa
183.qxp_55 21/5/17 0:12 PĂĄgina 4
“H enbidoa
Harategian, halabeharrez
ik ez dakik zer den fundizioa�, esaten zidan aitak, harategira joatea baino nahiago nuela esaten nioenean. Hamazazpi urte, eta ikasteko gogorik ez, lanerako ere ez; neskatarako bai, baina abilezia falta, eta lotsa sobran. Halaxe hasi nintzen harategian erdiarrastaka, aitari garbi asko esanda urtebeterako bakarrik izango zela. Haragi asko jaten zen garaiak ziren haiek, baina kontsumo erak zertxobait aldatzen hasiak ziren. Hemeretzi urterekin, Baionan hiru hilabeteko ikastaro bat egin nuen hango lanbide eskolan. Han beste mundu bat ikusita, horrelaxe sortu zitzaidan aldatzen zihoan ofizio honetarako grina. Emakumea lan munduan sartzeak eta belaunaldi berriek umetatik nahi beste janari ezberdin eskura izateak eragin dute, besteak beste, kontsumo aldaketa. Gaur egun jatekoa azkar prestatu eta gauza ezberdinak probatu nahi dugu. Kantitate txikiagoak, baina kalitatea eskatzen dugu. Ez da gutxiagorako klenbuterol, behi ero, dioxina eta abar guztien ondoren bizirik jarraitzen dugunontzat. Komunikabide eta modek ere badute eragina. Astean zehar osasuntsu jan eta orekatuta ibili behar, asteburuan pixka bat aldrebestuko bagara ere. Duela bizpahiru urte, Ezpeletako harategi batean bitrinaren erdia entsalada eta barazkiz beteta ikusi nuen. Harakin zahar batek esan zidan gauza horiek depresioa eragiten ziela, baina horri ere hartuko diogu tamaina. Eta tamainaz ari garela, tamaina-tamainakoa, amonek esaten dutenez, Txomineneko Gregori omen zen, XX. mende hasierako Erdikaleko emakume bat; eta badut irrika beraren berri jakiteko. Ofizioz txoferra eta afizioz arkeologohistoriazalea den lagun bat badut, Karlistada eta Gerra Zibileko aztarnen bila uxarrean oso trebea dena. Itxaropen horrekin, enbidoa hiretzat, Asier Mendizabal.
J
oxe mari uzkudun
183.qxp_55 21/5/17 0:12 Página 5
5
botalibrean
Urtebete whiskiari ematen diodala.
Daitort. Amua izan da, zure arreta neureganatzeko trikimailua. Bada zerbaiten urteurrena, baina ez (zorionez) nire alkoholismoarena. Hori lehenagotik dator (broma hori ere). Barka makabroegia izaten ari banaiz, baina agian iparraldeko lurretan egin dudan denborak umore beltzera gerturatu nau. Hara, horra urteurrenaren arrazoia: urtebete da Zestoa utzi eta EdinBartzelona. Apirilak 27. burgo destino Iluntzeko 21:30. Gau eta lagun giro ederra. Etxetik irten eta hartu nuela, urteEuskal Etxerantz goaz pintxo eta kaña pare bat hartzeko asbete whiskiaren moz. Metroan sartu eta hizketan hasi gara: “Zer moduz osteherrialdera etorri guneko azterketa?”, inguruko ezeri erreparatu gabe. nintzela. Metrotik irten eta eskailera mekanikoetan gora goazela, Bi arrazoi ditu gazte batek sorterria uztebat-batean, golpe batez gelditu ko: beharra edo nahia. Bueno, ba nik hirugarren gara. Guk geure artean: “betiko aterabide bat aurkitu nuen (distantziakidetasun graziosoa izango zen orain ere”. madarikatua). Bere alea jarri zuen beharrak, eta Buila entzun da baina ez dakigu nahiak egin zuen gainerakoa. Ados, gehiago izan ondo zer gertatu den. Jaume I plazen nahiaren kontua; tenkatuegi zeuden soka zara irten eta gazte bat hurbildu batzuekin apurtzeko beharra, gainean neraman zait: “Barkatu baina han korrika motxilari harri batzuk erortzen uzteko gogoa. alde egin duten hiru horiek eskaiHarrezkero ez dut izan herriminik, bai ordea senilera gelditu eta poltsatik tiratzeko de, lagun edo gertukoen beharra. Hil hasieran, asmoa zuten. Zuen atzean jarri baina, berpiztu zidan zerbaitek arra; hautetsonnaiz eta gaurko negozioa zapuztu diedala ikustean ‘lerdoa!’ tziak kalean ikusteak eragin zidan zirrara. esan didate eta ihes egin dute ziztu bizian”. Eskerrak eman dizGogoan daukat mugimendua abiatu gekiot eta han joan da gaztea ere. nuenekoa. Durango eta Iruñea lotuko zituen giza Lau lagunok elkarri begira gelditu gara: “Eskerrak susto katea osatu behar genuen (geure propioa ere bat izan den!”. Hiru gazte haiek poltsatik tira eta gerta zitekeeegin genuen Zestoan, eskala txikiagoan noski), naz hasi gara hizketan. Batek: “Nik nahiago dut mugikorra baieta bai osatu ere. Zapiekin jolasean ere aritu gino diru-zorroa kentzea, nahiz eta barruan 50 € izan!”. Hausnarnen, ezberdinen arteko borondateak ehundu asketa momentua izan da. “Arrazoi duzu” esan diot, neuk ere moz. Eta jakitun ginen berandu baino lehen herrinahiago nukeela diru-zorrorik gabe gelditzea sakelakorik gabe tarrei hitza eman beharko geniela, baina a ze berbaino. tigoak! Duela urte batzuk pentsaezina zen horrelako egoerarik. Egin duzue baina, ezin hobeki egin ere. Mugikorra ezinbesteko gailu bihurtu da gaur egungo gizartean. Gertutik jarraitu nuen eguna, bozkatzera azalEskua poltsan sartu eta sakelakoa ez aurkituz gero, edota goitzen zen jendearen profilari so. Parte hartze zean etxetik irten eta mugikorra mahai gainean ahaztuta utzi emaitzek onerako harritu ninduten, baina nahiadugula ohartu ondoren, zerbait falta zaigula sentitzen dugu. go nuke ezezkoen kopurua (22 ezezko!) handiaEz gara lasai egongo hogei bat minutu pasa eta egoera berrira goa balitz. Ulertuko du nahi duenak. Kontuak ohitu arte. kontu, ereindakoaren uzta jaso duzue; herria Une oro, momentu oro konektatuta gaude. Estatu Ba(hizki larriz) egin duzue, ezberdinen arteko kontuetako Nottingham Trent unibertsitateko ikerketa baten araplizitateak ehundu dituzue. Harro sentitu nintzen bera, egunean 85 bider begiratzen dugu mugikorra. Benetan (atzerritik bada ere) bizitakoaz, harro guztiaz eta harritu nau datu horrek baina pentsatzen jarri eta zifra horretaguztiez. ra hurbiltzen naizela konturatu naiz. Eta ohartu naiz, 85 aldiz pantaila huts bati begiratu ordez, badaudela 1.085 aldiz begiratzeko moduko gauzak nire inguruan.
1.085 aldiz.
I
txaso waliño
A
imar etxeberria
183.qxp_55 21/5/17 0:12 Página 6
J
ardunian
I BIL BIDEA
2001: J ON A RREGIRE NTZ AT A SIS TEN TZ IA L ANA K E GITEN ZIT UEN . 2003: A UT OKROS EAN HAS I Z EN . 2004: A UT OKROS AZ GAIN , LURRE TA KO RA LLYETAN PA RT E HARTZ EN HAS I ZE N J OSE BA S A NCHEZ KOPILOTUA RE KIN , 8-10 KM - KO IBILBIDEA K EG IN EZ . 2005-2006: A UT OKROS A UTZ I , E TA RA LLYETAN ZE NT RAT U Z EN . 2006: K OPILOTUA A LDAT U Z UEN , E TA I ON E T AP IA , ORAIN EMAZ TE DU ENA , HA SI ZEN . E US KAL H ERRIAN EZ ZE GOE N LU RRETA KO RA LLYRIK , ETA E RRIOXA A LDE AN IBILI Z IRE N . B E RE MODALITAT EAN , “ TRAKZIO SIN PLEKOAN ”, E RRIOXA KO T XA PEL DUN EGIN ZU EN . 2007-2008: L A ST ERKETA KOPU RUA GU TX ITU ZUE N . 2009: E S PAINIA MAIL ARA S ALT O EG IN ZU EN , BAINA , A BERIAK TA RT EKO, EZIN IZAN Z UEN BUKATU . 2010: A RA GOIKO E JEA DE LOS C A BA LLEROSE N 5. P OS TUA LORT U ZUT EN E S PA INIA MAILA KO T XA PEL KETA N . 2011: E MA ZTE A HAURD UN ZEG OE N , E TA BE RRIRO J OSE BA S AN CHE Z HA SI Z EN KOPILOTU. 2012: K OTX E HOBE BAT P RES TATU ZU EN , ETA E RRIOXA MAIL AN LA ST ERKETA BATZU K IRABAZ I ZITU EN . 2013: U RTE POLITA ; T XA PELKE TA RIK IRABAZI GA BE , BAINA NA HIKO AU RREKO POST UETAN . 2014: E S PAINIA MAIL AKO TX APE LKETA OS OA N LE HIATZE N HA SI ZEN . U RT E KA XKA RRA , A BERI MEKA NIKO MORDOA TA RT EKO. 2015: K OBE K OPA N BIGA RRE N POST UA LORTU ZU EN GA LIZIAR BAT ZUE KIN L EHIA N IBILI OS TE AN . 2016: N AHIKO U RT E ON A , BA INA LA STE RKETA BAT EAN KA LE EGIN ZUT EN HIRUGA RRE N AL ABA JAIO Z ELA KO, ETA BAT GUT XIAGOREKIN ZA ILA ZEN T XA PEL KETA IRA BAZ TEA .
IRIONDO Elgoibarren automozioa ikasita, Zestoako Talleres Lizarralden daramatza 17 urte mekaniko lanetan. Arroaerrekako Igartza Haundi baserrian jaio zen, 1980an. Gaur egun, hiru alabaren aita da, eta kapitalean bizi da, Donostian. Aitortu digu errepidean azkar ibiltzeko premia, gaztetako haizea pasata, rallyetan asetzen duela.
183.qxp_55 21/5/17 0:12 PĂĄgina 7
7
Gogoan duzu noiztik duzun kotxeetarako afizio hori? Betidanik gustatu izan zaizkit; abiadura baino gehiago, gidatzea. Gainera, baserrian beti egoten zen kotxeren bat. Akordatzen naiz 10 urterekin nola anaia, ni baino lau urte zaharragoa, ordurako ibiltzen zen kotxearekin, eta aitaren mantalean jarri eta hasi nintzen neu ere. Anaiak gidabaimena atera behar zuenean ere, autoeskolako irakaslea etortzen zen bere bila baserrira, eta harrituta gelditzen zen ni hara eta hona kotxearekin ikusita. Baita traktorearekin ere. Motorrean gutxiago, 16 urterekin kalera joateko jarri zidaten, baina motorzalea ez naiz inoiz izan. Eta autokrosetarako pausua nolatan eman zenuen? 2001. urte inguruan, Jon Arregi hasi zen ibiltzen lasterketa solte batzuetan, kopilotu Igor Arriaran zuela. Iluntze batean deitu zidan mekaniko baten laguntza behar zuela eta. Ni gaztea nintzen, eta gustura saltsara. Berari laguntzen hasi nintzen asistentziarekin, baina niri ere gustatu egiten, eta probatu zergatik ez? Eta, 2003an, autokros batzuk egiten hasi ginen, lur zirkuitu batean biraka. Zure lehenengo kotxearena nola izan zen? Ba kaleko kotxe bat hartu, Opel Kadett GSI 16 bat, eta barrua dena hustu, segurtasuneko barrak jarri, eserlekuak eta suspentsio eta beharrezko aldaketak egin eta... Hasieran justuko kotxe batekin hasten zara, ez duzu asko gastatu nahi eta, baina gero beti gehixeago nahi. Galdetzerik bada zenbat kotxe pasatu dituzun? [kar kar kar] Pentsatu egin beharko nuke... Bat, bi, hiru... 6-7 bat kotxe pasatu ditut. Asko ez.
Afizio honetarako diru asko beharko da, ezta? Euskadi edo Errioxa mailan, 30 bat km-ko Rallysprint bat egiteko ez da beste munduko dirutzarik behar, baina Espainia mailan 110150 km-ko lasterketak dira, eta kotxeak fidagarriagoa izan behar du kilometro horiek guztiak arazorik gabe egiteko. Zeu mekaniko izateak lagunduko du. Bai. Nik, aurten arte, beti neuk prestatzen nuen kotxea. Erostetik, dena behar bezala jarri arte. Aurten, katalan batzuk egiten digute asistentzia lana. Kostatzen ari zait haien esku lagatzea, lasterketa aurretik gurpilak eta beste zenbait gauza neuk begiratzea gustatzen zait eta. Kobe Kopan ere geuk egiten genuen. Espainia mailan jendeak dirua handik edo hemendik inguratzen du, eta txofer egitera bakarrik dedikatzen dira pilotuak. Zer da Kobe Kopa? Madrileko kontzesionario bat da, eta Kopa bat antolatzen dute berek prestatutako kotxeekin. 2015ean sortu zen Kopa hori, eta han sartzea erabaki genuen. 15.000 euro inguru balio zuten hogei kotxe berdin jartzen dituzte salgai. Zati batzuk prezintatuta ekartzen dituzte, eta ezin dira aldatu, motorrak eta... Denok kotxe berdinarekin joanda ia zein mailatan geunden jakin nahi genuen. Eta zer moduz joan zen? Lehenengo lasterketa irabazi genuen. Baina, bigarren lasterketara joan aurretik, Madrilen test batzuk egitea erabaki genuen. Han, kotxea hankaz gora itzuli eta txikitu egin genuen Galiziako lasterketarako 15 egun falta zirela. Oiartzunen dugun lokalean justu-justu prestatu, eta berriro bigarren bukatu genuen. Baita sailkapen orokorrean ere. Nola izaten da lasterketa bat? Zenbateraino ezagutzen dituzue ibilbideak aurrez? Espainiako txapelketa 8 lasterketak osatzen dute. Lasterketa bakoitzean 350 bat km-ko ibilbideak izaten dira, haietatik 120 inguru neurtuak, 10-15 km-ko 8 bat zati zeinek azkarrago egin. Guztietako denboren batura hartzen da kontuan. Pistak prezintatuta egoten dira, eta inork ez du ibilbidearen informaziorik izaten. Basearen 50 km bueltara ezin da joan baimenik gabe lasterketa baino hilabete lehenago. Larunbatetan izaten dira probak. Gu ostegunetan joaten gara hara. Ostiral goizean, rutometro bat ematen digute. Horrek esaten digu nondik norako ibilbidea egin behar dugun eta zein zati hartuko diren kontuan. Kopilotuak papera eta boligrafoa hartu, eta pilotuak ematen dizkion datuak apuntatzen ditu geuk ulertzeko moduko irudiekin. Behin bakarrik pasatzen da ibilbidea, eta larunbatean jada korritzera joaten gara. Orduan kopilotuak apuntatu duen dena pilotuari kantatzen dio. Leku bakoitzetik 2-3 aldiz pasatzen garenez, ahal den neurrian zuzenketak ere egiten dira apunteetan, baina korritzen goazela. Pasada bakarrarekin, "habilidad libre!".
“Lider gaude baina zortzi froga dira, oraindik hasi bakarrik egin gara�
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Pรกgina 8
Entrenamendurik izaten da? Ez. Errepide sekundario bat hartu eta poliki-poliki joanez notak hartu eta kantatze hori entrenatzen dugu, baita elkarren arteko komunikazio hori ere. Fisikoki? Korrikarik eta ez beraz? Ez, ez, eta ez jarrita hobe gainera! Dena dela, kirol pixka bat egiteak ez liguke kalterik egingo![kar kar kar] Kirola edo afizioa da zuentzat? Orain arte, egia esan, afizio hutsa. Orain, ordea, egia da Espainia mailako lasterketetan ordubete inguruan tentsioan zoazela eta antzematen dela noiz zauden fisikoki ondo eta noiz ez. 28 km topera joaten gara, eta, tentsio horretan, erresistentzia fisikoa izatea ezinbestekoa da; bestela, maila jaitsi egiten da bukaerako kilometroetan. Eta kopilotuak kantatzen duen hori non ikasten da? Notak deitzen diegu. Berak datorren kurba deskribatzen dizu, horrenbeste gradukoa eta horrenbeste metrokoa. Gero, denborarekin eta ahal den neurrian ezaugarri gehiago gehituz joaten zara, "Bukaeran kurba itxi egiten da" edo "Honen ondoren beste bat dator". Orain dela bi urte, Bartzelonan izan ginen ikastaro bat egiten, eta asko ikasi genuen. Beti kopilotu berarekin ibili zara? Ez, 2006 arte Joseba Sanchez ordiziarrarekin ibili nintzen. 2006ko erdi aldera, Ione Tapiak, orain nire bikotekide denak, hiruzpalau lasterketa egin zituen. Urte horretan, Errioxako txapelketa irabaztea lortu nuen. Eta, 2009an, Espainia mailan ere Ionerekin debutatu nuen. Orain ulertzen dut, hiru alaba txiki edukita Espainia osoan zehar bueltaka nola zabiltzan... [kar kar kar] Bai, bestela ezinezkoa litzateke. Hiru umerekin ez da erreza afizio honekin jarraitzea. Baina emaztea ere saltsa honetakoa da, eta, ahal dudan bitartean, aurrera. Bere garaian aitak Jaizkibelgo igoeraraeta eramaten zuen, eta gustatu egiten zitzaion kotxea eta abiadura. Probatzea nahi zuela, eta horrelaxe hasi ginen. Amatasun kontuengatik utzita dago orain, baina berriro ere hasteko desiratzen dago; ea urte bukaera aldera edo saioren bat egiteko moduan garen. Emakumezko asko ikuste da mundu honetan? Geroz eta gehiago. Kopilotuak dezente daude. Orain gutxi, Errioxan egon den lasterketa batean, lehenengo aldiz, bi talde femenino oso atera dira, pilotua eta kopilotua ere neska. Mekaniko ere gero eta gehiago. Iaz, talde femenino batek aurkeztu zuen bere burua Kataluniako mundu-rally batera pilotu, kopilotu, mekaniko, ingeniari eta abar, denak neskak. Iaz oso urte ona egin zenuten edo? Kobe Kopan sei lasterketa izaten dira. Lehen saioan, bigarren egin genuen, eta, bigarrengoan, hirugarren. Hirugarrenera ez genuen joaterik izan, alaba jaio zen eta. Oso ondo genbiltzan, eta saiatu ginen besteetara joan eta dena ematen, baina suerteak ez zigun lagundu. Falta ziren 3 lasterketetatik 2tan arazoak izan genituen.
K OBE KOPA KO LEHEN L AS TERKE TA N AFA RROA N IRABAZ I ZUT EN EKOA , 2015 EAN .
A RIT Z ,
BERE EMAZ TE I ONE T AP IA KOP IL OT UA REKIN AYERBE N (A RAGOI )
A RITZ JARRA ITZA ILE FINEN EKIN
Aurtengoa izango al da beraz zuen urtea? Peugeot 208 R2 kategoriko kotxe batekin gabiltza aurten. Goi mailako kotxe bat da. Gure aurkariek ere horrelako kotxeak dituzte, eta, zerbait egin nahi baduzu, maila berean jarri behar. Abiadura kaxa berezia, motorra ere 190 zaldira igota... 60.000 euro inguru balio ditu kotxe berriak. Afizio baterako norberaren poltsikotik ordaindu ezin den kontu bat da. Lehen lasterketan, hirugarren egin genuen Lorcan (Murtzia), eta bigarren. Nafarroan, irabazi egin dugu. Lider gaude, baina zortzi proba dira; oraindik hasi bakarrik egin gara. Azaroan izango da azken proba. Espainia osoa pasatuko dugu; datorrena Galizian da, Ponferrada (Gaztela eta Leon), Cervera (Katalunia), Plasencia (Extremadura), Malaga (Andaluzia) eta Pozo Blanco (Andaluzia). Espainia osoan gora eta behera geratu ere egin gabe. Lehen ez genuen ezagutzen, eta orain pixkanaka ezagutzeko [kar kar kar]. Etorkizuna nola ikusten duzu? Ekonomikoki ahal dugun bitartean, jarraituko dugu. Akulu Motor Sport izeneko kirol klub bat dugu, eta diruz laguntzen duten babesleak ditugu; Harai mekanizatuak, Urumea mekanizatuak, Talleres Embata, Izadi mekanizatuak... Lizarralden ere laguntzen didate, Zumeta desguazean ere beti laguntzeko prest, Idegrafik, Iesport, GC Motorsport... Hori mozten den momentuan ezingo genuke jarraitu.
J
one bergara
207
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Pรกgina 9
Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com
943 148 061
183.qxp_55 21/5/17 0:13 PĂĄgina 10
HERRITARRAK BEGIRA Hilaren 20an, Zestoako III. Herri Azoka egin zen. Herriko taldeak eta eragileak kalera irten eta beraien lana erakutsi zieten plazara hurbildutako guztiei. Herritarren eguneroko lana ikusi, bigarren eskuko arropak erosi, herriko txokoak bisitatu edota antzerkiaz gozatzeko aukera bikaina izan zen. Herrigintzan dabiltzan taldeak egunero dabiltza Zestoa eraikitzen; askotan, ordea, egunean egunekoa eginez eta aurrera asko begiratu gabe. Ekainaren 17an, hainbat herritar elkartu eta etorkizunera begira nolako herria nahi dugun hausnartzen hasi ziren. Hasteko, arratsaldean, haurrek marrazkien bidez, 2025ean nahiko luketen Zestoa irudikatu zuten. Ondoren, Astinduk antolatutako mahai inguruan, Maider Arregi, Vicente Davila, Joseba Illarremendi eta Onintza Irureta herriko hainbat gairen inguruan aritu ziren Nagore Telleriak gidatuta.
Herria nola ikusten duzue?
Joseba: Zestoa herri ireki moduan ikus izan dut beti, nortasun handikoa da. Azken urtetan nortasun hori galtzen ari garen arriskua ikusten dut. Partaidetza handiko eremuak sortu eta guk erabaki beharko genuke nolako Zestoa nahi dugun. Kulturalki potentzial handia duen herria dela esango nuke. Kultura arlotik aurrerapauso handiak egin daitezke. Vicente: Oso gustura bizi naiz Zestoan. Herri ez txikia ez handia, naturaz inguratuta, zerbitzu nahikoa dauzkagu, kokapen ona. Nortasun handiko herria da, denok elkar ezagutzen dugu. Elkarbizitzako arazo handirik ez dut ikusten. Mila gauza daude hobetzeko baina gustura bizi naiz. Maider: Geldiuneko momentu batean ikusten dut herria, gizartea orokorrean dagoen bezala. Norberak bere buruari asko begiratzen dio eta ez taldeari. Kulturalki potentziala badago herrian baina nire ustez behar bezala esplotatu gabe. Onintza: Gainerako hizlariek komentatu dituzten kontuez gain hiztun komunitate (hizkuntza, kultura) bezala zer izan nahi dugun eta zer garen pentsatu behar dugula uste dut. Etorkizunera begiratzeko beharrezkotzat jotzen dut hori. Horretarako, genero ikuspegia ere mahai gainean jarri behar dela uste dut.
Zaintza kontuak
Onintza: Emakumeak zen paper jokatu duen eta zein jokatzen ari den hitz egin behar dela uste dut, edozein gaietan, baina batez ere zaintza kontuetan. Bizitzako etapa askotan zainduak izateko beharra izaten dugu. Orain arte motxila hori nork hartu duen ikusi eta hortik abiatuta begiratu beharko genuke etorkizuna. Joseba: Zaintza lanetan hamarretik bederatzi, emakumezkoak izaten dira. Gizartearen zahartze prozesua etengabekoa da eta etorkizunean argi dago zaintza lan gehiago beharko dela. Aurrera begira zer zaintza mota nahi dugun eta zer baliabide behar ditugun pentsatzeko garaia da. Egun modan dago zaintza norbere etxean. Egoitzaren erronka nagusia da egoitzaren erabiltzaileentzat egoitza beraien etxea izatea.
Azpiegiturak, hainbeste ur Zestoan eta igerilekurik ez
Vicente: Ez dut igerilekuaren beharrik ikusten, itsasoa bertan dugu, alboko herrietan badaude igerilekuak eta herrian bainuetxea daukagu. Azpiegiturei dagokionez badago lana, kiroldegia konpondu beharra dago, bidegorria bukatzeko garaia da baina igerilekua garestia da eta ez dut beharrik ikusten. Maider: Nik ez dakit igerilekua beharrezkoa den ala ez baina alboko herrietako igerilekuetara herritar asko joaten da. Agian azterketa bat egin beharko litzateke eta buelta bat eman gaiari. Joseba: Nik kulturgune baten beharra ikusten dut. Kultur etxea badugu baina ez da herritarren beharretara egokitzen. Ez da gai herriko sormena biltzeko. Kontzertuetarako leku bakarra Gaztetxea da herrian, baina ez dago egokituta. Onintza: Kultur etxea beteta dagoela esan zidatenean poza hartu nuen. Herri askotan azpiegitura handiak egiten dira baina gero bete ezinik ibiltzen dira. Badirudi Zestoan ez litzatekeela egongo betetzeko arazorik.
Turismoa, irekiak omen gara
Vicente: Turistek Euskal Herria eskatzen dute, janaria, lekuak‌ Gure nortasuna, ohiturak, janaria, musika‌ interesatzen zaizkie. Jendeak Donostiara etorri nahi du baina gainezka dago. Gu gertu gaude eta hori aprobetxatu behar dugu. Joseba: Ze turismo mota nahi dugun ikusi beharko genuke. Berez historikoki herri turistikoa da, potentziala badago. Herritarren artean ikusi behar dugu zer nahi dugun eta ekintzaileei lagundu beharko genieke denon artean. Onintza: Garapen ekonomikorako turismoa nahi dugu baina ez turismo masifikatua. Zer nahi dugun eta nora nahi dugun joan pentsatu behar dugu.
183.qxp_55 21/5/17 0:13 PĂĄgina 11
1 1
Aisia. Frantsesen ohiturak hartzen ari ote gara?
Maider: Astean zehar bakoitza bere erara ibiltzen gara, agian lan gehiegi egiten dugulako. Asteburua da gure sozializatzeko unea eta asteburuan zer egiten dugu? Poteatu. Lehen herrian egiten zuen jendeak lan, bazkal ondoren kafea hartzera irteteko ohitura handia zegoen‌ Onintza: Ni nahiko frantsestuta nagoela konturatu naiz, kar, kar, kar. Askotan, hilabeteak pasatzen dira inguruan bizi den herritarra ikusterako.
Parte-hartzea
Elkarbizitza, atzerritarrak
Onintza: Gai delikatua da. Herritarren %4,5 atzerritarrak dira, gutxi da eta agian ez dugu kezkatu behar. Hala ere, herrian bilakaera sentitu dut. Aurreiritziz beteta gaude eta oso iritzi negatiboak dauzkagu; hortik ez goaz inora. Joseba: Zestoak etorkinak beti izan ditu. Asmatu izan zuten etorkinek bertako egiten eta bide horri jarraitu behar genioke. Integraziorako, elkar errespetatu behar dugu, berak ni eta nik bera. Hizkuntzaren kontua ere sartzen da. Gure euskara beharrezkoa dela ikustarazi behar diegu positiboki. Hizkuntzarekiko sinpatia lortu beharko genuke gurasoekin eta euskalduntzea seme-alabekin. Maider: Bigarren belaunaldia bakarrik euskalduntzean arazoak egon daitezke ikastetxean eta heziketan. Gurasoek ez dakitenean euskaraz ezin izaten diete lagundu haurrei eskolako kontuekin. Aukera bat izan daiteke gurasoei euskarazko klaseak doan ematea.
Euskara, gazteen artean jaitsi egin da erabilera
Joseba: Kanpotik informazio asko iristen da eta erreferentea ez da euskarazkoa. Onintza: Pentsatzen dugu herri oso euskalduna garela eta lasaitu egiten gara. Nolako herria izan nahi dugu? Erabilera datuek guk egiten duguna erakusten dute. Umeen praktikak ez dira ezerezetik sortzen, helduen praktikak jarraitzen dituzte. Vicente:Ni txikitan baserrian bizitakoa naiz baina niri inoiz ez zidaten hitz egiten euskaraz. Oraindik ere badaukat erdararako joera, eta horrek ingurukoak bultzatzen ditu. Norberak ere ahalegina egin behar du. Maider: Kasu puntualak egon daitezke baina kezkagarria da haur talde oso bat gazteleraz entzutea.
Joseba: Zestoarrok erabaki beharko genuke nolako Zestoa nahi dugun. Herrigintzan ahal den kolore gehien bildu eta herritarren artean eraiki behar dugu etorkizuna. Maider: Udaletxea negatiboki ikusten dugu eta elkar etiketatzeko joera handia dugu, alde batekoa edo bestekoa. Bipartidismoak kalte egiten duela ikusten dut, agian lanerako gogoarekin dagoen herritarrez osatutako herri-plataforma aukera bat izan liteke. Norbere buruari begiratzen badiogu, zaila da herriarentzako lana egitea. Vicente: Herritar bezala denok jarri behar dugu zerbait eta ez eskatu bakarrik. Nabarmendu ditugun gaien inguruan aritu ziren hizlariak, besteak beste. Bukaeran, Portalera gerturatu ziren herritarrek ere hartu zuten hitza. Mahai-ingurua hasiera besterik ez zen izan, etorkizuneko erronkak zein diren ikusi eta lanean hasteko bidearen hasiera.
A
maiur aristi arregi
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Página 12
danbolin.eus
Maiatzaren 7ko herri galdeketa
Herritarren %42.59ak hartu zuen parte Zestoako herri galdeketan. Galdera hauxe izan zen: Nahi al duzu izan Euskal estatu burujabe bateko herritar? Igande goizean 09:00etan ireki ziren hautestontziak, eta ordurako izan zen mahaira bertaratu zenik. 12:30ean eman zituzten Hitziturri elkarteko antolatzaileek lehen parte-hartze datuak: Zestoan, %20,49ko parte-hartzea izan zen ordu horretarako. 13:30ean berriz eman zituzten herri galdeketaren partehartze datuak: %27’35. Eta 15:00etan %28,69koa izan zen parte-hartzea. Hauteslekuak 20:00etan itxi ziren eta honakoak izan ziren Hitziturrik antolatutako galdeketaren datuak: Bai: 1.255 (%96,17), Ez: 22 (%1,69), Zuri: 8 (%0,61), Baliogabeak: 20 (%1,53)
2017ko Urolako Erremonte Txapelketako finala jokatu da Zestoan
Maiatzaren 19an Zestoan jokatu zen Urolako erremonte txapelketako finalean Urriza-Barrenetxea IV bikotea gailendu zen 35-32eko emaitzarekin. Honako bikoteek hartu dute parte 2017ko Urolako Erremonte Txapelketan: Urriza – Barrenetxea IV, Uterga – Etxeberria III, Segurola – Endika eta Etxeberria IV – Ion. Aipatzekoa da Urola bailarako pilotarien partehartzea, Segurola Aizarnazabalgoa da, Etxeberria IVa Urrestillakoa eta Ion azpeitiarra. Urolako Erremonte Txapelketa Aceites Sandua Sari Nagusiaren aurkezpena Zestoako Bainuetxean egin zen eta bertan Zestoako eta Aizarnazabalgo alkateak, Zestoako Bainuetxeko ordezkariak eta Oriamendi 2010 erremonte enpresako ordezkariak izan ziren.
Gaztelekuko nerabeek Idiazpiko dantza-lekuko horman murala margotu dute Ibañarrietako jaiak
Maiatzaren 6 eta 7an ospatu dituzte aurten jaiak Ibañarrietan. Tradizio bihurtu diren ekintzak eta ekimen berri berriez osatu dute aurtengorako egitaraua Itxurtxo elkartekoek. Bigarren aldiz antolatu da Pintxo Lehiaketa eta 3. aldiz Zapo jokoa. Larunbateko auzo afaria ez da horren berria. Igandean berriz txistulariak, meza, idi-proba eta herri kirol erakustaldia. Eta eguna bukatzeko Lopeneren pottoka eta zezen txikiak.
Maiatzaren 13an Gaztelekuko nerabeek Idiazpiko dantza-lekuko kanpoko horman mural bat margotu zuten. Ikasturte hasieran egin zioten nerabeek proposamena Gaztelekuko arduradun Leire Otaegiri, eta kurtsoan zehar murala egiteko beharrezko pausoak ematen ibili dira: marrazki apropos bat bilatu, Itxaropena Dantza Taldekoen onespena lortu, Udalaren baimena lortu, etxepekoen baimena… Tramite guztiak pasata, aurpegi berriarekin bukatuko du ikasturtea Itxaropena dantza taldekoen lokalak.
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Página 13
3 1
SOINUAMUGAK
Badira urte batzuk Berriketan taldea kontzertuak ematen dabilela. Flamenkoa eta txalaparta batzen ditu proiektu horrek, eta zuzeneko ikusgarriak eskaintzen dituzte Berriketan taldeko kideek. Mikel Aveiro eta Adrian Larrañaga zestoar musikariek jartzen diote flamenkoari txalapartaren erritmoa. Zestoarrez gain, Aitor Escobar (gitarra), Angel Lopez del Toro (ahotsa), Jose Gil (perkusioa) eta Askoa Etxebarrieta La Pulga (dantzaria) dira taldeko partaide.
Toki askotan eman dituzte kontzertuak, duela gutxi Poloniako Bialystok hirian izan dira ikastaro bat eta zuzeneko bat eskaintzen. Poloniatik itzuli eta egun batzuetara egin dugu hitzordua Adrian Larrañagarekin. “Espainiar estatuko hainbat tokitako publizitatea egiteko festibal moduko bat antolatu zuten Poloniako Bialystok hirian; horrela, hango ekitaldietan parte hartu genuen, ikastaro pare bat eta kontzertu bat ematera joan ginen” azaldu digu Larrañagak. Poloniara joateko aukera ez da kasualitatez etorri. “Askoa duela bi urte ere han izan zen ikastaroa eta kontzertua ematen, baina orduan bakarka egin zituen lan guztiak, hango musikariek lagunduta. Berriketan taldearen proiektua aurkeztu zien orduan poloniarrei, eta bi urte geroago talde guztia joan gara hara”. Apirilaren 21etik 23ra joan ziren Poloniara, ostiralez iritsi eta larunbat goizean ikastaroak eman zituzten. Arratsaldean kontzertua eman eta hurrengo egunean itzuli ziren. “Oso asteburu intentsua izan zen, lan asko izan genuen; horregatik, ez genuen gainerako ekitaldiak ikusteko aukera handirik izan”. Hara joan aurretik, poloniarrak Zestoara etorri ziren. “Gurekin bideoklip moduko bat grabatzera etorri ziren hona, eta Euskal Herriko hainbat tokitan izan ginen haiekin grabatzen” azaldu du Larrañagak. “Txalapartarekin txundituta gelditu ziren poloniarrak eta hainbat galdera egin zizkidaten gure instrumentuaren inguruan. Euskal Herriko txalapartagile baten kontaktua eskatu zidaten, eta agian harekin erreportaje bat egingo zutela esan zidaten”. Serendipia diskoa atera berri dute Berriketan taldekoek. “2016ko udara amaieran grabatu genuen disko berria Garate Estudioan, Andoainen. Eñaut Gaztañagaren Zestoako estudioan ere grabatu ditugu soinu batzuk, Jagoba Astiazaranen txistua adibidez. Instrumentu bakoitza bakarka grabatu beharrean, denok batera grabatu dugu. Diskoak entseguetako edo zuzeneko antzekotasunak edukitzea nahi genuen. Diskoan nabaritzen da horrela grabatu genuela”. Diskoan Mikel Laboari eskainitako omenalditxo bat ere badago: Haize Hegoa kantuaren bertsio bat. Gainera, Laboaren bertsioan Jagoba Astiazaran zestoarrak txistuz lagundu die taldekideei. Diskoa erosi nahi duenak Berriketan taldearen kontzertuetan aurkituko du. Horrez gain, Zestoako Potxolo dendan eta Koiote eta Mollergi tabernetan ere salgai dago.
O
ier arregi
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Página 14
Aurrekoan, zenbait ezkontza kontraturen berri jaso genuen Iñakik jasotako dokumentuetatik. Gaurko honetan, eliza-erlijioarekin lotutako zenbait jaso eta argitzen saiatuko gara.
Ez dut uste inori arraroa egingo zaionik elizak eta elizgizonek garai haietan garrantzi handia izan zutela entzutea. Itzal handia zuten jendearen aurrean Jainkoarekin zuten “harreman” berezia zela medio. Oso maiz azalduko zaizkigu kontratuen lekuko edo berme emaile gisa. Baina baita zenbait liskar edo eztabaidaren sortzaile ere. Kontuan hartzen badugu Iñakik jasotako dokumentu guztiak XVI. mendearen erdia baino lehenagokoak direla, pentsa dezakegu apaiz hauen prestaketa maila ez zela oso altua izango; izan ere, Trentoko Kontzilioan erabaki zen, 1545etik aurrera beraz, seminarioak sortzea apaizen prestaketa maila hobetzeko. Bestalde, elizetako apaizen izendapena elizaren patronoen esku zegoen neurri handi batean, haiek aurkezten baitzizkieten apezpikuei apaiz izateko hautagaien izenak. Ez dira gutxi izango hemendik sortuko diren gatazkak. Badirudi Zestoa eta Aizarnako patronatua bertako apaiz eta eliztarrek osatzen zutela (nahiz eta Aizarnakoaren kasuan Iraetako jaunekin izandako eztabaiden berri dagoen); Aizarnazabalgoa, berriz, Iraetako jaunaren patronatua zen erregeek egindako emaitza bati esker (garai hartan, Aizarnazabal Zestoarekin bat eginda zegoen). Eliza bakoitzak bere benefiziaduak zituen patronoek aurkeztu eta apezpikuak aukeratuak. Benefizioa titularrari diru errentak ematen zizkion kargua zen, eta horregatik oso estimatuak. Diruarekin batera lanbidea betetzea zekarren tituluak, noski. Benefizio bat baino gehiago biltzen zuenik ere izaten zen. Patronatua ez zen, beraz, txantxetako gauza; kargua eta dirua nori eman erabakitzen baitzen. Patrono laikoa bazen (Iraetako jaunaren kasuan, adibidez), familiakoren
bat jartzen zuen, herentzia gutxiagoren artean banatzeko, elizgizona kanpoan utz baitzezakeen. Hau da apaizen prestaketa maila altua ez zela pentsarazten duen beste datu bat. Zenbat ziren benefiziaduak? 1540ko dokumentu batean azaltzen denez, Zestoa eta Aizarnakoak erretorea eta hiruna benefiziadu zituen. Aizarnazabal eta Oikiak erretorea eta bi benefiziadu, behintzat, bazituzten bien artean. Beste elementu zail bat zenbat kobratzen zuten jakitea da. 1529ko dokumentu batean aipatzen da bati buruz benefiziadua zenez bizitza duina egiteko adina bazuela. Beste dokumentu batean esaten da 1525ean apaiz bat pobrea zela ez zelako inongo benefiziadua eta emandako mezak zirela bere irabazpide bakarra. Dokumentu zehatzena, dena den, 1540ko hau dugu, eta, han, hamarrenak kobratzeari buruzko arazoaz ari direla esaten da benefiziaduak gutxi kobratzen dutela, pobreak direla eta beste lanbide batzuk behar dituztenez elizako lanak ez direla behar bezala betetzen. Beste lanbideen artean sareak egitea, sagar mintegiak egitea... aipatzen ditu Iñakik. Beste dokumentu batean, Arroa eta Itziarko eliztarrek bertako benefiziaduak Deban bere zerbitzua bete gabe eta modu nahiko lizunean bizi zirela salatu zuten (Arroa garai hartan Debako partea zen), eta apezpikuak bere elizen ondoan etxeak eraiki eta bertan bizitzera behartu zituen.
J
exux odriozola
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Pรกgina 15
5
10, 9, 8...
1
2014AN ArrOABEKO GUrAsO ElKArTEAK jAKIN ZUENEAN 2017KO GIpUZKOAKO EsKOlA TxIKIEN FEsTA EUrEK ANTOlATU BEhAr ZUTElA BAZIrUdIEN dENBOrAN UrrUTI ZEGOElA. BAINA sArrI EsAN OhI dEN MOdUAN: "EGUNA jArrIZ GErO IrITsI EGITEN dA!", ETA OrAINGOA ErE EZ dA sAlBUEspENA IZAN. EKAINArEN 11 ATE-jOKA dAGO, EGUTEGIArI KENdU BEhArrEKO OrrIAK OsO GUTxI dIrA jAdA. 1988AN BIdANIA-GOIATZEN OspATU ZEN lEhEN FEsTA. hArrEZKErO, GIpUZKOAKO 26 EsKOlA TxIKITAKO KOMUNITATEAK UrTErO jAIA EGITEN dUGU hErrI ZEIN AUZO TxIKIEN BIZIrAUpENErAKO, hErrITArrAK hEZI ETA ErrOTZEKO, EsKOlA BErTAN IZATEA ZEINEN GArrANTZITsUA dEN GOGOrArAZTEKO. hOrrEGATIK, AUrTEN, AUrrEKO 29 EKITAldIETAN BEZAlAxE, "EsKOlA TxIKIAK BIZIrIK, hErrI ETA AUZO TxIKIAK BIZIrIK!" IZANGO dA GUrE lElOA. Lehen aldia izango da Eskola Txikien Festa Arroabean egingo dena. Aurrez, 1993an, Aizarnazabalen egindako festan antolaketa lanetan ibili ziren arroarrak eta oikiarrak. Eta badago zer ospatua, hala sinesten du guraso elkarteak: "Eskola txiki bateko giro atseginak eta bertako ikasle kopuru txikiak, elkar ondo ezagutzeko, elkarrekiko ardura eta kezka izateko, eta eztabaidarako aukera handia eskaintzen du. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da, non ikasle bakoitzak besteekin batera eta elkarreraginean ikasten duen. Ikasle bakoitza taldea osatzeko beharrezkoa denez, norberaren ezaugarriak baloratzen dira, aniztasuna aberastasuna dela ikasiz". Hogeita hamargarrena izango den festa antolatzeko lanaren bolumena eta abiadura in crescendo joan dira azken hilabeteetan. Berria jakin ondoren, Sakulupe Guraso Elkarteak informazioa bildu baino ez zuen egin. Baina iaz Ikaztegietan lekukoa arroarrok hartu genuenetik, gora egin du antolaketa-motorraren burrunbak. Guraso elkarteko zuzendaritza osatzen dutenen gidaritzapean, lanerako gogoa eta erantzukizuna sentitu duenak izan du non agertu bere borondate hori. Lanerako hainbat azpitalde edo batzorde sortu ziren iazko irailean: zerbitzuak, salmentak, ikuskizunak, protokoloa eta komunikazioa, ekonomia, trafikoa, eta herri hezitzailea. Eta guztien arteko zubi lana eginez, guraso elkartekoek koordinazio mahaia osatu dute. Era berean, udala eta eskola ere koordinazio mahaian daude. Hilabete hauetan, modu paraleloan, lan asko egin dira: festa egunean egin beharreko ekintzak pentsatu, erabiliko diren guneetako azpiegiturak aztertu eta behar izanak aurreikusi, ekainaren 11n etorriko den jendeari harrera egiteko aparkalekuak antolatu, festari hasiera emango dion ekitaldia prestatu... Sakulupe Guraso Elkartea pozik agertu da auzokideek emandako erantzunarekin "azpimarratu nahi dugu eskolarekin une honetan loturarik ez duten auzotarrak ere, gazteak zein edadetuak, nola inplikatu diren".
183.qxp_55 21/5/17 0:13 PĂĄgina 16
FEsTA IrAGArrIZ. Kanpora begira, hainbat bide
erabili ditugu hilabete hauetan festa gurean izango dela adierazteko. Lehena, logo ofizialaren aukeraketa. Deialdi irekia izan zen eta 43 logo aurkeztu ziren. Haur, guraso, eta auzotarrek hartu zuten parte eta aukeraketarako epaimahaia, berriz, auzoko gazte, edadetu, eta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen ordezkarien artean osatu zen. Aukeratutako logoa eskolako guraso batek egina da. Kolore anitzeko logoa, "gu bezalaxe, non gure haurrak diren bertako protagonista na-
gusiak. Hainbat jatorri, kultura eta generotako haurrak elkarri bizkarretik helduta zoriontsu jolasean, modu parekide, integratzaile eta kooperatibo batean. Gure herriaren nortasuna eta kultura oinarri, naturarekin harreman zuzenean kulunkatuz egunero. Urteak joan eta urteak etorri, hara eta hona, mugimendu etengabean, BIZIRIK eta era berean euskarri sendo batekin" guraso elkartetik adierazi dutenez. "Gure umeak ardatz izanda, Eskola Txikiak Bizirik da gure oinarria. Eskola Txikiak herri eta auzoetako euskarri nagusi garela adierazi nahi dugu" dio logoaren egileak. Herri eta auzo txikiek aldaketa prozesu handia jasan dute azken hamarkadetan. Eskolak, haurra herri ingurune horretan kokatzen du, herriarekin harremanetan egoteko aukera eskaintzen dio, eta herriarekiko atxikimendu berezi bat izaten laguntzen dio, gerora bertako bizitzan parte hartzera animatuz. Eta hori, sarri askotan, demografia datuetan ikusten da: landa exodoak gora egiten duen garaietan, eskola bertan duten auzo eta herrietan ez da horrelakorik antzematen, sarri kanpoko jendea erakarri ere egiten baita. Festa bistarazi duen bigarren ekintza material salmenta izan da. Logoa bera oinarri hartuta, kamiseta eta motxilak egin dira, batzuk negu sasoirako eta besteak udararako. Arroabean bertan
saltzeaz gain, ingurura zabaldu ditugu: Zestoan, Itziarren, Zumaian, Azpeitian, eta Getarian egon dira salmenta batzordekoak. Eta garrantzitsuena, eskola txikiak dituzten beste herrietako eskoletara bidali dira. Festaren helburua ez da ekonomikoa. Sakulupetik diote "inongo momentuan ez da gure asmoa edo helburua dirua irabaztea izan. Gure izatearen berri eman eta hori ospatuko dugu, ahal bada jasotakoa baino gehiago gastatu gabe noski, baina diru irabazirik sortu gabe, ez da hori gure xedea". Sare sozialak ere erabiltzen ari dira antolakuntzatik euren berri emateko. Facebook sarean Eskola Txikien Festa 2017 Arroan izeneko orrian, eta twiterren @arroa2017 helbidean. Aipatutako ekintza horien artean azkena bideo grabaketa izan da. Festaren aurkezpen prentsaurrekoan aireratuko da, maiatzaren amaieran. Bideo horren bidez, festaren iragarpena egingo da. "Auzoko hainbat tokitan Arroako haur zein helduak eskola txikien kanta dantzatuz agertuko gara" esan digute guraso elkartetik. Dantza horretarako koreografia txiki bat landu dute eskolan musikako irakasle BeĂąat Arrizabalagak eta ikasleek, gero gurasoek eta auzotarrek ikasi dutena. Izan ere, eskolako irakasleak ere buru belarri murgilduta daude festaren antolaketan. Jesus Albizu zuzendariak esan digunez "orain dela bi urte festaren inguruko araudia aldatu egin zen. Hausnarketa prozesu baten ostean, zerbait xumeagoaren alde egitea adostu zen, eskola txikien festaren izpiritua desbideratzen ari zen ustea baitzegoen. Araudi berri honen ildotik ahalegindu gara irakasleak zein gurasoak gure rola aurkitzen. Izan ere, festa hau 25 urtean behin egiten da toki berean, eta guztiontzat berria da. Ekimenaren ardura gurasoek hartu dute, hala gertatu ohi da festa honekin, eta gu saiatu gara haiei laguntzen: beharrak zeintzuk diren detektatuz eta komunikazio zuzena mantenduz. Horretarako, astero ditut bilerak koordinazio mahaiko kideekin eta ondoren informazioa klaustroan zabaltzen dut. Honez gain, norbere borondatez, irakasle batzuk hainbat lan taldetan eman dute izena eta auzotarrekin batera ari dira lanean". Albizuk azpimarratu digu honelako antolaketa baten aurrean "lan asko dago egiteko, ez da arraroa izaten denborarekin tentsio uneak sortzea, eta horri aurre egiteko ez dugu inoiz ahaztu behar helburua zein den: festa gustura ospatu behar dugu, pozik". Festa honetako protagonistak eskola txikiak izanik, haurrak dira horren muina. Arroabeko eskolako zuzendariak dio "umeek giroan sumatzen dute festa badatorrela:
183.qxp_55 21/5/17 0:13 PĂĄgina 17
7 1
etxean, eskolan, auzoan... sentitu egiten dute. Praktikoki zer egiten ari diren? Eskulanak: loreak, maskarak, festa egunean erabiliko diren seinaleak, etab. Nik uste gehienbat sentitu egiten dutela zerbait berezia datorrela, eta noski, egunean bertan lehertu egingo dira, champagne botila bati kortxoa kentzea bezalakoa izango da eurentzat". Eskola Txikien Festa norbere ikastetxeko herrian egitea "erronka handi bat da eta auzoan ilusioa piztu du. Egia da lan handia suposatzen duela guztiontzat, baina aldi berean eskolari zein auzoari oro har ekarpen handia egiten diola uste dut, batik bat giro aldetik".
FINlANdIArEKIN lOTUrA dU AUrTEN FEsTAK. Festari lotuta
antolaturiko beste ekintzetako bat hezkuntzari buruzko jardunaldia da, zazpigarren ekitaldia izan du aurten. Maiatzaren 20an egin zen eskola txikietako gurasoei zuzenduriko ekimena. Bertan, esperientzia partekatu zen Finlandiako Gobernuko hezkuntza mailako ordezkari batekin, Leo Pahkinekin, Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko kidea. Honek hitzaldia eskaini zuen "Finlandiako hezkuntza sistema eta eskola txikiak: adin aniztasuna eta proiektutako lana" izenburupean. Finlandiako ordezkariaren hitzak Joseba Ossak itzuli zituen suomieratik euskarara. Ondoren, bertaratutakoekin talde dinamikan adin aniztasunari buruz solasaldia izan zuten. Ekintza erabat arrakastatsua izan zen, Gipuzkoa guztitik Arroara etorritako 60 lagunek hartu zuten parte, eta oso gustura amaitu zuten. Gehiagoren gosez gelditu zirela esan daiteke. Bai hitzaldia eta bai talde solasa luzatzeko gogoz geratu ziren parte hartzaileak, hamaiketakoa bera ere di-da batean egin zuten denbora irabazteagatik. Festa egunean ere izango da Finlandiatik etorritako ordezkaririk, Päivi Lindberg hezkuntza aholkularia, Haur Hezkuntzan aditua izango baitugu gurean. Guraso Elkartetik esan digutenez "askotan Finlandiara begira jartzen gara gure hezkuntza sistema hobetu nahian, baina haiek ere gurea
aintzat hartzen dute: eskola txikiok jorratzen dugun bidea eta lantzen dugun filosofia oso interesgarritzat eta baliagarritzat dute". Ondorioz, behin festa eguna igarota, Gipuzkoako hainbat eskola txiki bisitatuko ditu Lindberg andreak.
FEsTA EGUNA. Ekainaren 11n egingo dugun festan honakoa ospatuko dugu: txiki izateak dituen indarguneak, jorratzen diren hainbat balore, handia ez dela beti indartsuagoa... kanta ofizialak dioen moduan: Daviden historia edozeinek daki. Eta horretarako, egun guztirako egitaraua egongo da. Hasierako ekitaldian, lorategi sinboliko bat osatuko da, eskola txikietako kide guztiak belardi bereko lore ezberdinak garela adieraziz, kolorea eta aniztasuna denen batasunak sortzen duela gogoraraziz. Horretarako, 26 eskoletatik etorriko diren umeek euren lorea kokatu ahal izango dute lorategian. Eta behin jaiari hasiera emanda, auzoan prestatuko diren lau gunetan jolasak, tailerrak, ipuin kontalaria... eskainiko dira. Musikarik ere ez da faltako egun guztian zehar. Puzgarriak, apar festa... egitaraua zabala da. Arroara etortzeko garraio publikoa erabil daiteke, autobusez zein trenez iritsiko da jendea, eta kotxeetan ere bai. Guztiei harrera egokia egiteko eta auzoa soilik festarako gordetzeko, Sansinenea industrigunean parking handi bat antolatuko da, auzo gunea erabat oinezkoentzat utziz. Atzera kontaketa amaitzen ari da... 7, 6... denok zaudete gonbidatuta... 5, 4... eskola txikiak bizirik! ... 3, 2, 1...
K
epa iribar
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Página 18
BI lAGUNENTZAT dAsTAKETA TOKATU ZAIEN BAZKIdEAK: IGOr OdrIOZOlA MArIAN lArrEA IGOr rEZABAl NErEA AyAsTUI AINhOA CANsECO
Hilabete honetan “Ausartak” taldekoon txanda da! Hasiberriak garen arren, zestoarroi zerbait kontatzera ausartu gara. Gure berri emateko galdetegi txiki bat erantzun dugu: Noiz hasi zineten euskara ikasten? “Azaroan, bost lagunekin, oso jatorrak dira!”, “Duela bi urte”, “Azaroan neu ere”, “Euskaltegian duela hilabete hasi nintzen, baina txikitan ere ikasi nuen” Zergatik? “Hemen nola hitz egiten duten ikasi nahi dudalako, hemengo hizkuntza ikasi nahi dut”, “Hemen bizi naizelako”, “Gipuzkoan bizi naiz, garrantzitsua iruditzen zait euskaraz hitz egitea”, “Oso garrantzitsua eta beharrezkoa da niretzat, komunikatzeko eta Euskal Herrian euskaraz bizitzeko” Maite duzuen hitz bat: “mantso-mantso”, “eskerrik asko eta egun on”, “ikasten”, “asko gustatzen zait “Somorrostro”. Gorroto duzuen hitz bat: “haserre”, “lo eta agur”, “gorroto” Abesti bat: “Txoria txori eta Huntza taldearen Inundik inoare”, “Zestoako danborradakoa”, “Ken Zazpiren Hegoak astindu”.
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Página 19
9
age 1 nd a 16 17
MAIATZA 25 26
OSTEGUNA
Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak OrioAginaga irteera egingo dute. OSTIRALA
Hileko azken ostirala. “Euskal Preso, iheslari eta deportatuak etxera” lemapean, hilako azken ostiraletako elkarretaratzea, 20:00etan plazan.
27 29
LARUNBATA
Barbantxo Arroabea eta Iraetan. ASTELEHENA
Odol ateraldiak 18:00etatik 20:30era anbulategian. Odola jasotzea eskubidetzat daukagu emaileak daudelako.
EKAINA 02 03
OSTIRALA
Barbantxo Zestoa eta Aizarnan. LARUNBATA
Pazku jaia Aizarnan. 11:00-14:00 Umeentzako puzgarriak frontoian. 11:00-14:00 Txontxongilo erakusketa kultur etxean. 11:00-14:00: Santa Engraziko ordularia ikusgai Gurutze Santuan. 11:30etatik aurrera artisauen azoka plazan. 12:00: herriko talogileak. Eguerdian Zestoako Idiakaitz txistulari taldea ibiliko da herria alaitzen. 14:30ean Txahal errea jateko eta txotxa dastatzeko aukera (txartela 10 euro postre eta guzti). 15:00-16:00 Umeentzako puzgarriak frontoian. 16:00-17:00 Paxkualin Aizarnako animazio taldearen umeentzako ikuskizuna. 17:30-18:30: Goloka antzerki taldearen emanaldia.•Itxaropena dantza taldearen "zura" emanaldia gaueko 22:00etan kiroldegian.
09 • 11
OSTIRALA
Triki eta pandero jaialdia udaletxe azpian 19:00etan. Barbantxo Arroabea eta Iraetan. IGANDEA
Eskola txikien festa Arroabean. Harrera ekitaldia goizeko 10:30ean izango da eta ez dira faltako jolas, tailer eta musika giroa egun guztian zehar. (egitarau osoaren aurkezpena maiatzaren 30ean egingo da eta danbolin.eus-en jakinaraziko da).
OSTIRALA
Barbantxo Zestoa eta Aizarnan. LARUNBATA
EkainFest. 10:00-18:00 Ekainberri ikusteko aukera, historiaurreko tailerrak, olinpiadak, ibilaldiak pottokatan, Irrien Lagunen bisita... Herrigunean, eguerdi aldean, pintxo tourra. 18:00etan, kalejira Sastarrain bailaratik herrigunera. 18:30ean, Irrien Lagunak plazan. 20:00etan, arkume errea eta musika afalordura arte.
18
IGANDEA
Agiro Mendi Klubak antolatuta, ibilaldi neurtua. Luzeak 27 Km izango ditu eta goizeko 7etan aterako dira plazatik. Laburrak aldiz 19 Km izango ditu eta nahikoa izango da 8etan aterata. Ekainaren 15a bitartean 10 euro ordaindu beharko da herrikrossa webgunean izena emanda edo egunean bertan 15 euro. Partaide bakoitzari opari bat emango zaio. Informazio gehiago 943 147 942 telefonora deituta.•Alima dantzaren ikasturte bukaerako emanaldia Bainuetxean.
23
OSTIRALA
Eriz magoa eta merendola Ekain Guraso Elkarteak antolatuta ikasturte bukaerako festa modura.• Jubenil mailako Gipuzkoako itzuliko txirrindulari txapelketako erlojupekoa 18:00etan hasita. Plazatik aterako dira eta plazan bukatu. 2,5 km inguruko ibilbidea egingo dute eta 30 segundoko tartearekin aterako dira parte hartzaileak. •Barbantxo Arroabea eta Iraetan.•Ertxiña musika eskolako ikasturte bukaerako emanaldia 19:00etan udaletxe azpian. •20:00. Ibilgailu historikoen erakusketa Laranjadi plazan. •San Joan sua, txistulari eta dantzariek girotuta. 23:00etan, erromeria Trakets taldearekin.
24
LARUNBATA
17:00 aldera, San Sebastian Circuit Spirit, Lasarteko zirkuitua gogoratuz, Zestoatik pasako da: Endoia, Lili, Zubizarra, Erdikalea, Elizkalea, Geltoki zaharra, Toribio Altzaga, Gesalaga, Bainuetxea.•San Joanak ospatzeko eta udarari hasera emateko puzgarriak umeentzako Iraetan arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara.
26-
UZTAILAREN
8RA
Antzerki hamabostaldia. Antzezlan ezberdinez gozatzeko aukera izango da. Adi egon, ekaina hasieran jarriko dira sarrerak salgai.
30
OSTIRALA
Filmetako musika banden kontzertua iluntzeko 20:30ean Zestoako banda eta Arimaz orkestrarekin, kiroldegiko aterpean.
•h
erri hezitzailearen baitan, iraileko festak antolatzeko bilerak egingo dira ekainean zehar haurrekin. Beraien iritziak ezagutu nahi dira eta horregatik komenigarria da ahalik eta haur gehienek parte hartzea bilera hauetan, ahal den neurrian beraien gustuko festak antola daitezen.
183.qxp_55 21/5/17 0:13 Pรกgina 20