danbolin
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Pรกgina 1
aritz cestona
bizitzako ilusioei eusten
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Pรกgina 2
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 3
34 6 10 12 14 16 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
JARDUN IAN
A RITZ C ESTO NA
I RAOBE RRI
HASIERAK Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo. Gezurra dirudien arren, duela egun gutxi, gutako batzuk Zumaiako hondartzan bainua hartzen ari ginen. Beste batzuk, berriz, urte guztian zehar planifikatzen jardundako oporrez gozatzen zebiltzan. Konturatu gabe iritsi zaigu iraila gurera. Amabirjiñen azken egunarekin batera amaitzen da uda zestoarrontzat. Aurten, festa luzeak izan dira, eta festa ondorengo astelehenarekin hasiko zuen batek baino gehiagok ikasturte berria. Dagoeneko, ordea, eguneroko errutinan sartuak izango dira asko; beste batzuek, uda guztia lanean jarduten duten horiek, hondartzako eserlekutik irakurriko dute iraileko ale hau, akaso. Haietariko bat bazarete, disfrutatu! Beste guztioi, animo. Iritsi da hain preziatua den urtaroa atzean uzteko unea. Itzuli dira goizeroko presak etxeetara. Iratzargailua martxan da berriro ere. Haurrak eskolara, eta gurasoak lanera. Hiru hilabeteko opor luzeen ondoren, itzuli dira gaztetxoenak liburu artera. Duela 50 urte ere berdin egingo zuten. Mende erdia igaro da Zestoako Ikastola sortu zenetik. 1966-67ko ikasturtea izan zen lehena, Eliz kaleko zentroan. Ikastolak izandako bilakaerari buruz idatzi du Manuel Arregik ondorengo orrietan. Hasieran izan zituzten zailtasunez eta denborarekin gailendutako oztopoez dihardu. Zestoako Herri Ikastetxeari geratzen al zaio ezer, orain dela 50 urte sortu zen Ikastola hartatik? Galdera hau erantzuten saiatuko da, besteak beste, Manuel. Heziketarekin jarraituz, "Iraoberri" izeneko proiektu berri baten datoz Adur Barroso, Juan Jose Alberdi eta Thomas Nolan. Esku artean duten ekintza zentro horri buruz aritu dira Amaiur Aristirekin. Pottokak mendia garbitzeko eta haragitarako bakarrik ez dutela balio erakusteko prest daude. Iraoberrin pottokak hazteaz gain, hainbat ekintza egiten dituzte. Ingelesa eta zaldiak uztartzen dituzte, eta aisialdirako alternatiba ezberdin bat eskaintzen dute hala. Eskola kontuekin bukatzeko, ezin utziko dugu aipatu gabe hainbeste maite dugun andereño Begoñaren seme Haritz Cestona. Egun batetik bestera, bizitzari 180 graduko bira ematea erabaki zuen Haritzek. Hamalau urte luzez lantoki berean lanean aritu ondoren, dena utzi eta benetan gustuko zuen horri eutsi zion, literaturari. Egun, Zarauzko "Garoa" liburu-dendan dihardu lanean buru-belarri. Mikel Ibarguren eta biak elkarrizketa filosofikoa hurrengo baterako utzi dute. Zestoako Ikastola bultzatu zutenek, Iraoberriko kideek, zein Haritzek beren proiektuetan sinistu zuten. Haiek bezala bizitzari bira bat emateko gogotsu zaudeten guztiok kontuan har ezazue merezi duela saiatzea, beldurrak ez baitizkio inori ateak irekitzen.
d a n b o l i n EK
I
tsaso waliño errasti
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
I KASTOL AREN
SORRE RA
DANBOLIN ZULO
HONTZAK ETA G A R A G A R D OA K
A G E N DA
diruz lagundutakoa
175.qxp_55 25/9/16 20:08 PĂĄgina 4
Ie enbidoa
Ameriketara joan nintzen...
pa, Jone! Oraindik hilabete batzuk geratzen zaizkizu Mexikora joateko; beraz, aprobetxatu zure ingurukoekin egoteko. Bide batez, esperientzia zoragarri horretaz ikaragarri goza dezazula opa dizut bihotz-bihotzez. A ze enbido puska bota didazuna, lau urte lerro hauetan laburbiltzea alegia. Nondik hasi ez nekiela ibili naiz, ez baita erraza bizi izan dudanetik zati txiki bat soilik aukeratzea. Aspaldidanik neukan buruan Hego Amerikara itzulerako datarik gabe joatea. 2011n Indiatik bueltan denboralditxo bat gaixorik egon ondoren (pentsatzeko denbora asko izan nuen hor), 2012ko urtarrilean Brasilera joatea erabaki nuen. Banekien Salvador da Bahian hasi nahi nuela bidaia, baina hortik nora joango nintzen arrastorik ere ez. Nire ideia Mexikorainoko herrialde guztiak ezagutzea zen, baina ez dit denborarik eman; esan dezaket patxada handiz hartu dudala bidaia. Costa Ricatik Mexikorainoko zatia egiteko gogoz geratzen naiz: berriz itzultzeko pare-pareko aitzakia dut. Egunean egunekoa ateratzea tokatu zait askotan, eta, horretarako, lan desberdinetan aritu naiz: tabernetan, catering batean, irakasle lanetan, haurrak zaintzen, ostatu batean‌ artisautzan ere nire lehenengo pausotxoak bertan egin ditut, makramezko pitxiak egiten‌ Ostatu batean lana egiteak jende asko ezagutzeko aukera eman dit, bakoitza bere istorio eta bitxikeriekin. Hala ere, istorio berezienetako bat Frantziako bikote batena iruditu zitzaidan. Brasilera beren autoarekin iritsi ziren, han autoa saldu, eta asto bat erosi zuten. Hego Amerikan zehar astoa hartuta oinez bidaiatu zuten. Gertakizun garrantzitsu batzuk ere bizi izan ditut han nengoela, Hugo Chavezen heriotza adibidez. Ondo gogoan dut Buenos Airesen nintzela egun horretan, eta nola albistea zabaldu bezain laster jende pila bat elkartu zen Venezuelako enbaxadaren aurrean modu inprobisatu batean. Oso hunkigarria izan zen han hura bizitzea. Evo Moralesek berriz hauteskundeak irabazi zituenean La Paz-en nintzen herriko lagun batzuekin. Hiriko plaza batean, jai giroan, ospatu genuen bere garaipena. Ahaztezina. Herrira itzultzea ez zait gogorra egin, argi bainuen benetan nahi nuenean itzuliko nintzela eta ez beste bidaietan bezala, itzulerako txartel bat nuelako. Zenbait aldaketa pozgarri ikusi ditut etorritakoan, atez ateko bilketa esaterako, eta, horrez gain, harrituta utzi nau egun dagoen haur pilak! Argazkiak begiratzen jarri, eta konturatu naiz ez dudala bizi izandakoaren zati txiki bat ere erakusten; argazki eta bizipenik ederrenak neurekin daramatzat dudarik gabe. Lekukoekin izandako elkarrizketak, elkarbanatutako otorduak, dantza saioak, barreak, negarrak‌ Zestoara itzultzean egin dudan gauzetariko bat argazki ikastaroa egitea izan da, eta han irakasle izan dudan bati bota nahi diot enbidoa. Erkaitz Regilaga, nolatan sortu zitzaizun argazkigintzarako zaletasuna? Oraindik lortu ez duzun zeri edo nori gustatuko litzaizuke argazki bat egitea?
P
A
initze urbieta
O
rtzi alberdi
intada . Badira urte batzuk zezenketen inguruko herri galdeketa egin zela,
eta bazirudien orduan polemika bukatu zela. Dena den, aurten herritar batzuk isiltasunarekin amaitu eta festetan zezenketen aurkako presentzia egon behar zuela erabaki genuen. Beraz lehen egiten zen moduan Amparito Rocaren orduan gure presentzia erakusteaz gain, odolik gabeko festa batzuetan sinesten dugunok edo besterik gabe zezenketetara joan nahi ez dugunok, geure festa propioa egitea erabaki genuen. Jendearen erantzuna izugarria izan zen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu hau posible egitea ahalbidetu duzuen guztioi: Argizuloko jendeari, Adur Barrosori bandarekin Amparito jo ondoren plazatik gurekin kalejira egitera atera zelako (bandako edozeini gonbitea hemendik hurrengo urtean batu dadin), Verrater, Ankhar eta Rodeoko lagunei nahiz hauetaz aparte igo ziren musikariei, kontzentrazio nahiz festara bertaratu zineten guztiei eta ahazten zaizkidan guztiei. Aurtengoa oso inprobisatua izanik ere zein ondo atera den ikusita, hurrengo urterako oraindik festa potenteagoa montatzea erabaki dugu, ea urtetik urtera indar gehiago hartzen duen. Zestoarren kontzientzia aldatzeko ametsari uko egitera ez gaudelako prest.
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 5
5
botalibrean
Bat gutxiago
Aldatu egin dut azken momentuan zutabe hau idazteko prestatuta neukan testua. Gaurkoz libre zarete Arantzabal kondea, Belle Époque eta parodiaren izenean garena eta gure jatorri eta arbasoak bide bazterrean ahaztuta utzi eta kondesa, markes eta jauntxo izan nahian ibiltzen zaretenak. Hogeita bost urteren ondoren lehen aldiz besarkatu ahal izan dudanari eta hogeita hamasei urteren ondoren gehiago 1. Orain dela bi uritxaron gabe besarkate eskas ikusi genuen irudi polita Parisen. Charlie Hebdo aldiztu nahiko nukeenari kari satirikoaren kontrako atentatu beldurgarriaren biharaeskainitako lerroak dira hemengo hauek. munean, Europako agintari goNire memorian, argazki bat izan zara orain arrenak manifestazio te; sekula ez dugu aukerarik izan elkar aurrez aurre jendetsuaren lehenengo lerroikusteko, baina mende laurden pasatuta lehen aldiz an: Je suis Charlie zioten txartesorterrira iristen ikusi zaitudanean barruak eman dilekin. Eta guk sinetsi, nola ez. dan buelta ezin azalduzkoa zait hitzetan. Begiak Adierazpen askatasuna eskubiumel. Pozez, indarrez, emozioz beteta. Antzekoren de unibertsala dela behin eta bat bizi izan duenak ondo asko jakingo du zertaz ari berriro esaten zuten Rajoy, Mernaizen, eta, tamalez, gure herri honetan gehiegi gara kel, Hollande eta gainerakoek. hori bizitakoak, eta beste hainbat, oraindik, egun hoEta guk sinetsi. rren esperoan gaudenak. 2. Orain dela hilabete baKontatu didate Aginako lurrak ikusi bezain teko kontua. Urtero bezala, Nafarroako Komiki Azoka antolapronto hasi zarela banan-bana errepasatzen ingurutu dute Iruñean, eta H28 aldizkaria gonbidatu dute bertara. ko baserri eta etxe guztiak: Mapil, Galardi azpi, EzBitxia bada ere, Charlie Hebdo-ren kontrako erasoaren ondopalditxiki... Erribera bazter hori ahaztu ez duzula zeuren sortu zen aldizkari hori. Baina bi lan atzera bota dizkiote: re buruari demostratu nahirik-edo. Norbaitek behin Opus Dei pedofiliarekin lotzen du batek, "gehiegizkoa delaesan zuen: “Nekez uzten du bere sorterria sustraiak ko" erretiratu dute; Guardia Zibila tortura hitzarekin erlaziohan dituenak”. natzen duen gurutzegrama da bestea, "azoka hortaz hitz egiEta zu, berriz, Antton, teknologia berriek meteko leku egokia ez delako" baztertu dute. Eta ez gara UPNsederik egin badute (kasu batzuetarako behintzat) ren Nafarroaz eta Iruñeaz ari. distantziak moztea izan da, eta “bisita” birtualak iza3. Donostiako Zinemaldian gatazka politikoei buruzko teko aukera behintzat eman digu. Azkenak minutu ziklo interesgarria antolatu dute aurten. The Act of Killing. batzuetan bederen Zestoako plazan elkarrekin irudiEuskal Herria dute ardatz bertan ikusi diren film ugarik, baina katzeko balio izan digu. Pantaila itzaltzearekin batebestelako errealitateak ezagutzeko aukera ere eman dute ra itzultzen dira, ordea, tarteko milaka kilometroak. beste lan askok. Lan politikoak dira gehienak, errealitate baBat gutxiago, pentsatu dut egun hauetan, irriten berri eman nahi dute baina euren burua politikoki definibarretsu baina, aldi berean, penatuta. Noiz arte pantzen dute. tailari, argazkiei begira? Antton, datorren urteko fes4. Donostiako Zinemaldian ikusi dugu irudia, irekiera tetan irudikatu beharrik gabe aurrez aurre ikusi nahi galan. Aurkezleek hitza hartu dutenean, zenbait lagun gaixo zaitut. Eta zuri, Xomorro, ongi etorri. dauden euskal presoak askatzeko oihuka hasi dira. Zinema jaialdiaren ikusgarritasuna baliatu nahi izan dute euren aldarrikapena egiteko. Hala moduz atera dituzte aretotik, agintari politikoen aurpegi deserosoak begi bistan genituela. Adierazpen askatasuna bai, baina "agian hobe urruti" pentsatuko balute bezala. 5. Donostian baino gertuago ere hormek hitz egin nahi dute. Alkatea, ordea, Clint Eastwood pistolarekin baino azkarrago mugitzen da marroi koloreko pintura tristearekin, horma mutu egon dadin.
Ez erre etorkizuna.
I
M
ikel lizarralde
tsaso zubiria etxeberria
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 6
J
ardunian
Tekniko ikasketaz, musikari pasioz eta liburu saltzaile lanbidez. Herritar askok izenez baino errazago ezagutzen dute andereño Begoñaren seme gisa. Badira urte batzuk Zestoan bizi ez dela, nik ez nuen haren berri eta film labur baten grabaketan ezagutu ginen. Momentuan bertan konturatu nintzen ez zela pertsona arrunt bat, badu zer esan eta zer egin. Garoa liburu dendaren oihartzuna gero eta handiagoa da, eta bertan murgilduta dabil aritz. Eseri eta grabagailua martxan jarri aurretik, kafea eta ur botila bat mahai gainean, mundua konpontzen hasi gara; elkarrizketa filosofikoa hurrengo Aritz, esaiguzu zestoarroi nolakoa den andereño Begoñaren sebaterako utzi dugu. mea izatea. Oso polita izan da beti. Pertsona bat ikusi gabe urteak egon eta ru dendako Imanol eta biok oso lagunak egin ginen; eta topo egitean, gertatu izan zait esatea: zu andereño Begoñaren sehaiei paperezko kontzertuak prestatzen laguntzen hasi ninmea zara. tzen. Kasualitatez, orduantxe, Garoako langile batek lana Belaunaldi asko pasatu dira amaren eskuetatik eta nahiz eta heutzi zuen, eta Imanolek liburu dendako lana proposatu rritar batzuekin harremanik ez izan, ederra da; sinpatia moduko bat zidan. sortzen da. Beti dago jendearekin lotzen zaituen zerbait, eta kasu Jarrera oso baikorra neukan eta gauzak etortzen hasi ziren. honetan entzundako guztiak onak izan dira. Gainera guztiek dute Zer da Garoa proiektua? amak lanean izan duen pasioaren eta maitasunaren berri eta horren Garoa Zarauzko liburu denda bat da, duela berrogei bat fruituak jasotzea zoragarria da. urte ingurukoa. Gaur egun jabeak bi anaia dira. Orain dela Zuk ez duzu irakaskuntzaren bidea hautatu... gutxi liburu dendari berritu sakon bat eman eta hainbat gauHemezortzi urterekin zerbait aukeratu beharrean nengoen, za antolatzen hasi ziren, liburu denda hutsa izateari utzi nahi behin ere ez zait iruditu ikasketak aukeratzeko adin egokia denik. zioten: kontzertuak eskaini, irakurle taldeak osatu, liburuen Gainera, hemezortzi urterekin mundua ireki zitzaidan: mendian asko aurkezpenak egin eta egunetik egunera modernizatu. Beti ibiltzen nintzen, eskalatzen… Ikasteko ez beste gauza guztietarako esaten dugu liburuen inguruan gauzak gertatu egin behar gogoa nuen. Baina zerbait aukeratu behar eta inertziaz edo Ingeniadutela. ritza Teknikoko ikasketak egiten hasi nintzen. Orain iruditzen zait niIkusita Zarauzko denda emaitza onak ematen ari zela, re antitesia dela. Sei hilabetera utzi eta berriz ere zerbait aukeratzeImanolek (bi anaietako batek) Donostian beste liburu denda ko behar horretan nengoela, mantentze lanetan eta muntaketan oibat irekitzeko ideia izan zuen. Duela bi urte ireki zuten Gronarritutako ikasketak egin nituen Elgoibarren. seko lokal zoragarri hori. Lanean hasteko aukera izan nuen baina garai hartan Lin Ton Taun Donostian hain konpetentzia handia, eta arazoak izanda taldean eta musikaren munduan oso sartuta nengoen. Arrasaten ere, proiektua ezagutzeko eta sendotzeko berrehun ekitaltekniko lanak ikasi nituen eta gustura eta eroso nenbilen saltsa harditik gora antolatu zituzten lehenengo urtean. tan. Noiz arte iraun zuen momentu ahaztezin hark? Bi urte eder izan ziren. Ondoren, lehengusuak Azpeitiko Biele enpresan langile bila zebiltzala esan zidan eta oso seguru egon ez arren, konturatzerako lanean hasi nintzen. 2000. urtea zen. Lanerako toki ederra, lankide zoragarriak, lanarekin gustura, kanpora irten beharrik ez nuen izaten eta ordutegi aldetik luxua zen. Muntaketan eta biltegian ibili nintzen, eta oso eroso sentitzen nintzen, entretenigarria zen. Baina… Baina beti pentsatu nuen zerbait falta zitzaidala, hura ez zela nire tokia. 2014an lana utzi nuen, oso nire estilora utzi nuen: pisua ordaintzen, nire gastuekin... eta hala ere uzteko erabakia hartu nuen. Gaur egun lan “finko” bat uztea oso buru gutxitan sartzen da. Bai, baina orduan utzi izan ez banu, gero zailagoa izango zen. Ez zen erabaki erraza izan, baina banekien han ez nuela amaituko. Erokeriarik handiena egin izan dudanean ere, ingurukoak beti izan ditut laguntzeko prest. Baita orduan ere. Egoerak beldurra ematen zidan, baina nire buruak gehiago beldurtzen ninduen. Garai hartan, berriz ere musikari ordu asko eskaintzen nizkionean, Zarauzko Garoa libu-
CESTONA
“Nik uste dut hau hasiera dela, jendeak kontzientzia hartuko du eta proiektu honek bere fruituak emango ditu”
175.qxp_55 25/9/16 20:08 PĂĄgina 7
7 Kudeatzeko urte zaila beraz‌ Kudeatzeko daukaten erari paperezko familia deitzen diote. Familia horretatik hainbat sustrai ateratzen dira: paperezko kontzertuak, paperezko antzerkia, paperezko zinema eta paperezko lagunak (irakurle taldea). Arrakasta handiena, kanpotik ikusita behintzat, paperezko kontzertuek dutela dirudi‌ Bai. Hasieran Zarautzen egiten ziren baina orain Donostian egiten ditugu. Igande eguerditan izaten dira: garagardo eta pintxo batzuk, eta berrogei bat lagun artistaren parean. Liburu bat gomendatzen du musikariak eta nire eginkizuna, askotan, artistaren eta publikoaren artean moderatzaile lanak egitea izaten da. Galderak egiten dizkiot artistari, ez betiko galderak; betikotasunetik aldentzeko, asko aritzen naiz mingainetik tiraka. Jendeak ere galderak egiten ditu eta giro ederra sortzen da, benetako zuzenekoa, alegia. Zer egin behar da Gari edo Gorka Urbizu gisako abeslariak erakartzeko? Ba, hemengo artista ezagunek esaten dute zoragarria dela horrelako txoko polit eta formatu erakargarri batean jotzea. Publiko ezberdina izan dugu eta horrekin jende askorengana iritsi gara. Baina aldi berean polita da jendea ezagutzen hasten zarelako: kalean kasu egiten dizute, kontzerturen batean berriz ere topo egiten duzu‌ formatu honek asko laguntzen du jendea ezagutzen. Euskal Herrian ohitura gutxi dugu liburu denda batera joateko eta gutxiago han kafe bat hartzeko. Bueno, ari da pixkanaka ohitura sortzen baina asko kostatzen zaigu. Europan eta Estatu Batuetan horrelako lokalak maiz ikusten dira, baina hemen oraindik zaila da. Asko kostatzen da; agian atzerritar bat sartu eta kafe bat eskatuko du baina guri pausoak ematea kosta egiten zaigu eta are gehiago barruan inor ez badago. Bi pertsona eserita badaude, agian hirugarren bat sartuko da baina bestela kosta egiten da. Azkenean, guztia aurrera eramateko liburuak saldu behar dira, eta gaur egun liburu bat oso produktu garestia da. Benetako erosleak Donostiako emakumeak dira, 55-60 urtekoak, txorakeria bat ematen du baina hala da.
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 8
“Jarrera oso baikorra neukan eta gauzak etortzen hasi ziren”
Gros auzoa ere fama hartzen ari da, bertako bizilagunek nola tratatzen zaituztete? Eusteko esaten digute, zaila da eta badakite. Baina egia esan, auzoan zeresana eman dugu eta asko baloratzen gaituzte. Auzokoek liburu denda berena egin dute eta hori oso pozgarria da. Garoaren beste oinarrietako bat eroslearekin dugun tratua da. Gaur egun liburu bat Internetez eros daiteke, baina guk liburuei buruz hitz egiten dugu, bezeroari zer behar duen galdetzen diogu, zer gogo duen… Niri betidanik gustatu izan zait bertako batek laguntzea autoan gasolina botatzen eta hitz egitea. Metafora horrek ondo deskribatzen du gure lana. Beraz, Zestoan horrelako bat irekitzeko asmorik bai? Kar, kar, kar. Oso zaila da, agian ekonomikoki taberna bat irekitzea hobe, garagardo onarekin. Euskadi Irratian aritu zara lanean. Zer moduzko esperientzia izan da? Paperezko kontzertuetan aurkezle gisa ibili naiz batzuetan, eta lehen esan bezala ez zitzaidan gustatzen gauza arruntak galdetzea, adibidez: nolakoa izan da diskoaren prozesua? Uste dut artistek, haien munduaren barrutik, gauza asko dutela esateko eta hariari tiraka, estutasunetan jartzea gustatzen zitzaidan. Faktoriako Manu Etxezortu Garoa inguruan ibiltzen zen, gustatu egin zitzaion egiten nuena eta programarako deitu zidan. Nolako saioak eskaini dituzu? Hiru abesti aukeratzen nituen eta istorio bat kontatzen nuen. Astean behin joaten nintzen, askotan lagunekin gertatutako anekdotak kontatzen nituen, bestetan igande arratsaldean zerbait idatzi behar eta barrutik irteten diren gauza kuriosoei uzten nien azaleratzen. Zoragarria izan da urtebetez aukera hori izatea. Orain amaitu dut eta esperientzia oso baliagarria izan da. Nik azkar abisatu nion base-
rritarra nintzela, ez nekiela nola egingo nuen lan hori baina Garoako elkarrizketak gustatu zitzaizkion eta irratian aritzea eskaini zidan. Hasieran errespetu handia eman zidan, niretzat esatari guztiak oso jantziak dira, euskara garbian hitz egiten dute eta pentsatu nuen: ni hemen ez nago gauza horiengatik; beraz, nire onena beste modu batean emango dut. Herriko hizkeran eta hika egiten nuen saioa, oso eroso; eta jendearen erantzuna ere oso polita izan da. Noiz edo noiz jendeak kalean geratu izan nau zoriontzeko. Konturatu naiz nolako funtzioa duen irratiak, zenbat pertsonengana iristen den eta arma hori barrutik ezagutzea ederra izan da. “Pasioa da hemen exigitzea zilegi den gutxieneko bakarra” Azkenean inoiz ez zait gustatu nire burua etorkizun batean ikustea. Ez dakit non amaituko dudan, baina 2014an lana uzteko erabakia hartu nuenetik bizitza gauza politak oparitzen ari zait, behar nuena; eta ikasketak egiten nenbilenean inoiz pentsatuko ez nuena. Donostian, denda ireki genuenean, zinemaldiko zuzendariak honakoa esan zigun: me encantan los suicidas. Pasioz ez bada, nola arituko naiz lanean inor sartu ez eta askotan orduak amaigabeak egiten diren liburu denda batean? Nik uste dut hau hasiera dela, jendeak kontzientzia hartuko du eta proiektu honek bere fruituak emango ditu.
M
ikel ibarguren
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 9
Udako olatu eta paisaiak agurtu eta matrikulazio kanpainan murgildu gara: kartelak ipini, informazioa banatu... Jaso al duzu AEK-ko esku-orria postontzitik? Agian, hartu duzunean “hau ez da niretzat” pentsatu duzu, edo agian, bizilagunen bat, kuadrillakoren bat edo ezagunen baten bikotekidea etorri zaizu burura: euskaraz ez dakien norbait.
Baina, ba al dakizu eusk aldun-zahar dela euskalt asko etortzen egira? Batzu k , curriculum asmoz, titulu a ho a eskuratu n ahi izaten du betzeko ordea, euren te; beste batz ama-hizkun uk, tza hobeto ez dira: irakurt agutzeko eto zen eta, bate rt zen z er dute eta kon turatu dira g e, idazten trebatu nahi ure hizkuntz jolas egitea u arekin solas ste baino dib eta ertigarriagoa dela. Beraz, orain dik garaiz z abiltza... ...zure euska ra-maila zer mo …gabeziak d ituzun ala ez duzkoa den hausnartzek o. pentsatzeko. ...EUSKALT EGIRA ETO RRI ETA IZ ENA EMATE KO! Eta
kuadrillakid , noski, ez ahaztu burura e edo ezagun horren bikotek etorri zaizun bizilagun, ide hori ere a nimatzeaz! Zestoa eusk aldunago ba te baduzu, lag undu gaitza an bizi nahi zu!
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 10
IBAñArrIEtArA BIdEAN, IrAo
BAsErrIArEN PArEAN dAGo IrAoBErrI EKINtZA ZENtroA. PottoKEKIN ArItZEN dIrA lANENA AdUr BArroso, JUAN JosE AlBErdI EtA tHomAs NolAN. ZENtroA ErAKUtsI, EtA ProIEKtUA AZAldU dIGUtE. Pottokak hazi eta haiekin hainbat ekintza egiten dituzte. Euskal Herriko poni arraza da pottoka. Bertako ingurura egokitutako arraza da. Gehienez 1,30 metro inguruko altuera dute, eta 200-300 kiloko pisua. Paleolito garaitik gure mendi eta harenetan dabilen animalia bat da. Sastarrain bailaran ere urte ugari daramatzate; Ekain haitzuloko hormetan ageri diren zaldien irudiak ditugu froga paregabea. Oraingoz, aurreproiektu bat da Iraoberri ekintza zentroa. Baimen guztiak eskuratutakoan, gauzatuko dute behar bezala buruan duten proiektua. Hala ere, dagoeneko lanean ari dira. Arlo ezberdinak lantzen dituzte pottokekin; heziketa, kirola eta turismoa esaterako. Ekintza aipagarrienak klaseak, ibilaldiak, karroan egiten diren paseoak eta zaldi udalekuak dira. Thomas Nolan, zaldi irakaslea da; pottokekin klaseak ematen ditu. Juan Jose Alberdi mantentze lanetan ibiltzen da, eta Adur Barroso denean pixka bat, baina, gehienbat, koordinatzaile lanetan.
Egun, 40 bat pertsona dabiltza zentroko klaseetan. Gehienbat, inguruko herrietatik etortzen dira: “Ez dakigu zergatik, baina zestoarrak ez zaizkigu animatzen”. Urte osoan, guztira, 2.000 ekintza unitate egiten dituztela esan digute. Klaseak ordubetekoak izaten dira. eta ingelesa eta zaldiketa uztartzen dituze, Thomas irakaslea irlandarra baita. Zaldiketari dagozkion gauza teknikoak era-
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 11
A
maiur aristi arregi
1
kusten dizkiete ikasleei, saltoak, zaldia nola domatu, posizioak… Ibilaldiak, hemen inguruan pottokekin egiten dituzten paseoak dira. Denboraren arabera, gutxi gorabehera zehaztuak dituzte. Ordubetekoa Iraetara joan-etorria izan ohi da. Bi ordukoa, Aizarnazabalera joan-etorria. Lau ordukoetan, berriz, Pagoetako parke naturalera joan izan dira, Izarraitzera edota Erniora. “Pottokek mendiak garbitzeko eta haragitarako bakarrik ez dutela balio erakutsi nahi dugu; kirolerako ere oso baliagarriak dira”. Batez ere, altuerari dagokionez, umeentzat eta hasiberrientzat oso animalia egokia da. Iraon eskaintzen dituzten klaseek kirol irteera bat izan dezakete. Horren adibide da bertako ikasleek hil honetan hipodromoan egindako erakustaldia. Izan ere, eguneroko martxatik aparte, urtean zehar badituzte ekintza puntual batzuk. Pasa den irailaren 10ean, adibidez, Donostiako hipodromoan izan ziren. Euskal Herriko Pottoka Hazleen Elkarteak antolaturik, pottoka erakustaldi bat eskaini zen. Han izan ziren Sastarrain Baserri Eskolako pottokak eta haiek erakusten Iraoberriko ikasleak. Domarako eta jauzirako zein erabilgarriak diren ikusteko aukera paregabea izan zen.
1
Irailaren 17an, berriz, “Gurdi Bidean” hartu zuten parte. 18 eguneko ibilaldi bat da, Burgosetik, Pasaiara. Araba, Nafarroa, Errioxa eta Gipuzkoa zeharkatzen dituzte. Irailaren 17an izan zen azken etapa, eta Donostiako kaleetatik pasatu ondoren, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara iritsi ziren. Azken etapa horretan hartu zuten parte Iraoko pottokek. Hasieran esan bezala, oraindik ez dute benetan nahi duten proiektua gauzatu. Guk ulertzeko moduan, pottoka protagonista izango den parke tematiko moduko bat eraiki nahi dute. Estatu mailan, arraza autoktonoa zaintzen erreferentzia izango litzatekeen zentro bat. Pottokez gain, beste animalia batzuk edukitzea ere aurreikusten dute: bisonteak, orkatzak… “Iraoberri erakusleiho bat izatea nahiko genuke”. Baina ez hemen bakarrik, Euskal Herriko beste zenbait eremutan ere horrelako zentroak egotea da nahia, betiere bertako arraza kontserbatzeko helburuz. Ikuskizuna izango litzateke ardatza, gauzak nahi bezala irteten badira; harmailadun leku bat daukate buruan. Kirol lehiaketak-eta ospatu daitezkeen leku bat izango litzateke, eta bertako pottokak beste poniekin lehiatuko lirateke. Pupilajea ere buruan dute: zaldia edukitzeko leku egokirik ez duten zaldi jabeei zaldia edukiko eta zainduko liekete. Kontu horiek guztiak, ordea, baimenak lortutakoak jarriko dituzte martxan. Espero dugu lehenbailehen izango dela. Bitartean, pottokekin lanean jarraituko dute buru-belarri, arraza desagertu ez dadin, betiere Euskal Herriko Pottoka Hazleen Elkartearekin elkarlanean. Animatu Iraoberri ekintza zentrora, eta ezagutu bertatik bertara euskal pottoka. Bertan zain izango dituzue Urki, Izar, Mendi, Irritzi, Gogor, Kalimero, Fargo, Balerdi, Robin eta Beltz.
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 12
ikastola iz. Euskaraz irakasten den lehen eta bigarren
hezkuntzako ikastetxea. Haurrak ikastolara bidaltzen ditu. Herri ikastola: ikastola publikoa. Ikastola pribatuak. Udal ikastola.
IKASTOLAREN ZESTOAKO
ETA
AUrtENGo IrAIlEAN BEtE dIrA 50 UrtE ZEstoAN IKAstolA mArtxAN JArrI ZElA. 1966-67 IKAstUrtEAN doZENA BAt IKAslE INGUrUrEKIN ZABAldU ZItUEN AtEAK IKAstolAK ElIZKAlEKo ZENtroAN, GAZtErIArEN BIltoKIAN lEKUA EGINdA. GAUr EGUN, ArroPA solIdArIoA EKImENAK EtA KAtEKEsIAK ErABIltZEN dItUZtE IKAstolArEN lEHENBIZIKo GElA IZANdAKo HAIEK. BEstEAK BEstE, EUsKAl JAIAK EtA ANtZErKI sAIoAK ANtolAtZEN IBIlItAKo ABErtZAlE tAldE BAt IZAN ZEN EKImENArEN BUltZAtZAIlE NAGUsIA. Euskal Herriko lehen ikastolaren sorrera 1914 inguruan kokatzen bada ere, ikastolen sorrera masiboa 1960ko hamarkadan gertatu zen Euskal Herri osoan. Horrelako mugimendu baten sorrera, berez, korapilatsua izanik ere, kontuan eduki behar dira frankismoak ezarritako muga eta traba politikoak, kulturalak, etab. Horren lekuko da 1968ko udazkenean guardia zibilek Zestoako Ikastola itxi izana, herritar baten salaketa tarteko. Hainbat gorabehera (sakristia eta andereñoren baten etxea ikasgela moduan erabiltzea, besteak beste) igaro ondoren, Elizaren babesa lortu zuen ikastolak, legez parroki eskola bilakatu, eta berriro Zentroko geletara itzuli ziren Eskolaurreko andereñoak eta ikasleak. Eskolaurreak jarraipena behar zuen, eta oinarrizko hezkuntzarako Loiolako Ikastola sortu zuten Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ikastolek. Kontuan hartu behar da, gaur ez bezala, garai E LIZA ALBOKO ERAIKINA IZAN ZEN IKASTOLA hartan bailara ikuspegiak garrantzi handia izan zuela, ikastolagintzan ez ezik beste hainbat arlobailarako ikastolek oinarrizko hezkuntza pixkanaka tan ere: Mankomunitatea sortu zen, helduen alfabetatzeak ere bailara herri bakoitzean kokatzeko erabakia hartu zuten, Bamailako egitura zuen, etab. Ildo horretan koka daiteke Kilometroak 79 txilergoa Loiolan utzita. Hainbat arrazoirengatik, garai ekintza arrakastatsua ere; bailara osoa buru-belarri aritu zen lanean. horretan, lehen aipatutako bailara ikuspegia ere lauFranco ondorengo lehen urteetan, ikastolak egonkortuz joan ziren, eta baita administrazioarekiko harremanak estutzen ere. Garai horretan, sotuz joan zen. Horrela, 1981-82 ikasturtean, OHOko lehen mailak Zestoan bertan kokatu ziren, eta 1983-84 ikasturtean Zestoako Ikastola eta San Jose Ikastetxea eskola ba-
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 13
3 1
kar moduan funtzionatzen hasi ziren, nahiz eta administrazio mailako hainbat kontu erabat bateratu gabe egon. Horretarako, beste hamar urte baino gehiago behar izan ziren, Eusko Jaurlaritzaren publifikazio legea martxan jarri arte; hori ere ez zen nahi bezain azkar eta eroso gauzatu, besteak beste Azpeitiko Ikastolan sortutako gatazkak eragin zuzena izan zuelako, bereziki irakasleen egoeran. Bestalde, Zestoako Ikastolaren sorreraren 50. urteurrena gogoratzen ari garen honetan, norbaitek galde dezake: Horiek horrela, gaur egun Zestoan ba al dago Ikastolarik? Zestoa Herri Ikastetxeari geratzen al zaio ezer, orain dela 50 urte sortu zen Ikastola hartatik? Zestoa Herri Ikastetxeko webgunea arakatzen badugu, garbi dago erantzuna: Zestoa Herri ikastetxearen historia ezin da ulertu 1983/84 ikasturtean orduko San Jose ikastetxe publikoa eta Miren Jaione ikastola bateratzea hartu zeneko erabakia kontuan hartu gabe. Orain dela mende erdi sortutako ikastoletan, bakoitzak bere bilakaera izan du. Talde handi bat Ikastolen Elkarteko partaide da, beste batzuk Eusko Ikastolen Batzako kide dira, eta beste hainbat eta hainbat sare publikora sartu ziren, bakarka edota herriko beste “eskola transferituarekin” bat eginda (Zestoa, adibidez).
Ikastola gisa sortutako hainbat eskolak “ikastola” izena galdu egin dute, eta beste askok mantendu, nahiz eta, gaur egun, sare publikoan egon. Adibidez, Azpeitiko eta Azkoitiko Ikastola publikoek “izena” mantendu egin dute, Zestoakoak ez. Baina izena eta izanaren arteko gorabeheretan arituko ginateke, gehiegizko xehetasunetan sartuko bagina. Baina nork esango liguke Zestoako Herri Ikastetxeak Azpeitia eta Azkoitikoa baino “ikastola espiritu” (baldin eta espiritu horrek irauten baldin badu) gutxiago dutenik? Agian, hala izango da, agian ez. Azken ehun urte hauetan, hainbat eta hainbat ikastola sortu izan dira, era guztietakoak, bai neurrian, bai egituran, eta baita oinarri ideologikoetan ere, izenaren eta izanaren artean alde dezentearekin, sarri askotan. Hainbat gauza aitortu behar zaizkio Ikastola mugimenduari. Batetik, sorreratik izan zuen pedagogi mailako aitzindaritza. Aitzindari izan ziren, askotan, pedagogia arloan aurreratuak, nahiz eta erregimen politiko erabat aurkakoari aurre egin behar izan. Aitortu beharra dago, bestalde, pedagogia berrikuntzan erreferentzia nagusia Katalunian topatu zutela ikastolek. Hala ere, eraginik handiera hizkuntzaren erabileran izan da. Euskara irakaskuntzako hizkuntza hezurmamitu izana sor zaio ikastola mugimenduari. Gaur egun, gure artean, ikastetxe publikoak ez ezik gainerako pribatuek ere, eskualdearen arabera, euskara lan tresna bihurtu dute eta “D eredua” deitzen dugun hori nahiko zabaldua dago; gainera, badirudi zabaltzen jarraituko dela, nahiz eta, agian, askok nahiko genukeen bezainbateko normalizazio maila lortzeko asko falta den. Beraz, ikastola mugimenduaren eragina hezkuntza sarearen bazter guztietara zabaldu da Euskal Herrian. Nolabait esateko, ikastetxe asko eta asko “ikastolatu” egin dira, maila batean edo bestean. Zestoako Ikastola sortu zela 50 urte. Egin behar ote da ospakizunik? Behar al da ospakizunik? Badirudi Zestoan ez dela gauza berezirik egingo. Baina iruditzen zait merezi duela gutxienez gogoratzea. Izan ere, halako herriko ikastolaren sorrera baino garrantzitsuagoa iruditzen zait ikastola mugimenduak Euskal Herriko hezkuntzan izan duen eragina gogoratzea. Euskararen normalizazio bidean ereindako hazia nekez ukatu ahal izango zaio mugimendu osoari. Zer izan daiteke hori baino ospakizun handiagorik? Lasai asko esan dezakegu Zestoa Herri Ikastetxea ere badela “ikastola”, Euskal Herriko beste hainbat eta hainbat bezala, nahiz eta izena ez agertu. Nahiz eta ez agertu Ikastolen Elkarteko zerrendan. Izan ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian ere halaxe azaltzen da. Dena dela, hori guztia Historiak “erabakiko” du, eta gauzak bere lekuan jarriko ditu.
M
anuel arregi
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 14
danbolin.eus
‘tu al norte y yo al sur’ telebista saioa Zestoan grabatu da
‘Tu al norte y yo al sur’ telebista saioa filmatzen aritu dira herrian. Abuztuak 27, izan zen filmaketaren azken eguna, eta azken egunean lehiaketako finala jokatu zen Zestoako plazan. 6 andaluziar Zestoara etorri dira eta 6 euskaldun Andaluziako herri batera joan dira ETB2 katean emitituko den saio honetan. Bi talde horietan banatuta, saioan zehar hainbat froga jokatu dituzte parte hartzaileek. Eta finalean Zestoan bi taldeetako partaideak batu ziren, andaluziarrak eta euskaldunak, finala jokatzeko. ‘Tu al norte y yo al sur’ saioak 11 atal izango ditu. Udazkenetik aurrera, ETB2 katean, astean behin kapitulu bat emitituko dute. Saioko frogetan hainbat zestoarrek hartu dute parte.
Igon manzisidor eta maite Etxezarreta garaile Akoako Biran
Igon Manzisidor eta Maite Etxezarreta izan dira garaile aurtengo Akoako Biran. 122 korrikalarik hartu dute parte lasterketan. Nagusien lasterketaren ondoren umeen lasterketa eta asto lasterketa ere izan dira. Honako hauek izan dira lehen sailkatuen denborak: GIZONEZKOAK 1. Igon Manzisidor (Deba) 0:30:07 2. Jon Alberdi (Zestoa) 0:31:09 3. Ibai Etxeberria (Azpeitia) 0:31:52 EMAKUMEZKOAK 1. Maite Etxezarreta (Azpeitia) 0:36:45 2. Alazne Irureta (Aizarnazabal) 0:39:02 3. Sonia Alvarez (Zumaia) 0:40:44
Zestoako 5. Garagardo azoka
Zestoako Ix. slaloma
Abuztuaren 27an, Zestoako IX. Slaloma jokatu zen. 23 gidarik hartu zuten Euskal Herriko Txapelketarako baliagarria zen proban. Goizeko 11:00etan hasita hiru txanda egin zituzten gidari guztiek, lehena beroketa moduan eta ondorengo biak txapelketarako baliagarriak. Amaieran honakoa izan zen podiuma: 1. Raúl Pérez – Speedcar II 2. Julen Etxeberria – Carcross 3. Oscar Revilla – Opel Corsa
Abuztu bukaeran egin zen Zestoako Garagardo azokaren 5. edizioa. Lau egunez kiroldegi kanpoko estalpean festa giro ederra izan zen. DJak, kontzertuak, batukada, karaokea… izan ziren bertan egindako ekimenetako batzuk. Aurtengo edizioa Zestoako Txoko Feministak eta Astinduk antolatu dute. Azpimarratzekoa herritarren parte hartzea beste behin ere, urtero moduan herritar ugarik jarri du bere aletxoa azoka posible egiteko (barran garagardoak ateratzen, sukaldean otorduak prestatzen, txartelak saltzen edo musika ekipoa antolatzen,…).
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Pรกgina 15
santa Engraziako erlojuaren konpontze-lanak martxan dira
Yeregui Elkarteak Santa Engraziako erlojua berritzeko proiektua aurkeztu ondoren, irailaren 12an osatu zen lantaldea. Hurrengo egunean bertan, taldetxo bat Santa Engrazira joan zen Aitor Villa erlojukonpontzailearekin, ehun urteko erlojua nola desmuntatu aholkuak jasotzera. Horrela, aizarnarrez eta zestoarrez osatutako talde bat erlojua desmuntatzen aritu da irailaren 15ean eta 16an. Desmuntatze-lanak bukatuta, irailaren 16an, arratsaldez, erloju zaharra eta gainerako trepetak Lasaora jaitsi zituzten traktorean. Garraiorako ezinbestekoa izan da Santa Engraziako Ariztaindarren laguntza eta partehartzea. Orain, hilabete batzuetako lana gelditzen da erlojua konpondu eta berriro bere lekuan jartzeko.
Zestoa Futbol taldeak hasi du denboraldia
Maila ezberdinetan arituko diren talde guztiak aurkeztu zituzten irailaren 3an Iraetako Futbol Zelaian. Lehenbizi futbolari eta entrenatzaile guztiek batera atera zuten argazkia, eta ondoren taldekako argazkiak atera zituzten. 7 futbol talde izango ditu aurten Zestoako klubak: emakumezkoen 2 talde eta gizonezkoen 6 talde. Emakumezkoen taldeak infantil eta kadete mailan lehiatuko dira. Gizonezkoen taldeak berriz, infantil, kadete, jubenil eta seniorren mailako bi talde izango dira.
5
danbolin.eus web orrian ikusgai dituzue Garagardo festako, Zestoako festetako, aurreko asteburuko eta Akoako Birako argazki galeriak.
1
xxxI. ondarbasoko Igoerako denborak
Irailaren 3an jokatu zen XXXI. Ondarbasoko Igoera. Denbora askoan izandako parte hartzerik handiena izan zuen aurtengo edizioak, 28 txirrindulari irten ziren erlojuaren aurkako proban. Jon Agirrek probako errekorra ezarri zuen 11:15 denborarekin. Hemen dituzue txirrindularien denborak:
175.qxp_55 25/9/16 20:08 Página 16
HErrIAN BAdA BIldUmAK EGItEA GoGoKo dUEN JENdEA. HErrIKo BIldUmA EZAGUNENA txoKo tABErNAKo HoNtZENA IZANGo dA ZIUrrENIK BAINA BAdA BEstElAKo ElEmENtUEN BIldUmA EGItEN dUENIK ErE. HorIEN BErrI IZAtEKo AsmotAN EGoN GArA FElIx AZPEItIArEKIN EtA lUIx AZKUErEKIN. BAtEK HoNtZEN BIldUmA EGItEN dU tABErNAN, UrtEAK dArAmAtZA HorrEtAN EtA dAGoENEKo txoKo tABErNAKo ElEmENtU oHIKoAK dIrA. BErtAKo dEKorAZIoArEN PArtE dIrA, tABErNArI BErEZItAsUNA EmAtEN dIotEN ElEmENtUAK, HAIN ZUZEN ErE. oHItU GArA EtA tABErNArA sArtZEAN dAGoENEKo EZ dUtE GUrE ArrEtA dEItZEN. FElIxEK, BErrIZ, mUNdU osoKo GArAGArdoAK BIltZEN dItU EtxEKo GArAJEAN. HoNA HEmEN BIldUmA BAKoItZArEN NoNdIK NorAKoAK.
FELIX AZPEITIA, GARAGARDOEN BILDUMA Felix Azpeitia 1998an hasi zen bilduma egiten. Lagun bat kamioiarekin ibiltzen zen lanean eta hura hasi zitzaion garagardoak ekartzen. Pixkanaka oporretara joaten ziren lagunek eta ezagunek garagardo ezberdinak ekartzen zizkioten, eta horrela lortu du bilduma berezi hau. “Nik beti esaten diet bi ekartzeko, horrela, bat bion artean edaten dugu eta bestea bildumarako gordetzen dut”, adierazi du Azpeitiak. Guztira 250 garagardo botila inguru ditu garajean txukun-txukun jarrita. Baina apaletan guztientzat lekurik ez eta batzuk beste toki batean gordetzen hasi behar izan zuen. Dena den, adierazi digunez, laster garajean bertan beste apal bat jarriko du botila guztiak batera edukitzeko. Mundu guztiko garagardoak dituela esan digu Azpeitiak: “Egipto, Tunisia, Tahiti, Costa Rica, Nepal, Ekuador, Txina, Argentina, Italia, Vietnam, Filipinak, Australia, Jamaika, Venezuela… lagun eta ezagunen bidaietakoak dira ia denak”.
Felix Azpeitia: Guztiak, ordea, ez dira atzerritik ekarritakoak, etxetik ger“Nik beti esaten tu ekoitzitakoak ere baditu, diet bi Akerbeltz iparraldeko garagardoa kasu. ekartzeko, Hogei botila inguru ezik gaihorrela bat nontzeko guztiak beteta daudela azaldu digu Azpeitiak. bion artean Hutsik dauden batzuk Tunisiaedaten dugu eta koak eta Egiptokoak dira, han alkohola debekatuta dago eta bestea badaezpada hutsik ekarri zizbildumarako kioten. Zeelanda Berritik ekarritako gordetzen dut” garagardo bat ere badu bilduman Azpeitiak, baina botila ez dago goraino beteta. Itxita dagoen arren erdia baino gutxiago geratzen zaio barruan, antza denez hegazkineko presioarekin falta dena galdu egin zen.
LUIX AZKUE, HONTZEN BILDUMA Luix Azkue Txoko tabernako nagusia da, eta urteak daramatza tabernan hontzen bilduma egiten. 21 urte, hain zuzen ere. “Taberna berritzeko lanak egin ostean, bezero batek lehenengo hontza oparitu zidan. Bertan jarri nuen apaingarri gisa, eta pixkanaka-pixkanaka bilduma hau osatu dugu”, adierazi dio Danbolini Azkuek. Guztira 240 hontz inguru ditu, eta mundu osotik ekarritakoak direla azpimarratu du. “Bezeroak, lagunak… oporretara joan, gurekin gogoratu eta hontzak ekartzen hasi ziren. Horrela gaur ditugun hontz hauek denak izan arte! Opari batekin hasi zena, bilduma bilakatu da”, adierazi du Azkuek. Vietnam, Idaho, Grezia, Austria, Italia, Mexiko, Costa Rica… gisako tokietatik ekarritakoak dira hontzak. Guztien artean bereziak asko direla aipatu du baina guztien artan bat nabarmendu nahi izan du Txoko tabernako nagusiak: hontz zuri bat, estalaktita batean tailatutako hontza. Costa Ricatik ekarritakoa dela nabarmendu du: “Toño Alonsok ekarritakoa da hontz hori! Oso berezia da.” Txukun-txukun jarrita dituzte botilen eta edalontzien apalen gainean 240 hontzak. Tarteka garbitu behar izaten direla-eta denak hartu eta ontzi-garbigailuaren otarrean jarrita makinan sartzen dituztela adierazi digu. Zuk ere bildumaren bat baduzu etxean gordeta, bidali argazkia info@danbolin.eus helbidera eta gure web-orrian argitaratuko dugu!
N
aiara exposito alberdi
175.qxp_55 25/9/16 20:09 Pรกgina 17
7
1
Tarteka hontz guztiak hartu eta ontzigarbigailuan sartzen dituzte garbitzeko
175.qxp_55 25/9/16 20:09 Pรกgina 18
175.qxp_55 25/9/16 20:09 Página 19
9
age nd a
1
•l
URRIA 01 09
LARUNBATA
Kerala Ongizate txokoan, Konstelazio familiarrak. IGANDEA
Arroa Bira. Bukatu eta gero hamaiketakoa izango da Ederki elkartean. Prezioa: helduak 3€, haurrak 1€.
15 17
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera. ASTELEHENA
Kerala Ongizate txokoan, Sendabelar ikastaroa 18:00tan, Izeiarekin egindako ukendu baltsamikoa, Garbiñe Larrearekin.
20
OSTEGUNA
Kerala Ongizate txokoan, 18:00etan, Elikadura energetikoa: Udazkena-negua tailerra Silvana Huevun-ekin.
26
ASTEAZKENA
Kerala Ongizate txokoan, 18:00etan, Elikadura eta emozioak: Hilabeteroko tailerra Idoia Larrañagarekin.
28
OSTIRALA
Elkarretaratzea Zestoako Plazan Presoak, iheslariak eta deportatuak etxera lemapean 20:00etan.
29
LARUNBATA
Iraetako trena martxan egongo da, 17:00etatik aurrera.
erro patinajeko ikastaroa. Irailaren 22tik aurrera Lerro Patinajeko ikastaroak hasiko dira Pili Villanueva irakaslearen eskutik. Ikastaroak Lasaon eta Iraetan izango dira, eta haur zein helduentzako ikastaroak daude: Haurren ikastaroa Umeak: 5-12 urte bitartekoak. Ostegunero irailaren 22tik-abenduaren 15a arte Lasaon, arratsaldeko 18.00tan hasita ordu bat. Helduen ikastaroa 12 urtetik gorakoak. Ostegunero irailaren 22tik abenduaren 15a arte Iraetan, arratsaldeko 19.00tan hasita ordu bat. Derrigorrezkoa: Patiñak eta babesak (kaskoa, eskumuturrekoak, ukolondokoak, belaunekoak) Telefonoa: 600 658 203 Pili
•Y
oga ikastaroa. Mertxe Urretaren yoga ikastaroa urriaren 4an hasiko da. Astearte eta ostegunetan izango da, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Zestoako Kultur Etxean. Mertxe Urretak 25 urteko esperientzia du. Haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta haurdun daudenentzat da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 657 722 841 telefonora deitu.
•A
lima dantza, haur eta gaztetxoentzako jarduerak.
mugimendu askea: 5-7 urte bitarteko haurrentzat prestaturiko jarduera. Beraien mugimendua eta dantza askea bilatzeko ariketak egingo ditugu. Ekialdeko dantza: 7-12 urte bitarteko gaztetxoentzako jarduera. Bertan sabel dantzako teknikak jorratu ahal izango dituzue Mailen Kortadi lagun duzuelarik. Jolas eszenikoa: Haur eta gaztetxoentzat prestaturiko jarduera. Adinen arabera talde ezberdinak sortuko dira. Inprobisazioa, pertsonaia ezberdinen sormena eta interpretazioa landuko ditugu jolasen bitartez.
175.qxp_55 25/9/16 20:09 Pรกgina 20
943 148 061